16
2011ko Urtarrilaren 6-ekoa - 6 Janvier 2011 - 1,20 E - N° 3087- ISSN 0767-7643 Urte berri on ! eta Zorionak ! Oihanaren urtea Urte guzian, oihanak izan be- harrak dira solasgai nagusi. Eta ez bakarrik solasgai. Oihanek hartzen duten eremua azkarki ttipituz doala munduan gaindi eta hori gure kaltetan dela, mu- gitzerat deituak dira bazterrak, oihanak salba ditzagun. Hori du nazioarteko ONU delako erakundeak galdetzen. Goraki dio aurten dela mundu guzian Oihanaren urtea. Dei hori nola entzuna izanen den, on- doko hilabetetan ageriko… Mundu zabalean, agian ez dela sobera bortizkeria eta nahas- keria izanen, Urtats-kari za- baldu deietan, ez da besterik entzun… Badakigu haatik ger- tatzen dena ez dela beti holako deien araberakoa izaiten… Hauteskundeak… Eta Euskal-Herrian, giroak one- rat eginen ote du azkenean? Zubigintzari plantatuak direnak hobeki entzunak izanen direa? 2011 boz-urte izanen da mu- garen bi aldetan. Iparraldean, kontseilu orokorraren berri- tzeko hamar bat kantonamen- dutan, martxoaren 20-an eta beharrez 27-an. Azken aldia naski gisa hortako bozkatzea eginen dela, gobernuaren xe- deak erran bezala gauzatzen badira segurik… Boz frango garrantzitsuak gure departa- menduan kontseilu jeneralean ezker-eskuinak hein berean baitira, hi bahiz eta ni banuk, 26 hautetsi bakoitxak. Nork hartuko ote du gaina helduden martxoan? Bozen karietarat eta bestalde ere, aitzina ainitz aipatuko den gaia, batere dudarik gabe, bur- dinbide berri horrena… Hegoaldean, herriko bozak, munta handikoak bixtan dena, probintzietako batzarren berri- tzea eta Nafarroako parlamen- tuarena. Agosti Xaho omenduz Euskal-kulturaren mundu hor- tan, eta euskararen aldeko sailean, izanen da, eta hobe segur, gauza frango. Besteak beste 17. Korrika, apirilaren 7-an abiatuko dena Trebiñutik Donostian bururatzeko 17-an, Iparraldean barna ere itzuli gai- tza eginik. Eta Trebiñu aipatu baitugu, dugun erran bestalde ospatuko dela lurralde berezi sortu zelako 950. urteburua. Lurralde bat Nafarroako Santxo VI erregearen aginduz eraikia, Arabako ekarria behar litakeena untsalaz, hango bereko jen- deak ez besterik galdetzen-eta, bainan Burgoseko eskualdeari dagoena legez lotua… Aurten ospatuko da ere Agosti Xaho xuberotar idazle eta eus- kaltzale famatua sortu zelako bigarren mendeburua. 1811-n sortu zen alabainan, urriaren 10-ean, Atharratzen. Gogoan ukanen dugu ere Telesforo Monzon (edo De Monzon, iparraldean erraiten den be- zala) , eragin handiko politikari eta idazlea, duela 30 urte hil zena… Kirolen munduan, errugbilarien mundu-kopa, Zelanda-Berrian, irailaren 9-tik urriaren 23-rat. Txirrindularitzan, Frantziako Itzulia ez da aurten ere Eus- kal-Herrirat sartuko bainan Es- painiakoa, aspaldiko partez, iragaitekoa da Euskadiko erki- dego autonomoan gaindi… Aurtengo hitzordu aipagarrie- tan, munduko girixtino gazteen elgarretaratze handia Madrilen, agorrilaren 16-etik 21-erat, Aita Saindua bera ere jin beharra… Hor dugu beraz urte berria… Oro har, eta itzalak itzaltei, hein bat polliki hasi dena gure eskualde hotan segurik. Xinatarrentzat haatik geroxago jinen da Urtats, otsailaren 3-a goaitatu behar dute eta orduan hasiko zaiote Erbiaren urteaZer ekarriko duen urte berri hunek, hori dakiena ixilik dago. Gauzaño batzu aitzinetik erran ditazke halere… Konparazione, Pazko izaiten ahal den berankorrenetarik izanen dela, apirilaren 24-ean alabainan… Lehen erraiten zen “Pazko goiz balitz, martxoz ez balitz”, etzuten beraz hain maite bestaburu hori berant jitea, ez eta arrunt goizik izaitea ere funtsean… Bainan heldu den bezala hartu behar orainokoan segurik… Pazko aitzinttoan, Korrikak berriz ere bazterrak harrotuko ditu euskararen alde. Azken aldian Uztaritzen bezala, nun nahi milaka izanen dira, gazte eta adin guzietako, parte hartuko dutenak… Urte berriak ekarriko du udaberrian Korrika

Herria 3087

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3087

Citation preview

Page 1: Herria 3087

2011ko Urtarrilaren 6-ekoa - 6 Janvier 2011 - 1,20 E - N° 3087- ISSN 0767-7643

Urte berri on !eta Zorionak !

Oihanaren urtea

Urte guzian, oihanak izan be-harrak dira solasgai nagusi. Eta ez bakarrik solasgai. Oihanek hartzen duten eremua azkarki ttipituz doala munduan gaindi eta hori gure kaltetan dela, mu-gitzerat deituak dira bazterrak, oihanak salba ditzagun. Hori du nazioarteko ONU delako erakundeak galdetzen. Goraki dio aurten dela mundu guzian Oihanaren urtea. Dei hori nola entzuna izanen den, on-doko hilabetetan ageriko… Mundu zabalean, agian ez dela sobera bortizkeria eta nahas-keria izanen, Urtats-kari za-baldu deietan, ez da besterik entzun… Badakigu haatik ger-tatzen dena ez dela beti holako deien araberakoa izaiten…

Hauteskundeak…

Eta Euskal-Herrian, giroak one-rat eginen ote du azkenean? Zubigintzari plantatuak direnak hobeki entzunak izanen direa? 2011 boz-urte izanen da mu-garen bi aldetan. Iparraldean, kontseilu orokorraren berri-tzeko hamar bat kantonamen-dutan, martxoaren 20-an eta beharrez 27-an. Azken aldia naski gisa hortako bozkatzea eginen dela, gobernuaren xe-deak erran bezala gauzatzen badira segurik… Boz frango garrantzitsuak gure departa-menduan kontseilu jeneralean ezker-eskuinak hein berean baitira, hi bahiz eta ni banuk, 26 hautetsi bakoitxak. Nork hartuko ote du gaina helduden martxoan? Bozen karietarat eta bestalde ere, aitzina ainitz aipatuko den gaia, batere dudarik gabe, bur-dinbide berri horrena…

Hegoaldean, herriko bozak, munta handikoak bixtan dena, probintzietako batzarren berri-tzea eta Nafarroako parlamen-tuarena.

Agosti Xaho omenduz

Euskal-kulturaren mundu hor-tan, eta euskararen aldeko sailean, izanen da, eta hobe segur, gauza frango. Besteak beste 17. Korrika, apirilaren 7-an abiatuko dena Trebiñutik Donostian bururatzeko 17-an, Iparraldean barna ere itzuli gai-tza eginik. Eta Trebiñu aipatu baitugu, dugun erran bestalde ospatuko dela lurralde berezi sortu zelako 950. urteburua. Lurralde bat Nafarroako Santxo VI erregearen aginduz eraikia, Arabako ekarria behar litakeena untsalaz, hango bereko jen-deak ez besterik galdetzen-eta, bainan Burgoseko eskualdeari dagoena legez lotua…

Aurten ospatuko da ere Agosti Xaho xuberotar idazle eta eus-kaltzale famatua sortu zelako bigarren mendeburua. 1811-n sortu zen alabainan, urriaren 10-ean, Atharratzen. Gogoan ukanen dugu ere Telesforo Monzon (edo De Monzon, iparraldean erraiten den be-zala) , eragin handiko politikari eta idazlea, duela 30 urte hil zena…Kirolen munduan, errugbilarien mundu-kopa, Zelanda-Berrian, irailaren 9-tik urriaren 23-rat.Txirrindularitzan, Frantziako Itzulia ez da aurten ere Eus-kal-Herrirat sartuko bainan Es-painiakoa, aspaldiko partez, iragaitekoa da Euskadiko erki-dego autonomoan gaindi…Aurtengo hitzordu aipagarrie-tan, munduko girixtino gazteen elgarretaratze handia Madrilen, agorrilaren 16-etik 21-erat, Aita Saindua bera ere jin beharra…

Hor dugu beraz urte berria… Oro har, eta itzalak itzaltei, hein bat polliki hasi dena gure eskualde hotan segurik.Xinatarrentzat haatik geroxago jinen da Urtats, otsailaren 3-a goaitatu behar dute eta orduan hasiko zaiote Erbiaren urtea…Zer ekarriko duen urte berri hunek, hori dakiena ixilik dago. Gauzaño batzu aitzinetik erran ditazke halere… Konparazione, Pazko izaiten ahal den berankorrenetarik izanen dela, apirilaren 24-ean alabainan… Lehen erraiten zen “Pazko goiz balitz, martxoz ez balitz”, etzuten beraz hain maite bestaburu hori berant jitea, ez eta arrunt goizik izaitea ere funtsean… Bainan heldu den bezala hartu behar orainokoan segurik…

Pazko aitzinttoan, Korrikak berriz ere bazterrak harrotuko ditu euskararen alde. Azken aldian Uztaritzen bezala, nun nahi milaka izanen dira, gazte eta adin guzietako, parte hartuko dutenak…

Urte berriak ekarriko du udaberrian Korrika

Page 2: Herria 3087

Gure Hitza

Ongi etorriOngi etorri Dilma Rousseff andereari Brasilgo presidenta berriari ! Lula famatuaren segida hartzen du kasik 200 miliun jenderen herriaren kudeatzeko. Hego Amerikak erakusten du gizon eta emazteen arteko berdintasuna ez dela aments hutsa. Goresmenak Dilma-ri.Ongi etorri ere Estonia-ri, urtats honetan sartzen delakotz euro diruaren eremuan erakutsiz ez dela beldur, konfiantza osoa daukala diru horretan, hain zuzen jorratua den garaian. Erantzun ederra euroaren jorratzaile guziei.Ongi etorri urte berriari ! Izan dadila mundu guziarentzat eta bereziki euskaldunentzat bake-urtea.

Mundu zabalean

baratzezainBihotza zolaraino hunkiturik so egina dio-gu ainitzek, aitzineko aste horietan, Tibhi-rineko fraile martirioen azken urteak kon-datzen dituen “Des hommes et des dieux” filmari. Gertakari horiek hamabortz bat urte dute. Ondotik Tibhirineko fraidetxea hustu zen. Herioa nagusi ote biziari ? Ez ! Zeren hamar urte huntan handik dabil Jean-Marie Lassausse, Vosges eskualde-ko apez-langilea, Tibhirineko baratzezain bilakatua, han bereko Yusef eta Samir langileekin. Tanzanian eta Egipton lan eginik, bai eta Saharan ere, basamortuan errefusiaturik dagon saharar populuaren zerbitzuko, Tinduf aldean, hara beraz Ti-bhirineko fraidetxeari emaiten diola orain hats, ez bakarrik hango baratzea landuz, bainan ere hango jende musulmanoekin lokarri sendoak atxikiz. Hots, Tibhirineko arimak bizirik dirau. Hori guzia konda-tzen dauku “Le jardinier de Tibhirine” liburu sakonean. Eguberri garai hortan atseginez irakurtu dugun liburu horrek jakinaraz ten dauku ere hango berbero populuaren tamazight mintzairan, tibhi-rine hitzak baratze erran nahi duela. Ere-mu lehorren arteko baratze loretsua.

Bakotxak badugu bizi giren xokoan gure Tibhirine maitatua. Funtsean, Euskal He-rri osoa ez ote zaiku baratze bat, loretsu atxiki nahi ginukeen baratze ederra ? Be-hakoa bota dezagun Larrun kaskotik ala Buztanzelaitik, Orhi gainetik ala Txindoki-tik, eta ohartzen gira gure herria zein den eder. Ez da hain gora joaiterik herri ede-rrean bizi girela ohartzeko pentsa dezake batek baino gehiagok. Segur, bainan, go-ragotik sendimenduak sakonago baizik ez dira ! Zer koloreak alderdi guzietan, distiraz beteak, lur, ondare, hizkuntza, ohidurak eta beste ! Ez dezagun beraz perla hori histera utz ! Eta, dela zalutasun handiko treinbide, dela jitez aldatutako organismo, euroagindu eta nik dakita oraindik zer izurrite, biharko hitzemanak eta jadanik bidean, sar gaiten tematsuki erresistentzian, elkarturik. Urte berri hu-nek, xaharraren gisa, gu denen beharra ukanen baitu, bilaka gaiten denak gure herriko baratzezain amultsuak, ez dugu urte hastapen huntan bakotxari gutiago opatzen.

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

bereziki latino-amerika rrak.• Vietnameko giristinoek, eta hauetan protestant erlisionekoek berdin, muga-tuak dituzte beren libertateak eta aski hertsiki zainduak ere dira gutienik ustean. Halanola, protestant hoietarik 2000 bazi-ren Hanoi hiriko kongresuen salarat bil-duak joanden igandean noiz-eta polizia jin baitzaie gainera, guziak bortizki ba-rreatzen zituztela eta beren biltzarretik de-bekatzen, alta toki hura heientzat erresal-batua zaukatelarik beren ustez. Holakoak gertatzen han.

• Rotterdam hirian, Holandako portu ezagutua den hortan, egin da egun hau-tan giristino gazteen elgarretaratze handi bat herriartekoa, euskaldun batzuek ere parte hartzen zutelarik, Taizeko izpirituan, elgartasun bat bilatzen dutenen artekoa, katoliko, protestant eta urrunagokoekin ere. Erran behar da 580.000 biztanleko hiri hori arras berezia dela, asko Maro-kotik, Turkiatik, Somaliatik, Antilletarik eta hola etorriak, hots jendetza horren erdia imigratu hoietarikoa dute, musulman ai-nitz eta, funtsean auzapeza ere horien ki-dea. Ez zitakeen beraz toki hoberik aurki jende desbardinen arteko elkarrizketen-tzat, biharko mundu hari buruz. Polone-sak ere polliki sartuak dira elkarrizketa horietan, besteak beste.

• Pakistanen jende hobengabe hiltzeak eta beste abrekeriak nasai ikusten dira, Taliban horiekin bereziki. 80 hil egin ditu holako jazarketa batek, dena ere bonba-suizidio batekin egina izan dena jateko saltegi haundi baten barnean. Afghanis-tan herriaren mugaldean gertatu da hori. Haatik herri hortako armadak ere beste berrogei bat jazarle hil ditu talibanetan.

• Indiar herrialdean tipula da jateko bai-tezpadakoena eta hortakotz dituzte baz-terrak kexu han. Prezioak dira itsuski go-ratu, janari horrenak, eta kezka handiak ditu gobernuak berak ere. Funtsean, ez hori bakarrik : auzoko Sri Lanka ere ezinbertze beretan dabila, koko intzau-rrarekin. India hortara berriz itzuliz, tipula horren esportazio edo kanpora saltzeak behar izan ditu gobernuak gelditu, izan dituzten manifestaldien ondotik.

• Australian uhaste ikaragarriak dituzte Conesland herrialdean bereziki, zernahi bazter xehatu dituztenak. Urak hartuak dauzkate orai Frantzia eta Alemaniaren neurriko eremuak, berrehun mila jende bederen badirelarik hunkiak. Milaka di-tuzte herritarrak beren etxeetarik ihes egin behar ukan dutenak. Heietarik ainitz bazauden, beren bizia salbatu badute ere, nola atxemanen ote dituzten beren etxeak, urak beheititzearekin : uren des-masiek nola utziko dituzten batetik, eta gero ohoin eta arrobatzeek holakoetan egiten dituztenak.

