16
2010eko Azaroaren 25ekoa - 25 Novembre 2010 - 1,15 E - N° 3082- ISSN 0767-7643 Bihotzak ikus dezake begiak ikusten ez duena (Al-Gazal) Bi dantzaren artetik, pausaldiño bat… Martxoaren 18-ko HERRIA-n, hemen berean aipatu ginuen Donibane Lohizuneko Kulturaldiaren karietarat zonbait egun lehenago egina izana zen hitzaldi bat, Jean-Claude Larronde historialari ezagutuarena, Madeleine de Jaureguiberry xuberotar euskaltzaleak sustatu eta ereman zuen sail aberatsaz. Alozen bizi zen emazte horrek nahi ukan zituen Iparralde guzian gaindi sor-arazi “begirale” emazte talde batzu, euskararen eta euskaldungoaren alde berma ziten. Hori zen 1935-ean. Eskuin eta ezker hogoita-hamar bat talde muntatu ziren gisa hortakoak, batto hain xuxen Donibane Lohizunen, horko hiru emazte denen aitzinean, Elise Arramendy, Madeleine Bribet eta Antoinette Lacarra. Hola sortu zen Begiraleak elkartea, geroztik beti iraun duena, bakarra funtsean beti hor dena, laster handitu eta azkartu zena, gizoneri ere ideki, sail askotan oraino ere eragin handia daukan elkarte baliosa. Aurten ospatzen ditu beraz bere 75 urteak. Aste huntan bereziki eta giro alegera batean bixtan dena! “Begiraleak elkartea sekulan baino atxikiago da haste-haste hartako xede nagusieri eta beraz bere erroeri, zinez nahi du izan elkarte euskalduna”, dio goraki Xabi Soubelet elkarteburuak. Hiru ehunez goiti! Gaurko egunean, hiru ehun bat kide badauzka elkarteak. Eta oraino kondatu gabe haur eta gaztetxo batzuen burraso guziak, frangotan partaide eta laguntzaile izaiten direnak. Dantzan berean, 155 kide, 75 haurrak eta gaz- tetxoak, 80 helduagoak. Kantuz artzen direnak, 60. Euskal-xokoan dabiltzanak, euskaraz trebatzeko, 15. Sukaldaritza bilkuretan ibil- tzen direnak, 25. Txalaparta, gaita, txistua eta atabalarekin artzen di- renak, 15. Txaranga osatzen dute- nak, 5. Literaturaz eta liburu batzuen plazaratzeaz Joseba Aurkene- rena-rekin arduratzen direnak, 5. “Betikoak” taldekoak, gutienez 25. Betikoak, hola deitzen dira sail desberdin askotan laguntzaile ja- rraikiak direnak, artetan mendian edo hor nunbait oinezko ibilaldiak ere muntatzen dituztenak… Egitarau nasaia Aste huntan guzian, Dukontenea bere biltokian, Begiraleak elkar- teak eskaintzen dauku erakusketa herrikoi bat bere historiaren lekuko nolazpait: argazki, idazki, afixa, jauntzi eta gaineratiko. Ortzirale iluntxean, han berean aurkeztuko dira bi liburu eta ondotik eginen da elkartearen biltzar nagusia. Larun- bat goizean, 11 orenetan, herriko etxe aitzinean, Donibane Kantuz. Aratsean aldiz, jai-alai ezkerpare- tan, oraiko eta lehengo dantza- riek gaitzeko ikusgarria emaitekoa dute. Gero, igandean, lehenik iza- nen da meza nagusia elizan, esker onezko meza, oroituz ere zenduak diren “begirale” guziez eta be- reziki berrikitan itzalia den Henri Etchevers elkarteburu ohiaz. Ahantzi gabe haren aitzinekoak, Elise Arramendy, Pierre Colom- , Felix Ospital eta Pierre Gil. Ondotik, aurresku elizako atarrian, mutxikoak herriko etxe aitzinean, zintzur bustitzea eta bazkaria Ur- dazuriko kiroldegian. Gazte ala adineko, “begirale” ainitz bilduko da hiru egunez segidan, iragana gogoan segur bainan oroz gaine- tik beti aitzinerat egiteko xede az- kar batekin! Donibane Lohizunen Begiraleak elkarteak 75 urte! Xabi Soubelet elkarteburua eta lau dantza erakasle, Halima, Nahia, Marina eta Intza.

Herria 3082

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3082

Citation preview

Page 1: Herria 3082

2010eko Azaroaren 25ekoa -25 Novembre 2010 - 1,15 E - N° 3082- ISSN 0767-7643

Bihotzak ikus dezake begiak ikusten ez duena

(Al-Gazal)

Bi dantzaren artetik, pausaldiño bat…

Martxoaren 18-ko HERRIA-n, hemen berean aipatu ginuen Donibane Lohizuneko Kulturaldiaren karietarat zonbait egun lehenago egina izana zen hitzaldi bat, Jean-Claude Larronde historialari ezagutuarena, Madeleine de Jaureguiberry xuberotar euskaltzaleak sustatu eta ereman zuen sail aberatsaz. Alozen bizi zen emazte horrek nahi ukan zituen Iparralde guzian gaindi sor-arazi “begirale” emazte talde batzu, euskararen eta euskaldungoaren alde berma ziten. Hori zen 1935-ean. Eskuin eta ezker hogoita-hamar bat talde muntatu ziren gisa hortakoak, batto hain xuxen Donibane Lohizunen, horko hiru emazte denen aitzinean, Elise Arramendy, Madeleine Bribet eta Antoinette Lacarra. Hola sortu zen Begiraleak elkartea, geroztik beti iraun duena, bakarra funtsean beti hor dena, laster handitu eta azkartu zena, gizoneri ere ideki, sail askotan oraino ere eragin handia daukan elkarte baliosa. Aurten ospatzen ditu beraz bere 75 urteak. Aste huntan bereziki eta giro alegera batean bixtan dena! “Begiraleak elkartea sekulan baino atxikiago da haste-haste hartako xede nagusieri eta beraz bere erroeri, zinez nahi du izan elkarte euskalduna”, dio goraki Xabi Soubelet elkarteburuak.

Hiru ehunez goiti!Gaurko egunean, hiru ehun bat kide badauzka elkarteak. Eta oraino kondatu gabe haur eta gaztetxo batzuen burraso guziak, frangotan partaide eta laguntzaile izaiten direnak. Dantzan berean, 155 kide, 75 haurrak eta gaz-tetxoak, 80 helduagoak. Kantuz artzen direnak, 60. Euskal-xokoan dabiltzanak, euskaraz trebatzeko, 15. Sukaldaritza bilkuretan ibil-tzen direnak, 25. Txalaparta, gaita, txistua eta atabalarekin artzen di-renak, 15. Txaranga osatzen dute-nak, 5. Literaturaz eta liburu batzuen plazaratzeaz Joseba Aurkene-rena-rekin arduratzen direnak, 5. “Betikoak” taldekoak, gutienez 25. Betikoak, hola deitzen dira sail desberdin askotan laguntzaile ja-rraikiak direnak, artetan mendian edo hor nunbait oinezko ibilaldiak ere muntatzen dituztenak…

Egitarau nasaiaAste huntan guzian, Dukontenea bere biltokian, Begiraleak elkar-

teak eskaintzen dauku erakusketa herrikoi bat bere historiaren lekuko nolazpait: argazki, idazki, afixa, jauntzi eta gaineratiko. Ortzirale iluntxean, han berean aurkeztuko dira bi liburu eta ondotik eginen da elkartearen biltzar nagusia. Larun-bat goizean, 11 orenetan, herriko etxe aitzinean, Donibane Kantuz. Aratsean aldiz, jai-alai ezkerpare-tan, oraiko eta lehengo dantza-riek gaitzeko ikusgarria emaitekoa dute. Gero, igandean, lehenik iza-nen da meza nagusia elizan, esker onezko meza, oroituz ere zenduak diren “begirale” guziez eta be-reziki berrikitan itzalia den Henri Etchevers elkarteburu ohiaz. Ahantzi gabe haren aitzinekoak, Elise Arramendy, Pierre Colom-bé, Felix Ospital eta Pierre Gil. Ondotik, aurresku elizako atarrian, mutxikoak herriko etxe aitzinean, zintzur bustitzea eta bazkaria Ur-dazuriko kiroldegian. Gazte ala adineko, “begirale” ainitz bilduko da hiru egunez segidan, iragana gogoan segur bainan oroz gaine-tik beti aitzinerat egiteko xede az-kar batekin!

DonibaneLohizunen

Begiraleak elkarteak 75urte!

Xabi Soubelet elkarteburua eta lau dantza erakasle, Halima, Nahia, Marina eta Intza.

Page 2: Herria 3082

Gure Hitza

31Aldatua izana da gobernua. Nork aldatu du ? Presidentak ? Lehen ministroak ? Biek elgarrekin beharbada ? Zernahi gisaz, ministro eta ministro orde gutiago dira : 37-tik 31-ra jautsia. Hamar dotzena bat baztertua, bospasei berri sartuak. Lehen ministro bera, Fillon jauna. 31 : ez da kopuru txarra, musean bereziki. Haundia joan daiteke pasoka, ttipia halaber. Paretan imido xoil bat ikusteko zer dioten bertzeek, jotzen duten zenbait tanto gehiago, atxikitzen duten ala uzten. Gero heldu da jokoa. 31-rekin, esku ala zaku ?

Mundu zabalean

zoin goizik!Ortzegun huntan, Santa Katalina! Eta Hele-tako feriak beraz, bezperan hasiak haatik aspaldixkoan hartu usaiak manatzen duen bezala! Heletarrek berek ez dituzte bi sose-tan saltzekoak! Eta inguruko herrietan ere biziki atxikiak balinbadaude hitzordu horri, badira aise urrunagotik ere etortzen dire-nak, eta lorietan etortzen!Lehen, denetan garia egiten zen denbo-retan, Santa Katalinak bazuen ere halako larderia berezi bat bezala. Beti erraiten zen alabainan garia behar zela egun hortako ereina! Gero berantegi zela…Santa Katalina beraz bainan gutik egin du aste huntan solasaldiño hau ez baitut hasi “Eguberri on” erranez… Eguberri on? Ez da oraino Eguberri, gizona, zer derasazu? Hori pentsatuko dute batzuek… Eguberri hilabete baten buruan da alabainan eta ez lehenago… Egia hori ere bainan ez zirezte ohartuak zoin goizik hasten diren hor gaindi ixtante Eguberri dela aho beteka erran eta erran! Ainitz tokitan, ja ezarriak Eguberriko girgilleria eta apaindura bereziak, ez balin-badira ere oraino denak argitan… Joanden ortzegunekotzat, badu aste bat beraz, Bi-zarzuri zaharrak bere bulegoa idekia Bor-deleko ondoan, postaz gutun bat igorri nahi dioten guzientzat… Erna diten, azken puntako gutunak baino arta gehiagorekin irakurtzen ahalko dituela oraidanik igorri horiek… Egunkarietan ala telebixtan, bai eta saltegietan beretan, zonbat eskaintza lilluragarri, jostagailu ala zernahi, jendea artzeko eros eta eros… Bainan zer da Eguberri azkenean? Eta ez ote dira ba hiru Eguberri? Lehena, biziki aspaldi agertu zena, izadiaren besta nolaz-pait, egunak beti laburtuz joan ondoan berriz luzatzen hasten direnean ospatzen ahal dena… Neguburu besta, solstizio de-lakoa! Eguberri paganoa bainan bere hei-nean sanoa eta pollita… Ondotik jina, ho-rren gatik dugu bigarren ezartzen, girixtino fededunen Eguberri hori, guziz bihotz-al-txagarria. Bozkarioz eta esperantzaz bete-rik uzten gaituena…Eta gero hor da beste Eguberri bat, hiru-garren bat nolazpait, ikaragarriko burrunba eginez bazter guziak gainditu nahi dituena, bospasei aste aitzinerat hasiz, jendeari alde bat dena lausengu ari den Eguberri maltzurra, dena espantu, dena furfuria, dena negozio, itxura ederrez jauntzia se-gur, bainan dena sos biltzeko joko eta hori izariz kanpoko hein batean! Bainan xo, ez omen da holakorik sobera erran behar… Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

lio ixurtze haundiak itsasora duela zazpi i labete, ez da segur ahantzia bainan po-

luzione haundi horren kalteak eta beldurrak ere ez. Huna orai, epe hori iragan ondoan, egin direla ixtudioak jakiteko berriz arrantzako fidagarri ote den itsaso hortako ura ala ez. Eta ikertze horiek ondorio onak eman dituzte erakutsiz berriz abia ditakeela horgo arrainen hiltzerat eta jaterat ere. Jakin-tsunek frogatu dute bakteria kaltekorrak badaudela oraino bainan neurri ttipian arras, pe-troliokiak airaturik eta indarga-beturik ere bestalde. Berri ona beraz arrantzako.• Uhaste izigarriak egin ditu Afrikar iparraldean bereziki

Tchad, Benin eta Nigeria aldean, erran nahi baita kontinente horren erdirat aire halere. Euriteen sasoia jin delarik 425 hil baziren laster kondatuak eta bi miliuneko bat biztanle hunkiak, azaro hunen 5ekotz. Nigerian berean 100.000 atergabetu eta 118 hil. ONU eta munduaren beharretan denak ere.• Kuba 68 urteko preso politikoa libratu du hango gobernamenduak, Arnaldo Ramos, 18 urte huntan itzalean zena eta herriz kanporat iheslari bezala kasatua izaitea errefusatua zuena. Erran behar da hango Elizak ere egin ahal izan zituela bake tratu gisa batzu joanden uztailean, 52 libraraziz. Zerbait aldatzen ari ote ?• Araba Sauditarreko musulmanoen bu-rua den Ben Abdallah Al Cheikh jaunak dei bat egin du joanden asteartean Islam erlisione prestuago eta eztiago baten alde La Mecque otoizleku famatuko bei-lan, kaseta giristinoek seinalatu dutena. Hori erraitean bere arrangura zuen go-goan eta mihian herrialde batzutan orai gertatzen dena, bereziki Iraken, Sudanen eta Afganistanen. Egia erran badira toki horietan eta beste batzuetan indarkeria, debeku, preso sartze eta krima batzuez ere pleini direnak, bereziki girixtinoetan.• Etiopiako 800 judu aterbetu beharrak ditu laster Israelgo lurrak eta juduen bata-sunak, horiek orok eta beste askok Etio-pia alde horretako gabeziaz eta ezinbiziaz ere sofritzen dutenak. Heieri buruzko jen-detasunak diela hori manatzen erran du ahoan bilorik gabe Benjamin Netanyahu lehen ministroak.• Nazio biltzarreko ONU batasuna ari da beti bere ikertze eta estimuetan, neurtu beharrez zertan diren herriak beren ga-rapeneko aitzinatze-gibeltzeetan, 169 herri edo nazio hartuz, 42 herri baditu hor beren bizi moduan goren mailean dire-nak, Frantzia 14garren. Bestalde, 41 herri apalegiko hainean dauzkanak. Afrika Maghrebeko hirurak (Aljeria, Tunisia, Ma-roko) eta, bixtan dena, Asiako Xina, Laos, Nepal, Indonesia, Korea goiti ari. Haatik

• Irlanda herria kenka txarrean dela iku-sirik eurogunean bere diruan eta ekono-

mian, horra europar batasuna laguntzerat heldu zaiola berriki egin den elkar-biltzar batean erabaki den bezala. Gauza bera egina zioten ere Greziari laguntza mailean duela sei ilabete. Mailegu gotor horietan galdegin zaie haatik bereri ere indar bat egin dezaten, gostaia gosta. Hola jokatuz nahi du Europar batasunak bere elgartea zaindu, eta erne egon nahiko du ere sarri Portugal, Espainia eta holako batzu ere ez diten kenka txar bererat eror.• Kanputxeako hiri nagusian izigarria ger-tatu da hango besta famatuenetarik batto, uraren besta deitzen dutena, iragaiteare-kin. Mundu bat bazen karia hortarat bil-dua. Bat-batean, jende batzuri iduritu zubi haundi bat lehertzeko heinean zela, dena higitzen ari omen. Ondo hartan zirenak izi-tu dira, gaitzeko asaldura izan da. Orotarat 345 hil segurik, batzu jendepean lehertu-rik, beste frango urean itorik, beldurrare-kin urerat jauzi egin ondoan... Kolpatuak ere badira lau ehunez goiti.• Afganistan herria zertaratzen ahal da Asiarako ekialde hortan ? Badu gaixoak 30 urte gerlan dela, 1979an sobietar po-dorea gaineratu zitzaionez geroztik. Eta azken 9 urte hauetan mendebal alde hau ari zaie batailan taliban horien kontra, eta nolako desmasiak jasanez berek eta han-gotiar hobengabeek : ONU nazioartekoa-ren konduen arabera badira han 2400 zibil hilak eta 2000 soldado ta polizier afgandar gainera, kondu horiek joanago eta ge-roago doatzila 2001-ko terroristen ukaldi izigarri hartaz geroz, Al Qaidaren kontrako gudua deramate hura ezin suntsituz men-debal alde huntako baketiarrek eta ttipitua dute jada terroristen furfuria. Gero dira konduak Hamid Karzai president beregi-sakoarekin eta beste. Gainerat Pakistan eta beste auzoak ere hor dira. Alta ez da harat ez hunatik, denen artean beharko dute mintzatzen bederen hasi, talibanek salbu, aste ondar huntako solasaldietatik haste, menturak xuhur badira ere.• Mexikoko Golkoan izan zirela petro-

biziaren luzamen mentura beheiti atzoko sobietar herrien multzoan oraino.• Aita Sainduak badu aipaldi egun hau-tan. Egun hautan ateratzen duen liburu batean, beste asko gaien artean ere hain segur, sexualitatearen moralaz ari denean erakusten bide du preserbatiboa ere ez dela batere ezin onartua kasu batzuetan. Orain arte beren buruaren zaintzea eta bei-ratzea zuen gomendatzen orozgainetik gi-ristinoeri, aldiz osasun irriskuak ere behar direla ikusi eta horra zer duen erran orai.

