16
2010eko Abendoaren 23koa - 23 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3086- ISSN 0767-7643 Eguberri on ! eta Zorion ! Rafa Larreinaren goresmenak Gasteizetik Baionara etorria zen Rafa La- rreina, Alkartasuna Fundazioko lehenda- karia, eta sariztatu bakotxaren lansaila gain gainetik goretsi du, euskal populua- rentzat eredu zaizkiola, jakinik euskal kul- turari indar emaiten, kultur unibertsala bilakarazteraino. Eta bakotxari, ohorezko lauburua eta diploma berezia dio eskaini, nasaiki etorria zen publikoaren txalo be- roen artetik. Ibilbide oparoa Manex Pagolak bere aldetik, Alkartsuna Fundazioaren Iparraldeko ordezkari gisa, bakotxaren ibilbidea du laburbildurik aurkeztu. Nestor Basterretxea Bermeo- tarra, zizelkari erraldoia, margolaritzan, argazkigintzan eta zinema sailan ere trebe, dozena bat film eta dokumental onturik. Gaur Hondarribian da bizi eta ha- ren omena mundu guzira zabaldua da. “Bake gizon handia”. Libe Goñi, sortzez Nafartarra, Iparraldeko ikastoletako lehen andereñoa izana, 1969an hasirik zenbait haurrekin, Argitxu Nobliak sorturiko lehen ikastolan. Berrogei urtez kar eta kemen handiz ereman duen saila, duela bi urte erretretan sartu arte. Andoni Iturrioz Oi- hartzunen sortua da. Ttipitan Parisera joan zen familiarekin eta han gaindi ikasketa sakonak eginik, informatikari jeinutsua da bilakatu, lan egiten zuen enpresetan mila langiletaraino kudeaturik Europan gaindi, Frantzian, Espainian, Inglaterran, Alema- nian... Enpresaburu ere egon da hamar ur- tez. Gaur Senperen bizi da, berea da eus- kal kultur gune garrantzitsu bilakatzen ari den Larraldea egoitza, Amotz auzoaldean, bertzeak bertze Ipar Euskal Herriko ber- tsularien kafira, egoitza osoa euskal kultu- raren zerbitzurako utzirik. Ugutz Robles, “bitxo gogorra” Manex Pagolaren hitzetan, Bidarten sortua, familia Bizkaitik etorririk, gaur Beskoitzen bizi. Artelan, dantza, kan- tu, antzerki, badu zer eginik jendeak gaur ixtorio kondatzaile aparta bezala ezagu- tzen duen Beskoitzeko bitxoak. Sariztatuen eskerrak Bakotxak bere moldean eskertu nahi izan du Alkartasuna Fundazioa, egina izan zaion ohore handiarentzat. Nestor Baste- rretxeak bere barne sendimenduak za- baldu ditu, dolutuz haatik euskara ez be- har den bezala menperatzea, horregatik senditzen duela “bekatuan bizi” dela. Libe Goñik goretsi du Seaska, Ipar Euskal He- rriko “funtsezko akulua” euskararen sai- lan. Andoni Iturrioz apaltasunez mintzatu da, harriturik zagola ondoan zituen hiru lagunen artean aurkitzea, eta bi bertsu pollit ditu bota. Eta Ugutzek ez zezakeen bertzela egin, bizpahiru ixtorioño konda- tzea baino. KASU ! Helduden astean HERRIArik ez ! Eguberriko oporraldia Erakaskuntza hurbilenetik abiatuz Burdinbide berri baten beharrik ezdela mundu hukatu du nan Piarres Arradoi euskaltzalea, Azkarateko semea Begiraleak elkarteak 75 urte! Alkartasuna Fundazioko Rafa Larreina eta Manex Pagola Alkartasuna Fundazioa sortua du Eusko Alkartsasuna alderdiak duela lauzpabost urte, Euskal Herriaren alde lan handia deramaten emazte eta gizon batzu eskertzeko eta omentzeko xedez. Duela urtetsu bat, Andde Darraidou Ezpeletarra, Daniela Albizu Urruñarra eta Junes Casenave Santagraztarra zituen sariztatu. Joanden larunbatean, bertze lau euskaltzale suharren aldi zen : Nestor Basterretxea, Libe Goñi, Andoni Iturrioz eta Ugutz Robles-Arangiz. Lau sariztatuak, Andoni Iturrioz, Nestor Basterretxea, Ugutz Robles eta Libe Goñi Lau euskaltzale suhar sariztatuak

Herria 3086

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3086

Citation preview

Page 1: Herria 3086

2010eko Abendoaren 23koa - 23 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3086- ISSN 0767-7643

Eguberri on !eta Zorion !

Rafa Larreinaren goresmenakGasteizetik Baionara etorria zen Rafa La­rreina, Alkartasuna Fundazioko lehenda­karia, eta sariztatu bakotxaren lansaila gain gainetik goretsi du, euskal populua­rentzat eredu zaizkiola, jakinik euskal kul­turari indar emaiten, kultur unibertsala bilakarazteraino. Eta bakotxari, ohorezko lauburua eta diploma berezia dio eskaini, nasaiki etorria zen publikoaren txalo be­roen artetik.

Ibilbide oparoaManex Pagolak bere aldetik, Alkartsuna Fundazioaren Iparraldeko ordezkari gisa, bakotxaren ibilbidea du laburbildurik aurkeztu. Nestor Basterretxea Bermeo­tarra, zizelkari erraldoia, margolaritzan, argazkigintzan eta zinema sailan ere trebe, dozena bat film eta dokumental onturik. Gaur Hondarribian da bizi eta ha­ren omena mundu guzira zabaldua da. “Bake gizon handia”. Libe Goñi, sortzez Nafartarra, Iparraldeko ikastoletako lehen andereñoa izana, 1969an hasirik zenbait haurrekin, Argitxu Nobliak sorturiko lehen ikastolan. Berrogei urtez kar eta kemen handiz ereman duen saila, duela bi urte erretretan sartu arte. Andoni Iturrioz Oi­hartzunen sortua da. Ttipitan Parisera joan zen familiarekin eta han gaindi ikasketa sakonak eginik, informatikari jeinutsua da bilakatu, lan egiten zuen enpresetan mila

langiletaraino kudeaturik Europan gaindi, Frantzian, Espainian, Inglaterran, Alema­nian... Enpresaburu ere egon da hamar ur­tez. Gaur Senperen bizi da, berea da eus­kal kultur gune garrantzitsu bilakatzen ari den Larraldea egoitza, Amotz auzoaldean, bertzeak bertze Ipar Euskal Herriko ber­tsularien kafira, egoitza osoa euskal kultu­raren zerbitzurako utzirik. Ugutz Robles, “bitxo gogorra” Manex Pagolaren hitzetan, Bidarten sortua, familia Bizkaitik etorririk, gaur Beskoitzen bizi. Artelan, dantza, kan­tu, antzerki, badu zer eginik jendeak gaur ixtorio kondatzaile aparta bezala ezagu­tzen duen Beskoitzeko bitxoak.

Sariztatuen eskerrakBakotxak bere moldean eskertu nahi izan du Alkartasuna Fundazioa, egina izan zaion ohore handiarentzat. Nestor Baste­rretxeak bere barne sendimenduak za­baldu ditu, dolutuz haatik euskara ez be­har den bezala menperatzea, horregatik senditzen duela “bekatuan bizi” dela. Libe Goñik goretsi du Seaska, Ipar Euskal He­rriko “fun tsezko akulua” euskararen sai­lan. Andoni Iturrioz apaltasunez mintzatu da, harriturik zagola ondoan zituen hiru lagunen artean aurkitzea, eta bi bertsu pollit ditu bota. Eta Ugutzek ez zezakeen bertzela egin, bizpahiru ixtorioño konda­tzea baino.

KASU ! Helduden astean HERRIArik ez !

Eguberriko oporraldia

2010eko Abendoaren 9koa - 9 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3084- ISSN 0767-7643

HERRIA : Daniel Oltzomendi “Euskal

Herria irakatsi” fitxa horien pikoan emai-

teko lanean noiztik hasia zara ?Daniel Oltzomendi : Hastapenetik parte

hartu nien lan hortan ; bagira hor historia

eta geografiako erakasleak, ekonomiako,

biologiako eta geologiako erakasleak ;

egia da ene ikasleekin aspaldian hemen-

go erreferentziak hartzen nituela etsen-

plutzat, uste baitut ikasleek interes gehi-

ago izanen dutela ikasteko hurbilenetik

partituz ; beraz ene pentsatzeko moldeari

urrats bat gehiago emaitea zen proiektu

hortan sartzea. Egia da hasi ginela lagun

batzuekin, lantu gintien adibide berri batzu

gure ikasleer aurkezteko. Hortik aitzina eta

emeki emeki, idekitzen den bortatik sartu

eta beste batzu zabaltzen dira, gure lana

ez da sekulan fini, baina pentsatzen dut

biziki interesgarria dela eta segituko du-

gula urrats horretan.H : Zein publikori Euskal Herria pre-

sentatzeko egin duzue lan pedagogiko

hori ?

D.O. : Lizeotako erakasleak arizan gara

lan hortan, lehenik gure ikasleentzat, hots

lizeotarrentzat. Baina horiek eskutan ibili-

ko dituzten erakasleek badute beti parada

gure fitxak egokitzeko beren ikaslegoari ;

emanen dautzut etsenplu bat : Kostaldean

lantu ditugun geologia fitxak erakasleek

hartzen ahal dituzte eta den dena ez bada

ere, beren adineko ikasleen hainaren ara-

berako elementuak har ditzakete guk

moldatu fitxetan ; egia da Arrosa-Larlako

miaketetaz egina dugun lana, gehiago

terminalentzat dela ; uste dut hor behar

dugula gehiago elementu bildu eta ho-

riek gehiago landu oraino gazte publiko

zabalenari egokitzeko ; diot ere gure taldea

guziz idekia dela, ideia eta borondate one-

koak oro gurekin hartuko ditugu gogotik.

H : Daramazuen lan hori zuen lanaren

barnean da ala aparte ?D.O. : Proiektu hori abiatu zen jadanik duela

lau urte ; eta lan pedagogiko hau berma-

tzen da barne giren erakasle bakotxak bere

xokuan duen motibazioan, nahikari hori bai-

ginien denek, ondotik dira gero gauzak ofi-

zialtasunean sartzen, erran nahi baita gure

lan orenetan.H : Zuen lana ez baita bururatua ?

D.O. : Ez da batere bururatua, abiapuntu

bat da bakarrik ; uste dut oraino bidea luzea

dela ; badakigu orai nolako giroan behar du-

gun segitu, bada lan bat handia eremaiteko,

gu bakotxaren diziplinaren barnean gaiak

ezin dira denak bizi batean lantu, eta beha-

rrik, horrek baitu pasione hori emaiten.

« Euskal Herria irakatsi » lemaren pean

Garapen Kontseiluak abiatu duen lan pe-

dagogikoan, Daniel Oltzomendi eta beste

bost erakasle ari dira jotake fitxa pedago-

gikoen apailatzen. Fitxa horiek aurki dai-

tezke CDDP pedagogiako dokumentuen

zentroko web gunean. Sei erakaslek fitxa

horien inguruan animazioak segurtatzen

dituzte bikoteka ikastegietan ; bietatik bat

euskaraduna izanki, gai dira frantsesez

bezala euskaraz ere animazioak egiteko.

Fitxa horien euskarazko itzulpena Euska-

raren Erakunde Publikoak hartua du bere

gain ; mementoan bi fitxa jada euskaraz

badira izenburu hauekin : garraioa eta

mugikortasuna, eta nazioarteko estatisti-

kak.

Ez da nihun ikusten ehun egun irauten duen arrosarik (Xinako erran zaharra)

Ikertu zuten gure herria zakutik eta zorrotik, urteak eman zituzten lan horretan ; iparraldeko garapen kontseiluak martxan emana zuen ikerketa maxinak jada erreferentzia parrasta bat emana zuen. Baziren ordea Garapen Kontseiluan

ohartuak urtetan eta orgataraka bildu elementu

horiek deusik ez zutela balio zoko batean uzten baziren, biharko giderrak hartuko dituen gazteriari deusik eskaini gabe. Hortik sortua da 2006-an

“Euskal Herria irakatsi” urratsa, historia, ekonomia

edo biologia erakaslei hemengo ikerketa emaitza horietan bermatu

fitxa pedagogikoak eskaintzen baitzaizkie ikasle gazteen argitzeko. Daniel Oltzomendi erakasleak hastapenetik parte hartzen du fitxa horien pikoan emaiten beste bost erakaslerekin ;

aste honetako HERRIAk argitasunak galdatu dizkio.

Erakaskuntza hurbilenetik abiatuz

Ezkerretik haste : Daniel Kowalczyk (cddp 64), Jean Roch Guiresse (Estia), J.J. Lasserre kontseilaria, Batita

Boloquy (garapen kontseilua), Philippe Couturaud (akademiako ikuskaria), Jean Luc Mure (crdp) eta Jean

Baptiste Etcheto (garapen kontseilua)

Daniel Oltzomendi fitxak aurkezten ari

2010eko Abendoaren 16koa - 16 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3085- ISSN 0767-7643

Abenduko eguna

argitu orduko

iluna(Betiko errana)

Laborariak aitzinean

Gauza ohargarria, 130 traktur

aitzinean, Baionan ez baitzen

oraino behinere ikusia holako

traktur-feriarik! Artetik erraiteko,

trakturrentzat bederen denek

kondu bera ateratu dute! Gero,

baziren joaldunak, beti berdin

airos eta kartsu, hautetsi parras-

ta bat, heien ondotik ingurume-

naz axola handia duten elkarte-

kideak, eta heien gibeletik beste

jende frango eta frango! Mundu

bat, zinez mundu bat, gizon eta

emazte, gazte eta adin guzie-

tako, zernahi idazki, burdinbide

berriaren beharrik ez dela ez

Mugerren, ez Ahetzen, ez Uz-

taritzen, ez Hiriburun, ez beste

nihun! Ibilaldiak iraun du bi oren

pasa. Pentsa, lehen trakturrak

herriko etxearen ondorat hel-

tzean, baziren jendeak Lauga-

tik doi-doia abiatuak!

Gelditzea, suprefeturatik hurbil,

egoitza horren aitzinerat ezin

arras helduz, kaxketadunak han

metatuak-eta. Antolatzaileen

izenean mintzatu da Victor Pa-

chon, denak eskertuz eta azpi-

marratuz borrokak behar duela

aitzina segitu, ez dela barkatu

behar. Bere aldetik, hautetsien

izenean, Michel Hiriart Biria-

tuko auzapezak, bestalde Do-

nibane Lohizuneko herri-erkide-

goaren buru denak, gisa bereko

mezua entzun-arazi du, salatuz

nola hautetsiak ez diren behar

bezala entzunak.

Oro har, manifestaldi arrakas-

tatsua, aitzineko biak bezala

funtsean. Eta Baionako ko-

mertsantak, batzu behin, mutur

omen baitziren, ibilaldi horrek,

larunbat hortan egitearekin, tra-

batuko zuela Eguberriri buruzko

mugimendua, jendea lotsaraziz

Baionarat jitetik Eguberriko be-

ren erosketa batzuen egiterat,

ez du iduri hori h

ola izan den.

Baionako karriketan bazen bes-

talde ere ainitz eta ainitz jende! Burdinbide

berri baten beharrik

ez dela mundu

batek oihukatu du

Baionan

Aspaldian gure eskualdean izan den manifestaldi jendetsuenetarik

izan da joanden larunbatean Baionan iragan den hori, oihukatzeko ez

dugula burdinbide berri baten beharrik zalutasun edo abiadura han-

diko treinentzat. Burdinbide berria itsuski gosta litakeela gainerat, eta

ikaragarriko eremuak azkarki fundituz! Zonbat ziren aratsalde hortan

arrangura handi horrekin bildu direnak? Polizak jakin-arazi du 5.300

izan behar zirela. Nola egin duten kondaketa, eta nola ateratu holako

emaitza, zazi zu jakiterat! Gu segur gira aise eta aise gehiago bazela!

Gutienez hamar mila… Hain segur gehiago, behar bada antolatzaileek

erran duten hamabost milako hori… Aroa alde, fre

sko bainan iguzki

poxi bat ere artetan agertzen. Denak Lauga-ko kiroldegiaren aitzinetik

abiatu dira. Ainitz gure Kostaldetik jinak, beste frango Euskal-Herri

barnetik eta andana ederra ere Landesetarik.

Hautetsiak aitzinean, tra

kturren ondotik…

Trakturrek azkarki “beztitu” dute manifestaldia!

Orotarat, baziren 130!

Mundu bat, eskualde guzietarik bildua!

2010eko Abendoaren 2koa - 2 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3083- ISSN 0767-7643

Gure itzal ttipi batzu aise aitortzen ditugu handiagoak aiseago gordetzea gatik(La Rochefoucauld)

Halako xarma berezia bazuen igandeko egunak, Azkaraten, inguruko mendiak elurrez estaliak zaudela, bazterrak hotz idor batez joak. Jendea purtta purtta etorri da Azkarateko eliza inguruetara. Alabainan,

herriko seme bat zen ohoratzen, Intxauspeko Pierre Narbaitz (1910-1984), Piarres Arradoy izenordez ezagutua, Euskaltzaleen Biltzarrak

omendu duena, haren sortzearen mendeburukari.

Elizgizon eta euskaltzaleEuskaltzaleen Biltzarreko kideak bildu dira

lehenik Azkarateko herriko gelan, lehengo

denboretan trinket xume izana, oraino han

dagola xiloa, iraganaren lekuko. Bere urteko

biltzarra zuen hor Euskaltzaleen Biltzarrak,

urteko gora-beherak aipatzeko eta geroari

nola berma finkatu beharrez. Ondotik, eli-

zaren bete da jendea bildu. Alabainan, Eus-

kaltzaleen Biltzarrak Piarres Arradoi euskal-

tzalea balinbazuen ohoratzen, Inxtauspeko

semea apez ere zen, eta ez nolanahiko ape-

za, eragin handiko bikari jeneral egona urte

luzetan eta kalonje. Elizkizun kartsua, Domi-

nique Cornu Garazi aldeko apez nagusiak

kudeatua, hau ere bikari jeneral egona, in-

guruan zauzkala hiru apez lagun. Eta parro-

piako kantorea elizkizunaren goraltxatzaile,

Jeannot Larrieu-k gidaturik. San Julen eliza

hortan, Dominique Cornu-k aipatu dauku

Narbaitz apezaren ibilbidea, izpiritu xorro-

tzeko gizona, jakitate handikoa bainan beti

herrikoia gelditua, kantu egile paregabea,

haren kantu batzu ere gogotik zirela xa-

ramelatzen igandean. Meza bururatzean,

oroitarria du pausatu Piarres Aintziart Eus-

kaltzaleen Biltzarreko lehendakariak omen-

duaren hilobi gainean.AntologiaAinitz idazki baditu utziak Pierre Narbaitzek,

euskaraz frango, erdaraz ere zenbait, tar-

tean “Kattalinen gogoetak”, “San Frantses

Jatsukoa”, “Le matin basque”, “Nabarra ou

quand les basques avait des rois”, eta on-

darretarik, norbaitek bota-riko hordagoari kanta eginik, baizik-eta euskaldunak ez omen girela gai pentsamen-du sakonenetako testuen idaztea, “Blas Pascal-en go-goetak”. Horiek guziak dira aipatu elizkizun ondotikako omenaldian, herriko gela be-tean, Jean Mixel Galant auza-pezak ongietorria eginik oro-ri, familiakoak eta herritarrak saldoan etorriak, Hegoalde-ko adiskideak ere hor, Gil-lermo Etxebarria, Luis Mari Mujika... Testu horien artean hautua eginik, Piarres Ain-

tziartek aurkeztu dauku Euskaltzaleen Bil-

tzarrak plazaratu duen “Pierre Narbaitz - An-

tologia” liburua, idazki azau pollita. Piarres

Charritton ere gutartean beharra ginuen bai-

nan ezin etorriz, Etiennette E tchetok du ha-

ren lekukotasuna irakurtu, hitzaldi kartsua.

