16
2010eko Irailaren 30ekoa - 30 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3074- ISSN 0767-7643 Aratsetan gutti jan, loaren onetan (Erran zaharra ) Nomadak taldea Pedrito Choribit xixel lan baten aldean Hazparneko kulturaldia « Hemengo eta hango kulturak » 8 garren aldikotz, Eihartzea kultur etxeak antolatzen du, urriaren 2tik 9ra, « Hemengo eta hango kulturak » gaiaren inguruan, bi urtetarik eskaintzen duen kultur astea Hazparnen. Karia hortara, egitarau zabal bat aurkez- tua zauku. Batetik aurtengo gaiari lotua den soinu eta argazki erakusketa bat. Lurraldeko eskoletako haurrek 20 marraz- ki handi eta koloretsuak egin dituzte eta hauek herri osoan aurkeztuak izanen dira. Ikusgarriak, kontzertua, dokumentalak eta filmak, mintzaldiak Jamattit Dirassar eta Filipe Oihanburu-rekin, erakusketak eta bertze asko gertakarik osatuko daukute aste haundi hau. Ikerlan batzu eginak izan dira nortasunaren gaiaz, ixtorio mailean eta kultur desberdinen arteko hartuema- nek sortarazten duten aberastasunaz. Aste huntako gertakari mamitsuena izanen da Nomadak taldearen kontzertua urriaren 9an, Mendeala gelan izanen dena. Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez’ek eraiki dute Oreka TX eta mundu zabala kurritu dute be- ren txalaparta bizkarrean, doinu ezezagun batzuren ondotik. Indioa, Laponia, Sahara mortua, Mongolia eta bertze. Pidaia hunen bukaeran kontzertu bat asmatu dute, soinuz eta argazkiz osatua ikustekoa. Aste hunen antolatzeko, Eihartzearekin partaide dira Hazparneko Mediateka, Radio kultura, “Ondarea” ixtorio ikertzale taldea, Mémoi- re Vivante elkartea, Irisarriko CEP elkartea, Hazparneko herria etabar... Aste oso batez ikusiko dugu, nola, gure herritarrak mun- duan barna ibili diren, beren jakitatea eta kultura nola bizi izan duten bertze herrial- detan eta nola jasanak izan diren. Ikusiko dugu ere bertze kulturetako jendeak nola etorri diren gure herrirat, nola onartu di- tugun, zer aberastasun kausitu diotegun eta berdin ere, nola jasan behar izan ditu- gun. Gai zabal bat, ardura axaletik aipatua dena eta behar bada, urri huntan, Hazpar- nen, xeheki ikertua izanen dena. PIERRE (Pedrito) CHORIBIT Artixta Pedrito Choribit, hazpandar margolari omentsua, 1915eko martxoaren 25ean sortu zen, Maulen. Bere aita, Jean-Pierre, Hazparneko taneria haundi baten na- gusia zen. XIX garren mendearen unda- rrean, Txilerat juan zen eta han, lantegi bat erosi zuen, huntan ari izan zen lanean. 1910eko urtean, etorri zen Euskal Herrirat eta 1914eko urtean ezkondu zen, Maulen, bere andrearen sorlekuan. Bi haur ukan zituzten, Mayi eta Pierre (Pedrito). Hazpar- nen kokatu ziren, bere aitak, Narcisse Cho- ribit-ek eraikia zuen Iturartenea etxean. Pe- drito Hazparnen haunditu zen; ikaskuntzak Semenario Ttipian egin zituen eta ondotik, zenbeit urtez, Txilen lan eginik aitaren en- presan, osagarri eskasa gatik, Hazparnen gelditu zen, aldebat bere margo lanetan jarraikitzen zuela. Artixta haundi bat izan da Pedrito. Baionan, Donostian, Parisen, Argentinan eta bertze ainitz tokitan egin zi- tuen asko erakusketa. Xixel lanetan ari izan zen ere; Bidarraiko kurutzea egin zuen eta Hazparneko herriari eskaini zituen Labiriko eta Minhotzeko Ama Birjinak. Bertzalde, Pedrito-ren bertze hiru margo badira herri- ko etxean agerian direnak, bertze bat Ater- be-Ona, parropiako idazkaritzan dagona. Bere obra famatuenetarik bat da, euskal- dun gizon aurpegi bat, Kantuz deitu kan- tu liburuxkaren baten estalian ezarria izan zena. Pierre Choribit Hazparnen zendua da, 1966ko otsailaren 25ean. Artixta hunen andreak badauzka oraino bere senarraren margo ekintza asko begiratuak eta hau- ekin osatua izanen da, Pierre Choribit-en omenez, aste kulturalari lotua den erakus- keta hori. Maria Asunta Wright (Axun), bere alargunak, Hazparneko ixtorio ikertzale tal- deak eta Hazparneko herriak eskaintzen dauzuete erakusketa hori. Jean Arotçarena (Ikusi egitaraua Hazparneko berrietan) Kulturaldiaren aurkezpenean

Herria 3074

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3074

Citation preview

Page 1: Herria 3074

2010eko Irailaren 30ekoa -30 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3074- ISSN 0767-7643

Aratsetan gutti jan, loaren onetan

(Erran zaharra )

Nomadak taldea

Pedrito Choribit xixel lan baten aldean

Hazparneko kulturaldia « Hemengo eta hango kulturak »

8 garren aldikotz, Eihartzea kultur etxeak antolatzen du, urriaren 2tik 9ra, « Hemengo eta hango kulturak » gaiaren inguruan, bi urtetarik eskaintzen duen kultur astea Hazparnen.

Karia hortara, egitarau zabal bat aurkez­tua zauku. Batetik aurtengo gaiari lotua den soinu eta argazki erakusketa bat. Lurraldeko eskoletako haurrek 20 marraz­ki handi eta koloretsuak egin dituzte eta hauek herri osoan aurkeztuak izanen dira. Ikusgarriak, kontzertua, dokumentalak eta filmak, mintzaldiak Jamattit Dirassar eta Filipe Oihanburu­rekin, erakusketak eta bertze asko gertakarik osatuko daukute aste haundi hau. Ikerlan batzu eginak izan dira nortasunaren gaiaz, ixtorio mailean eta kultur desberdinen arteko hartuema­nek sortarazten duten aberastasunaz. Aste huntako gertakari mamitsuena izanen da Nomadak taldearen kontzertua urriaren 9an, Mendeala gelan izanen dena. Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez’ek eraiki dute Oreka TX eta mundu zabala kurritu dute be­ren txalaparta bizkarrean, doinu ezezagun batzuren ondotik. Indioa, Laponia, Sahara mortua, Mongolia eta bertze. Pidaia hunen bukaeran kontzertu bat asmatu dute, soinuz eta argazkiz osatua ikustekoa. Aste hunen antolatzeko, Eihartzearekin partaide dira Hazparneko Mediateka, Radio kultura, “Ondarea” ixtorio ikertzale taldea, Mémoi­re Vivante elkartea, Irisarriko CEP elkartea, Hazparneko herria etabar... Aste oso batez ikusiko dugu, nola, gure herritarrak mun­

duan barna ibili diren, beren jakitatea eta kultura nola bizi izan duten bertze herrial­detan eta nola jasanak izan diren. Ikusiko dugu ere bertze kulturetako jendeak nola etorri diren gure herrirat, nola onartu di­tugun, zer aberastasun kausitu diotegun eta berdin ere, nola jasan behar izan ditu­gun. Gai zabal bat, ardura axaletik aipatua dena eta behar bada, urri huntan, Hazpar­nen, xeheki ikertua izanen dena.

PIERRE (Pedrito) CHORIBIT ArtixtaPedrito Choribit, hazpandar margolari omentsua, 1915eko martxoaren 25ean sortu zen, Maulen. Bere aita, Jean­Pierre, Hazparneko taneria haundi baten na­gusia zen. XIX garren mendearen unda­rrean, Txilerat juan zen eta han, lantegi bat erosi zuen, huntan ari izan zen lanean. 1910eko urtean, etorri zen Euskal Herrirat eta 1914eko urtean ezkondu zen, Maulen, bere andrearen sorlekuan. Bi haur ukan zituzten, Mayi eta Pierre (Pedrito). Hazpar­nen kokatu ziren, bere aitak, Narcisse Cho­ribit­ek eraikia zuen Iturartenea etxean. Pe­drito Hazparnen haunditu zen; ikaskuntzak Semenario Ttipian egin zituen eta ondotik, zenbeit urtez, Txilen lan eginik aitaren en­presan, osagarri eskasa gatik, Hazparnen gelditu zen, aldebat bere margo lanetan jarraikitzen zuela. Artixta haundi bat izan da Pedrito. Baionan, Donostian, Parisen, Argentinan eta bertze ainitz tokitan egin zi­tuen asko erakusketa. Xixel lanetan ari izan zen ere; Bidarraiko kurutzea egin zuen eta Hazparneko he rriari eskaini zituen Labiriko eta Minhotzeko Ama Birji nak. Bertzalde, Pedrito­ren bertze hiru margo badira herri­ko etxean agerian direnak, bertze bat Ater­be­Ona, parropiako idazkaritzan dagona. Bere obra famatuenetarik bat da, euskal­dun gizon aurpegi bat, Kantuz deitu kan­tu liburuxkaren baten estalian ezarria izan zena. Pierre Choribit Hazparnen zendua da, 1966ko otsailaren 25ean. Artixta hunen andreak badauzka oraino bere senarraren margo ekintza asko begiratuak eta hau­ekin osatua izanen da, Pierre Choribit­en omenez, aste kulturalari lotua den erakus­keta hori. Maria Asunta Wright (Axun), bere alargunak, Hazparneko ixtorio ikertzale tal­deak eta Hazparneko herriak eskaintzen dauzuete erakusketa hori. Jean Arotçarena

(Ikusi egitaraua Hazparneko berrietan)Kulturaldiaren aurkezpenean

Page 2: Herria 3074

Gure Hitza

Gezurra merkeIrailean bi manifestaldi haundi iragan dira Frantzia osoan, bai hiri haundietan, Parisen adibidez, bai eta ere hiri ttipietan, demagun Baionan. Betikoa gertatu da kopuruen emaiteko tenorean: polizia ezezkorregia, bertzeak, aldiz, baikorregiak. Alabainan, zer itxura dauka konparaketak 3 miliun jende aldarrikatzen dutela sindikatek, miliun bat bakarrik poliziak eta gehiago dena Marseillan sindikatek 220.000 jende eta poliziak 22.000 erran nahi baita hamar aldiz gutiago. Zer itxura dauka Frantziak Sarkozy­k diolarik Merkel andereak adierazi diola Alemaniatik kasatuko zituela « Rom » delakoak eta, berehala hori ez dela egia. Nor da gezurtaria?Gezurra merke nahiz ez den boz­urte.

Mundu zabalean

Lertsunak“Ikusi dituzu?”. Joanden egunean, auzoko gizon batek gaitzeko hepakoa egin daut. Ikusi nintuenetz! Ikusi nor ote, edo zer ? Lertsunak! Eta bai, orduantxe pasatua omen andana pollita, arrunt gora haatik, heien karranka doi doia aditzen ahal… “Udazken huntako lehenak ditazke eta hoin goizik pasatzea hori da seinalea negu bortitza izanen dela”, horra zer erran dau-tan delako gizonak. Biharamunean haatik beste norbaiti hauxe entzun diot: lertsunak goizik joaitea hegoalde, hori ez dela baitez-pada negu bortitzaren marka bainan lehen hotzak goizik jin ditazkeelakoa… Lehen lertsunak lerro lerro beraz, zernahi gisaz horrek erran nahi du udazkenean sartuak girela… Hain xuxen gure auzoak lertsunak ikusi dituen egun hartan berean…Udazkena… Nago ez ote den urteko sasoi-nik ederrena… Egunak laburtzen ari segur, iguzkiak indar gutiago, bainan bazterrak dena kolore, iratzeak polliki gorrituak, mahatsak ontuak, gaztenak ere ba, onjo zonbaiten mentura ba oraino, urtxoak las-ter abiatuko, ihiztariak erne beraz, zer da ederragorik?Bixtan da ez dela halere uda beteko mugi-mendu handi hura, ez izaiten ahal ere, bai-nan kanpotiar parrasta bat ba oraino gure eskualdetan, oharturik keinka huntan di-rela gure bazterrak ederrenik, keinka hun-tan ere denak lasaiago, uztail-agorriletako tarrapata heiek ahantziak bezala…Udazkena sasoin ederra beraz, bainan izaiten ahal sasoin minbera. Hala kanta-tzen daukute hor gaindi. Langileria aski kexatua dagoela, erretreta horien lege be-rria ezin onetsiz eta hola, ikusiz ere jende xeheari beti indar gehiago galdetua zaiola, denbora berean aberats batzu airoski ari direlarik beti eta gehiago aberasten!Deputatu eta zenaturrek urrian aztertu be-har-eta helduden urteko aurrekontuak, de-nek ba halako beldur bat, ez ote denetz egundainokotan beste ausiki bat jasan be-harko, zergak ez xuxenean emendaturik ere, nunbaitik sos gehiago utzi beharko halere…Erien asurantza kutxak ere gero eta gutia-go ordainduz arta batzuentzat, sendagailu batzuentzat bereziki, horren gatik ere ai-nitzek sendi arrangura pisu bat… Ainitz baitira gaurko egunean arras xuhurki ari direnak, ezinbestean bada ezinbestean, kargak beti emendatzen ari eta diru-sar-tzeak ez araberan goititzen, jornal ala e rretreta… Harritu behar dea halako giro mintu eta minkor bat agertzen balinbada bazterre-tan? Lertsunak abiatuak aro goxoagoa ukanen duten eskualdetarat bainan gu beti hemen eta gure arrangurak ere beti hor…

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

bat, Suisa, azkena izan zena, Liechtens­tein herriarekin, emazteeri bozemaiteko dretxoaren emaile, 1971n, eta azkena ere, gizon ala emazteari dretxo berdinak eza­gutzeko hango konstituzioan. Eta orai hori da Suisa, gobernamenduan lau emazte di­tuena buru eta hiru gizon bakarrik. Beste biga dira bakarrik hortaratuak, Espainia eta Finlandia.• Inglaterran travaillistek bi anaia zituzten elgarri buruzburuka auzian nausitasuna­rentzat eta elgarren betetsuan. Ed Miliban­da da, gazteena, 40 urtekoa, nausitu dena beste anaia 45 urtekoa baino ezke rrago dena doi batez. Tony Blair aitzinekoaren adiskidea da, kanpoko zeren ministro iza­na jada.

• Ur eskasa sendi da munduko ur­haundi famatuan ere beste ainitz tokitan bezala: Amazonia da holakoa Hegoamerikan eta horra idortearen ondorioak badirela ha­radino agertuak. Brasilean izan zituzten lehenik, han gaindi, sekulako uharteak eta orai horra idorteak egin dizkien makurrak, herri haundi horren iparraldean, aspaldiko apalenerat jautsiak dituztelarik urak. Ga­rrantzia haundia dute Amazoniako oihan erraldoiak batetik eta ur­jauste ikaragarri horrek bestetik, errana den bezala, Ama­zonia hori baita bi aberastasun horiekin Hegoamerika alde horren eta ere mun­duaren biziarazteko bularra nolazpait urez eta aire onez sanotzeko.• Filipinetan, haur ainitz hiltzen da oraino ere B hepatitarekin eta horren kontra be­har litakeen A bitamina eskasian. Dena­den estaduak indar baliosak egin ditu xer­to horren urririk ezartzeko eta ondorioek ez dute hutsegin. Xerto horren eskasian, bazituzten mila sortzerendako 80 hiltze 1990ean, eta horra ehuneko 32tara jautsi direla hiltzeak bost urte baino gutiagoz. Bixtan da badutela oraino zer egin, amen haur­ukaiteko eritegiak eta beste. Haue­tan ere badute oraino hobetzearen be­harra Manilla hirian eta beste: oraino be­ren etxean sortzen dituzte haurrak amen erdiek pasaturik eta bestalde ere emagin eskasa. Funtsean sobera amek ere bizia galtzen dute haur ukaitean: 162 ama hiltze 100.000 haur sortzerendako, ainitz baita egungo eguneko.• Afghanistanen deputatuen bozak egin dira nolazpait taliban terroristen meha­txuak eta beldurrak gaindituz zerbait gi­saz, bost miliun eta erdi bozemailerekin. Bixtan da oraino ere jazarketak eta hil­tzeak ere egin dituztela kontrakoek baina 2009an baino gutiago.• Pakistango uharte harrigarriez oraino ere ezindua da jendea, 21 miliun biztanle direlarik han hunkiak eta 10 miliun oraino aterberik gabe daudenak. Erran behar da haatik urruneko munduak ere, durdura­turik, urrats ederrik egin duela dohakabe haien alde: batetik Caritas mugimenduak kristauen aldetik eta bestetik musulma­noen laguntza obrek ere indar haundiak egin dituzte heien alde, 350 miliun euro bazituen lehen horrek berehala bilduak, nahiz ez den hori hastapen bat baizik.• Xina eta Japonian elgarri aiher dabiltza itsasoko uretan batek bestea nekez ikus­ten duelarik. Xinako arraintza untzi bat dute Japonesek geldiarazia heien uretan zabilalakoan eta biak kexu, biek bereak dauzkatelakotz delako urak. Gauzak go­rago joanik, holakoetan gertatzen den bezala, horra bien arteko diplomazia, hasa rrean dutela biek, gehiago dena, a rrantzale untziaren kapitaina preso har­turik hamar egunez japonesek. Batetik bestera, irail hunen 7az geroz desafio eta

kondenamendutaraino joanak dira bi her­riak eta ez hortan gelditzekotan memen­toko, diotenaz.• Venezuelan bozak zituzten igandean deputatuen hautatzeko eta ez irriskurik gabeak batere ezker eskuinen artean.

