5

Click here to load reader

Hiriak berreskuratuz, kaleak gozatuz

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Isabela Velazquez, Donostian otsailaren 10ean emandako hitzaldiaren laburpena

Citation preview

Page 1: Hiriak berreskuratuz, kaleak gozatuz

ISABELA VELAZQUEZ "HIRIA BERRESKURATU, KALEAZ GOZATUZ"

Isabela Velazquez hirigintza arkitekto eta GEA21 aholkulari sareko kideak, hitzaldia eskaini zuen otsailak 10ean Cristinaenea fundazioan antolaturik. Hiritarrak hiriko espazio publikoen egituran eskua hartzeko ‘enpoderamendu’ kontzeptuaz hausnarketak egin zituen Velazquezek.

Hirigintza birpentsatzeko garaia da gaur egungoa, bera baita egun bizi dugun egoera ekonomiko kaxkarraren eragileetako bat. IRIZPIDE EKONOMIKOpean eratu da hirigintza eta etxegintzaren mundua, NEGOZIO hutsa izatera iritsi arte. Isabelak uste du hiriaren eta lurraldearen eraikitze prozesuekin lotuta dauden eredu ekonomiko ez jasangarri, ez bidezko eta ez eraginkorren arazoak konponduko dituzten eredu berriak sortzeko garaia iritsi dela. “garai hauetako erronka da azken urteetan abiadura handiz eginikoa birziklatzea, eraikitako espazioa hezitzea, guk sortutako estrukturetan diru gutxiagorekin baina duintasunez bizitzeko estrategiak sortzea. Hazkundearen eta gehiegikeriaren garaiak, denak balio duela dioten garaiak, dagoeneko joanak dira”.

Gizarte komplexuago bat gara eta honek KOMUNIKAZIOAN ALDAKETAK eragin ditu. XIX.mendeko irizpideak zaharkituak geratu direlarik (gogoratu zuen nola eredu zaharretan industriak hiri periferietara bidaltzen ziren, zentroetan komentzioak metatu eta gero periferiak osatu). Honek gaur, ez du balio, ezin dira nukleo jendetsuak eta periferiako auzo desertikoak planteatu. (estatuan azken urteetan eraikitako auzo berrien %20ak kalitate defizitak agertzen dituzte) INGURUGIRO IRIZPIDE eta IRIZPIDE SOZIAL BERRIAK PLANTEATU BEHAR DIRA, orain artekoari buelta bat emanaz. GAUZAK EGIN BAINO LEHENAGO PENTSATU, PLANIFIKATU eta EBALUATU – PARTEARTZEA INKORPORATU.

Partaidetza prozesuen eraginkortasun soziala eta teknikoa geroz eta hobeto baloratua dago hiriak eraiki eta diseinatzea bezalako gai korapilatsuetan. Gizarte zibilari parte hartzeko, influentziatzeko, hitz egiteko eta elkarlanerako goitik beherako egitasmo asko daude abian, hiritarrak eta udal teknikariak harremanetan jartzen dituztenak. Hiriak sortu heinean komunitateak sortzen joatea da gakoa, esku artean eta inguruan duguna abiapuntutzat hartuz. HIRIAK BIRSORTU ETA BERRERAIKI BEHAR DIRA PARTAIDETZAN OINARRITUZ. Orain arteko sistema hirigintza sistema klasikoetan “goitik-behera” funtzionatzen zen, ia imposaturiko eredu bat bezala, orain berriz, “behetik-gora”ko sistema bat aldarrikatzen da, bizilagunon eta hiritarron ekarpen eta partaidetzan oinarrituta.

Kontzeptu aldaketa bat da, orain arte bezala, gehitzen eta gehitzen jarraitu beharrean, etorkizuneko proiektu eta lanak FUNTZIO REGENERATIBO bat izango dute, gaur egun duguna HOBETU eta REMATATZEKO.

Jendearen gozamenerako hiriko espazioak suspertzea lortu duten zenbait tokitako egitasmo herritarren esperientziak eta ereduak azaldu zituen. Erabilera publikorako pentsatuak izan ez diren espazioak pertsonek goza dezaten euren neurrira eraldatutako espazio bizi nola bilakatu diren azaldu zigun, proiektu arduratsu eta alternatiba komunitarioen ezberdinak aurkeztuz:

Page 2: Hiriak berreskuratuz, kaleak gozatuz

COIN STREET COMMUNITY BUILDERS (London)

Hiri erdigunea makro.ekipamenduz josten hasi zirenean (Zinema erraldoiak, erosketa guneak…) libre geratzen ziren orubeak okupatu ziren. Guztiak, COIN STREET izan ezik, borroka askoren ondoren auzokideek beraiena izatea lortu zutelarik.

Helburutzat auzoa berreskuratu eta berpiztea zen eta horretarako dinamika sozialetan oinarritu ziren. Auzokideek beraien beharren arabera berantolatu zuten etorkizuneko auzo berria eta besteak beste halako ekintzak burutu zituzten:

Jendea auzora erakarri: Azoka, kontzertuak, jaialdiak… Eraikin zaharrak berreskuratu (OXO tower)

Parke publikoa sortu

Etxebizitzen kooperatibak eraiki (PALM)

Enpresa soziala indartu.

http://www.coinstreet.org/

TRINITAT NOVA (Barcelona)

Bartzelona kanpoaldean kokatzen den 50 hamarkadako auzo bat da. Neurri gabeko hazkunde politika baten ondorioz sortutako langile auzoa, 90 hamarkadarako arazo larri asko pairatzen zituena, gehiago okertu zirenak populazioaren zahartzearekin eta baliabide ekonomiko eskasekin.

1996tik aurrera, Auzo laguntzarekin eraldaketa soziala lortu nahian, berrikuntza urbanistikoa bultzatuko zuen lan talde bat sortu zen. Lehen pausuan diagnostiko zehatz bat egitea izan zen, horrela, arazoak identifikaturik, hauen konponbideak prestatzeari ekin zioten.

http://trinitatnova.org/category/pdc/historia-i-barri/

SEATTLE COMMUNITY PLANNING

“Zer egin dezakete hobeto komunitateek instituzioek baino?”

Utopia ukitzen duen ekimena da hau. Jim DIers izan zen Seattle-go herri mugimenduaren bultzatzaile nagusia. Instittuzioen aurka egonik, berak herriari eman nahi izan zion boterea. Horrela auzokideei eman zien erabakitzeko ahalmen eta gaitasunak.

Hainbat ekintza garatu zituen hala nola “Jardines comunitarios-parques de bolsillo” edo Zuhaitzen fondoa. Azken hontan, 5 lagun elkartuta zuhaitz bat landatzeko aukera dute beraiek erabakitako tokian.

Page 3: Hiriak berreskuratuz, kaleak gozatuz

Urte asko pasa dira ekimen honen hasieratik eta jada estatu osoan hedatua den mugimendua da. Beraz, ondorio asko atera dira horrelako prozesuen sorrera, garapen, kudeaketa, funtzionamendu, finamtziazio…etab.etarako.

http://home.comcast.net/~jimdiers/bio.html

http://www.seattle.gov/neighborhoods/

ZARAGOZA

Hutsik diren partzelak berreskuratu nahi diren ekimen da hau.

http://estonoesunsolar.wordpress.com/