1
Olaia Gil Sanchez Parte Zaharra taberna eta salto- kiekin lotzen dute batzuek; baina lehen begiratuaren ostean, erra- za da auzo bizi eta koloretsuaren taupadak aditzea. Xabier Arbe- ras (Andoain, 1954) eta Larraitz Mendizabal (Añorga, 1974) ho- rren lekuko dira. Bihar, Parte Za- harrean bizi izeneko auzo elkar- tearen aurkezpenera hurbiltzeko deia luzatu diete auzotarrei. San Telmon da hitzordua, 19:30ean. Zergatik erabaki duzue auzo elkar- tea sortzea? Xabier Arberas (X.A.): Parte Zaha- rrean arazo asko izan dira betida- nik, eta baita ekimen ugari ere. Auzoak elkarte integral bat be- har duela pentsatzen dugu; isto- rio horiek guztiak elkartu eta abian dauden ekimenak susper- tzeko. Denon artean zein auzo nahi dugun pentsatu nahiko ge- nuke. Larraitz Mendizabal (L.M.): Udale- txearekin interlokuzio bat egotea ere beharrezkoa da. Orain arte bizilagun-taldeak beren kabuz aritu dira; baina ideiak elkartu eta indarra hartzean instituzioe- kin zuzenean aritu nahiko genu- ke. Zeintzuk lirateke auzoak unean unean dituen arazo nabarmene- nak? L.M.: Parte Zaharrean ez dago kultur etxerik eta auzotarrek ez dute leku edo aretorik bilkura bat egin edo hitzaldi sorta bat an- tolatzeko; elkarte pribatuetara jo behar dute. Bestetik, gurasoek interes handia dute Haurtxoko edo Gaztetxokoa abian jartzeko; liburutegiak ditugu, baina ber- tan ezin da zaratarik egin eta, hortaz, ez dago eguraldi txarrare- kin haurrak eramateko leku aproposik. Nagusiei dagokienez, igogailuen arazoa dugu, etxe as- kok ez baitute horiek jartzeko le- kurik. X.A.: Era berean, gure nagusiek ez dute doaneko eguneko zentro- rik eta Fermin Kalbeton kaleko soto batean daude. Gazteei dago- kienez, borroka luzea daramate gaztetxearekin. Eta espazio pu- blikoari begira, ekimen pribatua- ren esku dago geroz eta neurri handiagoan; jada ez dago kalean ia bankurik eta terrazetan eseri behar dugu derrigor. Hamaika auzi gehiago ere badaude: zabo- rra, trafikoa, droga... Hau ikusi- ta, auzotarrok bizikidetzarako neurri batzuk hartu behar direla planteatzen dugu; guk Parte Za- harrean bizi nahi dugu. Biharkoan, nor gonbidatzen duzue? Biak: [Aho batez] Auzo guztia. Interes ezberdinak dituzten bizila- gunak egotea garrantzitsua al da? X.A.: Gure auzoa oso heterogene- oa da; esaterako, Kaian edo Za- balgunean ditugun arazoak oso ezberdinak dira, baina denak dira auzoko arazoak. Bizilagu- nak hurbilen dituzten arazoak jo- rratu dituzte eta guk ahots baka- rrean aritu nahi dugu. Inoiz egon al da auzo elkarterik Par- te Zaharrean? L.M.: Saiakerak egon dira, baina ez dute bidea hartu. Adibidez, Koxka izeneko elkarte bat egon zen duela 10 urte inguru. Egungo egoera ere lagungarria izaten ari da; jendeak ilusioa dauka, gogo- tsu dago, eta lan egiteko prest. X.A.: Oraintxe, soinuarekin lotu- ta, Ixo izeneko elkartea dugu. L.M.: Zuloagako parkea egin zute- nean ere mugimendu polita sor- tu zen. Agindutakoaren erdia egin zuten, eta modu naturalean gurasoak lanean hasi ziren, eska- era egin zuten eta azkenean par- kearen handitzea lortu