• Bolikostan Laurent Gbagbo bozen gal tzalea gogor dago be-rean, Frantziari desafioka, ez de-zan han Sarko-zyk edo nehork sudurrik sar, bai-nan munduko herrietan adis-kide guti dauka bere sustengu. Xoilki gelditzen zaizkionak dira : Angola Afrikan berean, bi herri horiek lokarriak badituztelakotz, Liberia gero bainan hau bere arrazoinez : 60.000 errefusiaturen gatik Liberian aterbe galdatuak dutenak bainan herri horrek ez du Bolikosta ofizial-ki sustengatu. Bada ere Ganbia, Gbagbo-ren adiskide duena bere presidenta bai-nan hortan geldi. Bestalde, herri ttipia da Ganbia hori. Xina eta Errusia ere hor dira bainan hauk ekonomia eta tratu aferak di-tuzte gogoan eta ez dira gisa guziz ONU batasunaren kontra joaiten ahal. Gehiago dena, irrisku handiegiak luzkete horiek ere beste nazio handien kontra joanez : gau-zak ontsa pisatuz ez lukete deus abantai-lik Bolikostaren gatik beste herrien adis-kidetasuna galduz. Bolikosta petrolio eta kakaoz da hein batean aberats baina ez aski bestaldeko kalte guzien estaltzeko.

• Estonia Europan sartuz, horra 17ga-rren herria Diruaren Batasun hortaratzen dela eta hori berri ona da berez, haatik ez ahanz tekotan kezkak ere badituela Batasunak, denen adostasun eta neurri bereratzeak ardietsi artean. Herri ttipia da egia erran Estonia bere miliun bat eterdi herritarrekin, nahiz Holanda bezenbat ba-den lur eremuz. Ttipia eta urrundik etorria, zeren hogei urte duen doidoia sobietar batasunetik jalgi zela, bai Europan eta bai OTAN batasunean sartzeko, eta orai euro diruan. Haatik indar handia egin du europatiar izaite horren merezitzeko : bere herriko jornalak %20tarainoz apalduz, eta gainerat langabezia (%15), denak ere protestarik eta karriketako manifestaldirik gabe, bainan hango sindikatak ez hain in-dartsu. Bixtan da ez duela Estonia xoilak aterako Europa oraiko krisiatik eta ukanen dituztela beren oztopo eta trabak herrie-tako ekonomiek garaitzeko Alemaniaren eta Frantziaren tratumatuetarik haste.

• Brasilen Dilma Rousseff andereak, 63 urte, herri horren president hautatuak, Lula da Silvaren ondotik, egin du bere kargutan sartzea, orai munduko herrietan zortziga-rrena ekarria den hortan. Hor zituen egun hortan nazioneen buruzagi handienak oro,

• Xina herri handia da biziki eta geroari buruz errespetatu beharko dena ondoko egunetan. Bainan lanak ere dituzte zu-zentasun baitezpadakoak egiteko jende xehearekin eta langileriarekin. Horra, bes-teak beste, Foxcom lantegia, ehun mila langile badituena eta lanak han ere dene-tan bezala, jabeen eta nausien nausikeria batetik, eta langileen arteko desberdin-tasunak bertzetik ; herria ere hor, neurri batzu hartzen dituena denen artean baina zer egin gehiago ?

Laurent Gbagbo

2

Page 3: Herria 3087

Han eta HeMen

Euskal Telebista Iparraldean - Kanpaina bizkorraEguberri aitzinttoan, Euskara-ren Erakunde Publikoak (EEP) hi tzarmen garrantzisu bat izen-petu du Eusko Jaurlaritza eta EITBrekin, Iparralde huntan euskararen hedapena Euskal Telebistaren bidez indartzeko xedez. Hunek ekoizten ditu eguneroko Iparraldearen orena astelehenetik ostiralera (5 mn) eta iganderoko Iparraldearen orena astekaria (30 mn). 2006ko ikerketa batek adierazi zuen Ipar Euskal Herriko ikus-entzuleen %11k begiratzen zuela ETB1 egunero eta %19ak noizbehin-ka. Zenbaki horiek hobetzeko nahikaria daukate gorago ai-patutako hiru erakunde horiek. Hortarako, kanpaina bizkor bat abiatu dute abenduaren 24ean, urtarrilean eta otsailean ere luza-tuko dena, iragarkiak zabalduz ETB1, ETB2, ETB3, ETBsat, Eus-kadi Irratia eta Euskadi Gaztean.

Alabainan, euskarazko telebista bakarra dugu Iparralde huntan (nahiz TVPIk ere zabaltzen duen bi oreneko euskal emankizuna, Kanaldudek ontua), eta berriak

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

Tindatzailea«Kaillardoenea»

64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

MARTIN IRAZOQUY

emaiteaz gain, euskara erabil-tzen laguntzen ere du. “Euska­ra, ondare unibertsala da” zion Alberto Surio de Carlos EITBko zuzendari nagusiak, eta “EITB

Alberto Surio de Carlos (EITB), Max Brisson (EEP) eta Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritza), hitzarmena izenpetzerakoan

euskaldun guzien meneko eza­rritako zerbitzu publiko bat da”. EEPko Max Brissonek bere al-detik azpimarratu du “euskara, modernitatearen eta komuni­kazioaren mintzaira” dela, hara zergatik indar handia egin be-har den euskarak bere toki osoa har dezan orotan. Kanpaina hori lehen lehenik euskaraduneri zu-zendua da. Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako kultura sail-burordea pozik agertu da hiru egituren arteko kolaborazioaz eta baikorki ikusten du gerorako proiektuak ere laguntzea Ipa-rralde huntan, EEPren bitartez.Azken pundu bat : martxoaren 31n, telebista osoki numerikorat pasatuko da gure lurraldean. Ondorioz, Max Brissonek segur-tatu du ja urrats garrantzitsuak eginak direla Euskal Telebista ere bide hortatik har dezagun hemen gaindi.

ZTK eta KML recordings dis-ketxeak elgarretaratu dira Ka-lakan hirukotearen lehen diska plazaratzeko. Paxkal Indo Bai-gorriarrak, Thierry Biscary An-hauztarrak eta Jamixel Bereau Senpertarrak osatzen dute Kala-kan taldea. Perkusionistak dira hirurak eta kantari bikainak ere, perkusioa eta ahotsa, erritmoa eta melodia, oro atsegingar-riki korapilatuz. Ohiko kantuak e maiten dituzte gaurko moldean eta kantu berriak ohiko airetan, ohidura eta sorkuntzaren bideak kurutzaraziz. Taldearen izena eman diote 16 kantuz osatzen

den lehen diska huni. Kantu batentzat Pariseko Anaiki ko-roaren partaidetza ardietsi dute, beste batentzat aldiz Katia eta Marielle Labèque musikariena, Joël Merah piano joile fama-tuaren moldaketa batean. Txa-laparta, danborra, panderoa, xirula, ttunttuna, gitarra, pianoa eta beste, plazer handiz entzu-ten den diska daukute hor ontu, David Chalmin KML recordings disketxekoak oro zuzendurik, Euskal Kultur Erakundea eta Akitaniako lurraldea partzuer. 18,50 eurotan salgai.

Kalakan hirukotearen lehen obra

Kalakan taldeko Thierry Biscary, Paxkal Indo eta Jamixel Bereau

Zoe Bray-ren Begi Kliska

Kanporaketa gehienak iraganen dira urtarril huntan zazpi euskal lu-rraldetan. Gure xokoari doakionez, huna nun jokatuko diren : Kanttu ostatua (Hendaia), Xaia ostatua (Pausu), Xoko Ona (Azkaine), Tana eta Kattin ostatuak (Ziburu), Denen Kanttuan (Donibane Lohizune), Maitena ostatua (Miarritze), Les Allées ostatua (Kanbo), Magis osta-tua (Itsasu), Kalostrape, Pyrénées ostatua eta Errobi Kanta elkartea (Baiona), Latsa elkartea (Uztaritze), Xuriatea (Hazparne), AEKren egoitza (Beskoitze), Larre ostatua (Heleta), Bixentenea (Baigorri), trinketa (Donibane Garazi), Foirail ostatua (Donapaleu), Xistera os-tatua (Urdiñarbe). Interesatua dena hurbil dadila gune horietarik batera.

euskal Herriko mus xapelketa

Zorionak !

3

Page 4: Herria 3087

HeGOaldean

2011 - Bakearen urtea ?

Hanbat goaitatua, aipatua, desir-atua, bakea jinen ote da azkene-an 2011n hegoaldera ? Aini tzek espero eta iragartzen zuten alta berri ona urte ondarreko. Zori-txarrez ez du holako oparirik jaki-narazi Olentzerok. Ez da iragar-penik entzun. Alderantziz : ETAk paper faltsuak egiteko materiala ebasteak , edo “zerga iraultza-lea” enpresa buruer galdetuz abendoko giroa hoztu du. Eta bihar zer ? Itxura guziek adierazten dute Ezker Abertza-leak indarkeria baztertuz, bide demokratikoen aldeko hautua egina duela. Nola ez, aurtengo primaderan eginen diren he-rriko etxe eta foru aldundietako hauteskundeetan parte hartu nahi badu, gobernuak ezinbeste-ko baldintza ezartzen dio, ETAk armak uztea edo indarkeriaren jarraipena Batasunak salatzea. Alta Arnaldo Otegiren deklara-zioak dio ETA azken urratsaren egiteko prest dagoela. Itxura guzien arabera, ETAk ixilik egonez, Ezker Abertzalea kalte-tzen du herriko etxeetatik bazter-tuz. Urte hastapenak informazio gehiago ekarriko dizkigu. Eta agian berri onak.

2011ko egutegian

Erretiro edo erretretaren erre-forma izanen da aurtengo alda-keta nagusietarik. Gobernuak urtarrilaren 28an proposatuko duen erreformak, 67 urtetara lu-zatzen du erretiroa hartzearen adina. Erabaki polemikoa nola ez, e rreakzioak sortuko dituena. Urtarril ondarrean mobilizazio

eguna iragarri dute sindikatek neurriaren salatzeko. Gobernuak dionaz 2027an sartuko da ba-karrik indarrean neurri berria.

2011 : Tabakoa erretzea debekatua

Aldaketa aipagarria hegoal-dean urte berriarekin : tabakoa e rretzea debekatua dela ostatu, jatetxe edo leku publikoetan. Bistan dena ez dira denak ados erabakiarekin. Bereziki ostatu eta jatetxetako jabeak. Beren moz-kinaren %10a galduko dutela diote eta ondorioz 150 mila lan-postu galduko direla. Bestelako emaitzak dira azterketa instituzi-oek iragarriak: 50 mila lanpostu galduak laitezkeela. Azterketa hoien arabera, 50 mila pertsona behar baino lehen hiltzen dira tabakoaren eraginez eta urtean eritasunen gastuak 100 mila mi-lioikoak badira, hoietan %15a ta-bakoaren kalteak eraginak.

Batasunan sinesterik ez

Eusko barometroak egin in-kestaren arabera, hegoaldeko biztanleen %72ak dio ETAren urratsak eskasak direla ; %53 ak uste du Batasunak ez duela bide demokratikoaren aldeko zinezko nahikariarik; %12k aitortzen dute indarkeriarekin ados daudela eta %58ak uste du ETAk ez duela armen uzteko nahikariarik. Ez-ker abertzaleko hiruetarik bata indarkeriaren baztertzearen alde agertzen da eta kasik beste hain-bestek indarkeriaren baliatzea justifikatzen dute.

Euskal presoen aldeko manifestaldia urtarrilaren 8an Bilbon

Helduden larunbatean euskal presoen aldeko manifestaldia deitu du Etxerat presoen esku-bideen aldeko erakundeak, Bil-bon eginen dena. Alderdi poli-tiko, sindikatu edo elkarte asko juntatu dira deiari, gehienak euskal herritik kanpo diren 700 bat presoren eskubideen alde. Urtats bezperan hiri nagusietan mobilizazioak eginak izan dira asmo berarekin.

Sabin Intxaurraga hil da

Eritasunaren ondorioz zendu da Sabin Intxauraga EAko kidea, 60 urte zituela. Bi haitadaz, Eusko Jaurlaritzan sailburu izan zen eta ezkerreko abertzaleen elkarla-naren aldeko sutsua agertua zen azken urtetan. Zeanurin bere herrian ehortzia izan da.

Datozen hiru urteetan Jaurlaritzak etxebizi-tzarako 2.900 milioi euro emanen ditu Eusko Jaurlaritzak datozen hiru urteetan, 2010tik 2013ra ira-ganen den plana betetzeko, etxebizitza alorreko 2.900 milioi euroko laguntza emanen du 130.000 ekintza egiteko. Alo-kairuaren alde eta eraikinen erre-berritzeari emanen ditu laguntza horiek. Plan berriari esker 40.000 etxebizitza gehiago izanen dira, horietatik %58 (23.100 etxebi-zitza) alokatzeko, eta gaine-ratekoak % 43 (16.900) saltzeko.

Chillida Leku museoa hetsia

Chillida Leku museoak urte za-harrarekin ateak hetsi ditu. He-stearen erabakiak iduriz ikusli-errak harrotu ditu eta azken egunetan jendea trumilka hur-bildu da museoaren bisitatzera. Abendoaren 1ean, zizelkariaren familiak iragarri zuen Chillida Lekuren hestea. Eusko Jaurla-ritza eta familiaren artean abiatu negoziaketek jarraitzen dute museoaren ber irekitzeko as-moarekin.

Donostia, Eibar eta Ermua, ‘Zientziaren Hiriak’ izaiteko hautagaiak

Donostia, Eibar eta Ermua di-

rela ‘Zientziaren Hiriak’ izaiteko euskal erkidegoko hautagaiak iragarri du Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza minis-troak. Orotara 30 hiri hautatu ditu bere Ministerioak.

Portu eta Sarasola tortu-ratzeagatik lau guardia zibil kondenatuak

Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak arrastatu ondo-an, torturatzea gatik lau guar-dia zibil zigortu ditu auzitegiak. Epaileek onartu dute bi gazteak torturatuak izan zirela ospi-taleko erizain eta lekuko baten frogak onartuz. Lau urte ter-diko preso zigorra eta hamasei urteko inhabilitazioa ezarri dio poliza operazio buruari ; 2 urte presondegi besteeri. Bestalde 18.000 euro eman beharko diz-kio kondenatu bakoitzak Por-turi. Sarasolari, berriz, 6.000 euro eman beharko dizkiote. Urriaren 25etik 28ra artean izan zen epaiketa. 2008ko urtarrilaren 6an Guardia Zibilak arrastatu zituen Portu eta Sarasola, Arra-saten, ETAkoak zirelakoan. Portu biharamunean Donostiako eri-etxera eraman behar izan zuten, kolpeka hiru saihets hezur pus-katuak zituela eta birika zilatua. Hamabost guardia zibil zauden auzipeturik.

Urnietako Esnelat enpresan kalte handiak eragin ditu suak Urnietan Esnelat enpresan ger-tatu suteak kalte haundiak eragin ditu plastikazko bobinak meta-tzen dituzten biltegi batean. Kalte material haundiak izan dira bai-nan nehor ez da zauriturik gertatu. Esnelat enpresak esnekiak ekoizten ditu, eta hirurehun bat lagunek lan egiten dute. Ikusteko dago suteak zenbaterainoko kalte ekonomikoak eragin dituen eta baliteke 40-50 langileren lan-postuak galtzea.

2010ean 113 hildako Eus-kal Herriko errepideetan

113 pertsona hil dira 2010ean, Euskal Herriko errepideetan gertatu ezbeharretan. Aitzineko urtean baino lau gehiago. Ara-ban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 67 pertsona hil dira, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman datuen arabera eta Nafarroan 38 per-tsonek bizia galdu dute.

Frank Gehry arkitektoak, Pedro Miguel Etxenike zientzialariak, I be r drola energia-konpainiak, Gureak Taldeak, Virginia Berasate-gi triatletak eta Helena Taberna zinema-zuzendariak lortu dute 2010eko Sabino Arana Saria. Sariak emaiteko ekitaldia Bilboko Ar-riaga an tzokian ospatuko da, urtarrilaren 30ean.

Sabino Arana sariak

Juan Mari Atutxa eta Irune Zaluagak jakinarazi dute nor izango diren 2010eko Sa­bino Arana Fundazioko saridunak.

