8
HIRI HEZITZAILEEN KARTA 2004

HIRI HEZITZAILEEN KARTA

  • Upload
    jau-man

  • View
    224

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

HIRI HEZITZAILEEN KARTA

Citation preview

Page 1: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

HIRI HEZITZAILEEN KARTA

2004

Page 2: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

HIRI HEZITZAILEEN KARTA

Hiriari hezkuntzaren aldeko lehen bultzada emateko oinarrizko printzipioak jaso zituzten Gutunean, Bartzelonako Hiri Hezitzaileen Lehen Biltzarrean ordezkatuta izan ziren hiriek, 1990eko azaroan. Hiritarren garapenak halabeharrez aurrera egiterik ez duela izan zuten abiaburuko ideia. Gutuna, III. Biltzarrean (Bolonia, 1994) eta Genoan (2004) berraztertu zituzten, planteamenduei erronka eta gizarte-premia berriak eranste aldera. Oraingo Kartak, honako hauek ditu oinarri: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala (1948); Ekonomi, Gizarte eta Kultur Eskubideen Nazioarteko Ituna (1966); Guztientzako Hezkuntzaren aldeko Mundu Adierazpena (1990); Haurren aldeko Mundu Gailurrean onartutako Hitzarmena (1990), eta Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala (2001).

AITZINSOLASA

Egun, inoiz baino aukera gehiago ditu hiriak, handiak zein txikiak, hezteko, eta horiek, gainera, ugari dira. Horietan, haatik, hezkuntzaren kontrako indar eta inertzia anitzek eragin dezakete. Nola edo hala, alderdi ororen inguruko prestakuntzarako elementu garrantzitsuak daude hirietan: hezkuntzaren aurka egin dezaketen faktoreak ahultzeko gai den sistema konplexua izateaz gain, etengabeko agente hezitzaile anitz eta poliedrikoa ere bada eta. Hiri hezitzaileak nortasun propioa du, kokaleku duen herrialdean txertatutakoa, alegia. Beraz, barne hartzen duen lurraldearena eta hiriarena, elkarrenganako mendekoak diren nortasuna da. Ingurunearekin, lurraldeko beste hirigune batzuekin eta beste herrialde batzuetako hiriekin harremanetan bizi den hiria ere bada. Ikastea, elkartrukatzea, partekatzea eta, ondorioz, hiritarren bizitza aberastea izango du betiereko xede. Betidanik izan dituen eginkizunak (ekonomia, gizarte, politika eta zerbitzugintzaren arlokoak) eta heztearena, aldi berean gauzatu eta garatu beharko ditu hiri hezitzaileak, hiritar ororen prestakuntzari, sustapenari eta garapenari begira. Haurrak eta gazteak artatzea lehenetsiko du, betiere, adin guztietakoei, bizitza osoan zehar, prestakuntza bideratzeko borondate sendoarekin. Gizarte, ekonomia eta politikaren arlokoak dira eginkizun horren eragileak; horiek guztiak, batik bat, bizikidetzaren aldeko kultura- eta heziketa-proiektu eraginkor baten aldekoak direla. Honako hauek dituzte XXI. menderako erronka nagusiak: lehenik eta behin, gizabanakoaren hezkuntzan “inbertitzea”, dagokion giza indarra, berezitasun, sormen eta erantzukizunez adierazi, berretsi eta garatzeko gero eta gaitasun handiago izan dezan. Bigarrenik, erabateko berdintasunezko baldintzak sustatzea, denak begirunez tratatuak direla sentitu ahal izateko eta adeitsuak izan daitezen, hots, elkarrizketarako gai. Eta, hirugarrenez, hiriz hiri, bazterkeriarik gabeko egiazko ezagutzaren gizartea eraikitzerik egon dadin, litezkeen faktore guztiak bateratzea,