Holakoetan, anekdota gisako historioño

batzu ere kondatzen dira, hala nola hauxe,

untsa pollita : Intxauspeko seme bakarra

zen Pierre Narbaitz eta, bistan da, aitak na-

hiko zuen laborantzaren segida har dezan ;

goiz batez, etxeko behiak pentzera ereman

omen zituen, arratsean aldiz auzoko behiak

etxeratu ! Laborantxa ez zitaikeen beretako !

Hitzaldiak bururatzean, zer loria Emile La-

rrek moldatutako bertsuak kantzatzean,

“Intxauspeko alaba dendaria” aire airosan :

Intxauspeko seme bat ere bazen / Oroitgarri

gaur alaba bezen / Harek aurten ehun urte

bazituzkela zuzen / Euskaldunak, kantari

goazen...

Entzulegoak beharriak zorrotz !

Piarres Aintziart, oroitarria Pierre Narbaitzen

hilobi gainean pausatzerakoan

Hauxe atsegina, “Pierre Narbaitz-Antolo-

gia” liburua eskuratzean !

Piarres Arradoi euskaltzalea, Azkarateko semea

2010eko Azaroaren 25ekoa -25 Novembre 2010 - 1,15 E - N° 3082- ISSN 0767-7643

Bihotzak ikus

dezake begiak

ikusten ez duena

(Al-Gazal)

Bi dantzaren artetik, pausaldiño bat…

Martxoaren 18-ko HERRIA-n, hemen

berean aipatu ginuen Donibane

Lohizuneko Kulturaldiaren karietarat

zonbait egun lehenago egina izana zen

hitzaldi bat, Jean-Claude Larronde

historialari ezagutuarena, Madeleine de

Jaureguiberry xuberotar euskaltzaleak

sustatu eta ereman zuen sail aberatsaz.

Alozen bizi zen emazte horrek nahi ukan

zituen Iparralde guzian gaindi sor-arazi

“begirale” emazte talde batzu, euskararen

eta euskaldungoaren alde berma ziten.

Hori zen 1935-ean. Eskuin eta ezker

hogoita-hamar bat talde muntatu ziren

gisa hortakoak, batto hain xuxen Donibane

Lohizunen, horko hiru emazte denen

aitzinean, Elise Arramendy, Madeleine

Bribet eta Antoinette Lacarra. Hola sortu

zen Begiraleak elkartea, geroztik beti iraun

duena, bakarra funtsean beti hor dena,

laster handitu eta azkartu zena, gizoneri

ere ideki, sail askotan oraino ere eragin

handia daukan elkarte baliosa. Aurten

ospatzen ditu beraz bere 75 urteak. Aste

huntan bereziki eta giro alegera batean

bixtan dena!

“Begiraleak elkartea sekulan baino

atxikiago da haste-haste hartako xede

nagusieri eta beraz bere erroeri, zinez nahi

du izan elkarte euskalduna”, dio goraki

Xabi Soubelet elkarteburuak.

Hiru ehunez goiti!

Gaurko egunean, hiru ehun bat

kide badauzka elkarteak. Eta

oraino kondatu gabe haur eta

gaztetxo batzuen burraso guziak,

frangotan partaide eta laguntzaile

izaiten direnak. Dantzan berean,

155 kide, 75 haurrak eta gaz-

tetxoak, 80 helduagoak. Kantuz

artzen direnak, 60. Euskal-xokoan

dabiltzanak, euskaraz trebatzeko,

15. Sukaldaritza bilkuretan ibil-

tzen direnak, 25. Txalaparta, gaita,

txistua eta atabalarekin artzen di-

renak, 15. Txaranga osatzen dute-

nak, 5.

Literaturaz eta liburu batzuen

plazaratzeaz Joseba Aurkene-

rena-rekin arduratzen direnak, 5.

“Betikoak” taldekoak, gutienez

25. Betikoak, hola deitzen dira sail

desberdin askotan laguntzaile ja-

rraikiak direnak, artetan mendian

edo hor nunbait oinezko ibilaldiak

ere muntatzen dituztenak…

Egitarau nasaia

Aste huntan guzian, Dukontenea

bere biltokian, Begiraleak elkar-

teak eskaintzen dauku erakusketa

herrikoi bat bere historiaren lekuko

nolazpait: argazki, idazki, afixa,

jauntzi eta gaineratiko. Ortzirale

iluntxean, han berean aurkeztuko

dira bi liburu eta ondotik eginen da

elkartearen biltzar nagusia. Larun-

bat goizean, 11 orenetan, herriko

etxe aitzinean, Donibane Kantuz.

Aratsean aldiz, jai-alai ezkerpare-

tan, oraiko eta lehengo dantza-

riek gaitzeko ikusgarria emaitekoa

dute. Gero, igandean, lehenik iza-

nen da meza nagusia elizan, esker

onezko meza, oroituz ere zenduak

diren “begirale” guziez eta be-

reziki berrikitan itzalia den Henri

Etchevers elkarteburu ohiaz.

Ahantzi gabe haren aitzinekoak,

Elise Arramendy, Pierre Colom-

bé, Felix Ospital eta Pierre Gil.

Ondotik, aurresku elizako atarrian,

mutxikoak herriko etxe aitzinean,

zintzur bustitzea eta bazkaria Ur-

dazuriko kiroldegian. Gazte ala

adineko, “begirale” ainitz bilduko

da hiru egunez segidan, iragana

gogoan segur bainan oroz gaine-

tik beti aitzinerat egiteko xede az-

kar batekin!

DonibaneLohizunen

Begiraleak elkarteak

75urte!

Xabi Soubelet elkarteburua eta lau dantza erakasle, Halima, Nahia, Marina eta Intza.

Alkartasuna Fundazioko Rafa Larreina eta Manex Pagola

Alkartasuna Fundazioa sortua du Eusko Alkartsasuna alderdiak duela lauzpabost urte, Euskal Herriaren alde lan handia deramaten emazte eta gizon batzu eskertzeko eta omentzeko xedez. Duela urtetsu bat, Andde Darraidou Ezpeletarra, Daniela Albizu Urruñarra eta Junes Casenave Santagraztarra zituen sariztatu. Joanden larunbatean, bertze lau euskaltzale suharren aldi zen : Nestor Basterretxea, Libe Goñi, Andoni Iturrioz eta Ugutz Robles­Arangiz.

Lau sariztatuak, Andoni Iturrioz, Nestor Basterretxea, Ugutz Robles eta Libe Goñi

Laueuskaltzale suharsariztatuak

Page 2: Herria 3086

Gure Hitza

aurOre MartiNEz dut ezagutzen Aurore Martin. Emazte gazte bat da, ni, aldiz, gizon zaharra. Batasuna alderdikide da, ni ez, aspaldian galdegiten baitut beharrezkoa den bakea Hegoaldean.Horiek hola demokrata naiz eta giza eskubideen alde jokatu naiz ene bizi guzian. Beraz ez dezaket onart frantses justiziak hartu duen erabakia Batasuna alderdia ez baita debekatua Frantzian eta hirukote famatuan « Liberté, égalité, fraternité », askatasunari esker bakoitzak adieraz dezake bere iritzia.Hain zuzen bere iritzia eman duelakotz Iruñean prentsaurreko batean ez dut uste utzi behar den espainiol poliziaren eskutan.

MuNdu zabaleaN

eguberriko loreakJoanden egunean, arras gogoetatua egona niz Baionako geltokiaren aitzinetik iragai-tean. Goizeko zortziak eta erdiak ziren nun-bait han. Aro latza, haize hotz bipil batekin, horma pollita ere ba. Lau gizon etzanik ego-ki lurrean pausatu zaku batzuen barnean. Gaua han pasatua, ez da dudarik… Eguerdi ondoxean, lauak oraino han zauden. Biga beti etzanik. Beste biak jarriak, bakoitxak arno botoila bat bere sahetsean… Beste orduz ere ikusi ditut segur holakoak. Ez da e rraiteko baizik, bainan Donibane Lohizu-nen berean dotzena bat segurik badira ne-horat segidako biltzerik ez duten horietarik. Artetan heldu direnak bestalde… Zerbait gisaz haatik, geltokiko atean lau horien molde hortan ikusteak farrastako berezi bat bezala egin daut, nolazpait ezin onetsiz jendea plantan hortan izaitea gaurko egu-nean… Bai, badakit, holakoenzat badira sasoin huntan segurik han eta hemen ater-beak eta frango kanpoan gelditzen badira halere, berek hala nahiagoz izan ditake… Bada halere gogoetatua gelditzekoa…Biharamunean, telebixtan entzun dut Parise inguruko hiri batzuetan, 25 eta 40 urte arte hortako gizonen kasik erdiak (%43) lan-gabezian direla. Horrek ere badu ainitz on-dorio bixtan da eta ondorio hitsak…Geltoki aitzinean ikusi lau gizonek, eta beste ainitzek ere, ez dute aurten segurik boilu rrik jastatuko! Jakina dut Dordogne aldeko merkatu batean joanden aste hor-tan kiloa sei ehun eurotan zirela! Bainan ba omen dira Eguberri ez baitzaiote Eguberri ez balinbadute aldi bat bederen boilurrik jastatzen! Beste askoren arrangura, nun atxemanen dituzten ostra eta antzara gizen-ki hoberenak! Ez da bekatu hori, eta denek maite ditugu gauza onak, bainan hori baizik ez ote da Eguberri? Eta hori baizik ez bada, ez dea denen buru untsa besta xuhurra eta ximurra? Itxuraz biziki ederra eta harroa iza-nikan ere… Horiek hola, Eguberri hurbiltzearekin be-harriak tutatzen daizkiguten burrunba eta karranka guzien artetik, hameka gisetarat egiten diren espantu ergel guzien gaine-tik, begiak untsa idekiz bederen ikusten da halere eskuin eta ezker ainitz urrats egiten dela Eguberri jendetasunez, elkartasunez eta goxotasunez beztitzeko. Familietan ala nun nahi. Izanen dira ere, Jesus ahanzten ez dutenentzat, elizkizun kartsu eta hunki-garriak. Azkenean, zernahi urrats balios eginen da. Urrats horiek guziak, abendoa ez izanik ere lore sasoina, Eguberriko lore argiak dira, sobera laster zimiltzerat ez direnak utzi be-har…

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

urtetan zeramatzan karguekin. Harek be­rak zituen jadanik Dayton akordioak pres­tatu eta sinatuak Europan, Bosniako gerla 1995an bururatu zutenak.• Silvio Berlusconi Italiako gobernamen­duaren buruak doi­doietarik salbatu du bere gobernua hiru bozez eta biga zuri bozkatu dutenak. 314 atera zaizko alde eta 311 kontra deputatuen parlamentuan. Horrek erran nahi du nekezia haunditan gelditzen zaiola bere maioria hemendik aitzina gobernatzeko. Gainera, gatazkak izan dituzte beren artean eskuineko de­putatuek hala nun kalapiten erdian buru­ratu baitzaie bozken eguneko bilkura hori. Bilkura baino haratago, Erroman eta Euro­paraino ere kexu dira bazterrak, beste bu­ruzagi batzuen menturan bainan gertatzen ahal ez denik ez da aitzina ere.• Bolikostan ez berriagorik bi presidenten eztabada hortan. Entseguak badituzte egi­nak batzuek eta besteek Laurent Gbagbo aitzineko presidentak bozak galduak di­tuela ezin onetsaraziz eta beraz amor eman behar duela irabazle Ouattarari utziz lekua. Alde batetik izan zaizko arrazoinatu beharrez Hego Afrika nazioaren ardu­raduna, bai­eta ere bestalde Afrikar nazio­neen batasunaren burua baina beti berean Gbagbo, hala dena ezin onartuz. Eta ba­dira beste herriak ere mundu zabalean oro hitz beretan, diotenaz hola jokatuz ez dela bizitzerik ez demokraziarik. Horiek orok Ouattara onartuxea dutela Bolikostako kargudun. Hunek aldiz nahi ukan du ma­nifestaldi ixil bat sustatu bere alde bainan Gbagbok armada badu oraino bere esku­pean. Izan ere gatazka batzuetan berroita hamar hil bederen nahiz nahiago luketen hangoek kalapitaraino ez joan herritarrek berak kexu­kexua izanik ere.• Europak ere, Brusela eta beste, baditu bere buruhausteak bere buruzagien biltzar huntarakoan. Denak europatiar baina bere burua eta interesak ere ahantzi gabe, hala nola Angela Merkel alemanak eta beste. Euro horrekin lanak dira, batzu aitzinerat eta besteak gibelerat tiraka. Horiek hola, ohargarri da dena den, Alemaniarena ere : nola zuen iretsi bere ekialdeko eta sar­taldeko bi herrien bateratze hura. Ekono­mian bere tantoak ateratzen ditu, esporta­ziotan ororen aitzinean izanez nahiz bere kordokak ere badituen andere presiden­tak.• Xinan, podorea eta giristinoak tirabi­ran : gogor ibili da lehen hori iragan den urte huntan, harremanak ustez obratzen hasiak ziren epe baten ondoan. Hamar bat apezpiku berri bazituen Xinako Eliza ofizialak eginak, denak Erromarekin ado­sean. Bainan huna joanden abendo hunen hastean Pekineko katolikoen biltzarrean beste apezpiku berri batzu egin dituela podoreak, denak komunista partiduaren menekoak, hunek erakutsiz halere berak daukala gaina Xinan Erromaren aitzinetik, eta horren indarra nausi.

• Bielorrusian bozak irabazi ditu Luka­chenko president zaharrak berriz ere,

aisetasun haundiarekin gainerat (%72). Bainan nola irabaziak diren horiek, horra kontrakoek duten kezka, gaitzeko ma­nifestaldien bidez erakutsi dutena, zer­nahi nahastura eginez akusatzen dutela jendeek presidenta. Funtsean indarra ere baliatu bide du hunek manera hitsenean. Eta boze tarik landa, sei ehun bat kontrako arrastarazi ditu presidentak, «gaizki­egile» bezala. • Betelemen, Jesusen sortzearen he­rrian, ainitz herritako lau ehun arduradun, denak erlisione desberdinetakoak, bildu dire elgarren arteko biltzar nagusi batean, Eguberriren hurbiltze huntan, baina batere nornausikeriarik gabe. Religions for Peace erlisione desberdinen elkarteak zituen hoik oro gomitatuak giristino eta kidekoen el­karrizketa batetarat, denek ere elgarren berri hobeki jakiteagatik giristino, judu eta musulmanoek, orok elgar gurutzatzen dutenak Israel eta Palestinako lurretan. Mgr Sabbah Jerusalemeko patriarka latino ohiak erran duen bezala, horiek orok, hoin­bertze mendez lur saindu horietan gaindi ibilirik elgarren aldean, nola ez zerbait egin mende horietan guzietan ikusi diren gatas­ken ezeztatzeko ez bada, argaltzeko bede­ren !• Aita Sainduak preseski, urratsa egin du ere, bertzalde, munduko Lutheriano biltza­rraren president protestanta gomitatuz, erli­sione hortakoek eginak dituzten teologiako lan eta elkarrizketen ondotik. Goretsi ditu holako urratsak ekumenismo edo batasu­naren izenean, erranez badutela hor gai on bat katolikoek eta protestantek, ebanjelioa­ren eta Jesu Kristoren argian aitzinatzeko elgarri buruz.• Amerikar Estatu Batuetan Richard Hol­brooke jauna bat­batean bezalatsu zendu da bihotzeko joandura batetarik eta hori ere makur da Barak Obama eta harekilakoen­dako, Holbrooke hori baitzen presidenta­ren gizona bereziki Afghanistar aldean, 69

• Bi Korea horien arteko auzi­mauzi gataz­kek segitzen dute gero eta gehiago Ipa­rraldekoak Hegoalderat egin zuten bon­bardatze hartaz geroztik. Hegokoa berriz malobretan ari, Iparrekoaren beldurrez, hunek Amerika bere alde, hitzetan bede­ren. Bainan hor dituzte ere Errusia eta Xina bereziki, hauk ez beti alde beretik ufatzen suari. Eta ororen gainetik ONU batasuna, auziak nolazbait eztitu beharrez ibilki.• Mexikan ixtripu lazgarria izan du igan­dean petrolio konpainia batek San Martin Texmehucangoan 32 hil egin dituena eta ai­nitz kolpatu ere gainerat, herri eta herrialde horren erditsuan nunbait ere.

A l e k s a n d e r Lukaxenko.

2

Page 3: Herria 3086

HaN eta HeMeN

Lapurdi 1609­2009 elkarteak prentsa bildu du Baionako Kutxa banketxean, urte bat eterdiz ereman dituen ekitaldi desberdinez pundu baten egiteko. Zergatik Kutxan ? Banketxe hori baita elkartea buruan buru diruz lagundu duen bakarra, bertze ban­ketxek pilota edo errugbia na­hiago dutelarik sustengatu... Eta elkarteak bihotzez bihurtu dizkio eskerrak, hura gabe nekez ereman baizezakeen urratu duen sail aberatsa.