Sinn Feinekoak prostestan, Europako sokorri plana desegokia baidaukate

2

Page 3: Herria 3082

Han eta HeMen

HEMEN elkartearen lan sailakAurten, HEMEN-ek Ainhize Monjolosen egin du bere Bil-tzar Nagusia, EHLG-ko egoi-tzan, hunen bazkide izanki-eta. Arnaud Cachenaut-en ongi etorri beroaren ondotik, René Harlouchet lehendakariak proi-ektu arduradun bakotxari eman dio hitza.

EUSKALHERRILANHola deitzen da mugaz bi alde-tako enplegu eta formakuntza Burtsa. HEMEN-eko Virginie Brillant abokatuak idatzi du legedi eta sozial gora-behera guziak zehazten dituen es-kuliburua. Beñat Dagorret-ek webgune bat sortu du (www.euskalherrilan.com). Eusko Jaurlaritzaren enplegu zerbi-tzuko Javier Ramos eta Jesus Mari Ordoñez-ek esplikatu dute nola Iparraldeko lan galdatza-lek ukaiten ahalko duten Eus-kal Autonomia Erkidegoko lan eskaintzen berri. Berretsi dute HEMEN izanen dela EGAILAN-en partzuer bat.Enpresa proiektu ekarleakAurten, 18 enpresa ttiki sortzai-le lagunduak izan dira HEMEN-en ganik. Hauetarik zonbaitek baliatu dituzte Lan Berri kope-ratibaren zerbitzuak edo CLE-FE baten dirua.

CLEFEBeren proiektua gauzatzeko behar duten diruaren zati bat emazte enpresa sortzaile aini-tzek eskatzen dute CLEFE egi-tura. HEMEN lehiatzen da han eta hemen CLEFE berri baten altxatzera, hortarako ahal be-zenbat presuna konbentzituz.

HERRIKOAUrte hastapenean, ongi buru-ratu zen HERRIKOA-ren kapital

gehitzeko (orotara 1.484.000E) harat-hunatetan parte hartu du HEMEN Elkarteak.

Garapen KontseiluaElkarte hunen zuzendaritza batzordeko bilkuretan parte hartu eta 2009-2010an bildu bi lan taldeetan helburu zehatz batzu finka zitezen galdatu du HEMEN-ek : - jarduera ekonomikoen irau-pena jendetaz husten ari diren herrietan, - su gaietako egurra, oihana-ren balioa eta hidroelektrikaren garapena energia berriztagarri gisa- euskararen eta euskal kultura-ren hedapena.2010ko martxoaren 30an Meaux andere ikuskatzaleari errana izan zitzakon ordu dela

Frantses Estatuak Ipar Eus-kal Herriarekin dituen auziak konpon ditzan - hauetan izan-ki Euskal Herriko Laborantza Ganbararen auzia. Zuhaitzak Euskal HerrianIzenburu hori duen liburua aur-keztua izanen da, biltzar nagu-sian lehenik, bai eta Alduden joanden ibiakoitzean.

IBAI-ERREKAKEiheren edo gisa hortako gu-neen jabe zonbaitek nahi lukete energia hidroelektrikoa ekoiz-ten hasi. Frantses administra-zioneari baimena galdatu aitzin, ainitz gostatzen diren ikerketak egin arazi behar dira. ADEME-k onartu du 4 proiektu ekarleren ikerketa gastuetan parte har-tzea. Kontseilu Orokorrak ere untsalaz zerbait eman beharko

luke. HYDRO M ikerketa bule-goari lana manatua izan zaio.Arrangura handienak piz-ten ditu Pabeko Prefeturaren e rreka sailkatze xedeak; erreka horietan zentral hidroelektriko proiektu berri guziak debe-katuko lituzkena, eta jadanik dauden enpresen bizia neketan ezarriko.IBAI-ERREKAK batasunak eta funtsean zonbait auzapezek beren ezadostasuna jakinarazi diote Prefetari, galdatuz bilkura batzu munta ditzan herrialdeka eta gogoetaldi hori juntatu de-zan Natura 2000 proiektuari. IBAI-ERREKAK-ek JJ.Lasserre hautetsien kontseiluko lehen-dakariari galdatu dio Prefetari jakinaraztea haren xedeak ez duela bat egiten Ipar Euskal Herriko barnekaldearen behar orduekin. Ikusirik lansail ezberdin askotan parte hartzen dutela HEMEN-eko kideek, bilkura bururatze-an, René Harluxet lehendakari-ak azpimarratu du jende gazte gehiago HEMEN-en sarrarazte-aren beharra. Hots, Ipar Euskal Herriko ekonomiaren geroaz griña zerbait duten gazte guzi-ak ongi etorriak dira bere bule-goak Angelun dituen HEMEN-en baitan. Tel: 05 59 52 56 02 – E mail: [email protected] Urteko bazkidetza: 40E

Aurtengo Biltzar Nagusiaren gomita zen Euskaldun Gazte-ria. Amaia Lerissa-k eta Argitxu Ourthiague-k ederki esplikatu dute gazteentzat egoitzak nola altxatu dituzten Uharte Garazin, eta nola hasi diren muntatzen GALT bat gazte batzu diruz laguntzeko beren lanpostuaren sortzen.

ukrainako baletak izpuran eta baigorrinAsteburu huntan dantza ikus-garri pollit batzuren men-tura bagudu Baxenabarren. Ukrainako baletak hemen gaindi dabiltza. Bi ikuskizun

eskainiko dauzkigute, Ukrai-nako ospitale pediatriko eta umezurtzetxeen fagoretan. Izpuran eskainiko dute lehen ikuskizuna, Faustin Bentaberri

gelan, azaroaren 26an, ostiralez (20:30), berekin beharra delarik ere Garaztarrak dantza taldea. Eta biharamunean, azaroaren 27an, larunbatez beraz (20:30), Baigo-

rriko Plazaxoko gelan dira ukrai-nar dantzak gozatuko, aldi hortan Arrola dantza taldearen partaide-tzarekin.

Hemen elkartekoak, René Harlouchet lehendakariaren inguruan

3

Page 4: Herria 3082

HeGoaldeanZurezko bizikletak merkatuanZeraingo Axalko enpresak zu-rezko bizikletak fabrikatzen ditu,

aitzineko hilabete horietan hasirik. Aitzol Telleria ahotza, eta ziklotu-rista, hasi zen gisa hortako bizikle-ta ekoiztu nahian. Ideia hori landu du Axalko enpresa gipuzkoarrak. Eta itxura polliteko bizikletak pla-zaratu ditu, bertzeak bertze lizar, intxaur eta gaztain egurrak balia-tuz. Karbonozko bizikletak baino pisuagoak dira bainan ez hain-bat, 600 gramo gehiago dute. Madrilen lehenik eta Bartzelonan gero erakutsiak izan dira, eta a rrakasta ederra bildu dute. Txi-rrindulari profesionalek ere proba-tu nahi izan dute, hala nola Alberto Contadorrek, eta harriturik gelditu dira bizikleta mota horrekin, zein erabilgarria den ikusiz. Bizikleta klasikoen erresistentzia bera du, ez da haatik profesionalentzat egina, zaleentzat baizik. Bizikle-ta bakotxak 4700 euro balio du eta Axalko enpresak 120 fabrika lezaz ke urtean.

Bizkaiko Golkoan antxoakumea hirukoiztuAntxoaren egoera arras onera omen doa Bizkaiko Golkoan, egin diren ikerketak berme. Jaz baino hiru aldiz antxoakume ge-hiago kondatu da eremu hortan. 2011ko ekainaren 30a arte Bi-zkaiko Golkoan 15.000 antxoa tona a rrantzatzeko dretxoa emana du Europar Batasunak. Handik harat gehiago arrantzatzeko men-tura balitaikela iduri luke. Antxoak hobera egiten badu, iduri luke haatik hegalaburraren egoera okertzen ari dela, eta horrek kezka handiak pizten ditu arrantzaleen baitan.

Panga jantegietatik baztertuaBizkaiko ehun ikastetxetako jan-tegietatik kendu dute panga a rrainkia, elikagai horrek arazo berezi batzu susta litzakeelakoan. Osasun sailak adierazi duenaz

EuropakoAlderdiDemokratanlehendakariordeEuropako Alderdi Demokratak lehendakariorde izendatu du Iñigo Urkullu. Gaur Eusko Al-derdi Jeltzalearen presidenta da Urkullu. Europar alderdi de-mokrata hortan aurkitzen dira ber tzeak bertze François Bay-rou-ren MoDem alderdia bai eta Unio Democratica de Catalunya.

Aitor Kerejeta, Bidasoa-Txingudiko buru berriaIrun, Hondarribia eta Hendaia biltzen ditu Bidasoa-Txingudi consorcio edo elkargoak. Alor desberdinetan egiten du lan : garapen ekonomikoa, turis-moa, kultura, ondarea, zerbitzu publikoak, kirola, euskara eta ber tze. Aitor Kerejeta Hondarri-biako auzapeza da urte baten-tzat elkargoburu bilakatu, Battitt Sa llaberry Hendaiako auzape-zaren segida harturik.

Sahararren aldeko manifestaldia BilbonMilaka lagun bildu dira Bilbon joan den larunbatean, Saha-rarren alderateko sustengua agertzeko. Hor zeuden besteak beste euskal sindikatu buruak bai eta Ezker Batua, Aralar, Al-ternatiba eta Ezker abertzaleko arduradunak. Saharar populuak errepresio izigarria jasaiten ari du memento huntan marokoar boterearen ganik. “Genozidioa gelditu - aterabide bakarra, au-todeterminazioa” lemapean ibili dira manifestatzaileak Bilboko karriketan barna, Espainiako gobernuari galdeginez behar dena egin dezan masakre ho-rren kontra, Europar Batasunari eskatuz motz ditzan harremanak Marokorekin eta ONU-ri inkesta bat egin dezan lehen bai lehen batzu eta bertzeen erantzunki-zunak argitzeko.

Kurdistan, Durangoko azokara gonbidatuaAbenduaren 4etik 8ra iraganen da Durangoko 45. liburu eta dis-ka azoka, larunbatetik asteazke-nera beraz. Erotismoa ukanen du gai nagusi gisa. Eta Kur-distan izango da aurtengo he-rrialde gonbidatua, hor beharrak direlarik bertzeak bertze Ronayi Onen kurduera erakaslea eta Eser Uyansiz kazetaria, kurdue-ra hutsez agertzen den kazeta bakarrekoa. Azokan zabalduko dira 285 salmahai. 505 berri-tasun aurkeztuak izanen dira : 339 liburu, 85 diska, 20 dvd, 9 cd-rom eta bestelako 22 ekoiz-pen. Haur kantutegian berezitua den Imanol Urbieta izango da Argizaiola sariduna. Izanen dira bertzalde kontzertuak, hala nola Esne Beltza, Ken Zazpi, Gatibu, Atom Rhumba eta Bide Ertzean taldeenak.

17. Korrika finantza bideen bila2011n korrituko da 17. Korrika. Edurne Brouard Korrikako ar-duradunak jakinarazi du Ko-rrikak 20.000 laguntzaile behar lituzkeela, Korrikaren finantza-tzeko. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban nahiko diru-laguntza ar-dietsi ahal izan bada orain arte egitura ofizialetatik, beldurra bada alde hortarik aitzina jo-tzeko orde ez ote den gibelera eginen lurralde horietan. Nafar-roan eta Iparraldean, bertzalde, laguntzak oso ttipiak dira beti-danik. Ondorioz, sekula baino laguntzaile gehiago beharko ditu Korrikak eta horri buruzko kanpaina abiatuko du laster, 20.000 laguntzaile horietarik bakotxak 12 euro eskain dezan (erran nahi baita 50 zentimoko heina hilabetero). 17. Korrika bera aurkeztua izanen da ofi-zialki abenduaren 16an.

Oibarren, energia berriztagarrieri soOibarren (Nafarroa) aurkitzen da La Bizkaia aterpetxea, 52 lagunetakoa. Aterpetxe horrek e nergia berriztagarrieri ideki nahi du jendea eta bereziki ikasleak. Taldeak errezebitzen ditu egonaldi eta kanpaldien-tzat, eta bisitaldi gidatuak an-tolatzen energia berriztagarri gune batzutara : Zangotzako biomasa-zentrora bai eta zen-tral hidroelektrikora, Kasedako eguzki-baratzera, eta Oibarko parke eolikora.

Euskal selekzioaren partidarik ez EguberrizEsait-ek (Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea) jakinarazi duenez, hirugarren urtez segi-dan ez da euskal selekzio baten futbol partidarik izanen Eguberri garai hortan. Esait-en arabera, Euskadiko futbol federazioak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute behar denik egiten konponbide batera heltzeko. Oroitaraz de-zagun 2008an hasi zirela ezta-baidak “Euskal Herria” izenda-penaren inguruan, orduz geroz futbolari frangok jokatzeari uko egiten diotela, euskal selek-zioak izendapen hori ofizialki hartzen ez dueno.

Vuelta 2011 Euskal Herritik ?Hedabide batzuk diotenaz, hala nola Diario de Leon egunkariak, txirrindularien Espainiako Itzulia edo Vuelta Euskal Herritik pasa laiteke 2011n. Bilbora hel laiteke 19. etapa, Santanderretik abia-turik, eta 20. etapa Gasteizera. Eusko Jaurlaritzak ja e rrana zuen Euskaditik pasatuko zela Vuelta datorren urtean, horta-rako eginahalak egiten zituela segurik. Horiek hola, urtarrilaren 12an jakinen da xuxen 2011ko Vueltak zer bide hartuko duen.

haatik, ez omen du arrainki ho-rrek irriskurik sortzen. Iduri luke ikastetxetakoek ez dutela panga hain gostukoa eta bertze arra-zoinik gabe erabaki dute delako arrainkia beren mahainetatik baz tertzea, nahiz kalitate onekoa izan. Arrain-gatu mota bat da panga, Asiako uretan bizi dena, bereziki Vietnamekoetan. Hamar urte huntan azkarki sartu da eu-ropar merkatuan. Batzuk haatik dudak badituzte arrain horren sanotasunaz, ur zikinetan hazten baita nasaiki.

Intertuna Tres atunontziaIgande goizean, Bermeoko Inter-tuna Tres atunontziak jasan du Somaliako piraten eraso bat, atu-nontzikoek tiroen bidez saihestu izan ahal dutena. Bezperan, Playa de Aritzatxu atunontzia, hau ere Bermeokoa, kasu berean gertatzer zen bainan aldi hortan piratek ez dute erasotu. Zenbait egun barne, Bermeoko bospasei atunontzi dira Somaliako piraten mehatxuen pean ibili.

