16
2010eko Urriaren 21ekoa - 21 Octobre 2010 - 1,15 E - N° 3077- ISSN 0767-7643 Euskaldun Gazteriaren gehigarria Encart Euskaldun Gazteria Aurten saristatuko den ki- rolaria deitzen da Yohann Diniz, oinezkari arraroa, Frantzia behere hortan sortua, motaz Hego-Ame- riketakoa. Bi aldiz Euro- pako xapeldun ateratua 50 kilometro luzeko ibilaldian, bigarren aldia joanden uz- tailean Barzelonan. 32 urte ditu, Postetako langilea, behar duen denbora uzten diote haatik bere kirolari sailean ahal bezen ongi heltzeko. Gizon argia eta sanoa Eta nor hautatu dute bada “biper-jaun” izaiteko? Ez- peletako alde hortan se- gurik denek ezagutzen eta ainitz estimatzen duten gizon bat, Manex Olhagaray, gure ondareaz eta gure eus- kaldungoaz beti axola handia ukan duen laborari bat. Gizon ernea, argia eta sanoa. 87 urte joanden astean beteak. Itsasun sortua, mugatik arras hurbil, Pekaden-Borda base- rrian, bainan haurrean Ez- peletan kokatua, Basaburuko “unibertsitatean” ibilia esko- lan, berak aski polliki kon- datzen duen bezala. Luzaz eta luzaz Ezpeletan egona, lehenik Iturrartean, gero Ma- zondo-Beherean. Orai berriz Itsasun bizi, Latseko errekan, leku miresgarri batean, Bakea izeneko ohantze pollit batean, Joana bere andrearekin. Arras pixkor dago, bi baratze oraino berak egiten. Badu zonbait itzuli eginik eta de- nak xarmanki kondatzen ditu. Otoi, ez egin nitaz sobera es- pantu”, horra zer daukun haa- tik galdetu. Bainan Michel Darraidou kofradia-buruak dion bezala, ez ditazke utz holako gizon baten merexi- menduak aipatu gabe. Manex lehenetarik izan zen Ezpeletan biperrari eman zi- renetan, bere osaba batek ideki bideari segituz. Beti izan da bere lana maite duen la- borari bat. Ardiak ere atxikiz, hamar bat urtez Hazparnerat eremaiten zituenak neguko pazketarat. Bestalde jendeki- na eta zerbitzu egilea. Gogoz eta bihotzez arrunt euskal- duna. Bertsularieri luzaz biziki jarraikia. Herria-ren irakurle guziz jarraikia: “Egundainotik, Herria sortuz geroz (duela 66 urte) eta beti atsegine- kin, berak erran dauku- naz. Gaztean, jadanik Eskualduna irakurtzen nuen… ”. Michel La- béguerie-ren adixkide handia, bai eta Pierre Duhour hazpandar be- rriketariarena. Famaren arabera, kontrabandan ere ari- zana. Berak ez du haatik kontrabandarik aipatzen, irriño bate- kin aitortzen bakarrik “gauazko lana ere izaiten zela batzuetan”. Ezpeleta eta Itsasu ondo hortarik guti urrundua bere bizian. Gerla den- boran haatik, mugaz bestalderat joana, Alema- niarat bortxuzko lanetarat ez igorria izaitea gatik. Gero, frantses armadarekin segitua Austriaraino. Behinere egin duen ateraldi luzeena. Berri- kitan eskuratua du funtsean Frantziaren esker onezko ageria, 65 urteren buruan beraz… Gerlatik landa, be- rriz Euskal-Herriratua, handik zonbait urteren buruan Joa- na-rekin esposatua, familia eder bat hazten zutela, bost seme-alaba… Bai, Manex-ek merexitua du segur Biper- Besta-kari egiten dioten oho- rea, berari ez bazaio hala idu- ritzen ere… (Ikus bestalde Biper-Bestaren egitaraua) Ezpeletako ohidura goresgarria, etxeak biper gorriz apaintzea… Urte guziz Ezpeletak keinka huntan eskaintzen dauku bere Biper- Besta, urte guziko besta jendetsuenetarik izaiten dena gure Iparraldean. Berrogoi bat urte sail horri plantatuak direla eta biziki kartsuki. Urriko azken igandeak ekartzen du holako besta, salbu igande hori Omiasaindu bezperan gertatzen delarik. Eta nola aurten hala den preseski, aste batez aitzinatua dute beraz. Igande huntan da bainan bezperatik hasiz, bi egun ez baitira batere sobera alimaleko mugimendua izaiten-eta! Karia hortarat, Biperraren Kofradiak ongi etorri guziz beroa eginen diote mugaren bi aldetarik jinen zaizkion adixkide eta ezagun guzieri. Urte guziz bezala, Biper-saria eskainiko dio fama handiko kirolari bati, eta “biper- jaun” jarriko du aspaldian euskal ondareari errotik atxikia den herritar bat. Biper-Besta Ezpeletan Manex Olhagaray “biper-jaun” Michel Darraidou eta Manex Olhagaray

Herria 3077

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3077

Citation preview

Page 1: Herria 3077

2010eko Urriaren 21ekoa - 21 Octobre 2010 - 1,15 E - N° 3077- ISSN 0767-7643

EuskaldunGazteriarengehigarria

EncartEuskaldunGazteria

Aurten saristatuko den ki-rolaria deitzen da Yohann Diniz, oinezkari arraroa, Frantzia behere hortan sortua, motaz Hego-Ame-riketakoa. Bi aldiz Euro-pako xapeldun ateratua 50 kilometro luzeko ibilaldian, bigarren aldia joanden uz-tailean Barzelonan. 32 urte ditu, Postetako langilea, behar duen denbora uzten diote haatik bere kirolari sailean ahal bezen ongi heltzeko.Gizon argia eta sanoaEta nor hautatu dute bada “biper-jaun” izaiteko? Ez-peletako alde hortan se-gurik denek ezagutzen eta ainitz estimatzen duten gizon bat, Manex Olhagaray, gure ondareaz eta gure eus-kaldungoaz beti axola handia ukan duen laborari bat. Gizon ernea, argia eta sanoa. 87 urte joanden astean beteak. Itsasun sortua, mugatik arras hurbil, Pekaden-Borda base-rrian, bainan haurrean Ez-peletan kokatua, Basaburuko “unibertsitatean” ibilia esko-lan, berak aski polliki kon-datzen duen bezala. Luzaz eta luzaz Ezpeletan egona, lehenik Iturrartean, gero Ma-zondo-Beherean. Orai berriz Itsasun bizi, Latseko errekan, leku miresgarri batean, Bakea izeneko ohantze pollit batean, Joana bere andrearekin. A rras pixkor dago, bi baratze oraino berak egiten. Badu zonbait itzuli eginik eta de-

nak xarmanki kondatzen ditu. “Otoi, ez egin nitaz sobera es-pantu”, horra zer daukun haa-tik galdetu. Bainan Michel Darraidou kofradia-buruak dion bezala, ez ditazke utz holako gizon baten merexi-menduak aipatu gabe. Manex lehenetarik izan zen Ezpeletan biperrari eman zi-renetan, bere osaba batek ideki bideari segituz. Beti izan da bere lana maite duen la-borari bat. Ardiak ere atxikiz, hamar bat urtez Hazparnerat eremaiten zituenak neguko pazketarat. Bestalde jendeki-na eta zerbitzu egilea. Gogoz eta bihotzez arrunt euskal-duna. Bertsularieri luzaz biziki jarraikia. Herria-ren irakurle guziz jarraikia: “Egundainotik, Herria sortuz geroz (duela 66

urte) eta beti atsegine-kin, berak erran dauku-naz. Gaztean, jadanik Eskualduna irakurtzen nuen… ”. Michel La-béguerie-ren adixkide handia, bai eta Pierre Duhour hazpandar be-rriketariarena.Famaren arabera, kontrabandan ere ari-zana. Berak ez du haatik kontrabandarik aipa tzen, irriño bate-kin aitortzen bakarrik “gauaz ko lana ere izaiten zela batzuetan”. Ezpeleta eta Itsasu ondo hortarik guti urrundua bere bizian. Gerla den-boran haatik, mugaz

bestalderat joana, Alema-niarat bortxuzko lanetarat ez igorria izaitea gatik. Gero, frantses armadarekin segitua Austriaraino. Behinere egin duen ateraldi luzeena. Berri-kitan eskuratua du funtsean Frantziaren esker onezko ageria, 65 urteren buruan beraz… Gerlatik landa, be-rriz Euskal-Herriratua, handik zonbait urteren buruan Joa-na-rekin esposatua, familia eder bat hazten zutela, bost seme-alaba… Bai, Manex-ek merexitua du segur Biper-Besta-kari egiten dioten oho-rea, berari ez bazaio hala idu-ritzen ere…

(Ikus bestalde Biper-Bestaren egitaraua)

Ezpeletako ohidura goresgarria, etxeak biper gorriz apaintzea…

Urte guziz Ezpeletak keinka huntan eskaintzen dauku bere Biper-Besta, urte guziko besta jendetsuenetarik izaiten dena gure Iparraldean. Berrogoi bat urte sail horri plantatuak direla eta biziki kartsuki. Urriko azken igandeak ekartzen du holako besta, salbu igande hori Omiasaindu bezperan gertatzen delarik. Eta nola aurten hala den preseski, aste batez aitzinatua dute beraz. Igande huntan da bainan bezperatik hasiz, bi egun ez baitira batere sobera alimaleko mugimendua izaiten-eta! Karia hortarat, Biperraren Kofradiak ongi etorri guziz beroa eginen diote mugaren bi aldetarik jinen zaizkion adixkide eta ezagun guzieri. Urte guziz bezala, Biper-saria eskainiko dio fama handiko kirolari bati, eta “biper-jaun” jarriko du aspaldian euskal ondareari errotik atxikia den herritar bat.

Biper-Besta EzpeletanManexOlhagaray “biper-jaun”

Michel Darraidou eta Manex Olhagaray

Page 2: Herria 3077

Gure Hitza

ONGi etOrriLurpean, preso ziren hasiz abuztuaren 5ean, urriaren 13a arte ; orotara 69 egun. Nola bizi izan dira hainbertze denbora, ilunbean, 33 zirelarik orotara ? Bereziki lehenbiziko hamar egunak, ez zutelarik harremanik beren familiekin.Elkartasuna nagusitu da, elgarrekilako atxikimendua esperantzaz betea, hain zuzen beren artean onartu baitute nagusi bat, bertute haundiko gizona, Urzua deiturakoa, holako deitura batek salatzen duela euskal jatorria.Bigarren bizi bat hasten da haientzat. Ongi etorri !

MuNdu zabaleaN

Mambo, Alleluia !Itsasuko elizan eskainiko du larunbat hun-tan Leinua taldeak “Sakratua” ikusgarria : dantza, kantua eta musika Euskal Herriko errepertorio sakratuan oinarritua. Hunen ikusteko atsegina ukan ginuen iragan api-rilean Mugerreko elizan, lehen aldietarik emana izan zenean. Zinez po llita ! Ikus-garri denboran, “bakea ez dela naturala” da bertsutan kantatua. Segur, hobeak gira gataskan aritzeko eta gerla egiteko ! Ar-tetik noizean behin idekitzen da halere zorion leihoa.

Mundu zabalak telebista bidez segitu ahal izan ditu Txileko San Jose meategian, Atacamako basamortuan, 700 metroko barnatasunean kasik 70 egun huntan pre-so zauden 33 meatzarien salbatze urra-tsak. Mirakuluzko salbatzea, 33 gizon be-rriz bizirat ekarririk. Kritika batzu entzun dira, hala nola Sebastian Piñera Txileko lehendakaria gertakari hortaz baliatu dela frangotto histua zitzaion irudia loratzeko. Aitor dezagun halere kasu hortan obratu den elkartasun mugimendua bihotz altxa-garri dela, jendarteak erakutsi baitu hor hoberenaz ere gai dela !

Badu bi aste nunbaitan bururatua dela Pauen pilotako mundiala. Han ez gine-nek hedabide desberdinez ukan ditugu oihartzunak. Entzun dugu han zirela ber-tzeak bertze Frantzia eta Espainia, han beraz frantses eta espainol pilotariak. Ez ote zen batere pilotari euskaldunik ? Be-harrik, kaseta huntako Bego pilotazaleak ekarri dauku berri ona, euskal Hegoalde-ko eta Iparraldeko pilotariak ere han gain-di bazabiltzala ! Eta, jakin dugunez, han ere togoles pilotari batzu, ikuska etorriak haatik eta ez xapelgoa jokatzeko. Brive eskualdeko pilota elkarteak zituen zortzi gazte ekarraraziak. Zorion hutsa horien-tzat ! Togoko herri xume batean bizi dira. Noizbait, Togo 19 elkarte humanitarioak palantxa eta pilota batzu eskaini zituen hango eskoletan, eta gazte horiek pilota joko horri lotu murru zahar baten kontra. Ez dira oraindik xapelgo bat jokatzeko on. Baina nork daki pilotarentzat basamortu den Afrika hortan ez ote denetz hazi ona erein ? “Gu gira haur togolesak, Mambo, Alleluia !” dute alegeraki kantatu, beren himnoa.

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

• Xileko 33 mineroak mirakuluzki bezala salbatzen segitu ditu mundu osoak beren 700 metra barnako mehategitik barra barra

jalgi dituztelarik 69 egun izialduraren bu-ruan. Han zituzten, bixtan dena, familiak, presidenta eta oro ongi etorri berobero baten egiteko, denak osagarritan salbatu-rik berak. Ondotik, denak ospitalerat ere-man dituzte baitezpadako soinen eta iker-tzeendako baina ohartuak ziren ordukotz nehork uste baino osasun hobean heldu zirela pasatuak pasatu. Ez ahantz nola zi-tuen meatzeko lurlehertze ikaragarri batek aterabide guzietarik eta mundutik berexirik ezarriak eta zer lanak egin behar izan diren beraz heien tokitaraino helduko zen beste zilo bat egiteko bakarzkako pasaiarentzat. Ez bide zen egundaino holakorik ikusi.• Espainiak sobera lan egin du azken urte hauetan etxegintzan. Auzotegi osoak badi-tuzte orai hiri batzuek eraikiak eta eroslerik ez denentzat. Enpresek ere nunbaitik be-rea behar, huna beraz egoitzak aurki ditaz-keela han eta hemen erdipreziotan. Horra orai bankoak ez direla gehiago ezin hur-bilduak denbora batez bezala baina prezio abantailosetan dutela dirua behingoan.• Elixabet II Erreginak ere gisa hortako zerbait egin zezakeen, krisia ekonomiko denbora huntan baina ez da arras horta-ratu halere. Hauxe du erabaki erregina an-dereak gaurko egoera txarrari eta herriari bere ikustatea egiteko : Eguberriz besta eder bat eskaintzen baitzien bere jende xeheari, besta hori du utziko aurtengoan batere egin gabe, gastu horieri uko eginez ekonomia aro hunen errespetuz.• Nelson Mandelak bere oroitzapenezko liburua atera du aspaldiko bizi aberats ho-rren zernahi idazki, mintzaldi eta gertakizu-nez aberatsa. Bixtan da laguntzaile onak izan dituela bere Hegoafrikan eta mun-duan hortako. Orai berak 92 urte ditu, adi-naren flakeziekin eta bera ez da gehiago hanbat ikusten. Dena den 22 herritako 20 mintzairetan itzulia da liburu hori eta mi-liun bat ale salduko direlako ustea bada.• Angela Merkel Alemaniaren gober-nuburuak bere iritziak argi eta garbi erakutsi ditu imigranteri eta herritarreri bu-ruz. Lehen horiek beharko dutela hango mintzaira eta ohiduren mamia errespetatu, hala nola ezkontzaren eta erlisionearen onarpenean (hau giristinoa bixtan dena) eta multikulturalismoari arrasta bat bezala eman. Erran behar da herritarren boz-on-tzietan ere ez zela goiti ari beraz haxeratze baten beharretan.