Bai, Lapurdin duela lau mende izan zen “sorgin” ihizi hartaz ildo ederra ereman ahal izan du Mixel Mendiburu Senpertarrak kudeatzen duen elkarte horrek : Claude La­baten solasaldi­erakusketak ikastetxe frangotan ; 9 min­tzaldi historialari hoberenekin, Baionan, Senperen, Uztaritzen, Donibane Lohizunen, Azkai­nen, Urruñan, Saran eta Haz­parnen ; oroitarriaren eraikitzea Senpereko gaztelu aitzinean, Nestor Bazterretxea eta Jan Mixel Bedaxagar­en obra gu­ziz ederra, ez dena menturaz

oraindik merezi lukeen bezain bat balioan emana ; dozena bat lagunen artelan erakusketa Donibane Lohizunen ; bertsu saio gustagarri bat Baionako antzokian, Euskadiko xapelgo nagusiko zortzi finalistekin ; eta antzerki bat guziz arrakasta­tsua, Joseba Aurkenerena eta

IDUZKILORE antzerkiaren DVD-a plazaratua

Peio Chipik idatzia, eta Manex Fuchs eta Mizel Jorajuriak tau­len gainean gozpuztua, 10 he­rritan jokatua izan dena (2000ko bat ikusliar), eta 2011 hortan ere lauzpabost aldiz emango dute­na, martxo­apirilez.Hots, lan gaitza ereman du La­

purdi 1609­2009 elkarteak. Hor­taz guziaz bazuen jadanik liburu pollit eta koloretsu bat argitara­tua, “1609ko auziak, Lapurdin”. Gaur, DVD bat du plazaratzen, ainitzek atsegin handiz beretu nahiko dutena (12 eurotan). Obra berri horren bidez, an­tzerki osoa ikus daiteke, testua ere irakur daitekeelarik, age­rraldika ; bertzalde, hiru elka­rrizketa ere agertzen dira, Mixel Mendiburu, Manex Fuchs eta Joseba Aurkenerenarekin egi­nikoak. Talde osoa oso pozik agertu da egin den bideaz eta jokatu duten antzerkiaz, denak aitzina jotzeko prest agertuz. Lekukotasun a tsegingarriak bildu dituzte bidenabar : “Uste­gabe ederra, egiazko antzerkia, jokolari onak...” (Jose Angel Iri­garai), “Etzen deusen eskasik, bazen bihotz eta sendimendu, bazen mugimendu...” (Xan E rrotabehere). Kutxa banketxe­ko ekitaldi hortan, Lapurdi 1609­2009 elkarteak denak eskertu ditu, bi lagun bereziki omenduz, Mixel Brust antzerkilari parega­bea eta Maialen Fautoux jokolari gazte talendu tsua...

Mixel Mendiburu elkarteburuaren inguruan, kide eta antzerkilari batzu

Bernardo Atxaga euskaltzainak hartua du Euskaltzaindiaren “Er­lea” aldizkari literarioa plazara­tzeko ardura (Pamiela etxea argitaratzaile). Lehen bi zenba­kiek Estadu Batuak eta Irlanda balinbadute gehien bat aipatu, oraiko “Erlea­3”­k Ipar Afrikari dio behakoa emaiten, bereziki Aljeria eta Marokori, bai eta Ipar Euskal Herri huni. 130 orrialde­ko aldizkari aberatsa, narrazio eta nobela baten gisa irakurt­zen dena. Bernardo Atxaga be­rak dionaz, aldizkari hunek Ipar Euskal He rria hobeki ezaguta­razi nahi luke, eta hortarako aur­kituko ditugu Piarres Aintziart­en “Hiriburuko karakoila”, Lucien Etxezaharretaren “Ene erresu­man bidaiaz”, Txomin Peillen­en “Aljerian frantses armadaren erizain” elgarrizketa, Jean Louis Davant­en “Tougourteko do­rretik” poema... Hor ditugularik ere Mohamed Xukri marokoar idazleari eginiko elkarrizketa interesgarria, Joseba Sarrio­naindiaren “Tuaregen poesiaren

amaiera” artikulua, Kepa Altona­ga, Koldo Izagirre, Jabier Mugu­ruzaren ala Bernardo Atxagaren testuak, hots orotara 35 idazle­ren luma atsegingarriak, argazki frangoz (xuri­ta­beltz eta kolo­rezko) apaindurik, aldizkariaren azala aldiz Gonzalo Etxebarriari zor diogula. 12 eurotan salgai.

Ipar Euskal Herria eta Ipar Afrika “Erlea3”aldizkarian

Bernardo Atxaga Baionan, Erlea 3-ren aurkezpenean

3

Page 4: Herria 3086

HeGOaldeaNOtegi libro uztearen aldeko ibilaldiaEhundaka pertsonek parte hartu dute Logroñoko presondegiaren aitzinean egin ibilaldian, ezker abertzaleko kidearen libro uztea galdatzeko. Martxan irakurria izan den bere eskutitzan, Ote­gik eskertu ditu parte hartzaleak e rranez Espainiako gobernuak ez duela berehalakoan arrapostu baikorrik emanen eta beraz ba­tasun zabala eskatuz. «Gu ez ginen erresistitzeko sortu bainan irabazteko baizik, eta irabaziko dugu» deklaratu du Otegik. Mar­txan parte hartzen ari zen per­tsona bat zanpatua izan da, an­tolatzaileek ekitaldiaren finitzean jakinarazi dutenez. Eskuindiar talde batek Logroñoko gaztea zanpatu du, manifestalditik hurbil zagoela.

Espainiako Itzulia Hegoaldean gaindiUrtarrilaren 12 an Alacanten aurkeztua izanen den Espai­niako Vueltak, Hego Euskal He­rrian eginen du pasaldia. Iraila­ren 10eko etapa, Bilbotik aterako da Gasteizen bururatzeko eta Deba, Urola eta Goiherrin gaindi, Gipuzkoatik ere pasako da. Ba­zuen 33 urte Espainiako Vuelta ez zela euskal erkidegoko hiru lurraldetarik pasatua. Bezpe­rako etapa Kantabriako Nojatik aterako da Bilbora heltzeko.

Euskal Selekzioak Venezuelakoaren kontra jokatuko du abendoaren 29anAbendoaren 29an Bilboko San Mamesen jokatuko duen par­tidan, Venezuelako selekzioa izanen du aurkaria. Jokalari eta Euskal Federazioaren arteko hika mika gainditzeko, Euskal Selekzioa izanen du izena eta ez Euskadi edo Euskal Herria.

Seattle eta Bilboren arteko aire loturaCondor izeneko aire konpai­niak abian ezarriko du helduden udako Estatu Batuetako Seattle eta Bilbo arteko aire lotura. As­tean bi hegaldi izanen dira Frank­furtetik pasako direnak.

PP euskararen aldeEuskaltzaindiaren egoitzan egin deklarazioan, PPren izenean, Basagoiti alderdiko zuzenda­riak deia egin du, urte luzeetako kalapitak baztertuz euskararen alde denek elgarrekin lan egin behar dutela, euskarak ez baitu jendartearen zatitzeko estakuru izan behar bainan bai elgarreta­ratzaile. Basagoitik dionaz, de­nen indarrek elgarretaratu behar

dute, euskara zaindu eta hedat­zeko.

Segi : zortzi pertsona arrastatuakEspainiako polizak zortzi per­sona arrastatu ditu Segiko ki­deak izaiteaz akusatuz. Hoietan Haizea Ziluaga eta Haritz Esku­dero abokatak. Astelehenean epailearen aitzinean pasatu dira galdezkatuak izaiteko. Amnistia­ren aldeko mugimenduak jaki­narazi du, jazko azaroaz geroztik 58 gazte independentista arras­tatuak izan direla eta hoietarik 47ek torturak salatu dituztela. Sei gazteak preso altxatu dituzte eta abokatak libro utzi.

Ezker abertzalearen legalizatzearen aldeko ekitaldiaHegoaldeko hiriburuetan ekital­diak eginak izan dira asteburuan Ezker abertzalea legalizatua izan dadin galdatzeko. Giza gateak eginak izan dira.

Hartzen nonbrea emendatuz PirinioetanBiologoen arabera, emeki emeki hartzen populazioa emendatzen ari da Pirinioetan. Hogoi buru

inguru badaudela mendi kate guzian estimatzen dute eta po­pulazioaren zaintzeko egin la­nek ondorio baikorrak emaiten ari dituztela. Biologoen arabera, hartzek egiten dituzten kalteak «jasangarriak» dira, bainan ar­tzainekin harremanetan jartzea beharrezkoa da etorkizunari be­gira.

Bularreko minbiziaren kontrako maratoia EITBn« Denak arrosarekin bat » le­lopean, bularreko minbiziaren kontrako EITBk antolatu mara­toian, 230 mila euroz goiti bildua izan da, hildako asko eragiten di­tuen eritasunaren kontrako iker­ketak laguntzeko.

Terrorismoak Bilbon eragindako 63 hildakoak omenduak Gesto por la Paz taldeak egin duen terrorismoaren biktimen aldeko ekitaldian, ETAk, GALek eta Batallon Vasco Españolek, Bilboko 49 lekutan erahil dituzten 63 biktimak omendu ditu lore eskaintza eta isiluneak eginez. Biktima guzien oroitzapena bizi­rik atxikitzea aldarrikatu dute gi­zakien arteko harremanetan indarkeria behin betikotz bazter­tzearen aldeko deia eginez.

Ehunka bidaiari Loiuko aireportuan hegazkinik gabeBeste asko aireportutan bezala, Loiuko aireportuan ere, 14 he­galdi ezabatuak izan dira astebu­ruan denbora txarra eta elurraren eraginez. Frantzia, Alemania, Italia edo Erresuma Batuetarako hegaldiak dira bereziki ezezta­tuak izan direnak eta ondorioz ehunka bidaiari hegazkina hartu ezinik gelditu dira. Aldiz Foronda,Hondarribia eta Noaineko aire­portuetan normaltasuna izan da nagusi.

Igandetan denden idekitzearen kontraDendak igandetan idekitzearen kontrako manifestaldia egin dute ELA, LAB, CCOO eta UGTk mer­kataritza alorrean duten ordez­kariek Bilbon, merkataritzako or­dutegiak luzatzearen eta igande eta bestaburuetan zabaltzeko asmoaren kontra.

Erretiratzeko adina 67 urtetan ?Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentaren hitze­tan, gobernuak erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko proposa­mena mantenduko du. Bainan onartuko ditu lan baldintza bere­ziek eragin neurri bereziak.

Arkaitz Estiballes Bizkaiko Bertsulari txapelketaren irabazle

Arkaitz Estiballes nagusitu da Bizkaiko Bertsulari Txapelketako finalean. Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballesen artean jokatu da azken erabakia. Publiko zabalaren aitzinean jokatu da finala : 4 mila ikuslez goiti hurbildu da finalera. Hirugarren postua Miren Amurizarentzat izan da eta laugarrena Onintza Enbeitarentzat.

4

Page 5: Herria 3086

eGuN eta biHar

KariotzeBatean urak ateratuak, bestean ekaitzak bazter ainitz funditua, asurantza­etxeak arrangura dira gero eta kalte gehiago badutela ordaintzeko. Ondorioz, gehie­nek jakin­arazi dute beren urte­sariak ozka on batez emendatu behar dituztela Urtatsetik goiti. % 3­ez segurik, batzuk aise gehiagoz orobat. Nahiz ezagu­tuenetarik diren hiru etxe badi­ren halere beren xedeak ez bai­tituzte oraino agertuak… Dena den, hori jakitearekin Christine Lagarde gobernuko diruzain handia beltzurika hasi da. Iker­keta berezi bat manatu du finka­tzeko heian kariotze horiek zinez egokiak diren ala ez… Bestenaz ere denbora berean hor gaindi diotelarik autoen asurantza­sa­riak ere goratuko direla bai eta osasun­elkartasun “mutuelles” delako horienak ere ba, behar­bada %5­ez edo 6­ez…

BugarachEzagutzen duzue Bugarach? Hori da Aude departamenduko herri ttipi bat, berrehun biztanle baino gutixago duena. Izen be­reko mendiaren itzalean bezala dago. Badu urteak gaitzeko so­las bitxiak hedatzen direla mendi hori aipatuz. Diote, bainan nork nundik jalgia ote du hori, mixte­riozko argi batzu ateratzen direla artetan mendi horren barnetik eta beste mundu batetarik etorri izaite batzuk hor nunbait badu­ketela lurpez muntatua beren aterbea! Holako zerbait aditu­rik, gero eta jende gehiago ibilki da hor gaindi. Zerbait arraroren

ikusteko menturan naski. Azken egun hotan, egundainokotan zernahi solas nolazpait hedatu da, baizik­eta munduaren aka­bantza bezalako zerbait laster izanen dela, bi urteren buruan omen, 2012­ko abendoaren 31n. Orduan denak xahu salbu Bugarach mendiaren geriza­pean kausituko direnak! Tokiko jende frango nardatuak daude ixtorio horiekin. Zentzugabeke­ria hutsak direla eta nahaske­riarik baizik ez dutela ekartzen. Urrunetik heldu arrotz batzu, zonbaitek hor nunbait aterbeño bat segurtatu nahi delako egun hura jinen deneko. Hastean, ne­hor etzen biziki kexatzen saltsa horrekin, irriz asetzen ba izaite­kotz, bainan azken denbora ho­tan giroa azkarki kanbiatzen ari da…

TrenputxartuAlde bat jo harat eta jo hunat ibilki, politikariak ere akitzen dira! François Bayrou, erdiko MODEM alderdiaren buru dena, batere funtsik gabe trenputxartu da joanden aratsean. Ospitale batetarat ereman behar ukan dute. Hiru egunen buruan atera da, iduriz segurik arras pixkor­tua. Sobera akituarena omen zuen destrenpu hori. Diotenaz, ez du gerokorik bainan hemen­dik aitzina gehixago kasu egin behar, sobera akitu gabe…

Lagun handiakPollita da hau ere: Brice Hor-tefeux barne­minixtroa zigor­tua izan da, arinki bada arinki, bere ezagun baten beltzatzen arizanik, ezagun hori – Michèle Alliot-Marie minixtroaren la­

guntzaile handia izana ­ aferaño batean hobendun ekarria balitz bezala oraino segurik ez delarik hala. Egia erran, minixtroa ez da alde bat kondenatua, berehala dei egin baitu. Goaitatu behar beraz dei­auzitegiaren erabakia. Anartean, batzuk, ezkerraldean bereziki, deplauki diote barne­minixtroa oraidanik gobernu­tik kanpo behar litakeela des­peitu… Bainan Nicolas Sarko-zy eta Brice Hortefeux elgarren lagun handiak dira aspaldian eta badute elgarren beharra… Bestenaz ere president­bozak hurbiltzen ari­eta. Horiek hola, dei­auzitegiak zigortzen badu, minixtroak, batere balitz, bere baitarik behar luke halere kar­gua utzi! Bainan ez bide da hor­tarik ari…

ElurraFrantzia behere hortan, berriz ere elurra polliki ukan dute ai­nitz tokitan. Urte ondar huntako bigarren elurtea, lekuka hiru­garrena. Bideetaz arduratzen diren zerbitzuak aitzineko as­tean baino erneago ibilirik, ez da hainbeste buru­hauste izan. Nahiz Bretanian konparazione, Fougères hiritik hurbil arats ba­tez lau ehun bat lagun ezin diren beren autoekin etxeraino heldu, sobera elur eta sobera horma bazelakotz. Batzu autoen bar­nean egon dira orenak eta ore­nak, bestek gaua pasatu dute ondo hetako eskoletan, ahal be­zala. Elurte pizkorra beraz bai­nan Inglaterran, Alemanian eta Italiako eskualde batzuetan ere berdin gauza bera gertatu da. Aurtengo abendoa aspaldiko hotzena eta elurtsuena… J-B D

JaiNkOa bizia JeNdea« arretONS le MaSSaCre ! »

Titülü hori « la Vie » astekari katolikoak erabili dü azaroa­ren 4­10eko editorialean, eta Jeanette Renard andereak arra­hartü dü azaroaren hamekako « Laborari » euskal astekarian. Geia Irakeko kiristier egiten zaien itxesa dü.Telebistan ikusi dügü : Bag­dadeko katedral txipi hartan, zer itsuskeria ! Berrogeita ha­mar bat hil, eta zonbat kolpatü ! Hainbeste inozent, ogengabe, sakrifikatürik... Ehaileak nor di­ren : Al­Kaidako gizon elibat. Jinkoaren izenean ehaitea, zer lazkeria !Holako itsuskerien egiteko, ez da bürütik ontsa izan behar, se­gürrago debrüak hartürik. Koran libürüan apür bat irakur baleze, ikus liroie müsülmanen libürü

saintü horrek jüdüak eta kiris­tiak zaintzen dütüala. Etsenplü­tako, behin Mahomet profetak apezpükü bat errezibitü züan bere « mosquée » delako mez­kitan, kiristi andana batekin, eta han mezaren emaitera ützi.Hamar miliu kiristi badira Egip­toko Nil ibaiaren (ühaitzaren) eta Irakeko Tigre ibaiaren ar­tean : batak ortodoxo, besteak katoliko, eta protestant elibat ere. Palestinako lehen elizen on­dokoak ditügü, müsülmanekin bakean bizi izan dira kasik beti. Haatik orai islamismo gogorrak zinez mehatxatzen dütü, Ekialde hortarik ohiltü nahiz.Lehenik kaseta elibat igitzen hasi dira, irakurleer eta goberna­rier dei eginez : « La Vie » aste­kari katolikoa, « La Croix » egün­

kari kiristia, « Laborari » euskal astekaria, gero « Marianne » as­tekari politikoa. Prefosta, Elizako bürüzagiak ere mintzatü dira, bereziki Aita Saintüa eta Irakeko artxapezküpüa. Frantziako go­bernüak 150 irakiar kiristi honar­tü dütü, lehenik kolpatüak beren familiekin.Elizako aitzindariek beste zer­bait nahi lükeie : kiristiek ez de­zen Iraketik ihes egin. Hanko gobernariek ere han etxeki nahi lütükeie, erresumak haien be­harra beitü. Lehen minsitroak hitzaman dü hobeki zaintüko dütüala : ordü lüke ! Ahalaz Bagdad beno lekü sagürrago zonbaitetan plantatzen lagüntü gei dütü, bereziki Kürdistan es­kualdean jartera lehiaraziz.Kasetalariek eta Elizako bürü­

zagiek Frantziako eta Europako gobernüak Irakeko kiristien süs­tengatzera bulkatzen (pusatzen) dütüe. Gük ere prefosta, gure hein txipian, otoitzearen lagün­goatik hasiz. Gaineala gogoan edüki dezagün Irak üngürüan ere kiristiak nekez ari direla, Mediterraneoko Ekialde güzian, bereziki Egiptoan, islamista go­gorrek zirukatzen beitütüe. Ha­nitx badira hanko erresumetarik joanik, haboroxeak Ameriketa­rat. Palestinan ere desgustüan bizi dira, Jesüsen herrian, bi partetan zatitzen düan mürrü eta parete handi haren bi aldeetarik, süstut Gazako lür zerrendan. Bena hankoak dira, müsülman eta jüdüak bezala.

Jean-Louis Davant

Bugarach mendia, 1230 metro gorakoa, dena mixterio egundainotik eta orai sekulan baino gehiago…

5

Page 6: Herria 3086

kOStaldeaNEguberriko kontzertua DonibanenDonibane Lohizunen, aitzineko

urtetan bezala, herriko etxeak kontzertu bat eskaintzen du elizan Eguberri­kari. Autengoa igande huntan, Eguberri biha­ramunean beraz, aratsaldeko 4­etan. Jesus Martin Moro or­gano­joile, Philippe Laurent saxofonoarekin. Musikagile as­koren obretarik emanen dute, “Bozkario eztiz jauntzia” deitu duten kontzertu hortan. Eus­kal­Herriko aire batzu ahantzi gabe… Denek ezagutzen dugu Jesus Martin Moro, zinez artixta arraroa. Berdin jeinutsua da Philippe Laurent, sortzez Fran­tzia iparraldekoa, orai Biarnoan bizi dena.