4

Page 5: Herria 3087

eGun eta biHar

Onerat

Urte berri bat hasi zauku beraz. Eta airoski hasi hor gaindi, dena besta, ikusgarri, afari, kantu eta dantza! Dena agiantza eta konplimendu! Urtats gauean berean, Frantzian gaindi, igorri omen dira SMS delako mezu horietarik 370 miliun, norbait arizan baita horien kondatzen ere! Beste hainbeste Urtats egu-nean… Eta oraino 400 miliun bi-haramunean…

Holakoetan, kasu egileak ere behar baitira, 53.000 kaxke-tadun laneko ziren gau hortan, begi-beharriak erne! Hiri asko-tan, auto parrasta bat erre da, balentriaka bezala – hauxe dira balentria hitsak – ez dugu haa-tik geroxago baizik jakinen zon-bat… Bestalde, bost ehun bat lagun atxilotuak izan dira han eta hemen, sanoki jostatzeko partez lan txarretan ari zirenak…

Nicolas Sarkozy mintzatu da Urtats bezperan. Nahi du urte hau “baliagarria” izan dadien denentzat. Urte guziak ez baitira hala izaiten ? Denen buru, zer erran nahi ote zuen “baliagarri” hitz horrekin? Gisa guziz, baikor agertu da presidenta. Krisia go-gorra jasaiten dugula hiru urte huntan bainan ongi ihardoki-tzen ere, hori du azpimarratu. Gauzak onerat omen doatzi. Eta oraino hobekituz joanen… Bes-teak beste gobernuak akulatzen dituen aldaketa balioseri es-

ker… Bide beretik segitu behar beraz. Beihalakoak ziona, “biba gu eta eiherako asto beltxa!”

Euroaren aldeNicolas Sarkozy-k ez ditu aipatu jaz hor gaindi izan diren saltsa eta nahaskeria pisuak, ahanz-teko hobeak direlakotz orobat. Horiek hola, bere hitzaldiaren parte on bat eman du ere e rran eta erran Europa batuaren alde, eta bereziki euro diruaren alde, ikusiz dudarik gabe gero eta gehiago badirela eskualde hor-tarik dudakor edo ezkor dau-denak… Xahu gintazkeela eta Europa guzia xahu litakeela eu-roa errekan beheiti johan balitz, hori aski gora errepikatua izan zauku…

Hau ere Urtats-kari gertatua: zazpi ehun bat lagun ohoratuak

izan dira Légion d’Honneur delako sailaren kondu. Horien artean, jakintsun handia den emazte bat, Nicole Le Douarin.Bainan ere politikari, artixta eta kirolari parrasta bat…

Luzarat, nork daki?

Bada aldakuntza bat ainitz aipu dena egun hotan, nahiz ez duen ondorio handirik aise ukaiten ahal behin segurik: orai arte, postaz zerbaiten igortzeko, hala nola gutun xume bat eman de-zagun, zuhaurek ez eskutik eskurat hel-araztekotan, behar zinuen ezarri preseski Posta deitzen den zerbitzuaren esku… Beste nehork ez-eta holako zer-bitzu baten segurtatzeko dretxo-rik. Hori zen Postaren mono-polioa. Bainan Urtatsez galdu du monopolio hori, Europa ba-tuaren aginduz. Aski aitzinetik errana zuten bezala funtsean. Berehalakoan, deus ez da haa-tik biziki kanbiatuko. Postak kurrieraren bazter guzietarat he-datzeko eta denetan banatzeko badu gaitzeko sarea. Ez da edo-zoin enpresa holako lanari hola eta hola plantatzen ahal. Luzarat haatik, nork daki zer gertatuko den oraino? Bestenaz ere jaki-naren gainean Posta etxea bera ainitz aldatu dela, alde batetik bere sarea azkartu nahiz bainan ere denbora berean beste sail batzu, banko eta gaineratiko, polliki hedatuz, frangotan iduri ere baitu beste zerbitzu horieri

emaiten diotela halako lehenta-sun bat…

Elur eta hormaEguberri-kari ainitz eskualdetan elurra ukan dute eta elurrare-kin batean horma pizkorrak ere ba. Urte bururatze hotza zinez, aspaldiko hotzena naski. Jaki-naren gainean Lurra berotzen ari dela izaitekotz, negua arras goixtiar eta frango latz izaitea harrigarri kausi ditake. Jakintsun askoren ustez haatik, ez da hor-tan deus hain harrigarri denik. Lurra berotzearekin, Ipar-buru aldeko hormagune batzu haus-ten dira eta urtzen, ondorioz i tsasoa hozten da eta iparralde-ko haizeak azkartzearekin hotza aiseago sartzen gure eskualde-taraino… Hots, jakintsun horien arabera, horrek bitxi iduri badu ere, Lurraren berotzeak egiten ahal du lekuka neguak hotzago izaitea!

GripaSasoin huntan ardura aipa-tzen da gripa, goitxago edo berantxago agertzen dena. Fran tzia behere hortan, Ipa-rralderat bereziki, Eguberri iriko han zuten. Ez oiloetako hura, ez eta xerriena, urte gehienez jiten den usaiako gripa. Lau edo bost egun barne sendatzen dena, berokian egonez. Gure eskual-detarat, ez da oraino hanbat he-datua...

J-B D

JainkOa bizia JendeaPette Palanka

Gure Pette xuberotarrari “Palanka” izen goitia heldu zaio Ahüzkiko herri jokoetarik; lau urtez palanka jaurti-ketan xapeldun garaitezina izana gatik. Baina jakintzaz gose sortua da Pette. Gazte gaztetarik hiru gal-dera badauzka gogoan zirurikan derabiltzanak : « Zer da gizona ? Nondik heldu da ? Nora doa ? »“Palanka” ahantzirik, herriko zahar-zuhur guzien itzulia eginik, apezak entzunik, erantzun onik aurkitzen ez eta, beha dago Jainkoak nolaz-paiteko dei bat egin diezon. Egun batez, Ahüzkin hain xuxen, bazterretik so, entzuten du jokolari batek, palanka jaurtitzean oihu bo-tatzen: “Altxa a’ala palanka hemen eta Salamanka!” eta palanka firrin-dan…“Salamanka! Salamanka ! Hori diat Jainkoak igorri seinalea. Salaman­kara joan behar diat! Erantzuna han diat! Unibertsitateko filosofoak, letratuak, katedradunak. Axularrek ez ziana han utzi bere itzala? » Epe laburrez, etxekoak agurturik Pette Salamankara doa. Urte bat han era-man du istudiatzen, maisuen entzu-ten, liburu famatuenak aztertzen…

Alferrik! Beti galdera bera zirurikan gogoan.

Azkenean herriminak joa, etxerako bidea hartzekotan da. Herritik joan aitzin auzo-aldeko jendeari nahi dio azken agur bat eman. Plazako har-mailetan jarri-ta, emazteak, gizonak eta haurrak aitzinean plantatzen zaizkio, maisu baten inguruan be-zala.- Nahi zaituztet eskertu, enetzat bi-hotzeko jendeak izan zirezte. Bai-nan badauzkat, ni baitan, hiru gal-dera gogoa erretzen dautatenak. Erantzunak zuek dituzue behar-bada. Zahar bati keinu eginez hasten da :- Zu, adin ederreko gizona. Bada-kikezu : “Zer den gizona ?”Gizona buruan hazka…- Gizona zer den ? Berak bere bai-tan nor den pentsatzen duen hura. Ez gehiago, ez gutiago. - Ño! Ez duk gaizki errana! Halere, erantzunak ez naik asetzen !Emazte bat hats hanpatua hurbil-tzen da. Aurpegia gorri-gorria. Ageri da mokoka ari izan berria dela. - Zu anderea, deplauki, galdatzen

badauzut nondik heldu den gizona, zer erantzunen dautazu?- Er! Gizona?... Nundik heldu den ? Gizona, ostatutik! Jendea irriz karkailaka, Pettek pun-pean ondoko mutiko bat seinala-tzen du :- Hi mutil! Norat doa gizona ?Haurra bapatean zutitzen da eta es-kua luzatzen du herritik kanpo doan karrika nagusiari… - Horrat ! Denak berriz ere irriz.- Ixil ! Haur hunek ez du erantzun txarra gero! Erran nahi du gizonak norabide bat baduela bederen !

Jendea agurturik Pettek etxerako bidea hartu du. Uda eguerdiko kaldan, Fraile-etxe bateko elizan gelditzen da. Hor dago fraile handi bat jarria otoitzetan galdua. Ondoan jartzen zaio. Fraileak begiratzen dio, begi argi zorrotzekin, burumuina al-dean-beste zilatzen diola.- Zertan zabiltza hemen ?- Baditut hiru galdera, arima sumin-tzen dautatenak. - Zein dituzu ?- Nahi dut jakin: “Zer den gizona?

Nondik heldu den ? Norat doan ?”Fraileari irriño bat eskapatzen zaio ezpain xokotik.- Galdera baitezpadakoa zurea !! Kasko hezurra jotzen dautzuna, uli batek berina jotzen duen bezain tematsuki… Erantzuteko, konda-tuko dautzut ixtorio bat. Horra gure Xuberoa sutan. Agaramontesak Beaumontesen kontra gerla go-rrian, Sohütako zelaian. Bapatean, Agaramontes soldado batek ikus-ten du lantza bat heldu zuzen bere gainera, etsaiak igorririk. Uste duzu soldadoa hasiko dela pentsakete-tan : zer den lantza, nondik datorren eta norat doan ? Ez ! Gorputza baz-tertzea besterik ez du gogoan! Ber-din egizu, gizona. Bizi ezazu minutu bakoitza bere betean. Ahalik eta hobekienik, zuk hautatu moldean. Gainerateko galderak beute beren leku apalean… Pette etxera sartu da arima bakean.Irakurle, urte berri hunen hatsa rrean, zuri ere bake eta mila zorion !!

Johanes Bordazahar

Nicole Le Douarin

Ez gara edozein eta nolanahikoak izateko sortuak eta jaioak.Joxemari Arzalluz - Hemen 2010

5

Page 6: Herria 3087

kOstaldean

Ez ahal da berantegi aipatzeko Piarres-Larzabal kolegioan, Ziburun, Eguberriko oporre-tarat joaiteko keinkan iragan den besta guziz pollita! Denak baserritar jauntzitan plantatuak eta denak lorietan, gai tzeko ongi etorri beroa egiten ziotela bisitaz etorri lau ber tsulariri! Bai, espresuki etorriak ikas-leen agurtzerat eta heieri ber-tsu batzuen eskaintzerat, han zituzten Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Odei Barroso eta Sustrai Colina! Gai emaile, Ladix Lanouguere eta Xumai Murua.Han berean banatu dira ere

Eguberriko marrazki lehiake-taren sariak, irabazle besteak beste Noelia Nieto, Itsaso Ba-rrutia eta Peru Davant. Gisa be-rean, Olentzerori igorri gutunen sariketan, irabazle, hor ere bes-teak beste, Ana Sarria, Cerise Chatelier eta Aitor Servier. Bainan hau ere aipagarri, bai eta goresgarri, nola kolegioko ikasleek 959 euro baztertu di-tuzten, eskumuturreko saltzeño bat muntaturik, eta eman Inte-grazio Batzordearentzat Domi-nique Idiart elkarteburuari.

Hori zen hori besta pollita!

Hendaian, gaztelua he-rriaren gain…Hendaiako herriak kudeatuko du hemendik aitzina Abba-diako jauregia, joanden larun-batetik goiti eta hamabost urtez, azken aldiko HERRIA-n ginion bezala eta hori hamabost urtez behin, Jakintza akademiarekin araberako hitzarmen bat finka-tua izanik. Akademia hori baita gazteluaren jabea alabainan…Altxor arraro bat da gaztelu hori eta gisa hartako tokian! Luzaz

astronomia ikertegi izana, An-tton d’Abbadie d’Arrast zenak hortarako baitzuen ere eraikia. Ainitz jende ibiltzen da hor gaindi. Agian gero eta gehiago ibiliko ere! Tokian bereko eta kanpotiar, denetarik! Bada hor zer ikus eta zer ikas, jarraikiz Antton d’Abbadie d’Arrast-en ildo beretik, denek jakinki-eta nolako jakintsun handia izan zen, hamalau mintzaira baza-zkiena, ikerketa balios ainitz egin zuena ere munduan gain-di, bereziki Etiopian, hameka urtez han egonik…

Mendi Zolan, lehen erakusketa…Hendaian, Zokoburu aldean, berrikitan estreinatua izana da Mendi Zolan kulturgunea, bi eskualde dauzkana, batto ikus-garrientzat eta bestea erakus-keta batzuentzat. Hain xuxen

hilabete huntan, aste hunta-rik goiti eta 29-a arte, lehen erakusketa bat muntatua da hor, xixelkari ezagutu bat go-mitaturik, Jean-Claude Ci-melière. Arras bereziak dira, zinez harrigarriak, 72 urteko gizon horrek molda tzen di-tuen xixelkadurak. Bera Frant-zia behere hortakoa da sort-

zez, luzaz Pauen egona, duela lau urte Miarritzen kokatua, er-retretan jarriz geroz alde bat ederlaneri emana. Mendi Zolan idekia da egun gu-ziz, salbu igande eta astelehe-netan.

“Hitza Hitz” DonibanenDonibane Lohizunen, heldu-den asteartean, urtarrilak 11, aratsaldeko 6-etan, Select zine-gunean ikusten ahalko da jada-nik aipaldi ainitz ukana duen do-kumentala, “ Hitza Hitz-Parole de Basque”. Gaia, Ameriketarat joan ziren euskaldunak. Ondo-tik, gai beraz mintzatzen ahalko da Rubi Scrive filma egilearekin bai eta Beñat Cuburu gai berari buruz gaitzeko ikerketak eginak dituenarekin. Lehenik, 4-ak eta erdietarik goiti, Gaby Etche-barne idazleak izenpetuko du “Paroles de bergers” bere libu-rua, hau ere dena lekukotasun baliosez moldatua.

Maialen, Sustrai, Odei eta Amets ikasleen aitzinean…

Abbadiako jauregia, gure Kostaldeko perla arraroa!

Behinere ikusi duzue hau bezalako oilorik?

Ikusi beharDonibane Lohizunen, joanden udaberrian, herriko etxeak neu-rri berri parrasta bat finkatu zuen karrikako mugimendua ahalaz segurik lasaitzeko, autoak debe-katuz toki batzuetan, eta lekuka ez gehiago bi aldetarat joaiten ahal, bai eta gisa hortako era-baki asko. Galkadura gutiago izaiteko gisan eta oinezkoak be-ren gosturat ibil tzeko… Errana izan zen neurri horiek martxan ezarriak zirela sei hilabeterent-zat edo hola, gero ikusi behar aitzina atxiki tzen ziren ala ez. Kasik zortzi hilabete ere iragan dira eta jina da beraz konduen egiteko tenorea. Bada ainitz ikusmolde desberdin eta nehor ez da funtsean hortaz biziki har-ritzen. Bakoitxak bere hura ikus-ten alabainan. Oro har, ainitzen gostuko, neurri horiek arras onak ditazke halere. Askoren arrangura hauxe da, urte guzian behar diren atxiki ala bakarrik uda betean, edo maiatzetik ur-rirat eman dezagun… Frangok diote ere luzarat beste biderik beharko dela oraino hartu, au-

Magoak ere beti hor…Trufania kartsuki ospatu da Donibane Lohizunen, betiko ohidu-ra berme, errege magoen ibilaldiarekin. Berrogoi bat haur bazi-ren biziki polliki beztituak karia hortarat. Bezperetan bazen jende frango, “neguko Besta-Berri” deitzen den elizkizun ho rrentzat. Mezetako pre-dikuan, Joseph Moulian apez misionestak dei suhar bat entzun-arazia zuen Afri-kako girixtinoen alde.