zuten. Nolakoa izango da ‘Parte Zaharrean bizi’ elkartearen funtzionamen- dua? L.M.: Batzordeak eratu nahi ditu- gu. Lantzeko eremu pila bat dau- de, baina guk ez dugu erabakiko zeini lehentasuna eman. Auzoak erabakiko du; indarra hartzen duten batzordeek emango diote bizia elkarteari. X.A.: Ez dugu eztabaida antzurik nahi; ez dugu eztabaidatuko zein gai diren garrantzitsuenak. Hala- ber, mugak izango ditugula ere badakigu, adibidez, zaborra edo trafikoarena ez dira auzoko gai hutsak, gai potoloagoak dira. Nola aldatu da auzoa azken urteo- tan? L.M.: Denda zaharrak ixten ari dira eta beste merkatal mundu bat zabaltzen ari da. Euskararen erabilerak atzerapauso bat egin du merkataritza eta ostalari- tzan. Bestetik, pentsioen kopu- rua dezente igo da, pentsio ez le- galak tarteko, eta horrek komu- nitateetan arazoak sorrarazi ditu. X.A.: Horrez gain, historikoki udal gobernuak Parte Zaharra parke tematiko-gastronomiko bihurtzen saiatu dira, kontuan hartu gabe atzean auzo bat dago- ela. Zuek zeuek 15 urte inguru darama- tzue Parte Zaharrean. Zuen bizipe- netan oinarrituta, zer azpimarratu- ko zenukete? L.M.: Añorgatik etorri nintzene- an Parte Zaharra gaueko dinami- karekin lotzen nuen, baina bere- hala konturatu nintzen herri- sena daukan auzo bat dela eta kulturalki mugimendu handia dagoela. Parte Zaharrean bizi- tzea herri txiki batean bizitzea bezalakoa da. Kanpoko jende as- kok jaia, erosketak edo ondo pa- satzearekin lotzen duen arren, errealitatea bestelakoa da. X.A.: Ni Grosen bizitzen egon os- tean hona etorri nintzen, eta oso gustura nago. Kalera atera eta iz- kin guztietan ezagun bat aurki- tzen dut eta beti aritzen naiz haie- kin berriketan; eguneko berriak direla edo Reala dela. Oso giro he- rrikoia dugu. San Telmoren eraberriketarekin po- zik al zaudete? L.M.: Obra itzela ikusita, pena da frontoia estali ez izana. Eraikin txiki bat egin izan balute –betiko Trinitate plaza errespetatuz–, orain kirol-ekipamendu ikaraga- rria izango genuke; baina horrek ez du dirurik ematen... eta hori da auzoari begira ez egotea. Az- ken buruan, lokal hutsak egon badaude, auzoaren erabilpenera- ko, baina borondatea behar da. X.A.: Neurriak hartu beharra dago. Nortasun juridikoa eskura- tu bezain pronto, lanean hasiko gara, bazkidetza sistemaren bidez eta ahalik eta parte hartze zabale- na bermatuz. 1[email protected] Xabier Arberas eta Larraitz Mendizabal q Parte Zaharreko bizilagunak Bihar ‘Parte Zaharrean bizi’elkartearen aurkezpena egingo dute San Telmo Museoan, 19:30ean; auzoko bizilagunak beren kezkak azaldu eta eraketan parte hartzera gonbidatuta daude. «Parte Zaharra parke tematiko-gastronomiko bihurtzen saiatu dira» Xabier Arberas eta Larraitz Mendizabal. O. G. S. «Kaia edo Zabalguneko arazoak oso ezberdinak dira, baina denak dira auzoko arazoak» «Euskararen erabilerak atzerapauso bat egin du merkataritza eta ostalaritzan» «Lokal hutsak egon badaude, auzoaren erabilpenerako, baina borondatea behar da» Hiria 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea irutxuloko hitza 3