Dukontenea ikastegi bat zelarik…Donibane Lohizunen, joanden udan Jakintza elkarteak atera zuen bere aldizkariaren zenbaki berezi bat aipatuz Duconténia edo Dukontenea egoitza, eta gehienik duela 50 urte hor ideki zen bigarren maileko ikastegia, Ravel lizeoa eraiki arte hor egon zena. Argazki erakusketa bat ere izan zen, arrakasta ederra ukan zuena. Jende frangok gal­deturik, argazki horiek berriz ikusten ahalko dira abendoa­

ren 27­tik 30­erat, lau egunez, aratsaldetan, 2 orenetarik 6­ak artean, Thiers etorbideko Heda­bidegunean. Ikasle ohien ainitz argazki agertuko da eta deia zabaldua da deneri, argazki batzuetan baitira zonbait izen falta, norbaitek izen horiek kau­sitzen ahalko dituenetz…

Urdin-Ttiki eta Hori-TtikiDonibane Lohizunen, ikasto­lako ama­eskolak biziki ikus­garri pollita eskaini diote bu­rraso, aitatxi­amatxi eta adiskide guzieri! Dena dantza eta kantu, gaitzeko sail alegera! Ipuin bat ere kondatuz, Urdin­Ttiki eta Hori­Ttikiren ixtorio harrigarria: Biak berde­berdea jartzen el­garretaratzearekin, zer egin be­har beraz berriz urdin eta hori jartzeko?

Pupu eta Lore!Azkaingo Kiroleta kiroldegian ikusi ditugu Pupu eta Lore, gaitzeko haur ttipi pollitak! Eta ikusi beraz Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailaso famatuen ikusgarri berria, Ziburuko Luma haurtzaindegia antolatzaile! Haurrak bildu dira ehunka, denak loriatuak! Umetxoak nola hazten diren, eta xakurrak ere bai, ainitz gauza ikasi dugu! Eskerrak deneri, ahantzi gabe Azkaingo herria, kiroldegia hoin gogotik prestatu duena hitzordu alegera horrentzat!

Olentzerok ez du ahantziIntegrazio Batzordea

Denek badakigu zoin sail balio­sa deraman Integrazio Batzor­deak ahalmen hurriko haurrak besteak bezala segituak izan diten ikastoletan. Bai, denek ba­dakigu eta Olentzerok ere ba­daki! Horra zergatik nahi ukan duen agertu haur horietarat eta karia hortarat biziki besta pollit eta hunkigarria izan da Senpere Larraldean. Haurrak lorietan, burrasoak ere ba, Olentzero bera ere biziki hunkia ikusiz de­nak hoin alegera jarriak!

Lur-ikerleak ez ditela hurbildu!Burdinbide berri bat behar dela muntatu zalutasun handiko trei­nentzat, burdin­bideen sareaz arduratzen direnak tematsu daude, ainitz jende kontra ager­turik ere. Gisa hartako obretan berezitua den Fondasol etxeari galdetua diote burdinbide be­rria pasa litakeen tokietan lurra nolakoa den untsa ikertzea, gero gisa hartarat apailatzeko gisan. Urruñan, ikerle horiek jitekoak ziren joanden egunean Ibardin zolako etxe batetatarat bainan ez dira hurbildu ere de­nen buru. Ehun bat lagun han bilduak izanki, lur­ikertze horiek etzirela legezkoak salatuz…

Jakintza elkarteko kideak jauregiko sukaldean, zintzur bustintzearen tenorean, Guy Lalanne elkarteburuaren inguruan…

Antton d’Abbadie d’Arrast euskal­tzale suharra, bestalde biziki jakin­tsun handia, duela berrehun urte sortu zen Irlandan, ama hangoa eta aita xuberotarra. Mendeburu hori ospatua izana da aurten asko gi­setarat. Jakintza elkarteak ere nahi ukan du ospakizun horietan parte hartu. Bere kideentzat muntatu du beraz Abbadiako jauregiaren bisi­taldi bat. Jauregi hori Antton d’Ab­badie d’Arrast­ek eraiki­arazi zuen gure kostaldeko itsas­bazter xo­ragarri batean, Urruñako lurretan. Orai Hendaian da haatik, ez lekuz aldatu delakotz, laminak karraskan arizanik lanean, bainan bi herrien arteko muga kanbiatu delakotz… Hogoita­zonbait lagunek parte hartu dute bisita hortan. Ikusi dute jaure­gia bera nolakoa den, kanpoz eta

barnez, bai eta ikasi ainitz gauza Antton d’Abbadie d’Arrast zenaren biziaz eta haren lanez. Gizon harri­garria zinez, hamalau mintzaira ba­zazkiena eta euskarari errotik atxi­kia, lore­jokoak muntatzen zituela bai eta ederki saristatzen. Bisitaldi guziz interesgarria, tokia jadanik hein bat ezagutzen zute­nentzat ere, holakoetan beti zerbait ikasten baita!Hainbestenarekin, jakin da Urtatse­tik goiti jauregiaren kudeantza Hen­daiako herriak duela bere gain uka­nen, gazteluaren jabea den jakintza akademiaren eskutik, eta hori hama­bost urterentzat behin, gisa hartako hitzarmena izenpetua izanik. Untsa­laz, hurbilagotik kudeatze horrek ez du onik baizik ekarri behar…

Abbadiako jauregirat…

Jesus Martin Moro eta Philippe Laurent

Zoin polliki jauntziak eta zoin erne!

Pirritx eta Porrotx zoin uros beren bi haur ttipiekin!

Zernahi haur eta denak begiak xurituak egoki!

Denak loriatuak Olentzero hola jinik!Duela berrogoita-zonbait urteko ikasle andana bat erakasle batzuekin…

6

Page 7: Herria 3086

kOStaldeaN

arrantzale elkarteentzatZiburun, herriko kontseiluak erabaki du Recollets deitu komentu xaha­rraren eskualde bat saltzea portua kudeatzen duen Baionako komer­tsaldegiari, arrantzale elkarte eta zerbitzuak hor plantatzeko. Elkarte eta zerbitzu horiek beren lehengo tokia galdu zuten duela hiru urte sute ba­ten ondorioz. Behin, kontseilu orokor edo jeneralak zuen komentuaren parte hori erosi beharra, xede bera gogoan, bainan denen buru komer­tsaldegiarekin egin da tratua. Ezkerraldeko hautetsiek nahiko zuten lu­zamen bat saltzea hola finkatu aitzin, garbitasun gehiago geroari buruz, jakin nahi konparazione zer gerta litakeen komertsaldegiak uzten balu portuaren kudeantza. Auzapezak segurtatu du komertsaldegia errotik atxikia dagoela arrantzaren ahal bezen azkar begiratzeari.

uhabia ikastola

alegeraki estreinatu

Lau haurrekin ideki zen Bidarteko Uhabia ikastola, Paskalin ande­reñoarekin. Gaur egun 14 haur dira, Jaki andereñoarekin, prima­dera hortan 19ren mentura bade­larik. Arbona, Ahetze, Getaria eta Bidarteko haurrak. Herri Urrats bestari esker, ikastola pollit bat da eraiki Bidarten haur horiek guziak euskaraz eskolatzeko, Maialen Suhaste andereak Seaskari eskai­

nitako lur eremu batean. Joanden egunean alegeraki da ikastola es­treinatu, Olivier Mioque lehenda­kariaren inguruan bildurik zaudela Jean Jaccachoury auzapeza eta bertze hautetsi batzu, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Max Bris­son EEPko lehendakaria, Ikuska­ritza Akadamedikoko ordezkaria bai eta haur, burraso, erakasle eta adiskideak.

Uhabia ikastolaren estreinaldian, Olivier

Mioque lehendakariaren inguruan

bortizkeria sexistakKristine Bosque Arbonarra Baionako ospitalean hil da azaroaren 28an, aste batez koman egon ondoan, iduriz bere senarrak lepoa tinkaturik. 2005etik hona emazte hauek hil dituzte beren ezkontide edo ezkontide ohiek Ipa–rraldean : Audrey, tirokatua ; Sophie, le­poa tinkaturik ; Begoña, joa eta zauritua ; Liliane, aizto ukaldiz ; Carlota, joa eta lepoa tinkaturik ; Marie Laurence, nahitara piztu sutean errea ; Mari Jeanne eta Mari Jeanne, tiroz ; Annie, tiroz.

Izen horiek gogoratuz adierazi nahi dugu ez ditugula ahanz­tekoak, ahanztura ukazioa delakotz. Hiltzaileek ukatu zi­tuzten, hil zituzten emazteen biziaren jabe zirelakoan. Guk oroitzapen kolektibora ekarri nahi ditugu, baita bakoitzaren oroitzapenera. Baina hil egin dutenak ez dira hobendun bakarrak. Emazteek jasaten duten bortizkeria berek era­giten dutela diote zenbaitek. Horiei erantzun nahi diegu bortizkeria denen erantzu­kizuna dela : hezitzaileena, ezkontideena, lagunena, lan­kideena, auzoena, ikuslia­rrena... Arbonako Kristineren egoitza «Oihu­etxea» deitzen zuten batzuek. Jendarteak eta aginte publikoek hitz eta eraso sexistak toleratzen di­tuzteno, heziketa emazteen mendetasunaren eta gizonen nagusigoaren gainean oinarri­tua deno, gizonek pentsatuko dute emazteen gorputzaren eta biziaren jabe direla. Ez dugu erasotzaileen heriotza nahi, haien biktimen bizia baizik. Orain dela bost urte, Hexagonoan, bost eguneta­rik behin emazte bat hiltzen zuen bere ezkontideak edo ezkontide ohiak. Orain, gau­zak aldatu dira : bi egun eta erdi guziz hiltzen da emazte bat.

Hemen, besteetan bezala, hamar emazteetarik batek ja­saten ditu ezkontidearen bor­tizkeriak. Eta hemen, plaza honetan berean, badateke e mazte erasoturik. Eta ba­dakigu isiltasuna dela era­sotzaileen laguntzaile hobe­rena. Horregatik azken bost urte hauetan hitz berdinak errepikatzen ditugu. Eta se­gituko dugu, denak baikara ezkontide, lagun, lankide, auzo, ikusliar... denak izan gaitezke lekuko, eta ez dugu konplize izan nahi.

Baionan, Herriko Etxearen aitzinean, abenduaren 13an

Emazteen mundu martxako plataforma Euskal Herrian

Olentzero jinzauku…

Eta ongi errezebitu dute Baione­sek, 400 presuna beztituak ziren harentzat, kantu eta musikarekin ondotik desfilatzeko hiriko ka­rriketan barna. Chaho Pelletier kaiarat heldu bezain laster, han zituen Ikastoletako haurrak, jen­detzak inguruko zubi eta ur baz­terreko aldarriak betetzen zituela. Karriketan jende ainitzek agurtzen zuen eta gure ikazkinak goxokiak banatzen zituen ikusi haur gu­zieri, ikatz puskekin batzuetan. Noiz behinka Baionako koroek agur tzen zuten beren kantuekin, Olentzerok bakotxaren kandela pizten zuela. Saltokietan ere arra­kasta izan du, zonbaitek jarraikia baitzuten antolatzailek egina zu­ten deia, emanez lepoan Olent­zeroren zapia. Ibilaldia Euskal Museoan bururatzen zen, azken agurrak eta goxokiak leihotik bo­tatzen zituela Baionari, eskertuz hirita rrak eskaini ongi etorriarent­

zat. Helduden urte arte Olentzero!Goizean Herriko Etxean, Jean Etcheverria zenaren familiak erre­zebitzen zuen Hiriaren omenezko medaila, Aitor Arandia hautetsi­aren ganik, hainbat urtez Baio­nako Olentzero izanik eskertze­ko. Mari Luisa bere alarguna eta Terexa alabaren inguruan, Arran­goitzeko adixkideak, soinulari eta dantzariak bilduak ziren, Eneritz Zabaleta eta Ekhi Erremundegi Baionako bertsulariek eskertzen zutela beren haur denborako O lentzero. Udalbideko ordezkari­ak eta Tuterako kantari eta soinu­lariak ere juntatu dira ekitaldiari, arratsaldeko desfilean parte hartu aitzin. Eguerdiko bazkarian ere, Baionako 200 kantari eta elkar­tekidek omentzen zituzten Jean Etcheverria eta berrikitan zendu den Fernand Mougica, Errobi Kantako kantaria.

806 milioiko buxeta 2011Zortzi ehun eta sei milioiko buxeta presentatu dute eztabaidara joan den ostegun eta ostiralean Force 64 eta UMP­ko kontseilariek Kontseilu Orokorrean. Horren barnean be­rrehun milioi inbeztizamendurako ezarriko direnak. Eztabaidak bi egun oso iraun du, gai guziak bederazka bozkara proposatuak izanik, azken bozka izan delarik buxetarena bere osotasunean. Bozka honetan kontra agertu dira departamenduko hogeita sei kontseilari sozialistak, buxeta pasatu da Jean Castaings presiden­tearen boz bikoitzari esker.

Euskararen eztabaidaOren bat eta erdi iraun zuen euska­raren eztabaidak ostegun arratsal­dean, bozketan lau kontra agertu ziren, sei abstenitu, beraz gehiengo nasaiarekin onartua izan da gehien­goaren proposamena. Debatean sartu dira hamabost bat kontseilari, denak lekuko hizkuntzen alde min­tzatu dira, baina aspektu desberdi­nak azpimarratuz ; Kanboko Xalbador euskal kolegioaren berritzeko milioi bat eta erdi euroek, eta Seaskaren egoitza berriarentzat Kanbon milioi bat eta hiru ehun mila euroek ez dute berezko dudamudarik sortu kontsei­larien artean. Biarnes/Gaskoinaren inguruko puntuak ditu bazterrak biz­kortu : erabaki berean euskara edo okzitanera ikasi nahi duten departa­menduko langileen formakuntza pro­posatzen baitzuen gehiengoak. « 70 langile ari dira euskara ikasten, erdia baizik ez gaskoin/biarnesa, hori ez da zuzen, errepublikan garelako kopuru berdina formatu behar luke departa­menduak hizkuntza batean eta bes­tean », ateratzen du Guy Mondorge Angeluko kontseilariak abstenitu aitzin. Kontrako boz emaile batek es­katu du « desberdindu daitezela okzi­tanera eta biarnesa ez baitira gauza bera, guk biarnesa dugu sustatu be­har, ez okzitanera ».

Oro Aurore Martinen aldeOstegun arratsaldean baitzen jakin Aurore Martin mauletar militantearen estradipenari argi berdea emaiten ziola Kazazione gorteak, biharamun goizean hogei minuta iraun du gertakari horri buruzko mintzaldiak ostiral goizean Kontseilu Orokorreko buxet debatearen kari. Hamabi hautetsi mintzatu dira, denak Euskal Herrikoak, Aurore Martinen estradipen erabakia gaitzetsiz. Ikuspuntu politiko guzikoetakoak, horietan lehenik mintzatu dena Max Brisson, ondotik Alain Iriart Hiriburukoa, eta Pepela Mirande, Mixel Arhancet xiberotar kontseilariek ere hitza hartu dute hari beretik, gehituz Aurore Martin xiberotarra izanki sentimendu biziagoarekin ari zirela; tono berean jarraitu dute Jean Lassalle deputatuak eta Kotte Ecenarro Hendaiakoak.

kontseilu Orokorretik

Gordetzerat behartua

Astearte goizean hedatu da berria, Aurore Martin­ek erabaki duela gordetzea.

7

Page 8: Herria 3086

Herriz Herri

IDEKIA ASTELEHENETIK LARUNBAT ARTE 8:30ETARIK 20:30ETARAINO

itsasuHeriotzeAbendoaren 17an zendu da Itsa­sun Hélène LACOUT anderea, 97 urtetan. Xileteian bizi zen, Pane­kau bidean. Doluminak familiari.Antzerki« Hau dela, hori dela » izenburuko antzerkia eskainiko du ELEKA konpainiak.ELEKA konpainia berriaren an­tzerkia ipuinetan eta haien mundu misteriotsuan oinarritzen da. Txo­min Heguyrekin muntatu duen 50minutako obra huntan gure haurtzaroko ixtorio, munstro eta giro bereziak berriz aurkezten dizkigu antzerkigintzak ekartzen duen dinamika umore eta fres­kotasun haundi batekin. Musika, kondaira eta antzerkia nahasiz Kattalin Sallaberry ta Jokin Irunga­ray jokolariek publikoa Japoniatik Afrikara eta Afrikatik Euskal He­rriko xoko ezagunenetara eramai­ten dute. Publiko zabal bati zuzen­dua da : izan dadin haur tarrotu (7 urtetik goiti) edo adin zuhurreko jendeari, bai eta ere euskara ikas­ten duteneri. Jateko eta edateko parada izanen duzue, Pinpulka elkarteko kideek prestatu pintxo eta edari jastatuz. Sartzea : 7E (urririk 18 urte arte) 2007an sortu da Pinpulka elkar­tea, Errobi lurraldearen baitan karrika antzerkiaren hedatzeko xedearekin, promozioa eginez eta ikuskizunen antolakuntzan lagunduz. Alde batetik gaualdiak antolatzen ditu, berak edo eremu hortako elkarte batzuekin uztar­

tuz; bestalde, Herriko etxe, pesta komite eta beste kultur elkarteeri, ikuskizunen antolatzeko laguntza ekarriz, bere zerbitzuak proposa­tzen ditu. Eguberriko elizkizunakItsasun ospatuko da parropia osoarentzat Eguberriko gaualdia, « gauerdiko meza » deitzen du­guna. Gaueko 11etan hasiko da elizkizuna, Itsasu eta Luhusoko katiximako haurrekin.Eguberri egunaz ez da mezarik izanen Itsasun, bainan bai Kanbon eta Luhuson, goizeko 10.30etan.

Abenduaren 26a igandea (17:00) Itsasu (Sanoki gela)

Eguberri – Eguberri on guzie­ri, ttipi eta handieri. Bixtan da haurñoentzat egun handia dela, bainan sobera opari ez da es­kaini behar hoin maite ditugun nimiñoeri. Zeren tirahala korda badute asko gazte eta burrasoek. Eta eriak ez ditzagun ahantz ez­eta bakarrik dauden xaharrak.

Mezak – Eguberrikari, Makean 20 orenetan eta Lekornen 10.30etan. Igandean Gerezietan 10.30etan.

Mus – A mailan, Aguerre Christian eta Aguerre Dominique (Luhuso) xapeldun, Lamarque Vincent eta Lamarque Xabi (Gabadi) galtzale. B mailan, Arosteguy Fabienne eta Betat Lydie (Landibarre) xapel­dun, Mattin Hiriart eta Damendrail Roger (Milafranga) galtzale. C mailean Larre eta Larre (Uztaritze) xapeldun, Landagaray eta Bidart (Aiherra) galtzale. Bidegaray os­tatuak eskertzen ditu parte har­tzaile guziak : jokolariak, epaileak, Coreba enpresa (Hazparne)

Boncolac (Lekuine), Gretha unt­zitegia (Makea), Onetik gasna­tegia (Makea), Inchauspe Beñat kontseilari orokorra eta Makeako herria. Eta azpimarratu behar da Bidegarai ostatuak antolatu duela osotasunean aurtengo lehiaketa eder hau, eta berriz ere gogotik etorriko direla zin egiten dute jo­kolariek, agian ba, Jainkoak nahi badu.

