Herria 3067

  • View
    248

  • Download
    18

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3067

Text of Herria 3067

  • 2010eko Uztailaren 29-koa -29 Juillet 2010 - 1,15 E - N 3067- ISSN 0767-7643

    Uliarentzat on dena ez da beti hala armiarmoarentzat

    (Henri Michaux)

    Karrikaldi bereziaElizkizun kartsu baten ondotik, pastoraleko 114 aktoreek Barkoxeko karrika nagusian gaindi usaiaz kanpoko desfilea eskaini daukute, batzu trakturrez, bertzeak bizikleta erdi herdoilduz ala mota xaharreko autoz, bigarren mundu gerla garaian bagine bezala, aleman soldadoak eta komandanturra ere ikusten ginituela militar martxa garratzean ibilki, aurpegiak gogor. Pollita zen, jende guzia txaloka ari. Pollita ere Herriko Etxe ondoan zabaldua zen erakusketa, Barkoxek hogeigarren mendean bizi izan dituen asto laster, maskarada eta pastoralen lekuko.

    Emanaldi ederraArratsaldean, jarlekuak laster bete dira pastorala emana izan den pentzean, elizaren pekaldean, 2200 bat ikusle nunbaitan, aroaren aldetik arrangura

    batzu izanikan ere, lauzpabost aldiz euri langar batek bazte rrak umeldurik, bainan deus gaixtorik ez ! Hobe zen hori jazko erretzeko bero tzar hura baino ! Zer erran pastoralaz beraz ? Gain gainetik gustatu zaikula, Alexis Etxekopar Attuliren ezagutza eginez, eta merezi du. Zer kantore egile paregabea, zirtolari aparta ere Kitroulerou kantuarekin bezala ! Barkoxeko boz miresgarriek ederki egin diote oihartzun, Sophie Larrandaburuk bikainki gidaturik. Eta gerla garai hartako Barkoxe ere ezagutu dugu, ondotik euskal kultur berritzaile izan den herria, Attuli, Martxe Eiharzet, eta horiekin, Etxahun Iruri ere partxuer. Taulen gainean, berrikuntza ttipi frango, kausituak horiek ere, zeruko hilak eszenatoki azpitik ateratzen, swing, baltsa, kadrilla eta gisa hortako dantza alegerak, Attuli mobiletaz heltzen publikoaren aitzinera, urtxoak airatzen ihiztarien

    tiroen pean eta bertze... Ez gira haatik hemen xehetasunetan sartuko, lan hori aditu zorrotzagoeri utziz.

    Hiru oren eterdi iraun du pastoralak luzexka batzuentzat bere 24 jeikaldi eta kantu ta dantza ederrekin, bertsuak ere bere tokia bazaukala Xiberoko Botzako Joanes Etxebarria i rratilaribertsulari gazteari esker, Xalbador eta Mattin aurkitzeraino Etxahunen konpainian. Bihotzetik eskerrak Patrick Queheille Kanpori, obra eder hori idatzirik eta Jean Fabien Lechardoy errejentaren laguntzarekin plazaraturik. Bururatzean, Alozeko gazteriak du enkantetan irabazi, 1600 euroren truk, taulen gainean dantzatzeko eskubidea. Ondoko hitzordua larunbat huntako finkatua da, 17:00 meza, ondotik karrikaldia, 21:00 pastoralaren emanaldia. Xahako hortarik edan daiteke nasaiki !

    Barkoxtar aktoreak azken peredikaren aitzinttoan

    Pastorala ahalaz goizetik bizitzen den gertakari bat da, eta joan den igandean hain xuxen, saldoan da eskualde guzietako jendea goizetik Barkoxera hurbildu Xahakoa pastorala gozatzera, mezaren tenoreko eliza kokorreraino betetzeraino, usaian askoz handiegia den eliza harat biltzen den jende apurrarentzat, Jeannot Etcheto meza emaileak zion bezala, garindaintar hau aldiz kargutan dagon azken xiberotar apeza izanki.

    Edan xahakotik !