• Jerusalemen girixtinoek baderamate aitzina beren sinodo biltzarrea, gehiagoko ilusionerik gabe, egiazko bake bat nekez bururatzen den juduekilako palestinar herri hortan baina etsitu gabe halere eta betiko nahikarian. Bakotxak berea gogoan bai, hor duelarik Ramallatik hurbil, Mgr Rafic Khoury jaun erretor palestinarra eta David Rosen rabino judua buruz-buru be-zala. Guti elgarretaratzen dira bi alderdiak baina batek bestearenak ezin uka. Han dute beti juduek egin muga berexgarri hura, bai eta heiek beti altxatzen dituz-ten koloniak. Eta, futxo, denak hor daude berearekin, ala judu, ala giristino, ala mu-sulmano, eta denen mintzoaren beharra ba doi bat iraunkor ditakeen elkartasunik izaiteko.• Hamar mila giristino badira Hiri Sain-duan berean, motaz arabeak bainan kris-tau erlisionekoak, ari direnak Olibetako Mendi ezagutuaren aldean, beren herrit-toa egin beharrez ari hek ere, beren ka-tiximak eta ofizioak han berean dauzka-tenak patriarka latinoaren inguruan. Han ere dituzte familiak beren haurrekin eta, gehiago dena, ezin uka bizi direla, bal-din-eta lana falta badute ere zenbaitek eta prezioak ehuneko hogoiez kariotuak azken urte huntan berean. Etxeak egiteko nekeziak beti hor dituzte baina zazpi ehun familia ba halere hor gaindi bizitzeari uko egiten ez duten girixtinoak.• Petrolioaren prezioak munduan gora-tze bat bazuen herriarteko tratuetan, gal-dea gorakadan izanik industria haundiko herriak 300.000 barrilen goratzean. Dena den urre beltz horren zerbitzuek bederen %8-ko merkatzea ukanik azken huntan, iduritu zaie ekonomisteri berriz plomura-tzeko mentura batera itzuli direla.• Grezian beti lanak dituztela beren krisia ondo huntan, badakigu. Eta orai berriz burdinbideetan dituzte greba edo lanuzte mehatxuak sindikaten partetik. Hauen kezka eta beldurrak, eta protestak, hango OSE konpainia pribatizatze batera doala. Hunek ere dirua nunbaitik behar, ehuneko 10,7-ren defizitean izanki-eta.• Libanon izan da bisitaz Mahmud Ah-manidejak Teherango presidenta espantu frangorekin, goretsiz Beyruten Libango herria, zinez gogor egiten diolakotz Is-raelgoari. Bazituen han aldeko oihukariak Hezbolak deiturik etorriak berotu nahi zi-tuenak beren guduan. Beste aldetik haatik Hilary Cllinton amerikar segetariak bere beldurrak erakutsi ditu Ahmanidejak be-zala bere nuklear armetan irrisku gehiegi hartzen dutenetaz.• Nazione Batuetan, bost partalier berri sartu dituzte joanden asteartean zortzi, hautuz herriarte horren seguritate kontsei-luan. Heiek dira Alemania, Hegoafrika, India, Portugal eta Kolonbia. Haatik 15 kideetarik bostek badute ezaren «veto» podorea : USA, Xina, Frantzia, Errusia, In-galaterra.

• Londresen eta Britania Haundian diru-mailean eta ekonomian ez du ogi baino gasna gehiago hitzemaiten David Came-ron gobernamenduburuak. Budjeta defi-zietan, ministroen irabaziak ttipituko ditu eta denek doi bat sofritu beharko dute ha-ren neurrien arabera : bide berri gutiago eginen da eta eskola eta presondegi berri gutiago, enplegu berriak ttipituko eta de-neri galdegina izanen zaie indar bat egitea, herria emeki emeki altxa dadin.

2

Page 3: Herria 3077

HaN eta HeMeN

Luhusoko saioa

Luhusoko Harri Xuri gelan juanden larunbatean iragan den saioa orokorki ona agertu da artean izan diren ahuldura ttipi bat edo besteren gatik.

Entzulea ere ederki bazen eta pozik gelditu da saio bukae-ran. Sailkapena hauxe izan da: 1) Amets Arzallus 377p 2) Eneritz Zabaleta 345,5p 3) Odei Barro so 337p 4) Ekhi Erre mundegi 316,5p 5) Xumai

Murua 305,5p 6) Gillen Hiriba-rren 296p. Araudien arabera bi lehenbizikoak zuzenean doaz finalera. Bertzek bigarren final-erdiaren emaitza beharko dute guaitatu. Helduden larunba-tean, urriaren 23an, bigarren

finalerdi hori Gabadiko herriko gelan, han ariko dira: Mixel Aire ‘’Xalbador’’, Miren Artetxe, Ximun Cazaubon, Sustrai Coli-na, Joanes Etxebarria eta Patxi Iriart. Saioa aratsaldeko 5etan. Ongi etorri deneri. B.S.

BERTSULARI XAPELKETA

Gabadin ariko diren

bertsulariak

Amets Arzallus Luhuson lehena

Uztailaz geroz “Euskaldunen Argentina” erakusketa ikus-gai dugu Irisarri Ospitalean eta animazio andana bat an-tolaturik izan da. Azkenak, Pedro Mari Otaño gipuzkoar bertsulari zena ohoratuko du. Hori urriaren 30-ean, larunba-tarekin aratsaldeko 5-etan.Pedro Mari Otaño 1857an sortua zen Zizurkilen. Argen-tinako Rosario hirian hil zen 1910ean. Aurten beraz, haren heriotzaren mendeurrena dugu.Emanaldiak, Otañoren ber-tsurik hoberenen antologia bat eskaintzen du (75 bertsu), kan-tuz, hitzez eta errezitapenez.

Zer duten Otañoren bertsuek, hain maiteak eta kantatuak iza-teko Euskal Herri osoan ? Ez da dudarik, atzerriko oroi t -mina izan zela haren gogo-e ragile indartsuena. Urtez-urte, milaka eta milaka Euskaldun Amerike-tara joan baitziren, eta frango betikotz han gelditu.Otañoren bertsu minberak eta sorterriarentzat maitasunez beteak kantatzeko, bi ber-tsulari handi ukanen ditugu : Xabier Amuriza eta Angel Mari Peñagarikano.Antolatzaileak dira : Ondare Hezkuntza Zentroa eta Euskal Kultur erakundea. Partaidea: Lanku. Sartzea urririk.

Irisarrin, Otaño bertsulari

zena gogoan

Egun loriagarriak Aldudeko ibarran

Arrakasta handiz iragan dira Aldudeko ibarraren aurtengo ate idekiak, aldi guziz bezala funtsean, jendea saldoan joanik iluska eta bisitaz, hain dira lau egunetako animazioak abera-tsak izan eta ibarreko jendeek erakusten duten bizinahia han-dia, proiektu berriekin beti ai-tzina joz. Bizinahi horren lekuko, joanden ostiralean estreinatuak izan diren proiektu eta gune be-rriak, Bankan arraintegiko bisita eremu berria, Alduden Erreka Gorri lanzelai berria eta huntan abiatua den Belaun koopera-tiba, bai eta haratago Aldudeko xingar idortzeko gela berriak. Aldi huntan, Bankako arrainte-giaz ariko gira hemen, ondoko batez Belaun kooperatibari hur-bilagotik behatuz.

Laster museo bat Bankako a rraintegian50 urte ditu nunbaitan Ban-kako arraintegiak, Janbattitt Goicoecheak sortua, Mitou se-meak segida hartua eta orain hunen seme Peiok, 5 langile-rekin, zaharrena Frantxua Jua-nicotena, hurbil hurbila sortua, 40 bat urte huntan hor lanean ari. Ostiralean, jende ainitz ba-zagon arraintegiaren bisital-dian, tartean politikari frango, Castaings, Lassalle, Lasserre, Maitia, Galant, Berckmans, Darretche, Nunez suprefeta, batzuk baizik ez aipatzeko, bai eta kontseilari orokor eta auzapez frango. Mitouk de-neri ongietorria egin ondoan, Frantxua Juanicotenak eman ditu argitasunak, Aldudarrak

Frantxua Juanicotena Bankako arraintegiaren bisita eginarazten

Bideo elkarteak landutako bideo bat berme, negu hun-tako pikoan emanen duten bideoteka/fototekan, ondoan egingo dutelarik ere amarrai-naren museoa, oraindik ho-lakorik nehun ez dagona, Ka-nadan dagon izokin museotik inspiratuz. Frantxuak azpi-marratu du kalitateari zaiola lehentasuna emana arraintegi hortan eta ez kantitateari, ur-tean 600.000 arroltzetatik sor-tutako amarrainak elikadura

ekologikoz haziz, industrialki egin litaikeenaren denbora doblea emanez. Funtsean fruitua hor dute, jatetxe han-dienak Bankako arraintegiko arrainen galdegile dira, modu desberdinetan landutako amarraina, amarrain keztatua barne. Haatik behar da jo-katu mozkinak segurtatzeko, Frantxuak oroitarazten zuela gaur amarraina bi eurotan saltzen dela... duela 20 urteko prezio berean !

3

Page 4: Herria 3077

HeGOaldeaNEAJ-PNV eta Zapateroren arteko akordioaEspainiako aitzin konduetaz, PSOEk eta EAJ-PNVk hitzartu duten akordioari esker, Zapate-roren gobernuak gehiengoa iza-nen du legebiltzarrean 2012ko hauteskundeak arte. Sustengu horren truke, PNVk ardietsi du gobernutik orain arte, 31 urtez Euskal Gobernua ezin bilduz egon den, Gernikako estatutuak hitzeman konpetentzia edo es-kumen andana ederra. Eskuz aldatu gabe gelditzen ziren 32 etarik 20 : hoietan portu, airepor-tu, trenbide, errepide hezkuntza profesional, turismo eta beste hanbat konpetentzia. Bestalde eskumenak eskuzal-datzeaz gain, Espainiako Go-bernuak onartu du azpiegitu-rak laguntzeko 112 milioi euro e maitea : abiadura handiko trena, Pasaiako kanpo portua eta Bizkaiko Neutroi zentroa. 112 milioi euro ere emango ditu, zientzia eta teknologia arloetako ikerketetarako.Akordioaz arras kontent agertu dira jeltzaleak, ardietsi dutena pisu haundikoa izan delakotz. Hegoaldeko sozialistek ez dute entzun nahi beren buru gainetik egina izan dela akordioa. Aber-tzale zenbaiten aldetik, kritikak entzun dira PNV-EAJri galdatuz autonomiaren aldekoak ala in-dependentziaren aldekoak di-ren. Urkulluk deklaratu du auto-determinazioaren eskubidearen alde izaiten segitzen dutela.

Otegi: « independentziaren aldeko bidea eta indarkeria bateraezinak dira »

Independentzia bide baketsu eta demokratikoen bidez soilik lortuko dela deklaratu du Arnal-do Otegik, independentziaren aldeko bidea eta indarkeria era-biltzea bateraezinak direla. Ez-ker abertzaleko buruak, Naval-carneroko presondegitik, El Pais egunkarian agertu elkarrizketan egin ditu deklarazio hoiek. ETAk bihar norbait hilko balu, ezker abertzalea kontra agertuko litza-tekela dio Otegik, nahiz eta bere ustez suetena iragarri-eta, nekez gerta laitekela holakorik. Arma guziak betirako desagertu behar direla euskal politikagin-tzatik dio Otegi-k, halaber kale borroka ala zerga iraultzailea eta gainerateko mehatxuak. Otegiren ustez, PP ala PSOEk

institutuak, Birminghameko uni-bertsitatearekin izenpetu akor-dioari esker, euskara eta eus-kal kultura ikasgai izanen dira 2013a arte. Erresuma batuan euskara ikasteko leku bakarra izanen da. Birminghameko uni-bertsitateak euskarazko biblio-grafia aberatsa badauka, Larry Trask amerikar hizkuntza aditua-ren eskutik bildua.

Amaiurren, hiru hil hegazkin ezbeharreanOtsondoko parean, Alkurrunt-zeko mendia jo du Frantziar hegazkin pribatu batek. Hiru pertsonek bizia galdu dute istri-puan. Marseillatik Hondarribiara zoan eta iduriz lanoa gatik bidea galdu du.

Milaka jende Iruñan independentziaren alde Milaka jendek parte hartu dute Iruñan, Independistak taldeak deitu manifestaldian. Indepen-dentzia eta erabakitzeko esku-bidea aldarrikatu dute parte har-tzaleek.

Gipuzkoa eta Baionako merkataritza ganbarak elkarlaneanBihartean izeneko egitura sortu dute mugak gaindituz bi lu-rraldeen arteko elkarlana bul-tzatzeko. Badu bi urte proiek-tuaren aldeko ikerketak abia-tuak zirela. Hala nola inkesta egina izan da hegoaldeko 900 eta iparraldeko 400 enprese-tan. Honek erakustera eman du hegoaldeko enpresen %42ak iparraldearekin loturak badituela eta iparraldeko %23ak hegoal-dearekin. Europan egiten den horrelako lehen ekimena izanen da. Ama Kandida gipuzkoarra saindu egin du Aita SantuakVatikanon egin ekitaldian, Ama Kandida saindu egin du Aita Sainduak. Candida Maria de Je-sus Cipitria y Barriola, Andoai-neko baserri batean sortu zen eta “ Jesusen alabak” kongre-gazionearen sortzailea izan zen. Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikuak eta Estanis Amu-txastegi Andoaineko auzapezak Gipuzkoako eta Hegoaldeko ordezkaritza jendetsuaren buru parte hartu dute ekitaldian. Bos-garren Gipuzkoarra da saindu egina dena. Ignacio de Loyola, Martin de la Asunción, Domingo de Erkizia eta Miguel de Aoza-raza dira besteak.

Pasaiako portuaren trafikua %13-z emendatu daIrail ondarra arte 2,8 milioi to-neladako trafikua ukan du aur-ten Pasaiako portuak, jaz epe berean baino %13,6 gehiago, hots 340 mila tonelada gehiago eta urte bururako 4 milioi tonela-dako trafikura heltzea espero du portuko zuzendaritzak.

Nafarroa Oinez Atarra-bian

Milaka eta milaka euskaltzalek parte hartu dute Nafarroa Oi-nez ikastolen aldeko ekitaldian. Aurtengo edizioan bildu dirua-ren parte bat Lodosako Ibaialde ikastolarentzat izanen da eta bestea Atarrabiako Paz de Zi-ganda ikastolarentzat. Heldu-den urtean Tafallako ikastolaren aldi.

Anjel Lertxundi : Espainiako saio liburu onenaren saria Estatuan argitaratu saio liburu onenaren saria eman dio Es-painiako kultur ministeritzak Anjel Lertxundi idazle oriotarrari, 2009an argitaratu Eskarmentu Paperrak obrarentzat. Bere libu-ruaren literaturaz gogoeta egi-ten du idazleak, bere autobio-grafiarekin ere zer ikusia duena «Idazle baten liburua baino gehiago, irakurle baten liburua izaitea nahi nuen», deklaratu du saridunak.

Euskal itsasontziaren kontrako piraten erasoa « Ortube berria » izeneko euskal atunontzia erasotu dute piratek, Indiako itsasoan Somaliako kos-tatik 700 miletara. Untziak zera-man zaintzaile pribatuek tiroka lotsatu dituzte erasotzaileak.

ez dute ezker abertzalea hauteskundetan parte hartzera utzi nahi, zeren Euskal Herriko jendartearen zati nabarmena aber tzalea eta autodetermina-zioaren aldekoa dela onartu beharko bailukete. Urte bete preso dagoela, Batasunaren zuzendari tza berrantolatzeaz akusatuta eta 2004 eko Anoe-tako agerraldia gatik, auzi berria jasan beharko du laster.