Denaden, nahiz on­dorioak ez diren arras k l a r t u a k , nahasmen­durik gabe joan dira eta Hugo C h a v e z pres ident sozialistak bere erre­formatzeak s e g i t z e n ahalko ditu jada hasiak dituen be­zala.

• Kolunbian, Juan Manuel Santos dute­larik presidenta joanden abuztuaren 7az geroztik, hunen poderearen balentria bat bezala ekarria da aste huntan hil baitute beren kontrako gerillaren gizon lanjero­sena, Jorge Briceño deitua, 57 urte eta ai­nitz ukaldi gaixto eta hiltze ere eginak bide zituen marxista. Ez ahantz ere FARC dei­tzen diren oposizio horietako zela Briceño hori eta heiek zutela luzaz bahiturik atxiki Ingrid Betancourt anderea. FARC horiek izan behar dituzte oraino 8.000 gudu­kari berekin eta beren larderian daukate oraino ere Kolunbiaren lurralde parte bat ederra. • Araba eta Juduen arteko elgarretaratze xede horiek, aldamoldeka bada ere, hor doatzi beren gorabeherekin. Alde batetik, horra halere gazte baten hiltzea Jerusale­meko plaza­haundian judu polizier batek egin duena, palestindar harrikada baten ondotik, asma errex diren kalapita batzu sortzen zirelarik ondorioz. Beste aldetik berriz eskoletako gazte batzuen elgarreta­ratze baketsuak, herrien arteko bakearen aldeko egunen karietarat, segida on batzuen menturan.• Afrikan berriz, horra sei nazione, Mau­ritania, Senegal, Ganbia, Ginea eta Ka­boberde, beren itsas­eremuen jabetza­ren mugatze akordio bat sinatu dutenak. Nahiz handik aski urrun den, nola ez oroit gu aste huntan berriz airatu zaigula bere Rwandarat Aiherrako J. B. Mendiondo mi­sionesta, ez gehiago gazte hura ere baina osagarritan. Goraintziak!• Suisan emazteak nausi gobernamen­duan. Hori ere behar ginuen ikusi, eta nehork uste baino fiteago. Horra herri

Hugo Chavez nagusitu bainan ez nahiko zuen gehiengo zabalarekin…

2

Page 3: Herria 3074

Han eta HeMen

Aiherrako saioaAfaltiar eta entzule multzo ederraren aitzinean iragan da saioa Beltzuntze elkarteak preparatu afari goxoaren ondotik, nahiz bazen mahainetan gehiago jenderen tokia. Saioa bera orokorki bixi bixia eramana eta aitzineko astean Xiberoan izan zenaren antzekoa. Hemen gai jartzaile berria ginuen, Azkaineko Pantxika Solorzano andere gaztea bainan erran ditaike oso ederki bete duela bere egin beharra. Sailkapena hau izan da: 1) Kristine Txoperena 203p 2) Xumai Murua 197p 3) Miren Artetxe 196,5p 4) Gillen Hiribarren 189p 5) Mattin Lucu 185,5p 6) Txomin Elosegi 185p. Helduden larunbatean, urriaren 2an, Sarako Lur Berri gelan 3.afari kanporaketa finalaurrekoak aitzin. Tokientzat izenak eman telefono huntara: 05 59 54 15 04 edo e­mailez: bertsularien­[email protected] bezala ongi etorri hoberena egina da bertsuzale munduari. B.S.

BERTSULARI XAPELKETA

Urriaren 10ean iraganen da Kantu Xahar eguna Senperen, Amotz Larraldean. Gisa hor­tako zortzigarrena. Bi senper­tar gaztek hartua dute beren gain antolakuntza, Eneko Bes­sonart eta Sebastien Etche­verryk. Egun zinez gozagarria kantua maite duten guzientzat, bereziki kantu xaharrak ez di­ten galbidera eror. Eguerditan finkatua da hitzordua eta kantu bazkari moduan iraganen da

eguna. Parte hartze saria 25 eurotan finkatua da, izenak emanez urriaren 6eko beran­tenik, deituz turismo bule­gora (tel. 05.59.54.11.69) edo E neko Bessonart / Sebastien Etcheverry juntatuz. Jendea saldoan gomitatua da, ez ba­karrik Senperekoa eta auzo herrietakoa bainan ere Euskal Herri guzikoa. Deneri ongieto­rri beroena egina izanen zaiote.

Kantu Xahar eguna Senperen

Azken Kantu xahar egunean, Amotz Larraldean

Kanbon, Euskal Bixkotxaren besta

Urriaren 2an eta 3an iraganen da Euskal Bixkotxa­ren besta, Kanbon, Eguzkia elkarteak, Euskal Bixkotxaren Kofradiak eta he­rriko turismo bule­goak antolaturik. Bi egun osoz iraga­nen da. Larunbat goizean, 9:30­12:30 ibilaldi gormanta Kanbon gaindi, toki pollitenetan barna, Arnagatik abiatuz gidari batekin (izenak eman behar dira turismo bule­goan, tel.05.59.29.70.25). Eta larunbat arratsaldean, 14:00 eta 16:00, tailerrak euskal bixkotxa egiten ikasteko (hor ere izenak emanez turismo bulegoan). Igandean, 9:00­12:00 euskal bixkotx lehiaketa, amaturrena eta profesional gazteena (saris­tatzea 12:30etan). 10:00 Kofra­dien meza, 11:15 Kofradien karrika ibilaldia, 12:00 Euskal Bixkotxaren Kofradiaren zere­monia, Marcel Noblia kofradia­buruak zortzi kide berri sarrara­ziko dituelarik kofradian, tartean Jean Michel Gonzales Miarritze­

Eguzkia elkarteko Xan Minondo irisartar bixkotxegilea

ko e rrugbilarien trebatzailea. 15:00 elizaitzinean Semeac­eko 45 akordeoilari gazteren kontzertua, 17:00 elizan Adix­kideak koroa, 18:30 trinketean pilota partida esku huska. Eta bistan da, egun osoan ehun bat eskulangileren merkatua, euskal bixkotxaren fabrika­zionea ere zuzenenan, eta Puyodebat txokoleta erakus­tegiaren ate idekiak, ahantzi gabe Daniel Velezen argazki erakusketa, euskal bixkotxaz, mediatekan. Eguerditan baz­kari handia errebotean, oiha­letxe pean (25 eurotan, tokiak ahalaz aitzinetik segurtatuz turismo bulegoan).

Urriaren 9 eta 10eko aste-buruan iraganen da Xalbador eguna, Urepelen, Deiadar el­karteak eta Euskaltzaindiak antolaturik, Urepeleko Herriko Etxea ere partxuer. Aurten, Xal­bador eta Xanpun dira berezi­kiago omenduko. Jaz, 120 bat jende bildu zen larunbat arra­tsean eta 300 bazkaltiar igande eguerditan. Antolatzaileek ber­tze hainbertze igurikatzen dute aurten, oroituz baduela 34 urte

Xalbador zendu zela. Huna as­teburu hortako egitaraua.

Urriaren 9an, larunbat arra­tsez (19:00), ilunabar literarioa, Bergarako Idazle Eskolako lagunek antolatua eta ondo­tik (21:00) lagunarteko afaria, kantariek (Urepeleko Xendari ahizpak) eta trikitilariek (Gas­teizko Zabaleta anaiak) alai­turik, bai­eta karaoke moduko kantaldi herrikoia.

Urepelen, Xalbador eta Xanpun ohoretan

Urriaren 10ean, igandez, 9:30 mendi ibilaldia Xalbadorren etxolaraino ; 10:30 meza, Emile Larrek emanik, eta Xalbadorren hilobira bisita ; 12:30 herri kiro­lak, Donazaharre­Mutriku, eta dantza ikusgarria (Bergarako

Musiraka taldea) ; 13:30 bazkaria eta herri kan­tak, bertzeak bertze Jean Louis Laka eta Xendari ahizpekin ; bazkalondoan, Xalbador eta Xanpun­en omenezko bideoa ; 15:30 haurren xokoa batetik eta bertsu saioa bertzetik : Xe­bastian Lizaso, Uxue Alber­di eta Juan Jose Eizmendi Loidizaletxe II, gai emaile Joxemari Iriondo ; 17:30 erromeria, Ander eta Ima­nol Zabaleta trikitilariekin.

Hori guzia Urepeleko ezker­paretan iraganen da. Apairue­tako haatik izenak behar dira eman urriaren 5a aitzin, tel.06.24.33.29.95. Larunbatetik iganderako gauan han berean lo egin daiteke, aitzinetik abisa­tuz hor ere.

Aiherran kantatu duten 6 bertsulariak

Deiadar elkarteko Itxaro Bethart eta Joxemari Iriondo

3

Page 4: Herria 3074

HeGoaldeanGernikan, ETAri Indarke-riaren uzteko galdeaEuskaldunen hiri sinbolikoan egin deian, bost alderdi politikok (Batasuna, EA, Aralar, AB, Alter­natiba), sindikatek (AB, EHNE, Hiru, ELB, ESK, STEE­EILAS), eta elkarteek (Etxerat, Gernika Batzordea, Herria 2000 Eliza, Euskaria y AEK, ) besteak beste adostutako, «bake bidean atera­bide demokratikoen akordioa» agertu dute. Hitzarmenak ETAri galdatzen dio borroka armatua behin betiko utz dezan. Aldi berean, estatu espainiarrari gal­datzen diote alderdien legea in­dargabetzea eta presoei buruz­ko politika alda dezan. Elkarriz­keta politikoaren alde agertzen dira galdatuz herritarren nahia errespetatua izan dadin, auto­determinazioaren eskubidetik abiatu eta, herritarrek hala nahi badute, independentziaraino. Izenpetzailek erabakia hartzen dute bake bidean lan eta parte hartzeko.

Su-eten iraunkorra eta egiaztagarria onartzeko prest dela dio ETAkGernikan alderdi ala sindika­tek adostu “bake bidean atera­bide demokratikoen akordioa » plazaratu biharamunean, Gara egunkarian agertu elkarrizketan ETAk dio su eten iraunkorra eta egiaztagarria onartzeko prest dagoela eta berdin, urrunago joaiteko ere bake bidean. Bal­dintza zenbait eskatzen ditu : hoietan eskubide guzien erres­petatzea ; presoen kontrako neurriak gelditzea, halaber pre­sio, eskusartze eta indarkeriak gelditzea.Ezker abertzalekoena salbu, alderdi gehienen erreakzioak ezkorrak izan dira. Lopez lehen­dakariak erabaki bakarra es­katzen dio ETAri : armak uztea. EAJ­PNVko Urkulluk, ETA eta Batasunak egin antzezpenak salatuz, ETAri behin betiko ar­mak uztea eta Batasunari ETA gandik arras bereiztea galda­tzen die. Sozialistentzat espero den berri bakarra ETAren desa­gerpena eta PPk ez du ETArekin negoziazionerik nahi.

estatutua 1979an onartua izan zen eta geroztik 40 bat eskumen ez dira oraino Euskal Gober­nuaren konpetentzian ; adibidez enplegu politikaren gaiaz duela 18 urte hasiak ziren negozia­tzen, azkenean bururatu dire­nak.

EAJ-PNV: indarkeria behin betiko gelditzea eta era-bakitzeko eskubideaBeti bezala Araban, Forondan ospatu dute Alderdi Eguna Jel­tzaleek. Iñigo Urkullu alderdiko presidentak ETAri galdatu dio «indarkeria behin betiko utz de­zan «. «Ez du balio indarkeriaren behin betiko gelditzea ekartzen ez duen su­etenak» ohartarazi du. Halaber, elkarrizketa eta indar politiko guzien arteko ne­goziaketaren aldeko apustua beharrezkoa dela deklaratu du Urkulluk, nehor baztertu gabe. Erabakitzeko eskubidea ere be­harrezkoa izanen dela aldarri­katu du jeltzaleen buruak.

Iparraldeko ikastolen la-guntzearen kontraEuskal legebiltzarreko presi­dentak, Arantza Quirogak (PP), kritikatu du Euskal gobernuak iparraldeko ikastolentzat Seas­kari emaiten dion diru laguntza. Ibarretxeren gobernuak abiatu laguntzak emaiten zertako se­gitzen duen galdatu dio Lopez lehendakariari, erranez oposi­zioan zelarik laguntza hoiek ez zituela onartzen.Arantza Quirogak ez daki zer egiten duen gobernuak ipa­rraldeko ikastolei dirua emanez, hegoaldeko burasoei haurren otorduen saria emendatzen zaielarik.

Hegoaldean turismoaren arrakastaEmaitza onak utzi ditu turis­moak hegoaldean uda hon­tan : 281.772 bisitari pasa ziren

hegoaldetik agorrilean soilik : % 9,6ko emendazionea uztailari konparatuz. Estatistikak mar­txan direnetik, 1992 az geroztik, emaitza hoberenak. Urte bat eterdiz, 1.585.770 pertsonak bi­sitatu dute hegoaldea, 2009an baino %13 gehiagok. Hoietan 100 milaz goiti kanpo herrialde­tatik jinek : frantsesak, britainia­rrak, italianoak eta alemanak.

ETAren gordagia aurkitua Frantzia hegoaldeanETArena izan daitekeen gor­dagia aurkitu dute ihiztariek Frantziako hegoaldean, Uzes, Montpellier ondoko herrian. Oihanean bi lagun susmagarri ihes egiten ikusirik, armak eta material asko zituen gordagia harrapatu dute.

Arbizuko txistorra saris-tatua «Le Guide des Gourmands», frantziar sukaldari eta kritika gastronomikoen aldizkariak, «Coq d’Or» saria eman dio Ar­bizuko txistorrari. 1948az ge­roztik martxan den enpresak kanpo herrialdetako merkatura bidaltzen ditu bere txistorrak : hala nola Norvegia, Filipinak, Portugal edo Britainia Haundira. Orain Frantziako merkatua du jo mugan.

Donostiako Zine saria ‘Neds’ filmarentzatGoran Paskaljevic zinegilea buru zuen epaimahaiaren erabakiak ez du publikoen edo kazetarien gustuko hautua egin, Peter Mul­lan­en « Neds » filmari lehen sa­ria emanez. Epaimahaiaren sari berezia: Elisa K., Judith Colell, Jordi Cadenaren filmarentzat izan da. Zuzendari onenarena, Raul Ruizen Misterios de Lis­b­erentzat. Emazteetan aktore onena: Nora Navas (Pa Negre) eta gizonetan, Connor McCar­ron (Neds).

Joxe arreGi-ri iparraldetik

haurridetasunaBaionako elizbarrutiko FEDE­DUNAK* elkartekideak guziz mindurik eta kezkaturik agertzen gira Joxe Arregi Frantsiskotar teologoak hartu behar izan duen erabakiaren ondorioz.Honakoaren bidez adierazi nahi dugu guziz bat gatozela hilabete hastapenean Euskal Herriko eliz­barrutietako hainbat kristauek izenpetu deklarapenarekin (« Eli­zan intsumiso » Loiola 2010­09­02), berdin Gipuzkoako apez­talde batek egin salaketarekin (« Zuen artean ez horrelakorik » 2010­09­08) edo Madrilen iragan berri den Teologia Kongresutik (« Solidaridad del Congreso de Teologia con Jose Arregui – Ma­drid, 12 de septiembre de 2010 ») agertu elkartasunarekin.Gure partetik, goraki salatu nahi

dugu gaurko Eliz agintarien bi­degabekeria eta ebanjelikoa iruditzen ez zaigun jarrera: elka­rrizketa eta zilegizko aniztasuna errespetatu beharrean, mehatxua eta gaztigua dute erabiltzen, gisa hortan pentsamendu eta adieraz­pen askatasuna zapaltzen eta ukatzen dutela. Samintasunez ohartzen gira jokamolde autorita­rio hori arau nagusi bihurtzen ari dela gaurko hierarkia katolikoan. Bestalde, Joxe Arregi­ren erakas­penen hartzaile izanik (Baiona 2006­05­04 « Erlijioaren eta Eus­kal Kulturaren auzia »), bietan zauriturik eta zirgorturik sentitzen gira gure ama­hizkuntzan erakas­ten duen teologo bakarretarik bat jotzen duen gaztiguagatik. Ondorioz, gure haurridetasun osoa adierazi nahi diogu Joxe Arregi­ri, berarekin bat eginez su­frimenduan bainan ere erakasten daukun esperantza bidean. *FEDEDUNAK: 1968an sortu kristau elkartea. Helburua: « euskararen era-bilpena eta garapena erlijio gaietan Vatikanoko II. Kontzilioaren ildotik ».

Manifestazioa deitu dute urriaren 2rako, BilbonEuskal gizarte eta politika mun­duko pertsona ezagunak bil tzen dituen herritar talde zabalak manifestaldia deitu du Bilbon, urriaren 2rako. Helburua, ma­nifestaldien debekua salatzea, giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzea eta inposaketen eta edozein in­darkeria motaren kontra ager­tzea.Deitzaleen artean, Txaro Ar­teaga Emakundeko presidente ohia, Gabriel Mariscal Bizkaiko Abokaten elkargokoa, Ramon Zallo eta Pedro Ibarra unibersi­tateko irakasleak edo Paul Rios Lokarriko koordinatzailea.