EzkerabertzaleaNaBaikoalizioarekin?2007an, 78.000 boz bildu zituen Nafarroa Bai koalizioak, garai hartan Aralar, EA, EAJ eta Ba-tzarre alderdiek osatzen zutela koalizio hori. Boz kopuru horri gehitu behar dira ANV alderdiari joan ziren 18.000 boz balioga-beak. 2011ko hauteskundeeri begira, Ezker abertzalea atean joka ari zaio NaBairi, koalizio ho-rren mamia hautsi gabe haatik, dionaz. Erran nahi baitu Nafarroa Baiek bidean emanak dituen ar-datz nagusiak onart lezazkeela. Negoziaketek aitzina diraute, UPN, PP eta PSN alderdieri bel-durra sustatuz, bainan ez dirudi EAJ ados dagola ezker abertza-learekin juntaturik joaitea.

Axalko gipuzkoar enpresaren zurezko bizikleta, itxura ederrekoa

4

Page 5: Herria 3082

eGun eta biHar

Bide berri batzu?

Gobernuaren arramoldaketa hori, kanore gabekoa ote, ala al-daketa garrantzitsua, eztabadak ez dira atertzen horren gainetik! Dena espantu eta zurikeria es-kuinaldean, dena piko eta ausiki ezkerraldean, bazterrak kaldan nolazpait!Nicolas Sarkozy presidenta bera ere aski luzaz mintzatu da telebixtako leihoño hortarik. Ei-herako astoak bere burua beti laudatzen duela, gure lehenda-kariak ere, nahiz bera urrun den astoa izaitetik, zinez joko hori ez du batere arrotza! Eremaki duen saila baino hoberik ezin ditakeela izan, asko gisetarat aditu dugu kantu hori! Erran du ere haatik bide berri batzu nahi dituela hartu, egokienak iduritzen zaizkionak. Bainan zendako bada ez ditu lehenago hartu? Hiru urte president kar-guan dela-eta! Dena den, moz-kin handiak dituztenen zergak beharrak ditu naski emendatu eta gaitzeko gogoetaldia susta-tu, sei hilabete iraun dezakeena, ikusteko zer nola egin jende ai-nitzek, gero eta gehiagok, adi-naren gatik edo(eta) osagarri eskasez, jasaiten duten menpe-kotasunari buruz… Horiek hola, zernahi espantu François Fillon gobernuburuaz, gaitzeko konplimenduak Jean-Louis Borloo-rentzat, beste

hainbeste gutien ustean auzi-peratua izaiten ahal den Eric Woerth-entzat, eta jo aitzina!

Nahasiak

Eta zer diote erdi hortan, eskuin-ezkerren arte hortan? Arrunt na-hasiak ditazke, hala iduri dute segurik! Jean-Louis Borloo-k, gobernutik jalgi bezen laster, jakin-arazi du nahi dituela er-dikoak batetaratu. Eskuineko radikaletarik baita eta eskuineko radikalak ere erdian omen baiti-ra. Erdi erdian. Bainan François Bayrou ere beti hor da, beti er-dian, arrunt erdian, eta beti ber-din kementsu. Hor ere bestalde Hervé Morin, gobernutik kanpo gelditua eta “berria” deitzen duten erdiko alderdi baten buru. Hiruek erdikoen batasuna susta-tu nahi, bakoitxak bere moldean haatik. Eta ez da errana hiru horien aldean laugarren bat ez dela oraino agertuko, xede na-gusi berarekin…

Apetitu xorrotxa

Deputatuek onartu dituzte, eta zalu zalua, helduden urteko aurrekontuak. Zalu zalua diogu François Baroin buxetaren mi-nixtro berriak ez baitiote astirik utzi aurrekontu horietan “goxa-gailu” batzuen sartzeko, depu-

tatu frangok, eskuinaldean ere gainerat, nahiko zuten bezala… Minixtroaren arabera, ez da keinka gobernuak hartu eraba-ki batzuen goxatzeko, urte bat barne estaduaren zorrak behar baitira azkarki ttipitu. 60 miliar euroko ttipitzea nahi luke ar-dietsi alabainan beste orduz ere apetitu xorrotxa duela aldi bat baino gehiago erakutsia duen minixtro horrek…

Saltsa ederra

Azken aste hotako eurite nasaia-rekin, bazter guziak urez han-tuak daude eta bada nun nahi saltsa ederrik! Saltsa guziak ez ditu haatik euriak ekartzen. Bada besterik ere! Hala nola frantses politikaren mundua i tsuski inarrosten duen saltsa hori, aspaldiko ixtorio ilun bat

azkarki harrotuz. Duela hamasei urte, hiru urpeko saldu zire-nean Pakistan herrialdeari, ez zirenetz izan gaitzeko negozio okerrak, untsa bide bihurrietarik joana zen dirualde bat ez zenetz denen buru baliatu Edouard Balladur gobernuburuaren sustengatzeko, hautagai izan zelarik president-bozetan, Ni-colas Sarkozy arrunt bere alde bildua. Izan zena nahaskeriarik? Eta izan bazen, nork nahasirik saltsa, nola eta norentzat? Ez-tabada horiek ainitz minbera-tzen dituen afera da duela zortzi urte Karachi hirian gertatu zen atentatu izigarri hura, hamalau lagun hil baitzituzten, heietarik hameka frantsesak. Ikerle asko-ren ustez atentatu hori mende-kioz egina izan baitzen, delako urpekoen tratuan norbaiti hitze-man sosa ez erran tokirat heldua izanik... Horra beraz bazterrak airean batek hau dela eta bes-teak hura dela! Dominique de Villepin gobernuburu ohia ere arras berotua! Jacques Chirac president ohia arras ixilik bere xokoan bainan haren izena ere usu agertzen nunbaitik ere…Sarkozy-k haatik nahi du bere partetik lasai agertu, ez duela deus gordetzekorik eta ez duela beraz deusik gordeko! Zernahi gisaz, untsa usain txarra duen auzia halere! J-B D

Lauburua:itzulialamitzuli?

Zoin aldetarat itzulikatzen da lauburua ? Bada lege ixil bat manatzen duena lauburuak bai-tezpada eskuin itzulikatu behar duela. Gaurregun nun-nahi ikus-ten diren lauburuen mugimen-dua alde hortara doa.

Bizkitartean historiak besterik erakasten dauku. Lehen-go hil-harri, muble eta atarrietan alde batera edo bestera itzulika-tzen da. Beraz gure aitzinekoek libertate osoz baliatzen zuten. Birazka direlarik ere, zenbait al-diz biak alde bererat itzulikatzen dira, ezker ala eskuin.

Galdeketa bat egin dut marbregin eta mublegileen ar-tean. Aitzinetik hitzartuak izan ba-lire bezala, errepostu ber-berak egin dizkidate. -Lauburua eskui-nerat itzulikarazten dut aitak hola egiten erakutsi dautalakotz. - Be-zeroak (kliantak) ez daut erraiten lauburua nola zizelkatu behar dutan, bainan ezker itzulikaraz baneza segur nuke entzutea zer-tako egin dutan hola. Jendearen

gogoan, lauburuak eskuin itzu-likatu behar du. -monumentu (edo muble) beraren gainean bi lauburu ezartzen ditudanean, bat ezkerrerat eta bestea eskuinerat egiten ditut. -Lauburuaren itzuli-ka-aldeari ez diot sentsu berezirik emaiten (ideologia ala erlisione).

Errepostu horiek bi gauza erakusten dizkigute : bat, publikoaren buruan sartua da lauburuak eskuin itzulikatu be-har duela. Bi, «eskuin itzulikatze» horrek erran nahi du lauburua osatzen duten elementuen buru biribila eskuin alderat makurtua dela. Lehen punduak argitan e maiten du aspaldiko tradizionea hautsi dugula. Lehenago erraiten zen : «Lauburua alde batera edo bestera itzularaz daiteke.» Orai aldiz : «Eskuin alderat itzuli behar du.» Nolaz kokatu gira ideia go-gor dogmatiko hortan ?

Bainan zinez eskuine-rat itzulikatzen ote da lauburu hori ? Hala uste da, bainan froga sendorik gabe; hots, ustekeria

François Baroin

Kurutza-punduan ezar deza-gun itzulgailu bat eta itzularaz dezagun ahal bezain fite ezker alderat. Zer gertatzen da ? Pi-ruak eskuin makurtzen dira, ai-rearen ihardokiagatik (irudi 2).

bat baizik ez da. Arrazoinez, fisikako legeen arabera finka daiteke itzul-sentsua. Hortarako har ditzagun altzairuzko bi piru, biziki malgoak eta kurutzean eman (irudi 1).

Erran dezakegu, beraz, fisikako legeen arabera sistima guzia (lauburua) ezker itzulikatzen dela, eta ez eskuin, funtsezko frogarik gabe erraiten den bezala.

M. E.

5

Page 6: Herria 3082

Kostaldean

Untsa obra harrigarria!Donibane Lohizunen, Santa Barbarako ezponda xuten gai-neko bazterrean, berrikitan agertua da gaitzeko ederlan berezia, xixelkadura bat aski harrigarria! Norbaitek erran du laminek duketela horrat gau ba-tez ekarria… Guk lanak ditugu haatik hori ezin sinetsiz aspal-dixkoan ez baitugu lamina bihi bat ikusi itsas-hegi hortan… Dena den, frango urrunetik ere ikusten da delako obra hori. Hurbiltzearekin, irakurtzen ahal duzu artixta baten lana dela. Artixta hori Gilles Plantade xixelkaria, 48 urteko gizon bat, orai Ahetzen bizi dena, Bolikos-tan sortua bere aitamak han

gertaturik beren laneko segidaren gatik, eta ainitz kurritua mundu zabalean, Afrikan gaindi segur bai-nan ere beste es-kualde askotan… Artixta horri ainitz gustatzen zaio ederlan erraldoi batzuen molda-tzea. Donibanen paratua den hori gisa hortakoa da. Altzeiruzkoa, hiru metro gora eta hiru tona pisu! Nehork ez du aise ebatsiko, gauaz ixilka jinik

ere, dena bateko metalki peza alimalea baita, ez dena zatika-

turik eremaiten ahal! Zernahi gisaz, aise handiegia eta pisue-gia ohoin batek besopean edo bizkarrean joaiteko! Iduri du xixelkadura hori desafioka be-zala ari zaiola itsasoari… Izen frantses bat ere badu, “Champ contre champ”, ez dugu haatik zilatu izen horrek daukan sege-retua… Bainan baditake artix-tak berak izen hori emana dion jendea hortaz mintza dadien, batek hau erran eta besteak hura, zernahi solas mota jiten ahal-eta mihi puntarat holako obra berezi baten aitzinean…

Baionako auzitegian…

Urriaren 21-eko HERRIA-n ai-patu ginuen hori, nola 26 lagun, Donibane Lohizune eta Zibu-rukoak, denak arantzaleak edo arrantzale munduari lo-tuak, auziperatuak izanak ziren baizik eta duela hiru urte haizu baino atun hegal-motz edo atun gorri gehiago hartu zuten eta batzuetan erranik atunaren idurikoa den “patudo” arraina zutela, atun hegal-motzetik zu-telarik… Baionako auzitegiak bere erabakiaren berri eman du egun hotan, bost asteko epea harturik karkulen egiteko. Denen buru, epaitu 26 lagune-tarik 19 xuri atera dira, ez dela frogarik zerbait egin dutela le-gezko neurrien kontrakoa ze-nik. Beste zazpiak zigortuak izan dira, isun bat pagatu be-har, gutienez 800 eurokoa… Denen buru, akusatzaileak ez ados izanki-eta erabaki horre-kin, dei egin dute Pauerat eta beste auzi bat izanen da beraz ondoko hilabetetan…

Euskararen gehiago sus-tatzeko Donibane Lohizu-neko aldean

Kostalde-Hegoaldeko herri-erkidegoak sail pollita badu abiatua euskararen alde eta nahi du segurki aitzina segitu bainan indartu ere. Hori da azpimarratu Ziburun, joanden egunean, erkidegoaren bilto-kian, partaide diren hamabi herrietako auzapez edo au-zapez-ordezkoekin egin den bilkura batean, han izanki ere Max Brisson Euskararen erakunde publikoaren buru dena bai eta Bernadette Sou-lé erakunde horren zuzendari berria.Hor berritua izan da Euska-raren Erakundea, herri-erki-

degoa eta erkidego hortan partzuer diren hamabi herrien arteko hi tzarmena, gero eta axola gehiago hartzeko gisan euskararen garapenaz. Oroita-razia izan da herriz-herri nolako urratsak badiren jadanik egi-nak. Hala nola paper, abisu eta dokumentu asko euskararat itzultzeko. Herriek plazaratzen dituzten aldizkariak elebidunak izaiteko. Karrika eta plazetako seinaletika ere ba. Formakun-tza sailean ere berdin, keinka huntan orotarat 32 lagun izan-ki, herrietako langileak edo erkidegoaren kondukoak, eus-kararen ikasten ari direnak, ez ederrez bainan euskara balia-tzen ahal ukaiteko beren egun guzietako lanean… Michel Hiriart erkidego-buruak azpi-marratu du hori ez dela has-tapen bat baizik. Ildo beretik segituko dela, erkidegoko eus-kararen batzordea, Ainhoako auzapeza, Michel Ibarlucia, buru duena, arrunt hortarik ari dela… Max Brisson-ek goretsi du ja egin bidea, erranez Iparralde-ko erkidegoetan Donibane Lohizune alde hortakoa dela aitzinatuena. Eta orai arras de-liberatua aitzinago joaiterat… Euskararen sustatzea erakas-kuntzan gauza ederra dela eta zinez beharrezkoa bainan

ez dela hori aski, beste sail ainitzetan, euskararen erabil-pena denetan handi dadien behar dela bermatu, hori du argi eta garbi erran Max Brisson-ek. Herr i -erk idegoak baitu hartua eus-kal teknikalari bat, bigarren baten har-tzeko xedea ere baduela jakin-ara-zia izan da bilkura berean, eta Parisen herri eta herri-er-kidegoetako lan-

gileen formakuntzaz aduratzen den zentro berezituaren ganik balitakeela azkenean mentura laguntza batzuen ardiesteko euskarari buruzko formakuntza sail horrentzat

Mendi Zola gogoan

Hendaian, abendoko lehen asteburuan estreinatuko da Zokoburu auzoaldean Mendi Zolan izeneko kulturgunea, arta handirekin muntatua. Hor

agertuko dira karia hortarat handik hurbil den hondartza aldeko eskolan lehen maileko hiru klasetan, eta Mendi Zola

Geriza bat gehiago Santa Barbarako kaskoan!

Hitzarmen berrituaren izenpetzeko tenorean, Michel Ibarlucia, Michel Hiriart eta Max Brisson.

Hendaiako artixta ttipiak lorietan beren lanak agerturik!

gogoan hain xuxen, egin diren ederlan pollit batzu, marraz-ki, margo, “graffiti” eta beste. Orotarat, 79 haur arizanak dira kartsuki lan horieri. Beren era-kasleak sustatzaile, Juliette Bourlier, Corinne Desbarats eta Gloria Ortuno, bi artixta la-guntzaile, Sebastien Allary eta Nathalie Surel.Joanden egunean ederlan ho-riek denak erakutsiak izan dira Battitt Sallaberry auzapezari, Marie-Hélène Laxague kultu-raz arduratzen den axudantari, eta beste aditu zonbaiti. Denek egin daizkiote goresmen beroe-nak…

Aldizkatuz

Hendaia, Irun eta Hondarribia hiru hiriek osatzen dute kon-sorzio deitu erkidego berezi bat elgarrekin plantatzeko sail batzuri buruz. Hiru auzapezak izaiten dira aldizka erkidego horren buru, kanbiatzea urte guziz eginez. Joanden egu-nean, Hondarribiako auzapeza, Aitor Kerejeta, jarri da buru,

untsalaz urte batentzat, nun ez duten mugaz haindian heldu-den udaberrian egitekoak diren hauteskundeek zerbait aldaketa ekartzen.

6

Page 7: Herria 3082

Kostaldean

emazteen ganako

bortizkeriak

Emazteenganako bortizkerien kontrako nazioarteko eguna ira-ganen da azaroaren 25ean. 18:30etan Baionako Marengo zubian, ELKARRETARATZEA (harrabots egiteko tresnak ekar). 21:00etan Biarritzeko Royal zi-negelan « VIOL CONJUGAL VIOL A DOMICILE » filma, Ca-role Roussopoulos-ek eta Véro-nique Ducret-ek egina. Ondotik solasaldia.

Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feminista

angeluko postan giro kiretsaAngeluko posta bulegoan ez da giro. Bost lanposturen hestea ekartzen duen berregituraketa bat indarrean eman eta astea beran-tago, hona non langile eta buruzagi baten arteko hizkaldi zaintsu baten ondotik, langileak bere buruaz beste egiteko urratsak abiatu zituen aitzineko ostegunean. Biharamunean ehun bat lagun bildu dira postetxe aitzinean protestaz, eta CGT sindikatuari jarraikiz gre-ba iraunkorra hasi dute 31 letrakariek astelehen honetan.

Astearte goizean jakina-razi du Paueko auzite-giak bere erabakia Aurore Martinen kasuari doakio-nez : euroaginduari bai. Erran nahi baita euskal-dun gaztea espainiaratua izan daitekeela, Batasuna alderdiaren kide izaitea gatik, alderdi debekatua Hegoaldean bainan ez Iparraldean. Erabaki larria, lehen aldikotz gertatzen baita holako harigarrikeria. Aurore Martinek berehala dei egin du, gisa hortan ez delarik mementoko se-gurik espainiaratua izaiten ahal.

aurore Martin-en kontrakoeuro-aginduari bai

Aurore Martin

Crsak hautetsien zain suprefetura aitzineanHamaika CRS kamiuneta kon-datuak izan dira suprefeturaren aitzinean joan den astelehen arratsaldean, hogei bat hautetsi hurbildu direlarik Suprefetari dozier baten emaitera, Aurore Martin-en euro agindua gaitzes-ten duena. Hautetsiek goraki sa-

latu dute estatuaren ordezkariak erakutsi dioten errespetu eska-sa. Euskal Herriko 150 hautetsik izenpetu zuten astea barne Au-rore Martin Batasunako militan-teari euro aginduaren aplikapen politikoa salatzen duen ageria.

baxenabartar gazteak galdekaturikArmendaritzeko Jordi, Ortzaizeko Julien eta Bidarraiko Wiliam eraman dituzte jandarmek joan den astelehen goizean beren etxetatik Pauera, han galdekatuak izaitera. Familiei erranik izan zaie, iazko “Nafarroaren eguna” bezperan, koktel bat botaia izan zela Baigorriko jandarmeriaren kontra. Hiru gaztetatik bi jada galdekatuak izanak ziren Donibane Garaziko Kalaka ostatuko atxiloketen salatzeko manifestaldiaren ondotik. Ehun eta berrogeita hamar jende bildu dira astelehen arratsean Ortzaizen atxiloketa horiek salatzeko. Astearte goizean, Bixente baigorriar gaztea ere deitua izan da jendarmeriara, afera berari loturik. Kaseta hau moldatzeko mementoan, ez dugu gehiagoko berririk jakin.

Hondakinak gehiago murriztu Baiona/Angelu/Miarritze hiri aglomerazioak indar berezi bat egin nahi du “hondakinen mu-rrizketa astearen” kari azaroko azken aste honetan. Egia da hiritarrak hasiak direla jabetzen ez direla hondakin guziak nahas mahas zaku berean botatu be-har, hala nola urri honetan an-tolatuak izan diren zazpi bilkura publikotan, ehunka hurbildu

dira partikularrak konpostagailu kutxak erostera. Hondakinen murrizketa astea izanki eta hau, BAM ari da jotake, erakusketa pedagogikoak leku publikoetan, joko pedagogiko elebidunak eskoletan eta, azkenik gauzen biziberritzen ikasteko eguna antolatzen ditu igande honetan Baionako Napoleon gelan.

Maialen etxeberri abian MiarritzenMaialen Etxeberri AB-ko kidea izanen dela hautagai aber-tzaleen izenean Miarritzen, hara zer finkatu zuen urrian « Biarritze Bestelakoa » talde munizipalak ; izendapen hori gertatu da Aber-tzaleen Batasunak, Batasunak eta Eusko Alkartasunak osatu EHBAI koalizioa sortu aitzin. Miarritzeko Herriko Etxean eus-

kararen axuanta den Maialen Etxeberrik solasak hasiak ditu beste talde abertzaleekin. Baina abertzale ikuspuntutik kanpo ere solasak abiatuak ditu, be-reziki berdeekin. Mixel Poueyts gazteriaren eta kirolen axuanta da « Biarritze bestelakoa » elkar-tearen presidentea.

Azaroko hitzordua larunbat huntako dugu jada eta usaian bezala, Tuntuna elkartea indarrean jinen da hilabete huntako hautatu kantuekin. Kantu ezagunak, merkatuko galeriatik gogotik emanen direnak, bainan ere kantu berriak edo berritsuak, Lacarre plazan errepikatuko ditugunak. Larunbat huntan Xabier Letek kantatzen zuen Julen Lekuonaren « Itsasoan urak handi »ren aldi daike. Kantu hau ainitz koroek harmonizatu dute eta Tuntunak ere bere moldean eskainiko du sorpresa batzuekin. Beraz ez huts egin Baionan Kantuzen azaroko trena, goizeko 11etan xuxen hasiko baita. Larunbat arte!

baionan Kantuz

Baionako C.F.S. (Confédération Syndicale des Familles) egiturak ageri bat helarazi dauku, zeintan goraki salatzen duen frantses gobernuaren xede berria, hots HLM alokairuetako %2a bereganatzea (gutti gora behera 80 euro alokatzaile bakar, urtekal). Gisa hortan, miliar bat euro eskura lezake gobernuak hiru urte barne. Ondorioz, diru gutiago balaiteke sozial eraikuntzentzat (20.000 egoitza gutiago urtean) eta diru gutiago ere diren egoitza sozialen entretenitzeko. Jakinez gaur egun 1,2 milioi jende badaudela prezio apaleko egoitza baten bila, segur gobernuaren politikak are gehiago kaltetuko dituela horiek guziak !

C.s.F.-aren salaketak

euskal bixkotxaz erakus-keta

Daniel Velez-en argazkiak, eus-kal bixkotxaz, ikusgai dira Baionan, Bar du Marché ja-tetxean, abendoa-ren 11 arte.

7

Page 8: Herria 3082

Herriz Herri

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

azkaine

Appel Detresse – Elkarte horrek iraganarazi du kamiuna Nantes hirirat 1200 kilo gauzeriarekin. Bertzalde, elkarte horrek berak helduden asteburuan, 27an eta 28an, urteko saltzea eginen du Azkaineko elizako atetan, me-zen aitzinetik eta ondotik, beti beharretan direnen fagoretan. Eskerrak lan hortaz arduratzen diren guzieri.

Igandeko meza – Nola ez aipa igande huntan izan dugun meza nagusia gure bi apezekin ? Ko-rala eta Larrun Kanta taldea jun-taturik, zer lorian ohoratuak izan diren Kristo errege eta Santa Zezilia musikarien patroina ! Bertzalde zen Patxi gaztea istri-puz hilaren urtemuga. Lagunak loreak eskuetan nonbre handian ziren lerro lerro aurkitzen hil he-rrietan. M.L.

Sortze – Uharteko Solange eta Jean-Mixel Uharti sortu zaie Bixente izendatu duten 2garren haurra. Ongi bizi dadila haurñoa eta goresmenak aitamei.

Hozta

urepeleHeriotze – Joanden azaroaren 12an pausatu zauku Joseph Bidegain Erlaindoneko nagusia 88 urtetan. Luzaz letxerogoan arizan da hemen gaindi egun oroz esnea karreatuz Angeluko koperatifa batera. Ondotik mundu guzia kurritzeko parada ere ukan du bere espos lagunarekin. 67 urte ezkondurik bazuen, etzuen Joseph-ek urratsik egiten bere laguna gabe, ez baita usu ikusten holako atxikimendua bikotetan. Bere lagunak eta familiak onhar ditzatela gure doluminak.

baigorriDonosteikoen obra ona - « Muco-

viscidose » eritasun genetiko borti-tzaz hunkiak diren haurrer, bizitzeko esperantza laburra uzten duena, emeki emeki birikak funditzen bai-titu eta gainera lixeriketa arrangura haundiak sortzen. Duela 45 urte, « Vaincre la mucoviscidose » elkar-tea sortu zen, gaitz huni aurre egite-ko xedearekin. Geroztik, urtez urte, ainitz ekintza ttipi egiten ditu, dirua bilduz iker lanaren aitzinarazteko eta tratamenduak hobetzeko. Duela lau aste, Akitania hegoalde huntan ordezkari diren Maite eta Guy Sarda jaun andereak, etorri ziren Donostei ikastetxera, filma baten bidez eta hitz laburrez eritasun hau ezagu-taraztera eta sendiaraztera huntaz hunkiak diren haurreri eta ere ingu-rukoeri dakartzan gastu eta nekeak. Hunkirik, Donosteiko ikasleek errespetu ederra eman diote ukan galdeari. Epe laburrez, antolatu lasterkaldi eta bakoitzak bere ingu-ruan egin diru biltzearekin. 5028,30 euroko txekea ezarri baitute Sarda jaun anderearen eskuetan. Hauek, jestu eder hunek barnatik hunkirik, bihotzez eskertu dituzte ekintza hu-nen inguruan arduratu diren oro.Bertsu afaria - Baigorriko ama ikastolak eta Basaizeak antolatzen dute bertsu afari bat Bixentainean,

abendoaren 4ean larunbat arratsa-rekin 20.30etarik goiti. Parte hartuko duten bertsulariak dira : Amets Ar-zallus Hendaia rra, berriki XILABA-ko txapela eskuratu duena, Patxi Iriart Hiriburutarra, 2004ean Iparraldeko bertsulari gazteen txapela eraman zuena, Jon Barberena Elizondoar-ra, Nafarroako txapelduna izana 2007an eta 2008an eta Julio Soto Gorritikoa Nafarroako txapelduna. Gai emaile, bi herritar gazte : Battitt Crouspeyre eta Bixente Hirigaray. Afariaren prezioa : 20 Etan da. Parte har tzeko, deitu behar da Madda-len 06.30.48.39.99 edo Ramuntxo 06.08.30.68.28. Ukrainarrak - Les Joyeux Petits Souliers eta Orpheus, horra berro-geita hamar bat lagun Ukrainatik heldu zauzkigunak, zonbeit dan-tzari, bertzeak kantari. Bi aratsez, hauen ikusteko eta entzuteko pa-rada ukanen dugu. Larunbat huntan aratseko 20.30tan, Plaza xokon, Les Joyeux Petits Souliers-ko dantzariek emanen dute beren ikusgarria. He-men parte hartuko du ere Baigorriko Arrola dantza taldeak.Astelehenean, elizan, aratseko 20.30tan, Orpheus-ko kantariak di-tugu entzunen. Aitzineko urtetan ere jada entzunik, badakigu hemen goi mailako abeslariak ditugula. Bi talde hauek ibilaldia egiten dute beren herrialdeko ospitale pedria-tiko eta umezurztegien laguntzeko. Sartzea : 12E helduentzat, 8 E hau-rrentzat (2 – 15 haurrentzat). Errugbia - US Nafarroa, Aire-sur-Adour-en izan da jokatzen eta par-tida bururatu da 9 E 9 berdinketa-rekin.

Dolu – Duela zoinbait egun jin zauku Ameriketatik Ferranjoneko Vincent Eyherabide-ren hil berria. Hau airatua zen 1951-ko urtean. Arizona hirian eginik bere bizia, 80 urte beterik utzi behartu zako mundu hau. Uzten duen bere familiari, bai eta sortetxeko familia guziari gure dolumin beroenak. C.M.

azkarate

itsasuHeriotze - Azaroaren 15ean zendu da Dominika ITURRI Larraldekoa. 93 urte zituen eta Itsasuko elizan iragan da ehorzketa elizkizuna joan-den astezkenean.Doluminak familia osoari.

Elikagai bankoa - Elikagai Bankoak (Banque alimentaire) jendeak es-kaini elikagaiak bilduko ditu aste-buru huntan, ostiral eta larunbatez, Herriko Etxeko lan tenoreak erres-petatuz:  -  ostiralean, azaroaren 26an, goizeko 8etarik 12ak arte. Eta aratsaldean, 13.30tik 16.15ak arte.  -  larunbatean, azaroaren 27an, goizez bakarrik, 8.30etarik 11.45ak arte.

Haur hornimendu merkatua - I tsasuko San Josep eskolak eta Ikasleen Guraso elkarteak antola-tzen dute « Haur hornimendu mer-katu » bat, merke salketa bat (Vide Poussette) azaroaren 28an, igan-dean, Sanoki gelan. Beraz zuen etxe xokoetan baldin badituzue haur jauntzi, jostagailu edo gisa guzie-tako tresneriak (alki, ohako, puzeta edo beste) baliatugabeak bainan estatu onean, hor sal di tzazkezue.

Haatik sal eremua aitzinetik atxiki behar da telefono huntara deituz: 06 27 28 55 38 edo eskolako webgu-nea erabiliz: [email protected] 5 euro gostako da, eta gehienik 4 metro atxik daitezke.

Telethon eguna - Abendoaren 4ean eginen da ohiko eskea. Karia hor-tara hainbat ekitaldi antolatuak dira egun osoan:  -  goizeko 10etarik 12ak arte Gim eta Step ariketak izanen dira Sanoki gelan, eta auto zaharre-tan ibilaldiak Gaineko Plazan.  - aratsaldean, Sanokin dira ere hitzorduak: 15etan haur makilla-tzea; 16etan dantza ikastea eta ikus-garria; 17etan « Flash Mob » fama-tua Madison dantzatuz. Aratsaldeko 18etarik goiti izanen da Talo Gaual-dia Ahopean-ek alaiturik. Aratsalde osoan salgai izanen dira bixkotxak eta giltzainak.  - gaueko 20.30etan ikus-garria, Sanoki gelan: olerki kontala-riak eta Magali Zubillaga kantari.Herriko Etxeaz gain, antolakuntza huntan barne dira Idekia, Itsasua-rrak Gim/Pilota, Les Vieux Machins, Itsas’Rock eta Herriko eskolak.

HeletaIxtripu - Ixtripu larri batean handizki kolpatua izan da Pantxo Goyheneche 25 urteko gaztea, Urbeltz Etxerrian bizi dena. Luze izana gatik, senda dadin dakogu desiratzen.Mezak – Ibiakoitz aratsean, 7 orenetan, Iholdin. Igandean 9 orenetan Armendaritzen eta 11 orenetan Mehainen. Herritarra

Martin EtcheverriaAurtengo San Martinetako, Mar-tin Etcheverria-ren izena graba-tua izan da gerlako hilen monu-mentuaren gainean.Paskulinenian (Serresen) sortua zen 1880ean. 1914 ean Lorrena eskualderat igorria izan zen ger-larat. Gero 4 urtez toki desberdi-netan gudukatu behar izan zuen (Charleroi, Chemin des Dames, Verdun etab.). Kolpatua izan zen eta gasen gatik birikak hunki-tuak izan zituen, hatsa hartzeko arazo haundiekin. Horien ondo-

rioz 1927an zendu zen eta urte batzuen buruan bere 10 haurrak « pupilles de la nation » bezala onartuak izan ziren.Denboraren buruan aurten, ilo-baso baten lan jarraikiari esker « Frantziarentzat hila » ekarria izan da ; eta beraz izena grabatu zaio, François anaiarenaren on-doan : hau 1914eko irailean hila.Martin Etcheverria-ren ondoren-goak bildu dira, azaroaren 11-n orroitzapeneko zeremoniaren karietarat.

8

Page 9: Herria 3082

Herriz Herri

IKASTOLAREN ESTRENA Ortzaizeko Ikastolak bere egoitza berrituaren estrena eginen du larunbatean, azaroa-ren 27-an. Goizeko 10 orene-tan eginen da ongi etorria eta multxoka gelen bisita; 11 ore-netan, mintzaldiak eta eguerdi-tan zintzur bustitzea. Joanden abendoan hasirik, sartzerako bururatu dira obrak, nahiz kan-poen antolatzen baden oraino egitekoa. Bainan orain 120 ikas-

leen tokia bada eta aurtengo ikasturte huntan 90etarat hel-tzen da.

