4
Ingurugiroa Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte) Programak School to School Jarduerak 1. Jarduera LEHEN ZIKLOA Iraupena: Ordu beteko ekitaldia Helburuak: Munduan klima desberdinak daudela jakitea. Gure bizitzan klimak daukan eragina ezagutzea. Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak eta errotuladoreak. Jardueraren garapena: Ez da klima bakarra izaten mundu osoan . Ipar Poloan, adibidez, hotz handia dago, eta Saharako basa- mortuan, nahiz eta gauean ekaitz ikaragarriak egon, egunean zehar oso bero handia egiten du. Espainian ere iparraldeko eta hegoaldeko eguraldiak desberdinak dira, eta kostaldekoa, barnealdekoa eta mendiko eguraldia ere bai. Hala ere, urtean zehar lau urtaro bereizi ahal ditugu guztietan: udaberria, uda, udazkena eta negua. Andhra Pradesheko gune batzuetako klima tropikala da eta beste batzuetan, Anantapurren adibidez, erdilehorra da, eta tenperaturak Espainian baino altuagoak dira. Kontatuko al diegu Indiako lagunei nolakoa den gure klima gu hobeto ezagutu gaitzaten? Irakaslearen laguntza behar dugu jakiteko: Noiz egiten du hotza eta noiz beroa? Noiz egiten du euria edo elurra? Noiz izaten dira ekaitzak? Nola daude zuhaitzak? Hostorik dute ala ez? Zein koloretakoak dira hostoak? Eta abar. Ba al dago zerrenda amaituta? Orain, klaseko guztion artean udaberriko, udako, udazkeneko eta ne- guko lau paisaia desberdinak marraztuko ditugu. Adibidez, eskolako jolastokia, parke bat, kale bat… egin dezakegu. Urtaro horretan egin ahal ditugun ekintzak adieraztea garrantzitsua da. Beste zehaztasun batzuk ere edukiko ditugu kontuan: daramagun arropa, zein ordutan diren egunsentia eta ilunabarra…

Ingurugiroa · hiriguneko paisaiak eta paisaia naturalak oso desberdinak dira. Paisaia naturaletan bai animaliak, bai landareak libreak dira hazteko. Seguru denok joan garela inoiz

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ingurugiroa · hiriguneko paisaiak eta paisaia naturalak oso desberdinak dira. Paisaia naturaletan bai animaliak, bai landareak libreak dira hazteko. Seguru denok joan garela inoiz

Ingurugiroa Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Jarduerak1. Jarduera LEHEN ZIKLOA

Iraupena: Ordu beteko ekitaldia

Helburuak: • Munduan klima desberdinak daudela jakitea.• Gure bizitzan klimak daukan eragina ezagutzea.

Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak eta errotuladoreak.

Jardueraren garapena:Ez da klima bakarra izaten mundu osoan . Ipar Poloan, adibidez, hotz handia dago, eta Saharako basa-mortuan, nahiz eta gauean ekaitz ikaragarriak egon, egunean zehar oso bero handia egiten du.

Espainian ere iparraldeko eta hegoaldeko eguraldiak desberdinak dira, eta kostaldekoa, barnealdekoa eta mendiko eguraldia ere bai. Hala ere, urtean zehar lau urtaro bereizi ahal ditugu guztietan: udaberria, uda, udazkena eta negua. Andhra Pradesheko gune batzuetako klima tropikala da eta beste batzuetan, Anantapurren adibidez, erdilehorra da, eta tenperaturak Espainian baino altuagoak dira. Kontatuko al diegu Indiako lagunei nolakoa den gure klima gu hobeto ezagutu gaitzaten?

Irakaslearen laguntza behar dugu jakiteko:• Noiz egiten du hotza eta noiz beroa?• Noiz egiten du euria edo elurra? Noiz izaten dira ekaitzak?• Nola daude zuhaitzak? Hostorik dute ala ez? Zein koloretakoak dira hostoak?• Eta abar.