Igandean Lezon Gipuzkoako ikastolen bestaUrriaren 3an ospatuko da Ki­lometroak, Gipuzkoako ikasto­len bestaren 34 garren edizioa. Aurten Lezon antolatua da, Pa­sai­Lezo lizeoa laguntzeko. Ikas­tetxe hunek 1 200 ikasle baditu, Pasaia eta Lezokoko badiako gazteak biltzen ditu eta lizeo berria Lezon kokatua izanen da. Sei kilometroko ibilbidea antola­tua izanen da, aparlakekuak an­tolatuak dira bai auto ala auto­busentzat eta garraio publikoak erabiltzea eskatua zaie jinen di­renei.

Enplegu politikaren es-kumena ardietsi du EAJ-PNVk MadrildikEspainiar estatuko aurrekontuen onartzearen truke, EAJ­PNVk, Zapatero gobernu buruarekin adostu du, euskal gobernua­rentzat enplegu politikaren kon­petentzia osoa. Zapateroren gobernuarentzat hil ala biziko akordioa zen PNVrekin ados­tua. Bestela, gutiengoan izanez, hauteskundeak antolatzera be­hartua izanen baitzen. PNVrekin adostu akordioak bermatzen dio gehiengoa legealdiaren bu­ruraino. Horren truke, jeltzalek negoziatu dute enplegu politi­karen eskumena euskal gober­nuaren konpetentzian ezartzea. Eskumenaren bideratzeko 472 milioi euroko baliabidea izanen du euskal gobernuak.Euskal Erkidegoko autonomia

Zoe Bray

4

Page 5: Herria 3074

eGun eta biHar

Hiru miliun ala batto bakarrik?Berriz ere izan dira beraz grebak eta manifestaldiak, erretreta ho­rien legegai berria salatzea ga­tik muntatuak, eta hori hilabete huntan bigarren aldikotz. Ka­ria hortarat, ainitz mugimendu baz ter guzietan, ibilaldi kexuak eta jendetsuak hiri gehienetan. Horrek ez du haatik erran nahi gobernuak gibelerat eginen duela…Nolako parte hartzea denen buru? Egundainokotan, biziki xifre desberdinak agertu dira hor gaindi. Onez onean ariz batzu eta besteak, nola ager ditazke hoin desberdinak? Konpara­zione, Grenoble hirian, 19.000 ziren, polizaren arabera, karri­kaz­karrika ibil direnak, sindi­katen gostuko aldiz 70.000, ez baita batere gauza bera! Marsel­lan, nunbait han 22.000 kaxke­tadunen ustez, berrehun milako bat sindikatek diotenaz. Batek buru bakar bat ikusten zuen to­kian beste batek hamar ikusten beraz! Orotarat, Frantzia osoan, hiru miliuneko bat CGT eta ho­lakoen erranetik ari behar, miliun bat ez arras barne­minixtroak atera konduari fidatuz. Xuxen xuxena 997.000 lagun denak banaka banaka kondaturik! Gisa hortan erakusterat emanez denetarat etzirela arras miliun bat, beraz aitzineko aldian baino

gutiago! Ezetz, gehiago ere zi­rela aldi huntan, sindikatak oihu marrumaka!

Irringarri!Denen buru, eta gauzak ahal be­zen lañoki ikusiz, baditake iraila­ren 7­ko hein bertsua izan den bainan nahasketa gutiago izan da nolazpait burdin­bide, posta eta holako zerbitzuetan. Greba egin dutenak gutixago beraz, hala iduri du. Azkenean, parte hartzearen gai­netik piztu eztabada horiek ez dira nahaskeria batzu baizik. Beihalakoak ziona, irringarri ere litazke ez balire nigarringarri!Bainan hola da batzuk atsulutuki erakutsi nahi dutelarik gero eta gehiago badirela gobernuaren xede horien kontra eta beste batzuk aldiz erakutsi nahi gober­nuaren xede horiek berak jen­deak gero eta gehiago onartzen dituela, etsi bat bezala harturik...Partida ez da oraino bururatua. Ondoko astetan ere izan di­take aitzina sukar poxi bat. Poxi bat baino gehiago ere, diote batzuek. Sindikatek zernahi gi­saz nahi dute larunbata protesta eguna izan dadin aste huntan berean eta berriz grebak mun­tatzea urriaren 12­an.

Denak berdin lasai…UMP­tiar deputatu eta zenatu­

rrak bildu dira Miarritzen. Beren arteko gogoetaldi batzuentzat. Berriketari batzueri iduritu zaiote beren arteko gataska batzu ere agertu direla hor nunbait, Xavier Bertrand eta Jean-François Copé arras hotzean, kasik sa­mur bezala, biek begistatzen­eta alderdiaren buru jartzea… Alderdia kudeatzen dutenek ez dute haatik holakorik salatu. Lasaitasun handienean funts handizko gogoetak egin omen dituzte. Ez dituzte ere ikusi erre­treta ixtorio horien gatik aldarri­kapen batzuen entzun­arazterat hurbildu nahiak zirenak, polizak handik aski urrun geldi­arazi bai­titu eta aski larderiarekin… Sozialixta alderdiko aitzindari

batzu aldiz Pauen bildu dira. Hek ere lasaitasun handienean, denak beren artean arrunt ados balire bezala… Bere aldetik, François Bay-rou­k bere adixkideak bildu ditu Frantzia behere hortan, Var de­partamenduko Giens herrian. Hek ere lasaitasun handienean omen… Beti kantu bera erre­pikatuz, ezker­eskuinen artean badela beste bide bat eta hura dela preseski zuhurtziak mana­tzen duen bidea…Horiek hola izanez, denak ber­din lasai beraz, eskuin, ezker ala erdi hortan. Ez dea hori gauza ederra?

Kasu, kasu!Aski errepikatua zauku hauxe azken egun hotan: islamixta e rrabiatu batzuek begietan di­tuztela Frantzia eta frantsesak, eta zerbait lan tzar handiren egiteko xedetan badirela ere ibilki direnak… Gobernutik ere ari dira erran eta erran, Frantzia mehatxupean dela, islamixta talde atrebitu batzuen gatik… Egia erran, aspaldian ere badi­take holako zerbaiten irriskua bainan gehiago ote keinka hun­tan? Irriskua egiazki emendatu dea ala zerbait gisaz jendearen izi­arazten ari dira hor gaindi, beste zerbait gogoan berdin?

J-B D

JainKoa bizia JendeaDuela hilabetea orai, Euskal Herriko haur guziak ikasle bi­hurtu dira bakotxa bere sai­lan. Hemendik hegazkinez bost orenetan den Senegal he rrian, suerte onekoek baka­rrik ikasten dute irakurtzen eta idazten, eta gogotik! Hiruretan hogoi, hiruretan hogoita bost neska­mutil ikasgelan metatu­ak ahal den bezala, liburu bat hiru irakurlerentzat; baina harro dira beren jakitatea agertzeaz, hala nola olerki baten gogoz e rraiteaz.Ni han nintzen goiz hartan, hamekak aldian, erakaslea oharturik neskattoak lanean a ritzeko zuen nekeaz, nigarrez aitortu zion bere tripako mina, gosearen eragina, bezpera­tik deusik jan gabea, alta kilo­metroak kurrituak omen zituen eskolaratzeko. Eta holakoak maiz gertatzen!Suerte onekoek nion, alfa­betatzeko aukera zutela ; zeren milaka eta milaka haur karrikaz karrika doatzi, zikinak, pildarrez jantziak, urtutsik eta goseak, diru, ogi puska, azukre koxkor, fruitu… bilduz eskutan duten un­tzittoan. Merkatu bazter, autobus geldileku, ur­gune edo su gorri, denak bisitatzen dituzte eske.

UNICEF erakundearen arabera bederen 150.000, hiru eta ha­masei urte arteko “talibe” ba­litezke. Talibe hitz horrek maho­metano apezaren (marabout) dizipulu erran nahi du. Komuzki marabout–ak gizartean eragin ona du, haur dohakabeen haz­teaz eta heziketaz ongi ardu­ratzen baita, kontseilu on eta zuhurrak emanez. Baina, iduriz orai, ainitz dira haurren lanaz baliatzen direnak berak aiserian bizitzeko.Musulmano familia pobreeneta­rik etorriak, marabout­aren esku utziak Koranaren erakaspena berenganatzeko, liburu sain­duarekin baino asko denbora gehiago iragaiten dute karrikan, gauaz ahal duten zokoan lo eginez eta “nausiaren” zigorra jasanez eguneko horrenbertze mozkin ez balinbadute bildu.Denboraren neurria arrunt gal­durik, beren adina ere ez dute ezagutzen gehiago. Haurzaroan hain beharrezkoak diren aita­mak luzaz edo batere ikusi gabe handitzen dira…

Zenbaitek erranen dute: Hor konpon ! Senegaleko buruza­gien afera! Eta badakigu aski dela Dakar erdira joaitea hango gobernamendua, familia eta in­guruko lagunak, pobreen dirua xahutuz, nolako handikerietan bizitzen diren ikusteko!Beharrik beste batzuk, ur ttintta balinbada ere, hura nahiko dute eskaini: Haurra haur baita.Horietarik da Annie C., Lyon es­kualdeko andrea. 2000. urtean, bidaiaz Senegalen ibilki zela, haur horien bizi errea­litate dorpeak hukitzen du.Ondoko hiru urtetako oporrak karrikan iragaiten ditu bere la­guntza eskainiz.Geroztik, elkartea muntaturik* Frantziako lagun batzuek susta­turik, han kokatua da, goizeko gosaria segurtatuz astean biz­pahiruetan, alde guzitarik heldu diren haur gaixo horieri. Zauriak arta (maiz badituzte larruko mi­nak, ezkabia (gale) eritasuna eman dezagun… eta paludis­moa), dutxa eskaini astean be­

hin, jantziak garbiaraziz alda­tzeko … Gosaldu­eta istant bat ­ batzuek oso laburra!­ hartzen dute josta­tzeko, laster eguneroko eginbe­harrerat itzuliz maluruski !Horra nola 600 haurrez goiti al­dizkatzen diren toki xume hor­tan. Errentari ez izaiteko beti, orai eraikitzen ari dira zentro be­rria, hango langile eta talibe hel­du batzuren laguntzarekin. Eta eraikuntza hori muntatzen aritu diren 24 urteko bi gazte agurtu nahi ditut. Clermont­Ferrand es­kualdetik joanak, bat hargintzan eta bertzea zurgintzan trebatu­rik, urte bat eterdi eskaini dute beren ibilgailua eta guzi saldurik bizitzeko, etxegintzako ofizioak erakutsiz hango gazte batzuri. “ Kausitzea indarraren ondo-rioa da beti. Lan egin dezagun gogotik. ” Xede hori zen herri eskolako pa­retan handizki idatzia astearen­dako. Haur horien gutiziak kutsa ba­leza hemen gogo kontra edo motibaziorik gabe eskolan da­biltzan gazteak! *Les gones de MBour : [email protected]

Graxi Solorzano

« HAUR BAT ESKE, POPULUA HILZORIAN »…?

Jean-François Copé alderdiburu jarri nahia naski, gerokoaren gatik ere…

5

Page 6: Herria 3074

KoStaldeanOletako kaperan…Jaz, organo berria estreinatu zuten Urruñako elizan. Geroz­tik, hango xaharra, obra asko eginik, paratua dute Pausuko elizan. Eta horra nun Pausun zen organotxoa, freskaldi on

bat emanik, higatua baitzen, joan duten Oletako kaperarat. Han ere badela holako tresna baten beharra. Eta han entzuten ahalko da lehen aldikotz heldu­den igandean, Oletako besten karietarat emanen den mezan. Mixel Garikoitz sainduaren ka­pera horren 50 urteak ospatzen direlarik hain xuxen… Hola ikus­ten da ere nolakoa den Urruñan auzoaldeen arteko elkartasuna, denek elgar laguntzen kasua gisa hartakoa izaitearekin. Badi­ra sail hortan, ainitz bermatu eta bermatzen direnak, hala nola Pantxoa Zabala eta Véronique Tellechea. Hartze dituzte denen goresmenak…

Oletako bestak aipatu baititugu, dugun erran bestalde ere egi­tarau pollita eta guziz herrikoia badutela hiru egunentzat (or­tziraletik goiti) pikoan ezarria, ahate­joko, indar­joko, jan­tor­nu, dantzaldi eta gaineratiko…

Euskal-Astea ZiburunUrri haste hortan Ziburun mun­tatua da euskal­asteño bat, eus­kal giroa sustatzea gatik. Orai­danik dugun erran hiru hitzordu berezi izanen direla: astearte aratsarekin, urriak 5, 8 orenetan, Denek­Batean gelan, emanen da “Ander” euskarazko filma, ai­nitz aipaldi ukana duena azken denbora hotan. Biharamunean, aratsaldeko 4­etan, toki berean, filma bat haurrentzat, “Mozart xakurra”. Ondoko larunbatean, urriak 9, parropiako gelan, dan­tza ikusgarri bat Pas à pas elkar­tearekin.

Donibanen, herriko liburutegia xaharberritzenDonibane Lohizunen, behin aipatua zuten mediateka bat dena berria eraikiko zuela he­rriak Ravel ikastegiaren aitzine­ko aparkalekuaren eskualde ba­tean. Denen buru, berdin untsa helduko ere direla eta gastu gu­tiagorekin, erabaki dute herriko liburutegia berritzea eta han­ditzea orai artinoko egoitza be­rean, Roxas deitu etxean. Horko lehen estaian Lagun­Artean el­karteak hartzen zuen tokia ere baliatuz, hirugarren adinekoen elkarte hori ezarriz merkatu gu­nearen sahetseko barne handi batean, barne bat joanden or­tziralean estreinatua izan dena. Probisurki, liburutegia plantatua da Foch plazan, denbora batez turismo­bulegoa zen tokian. Li­burutegian berean obran hasiak dira karraskan, helduden maia­tzeko obra horiek bururatuak izaiteko gisan.

Geldi eta ixil!Erlaitz-Bideko bestak alimale­ko arrakasta ukan du aurten ere! Mundu bat beraz eta zerna­hi ausagailu! Eguerditan xuxen,

deneri galdetu izan zaiote ziren tokian apur bat tente gelditzea! Ez Anjelusaren kantatzeko bai­nan bi minuta ixil ixila egoiteko Lurraren geroa gogoan. Bes­talde, izan da kantu, musika eta gaineratiko, taller asko ere, eta horko bazter xoragarria­ren hobeki ezagutzeko parada hauta, aroa ez batere txarra, goizean fresko aireño batekin…

Euskal-ipuinak Hendaiako mediatekanHendaiako mediatekan, berriz lotzen dira ipuinaldi sano bati. Ipuinak euskaraz eskainiko di­tuzte berriz ere hilabetean aldi bat Xan Errotabehere kondala­ri bikainarekin. Lehen hitzordua larunbat huntan, urriak 2, goize­ko 11 orenetan. Ondokoak aza­roaren 13­an eta abendoaren 6­an, beti tenore berean. Ttipi eta handien atsegingarri bixtan da. Larunbatean zertaz ariko ote zauku. Berak dio udazkena sagarrari kosk egiteko sasoin egokia dela eta bestalde sor­ginaren bertza erakitan dela… Bertza erakitan? Zazi zu zer jal­gitzen ahal den bertz hortarik?

Gaitzeko erakusketa UrruñanJoanden astean aipatua dugu jadanik laburzki, Urruñako Posta egoitzan Ondarearen Egunak ospatuz idekia da erakusketa bat untsa ederra, oraino segituko dena urri er­ditsu arte, herriko ondareaz be­raz eta bereziki etxe eta beste eraikin asko argitan ezartzen dituena. Horrat itzuli bat egin ditake turismo­bulegoa ide­kia den tenoretan, erakuste­gia eta turismo­bulegoa biak egoitza berean baitaude. 22 argazki zinez arraroak badira hor ikusteko Urruñan barna gaitzeko ibilaldia eginez. Argi­tasun batzu ere irakur ditazke untsa baliosak. Gure arrangura da haatik frantsesez baizik ez dituztela ezarri. Holakoetan, ez luketea indarño bat egiten ahal euskarari ere toki bat egiteko? Euskara ere gure ondarean

sartzen da alabainan eta onda­reak daukan lore ederrenetarik da, ala ez ote?

Dena den, eskura ditake ere ka­ria hortarat eta gai bera gogoan plazaratua izan den liburua, Confluences argitaletxeak ate­ra duena. Bai burgoan berean gaindi, bai auzoaldez auzoalde

biziki ibilaldi gustagarria egiten da ikusiz nolako etxe ederrak badiren Urruñan, Larrun zo­latik Zokoarat eta Kexiloatik Pausurat… Argazki gehienak, gostu handiz hartuak izanak direla ezagun da segurki, Mi­chel Duhau­renak dira. Ho­lako lanean bilduak dira azken denbora hotan egin ikerketa funtsezko batzuen emaitzak, Marina Gauthier­Dubédat eta hunen laguntzaile zonbaitek akulatu sailaren lekuko, Aki­tania lurraldeko zerbitzu bere­zitu bat sustatzaile. Urruñako eliza eta kaperak, Urtubiako jauregia, aspaldiko etxe eder asko, horiek oro hor daude irakurlearen atsegingarri. Lau ibilaldi nagusi eskainiz, baz­terra frango kurrituz Ibardingo kaskotik itsas­bazterreko ez­

pondetaraino…Sokorriko kapera polllita, mariñelen gerizatzaile…

Herriko etxea bera ere ez dea egoitza zinez ederra?