Beti aitzina – Urteko gora behe­rak aipatu ondoan Herriko Etxean, adinean han harat joan giren gu­ziak, bederen gehienak bildu gira Bidegarai ostatuan, eta bazkari arrado bat egin ondoan etxeratu gira xuxenki. Esker beroenak he­larazten ditugu Makeako hautetsi guzieri eta Alain Dubois auzape­zak zion bezala : « Agian berriz helduden urtean bilduko gira oso­tasunean herriko beste ostatu ba­tean ». Ez adiorik eta eri direnak sar ditela sendaturik, hoin maite duten etxean eta herrian !

Makea – lekorne

Lehen mailan, xutik Philippe Berria – Dominique Oxoby 30, Ramuntxo Irastorza – Francis Dutarret 50, kokoriko Panpi Idiart, Xalbat eta Beñat Bidegaray epaileak

Jokoberri lehiaketako bukaeraren berri, palantxaz

Bigarren mailan, xutik Marcel Etcheperestou – Hiriart 50, Jean Claude Balza – Eric Lafitte 48, Michel Erdocio, kokoriko Alain Etchelecou, Xalbat Bidegaray epailea.

Hirugarren mailan, xutik Peio Urruty – Gustave Uhalde 50, Pantxo eta Mixel Camino 38, Jean Camblong, kokoriko Xalbat Bidegaray eta Pettan Idiart

Dolu – Ez du hain aspaldi Paul Vignetten hautsak barreiatu di­rela hain maite zuen mendial­dean, Napalen hain zuzen. Paul ez zen hemengoa. Bigorra alde­tik jin zen, Beltxu kooperatiba

egin zenean hor egiten ziren zurlanak saltzeko... Deskantsa­tzeko arte zuenean edo bestaño bat zenean herrian, familiarekin etortzen zen gutartera. Haren oroitzapena egonen da.

donaixti

baigorriOrroitu - Joanden astean aipatu be­zala, helduden astelehenean aben­doaren 27an izanen da « Orgue en Baigorri » elkarteak antolatu Egube­rriko kantaldia, elizan arratsaldeko 18.00tan. Ruben eta Patricia Gutie­rrez tronpetan, Jose Vicente Lopez eta Unai Moreno tronboian, Ignacio Navarro orginan dira entzunen J.S. Bach, D. Buxtehude, Giovani Morandi eta bertze zonbait musika egile os­petsuen obretan. Soinulariak Iruñeko « Pablo Sarasate » kontserbatoriotik heldu zauzkigu. Sartzea urririk izanen da eta ondotik adixkidantzako hurru­paldia.Dolu - Astelehen huntan iragan dira Marie­Louise Sagardiaren ehorzke­tak. Bazen zonbait urte, bere osaga­rria gora beherekin zabilela. Izpurako erietxera joanik, han pausatu da ; 83 urte zituen. Lau seme alaben ama, emazte langilea, bihotz eta fede haun­dikoaren orroitzapena uzten dauku. Penetan dagon familia guziari eskain­

tzen ditugu dolumin bizienak.Eguberri ­ Huna asteburu huntako elizkizunen tenoreak. Ortzirale ara­tsean, Eguberri gaueko meza : Bai­gorrin 21.30tan, Eguberri eguna, Irulegin 9.00tan, Baigorrin 10.30tan. Igandean Urdozen 9.30tan, Baigorrin 10.30tan. Eguberri on deneri.Pilota - Esku huska, ezker paretako xapelgoan, Xabi Alcasena eta Xan Bascansek minimo maileko finala ira­bazi : 22 – 11 Airetik­eko pareari. Txa­loak gazteeri eta segi aitzina.

Urte berri ona« Xarmegarria zira »

Urte zaharra zauku laster bukatukoBerekin eremanez gertakari askoOroimenak ditugu orain berexikoTxarrenak utzi eta onak beiratuko

Agiantzen egunak, hementxet izankiOhidurak atxikiz, bihotzak idekiOsagarri, zorion ukaitea noskiDezagun desiratu elgarri anaiki

8

Page 9: Herria 3086

Herriz Herri

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE

Tel. 05 59 41 99 02

aiherra

OztibarreOZTIBARTARRAK pilota batasuna-ren biltzar nagusia 80 bat pilotari gazte, horien erdia 12 urtez petikakoak, 50 bat mutiko esku huska eta 30 bat neska palantxan : hara zenbaki zonbait erakusten dutena zer osagarri onean dugun gure ibar tti­piko pilota batasuna. Eta gainerat, gazte batzu berriki inpli­katurik, sekulan baino lagun gehiago (9 orotarat) haur horieri behar diren aholku eta laguntza eskaintzeko, ez baitute nahiant horiek mereximendu ttipia !!Herrietako pesta komiteekin elgarla­nean, kasik OZTIBARREko pesta gu­zietan partida bat eskaintzeko xantza ukan dute aurten gazte horiek. Eta ez dira gutti harritu Ibarlarrak, adibidez, beren plaza laxo xaharrean pilotaren klaska berriz entzutearekin !!Herrien diru laguntza, enpresa lagun­tzaile pare bat eta haurrek saldu egu­tegieri esker, konduak ere oreka ede­rrean ateratu dira jaz.Izan Larzabaleko trinket edo plazan, Donaixtin edo Jutsiko ezkerpareta be­rrian, baldintza guziak badira segi tzeko beti aitzina, pilota ibiltzeko beti gorago.

…eta gainerat txapeldun berriak !!!Bazuen segur zenbait urte Pettan ITHURRALDEk, gure lehendakariak, igurikatzen, eta hoinbeste haur be­launaldiz arduratu eta, merezitua zue­la titulu bat !!!

…Eta abendo huntan jin zaio sa­ria : Xitoetan, Ezker paretan, Euskal Herriko TXAPELDUN atera baitira Ellande HARISPURU eta Jokin PHA­GABURU bi kusi bunuztarrak Yves LOPEPE beren herritar trebatzailearen laguntzarekin.

HazparneNoizbait xapeldun ­ Joanden larunbatean eta igandean, Noiz­bait pilota elkarteko 5 bikote esku huskako finaletan ari ziren B eta A saileko multxoetan. Lehenak Bai­gorrin : Benjamin mailean, Antoni Harguindeguy eta Gilen Darguy pareak galdu du 22­16 Bardozta­rren kontra. 16ra berdin ziren eta Hazpandarrak hortan gelditu dira. Minimo mailekoetan, Guillaume Mendiboure eta Iban Bidegain hazpandar pilotariek ere galdu dute Senpertarren kontra 22 eta 5. Beti larunbatean, Kadet mailan aldi huntan, Denek Bat­eko pilo­tariak nagusitu dira Noizbaiteko Maxime Larrondo eta Pierre Trol­liet pareari, 22 eta 15. Igandeko finaletan aldiz hobeki atera dira gure pilotari gazteak. Beskoi­tzeko ezker paretan iragaiten zi­ren A saileko multxoen finalak. Benjamin mailean ari ziren David Chaldu eta Patxi Etchegaray­ek ereman dute 22 eta 15 Hendaiako pilotarien aurka. Kadet mailan : Maxime Larrondo eta Doyhenar t­ek 22 eta 20 irabazi dute Bardoz­tarren kontra. 5 pare finaletan, hiruek galdu bainan bietan xapel­dun, Noizbaiteko pilotari gazteak kopeta gora atera dira aste undar huntako pilota plazetarik.

Sakratua ikusgarria ­ Joanden aste undarrean ainitz ikusgarri ukan ditugu herrian. Olentzero eguna, Irriñoak haurzaindegiaren 10 garren urtebetetzea Mendea­lan, Bilintx herriko mediatekan eta

oraino Ikastolako pesta igandean, Mendealan hau ere. Hi tzordu hau­etan ospetsuena izan da “Sakra­tua” dantza, kantu eta soinuz osatua den gertakizun paregabea. Hau larunbat aratsean ikusi ahal izan dugu Hazparneko elizan. To­kia eskastu da, 300 eta gehiago oraino, sartu ahal izan gireneri ez zaiku dolutu. Hiriburuko Leinuako dantzariek ikuskizun gaitza es­kaini daukute nehork guti behin­goan bederen ahantziko ez due­na. Oren bat eta laurden irauten du hunek eta buruan buru, jendea alkiari itzatua gelditzen da hatsa moztua. Ikusgarri osoa gelditzerik gabe iragaiten da. Dantza, kan­tu eta musika, fedearen lokarri eta laudatzaile. Hauen bitartez agertuak dira elizkizunetan ospa­tuak diren biziko gertakari haundi guziak: zoriontsuak ala dolumin­

garriak bainan ere gain gainetik Itxaropena. Ikuskizun hau do­haintsua eta erran nahi barnakor ainitzetaz osatua da. Ikusgarria hasten denetik aroa ezeztatzen da, tokiari egokia zaion ixiltasunari lekua uzteko eta ordu bat eta laur­denez « Sakratuak » froga egiten du, dantzak eta musikak beren to­kia badaukatela fedean eta nolaz ez ondorioz elizan. Jendea atera denetik, hitzik ez zuen kausitzen ikusgarriaren goraipatzeko eta ainitzek eskerrak bihurtu dituzte Hazparneko herriari ikuskizun hori antolaturik herritarrentzat, Eguberriko opari.

Ikastolako pesta ­ Urte guziez bezala Eguberrietako oporretan, Ezkia Ikastolak antolatzen zuen bere urteko pesta. Mendealako gela haundia konkorreraino bete da igande goiz undarrean. Gaia izan da : « Iraganari begi klixka bat ». Ixturitzeko Harpetako jen­detarik haste, erromatarrak ikusi ditugu, Orreagako borroka eta itsasoan balea ihizia. Berantxago, Euskara idatzi zen aroaz mintzatu dira eta ikusi dugu ere nola XVI garren mendean, Ameriketatik, ar­toa Euskal Herrira sartu zen. Lu­rraren itzulia untziz eta bukatzeko etorri zen 1937 ko apirilaren 26 an, merkatu astelehen batez Ger­nikan gertatu zen egun lazgarria. Lehergailuak uharri bota zituzten aleman hegazkinek, herria eta jendea suntsituz. Merkatu alai ba­tekin hasten da antzerki laburra,

elizako ezkilak joiten hasten diren arte, laster hegazkinen burrunba entzuten da, jendea oihu ta ma­rrumaz ihes doa bazter guzietarat, Gernikako plaza hilez ihaurria da. Berpiztearekin bukatzen da, zu­haitz bat sortzen da eta bizia na­gusitzen. Ikusgarri ederra Ezkiako erakasleek asmatua eta Txomin Heguy antzerkilari omentsuak moldatua.

EGUBERRI ON ! Urtea bere az­ken egunetarat doa, eta gaur iduritzen zaut ordua etorria dela, zueri, irakurle guzieri, Eguberri on eta goxo baten agiantzen egiteko. Helduden astean astekari hau ez baita agertuko, Gabonarekilan baliatzen naiz urte on eta osaga­rritsu baten desiratzeko guzieri. J.A.

Jose Mari Ugalde, Antzuolako auza-pez ohiaren heriotzea ­ Duela 26 bat urte, lehen aldikotz Aiherrako gazte

andana bat Antzuolara joan gine­nean, Andre Martinon herritarra rekin, Jose Mari Ugaldek, orduko al kate edo auzapezak errezebitu gintuen ofizialki, eta denbora berean xinpleki. Bere herriaren aurkezpen bat egin on­doan, hango kontseilari ziren Julian Iparagirre, Jerbazio, Juan Antonio, Iñaki Lete eta Joxean­ekin, ihiztarien elkartetxean afaldu ginen, ondotik batzu besteen etxetan lo egiten gi­nuela, eta han berean asteburua bu­ruratzen. Ahanzten eta ahantziko ez

diren orroitzapenak dudarik gabe !Gizon argia, kuriosa, Aiherra herri­aren bai eta Iparraldearen ezagutzeko gose haundi bat zuen gizon bat izan da Jose Mari. Duela 6 urte ere, gure 2 herrien arteko binazkatze ospakizu­netan parte hartu zuen.Azken denbora hauetan frango ahuld­ua baldin bazen ere, tipus tapasean joan zauku.Jose Mariren ehorzketak joan den asteazkenean iragan dira. Gure dolu­min bizienak familiari ! Liburu baten proiektua ­ Antzuola eta Aiherraren arteko harremanak aipatzen dituguno, 2 herrien arteko parekatzearen 25.urtebetetzearen ospakizunen karietara, 2 herrietako auzapezek deliberatu dute orroitza­penezko liburu baten argitaratzea. Jose Mari joan zauku, alta ba liburu hortan bere tokia ukanen zuen. Gau­den beha.Eguberriko mezak ­ Eguberri bezpe­ran, ez da mezarik gure parropiako 2 herrietan. Eguberri egunaz haatik bai. Abendoaren 25ean, larunbat goizean, 9tan Izturitzen, eta 10 ak 1/2tan Aihe­rran haurren parte hartzearekin.

2004 urtean hartua, eskuinean Jose Mari Uralde Jerbazio, Julian Iparagirre eta Andre Martinonekin

9

Page 10: Herria 3086

Herriz Herri

Heriotze – Azken denbora hau­tan Jainkoak bereganat deitu dauzkigu andere Jouvé 75 urte­rekin, Lassalle jauna 74 urtere­kin, eta Raymond Crifault jauna 81 urterekin. Goza dezatela ze­ruko zoriona, doluminak familiari.

Appel Detresse – Elkarte ho­rrek Azkaingo saltzean bildu ditu 465 euro. Gisa guzietarat dute egiten entsegu arduratzen dire­nek, e rreximent, eltxaur, pastiza, esnea irrisarekin eginez. Parte hartu duten guzieri dituzte eske­rrak bihurtzen. Jakin behar da ere beharrean delarik norbait, mintza eta lagundua izaiten ahal

dela.Eriak – Negua eta hotza hor daude, orroit eri edo bakarrik direnez. Bisita edo telefono dei batek ez du nehori kalterik ekar­tzen.

Eguberri – Huna egun hortako gure herriko ofizioen tenoreak : ortzirale 11 orenetan kofesioak, arratsean 18.45etan Eguberriko gaubeila, 19.30etan Eguberri arratseko meza, Eguberri 25ean 10.30etan meza nagusia eta ez mezarik arratsean. Igande 26an, 10.30etan familia sainduaren pesta.

M.L.

azkaine

ahetzeEguberriko mezak – Ahetzen, abenduaren 24ean, ortziralean, aratseko 6.30etan, haurren sustenguarekin. Arrangoitzen, abenduaren 24ean, aratseko 10.30etan, Jarraiki taldeak kan­tatua. Arbonan, abenduaren 25ean, goizeko 10.30etan.Igandetako mezak – Urtarri­laren hastetik eta 2011­ko urte guzian, igandetako mezan parte hartzeko, Ahetzen, larunbatetan, aratseko 6.30etan, eta Arbonan goizeko 9.30etan.Sortze – Eguberriri buruz nex­

ka pollit bat sortu da Ahetzen, Içiaga Iñaki eta Agnés­en fami­lian. Gure goresmenik beroenak familia gazte horri eta zorionik goxoenak Lorea mundu hun­tarat sortu denari. Jean Pierre eta Marie Hélène Iribarren aita­txi­amatxiek zer plazerra izanen duten haur ttipi hori besoetan atxikitzen ! Ohore eta bozkario familia guziari.Besta on desiratzen dut Herria­ren irakurle guzieri eta nere zo­rionik beroenak deneri.

Panpili

SenpereGanden ilabeteko sortzeak – Mathias Jean Paul Susperregi Elbarrunen, Ines Telleria­Za­mora Amotzen, Gabriel Vincent Paul Teilary­Bonnemazon Dufau lotizamenduan. Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.

Biltzar nagusiak – Lehena or­tzegun aratsean OGEC deitu herriko ikastegi katolikoen ku­deatzaile den bulegoak San Jo­sep eskolako eta Arretxea kole­gioko kideak bildu ditu. Juliette Fagoaga lehendakariak bere agurra ekarri eta ikastegi horien berriak emanak izan dire. Marie Jeanne Lassaga zuzendariak za­baldu ditu San Josep eskolako harat hunatak. Ama eskolatik eta seigarrenean sar tzeko adina arte 170 haurrekin kopurua ber­dintsu doa zonbait urte hautan. Ondotik Magali Zubillaga zuzen­dariak erran du 220 inguru ho­rrekin Arretxea kolegioko kopu­rua emendatuz doala. Aurtengo etsaminen e maitzak arras onak dire. Gero bi zuzendariek erran daukute parropiarekin elgar adi­tuz ikastegi katolikoen seinale gisa, urtean bi aldiz Eguberriz eta Bazkotan beren ikasle gu­ziekin elizan bi zeremonia egi­ten dituztela. Gisa hortan ttipie­nek ikasten dute eta handieneri oroitarazten zaiote elizako bidea beti bera dela. Gero Jean Pascal Lahetjuzan diruzainak eman ditu argi eta garbi diren urteko kon­duak.Bigarren biltzar nagusia ortzirale aratsean St Christophe lizeoa­rena izan da. Dominique Hiri­goyen lehendakariak zabaldu ditu etsaminen emaitzak, arras onak izan dituztela. Gero Michel Fagoaga diruzainak eman ditu bere konduak. 18­20 urte dituz­ten ikasle gazte horien inguruan diru zama gotorrak badabiltza. Halere hemen buru ditugun ho­rien xintxotasunarekin eta buru beharriak erne ibiliz diru maileko kondu pizkor horiek argi eta gar­bi dabiltza.

Errugbia – Adineko bi taldeak aski molde pollitean doatzi be­ren xapelgoan. Gaztetan bere ber mail guzietan ezin aski iza­nez gure ibaia « Ur Xuriren » inguruan diren herrietako elkar­teek bat eginik baderamate be­ren xapelgoa.

Eskubaloia – Mutil eta nexkato orotarat sei talde beren xapelgo betean dire.

Pilota – EZKERPARETEAN xix­teraz : abiatuak ziren lau pa­retarik Txomin Arrieta eta Peio Fournier heldu dira finalerditarat. Esku huska : sei paretarik tta­rroetan Arnaud Haroçarene eta Ellande Jaureguy finalerditarat heldu dire. Aldiz Benjamin Pery eta Pascal Jorajuria gaztetxo B mailean xapeldun dire. TRIN­KETEAN palantxan : nexkatoak helduetan Hegoa Mendiboure eta Joana Binboire finalerdietan. Junior gaztetan Borda Elorri eta Garat Maider xapeldun ditugu. Kadet gaztetan Etchenique Ar­melle eta Tellechea Joanak fi­nala galdu dute. Gizon eta muti­letan abiatuak ziren 11 paretarik ttarroetan Adam Peio eta Irube­tagoyena Xabi finalerdirat heldu dire. Aldiz gaztetxoetan Maya Jean eta Esteves Joao xapeldun ditugu. Esku huska, helduetan lau pare eta junior gaztetan bi pare abiatuak ziren. Bakarrik juniorrak B mailean Diego Suer­tegaray eta Amaiur Jaureguy xa­peldun ditugu. Gauza ederra da­kigularik bi gazte horiek oraino kadet direla. Bertzalde hemen berean adineko lagunik ez iza­nez Xabi Bereterbide bere Iri­sarriko Guichandut lagunarekin junior mail hoberenean xapel­dun dire. Baditugu ere xapelgo betean pasaka bi pare eta xa­rean bertze bi pare. Beraz ohore xapelduneri eta kuraia on bertze guzieri, egun hobeak jinen dire. Kuraia on ere jokolari horiek gu­ziak kudeatu behar dituzten bu­ruzagieri.

