1
Hondakinen kudeaketari buruz Zestoako herriari: Memoria historikoa izatea ezinbestekoa zaigu aurrera begira garatu beharreko politikak lantzeko ord- uan. Nondik gatoz eta, batik bat, nora goazen ulertzeko. Zestoan inoizko mobilizazio erraldoienak bizi izan genituen errauskailua zela eta, herri galdeketa bat antolatzeraino: “Zaborraren arazoaren aur- rean, errausketan oinarritzen den Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mankomunitateen planarekin ados al zaude?”galdera oinarri zuen galdeketak zentsuaren %60,17ko parte hartzea izan zuen, %91,10ak ezezkoa erantzun zuen. Azken urteetan hainbat ekimen burutu izan dira hondakinen aferan: autokonposta ikastaroak, hitzal- diak, murriztu-berrerabili-birziklatu kanpainak, oihalezko poltsen banaketak, tupper banaketak, auzo konposta ekimena… Hala ere, egungo sistemarekin herrian sortzen dugun hondakinen %27a baino ez dugu gaika biltzen! Beste guztia zabor bihurtzen dugu. Hondakinen birziklatzea borondatezko jarreretara mugatzeak emaitza kaxkarrak uzten dizkigu eta ez- inbestekoa da gaikako bilketa bultzatzeaz gain herritarrok sortzen dugun hondakinen ardura hartzea. Birziklatzearen aldekoak denok izanik, zergatik ez dugu ezarriko hondakinen %80a birziklatzea posible egiten duen sistema bat? Interes ekonomiko eta politikoak tarteko azken garaiotan hedabide jakin batzuetatik eztabaida desitxu- ratu eta politizatzen ahalegindu dira. Bilduk Gipuzkoan lortutako hauteskunde emaitzak nola edo hala kaltetu nahi dituzte. Nola ulertu bestela beste herrialdeetan (Katalunian adibidez) aukera politiko guztiek ontzat ematen duten sistema, gurean ez onartzea? Zestoako EAJk 5. edukiontzia, errauskailuan oinarritzen den zabor politika, defendatzen du. Noiz onar- tuko du eztabaida birziklapen emaitzarik onenak lortzen dituen sistema bat adostea dela eta ez hori lortu nahi duenari oztopoak jartzea? Hondakinen Mahaian parte hartzeari uko egin eta inposizioaz mintzatzeak gai honetan bakoitza non kokatzen den erakusten digu. Hainbat herritarren zalantzak eta kezkak ulertzen ditugu, baina lasaitasunez eta arduraz helduko diogu gaiari. Desinformazioari eta gezurrei denon artean aurre egingo diegu, gardentasunez, parte hartzea eta heziketa bultzatuz. 2012ko apirilaren 25eko osoko bilkuran EH Bilduk aurkeztutako mozioa: 1.-2004ko herri galdeketan herritarrek adierazi bezala, erraustegirik gabeko hondakinen kudeaketa eredu bateranzko urratsak ematean berresten da Zestoako Udala. 2.-2012ko hiri hondakinen bilketa datuek kezkatuta, Udala zaborra gaika bilduz %70etik gorako tasa lortzeko konpromisoan berresten da. 3.-Bide horretan, 2013ko otsailean, Udal honek, herri eragileekin batera, Hondakinen Mahaia jarri zuen martxan. Helburu hori lortzen dela bermatzeko bitartekoa izango da mahaia, eta Udal honek, erabateko autonomia, garrantzia eta zilegitasuna ematen dio mahai horri. 4.-Hondakinen mahai horri zilegitasuna emanez, hondakinak gaika bilduz %70eko tasa lortzeko bitartekoak herri eragile eta herritarrekin elkarlanean aztertu eta erabakitzeko bitartekoak jarriko ditu Udalak. Hondakinen gaian, erraustegirik gabe, giltza herritarrek dutela uste dugulako. 5.-Zestoako Udalak herri galdeketa egitea aztertuko du, Hondakinen Mahaiarekin adostuta, beti ere gaika bilduz %70eko tasa lortzen duten eta errauskailuan oinarritzen ez den ereduak jartzen badira aukeran.

