79
Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022 HAURTZAROAREN HIRI LAGUNKOIAK AITORTZEKO VIII. DEIALDIA. I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA 2018-2022

I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

HAURTZAROAREN HIRI LAGUNKOIAK AITORTZEKO VIII. DEIALDIA.

I. HAUR ETA

NERABEENTZAKO

UDAL PLANA 2018-2022

Page 2: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

2

1. AURKEZPENA. ................................................................................................................... 3

2. ESKERRAK. ........................................................................................................................ 4

3. SARRERA. ........................................................................................................................... 7

4. KANPOKO ERREFERENTEAK ...................................................................................... 11

4.1. Erreferente estrategikoak: ........................................................................................ 11

4.2. Araudi-erreferenteak: ............................................................................................... 12

4.3. Kontzeptu-erreferenteak .......................................................................................... 13

5. ORTUELLAKO UDALERRIARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA.

DIAGNOSTIKOA. .................................................................................................................... 16

6.1. Geografia eta kokapena ............................................................................................ 16

6.2. Historia ....................................................................................................................... 17

Bilakaera demografikoa eta jarduera ekonomikoa ...................................................................... 17

6. PLANGINTZA-METODOLOGIA .................................................................................... 33

6.1. AURREKARIAK ...................................................................................................... 33

6.2. Plangintza-prozesua .................................................................................................. 37

6.3. Planari egindako ekarpenak. .................................................................................... 47

7. PLANAREN HELBURU OROKORREN DEFINIZIOA. ................................................. 58

8. JARDUKETAK, PLANAREN EBALUAZIO-ADIERAZLEAK ETA

TENPORALIZAZIOA ............................................................................................................... 63

9. EGIKARITZAPENA, PLANAREN SEGIMENDUA ETA EBALUAZIOA. ................... 74

10. BALIABIDEAK.............................................................................................................. 75

10.1. Giza baliabideak..................................................................................................... 75

10.2. Baliabide materialak .............................................................................................. 75

10.3. Finantza-baliabideak ............................................................................................. 75

11. KOORDINAZIO-ESKEMAK ........................................................................................ 77

Page 3: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

3

1. AURKEZPENA. Ortuellako Udalak uste du udalerriko haurrak eta nerabeak eskubide osoko subjektuak direla, Haurraren Eskubideen Konbentzioan ezarritako esparruan. Hala, Haurrentzako I. Udal Plana eginez, gure helburua da gai horren inguruko politikaren eta jarduketa zehatz batzuen oinarriak finkatzea, haurrekin eta nerabeekin lotutako guztia interesatzen zaigula erakutsiz.

Ortuellako Udalak haurrei eta nerabeei zuzendutako jarduketa ugari garatuko ditu, besteak beste, arlo hauetan: aisialdia eta denbora librea; kirola; kultura; ingurumena eta gizarte-babesa. Udalak konpromiso irmoa dauka eta lan eginez, ikasiko dugu, hobetuko dugu eta programak eta zerbitzuak herritarren behar eta demandetara egokituko ditugu. Eguneroko ataza honetan, gure lana optimizatzen duen tresna bat behar dugu, haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta horien bizi-kalitatea hobetze aldera.

Tresna hori, hau da, Haur eta Nerabeentzako Plana denbora luzez eremu honetan lan egin duten Ortuellako Udaleko profesionalen esfortzuaren, denboraren eta arduraldiaren emaitza da, baita beste erakundeetako eta elkarteetako profesionalen eta, oro har, herritarren lanaren emaitza ere. Udalaren kudeaketak, herritarrekiko hurbilen dagoen erakundea izanik, paper eta erantzukizun espezifikoak ditu ataza honetan, dagozkion eskumenengatik, horien arazoak eta beharrak inporta zaizkiolako eta buru-belarri aritu behar delako, erkidegoari zuzendutako programen bidez eta baliabideen kudeaketaren bidez. Gure esker-ona adierazi nahi diegu plan hau egiteko prozesuan parte hartu duten haur eta nerabeei, oso modu eskuzabalean aritu baitira gurekin lankidetzan.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu udal talde politikoei, elkarteei eta kontsulatutako adituei; izan ere, bere gogoetak eta lan ona eskaini dizkigute eta, gainera, asko animatu gaituzte bide luze honetan.

Eta azkenik, eskertu nahi ditugu plana eratzeko prozesu honetan inplikatuta egon direnen esfortzua eta arduraldi profesionala, hau da, plana eraikitzeko eta onesteko prozesuan lagundu diguten udal-langile tekniko eta gizarte-eragileenak.