Heriotze – Joan den larunbatean Luzaiden izan dugu ehorzketa bat. Bidarteko Ignazioren laguna, Ka­trin edo Catalina izenekoa, pausatu zauku 50 urte zituela. Denbora la­burra barne, hiru ebakuntza eginak zazkoten buruan, azkena duela ila­bete bat, zerbait gora behera, bai­

nan hirugarrena ezin izan du gain­ditu. Joan den astearen lehen tsuan pausatu zen. Familia urrun bizi zelakotz dute ehorzketa aste unda­rrerat luzatu. Katrin sortzez Ingelesa zen, hiru haurren ama. Doluminak eskaintzen ditugu familiari. A.A.

luzaide

Hirugarren adinekoekin ­ Abendoaren 7an asteartez zuten urteko azken elgarretaratzea Iz­turitze eta Aiherrako hirugarren adinekoek. Berrogoita hamar bat lagunek gozatu dute aldi bat gehiago Seroratea jatetxe­ko mahain ona, usaiako giro goxoan. Urtean lau aldiz dira atseginekin elkartzen, bi aldiz herri bakotxean. Izturiztarrek beren aldetik, museko astezken aratsaldeak utziak baitzituzten hilabete bat huntan, berriz abia­tzeko gogoa dute bainan astear­tez, bederen hamabostetik. Mul­txo bat bildu da joan den astear­tean, haatik nahi lukete gehiago izan eta musa maite duten gu­

ziak gomitatzen dituzte, beti be­zala Seroratea ostaturat, heldu den hitzordua finkatuz urtarrila­ren 4ean.

Eguberri - Eguberriko elizkizuna Izturitzen goizeko 9tan. Eguberri on deneri!

Egutegiak salgai - Urte undar huntan hor ditugu salgai, eliza atean, Euskaldun Gazteriaren egutegiak beti bezain baliaga­rriak, ixtorio eta argitasunez be­teak. 8 eurotan eskura ditazke, lekuan berean edo norbaiti ha­rraraziz. Oroit, erosiz Euskaldun gazteria laguntzen dela!

izturitze

uharte-GaraziJean Lascoity zendu daIragan astean, berri bortitz batek hartu gaitu : Jean Lascoity, gure herriko zurgina hil zauku. Haren in­guruan bihotz guziak zauritu ditu : lehenik Monique bere espos lagu­na, Pantxo eta Emma bere haurrak eta beren lagunak, bere haurrideak eta oroz gain bere ama Maddi. Eta nundik ez adixkideak…Duela zenbait denbora jakina gi­nuen gaitz bortitz batekin gudukan

ari zela eta horra nun, adin ede­rrean, 52 urtetan joaiten zaukun. Zurgin ona zen, jestuzia, langilea, zerbitzu egilea, jite alegera zuena. Huts haundia eginen zauku Jean­ek.Ehorzketek jende ainitz ekarrarazi dute. Heietan zenbat gazte, orroi­tzapen ederrez inguratuak, Jean­ek laket baitzituen euskal dantzak, kantuak bere haurridek bezala. Gure doluminak familia guziari.

Ellande Etcharren

kanboMartine MounoleErranaldi za­har batek dio urtea bukatu aitzin zo rrak pagatu be­har direla. Eta zo rrak b a d i t u g u . Huna hemen 2010ko ekai­nean Mar­tine Mouno­len e rretreta a b i a ­tzearentzat San Mixel Garikoitzeko ikasleek ida­

tzitako bertsu batzu, erakasle baten tzat ez baita ikasleek ida­tzitakorik baino ederragorik.

Zure hastapenean Kanbon kolegioanGure anai arreben irakaslea zinenFrantsesan, historian, giro ona euskaranMus txapelketak dauzkagu gogoanErrientsa gisakoa beti irriñoaZure alaitasuna betikotz hor daDantza ta irria kantuz kolegioanBesarkada haundi batAndere maitiaGure eskolaren iguzkia zinenAlai ta dotore hola zaitugu maite.Euskara hizkuntza guri ikasiaBetikotz gure gogoan egonen dena.

10

Page 11: Herria 3086

Herriz Herri

SaraKlasako bazkaria : Abendua­

ren 12an, 1950ean sortuek egin dute beren 60 urteko elkarreta­tzea bazkari on baten aitzinean, Dantxarinean Ur Hegi jatetxean. Beren espos lagunekin 35 bat elkarretaratu dira. Alaitasu­nean pasatu dute arratsaldea, istorio zahar kondan eta kantari, xanpaina edanez.

Kontseiluko berri : Pikasarriko­bordako elektrikaren armarioa erreberritua izanen da. ­Hiriko gasa emanen dute Hegi­mearreko auzoan, Añimañeko aldetik eremanen dute. ­Herriko lurretan, 8 laborariri bailak erreberrituko diozkate.­Pastoral lanak: Koanenbordako ardi borda erreberrituko dute, hargintza, zureria. Borda ingu­ruan eremu handi bat zerratuko dute, animaleak (pottoka, ardi..) artatzeko.­Pasai batzu ere eginen dituzte mendiko bidetan animaleak ez pasatzeko.­Pisu berriak portuko lan zelaian eginak dira. Hortako behar ditu­zue fitxak erosi herriko etxean astelehenetik ortziralerat goize­ko 10etatik eguerdi arte, tenore horietan salgai izanen dira ba­karrik.

Durangoko liburu feria : Sara­ko turismo bulegoko buruzagiak abenduaren 5ean gomitatuak ziren feria hortarat. Jean Michel Garat eta Daniel Landarte­k mintzaldi bat egin dute, Bazko biramunez Saran eginen den Idazleen Biltzarraz. Publizitate haundi bat utzi dute Durangoko herrian, bainan erran behar da ganden aldian bezain bat idazle (140) heldu bada bertzaldian, arras ongi izanen da. Aski ongi errezibituak izan dira eta apirila­ren 25ean Bazko biharamunez, Sarakoek errebizituko dituzte, zeren Durango beren haurride haundia baita. Segizazue ho­lako alaitasunean eta Bazko bi­haramun arte.

Korrika : Sara korrika taldeak errugbiko gelan abenduaren 11n arratsarekin egin du bere biltzar nagusia. Pepe Iramuno lehenda kariak deneri ongi eto­

rria egin diote. Aurtengo bilana ikusi eta denak kontent ziren, e rran behar da 40 bat korrikal­ditan parte hartu dutela eta ez hain gaizki plazatuak. Helduden urteko proeiktu haundi bat ba­dute, bertze kurtsetatik aparte balukete ideia Mont­Blanc men­diko maratoia egiteko. Suerte on 30 korrikariko talde horri. Afari on baten aitzinean bukatu dute beren bilkura.

Olentzero : Ganden larunbat ilunabarrean Olentzero ikazkina plazan herriko etxearen aitzi­nean zen, asto karro gainean etorria. Deneri ongi etorria egin eta goxoki batzu hedatu ditu. Hiru eskoletako haurrek, Sara kantuz taldearekin, eman dituzte Bizar Zuri eta Olentzeroren kan­tu batzu. Ikastolak antolaturik baziren edari beroak eta gaztai­na erreak. Denbora hotza izanik ere jende asko bazen bildua.

Agiantzak: Lurberri gelan urta­rrilaren 7ean ortziralez arratse­ko 7 orenetan, Battit Laborde auzapezak eskainiko ditu agi­antzak bere kontseiluarekin.

Urtats : Urtxola jatetxeak anto­la–tzen du Urtats gaua aben­duaren 31n arratsean. Menua 45E arno, kafe, xanpaina barne. Iberiko, ahate gibel beroa, baka­lau pekiosak, idi haragia, deser­ta eta gau guzian musika.

Kirolak : Pilota. Pasaka: Lehen mailan Eliceiry Jean Jacques eta Alli Andoni irabazle 13­12 Urruñaren kontra. 2g mailan E tchegaray Patrick eta Berrouet Mathieu galtzaile 13­04 Zaharrer Segi­ren kontra. Pouyet Fran­çois eta Pery Nicolas irabazle 13­07 Hardoytarrak­en kontra.Joko berriko ligaska esku hus­ka binaka, polikiroltegian hasiko da urtarrilaren 9an. Pilotariak 4 andanetan partituak izanen dira. Talde bakotxari 45E galde egina izanen da izena ematean. Suerte on talde guzieri, hea nork jokatuko duen finala apirilaren 9ean. Ganex

Heleta« Gauden bat » gaztetxea – Mende erdi bat pasaturik eraiki zen elizatik bi urratsetan, orok Gaztetxea deitu zuten bilgunea. Orduko erretor Athor apeza zen obra haundi hortara abiatua, indartsu bezain tematsu, herri guzia ezarri zuen lanean horri

buruz, lanaren eta materialaren emaile, harri, zur eta beste. Jo zuen ere ordu hetan Ameriketan ziren herritarren (eta bazen or­duan !) bortan, hok moltsa idek zezaten zonbait dolar igorriz be­ren herrian xutitzera zoan gaz­tetxe horren fagore. Eta helburu­ra arribatu zen gure Athor erre­tora, Bestaberri­Otabetako ikus­lierrak ahantzi gabe. Zinegela, antzerki eta gibelean errebote

ttipi bat ezkerpareta gisa eraiki­rik, xedea zuen bezperetarik le­korat hor geldiaraztea gazteria, egia erran zinemak biltzen zuen jende kotsia, geroxago antzer­kiek dotzena bat urtez arrakasta handia izan dute. Eta orai, gau­zak kanbiatuz doatzi, jada aitzi­neko kontseiluarekin parropiako elkarteak alokairu bat izenpetua zuen, barnea arraberritua, orai segidako kontseiluak largatu du, enbaldituak sartzeko gisan ezarri, hots arraberritu, obrak gosta dira 245 mila euro TVA­rik gabe, hortarik %50­ko laguntza ardietsi Estadutik, Kontseilu Orokorretik, Akitaniatik. Eche­pare auzapezak eman ditu konduak eskertuz diru laguntza horien ardiesten lagundu duten guziak, hor ziren Lassalle depu­tatua, Caset kontseilari orokorra, Haiçaguerre herri elkargo burua. Ondotik Saldubehere e rretorari zagon benedikatzea, aitzin hi­tzan ziola, 2027 arte baitoa alo­kairu hori, uste duela oraino ere gutartean izaitea, tokiak hala nahi luke, hori eraiki duen erre­tora 30 urte pasa egon baitzen. Ondotik « Gorri le diable » Hele­tan itzulikatu filma zati bat ikusi ondoan, zintzur bustitzearen aldi zen.

Herritarra

Erretoraren benedizionea

Abendoaren 5ean – Eliza bete­betea zen abendoaren 5ean Iri­sarrin Aljeriako hilen oroitzapen egun hortan, juntatuak zirela Heleta, Iholdi, Armendaritze eta Mehaine, Frantxua Erramundebehere iri­sartarraz eta Dominique Cachenaut heletarraz oroituz, gerla hortan bi­zia galdu baitzuten. Me­zatik lekura orhoit harri aitzinean izan da otoitz eta kantu, bildutasunean oro Frantxuaren hil ho­biaren inguruan bururatzeko, iduri ez zela gerla, halere 30 mila hilez goiti izan da, 102 Euskal Herritik. Oroit gaiten. J.P.C.

Sortze – Azken denbora hotan ongi etorri egin dute bi sortu berrieri. Lehenik Xavier Lacoste eta Evelyne Armendariz­ek Jokin beren bi­garren haurñoari, Sebastien eta Claire Colado­k Lisa beren lehen alabari. Ainitz zorion haur sortu berrieri eta handi ditela denen mai­tasunean. Goresmen beroenak etxeko guzieri. A.I.

irisarri

Bost herrietako banderen karreatzaileak

60 urtekoen elkarretaratzea

11

Page 12: Herria 3086

abiSuakSCP BOULOUS-CHEVALLIER

Société d’Avocats15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNETel : 05.59.31.21.21 Fax : 05.59.31.21.29

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date à Bidart du 07 Décembre 2010, il a été constitué une société présentant les carac­téristiques suivantes :

Dénomination sociale : AU TRAVAILLEUR,

Forme sociale : société à responsa­bilité limitée,

Siège social : Place de la Mairie – 64210 BIDART

Objet social : l’activité de vente d’articles de plage (marchand ambulant et sédentaire), bonneterie, confections, bazar et commerce de vêtements,

Durée de la Société : 99 ans à compter de la date de l’immatriculation de la Société au Registre du commerce et des sociétés,

Capital social : 5.000 Euros par apport en numéraire

Gérance : Monsieur Benoît NOT de­meurant à BIDART (64210) – 5 rue Ibaï Eder – Villa Primadera, aux fonctions de gérant de la Société pour une durée illimitée.Immatriculation de la Société au registre du commerce et des sociétés de Bayonne. La Gérance

SCP BOULOUS-CHEVALLIER

SOCIéTé D’AVOCATS

15 RUE RAOUL PERPèRE 64100 BAYONNE

TEL : 05.59.31.21.21 FAX : 05.59.31.21.29

AVIS DE LOCATION GERANCE

Suivant acte sous seing privé en date à Bidart du 07 Décembre 2010, Monsieur Serge NOT demeurant à Bidart (64210) – 5 rue Ibaï Eder – Villa Primadera, a donné en location gérance à la

SARL AU TRAVAILLEUR,société à responsabilité limitée au capital de 5.000 euros, dont le siège social est à Bidart (64210) – Rue de la Grande Plage, en cours d’immatriculation auprès du Registre du Commerce des Sociétés de Bayonne, un fonds de commerce de bon­neterie, confection, articles de plage (mar­chand ambulant et sédentaire), sis à Bidart (64210) – Rue de la Grande Plage, et pour lequel le bailleur est immatriculé auprès du registre du commerce et des sociétés sous le numéro 300 893 674.

La location gérance est consentie et acceptée pour une durée de un an, à compter du 1er Janvier 2011 pour se ter­miner le 31 Décembre 2011, renouvelable par tacite reconduction d’année en année.

En conséquence, le locataire gérant exploitera le fonds loué à ses risques et périls dans le cadre des dispositions lé­gales en la matière.

POUR AVIS

SCI UDAREONDOSociété Civile Immobilière au capital

de 1200 EurosSiège Social :

60 Rte Torreseneko Bidea 64250 ESPELETTE

440 379 691 - BAYONNE

Avis de dissolution anticipée de la société

L’assemblée générale extraordinaire du 8 Décembre 2010 décide de la dissolution anticipée de la société à compter du 31 décembre 2010 et sa liquidation amiable sous le régime conventionnel, conformé­ment aux dispositions statutaires.

Est nommé liquidateur Jérôme FRATY qui bénéficie des pouvoirs les plus éten­dus pour réaliser cette mission et le siège de la liquidation est fixé à : Base ARTEKA­ RD 918 ­ 64 780 BIDARRAY.

Le dépôt des actes et des pièces à la liquidation sera effectué au registre de commerce et des sociétés de Bayonne.

Le Gérant

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE,

Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à

SAINT JEAN DE LUZ(Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon

SOCIéTé «SARL BISKOR» SOCIéTé À RESPONSABILITé LIMITéE

Siège social : Centre commercial Sainsontan,

66 Avenue Louis de Foix 64100 BAYONNE

Capital social : 5.000,00 E521 673 715 RCS BAYONNE

Changement de gérant

Aux termes d’un acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA en date du 10 Décembre 2010, la collectivité des associés a pris acte de la démission de Mr Karim EL EID à compter du 10 Décembre 2010, compte tenu de la cession de la totalité de ses parts, et a décidé de nommer en rempla­cement Melle Hélène DARTOIS demeurant à SAINT­MARTIN­DE­SEIGNANX (40390) 8 Lotissement des Fougères, 2544 Avenue du Quartier Neuf, en qualité de nouvelle gérante à compter du 10 Décembre 2010 pour une durée illimitée.

Les formalités modificatives seront effectuées près le greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne.

Pour insertion - Le Notaire

GAEC PEOT

Groupement Agricole d’Exploitation en Commun au capital de 100616,35 E

Siège social : Pehotenia64220 SAINT JEAN LE VIEUXRCS BAYONNE D 427 757 565

AVIS DE RéDUCTION DE CAPITAL ET DE TRANSFORMATION

Aux termes d’un procès verbal de l’assem­blée générale extraordinaire du 1/11/2010 enregistré à la recette des impôts de BAYONNE le 09/12/2010 (bordereau n°2010/1 520 case n°12), les associés ont décidé :

­ de réduire le capital social d’une somme de 30147 E pour le porter ainsi de 100616,35 E à 70469,35 E par voie d’annulation de 1977 parts sociales de 15,245 E nominal chacune et de modifier en conséquences les articles 6 («apports») et 7 («capital social») des statuts.

­ de transformer la société en grou­pement foncier agricole (dit «GFA»), à compter du même jour, sans création d’un être moral nouveau et a adopté les statuts de la société sous sa forme nouvelle. La dénomination de la société est modifiée : ancienne dénomination «PEOT», nouvelle dénomination «GAZTAIN XILO». Le siège, la durée et les dates d’ouverture de clôture de l’exercice demeurant inchangés. La société a pour objet la propriété, la jouis­sance, l’administration, par dation à bail ou mise en valeur directe, de tous biens et droits immobiliers à usage agricole et de tous bâtiments d’habitation et d’exploita­tion nécessaires à leur exploitation, ainsi que de tous immeubles par destination se rattachant à ces mêmes biens, dont le groupement aura la propriété par suite d’apport ou d’acquisition. Le capital so­cial reste fixé à 70469,35 E divisé en 4623 parts de 15,245 E.

Transmission des parts sociales : La cession de parts sociales est libre au profit de l’un des descendants, conjoint d’un as­socié ainsi qu’à un autre associé, dès lors que le cessionnaire participe déjà à l’ex­ploitation de tout ou partie des biens du groupement en vertu d’un bail. Toute autre cession de parts sociales ne peut avoir lieu qu’avec l’agrément des associés.

Gérance : sous sa forme de GAEC, la société était dirigée par M. André IRIBARNE demeurant à UHART MIXE (64120), Maison Larrandaberria et M. Jean Michel IRIBARNE. Sous la forme de GFA, la gérance demeure inchangée.