Hitza20120124 3

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hitza20120124 3

Olaia Gil Sanchez

Parte Zaharra taberna eta salto-kiekin lotzen dute batzuek; bainalehen begiratuaren ostean, erra-za da auzo bizi eta koloretsuarentaupadak aditzea. Xabier Arbe-ras (Andoain, 1954) eta LarraitzMendizabal (Añorga, 1974) ho-rren lekuko dira. Bihar, Parte Za-harrean bizi izeneko auzo elkar-tearen aurkezpenera hurbiltzekodeia luzatu diete auzotarrei. SanTelmon da hitzordua, 19:30ean. Zergatik erabaki duzue auzo elkar-tea sortzea?Xabier Arberas (X.A.): Parte Zaha-rrean arazo asko izan dira betida-nik, eta baita ekimen ugari ere.Auzoak elkarte integral bat be-har duela pentsatzen dugu; isto-rio horiek guztiak elkartu etaabian dauden ekimenak susper-tzeko. Denon artean zein auzonahi dugun pentsatu nahiko ge-nuke.Larraitz Mendizabal (L.M.): Udale-txearekin interlokuzio bat egoteaere beharrezkoa da. Orain artebizilagun-taldeak beren kabuzaritu dira; baina ideiak elkartueta indarra hartzean instituzioe-kin zuzenean aritu nahiko genu-ke. Zeintzuk lirateke auzoak uneanunean dituen arazo nabarmene-nak?L.M.: Parte Zaharrean ez dagokultur etxerik eta auzotarrek ezdute leku edo aretorik bilkurabat egin edo hitzaldi sorta bat an-tolatzeko; elkarte pribatuetara jobehar dute. Bestetik, gurasoekinteres handia dute Haurtxokoedo Gaztetxokoa abian jartzeko;liburutegiak ditugu, baina ber-tan ezin da zaratarik egin eta,hortaz, ez dago eguraldi txarrare-kin haurrak eramateko lekuaproposik. Nagusiei dagokienez,igogailuen arazoa dugu, etxe as-kok ez baitute horiek jartzeko le-kurik. X.A.: Era berean, gure nagusiekez dute doaneko eguneko zentro-rik eta Fermin Kalbeton kalekosoto batean daude. Gazteei dago-kienez, borroka luzea daramategaztetxearekin. Eta espazio pu-blikoari begira, ekimen pribatua-ren esku dago geroz eta neurrihandiagoan; jada ez dago kaleania bankurik eta terrazetan eseribehar dugu derrigor. Hamaikaauzi gehiago ere badaude: zabo-rra, trafikoa, droga... Hau ikusi-ta, auzotarrok bizikidetzarakoneurri batzuk hartu behar direlaplanteatzen dugu; guk Parte Za-harrean bizi nahi dugu. Biharkoan, nor gonbidatzen duzue?Biak: [Aho batez] Auzo guztia.Interes ezberdinak dituzten bizila-gunak egotea garrantzitsua al da?X.A.: Gure auzoa oso heterogene-oa da; esaterako, Kaian edo Za-balgunean ditugun arazoak osoezberdinak dira, baina denakdira auzoko arazoak. Bizilagu-nak hurbilen dituzten arazoak jo-rratu dituzte eta guk ahots baka-rrean aritu nahi dugu.

Inoiz egon al da auzo elkarterik Par-te Zaharrean?L.M.: Saiakerak egon dira, bainaez dute bidea hartu. Adibidez,Koxka izeneko elkarte bat egonzen duela 10 urte inguru. Egungoegoera ere lagungarria izaten arida; jendeak ilusioa dauka, gogo-tsu dago, eta lan egiteko prest. X.A.: Oraintxe, soinuarekin lotu-ta, Ixo izeneko elkartea dugu.