KANTU BAZKARIA Lokarri elkarteak anto-latzen duen kantu bazkaria ira-ganen da abendoaren 4-ean, Zubiondoa ostatuan. Oraindanik kantua maite dutenek egun hori atxiki behar dute beren egute-gietan. Xehetasun gehiago hel-duden astean.

ortzaize

aiherra3 Aihertarrek parte hartu Be-hobia-Donostia lasterketan

Urte guziz, azaroko 2.igandean, antolatzen da Behobiatik Do-nostiarateko maratoi erdia. Urte guziz parte hartzaileen kopurua goitituz doa.Aurten 3 Aihertar ziren, 20 000 lasterkariren erdian, eta denbo-ra txarra izana gatik, denak kon-tent itzuli dira. Deia helduden urteko lasterkaldiari pentsatzen dute, hauieri beste batzu jun-tatuko direla esperantzarekin. Biba zuek, Frantxoa, Anje eta Peio eta segi aitzina !!

Parropiatik abisu - Helduden igandean, azaroaren 28-an izanen da parropia osoaren biltzarra Hazparnen, 10 ½ tako mezarekin Mendealan. Meza horren prestatzeko, korala edo kantoreak gomitatuak dira doi doia oren erdi bat lehenago, Mendealara, errepika labur bat-en egiteko. Ondorioz, ez da ig-andean Aiherran mezarik izanen

Herriko eskolaren lotoa, i gande arratsaldean - Herriko eskolako burrasoen taldeak jakin arazten dauku, igande aratsaldean, azaroaren 28an, LOTO-a antolatzen dutela Aihe-rrako Denen etxean, aratsaldeko 3 orenetarik goiti. Usaian bezala,

sari ainitz badaude irabazteko hala nola Espainia hego aldean

aste bat bakantza, Pirinioetako Luz Saint Sauveur eskual-dean, beste aste bat bakantza, telebixta, GPS, DVD irakur-gailu, kamezkopa, argazki tresna nume-rikoa, eta zare hornitu edo apainduak. Parte hartzeko, kartoin bat 3 eurotan erosten ahalko duzue, edo 5 kartoin 8 eurotan, edo 10 kartoin 16 eurotan.Jin tenoreko, eta ongi etorri deneri !! Usaian bezala izanen da ma-

tahami ta edari !!

Herriko Etxean, deliberoen segida - Joan den urriko 4ean iragan kontseiluko bilkuraren berri eman ginauzuen, bainan parte bat ahantziz. Horra be-raz aldi huntan segida. Herriko diru laguntzak usaian bezala eman dituzte Departamenduak laguntzen dituen herriko ikas-leeri. EPFL erakundeak Aiher-rako Herriko Etxeak egin gal-deari baikorki erantzun dio. Ondorioz erakunde hunek ditu lehen aldi batean, Aiherrako Herriko Etxearen partez, herri erdian aurkitzen den Baptiste eta E tcheverry-renak diren ere-mu zati bat, bai eta 2 etxeak erosiko. Nahikaria da ondorioz, etxe bizitza ta okindegi-ostatu baten eraikitzea, herri erdian. Harrieta eta Londaitzea artean kokatzen den harrobi ohiaren jabeak toki hau saldu nahi luke herriko etxeari. Hau, herri erdian izanez, kontseiluak prinzipiozko baimen bat eman du, gunea egokia bailitake proiektu ba-tzuen obratzeko. Erosketa hau 2011 urtean eginen da. Azkenik, behar gorrian baitira, langile berri baten hartzea deliberatu dute hautetsiek.

Frantxoa ta Anje lasterkariak, goxoan mahainean, lasterkaldia bururatu ondoan

HazparneUndarkin biltzeari buruz min-tzaldia - Helduden ortziralean, azaroaren 26an, Tokian Tokika elkarteak antolatzen du elgarriz-keta bat Elgar zentroan « Gure undarkinak nola molda ?». Min-tzaldia aratseko 8ak eta erdietan hasiko da. Hiru hautesi eto-rriko dira beren ikusmoldearen emaiterat. Hala nola Bastidako hautetsia Hubert Candele ; Xa-bier Mikel Errekondo, Usurbilko alkatea eta Pedro Iturbe, An-tzuolako alkatea. Gaurko kon-tsomu zozietatearen ondorioz ainitz undarkin baditugu. Hauen biltzeko zenbeit molde desber-din badira, nola adibidez: undar-kin untzi handiak, han hemenka berduratuak direnak herri osoan edo ere ate bakotxean egiten den biltzea, undarkinen kentzea pisu arau ordainduz. Jadanik Bastidan esperientzia bat egiten dute undarkinak etxez etxe biltzeko, oraindik ez dute ordain-tzeari deus kanbiatu. Usurbileko herrian molde hortan hasiak dira etxetako undarkinen bil tzen eta ohartu dira ehunarentzat lauetan hogoi gutiago biltzen dutela. Antzuolako herrian ere molde hortan ari dira. Denen ar-tean zikinen erretzea nahi lukete proiektuetarik baztertu eta ortzi-raleko biltzarre horrek argiago ikus arazi ahal luke tokika egi-nak diren esperientzia horien balioa geroari buruz. Biltzarrea orori idekia da.

Frantses Dardan dohatsuaren parropia elgarretaratuko da igandean - Bosgarren aldikotz, helduden igandean azaroa-ren 28an, urtean behin egiten

den parropien elgarretaratzea izanen da Hazparneko Mende-ala gelan. Elizak ospatzen duen Abendoaren lehen igandearen karietarat egiten da 9 parropia horien elgarretaratze hori. Adin guzietako eliztiarrak biltzen dira egun hortan, juanden urtean milaz goiti baziren etorriak. Aur-ten egun hortako mezan Xipri Arbelbidek ospatuko du bere apezgoaren 50 garen urteburua. “ Gaurko egoera huntan, balio-tsua da horrelako girixtino elga-rretaratze haundi baten oharra zabaltzea, bizi den Eliza bat e rakustea munduari, emankorra eta alkartasunean bildua dena” erraiten zuen Maurice Arhets parropia haundiko erretorak.Oro gomitatuz, elgarrekin, Liturgiako lehen igande horren ospatzerat. Mezaren ondotik pastoralako gaztek bixkotxak salduko dituzte, helduden ur-tean Madrilen iraganen diren J.M.J eguneri buruz diruaren biltzeko. Bertzalde ATD Quart-Monde-ko elkartekoek eskainiko dituzte beren kartak salgai. Mezaren ondotik ere, ororentzat zintzur bustitze bat izanen da to-kian berean.

ISABTP Madagazkarrekin alkartasünezMadagazkar ügartean lizeo bat eraikiko düe Angeluko Batiment ISABTP ikastetxeko injinari ikasleek. Xede honek leküko jenten egiazko beharrüner erantzün nahi düe, gazteek ikasketen jarraikitzeko parada üken dezen. Xede honen aitzina eramaiteko sos biltzen hasirik dira. Alde batetik enpresa eta norberako lagüngoa galtatzez eta bestetik haiek antolatürik loto edo pelota partida bezalako animazionen bidez. Orotara 130.000 euro koste dü eraikuntzak. Ikasle horiek beren bosgerren urteko ikasketak ürrentzen dütüe xede hümanitario bat bürützez. Gobernüz kanpoko egitüra desberdinek egin proposamenetan, Madagazkarreko lizeoaren xedea haütatü düe. Dagün martxoan Madagazkarren, hilabete bat eraikitze lan eramanen düe. Madagazkar ziklonak gertatzen diren eskualde batetan izatez, eraikuntza ezagütgarri bereziekin eginen da.

Angeluko ISABTPkoak oro, tartean Maiteja Akozeberri Larraintarsa

angelu

9

Page 10: Herria 3082

Herriz Herri

izturitzePalantxaz zoingehiagoka trinke-teanAzaroaren 15ean abiatu zauku aurtengo edo hobeki erran negu huntako pilota lehiaketa palantxaz, heldu den martxo erdira arte irau-nen duena. 66 pare ariko dira 3 mailetan, gizon eta emazte. Joan den urtean baino pilotari gutixago izanagatik, arduradun, juje eta osta-lerrek ukanen dute egiteko zenbait hilabetez.Azaroaren11Aiherrako eta Izturitzeko gerlari ohiek igandearekin dute ospatu egun hori. Mezan parte hartu on-doan oroitarriaren aitzinean egin da ohizko elgarretaratzea, otoitz, kantu eta herriko auzapezak irakurtu duen

minixtro edo sailburuaren mezuaren entzutea.Urtats gauaUrte ondarra ez urrun eta Erberua elkartekoek jakinarazten daukute aurten urtats gaueko besta herrian antolatzen dutela, denen etxeko gela apaindu eta berotuan, 70 eu-rotan helduentzat eta 20etan hau-rrentzat, gau guziko edari, janari eta ausagailuak barne. Izenak emaitean (azaroaren 30eko berantenaz) 40 euro aitzinatu beharko dira jende bakoitx, 10 euro haurrentzat. Her-ritar ala kanpoko deneri idekia da gaualdi hori. Izenentzat deitu : Xabi Orbezua 05 59 29 62 52 edo Pierre Etchart 05 59 29 58 80 edo Domi-nique Casemajor 05 59 29 41 52.

KanboSanta Zezilia - Musikarien pa-troin saindua bi aldiz ohorat-ua izan da Kanbon : joanden i gandean, 21ean, harmoniako musikariek dute igandeko meza nagusia alegeratu eta ondotik elgarretaratu dira Luhusoko trin-keteko jatetxean bazkariaren-tzat ; aitzineko igandean, Kan-boko Izarrako musikarien aldi zelarik mezan lehenik eta Itsa-suko Txistulari jatetxean ondo-tik.

Hirugarren adinekoen Egube-rriko bazkaria - Urtero bezala Kanboko herriak Eguberriko baz kari bat eskaintzen die he-rriko hirugarren adinekoeri (67 urtez goiti). Abenduaren 15ean, asteazkenarekin, eguerditan, izanen da Jantegi kantinako bar-neetan. Kiki Bordatxo taldeko musikariak hor izanen dira giro on baten segurtatzeko. Bazka-

rian parte hartzeko izena eman behar da Postaren ondoan den multizerbitzu zentroko harreran, abenduaren 3a aitzin.

Telethonaren aldeko Lotoa - Azaroaren 28an, igandearekin, 15.00etan, Telethonaren alde Loto bat antolatua da Kanboko kiroldegi berrian. Gela berotua izanen da eta sari ederrak aur-kituko dira.

Folk dantzaldia - KLIPETAKLOP deitu taldeak dantzan aritzeko parada eskaintzen dauku larun-bat huntan, AIEC kultur gelan. Dantza ikastaldi bat 17.00etan : Scottish, Mazurka, Chapeloi-se, rondeau, bourrée eta beste ikasteko eta ondotik dantzaldia tokian berean euskal dantzekin ere bixtan dena. Bakotxak ekar-tzen ahal du tokian berean jate-ko afaria.

La Troba Kung Fu Kataluniatik etorri elkarteak kontzertu xora-garria eman du hazilaren 14an igandez Omordiako gelan. Haur eta haundi, denetara 100 bat jende bazen etorria kontzertu horien entzuteko. Ondotik izan da jateko eta edateko. Jendea izigarri kontent ateratu da. Miles-ker antolatzaileeri eta laguntza ekarri duten jende guzieri. Hor bildutako dirua emana izanen da Téléthonarentzat. Ganden aste hortan, “ Théâtre du Rivage“ elkarteak eman du udazkeneko bere antzerkia He rri Elkargoak antolaturik, Lur berri gelan. Hiru eskoletako haurrak izan dira ikusten. Eskola emai-leek diote antzerki horrek hau-rreri ainitz ekarri diotela, dantza, musika eta bertze gauza frango. Igandean berriz helduentzat zen, gauza ederrak ikusi ditugu, bai elkarte ederra da. Segizue hola hola.Beti Gazte: Beti gazte elkarte-ak, abenduaren 2an ortzegun eguerdi eterditan, Urdazubiko La Koska jatetxean antolatzen du aurtengo azken elkarre-tatzea. Erretretatu guziak go-mitatuak dira bazkari on baten aitzinean egun goxo bat elga-rrekin pasatzera. Zuen izenak behar dituzue eman usaian bezala hazilaren 29ko. Deitu Colette 05/59/54/22/23. Yvonne 05/59/54/27/00 edo Jeannot 05/59/54/21/34.Abisu : Hazilaren 27an larun-batez egun osoan, Bizar Zuri merkatua, San Josepe eskolak antolatzen duena errebotean estofazko oihal azpian.-Hazilaren 27an larunbatez, ar-ratseko 7 orenetan eskola pu-blikoko haurren burasoek anto-laturik Mus eta Poker txapelketa Omordiako gelan. Ondotik talo, ogitarteko eta edari han bertan. Izen emaitea hazilaren 25a ai-tzin, deitu 06/31/21/57/92. Parte hartzea 10E parearendako. -Hazilaren 25a Santa Katalina, asteburu huntan Ihalarreko au-zoko bestak. 27an larunbatez arratseko 8 orenetan afaria, tri-potxak, Baratxarte jatetxean eta 28an igandez Santa Katalinako

kaperan goizeko 10ak eterditan meza nagusia, ondotik Mutxi-koak eta bazkaria, tripotx jatea, Baratxarteko jatetxean, Ttotte Mixelenak airostua. Zuen lekuak atxikitzeko deitu 05/59/54/20/48.-Suko egur lota behar duenak eman izena herriko etxean hazi-laren 30a aitzin.-Telethona ere ari da hurbiltzen, abenduaren 3an eta 4ean iza-nen da. Helduden astean aipa-tuko dut. Pilota: Palantxa trinketean nes-katilak : kadetak final laurde-netan. Hausseguy Maialen eta Blanco Oihana galtzaile 40-05 Itsasuarrak-en kontra. Balaire Maeva eta Etchegaray Joana galtzaile 40-37 Senpereren kon-tra. Aurtengo trinketeko pa-lantxa sasoina bukatu da, izan mutil edo neskatil.Ezker paretean atxiki ttikian: xi-toak, Iribarren Mattin eta Mou-nho Eneko irabazle 40-23 Kapito Harri-ren kontra.Ezkerparetean esku huska. Gaztetxoak, Iribarren Unai eta Lecuona Aritz galtzaile 22-10 Biarritz Athletic Club-ren kontra. Gazte hoiek ere sasoina bukatu dute. Pasaka: lehen mailan Eliceiry Jean Jacques eta Alli Andoni gal tzaile 13-02 Azkaindarren kontra. Bigarren mailan, Etche-garay Patrick eta Berrouet Ma-thieu galtzaile 13-05 Zaharrer Segi-ren kon tra. Pouyet François eta Pery Nicolas irabazle 13-05 Senpereren kontra. Barandiaran Patxi eta Blond Vincent irabazle 13-02 Luzaz Gazte-ren kontra.Palantxaz, Pleka trinketeko ligas-ka hasiko da asteburu huntan. Hiru mailetan ariko dira : lehena, bigarrena A eta B, eta hiruga-rrena. Izen emaitea hazilaren 25a aitzin. Deitu 05/59/54/22/06. Partira guziak asteburutan joka-tuko dira.Eskubaloia : 11 urtekoak ira-bazle 24-04 Irisarri-ren kontra. 13 koak galtzaile 26-13 Bokale-ren kontra. 15ekoak galtzaile 24-09 Bokaleren kontra. 18koak ira-bazle 20-05 Bruges-ren kontra. Seniorrak galtzaile 28-17 Bru-ges-ren kontra.

Ganex

sara

senpereSanta Zezilia – Ganden igan-dean EMAK HOR gure patro-najeko kantari eta musikariek ederki ospatu dute beren patroin saindua. Egun hortako meza na-gusia handizki goraltxatu dute bi taldeek. Kristo Erregeren igan-dea zenez, koralak xahar eta ber-ri egunari doatzin kantika ederrak entzun arazi dauzku Pierre Ca-mino zutelarik gidari. Musikariek Philippe Ezpondak gidatzen zi-tuela beren errementa desberdin ederrekin eman dauzkute soinu miresga rriak. Batzuek eta ber-tzeek goresmenak hartze dituzte izari hortan deramaten lana-rentzat. Aste guziz kantariak or-tzegun aratsetan eta soinulariak ortzirale aratsetan elgarretaratuz lan ederra egiten dute lan horien guzien prestatzeko. Zinez boron-date on izigarria hor erakusten dute denek. Behar bada manera berezi batez soinulariek, gehie-nak adin gordinekoak dire eta denak lanean ari. Gazteenek aldiz ixtudioak badituzte. Ha-lere aste guziz elgarretaratzeko zonbeit segurik aski urrundik behar dute nahikari handia eta egiten duten gauza aski maite. Bai zinez gure herrietan baditugu gauza eder eta baliosak. Beraz mereximendu handiak dituzten bi taldeeri jaun erretorak eskertu dituen bezala nik ere denen par-

tez eskerrik beroenak bihurtzen diozkatet.