  • Gure Hitza

    ZakurkeriaOroit balinbazizte Beregovoy lehen ministro ohiak bere buruaz bertze egin zuelarik, ehorzketetan mintzatu zelarik Mitterrand presidentak erran zuen ez zitzaiela bota behar zakurrei gizon baten ohorea, ez da dudarik kasetariak zirela zakurrak.Gauza bertsua gertatzen da orain, U.M.P.ko ministro, deputatu eta agintariak oihuka ari direlarik kasetarien kontra eta, dirudianez, ezin neurtuz egiten dituzten salaketak, Woerth ministroa lagundu nahiz.Zakurkeria ez da bakarrik zakurren lana mundu honetan.

    Mundu zabalean

    25 urte

    Atseginezko bisita egin diogu joan den astean Urretxuri, Euskaltzaleen Biltzarrak zabaldu daukun gomitari esker. Ondoko egun horietarik batean kaseta huntan kon-datuko dugun bisita. Gaurkoan bertze gai batez nahi dauzuet hitzegin. Urretxurate-koan, gogoa duela mende laurden bateko garaietara airatu zait, ikustearekin Ordizia aitzinttoan, Murumendiren oinetan, Itsa-sondo herria...

    Herri hortakoa zen Juan Otegi Txato. Ipar Euskal Herri huntara ihes eginik be-rak zazkien arrazoinen gatik, Garazi al-dean kokatu zen, emazte eta haurrarekin. A rrosako Denek kooperatiban lankide ginuen. Lankide zintzo eta maitatua. Ga-rai gogorrak ziren 1984-1987 urte haiek, herio ereile izanikako GAL sasi erakunde armatuarenak, espainiar gobernuak ma-naturik, frantses gobernuak itsuarena egiten zuelarik. Denek kooperatibak bete betean jasan zituen erakunde horren ukaldi hilkorrak. 1984eko maiatzean, lane-tik etxerakoan Rafael Goikoetxea erahila izan zen, Jesus Zugarramurdi larriki zau-ritua. Urte bereko irailean sutea ginuen lantegian jasan, sasitar horiek pizturik. Eta 1985eko agorrilaren 2an, Juan Otegi zaukuten erahil Azkarateko juntan, etxera zoalarik... Ehortz egunean, Itsasondon, guardia zibilak setiatu zituen inguruak, gure lagunari ezin giniola beharden beza-lako agurrik egin.

    Arras gutartekotua zen Juan Otegi, Ipa-rraldeko ohidura eta bizimodueri jarria, langile umila eta bihoztuna, eskuzabala. Denek kooperatibak lehen aldi batez bi-lana pausatu zuelarik, kementsueneta-rik izan zen lantegia bere hautsetik ber-pizteko. Hegalak moztuak izan arte. 25 urte egiten du bahitu zaukutela. Larunbat arratsalde huntan, lankideak, adiskideak eta bertze ainitz lagun familiaren ingu-ruan bilduko gira Azkaraten, bizia kendua izan zitzaion tokian berean, gure laguna omentzeko, beti gutartean dagola oroita-razteko...

    Peio Jorajuria

    Gehexan Pontto

    ere emanez. Hau bederen segura dena, akusatua da itsasuntzi bat baduela bere 46 soldado marielekin urperatua joanden martxoaren 25an, HegoKoreakoa. Orai beraz, desafioari desafio, larderiazko ateraldi bat egin diote han gaindiko itsashoria deitua denean, beldurraren doia, Estadu Batuek eta HegoKoreak. Bixtan da herri komunista horrek akusamenduak oro ukatzen dituela. Europak ez du gordetzen, bere herrien batasunaren aldetik, Iran herriaz daukan gria eta beldurra, hau beti bere militar prestagailuetan dabilalarik, berak oro ukatuagatik ere. Biltzarra bat badute berriz ere europear herriek egitekoa egun hautan Bruselako kanpoko zeren ministroekin, ikusteko nola ihardoki Iran horren furfurieri.

    Afrikako Sahel eskualdean gertatu dena zinez izigarria izan da. Mali alderat hango jendearen bihotz onez laguntzeko joana zen frantses bat, Michel Germaneau, 78 urte, Parise aldekoa, apirilean bahitua zuten islamixta sasigudari batzuek. Geroztik, etzen kasik batere haren berririk, bahitzaileek aldi bat bakarrik jakinarazia beti bizi zela. Joanden astean, Mauritaniako soldado batzuk, frantses zonbaiten laguntzarekin, nahi ukan dute libratu bainan etzen uste zuten tokian.