Larrun zola hortan badakite elkartasuna zer den, badakite ere argazkien nahasten eta polliki muntatzen…

Haurreri ere beti gustatzen Xan-en ixtorio pollitak!

6

Page 7: Herria 3074

KoStaldean

Miarritzen « brouillarta »

Bi egunez, urriaren 9an eta 10ean, iraganen da Miarritzen, Hondartza handiko baratzetan, « Brouillarta » erakusketa. 130 artista (margolari, zizelkari eta beste) dira han aurkituko. Urtero 3000ko bat bisitari biltzen duen hitzordua, artistak beren obrak egiten ikusteko. Epaimahaiak Miarritze hiriko saria eskainiko du sail bakotxeko hoberenari eta publikoak ere bozkatzen alhako du, publikoaren saria eskaintzerakoan. Bertzalde, « Ana Maria Sorozabal » saria eskainia izanen zaio artista bati, artistek berek hautatuko bati. Idekidura tenoreak larunbatean eta igandean: 10:00 – 18:00. Sartzea libro.

Manifestaldi arrakastatsua izan da joandean osteguneko hori, Baionan egin dena, go­bernuaren erretreta erreforma proiektua salatzeko. Sindikatek 15.000ko bat lagun kondatu ditu, polizak aldiz erdia baizik ez, 7.500eko bat. Gobernuaren ganik manuak ukanak dituzke bi edo hiru presunentzat bat baizik

ez kondatzea!Dena den, sindikatek ez dute amore eman nahi eta bi manifes­taldiren deialdia zabaldu dute, urriaren 2ko larunbatarekin eta urriaren 12ko asteartearekin, zenbait sindikatuk mugagabeko greba nahiago luketelarik bide­ratu...

larunbatean berriz ere karriketan

Manifestaldi jendetsua Baionan...

Kantonamenduko bozei buruz, mementuan sorpresak Baionan eta Miarritzen ditugu, Baiona/Ekialdean jokoa itzultzen du Jerome Aguerre kontseilari so­zialistak, uzten dio lekua Ma­rie Christine Aragon bere or­dezkoari, bi arrazoinen gatik, berak lehentasun garbia eman gogo baitio Baionako hautetsi karguari 2014­ko herriko bo­zei buruz ; eta ez baitu normal ikusten Baionako hiru kantona­menduetan hautagai bihi bat ez izaitea emaztea. Kantonamendu horretan eta ipar/Baionakoan, non berriz abian den Christophe Martin kontseilari sozialista, pa­rean eskuinetik norbaiten izen­datzeko presarik ez da ezagun. Baiona/Mendebalean Monik Larran­Lange kontseilaria sozia­lista etiketarekin pasatu ondoan eskuinera pasatua izanki, sozia­listek beren urgulua gatik ere behar baitzuten norbait presen­tatu, Henri Etcheto oposizioko hautetsi munizipala abiatzeko­tan da.Angelun Jean Espilondok jaki­narazi zuen ez dela berriz abia­tuko, Gérard Cazaux izanen dela bere ordez sozialisten hau­tagaia ; eskuin aldetik Claude Olive UMP­koaren izena da me­mentuan ezagunena. Miarritzen Max Brisson berrabian da, baina eskuin aldean beharko du jasan Jean Benoit Saint Cricq abokata, eskuineko aldetik bozalde bat ez ttipia kenduko diona mentu­raz lehen itzulian, eta nork daki, behar bada bigarrenean ere.Beste kantonamenduetan : Ha­zparne, Bastida, Iholdi eta Atha­rratzen, jokoa argi da eskuin al­detik : oraingo kontseilari guziak berriz hautagai dira ; ezker al­dean jokoa arras lauso da orain­

dik : Garazin segur Frantxua Maitia berriz abiatzekotan dela, hor eskuinetik dira dudamudak ; sozialistek Arnaud Villeneuve auzapeza sustenga lezakete Atharratzen ; Iholdin eta Basti­dan balituzkete hautagai prest leudekeenak ; aldiz Hazparnen ez lukete inor.Sozialistek ostegun arrats ho­netan hautatuko dituzte beren hautagaiak eta hautagai ordeak. Hala ere atea erdi zabalik ba­dadukate PRG­ko erradikalei, komunistei eta Europe Ecolo­gie­koen aldera. Azken hauek aspaldi proposatua zieten sozialistei iparraldeko hamar kantonamenduak honela parte­katzea : sei sozialistentzat eta lau EE­koentzat. Gogoetatzeko denbora hartu ondoan sozialis­tek prest iduri dute Hazparnen eta Miarritzen Europe Ecologie­koen sustengatzeko, eta beha­rrez beste kantonamendu ba­tean beren hautagaiari gibelera egin dezan galdatzeko EE­koa­ren fagoretan. Ageriko.Abertzaleen eskualdean kolo­reek ortzadartsu dirudite : Ba­tasunakoek “Euskal Herriaren Alde (EHA)” koalizioa burutu nahi lukete EA eta Abertzaleen Batasunarekin ; Iparraldeko PNB­ek ez du tirria handirik sen­titzen alde horretara, ez lirateke beldur beren hautagaiak pre­sentatzeko eta zergatik ez, Haz­parnen Beñat Inchauspé sus­tengatzeko, Garazin Maitia be­zalaxe. Urriaren hogeita hiruko biltzar nagusian trenkatuko ote du Abertzaleen Batasunak EHA eta Europe Ecologie artean zei­nekin joanen den, ala bere alde­tik hamar hautagai aurkeztuko dituen ? Hor ere ageriko.

Kantonamenduko bozen apailuak

Papiloma birusaren xertoa dohainik departamenduari eskerDepartamenduak erabaki du bere gain hartzea axurantza ku­txak ordaintzen ez duen partea, xerto baten kasuan : neska eta emazte gazteak emasabela edo uterusaren minbizia ukaitetik

zaintzen ditu xerto horrek ; ema­sabelaren minbiziak urtean mila emazte eramaiten ditu heriotze­ra Frantzian. 64 departamendua estatuan bigarrena da abiatzen osasunaren eremuan, mutuelik ez duten jendeak lagun tzeko, xerto hori lau ehun euroz goi­ti gostatzen baita. Frantzian e mazteen ehuneko hogeiak baizik ez du xerto hori hartzen, Kanadan eta Australian kasik denek hartzen dutelarik.

Departamenduko Ofiziale Gan­bararen bi adarrek, protesta ma­nifestaldi bat burutu dute joan den astelehenean, Biarnoko adarrak Paueko prefeturara, eta Iparraldekoak Baionako supre­feturara. Ofiziale Ganbararen beregaintasun juridikoa eskatu dute, berriki pasa den lege ba­tek finkatzen baitu ofizialeen ar­teko zerbitzuak elkartuko direla lurralde mailan, utziz aplikapen dekretu baten esku, zein zerbi­

tzu eta noiz batuko diren. Nahiz ez duten manifestaldi horretara dei egin, Ofizialdegiko langi­leak hogeitamar bat baziren Suprefetura aitzinean, lege berri horrekin uste baitute Ofizialde­giko lanpostuak hetsiko direla hemen eta hurbileko zerbitzua kaltetuko dela. Laster iragaiten diren Ofizialdegiko bozetara presentatzen diren bi zerrendek parte hartu dute elkarretaratze horretan.

50 Presuna ofizialeen Ganbararen protestan baionan

Harresi militarrak iparraldeanHamabigarren mendekoa da Baionan “Chateau vieux” deitua den gaztelu zaharra, hori ote da hemen gaindiko zaharrena ?

Adituek badute hain segur bi le­rro horietan historiako ikerpun­tuak behin baino gehiagotan gurutzatzeko mentura. Euskal erakustokian ez historiari baizik eta eztetikari eman diote lehen­tasuna paratua duten erakus­

ketan euskal gaztelu militarrez. Argumentua da erakustea nola bizi diren gaur egun militarrek denboran gerlarako baliatu zi­tuzten eraikuntzak. Argazkiek, kartek eta maketek ilustratzen dute erakusketa. Baionako gaz­telu zaharra, Ziburu/Zokoako gotorlekua, Donibane Garaziko zitadela mira daitezke denbora hartuz.

Donibane Garaziko Zitadela kolegioa

Zokoako Gotorlekua

7

Page 8: Herria 3074

Herriz Herri

baigorri

Bestak (segida) : Asteazkenez, arratsaldean plazan eskuz binaka, Euskal Herriko Bestetako Esku Pilota txapelketaren finalerdia, Carricart­Etchebarne irabazle 30­29 Lucu­Amulet Frantziako txa­peldunen kontra. Trinketean Pleka trofeoaren finala, Ellande Alfaro­Andde Kurutcharry jokatu beha­rrak bainan izan da saindamendu, Philippe Bielle eta Thierry Etcheto jokatu dira eta irabazi dute 40­30 Agusti Waltari eta Bixente Lazca­no­ren kontra. Bertsulariek ere aski ongi eman diote errepusta Karlos Aizpurua­ren gaieri. On­dotik zozketa. Lehenbixiko saria Isabelle Sarciat Zahar Etxeko bu­ruzagiari, bidaia bat 2 egunez, 2 presunenzat Pariserat Laborantza saloinerat sarrerarekin. Bigarrena, Endara, Uhartetxeberrikoari, bi­daia bat familia batentzat Mediter­raneo alderat. Hirugarrena, Gerin Auger Larretokikoari, bidaia bat 2 pertsonentzat elurretara Saint Laryrat. Izigarri pollitak ziren su­artifizialak eta bestak bukatzeko Kiki Bordatxo eta Xitoak taldeek eman dute boz eta soinu. Besta guziak omore onean joan dira, deus makurrik gabe, denak alai­tasunean. Haurrak ere kontent ziren, bazuten jostailu. Helduden urte arte.Larrungo kolore taldeak buka­tu du bere erakusketa buruilaren 19an. Maritxu Arburua lehenda­karia bere lagunekin izigarri kon­tent zen, jende ainitz ibili zaiote. Erakusleak baziren 12. Arburua Maritxu, Bedecarrax Monique, Guth Chelo, Lassegue Augusta, Le Sauce Andy, Viecazals Marie Neige, Maumy Monique, Repes­se Claude Marie, Urtizberea Ma­ruka, Lahourcade Michel, Martin Annie, Poisson Mireille. Hiru haur, Barreneche Leire, Olaziregi Sara eta Lasserre Katixa. Gauza ede­rrak bazituzten margotuak. Haur horiek ere bai, hemendik zonbeit denboraren buruan handiek be­zain ongi eginen dute. Erretretatuen ateraldia. Izigarri ko ateraldi ederra egin dugu. Bagi­nen 66 erretretatu bi autobusetan partituak. Animalen parke bat bi­sitatu dugu eta errota urarekin se­gitzen duena. Animaleen janaria errota horrekin egiten dute, arto kraskatua bai eta irina, eta fina, gure bistan egin du errotazainak. Bazkaria xoragarria ginuen, labo­rantza etxe batean. Dena omore onean, kantu batzu emanez. Gi­

belatekoan Arrangoitzeko trinke­tean hurrupa bana egin dugu, Sa­rarat sartu aitzin. Herriko kontsei­luari milesker haundi bat, holako ateraldi bat antolatzea gatik. Hel­duden urte arte. Abisu: Trinketetik plazarat bidea trabatua izanen da bi hilabetez, argi gorriak emanak dira, hila­rrietako paretaren berritzen ari da Sarako Hiriarte enpresa.­Uso ihizia hasten da urriaren le­henetik hazilaren hamaika arte Gaztainlepon eta Ahuntz­bizkar­ren tirokarientzat. Saretakoak hasiko dira urriaren 8an. Orduan usotegietako bidea hetsia izanen da urriaren lehenetik hazilaren ho­goia arte, salbu laborarientzat. ­Sarako Kantari taldeak antola­tzen du kantu afari bat urriaren 9an arratseko 8 orenetan Lur Berri gelan.Amaiurreko taldea hor izanen da, herriko kantariekin. Kantu denboran afaria zerbitzatua iza­nen da. Txartelak salgai Herri­ko Etxeko edantegian edo deitu 06/88/10/74/23. Aperitifa eta jate­koa barne 20E. Etorri beraz kan­tu afari hortarat, zuek ere ematen ahalko duzue boz kantariekin ba­tean memento goxo bat pasatuz elgarrekin alaitasunean. Pilota: Palantxaz trinketean gi­zonak: Sein Christophe eta Saint Jean Christophe irabazle 40­37 Urruñarren kontra. Arotzarena Pierre eta Branger Iñaki irabazle 40­39 Urruñarren kontra. Mounho Guy eta Iribarren Jean Francois irabazle 40­31 Atzarri­ren kontra. Saint Jean Benoit eta Mendez An­thony irabazle 40­13 Urruñarren kontra.Neskatilak : Jauregui Maia eta Arotzarena Amaia galtzaile 40­11 Biez Bat­en kontra. Kadetak, Ba­laire Maeva eta Etchegaray Joana galtzaile 40­27 Zaharrer Segi­ren kontra. Hausseguy Maialen eta­Blanco Oihana galtzaile 40­28 Noizbait­en kontra.Eskubaloia: 11 urtekoek irabazi 19­04 Irisarriren kontra. 13 urte­koek irabazi 19­15 Nafarroa­ren kontra. 15 urtekoek irabazi 29­17 Bene­jac­en kontra. 18 urtekoek irabazi 25­13 Benejac­en kontra. Senio­rrek galdu 19­04 Lescar­en kontra.Errugbia : Saran, Saratarrek ber­dinketa 9­9 Pomarez­en kontra. Ganex

Sara

EzkontzaBi herritar gazte ezkondu dira joanden larunbatean. Urdiñar­beko ardi zentroan langile den Pierre Tambourin, Enauteneko semeak biziko laguntzat hartu du Donazaharre Arginaneko Agnès Etchebarne. Leizparzeko Alain Palomes eta Lasako San­drine Bidondok ere baia eman dute elgarri. Gure goresmenak eta agiantza hoberenak eskain­tzen ditugu espos berrieri eta agurrak beren etxekoeri.DoluJoanden ostiralean, bi herritar lagundu ditugu lur huntako az­ken egoitzara. Goizean ereman dugu Marie Roux sortzez Eyhe­rabide, Xoko Onako alaba. Alar­gundurik, bere alabaren gana joana zen Girondako Maransin herrira, han zendu da 86 urtetan. Aratsaldean, Jeanne­Marie Du­bosq­en ehorzketak bildu gaitu. Urepelen sortua, Christian bere senarrarekin herrian bolanjera ginuen Mamaddi. Emazte ixila, azken urte hautan bere biziko laguna ezinduaren artatzeaz ar­duratu da indarrak zitueno eta mundu hau utzi du 79 urte zi­tuela.Heriotza joanden astean aipa­tua, Pierre Bidart­en gorputza, zortzi egunen buruan etorri da Sofia­tik hunara eta astelehen goiz huntan iragan dira ehorz­ketak. Soziologoa eta antropo­logoa, intelektual munduan ongi

ezagutua zen, Pauen eta Bor­delen unibertsitateko erakasle eta arduradun egona, bazituen ere zonbait liburu idatzirik. He­men, argitaletxe, PIJ eta CPIE hiru adar hauek dituen Izpegi komitearen sortzaile eta lehen­dakari zen. Ehorzketan, herritar eta kanpotiarrekin, mundu bat bildu da, eliza ttipiegi zela denen errezebitzeko. Elizkizun kartsua­ren ondotik, unibertsitario, la­neko lagun eta bere semearen lekukotasunak entzun ditugu, entzun ere herriko auzapezaren hitza. Gure partetik ere, dolumi­nak eskaintzen ditugu hemen eta gorago aipatu heriotzeek nahigabetan eman dituzten gu­zieri.ErrugbiaIgandean, US Nafarroak Mugro­neko zelaian jokatu du eta galdu 9 – 0.Bizikleta ibilaldiaJoanden larunbatean, Baigorri Izpegi bizikleta ibilaldia iragan da, « Baigorriko Gazte Dina­mika »k antolaturik. Hogoi bat txirrindulariek parte hartu dute, umorez betea zen ekitaldian, naiz aldapa dorpea izan den, ja­zko markak hautsi dituzte !Angeluko Jean­Claude Hiri­goyen atera da lehen, hurbiletik segitzen zuelarik Hazparneko Robert Labistek eta hirugarren Ezterenzubiko Xabi Ihidoy. Eguna goxoki bururatu da Izpe­gin mahain on baten inguruan.

Erretretatuen argazkia

EzkontzaMentaxiloko Dasy Bennett eta Denis Bonart andere jaunek, betiko baia eman dute elgarri, Aiherrako Herriko Etxean, be­rrikitan. Ondoko ospakizunak Mentaxiloan berean iragan dira, familiakoen eta lagunen artean. Denbora ederra izanez, Mentaxi­loko aitzinean landatu oihalezko etxe haundien azpian, bihara­munean ere bazen jende. Gure goresmenak ezkondu berrier.