Xorte lagunak – Urte bururatze huntan elgarretaratze andana bat izanen dugu gure herrian. Taldeka eta adin desberdinetako herritarrak bilduko dira jakinara-zia zaioten lekuan eta egunare-kin. 70 urte aurten egin dituzten herritarrek jadanik iragana dute egun hori. 60 urtekoentzat jada-nik dei berezia jakinarazia izan da kazeta hunen bidez. 55-50-45-40 eta 20 urte dituztenek mezuak ukanak dituzte beren etxetarat talde bakotxeko arduradunek hel arazia. Deneri desiratzen diotegu elgarretaratze goxo eta alaia.

Eguberriko merkatua – Egube-rriko merkatua izen horrekin abendoaren 4ean eta 5ean. La-runbat igandetan goizeko 10eta-rik eta aratseko 6ak arte gure pi-lota plazan oihalezko gerizapean zernahi gauza zabaldua izanen da. Gure komertsantek beren gauzak agertuko dituzte eta bert-zalde erran daukutenaz izanen dire bitxiak, margoak, eskulanak eta sasoinari doatzin goxokiak. Arno berotua, taloarekin xixtor, xingar edo gasna. Igande eguer-ditan « Senpere Kantuz » taldeak bere kantaldia emanen du. Agian denborak ere lagunduko ditu egun horien moldatzaileak.

Sortze – Andregeia sortu da Makea Ondikolan, Xabi eta Stephanie Oxarangoren haurñoa. Madalen sortu berria handi dadila osasun eta zorion betean eta segur aitatxi eta amatxiren euskara entzunen duela ! Dena den, goresmenak burasoeri eta anaia bat bestaldian, zion Xabi laborariak ! Agian ba !Otxalde eta Jostakin – Ederki iragan da bi talde hauek eskaini duten emanaldia, eta bide beretik segi dezatela, herri bakotxean emanaldiak eginez, ez zauzue

dolutuko !Jostailu azoka eta ganer huste – Bai, beti zerbait bada gure Mindegian, zion aldeko lagunak, eta segur aurkituko dela igande huntan, zeren 8.30etatik 18ak arte izanen baita zer ikus eta zer eros, jan eta edan, Baigura ikastolak antolatzen duen Ganer huste huntan. Jostagailu eta gaineratiko, eta solasaldiak ere gutartean, bixtan da, orenak iraganen ditugu ohargabean, herriko bizian borrokatzen giren guziek, guzien onetan ! P.I.

Makea – lekorne

10

Page 11: Herria 3082

Herriz Herri

Aita Adrien Gachiteguyri ohore – Zer egun ederra, la-runbateko hori, Aita Adrien Ga-chiteguyren inguruan ! Sanoki gelaren bete bildu da jendea goizeko mintzaldientzat. Peio Setoain auzapezak ongieto-rria eginik orori, Hemen elkar-teko René Harlouchetek ai-patu dauzkigu elkarte horrek 30 urte huntan deraman lana, tokiko ekonomiaren susta-tzaile. Eta zuhaitzen inguruko gora-beherak ere sail hortan sartzen dira bete-betean. Hara zergatik, Jean Louis Harignor-doquy eta Beñat Arbelbidek egin “hordago”-ari “kanta” bota dion Belokeko Aita Adrien Ga-chiteguyk, Aldudeko semeak, “Zuhaitzak Euskal Herrian” li-burua argitzerakoan. Liburu ederra eta baliosa (argazkiak, Kepa E tchandy, Beñat Arbel-dide, Pako Arizmendi eta Mai-der Hariñordokirenak), Euskal Herrian aurki ditaizkeen zuhai-tzetaz, beren bizia, kokapenak, berezitasunak, aholkuak ere... Ondarrera daudela orrialde batzu zuhaitz fruitudunetaz, hala nola sagarrondo eta ge-reziondo, horietaz nehor baino hobeki mintzo Pantxika Maitia, Gabriel Durruty eta Mirentxu Pa-rachu-Elissalde. Hauen lekuko-tasunak entzunik, bai eta Jean Louis Lakaren hitzak liburua-ren argitalpenaz, Aita Adrien Gachiteguy arizan zaiku, bere euskara gozoan, zuhaizgintzaz, artzaingoaz, Kintoaz, Nafarroaz, elea freskoki dario, 89 urtetan harrigarriko memoriarekin... Bu-

ruratzean, Ttotte Errotabehere Baigorriarrak kondatu du, hun-kigarriki, berak eta bertze labo-rari ta artzain ainitzek zenbat zor dioten Aita Adrien Gachiteguyri (ondoko aldi batez kaseta hun-tan agertuko dugun hitzaldia).

Hitzaldietarik landa, Peio Se-toain-ek, Aldudeko herriaren izenean, opari pollit bat egin

dio Aita Adrien Gachiteguyri, kuadro bat, ondotik Fermin Mi-hura eta Mixel Xalbadorrek kan-tatzen zizkiotela bertsu zenbait. Eta eguna aitzina segitu da Es-naasun, St Sylvestre jatetxean, bertsu eta kantu bazkari alai ba-tekin, kantuz Magali Zubillaga eta Guy Saldubehere, Pierra eta Mikel Erramuzpe, bertsutan al-diz Fermin Mihura eta Mixel Xal-bador, Lakaren gaieri oihartzun emanez.

aldude

Aita Adrien Gachiteguy, Peio Setoain eta Mirentxu Parachu-Elissalde-rekin

Heriotze – Joan den astean ehortzia izan da gure herrian Françoise Delabrusse, Mendi-buruko Amaury-ren ama. 81 urte zituen. Kanboko “Bon air” xa-harretxerat erretiratua zen. Dolu-minak familiari.

Gaztaina jatea – Ehun lagunez goiti bildu da trinketeko gelan, larunbat arratsean, Otxaldeta-rrak elkarteak antolatua zuen gaztaina jatearen kari. Gaualdi goxoa, besta komiteak eskai-nitako aperitifarekin hasi dena. Memento hori baliatua izan da Turxileneko Jeanne Elisseche eskertzeko, urte luzetan he-rriko elkarte frangoren alde egin duen lan handiarentzat, bereziki

sukaldaritzan. Herriko Etxea, Pa-rropia, Besta Komitea, Baztanda-rrak eta Otxaldetarrak elkarteen izenean, Albert Parachuk eskaini dizkio telebista bat eta Xalba-dorren “Odolaren mintzoa” libu-rua, eta Marcelle Seychalek lore azau pollit bat. Hunkiturik zagon Jeanne, e tzelarik batere holako zerbaiten beha, beti zerbitzu eginik umilki eta bihotz handiz. Biba zu, Jeanne, eta berriz ere milesker zure eskuzabaltasuna-rentzat !Gaztaina jatea iragan da ondo-tik omore hoberenean, 80 kilo

gaztaina, ez baita guti, betiko erretzaile xintxoek dozena bat paderetan errerik ! Hor ginituen ere Maribisos taldeko lau an-tzerkilarisak, bazterren irriegina-razle. Eta aitzina jo dugu kantu giroan, Erramun Inçaurgaraten gitarra lagun.

Abendoaren 4ean, Telethon – Izanen da egun hortan mugi-mendu gure herrian. Goizean oinezko ibilaldia 10etatik goiti : Inetako itzulia, trinketetik abia-tuz. Deneri idekia den ibilaldia, familian haurrekin ere egin di-taikeena, piknika eremanez. Parte hartze saria : 3 euro hel-duek, euro bat haurrek. Arra-tsaldean, auzoaldeen arteko

futbol lehiaketa, Barberaeneko pentzean (izenak eman behar dira abendoaren 3ko beran-tenez Guy Pierre Etcheverryri, tel. 06.03.54.78.61). Pilotan, esku huska, desafiozko parti-dak iraganen dira trinketean, Jo Pilota elkarteak antolaturik. Eta jostagailu salmenta bat ere. 19:00etan pilota partida handia : Ibarrola-Ducassou / Bielle-Oça-frain. Parioak libro ! Ondotik aperitifa, Iparralai musika esko-lak alaiturik. Arratsalde guzian, edari, xokoleta eta matahami ; arratsean talo ta xingar.

bidarrai

Jeanne Turxil, opariak eskuratzean

Heriotze – Berri txarra izan dugu Luzaiden. Dominika Petotegi Xehiaineko alaba zendu zauku 91 urte zituela. Erro herriko zahar etxean sartua zen zonbait urte hauetan ; ixtripu ttipi bat izanik, Iruñeko eritetxe batera eremana zuten, zortzi bat egun lehenago ; bainan ezin izan du gainditu ez-beharra. Arnegiko

apezaren gelari egona zen zonbait urtez, gero, Luzaiden egona ezindu arte, eta gero, Erroko zahar etxerat joana zen. Ez zen esposatua. Emazte goxo baten oroitzapena utzi dauku. Doluminik bizienak eskaintzen ditugu familiari.

A.A.

luzaide

11

Page 12: Herria 3082

abisuaK

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

D2 BUREAUTIQUE S.A.R.L. au capital de 50 000,00 Euros

Siège social : 25 LE FORUM 64100 BAYONNE R.C.S : 478 885 205

L’assemblée Générale Extraordinaire des associés en date du 17/09/2010 a décidé la dissolution anticipée de la Société à compter du 17/09/2010, et sa mise en li-quidation amiable sous le régime conven-tionnel conformément à l’article 5 des sta-tuts et aux articles L.237-1 à L.237-13 du code du commerce. L’Assemblée Géné-rale Extraordinaire a nommé comme liqui-dateur : Monsieur Bernard DENJEAN demeurant, 39 rue des 4 Cantons, rési-dence Jardin de l’Amitié B2, 64600 AN-GLET, avec les pouvoirs les plus étendus pour réaliser les opérations de liquidation et parvenir à la clôture de celle-ci. Le siège de la liquidation est fixé à ANGLET 64600, 39 rue des 4 Cantons, Résidence Jardin de l’Amitié B2. Adresse à laquelle toute correspondance devra être en-voyée, et, actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés. Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de com-merce de BAYONNE. Mention sera faite au registre du commerce et des sociétés

de BAYONNE.

LAN DEIALDIA irratigintzan :

Haur oporraldi batean sartzen den langile baten ordezkatzeko, Donibane Garaziko Irulegiko Irratiak Irratilari bat bilatzen du :

Eginbidea :- Antenan animazioa- Emankizunak osatzea- Erreportaiak egitea.

Gaitasunak : - Euskara eta kultur orokorra mail onekoa.- Euskarazko irratigintzaren gustua,- Ausarta izan mikro baten aitzinean.

Barne formakuntza eskainia izanen da.Urte bateko kontratua, denbora osokoa ;Otsailean lanean hasteko.

Motibapen gutuna eta CVa bidali 2010ko abenduaren 15ko :

IRULEGIKO IRRATIAHar Hitza

Jai alai-eko etorbidea 15.64220 Donibane Garazi

Xehetasunak : 05 59 37 14 11rat deituz

ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 19 novembre 2010, en cours de publication au premier Bureau des Hypothèques de BAYONNE, a été constituée une société civile ayant les ca-ractéristiques suivantes :

Dénomination : « SCI ARTEMIS ».Siège : BIDARRAY (64780), maison

XoxartiaDurée : 99 ans.Objet : La société a pour objet l’ac-

quisition, la gestion et, plus généralement, l’exploitation par bail, location ou autre-ment, de tous biens ou droits immobiliers à quelque endroit qu’ils se trouvent situés,

-la prise de participation dans toutes sociétés immobilières,

-l’obtention de toutes ouvertures de crédit, prêts ou facilités de caisse, avec ou sans garanties hypothécaires destinés au financement des acquisitions ou au paie-ment des coûts d’aménagement, de réfec-tion ou autres à faire dans les immeubles de la société.

Et généralement toutes opérations pouvant se rattacher directement ou indi-rectement à l’objet social ou susceptibles d’en favoriser le développement, pourvu qu’elles ne modifient pas le caractère civil de la société.

Capital social : 281.000 euros, d’ap-ports en numéraire et en immobilier.

Gérant : Monsieur Xabi ELIZAGOYEN, demeurant à BIDARRAY (64780), Maison Xoxartia.

Les parts sont librement cessibles entre associés, entre ascendants et des-cendants, ainsi qu’au bénéfice du conjoint d’un associé ; toutes les autres cessions de parts sociales sont soumises à agré-ment.

La société sera immatriculée au R.C.S. De BAYONNE.

Pour avis et mentionMe Jérôme GOUFFRANT

Avis de changement

ZEBRASKA SARLSociété à Responsabilité Limitée

Au capital de 8.108.000 EurosSiège social ; 162, rue Belharra

64500 Saint Jean de Luz477 674 477 R.C.S. Bayonne

Aux termes d’une Assemblée Générale Extraordinaire en date du 29 octobre 2010, l’associé unique a :-décidé d’augmenter le capital de 8.100.00 euros pour être porté de 8.000 euros à 8.108.000 euros par voie de com-pensation avec des créances certaines, liquides et exigibles qu’il détient sur la Société, créant ainsi 81.000 parts sociales supplémentaires de 100 Euros chacune, émises au pair.-approuvé les statuts de la Société sous sa nouvelle forme. En conséquence les statuts ont été notamment modifiés comme suit :

Article 6 – ApportsIl est ajouté la mention suivante :« Suivant délibération de l’assemblée générale extraordinaire en date du 29 oc-tobre 2010, le capital social a été augmen-té de la somme de 8.100.000 euros par voie de compensation avec des créances certaines, liquides et exigibles détenues par NA PALI SAS, ci... 8.100.000 euros. Total égal au montant du capital social... 8.108.000 euros.

Article 7 – Capital socialAncienne mention :« I – Le capital social est fixé à la somme de huit mille (8.000) euros, divisés en quatre-vingts (80) parts sociales de cent (100) euros chacune, entièrement libé-rées, numérotées de 1 à 80 et attribuées en totalité à la société NA PALI SAS, asso-cié unique. »

Nouvelle mention :« I – Le capital social est fixé à la somme de huit millions cent huit mille euros (8.108.000 E), divisé en quatre vingt un mille quatre vingt (81.080) parts sociales de cent (100) euros chacune, entièrement libérées, numérotées de 1 à 81.080 et attri-buées en totalité à la société NA PALI SAS, associé unique. » Pour avis

Avis de constitution

En date du 23 Novembre 2010, a été constituée une SARL dont la dénomi-nation sociale est : ATEVA SARL-Siège social : Villa Loretxea, Chemin de Pedegain - 64990 LAHONCE,-Objet : la conception, la fabrication, la vente, et la pose  sur tous supports de  tous produits destinés à  la com-munication visuelle.-Durée  :  99  années  à  compter  de l’immatriculation-Capital : 3 000 E-Gérant : Claire Sarthou-Immatriculation au RCS de Bayonne

integrazio batzordea

Integrazio Batzordeak oroit arazten die bere kide guziei urteko bigarren Biltzar Nagusia larunbat honetan iraganen dela, azaroaren 27an, a rratsaldeko 2’30tan, Kanboko Xalbador Ikastegian. Solas gaiak: ikasturte sartzeari buruzko puntua, diru kontuak (iragan urtea eta 2010-2011ko aitzin kontua), AVS postueri gogoetak eta norabideak, 2011ko kanpaina proiektua.

Herrikoa-ren biltzar nagusia

Herrikoaren biltzar nagusia ira-ganen da azaroaren 26an, ostira-lez, Baionako Komertzialdegian. 17:30etan eginen zaie kideeri on-gietorria eta ohiko biltzarra bera 18:00etan hasiko da. 19:15etan Peio Olhagaray mintzatuko da lan-tegieri sustengua ekartzeko sor-tua den B.D.E. Adour elkarteaz. 19:30etan Jean Louis Harignor-doquyk aurkeztuko du Hemen-ek argitaratu berria duen “Zuhaitzak Euskal Herrian” liburua. 19:45etan Jean Baptiste Etcheto eta Ba ttitta Boloquy Garapen Kontseiluaz mintzo. 20:30 afaria tokian berean, Han & Hemen-ek zerbitzaturik.