ETA VenezuelanIragan astean hemendik aipa-tzen ginizuenaren haritik, ustez ETAri Venezuelako estaduak eman laguntza aktualitatearen argitan izan da astean zehar. Espainiako gobernu ala justiziak galdatu diote Venzuelari gaia iker dezan lehen bai lehen.Azken poliza operazioan arras-tatu, ustez ETAko Xabier Atris-tain eta Juan Carlos Besancek polizari deklaratua dute Ve-nezuelan trebatuak izan zirela armen erabilerari Jose Arturo Cubillasen eskutik. Torturatuak izan zirela ere salatu dute.Espainiako gobernu ala justi-ziaren galderi erantzunez, Ve-nezuelako president Chavezek deklaratu du bere gobernuak ez duela – bere jakinean- lagun-tzarik bideratzen ETAri. Ortega Diaz Venezuelako Prokuradore nagusiak ikerketak abian eza-rriko dituela hitzeman du bai-nan, Cubillasek nazionalitate venezuelarra izanez, ezin iza-nen dutela estraditatu. Cubillas, ETAko kidea ihes Venezuelara 1990ean joana zen eta han he-rritartsa batekin ezkondurik, na-zionalitatea ardietsia zuen.

Ordizian Eskozia eta Euskal Herria autodeterminazioaren aldeEuskal Herri eta Eskoziako abertzaleek bat egin dute Or-dizian, autodeterminazioa al-darrikatzeko, kirol ala kultura uztartu dituen ekitaldian. Alderdi abertzaleetako ordezkari ainitz bildu ditu ospakizunak : bes-teak beste, EAJko Xabier Arza-llus, Joseba Egibar eta Markel Olano; ezker abertzaleko Rufi Etxeberria, Joseba Permach eta Jone Gopirizelaia; EAko Peio Urizar; Aralarreko Jon Abril eta Oxel Erostarbe; eta Hamaikaba-teko Juan Ignacio Galdos. Anjel Oiarbide Nazioen Munduko ordezkariak erabakitzeko esku-bidea helburu politikoa ez dela erran du, bainan bai proiektu politiko guziak eztabaidatu dai-tezkeen oinarria baizik.Euskal Herri eta Eskoziako kirol eta folklore ekitaldi ainitz izan dira, hoietan musika kontzertuak mundu bat erakarri dutenak.

Birminghameko unibertsitatean euskara ikasgai Euskal gobernuak eta Etxepare

Arnaldo Otegi

Nafarroa Oinez ibilaldietan, jende ainitz goizetik arats

4

Page 5: Herria 3077

eGuN eta biHar

Samindu!

Denen buru, zeri buruz goatzi erretreta ixtorio horiekin? Egu-nak jin eta egunak joan giroa samindu da, bai eta sumindu. Greba eta manifestaldi frango. Langile ainitz arras kexu. Eta gazteria ere oldartzen hasia, bereziki ikasleak. Gazte horien a rrangura, nahiago dutela jen-deak hein batean har dezan erretreta, ondotik heldu direnen-tzat ere lana aiseago segurtatua izaiteko gisan… Beren geroaz direla oroz gainetik griñatsu eta nehork ez diotela burua bero-arazten, minixtro batzu dena erasia arizan badira ere baizik-eta ezkerreko politikari batzuk dituztela gazteak beren esku-makil baliatu nahi! Dena den, lekuka izan dira tira-bira batzu frango bortitzak, kolpatuak ere ba. Kolpatuetan, ikasle parrasta bat eta polizako zonbait lagun ere. Mutiko gazte bat gehienik hunkia, buruan flash-ball delako baten tiroa harturik. Geroztik, barne-minixtroak berak galdetu dio polizari ez tresna hori erabil-tzea holako manifestaldiak ba-direlarik. Egundainokotan, ez-tabadak ere minberago gataska horien ondotik, ez baita batere harri tzeko…

Eta orai?

Gobernuak bere aldetik ez bar-katu nahi, Nicolas Sarkozy beti bere hartan, hartua duen bidea dela egokiena eta azkenean

besterik ez dela. Martine Aubry sozialixten alderdiburua deika ari haatik, erretreta kutxek hein on batean irautekotan aldaketa batzu beharrezkoak direla se-gur bainan ez gobernuak nahi dituen horiek, arrunt bere bai-tarik asmatuak, batzuekin eta besteekin batere funtsez min-tzatu gabe…Azen ontzeko, sukarra petrolaki iraztegietan, lekuka ezantza eta gasoila xuhurtzeraino… Iraztegi batzu geldituak alabainan, lan-gileak greban plantaturik. Giro nahasia beraz bainan nola jalgi behar da orai saltsa hortarik? Larunbateko manifestaldien on-dotik – berriz ere ainitz jende bil-durik, beti bezala kasik denetan arrunt xifre desberdinak agertu badira ere – manifestaldi horien ondotik beraz, hori da usu adi-tzen den galdea. Arrangura han-diz jauntzia dagoen galdea… Eta oraino arrangura gehia-gorekin ikusiz kamiunzainak ere kexatu direla eta bide zerratzen hasi hor gaindi… Ainitzen gos-tuko, aste hunen ondarrerat hobeki ezagunko da afera hori nola itzulikatuko den. Bazterrak doi bat lasaituko diren ala aitzina suminduko.

Ba ote?

Hauxe da berri harrigarria hau berriz! Brigitte Bardot, den-bora batez aski famatua izana den artixta, hautagai izaiten ahal omen litake 2012-ko president-bozetan. Berak berrikitan jakin-

arazia Nicolas Sarkozy-ri igorri gutun batean. Ekologista talde baten kondu ager litake naski. Sarkozy-ri deplauki errana dio ez dela hitzeko gizona eta di-tuen minixtroek ez dutela beti egia erraiten… Brigitte Bardot ez da ez hain gaztea. 76 urte irailean beteak. Bainan ba omen luke aski bertute eta aski kalipu hauteskunde horien karietarat Frantzia guzian gaindi ibiltzeko bazterrak azkarki harrotuz… Ekologista talde berak jakin-ara-zi ere du deputatu-bozetan hau-tagaiak denetan ukanen dituela, jendeak jakin dezan nor diren “egiazko” ekologistak… Egiaz-koak izanki talde hortan barne

direnak bixtan da eta beste ne-hor ez… Bakoitxak bere hura baizik ez ikusten-eta…

Gutiago eta gehiago

Parisen, auto berrien saloina bururatu da igande aratsean. Aitzineko aldian baino jende gu-tixago ibili da aurten: orotarat, 1.260.000 ikuslier, duela bi urte 1.430.000 izanik (saloina ez da urte guziz egiten bainan bi urte-tarik). Jende gutixago beraz bai-nan denen buru tratu gehiago, hala diote behin, eta auto-etxe gehienak arras baikor dira beren solasetan, feria ederra izan dela burutik buru…. J-B D

JaiNkOa bizia JeNdea

Lyonen eliza katoliko berri bat eraiki düe. Harginen bürüa müsülman bat da. Sinadüra bezala, hegatz bazterreko harri tzurruta (gargouille) batetan zizelkatü dü « Allah akbar » eta « Dieu est grand ». Lyones elibat kexatü dira, izkiribü horrek haien « identité » delakoa kolpatzen züala erranez ; berak ez zirela joaiten beste errelijionetako « di-vinités » edo jinkoen otoizgietan « Ave Maria » idaztera…

Lyones horik hirur aldiz tronpa-tzen dira. Lehenik, ez dira de-nak nahastekatü behar, bereziki fedea eta politika, mintzajea eta errelijionea, Eliza katolikoa eta frantziar naziotarzüna… Frantse-setan (eta eüskaldünen artean ere) badira bospasei errelijione-tako herritarrak, eta errelijione gabekoak ere franko nasaiki. Bigerrenik, « Allah » ez da beste Jinko bat : Jinkoa da, bakoitxa,

laster aipatüko düdan bezala. Hirurgerrenik, müsülmanek Ma-riarenganako etxekimentü han-dia düe : Koran libürüan ager-tzen da Miriam (Maria) Issaren (Jesüsen) ama dela, Gabriel ain-gürüaren arartez birjinalki ama-türik. Müsülmanen libürü saintü hortan, Issa hanitx gora dago, haatik ez Jinko. Bena zonba-tek badakie haien Issa eta gure Jesüs ber gizona dela ?

« Allah » Jinkoa da arabieraz, hots arabiar popülüen hizkun-tzan. Müsülmanen ahotik üsü entzüten dügü. Haatik arabiar güziak ez dira müsülman, haien artean badira kiristiak ere, be-reziki Palestinan : lehen kristo-zaleen ondokoak. Arren « Al-lah » da arabiar katolikoek me-zan erabilten düen izena, eüs-kaldünek eüskaraz « Jinkoa » delako hitza egarten dügülarik.

Bat dira jüdüen Yahwé/Jéhovah,

gure Jinkoa, eta müsülmanen Allah, bat baizik ez beita, katexi-mako lehen hitzetan ikasi dügün bezala. Galtoa : « Zonbat jinko dira ? » Arrapostüa : « Bat baizik ez da. » Hori da Bibliak, Ebanje-lioak eta Koranak aipatzen düen Jinko bakoitxa. Jesüs-gizona da hirur errelijione monoteistak (jinkobakoixtiarrak) bereizten deizgüna. Bena hori beste gei bat da, beste behin aipatzekoa. Egünkoa, Jinkoaren handitarzü-na düt.

« Dieu seul est grand, mes frères » : hola hasi zen 1715ean Louis XIV « le Roi Soleil » han-diaren ehortzeta mezako pere-diküa. Peredikariak bazakien zer ari zen : Aristokrata goren eta kardinal handios andana bati mintzo zeion, haien ürgüilü ezinagoa hein bat gaur-egün ere, han beita « ürgüilü gora » (Etxahun-Barkoxeren hitzetan)

gobernatzen gütüan oligarkia miliardüna, bere Bursa loriosa-rekin eta politikari erosiekin.

Mezüak Elizaren barneko ere balio dü. Ebanjelioak debeta-tzen deigü bürüzagier « Aita » edo « Irakasle Jauna » titülüen emaitea, Jesüs beitügü Jaun (mon Seigneur) bakoitxa, Salba-zale bakoitxa, Artzain bakoitxa. Beste güziak zerbütxari arruntak dira eta gira, batak lehen ore-nekoak, besteak azkenekoak. Zertako hainbeste diferentzia egin baten eta besteen artean, Ebanjelioak ez bezala ? Ez günüke ahatze behar : Allah est grand, Dieu seul est grand, Jin-koa bera da handi. Beste güziak prefosta franko txipi gira, kilo eta kargü galkor zonbait gora-behera.

Jean-Louis Davant

ALLAH AKBAR

Brigitte Bardot

5

Page 6: Herria 3077

kOstaldeaNEuskal-Herriko ixtorio harrigarriak

Liburu gotor bat, arras herrikoia, agertu da berrikitan, frantsesez idatzia bainan burutik buru Eus-kal-Herriari dagoena, idazlea Alexandre de la Cerda berri-ketari ezagutua. Titulua, “Les histoires extraordinaires du Pays basque”, eta mamia se-gurki izenaren araberakoa. 130 orrialde orotarat eta gaitzeko itzulia egiten da lehengo ixto-rio xahar frango harrotuz eta kondatuz, sail guzia Gernikako haitz famatuaren itzalpetik abia-tuz. Aspaldiko ixtorioak, batzu leienda gisakoak, besteak his-toriari lotuak. Gai asko aipatuz, Hiriburuko herensuge beldur-garri hura, Nafarroako lehen e rregeak, duela lau mende izan ziren sorgin auziak, Iruriko jau-naren balentriak, Xikito kanboar pilotari famatua, Joxe Migel Ba-randiaran apez jakintsun han-diaren ikerketa guziz baliosak, bai eta, arrunt beste sail batean, Elhuyar anaienak! Ahantzi gabe Frantses Xabierrekoa, Xinaraino joan zena Ebanjelioaren lekuko, aita Armand David, hau ere Xi-nan gaindi ibilia, Garat anaiak eta Antton d’Abbadie d’Arrast, duela xuxen berrehun urte sortu zena. Bestalde oraino, Baiona eta Miarritzeko gertakari batzu, arras bereziak, denak biziki po-lliki kondatuak. Liszt musikagile famatuak nolako egonaldia egin zuen gure Kostaldean, Ho Chi Minh zergatik jin zen Miarritze-rat, Baionako xokoletak nundik bildu zuen ikaragarriko arrakas-ta, eta zonbat holako… Liburu aberatsa beraz, gaia ere gisa hartakoa funtsean, irakur erre-txa eta argazki ederrez apain-dua. Bada ere kapitulu bat gure lege zaharrez eta gure ohidura aipagarri batzuetaz… Ainitzek kausi dezakete hor, hoinbeste gai desberdinen artean, denak elgarri hari berak josten dituela halere, Euskal-Herriaren hobeki ezagutzeko eta gehiago maita-tzeko parada bat hauta!

Bidarteko elizan

Ortzegun huntan, urriak 21, aratseko 8-ak eta erdietan, Bi-darteko elizan entzuten ahalko da kantari bat arraroa, Roula Safar, sortzez Liban herrialde-koa. Xoragarriko boza omen du, hala diote ezagutzen duten gu-ziek. Gitarra ere berak joiten bai eta perkusio batzu erabiltzen. Kantuak sarkorrak, elkartasun sano baten mezulari. Lehengo mintzaira xahar batzu erabiltzen

ditu, besteak beste aramearra, Jesusen mintzaira, Jesusen denboran Palestinan ainitz min-tzatzen zutena…

AEK-ren deia

Ez ahantz Donibane Lohizunen AEK elkarteak bere 30 urteak ospatzen dituela hilabete hunen 31-n. Goizean, herriko etxe ai-tzinean, mutxikoak, ber tsulariak eta txalapartariak, Begiraleak partaide. Ondotik, tenisgune es-talia zen tokian zintzur bustitzea, ikasle ohi zonbaiten lekukotasu-nak eta bazkaria Ereintabil-ek

prestatua. Bazkariko txartelak hartzen ahal dira oraino ort-zegun huntan, urriak 21, arat-saldeko 5-ak eta erdietarik ha-rat, 7-ak arte, AEK-ren biltokian ( tel. 05.59.26.46.02). Bazkaria 25 euro helduentzat (haurrent-zat 7 euro). Bazkari denboran eta ondotik ere Begiraleak eta Ziburu Euskaldun kantari… Du-gun erran ere xoko bat izanen dela haurrentzat, denbora pasa askorekin, Uda-Leku-ri esker.

Atun ixtorio…

Donibane-Ziburu portuko 26 lagun, gehienak arrantzaleak, deituak izan dira Baionako auzi-tegirat baizik-eta duela hiru urte, 2007-ko udan, sobera atun he-gal-labur edo atun gorri ekarria zutela - orotarat 383 tona, 250 tona baino gehiagorentzat etzu-telarik ukana baimena - eta bes-talde atun gorri bezala saldua beste atun mota bat, arruntagoa omen dena. Berek diote haatik ez dutela deusetan huts egin. Ez dira ados agertu xifre horie-

kin. Ez omen dute ere nehor en-ganatu atun gorriarentzat beste arrain mota bat sakatuz. Nahiz eta, bi motak elgarren eite han-dikoak izanki, noiztenka zerbait nahasketa gertatu ditakeen… Kasua ikusiz, ez dena trenka-tzeko hain erretxa iduriz segu-rik, jujeek hartu dute denbora poxi bat beren karkula guzien egiteko. Beren erabakiaren be-rri ez dute bost asteren buruan baizik emanen, azaro erditsutan beraz…

Donibanetik Miarritzerat

Donibane Lohizunen, poliza-ren burulehena, Nicolas Bedin, bost urte huntan hor zena, ba-doa Miarritzerat, han ere poliza-ren buru izaiteko. Gazte gaztea zen (29 urte) Donibanerat jin zenean, gisa hartako ikasketak eginik. Segidaren hartzeko Do-nibanerat jitekoa da emazte bat, Heloise Pruche, Baionan dena buru-ordezko bezala. Lehen aldia izanen da emazte batek holako kargua hartzen duela Donibane Lohizunen.