Joan den larunbatean, bertsulariekin

Iparraldeko bertsulari gazteen xapelketaren 2. haitada, joan den larun­batean, Aiherrako Denen Etxeko gelan iragan da. Aurtengo berezitasuna da bertsu afari moduan iragaiten dela, erran nahi

baita afari ondarrean hasten dela xapelketa, ikusleak mahai­nean gelditzen direlarik. Zon­beitek erraiten dute giro bat sor tzen dela afariarekin hasiz bertsu saioa, beste batzuek al­diz, berant hasiz, berantegi bu­ruratzen dela saioa. Joan den larunbateko saiora 80 bat afaltiar hurbildu dira, beste ikusle batzu berantago etorri direlarik. Emaitzak aurkituko di­tuzue bertzalde, 3.orrialdean.

aiherra

Bertsualdiko publikoa

Bizikleta ibilaldia egin dutenak

8

Page 9: Herria 3074

Herriz Herri

Kulturaldiko egitaraua Urriaren 2an larunbatarekin.Estrena 11etatik goiti, Hazpar­neko turismo gelaren aitzinean.Ibilbidea karriketan, eskoletako haurrek egin marrazki handi batzuen deskubritzeko, bi ber­tsularirekin. Ondotik, arkupeko gelan den erakusketaren es­treinaldia eta astearen estreinal­di ofiziala.18:00 – Heletan mintzaldia frantsesez, Olivier Giry, CEP­ko zuzendariak emana « Atzo, gaur eta bihar, hizkuntzak Argenti­nan ». 20:30 – Heletako zinema­gelan « Secretos de lucha” dokumen­tala . Ondotik, topaketa, filmaren egilea eta filmaren bi protago­nistekin, frantsesez, espainolez­ko azpitituluekin.

Astelehena, urriaren 4 an20:30 ­Hazparnen Armand Da­vid Lizeoko mintzaldi gelan “ Euskal Herria hortik harat “ do­kumentala frantsesez, filmaren ondotik autoreekin eztabaida.Urriaren 5an, asteartea20:30­ Hazparneko mediatekan mintzaldia frantsesez : « Iheslarien ekarpena iparral­dean », Philippe Oyhamburuk

emanik.Urriaren 6an, astezkena17:00 –Hazparneko mediatekan ipuinak « Hau dela, Hori dela » Eleka konpainiarekin.Urriaren 7 an, ortzeguna21:00 filma “Hitza hitz, Inmi­grazioaren historiak » filmaren emanaldia. Ondotik, Rubi Scri­ve­Loyer eta Beñat Çubururen ezagutza eginen dugu.Urriaren 8a, ortziralea18:00 tan Mediatekan “Game­lan” soinu tresna haundiaren erakustea eta familian entse­gatzea.21:00 ­ Hazparneko Ttattolan: oXo (zirkoa, teatroa, eskusoi­nua). In Airs konpainia : Anne Laure Royer eta Jean Christian Irigoyen. Urriaren 9a, larunbata10,30 etan Herriko etxean : Eus­karazko mintzaldia «Han eta Hemen», Jan Battitt Dirasarrek e manik. 15:00 Hazparneko tu­rismo bulego aurretik abiatuz :ibilaldia (pista jokoa).21 : 00 Mendeala gelan Noma­dak TX ikusgarria.

Bertzalde erakusketa batzu izanen dira aste guzian Arku azpiko gelan.

Hazparne

aldudeFeria solasHeldu zaizkigu bai urrats ede­rrenean Baleako feria ezagunak, ondoko astean agertuko ditut

egitarau desberdinak bainan orai uzten zaituztet Jean Leon Alfaro­k idatzitako pertsue­kin.

Airea:« Mendian gora haritza »1.

Bi urtetarik feriakArgitzen ditu begiakIkusiz diren behor, behi,Ahuntz edo ardiakAhantzi gabe xerriakArbasoen tresneriakBertze ikusgarri, argazki edoihiztariak

2.Komita igortzen duguEz duzu ukanen doluArtzain xakur, pilotari, kantariizanen duzuEz bazira prisan helduUkanen duzu ostatuLekuan egin mozkinak eresaltzeko ditugu

3.Balea huntan bazabiltzaIkus hemengo bizitzaBertze lekuetako gisa lanetikbagabiltzaNeguan elurra hotzaUdan heldu da arrotzaBizia egiteko osagarria denengiltza

4.Jende asko laborantxanBertzeak ofiziotanHerritar ta kanpotiar, denakbizi gira bertanUrepele ta KintoanEsnaasu, Aldude, BankanBizitzeko gutizia dago mendiarte huntan Z.L.A.

Eüskara ikasi nahi düener, sos-lagüngoaXiberoko Gaü Eskolan eüskara­ren ikasteari plantatüko direner, sos­lagüngoa emanen deie Xi-beroa Herri Alkargoak, EEP Eus­kararen Erakunde Publikoarekila erdizka. Igaran den setemera­ren 23ko Haütetsi Biltzarrean ahobatez honartü da urtez­urte goratüren den sosez lagüntze sistema bat. Hau, Errobi Herri Al­kargoarekila batean lantürik izan da, preseski bi institüzione horie­tan lanean ari diren eüskara tek­nikariek, EEPrekila esküz­eskü.Xiberoko haütetsiek honartü düen sistemaren arabera, leküko potere püblikoen sos­lagün­goa urteko eskolatze kostüaren %50ekoa izanen da lehen ur­tean, eta urtez­urte %10ez emen­datüren da. Hala, bosgerren ur­teala artino heltüko den ikasleak eskolatze kostüaren %90a pa­katürik ükenen dü Xiberoa Herri Alkargoaren eta EEPrenganik. Haatik, sos­lagüngoa horren ükeiteko, baldintza zonbait ba­dira. Xiberoaren kasüan, ikaslea bi kantonamentüetako 35 he­rrietarik batan bizi izan beharko da. Kurtsoetan, aldiz, %80eko

jarraikia probatü beharko da. Sos­lagüngoaren emaitea, be­rriz, urte bakoitxaren ürrentzean agitüko da. Xiberoan, berrogeita hamar bat ikasletan kalkülatzeak eginik, sos­lagüngoa horren e maitea 11.500 euro kosteko da urtearentako, erdia, arren, EEPk bere gain hartürik.

Xiberoko pelota lehiakaren ürrentze ederraIgaran aldi batez, Xiberoko a rrabotüak lau hilabetez bizia­razi dütüan pelota eskü­hüska txapelgoa aipatü geneizüen. Honen finala, Urdiñarbeko jeien igante goizareki ürrentü da, aro ederrak jinarazi ikusliar saldo handi baten aitzinean. Bi partida gozagarriak eskentü deizküe lau pelotakariek. Azkenean, lehen mailan, Julien Arbeletche eta Peio Jauréguyk Xabi Héguiapal eta Allande Lucu goitü dütüe : 30 / 18 ; bigerren mailan, aldiz, Bastien Christy eta Richard La­fuente irabazle elki dira, Ximun Barthaburu eta Philippe Caseten eretzean : 30 / 15. Hona lau fina­listak sariak emaitearen memen­toan.

Xiberoko berriak

SortzeHiru sortze izan ditugu egun hauetan herrian. Hirugarren haurra semeño bat, Arnaud, Ra­muntxo­Nadia familian. Bigarren neskaño bat Anna, Sallaberry Nathalie familian. Lehena ere Fabienne Durruty­Serge Larre bikoteak: Elena eman diote izena. Bizi zoriontsu bat desira­tuz hiru sortu berri xarmanteri. Goresmenak aita ama uruseri.MusIgande arratsalde goxo bat ira­

gan da muslari multxo ederra elgarretaraturik. Aire Ona bata­suneko Marie Jeanne Duhalde lehendakariak lagun multxo ba­tekin gain gainetik kudeatu du. Lehen jalgi direnak:A. Larramendy Christophe ­ Alice Jaurena, herritarrak;B. Perez ­ Penegi, Angeluarrak;C. Paris Maite ­ Pelinbour, Haz­pandarrak.Esker beroenak batasunaren izenean eta bertze aldi bat arte.

A. A.

donoztiri

izturitzeHerriko bestakUrriaren 1.ean ostiral aratsean 8etan hasiko dira mus lehiake­tarekin. Xapeldunek 300 euro eskuratuko dituzte, beste sari ainitz ere banatuko direlarik. Lekuan berean izanen da talo ta xingar eta edari. Urriaren 2an larunbatarekin, aratseko 8etarik goiti zikiroa eta errugbia maite dutenek harri batez bi xori egiten ahalko dute AB / BO partida ikusiko baitute pantaila haundi bat esker. On­dotik, dantzaldia plazan NAHAS taldearekin.Urriaren 3an, igandean, 11tan meza nagusia eta ondotik besta komiteak eskaini jan aitzinekoak

herriko ostatuan. Aratsaldean, 4etan, haurrentzat ausagailuak OREKArekin eta 6etan esku huskako pilota partida trinke­tean Bonebeltche­Amestoy / Etcheto­Maitia. 8tan, aingira auharia Seroratea jatetxean, ize­nak e manez aski goiz 05 59 29 66 16rat deituz. Ongi etorri eta besta on deneri!Bestalde aurtengo bestak ere herritarren egunarekin buru­ratuko baitira urriaren 10ean igandez, bazkaltiarrek jakinaraz dezatela urriaren 4eko berante­naz, deituz Sylvain 06 63 33 22 01 edo Julien 06 30 19 00 23. Herritar guziak gomit dira urte guziez bezala.

Imanol kantatuzAipatzeko ere urriaren 31­n be­harra den kantaldi handi hori nun Imanol Larzabal abeslari famatua omendua izanen den Aldudeko elizan. Kantarien ze­rrenda hauxe da : Kattalin Inda­buru, Kantiruki, Mathilde Etche­barren, Maddi Zubeldia, Aurélie Etchepare eta Thierry Biscary, Amaia Riouspeyrous, Lauburu,

Astezkenekoak, Maitena Mo­naco, Magali Zubillaga, Xendari Ahizpak, Leire Hualde eta Mai­der Lerissa, Izarrak, Maider Zi­garroa eta Brave anaiak, Miren Tristant eta Guy Saldubehere, musikariak direlarik Nicolas Vielle pianoan, Sebastien Luc gitarran eta Sebastien Desgran akordeoian.

G.S.

9

Page 10: Herria 3074

Herriz Herri

lekuineBirada arrakastatsuak - Aur­ten ere arrakasta ukan dute Lekuineko Itxaropen Biradek. Igande goiza kiroltsua izan da : 3 oinezkako ibilaldi eta 2 VTT ibi­laldi. Memento kausitua dudarik gabe : 800 ibilkari deliberatu ibili dira Garralda eta Abarratia mendietan gaindi. Arratsaldeko orenbata irian, 450 pertsona dira ezkerparetan elgarretaratu bazkari baten inguruan, 300 ogitarteko eta 50 kg lur sagar freituak ezkerparetako kanpoko aldean salduak izan direlarik. Arratsalde osoa hola iragan da, giro ezinago goxo eta lasaian. Bestalde plazerrekin entzun

ahal izan dira Albert Iron, Bor­daleko ikerlari berezitua, eta Barbier jauna Akizeko pediatra mukobisidosaz hunkituak diren eriak hurbiletik segitzen dituena. Egunaren irabazia 34.000 euro­koa izan da, diru hori bere oso­tasunean «Vaincre la Mucovisci­dose» elkarteari eskainia izanen delarik. Antolatzaileek bihotzez nahi dituzte eskertu birada ho­rietan lanez edo emaitzez parte hartu duten guziak, eskertzen dituzte ere Peio Dospital eta Pascal de Ezkurra Lekuineko Biraden gozaitak. Helduden ur­teko jada hitzordua finkatua da, buruilaren azken asteburuan.

Ondarrearen egunaAitzineko asteburuan Ondarearen egunaren itxura izan dugu bi toki­tan:­ Igande aratsaldean gure elizak ateak zabaldu ditu. Jose Bourgoin andereak hor ibili den jendalde ederraren galdeeri bere arrapos­tuak eman ditu. Alabainan eliza aldare ederra eta hiru galeria ho­riekin bazuten zer galda;­ Plaza Errotak ere ateak ideki ditu larunbat igandetan. Luixa Daguerre etxekandereak erreze­bitu du jende ainitz bi egun ho­rietan. Bruno bere ilobak, Txomin bere seme gazteak laguntzen zuela, itzulikarazi du errota hori. Jendeeri erakutsiz irina egiteko molde berezia. Bertzalde hor be­rean zabalduak ziren Daguerre familiak bere errotaren inguruan dauzkan argazkiak. Horiek ikusiz pentsatu dut gure ondarea ainitz urtez begiratu duen familia xeheki agertzea. Lehenik, ezagutu izan duguna aitatxi Manex errotazain xintxo eta gizon xuxena. Bere lau seme alabetarik hiru errotazain izan dire. Mixel seme gehiena Ibarrungo errotan. Beronika alaba Olhako errotan. Eta Pierre seme gazteenak Aña bere emaztearekin segitu zuen Plaza errota. Horiek ziren oraiko Luixaren aita eta ama. Bainan hemen Aña zen errotazai­na. Eta errotari lotua eraiki zuen bere lantegia. Hor egiten zuen zurgin lanean berezitasun bat ba­zuen. Denbora heietan laborantza lanetan baitezpadakoak ziren orga adorrak egiten zituen. Aski aitzinerat eta berdin zonbeit urte leihorrean atxikitzen zuen « ar­kazi » egurrarekin ari zen lanean. Lehenik adorraren bihotza « bu­

ruina » gero « arraioak » eta gero errondaren egiteko « zatiak ». Ho­riek denak elgarretaratu ondoan zurezko ador hori eremaiten zuen Herriko Etxearen aitzineko plaza­rat. Denbora heietan gure karrikan ez zen oraiko pasaiaren miletarik bat eta plaza hori beti libro zen salbu hamabortzetik merkatu egu­narekin. Hor berean zen Guillemin Xemartinen aroztegian egiten zen adorrak bere itzulian behar zuen burdina. Gure adinekoek ikusi eta ezagutu dituzte lan horiek. Bainan gazteagoeri nahi izan dut agertu lehengo bizimoldea.­ Beti Ondarearen kondu. Plaza errotan lehen zurgin lanak egiten ziren barnean Augustine Lasse­gue andereak zernahi liburu za­baldu dauku. Denak bat bertzea bezain interesgarriak baziren hor liburu xaharrak. Denbora heietako idazlarien lanak. Bai eta ere kantu xaharrak. Eta berdin arras berritan orai bizi diren idazlarien liburuak. Horietan bat bazuen andere ho­rrek berak egina. Goresmenak bihurtzen diozkat hor egin daukun erakusketa ederrarentzat.HeriotzeGauden astean bere azken egoi­tzarat segitua izan da Gabi Pour­teau, Hiruak Bat lotizamenduan bizi zena. Aspaldixkoan bere osa­garrian bazituen arrangura zon­beit. Halere Amelie bere emaz­tearen sokorriarekin ihardokitzen ahal bezala. Bainan betan para­lisi kolpe bat lotu zaio eta 8 egun barne gaitzak beretu du. Pausatu da 80 urte laster bete behar zitue­larik. Amelie emazteari, Mattin se­meari eta hunen familiari eta bere inguruko jendaki handiaria es­kaintzen ditugu gure doluminak.

Senpere

BataioAste huntan bataiatua izanen da Mathis Guison. Osasunean han­di zaite. Zorionak familia guziari.EzkontzaBeren baia elgarri eman dute Nelly Aguerre eta Thomas Gueusneau gazteek, agian luza­rako. Bide on eta luze bat zueri, eta etxekoer goraintziak.HeriotzeAztaritzeko Thérèse, 85 urte, joan zaiku kasik ustegabetarik, goxoki. Joanden astean ehor­tzia izan da Azkainen. Dolumin bizienak familia guziari.LurdeBai, beilan ginen nonbre han­dian, gure herritik 10 ginela erietan, laguntzaileak bertzalde. Otoitz ainitz, zeremonia xora­garriak, jaun apezpikua gurekin zela, mintzatu baita elizaren be­harrez eta erretreta hartzen de­larik laguntza egiteko beharrak badirela guzietan.ItsuentzatHeldu diren 2an eta 3an, eskea

mezetarik ateratzean itsuentzat. Izan jeneros eta bihotz oneko...KatiximakHasiak dire, agian haurrak se­gituko dire beren burrasoen la­guntzarekin nonbrean eta gos­tuan, guzien onetan...Appel DetresseElkarte horrek iraganarazi du kamiuna Nantes hirirat 1350 kilo gauzeriarekin, horietan 600 kilo ogi xehatu (chapelure). Bihara­munean berean igortzen zuten Haitirat. Bertzalde 3700 euroko proeiktua akabatua da. Eskerrak laguntza ekartzen duten guzieri.Aspaldiko beila1948an izan zen beila bat Lurde­rat, gizonak eta apezak bakarrik. Argazkia badut eta nere galdea hau da: zer xedetarat beila hori? Argazkia Arrosorioko elizaren aitzinean hartua da. Gerla aka­baturik eskertzeko ote? Edo etzen emazterik populuarekin nahasten? Arrapostua Herria ka­zetaren bidez eman. Eskerrak!