Page 3: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

horretarako, besteak beste, honako premia hau aurreikusi beharko dela: hiritar guztiei informazioaren eta komunikazioaren teknologien ezagutza bideratzea, horiei esker garatzeko laguntza lortuko baitu. Elkarrekin jardungo dira, binaka zein jardunean bat baino gehiago direla, hiri hezitzaileak esperientzien elkartruke hori gauzatze aldera, eta horretarako, hezkuntza-erakunde formalez, esku-hartze ez-formalez (araututako hezkuntzaz kanpoko heziketa-jardueren bitartez) eta informalez (aurretiaz antolatu edo plangintzan barne hartu gabekoak) baliatuko direla. Lankidetzarako asmo horretan oinarrituz, elkarri lagunduko diote azterketa- edo inbertsio-proiektuak garatzen, bai zuzenean, zein nazioarteko erakundeekiko lankidetzaz. Aldaketen etapa batean ez ezik, egiazko etapa-aldaketa batean murgilduta ere bizi da gizateria. Gizarte- eta ekonomia-prozesuen globalizazioarekin irekitzen diren erronka eta aukeretara kritikoki egokitzeko eta horietan zuzenean esku hartzeko prestakuntza jaso behar dute gizakiek, ingurune hurbilean duten mundutik, munduaren konplexutasunean parte hartzerik izan dezaten, eta ekonomiaren eta politikaren alorreko botere-guneetatik kontrolatutako demaseko informazioaren aurrean, beren autonomiari eutsi ahal diezaioten. Bestalde, gizarte-bizitzako, eta ondorioz, hiriko protagonista pasiboak izateari utzi diote haur eta gazteek. 1959ko Adierazpen Unibertsalaren printzipioak garatu eta lotesletzat jotzen dituen Nazio Batuen 1989ko azaroaren 20ko Hitzarmenak, eskubide zibil eta politikoen eskumen osoko hiritar hartzaile bilakatu ditu. Hortaz, badute, dagokien heldutasun-mailaren arabera, elkarteak sortu eta parte hartzerik. Hiriarengandik haur eta gazteek jaso behar duten babesa ez datza dagokien adin-egoera leheneste hutsean, bai ordea, pertsona helduen ondoan dagokien egiazko lekua bilatzean, hiritar diren heinean, belaunaldien arteko bizikidetzak zuzendu behar duen poztasuna xede duten helduen ondoan, alegia. XXI. mendearen hastapenetan, bizitza osoan zehar etengabe berritzen ari den prestakuntza- eta hezkuntza-premia berberak dituzten gizakiak dira haur eta helduak. Hiritartasun globala eratuz doa, oraindik eremu demokratiko globala osatu ez bada ere, herrialde askotan jatorriz dagozkien gizarte- eta kultura-ereduak errespetatzen duen demokrazia eraginkorra ez lortu arren, eta tradizio luzeeneko demokraziek berezko sistemen kalitateaz pozik sentitu ezin direla. Gauzak horrela, herrialde guztietako hiriak ekinean jarri behar dira, hiritartasun guztiz demokratiko baten esperimentazio- eta finkatze-plataformak baliran eta, balio etiko eta hiritarren, izan daitezkeen gobernu-era guztien aniztasunarekiko errespetuaren eta kalitatezko mekanismo erakusgarri eta partehartzezkoen aldeko prestakuntza bidez elkarbizitza baketsua sustatuko duten eragile gisa. Berariazkoa dute egungo hiriek aniztasuna eta, etorkizunean, ezaugarri hau areagotzea espero da. Horrexegatik, erronken artean, nortasunaren eta aniztasunaren arteko oreka eta harmonia sustatzea du hiri hezitzaileak nagusienetako bat. Horretarako, berori osatzen duten komunitateen ekarpenak eta, bertan bizi diren guztiek, dagokien nortasun kulturalaren arabera onartuta sentitzeko duten eskubidea aintzat hartu behar ditu hiri hezitzaileak.

Page 4: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

Zalantzazko mundu batean bizi gara, segurtasuna bilatzea lehenesten duenean eta, sarritan, bestea ukatzea edo elkarrenganako mesfidantza nagusitzen duenean. Hiri hezitzailea horren jabe denez, ez ditu alde bakarreko irtenbide bakunak xede; elkarrekin, zalantzatan eta zalantzarekin bizitzeko bide hobezintzat, kontraesana onartu eta ezagutza, elkarrizketa eta partaidetza prozesuak proposatzen ditu. Horrenbestez, hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen egiazko hedaduratzat ulertu behar da hiri hezitzaile izateko eskubidea. Hezkuntza-, lan- eta gizarte-sistema arruntki garatuta duen hiriaren prestakuntza-baliabide eta –ahalmen guzti-guztiak bateratu behar dira, araututako hezkuntzaren etapan eta heldutasunean. Pertsona guztien berdintasunaren, gizarte-justiziaren eta lurralde-orekaren printzipioen egiazko berme izan behar du hiri hezitzaile izateko eskubideak. Eta horrek guztiak, toki gobernuen erantzukizuna areagotu egiten du, hirian dauden hezkuntza-ahalmen guztiak garatu eta, hiri hezitzaileen printzipioak proiektu politikoan txertatu beharko baititu.