Ba al dago zerrenda amaituta? Orain, klaseko guztion artean udaberriko, udako, udazkeneko eta ne-guko lau paisaia desberdinak marraztuko ditugu. Adibidez, eskolako jolastokia, parke bat, kale bat…egin dezakegu. Urtaro horretan egin ahal ditugun ekintzak adieraztea garrantzitsua da. Beste zehaztasun batzuk ere edukiko ditugu kontuan: daramagun arropa, zein ordutan diren egunsentia eta ilunabarra…

Page 2: Ingurugiroa · hiriguneko paisaiak eta paisaia naturalak oso desberdinak dira. Paisaia naturaletan bai animaliak, bai landareak libreak dira hazteko. Seguru denok joan garela inoiz

Ingurugiroa Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Jarduerak2. Jarduera UrArEN gArrANtZIA

Iraupena: Ordu beteko ekitaldia

Helburuak: • Gure egunerokotasunean urak daukan garrantzia ikustea.• Uraren gabeziak daukan arriskua ezagutzea.• Ura zaintzea eta zentzuz erabiltzea zein garrantzitsuak diren jakitea.

Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak eta errotuladoreak.

Jardueraren garapena:Lehenik eta behin, denon artean pentsatuko dugu zergatik den ura hain garrantzitsua eta egunean zehar zertarako erabiltzen dugun. Edateko eta bainatzeko erabiltzeaz gain, gauza askotarako erabiltzen da ura, eta bat ere ez ahazteko ongi pentsatu behar dugu. Erraza izan daiteke baten bat ahaztea, guk ura noiznahi daukagulako eta konturatu gabe erabiltzen dugulako.

Zerrendatu ditugun uraren erabilerak marraztuko ditugu eta gero “URA DAGOENEAN DUGUN BIZITZA” izenburua daukan horma-irudi bat osatzeko erabiliko ditugu.

Zer gertatuko litzateke hilabete oso baten zehar urik gabe geratuko bagina? Lehenago egin dugun ze-rrenda kontuan izanik, beste zerrenda bat egingo dugu bururatzen zaizkigun ondorio guztiekin. Amaitu eta gero, pentsatu ditugun egoera tristeek adierazten dituzten marrazkiak egingo ditugu eta “URIK EZ DAGOENEAN DUGUN BIZITZA” izenburua daukan beste horma-irudi bat egingo dugu.

Amaitu eta gero, horma-irudi biak konpara ditzakegu. Garrantzitsua al da ura gure bizitzan? Bururatzen al zaigu ura zaintzeko modurik? Zer egin genezake geuk gure etxeetako uraren kontsumoa gutxitzeko?

Hona hemen irtenbideren bat bilatzeko gure buruari egin ahal dizkiogun galdera batzuk: bainatzen gara ala dutxa hartzen dugu? Txorrota ixten al dugu hortzak edo eskuak garbitzen ditugun bitartean? Erabilt-zen al dugu inoiz ura jolasteko? Ura aurrezteko bururatzen zaizkigun aholku guztiak zerrendatuko ditugu eta ikasle guztiek kopiatuko dituzte paper batean. Etxera eraman dezakegu papera, eta sukaldean edo komunean ipini aholkuak ez ahazteko.

Page 3: Ingurugiroa · hiriguneko paisaiak eta paisaia naturalak oso desberdinak dira. Paisaia naturaletan bai animaliak, bai landareak libreak dira hazteko. Seguru denok joan garela inoiz

Ingurugiroa Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Jarduerak3. Jarduera INgUrUmENArEN NAZIOArtEKO EgUNArEN OspAKIZUNA (EKAINAK 5)

Iraupena: Ordu beteko ekitaldia

Helburuak: • Reivindicar los valores de respeto y protección del medio ambiente.• Dar a conocer el Día Mundial del Medio Ambiente entre el alumnado.

Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak edo errotuladoreak, argazkiak mozteko aldizkariak eta kola. Irakasleak Indiako betiko garraioen, animalien eta landareen argazkiak prestatuko ditu erabili ahal izateko.