Pour Avis

SCP BOULOUS & CHEVALLIERAvocats

15 rue Raoul Perpère - 64100 BAYONNETél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29

Aux termes d’une décision de dissolution en date du 05 Octobre 2010, la société

«HOLDINOV» société à responsabilité limitée au capital de 7.500 euros, dont le siège social est à Biarritz (64200) ­ Rue du Chapelet, immatriculée au registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne sous le numéro 498 833 813 a, en sa qualité d’associée unique de la société

«CYNDROM», société à responsabilité limitée au capital de 228.674 euros, ayant son siège social à Biarritz (64200) ­ Rue du Chapelet, immatriculée au registre du Com­merce et des Sociétés de Bayonne sous le numéro 334 848 587, décidé la dissolution anticipée de ladite Société, avec effet rétroactif à compter du 31 Décembre 2009.

Conformément aux dispositions de l’article 1844­5 alinéa 3 du Code civil et de l’article 8 alinéa 2 du décret n° 78­704 du 3 juillet 1978, les créanciers de la société

«CYNDROM» peuvent faire opposition à la dissolution dans un délai de trente jours à compter de la publication du présent avis. Ces oppositions doivent être présentées devant le Tribunal de Commerce de Bayonne.

Pour Avis

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution de la Société présentant les caractéristiques suivantes : SAS ALINE DUSTRYForme sociale : Société par actions sim­plifiée.Objet social : distribution, bâtiment, res­tauration.Siège social : Villa Cadilhac, Rue Saint Charles, 64340 BOUCAU.Durée : 99 ans à compter de l’immatricu­lation de la société au Registre du com­merce et des Sociétés.Capital social : capital variable minimum de 15 000 euros divisé en 1 500 actions de 10 euros.Président : Monsieur HERNANDEZ Jean Pierre.Demeurant Villa Cadilhac, Appt. N° 4, Rue Saint Charles, 64340 BOUCAUAgrément : Les cessions d’actions sont soumises à l’agrément des actionnaires.Aliénabilité des actions : Les actions sont inaliénables pendant une durée de trois mois.Immatriculation : RCS de Bayonne.

Pour avis, le Président

GREEN ELECSARL à capital variable

RCS Bayonne 508 941879Capital de 200 E

Siège social : 5, allée Sapiéha, 64200 Biarritz

Objet social : production d’électricité d’origine solaireChangement de dénomination sociale :Suite à l’AGO du 31 juillet 2010, les asso­ciés de la société ont décidé de changer la dénomination sociale de la société qui s’appellera dorénavant : Green Elec II.

Pour Green Elec, Didier Dubois

«AITORENA»Société à responsabilité limitéeau capital de 205.806,17 euros

Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo

64100 - BAYONNERCS BAYONNE B 420 266 082

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès­verbal de l’assem­blée générale ordinaire du 15 décembre 2010, il résulte que :

Les associés, après avoir entendu le rapport du Liquidateur, ont :

­approuvé les comptes de liquidation;­donné quitus au Liquidateur et dé­

chargé de son mandat ;­prononcé la clôture des opérations

de liquidation à compter du 15 décembre 2010.

Les comptes de liquidation seront dé­posés au Greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE. Pour avis

« PELLOENA »Société à responsabilité limitéeau capital de 221.051,07 euros

Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo

64100 - BAYONNERCS BAYONNE B 421 288 333

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès­verbal de l’assem­blée générale ordinaire du 15 décembre 2010, il résulte que :

Les associés, après avoir entendu le rapport du Liquidateur, ont :

­approuvé les comptes de liquidation;­donné quitus au Liquidateur et dé­

chargé de son mandat ;­prononcé la clôture des opérations

de liquidation à compter du 15 décembre 2010.

Les comptes de liquidation seront dé­posés au Greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE. Pour avis

SCI GEREZIONDOSociété Civile Immobilière au capital

de 2000 EurosSiège Social :

Loretea - Quartier Xerenda64480 HALSOU

479 817 421 - BAYONNE

Avis de dissolution anticipée de la société

L’assemblée générale extraordinaire du 8 Décembre 2010 décide de la dissolution anticipée de la société à compter du 31 décembre 2010 et sa liquidation amiable sous le régime conventionnel, conformé­ment aux dispositions statutaires.

Est nommé liquidateur Jérôme FRATY qui bénéficie des pouvoirs les plus éten­dus pour réaliser cette mission et le siège de la liquidation est fixé à : Base ARTEKA­ RD 918 ­ 64 780 BIDARRAY.

Le dépôt des actes et des pièces à la liquidation sera effectué au registre de commerce et des sociétés de Bayonne.

Le Gérant

12

Page 13: Herria 3086

telebixta leihotik

aSteburukO HitzOrduak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

Bahituak : Datorren astean, abenduaren 29an urte oso bat beren bahitzaileen eskuetan daudela bi frantses kasetariak, beren Afganistar lagunekin. Urte bat osoa preso ez direlarik ba­tere hobendun, bainan tratu ba­ten egiteko on direnak. Bertze sei frantses badira mundu gu­zian nonbait bahiturik. Gogoan ditugu denak baita ere mundu guziko bahituak.

Bettencourt familia : Bakea eta bi sos ! Hala zioten, « emadazu bakea » beharbada bortitze­gia zelakotz. Ez dakit zein den e rran bortitzegia, bainan bada­kit ez dela hanitz bi soseko hori bakearen lortzeko Bettencourt familian. Adiskidetu dira berriz ama eta alaba. Bakean daudela hemendik goiti. Bi sos baino gehiago balio zuen bien arteko herrak. Hala izan baita, nahi ala ez, plazaratua izan delarik auzia. Erran zaharrak dio hobe dela hautsi mautsi bat auzi tzar bat baino. Hala erabaki dute el­garrekin bi abokaten laguntza­rekin. Azkenean, kanporatu di­tuzte bai, amaren adiskidea zen Banier « aprobetxategi » (hala diote Hegoaldean) delakoa ja­

danik emanak uzten dizkiotela, baita ere Xavier de Maistre on­tasunaren kudeatzailea, hau ere baztertua ez dakigu zenbat di­ruri esker. Bi sosekin lortu dute bakea ! Auzirik ez da izanen be­raz, bainan bertze auziak geldi­tzen dira eta jujatuak izanen dira Bordelen.

Elurra : Zuritu da Frantziaren parte bat, Iparraldekoa noski, Brest­etik Estrasburg­eraino, Parise barne eta Pariseko ingu­ruak. Holakoa gertatzen delarik Baigorrin edo Saran, hots, gure Iparralde honetan nehork ez zuen aipatuko irrati­telebixtetan, bainan Parisen gertatzen dela­rik, orduan bai, Parise Frantzia­ren bihotza baita eta, jakina, bi­hotzik gabe ez daiteke bizi. Ha­lere, daukat « Meteo » delakoa ez dela hobendun eta lehen mi­nistroa ez dela berriz lerratuko.

Errugbia : Ortziralean Miarritzen jokatu da Italiarren kontrako par­tida, aise irabazia lau entsegu markaturik, denak emendatuak eta bi gaztigu ostiko. Orotara 34 eta 3. Anoetako atea zabaltzen ari da.

J.H.

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEAK XERKATZEN DU

Euskararen sustapenerako Hiriaren politika sortu eta obratzeko misio kar­guduna

Zure eginkizunak :Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorrare­kin loturan, euskara sustatzeko Hiria­ren hizkuntz politika obratuko duzu, besteak beste euskararen erabilpena garatuz Hiriaren komunikazio idaz­kietan, euskaraz egiten den seinale­tzan, herriko etxeko langileak euskara ikasten lagunduz, euskalgintzako elkarteak sustengatuz, Euskararen Erakunde Publikoak zehaztu hizkuntz proiektuari jarraipena emanez.

Zure perfilea :Baxoa + 3 urte eta euskara perfektuki jakitea (EGA diploma edo heinekoa), bulegotiko eta Interneteko logiziale­kin ongi konpontzen zara, idazteko gaitasunak, harremanaren zentzua, iniziatibak hartzeko jitea, esperientzia esanguratsua arlo horretan.

Milesker zure hautagaitza (motibazio gutuna + CV euskaraz eta frantsese­raz + zure diplomen kopia) 2011ko otsailaren 1a baino lehen ondoko helbidera igortzea : Biarritzeko Auza­pez Jauna – Giza Baliabide Zuzen­daritza – 12 Edouard VII etorbidea 64202 Biarritze Cedex.

UN CHARGE DE MISSION POUR LA CONCEPTIONET LA MISE EN ŒUVRE

DE LA POLITIQUEDE LA VILLE POUR

LA PROMOTIONDE LA LANGUE BASQUE

Vos missions :Rattaché(e) à la Direction Générale des Services, vous mettrez en œuvre la politique linguistique de la Ville pour la promotion de la langue basque, notamment les actions destinées à intensifier l’usage du basque dans les documents de communication de la Ville, densifier la signalétique intégrant la langue basque, favoriser la formation du personnel municipal en langue basque, soutenir le monde associatif dédié à la langue et à la culture basque, relayer le projet linguistique défini par l’Office Public de la langue basque.Votre profil : Vous possédez un bac + 3 et une parfaite maîtrise de la langue basque (diplôme EGA ou niveau), vous avez une bonne pratique des logiciels de bureautique et d’Internet, des capacités rédactionnelles, le sens du contact, l’esprit d’initiative, une expérience significative dans ce domaine.

Merci d’adresser votre candidature (lettre de motivation + CV en basque et en fran­çais + copies de vos diplômes) avant le 1er février 2011 à Monsieur le Maire de Biarritz – Direction des Ressources Humaines – 12 avenue Edouard VII 64202 BIARRITZ CEDEX

LA VILLE DE BIARRITZ

Recrute

GERARD GARBAYSARL en liquidation au capital de

7622,45 euros149, avenue de Montbrun

64600 ANGLET410 696 348 RCS Bayonne

CLÔTURE DE LIQUIDATION

Le 06/12/2010, l’associé unique, Mon­sieur Gérard GARBAY a approuvé le compte définitif de liquidation, s’est déchargé de son mandat de liquida­teur, s’est donné quitus de sa gestion, et constaté la clôture de la liquidation à compter du 30/09/2010. Les comptes de liquidation seront déposés au greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne, en annexe au registre du commerce et des sociétés.

Le liquidateur

«MIKELENA»Société à responsabilité limitéeau capital de 68.602,06 euros

Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo

64100 - BAYONNERCS BAYONNE B 420 266 105

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès­verbal de l’assem­blée générale ordinaire du 15 décembre 2010, il résulte que :Les associés, après avoir entendu le ra p­port du Liquidateur, ont :­approuvé les comptes de liquidation ;­donné quitus au Liquidateur et déchargé de son mandat ;­prononcé la clôture des opérations de li­quidation à compter du 15 décembre 2010.Les comptes de liquidation seront dépo­sés au Greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE.

Pour avis

Ortziralean­Donibane Lohizuneko ka­rriketan (11.00), Olentzero Be­giraleak elkarteko kantariekin. Dukontenea parkean, Egube­rriko herrixkan (16.00), Zygo pailasoa.­Hendaian, herriko etxearen aitzinetik abiatuz (19.00), Olen­tzero auzoaldez­auzoalde eta etxez­etxe.­Ziburun, pilota plazako aterbe­pean (gauerditan), kontzertua besta­komiteko gazteek eskai­nia.

larunbatean­Maulen, Zinka ostatuan (22.00) Datcha Mandala taldearen kon­tzertua

igandean­Ziburun, Zokoako hondartzan (11.00), Urte berriko mainaldia,

besta­komiteak eta Eztitasuna elkarteak antolatua.­Hendaian, Gaztelu Zahar pilota plazan (11.30), mutxikoak.­Miarritzen, portu zaharrean (12.00), Hartz Zurien urteburuko mainaldia.­Donibane Lohizuneko elizan (16.00), Eguberriko kontzertua, Jesus Martin Moro organo­joile eta Philippe Laurent saxofo­noan. Tenore berean, Dukonte­nea parkean, Eguberriko herrix­kan, “Serge et Bobo” ikusgarria.­Itsasun, Sanoki gelan (17.00) « Hau dela, hori dela » ipuin antzestuak, Eleka konpainiak e manik

asteburuan­Ezpeletan, Estebestak sai­laren kondu, patronaiako gelan (17.30), Haurrock eta Etchegoyhen ahizpak, eta as­teartean (20.30) Amaia Rious­peyrous eta Kattalin Indaburu

euskal eta erruso eguberriak Miarritzen

Eguberrietako bi ohidura gu­rutzatuko dira abenduaren 23an, ortzegun huntan beraz, Miarritzen. Museo historikoan, kontzertu eder bat eskainiko

dute Euskal Herriko Aizkoa gi­zon koroak eta Moskuko Sirine koro mistoak, Patrick Betachet eta Andrey Kotov­ek gidaturik. Sartzea 16 eurotan.

13

Page 14: Herria 3086

HaN eta HeMeN

AitaAdrienGachiteguy-ri eskerrak

Lurra, ingurumena, laborantza, badakigu edo ikusten dugu Aita Gachiteguy­ren ze­rumuga zoin zabala den. Badakigu ere, Be­lokeko komentuan, garai batean, ardi buru gorri tropa bazela, hunek orduan bazuela aipamen. Aita Gachiteguy eta Aita Ignace Etchehandy ziren hortaz arduratzen. Beraz ni, artzain bezala mintzatuko naiz eta bere­ziki ardi esne ekoizle bezala. Mozkin hunen bidean, elgar aurkitzeko parada ukan dugu eta hemen nahi nuzke bereziki bi alderdi ai­patu. Lehenik hau : ardi esneaz zer egin ?

Ardi esnearen ildoa

1960 urtean, “loi d’orientation agricole” de­lakoak zion Frantziako laborantza etzela aski emankorra, etzuela bere jendetzaren asetze­koa emaiten. Orduan, kanpañean bazter gu­zietan ezarri ziren teknikariak eta bixtan da, ondorioak berehala agertu. Laborantzako emaitzak emendatu ziren, ardi esnearekin ere hala gertatu zen. Ondorioz, 1970­1980 hamarkada hortan, ardi esneak bihurgune haundia hartu zuen : esne ekoizpena, gas­na saltzea baino ainitzez gehiago emendatu zen. Denbora hartako testuingurua aipa­tzeko, ordu arte Aveyron aldeko “Société des Caves” zen esne biltzale haundiena eta ere monopoloa zuena. Hemen esnea bildu, gasnatu eta hauk eremaiten zituen Roque­fort herriko arroka azpietara han ontzeko ; hortik ateratzen baita Roquefort gasna fa­matua. Beraz, sobera esne izanez, 1973 in­guru hortan, orduko esnetegi haundiak deli­beratu zuen esne biltzea gelditzea, sasoina bururatu baino askoz lehenago. Hau zen maiatzaren lehena. Ardidun ainitz gelditu gi­nen gure esnea eskuetan. Zuek, Belokeko beneditanoek, berehala ihardoki zinuten, gasna egiteari lotuz. Hortik landa, “Société des Caves“­koak ere bihurtu ziren hemengo ohidurazko “Fromage des Pyrenées” gasna­ren berriz pitzarazteari. Hori ikusiz, hemengo artzain andana bat iratzartu ginen eta delibe­ratu gure mozkina, guhaurek behar ginuela gure eskuetan hartu. Holaxet, alderdi huntan sortu ziren, Irisarrin “Baiguramendi”, Baigor­riko balea huntan “Coopérative fromagère de Baigorri“ eta Lekuineko S.I.C.A Esnea, lehentxago behi esnearekin sortua, lotu zen ere ardi esneari. Xoko huntan, mugimendu gehiago ere izan zen, bainan gainez gain behatuz gauzak hola gertatu ziren. Berehala, elkarte bakotxak bere gasnate­gia muntatzeko xedea izanki­eta, ohartarazi zaukuten merkatu hurbilean bat­bertzeari kalte ekarriko ginuela. Horiek hola, hiru el­karte hauek eta zuek Beneditanoak, hasi gi­nen beraz gogoetan elgarrekin zerbait egin beharrez. Xehetasun gehiagotan sartu gabe, ororen buru, zuek zuen gasna eginez segitu

zinuten zuen bidea, eta guk bertze hiru el­karteek sortu ginuen Berria, Makean,1981a zen. Aitortu behar dut neretzat segurik go­goeta denbora horiek gogorrak izan zirela. Industrial mundu hori berria zen guretzat eta gu enuxentak, esperiantziarik gabeak. Halere, zuek Beneditanoak, bide horren ere­maiten ikusteak, eni segurik nunbait kuraia emaiten zautan, sustatzen ere bide beraren hartzera. Elgarrekin ibili solasen eta ereman ditugun gogoeten epe hori esperientzia aberasga­rria izan zen neretzat. Hortik aterako dut zure e rranaldi bat, sekulan ahantzi ez dutana eta joanago eta gehiago ohartzen bainaiz zer egi haundia erran zinuen. Hau da : “Il faut rester à l’échelle humaine”.

Ardien emaitzak hobetu

Bigarren alderdia zen ardien emaitzak ho­betzea. Sail huntan haatik, bide luzeagoa egin dugu elgarrekin. Hemen, egin ditugun urrats garrantzitsuenetarik zonbait ere, ox­tion aipatu hamarkada hortan berean egin ziren. Artzain eta teknikari, hogei bat gizo­neko multxoak zonbait urtez egin gogoeten ondotik sortu ginuen 1974ean Urdiñarbeko ardi zentroa. Huntan aterbetzen ziren lau egitura : SICA Creom, mendiaz arduratzen den elkartea, S.C.L.O esne kontrolako sindi­kata, CIOP intseminazio koperatifa eta UPRA bereziki ardi arrazen begiratzeaz arduratzen dena. Azken hiru elkarte hotako administra­zio kontseiluetan, presuna bertsuak ginen, lehendakaria haatik kanbio zen. UPRA hor­tan, zuk atxiki duzu postu hori hogei urtez.Beraz, hogei urte horietan, urtean lau­bost aldiz kontseiluko biltzarretan elgar kausitzen ginuen. Zentroaren sortzeko denbora be­rean, berrikuntzak ere sartu ziren ardi mun­duan, hala nola ardien intseminatzea, jaki­nez hau behiena baino ainitzez delikatuago dela, deizteko mekanikak ezartzea, hauk hemengo arrazer egokituz bertzeak bertze. Gaur egun, den atzerapenarekin teknika hauk errexki ibiliak dira eta nun nahi barrea­tuak, bainan denbora hartan, ingurumena oraino arrunt tradizionala zen. Nik, berrikuntza horien gutizia banuen, bai­nan etxean ezartzea, urrats haundia egiteko, iduritzen zizautan mendi bat behar nuela mugitu horiek lekuan ezartzeko. Hor, biltzen ginen gizon multxo hortan, bertze lau­boste­kin, gazteenetarik nintzen. Bainan, Dascon, Herbin, Etchebest, Esturonne eta zu ber­tzeak bertze, bazinezten gizon eta artzain zohituak sendotasunakilakoak. Zueri, zuen artaldetan urrats berri horiek zinuten segur­tasunarekin, egiteko nahikariaren ikusteak, eni behintzat duda ainitz bazterrarazi dau­tate. Denbora hartan, urrats berri horiek egin

baditut, erran behar dut zueri esker egin di­tudala.Horietaz bertzalde, urtez urte egin ditugun lanetan ere izan dira aitzinamenduak ardi munduan, osasun eta genetika mailean be­reziki, eta egun ikusten ditugu ondorioak. Zuk, Aita Adrien, biltzarre horietan agertzen zinuen ere ardi buru beltzarentzat arrangura haundia (Aldudeko buru beltza erraiten zi­nuen herrimin batekin). Arraza hau zuten ar tzainak etziren guti baizik kontrolako es­kema hortan sartzen eta ikusten ginuen hauen emaitzak emeki aitzinatzen zirela nunbre eskasez. Horrek kezkatzen zintuen. Gogoan ditut ere ardi buru gorrientzat ibili eztabaidak. Artzain gehientsuek marro mandoak nahi eta nahikaria hori segituz, zentroan hola jokatzen hasi ginen. Alta zuk zinion marroak adarduna behar zuela, hau arra izaitearen seinale zela, zonbait urteren buruan oharturik bildots aharikoetan arran­gurak bazirela, genetikan ere ainitz galtzen ginuela eta gibelera egin ginuen.