Saulo Nebreda

Ortuellako Udala

Page 4: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

4

2. ESKERRAK. Esker-ona adieraztea haurrentzako plana egiteko prozesuan parte hartu duten pertsonei eta

erakundeei.

18 urte baino nagusiagoak

Jarraian aipatzen diren organismoetako, zentroetako edo bulegoetako langile guztiei, zuzenean edo

zeharka plan hau egiten lagundu digutelako.

Itsaso Molinero Perez: Ortuellako Eskaut taldeko kidea.

San Felix Ikastetxeko ikaslea. (adingabea)

San Felix Ikastetxeko ikaslea. (adingabea)

Aitor Elorriaga Basterra: San Felix Ikastetxeko irakaslea.

Itxaso Macaja Abad: San Felix Ikastetxeko Gurasoen Elkarteko kidea.

Beatriz Imaz Mata: Irakaslea praktiketan.

Pablo de la Iglesia Kortajarena. UNICEFeko kidea.

Pilar Velasco Fernández: Erretiratutako irakaslea.

Mª Anunciación Calvo San Juan: Erretiratutako irakaslea.

Mª Carmen Diez Gutierrez: Otxartaga Ikastetxeko ikasketa-burua.

Mariví Altonaga Urrutia: Ortuella BHI ikastetxeko ikasketa-burua

Eugenia Fernández: Ortuella BHI ikastetxeko Gurasoen Elkarteko kidea.

Verónica Ansede Hermida: Ortuellako Pozik Hazi Elkartearen kidea.

Mirenka González Ferreira: Ortuellako Pozik Hazi Elkartearen kidea.

Mikel Tejedor Mateos: Zapatu ON ekimenaren eta Psikomotrizitate Programaren arduraduna.

Page 5: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

5

Haurrak eta 18 urte baino gazteagoak diren nerabeak.

Udalarekin elkarlanean aritu diren Ortuellako haur guztiei; izan ere, plan honekin egin nahi zenaren

ideia jakinarazi bezain laster, haiek bihurtu ziren protagonistak eta, bereziki, eskerrak eman nahiko

genizkieke Ortuellako haur eta gazteen parte-hartzerako kontseilua osatzen duten 10 haur eta

nerabeei.

- Ortuellako eskola-zentroetako 7 eta 12 urte bitarteko 3 mutil eta 2 neska. (Otxartaga eta San Felix eskola-zentroak)

- Ortuellako eskola-zentroetako 13 eta 16 urte bitarteko 3 neska eta mutil bat. (Otxartaga eta San Felix eskola-zentroak)

Planaren koordinaziorako lantaldea.

Saulo Nebreda: Ortuellako alkatea.

Amaia González: Zinegotzia.

Ainhoa Hernandez: Zinegotzia.

José Iriondo: Zinegotzia.

Mabel Lorenzo: Animatzaile soziokulturala

Pablo de la Iglesia: Unicef-en bolunatrioa

Mirenka González: Ortuellako Pozik Hazi Elkartearen kidea.

Verónica Ansede: Ortuellako Pozik Hazi Elkartearen kidea.

Mikel Tejedor: Zapatu ON ekimenaren eta Psikomotrizitate Programaren arduraduna.

Page 6: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

6

Eskerrik asko!

Page 7: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

7

3. SARRERA. Ortuellako Udalak, haurtzaroarekin lotutako guztiaren inguruan duen interesa erakuste aldera, plan

honekin, gai horren inguruko politika baten eta jarduketa zehatz batzuen oinarriak finkatu nahi ditu

modu eraginkorrean. Hala, horren premisa da haurrak eskubide osoko subjektuak direla, Haurraren

Eskubideen Konbentzioan ezarritakoaren esparruan.

Era berean, dokumentu honen bidez adierazten du haurrek eta nerabe adingabeek eskubidea dutela

osorik parte hartzeko bizitza kulturalean, artistikoan, aisialdian eta atsedenlekuetan. Hortaz, aukera

eman behar diegu tokiko agenda politikoan parte hartu ahal izateko.