Jardueraren garapena:Gurea bezalako gizarte batean keaz eta beste substantzia kutsakorrez inguratuta bizi gara: motordun ibilgailuak, makinak... Indian, alde batetik, badaude kutsadura arazoak, baina, bestetik, badaude giza-kiaren edo animalien indarrez mugitzen diren ibilgailu asko. Animaliak oso errespetatzen dira, eta asko dira animalia eta landare desberdin anitzen gune naturalak.

Egun oso baten zehar “gune natural” bihurtuko dugu gure klasea. Hori egin ahal izateko, irakasleak Indiako animalia eta landareen argazkiak erakutsiko dizkigu. Denon artean marrazkiak egingo ditugu kla-seko horma guztietan ipintzeko; horrela, naturaz inguraturik gaudela sentituko dugu. Irakasleak erakutsi dizkigun espezieak eta guk ezagutzen ditugun beste animalia eta landareak marraztuko ditugu.

Baina, itzelezko natura honen inguruan…non gaude gu? Gizakiok zenbait aurrerapen eta teknologia be-har dugu, eta gure esku dago naturari ahalik eta kalte txikiena egitea. Adibidez, Indiako zenbait garraio aztertuko ditugu (bizikletak, garraio publikoa eta abar). Irakasleak azalduko digu zergatik ez diren hain kutsatzaileak. Gero, bere laguntzarekin, erabakiko dugu zein garraio diren kutsatzaileak eta zeintzuk ez. Zeintzuk sortzen duten kea eta zeintzuk ez. Gainera, kea sortzen dutenen artean badaude kaltegarria-goak diren batzuk. Adibidez: zergatik dira garraio publikoak (autobusa, trena, metroa…), auto pribatuak baino hobeak?

Bukatzeko, kutsatzaileak ez diren garraioak asmatu eta marraztuko ditugu. Magikoak izan daitezke, existitzen diren bi garraioen arteko nahastea izan ahal dira edo eguzkia eta haizea bezalako energia era-bili ahal dituzte… Egunen baten asmakizun hauek egia bihur litezke.

Page 4: Ingurugiroa · hiriguneko paisaiak eta paisaia naturalak oso desberdinak dira. Paisaia naturaletan bai animaliak, bai landareak libreak dira hazteko. Seguru denok joan garela inoiz

Ingurugiroa Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Jarduerak4. Jarduera NOLAKOAK dIrA EZAgUtZEN dItUgUN pAIsAIA NAtUrALAK?

Iraupena: Ordu beteko ekitaldia

Helburuak: • Hirietako paisaiak eta paisaia naturalak desberdintzea.• Gure herrialdean dauden paisaia naturalen ezaugarriak biltzea.

Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak edo errotuladoreak.

Jardueraren garapena:Nolako natura da bizi garen tokiaren inguruan edota eskolatik gertu? Ba al dago lorategi edo parkerik? Ba al dago zuhaitzik kaleetan? Hiriguneetan eraikinak eta errepideak gailendu egin dira. Horregatik, hiriguneko paisaiak eta paisaia naturalak oso desberdinak dira. Paisaia naturaletan bai animaliak, bai landareak libreak dira hazteko.

Seguru denok joan garela inoiz gune natural batera, ezta?: mendira, hondartzara, laku edo ibai batera… Zer deritzozue gure paisaia naturalak nolakoak diren Indiako umeei kontatzeari?

Lehenengo eta behin, bai klaseko txangoetan bai familiakoekin ezagutu ditugun lekuak zerrendatuko di-tugu. Ondoren, leku bakoitza nolakoa den eta gu bizi garen hiri edo herriarekin dituen desberdintasunak azalduko ditugu.

Gero, ikasle bakoitzak ezagutzen duen gune natural bat marraztuko du. Gogoratzen ditugun elementu guztiak egingo ditugu (zuhaitzak, landareak, animaliak…)