Erranak egin eta eginak erran

Urteak jin, urteak joan, zure parte hartzeak pizu haundia ekarri du osatzen ginuen tal­deari. Hor entzun diskurtsoak, ibili eztabai­dak, hots talde bizi hori, zinez aberasgarri eta aitzinagarria izan da neretzat. Elizgizon laboraria eta artzaina, zure ikuspegi sakonez egin ohar argiak, beti ongi entzunak izan dira. Zure zuhurtzia, gizontasuna, Euskal Herriarentzat, laborantza eta artzaingoaren­tzat duzun amodioa ere aipagarria. Aitortu behar dut horiek oro neretzat hazkurri izan direla. Belokeko zuen artaldean gertatzen zi­renak, onak eta berdin txarrak, beti xinpleki eta sanoki salatu dituzu. “Erranak egin eta eginak erran” erran zahar hunek ontsa bez­titzen zaitu.Bururatzeko, ixtorio ttipi bat nahi nuke kon­datu. U.P.R.A­ren kondu, egun batez etorri zinen gure etxera, dokumentu zerbait behar nuela izenpetu. Hantxet ginauden, gure su­kaldean, biak solasean, eta horra gure ama zena sartzen dela. “Egun on Jauna. Ho !! Zu Aita Gachiteguy, holako gizon jakintsuna, zu hemen !!”. “Bai, egun on zuri ere. Hori ! Gizon jakintsuna erraiten baituzu, erranen dauzut, jakintsun izaiteak erakusten dauzu zonbat ez dakizun eta zonbat baduzun oraino ikasteko”.

Ttotte ErrotabehereAldude, 2010eko azaroaren 20a

Hemen agertzen dugu Ttotte Errotabehere baigorriar labo-rariak Alduden Aita Adrien Gachiteguyri buruz agertu duen lekukotasuna, “Zuhaitzak Euskal Herrian” liburua aurkeztua izan den egunean.

Aita Adrien Gachiteguy eta Pantxika Maitia, Alduden

14

Page 15: Herria 3086

kirOlak

pilota Garateneko bi egunak berotzeko

harrez. Bi jotzeko manera halere, bat ezkerrerat buruz ari, ahalaz, eta bestea berriz azpitik goiti, erdiz erdi, gibeleko paretaraino bazen ere. Hots, zer osagarria biek ere ! Bigarren hori ezagutua du irakurleak Lemuno ginuela, Hegoamerikan sortua, Lapurdin bizi, eta ageri ezkerparetetan tre­batua dela, Hegoaldean profe­sional maileraino heldurik. Baina borondatez betea trinketeko ere, zerendako ez, pilota edozein pos­tutik jotzen jakin eta, berdin airez azpitik bi eskuz eta ezkerraz ezker sare garbi ere !Molde hortan beraz biak elgarren bete ginituen, 16etan ados, eta 20etan, 21etan eta 29tan ere. Hor egin da haustura, 8 kintze egin baititu Harizmendik lerroan bi sake ere barne. Orduan da hobeki moldatu donamartiritarra eta, al­

Agusti Waltari ........................40Herve Etcheverry ...................13Bazen ainitz jende igandean jina eta holako arrakastak du berota­sun bat emaiten sasoina hotza izanagatik ere. Aldiz partida ez da beti ametsetako sasoina hura izai­ten eta hori da gertatu aldi huntan ere. Zalu joan dira aferak, lehen huntan, 35 minutaz doidoia : 3etan berdin eta 27­5 inimini san­tean, beraz ordukotz jokatua par­tida. Bote ainitz, bixtan dena : 12 Waltarik, 4 Etcheverryk.Thierry Harizmendy ...............40Stephane Lemuno .................31Bigarren partida huntan gustatu da jendea. Lehenik, ikusteare­kin holako mutiko parea : biak bat bestea bezain sutsuak, bo­lantak, airoski erabiltzen pilota, ez baitezpada lehengo zaharren moldean edo finezia haundian, elgar nekatu gabe enganatu be­

eskubaloia

Peña Baiona-ren elkartasun urratsak

1800 kide dauzka Peña Baionak. Urtean zehar bildutako diruarekin laguntzen ditu beharretan diren elkarteak. Abendo hastapen hortan, Telethon kari, 1500 euroko txekea eskaini du AFM elkarteari (Association Française contre les Myopathies). Geroxeago, 1500 euroko txekea ere bai du eskaini ELA elkarteari (Association Européenne

contre les Leucodystrophies). Baionako ospitaleko haurrak ere nahi izan ditu sustengatu, Pottoka bere maskotak ekartzen zizkiela 300 euro. Eta lehen aldikotz, behar handitan direneri soleimendu ekartzen dien Table du Soir elkarteari du 1500 euroko txekea eman. Baionako Peña errugbizaleak ez ditu behardunak ahanzten !

diz barreatu eta desberdindu ere bestea, ondarrekotz ahantzi balu bezala trinketean zela. Haatik etor dadila bai trinketera berriz ere, beti plazer eginen baitu holakoak. Bazituen 5 sake sartuak, aldiz ira­bazleak 6. Hortan berdintsu.Larrechea – Etcheto ..............50Lambert – Jeannots ...............35Astelehenean, biharamuna, ez da pilota partidarik gabe utzi mer­katu eguna, holaxet aise jende gutiago izanik ere Super harekin baino. Eskolaño bat izan dela hori gazteendako ez pentsa. Laurent Lambert ez da gehiago eskolan, berezkoetan. Jeannots landes­tarra bai haatik, ez baitu aitzineko buruzburuka hartan bezalako ba­lentriarik egin aldi huntan.

AMATURRAK TRINKETEKOGoicoetchea – Lamure ..........40Poueyts – Heguiabehere .......14Orai xapelgo nagusikotz ari, ho­rra jazko xapeldunek aise galdu dutela Baigorri eta Milafrangako parearen aitzinean, azken hunen trinketean.Sorhaitz – Bessonart .............40Lavielle – Benesse.................37Hau tinkiago joan da haatik eta lanak izan dituzte Zuraide­Sen­

pereko putikoek landestar trebatu horien garaitzeko. Presta ditela irabazleak, irisartarrak eta bes­teak urtarrilaren 23an Modernean beharko den finala hartarako.

HEGOALDEANMartinez de Irujo ...................22Patxi Ruiz ...............................15

Apezetxea – Beroitz ...............22Retegi – Goñi III .....................10

Ongay – Larrinaga .................18Cabrerizo – Zezilio.................14

Olaizola I – Ibai Zabala ..........22Saralegi – Mendizabal II ........12

Rico – Otxandorena ...............18Diaz – Peña ............................12

Titin – Merino II ......................22A. Lasa – Pascual ..................18

Olaizola II – Apraiz ................22Bengoetxea VIII – Begino ......16Zubieta kolpatua dugu belau­netik. Goñi III­ak azken partida, hoinbertze partida on eginik. Eta berriz heldu Aimar Olaizola.

Bego

Baionako AEKren egoitzan aurkeztua izan zaiku joanden ortziralean 2011ko apirilaren 7tik 17ra iraganen den Ko­rrika 17. Hameka egunez bi milako bat kilometro euskararen alde, gau eta egunez. Araba puntatik, Trebiñu­tik, abiatuko da, Gipuzkoara heltzeko, Donostiara, bitartean Iparralde hun­tarik ere iraganen dela bi egunez, apirilaren 11n eta 12an. Bera aldetik etorririk, Saran du muga pasatuko, Miarritze eta Baionara buruz joko, gero Hazparne, Donapaleu, Maule, Larzabale, Donibane Garazi, Itsasu, Uztaritze eta Donibane Lohizune ze­harkatuko, muga berriz Hendaian ku­rutzatzeko.Korrika 17­ren lema “Euskalakari” izango da. Euskalakaria da euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen duena. Jende guzia gomitatua da beraz euskalakaria izatea, ez bakarrik Korrikaren denboran bainan beti. Eta Euskaltzaindia du omenduko Korrika 17k, oroituz erakunde ospetsu horren gerizapean dela sortua AEK, eta fun­tsean, euskaltzain oso izendatua izan den azken kidea AEK­ko erakasle bat

da, Battittu Coyos Xiberotarra.Berrikuntza batzu proposatzen ditu Korrika 17k, hala nola euskalaklip lehiaketa, hots bideo lehiaketa bat orori idekia, eginiko klip hori otsaila­ren 25a baino lehenago haatik he­larazi beharko dena. Argitasun gu­zientzat, jo daiteke www.korrika.org webgunera. “Korrika laguntzailea” kanpaina ere bidean da : nornahi bi­laka laiteke, 12 euroren truk, lagun­tzaile, horri esker eskura lezakela pin’s bat bai eta txartel berezi bat, hunekin prezio apaltzeak ardietsiz Euskal He­rriko ehunka saltegitan.Euskararen besta da Korrika. Besta horrek euskararen apologia du egi­ten, eta ez terrorismoarena, espainiar justiziak zoritxarrez gaur egun sinetsa­razi nahi lukeen bezala, AEK­ko 8 kide epaitegira deituz “terrorismoa gorai­patzea gatik”, duela bi urte korrikalari batzuk Korrikan parte hartu baitzuten euskal preso batzuren argazkiarekin. AEK­k goraki salatu du funtsik gabeko auzibide hori.

Euskaldunak Biarneseri nagusi

Garaipenarekin itzuli dira Irisartarrak Biarnoko Asson herritik, hangoak garaiturik 26­31. Lehen zatian alta Assongo jokolariak nagusi ziren, 18­15, bainan bigarrenean itzali dira, edo Irisartarren jokoak ito ditu. Etchecolas, Ranza, Jurczak eta Mellouk izan dira tanto sartzaile

hoberenak, Irisarriko taldean. Garaipen hori aste barnean gaiztoki zauritu den Mathieu Oxarango taldekideari diote lagunek eskaini. Bosgarren dira sailkapen orokorrean, Assongoak aldiz azkenaitzin. Ondoko partida Irisartarrentzat, urtarrilaren 15ean, Tolosaren kontra.

Trebiñutik Donostiara, Korrika 17

Peña Baionako Xexili Foix, Jacques Noble eta Robert Bourdet, Table du Soir elkartekoeri txekea eskaintzerakoan

Korrika 17ko arduradunak, Baionan

15

Page 16: Herria 3086

iNbidO

euSkal diaSPOraOlentzero ikazkina, nazioartekoturik

Pazko ugartea, han nunbait galdua!II- Lau mila biztanle, erdiak kanpotiarrak…

Joanden aldian aipatu ditugu Pazko ugarteko “moai” fama­tuak, alimaleko harri mokor xixelkatuak, jendearen itxura dutenak, harrobi batean mol­datzen zirenak eta nolazpait itsas­hegirat ekartzen, nahiz denek ba ikaragarriko pisua. Ikerle batzuen iduriko kasik xu­tik ezartzen zituzten eta gero balantzaka bezala aitzinaraz­ten, aski gizon azkar bildurik hortako eta behar zen denbora guzia hartuz…Pazko ugartean kokatu lehen jendeen sinestea lotua ditake “moai” harrigarri horieri. Jende

horiek Ozeania aldetik jinak itxura guzien arabera. Lei­nuka banatzen ziren, orotarat bederatzi leinu naski. Bakoi­txak bazuen bere eremua, eta denek ba i t sas ­heg iko zati bat. Beha­rrik funtsean, arrantzatik bizi

baitziren gehie­nik… Jakintsun batzuen ustez

denbora batez baziren behar­bada hogoi mila jende hurbil, aise sobera denak hein batean bizitzeko holako toki eskasean. Beren arteko gerla batzuen on­dorioz, gero eta gutiago haa­tik… Azen ontzeko, 18. men­dean Hego­Ameriketarik etorri gizon atrebitu batzuek hartu zi­tuzten eta berekin ereman Paz­ko­tiar ainitz (1500 segurik) lan penatu askotan bortxaka ar­arazteko. Jendetzea beti ttipituz joan zen, keinka batez doi­doia ehun bat lagun gelditu omen zi­ren Pazkon berean…

“Munduaren xilkoa”…Geroztik, den­borak kanbiatu dira. Jendetzea berriz emenda­tu da, orai ba­dira hurbil lau mila biztanle. Erdiak errotik hango bere­koak, beste h a i n b e s t e “kanpotiarrak”. Bainan kan­potiar hitz hori nola hartzen den. Horietan baita parrasta bat duela jadanik bizpahiru be­launaldi hor plantatu zirenen segidakoak. Beren burua ez daukate batere kanpotiar de­nen buru… Gehienak turismoa azkartzearekin jinak. Gero eta jende gehiago heldu­eta bazter ikuska. “Moai” delako horien gatik. Eta beste gune batzuen gatik ere. Hala nola ikusteko lehengo su­mendiaren hiru «ahoak“, aspaldian estaliak, orai aintzira batzuen pare di­renak. Eta gauza a rraro bat, halako erreka batean ikusgai dena, harri borobil bat arrunt

berezia, nehork ez jakin nundik nola jina, harri sakratua hango lehengo sinestearen arabera, hango xaharrek oraino ere “munduaren xilkoa” deitzen dutena… Lehen, harri horren itzulian izaiten omen zen asko ospakizun. Hara zeren ikus­terat doan jendea Pazkorat. Egonaldi labur batentzat ardu­renean. Ugartea ez baita han­dia, denbora guti aski itzuliaren egiteko, eta bizia arras kario, kasik gauza guziak gostaia gosta Txiletik ekarri behar­eta…

Muslaria

Aspaldi du lehengo su-mendiak ez duela gehiago surik botatzen! Kaskoa lurrez asea, kasik aintzira bilakatua… Harri hau, “Munduaren xilkoa”. Harri berezia, zerbait gisaz

ipar-orratza nahasten ere duena!

Heldu gira aurten ere Gabone­tara, Eguberrira. Munduan gero eta gehiago dira Eguberrietan Olentzeroren bisita hartzen duten euskal etxeak. Urterik urte goititzen doa irria ezpainetan eta argia begietan euskal ikazkina errezibitzen duten haurrak, Es­tatu Batuetan, Argentinan, Aus­tralian, Italian, Ingalaterran, Uru­guaien, Txilen, Mexikon eta, oro har, euskal etxeak diren beste hameka tokitan, Olentzero jin dadin, gabon kantak euskaraz kantatzen dituztelarik. Aurten ere, eta leku horietarik batzu di­tugu hemen aipatuko. Erran dezagun lehenik Diaspo­ran, euskal etxeetan, gehiene­tan, lehenago, aitzinetik egiten direla Gabon bestak. Bada leku­ren bat, hala nola Kaliforniako Chinon berean, non helduden larunbatean, 25ean, eginen duten meza eta besta, bainan euskal etxe gehienetan aben­doan zehar egin dituzte, aitzi­netik, aiseago baita jende gu­ziaren biltzea lehenago eginik, gero bakotxak familiarekin edo lagunekin iragan dezan, bere egunean, besta. Orai aipatuko ditugunak, abendoaren lehe­

nengo asteburutik onda rreko asteburu­ra bitartean egin dira. Hala nola, hala egin duten Argentinan ai­nitz euskal etxetan. Lehenetarik, aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala an­tolatu zuen Mar del Plarako ‘Denak Bat’ Euskal Etxea izan zen, Artaburu Eus­kaltzale Taldearen eskutik. Hor aben­duaren 4ean egin zen besta, bateginik Euskararen Eguna, Urte Bururatze besta eta Olen tzero eta Eguberri besta. Argentinatik urrun, itsasoz bes­talde, Ingalaterran, Londreseko Euskal Etxeak, London Basque Society delakoak, egoitza duen Oxford Housen antolatu zakon harrera­ekitaldia Olentzerori, kantuak ere ekitaldiko parte. Besta hau abendoaren 11n izan zen.Egun berean, baina itsasoa berriz ere zeharkatuz, Estatu Batuetako (AEB) Washington­en, denbora goxoak iragan zi­tuzten haur eta helduek AEBe­

tako hiriburura Eguberrietako euskaldun pertsonaia agertu zenean, hemen ere opariz be­tea. Haurretako batek ez zuen ongi identifikatu «pipa hortzean duena», eta nigarretan hasi zen. Hala erran digu Washingtondik Jurdana Izagirre lagunak. Baina munduaren beste partean, Aus-tralian, urtero bezala Olentzero bere atorra beltzarekin agertu zen, euskal arropaz estalia... sa­soin huntan beti bero polita egin ohi duen Sydney­n. Urte guziz, Centennial Park­en, aire zaba­lean, ospatzen dute hiri hartako Gure Txokoa Euskal Etxekoek beren Eguberri besta. Aurten

abendoaren 12an egin dute, tri­kitilarien laguntza eta guzi. Hurbilago ere, hor ditugu Es­painiako eta Frantziako euskal etxeak. Espainian, Murtziako Euskal Etxeak iragan igan­dean egin zuen bere Olentzero besta, haurrak euskal baserrita­rrez beztiturik, eta lehenik baz­karia eginik, gero kantuz errezi­bitzeko Olentzero jauna. Eta on­darreko jauzia emanik, Mexikon ere, Mexiko hiriburuan, Euskal Etxeak urte guziz ospatzen ditu Eguberri giroko besta guziak. Lehenik, ‘posadas’ deitu elka­rretaratzeak egiten dituzte, eta Olentzero ospatzen dute, eta ez dute haurrendako opari­emaile­rik batere errefusatzen, Noel eta hiru erregeak ere abegikor onar­tzen baitituzte heienera. Izan ere, Olentzero besta joan den larun­batean egin zuten, baina Errege Egunean ere, urtarrilean, Espai­niako eta Latinamerikako tradi­zioak segituz, beste besta handi bat eginen dute, beti ere haurrak helburu. Ongi pasa zuhaurek ere, irakurle, Eguberri eta besta egunak, eta urte berri on! Heldu­den urtera arte! Joseba Etxarri

Olentzero opari bat emaiten haur bati aurten, Washington hiriko Euskal Etxeak antolatu Eguberri bestan. Arg. EuskalKultura.com

16