Ortuellako Udalean Haur eta Nerabeentzako I. Plana egitearen ekimena agindu batekin dago lotuta,

hau da, haurren eta nerabeen eskubideak eta horien ongizatea bermatu behar direla. Plan hau

egiteari esker, aukera izan dugu topaguneak sortzeko haurtzaroaren alorrean diharduten gizarte-

eragile, talde politiko, elkarte, erakunde publiko eta pribatu guztien artean, hain zuzen ere,

bakoitzaren ikuspuntutik aztertzeko udal-errealitatea eta lortu dugu kontzejuan adin-talde honi

dagokionez ditugun ahuleziak eta indarguneak ezagutzea. Analisi horren ondorioz, dokumentu hau

garatu egin da eta hauxe izango da kontuan hartuko dugun esparrua adingabeen, horien senideen

eta lotutako bestelako eragileen (elkarteak edo profesionalak, besteak beste) bizitzan eragina izatera

bideratutako helburuak eta ekintzak ezartzeko.

Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren

eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea, gizarte-familia egoera ahulean dauden

haurren eta nerabeen balizko kasuak detektatzeko eta kudeatzeko eta horiek prebenitzeko

haurraren eskubideak sustatuz, uste dugulako horiek direla sustapena eusteko oinarria. Bigarren

jarduketa-ildoa izan da plan hau prestatzeko eta garatzeko prozesuan haurtzaroarekin lotutako

gizarte-eragileen eta haurren zein nerabeen parte-hartze eraginkorra sustatzea; izan ere, gure ustez,

haurrak eta nerabeak subjektu aktiboak dira bere ingurune pertsonalean eta sozialean. Eta azkenik,

Ortuellan haurren eta nerabeen alde egiten ari dena ikustarazi nahi izan dugu, denok ezagutzeko eta

ezagutza horrek egiten dena mantentzeko eta kontserbatzeko gizarte-interesa pizteko, inplikatutako

gizarte-eragile desberdinen arteko harremana berpiztuz.

Ortuellako Udaletik uste dugu haurtzaroaren inguruko udal-politikak mantentzea, haurrentzat eta nerabeentzat onuragarria izateaz gain, ona dela, oro har, herritar guztientzat. Zehazki, hori prebentzio-ekintza bat da etorkizuneko herritarrek udal-bizitzan parte har dezaten eta, aldi berean, eskubideen inguruko sentsibilizazioan oinarritutako hezkuntzak helarazten dituen balioekiko sentikorrak izan daitezen.

Page 8: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

8

Metodologia

Plan hau eratzeko jarraitutako metodologia honetan datza: gizarte parte-hartzerako zenbait egitura

sortu dira eta horiek mantenduko dira, geroago formalizatzeko eta garatzeko. Parte hartzeko

egitura horiek izan beharko dira Ortuellan lan egiten duten erakunde publiko edota pribatuen eta

gure udalerrian bizi diren haurren eta nerabeen eta, azken batean, herritar guztien itxaropenak

jasotzen eta islatzen dituzten plataformak.

Oro har, gizarte parte-hartzea oso garrantzitsua da baina, oraingoan, bereziki garrantzitsua izan da

modu berritzailean Ortuellako haur eta nerabeei eskaini zaiena, Haur eta Nerabeentzako Plana

eratzeko prozesuan laguntzeko. Izan ere, hori egiteko abiapuntutzat hartzen den ustea da inor ez

dela haurrak baino hobea eta asko lagun dezaketela guk bere premiak ezagutzeko eta udalerrian

egiten den guztiaren kalitatea hobetze aldera, horien ongizatea eta protagonismoa ziurtatzeko,

zehazki, herritar gisa dituzten eskubideak eta erantzukizunak gauzatzerakoan.

Bi orduko sei saioko programa bat proposatu zen, non haurrekin, nerabeekin eta horiek

udalerriarekiko duten harremanarekin lotutako gaiak jorratu ziren. Sei saio horietako lau egin ziren

Haur Kontseiluarekin (haurrak eta nerabeak) eta beste bi gorde ziren adituen-talde batekin eta

familiekin biltzeko. Honako gai hauek proposatu ziren:

Haurren eskubideak.

Haurren hezkuntza eta garapen integrala.

Babesa eta segurtasuna (IKTak, jazarpenak, egingarritasuna, hirigintza, ingurumena...)

Ongizatea

Osasuna eta kirola.

Jolasa eta aisialdia. Espazio ludikoak, aisialdikoak eta topaguneak.

Familia: gurasotasun positiboa.

Parte-hartzea. Ortuellako gizarte- eta kultura-bizitzan parte hartzeko espazioak eta formak. Parte-hartzeko eskola.

Haur guztiak barne hartzea. Aniztasun funtzionala, sexuala edo kulturala errespetatzea eta horri arreta ematea. Bizikidetza-eskola.