Urrezko xixterak

Donibaneko zinemaldia xar-manki joan da. Jendea ere po-lliki bildu. Orotarat, 3629 ikuslier. Hiru aldiz, ezin dira denak sartu Select zinegunerat, toki guziak hartuak izanez. “Nowhere Boy” ingles filma da lehen ateratu, urrezko xixtera ardiesten zuela. Beste bospasei filma ere sa-ristatuak izan dira. “Le grand moment de solitude” izan da publikoaren saria ukan duena. Aymen Saidi-k ukan du jokolari hoberenaren sari berezia. Gaz-te horrek eginen omen du bide hola segitzen badu segurik…

Edouard SolorzanoDonibane Lohizunen, herriko etxearen babes-pean, erakusketa berezi bat idekitzen da ortzirale huntan, urriak 22, Ravel plazako Rotonde erakus-tegian. Edouard Solorzano donibandar artixtak agertuko ditu hor hogoita-hamar bat xixelkadura. Luzaz buztingintzan arizanik, gero brontzezko ederlan xixelkatzen, beste bide batzueri ere plan-tatua da eta bereziki metalezko obra moldatzen artzen da, metalea plegatuz eta bihurtuz, bereziki kobrea. Urtarrilaren ondarra arte, erakusketa hori idekia izanen da aratsaldetan, asteazkenetik igan-derat, idekia ere larunbat goizetan. Sartzea urririk.

-Edouard Solorzano

Alexandre de la Cerda

Roula Safar

6

Page 7: Herria 3077

kOstaldeaN

Henri Etchevers

Donibane Lohizunen, denak harritu dira iragan asteburu hortan berria hedatu delarik, Henri Etchevers supituki hil zela Ibardingo alde hortan gostuan ibilki zelarik bazter ikuska. 71 urte zituen. Biziki ezagutua zen Donibanen eta inguru horietan, familiak aspal-dian erro azkarrak eginak hor gaindi. Euskaltzale suharra ginuen Henri Etchevers, luzaz eta luzaz Begiraleak elkartean ainitz bermatua, urte askoz elkarte horren buru ere izana. Azkarki atxikia euskarari, bai eta euskal ohidureri, gure dantza eta kantueri bereziki. Beti arizana Begiraleak elkarte horrek sanoki segi zezan bere

bidea, gure ondarearen axola handi batekin. Biziki jendekina bestalde, ezagun eta adixkide-kin kurutza tzea maite zuena. Duela urte bat, inarrosaldi gaitza ukana zuen, bere an-drearekin bertute handiz jasan zuten nahigabea, alaba galdu zutelarik mendian gertatu erre-kontru baten ondorioz. Fedea lagun, gaitzeko kuraiarekin ihardokia zuen bainan ezagun zen a rrunt barna hunkia izana zela. Donibandar eta beste, ainitz izan dira azken agur kar-tsu bat egin diotenak, esker-rak emanez ereman duen sail baliosa gogoan. Familiak har ditzala gure dolumin bizienak.

Hendaian kokatzen den An-txeta Irratiak 10 urte beteko ditu heldu den otsailaren 14ean. Badu beraz 10 urte bere boza entzunarazten duela Honda-rribia, Irun, Pausu eta Biria-tun gaindi ere. Gure Irratia eta Pausumedia elkarteen bidez sortu zen Antxeta Irratia. Ho-rrenbestez, hamar urte hauetan euskaldunek euskaraz informa-tuak izateko eta komunikatzeko duten eskubidea bermatzeko lan egin du. Hamar urteetako bidean, gorabeherak izan ba-

ditu ere, emankorrak izan direla ezin uka, 70etik gorako lagun-tzaile sarearekin, irrati-tailerrak eta formazioak ere eskainiz... Gaurtik aitzina eta datozen hi-labetetan, Antxeta Irratiaren X. urteburuaren karira abiatuko du kanpaina berri bat, “Entzun, esan, adierazi... Antxeta Irratia luzaroan bizi!” lelopean. Eki-men hauk ditu bertzeak bertze bidean ezarriko hemendik aitzi-na : logo lehiaketa, irrati-nobela lehiaketa, Zorion jaia otsailaren 14ean, urtemuga egunean...

Antxeta Irratiak 10 urteOfizialeen ganbara eta ikaslan

mugaz gaineko elkarlaneanElkarlan iraunkorraren puntua egin dute Baio-nan, departamenduko Ofizialeen ganbarak eta Ikaslan, Gipuzkoako lan heziketa ikastegi pu-blikoen sareak. Hiruga-rren urtean da elkarlan hori eta hasieran finkatu etapak aitzina doazela deklaratu dute mugaz bi aldetako entitateek. Era-kaskuntza profesiona-laren kasuan hemengo eta hegoaldeko sistemen artean desberdintasun larriak badirela zioten, el-karlan horri esker elkarri hurbiltzeko metodoak pikoan eman dituztela. Ofizialeen ganbarako bozetatik aterako den kargudun multzo berriak baieztatu beharko du el-karlan hori, eta heldu den urtean Baionan estreina-tuko duten « Ofizioen unibertsitateak » elkarlan horri dedikatu sekzio bat izanen duela finkatua da hitzarmen horretan. Hamazazpi urteren buruan presidente kargua uzten duen Bernard Cazalari ustegabeko opariak egin dizkiote bai Gipuzkoarrek bai Jean Castaings depar-tamendu buruak.

Ezkerretik eskuinera : Inigo Alonso (Jaurlaritza-ren ordezkaria) ; Frantxua Maitia (Akitaniaren izenean) ; Jean Castaings (Kontseilu nagusiko presidentea) ; Bernard Cazala (Ofizial gan-barako presidentea) ; Inaki Mujika (Ikaslan sareko kidea)

erretreten erreformaren kontrako mobilizapena iraunkorAstearteko greba orokorra-rekin batera sartu dira greba luzakorrean hainbat katego-rietako langileak ; treinetako langileak lehen lerroan. Be-rehala lizeotarrek eta gaztek erreleboa hartu dute, mani-festaldiak, okupamenduak burutu dituzte egun oroz, nahiz ez duten xeheki segi-tzen langileek geltoki ondoko

gelako biltzar nagusietan fin-katzen dutena ; biltzar nagu-siak burutu zituzten ikaslek, Donibane Lohizunen Ramiro Arrue lizeoan, eta Garaziko lizeoan ; erretreten iparralde-ko kolektiboak karakoi ope-razio bat muntatu zuen ostiral arra tsaldean, Mañongo bide kurutzean.

HaNdik kolektiboa haserreHANDIK kolektiboak bere ha-serrearen berri eman du, ahal-men urriko haurren eskolatzeko ahalbideetan gibelpausu han-diak ematen ari baitira, eta sa-latu du integratzeko baldintzen okertze sistematikoa, profesio-nalizatzetik eta iraunkortzetik gero eta urrunago ezarriz inte-gratze urratsak : gaur Ipar Eus-kal Herrian, ahalmen urriko 38 haurrek ez dute AVS (Auxiliaire de Vie Scolaire) laguntzailerik ukan Akademiako Ikuskaritza-ren ganik, ondorioz laguntzarik gabe eskolatuak dira, ikastole-tan dauden 13ak salbu, hauek AVS laguntzaileak ukanki Inte-grazio Batzordeak urtero an-tolatzen duen diru kanpainak lagundurik ; bertzalde, haur

ainitzek EVS (Employé de Vie Scolaire) laguntzaileak ukan dituzte, formakuntza eskase-gikoak haatik, haurreri behar den guzia ekar ez dezaketenak.

Handik kolektiboak gutun bat igorri du Akademiako Errekto-reari, hori guzia salatzeko eta gomita zabaldu dio eskualde huntara etor dadien errealita-tea zer den ikustera. Bestalde, 15 familiek auzitegi adminis-tratibora jotzeko lehen urratsa egin dute. Jazko ikasturtean, 7 familiek urrats bera egin zuten, Errektoretza kondenatua izan zela formaren aldetik, funtsari buruzko auzia azaroaren 4ean beharra delarik.

Heldu den urtarrilaren lehenetik aitzina Akitaniako lurraldeak bere gain hartuko du presoen formakuntza. Gaur egun badira bi mila presoz goiti Akitaniako zazpi presondegietan. Jada

lurraldeak hartzen zuen presoen formakuntza gastuaren ehuneko 58a, heldu den urtetik aitzina dena bere esku izaitearekin milioi bat euro ezarriko du sail horretan.

Presoen insertzio formakuntza eskuz aldatzen

Pariseko Arc de Triomphe edo Garaipen Arku kaskotik hogei metroko erorikoa egin zuen Xa-bier Tubal Abrisketa militante euskal gazteak. Lau gazte ziren Garaipen Arku kaskoan zintzili-katurik, elkarren artean binaka loturik. Bi lehenak suhiltzaileek askatu zituzten, bainan Xabier Tubali lotua zen beste kidea as-katzera joaitean, polizak suhil-tzaileei erran zioten ezetz, berak hupatuko zirela haien askatze-ko. Orduan zen ustegabean ge-rizarik gabe gertatu euskal gaz-tea eta erori hogei metro behe-rago. Salaketa bikoitza pausatu du Xabier Tubalen izenean Filipe Aramendi abokatuak, jakiteko heriotz saiakera bat izan den, ala bortizkeria akta bat nahitara

larriagotua. Salaketa honen hel-burua, inkesta baten abiatzea da. Ez baitakite nor ziren Xabier Tubal Abrisketa eta beste kidea askatzera igan ziren polizak. Es-painolez mintzo ziren, baina ezin jakin espainolak ziren ala espai-nolez ari ziren frantsesak. Sala-keta egina, ikusi behar orain zer segida emaiten dion afera honi Pariseko prokuradoreak. Jon Anza kolektiboak bere sustengu osoa adierazi die ekintza hau burutu zuten gazteei. Jon Anzari zer gertatu zaion ikertzen segi-tuko du kolektiboak, eta ekintza mota honekin afera horren ingu-ruan den isiltasuna haustea dela helburua oroitarazi du behin eta berriz.

Garaipen arkuko afera auzitara

7

Page 8: Herria 3077

Herriz Herridonibane GaraziKantaldi-musikaldi Haitiko es-kola batentzat – Urriaren 23an, larunbata (17:00-21:00), Gara-ziko Ikastolak kantaldi-musikaldi bat antolatzen du Izpuran, Ben-taberri gelan. Taulen gainean : ikastolako haur kantariak euska-raz eta kreoleraz, Iparalai koroa,

Zurbeltz taldea eta Haurrock. Ar-tetik, Haitiko Michineau herriko eskolaz diaporama, « Konbit pour Haiti » elkarteak presenta-tua, zeren gaualdi osoa eskola horren fagoretara antolatua da. Bururatzean, talo ta xingar.

Haitiko ikasle hauek lagunduko dira, bildutako diruarekin

Makea-lekorne

Zahar-Etxe berria - Urriaren 8an, arratsaldeko 6 orenetan, Battit Laborde auzapezak eta Vincent Bru gure kontseilari oro-korrak pausatu dute zahar-etxe berriaren lehenbixiko harria. Za-har-etxeko buruzagiak, Isabelle Sarciart-Lafaurie andereak, kar-gudun batzu gomitatuak zituen, Laurent Nuñez Suprefeta, Daniel Poulou deputatua, Georges La-bazée eta Kotte Ecenaro kontsei-lari orokorrak, herri elkargoko lehendakariordea Guy Poulou, Philippe Etcheverria OFFICE 64-ko buruzagia eta lehengo auza-peza Jean Aniotzbehere. Auza-pezak eskerrak eman ditu deneri ahantzi gabe arkitektoak egin duen lana. Vincent Bru, Sarciart, Laurent Nuñez eta bukatzeko mintzaldia Philippe Etcheverria-k, arkitektoari erranez pentsa-tzen duela erran denboran etxea bukatuko dutela eta badituztela bi zahar etxe proiektu Urruñan eta Hendaian. Kontseilua, auzo herritako jaun andre batzu eta zahar etxeko enpleatuak hor ziren. Ondotik Lur Berri gelan izan da zintzur busti-tzea. Nola sortu zen zahar-etxea: 1883an Jean-Martin Laurent Dithurbidek utzi zuen bere e txea, Zuharriaga, he-rriko zaharren az-ken egunentzat, ospitalea erraten ginion. Geroz-tik 1965an eta 1980an handitu zuten, 2004ean EHPAD horrek hartu zuen. Orai berri berria izanen dugu. Kantu afari - Urriaren 9an ira-gan da Lur Berri gelan. Gela ongi edertua zen. 120 bat bagi-nen elgarretaratuak kantu eder batzu entzuteko. Sarako kan-tariek aperitifa denboran eman dute beren errepertorioa. Afari eder bat izan da kantariek eta beren lagunek zerbitzatua, ongi airostua kantari guziekin, Amai-urreko edo Sarako, eta bi kantari Bankakoak beren boz ozenare-kin eman dituzte lehengo kantu zahar batzu, afaltiarrek ere kan-tariekin batean eman dugu boz. Dena aski ongi pasatu da alaita-sunean. Milesker zueri.Abisu - Urriaren 23an Ikazkina-ren ondoan antolatua, eguer-ditan, ikusgarri bat. Hor izanen dira joaldunak, Sarako kantari-ak, txalaparta, 2 gaitero eta er-rekia. Urriaren 24ean igandez, Euskal Downhill elkarteak anto-laturik, San Iñazioko lepoaren jaustea (lera, rollers edo ska-tez) goizeko 9 orenetatik arrat-saldeko 6ak arte. Parte hartzeko medikuaren ageria. Informazioa-rentzat deitu 06/77/56/47/42.

-Griparen kontrako xertoen emanaldia iraganen da urriaren 28an Herriko Etxean, goizeko 10etatik 11k eterdiak arte, otoi zuen xertoekin etorri.Usotegia - Paul Pradere-k 60 urte usotegietan lan egin eta aurten utzi du bere lekua. Bere aitarekin joaiten zen 13 urte zitu-elarik, memento haietan 400 bat dozenetaraino atxematen zituz-ten. Orai 20 bat dozena biltzen dituzte, ez zuen lan nekea sare saindatzen, 3, 4 aste urtean uso ihizia hola da, bainan begira edo so egonez aspertzen da. Usote-giez aparte oihantzainarekin lan egina zuen eta bai ere gauazko lana ! Orai 73 urte eginak ditu, azkeneko urte hauk bere artal-de ttikiaren zain pasatuko ditu Pello anaiarekin. Urriaren 2an usotegietako lagunek eta Henri Dutournier lehendakariak eman diozkate opari batzu. Kuadro bat, artzain palto bat eta bertze.