M. L.

azkaine

T. Danz Donibane GarazinAsteburu huntan iraganen da Udazkeneko T. Danz ekitaldia Donibane Garazin. Ikusgarri nagusietan: larunbat aratsean (21.00) Vauban gelan, Iruñeko Duguna konpainiaren ikuskizuna, 35 dantzarirekin; eta igandean, karriketan barna, konpainia asko: The Zen, Dantzaz, Claire Ducreux, Duguna, Garaztarrak, Muskildiarrak, Jon Maia eta hunen ikasleak...

HeletaDoluMarijane Dabadie Eiherabor­dakoak utzi gaitu 93 urtetan, zonbait egun lehenago beteak zituen bere haurren inguruan, hanka hezurra hautsi aitzin. Donamartiritik jina ezkontzaz, emaz te langile eta ixil baten orhoitzapena uzten dauku, fede azkar batez orhatua, on zeno elizkizunek zaukaten jarraiki tzale segur bat. Jendealde ede rra bil­du da Marijanen ehorzketarat, erakutsiz estimu joan denari eta sustengu familiari. Gure dolumin bizienak heriotze hortaz hunkiak diren guzieri.

EzkontzaBeharrik berri loriosak ere bai­tira, bi herritar gazte elgarreta­ratu dira gure elizan. Sebastien Jorajuria Etxebarnekoak hartu du bizi laguntzat Chantal Du­blanc Uhaldeberrikoa. Bikotea klikan izanki eta lagunek airostu dute meza ta segida ere ez bai­tzen omore eskasik gau osoan. Herrian berean ohantze berria xutitua duten gazte horieri, gure goraintziekin, epe luze eta zo­riontsu bat dakotegu desiratzen.Mezak: ibiakoitz aratsean 7 ore­netan, Landibarren; Igandean 9 orenetan, Mehainen eta 11 ore­netan, Heletan. Herritarra

lasaBestakEzin hobeki iragan dira aurten­goak ere aro onak lagundurik, igandeko besta eder horrek behar eta merexi zuen bezala. E rrabotea dantzariz kokahala betea, inguruak so egilez muku­rru, Adartza taldeko musikariek denak airosturik, zer behar zen gehiago? Etziren gogo eskasa­rekin etorriak ba makilariak (hoin nonbre haundian) ala Arbonako mutil neska dantzari erneak eta bixtan dena Lasar Xoriak kabal­kada. Ezin hobeki eman dituzte orok beren ikusgarri desberdi­nak, ttipietarik hasi, gazte eta aspaldiko urtetan hutsik egin gabe hor diren emazte eta gizon ilea xuritzen hasiek. Biba zueri deneri, jendea loriaturik atxiki duzue eta ukan ere merezi zi­nuzten txaloak. Denak plazerrez gaindituak zauden, aspaldian

ikusiak ez zituzten adiskide eta lagunekin solasean, deskan­tsuzko aratsalde paregabea. Eskerrak deneri, parte hartzaile eta lan egin duten guzieri segi aitzina beretik euskal ohidurak azkar atxikiz. Gora Lasako bes­tak eta helduden urte artio Jain­koak nahi badu segurik.EzkontzaBuruilaren azken ibiakoitz hun­tan Pochelu apezak zelebratu­rik ezkontzako sakramendua errezebitu dute Primaderako Sandrine Bidondok eta Alain Palomes bikote gazteak. Ezteiak iragan dira Arrosan Kattina osta­tuan omorerik hoberenean. San­drine eta Alain­ek ohantzea Bai­gorrin dute goxatuz Lorea beren nekatto pollita. Gure goresme­nak senar emazte gazteeri bai eta bien familieri gure agurrik beroenekin. M. G.

bertsularien potretak SenperenZoe Bray marrazkilariak eginak dituen bertsulari potretak ikusgai dira Senperen, Amotz Larraldean, urri osoan. Ikustera joaiteko, hobe aitzinetik telefonatzea: edo Bertsularien Lagunak 05.59.54.15.04 edo Andoni Iturrioz 06.08.71.46.51. Estreinaldia eginen da urriaren 9an, larunbata (18.00), ondotik pokado bat eskainia izanen da.

10

Page 11: Herria 3074

Herriz Herri

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE

Tel. 05 59 41 99 02

Lapurtarren Biltzarra asteburu huntanHogeita hamekagarren aldikotz os­patuko da Lapurtarren Biltzarra as­teburu huntan Uztaritzen. Larunbat a rratsean hasiko da Kiroletan beharra den kontzertuarekin (20:30) : Banda Batxoki, Banda Basotti eta LaReplik, ondotik gau pasa Gaztetxean. Eta igandean ohiko egitaraua : 10:30 ka­rroen ibilaldia, bertsulariak, mintzal­diak eta bazkari herrikoia Uztaritzeko ikastolak prestaturik. Animazioneak : Kuxkuxtu txaranga, Goazen dantza taldea, Mister Saguak, Piarres, Mikel Hats.

uztaritze

Festirudi - Kanaldude festibalaLehen aldikotz antolatzen du Festirudi festibala Aldudarrak Bideo elkarteak, pilota eta eus­karazko telebista kurutzaraziz. Lamin kantxan, lehiaketa ede­rra beharra da pilotari hoberen batzuekin. Eta bertzalde, euska­razko tokiko telebistaz eztabai­datzeaz gain, udaz geroz bidean den KliKlap bideo lehiaketaren sariketa eginen da. Huna egita­raua.Urriaren 1ean, ostirala, 18:00 idekitze ofiziala, 19:00 Kanal­dude lehiaketako lehen finaler­dia : Lambert­Ezcurra II / Iba­rrola­Harizmendi, 20:00 talo ta xingar, 21:00 bigarren finaler­

dia : Waltari­Ducassou / Bielle­Oçafrain.Urriaren 2an, larunbata, 10:00 mintzaldia zinegelan : “Euskaraz ko telebista gaur egun”, KliKlap bideo lehiaketa­ren sari emaiteak, 12:00 zintzur bustitzea Aldudarrak Bideok eskainirik eta janaldia Oteizak prestatutakotik, 15:30 telebis­ta gate eta sare desberdinen aurkezpena.Urriaren 3an, igandea, 10:00 pilotako aitzinpartida, 11:00 Ka­naldude lehiaketaren finala eta sari emaiteak, 12:30 zintzur bus­titze eta bazkaria Katinanean (20 eurotan).

arrosa

beñat etxehandy zenari

1Kondixeneko Beñat baiones eginaAñarekin josteko bizi atseginaLan lerrotaraz geroz horra hor ezinaMuga batekoa da munduko adina

2Herri huntako seme, ez haundi ez sostunUkan dohainez zinen kristau ta euskaldunHola gaude guziak etxe bati zordunAi! zenbat Kondixene herrian badugun

3Guretar asko ziren goizik munduratuHangoekin eginez ehun mila tratu Zuk ez, zure sortzea ez duzu ukatuHiriak xoilki Beñat zaitu ezagutu

4Ez! Mundu hau ezta ez ezin aldatuaBainan menderik mende beti berrituaSeme­alabetan du hartu irriskuaGaztea, zaude Beñat zen bezalakua

5Sant Andres eliz’ hartan, kartsu bezain ongiKantu heien beroan herria zen sendiBihotza zela mintzo baitzitaken adiHurrengo arte, laster, Beñat Etxehandy.

E. L.

Makea-lekornePesten bukaeraLekorneko trinketa bete betean iragan da finala.Ibarrola - Kurutxarri ............50Bielle - Etcheto ...................44

Izan dira 12 berdintze: 1­2­6­8­21­26­27­28­29­30­34 eta 37tan. Pariatzaleak doi bat uzkur, ez ja­kin noren alde paria eta bertze guziak alai, zeren 4 pilotariak fleitean baitziren. Bainan, Iba­rrolaren 11 botek min egin eta Biellek 3 sartu. Bai, azken ha­

markadan azkar ziren oraino Ibarrola eta Kurutcharry, eta hautu bat egin behar­eta, plaza gizon sari berezia Kurutcharry­ri erori zaio! Goresmen herrikoiak lau pilotarieri eta esker bero be­roenak opariak eskaini dituzte­neri, dela diru eta gaineratiko, gure herriko eta auzo herritako lantegieri, ostatuak barne, bix­tan da!!Hau ere azpimarratu behar dena, Airetikeko gazteekin ira­gan den partida: Iribarren - Urgorri ...............40Kurutxague - Mougica ........22Ederki hau ere. Alabainan, xi­toek erdia gainditu, eta ttarroek ereman, xuxen zen bezela. Gora herriko gazteak eta Mendiondo osoa.Entzun dut ere Makeako Josta­kin taldea ederki arizan dela, eta Mendiondoko Urtsuko Xoriekin dantzaldia pollita zela.Eta angira jateak bildu duela jende parrasta bat Dermit eta Etxebarne ostatuetan, alegeraki iragan dena.

Makea oinezHau urriaren 10eko dugu, Etxe­handitik abiatuz, hiru ibilaldire­kin: 19 km, Urtsuri buruz; 24 km Baigurari buruz; 37 km Urtsu eta Baigura gaindituz. Abiatzeak 8ak eta 10ak artean. P. I.

Andde Kurutcharry plaza gizon

bidarraiEzkontze – Ateteneko Maryse Ormaechea eta Patxi Doyarçabal ezkondu dira elizaz joanden larunbatean. Zorionak !

11

Page 12: Herria 3074

�������������

abiSuaK

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions BasquesArdura: Zuzendaritza orokorra. Lan tokia: IparraldeaBetebeharrakZuzendaritza orokorra, zer­bitzuetan eta hornitzaile bezala (osagai arruntak eta bereziak), azken hiru hamarkadetan aritua izan den lantegi batean. 2008­tik, adar berri bat bideratua energia berriztagarrietan.

Langile taldea osatzen dute 9 kidek. Eskarmentu handikoak, lantegiko beharretan adituak eta, gehienak, bazkide.

Ardurak: kudeaketa 3 eremutan:­ Industria zerbitzuetan,­ Energia berriztagarrietan,­ Administrazioa.

Aitzindaritza, dagoen taldean, betiko eginbeharretan: bezeroen aurkikuntza eta jarraipena, es­kaeren azterketa, beharren ze­haztea, osagaien bilaketa mun­du zabalean, negoziaketa.Langileen artean, ondoko hizkuntzak menperatuak dira, euskara, frantsesa, gaztelera, ingelesa.

Garatu zer egin berriak, hegoaldeko sorkuntza industria­lari lotuak.

Oinarrizko eskakizunakIngeniari edo aginte mailako he­ziketa tekniko eta komertziala.Frogatutako eskarmentua agintean eta kudeaketanZerbitzu ganora, jakin­mina teknologia berrikuntzetan, irmo­tasunaArduratsu Euskal Herriko lantegi baten garapena dela etaHizkuntzak: euskara, gaztelera, frantsesaHautagaitzaren araberako or­dainsaria (oinarria + emaitzei lotutako saria)Aurkezpena: 2010 urriaren 15a baino lehen

LAN ESKAINTZAHEMEN elkarteak bilatzen du

Industriaren zerbitzuetan ari den lantegi bateko zuzendaritza

Hemen elkarteaAlliance egoitza Jorlis gunea 64600 ANGELU tel : 05 59 52 56 02 faxa : 08 71 72 56 08 hemen@hemen­herrikoa.org

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats au Barreau de

BAYONNE15 rue Raoul Perpère ­ Bâtiment 22

Le Forum64100 BAYONNE

Tél : 05 59 31 21 21 ­ Fax : 05 59 31 21 29

CESSION DE FONDS ARTISANAL

Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 16 septembre 2010, enregistré au SIE de BAYONNE le 20 septembre 2010, bordereau 2010/1170 case n°18,

la société MOTOCASSE WOLF EURL,entreprise unipersonnelle à

responsabilité limitée au capital social de 7 622.45 Euros, dont le siège social est sis à BAYONNE (64100), 36 avenue de l’Adour, immatriculée auprès du registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 348 142 886,

A cédé à :la Société TS MOTO,

société par actions simplifiée, au capital de 8.000 Euros, dont le siège social est sis à VILLEFRANQUE (64990), ZA Duboscoa, immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 524 776 192,

Un fonds artisanal sans droit au bail, de réparation, récupération, vente pièces motocycles, destruction cycles et motocycles, vente ou location cycles et motocycles sur les marchés, brocantes ou autrement, exploité à BAYONNE (64100), 36 avenue de l’Adour.

moyennant le prix de QUARANTE MILLE EUROS (40.000 Euros), s’appli­quant aux éléments incorporels à hauteur de 30.000 Euros et aux éléments corpo­rels à hauteur de 10.000 Euros.

La pleine propriété est intervenue le 15 septembre 2010, et l’entrée en jouissance par la prise de possession réelle et effective à compter de cette même date.

Les éventuelles oppositions, s’il y a lieu, seront reçues dans les dix jours de la dernière en date des publications lé­gales au siège de la SCP BOULOUS & CHEVALLIER, Avocats sis à BAYONNE (64100), Bâtiment 22 ­ Le Forum ­ 15 rue Raoul Perpère, où domicile a été élu à cet effet.

Pour avis.

Donibane Garazin, Zitadela karrikako 22an, zabalduko da “Zeruertz desberdinak II” erakusketa, urriaren 2tik abenduaren 4eraino. Es­treinaldia urriaren 1ean ira­ganen da, ostiralez (18:00). If Matxikote Lapurtarra (Uz­taritze), Begoña Durruty Nafartarra (Arizkun), Keith Hill Inglesa (Oxford), Iñaki Olazabal Gipuzkoarra (An­doain) eta Josette Dacosta Baxenabartarraren (Izura) obrak dira ikusgai. Larun­bat eta igandetan idekia arratsaldeko 2etatik 7ak arte. Astean zehar joaiteko, hitzordu bat hartu behar da : tel 06 71 00 57 23.

Zeruertz desberdinak II

Arte garaikideko erakusketa

SUD DEPANN INFORMATIKSociété à responsabilité limitée

au capital de 350 eurosSiège social: Route Pikassariko

Borda-Quartier des Bordes -Maison Lur Berria-

64310- SARE 504 914 300 RCS BAYONNE

AVIS DE PUBLICITÉ

Par décision du 03 Septembre 2010, l’associé unique a décidé la dissolu­tion anticipée de la Société à compter du 31 Décembre 2009 et sa mise en liquidation.

A été nommée Liquidateur Made­moiselle BERROUET Sandra, demeurant Route Pikassariko Borda ­Quartier des Bordes ­Maison Lur Berria­64310­SARE­, avec les pouvoirs les plus étendus pour réaliser les opérations de liquidation et parvenir à la clôture de celle­ci.

Le siège de la liquidation est fixé à Route Pikassariko Borda ­Maison Lur Ber­ria ­64310­SARE­, adresse à laquelle toute correspondance devra être envoyée, et, actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.

Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.Mention sera faite au RCS: BAYONNE.

Pour avis,

SUD DEPANN INFORMATIKSociété à responsabilité limitée

au capital de 350 eurosSiège social: Route Pikassariko Borda

Quartier des Bordes -Maison Lur Berria-

64310 SARE 504 914 300 RCS BAYONNE

AVIS DE PUBLICITÉ

Aux termes des décisions de l’associé unique en date du 03/09/2010, il résulte que:

Par décision du 03/09/2010, l’associé unique, statuant au vu du rapport du Liqui­dateur a,

­ approuvé les comptes de liquidation;­ donné quitus au Liquidateur et dé­

chargé de son mandat;­ décidé la répartition du produit net et

de la liquidation;­ prononcé la clôture des opérations

de liquidation.Choix du greffe du tribunal de com­

merce : Les comptes de liquidation seront déposés au Greffe du tribunal de com­merce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS: BAYONNE.

Pour avis,

Thierry BÉGOUENJean-François CASTERANNotaires Associés7, rue LavigneB. P. 9131703 BLAGNAC CEDEXe­mail: [email protected]

CESSION DE FONDS DE COMMERCE

Suivant acte reçu par Me BEGOUEN, notaire à BLAGNAC, le 10/9/2010, enre­gistré à TOULOUSE NORD le 15/9/2010 Bord.2010/1651 case n°4,Mme Marguerite DELPECH, divorcée FAIVRE, dt à SAINT JEAN DE LUZ (64), Camping Bord de Mer, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 348957424,A vendu à la sté CAMPING LES 3 VAL­LEES, SARL au capital de 20 000,00 E, dont le siège social est à ARGELES GA­ZOST (65), Avenue des Pyrénées, imma­triculée au RCS de TARBES sous le n° 491485231.Un fonds de commerce de:* Location d’emplacements de camping et locaux saisonniers, fonds de com­merce, journaux, publications, articles de bazar, bar avec licence 3, restauration rapide à emporter ou à consommer sur place, alimentation, vente de pains, vien­noiserie, pâtisserie, glaces, fabrication de crêpes, glaces ou gaufres,* Cave, vente de vins, accessoires liés à l’activité en général,Exploité à ST JEAN DE LUZ (64), 71 Che­min d’Erromardi,Pour le prix de 300 000 E s’appliquant pour 270 000 E aux éléments incorporels, et pour 30 000 E aux valeurs corporelles,Entrée en jouissance au 9/12/2010.Oppositions: dans les dix jours de la der­nière en date des insertions légales en l’étude de Me BEGOUEN, Notaire à BLA­GNAC (31700), 7 rue Lavigne.