    Han baziren haatik sasigudari islamixta batzu eta lau segurik hil dituzte. Hain segur mendekioz, bahitzaileek hil dute Michel Germaneau eta denak sesituak gelditu dira berria hedatu delarik astelehen goizean. Batzuen arrangura haatik, Michel Germaneau ez ote zen zonbait egun lehenago hila, arta eskasez, joanden asteko tirokadaren ondotik salatu bada ere hila zelako berria.Dena den, Nicolas Sarkozy presidentak azkar salatu du gertatu den izigarrikeria eta beste ainitzek ere ba... Alemanian, Duisbourg hirian, ikaragarriko musika festibala bazuten muntatua eta jendea ehun milaka bildua karia hortarat. Jendea jendearen gainean metatua izanez, gaitzeko asaldadura izan da! Ondorioz, hogoi hil eta bost ehun bat kolpatu! Konpostelarat edo Santiagorat joaileak egunetik egunera emendatuz doatzi Europa zabaletik heldu direla baieta itsaso guzietaz hainditik ere orobat, makila eskuan eta aterkia bizkar gainetik, bidez bide. Norat doatzin hola eta zergatik galdatzen bazaie, badakitea xuxen berek ere? Oraiko munduan hola dela jendea, gose batek hartua, bera zertan den ez jakinezeta norat doan, horra nola ikusten dituen Xebaxtien Ihidoy garaztar apezak, heien esperientzia haundia duenak. Erlisione ta fede gosea dute xekatzen batzuek, jakitate ta helbide gosea xoil xoilik beste batzuek, nunbait zerbait bada, jakinez geroz urtean ehuneko hogoiez goratuz doala beilari edo bidekari horien kopurua. Aurten berrehun milako bat igurikatuak dira urte saindukari Jondoni Jakoberen eliza famatuan. Hotz haundiak Hegoameriketan seinalatuak dira Argentina, Bolivia, Uruguai, Para

    guai eta hor gaindi, azken huntan oraino irauteko maneran ere omen. Hotz garrats horiek ustegabean aurkiturik zenbait tokitan, berogailu eskasiak joak badira, halanola Cordobako probintzian Argentinan, eriak eta hilak (33 ere hautarik). Hots, bazuen urte multxo bat ez zutela holakorik ikusi toki haietan. Kosovo herrian, errannahi baita lehengo Jugoslaviaren eskualde hortan, berriz jujatuko dute Ramush Haradinaj lehen ministroa izan zena. Liberazioko tribunalak egin zuenean gerlako krima eta bidegabekerien auzia, hobengabe ezarria izan zen joanden 2008an. Baina frogatua izan da geroztik, lekuko alde bat ez omen zirela mintzatu ahal izan tribunal hartan baimen eskasez eta orai eskas hori nahiko du bete auziratze berri horrek. Xinan uhaste izagarriak izan dira berriz ere araberako makurrekin, gobernuak berak ere aitortu duenaz. Urteko galerna eta aro txarren sasoina dute han orai eta iraun ere dezake. Alta zerbait da orain arte ikusia dutena ere: 701 hil eta 387 faltatu. Izan diren euriteekin irrisku haundien pean daude oraino hango aintziren barradera eta erresalbu asko. Suntsitze ekonomikoak bestalde. 16 miliar eurorena bederen. Errumanian, hogei urte du xuxen Ceausescu senaremazteak kondenatu eta han berean hil zituztela, beren herriaren buru zituztenak. Eta huna preseski berriz atera dituzten beren hilobitik orai ikertze berri batzu egiteko, heia zinez hek berak diren hobi hartan ezarri zituztenak ala ez. Berrikertze hori egin izan da bi buruzagien haurrek galdaturik, dudatzen baitzuten ez ote ziren beste batzu ehortzi orduan heien lekuan. Errusian berri txar ainitzek jo dute herritar jendea gogoeta zenbait eginarazten dutenak. Batetik, bero haundiak, bekan ik