Izarrari segituz errege magoek egin dute

usaian bezala elizaren itzulia…

toak arrunt debekatuz hiriaren erdi hortan. Dena den, batzuk eta bestek zer dioten xehekiago jakitea gatik auzapezak erran du ondoko egunetan bilkura batzu izanen direla…

Baruraldi bat Aurore Mar-tin-en sustenguzDonibane Lohizunen, dotzena bat gaztek lau eguneko barural-dia egin dute elizaren aitzinean Aurore Martin abertzalearen sustenguz. Gauaz elizaren bar-nean egonez. Idazki handi bat bazaukaten zabaldua beren al-darrikapenen lekuko. Eta jende ainitzekin mintzatu dira, deneri erranez ezin onetsia dela Au-rore Martin-en kontrako euroa-gindua. Elgarretaratze batzu ere muntatu dituzte beren arrangu-ra handiak agertuz. Baruraldia Urtats bezpera aratsean buru-ratu da Zibururainoko ibilaldi batekin, Aurore Martin gogoan bainan ere euskal-presoak…

6

Page 7: Herria 3087

kOstaldean

EGA 2010 Larrazkeneko emaitzak

Adurriaga Ximun (gainditua), Aguirre Goñi Ekaitz (aski ongi), Akarregi Zarate Egoitz (gain-ditua), Almandoz Erviti Mikel (gainditua), Andueza Ines (aski ongi), Arreguy Iban (aski ongi), Berecibar Jon Ander (gaindi-tua), Betachet Goicoechea Naia (aski ongi), Bordato Irazoquy Matiu (aski ongi), Çaldumbide Villanueva Ramuntxo (ongi), Calvet Joana Eztitxu (ongi), Caplane Sallaberry Elaia (gain-ditua), Datchary Ainhoa (gain-ditua), Egaña Etxebarria Irati

(aski ongi), Errasti Goiti Zuhaitz (gainditua), Etchegoyhen Ana (gainditua), Heredia Irigoyen Zilia (gainditua), Igartua Etxeba-rria Igor (gainditua), Imaz Joana (gainditua), Lopez de Bergara Astola Iñaki (gainditua), Marda-ras Orueta Oihana (aski ongi), Olçomendy Landart Mattin (aski ongi), Salsamendi Abad Zorion (aski ongi), Sueskun Gonzalez Ibai (aski ongi), Urrutia Borda Edurne (aski ongi), Zaldua Iri-berri Miren Itsaso (ongi).

Negrete eta Alano ere libro

Pariseko auzitegiak ez zituen prokuradoreak galdegin bezain zigor gogorrak ezarri, ororen buru, abenduaren 17an, ETAren konduko auzi hartan, nahiz zen-baitzurentzat presoaldi luzeak izan. Marixol Iparagirre eta Mi-kel Albisuk 20 urte ; Juan Kruz Maizek 17 urte ; Pello Alcanta-rilla Urruñarrak 10 urte ; Joxe Ramon Alano eta Mikel Negre-tek 8 urte, Beskoitze eta Hiri-buruko horiek biak haatik libro

atera dira abendoaren 30ean, beren zigor denboraldia bete-rik ; Aiherrako Xabi Oxarangok 5 urte, horietan 3 fermu ; Po-pol A rrambide Hendaiarrak eta Lurdes Urdampilleta Urruñarrak 4 urte (2 fermu) ; eta Myriam Inçaby Beskoiztarrak 3 urte (2 fermu). Azken lau horiek libroki aurkeztu ziren auzitegira eta li-bro atera dira, beren zigorraldia ja beterik.

Integrazio Batzordearen ur-teko kanpaina otsail-martxoan izanen bada ere, diru bilketa hasia da partikularrak eta kirol edo kultur elkarte zenbaitek beren sustengua jadanik eka-rri baitiote 2011 goaitatu gabe. Eta horren beharra gorria da, bereziki aurten Hezkuntza Ministerioa arrunt gibelka ari baita ahalmen urriko haurren eskolatzeko laguntza dispo-sitiboan. Ondorioz 175 000 E bildu behar du elkarteak aur-ten !!! Mementoko 92 pertso-nek eta 10 elkartek 21 700 E ekarria dute : 154 000 E “bai-zik” ez da falta. Ezinak ezi-nago badirudi ere, entseatu gabe amore ematerik ez !

Urte berria hasteko hitzordu bat proposatua da : urtarri-laren 22an, KALOSTRAPE ostatuak “ES LO QUE HAY” taldea ekarrarazten du Lan-

desetatik. 11 musikarik rock festiboa eskain tzen dute, be-rek diotenez kutsu “hispaniko-histerikoa”rekin.

Integrazio Batzordearen kanpaina berria

Canopia hondakintegia eta sarrikotapekoa

Astearte goiz huntan prentsa bildu du Bil Ta Garbi sindikatak, bere proiektu handiak zertan diren jakinarazteko. Abendoan, bi ordenantza hartu zituen de-partamenduko prefetak : 8an, Sa rrikotapeko hondakintegi proiektuari baliagarritasun pu-blikoa onartu zion, eta 15ean, Baionan abiatua den Canopia hondakintegiari halaber. Sa-

rrikotapeko proiektuari doakio-nez, hondakintegi hori erabiltze-ko baimena igurikatzen du Bil Ta Garbik prefetaren ganik 2011ko lehen hiruhileko huntan. Eta Ca-nopiarentzat, bigarren inkesta publiko bat iraganen da urtarri-laren 10a eta otsailaren 10a bi-tartean, ingurumena nola hobe-kienik zaindu segurtatzeko.

Compositadour zentroa lanean

Lehen aipamenak duela bi ur-tekotzat ateraiak ziren, Akitania zen lehen lerroan : hegazkingin-tzarako balio duten ekai kon-positoen asmatzeko eta pikoan e maiteko baitezpadakoa den zentro berezi bat behar zela sortu ; ekai konpositoak izanki eta ekai arin desberdinak elkar-tuz metalezko pisuenak bezain azkarrak diren estalkiak fabrika-tzeko baliatuak ; kontutan har-turik oraingo hegazkinen estali edo kuskuen ehuneko 55a jada ekai konpositoez osatua dela. Lekuko botere publikoek erabaki dute ekai konpositoen eremuan sartzea, pariatuz zentro horretan asmatuko eta pikoan ezarriko diren ekai eta teknologia berriak baliatuko dituztela hegazkingin-tzako industriek bai eta ere beste edozein sektorekoek.

Baina ideiatik errealitatera pa-satzeko bi urte behar izan dira, Akitaniak lortzeko departamen-duaren, estatuaren eta AEKA (Aturri Euskal Kostalde Aglome-razioaren) partaidetzak, denen artean hiru milioi euro ezarri dituzte mahai gainean ; gauza kuriosa hala ere zentro horretan sortuko diren ekai berriak balia-tuko dituzten enpresa pribatuek, Dassault, EADS edo Daher So-cata sozietate indartsuak alta, kapitalaren ehuneko hogeia bai-zik ez dutela ekarri. Botere pu-blikoek eskaturik Bidarteko ES-TIA injinari eskola da Composi-tadour sozietatearen eramailea.Hamar langile hasiak dira zentro berrian : hiru ikerle ekai konpo-sitoak asmatzen, saiatzen eta fabrikaziorako bideratzen dituz-tenak ; beste hiru Composita-dourren ezarria duten hamabi metroko robota (argazkia) eta tresneria guzia mantentzeko ; eta lau langile oraino ekai kon-positoetan adituak, sektore horretako teknikalari eta injinari gaiak moldatuko dituztenak.

Baionako Oreka zirko eskolak bi ikastaldi antolatzen ditu bere egoitzan (Albert Thomas karri-kako 3an) : diabolo ikastaldia urtarrilaren 15ean eta 16an ; txinatar masta ikastaldia otsai-laren 14ean eta 15ean. Priam Perret-ek animatuko du diabolo ikastaldia, larunbatez (14:30-18:30) eta igandez (10:30-13:00 / 14:00-17:30, bakotxak bere piknika eremanik) ; gosta prezioa : 20 euro larunbatean, 25 euro igandean, 40 euro bi egunak. Txinatar masta ikastal-dia aldiz 45 euro gostako da, Ben animatzaileak segurtaturik 9 urtez goitiko haurreri, tenore hauetan : 10:00-12:30 / 14:00-16:30, piknika eremanik.

zirko ikastaldiak

7

Page 8: Herria 3087

Herriz Herri

HeriotzeOrok estimatzen ginuen Claudine Hirigoyen pausatu zauku 52 urte-tan, eta xuxen zen bezela, jendea etorri da oste handitan, aben-doaren 22an, elizkizunetan parte hartzeko.Bai, airatu zira Claudine, goiko parabisu hortarat ongi borrokatu ondoan gutartean, beti guzien ona xekatuz, etxean eta herrian.Bai, bazinuen egiteko, zeren Beñat auto antolatzaile izanki, eta horgo kudeantza zure gain izanki, eta seme-alabak ere hor, Hervé eta Myriam.Mendixolako izarra ez da izali, hor dago zeru eder hortan, gora-tik gure egoitza bakarrari begira.Hirigoyen eta Mendiburu fami-

lia osoari gure euskal bihotzeko sendimendu leialenak.SortzeOihan de Sarratea sortu da Makea Eiheraldean, Xan de Sa-rratea eta Amelie Duhart familia gaztean.Osasun eta zorion betean handi dadila Oihan herritar nimiñoa eta goresmen herrikoiak burrasoeri.Urte berri onBai, orok nahi ginuke urtea ona izan dadin, beraz gauden espe-rantzaz beterik. Eta atxik deza-gun gora etxeko, herriko, haur, gazte, burraso xaharreri, erieri doakion maitasuna, bizi gireno !

P.I.

Makea lekorne

Plaza laxoko jokoa da ederrena !

saraUrte Berri on. Zuei deneri nahi zaituztet urte on bat desiratu, izan irakurle, berriemaile, Herria kazetako langile eta buruzagi, partikulazki idazleburua Peio Jo-rajuria eta zuzendaria Jan Ba-ttit Dirassar, zuek denek egiten duzuen lanaz eskertuz. Aurtengo urtea izan dadila gandena baino hobea, badakigu denek aferak gazki direla, bainan goazen ku-raiarekin ! Zorionak deneri !

Antzerki : Abenduaren 19an izan dugu antzerki eder bat. Mundua bazen (500 bat) etorria polikirol-tegirat. Gaia zen atun arrantza-leak Dakarrerat joanak eta horien emazteak begira egoki noiz eto-rriko diren gibelerat. Bainan gure

arrantzariek izan zituzten gora-beherak etxerat heldu zirelarik, tenpesta haundi bat izatu zuten, orduan beren barkua aldatu zu-ten usaiako bidetik. Argentinan gandi eta Irlandan barna itzuli dira. Herrialde horietako dantza eta kantu batzuekin egin dute antzerkia, dantza horien artean gure fandangoak bazuen bere lekua. Arrain kontserbategiko emazte kaskarotek eman dute boza, bat besteari trufan beren senar arrantzaleak etzirela gel-dirik egoki hango emazte mo-roekin. Zazpiak Bat taldeak, he-rriko talde batzurekin, eman du an tzerkia, ahantzi gabe Zamora musikaria bere taldearekin. Bai ikusgarri ederra zen, pentsatzen dut ez direla hortan geldituko, bertze herri batzutan hedatuko dutela, zeren enetako antzerki horrek badu bere lekua. Milesker haundi bat Delphine Goyeneche lehendakaria, Claire Grillard lehendakari-ordea, Mirentxu Ibargarai antzerki errepikaria, Ttoni Basurko idazlea eta ahantzi gabe Claudine Goyeneche jantzi egileari. Talde haundi horrek es-kerrat bihurtzen diozkate lagun-tza ekarri duten guzieri, Herriko Etxea, turismo bulegoa, Euskal Kultur Erakundea, ikastola, lan-tegi eta komertsa batzuri. Inte-grazio Batzordearen ganik ere milesker etorri diren guzieri eta antolatzaileeri, zeren hor bildu den diru gehiena horiendako

baita. Nik ere nahi diozkatek es-kerrak bihurtu bihotz bihotzetik.Bizar Zuri : Abenduaren 22an, zahar etxeko enpleatuen haurre-ri, Bizar Zuri Michel Olhagaray-ek eman diozkate opariak. Zaharrak eta haurrak begiak zabalduak egon dira Txontxondarieri begi-ra, Mirentxu eta Beñatek eginak. Krakada on bat izan dute denek, haurrak izigarri kontent ziren bai ere jende adinekoak ez baitute holako okasione ainitzik izaiten libertitzeko. Adminiztrazioneko bulegoa eta bere buruzagi Isa-belle Sarcia, Alain Laffitte me-dikua eta enpleatu gehienak hor ziren. Milesker haundi bat andere Hausseguyri holako arratsalde goxo bat antolatzea gatik.

Lanak : Argango auzoa haunditu beharra da, orduan ur zikinen biltzeko tuioak luzatuko dituzte. Hiriart enpresak eginen ditu. Egundik aitzina 3 astez auzorat sartzeko bidea trabatua izanen da. Xehetasun gehiago Domi-nique Salgado-k emanen ditu, hortako deitu 05/59/48/30/85 edo Herriko Etxea 05/59/54/20/28.-Portuko bidegurutzea berritu-ko dute. Ohartu zirezte platanak botaiak direla. Bidegurutze biri-bila ez orai bezala tintaz, bainan behar den bezalakoa egina iza-nen da. Bazuen bederen 15 urte pentsatua zutela, azkenean etorri zaio mementoa, normalki apirile-an bukatua izanen da.

Errugbia : Abenduaren 18an arratsean, errugbiko gelan, el-karretaratuak ziren 80 bat lagun. Errugbiko buruzagiek presen-tatu dizkiote dokumentu bat, 65 laguntzaileren izenekin. Buru-zagi eta errugbilarien argazkiak, denetara 130 errugbilari badira errugbi eskolan Saran, Azkain-goekin. Bertzalde kadetek eta juniorrek, Azkaine, Senpere eta Sarakoek, Donibandarrekin jokatzen dute. Patxi Jauregui lehendakariak ongi etorria egin diote gazte horieri eta partikulaz-ki laguntzaile guzieri. Afari on ba-ten aitzinean bukatu dute elka-rretaratzea. Ganex

Claudinen jantziak (arg. J.P.)

OBRA HAUNDIEN URTEAHelduden astelehe-nean, Hazparneko hautetsiak bilduko dira aratseko 8ak eta erdietan, urte berri huntako lehen bil-tzarrarentzat. Bilku-ra hortan, hautetsi guzier presentatua izanen da, PLU, hirigintzari buruz, to-kiko eremuen arau-ditzeaz egina duten agiria. Ondotik, agiri hori estaduko ardu-radunen eskuetan ezarria izanen da hiru ilabetez, hauek beren ikusmoldeak lotuko dituzte agiria-ri eta inkesta publiko bat izanen da azken finean, helduden apirilean, ilabete osoa iraunen due-na, bakotxak bere a rrangurak agertzen ahalko ditu epe hor-tan.Bertzalde, aurtengo urtea obra haun-dien urtea izanen da Herriko Etxearen-tzat. Orokorki 5 850 000 E gosta

diren lan batzu bu-katuak izanen dira urtea barne. Juan-den urte hortan ha-sia den Minotzeko ur higatuen artalekua, martxoan ezarriko dute martxan. Ber-tzalde kiroltegi berria hasia dute eta hau ere urte undarreko idekitzeko gogoa dute. Kiroltegi berri hau Mendealako gibelean egiten dute, 1 800 000E

gostako da. Hiruga-rren obra haundia da Eihartzea kultur etxearen berritzea, hemen 750 000E be-harko dira osoki eta hau ere urte unda-

rreko idekitzeko xe-dea daukate. Obra haundi hauen sahe-tsean bertze ttipiago batzu badituzte urte huntako egitarauan sartuak, hala nola: Fontan karrika be-rritzea eta Ganboia-ko karrikak berdin. Urtarrilatik aben-doa arte, bertzalde asko obra eginak izanen dira, hauek ohizkoak dira nola bidegintzan urte ba-kotx 220 000 Euro xahutzen dira.

2011ko urte hau, e kintzatsua izanen da beraz Herriko Etxearentzat.

Hazparne

8

Page 9: Herria 3087

Herriz Herri

Xiberoa

Alkarteen etxe berri bat AtharratzenXiberoan, Basabürüko Alkarteen Etxea eraikiko da 2011n, hola deliberatürik izan da abentü hatsarre hortan egin den Basabürüko Sivomaren biltzarrean. Alkarteen Etxea Atharratzeko kirol gelari lotürik date. Egoitza berriak 160 m2 neürtüko dü eta 200 000 euro kosteko dütü. Orotarat, % 50 edo 60 heineko sos lagüntzak esperantxa dütüe. Obrak dagün bedatsean hasiko dira eta larrazkenean esperantxa düe estrenetzea. Hatsarrean, Zibero Sports eta Atharraztarrak pilota batarzünak egariko düe gela bena beharren araberan kantonamentüko alkarte güzier zabalik date.