12

Page 13: Herria 3074

telebixta leihotik

aSteburuKo HitzorduaK

Bahituak: Badu orain bederatzi hilabete bahituak direla frantses bi kasetariak beren afganistar lagunekin. Jakinarazi dute joan den or­tziralean, armadako goi­mailako jeneral batek haiekin mintzatu zela telefonoz, osagarri onean direla. Pentsatzen du libratuak izanen di­rela Eguberriko. Hanbat hobe, nahiz nehork ez dakien harremanek segituko duten bahitzaileekin. Agian bai!

Txilen lurperatuak direnak bizi dira eta badute konfiantxa handik aterako direla. Egia erran, diote salbatuak izanen direla urriaren er­ditsutan. Gogoan ditugu horiek ere.

Complément d’enquête: Asteleheneko emankizuna (France 2 ga­tean, aratseko 10etan). Benoît Duquesne aurkezle. Berriz ere Be­ttencourt familiarekin gaude, Woerth ministroa barne. Egunero afera horretaz mintzo dira prentsan eta irrati­telebixtetan. Zer berri? Arros deritzan ugartera joan gara eta nahiz debekatua den sartzea, halere joan dira kasetariak, hango langileekin mintzatu ere eta urrundik ikusi hango etxeak, nagusienak eta zerbitzarirenak. Nihon ere ez da ageri nor den ugarte horren jabea nahiz inkesta egin duten.

Entzun da kontu­egilea izana den anderea eta berriz erran du di­rua bankutik hartzen zela politika alderdiei emaiteko, bereziki boz urteetan.

Gero eta gehiago ikus daiteke nola jokatu den François Marie Ba­nier argazkilaria eta iduri luke, Liliane Bettencourt­en alabak arra­zoin duela haren kontra joaiteko, ikusiz egin dizkion opariak eta, azkenik l’Oreal­en ganik, urtero 700.000 euro sakelan sartzen zi­tuela argazkilariak. Datozen asteetan egia jalgiko da dudarik gabe.

Envoyé spécial: Zatitxo bat bakarrik, ikusi dut, bigarren errepor­taiak erakusten zuela nola gaizki hartuak izan ditezkeen beltzak frantsesak izanikan ere frantses administrazioan, nola batek nahi zuelarik lizeoetako buru izan trabatua izan delarik. Bada bi gogoe­ten egiteko parada.

Errugbia: Biek galdu dute. Miarritzek Parisen Racing­Metro­ren kontra (17 eta 12). Baionak, aldiz, etxen Perpignan­en aurka (26 eta 25). Halere sailkapen orokorrean biek pundu bat irabazten dute.

J. H.

Irailaren 30a : Osteguna • 19.00 : Mintza leku, Ofizialeen Ganbarako bozetaz

Urriaren 1a : Ostiralea• 19.00: Aitzur eta Jorra• 20’00 : Presoen oihartzuna

Urriaren 2a : Larunbata• 11.00 : Airesta, Jon Maia dan­tzari profesionalarekin errepikaldi batean T DANZ festibalakari• 12.00 : Berriak • 20.45: Esku baloina, Irisartarrak / ASPOM Bègles

Urriaren 3a : Igandea • 10.30 : Meza Baigorritik• 11.30 : Lapurtarren biltzarretik zuzenean

• 12.15 : Gure arbasoak Mixel Xilope• 15.30 : Errubia Maule / Tyrosse

Urriaren 4a : Astelehena• 16.00 : Zuria beltzez musika emanaldia • 19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa • 20.00 : Gazte zaparrada • 21.00 : Kanpoko mintzaldia

u.e.u.-ren udazkeneko ikastaldiak

Miarritzeko Atabal gunean antolatzen ditu udazkeneko ikastaldiak Udako Euskal Uni­bertsitateak. Huna egunak eta ikastaldi gaiak.Urriaren 23an : Talde­lanak prestatzeko interneteko balia­bideak.Azaroaren 6an : Illustrator, grafismoa lantzeko erreferen­tziazko aplikazioa.Azaroaren 20an : Interneteko informazioa partekatu.Azaroaren 27an eta abendua­ren 4ean : Argazkigintza nu­merikoa.Abenduaren 12an : Photo­shop, irudiak edota argazki

numerikoak berrukitzeko apli­kaziorik erabiliena.Izen emateak bi modura egin daitezke : ­ UEUren webgunetik http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroak/ikastaroLekua/IparraldeaHautatutako ikastaroaren ize­naren gainean klikatu eta ber­tan izena emateko aukeraizanen da.­ Mezu elektronikoen bidez : [email protected] helbidera idatziz.Informazio gehiagorentzat 05 59 25 60 56 zenbakira dei daiteke.

Uztaro arte atelierreko marrazki eta margoketa kurtsoak sete­mearen 4ean hasi dira ; nes­kenegün goizez 9etarik egüer­ditarat (haur eta gehitüak) eta astelehen arratsez 6etarik 9eta­ra (gehitüak). Marrazkitzeko tek­nikak lantüko dütügü, tintak eta margoketa akrilikoa zoin olioz­koa, eta eüskarri ezberdinetan. Atelierraren helbürü pedago­gikoak ondoko hauek dira : sor­kuntzaren bortak zabaltzea eta ederlan edo mugimentü artis­tikoen analisian lagüntzea. Oroz gainetik norberaren sortzeko ibilbidea errespetatzen da.Xehetarzünak : tel : 05 59 28 11 14 (edo [email protected]). Atelierren ardüradüna : Gon­zalo Etxebarria

euSKal irratiaK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

uztaroren marrazki eta margo kurtsoak

ortziralean­Pausun, Xaia ostatuan, kantu­afaria Kuxkuxtu txarangarekin.­ Baionan, Glain­eko elkar­tetxean, «Ura eta hirigintza : a rrazoinezko ezkontza» kolo­kioa. Eta antzokian (20.30), hiriko musika ikastegiko orkes­tra nagusia “Couleur et Feu” kontzertua eskainiz.

larunbatean­Ozaze Zuharen, behikiaren eguna.­Bidarten, herriko etxe aitzi­nean (11.00), Bidarten Kantuz­Heletan, Arkupeko gelan (18.00), hitzaldia, ”Atzo, gaur eta bihar, mintzairak Argenti­nan”.­Saran, Lur Berri gelan (20.00), Iparraldeko bertsulari xapelke­taren hirugarren kanporaketa.­ Garruzeko elizan (20.30), Chœur de Luy» eta Kantuka­ Maulen, Zinka ostatuan (22:00) kontzertu : «Madeleine a les boules» eta «La fiancée du pirate»

igandean­Bidarten, herriko etxe aitzi­

nean, selauru­hustea­Ziburun, Untxin auzoaldean, zaharki­merkatua eta selauru­hustea­ Bidarrain, Auñamendiren 35. ibilaldi neurtua­Uztaritzen, Lapurtarren bil­tzarra.-Kanbon, euskal­pastizaren besta eta euskal­pastizaren kofradiak bere biltzar nagusia.­Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean (11.15) Arrantza­leak taldea kantari.­Baigorrin, Plaza Xoko gelan, euskal amerikanoen besta.

asteburuan­Lezon, Kilometroak 2010, Gi­puzkoako ikastolen besta­Hazparnen, larunbatetik goiti, aurtengo Kulturaldia.­Miarritzen, igande arte, Latino­amerikar zinema festi­bala.­Donibane Garazin, ortziraletik iganderat, T Danz Udazkena festibala.­Urruñan, Oletako bestak.­Lekunberrin, Pagolan eta Izturitzen, herriko bestak.­Arrosan, ortziraletik igandera, Festirudi, Aldudarrak Bideok antolaturik.

Urriaren 3an, igande hun­tan beraz, aratseko 7ak eta 10etan, FR3 Euskal Herri­ren euskarazko emanaldia « He­rria » kasetaz beharra da. 7 minutuko emankizuna, Herria

kasetaren moldaketaz, eta be­reziki kaseta hortako 3 berri­ketariren elgarrizketekin, Mayi Gorostiague Lasatik, Ttotte Errotabehere Baigorritik eta Elixabet Andueza Zuraidetik.

FR3 Euskal Herri« Herria » kasetaz ari

13

Page 14: Herria 3074

Han eta HeMen

Zenbait egun ditu bakarrik filma horrek ateraturik eta errekesta gaitza bildua du jadanik. Zergatik ote ? Nere ustez ainitz arrazoinen gatik.

Lehenik hor kondatua dena egiazko gertakari bat baita. 1996. urtean, Aljerian, zazpi fraile islamistek (edo armadak ?) bahitu eta garbituak izan baitziren, buruak moztu ziozkaten ! Egiazko gertakaria beraz filma horrek kondatzen duena. Eta bertzalde arras gaurkoa, duela guti berria hedatua zen nola Nigerian, eta beraz Tibhirine­tik beherago Afrika alderat, zazpi presuna bahituak izan diren.

Bigarrenik filma ontsa egina da. Ez zira bi orenez batere enoatzen. Jokolariak gaitzak dira, eta, nahiz kondatua dena tragedia bat izan, omorea ere ez da falta artetan, horrela erakutsiz beren buruak arras gu edozeinen heinekoak dauzkatela jokolariek. Azpimarratzekoa da ere zenbait kanpo irudien ederra! Nahiz filma Marokan egina izan den, Aljeriako argiaren distira berezi hura bera goza ditaike. Emanak diren kantuak eta entzuten den musika hunkigarriak dira. Ainitz bake eta ixiltasun bertzalde.

Gainerat filmak ez zaitu lehertzen. Erakutsia dena handia da, frailek egin hautua gizonak egin dezaken ederrenetarik da. Bainan hautua egina da ainitz duda eta ahuleziaren barnetik! Osoki gizon normalak gure zazpi fraileak! Normalak bainan ez ttuttulak: gobernuko gizon edo islamisteri burua gora erantzuten diote Christian multxoaren buruak.

Adimendu eta zuhurtziaren haritik joanez gizon horiek ez dute arrazoin. Ez dute hor egon behar. Beren bizia sobera irriskuan ezartzen dute ez badira hortik lekutzen. Zenbaitek joan nahi dute, bertzeek ez. Azkenean denek, bat bertzearen ondotik, egoitea hautatzen dute.

Gizonen begietan fraileen hautua, erokeria bat! Bainan beren solasak entzun eta konprenitzen eta miresten den hautu bat «Otsoa heldu denean ez da, artaldea bakarrik utzirik, eskapatzen…» Inguruko jendeak galdatzen diote egoitea. «Zuek arbolaren adarrak zirezte, gu xoriak!» Zuek joan­eta, nun pausatuko gira? Eta jende xume hori hiltzaileen beldur gorrian bizi da egun oroz, hortik urruntzeko ahal izpirik gabe. 150.000 presuna hilak izan dira hor bi urtez!

Fraileen hautua ederra da: beren bizia emana zuten herriari eta hastapeneko zin­ari leial egonen dira. Filma horrek hedatzen duen mezua arras gaurko egoerari doako. Musulmanoak eta haien erlisionea guretzat mehatxu izan ditaizke. Hala izan ditaizke ez baditugu errespetatzen hor adierazia zaukun bezala.

Aljerian egon girenek nola ez mirets hoinbertze mexpretxuren pean bizi ikusi dugun herria, egun zenbaitez bederen errespetatua eta maitatua harentzat bizia emaiteraino.

Aljeriako gerla denboran, soldado bezenbat fraile igorri balitu Frantziak harat, ez ginen egun giren heinean izanen; menturaz herraren kontrako gerla irabazia izanen ginuen.

Behar bada erranen da fraileen buruak, Christian deituak, sobera leku hartzen duela gertakari hortan eta harek dituela bertzeak ereman. Nik ez dakit. Bainan dakitana da filma bururatzean gogorat heldu zitzautana hau zela, mezan apezak dioena: «bere gogoz kurutzerat zoala…»

Filma horren errekesta zergatik, oraino? Ez ote jendeak sendi duelako, berak jakin gabe, zazpi fraile horien «erokeria» iduriko zenbait ekintzetan dela kausitzen gaurko mundu hunen aterabidea?

M.I.

deS HoMMeS et deS dieuX filma

Axun, Iban, Ione, Igotz, Garazi, Ekaitz, Montse eta Leire. Hizketaldi labur baten ondoren, Idazle Eskolako karabanak Sen­pererako bidea hartu zuen. Ez genuen Irungo merkatalgunean elkartu ginen goizeko 09:00etan, Tere, Itziar, Ainara, Euri, berandu iritsi nahi Hatsako gure lagunekin eta Karmele gure adiskidearekin genuen hitzordura. Baina Biriatun lagun batzue­kin egin genuen topo, beltzez jantzita eta metraileta eskuan egoten diren horiekin. Ainara eta Itziar pasa; Tere eta Leire pasa; baita Axun eta Iban, zein Garazi, Ekaitz eta Montse zihoazen autoa ere. Ione eta Igo­tzena bai harria! Atzerapen txiki batekin, baina ongi iritsi ginen denok Senpereko Larraldea etxera. Bertan zeuden Auxtin Zamora eta As­paldikuko Juankar; eta haiekin Carmen. Azken honek nahiago izan zuen gurekin denbora galtzea baino zuzenean Larral­dera joan eta kafetxo bat hartuz itxarotea. Carmenek bai jakin! Senpereko etxetzar ederrera azaldu ziren baita ere Uxoa eta Iker. Auxtinek eskainitako kafe goxoa hartu ondoren, autoetan sartu eta Zugarramurdi­rantz abiatu ginen. Bidean paraje ederrak, eta txakurrak autoetako gurpilak hozka­tzen, eta larre behiak enbarazuan, adar handi­handiekin. Eskerrak Axun eta Iban autoetatik atera eta bidea temati oztopa­tzen zuten animaliatxo adardunak bazter­reratu zituzten. Horrela, Zugarramurdi eta Etxalar artean geratzen den Ibainetako lepora iritsi ginen, gure ibilaldiaren abiapuntura. Batzuk men­dirako maia aproposekin, beste batzuk bakeroekin, baten­baten gona jantzita eta xandaliak zeramatzanik ere bazen. Montse, Karmeleren ama esaterako: hartu bastoia, jantzi xandalien azpitik galtzerdiak eta benga! Maldan gora gehien errepikatu zen esaldia: “sinatuko nuke nik 79 urterekin horrelako sasoia izateko”. Ibilaldi atsegina izan zen: hankentzat xamurra eta begien­tzat zoragarria. Oztopo zenbait gainditu behar izan genituen ordea: lokaztutako putzuak, eta batez ere, alanbre­sare edo langak. Baina dotore igaro genituen de­nak, jantzietan urratu txikienik egin gabe. Azkenean iritsi ginen Ibanetako Trikuha­rrira. Bertan egin genion omenaldi xumea Karmeleri. Trikuharria inguratu eta norbere

etxetik ekarritako harriak utzi genituen me­galitoaren barruan. Auxtinek Karmeleren irudiarekin eta poesia batekin osatutako koadro zoragarria atera zuen sobre batetik. Harriekin batera, trikuharriaren barrenean jarri zuen. Itsasoko maskor bat ere utzi genuen, Karmeleren izenarekin. Ondoren, Itziarrek hitz batzuk irakurri zituen: “zeure zeuretako Karmele”. Xalbadorren heriotza kantua abestu genuen gero, baina “Ure­peleko artzaia” esan beharrean “Aretxa­baletako enara” kantatuz. Kantua amaitu ondoren, Axunek botatako irrintziak urratu zuen Ibanetako isiltasuna. Zugarramurdiko sorginak esnatzeko modukoa izan zen. Txalo egin genuen denok, hunkiturik. Esku emanda giza­harrespila bat osatu genuen, gogoa Karmelerengan genuela. Isiltasuna. Pare bat argazki, eta martxa berriro. Gus­tura, oso gustura, pentsatuz, Karmeleri gustatuko zitzaiola. Ah! Eta atzera bidean abiatu aurretik, indarrak berreskuratzeko Itziarrek egindako erroskila goxo­goxo batzuk jan genituen. Superwoman! Autoetara iritsi eta batzuk etxe aldera joan ziren, Garazi, Ekaitz eta Montse hain zu­zen; gainontzekoak Larraldera itzuli ginen. Eta han… sekulako bazkaria: xixa­hori omeleta, indioilar bularkia barazki goxo­goxo batzuekin, eta gazta, eta sagar tarta, eta pikuak, eta aranak, eta kafea, eta pa­txarana eta giro ona! Ederki bazkaldu ge­nuen, bai jauna! Sabela majo beteta, lau terdietan ekin genion errezitaldiari. Itziarrek ohi bezela txukun­txukun antolatua zuen dena: Aux­tinek hitz egin zuen lehendabizi, ondoren Terek Idazle Eskola aurkeztuz, gero Itziar eta Ainarak Karmeleri buruzkoak aipatu zituzten, eta jarraian Karmeleren testuak irakurri genituen txandaka­txandaka. Hiru ordu eta laurdeneko emanaldia izan zen. Hunkigarria, baina polita. Amaieran Aux­tinek bere esker ona azaldu eta oparitxo bana eman zigun: fosil bat bakoitzari. Ez hori bakarrik: etxerako bidea hartu aurretik kafea, garagardoa, fruta, muztioa, freska­garriak eta opil goxo batzuk jarri zizkigun aukeran. Talde argazkia atera eta martxa! Ah! Alde egin aurretik hurrengo hitzor­dua gogorarazi zuen Terek: irailak 25ean, Iruñean Aspaldikuk antolatutako Nafa­rroako Poesiaren Biltzarra...