L.M.: Zuloagako parkea egin zute-nean ere mugimendu polita sor-tu zen. Agindutakoaren erdiaegin zuten, eta modu naturaleangurasoak lanean hasi ziren, eska-era egin zuten eta azkenean par-kearen handitzea lortu zuten. Nolakoa izango da ‘Parte Zaharreanbizi’ elkartearen funtzionamen-dua? L.M.: Batzordeak eratu nahi ditu-

gu. Lantzeko eremu pila bat dau-de, baina guk ez dugu erabakikozeini lehentasuna eman. Auzoakerabakiko du; indarra hartzenduten batzordeek emango diotebizia elkarteari. X.A.: Ez dugu eztabaida antzuriknahi; ez dugu eztabaidatuko zeingai diren garrantzitsuenak. Hala-ber, mugak izango ditugula erebadakigu, adibidez, zaborra edo

trafikoarena ez dira auzoko gaihutsak, gai potoloagoak dira. Nola aldatu da auzoa azken urteo-tan?L.M.: Denda zaharrak ixten aridira eta beste merkatal mundubat zabaltzen ari da. Euskararenerabilerak atzerapauso bat egindu merkataritza eta ostalari-tzan. Bestetik, pentsioen kopu-rua dezente igo da, pentsio ez le-galak tarteko, eta horrek komu-nitateetan arazoak sorraraziditu. X.A.: Horrez gain, historikokiudal gobernuak Parte Zaharraparke tematiko-gastronomikobihurtzen saiatu dira, kontuanhartu gabe atzean auzo bat dago-ela.

Zuek zeuek 15 urte inguru darama-tzue Parte Zaharrean. Zuen bizipe-netan oinarrituta, zer azpimarratu-ko zenukete? L.M.: Añorgatik etorri nintzene-an Parte Zaharra gaueko dinami-karekin lotzen nuen, baina bere-hala konturatu nintzen herri-sena daukan auzo bat dela etakulturalki mugimendu handiadagoela. Parte Zaharrean bizi-tzea herri txiki batean bizitzeabezalakoa da. Kanpoko jende as-kok jaia, erosketak edo ondo pa-satzearekin lotzen duen arren,errealitatea bestelakoa da. X.A.: Ni Grosen bizitzen egon os-tean hona etorri nintzen, eta osogustura nago. Kalera atera eta iz-kin guztietan ezagun bat aurki-tzen dut eta beti aritzen naiz haie-kin berriketan; eguneko berriakdirela edo Reala dela. Oso giro he-rrikoia dugu. San Telmoren eraberriketarekin po-zik al zaudete?L.M.: Obra itzela ikusita, pena dafrontoia estali ez izana. Eraikintxiki bat egin izan balute –betikoTrinitate plaza errespetatuz–,orain kirol-ekipamendu ikaraga-rria izango genuke; baina horrekez du dirurik ematen... eta horida auzoari begira ez egotea. Az-ken buruan, lokal hutsak egonbadaude, auzoaren erabilpenera-ko, baina borondatea behar da. X.A.: Neurriak hartu beharradago. Nortasun juridikoa eskura-tu bezain pronto, lanean hasikogara, bazkidetza sistemaren bidezeta ahalik eta parte hartze zabale-na bermatuz. [email protected]

Xabier Arberas eta Larraitz Mendizabal qParte Zaharreko bizilagunak

Bihar ‘Parte Zaharrean bizi’elkartearen aurkezpena egingo duteSan Telmo Museoan, 19:30ean; auzoko bizilagunak berenkezkak azaldu eta eraketan parte hartzera gonbidatuta daude.

«Parte Zaharra parketematiko-gastronomikobihurtzen saiatu dira»

Xabier Arberas eta Larraitz Mendizabal. O. G. S.

«Kaia edo Zabalgunekoarazoak oso ezberdinakdira,baina denak diraauzoko arazoak»

«Euskararen erabilerakatzerapauso bat egin dumerkataritza etaostalaritzan»

«Lokal hutsak egonbadaude,auzoarenerabilpenerako,bainaborondatea behar da»

‹ Hiria2012ko urtarrilaren 24a, asteartea irutxuloko hitza 3