E rretreta on bat pasa ezazu zure anaiarekin osasunean.Pilota - Palantxa trinketean, gi-zonak: Sein Christophe eta Saint Jean Christophe irabazle 40-37 Arbonarrak-ekoen kontra. Arotz-arena Pierre eta Branger Iñaki irabazle 40-27 Cherubinots-ren kontra. Mounho Guy eta Iribar-ren Jean François galtzaile 40-35 Les Aiglons-en kontra. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthoni irabazle 40-17 Adixki Pompa-ren kontra. Neskatilak : Jauregui Maia eta Arotzarena Amaia irabazle 40-15 Urruñarren kontra. Kadetak, Balaire Maeva eta Etchegaray Joana galtzaile 40-11 Senpere-ren kontra. Hausseguy Maialen eta Blanco Oihana galtzaile 40-14 Itsasuarrak-en kontra. Eskubaloia - 11 urtekoak ira-bazle 26-06 Kanbo-ren kontra. 13 koak galtzaile 27-20 Irisarri-ren kontra. 15 koak irabazle 35-22 Bordes-ren kontra. 18 koak irabazle 35-16 Lons-en kontra. Seniorrak irabazle 20-13 Luc de Béarn-en kontra. Errugbia: Saran, Sarak berdin-keta 12-12 Arrangoitzeren kontra. Ganex

sara

Paul Pradere saristatua

Sortzeak – Hiru sortze ukan di-tugu iragan egunetan gure xoko maitean. Neska bat, Malentzin, sortu da Makea Urrunian, Du-prén familia gaztean. Eta Zeziliri egin dakote ongietorria Atizane Peruñonian Jérôme Merle eta Bérénice Balligandek. Eta huna bigarren neska bat sortu dela Jean Michel Mougica eta Na-thalie Miranda, Gerezieta Garal-txuko egoitza berrian, Jeanne Marie deitu dutena.Hiru haurño nimiño hauk handi ditela osasun eta zorion betean, ahalaz bi hizkuntzak menpera-tuz eta pilotan jokatuz, bixtan da, Gerezietan bederen !

Ganixtar soinularien 40 urteak – Duela 40 urteko soinularien zerrenda beti berrituz, azkarrik dago gaurko egunean ere, eta segur hobetuz, eta hau da azpi-marratu behar dena ! Bai, talde guziek, ba pilotan, ba eskuba-

lonean, igerika eta gaineratiko, guzien nahia da bizirik egoitea, beti hein onean, eta azkenean xapeldun, bixtan da ! Urriaren 30a eta 31 ez huts egin, eta 31ko apairua bereziki ! Hau ira-ganen da Mindegian, eta izena behar litake eman Mañu Duharti 25 eurorekin helduentzat, eta haurrentzat 8 euro.

Behako bat Lekorneri – Lagu-narte konpainiak, Aldudarrak Bideo elkarteak eta Radiuokultu-rak “Artekatik’han” aste berezia antolatzen dute Lekorne Hodian (elizako bidean). Gogoan har bereziki urriaren 22an, ostiralez (19:00) “Behako bat Lekorneri” ekitaldia estreinatuko dela, eta urriaren 24ean, igandez (15:30), Kanaldudek presentatuko duela “Tokika Lekorne” telebista em-ankizuna. Jendea gomitatua da hitzordu horietara. P.I.

Hemen diren gehienak ezkonduak dira eta haurñoekin gaurko egunean, eta biga zeru aldean soinulari segitzen dutenak. Ez adiorik Mattin eta Laurentx, eta milesker guzien partez

8

Page 9: Herria 3077

Herriz Herri

XiberoaJean Lassalle berriz lehendakariMündüko Bortüetako Popülüen”

alkarteko topaketak eta bilt-zar nausia igaran dira aitzine-ko asteko ostiralean Oloruen. Topaketan 5 kontinentako ber-rogei bat ordezkari jüntatü da eta parte hartü ateleria ezbar-dinetan. “Lü rraldea eta bere baliabideak”, “Ekoizpena eta trebetarzüna” edo “Ekintza poli-tikoaren berriz esküratzea” izan dira aipageiak. Biltzar nausiaren aipagei nausia, « Lürraldeak eta baliabideak bortüan » manis-festü xedea izan da. Testua na-zioarteer, gobernüer, leküko po-dereer züzentzen da. Baliabide natüralen kudeaketa aldarri-katzen da eta bioainiztarzünaren pribatizazioa salatzen. Horrez gain, bortü lürraldeetan bürütü nahi düen hainbat mehategi, ur-tegi edo turisma saileko xedeak salatzen dira. Manifestüa ho-nartürik izan da eta igaran astele-henean Pariseko UNESCOko ordezkaritzari eman deioe. Bestalde, aho batez Jean Las-salle depütatüa berriz haütatürik izan da, Mündüko Bortüetako Popülüen alkarteko lehendakari kargüan.

Xenda alkartea leküz aldatüXenda alkartearen biltzar nausia iragan berri da. Xendak urteko lanak presentatü dütü : adineta-ko jenteer eta familier bürüz era-man düen lan güziak, informazio bilküra antolatzez, egünkari bat lagüntzaileer zabaltzez, jenteak beren artean algar kürütxaraztez eta adinetako jenteer bürüzko gaüzen antolatzez. Aktibitate-tan, orekaren hobetzeko tailerak proposatü dütü eta hobeki xa-hartzeko aholküak ekarri dütü. Xendako lagüntzale zonbait adinetako jenteen etxerat joan dira aste oroz bisita egitera. Berritarzünetan, Xenda alkartea egongiaz kanbiatü da seteme-raren 22tik harat. “Clos des do-minicaines”, leheneko komen-tüalara joan da. Egongia berria H.A.D (Hospitalisation à domi-cile) alkartearekin partekatzen dü. Bestalde, komünikazioaren azkartzeko eta osagarri saileko arrenküren aipatzeko, Xendak

hilabeteko irrati emanaldi bat egin nahi dü. Beste ürratsetan, Xendak “Jakile” izan nahi dü. Egün oroztako bizian adinetako jentek ezagützen dütüen trabak jakin nahi dütü. «Jakile» izatez, trabak konpontü nahi dütü be-harrüner hobeki ihardesteko.

Xiberoko erreken kalitatea aztertürik«Departamentüko Hurzainak» edo «Office National de l’ Eau et des Milieux Aquatiques»ko kideek, Mendikotako Ühaitz bazterrean, arrainak ikertü dütüe. Arrainak biribilkatü

ondoan, sare bati esker bildü dütüe kontatzeko, pezatzeko, neurtzeko eta mota ezbardinen biltzeko. Ikertze lana egin eta, arrainak ühaitzean arrezarri dütüe, arrantzükatzeko izateko gisan. Urte oroz, departamentüko erreka ezbar-dinen üngürüa egiten düe, beti ber leküan konparaketen egiteko.Aurten, Gael Denis, Pariseko «Historio Natüraleko Müseoko» ikerlaria hor günüan, Ühaitzatik Aturri ibaira artino arrain süerte zonbait hor baizik ez beitira atzamaiten : txipa eta talamazoka. Alain Borda hurzainak erran deikünaren araberan, departamentüan Ühaitza da erreka xahüena.

Ossau-Irati sormarkaren bilküra MaulenOssau-Irati sormarkaren bil-tzar nausia aitzin, ohi den bezala, sormakaren familia ezbardinen biltzarrak egin ziren igaran astean. Etxe gazna egileen jünta astelehenean egin zen Mauleko Ansoenean. Biltzarrak, aipagei andana baten eztabadatzeko parada eman dü, hala nola, sormarka zertan den, bazkatzeko manerak, sormarkaren ükeiteko bete behar berriak, edo merkatüetan gazna arrasalzaleekin dütüen arrenkürak. Etxe gazna egileen ikusmoldea ekarriko da, Ossau-Irati sormarkaren biltzar nausian, ürrietaren 28an ostegünarekin Aretan arrestiriko 14etan.

(Xiberoko Botzatik bilduak)

Auñamendiren ibilaldia – Urri-aren 3an iragan da Auñamen-diren 38garren ibilaldi neurtua, 150 bat oinezkorekin, herritar multxo bat barne, hiru bidexka desberdinetan, 15 km, 20 km eta 27 km-takoak, bakotxean guti edo aski 50 lagun. 22 bo-londresek kudeatu duten eguna aro ederraz iragan da, gain ho-rietan haize puska bat balinba-zen ere. A, zer atsegina bidexka horietan, Zerkanbiden barna, I tsusiko peñetatik Irazelaiko xen-dran behera jautsiz Itsusikobor-darat, eta gero Sumusenborda eta Bidegorrietatik harat, Iparla kaskorat xendra zut bat iganez ! Herrirat itzultzean, mendizale

guziek trinketa ondoko gelan zutela Auñamendikoek prestatu-tako bazkari atsegingarria ! Hel-duden urtean Banka/Aldudeko inguruetan iraganen omen da Auñamendiren 39garren ibilaldi neurtua, 2012an aldiz berriz Bi-darrain, 40 urteak ospatuz.Jean Pierre Irissarry – Kalifor-nian zendu den Osiarteko Jean Pierre Irissarryren oroitmenez, meza emana izanen da urriaren 23an, larunbat aratsean (20:00), Bidarraiko elizan. Gazterik joana zen Ameriketara eta 60 urtez bizi izan da hau, noiztenka bisi-taz etortzen zela hunarat. Segur herritar ainitzek nahiko dutela haren oroitzapena ohoratu !

bidarrai

Omore onean iragaiten den ibilaldia

IkusgarriHelduden igandean 24ean ara-tsaldeko 5etan Fred Fort eta Maxence Fermine-n ikusgarri bat emana izanen da Heraitzeko santa Katalina kaperan. Musika tresna ezberdinekin lagundurik ikusgarri hori, ‘’Neige’’ deitua, moldatua izan da Maxence Fer-mine-k idatzi izen bereko elebe-rri batetarik. Ongi etorri hobe-rena egina da deneri.

BrikabrakHeldu zaigun asteburu huntan 23 eta 24ean «brik à brak» handi bat antolatua da Bilguneko sa-lan goizeko 9etarik aratsaldeko 7ak arte. Hortik aterako den irabazia joanen da Integrazio Batzordearen alde. Xehetasun gehiagorentzat deitu Intza La-beguerie 06 20 87 43 16 edo e-mailez: [email protected] . Hemen ere deneri ongi etorria.

uztaritze

Izturitze RandoJoan den igandeko ibilaldiek ukan dute arrakasta gaitza, 300bat parte hartzaile izan dira, 132 oihaneko pirripitaz eta 170bat oinezko, ez baita guti. Duela bizpahiru urte abiatu

Izturitzeko ibilaldien fama hobetuz doa. Erran behar da aroa ere aldekoa zela, freskoa eta euririk gabe. Gisa hortan denek atseginekin egin dute beren itzulia.

izturitze

9

Page 10: Herria 3077

Herriz Herri

OrtzaizeHeriotzeBere azken egoitzarat segitu dugu Mokarteko Jean Noel Aguerre; 93 urtetan zendu da. Ehorzketako elizkizunak,

joanden ortziralean, Ortzaizeko elizan iragan dira. Gure doluminak eskaintzen ditugu haren familiari.

Bi egunez, Biper-Besta

Bi egunez Biper-Besta izanen da. Larunbatean eta igandean, urriak 23 eta 24. Bi egun horie-tan, biperra salgai bixtan da bai-nan ere beste ekoizpen asko eta asko. Larunbatean, aratsaldeko 5-etan, Michel Tellechea kan-tari. 7-etan, merkatu estalian, zintzur bustitzea eta afaria. Igan-dean, goizeko 10-etan, meza na-gusia, herriko kantorearekin, eta

biperren benedikatzea. Ondotik, jauregi sahetsean, biper-kofra-diaren biltzar nagusia eta oho-rezko kide batzuen omentzea. Bai eta sarien e maitea, Biper-Saria alde batetik, eta “biper-jaun” saria bestetik. Gero, ba-zkaria herriko jatetxe guzietan. Aratsaldean, «banda» delakoen ibilaldiak, Santa Maria taldearen kontzertua, pilota partida eta Xuberoko dantzak.

ezpeleta

Marixoxe eta Christophe-n

ezteiendakoAirea : Zazpiak oihal batetik

2010-eko urriaren 16a

Marixoxe ta Christophe zuentzat Nahi gero bat sendoa

Zuen artean beti maitasunLeiala eta zintzoa

Bi lili eder dira juntatzenHartuz lekuko Jainkoa

Batasun horri ezkontzak dioUzten dizdira goxoa

Baratze hortan landu behar daOraina eta geroa

Hemendik goiti zuen esku daZorionaren gakoa

Christophe laguna guretako daGizon bihotz haundikoa

Oi zoin ixila, zoin den umilaEta beti hitzekoa

Pilotan, berdin euskararentzatBorrokatzeko gogoa

Zuen fruituek, har dezatela Aita ta amen ildoa

A.A.(Itsasuko Christophe

eta Kanboko Marixoxe-ri)

senpereXorte lagunak – 1950eko ur-tean sortu Senpertarrek elgarre-taratze bat eginen dute beren 60 urteen karietarat. Elgarretaratze hori eginen da hazilaren 27an Amotzen Mendionde ostatuan apairu baten inguruan. Hor go-mit dire urte hortan sortu he-rritar guziak, bizi diten herrian edo berdin herriz kanpo. Bai eta ere bertzetan sortua izana gatik orai gure herrian bizi di-ren klasa hortako xorte lagunak. Horri buruz izenak hartuko ditu Paxkal Haroçarenek. Zoinak emanen baititu egun hortako tenore eta xehetasunak. Huna Paxkalen telefonaren zenbakia : 0559541854Pilotaz – Ganden larunbatean Arbonan egin den Bil Tokiko lehiaketaren finala nahi dut ai-patu. Bixtan da final hori aipa-tua izanen dela kazeta askotan. Bainan arraro gertatzen den bezala final hortako lau pleka-rietarik hiru gure herritarrak zi-ren. Pantxo Valencia eta Eneko Bessonartek irabazi dute bertze herritar Olivier Haroçareneri zoi-na ari baitzen Fabien Itoizekin. Final hortarat heltzeko bi pare horiek garaituak zituzten zon-beit pare aski gotorrak. Partida hortan gure bi gazteek aitzinean zituzten bi pilotari arras joko-tsuak eta axeri xaharren malezia guziak ezagutzen dituztenak.

Bainan gureek erakutsi dute badutela gaztetasunaren karra eta pilotako jeinu ederra eta el-garrekin pare bat guziz ederra egiten dutela. Zinez atsegin egin dautate. Zeren badu 20 urte itzu-lixerik biak beren pilotak eskuan lehen urratsen egiten ikusi izan ditudala. Ohore beraz Pantxo eta Eneko eta ere goresmenak galtzaileeri finalerat heldurik.Beti pilota mailean – Salatu behar dut gauzak aski ongi ja-kin eskasean egin berri ditudan bi petto. Bat, Munduko xapelgo horietan agertu nuen nola Jean Michel Mendy hautatua izan zen ezker paretako gure plekarien kudeatzaile. Erran behar dut Jean Michel egiazki hor zela bainan birazkako pareentzat. Eta geroztik jakin dutana horren anaia Jean Bernard ere hautatua zela baina hau buruz burukarien kudeatzaile. Emaitzak zer izan diren badakigu baina iduritzen zaut bi anaiek hartu berria duten kargua segituz geroari buruz zerbeit kanbia ditakela. Biga rren pettoa, udako pilotariek Aste Handian xapeldun izan dugun talde hortarik eta erreboteko plekari guzien artean gure he-rritar eta hor botari egiten zuen Didier Lacroix hautatua izan da aurtengo « Plaza gizona ». Ohore Didieri bai eta ere horren lagun xapelduneri.

HeletaGaixo Otaba – Buruari hazka ari zen gure gizona mahats despullan, ondo baten aitzinean, eskuineko aihenak besteak bezala egina zuen, bainan ezkerreko horrek dako kezka emaiten, ondoko botoina ahul aire, hori behar dakota kendu ala urrunagoko azkar hura, xuxenez hurbileko horri behar diot utzi, aitak hola erakutsia baitaut, mahastia hoin azkar bada, beti untsa ibilia izan delakoan eta despullatze lanak inporta zuela errana zion aitak eta segur aitak ere aitatxitarik ikasia zukeela, beraz ondokoa utziko diot, bestela urruntzearekin flakatuko baita eta gainera beste urteko aihen gaia hantxe harat eskapatua.

Gaixo Otaba, Besteberriren espos suharraBortxatua kaprizaz berexteraFuera igande batetik besteraHor bil dezakezu bihotz juandura

J.P.C.