Iratiko xedea bide oneanXiberoko Botingoak Iratin düan xedearen aitzinkontüak bozkatü dütü egin düan urteko azken jüntan. Orotara obrek 2 milliu eta 700 mila euro gütienetik kosteko düe. Etxolen arraberritzea 3 partetan eginen da eta ehüneko 30 heineko sos lagüntzak ardietsi dütü lan horientako. Aldiz eraikiko den zentro berriarentako sos lagüntzak handiagoak dira, energia güti egartzeko arauak errespetatüko beidütüalako. Bana beste ehüneko 60 heineko sos lagüntzak ükanen dütü Xiberoko botingoak. Zentro berriaren obrak dagün martxoan hasi behar lükee. Bestalde ürrentzeko, Ligi eta Larraineren artean den Ascaray oihanean, Xiberoko Botingoak 50 hektaretan zühainak lantatüko dütüala 2011n jakinarazi dü.

Erreken lege berriaAbendüaren 6an, Jean Lassalle depütatea Maulen zen Frantziatik horra den lege berri baten berri ekartera. Frantziak erreka güziak zaintü nahi dütü. Erran nahi dü, lege berri hau iragaiten bada, erreker esker sortü nahi di-ren enpresa berriak ezin dirate instalatzen, izan dadin eihera, mikro zentral elektrikoa edo arrain hazleak. Maulera hüillantü ziren haütetsi eta urari esker bizi diren enpresa bürüak, arrenküratürik agertü dira lege honen aitzinean. Azpimarratü nahi izan düe, ekoizle ttipiak izanez, ondoko ürratsa izanen zenez haien enpresen zerratzea üngürümenaren zaintzearen izenean. Lege berri honen aitzinean, geroari bürüz, ezadostarzün eta arrenküra hanitx bo-rogatü dira.

Mauleko gaztelüko lagünak«Mauleko gaztelüko lagünak» alkarteko kideek biltzar nausia egin düe. 2010eko üdako animazioneen bildüma baikorra egin düe, nahiz eta aitortü düen bezala hüts zon-bait eginik izan diren. 2011ko üdan arrapi-katü nahi düe aurten-ko esperientzia, hü-tsak kontütan hartüz.

Lehen ikusgarria üztailako azken astean antolatüko da bena ez haboro orai artino bezala ostegünez, baizik eta ostirale edo neskenegünez. Orotarat, bost ikusgarri eskentüko dütüe. Ber denboran, gaztelüa eta bere üngüra-menaren berpizteko eta edertzeko xedea düe. Azkenean, Herriko Etxeak egin ürratsak eskertzen dütüe, nahiz eta alde hortarik, haboro egiten ahal lüküan, haien araberan.

Xiberotar gazteak erneAzken 40 urteetan Xibe-roko Ikastoletan lanean ari izan diren andereño, aitetamak eta lagün-tzale güziak uhuratürik izan dira, ikasle ohiek eman düen Olaz Ola Ikas ikusgarriarekin, Mauleko Jai-alaiean. Irudi, antzerki, bertsu, kantore eta dantzaren bidez, sortzetik egün

artinoko Xiberoko ikastolaren historia kontatürik izan da, hüillantü den mi-lako bat jenteren aitzinean. Ikasle ohiek nahi izan düe erran, eüskara ez dela Ikastolen eskü baizik, Ikastola bizi behar dela bai, bena karrikan ere eüskara erabili behar dela eta ez bada Ikastolatik iragaiten ere, eüskara biziarazi behar dügüla oroek. Olaz Ola Ikas ikusgarria berriz emanen da dagün barantailaren 27an igantearekin Luhusoko gelan Xalbador ikaste-giaren alde.

Krisa ekonomikoak Xiberoa atzamaitenBeste hanitx eskualdeen gisa, Xiberoak krisa ekonomikoa bizitü dü 2010ean ere. ODACE alkartea, egin den biltzar nausiaz baliatü da egoeraz püntü baten egiteko. Enpresek sufritü düe, langile kanporatzeak izan dira eta langabezia teknikoa baliatürik izan da. Kinka txar hortarik, espartina saila da hobekienik elkitzen dena, aktibitatearen emendio on batekin. Bestalde, salerospena da memento hontan nekezia haboroenik dütüanak, indar handia erakusten badü ere. Hala izanik ere, egoera emeki emeki hobetzen ari da. Lanpostü sortzea berriz abiatzen da eta enpresek xedeak badütüe, agro-alimentaire sailan bereziki. Ez bagira berehala krisa hortarik elkirik, enpresa bürüek merkatüari beren eskentza egokitzeko behar diren indar egin baleze, aurtenko perspektibak aski on izan litazke, erranik izan da Odace alkartearen biltzar nausian.

«Behin bazen Eskiula» CD berriaKantore, ipuin, erran zaharrak ala istoriak, eüskaraz, frantsesez, biarnesez ala portügesez, bildü, lantü eta grabatü dütüe Eskiulako eskola püblikoko ikasleek. Ikasleen etxeetan eta etxenkoen bidez bildürik ahozko ondare kültürala bildü düe eta zonbait aldiz arramoldatü. Mixel Etxekopar errejent-ibilkaria, Pierre Vissler teknikalaria eta Eskiulako haurrer esker, “Behin bazen Eskiula” dizka berria plazaratzen düe. Gizaldien arteko transmizioa berpiztürik eta lagüntürik izan dela azpimarratü deikü Mixel Etxekoparek. Dizkarekin batean, ikasleek apaintürik libürüxka bat ere osatü düe. “Behin bazen Eskiula” dizka berria Eskiulako eskolan edo Mauleko Herri ekoizpen saltegian atzamaiten ahal da.

izturitze

Urtearekin batean idazkariz ere aldatu gira, Bernadette Lissar andereak erretreta hartu baitu 2010 ondarrean 29 urtez kargu hori bete ondoan. 1981ean zuen ordaindu Sussuarreguy herriko idazkaria, parropiako erretor ere zena ordu arte. Urte luze horie-tan herritarrek preziatu dute bere lanarentzat bainan oroz gainetik denen goxoki hartzen bazakie-lakotz. Beskoitze bere sort he-rria salatzen duen euskaran ere mintzatzen zen nahi zuten gu-ziekin. Zenbait urtez Hazparne-tik heldu bazaukun, aspaldixko huntan osoki hemengotua ere dugu Bidegainea etxerat jinik bi-zitzerat familiarekin. Merezi zuen ikustatea egin diote hautetsiek herritar guzien izenean, erretreta luze eta zoriontsu baten agian-tzarekin!Ongi etorri bero bat jadanik la-nari lotua den Christine Housset andere gazteari! Ahetzetik heldu zauku, hau ere zorionez errotik euskalduna. Laket dadila gutar-tean.San Josepe eskolaAbendoaren 16-an, ortzegun aratsaldearekin, San Josepe es-

kolako haurrek momento goxo bat pasatu dute herriko Xahar-Etxean. Bi pailaso jostakin eta abila batzueri esker, ttipi eta haundiek irri egin dute ainitz. Gero, krakada on bat eskainia izan zaiote.Bururatzeko, denak elgarrekin, adinetakoak eta haurrak kantuz arizan dira gogotik eta umore onean. Zer atsegina !Urtats gauaBestetan bezala bazen mugi-mendu gure herrian ere, 180 bat lagun bildu dira, herritar eta kan-poko herriko gelan. Beste zen-baitzuk etxeetan ospatu dute-larik familiako eta adixkideekin. Ainitzentzat haatik beste gauen idurikoa izan delarik.Urte berri onOhidurari jarraikiz, agiantza ho-berenak deneri hasten dugun urtearentzat, bereziki osagarria-ren aldetik.Mus txapelketaGeroxago xeheki aipatuko du-gun hitzordu hau atxik gogoan oraidanik : urtarrilaren 23an, igande aratsaldez, mus lehia-keta Izturitzen Arberoako ikasto-laren alde.

Herriko etxean

Bernadette Lissar lehengo eta oraiko auzapezekin, eta Donamartiriko auzapezarekin

9

Page 10: Herria 3087

Herriz Herri

donaixtiDoluHerriko xaharrena zen Kattalin Bidegarai Mangategikoa. 94 garren urtean utzi gaitu.Familiaren doluminari juntatzen gira.

HoztaDoluMarie Therese Etcheverry, « Servante de Marie » Arketxeko serora zendu da 73 urtetan. Jainkoak berarekin har dezala.

EguberriEgun hori da familien elgarre-taratzea ekartzen duen urteko bestaburu goxoena.Elizkizunak iragan dire usaiako kartsutasunarekin. Jesus Hau-rraren sortzearen orhoitzapena handizki ohoratua izan da.Gauerdiko mezan jende alde ederra aurkitu da. Eliza gaina eta behera osoki beteak ziren. Parropiako korala ginuelarik goraltxa tzaile, eskutan gintuen ostoen bidez lagunduak ginen Eguberriko kantika airos eta ederretan parte nasaiki hartze-ko. Bertzalde gure musikariak gaitzeko fleitean ziren. Organo handiak, eletrikazko organo tti-piak eta tronpetariak xoragarriko alaitasuna eman diote zeremo-niari.Mezaren ondotik parropiak de-nak gonbidatu gaitu elizaren aldean egina zen oihalezko ge-rizarat xokoleta beroaren har-tzerat. Denek gogotik obeditu dugu. Deneri atsegin egin duen jestu horrentzat eskerrik beroe-nak zor ditugu jaun erretora eta bere laguntzaile guzieri.Eguberri eguneko meza nagu-sian katiximako haurrek ekarri dute animazio guzia. Hor ere buraso eta bertze, jende alde

ederra aurkitu da.Goresmenak haur horien mol-datzaileeri eta mugimenduen erakusten arizan diren guzieri.Eguberriko opariakAitzineko urtetan bezala Egube-rrikari zonbeit goxokirekin opa-riak eskainiak izan dire.Behin parropiatik, etxe xokoan geldituak diren jende adineko ezindueri.Bai eta ere Herriko Etxetik, 85 urtetarat helduak diren 103 he-rritarreri.Erran gabe doa opari horien karreatzaileak irri goxo batekin errezebituak izan direla.

UrtatsakUrte Berria jin zauku. Karia hor-tarat nere desira hoberenak es-kaintzen ditut. Lehenik kazeta hunen moldatzaile diren buru-zagi eta langile suhar guzieri. Bai eta kazeta hunen irakurle eta herritar guzieri. Beraz Jin-koak daukula deneri urte on eta osagarri on. Bertzalde gaur ba-ditugu asko eta asko ezagun eta adixkidetan eritasunarekin jo-siak. Horietaz orhoituz eskatzen dut Jaungoikoari grazia horien pairamenen eztitzeko eta goxa-tzeko ahal bezain bat eta osa-garria berriz kausi dezaten.

senpere

«Aire Ona » - Duela zonbeit egun « Aire Ona » batasuneko multxo pollita elgarretaratu da Heletan, Agerraldi ostatu onean. Apairu bero baten ondotik bai-tzen ixtorio, kantu eta beste. Milesker handi bat hor kausitu diren guzieri, baziren lehen al-dikotz jiten zirenak, deituak oraindik gazteak. Ahantzi gabe jin ahal ez diren guziak. Eske-rrak merezi dituzte Marie Jeanne Duhalde lehendakariaren ingu-ruan guziek. Berriz arte !

Dolu – Pena handia izan du Eiheraberriko familiak. Pierre Ihurburuk, hor sortua, sei hau-rridetarik (lau neska, bi mutiko) baitzen, 68 urte, Aiherran egina zuen bizi tokia, duela 16 urte alargundua, bi seme Lurde al-dean bizi direnak uzten dituela. Presuna segur langilea eta la-

gun jostakina baitzen Pierre, denen adixkidea, Aljerian ibili soldadoetarik segur ainitz iku-siz. Lagun multxoak egin dio on-dar errespetuzko agurra, jende alde ederraren inguruan. Ondar egunak arras nekeak jasan ditu eritegian, orai Pierre lagun onak betiereko pausu ta bakea izan ditzala. Dolumin bizienak fami-liako guzieri ditugu desiratzen.

Sortze – Urte undarrean izan ditugu bi sortze. Etxegaraian Lagourgue-Arguindeguy familia gazteak izan du lehen haurra, Jokin seme azkar bat. Aguerre-Salles familia aldiz aberastatu da hirugarren haurraz, izan bai-tute Maitena. Idoita ta Iñaki anai arrebak segur kontent dira. Zo-rionak bi sortueri eta goresmen beroenak bi familia uroseri.

A.A.

donoztiri

HeletaUrte berri on herritar guzieri bai eta ere irakurle eta kaseta egileeri. Pentsamendu berezi bat xahar eta erieri, Jainkoak eman diezazuela zorion eta osa-garri.

Dolu – Bere azken egoitzarat se-gitua izan da Jeannot Idiart Axo-ritokua, 79 urtetan. Gazterik la-nera joan zen Baionara eta han ereman du bizia, bere sortherria sekulan ahantzi gabe, usu gutar-tean baitzen. Bere azken egoitza ere nahi izan du etxekoen artean

izan zadin. Gure doluminak ilo-ba eta iloba ttipieri.

Herriko Etxetik jina da deia helduden igandean eskaintzen duela oparia adin ederreko hel-duer Agerreko ostatuan. Izenak eman 05.59.37.61.65.

Mezak – Ibiakoitz aratsean 7 orenetan Heletan, igandean 9ak eterditan Iholdin, 10ak eterditan Armendaritzen.

Herritarra

aiherraMus xapelketa Attatean, urtarrilaren 22an hastenAurtengo Mus xapelketa, laster hastera doa. Orroit izenak urta-rrilaren 15eko eman behar dire-la, eta larunbat arratsetan, urta-rrilaren 22tik goiti mus haitadak Attatea ostatuan eginen direla. Izenen emaiteko, deitu Attateira 05 59 29 64 23ra, edo Jaki Bis-cay (05 59 29 43 63) edo Pette Ospital (06 71 41 82 75), ez baita oraino berantegi. Bestalde, nola joan den urteko Frantziako xapeldunak bai eta Munduko xapeldun ordeak Men-diondo aihertar anaiak ziren, ez da dudarik aurtengo xapelketak ere Aiherran arrakasta izanen duela. Parioa libro !

« Goiti Aire »koen biltzar nagusiaren ondotik«Goiti Aire» 3.adinekoen elkar-teak, bere urteko biltzar nagu-sia egin du abendoaren 20an, Denen Etxeko gela ttipian. Oro-tarat 55 bat lagun ziren.Hoin nonbre haundian etorri ki-deer, bai eta J- Paul Basterretche jaun auzapezari eta Mayie Lepa-roux departamenduko 3.adine-koen elkarteko lehendakari or-deari ongi etorri egin ondoan, batasun huntako Jean-Pierre Sainte Marie lehendakariak urte-ko harat hunaten berri eman du. Bulegoko 3 kide baitziren arra-berritzeko, 3ak berriz hautatuak izan dira, hauiek dira Domingo Etcheverry, Jamatit Sabaloue eta Mayi Larre. Mayi Minjou diru-zainak urteko konduen berri eman ondoan, lehendakariak

elkarte guziaren izenean 2 biko-te nahi izan ditu goretsi, aurten beren urrezko ezteiak ospatu baitituzte : hauiek dira Jean eta Marie Jeanne St Martin Ganda-ramendikoak, eta Jean eta Lina Tapia Harambiletakoak.Gero, denak joan dira Auxotea ostatura, han mahain on baten ingurian segitu dutelarik eguna, ixtorioak kondatuz ta kantu zon-beit xaramelatuz, hots omore onean. GOITI AIRE elkarte huntan oraino sartiak ez diren 3.adine-koer, horgo arduradunek dei bat bihurtzen diete, orroitaraziz oraino sartzen ahal direla eta ongi etorri izanen dutela.Urte Berri On, osagarri on batekin !Irakurle guzier, herritarrer ala urrunetik Herria astekari hunen bidez hemengo berriak segitzen dituztener, berriketarier eta aste-kari huntako langiler, desiratzen diegu urte berri on, eta ahalaz zoriontsua.Penetan diren familier, eritasu-nak, presondegiak ala heriotzak jo dituen familier, kuraia on eta atxik dezatela esperantza !