PRINTZIPIOAK

I.- HIRI HEZITZAILE IZATEKO ESKUBIDEA

-1-

Hiritar guztiek, hiriak eskaintzen dituen prestakuntza, olgeta eta norbere garapenerako bitarteko eta aukerez, askatasun eta berdintasun osoz, gozatzeko eskubidea izango dute. Gizaki guztiek hezkuntzarako duten oinarrizko eskubidearen egiazko hedaduratzat proposatzen da hiri hezitzaile izateko eskubidea. Hiri hezitzaileak behin eta berriz eguneratzen du hezkuntza bideratzeko hiritarrekiko duen konpromisoa, eta gainera, horien bizitza osoan zehar eskaini eta era askotako gaien ingurukoa izango da. Horretarako, talde guztiak eta, horien berariazko premien arabera, hartu beharko ditu aintzakotzat. Berdin izateko eskubidea gauzatzea galaraz dezaketen oztopo guzti-guztiak, fisikoak barne, ezabatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu hiriak plangintza egin eta gobernatzerakoan. Udal administrazioa zein hirian esku hartzen duten bestelako administrazioak arduratuko dira horretaz; halaber, hiritarrek eurek ere esku hartu beharko dute jarduera honetan, dela pertsonalki nola osatzen duten elkarte gisa.

-2-

Aniztasunaren, elkar ulertzearen, nazioarteko lankidetza solidarioaren eta munduko bakearen aldeko hezkuntza sustatuko du hiriak; edonolako bereizkeriaren aurka egingo duen hezkuntza, alegia. Adierazpen-askatasuna, kultur aniztasuna eta berdinen arteko elkarrizketa bultzatuko ditu. Abangoardiako zein herri-kulturaren ekimenak onartuko ditu, edozein dela horien jatorria. Merkataritza-irizpide baztertzaileek kulturaren sustapenean sor ditzaketen desberdintasunak zuzentzen lagunduko du.

Page 5: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

-3-

Belaunaldien arteko elkarrizketa sutatzen du hiri hezitzaile batek, eta ez bizikidetza baketsuaren eredu gisa bakarrik, baita adin ezberdinetako giza taldeek partekatutako proiektuak bilatu nahian ere. Hiritarren aldeko ekimenak eta ekintzak burutzeko asmoarekin prestatu beharko lirateke proiektu hauek, belaunaldien artekotasunean eta adin ezberdinetako berezko gaitasun eta balioen erabileran oinarrituta, hain zuzen.

-4-

Udal politika hezitzaileek eremu zabalago bat izan beharko dute xede, hau da, gizarte-justizian, gizalege demokratikoan, bizi-kalitatean eta hiritarren aldeko jardunean funtsatutako eremua.

-5-

Udalek eraginkortasunez baliatuko dituzte hezkuntzaren alorrean egokitzen zaizkien eskumenak. Hezkuntza-politika zabala, zeharkakoa eta berritzailea planteatu beharko dute, eskumen horien zenbaterainokoa edozein dela. Politika-eredu horretan, halaber, hirian ematen diren hezkuntza formal, ez-formal eta informalaren modalitate eta kultur adierazpen, informazio-iturri eta errealitatearen jabe egiteko modu guzti-guztiak ere barne hartu beharko dira. Egingarri izan daitezkeen eta eraginkortasuna ebaluatzeko moduko toki-politikak ezartzea da udal-administrazioaren eginkizuna. Bestalde, estatu zein eskualdeko beste administrazio batzuen araudi egokiak bereganatu ere, bereganatu behar dituzte.

-6-

Hiritarren egoera eta premiei buruzko informazio zehatzaren jabe izan beharko dute, hiri bateko udal-politikaz arduratzen direnek, egoki jardun nahi badute. Horretarako, eguneratu eta argitaratuko dituzten azterlanak egin, eta gizabanako eta taldeentzat beti irekita egongo diren bideak ezarriko dituzte, horien bitartez, proposamen zehatzak eta politika orokorrari buruzkoa egin ditzaten. Era berean, kontuan izan beharko ditu udalak, dagozkion eskumen guztien inguruko erabakiak hartzeko prozesuetan, horiek hezkuntzan eta prestakuntzan izan behar duten garrantzia.