Eriak – Joan jinka baditugu eritegietan, Jean Paul Duhart Uhaldaikoa operaturik sartua, Jean Pierre Etcheverry Kontzolokua orai han. Gure goraintziak eta laster senda zaizte.

Mezak – Larunbat aratsean 7 orenetan Iholdin, igandean 9 orenetan Armendaritzen, 11 orenetan Heletan, Xipri 50 urte apez.

Herritarra

luhusoDolu – Joanden ortzegunean gure eliza bete-betea egin da, Leon Saldumbide, Xantxotegiko nagusi xaharrari azken agurra egiteko. 80 urte zituen eta ba-zuen 29 urte elbarrituen kadera batean zagola laborantxako ixtri-pu baten ondorioz. Ixil ixila jasan du ezinbertze izigarri hori, etxe-koez gain gainetik artatua eta in-guratua. Gure dolumin bizienak

familia guziari eta Leon-ek kausi dezala orai zorion osoa.

Sortze – Aspaldi ez zen izan Luhuson berean sortzerik (Baio-narat joan gabe). Huna beraz muttiko ttipi bat sortu dela Mer-kapide-Arribillaga bere aitamen ohantzean. Zorionak aitameri, eta bizi uros bat Kemen ttipiari !

Ohoratze - Duela zonbeit egun herriko erretira etxean Janpiarre Franchisteguy Ithu-rriotxekoak izan du ohorezko ageri bat gerlari ohien minix-teritzak helarazirik gerla den-boran egin engaiamenduen oroitgarri. Beñat Cachenaut auzapeza izan zaio horren ere-maiten, guziz hunkitua, miles-ker bero bat erantzun dio, ha-lere bere boz ozenarekin kan-tatu du soldado denboran ikasi « C’est nous les africains ». Kantari iholdiarrak hor ziren, hi-labetero jiten diren bezala jinak airostasun doi baten ekartzera. Karia hortara denek zintzurrak busti ondoan ohar tzekoa zen denak airoiskiago ari zirela. Goraintzi guzieri. J.P.C.

iholdi

Beñat Cachenaut Auzapeza eta Janpiarre Franchisteguy

baigorri

Pilota - Igande huntan hasiko da Zaharrer-Segi eta E.P.B.ek antolatu 2010eko Herriarena trofeoa. Aratsaldean, 16.30tan, lehen kanporaketa : Ibarrola eta Lambert – Alfaro eta Ezcurra-ren kontra. Hemen ditugu Ibarrola eta Ezcurra jazko irabazdunak bat bertzearen kontra. 17.30tan, bigarren kanporaketa : Bielle eta Harismendy – Inchauspé eta Oçafrain-en kontra. Irabazdu-nek, finalerdiak jokatuko dituzte azaroaren 7an. Mail huntako pi-lotariak ez ditugu ardura ikusten

gure xoko huntan, beraz hiru igandez, hemengo pilotazaleek izanen dugu heieri beha egoite-ko parada ederra.Errugbia - Garaziko zelaian jo-katu du U.S. Nafarroak, Bizanos multxoko lehenaren kontra eta galdu 13 – 19.Parropiatik - Artzain ona eta Jondoni Jakobe parropietako berrogoita bost gazte konfirma-tuak izanen dira igande goizean Irisarrin. Ondorioz, igande goiz huntan Baigorrin 9.00tan izanen da meza nagusia.

10

Page 11: Herria 3077

Herriz Herri

Aste kulturala bukatu da

Orokorki jende ainitzek parte hartu dute, Eihartzea kultur etxeak antolatzen zuen zor-tzigarren aste kultural hortan. Astea, aitzineko larunbatean bukatu da, lehenik 10ak eta erdietan izan den Jamattit Di rrassar herritar kasetalariaren mintzaldi ederrarekin. « Han eta Hemen » zuen gaia eta jendeari osoki gustatu zaio. Erran behar da eleketari pollita eta biziduna dela Jamattit, demendreneko gertakaria, badaki hitz ederrez apaintzen eta nolaz ez, gaurko gai haundi eta zabal huntan.

Aratsaldean bazen Hazparneko historiaz ‘pista joko bat’ karrike-tan, bainan hunek zorigai tzez ez du aroa alde ukan eta jende guti baizik ez da etorri. Joko hau laster berriz antolatua izanen da herriko ikastegiekin, hauetarik zenbeitek galdea egina baitute jadanik. Mendeala gelan za-gon zinezko bukaera, txalaparta kontzertu miresgarri batekin. Igor Otxoa eta Harkaitz Marti-nez txalapartan, Mixel Ducau eta Iñigo Egia musikari eta kan-taria Aziza Brahim Aljerianoa, ikusgarri gaitza eskaini dute Ha-zparnen, jendeak xutik txalotu ditu kontzertu horren azken mu-sikaldian. Talde hortako bi txala-partariek munduan barna pidaia bat egin ondoan, toki askotako soinu eta kantu bildu dituzte, hauek beren musikari uztartuz ikusgarri berri bat eraiki dute, ikustekoa dena. Kontzertu den-bora guzian filma bat erakutsia da Japonia, India ala Saharako bortuko jendeen bizimoldea eta musika aipatzen duena. Bi euskaldunek beren txalaparta-

rekin tokian tokiko kulturari josiz asmatu dute ikusgarria eta Ha-zparnen, beren ohidurari segit-zeko tokiko kantari eta musikari batekin bukatu dute emanaldia. Hau zen Beñadin Lohiague, Benito Lertxundi abeslariaren ‘Sasi intelektuala » kantatu duen elizaberritar artista gaztea.

Elgarretaratze34 eta 35 klasakoak diren gu-ziak gomit dira beren lagune-kin, Berria ostatuan izanen den elgarretaratze bazkarirat. Pesta hau urriaren 23 an izanen da la-runbat eguerdiarekin. Hitzordua 11-k eta erdietan finkatua da. Gomita bereziak helaraziak dira gehieneri bainan nehor ez da-dien ahantzia izan egina da dei hau. Egun hortan parte har tzeko deitu behar da Berria jantoki-rat telefona zenbaki huntarat : 05-59-29-11-10.

Giro oneanHazparneko suhiltzaile andana bat juntatu da ofizio huntan ari-

turik erretreta hartua duten bat-zuekin, jandarme zenbeit eta Azpeitiako suhil tzaileekin, pes-ta egun goxo baten iragaiteko. Elizaberri Erreluko kaskoan bildu dira duela zenbeit egun, goiza birletan iragan ondoan, zikiro bat jan dute eguerditan. Giro alegera eta pesta egun ede rra ukan dute Bittor Lo-hiague adixkidearen gune ezin ederragoan.

EstreinaPedrito Choribit hazpandar mar-golari eta xixelkariaren erakus-keta badoa aitzina. Juanden ortzirale aratsean egin da hunen estreina eta 50 bat ikusliar etorri dira karia hortarat Hazparneko erakustokiko gelarat. Herriko etxeak antolatzen zuen estreina hau herriko semearen omenez. Axun margolariaren alarguna etorria zen, Yven Wright bere gaurko senarrarekin eta hunen alaba Melisa andere gaz-tearekin.Patxi Arotçarena kulturaz eta euskaraz arduratzen den au-

Hazparne

Erakusketaren estreinan jende ainitz.

zapezordeak egin diote ongi etorria. Artixtaren ekintza nasa-iak goretsi ditu, hauetarik asma ditaike zer gizon argia zen Pe-drito, osoki euskalduna. Oraino

helduden igande arte iraunen du erakusketa horrek, zenbeit ma rrazki eta margo gehiago ikusten ahal dira aste huntan. J.A.

Suhiltzaileak elgarretaratu dira zikiro baten inguruan.

irisarri

Urri hastapen huntan iragan zauku Irisartarrak pilota batasu-naren biltzar nagusia. Urte guziz aberatsa, emaitza arras onak gure herriko pilotarientzat. J. Mi-chel Guichandut lehendakariak-pilotari eta pilotako arduradunak eskertu ditu, urtean zehar da-ramaten lanarentzat. Aurtengo berrikuntzetan, «Loisirs» deitu-tako lizentziaren sortzea, doi bat egina lehiaketetan parte har-tzaileentzat, eta xitoentzat xapel-goaren ordez elgarretaratzeetan parte hartzea. Beraz emaitzak arras onak gure pilotari ga-zteentzat, xitoak (Sissoko-Oillar-buru) trinketean eta gaztetxoak (Indaburu-Poutcou Hourcade) plaza laxoan Union-Basque xa-pelgoaren finaletan eta gure gazteak (Bereterbide-Guichan-dut) Frantziako xapeldun trinke-tean eta Euskal Herrikoan plaza laxoan. Ahantzi gabe gure ba-tasuneko bi pilotarik (Roger eta Brigitte Etchevers anai-arrebek) parte hartu dutela Munduko xa-

pelgoetan Biarnoan. Orroitarazia izan da ere udako lehiaketen lekua Irisarriko herriko plazan. Nesketan, 35 bat jokolari beti serioski ari. Ttipiagoetan, oste-gun aratsaldez, C. Heguy herri elkargoko kirol langileak 15 bat haurreri pilotako lehen urratsak erakasten die. Biltzar nagusi hor-tan ere, eskertuak izan dira he-rriko eta auzoko Herriko-Etxeak beren diru laguntzarentzat eta halaber Irisarriko ofizaleak. Eta bururatzeko huna palantxako finalen berri Joko-Berrin. Ande-reetan: Arotcarena-Argain 50, Etchepare-Etchemendy 35.3’mailan gizonetan : Barhenne-Biscay 50, Narbaitz-Lucu 32.2’ mailan Goity-Arbeletche 50, Mirande-Cachenaut 41.1’ mailan Moutrousteguy-Irastor-za 50, Darrieumerlou-Arricau 21.Plaza-gizon saria Mazain-Al-berro pareari!Beñat Bordagaray arduradunak bihotzez eskertzen ditu sari emai leak.

Andereen finala: irabazdunak, Beñat Bordagaray, galtzaleak.

Biltzar nagusia eta palantxako finalak

11

Page 12: Herria 3077

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

SCI BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats

15 rue Perpère - 64100 BAYONNETél : 05 59 31 21 21 / Fax : 05 59 31 21 29

«ALGART»Société à responsabilité limitée

au capital de 1.000 eurosSiège social : 22 Le Forum

64100 BAYONNERCS BAYONNE B 451 627 152

L’ Assemblée Générale Extraordinaire a décidé, en date du 24 Septembre 2010 et à compter de cette date, la dissolution an-ticipée de la Société et sa mise en liquida-tion amiable sous le régime conventionnel dans les conditions prévues par les statuts et les délibérations de ladite assemblée.

Elle a nommé comme liquidateur Monsieur Michel JUDDE, pour toute la durée de la liquidation, avec les pouvoirs les plus étendus tels que déterminés par la loi et les statuts pour procéder aux opéra-tions de liquidation, réaliser l’actif, acquit-ter le passif, et l’a autorisé à continuer les affaires en cours et à en engager de nou-velles pour les besoins de la liquidation.

Le siège de la liquidation est fixé à BAYONNE (64100) - 22 Le Forum. C’est à cette adresse que la correspondance devra être envoyée et que les actes et do-cuments concernant la liquidation devront être notifiés.

Pour avis. Le Liquidateur

FLEUR D’EAUSOCIETE A RESPONSABILITE LIMITEE

AU CAPITAL DE 7 500 EUROSSIEGE SOCIAL :

11 RUE JACQUES LAFITTE64100 BAYONNE

(PYRENEES ATLANTIQUES)509193355 RCS BAYONNE

AVIS DE PUBLICITE LEGALE

D’un procés-verbal d’assemblée générale extraordinaire du 30 septembre 2010, il résulte que :

-Les associés, statuant dans le cadre des dispositions de l’article L. 223-42 du Code de commerce, ont décidé de ne pas dissoudre la société.

Dépôt légal au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.

Pour avis,le représentant légal

Elizen Arteko Biblia euskara batuan agertu zen 1994an. Biblia lapurtarrez ere argitaratua izan da. Parropietako apezetxetan edo Belokeko liburudendan galdegin daiteke.Biblia hau interneten sartua da. Diosesako webgunean irakurtzen ahal da, bai eta ere esteka hunen bidez :http://amarauna.org/biblia/Lapurtarrezko Biblia hunek erabil-sistema bat badu. Horren bidez edozoin liburu, kapitulu, bertset edo hitz, laster aurki daiteke. Irakurlea gida batek lagunduko du urratsez urrats. Lehen orrialdean gida horri dei egiten ahal zaio begi urdin baten gainean klik eginez. Errexa, ernea, atsegina.

Biblia lapurtarrez interneten

Jon Cazenave

HERRI IXILEAN

erakusketa

Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Getxophoto-ren zuzendaritzapean, ‘’Herri ixilean’’ Jon Cazenave donos-tiar argazkilariaren erakus-keta berria antolatu dute. Getxon urriaren 14ean hasi den «Iparra galdu gabe!» kulturaldian estreinatu da. Gehiago jakin www.eke.org, Euskal kultur erakundearen atarian.

« abere migrazioak » erakusketa antsoteko zelaianUrri erditan idekirik, urtarrilaren 30eraino zabalduko da « Abere migrazioak » erakusketa berria Antsoteko zelaian, Baionan, natur historiaren museoan. Xori, arrain, orein eta bertze, bisitariak ikasiko du zergatik eta nola migratzen duten abere horiek, milaka kilo-metro eginez batzutan… Erakus-keta idekia da asteartetik ostiralera (13:30-17:00) eta larunbat-igande-tan (11:00-12:30 / 13:30-17:00).Erakusketari datxikola, bi mintzal-di eskainiko dira Glain auzoaldeko Elkartetxean : azaroaren 3an, as-teazkenez (18:30), “Arrainen mi-grazioa Euskal Herrian eta Gaskoi-niako golkoan”, eta abendoaren 8an, asteazkenez (18:30), “Xori migratzaileak”, sartzea urririk.

elbren bestarat ongi etorri irulegin

amnistiaren eguna

Aurtengo ELB sindikataren bes-ta Irulegiko Denen Etxean iraga-nen da igandean, urriaren 24an. Baigorriko laborariek antolatu egunaldia gozatzen ahalko da eguerditik goiti, aperitifa eta ba-zkariarekin. Lekuko ekoizpene-kin eta laborariek berek prestatu etxe bazkaria jastatzeko gai iza-nen da : amua rrain fileta, atzarki saltsa, gasna, etxe bixkotxa, kafe eta arno. Bazkaria 15 eu-rotan finkatua da. Aratsaldean

kantariek eta Kiki Bordatxok animatuko dituzte bazterrak. Aratsean afaria izanen da ere. ELBko laborariek eta gazteek partikulazki beste hitzordu bat dute ostiral arats huntan. ELBko Gazte Taldeak gaztaina gaua antolatzen du Donaixtiko Bota Gaztetxean. Gaualdia musikan segituko da. Laborari eta lagun guziak ongi etorriak dira aste-buru huntako bi hitzordu horie-tarat.

Urriaren 24ean, igandez, os-patuko da Amnistiaren Eguna Makea Mindegian, Errepresioa-ren Kontrako Batzordeak eta Ahaideak elkarteak antolaturik. Eguerditan, aperitifa eta bazka-ria, txarangak alaitzaile. Arrat-saldean mitin handia, besteak

beste Gilles Simeoni, Yvan Co-lonna-ren abokatarekin. Arrat-sean, Zezena taldearen kontzer-tua, ondotik dantzaldia Holako-rekin. Oroitarazia da ere urriaren 22an iraganen dela Baionako IUT-an Autonomia Eraiki-ren fo-rua.