«Sakratua» ikusgarria, apirila-ren 2anHazparneko elizan berrikitan SAKRATUA ikusgarrian parte hartu dutenek ez dute laudorio-rik baizik egin emanaldi huntaz. Hutsegin dutenak, orroit ditela apirilaren 2an, Aiherrako elizan ikusten ahalko dutela. Berantxa-go aipatuko dugu.

ahatsaGaxuxaren ehun urteak

1Xorittoak, ttirri-ttirriAmatxiren leihopeanNegumina ahantzirikZer berri on zerabilanHaritzak ziren buluziakEta elurra kanpoan Bainan argia zen bizirikGu guzien bihotzean

2Argi hori zer ote zenJakin nahiz kuriosaBasaizteira da hurbiltzenHantxet ikasteko ontsaGaxuxa zutela loriosEta zinezko urosaEhun urte bete-beterikEta oraino airosa

3Xorittoak beti kantuzAltzietan segitzen duXahar eta gaztek ereDutela merezimenduBainan gaurkoa zer litakeAtzoko hura ez baluAmatxi, zuri esker onez Kanta kantari gaude gu

4Egungoak geroariBegi xabalez gaude soNahiz eta biharkoaNola izan baitzen atzoBainan hau ere ari zaiguBeti berritzen biharkoHi bai ber hadi, gazteaBeti argi eta zintzo.

5Guk ez ahantz, erakaspenGaxuxak erakutsiaHigatu ere ez dutenEtxea ta familiaBeti ama fededun batenUrratsetan ibiliaBai-ta alaitasunez daukanMendetto baten bizia.

E.L.

Ahatsa­Alzieta BasaisteianGaxuxa Ehuletxek pixkor pixkorrik ospatu ditu familian bere ehun urteak Zorionak !

10

Page 11: Herria 3087

Herriz Herri

Damatit gure anaiari

Tanpez joan hintzan ixil ixila Geroztik nork daki nun habila Gu ainitz gabiltzak hire bila Ez baitugu onhartu ezkila

Baionako zelai hegi hartan Zelai haundiko deia duk ukan Ez hintzan holako xedetan Brauki lotua asko obretan

Hire beha dagon familia Ez dukek nihundik ahantzia Goxazak bakotxaren zauria Eskas minaz baitago bizia

Laket zian hirekin kantia Ttipitia zaukuk gutizia Igor ezaguk fede tirria Hor baitugu delako tenoria

Munduak galdua dik ardatza Baiaren ordez zoin usu eza Bihotzetan sar dadila iraultza Dei hau gure Aitak har baleza

So nagok usu zeru zolari Hire soa ustez han nabari Goraintziak aita eta amari Zaudezte prest gure aldiari

Léon Haiçaguerre

Damatit Haiçaguerre

azkaine

EHUN URTE !Azkainen aski ezaguna dugu Albertine Elissalde. Ikuztegian (blanchisserie) eramana du bere laneko denbora guzia, berrogei eta gehiago urtez.Senpere Ibarrunen sortua 1910-12-29an, Xabat Handienekoarekin ezkondu zen eta hemen finkatu ziren. « Oihan-ondoan » hazi zituzten 7 haur, (gaur bi zenduak eta senarra 1970ean galdua). Gaur egun kondatzen ditu 17 biloba (edo ilobaso), 3garren belaunaldian 34 haur, eta 4garrenean oraino bertze 6.Badu 5 urte Denise, Arbonan duen alabak hartu zuela berekin. Hor egin zaio 100garren urtebetetze kari gaitzeko ospakizuna, bi herrietako kargudunek ere parte hartzen zutela familiako bozkarioan.Harrigarri da zoin bizkor dabilan anderea, gorputza lerden, begia dirdiratsu, burua argi. Huna, karia hortarat gonbidatua zen Ferminek bertsu batean artetik zer kantatu dion :Emaitza ederrarekin ere nork geldi denbora ?Ehun urterekin egun, normal zaitzaten ohoraAlbertine zure kontagailua berriz pasa da zeroraSegi aitzina kuraiarekin ta atxik burua gora ! FM

bidarraiHeriotze – Hiru he-riotzek ilundu dute Eguberri garaia gure herrian. Eguberri bezperan, Pagon-doko Justin Mousti-rats da bere azken egoitzara segitua izan gure herriko elizan. Parisen bizi zen. 69 urte zituen. Eguberri bihara-munean, igandez, Eugenie Elissetche Barberaenekoaren ehorzte elizkizunak dira iragan. Herriko presuna xaharrena ginuen Nini Bar-bera. 95 urte zauz-kan. Pertsonai bat, segur, apezak pre-dikuan orroitarazi duen bezala. Eta astelehenean, Albert Barnetche Xuhu-rranekoari zaio az-ken agurra egin. 81 urte zituen. Azken urteak nahiko dor-peak iragan ditu.Hiru hil horien fami-lieri eta hurbilekoe-ri dolumin bizienak eskaintzen ditugu.

Ixtripu larri – De-nek amesten dugu urte zaharra ahal bezain untsa bu-ruratzea eta berria ahal bezain alege-raki hastea. Bainan

zoritxarra hor baita batzutan barrandan, uste ez den lekuan ! Gazte lagun an-dana bat alegeraki bildua zen Urtats gauean Kuxinbor-dako Frantxua Lan-dart eta Marie Pierre Uhartek antolatua duten egoitzan, Malienean, Ganarri auzoaldean, etxeko alabaren inguruan. Gauaz haatik, autoz handik abiatzean, ustegabetarik erre-karatu da autoa, itzu-lika, barnean zaukan gidaria han berean gorputz gelditzen zela, etxekoen iloba bat, Sophie Barber-teguy, 26 urte, Mia-rritzekoa. Ondoan

zituen bi neska la-gunak, tartean San-dra etxeko alaba, zauriturik altxatuak izan dira Baionako ospitalera. Entzun dugunaz, larritasu-nik gabe haatik.

Urte berri on – Berri txar horiek guzien ondotik, ez da errex batzu ta bertzeeri agiantza hoberenen desiratzea. Ez di-tugu alta ilundurak utzi behar gure es-perantzak itotzera. Beraz, gure herriko eta urrunagoko irakurle guzieri bi-hotz bihotzetik urte berri on, osagarri on baten menturarekin.

Urte berri hau izan dadila gutarik bakotxarentzat gure herriko bazterrak bezain eder

SortzePlazerrekin jakiten dugu gure bi herritar alaba amatu zauzkigula urte undar hortan. Lehenik Ne-geluako Jenofa Oillarburu eta bere bizi laguna den Arnaud Elissalde-k ongi etorri egin diote Elorri ttipiari ; hauek Donibane Garazin dute beren egoitza.Gero Goihenetxeko Mireille

Teillagorry eta hunen bizi lagu-na den Ludovic Fauconnier ere zorionean daude Maina deitu duten sortu berriarekin. Familia hunek Urruñan dauka bere bizi-tokia.Beraz goresmenak gure partetik burhaso gazte horier eta Elorri ta Mainak izan dezatela beren bizia osagarri onekoa eta urosa.

Jutsi

baigorriHeriotzeUrte xaharreko azken egunetan, bi herritarrek utzi dute mundu hau, biak ere uste gabean joan zauzkigunak. Eguberri aitzineko or tzegunean, Zapateroneko Fir-min Cuburu segitu dugu bere azken egoitzara. Denbora batez segeria atxikirik, ondotik, tornu-lari, lauza garraioan bururatu zuen bere lan denbora. Ainitz lanetan esku antze haundikoa zen, zerbitzu egilea, parropiako koralean ere kantari eta lagunar-tean biziki gizon goxoa. Bi seme alaben aita, azken egunetan oraino, erne zabilan eta pausa-tu da 81 urte zituelarik. Estimu haunditan zaukan jendeak eta nonbre haundian parte hartu du ehorzketan. Elizkizuna burura-tzean, Maite bere alabak ekarri dio lekukotasun hunkigarria. Hiru egun berantago Dominique Curutchague dugu lagundu

azken pausa lekura. Iparra-gerren eraikia zuen etxean bizi zen bere emazte eta amarekin. Lehenik Oronozian laborantzan, gero bidezaingoan arizana zen. Gizon ixila eta diskreta, bere ha-malau urteko seme bakarraren galtzeko zorigaitza jasana zuen, 73 urtetan zendu da. Ehorzketa egunean, jendalde ederra etorri da familiaren sustenguz. Hemendik berritzen ditugu do-luzko agurrak penetan gelditzen diren bi familieri.

Xaharra joan, berria jin. Joan zaukun urte xaharrari egin lehen behakoan, herrian izan ditugu 12 sortze, 5 ezkontza eta 28 he-riotze. Hasi dugun berri hau, la-gun bakoitzarentzat izan dadila zoriontsu, izan dezagula anaita-sun eta tolerantzian iragaiteko grazia.

donamartiri

Albertine Elissalde 100 urteko herritarra ohoratua

11

Page 12: Herria 3087

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 54 E Laguntzaile saria 64 E Europan 65 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 99 E edo 129 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 99 EAfrikan : 87 E Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

SCP BOULOUS & CHEVALLIER15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNETél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29

« AXIOME SOLUTION »Société à responsabilité limitée

au capital de 15.000 eurosSiège social : 2 rue du Moulin

64100 BAYONNERCS BAYONNE 521 189 985

Aux termes d’une décision de l’Assemblée Générale Extraordinaire en date du 10 Décembre 2010 et à compter de cette date, il a été décidé de transférer le siège social de BAYONNE (64100) – 2 rue du Moulin, à BIDART (64210) – Techno-pole Izarbel – ESTIA 2, et de modifier en conséquence l’article 4 des statuts.

Pour avisLa gérance

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats

15 rue Raoul Perpère 64100 BAYONNE

Tél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29

LABAT ET ASSOCIÉSSociété d’exercice libéral à responsabilité limitée de

géomètres-expertsau capital de 10.500 euros

Siège social : 6 Rue Georges Hérelle

64100 BAYONNERCS BAYONNE 477 892 509

Aux termes d’une délibération en date du 17 Décembre 2010, les associés de la société LABAT ET ASSOCIÉS ont décidé, à compter de cette date, la transformation de la société d’exer-cice libéral à responsabilité limitée en Société à Responsabilité Limitée.

La dénomination de la Société, son objet, son siège, son capital, sa durée et les dates d’ouverture et de clôture de son exercice social demeurant inchangées.

Le dépôt légal sera fait au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

Pour avis

BATERAEztabaida biltzarra

BATERAko talde dinamiza-tzaileak antolatazen du urta-rrilaren 8an, larunbatarekin Hazparneko Elgar zentroan, goizeko 9:30tan informazio ez-tabaida bilkura, orori idekia.

Alde batetik azken hilabetetako kontaktuen bilana eta egoera-ren azterketa eginen da. Bes-

talde gaur egun ezagupen ins-tituzionalaren eztabaida argitu nahian, Lurralde Elkargo bat zer eta nola izan daitekeen definitu eta plazaratu behar da. Hots Ipar Euskal Herriarentzat behin behineko Lurralde elkargo ba-ten proiektua (Korsikako adibi-dean oinarritua) sakonduko da.

Avis est donné de la constitution de la société par actions simplifiée

«Sud COM DEVELOPPEMENT».Capital : 2.000 Euros,

correspondant à des apports en numéraire libérés en totalité.

Siège social : BARDOS (6520) - Route d’Orègue - 8, lotissement Herri Bixtan

Durée : 99 ans à compter de son immatriculation au RCS de BAYONNE

Objet : la conception, le placement et la commercialisation de spots publi-citaires, notamment sur des écrans de caisse situés chez les marchands de journaux auprès de divers annon-ceurs ; la vente de produits taxables types goodies ou accessoires divers (briquets, bracelets, autocollants, produits page, etc.) auprès de tous réseaux de points de vente

Admission aux assemblées et droit de vote : tout associé a le droit de participer aux décisions collectives quel que soit le nombre d’actions qu’il possède. Le droit de vote attaché aux actions est proportionnel à la quo-tité du capital qu’elles représentent. Chaque action donne droit à une voix au moins.

A été désigné en qualité de Prési­dent : Monsieur François TOURATON, demeurant à BARDOS (64250) - Route d’Orègue - 8, lotissement Herri Bixtan.

Pour avisLe président

SARL LAMARQUE CONSEILCapital : 7622,45 Euros,

Siège social : BIARRITZEspace Saint-Martin

7 Allée des FleursRCS de BAYONNE 399 420 330

Aux termes d’une Assemblée Générale en date du 2 décembre 2010 enregistrée à S.I.E. DE BAYONNE POLE ENREGIS-TREMENT, le 20 décembre 2010, Borde-reau n°2010/1576, les associés ont dé-cidé d’augmenter le capital social d’une somme de 42 377,55 Euros pour le porter ainsi à 50 000 Euros, par voie d’incorpora-tion de la somme de 42 377,55 Euros par compensation avec des créances liquides et exigibles sur la société.

Les 500 parts existantes ont vu leur valeur passer de 15,24 Euros à 100 Eu-ros, à compter du jour de l’assemblée.

Les formalités modificatives sont effectuées au Greffe du Tribunal de Com-merce de BAYONNE.

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercialBayonne (64100)

ARCOM Maison «ILARGI-XURI»,

2, lotissement Landa Lulua (64310) ST PÉE SUR NIVELLE 418 434 569 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération en date du 03/12/2010, l’assemblée générale des associés a décidé :

1. Qu’il n’y avait pas lieu à dissolution de la société, statuant en application de l’article L. 223-42 du code de commerce ;

2. De réduire le capital d’une somme de 43 360 E pour le porter de 53 360 E à 10 000 E ;

3. De transférer le siège social du 62, avenue de Bayonne - (64600) ANGLET à Maison «ILARGI-XURI», 2, lotissement Landa Lulua - (64310) ST PÉE SUR NIVELLE ;

4. De modifier la rédaction de l’objet social qui devient : la représentation com-merciale en France et outre-mer, les activi-tés de distributeur et d’agent commercial, la vente, l’achat en gros, demi-gros et dé-tail de voitures automobiles, vélos, motos, cyclomoteurs neufs, occasions, réparation mécanique, vente de lubrifiant, essence, équipement général et pièces détachées.Les statuts ont été modifiés en consé-quence.Publication : RCS de Bayonne.

La gérance

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNE Tél : 05 59 25 71 00 - Fax : 05 59 59 79 62

21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tél : 05 59 37 38 94 - Fax : 05 59 37 27 19E-mail : [email protected]

BI HERRI Groupement Agricole d’Exploitation en

Commun Au Capital de 58.300,00 E

Siège social : Argaia64220 ARNEGUY

RCS BAYONNE D 444.947.295

Par suite des délibérations de l’Assemblée Générale Extraordinaire des Associés en date du 30 Juin 2010, il a été décidé :

- de prendre acte de la démission de Madame Marie-Claire CAMINO, née BOLOQUY de ses fonctions de co-gérante au 30 Juin 2010 pour faire valoir ses droits à la retraite à compter du 1er Juillet 2010 et son retrait du GAEC à pareille date,

- d’agréer à pareille date Monsieur Estebe OURET demeurant à AINCILLE (64220) «Etxeberrigaraia» en qualité de nouvel associé du groupement,

- de nommer à compter du 1er Juillet 2010 Monsieur Estebe OURET demeurant à AINCILLE (64220) «Etxeberrigaraia» en qualité de co-gérant en remplacement de Madame Marie-Claire CAMINO, née BOLOQUY, démissionnaire,

- de transférer à compter du 1er Juillet 2010 le siège social d’ARNEGUY (64220) Argaia à AINCILLE (64220) «Etxeberriga-raia»

- De modifier l’article 2 des statutsLe dépôt légal sera effectué au Greffe

du Tribunal de Commerce de Bayonne.Pour avis

La gérance

LEGI CONSEILS SUD OUESTD. CASSAGNAU, J.ARMAGNACQ,

L. BENOÎT 3 Boulevard du Collège

40100 DAX

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution de la Société à Responsabilité Limitée à As-socié Unique «AMEZTIA» au capital de 10 000 Euros, ayant son siège social à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY (64430) 248 Germieta et pour :

• Objet : achat et revente de bouteilles de vins (négociant), achat de raisins puis transformation et vente, achat et vente de tout produit alimentaire, toute prestation de conseils liée à l’activité

• Durée : 50 années à compter de son immatriculation au R.C.S.

• Gérant : Monsieur Jean COSTERA demeurant à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY (64), 248 Germieta.

La société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE.

La Gérance

GURPILSociété à responsabilité limitée

au capital de 7500 eurosSiège social : Centre Bidassoa

64700 HENDAYE480 893 478 RCS Bayonne

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 22 décembre 2010, il résulte que :

Par décision du 22 décembre 2010, l’associé unique a décidé la dissolution anticipée de la Société à compter du 22 décembre 2010 et sa mise en liquidation.