Hondakinen kudeaketari buruz Zestoako herriari

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hondakinen kudeaketaren inguruan Zestoako EH Bilduk eginiko hausnarketa

Citation preview

Page 1: Hondakinen kudeaketari buruz Zestoako herriari

Hondakinen kudeaketari buruz Zestoako herriari:

Memoria historikoa izatea ezinbestekoa zaigu aurrera begira garatu beharreko politikak lantzeko ord-uan. Nondik gatoz eta, batik bat, nora goazen ulertzeko. Zestoan inoizko mobilizazio erraldoienak biziizan genituen errauskailua zela eta, herri galdeketa bat antolatzeraino: “Zaborraren arazoaren aur-rean, errausketan oinarritzen den Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mankomunitateen planarekin ados alzaude?”galdera oinarri zuen galdeketak zentsuaren %60,17ko parte hartzea izan zuen, %91,10akezezkoa erantzun zuen.

Azken urteetan hainbat ekimen burutu izan dira hondakinen aferan: autokonposta ikastaroak, hitzal-diak, murriztu-berrerabili-birziklatu kanpainak, oihalezko poltsen banaketak, tupper banaketak, auzokonposta ekimena… Hala ere, egungo sistemarekin herrian sortzen dugun hondakinen %27a baino ezdugu gaika biltzen! Beste guztia zabor bihurtzen dugu.

Hondakinen birziklatzea borondatezko jarreretara mugatzeak emaitza kaxkarrak uzten dizkigu eta ez-inbestekoa da gaikako bilketa bultzatzeaz gain herritarrok sortzen dugun hondakinen ardura hartzea.Birziklatzearen aldekoak denok izanik, zergatik ez dugu ezarriko hondakinen %80a birziklatzea posibleegiten duen sistema bat?

Interes ekonomiko eta politikoak tarteko azken garaiotan hedabide jakin batzuetatik eztabaida desitxu-ratu eta politizatzen ahalegindu dira. Bilduk Gipuzkoan lortutako hauteskunde emaitzak nola edo halakaltetu nahi dituzte. Nola ulertu bestela beste herrialdeetan (Katalunian adibidez) aukera politikoguztiek ontzat ematen duten sistema, gurean ez onartzea?

Zestoako EAJk 5. edukiontzia, errauskailuan oinarritzen den zabor politika, defendatzen du. Noiz onar-tuko du eztabaida birziklapen emaitzarik onenak lortzen dituen sistema bat adostea dela eta ez horilortu nahi duenari oztopoak jartzea? Hondakinen Mahaian parte hartzeari uko egin eta inposizioazmintzatzeak gai honetan bakoitza non kokatzen den erakusten digu.

Hainbat herritarren zalantzak eta kezkak ulertzen ditugu, baina lasaitasunez eta arduraz heldukodiogu gaiari. Desinformazioari eta gezurrei denon artean aurre egingo diegu, gardentasunez, partehartzea eta heziketa bultzatuz.

2012ko apirilaren 25eko osoko bilkuran EH Bilduk aurkeztutako mozioa:

1.-2004ko herri galdeketan herritarrek adierazi bezala, erraustegirik gabeko hondakinen kudeaketa eredubateranzko urratsak ematean berresten da Zestoako Udala.2.-2012ko hiri hondakinen bilketa datuek kezkatuta, Udala zaborra gaika bilduz %70etik gorako tasalortzeko konpromisoan berresten da.3.-Bide horretan, 2013ko otsailean, Udal honek, herri eragileekin batera, Hondakinen Mahaia jarri zuenmartxan. Helburu hori lortzen dela bermatzeko bitartekoa izango da mahaia, eta Udal honek, erabatekoautonomia, garrantzia eta zilegitasuna ematen dio mahai horri.4.-Hondakinen mahai horri zilegitasuna emanez, hondakinak gaika bilduz %70eko tasa lortzekobitartekoak herri eragile eta herritarrekin elkarlanean aztertu eta erabakitzeko bitartekoak jarriko dituUdalak. Hondakinen gaian, erraustegirik gabe, giltza herritarrek dutela uste dugulako.5.-Zestoako Udalak herri galdeketa egitea aztertuko du, Hondakinen Mahaiarekin adostuta, beti ere gaikabilduz %70eko tasa lortzen duten eta errauskailuan oinarritzen ez den ereduak jartzen badira aukeran.