Kabala hilen biltze saria

Jaztik geroz, hazle bakotxa behar-tua da urtesari baten ordaintzea, kabala hilak bilarazteko. ELB sindi-katak gomendatu zuen haatik sari horren ez ordaintzea, batetik kario baitzen, bertzetik mendietan hilak diren kabalen biltzerik ez baita, han berean naturalki desagertzen bai-tira. Ainitz laborarik ez zuten beraz jazko urtesaria pagatu. Ondorioz, protesta mugimendu hori kondutan hartua izan da eta urtesaria beheiti-tua. Bainan ardien saria oraindik goregia dela dio ELBk eta gomen-datzen du sari hori aurten ere ez or-daintzea, sari zuzenago bat ardietsi arte. ELBk dio defendatuko dituela ez-pagatze horren gatik arazo be-rezi batzu lituzketen laborariak.

SCP BOULOUS-CHEVALIERSociété d’Avocats

15 rue Raoul Perpère 64100 BAYONNE

Tel : 05.59.31.21.21 Fax : 05.59.31.21.29

BESOIN DE VELOSociété à responsabilité limitée

au capital de 10.000 eurosSiège social : 91 rue Lamouly

64600 ANGLETRCS BAYONNE 484 753 777

Aux termes d’une décision en date du 09 Novembre 2010, l’assemblée générale extraordinaire a décidé, à compter du 29 Octobre 2010 :

- de modifier la dénomination sociale qui sera désormais

« ERIC THIEULEUX »,- de transférer le siège social de

ANGLET (64600) – 91 rue Lamouly à ANGLET (64600) – 24 allée Aguiléra.

Les articles 3 et 4 des statuts seront modifiés en conséquence.

Pour avisLa gérance

ANNONCE RECTIFICATIVECESSION DE FONDS DE COMMERCE

Annonce rectificative suite à l’annonce n°3074 du 30/9/2010, de la cession d’un fonds de commerce exploité à ST JEAN DE LUZ (64), 71 Chemin d’Erromardi,

Par Mme Marguerite DELPECH,Au profit de la sté CAMPING LES 3

VALLEES,Suivant acte reçu par Me BEGOUEN,

notaire à BLAGNAC, le 10/9/2010, enre-gistré à TOULOUSE NORD le 15/9/2010 Bord. 2010/1651 case n°4,

Oppositions : dans les dix jours de la dernière en date des insertions légales en l’étude de Me Jean-Paul, LARCHER, Notaire à BAYONNE (64100), 1 rue Pierre Rectoran.

12

Page 13: Herria 3082

telebixta leihotik

asteburuKo HitzorduaK

ortziralean

-Miarritzen, herriko gaztetxean (20.00), “Sagarren denbora” eus-kal filma. Atabal musikategian (22.00), Sister Simone eta If Re-naud was a Punk-Samatzeko elizan (20.30) Bizi Kantuz-en kontzertua-Hendaian, Errepira aldeko bilto-kian (20.30), “Eskimal kabiliarra”.-Bokalen, Vaillant Couturier gelan (20.30) Chicago Blues festival

larunbatean

-Jatsun (Lapurdi) Oihanaren egu-na-Baionan, Chaho-Pelletier plazan (10.30), indar-joko eta euskal-dantza. Merkatugunean (11.00), Baionan Kantuz.-Angelun, Quintaou plazan, kuku-so-merkatua-Ortzaizen, herriko ikastolak bere 25 urteak betetzen eta bere eraikuntza berria estreinatzen. -Miarritzen, hiriko mediatekan (14.30), euskarazko irakurketa, “Mailuaren odola”, Aingeru Epal-za-ren liburua. Geltoki xahar-rean (20.30) Moskuko Roscos-cirik zirkoa. Atabal musikategian (22.00), Israel Vibration taldea. -Irisarrin, Airoski gelan (20.30) Maialen Errotabehere kantaria eta Gerald Dahan umorista, Telethon-en karietara

igandean

-Azkaraten, Pierre Narbaitz ka-lonje zenaren omenaldia, haren sortzearen mendeburu-kari, Eus-kaltzaleen Biltzarraren eskutik.-Izpuran, Bentaberri gelan (15.00) « Noiz » antzerkia, Udazkeneko Loreak taldeak emanik.-Senperen, Amotze Larraldean (16.30), Matxin Irabola fama han-

diko bertsulari zenari eskaini ome-naldia -Urruñako kiroldegian (16.30), herriko ikastola eta Piarres-Lar-zabal kolegioa laguntzea gatik, Benito Lertxundi, txalapartariak, ikastoletako haur kantariak eta Kuxkuxtu txaranga.-Gabadin (16.00), kantaldia, Pil-Pil taldea, Eneko Labeguerie eta Kattalin Indaburu.-Miarritzen, Koliseo gelan (20.00), Alone antzerkia.

asteburuan

-Donibane Lohizunen, Begira-leak elkarteak bere 75 urteak os-patzen.-Miarritzen, Irati erakusgunean, “Animaliades”, zakur eta gatu erakusketa. Koliseo gelan (20.30), ortziralean eta larunbatean, Peio Serbielle eta Patrick Bebey-ren kontzertua-Angelun, ortziralean eta larunba-tean, Topaketa Gertagaitzak.-Baionan, Luna Negra kabare-tean, ortziralean eta larunbatean (21.15), Fanfare Festive taldea. Glaineko elkartetxean, larunba-tean eta igandean, Ederlan feria.-Izpuran, Bentaberri gelan ortzi-ralean (20.30) eta Baigorrin, Pla-zaxoko gelan larunbatean (20.30) Ukrainako Baletak

eusKal irratiaK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

Azaroaren 26a, ostirala• 17.00 : Kantaire • 19.00 : Aitzur eta Jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna

Azaroaren 27a, larunbata• 11.00 : Airesta, Aita Adrien Gaxitegirekin solasaldia• 12.00 : Berriak• 14.45 : Aviron / Rodez zuzenean

Azaroaren 28a, igandea • 9.15 : Gure bazterrak Bidarte 4• 10.00 : Meza Azkaratetik, Pierre Narbaitz-i omenaldia• 12.15 : Gure arbasoak, Aiherrako Janbattitt Barhennes• 15.00 : Errubia, Maule / Figeac • 15.30 : Errubia, Nafarroa / Hendaia • 18.00 : Kirolak

Azaroaren 29a, astelehena• 16.00 : Zuria beltzez Halabedi irratiak eskainia• 19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa • 20.00 : Gazte zaparrada • 21.00 : Kanpoko mintzaldia autonomia forumako azken mintzaldia

Eta ez ahantz euskalirratiak.infoemankizunak entzuteko edo

deskargatzeko

Bahituak : Azken berria : Mali herrialdean bahituak diren frantsesen libratzeko frantses gobernuak beharko du mintzatu Oussama Ben Laden-ekin. Afrikako AlQaida jartzen da Asiako AlQaidaren men-pean. Nik atxik eta hi mintza. Noiz ikusi da holakorik ? Anartean bahiturik daude bi kasetariak beren afganistar lagunekin. Orotara hamar bat frantses bahituak dira mundu guzian.

Meza nagusia : Titulu horrek erakusten du zer izan den telebixtetan frantsesek ikusten ahal zuten emankizuna. Tokia, hots eliza, Ely-seoko jauregia ; meza emailea Nicolas Sarkozy eta meza entzuleak hiru ziren, hiru kasetari, TF1, France 2 eta Canal Plus-eko kaseta-riak. Sarrera ez da « Aspergesme »-rekin egin baina bai « Dominus vobiscum » batekin, hiruek, aho batez, ihardesten zutela « Et cum spiritu tuo ».Etorri da ere prediku garaia : « Roms » delakoez behar zen min-tzatu. Ahantzi zaio predikariari zer erran zuen bere Grenobleko pre-dikuan. Nork du arramantza sortu? Telebixtek bereziki eta, beraz, kasetariek, hain zuzen bere aitzinean ziren Pujadas France 2-koa eta Chazal anderea TF1-ekoa. Beren emankizunetan, lehen berria zen beti Grenobleko mintzaldia. Ez da hola jokatu behar zion predi-kariak. Iduri zuen infernura kondenatzen zituela. Laudatu ditu bertze batzu : Fillon jauna lehenik harekin beti ados delarik (hori ere entzun behar) eta baztertuak izan diren batzu, hala nola Borloo jauna, balio haundiko gizona, Kouchner, Eric Woerth, hau ere gizon zuzena. Ez hitz bat ere, aldiz, Rama Yade edo Fadela Amara ministroentzat. Azkenean, oren bat eta erdiren buruan entzun da « Ite misa est ».

Gobernu berria : Fuera, ezkerreko ministroak, fuera ere, Nouveau Centre-koak. Besson hupatu da, MAM justiziatik kanpo harrema-netara joan da eta Juppé, Bordeleko auzapeza, sartu Defentsako ministeritzan, Hortefeux gelditu Barneko ministro. Horiek hola, ez da dudarik lehengo RPR-eko kideak nagusitzen ari direla eta 2012-ra buruz jokatuko direla. Lehen aldikotz, ene ustez, elgarrekin bizi diren andere bat eta jaun bat ministro dira. Anderea MAM, gizona POM hala deitzen baitut delako deputatuen mundutxoan Patrick Olier-Marie.

Errugbia : Larunbat aratsean Frantzia jokatu da Argentina-ren kontra eta irabazi du (15 eta 9), lau gaztigu ostiko eta punpa-laster bat, hiru gaztigu ostikoren kontra. Non dira entseguak ?

J.H.

uharte GarazinFemmes 3000 elkarteak antolaturik, Martine Oillarburu naturopa-taren mintzaldia iraganen da azaroaren 25ean, ortzegunez (19:00-20:30) Herriko Etxeko bilkura gelan. Gaia : « gure elikaduraren oreka ». Sartzea urririk. Ondotik (21:00), nahi dutenentzat afaria Oillarburu jatetxean 15 eurotan.

biarritze irakurketa klubHeldu den hitzordua : azaroa-ren 27an, larunbatarekin - Biarri-tzeko mediatekan - arratsaldeko 2ak et’erditatik 4retara. Obra: Mailuaren odola (Erresuma eta fedea I) - Idazlea: Aingeru Epal-tza – Argilatetxea : Elkar – 2006.

« noiz » antzerkia izpuranAldude eta Urepeleko lehengo gazteek, « Udazkeneko loreak » deitutakoek, eskainiko dute Daniel Landart-en « Noiz » antzerkia azaroaren 28an, igande arratsaldez (15.00), Izpuran, Faustin Bentaberri gelan. Irabaziak H.B.B. (Hospitalité Basco-Béarnaise) laguntzeko.

nola erranEuskararen Erakunde Pu-blikoak jakinarazten du Nola Erran frantsesa-euskara hiztegi elektronikoaren C letra ateraia dela. Orain arte A eta B letrak baizik ez zitaizkeen aurki. Balia dezakezue www.nolaerran.org helbidera joanez.

ederlan feria baionan

Asteburu huntan, azaroak 27 eta 28, iraganen da « Puce des Arts » deitutako ederlan feria Baionan, Glain auzoaldeko Elkar-tetxean. 49 artisten salma-haiak aurkituko dira han, argazkilari, zizelkari, mar-golari eta beste. « Artea eta xangrea » erakusketa ere ikusgai. Eta animazio desberdinak, musika, mo-saika tailer eta beste...

13

Page 14: Herria 3082

Han eta HeMen

Lan sakon bat eginik heldu zaiku Gaby Etchebarne. Hilabete osoz joan da Ipar Euskal Herri huntan bizi di-ren etorkin frangoren ganat eta mintzarazi ditu beren biziaz, nundik heldu diren, zerk ekarrarazi dituen hunat, nolako herria eta nolako jen-deak aurkitu dituzten hemen gaindi, hots nola bizi diren euskal jendarte huntan. So-lasaldi luzeak, sakonak, hun-kigarriak, “D’ici et d’ailleurs, paroles d’immigrés au Pays Basque” liburuan aurki di-tzazkegunak (Elkar). Eus-kaldunak aspaldidanik ibiliak dira munduan gaindi, artzai-nak, arrantzaleak, mariñe-lak eta bertze, badakite zer den desterruan ibiltzea, as-kok sofritu dute ere. Nehork baino hobeki badakite beraz etorkinek hemen zer paira dezaketen, araberako tokiak eta jendeak ez balinbadiztute aurkitzen.

Gaby Etchebarne-ren libu-ruan, 14 etorkinen lekukota-sunak aurkitzen ditugu, Baio-nako mariñelen aterbekoak bertzalde. Probentzako Peio, Frantzia Iparraldeko Fran-çois, Abdou Senegaldarra, Madagaskarreko Angeline, Phillip inglesa, Malika Maro-koarra, Tatiana Ukraindarra... bakotxak badu zer konda, batzu hunat etorriak mise-riari edo egoera politikoari

ihes eginik, bertze batzu arbasoen iturrira, edo ber-din ezkontzaz, edo xinple-kiago hemendik iragaitean herri huntaz maitemindurik... Lekukotasun hunkigarriak denak, euskaldun batzuk jakin dutelarik haien erreze-bitzen, errespetuki, bertze batzuk aldiz ez, ez baigira herrialde huntan baitezpada bertzetan baino hobeak. Etorkin horietarik batzu eus-karari lotu dira, gure herriari duten errespetu handiaren lekuko. Berek diotenaz, he-rriz kanpo ibiliak diren eus-kaldunak zaizkie idekienak agertu. Hots, liburu huntan ainitz ikasten balinbadugu ere etorkin horietaz, frango ikasten dugu ere gure izai-teaz, zertaz kapable giren, ez beti hoberenaz... (190 o rrialde, 15 euro).

Liburu hunen inguruan hiru hitzordu : abendoaren 17an, ortziralea (18:00), Baionan, Elkar liburutegian, “Euskal Herri singularra eta plurala”, Gaby Etchebarne eta etor-kinak ; abendoaren 18an, larunbata (18:00), Donibane Lohizunen, Luis XIV liburu-tegian, Gaby Etchebarnek liburua aurkeztuko du ; abendoaren 19an, igandea (18:00), Angelun, Carrefour saltegian, liburuaren izenpe-tzea.

Patxa mugimenduaz liburu bat etorkineri nolako ongi etorria ?

Erdian Gaby Etchebarne, haren inguruan Phillip Inglesa, Abdou Senegaldarra, Angeline Madagaskartarra eta Elkar-eko Peio Etcheverry Ainchart

1986an eman zituen lehen urra-tsak Patxa kolektiboak, Baiona Ttipian, gaur egun “Patxa plaza” ezagutzen dugun tokian. Zazpi urte iraun zuen gaztez osaturiko kolektibo horrek. Intsumisioa, feminismoa, rok erradikala, pesta alternatibak, etxebizitza hutsak, homosexualen eskubi-deak, askatasuna, antikonfor-mismoa... zituen ardatz mugi-mendu ezkertiar eta abertzale horrek. Egiazko “militante esko-la” izan zen asko gazterentzat.

Eneko Bidegain kazetariak zazpi urteko historia hori bildu du gaur agertzen duen “Patxa - besta bai, borroka ere bai” liburuan (Gatuzain). Garai har-tako testuak, elkarrizketak eta argazkiak ditu 260 orrialdetan barna agertzen (16 euro).

Elkar argitaletxeak bi diska berri helarazi dauzkigu. Pier Paul Berzaitz Xiberotarraren “Han eta hor” diska, 9 kantu ezagunez osatua, Otsoa, Gizonen zuzenez, Flandria eta Euskadi, Zeluko izarren bidia eta bertze. 1987an, Guk taldea utzirik, grabatutako lehen diskaren errepika dugu hemen. Muskildiar kantariaren zaleek atseginez ber-entzunen

duten obra. Ken Zazpi taldeak aldiz lan berri bat du eskain-tzen, “Ortzemugak begietan”, 10 kanturekin, entzungoxoak, taldeak orain arte ukan duen a rrakasta bide beretik doana. Durangoko azokara joanen dire-nek obra berri horren entzuteko parada ukanen dute, hemen gaindi geroxeago entzun artean.