A été nommé Liquidateur Monsieur Jean-Louis ALCELAY, demeurant rue Pellot, 64700 HENDAYE, avec les pouvoirs les plus étendus pour réaliser les opéra-tions de liquidation et parvenir à la clôture de celle-ci.

Le siège de la liquidation est fixé 1 rue Pellot, 64700 HENDAYE, adresse à laquelle toute correspondance devra être envoyée, et, actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.

Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.

Mention sera faite au RCS : Bayonne.Pour avis

AbisuV.A.E.M.R. elkarteak (Association de Valorisation du secteur de l’Agricul-ture, de l’Elevage et du Milieu Rural) proposatzen du bizi-herio aseguran-tzen elgarretaratze bat egitea prezio on batean nunbrean egiteko, kaba-lendako berdin. Galdeak helaraz el-karteen etxera edo Garaziko Herriko Etxerat lehenbailehen.

12

Page 13: Herria 3087

telebixta leihotik

asteburukO HitzOrduak

Bahituak : Urte oso bat iragan da abenduaren 29-an frantses bi kasetarientzat eta beren Afganistar lagunentzat. Aipatuak eta gogoratuak izanak dira egun hartan dudarik gabe haundizki, bai Parisen eta bai bertze hiri batzutan.Egunero aipatuak dira irrati telebixtetan, frantses irrati-telebixtetan, naski. Zer-tako horiek ? Aise da konprenitzea : hain zuzen kasetariak direlakotz lehenik, frantsesak direlakotz gero. Denboraldi bat iraun du horrek.Ez dakit zer gertatu den, bainan badu orain hilabete pare bat edo beharbada hiru hilabete aipatzen dituztela bertze sei bahitu. Zertako ote ? Frantsesak dire-lakotz eta ohartu baitira komunikabide guzietan, edo ohartarazi diete ez zirela bakarrik kasetariak bahituak zirenak bainan bai bertze frantses batzu.Guk, «Herria» astekari honetan astero aipatu ditugu bahituak, bainan ez bakarrik kasetariak, ez bakarrik frantsesak. Gu, euskaldunak, ez gara lausoak, ez dugu bista laburra, bixta zabalekoak gara eta aipatzen, gogorazten aldi berean mun-duan gaindi diren bahituak nahiz ez ditugun ezagutzen, bainan baitakigu bahi-tuak direla. 2011. urteak eman dietela denei espero duten askatasuna.

***Baikor/Ezkor ? Joan den astean C’ dans l’air emankizunean ikertzen zuten no-lakoak ziren frantsesak, gehienetan kexu eta beti prest zerbaiten edo norbaiten kontra jokatzeko.Aho batez erran duten bezala ez da geroa biziki argia jende ainitzentzat, bere-ziki gosez hil-zorian direnentzat, aterberik gabe direnentzat, ikusiz ere gero eta pobreago bizi direla batzu eta gero eta aberatsago bertze batzu.Halere uste dut behar dela hobetsi baikortasuna, basoa erdi betea eta ez erdi hutsa, baikortasuna esperantzaren haurra izanki etorkizunari buruz hobeki, kar-tsuagoki joka daitekelakotz. Gogoan daukat beti Etxepare olerkariak 1545-ean «Sautrela» olerki edo kantuan bota zuen oihua : «Euskaldun den gizon orok altxa beza burua». Bai euskaldun guziek gizon ala emazteek altxa bezate burua geroa gurea izan dadien.

***Errugbia: Joan den astean bi aldiz jokatu dira Top 14-eko partidak. Astezke-nean Baionak irabazi du Toulon-en kontra (20 eta 9), Miarritze joan da Montpel-lier-era eta han galdu (22 eta 16).Igandean, egun trixtea bi taldeentzat, biek kanpoan jokatzen zutela : Agen-en Baionak galdu (21 eta 3), Toulon-en Miarritzek ere (38 eta 26).

J.H.

euskal irratiak 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

URTE BERRI ON !!Entzule eta laguntzaile guzieri ! Urtarrilaren 7a : Ostiralea17.00 : Kantaire UNE taldea zuzenean .19.00 : Aitzur eta Jorra. 20.00 : Presoen oihartzuna.

Urtarrilaren 8a : Larunbata11.00 : Airesta, Burundin den Jakes Lafitte-rekin solasaldia.12.00 : Berriak.12.05 : Xapin. 14.30: ERRUGBIA Biarritze/Agen eta Baiona/Castres

Urtarrilaren 9a : Igandea 09.15 : Gure bazterrak Bidartetik 8garren eta azken aldikotz.10.30 : Meza. 12.15 : Gure arbasoak, xerri hiltzeaz Bidarraiko Maji Etcheverry.15.00 : Errugbia Nafarroa /Peyrorade 18.00 : Kirolak

Urtarrilaren 10a : Astelehena16.00 : Zuria beltzez Halabedi irratiak eskainia.19.00 : Hegoaldeko ostatua 20.00 : Frantses mintzaldia

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEAK XERKATZEN DU

Euskararen sustapenerako Hiriaren politika sortu eta obratzeko misio kar-guduna

Zure eginkizunak :Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorrare-kin loturan, euskara sustatzeko Hiria-ren hizkuntz politika obratuko duzu, besteak beste euskararen erabilpena garatuz Hiriaren komunikazio idaz-kietan, euskaraz egiten den seinale-tzan, herriko etxeko langileak euskara ikasten lagunduz, euskalgintzako elkarteak sustengatuz, Euskararen Erakunde Publikoak zehaztu hizkuntz proiektuari jarraipena emanez.

Zure perfilea :Baxoa + 3 urte eta euskara perfektuki jakitea (EGA diploma edo heinekoa), bulegotiko eta Interneteko logiziale-kin ongi konpontzen zara, idazteko gaitasunak, harremanaren zentzua, iniziatibak hartzeko jitea, esperientzia esanguratsua arlo horretan.

Milesker zure hautagaitza (motibazio gutuna + CV euskaraz eta frantsese-raz + zure diplomen kopia) 2011ko otsailaren 1a baino lehen ondoko helbidera igortzea : Biarritzeko Auza-pez Jauna – Giza Baliabide Zuzen-daritza – 12 Edouard VII etorbidea 64202 Biarritze Cedex.

UN CHARGE DE MISSION POUR LA CONCEPTIONET LA MISE EN ŒUVRE

DE LA POLITIQUEDE LA VILLE POUR

LA PROMOTIONDE LA LANGUE BASQUE

Vos missions :Rattaché(e) à la Direction Générale des Services, vous mettrez en œuvre la politique linguistique de la Ville pour la promotion de la langue basque, notamment les actions destinées à intensifier l’usage du basque dans les documents de communication de la Ville, densifier la signalétique intégrant la langue basque, favoriser la formation du personnel municipal en langue basque, soutenir le monde associatif dédié à la langue et à la culture basque, relayer le projet linguistique défini par l’Office Public de la langue basque.Votre profil : Vous possédez un bac + 3 et une parfaite maîtrise de la langue basque (diplôme EGA ou niveau), vous avez une bonne pratique des logiciels de bureautique et d’Internet, des capacités rédactionnelles, le sens du contact, l’esprit d’initiative, une expérience significative dans ce domaine.

Merci d’adresser votre candidature (lettre de motivation + CV en basque et en fran-çais + copies de vos diplômes) avant le 1er février 2011 à Monsieur le Maire de Biarritz – Direction des Ressources Humaines – 12 avenue Edouard VII 64202 BIARRITZ CEDEX

LA VILLE DE BIARRITZ

Recrute

Bere lana :- Herri elkargoaren hizkuntza po-

litikaren obratzean parte hartu (ekin-tzen egitaraua, partaidetzak, gidaritza batzordea) ;

- Kide diren herriak lagundu eus-kararen erabilpena sustatzeko (lagun-tza teknikoa, itzulpenak, formakuntza plana) ;

- Euskararen sustapena helburu duten ekintza batzuen antolaketa, prestaketa eta jarraipena segurtatu ;

- Itzulpenak egin.

Eskakizunak :- euskara menperatzea idatziz eta

ahozkoan (EGA maila ahalaz) ;- esperientzia hizkuntza politikan

eta proiektu bideratzean ;- harremanetarako gaitasuna eta

talde lanerako izpiritua ;- autonomia, seriostasuna, inizia-

tibarako izpiritua eta proposameneko gaitasuna ;

- gaitasunak animazio eta komuni-kazio alorretan ;

- idazteko eta ahozko adierazpe-nerako gaitasunak, sintesirako trebe-tasuna ;

Postuaren deskribapena :- 2 urteko epe mugatuko kontra-

tua, zuzenbide publikoko kontratupe-ko estatutuarekin ;

- Asteroko lan denbora : 17:30 oren ;

- Denbora oso batera pasatzeko ahala

- Postua 2011ko martxoaren 1.ean hastekoa da.Hautagaitzarako baldintzak :

- Hautagaitza txostena, euskaraz eta frantsesez idatzirik helarazi be-harko da, motibapen gutuna eta C.V. zehatz batekin, ondoko helbidera :

Errobi Herri Elkargoko LehendakariaZerbitzugunea

41 PK64 250 Kanbo

2011ko urtarrilaren 20a aitzin.- Beste edozein argitasunarentzat

Errobi Herri elkargoarekin harremane-tan sar :

05.59.93.50.72.edo [email protected]

Euskara Teknikari bat denbora erdiz kontratatzea

Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) partaidetzan, Errobi Herri Elkargoak euskara teknikari bat xerkatzen du denbora erdiz

Ortziralean -Hendaian, Mendi Zolan kultur-gunean (20.30) « Le vieux qui lisait des romans d’amour » an-tzerkia, Burloco taldeak emanik-Miarritzen, Koliseoan (21.00) Fabien Duclerc gitarristaren kontzertua-Pausun, Xaia ostatuan, Root System taldearen kontzertua

larunbatean-Hazparnen, Elgar zentroan (9.30) Batera-ren eztabaida bil-tzarra- Bidarten, Herriko Etxeko pla-zan (11.00) Bidarten kantuz-Ahetzen, dantza gelan (14.00) fandango ikastaldia Agnès Pe-rezekin-Miarritzen, Koliseoan (20.30)

Hedgehogs taldea eta Lucas Wantz musikariaren kontzertuak

iGandean- Bidarten, Herriko Etxeko pla-zan (11.30) Mutxikoak-Pausun, Xaia ostatuan (12.00) bazkaria Mixu gogoan-Bordeleko Euskal Etxean (12.00) Olentzero eguna-Baionako Antzokian (17.00) Urteberriko kontzertua, Euskal Kostaldeko Orkestrak eskainirik.

asteburuan-Baionan, Luna Negran, ortzi-ralean eta larunbatean (20.30) Pères Peinards laukotearen jazz kontzertua

13

Page 14: Herria 3087

Han eta HeMen

Olerkia urratsez urrats

Olerki galdera Aurten ere, «Hatsaren Poe-sia» olerki bilduma 13garren aldi batez bidean eman nahi ginuke. Aldi oroz bezala itxa-ropen haundi batekin pen-tsatzen dugu oraikoan ere olerkari askoren partehar-tzeak ez digula huts egingo. Badakigu munduan gaindiko poesiari ez litaikela mugarik eman behar, baina materialki ezin bestean, olerkien bidal-tzeko epe bat finkatu dugu, hau da urtarrilaren 31. Aipa ere zuen inguruan.N.B : Zuen aurpegiaren ar-gazki berri bat behar ginuke, bai eta ere, jakin noiz eta nun sortua zareten.

Olerkarien eguna

Proposatzen dugu urte gu-ziez, “Hatsaren poesia egu-naren” bezperan, “Olerka-rien egun” bat egituratzea. Aurten, apirilaren 2an. Egun hortan, Euskal Herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo oler-kizale norberak aukeratuko luke gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enpa-rantza bat, hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen olerki edo testu poe-tiko zonbaiten aurkezteko (eta hori, nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz edo abar…).Lotura bat eginen ginuke denen artean, internetez eta prentsabidez, partehartzale norberak nun eta zer ordutan eginen luken bere aurkez-pena, martxoaren 20eko, elkarteari jakinarazi baleza. 2011n, “Hatsaren Poesia eguna” iraganen da apiri-

laren 3an Senpere Larral-dean eta beraz, «Olerkarien eguna», norberak aukeratu tokian, bezperan, apirilaren 2an.

“Sorkuntza biluzia” (sail berri baten itxaropena)

Hatsa elkartearen babes-pean, Senpere Larraldean, beste ekintza poetiko bat egituratuko da datorren uz-tailean. Hor, hilabete osoan, “Bizia eskuetan” lemarekin, Agurtzane Andueza, Zu-garramurdiko “Sorginalde” deitu tailerreko arduradun olerkari eta artista izanen da gure protagonista, pintura, zizeldura, argazkigintza oina-rritzat hartuz, etorriko diren ikusleen ideia eta parte har-tzearen laguntzarekin, Agur-tzanek lekuaren gainean eta momentuan momentuko as-makizunen bitartez sorturiko obrak ditu hor aurkeztuko.

Poesia tailer batzuen ideia ????

Nahi ginuke, «Hatsaren poe-sia» liburuan parte hartzen duten idazleekin, poesia tai-ler batzu bultzatu. Tailerrak dohainik egin beharko litezke eta parte hartzaleek ez lu-kete ezer ordaindu beharko. Helburu nagusia litaike, tailer horietarik jalgitako olerkiak “Hatsaren Poesia“ urteko bil-duman ezartzea. Beste behin batez, gu guzien erdian, poe-siak egin beza bide ! Adixkide olerkaria, gorain-tziak eta izan ontsa !

Hatsa elkartearentzat Auxtin Zamora

Anaitasuna aldizkaria 30 urtez argitaratu zen, 1953tik 1982ra. 420 zenbaki orotara, 6395 ar-tikulu, 1200 luma. Hori guzia digitalizatu du Euskaltzaindiak. Joan Mari Torrealdaik zuzen tzen duen Jakin aldizkaria da lan hortaz arduratu. Bilboko udala ere finantzamenduetan partaide egin da, Euskaltzaindiarekin

izenpeturiko lankidetza-hitzar-mena berme. Akademiaren web gunean (http://www.eus-kaltzaindia.net/anaitasuna) bai-ta Bilboko Udalaren webgunean ere (http://www.bilbao.net) aurki daiteke Anaitasuna aldizkaria bere osotasunean, lau modu desberdinetan sailkaturik : egile, gai, artikulu eta urteen arabera.

Anaitasuna aldizkaria sarean

Iñaki Aztuna Bilboko auzapeza eta Andres Urrutia euskaltzainburua, hitzarmena izenpeturik

iholdiko klikaren eguna2010eko uztailaren 25a

Ortzaize sor lekutik nola naiz ateraBi hitzez noazute hemen erraiteraHemezortzi urtetan jin naiz IholdiraZurgintzako lanean hobeagotzera...

Euskaldun fededuna Iholdi herriaEliz eta plazan du sinbol agiriaGogoz da musikari ta bertsulariaHuna hemen jendea nihaur iduria !

Iholdin iragan bi urte laburretanZurgintzan erakasle ona nuen ukanLagunak ezagutu kantu ta musikanHartu ere ninduten Iholdiko klikan.

Zaldiz tronpeta jotzen ufaka, hain gora !Ez da ez ulitxarik hurbiltzen ondora !Nik « kanar » egin eta... ez baitzen elkorra !Iziarazten nuen azpiko behorra.

Bestaberriko edo beste asko kasuzEguna musikan ta aratsean kantuzMendia, ibar eta karrika airostuzKlikaren bertutea hor zitaiken ikus.

Biharamunetan bai aurpegi zimurra !Itzea makur jo ta bihurtzen muturraKlient harritueri nioten gezurraMartailuak zuela aztala makurra !

Aldi bat serioski ta bestean irrizBernat, nagusi onak zion zenbait aldiz :Mutil hau maita ahal laiteke idurizBestan daukan dohaina lanekoan balitz.

Iholdin aldikorrak izanak enekinXarlex Uhalde, bertsu laguna, heiekinBihotz barnean deiet tokiño bat eginBetikotz grabaturik beren izenekin.

Lanari uztarturik bertsu ta musikaOroitzapen goxoak bildurik opilkaGeroan ere beti diot errepikaGora Iholdi eta Iholdiko klika.