2.- HIRIAREN KONPROMISOA

-7-

Hiriak bere nortasun propio eta konplexua bilatu, babestu eta aurkezten jakin behar du. Horri esker, ez da bera bezalakorik egongo eta barneko eta bestelako hiriekiko elkarrizketa oparoaren aldeko oinarri izango da. Nazioarteko bizimoduekin bat etorri beharko du bere ohitura eta jatorrien balorazioak. Honela, berezko natura- eta gizarte-ingurunea desitxuratu gabe, hiriaren irudi erakargarri eskaini ahal izango du.

Page 6: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

Aldi berean, hirian hitz egiten diren hizkuntzen ezagutza eta ikaskuntza sustatuko ditu, elementu integratzaile eta pertsonen arteko kohesiorako faktore diren heinean.

-8-

Premia berrien eta bere iragan eta existentziaren lekuko izango diren eraikuntza eta ikurren arteko harmonia izango da nagusi, hiri baten eraldaketa- eta hazkunde-prozesuetan. Gizabanako guztien garapenean duen eragin handia, berorien asmo pertsonal eta sozialen partaide izan behar duela eta belaunaldien eta kultura ezberdinetako gizakien, hots, elkarrengatik ikasteko asko dutenen, arteko segregazioaren aurka egitea dagokiola izan beharko du kontuan hiri-ingurunearen garapenak. Gogoan izango dira hiri-eremu fisikoa antolatzerakoan, irisgarritasun, topaketa, harreman, jolas eta olgetarako premiak, eta naturatik gertuago antolatuko da. Besteren baten mende bizi diren pertsonen beharrei arreta berezia eskainiko die hiri hezitzaileak, bertako ekipamendu eta zerbitzuen plangintza egiterakoan. Horrela, dituzten mugak errespetatuko dituen ingurune atseginagoa bermatuko baitzaie, beraiek ahalik eta autonomiarik handienari uko egin gabe.

-9-

Hiritarren esku-hartzea sustatuko du hiri hezitzaileak, betiere, ikuspegi kritiko eta arduratsu batetik abiatuta. Horretarako, behar beste informazio bideratuko du tokiko gobernuak, eta baita, zeharka, balio etiko eta hiritarrenen inguruan prestatzeko orientabideak eta ekintzak ere. Batera, hiritarrei bultzatuko die, erakunde eta elkarte zibil eta sozialen bitartez, denen proiektuan parte har dezaten, ekimen pribatuak eta bat-bateko partehartze-mota guztiak aintzat hartuta.

-10-

Hiritar guztien, eta bereziki haur eta gazteen, garapen pertsonalaren zein gizarte, gizalege eta kultur garapenaren arabera egituratutako eremu, ekipamendu eta zerbitzu publikoez jantzi beharko du udal-gobernuak hiria.

-11-

Hiritar ororen bizi-kalitatea bermatu beharko du hiriak. Natur ingurunearekiko oreka, ingurumen osasuntsua izateko eskubidea, eta besteak beste, etxebizitza, lana, olgeta, herri-garraioa izatekoa eskatzen du honek. Aldi berean, osasunaren aldeko hezkuntza sustatzeaz gain, eraginkortasunez bultzatuko die hiritar guztiei, garapen jasangarriaren inguruko praktika egokiekin bat egin dezaten.

-12-

Page 7: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

Gizakiei pertsona zein talde gisa hazten laguntzeko beharrezkoak diren tresnak medio, hiriaren egituraren eta erregimenaren araberako hezkuntza-proiektu esplizitu eta inplizituaren, honek sustatzen dituen balioen, eskaintzen duen bizi-kalitatearen, antolatzen dituen ospakizunen, prestatzen dituen kanpaina edo proiektu guztien inguruan hausnartu, eta hiritarren partaidetza sustatu beharko du.

3.- HIRITARREN ZERBITZURA BETE-BETEAN

-13-

Haur eta gazteek inolako bitartekorik gabe jasotzen dituzten kultur, olgeta, informazio eta publizitatearen arloko zein bestelako proposamen eta errealitateen eragina aztertu beharko du udalak. Beharrezkoa balitz, zentzuzko azalpen edo interpretazioa bideratzeko moduko ekintzak burutuko ditu, alderdikoia izan gabe. Babes-premiaren eta ezagutzeko autonomiaren arteko oreka ezartzeko ahaleginak egingo ditu. Orobat, prestakuntza- eta eztabaida-eremuak, hirien arteko elkartrukeak barne, bideratuko ditu, hiritar orok horietan ematen diren berritasun guzti-guztiak bereganatzerik izan dezaten.