Pier Paul berzaitz eta Ken zazpi

Ken Zazpi

Lurralde hizkuntzak 2008an Konsti-tuzioan sartu zirenetik, frantses gobernuaren aldetik behin eta be-rriz ondoko mezua entzun dugu : « Lurralde hizkuntzak legeen le-gean sartu direnez, hizkuntz legea ez da gehiago beharrezkoa ». Hitz horiekin, Sarkozy jaunak lehenik eta Albanel Kultur ministro ohiak ondoren, egin promesa lurpera-tzen zen.Hala ere, Konstituzioaren aldaketak deklinabide juridikoa behar zuela pentsatzen zuten zenbait diputatuk indarrak batu zituzten lege propo-samen bat lantzeko, Legebiltza-rrean aurkezteko asmoarekin. Ho-rrela, 70 diputatu hilabete luzetan bildu dira lege proposamen baten prestatzeko. Euskal Konfederazioa eta Kontsei-lua elkarteek begi onez ikusi zuten elkarlan hori, lehen aldiz tenden-tzia politiko guzietako politikariak biltzen baitziren lan amankomun bat egiteko. Azkenean bazirudien lurralde desberdinetako elkarteek etengabe luzatu mezua kontuan hartu zutela politikariek : lurralde hizkuntzen berreskurapena denen afera da, hizkuntza horiek ez dute kolore politikorik, ez dira interes politikoen preso egon behar, ez dira instrumentalizatu behar.

Bainan aste honetan jakin dugu UMPko diputatuek ekimena ber-tan behera uzteko asmoa luketela, proposamenaren lanketan aktiboki parte hartu duen Marc Le Fur dipu-tatuak prentsari egin adierazpen batzuen bidez, Jean-Jacques Ur-voas PSeko diputatuak protagonis-moa xerkatu zuelakoan.Nahiz eta ez dakigun zuzen zer gertatu den, emaitza hor da : hila-betetako lana pikutara joan liteke, dokumentua Legebiltzarreko ondo-ko asteetako eztabaidetan sartzeko galdea egitear zelarik.Prentsa agiri honen bidez Euskal Konfederazioa eta Kontseilua el-karteek beren harridura agertu nahi dute. Ezin dugu sinetsi lurralde hizkuntzen milaka eta milaka hiz-tunen eskaerak eta beharrak hain arinki ezabatuko liratekeenik. Inter-groupeko diputatuei deia luzatzen diete elkarlanean segi dezaten lege proposamena lehenbailehen Legebiltzarreko aipagaietan sartua izan dadin. Eta den-denen boron-date ona baitezpadakoa izanen denez, dei berezia luzatzen diegu Iparraldeko Poulou eta Grenet jaun diputatuei, hauek ere egoera kon-pontzeko ahalegina egin dezaten.

lurralde HizKuntzaK zaindu

14

Page 15: Herria 3082

KirolaK

pilota Garatenekoburuzburukakaitzin

Bielle – Oçafrain ....................40Larrechea – Etcheto ..............36Bi partida hauk izanak ziren ortzi-ralean Pariseko finalerdiak.

TRINKETEKO XAPELGOAKMuscarditz – Arbeletche .......40Olçomendy – Thicoipe ............5

Cachenaut – Olaizola ............40Goicoetchea – Lamure ..........38

Sorhaitz – Bessonart .............40Heguiaphal – Saldubehere....36

Etcheto II – Maitia ..................40Etchegaray ta ordaina ...........20

Ibarburu – Berasategui .........40Poueyts – Heguiabehere .......31

Itoiz anaiak.............................40Jaureguiberry – St Esteben ..24Eskuak ere akitzearekin ordai-nak ! Orai galdua kanpo.

HEGOALDEAN LIGAXKAETA BESTEXebaxtien Gonzalez ...............22Augusti Titin ...........................20Hau telebixtan ikusi dugu ainitzek : nola 8-0 bazoan Titin hastean. Eta ere nola iraun duen azkaindarrak bururaino, irabazteko. Orai garaitu beharko Xebaxtienek, eta hor ere Titin eta Barriolaren partida. Arretxe II – Goñi III ................22Gorka – Zubieta .....................17

Olaizola II – Patxi Ruiz ...........22Olaizola I – Begino ................20

Martinez de Irujo ...................22Abel Barriola ..........................16

Bego

Ezcurra I – Lazcano ...............50Inchauspe – Lambert II .........37Ez oraino Super hura, hau zen ogia erre artinoko opila bakarrik. Haatik opil hau ez hain harrotua, alabainan. Dugun erran halere gazteen bihotzarekin ari zirela he-mengo zenbait Patrik Ezcurra gi-dari eta jokoa hunek eginez. Egia erraiteko, bete dute denek beren kontratua bainan ez da izan esku-zarta zaparradarik ez-eta xorame-nezko oihukarik, egiten zuen aro beltzarekin. Pilotak ere ez sobera obeditu nahi, maiz erdira baitzoan eta bakan sarerat. Gazte horiek eta besteak maite ditu Doniba-neko publikoak baina konpre-nitzen ere ez direla egun guziak berdinak izaiten. Halere beti ongi etorri bera ukanen dute pilotariek Garazin. Eta azken hitza Henri xa-txariarena : 11 bote sartu dituela Ezcurrak eta bederatzi Inchaus-pek, bakotxak bere moldean.

ASTELEHEN 29AN HASTE-4 orenetan xuxen hasiko da Ga-raziko Super famatu hura, dena buruzburuka. Lehen partida joka-tuko dute Patrik Oçafrain xapel-dunak eta Herve Bonnetbeltx be-rezko berriak, gosez eta kuriosez ikusiko dugu hau, Makeako dau-natua, lehen erraiten zen bezala, eta pilotari fina Irisarriko bankar trebatuaren aitzinean, eta bada-kigu balioko duela.-Bigarren partidako Etcheto lapur-tar pilotaria, ainitz ikusirik berriz hoberen hartarat heldua. Gizon haundia izanen du horrek aitzi-nean eta beso handikoa hau ere, Jeannots landestarra, handik ere ateratzen baitira orai pilotari ede-rrak, beren pinotegi arteko herri zelaietan dituzten plaza eder, trin-ket berri eta ezkerparetekin. Kasu haatik galdua kanpo izanen baita partida horietan eta beraz josteta guti. Finala abendoaren 26an, igandez.

PARISENIbarrola – Ducassou ..............40Bielle – Oçafrain ....................36Horra nola bururatu den Pariseko trinketeko finala. Han ere ez baita oraikoa pilotaren ohidura, lehe-nago plaza laxoa ezagutuago ba-zuten ere Durruty-Damestoy eta Erramouspe-Etchegorry apezak bezalakoek.Ibarrola – Ducassou ..............40Lambert – Ezcurra II ..............34

Irujo

euskaltel-euskadisasoin berrirako prest

eskubaloia

Pessac liderra errezibitzen zuen Irisarrik Airoski gelan, 400 ikusleren aitzinean, joanden ibiakoitzean, Frantziako xapelgoko 9. partidaren kondu. Mikel Idiarten mutilak ezin hobeki arizan dira partida osoan, Bordelesen nahikaria itoz. Partida erditan 17-12 ziren, bururatzean aldiz 36-26, hots hamar tantoren abantzua, ez baita guti hein hortako xapelgo batean. Talde guzia ongi arizan

da, tanto sartzaile hoberenak izan direlarik Beñat Urruty eta Mathieu Oxarango, 7na tantorekin. Irisartar eskubaloilariak bosgarren dira sailkapen orokorrean, 20 pundurekin. Bigarren taldeak Libourne liderra errezibitzen zuen bainan zoritxarrez galdu du 21-26. Neska seniorrek aldiz irabazi 41-11 Atharratzeri, hau 5 jokolarirekin baizik ez baitzen jina eta gisa hortan deus onik ezin egin.

Garaipen ederra

Xebaxtien Gonzalez

txirrindularitza

Euskaltel-Euskadik sasoin berriko taldea aurkeztu du joanden astelehenean Derion. Taldea entseatuko da aurtengo sasoina bezain hobea egiten, nahiz « zaila

izango den 2011n aurtengo denboraldia hobetzea » dion Igor Gonzalez de Galdeano taldezuzendariak. Hiru txirrindulari berri hartu ditu taldean, Pierre Cazaux Baionesa bai-eta Ion Izagirre eta Mikel Landa. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek Pro Tour liga jokatuko dute, eta baditake Italiako Giroan ere parte hartzea, azken bi urteetan itzuli hori baztertu ondoan.

Euskaltel-Euskadiko txirrindulari eta arduradunak

15

Page 16: Herria 3082

inbido

eusKal diasPora Amatxi, Japonia eta Curuzú Cuatiá

Geldi-aldiño bat OñatinII- Euskal-Herriko unibertsitate xaharrena…

Oñatiko etxe famatuena izan behar da Unibertsitatea. Ba ote? Oñatin baita unibertsi-tate bat, hiri handietan beza-

la? Mintza giten garbiki, ez da gehiago unibertsitaterik herri hortan bainan luzaz izana da batto, eragin handia ere zuena. 1543-an idekia, 1901-ean zerra-tua, hiru mende eta erdi pasa iraunik. Hura zen “Sancti Spi-ritus” unibertsitatea, lehengo denboretan gisa hortako ikas-tegieri izenak latinez emaiten baitziren. Egoitza beti hor da, unibertsitate izena ere beti atxi-kitzen du, hoinbeste urtez era-

bili izena ez baita hola eta hola galtzen…Bainan nola sortu zen bada Oñatin, 16. mendean arras ttipia

zen herri batean, Euskal-Herri guziko unibertsita-terik xaharrena, Izpiritu Sainduaren babespean nolazpait? Bera oña-tiarra zen apezpiku bati esker. Apezpiku hori, Ro-drigo Mercado de Zua-zola. Oñatiko familia eza-gutu batetarik zena. Dio-tenaz, bere denborako gizon eskolatuenetarik izana. Lleidan eta Sala-mankan ibilia mail gore-neko ikasketak egiten. Errenazimendu denbo-rako kultura bide berrieri goizik ohartua. Huma-

nistaren fama bildu zuena. Biz-kitartean, Elizako agintari batzu dena larderia zaudelarik, bera ere inkisidore izan zen, bereziki Zaragozan. 1530-ean Avila-ko apezpiku izendatua izan zen eta gero kargu hori atxiki zuen hil arte, heldu baita 1548-a arte.

Obra ikaragarriak!Apezpiku hori ez ote zen haatik biziki handikaria? Jakin dugu-

naren argitarat, ez dugu aise erraiten ahal ezetz. Egia erran, beti “handiekin” usatua ere bai-tzen… Denbora hartako han-dieriarekin ukan du harre-mana frango. Hainbeste nun Kastillako erregeak ere aholkulari gisa hartu baitzuen, gainerat Kas-tillak Nafarroa menperatu berria zuen keinka har-tan… Erregearen aholku-lari bainan bere apezpiku lana segituz. Beste lanik ere ba haatik. Hala nola obra gaitzak akularazi zituen Oñati bere sort-herrian, eliza handiaraziz eta edertuz, eliza hortan berean kapera berri bat eraiki-araziz bere hil-hobi-tako hain xuxen, erretaula arraro batekin! 1534-ean erabaki zuen mail goreneko ikastegi baten eraikitzea, uni-bertsitate bat, Euskal-Herrian ere jendea eskola zadin gero eta gehiago. Urte zonbait joan ziren proiektua gauzatu baino lehen. 1540-an, ukan zuen Paulo III aita sainduaren bai-mena, obrak hasi segidan eta hiru urte barne bururatu. Ikus-teko eraikin miresgarriak, klaus-tro paregabe batekin! Bainan

nundik zuen bada dirua holako laneri plantatzeko? Kastillako erregearen ganik omen. Erre-gearen oneziaz naski. Hau ez

da haatik erraiteko hain pollita bainan historialari batzuen us-tez segurik, erregeak ausarkian eman zion judu batzueri kendu ontasunak salduz bildu sose-tik… Egia dea hori ala ez? Dena den, dirua nundik zen jakinean edo ez jakinean, ikaragarriko obrak manatu zituen gure apez-pikuak, gure ondarea ederki aberastu dutenak…

Muslaria

Rodrigo Mercado de Zazuola apezpikuaren hil-hobia Oñatiko elizan. Irudi xixelkatuan, apezpi-kua otoitzean ari. Bere gibelean duela emazte eder bat. Eta badakizue nor den emazte hori? Zuhurtzia!

Oñatiko unibertsitate xaharraren aitzinaldea…Orai ere beti ikastegi baten ohantzea dena, nazioarteko dretxo edo eskubide jakintzari bu-ruzko ikastaldi batzu hor izaiten…

Estatu Batuetan zendu berria den emazte batez oroituz ha-siko dugu gaurko artikulua, ira-gan asteko astelehenean joana baita mundu huntarik Estatu Batuetako Boise hirian 105 urte-tan Lucy Garatea anderea. Eus-kal Herrian sortua zen Luciana Aboitiz, Bizkaiko Lekeition, zor-tzi haurridetarik behinena, eta 15 ute zituela atera zen lehen aldikoz herritik, izan ere Ameri-ketara joateko, Boisen bizi zen bere tanta batek galdeginik. Zinez euskalduna zen, eta beti atxiki izan zuen euskara, na-hiz eta bere 105 urteetarik 90 Ameriketan eman zituen eta bakarrik 15 Euskal Herrian, edo Europako Euskal Herrian erran beharko, Ameriketan beti eus-kaldunez inguraturik bizi izan baitzen: euskaldunak izan ziren bere senarra, Esteban Garatea, 1935ean hila, eta elgarrekin ukan zituzten lau seme-alabak. Iragan otsailean New Yorken euskalduner buruz erakusketa zabaldu zelarik, Lucy Garateak, bideo bidez, emaiten zuen ongi-etorria, euskaldun emigranteen lekukotasun biziduna baitzen. Goian bego, Estatu Batuetako euskaldunen amatxi. 

Gaurko bigarren gaiak, Euskal Herrian egonik, Asiara eremai-ten gaitu. Argitara eman berria dute Jon Goikolea eta Chieko Hata senar-emazteek japoniera edo mintzaira japoniarra ikaste-ko metodo bat euskaldunen-tzat. Jakina da japoniarra ez dela guretako errex ikasten den hizkuntza, hasteko idazteko manera eta zeinuak ere dife-rentak direlakoz. Hori errexteko eta japonesa ikasi nahi duten euskaldunek aiseago egin ahal izan dezaten, ‘Japoniar ideogra-mak, Japoniera ikasteko modu-rik errazena euskaldunontzat’ liburua plazaratu berria dute bi euskaldun hauek. Bai, bi eus-kaldun dut erraiten, Chieko sortzez japoniarra izanik, egun

Euskal He-rrian bizi baita, G i p u z k o a k o Arrasaten, eta euskara biziki ontsa mintzo baitu. Itzul-tzaileak dira senar-emaz -teak eta Goi-Hata enpresa sortu zuten duela zenbait urte. Argitara-tua dute inter-neten hiztegi bat euskara-japoniarra. Eta gaurko azken aipuak Argen-tinarat garamatza, Corrientes probintziara, Buenos Airestik 652 kilometro iparraldera. Bada hor Curuzú Cuatiá izen guara-nia duen herria, ofizialki duela bi mende sortua eta, beraz, orai berean berrehun urte os-patzen ari dena. Euskal Etxerik ez da Curuzú Cuatiá-n, baina bai euskaldunen ondorengoak eta, egun hauetan herria sortu zela-eta beste nazionalitateek heien bestak eta aldarrikatzeak egiten ari zirela, pentsatu dute euskaldunek, heiek ere behar dutela jakin arazi euskaldunen

kontribuzioa, euskaldun gisa, herriko historiari. Horrendako, monumentu bat antolatu dute herriko Sargento Romero pla-zan, eta ikurriña eta bandera argentinarra ezarri dituzte goiko partean. Erdian Euskal He-rriko zazpi probintzien mapa ezarri dute, alderdi batean, eta bestean Zazpiak Bat armarria. Gainean, ‘Euskal Herria’ hi-tzak. Horri erloiu bat emendatu dakote, lauburu batez eder-turik. Helduden larunbatean, azaroaren 27an, inauguratuko dute. Euskal etxe baten sortzea ere ari dira pentsatzen. Joseba Etxarri

Curuzú Cuatiá-ko Euskal Txokoa (argazkia EuskalKultura.com)

Lucy Garatea, AEBetako Amatxi

16