Orhoit izanen ditut egungo orenakIholdin klika besta ospatzen dutenakAntolatzaileeri doaz goresmenakHartze dituzte gure esker beroenak.

Oroimen eta atxikimenduPiarre Trounday

Harluxeko mutil izana1948tik 1950era

IDEKIA ASTELEHENETIK LARUNBAT ARTE 8:30ETARIK 20:30ETARAINO

14

Page 15: Herria 3087

kirOlak

pilota eguberriko oporrak joan-eta Waltari, bengoetxea eta besteakhotzarekin.Holaxe be-raz, joan-den asteko b e r r i e t a n zena, He-rria kaseta hau izan balitz, Wal-tarik bete duela aur-tengo su-per hartan

ere trinketa bere 40-16koarekin, Harizmendy batek ez duelarik hor desohorerik batere. Haatik, barkatu, bainan ez ote ginuzke usuago ikusten ahal Garatenean, Garazi, Baigorri eta besteetako amatur gazte batzu !

Bielle-Etcheto .......................50Ibarrola- Jeannots ................40Hara zer zen hor berean aste-lehen huntako partida, usaiako jendearekin bana-beste. Ira-bazleak jada ezagunak ditugu, hala-nola Filipe Bielle gaztea, orai hoberenen mailean bere lekua segurtatua duena. Jeannots lan-destarra ere asko gustatu zaio jendeari partida hortan bere beso ederrarekin eta bi eskuz duen ai-setasuna gainera. Holako batek ukanen du beti Garazin arrakesta, eta hobe !

Garateneko pilotazaleen sua ez dute eztitu negu huntako hotzek eta besteek. Bete-betea Garat aita-semeen harri gorrizko trin-ket zahar maitatua finalean ! Zer litake Euskal-Herriko pilota, Gara-ziko trinketa ez balu ! Izan dadin hotz ala bero, euri ala ateri, xapel-dun haundienak jokoan ala gu-tarteko batzu, gazte ala zahar, ez da hor astelehenik pilotarik gabe. Funtsean hori badakite orotako pilotazaleek eta kanpotiarrek ere. Garatenera etortzen ikusten dira bazkalondoan, bi mus partida lehenik ostatuan eta pilota gero, Garazi guzitik bixtan dena, bai-eta Baigorriko erreka hortarik guzitik, Amikuzetik eta Lapurdi itsas-he-girainotik. Hori jakinik preseski, segura dute tokiko arduradunen ongietorria, aste guziz txartelen suerteak hautatueri eskaini afari batekin, eta guziz, urtearen bu-ruan, horra ere Jai-Alaian hain arrakestatsu eskainia zaien zi-kiro hura. « Guhauren sosekin » e rranen dute batzuek, bai-eta ez, besteek, bainan bego hortan, aitortuz pilotaren sosa dela hor batzuen eta besteen gostu eta bi-

BEREZKOEN XAPELGOAK HASTE BURUZBURU- Igandean, 9an, Baigorrin bi par-tida. Lehenik, 4 orenetan : Lau-rent Lambert eta Gregori Aguirre. Gero, segidan, Olivier Larrechea eta Ximun Lambert.- Igandean ere, lehenik Peio Du-cassou eta Herve Bonetbeltx St Martin de Hinx Landesetakoan. Gero, han berean, Patrik Ezcurra eta Olivier Jeannots segidan.- Igande 16an Saran, tenore be-retan, lehenik Bixente Lazcano eta Baigorriko lehen partidaren irabazlea. Gero Ellande Alfaro eta bigarren partidaren irabazlea.- Egun berean Armendaritzen Thierry Etcheto eta hirugar-ren partidaren irabazlea. Gero Thierry Harizmendy eta laugarre-naren irabazlea.- Ortzirale 21ean Senperen Wal-tari eta aitzineko lehen irabazlea. Gero Kurutcharry eta beste ira-bazlea, hau 22an Modernean. Geroko partidak Garindainen, 30ean, Donapaleun, otsailaren 13an, eta finala Donibane Garazin otsailaren 27an. Aurten aldakunt-zak : pilota biziak, eta sakea 13 metretarik.

HEGOALDEAN OINATZ TRENPUANBengoetxea-Patxi Ruiz .........22Irujo-Merino II .........................4

Titin-Pascual .........................22Berasaluze VIII-Apraiz ..........18

Arretxe-Mendizabal II ...........22Leiza-Ibai Zabala ..................18

Retegi-Arruti .........................22Aritz Lasa – L. Galarza .........21

Olaizola II – Begino ..............22Gonzalez-Laskurain .............19

Xala – Barriola ......................22Olaizola I- Beloki ....................6

Apezetxea-Zezilio .................22Olaetxea-Albizu ....................18Oinatz Bengoetxeak aitzineko astean Irujo zafratua (22-8), biraz-kan ere beretik segitu du aste huntan ere.Hegoaldeko profesionalak Do-nibane LohizunenOrtzirale huntan, urtarrilak 7, a rratseko 8etatik goiti Hegoalde-ko profesionalen arteko bi partida ikusiko dira Donibane Lohizunen, Maurice Ravel pilotalekuan, Lu-zaz Gazte elkarteak antolaturik.Lehenik Promozioko binakako xa-pelketako partida : Olazabal – L. Galarza/Gorka - Merino. Ondotik maixuen aldi, binakako xapelke-taren kondu ere: Gonzalez-Las-kurain/ Xala-Barriola.

Bego

Bilboko San Mames kirolzelaia mukurru betea zen abendoaren 29an, Euskal Selekzioak Venezue-laren kontra jokatu duen partida-rentzat. Gaitzeko giroa, gaitzeko sukarra. Pantxi Sirieix Hazpan-darrak (Tolosa) parte harte du selekzio hortan, Stephane Ruffier baiones atezainak haatik ez, Mo-nocako bere klubak baimenik ez emanik. Dena den, Euskaldunak 3-1 nagusitu zaizkiote Venezual-darreri. Lehen tantoa Venezuelako Oswaldo Vizcarrondok sartu ba-linbadu, besteak Karlos Gurpegi, Mikel Labaka eta Iker Muniainenak izan dira.

euskal selekzioa 3 - Venezuela 1

Euskal Selekzioak ofizialtasuna goraki aldarrikatu du San Mamesen

Ezpeletako Biper saria

Inchauspe-Oçafrain .............. 50 Bielle-Lazcano ...................... 30Partida biziki ona ikusi dugu, be-reziki 30 arte. Oren bat eta 20 minutu iraun du lehen finalerdi hu-nek. Lehen batean, Inchauspe eta Oçafrain aitzinean ziren bainan 25etan berdintzea ardietsi dute Bielle eta Lazcanok. Gero haatik, lehenek berriz aitzina hartu dute eta Inchausperen boteeri esker bereziki eskapatu dira partidaren irabazteko.

L.Lambert-Ducassou ............ 50Ibarrola-X.Lambert ............... 27Bigarren finalerdi hau aise ere-

man dute irabazleek, nagusitasun osoz. Bi partida horietan, plaze-rekin ikusi ditugu pilotari gazteak beren dohain guziak erakusten.

Inchauspe-Oçafrain .............. 50 L.Lambert-Ducassou ............ 47Zer finala ! Eguna biziki ongi hasia zen. Aro eztia, haur parrasta bat trinketean pilotan jokatzen. Haur ttipien lehiaketa iragan da Errobi aldeko 22 parerekin. Sariak es-kuratu dituzte pilotari berezkoen ganik eta finala haundiarentzat giroa segurtatzeko prest trinke-teko galerietan kokatu dira haur gehienak. Eta ezin hobeki buru-ratu da Biper sariketa hau, finala xoraga rria izanik. 14 berdintzere-kin, azkena 47etan, saldo haun-dian etorria zen publikoa loriatu

da. Pilotariek xoratu gituzte eta kintze luze eta miresgarriak go-zatu ditugu. Bi pareek ukan dute hausturaren egiteko parada bai-nan ez batek ez besteak holakorik ez dute ardietsi. Azkenean, bere esperientziari esker, Patrick Oça-frainek ditu behar ziren ttanttoak

trenkatu partida eremaiteko 50 eta 47. Eskerrik beroenak lagun-du gaituzten guzieri (partikulazki inguruko enpreseri) bai eta ere parte hartu duten pilotari guzieri, beren hoberena eman baitute.

F.C.

Pilota eskoletako haurrek ere parte hartu dute Biper sariketan, Inthalatz nagusi 7­8 urtekoetan eta Napurrak 9­10 urtekoetan

15

Page 16: Herria 3087

inbidO

euskal diasPOraSimon Iberlin, John Marton eta heien segida Buffalon

Pazko ugartea, han nunbait galdua!III- Gizona xori eta kasik errege!

Azken bi aldietan, jadanik ariza-nak gira denetarik biziki urrun den Pazko ugarteaz, hango “moai” harri mokor xixelkatuez, hango biztanleez – orotarat lau mila ez arras – eta ere “mun-duaren xilkoa” deitzen duten tokiaz… Azpimarratu ere dugu ugarte hori arrunt turismoari emana dela… Ja aipatuetarik bestalde, hango leku ezagu-tuenetarik da Orongo herrixka, dena xaharberritzen ari dutena, bainan lehengo itxura begira-tuz. Itsas bazterreko ezponda xut baten kaskoan da. Lu-zaz eta luzaz hor egiten ziren, lehengo sinesteak berme, os-pakizun berezi batzu, azkenik oraino 1867-an. Orduan zuten hautatzen urte batentzat ugar-teko errege bezala ekarria iza-nen zena…

Arroltze bat ekarri behar…Guri arrunt bitxia iduritzen ahal zaukun molde batean egi-ten zuten hautatze hori. Leinu bakoitxeko buruzagiak berex-ten zuen gizon bat ahal bezen azkarra, zalua eta trebea.

Udaberrian, ondo hartako har-

kaitz batzuetarat jiten baitziren itsas-ainharak erruterat, leinu bezenbat gizon igerika joan be-har ziren, marrazoen beldurrik gabe, ugartetxo baten heineko harkaitz handienerat – nunbait han bi kilometrotan izanki – eta handik ekarri itsas-ainhara arroltze bat. Ugarterat berriz heltzeko ezponda xuta igo be-har ahal bezala eta arroltzea hautsi gabe! Lehenik arribatzen zena, eta plantan arribatzen, hura zen irabazlea, “gizon xo-ria”, eta gisa hortan Jainkoa-ren ordezkaria, denek denak haren erranetik egin behar! Urte baten tzat errege kondu onetsia! Kasik errege erranen dugu, ezen arroltzeketa igorria

zuen bere nagusiari uzten zion halere lehentasuna. “Gizon xo-ria” bera ere handizki ohoratua izaiten zen bainan bazituen ere haatik eginbide zorrotzak. Urte osoa, kargutan zen denbora guzian, harpe batean behar zuen bizi bakarrik, ahal bezen jende guti ikusiz, jauntzi berezi batzu soinean, jatekorik ez hun-ki behar omen arroltzea hunkia zuen eskuarekin… 19. mende erditsutan, misionestak oldartu ziren joko horren kontra eta Elizaren eragina handitzeare-kin ohidura hori laster galdu zen… Aspaldian ez da gehiago ospakizun berezirik Orongoko kaskoan bainan ainitz jende ibiltzen da toki horren ikusten…

Eta rongo-rongo, nola irakur?

Lehengo sinesteari lotu beste ohidura gehienak ere keinka bertsuan baztertuak izan ziren. Eta arras denbora guti barne ahantziak. Hola galdu ziren ere hango idazki berezi batzu, taulatxo mehe batzuen gainean nolazpait marrazkituak. Hori deitzen dute “rongo-rongo” idazkera, dena marrazki xehez

moldatua. Jakintsun asko ari-zanak dira – eta batzu beti ari – idazkera horren segeretuak kausitu beharrez, hots taulatxo horietan ezarria irakurtu beha-rrez. Bainan debaldetan oraino-koan segurik. Eta egundainotik hango berekoak diren familie-tan ere nehork ezin argi afera hori. Gisa guziz, idazki horieta-rik biziki guti gelditzen da. Diote 19.mendean gehienak suntsitu zirela, girixtino misionestek de-bekatu zituztela eta erre-arazi… Pena da denen buru, altxor bat baita funts hortan desagertua… Muslaria

Urte berriarekin itzuli gira HE-RRIAko xoko huntara, mun-duko euskal etxeetarik batzuk elurpean direlarik, hala nola Renon, eta Estatu Batuetako eta Kanadako hameka lekutan; euskaldunak diren beste leku batzutan uda bete-betean dire-larik, bero handiek kolpaturik, hala nola Argentina, Uruguai eta Hego Ameriketako muturrean; edota ur azpian, uholdeen era-ginpean, hala nola Australiako Queensland-en, baina iduri du ondarreko huntan, North Queensland-eko Euskal Etxean, urek ez dutela eragin kalterik eta aurtengo uholdeek ez dutela euskal etxea dagoen Townsville herrian duela urtebeteko az-kenekoek ekarri zuen kalte eta makur handirik ekarri. Alabaina beti agitzen dira gauzak Dias-porako euskaldunen munduan, hori baita mundu bat, izigarri handi eta hedatua. Bordeleko Eskual Etxean, hel-duden ibiakoitzean errezibituko dute ttipienek Olentzeroren bisita, eta haren opariak eta alaitasuna partekatuko dituzte. Beste euskal etxe batzutan ari dira prestatzen San Sebastian eguneko danborradaren jo-tzeko, hala nola Parisen, New

Yorken, Mexikon, Shanghain, Buenos Airesen, Necochean, Londresen, Madrilen, Bartze-lonan, Caracasen, Murtzian... Bozkarioa eta besta, batetik, bainan alderdi triste edo goibe-lik ere badugu, urtea bururatu edo ahitzearekin batera, adibi-dez, Wyoming-eko Buffalon hil baita, abenduaren 31n, Simon Iberlin, 88 urtetan, Ameriketan sortu euskalduna, Buffaloko Euskal Etxeko presidenta izana, eta gizon atxikia, ondarreko ur-tetan osagarriz flako zebilena,

eta orai, 2011n, Buffaloko Eus-kal Etxea izanen delarik berriz ere NABOko Convention eta besta handiko antolatzaile, bes-ta hori ikusi ahal izanen ez due-na. Aita Bankarra zuen Ximunek, eta ama (Joaniño Etchemendy) Arnegitarra. Bizi ditu emaztea, Dollie; anai-arrebak, Madeline Harriet (Barbon arnegitarraren alarguna), Mary Louise Arambel eta John Iberlin; eta seme-ala-bak eta ilobak. Eta Buffalo eta heriotza aipatu

ditugularik, ez dugu ahanzten ahal Buffalon berean urriaren 1ean 84 urtetan hil zen beste euskaldun amerikano bat, John Marton, arrantxu-nagusia eta po-litikari ospetsua, Wyoming-eko Alderdi Errepublikarreko buru-zagi izan baitzen erretreta hartu arte, Estatuko House of Repre­sentatives-eko hautetsia eta mayority leader eta Legebiltza-rreko presidenta (speaker of the House). Buffaloko Euskal Etxe-ko kide zen eta euskal koraleko menbro. XX. mendean usu ger-tatu bezala, euskara ukan zuen John-ek Buffalon etxeko eta la-gunarteko hizkuntza. Aita Arne-gi-Lakelekukoa zuen [John-ek berak guri hala errana, Arnegi, ez Luzaide] eta ama (Iriart) Bai-gorri-Artzainxurikoa. Ondarreko urtetan hiltzen joan dira Buf-faloko xahar euskaldunak eta egun, ahantxu aski dira esku ba-karreko behatzak gelditzen dire-nak zenbatzeko. Dena den, eta belaunaldi euskal-amerikarren emeia diferent bainan azkarrean Buffaloko Euskal Etxeak NABO eta Estatu Batuetako euskal bilkura eta besta nagusia anto-latuko du aurtengo uztailaren 21etik 25era Buffalon. Joseba Etxarri

Ezponda hauien kaskotik joan be­har urruneko ugartetxorat arroltze baten hartzerat eta handik berriz jin arroltzea hautsi gabe…

Orongoko harkaitzen artean biltzen ziren leinuburuak eta harpe batzuen eiteko aterbe horietan ere egoiten “gizon­xoriaren” hautatzeko tenorea jiten zenean…

Ximun Iberlin Buffaloko euskalduna bere emazte Dollie­rekin (argazkia EuskalKultura.com)

16