-14-

Seme-alabei, elkarrekiko errespetua oinarritzat hartuta, hazten eta hiria ulertzen laguntzeko moduko prestakuntza bideratuko die hiriak familiei. Horretarako, arlo guztietako hezitzaileentzako zein, konturatu gabe, hirian eginkizun hezitzaileak garatzen dituzten pertsonentzako (gizabanakoak zein herri-zerbitzuetako langileak) prestakuntza-proposamenak garatuko ditu. Aldi berean, udalaren menpeko segurtasuneko eta babes zibileko kidegoak proposamen horien arabera dihardutela zainduko du.

-15-

Gizartean toki bat dutela helarazi beharko die hiriak hiritarrei; aholkularitza pertsonala eta bokazioaren ingurukoa bideratu eta gizarte-ekintzetan esku hartzeko aukera emango die. Hezkuntza eta lanaren arteko erlazioari dagokionez, berebizikoa da hezkuntza-plangintzaren eta lan-merkatuaren beharren artean egon behar duen lotura aipatzea. Horretarako, gizarte-eskaria kontuan izango duten prestakuntza-estrategiak zehaztuko dituzte hiriek, eta baita, sindikatu eta enpresaburuen elkarteekin batera jardun ere, lanpostuak sortu eta bizitza osoko prestakuntza-jarduera formal eta ez-formalak prestatze aldera.

-16-

Bazterkeria eta marjinazioko bertako mekanismoen berri izan beharko dute hiriek, horiek zein motatakoak diren jakiteaz gain, eta horiek zuzentzeko politikak garatuko beharko dituzte. Heldu berri direnei, etorkinei edo errefuxiatuei arreta berezia

Page 8: HIRI HEZITZAILEEN KARTA

eskainiko diete, hiria bere sentitzeko eskubidea baitute. Auzoen eta era guztietako auzotarren arteko gizarte-kohesioa sustatzen ahaleginduko dira.

-17-

Era askotakoak izan daitezke desberdintasunak arintzera zuzendutako esku-hartzeak, baina denak, pertsona bere osotasunean kontuan hartuta, bakoitzaren interesen arabera eratuta eta denoi dagozkigun eskubideen alde garatuta. Tarteko administrazioen eta horien zerbitzuen arteko koordinazioa bermatu beharko du edozein esku-hartze garrantzitsuk. Gainera, administrazioen eta gizarte zibilaren arteko lankidetza ere sustatuko da, askatasunez eta demokratikoki antolatuta, hirugarren sektorekotzat jotzen diren erakundeak, gobernuz kanpoko erakundeak eta antzeko elkarteak bitartekari lana egingo dutela.

-18-

Elkartegintzaren alde lan egingo du hiriak, hiritarren partaidetza eta hezkidetza gauzatzeko eredu den heinean, komunitatearentzako jarduerak bideratu eta pertsonen garapen sozial, moral eta kulturala sustatzen dituzten informazioa, materialak eta ideiak bereganatu eta hedatze aldera. Elkarte izateak erabakiak hartzea eta, plangintza eta kudeaketa egitea eskatzen duenez, horrelako prozesuetan esku hartzeko prestakuntza bideratuko du hiriak.

-19-

Udalerriak nahikoa informazio ulergarri eman beharko du, eta hiritarrei informatuta egotera bultzatu. Egun dagoen informazio oparoa sailkatu, ulertu eta tratatzeak eskatzen duena eskatuta, hiri hezitzaileak denen eskura egongo diren baliabideak bideratuko ditu horretarako. Banakako arreta behar duten kolektiboak antzeman beharko ditu udalerriak eta, horientzako informazio, orientabide eta laguntza gune espezializatuak jarri beharko ditu. Gainera, adin- eta gizarte-talde guztientzako informazioaren eta komunikazioen teknologiei buruzko prestakuntza-programak ere antolatuko ditu, baztertzeko modu berriak galarazte aldera.

-20-

Hiritartasun demokratikoko balioen eta praktiken inguruko prestakuntza eskaini beharko die hiriak hiritar guztiei, erkidegoarentzat gero eta garrantzitsuago izan behar duen helburu izanik. Hona, horretan jorratu beharreko balioak: begirunea, tolerantzia, partaidetza, erantzukizuna, denona denarekiko eta horren egitasmo, ondasun eta zerbitzuekiko interesa.

***********

Gutun hau sinatzen duten hiriek, bertan jasotako balio eta printzipioak betetzeko konpromisoarekin bat egiten dute. Aldagarria da eta gizartearen bilakaera azkarraren ondoriozko alderdiak erantsi beharko zaizkio etorkizunean.