Leire Zubeldia

Senperen egun eder bat, oraingoan ere

Karmeleren kontura

14

Page 15: Herria 3074

KirolaK

pilota Munduko xapelgoak Pauen

eskubaloia

Paueren aldi aurten, lau urtetarik jokatzen diren mundial horientzat. Urriaren lehenetik 10eraino iraunen dute. 21 nazioren artean jokatuko dira. Iparralde hunek baditu 7 iraba­ziak, Hegoaldeak 5, Argentinak 2, Mexikak 1. Aurten jokatuko dutenak: Argentina, Belgika, Bolivia, Brasil, Kanada, Xile, Costarica, Ekuador, Espainia, Frantzia, Guatemala, Ita­lia, Mexika, Nicaragua, Peru, Fili­pina, Dominika, Uruguai, U.S.A., Venezuela. Pilotak dauzkan 14 jo­koetarik 10 dira bereziki erabiliak: esku­huska (trinketean eta ezker­paretan), zesta punta, paleta goma betearekin, paleta barne hutsarekin, paleta larruzkoarekin, pala motza, sarea eta frontenis. Plazalaxoa eta luzea ez dira hor erabiltzen. Guk, hemen, esku­huska aipatuz, huna nor ditugun iparralde hunen alde jo­katuko dutenak. Lehenik trinketeko: buruzburukan, Olivier Jeannots eta Jean Marc Lamure. Trinketean bi­razkako: Aguirre eta Benesse eta ere Inchauspe ­ X. Lambert. Ezker paretan eskuz: Andoni Alberdi eta Julien Etcheverry buruz­burukako. Birazkako: Bilbao ­ Aguerre, Gogny ­ Arraztoa. Besteak tresnekin: xis­tera, pala, sare...

GarateneanPetotegui - Etcheto ..................50Heguiaphal - Bessonart ..........32Astelehenean jendea bazen, usaiako herritar andana, bai­eta oraino zenbait egun hartzekoak

zituzten kanpotiar horietarik ere. Gaineratekoan, jokoa beti jokoa eta jokoak zango makurrak, errana den bezala. Pilotariek ez dute hobe­nik, denek eginahala egin baitute, E tchetok lehenik, bere nausitasuna erakutsiz, Kurutcharry­ren ordez ari zelarik. Bigarren aipatuko dugu Bes­sonart, beti azkartuz, hobetuz eta segurtatuz doan senpertarra, berea izanen duen haundien mailerako. Heguiaphal xuberotar ernea ere hor, beti zenbait pilotaren eskuin xoko­rat lehertzen dakiena, baina usaiaz kanpoko huts batzu ere. Petotegui garaztarraz erranen duguna, ontsa lagundu duela Etcheto eta aise ari zela harekin. Horiek hola, oren bat eta laurden arizan direla, botean Pe­totegui nausi, Heguiaphalek ere ika­si behar nahasten eta barreatzen, eskuin zoko hartarat ere. Eta jende prestu hura, omore onean.

Larrechea - Saldubehere ..........?Bielle - B. Ducassou ..................?Hau helduden asteleheneko partida Garazin, Larrechea gogortzen ari orai bere jokoan, Marc Saldubehe­rekilako. Eta kasu beste pareari. Hortan ez dela Ducassou Peio, zaharrena, ezagutzen duguna, ari, baina Jan Battitt, hirugarren anaia, beraz gaztea; eta ez batere txarre­na, diotenaz. Astelehenean guk iku­siko, Ihiztarien kopa hortan. Ihizi ala ez, pilotariak ditu hor jendeak nahi.

Arbonan Biltoki: finala laurdenValencia - Bessonart ...............40Sasco - Elissalde .....................14

Belascain - Yustede .................40Goicoechea - Ducassou II .......33Senpertarrek trenpu gogorra eraku­tsi dute larunbatean lehen partida hortan finala laurdenkari. Eta biga­rren hortan 29­26 aitzinean izanik bi gazteek bitoria utzi behar ukan dute bi trebatueri. Hor daude ikusteko laurden horietan Cachenaut ­ Mai­tia, Etcheto ­ Bonetbeltx, Alfaro or­dainduz Cachenautek lehenik, eta, larunbateko, 5 orenetan, Sorhaitz ­ Haroçarene, Belascain ­ Yustede eta ondarrik Heguiabehere anaiak eta Muscarditz ­ Dermit. Aurtengoa ere badoa ederki, Ximun Haranek asmatu jokoberrian.

Ostiralean HendaianGonzalez - Zubieta ....................?Xala - Laskurain .........................?Urriaren 1an, ikastolekin hori. Lehen partida Merino ­ Cabrerizo II, 7tarik goiti.

Arrosan ereWaltari - Ducassou ....................?Bielle - Oçafrain .........................?Urriaren lehenean, ortziralean bi partida. Lehena: Lambert ­ Ezcurra

II eta Ibarrola ­ Harismendy. Gero, goragoko hori, bigarren finalerdia eta finala 3an, bazkaria, Katina os­tatuan, Kanalduderekin.

Hegoaldean, Bengoetxea VI - Pa-txi Ruiz LogroñonBengoetxea - Patxi Ruiz ..........22Irujo - Pascual ..........................20San Mateoko torneo famatuaren finala dute Adanagan jokatu jende gaitzaren aitzinean. Errioxa horrek ez baititu bakarrik arno onak baina pilotari haundiak ere bai eta jen­dearen afizionea. Nahiko zuten ba beren Titin hor baina beste hauk baitziren finalean. Ez ustegabetarik: Irujoren aitzinean ere Bengoetxeak joan du pilotari hoberenaren saria, izigarriko piloten bila ibilirik burutik buru. Patxi on batekin. Hunek aur­tengo hau izan bide du sekulan ukan duen udako sasoin hoberena.Aritz Lasa - Laskurain .............22Olaizola I - Beloki ....................17

Olaetxea - Peñagarikano .........12Cabrerizo - Merino I ..................6

Mikel - Gorriti ...........................22Amantegi - Perosanz ...............20Lehen partida hortan, zaharrak oraino ederki ari, bainan adina mintzo, ororen buru. Bego

txirrindularitza

Urriaren 3-an, igandearekin, iraganen da Auñamendi elkar­teak antolatzen duen 38. ibi­laldi neurtua. Goizeko 8.30eta­tik 9.00ak arte, oinezkakoak Bidarraiko pilota plaza ondotik abiatuko dira. 8.00tarik harat izenak emaiten ahalko dira (binaka edo multxoka). Ez da lasterkaldi bat izanen, ibilaldi jarraiki bat baizik, elkartasun giroan... Gisa hortan naturaz eta mendiaz gozatzen ahalko da. Ibilaldi luzeenak 25 km luzera eta 1600 m desnibela dauzka. Ibilaldi artekoak 20km luzera eta 1250m desnibela. Ibilaldi apalago bat eskainiko da ere, 15km luzerakoa eta 1040m desnibelekoa.

Bidarraiko plazatik abiaturik,

ibilaldia joanen da Osiarteari buruz, Zerkanbiden barna, eta gero Itsusiko peñak, Fraileen xendra, Sumuseko errota, Bi­degorrieta, Arpettiki, Iparla kas­koa, Bidarraiko plazara berriz itzuliz Laxoneko lepoan barna. Hori da bide luzeena beste biak laburragoak dira bainan berdin ederrak. Kasu, 25km­ko ibi­laldia 12.30etan hetsia izanen da Sumusenbordan. Xakurrak ez dira onartuak. Sumusen­bordan badago ur garbia. Xa­hakoak betetzen ahalko dira. Auñamendiren aterpetxeetan lo egiterik balinbada Bidarrin, 05 59 37 71 34 telefono zen­bakirat deitu (tokiak mugatuak: 70). Prezioa: 7 € ­ Ez ahantz zuen hamarretakoa tel 00 33 677 355 419.

Irubelakaskoa, Bidarraiko aldetik so eginezJoan den igandean Euskaltel­Euskadiko Fernandez de La­rrea arabarrak irabazi du Ven­dée eskualdeko itzulia, 2008an jadanik irabazi zuena. Orain txirrindulariak munduko xapel­goari so daude. Hau igandean

jokatuko da Australian, Mel­bournen. Euskalteleko Samuel Sanchez­en balentria batekin ote? Han beharrak dira ere Juanma Garate, Haimar Zubel­dia, Imanol Erbiti...

Fernandez de larreaVendée-ko itzuliaren

garaile

Airoski gelan ari ziren irisartar eskubaloi lar iak xapelgoko bigar­ren partidaren konduko, joan­den larunbatean,

Floirac­eko taldearen kontra. Partida zaila eta tinkea. Partida erditan Irisarri gibeletik, 13­14. Hala ere lotu dira eta irabazter zuten, azken sekundetan mar­

katutako tantoa baliaztatu ba­lute epaileek, tantoa zuzena ze­larik alta. Dena den, berdinean gelditu dira bi taldeak, 30­30. Irisartarretan, Alexandre Mel­louk (8), Florian Ranza (7) eta Beñat Urruty (5) izan dira mar­katzaile hoberenak. Helduden larunbatean berriz ere Airoskin ariko dira (20:45), Begleko tal­dearen kontra.

irisartarreri garaipena eskapatu

auñamendiren 38. ibilaldi neurtua

15

Page 16: Herria 3074

inbido

euSKal diaSPoraArgentinako “Jauzi Eguna” eta Brasilgo “Dia dos Bascos”

Aipa dezagun lehenik iragan asteburuan egin dela Buenos Airesen bigarren urtez «Jauzi Eguna», hiriko Ekin dantzari taldeak antolatua, aurten Uruguaiko Carmelo herriko «Ibai Ondoko Etxea» Euskal Etxeko dantzariak gomitaturik. Egunpasa goxoa egin dute larunbatean argentinar hiriko Mexiko 1880 karrikan den euskal egoitzara bildu direnek: dantza tailerra, bideoak, afaria, jauziak... Igande goizaldera arte luzatu da lagunarteko jauzi besta.

Hego Ameriketan oraino, baina puxka bat goitixeago, Brasilen, Sao Paulo estatuko Itapevi hiriko «Eusko Brasildar Etxea» delako euskal etxe gazteak ardietsi du ago rrilaren 31n Hiriko Kontseiluak «Dia dos Bascos» (Euskaldunen Eguna) onartu eta ofizialki finkatzea, urte guziz uztailaren 14ean ospa­tzeko. Euskal Etxekoek esplikatu nahi diete 200.000 bizilagun dituen hiri honetako heien auzokoeri Euskal Herriari buruz, euskal­dunak nor diren, heien lengoaiaren eta kul­turaren berri eman, jana dastatzeko xantza...

Eta iparralderago, Kuban egin berria

du itzulia Ruper Ordorika kantariak. Joan den asteko ostiral, larunbat eta igandean kantaldiak eman ditu giro goxoan La Ha­banako Malekoiko «Centro Iberoamerica­no’n, Cardenas­ko «Museo de la Batalla de Ideas»en, eta Santa Clarako «El Mejunje»n, beti bere Bladimir Zamora olerkaria eta Ray Fernandez kantaria, biak kubatarrak, lagun. Itzuliaren izena: «Qué gran invento: los ami­gos» (Zoin gauza ederra diren lagunak!).

Orain Estatu Batuetara. Nevadan, erakasle baten xeka ari da Renoko Uniber­tsitateko Euskal Mintegia, Humanitateetan edo Gizarte Zientzietan, lanean 2011ko uz­tailean hasteko. Aurkezteko epea azaroaren 12an bururatuko da. Xehetasun gehiago basque.unr.edu webgunean.

Eta ondarreko bi aipuak Europan

dira. Lehena Bartzelonan, hiri katalaneko Euskal Etxeak eskaintza egiten baitie eus­karaz kantatzen duten bakarlari edo taldeeri (zernahi musika mota) helduden azaroaren 20ean Bartzelonako «EH Sona» jaialdi han­dian parte hartzeko. Interesa baduzu edo interesa ukaiten ahal duenik ezagutzen ba­duzu, aski duzu euskaletxea.cat webgunean ikustea nola parte hartu, kantu batzuen gra­baketa Bartzelonara igorriz. Zorte on!

Azken lerroetan, ez ahantzi heldu­

den igandean dela Baigorriko Plaza Xoko gelan euskal amerikanoen urteroko besta. Izena emateko, deitu Henri Oçafrain­eri 05.59.491004 zenbakian. On egin, adiskide!

Joseba Etxarri

Alsaziari behako bat…II- Strasburg, Europaren bihotza…

Hiri handia da Strasburg eta biziki ederra. Alsaziaren hiriburua. Bai eta Europa batuarena, hala diote behin. Eta gisa batez egia ere da. Salbu ez da halere ahantzi behar Europa batuaren biltoki eta bule­goak barreatuak direla. Batzorde nagusia, gobernua nolazpait, Bruselan dago, Belgikan beraz, hiri hortan dira ere deputatuak batzordeka biltzen. Bestalde, zer­bitzu asko Luxenburgon daude. Deputatuen biltzar nagusiak dira Strasburg­en egiten, hilabetean aste batez gehienetan. Denbora batez duda zerbait izan bada ere sail hori alde bat hor kokatuko ote zen ala ez. Orai gauzak garbi dira, duela zonbait urte gaitzeko egoitza eraikia dute alabainan deputa­tuentzat, ainitz gostarik gainerat. Lehengotik ez hain urrun, bainan aise handiagoa, Europa batuan 27 herrialde partzuer izanez holako zerbait egin behar baitzen. Bixtan da beraz hor segituko dutela. Strasburg­en da ere Europa maileko giza­eskubideen auzitegi nagusia. Hor biltzen ere Europako kontseilua, Europa osoari zabalik dagoena eta ez bakarrik Europa batuan barne diren herrialde ho­rieri. Gauza bat usu oroitarazten dutena hor gaindi, Strasburg hautatua izan dela Europaren bi­hotza izaiteko nolazpait, Frantzian delakotz bainan Alemaniako mu­gan, hola erakusteko Frantzia eta Alemania, 70 urte barne hiru aldiz elgarren kontra itsuski gerlan ariza­nik, orai baketuak direla eta elga­rrekin eskuz­esku plantatuak…

Europaren bihotz izaitearekin, Strasburg handitu ere da eta az­kartu. 270.000 biztanle badauzka, beste hainbeste baino gehiago bizi inguru hurbileko herrietan.

Eliza miresgarriaIkustekoak dira Strasburg­en hiri erdiko plaza eta karrikak, bai eta etxeak. Hiri zaharra, ugarte batean kokatua, katedralearen inguruan, zinez miresgarria da. Katedralea bera eraikin arraroa! Kanpoz eta barnez! 142 metro gora heltzen den ezkila­dorrearekin. Seigarren mendekotzat bazen hor berean eli­za bat. Erdi­Aroan, zonbait mendez lan eta lan arizanik, sortu zen beraz

orai mundu guzian famatua den ka­tedrale hori. Orai ere obran ari dira funtsean. Holako eraikin batean ez dira obran artzetik kasik seku­lan gelditzen! Barneko apaindurak ederlan paregabeak dira. Aldaretik haste eliza zolaraino, prediku­al­kian barna. Gauza harrigarriena orobat, “as­tronomikoa” deitzen duten ordula­ria, 16.garren mendean muntatua. Egun guziz, eguerdi eta erditan ­ bainan ordularian eguerdi da xuxen xuxena ­ apostoluak aldizka heldu dira Jesusen aitzinerat, Jesusek be­nedikatzen ditu eta oilar bat entzu­ten da kantari. Oren guziz ere, izai­ten da zerbait mugimendu ordulari

hortako aingeru eta jendeekin. Ka­sik ezin sinetsia, ordulari horrek xuxen xuxena atxikitzen du egunen segida, bainan ere ilargiaren mugi­mendua eta urtez urte Pazko noiz izaiten den…Balio du segur hor egoitea ordula­riari so eta so. Pagatzen da haatik horrat sartzeko. Nardagarri dena katedrale xora­garri hori bisitatzean, ardura zer­nahi jende izaiten dela eta ainitz alde bat mintzo bar bar bar eta mar mar mar, Ezpeletako ferietan balire bezala!

“Frantzia Ttipia”Bada nun zer ikus Strasburg­en barna. Laster ohartzen zira ete gai­tzeko berde­gune nasaiak ederki begiratuak dituztela. Auzoalde be­rezia, dena eraikin eder, “alemana “ deitzen dutena, alemanek moldatu eskualdea, 1871­ko gerlatik landa, ustez Alsazia beti berea ukanen zuten. Bazter pollitena, “Frantzia Ttipia” deitzen dutena, Ill ibaiaren hegiz­hegi. Lehen arrantzale, eihe­razain eta larru­apaintzaleen xokoa, orai dena jatetxe, arrunt turismoari emana. “Frantzia Ttipia”, trufaz bezala hola deitua 16. mendean. Strasburg etzen oraino Frantziari lotua bainan frantses soldadoak hortik iragaiten ziren frango usu. Heientzat bazen ospitale bat erai­kia, Italiatik heldu zirenean bereziki ainitz izaiten baitziren eri, Italiako emagaldu batzuekin sobera ego­nik… Auzoalde horrek arrunt fama txarra zuen beraz. Orai aldiz, ez du fama onik baizik! Muslaria

“Frantzia Ttipia” parabisu ttipi bat dela, ez da besterik aditzen!

Irudi honekin iragartzen ari da aurten Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen “EH Sona” musika jaialdia. Arg. EuskalKultura.com

16