J-b Hiriart-urruty omendua baionanJ-B Hiriart-Urruty Hazpandarra fama handiko matematika era-kaslea da hor gaindi, bereziki Tolosako Paul-Sabatier uniber-tsitatean. Hiru egunez segidan, helduden aste hortan, urriak 25, 26 eta 27, bere adixkide eta eza-gunek omenaldi bat eskainiko diote Baionako IUT ikastegian. Batzorde berezi bat muntatua izana da sail horri buruz. Orota-

rat, hogoi bat erakasle, ikerle eta jakintsun mintzatuko dira kolo-kio horren karietarat. Badakigu bestalde J-B Hiriart-Urruty zoin atxikia dagon Euskal-Herriari, bereziki Hazparneko alde horri, zoin atxikia ere gure euskarari eta gure kulturari. Har ditzala oraidanik gure goresmenik be-roenak. Ez ditu segurki eba-tsiak!

Zoe Bray-ren begi kliska

Hil ondotik, bizia

12

Page 13: Herria 3077

telebixta leihotik

asteburukO HitzOrduak

Bahituak : Hamar hilabeteak hurbiltzen ari dira eta beti bahiturik daude bi frantses kasetariak beren Afganistar hiru lagunekin. Hala-ber Mali herrialdeko bazterretan nonbait bizi dira Aljeriako Al Qai-dak bahitu dituenak. Noiz gertatuko da haien guzien libratzea.Irri eta nigar : Txileko basamortuan zauden 1200 kasetari beren irrati eta telebixta tresnekin, beha noiz lurpetik jalgiko ziren 69 egu-nez lurperatuak izan ziren gizonak. Urriaren 13a, zer egun ederra! Zorion irriak, zorion nigarrak, irri eta nigar gizonen eta emazteen artean. Nola egon deus senditu gabe holako mirakulu baten aitzi-nean.Ez dakit behar den mirakulu gisa hartu holako gertakaria. Emeki emeki, bat bertzearen ondotik argira etorri dira 33 gizonak eta, be-rehala, irrati eta telebixtei esker mundu guziak jakin du salbatuak zirela denak betaurre beltzez apaindurik behar baitzuten bixta zain-du, hainbertze denboraz ilunbean egonik.Besarkadak aitamen eta semeen artea, besarkadak ere senar-e-mazteen artean, telebixtek biltzen zituztela argazkiak, Txileko presi-dentak ere bakoitzari emaiten ziola besarkada. Teknologia berria lurpetik jalgitzeko igogailu berezi bati esker. Az-kenik agertu da ilunbeko nagusia, Urzua jauna, merezi baitu jaun izendatzea elkartasunaren zaindari ona izanik denbora guzian.Eskerrak bihurtu dituzte denek, batzu belaunikatu otoitz bat egi-nez. Teknologia berriak, telebixtak bereziki hedatu du berehala berri ona, gehienetan berri txarrak hedatzen dituelarik egunero, gerla, bahitze, hiltze eta bertze... jakiten ditugularik. Nola ez dugu guk ere parte hartuko jende zoriontsu haiekin erranez gu ere alegeratu gire-la berri on horiek entzunik eta ikusirik. Goresmenak denei, ahantzi gabe haien jalgiarazteko jokatu diren guziak.Des racines et des ailes : Joanden asteazkenean Aran deitzen den ibarretik itsasoraino segitu dugu Garona deitzen den ibaia. Ur xirripa lehenik, emeki emeki emendatuz doa. Okzitaniako Tolosan zauden telebixtako kasetariak eta ikusi ahal izan ditugu Tolosak duen altxor miragarria, Capitole deitu antzoki eta udaletxea, Saint Cernin deitzen den eliza erromanikoa. Bi urte han egonik ene gazte denboran, atsegin haundiz berrikusi ditut toki miresgarriak Alliere eta Bareil adixkide zenak nituela gogoan.Gero Marmandeko ingururetako lurretan ibili gira eta azkenean itsa-soratzen den Gironda ibai zabala Bordelen iraganik. Oren pare bat xarmagarria enetzat.Errugbia : Eurokopa dela-eta, Baiona jokatu da Irlandar Connacht-en kontra eta galdu du 16 eta 13. Agileran Ulster irlandar probintzia-ren kontra Miarritzek irabazi du 35 eta 15. J.H.

Ortziralean-Baionan, Elkar dendan (19.30), liburutegiaren 10 urteak. Eta IUT-an (20.00) “Autonomia eta eskumena” forua, Autonomia Eraiki-k antolaturik-Angelun, Barojako zalditegie-tan (20.00), musikaldi berezia, Urban Drum eta Zic Zazou.-Ahetzen, elkarteen gelan (20.30), “Eskimal kabiliarra”-Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), Angel Pazos kantari, Luis Mariano omenduz. Eta Ko-liseoan (21.00) Mexikako kan-tuak eta Kolonbiako dantzak.-Baionan, Luna Negra kabare-tean (20.30), “Encore debout” ikusgarria.-Donaixtin, Bota Gaztetxean, gaztaina gaua musikan, ELBko gazte taldeak antolaturik-Donibane Lohizuneko elizan (20.30) Baionako musika ikaste-giko orkestra nagusia

larunbatean-Baionan, Lakarre plazatik abia-tuz (11.00), Baionan Kantuz.-Izpuran, Bentaberri gelan (17.00) Iparalai koroa, Zurbeltz, Haurrock, Haitiko eskola baten alde-Gabadin, herriko gelan (17.00), Iparraldeko bertsulari xapelketa-ren bigarren finalaurrekoa.-Azkaine Jauregian (17.00), Fandangoa dantza ikusgarria, Elirale konpainiak eskainia Ku-kai taldearekin.-Miarritzen, geltoki xaharrean

(18.00), Boris Godounov, New-York hiriko antzoki nagusitik xuxenean. -Itsasuko elizan (21.00), “Sakra-tua” ikusgarria.-Ezpeletako elizan (21.00) Ar-gileak koroa-Angelun, kukuso merkatua Quintaou plazan.-Ziburun, Kurutze-Gorri auzoaldeko besta. Afaria, A rrantzaleak eta Esperantza taldeekin.

igandean-Irulegin, Denen Etxean, ELB-ren besta-Saran, San inazioko lepoan, roller eta skate eguna-Donoztiriko arrabesta.-Makean, Amnistiaren Eguna-Uztaritzen, Santa Katalina ka-peran (17.00), Fred Fort eta Maxence Fermine-n “Neige” musikaldia-Miarritzen, Koliseo gelan (18.00), gitarra kontzertua San-chez anaiekin.-Bastidan, kermeza.

asteburuan-Ezpeletan, larunbatean eta igandean, Biper-Besta-Miarritzen, larunbatean eta igandean, Txokolatearen besta-Uztaritzen, Bilgune salan, Bri-kabrak, Integrazio Batzordearen alde-Altzumartan, herriko bestak. Bestak ere Urdiñarbeko Garaibi auzoaldean

Bazen mugi-mendu joan den aste hor-tan Marengo karrikan, Baio-nan, zernahi jende bildurik. K u r i o s t a t e z h u r b i l d u r i k , k o n t u r a t u gira Nicolas Herdt zine-gile frantsesa “Amoureuse” izeneko filma egiten ari zela. Irailaren h a s t a p e n a z geroz, Parisen lehenik eta Eus-kal Herrian gero ontzen duen filma, Jean-Hugues Anglade eta Julie Gayet aktore nagusi gisa, aktore arruntetan eus-kaldun batzu ere, hala nola ezagutu dugun Bidarraitar bat. Politiko-polizial filma : Iona, sortzez Euskalduna, Pariseko egunkari handi bateko kaze-tari izanki, aspaldiko adiskide

baten elgarrizketatzen ari da ; elgarrizketa denboran haatik, ezezagun batek tiroz erahiltzen du adiskide hori, hau ETAko kide ohia izanki. Martial Verdier polizgizona da inkestaz ardu-ratzen, Martial eta Ionaren arte-ko amodio eta traizio ixtorioek dena korapilatzen dutela... Ondoko hilabetetan telebistan agertu beharra den filma.

“Amoureuse” filma

Baionako Euskal Erakustegia (ezkerrean) polizetxe bi-lakatua filmaren beharrentzat...

Petto Olhagaray apezak, zendu ai-tzin, nahi izan zuen bere bizi ibilbi-dearen kondakizun bizia utzi bere ama-hizkuntzan. Lapurdi Irratiak 2005an grabatu zuen haren lekuko-tasuna. 30 minuta inguruko zatitan ba-natu du lekukotasun hori, eta irrati bidez zabaldua izanen da hainbat zatitan.

Lehen zatia zabal-dua izanen da urria-ren 24ean, igandez, 20.15 orenetan; u rriaren 27an, as-teazkenez, 14 ore-netan eta 20.15 ore-netan ; eta urriaren 29an, ostiralez, 14 orenetan eta 20.15 orenetan.Segidako zatiak za-balduak izanen dira ondoko asteetan, egun eta tenore be-retan.

PettO OlHaGaraY aPezareN lekukOtasuNa

Foro bat eskumen politikoez autonomia eraiki elkartearekin«Autonomia eraiki» elkarteak foro bat, erran nahi baita ezta-baida ireki bat pentsatzen du antolatzea ostiral arrats hone-tan. Eztabaida horren hasteko eta hazteko, Korsikako, hego Euskal Herriko eta Kataluniako esperientzia politikoen eragileei emanen diete hitza antola-tzaileek ; Korsikatik hor izanen da Gilles Simeoni (Femu A Cor-sica), Kataluniatik Joan Ridaura

(ERC) eta Sabin Intxaurraga (EA). Bigarren partean galde/arrapostu zehatzen jokoan sar-tuko dira hemengo hainbat era-gile : Max Brisson (UMP), Chris-tophe Martin (PS), Aliz Leizia-gezahar (berdea) eta Alain Iriart (AB). Hitzordua proposatua da urriaren hogeitabian, ostiral a rratseko zortzitan, Baionako IUT gelan.

biarritzeko MediatekanUrriaren 30ean, larunbata (14:30-16:00), Bernardo Atxagaren « Euskal behi baten memoriak » du landuko Biarritzeko euskarazko irakurketa taldeak. Publikoari idekia.

13

Page 14: Herria 3077

HaN eta HeMeN

Zezenketak ez dira sinesten duzuen bezala, kolore batzu, musika, hor izai-tea pozik den zezen baten inguruan urrats dantzak. Zezenketa, ez da tra-dizio bat, geografikoki mugatua den ohitura bat baizik ez da, 18 ga rren mendean sortua dena, gerlati eta mi-litar arrazoibideendako. Zezenketa, belarjale baten torturaren ikuskizuna da bere hiltzea arte, irri eta oleen ar-tean. Ikusgarri nazkagarri hori posible da, Españan, Frantzian bezala, diru publikoz lagundua… Dirulaguntza horiek, egiazki, zergadunak pagatzen duen dirutik jatortzen dira, barbaria horren aurka baldin bada ere.

Zezen hiri ainitzetan, zezentokiaren sartzea eskainia da 15 urte baino gutiago duten haurrentzat. Adin ho-netan, sentikortasuna azkarra da eta moralezko baloreak eraikitzen ari dira. Tauromakia eskoletan, haurreri ikas-ten diete aratxeen torturatzea, heien malkoeri kasu egin gabe. Baionako herriko etxeak ez digu sekulan zehas-tasunik eman kondueri buruz. Sud Ouest egunkariari esker, badakigu adibidez, 2009 urtean, Tauromakia akitibitateen defizitoa 40 000 eurokoa izan dela eta 2010 urtean, 92.000 eu-rokoa. Zaila da Grenet jaunarentzat diru hori zergadunei hartua dela aitor-tzea.

Duela zenbait urte, Olivier Barachart, Baionako zezentokiaren zuzendariak aitortu zuen zezenketa ezin defendi-tuzko pratika bat zela. Publikoaren informazio eta ohituren aldaketek erre bolta bat sortarazi dute, munduan zehar gorroto horren aurka.

Españan, Kanariak eta Kataluniak deia debekatu dute. Frantzian, deputatu batzuek lege proposamen bat aitzi-natu dute 2010eko uztailean : Muriel-Marland-Militellok (UMP) eta Gene-vière Gaillard-ek (PS).

Lobby-ak antolatzen dira. Laguntza eman, gure petizioa izenpetu ezazue. Gure borroka abereentzat sustenga ezazue. Humanista borroka bat da baita ere. 50.000 izenpetzaileekin eta Euskal Herriko 205 pertsonalitateekin batu zaitezte (heien artean Mixel Be-rhocoirigoin, Peio Serbielle, Xalbador eta Ihidoy, Aire Ahizpak, hautetsi batzu eta bertze).

Itziar PinatCRAC Europaren kidewww.anticorrida.com/

Tortura ez da kultura !

Aitzineko igandean 70 bat kantuzale bildu dira Senpere -Larraldean, gure euskal gi-zartearen kultural funtsetan ditugun kantu zahar paregabeeri hats berri bat emateko. Ikustekoa eta entzutekoa zen, izan gazte, izan erretiratu, nola eta zer kemenarekin ohoratuak izan diren, hor, gure aitzinekoek asmatu aire eta erranak. Bazkari bat hauta, Frantxua eta Ma-ddik moldatua, ‘Artxeloak’ taldekoek zerbitzatua. Deneri kantatzeko enbaia sustatzeko eta zintzurrak idekitzeko, “Kosteletak errerik, birikak egosirik, ogia muflerik, arnoa gozorik, hor ez zen deus eskasik…”

Ohi den bezala, esperientzia dutenak hasi ziren abesten, Peio Minaberri, Gabi Fagoa-ga, Janpier Soudre eta bereziki, haren boz ozen paregabearekin, Fifin Billon-Zamo-ra. Haukien ondotik, beste guzien bozak laister elgarri lotu dira, kantuzko soka luze bat, gaua arte luzatzeko. Gehienak aho-hots hutsez eta besteak Xarlex Sabarotzen akordeoia eta Martxel Brave-n gitarraren musikarekin lagunduak, nork ote daki ma-

hainean zonbat kantu eman diren ? Denen gainetik zortzigarren “Kantu zahar egun” hau berezia izan da, zeren lehen al-dikotz ikusi baita belaunaldi berri bat lotzen deplauki eta nahimen aditu batekin, euskal kantu herrikoiak duen altxorrari. Talde batek, Eneko Bessonart eta Sebastien Etxeberri-ren inguruan, ereman baitu egunaren egitu-ratze osoa, hori geroari pentsatuz, ez dirudi gauza ttikia dela ! Ikusiz gainera bi kantari multxo, “Senperen kantuz” eta “Artxeloak”, azken denbora hautan Senpereko herrian sortu direla ! Etorkizunari begira, aipa dezagun ere “Ox-tikenekoak” elkarteak argitaratuko duen “XIX garren mendeko kantu ahantziak” bilduma. Liburu hortan, Musumigeleneko Martzel Arribillaga zenak kaier batean zauzkan 1900 inguruko kantu galdu ba-tzuren testuak, abendo aldera aurkitu behar gintuzke.Egun bat ederra eta aberatsa, liburu berri bat, bi kantari talde, “Kantu zaharrek” oraino luzaz gure artean bide on egin dagigutela !

A. Z.

Kantu zaharren etorkizuna

Agur bero bat adiskideak ! Urriaren hamarreanGaur zortzigarren kantu eguna, gaude omore onean Euskal mintzaira susta dezagun gure ahalen heineanEgun goxo bat iraganez Amotzeko Larraldean !

Egun berezi hunen begira aspaldian baiginaudenOrai, helduak garenaz geroz, har dezakegu atseden Probintzietan jakin bezate zer giroa dugun hemenEgundainotik aire zaharrak kantatzen dira Senperen !

Bozkarioa heda dezagun hemen guziek elkarriBakoitzak bere alaitasuna orai behar du ekarriNorbera bere dohainarekin izan dadien kantariLagun maiteak, bihotz bihotzez, egin zazue bazkari !