Page 9: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

9

Saio horiekin batera, beste bi saio programatu ziren, Haurren Kontseilua Ortuellako arduradun

politikoekin, bereziki, alkatearekin biltzeko eta ideiak partekatzeko.

Hasierako lehenengo saio horretan haurrei helarazi zitzaizkien kontseiluaren eginkizunak eta,

horrela, kontseiluak programaren inguruko lehenengo balorazio bat jaso zuen. Halaber, saio

horretan, arduradun politikoek bere iritziak helarazi zizkieten haurrei.

Bigarren saioan, haurrek ateratako ondorio orokorrak azaldu zizkieten udal arduradunei eta, zehazki,

landutako gai bakoitzaren inguruan ateratako ondorioak eta egokiak iruditzen zitzaizkien

proposamenak adierazi zizkieten.

Bukatzeko, azkenengo komunikazio-saio bat dago planifikatuta, Biltzarra deitzen duguna; bertan,

Ortuellako haur guztiek parte har dezaten nahi dugu. Biltzar horretan, modu atseginean aurkeztuko

dira lan-saioen emaitzak eta ondorioak eta, zehazki, plan hau aurkeztuko zaie Ortuellako haur

guztiei. Halaber, horien proposamenak jasoko ditugu, Haur eta Nerabeentzako Tokiko Planaren

etorkizuneko berrikuspenetan kontuan hartuko direnak.

Page 10: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

10

Plan honetan jasotako jarduketak helburu hauen arabera antolatu dira:

Page 11: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

11

4. KANPOKO ERREFERENTEAK Ortuellako Udalaren Haur eta Nerabeentzako Planaren xedea da gure udalerrian garatzea azkenengo

urteotan nazioarteko, estatuko, autonomia erkidegoko zein tokiko araudiak eta planek eta

estrategiek proposatu dutena, hain zuzen ere, gaur egun, haurtzaroaren aldeko politikarik

aurreratuenek bete beharko luketenari dagokionez.

Hori izango litzateke Ortuellako Udalaren Haurrentzako Planaren erreferentziazko esparrua.

4.1. Erreferente estrategikoak:

2002ko maiatzean, Nazio Batuen Haurtzaroaren inguruko Batzar Nagusiaren saioen ez-ohiko epean

parte hartu zuten Estatuen ordezkariek, Estatuko buruek eta gobernu-buruek adierazpen bat eta

mundu mailako Ekintza-plan bat sinatu zituzten, “Haurrentzako mundu egoki bat” tituludun

dokumentuan jasotakoa. Bertan, gobernuen konpromisoa jasotzen da, plan hori aplikatzeko eta

neurriak hartzeko aukera aztertzeko, zehazki, lege, politika eta ekintza-plan nazional eraginkorrak

praktikan jartzeko eta baliabideak esleitzeko, haurren eskubideak gauzatzeko eta babesteko, baita

horien ongizatea bermatzeko ere.

Bestalde, Haur eta Nerabeentzako II. Plan Estrategiko Nazionala erreferente nabarmena da

etorkizunean egingo direnentzat.

Tokiko mailan, Ortuellako Udalaren Haurrentzako Planak erreferentziatzat hartu ditu Euskal

Autonomia Erkidegoko beste udal batzuen haurrentzako planak (adibidez, Gasteizko Udalarena),

aurreko urteetan onetsitakoak eta aplikatutakoak.

Horrez gain, inspirazio gisa baliatu dituzte Estatu mailako bestelako ekimen batzuk, besteak beste,

Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoien Programa.

Eta, azkenik, esan beharra dago Ortuellako Haurrentzako Plan Integralaren nahitaezko erreferentzia

dela gure udalerrian haurren eskubideen alde lan egiten duten erakunde publiko eta pribatu anitzek

duten esperientzia eta horietan guztietan lan egitem duten pertsonek erakutsi dituzten konpromisoa

eta dohaina.

Page 12: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

12

4.2. Araudi-erreferenteak:

Nazioartean, Estatuan eta autonomia-erkidegoan dagoen ordenamendu juridikoa garatzeko,

funtsezko printzipio bat hartzen da abiapuntutzat: adingabeak subjektu aktiboak dira, parte-

hartzaileak eta sortzaileak; gaitasuna dute berezkoa zaien ingurune pertsonala zein soziala

aldatzeko, bere premien bilaketan eta asebetetzean parte hartzeko eta besteen premiak asetzeko

ere bai.