Hona hemen Peio Minaberrik egun horren karietara idatzi dituen 3 bertset.

Peio Minaberri (2010.10.10)

14

Page 15: Herria 3077

kirOlak

pilotaFEDERAZIOAK BOST

BEREZKO BERRI BADITU

Ezkurra – Lamure .............. 50Elgart – Jeannots ............... 27Baiona Sant Andresen hasi dira ortzegunetako partidak. Ttipitik hasi, gero haatik gorago joaite-ko. Ez dea hala, Jeannots, Sainte Marie de Gosse-ko landestar berezko berria ? E tsenplua hor duk, Patrik Ezcurra etsitzekotan ez den pilotari abila.Monce – Ducassou ............ 30Carricart – Etchebarne ...... 11

eskubaloia

Eskupilotaren plazalaxoko lehiaketa igandean bururatu da Lakarrako plaza txukunean. Sobera besta han eta hemen, mereziko zuten ikuslari gehiago gazte horiek holako dohainekin. Sobera nausi hasi dira halere irabazleak, 16-4 eta deusik ez barkatzen. Halere Jon Carricart gazteak eta gibeleko lekon-darrak erakutsi dute hori baino gehiago balio zutela. Baina

Kintze xoil batezIrisarrik jo du Olorue joanden ibiakoitzean Airoski gelan, 30-29. Kintze xoil batez beraz. Xapelgoko bosgarren partida zuten hor. Elgarren bete ibili dira bi taldeak partida osoan, nahiz partida erditan Irisartarrak aitzinean izan lau tantoz, 15-11. Bigarrenean haatik bertzeak hurbildu, berdinketa ardiesteraino, baina bururatzean tokikoak aitzinean, tanto xoil batez, xoila baina zoin inportanta. Laugarren dira Irisartarrak sailkapenean.

Jadanik aski lan bazuten harturik he-rriko besten apai la tzeko, dena pikoan emaiteko ; herriko etxeen ingurua egi-tearekin artos-ki beharrietan hartuak zituz-ten herritarren nahikundeak, asmoak eta behar bada ametsak ere. Nork daki solas arin baten kari ez ote zuten buruan ongi hartua he-rriko gertakari bat, historio bat egiaz koa edo alegiazkoa. Bes-tak hor dira, jotake murgiltzen dira gazteak, mutikoak eta ber-din neskak, besta egun bakoi-tzeko ekitaldietan ; biharamu-nak, nahi eta ez, zailak izaiten dira ho(rre)lakoetan ; berdin du, gure gazteak zaila onare-kin estalirik badoatzi aitzina.Besten azken eguna ongi joai-ten da, azken gaua ere bai… Hara bestak fini, har dezagun bada pausa piska bat… Zori-gaitzez pausa ez da luzarako, komiteko presidenta jiten da euskal irratien proposamen batekin : « ea bestetan hain ongi zerbitzatu duzuen herria berdin defendatuko duzuen sokatira jokoan ? » Eta hara berriz lana haste gure gazten-tzat : behar dituzte galderak pentsatu, ahalik eta konplika-tuenak pareko he rriko gaz-teak ez jakinean atzemaiteko ; baina beste lan bat ere behar

dute asumitu ; sokatira zuze-nean iragaiten dela irratian, zuzenean izpiritua eta mintzoa biak berdin artexak agertzeko on izan behar da ; mikroaren aitzinean ezin duzu ihes egin, ahalik eta zaluenera ihardetsi behar diozu antenatik Pantzo-ren boz ozenak egina duen galdeari. Aiherra eta Itsasu agertu dira hoberenak irratiko sokatira horretan ; Baxenabartarrek tanto batez gaina hartu diete Ataiztarrei (Errolanen ateka gaitz leku izena denborarekin borobildua). Finalera heltzeko bitartean batzuek eta bestek garaituak zituzten : Armenda-riztarrak, Zuraidarrak, Banka-rrak, Gotaindarrak, Kanboa-rrak, Baionesak, Saratarrak… eta beste zenbait herri. Euskal Irratiek eman dizkioten sariak ongi merezituak dituzte : xa-peldun ordeek Urdazuri ibaian kanoe ibilaldiak, eta Aihertar xapeldunek Bidarrai aldean E rrobin gaindiko kaiak ibilal-diak.

aihertarrak eta itsasuarrak sokatiran abilak

Olivier Jeannots, Alexis Inchauspe, Gregori Aguirre, Ximun Lambert,

Herve Bonetbeltx

zer pilotariak, jadanik, irabazle hauk, Habas eta E. Detchart batzuek zioten bezala !Bielle – Harizmendi ........... 45Inchauspe – Oçafrain ........ 37Aldudeko ferietan bazela beha-ri, ez bakarrik hainbertze kabala eta laborarien ontasunentzat bainan ere gure herriko pilotari on hauentzat ere.Amulet – Lambert .............. 50Loquillo - Cabello .............. 23Ez dute uste zen gostu bera ekarri Donapaleuko trinketeko partidek, lehenik, ez direlako aitzinetik erranak jokatu ahal izan, gero berriz ikusi direnak ere alderdika. Beraz, ez da he-men ikusi Paueko mundialeko hetarik mexikarrekin, eta gure pilotariek zuten orduan auzia libro. Damurik halere ez bai-tute gehiagoko balentriarik egin Munduko xapelgoetan, behin-goan Pauen izanen-eta.Alain Heguiabehere ........... 40Jeannots landestarra ........ 21Eta hau ere ez usteko zen par-tida Jeannots berezko berriaren lehen partidan. Goazen hor ere biharko, edo etziko, menturan.

ARBONANValencia – Bessonart ......... 40Itoiz – Haroçarene ............. 20Jokoberriko finala jokatu da joanden ostiralean, hiru senper-tar bazirelarik kantxan. Eta bi gazte trebeek aisexko ereman dute partida, emaitzari fidatzen balinbagira segurik.

GARATENEAN IHIZTARIEN FI-NALAKOInchauspe – Lambert ......... 50Aguirre – Lamure ............... 46Astelehenean oren bat eta hiru laurden arizan dira bigarren fi-nalerdi huntan hauk ikusle alde

nasai eta berotu baten aitzinean 46etan adosturik oraino. Or-duan Lambert arras indarrean zen eta Alexis Inchauspek ez batere dudarik, aldiz Lamuren eskuak aski eta sobera bazue-larik. Sakean ere nausitasuna irabazleek 17 boterekin, eta 12 galtzaleak.Horra beraz nor izanen den helduden astean finala Bielle eta Battitt Ducassouren kontra jokatzeko. Ez hori bakarrik, zi-kiroa lehenik, eguerditan urri-rik eskainia pilotazale leialeri urtero bezala, horrek ekarriko bide baitu gero publiko berotu bat Jai Alaitik Garatenerat. Ongi etorri besta hortarat.

HEGOALDEAN GONZALEZEN GRIÑEKINMerino II ............................. 22Gorka ................................. 18

Bengoetxea VI ................... 22Beroiz ................................... 3

Diaz .................................... 22Olaizola I .............................. 8

Aritz lasa ............................ 22Lemuneau .......................... 17

Berasaluze VIII – Apraiz .... 22Arretxe – Begino ................ 15

Mendizabal I – Mendizabal II 2Rico IV – Beloki ................. 18

Retegi – L. Galarza II ......... 22Idoate – Eulate ................... 13

A. Lasa – Pascual .............. 22Gonzalez – Goñi III ............ 18Lehen horiek lauterdiko xapel-goan. Eta azken huntan, Gon-zalezen kezkak lauterdiko xa-pelgoko, jazkoa irabazi zuelarik.

Bego

MARTIN IRAZOQUY

15

Page 16: Herria 3077

iNbidO

euskal diasPOra Kantari Eguna Rocklinen, Berri Txarrak Asian, eta NYUrri huntako bigarren astebu-ruan, larunbatez, Estatu Batue-tako NABOk urteroko Euskal Kantari Eguna ospatu zuen, aur-ten Kaliforniako Rocklin herrian, Sacramento ondoan. Herriko ‘Iparreko Ibarra’ euskal etxeak antolaturik, ber egunean izan zi-ren Rocklingo Euskal Piknik edo Besta eta NABOko larrazkeneko bilkura. Hamalau kantari bildu ziren, gazteena zortzi urteko Ambroise Curutchague-Clark haurra. Mus txapelketa ere egin zen, Mikel eta Jon Vizcay anaiak irabazle, eta Jean-Pierre Goyhe-netche eta Arnaud Bidonde bi-garren. Rocklingo dantzariak eta Kaliforniako Hartza dantzariak ere arizan ziren heien dantza ikuskizuna erakusten. Euskal Herritik gomitaturik, Erramun Martikorena eta haren arreba Angéle heldu ziren kantuz ari-tzeko, baita Mikel Markez kantari errenteriarra ere. Iluntzean, Jean Flesher musikariak ekarri zuen dantza egiteko musika, René Caballerok eta Christian Iriba-rrenek lagundurik. Egun ederra iragan zen eta afaltzeko hirure-

hun bat jende bildu ziren, Allyn (Goyhenetche) Terpstrak HE-RRIAri erran dio-nez. Musika gaia atxi-kiz, baina Ame-riketan ezezik Asian, aste hun-tan, ostegunean, hasiko du bere ‘2010 Asian Tour’ delakoa Berri Txarrak talde na-fartarrak. Txina, Korea eta Japo-nian barna ibiliko dira heien eus-karazko kantuak herrialde horie-tako jendeen ai-tzinean kantatzen eta jotzen. Ibiliak dira lehenik ere, arrakasta po-litez. Oraikoan ‘Payola’ disko berria aurkeztuko dute, Chica-gon grabatua eta Roadrunner Records disketxe ezagunak pla-zaratua. Euskal Herrian moda-

modan dira eta iduri du kanpoan ere zaleak biltzen dituztela. Ja-ponian, bertako Brahman talde ezagutuarekin batera arituko dira. Euskaldunak herri tipia gira, baina elgarri atxikiak, eta bistan da posible dela gure kul-

tura eta lengoaiarekin munduan barna duintasunez ibiltzea, Berri Txarrak-ekoek erakusten digu-ten bezala. Eta azkenik gaurkoz, Estatu Batuetara berriro. New Yorken abiatua da, urri huntan ere, Bar Basque, euskal sukaldaritza eta gastronomia eskaintzen duen jatetxe berria. Amerikarra du su-kaldari nagusia, baina Bizkaiko gobernuarekin --Bizkaiko Foru Aldundiarekin-- sinatu duten akordio bat kari, euskal sukalda-riek eta euskal sukaldaritzak beti izanen dute presentzia jatetxe huntan. Menua euskalduna eta euskal eraginduna du Bar Basquek, eta oihartzun handiz hasi du bidea. Luxuzko jatetxea da, modernoa arras, eta Seiga-rren Abenidan kokatzen da, aur-ten berean bortak idoki dituen Eventi Kimpton hotelaren bar-nean. Heldu diren hilabetetan, Bizkaiko chef onenetarik pasa-tuko dira jatetxeko sukaldetik, eta euskal sukaldaritza iraka-tsiko diete hor diren sukaldarieri.

Joseba Etxarri

Alsaziari behako bat…V- Vosges mendietan gaindi…

“Alsaziari behako bat”, hori da sail huni emana diogun izena. Bosgarren eta azken zati hun-tan haatik, ez gira beti Alsazian egonen, Vosges deitu mendie-tan ibiliko baigira eta mendi horiek baitira eskualde bat Al-sazian eta beste eskualde bat Lorraine lurraldean. Ez dira hain gora. Gorena, Baloin Handia, 1424 metrotarat heltzen da, beste dotzena bat kasko ba-direlarik kasik hein berekoak. Mendi horiek “baloinak” deitzen dituzte, ainitzen ustez punta xut eta xorrotxik ez dutelakotz, edo biziki guti, bainan kaskoak fran-go xabal eta errondan bezala… Horren gainetik badira haatik eztabadak. Ikerle batzuen gos-tuko, Vosges izen hori heldu ditake izaitekotz edo eskualde hetako xori batentzat alema-naren eiteko hango mintzairan erabiltzen den hitz batetarik edo bestenaz Keltoen erlisione xaharreko jainko izen bateta-rik… Dena den, mendi horien izen bera dauka ere Lorraine lu-rraldearen zati on bat estaltzen duen departamenduak.

Xutez eta eztiki

Mendi horien berezitasun aipa-garrienetarik bat, beharbada ai-

pagarriena ere, hauxe ditake: ekialderat, Al-sazia alderat beraz, arras xutez jausten direla, mendealerat aldiz, Lorraine eskual-derat, kasik denetan biziki eztiki… Dena oi-hana dira, salbu gain batzu, izaia eta pinoa nagusi, nahiz baden ere haitz eta pago… Zuretik ateratzen dute hor gaindi mozkin gehiena. Lehen bazen zernahi segeria ttipi, bospasei lagunekin ari lanean. Orai bakar batzu bainan ikusteko tresneria ba-dutenak eta zernahi zur trata-zen, zernahi egur ere berogai-luentzat, lekuka egurrarekilako berogailuek arrakasta berri bat biltzen ari-eta naski… Lehengo segeria ttipi heiek denak desa-gertuak beraz, azkenak hetsiak duela mende erdi bat hurbil, salbu batto Ban-sur-Meurthe herrixkan kausitzen dena. Hor, lehengo molde ber-berean ari dira lanean bainan hori da de-partamenduak bere kondu har-tua duen lantegitto bat, erakus-tegi bat nolazpait, eskualde horietako ofizio xaharren lekuko bezala begiratua dena. Jende frango ibiltzen da hor ikuska,

eskoletako haurretarik haste… Eta ainitz kanpotiar, toki horri egina baitzaio gisa hartako “erre klama”…

Gasnategi eta jatetxe

Denetan, turismoa azkarki sus-tatzen dute. Urte guzian gai-nerat. Neguko, elur-toki batzu badituzte ederki muntatuak. Bainan sasoin guziz bada mugi-mendu. Toki xoragarriak baitira. Hein oneko mendiak oinezko ibilaldiak maite dituztenentzat. Oihan paregabeak, ainitz iturri eta ur-jauzi, aintzira asko. Peña eta harpe, dena xoko pollit ha-rrigarri! Herri ttipiak ere, gisa hartako lekuan izanez, turis-

moari gero eta gehiago ema-nak. Zonbait egun egon gira Le Valtin herrixkan, 750 metroko goratasunean. 95 biztanle ba-karrik, herri ttipi-ttipia zinez, bainan bi hotelekin eta biak betetzen direnean (autobusez dabiltzan kanpotiarrekin ari dira gehienik lanean) orduan he-rriko jendetzea kolpez bikoizten da! Bada bide bat kasik mendien kaskoz-kasko doana. Alsazia eta Loraine lurraldeen juntan. Han izaiten da alde bat gaitze-ko pasaia. Eskualde guzietarat bixta gaitza ere baita. Bide hori ederki baliatzen dute turismoa sustatu nahiz. Etzen batere hor-tako egina. Duela ehun bat urte, soldadoek idekia, kasko hetarik mugaren zaintzeko, denbora hartan Alsazia Alemaniaren kondu baitzen eta muga han berean beraz… Gain heietan, uda guzian ba-dira laborariak behizain. Ez lehen bezenbat segur bainan batzuk beti segida atxikitzen. Behi esnearekin egiten “muns-ter “ izeneko gasna. Gehienek, abere hazkuntzarekin batean, beste lan bat ere badute hartua: jatetxe bat idekia dute eta han-go gauza onetarik sanoki eta fazoinik gabe emaiten jaterat…

Muslaria

Le Valtin herrixka, dena mendiz inguratua

Mikel Markez, Erramun Martikorena eta hunen arreba An-géle, Kaliforniako Rocklinen kantuz urriaren 9an, Euskal Kantari Egunean (arg. EuskalKultura.com)

16