Horretan oinarritutako legeria-garapen zabala dago eta jarraian hori jasoko dugu laburki:

NAZIOARTEKOAK

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1989ko azaroaren 20an onetsitako eta 1990eko azaroaren 30ean Espainiako Estatuak berretsitako Haurren Eskubideen Konbentzioa haurren eta nerabeen eskubideak defendatzeko esparru unibertsala da.

Haurren Eskubideen inguruko Europako Gutuna. A-0172/92 Ebazpena. Europar Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, 1992ko uztailaren 8koa.

Estatuak zenbait nazioarteko tratatu berretsi ditu adingabeekin lotutako gai sektorialetan: haurren lana; adingabeak ostea; sexu-salerosketa eta ustiaketa; nazioarteko adopzioa, etab. Horrez gain, Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko estatu-kide izateagatik, Estatuan, Europako erkidego-araudia aplikatu behar da, baita nazioarteko organismo horien ebazpen eta gomendio ugariak ere. Horiek haurren eskubideen aitortza, errespetua eta aplikazioa orientatzen eta osatzen dituzte Espainiako Estatuan.

Gainera, Estatuak Haurtzaroaren inguruko Nazio Batuen Saio Berezian hartu zuen parte (2002ko maiatza) eta aitorpena eta “Haurrentzako mundu egoki bat” tituludun dokumentuan jasotako ekintza-plana onetsi zituen.

ESTATUKOAK

Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak, Haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeak eta uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoan ezarritako indarreko bertsioan, Estatu mailako esparru juridikoa ezartzen du, adingabeak eskubideko subjektutzat hartzearen ideiarekin eta horiek gauzatzeko duten gaitasun mailakatuaren aitorpenarekin bat datorrena, kontuan hartuta beti haurraren eta nerabearen adina eta heldutasuna.

AUTONOMIA-ERKIDEGOKOAK

EAEko legeria.

Euskal Autonomia Erkidegoan, printzipio horiek guztiak garatu ziren 1979ko Autonomia Estatututik

aurrera eta, bereziki, horren bi artikulu hauetan:

10. artikulua. Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondoko gaiei dagozkienean konpetentzia esklusiboa du: ... — 12. Gizarte-laguntza — 39. Erkidego-garapena; emakumea; Haur eta-gazte politika eta Adinekoena...

16. artikulua. Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era etaespezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren eskumena da.

Page 13: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

13

1983ko azaroaren 25eko Lurralde Historikoen Legeak hauxe ezartzen du 7. artikuluaren C atalean:

Lurralde Historikoei dagokie bere lurraldearen barruan erakunde komunen legeria egikaritzea

honako gai hauetan:

1. Gizarte-laguntza, Euskal Herri Osorako Erakundeek zuzenean jarduten duten gorabehera. 2. Erkidego-garapena; emakumea; Haur eta-gazte politika eta Adinekoena; aisialdia eta

atsedena. Hori guztia, Euskal Herri Osorako Erakundeek zuzenean jarduten duten gorabehera.

EAEn herritar guztiek ardura publikoko gizarte-zerbitzuen sistema bat izateko duten eskubidea

sustatze eta bermatze aldera, Gizarte-zerbitzuen 5/1996 Legea onetsi zen, gizarte-zerbitzuen

sistemaren antolakuntza jorratzen duena, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta espezializatutako gizarte-

zerbitzuen banaketa finkatuz; bakoitzaren eginkizunak zehaztuz eta eskumenak esleituz, Tokiko

Araubidearen Oinarrien Legearen arabera, udalen eta lurralde historikoetako foru-organoen artean.

Gure autonomi-erkidegoan, berriki onetsi da Gizarte-zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legea,

kontuan hartu behar duguna plan honen araudi-esparruan. 19 Tokiko Araubidearen Oinarrien Lege

horretan jasotzen den bezala, tokiko erakundeen autonomia eraginkorra izan dadin, Estatuko zein

autonomi-erkidegoetako legeriek bermatu behar dute udalerriek bere interesen zirkuluan zuzenean

eragiten duten kontu guztietan esku hartzeko duten eskubidea. Horretarako, dagozkien eskumenak

esleitu behar dizkiete, kasu bakoitzean xede den jarduera publikoaren ezaugarrien arabera,

deszentralizazio-printzipioen arabera eta hurbiltasunik handiena sustatuz herritarrei eskainitako

administrazio-kudeaketan.

Geroago, printzipio horiek garatu ziren Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren

18ko 3/2005 Legearen bidez:

Lege honen xedea zehazten da lehenengo artikuluan puntu hauen bidez:

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egoiliarrak zein pasadizokoak diren haur eta nerabeei hau bermatzea: Konstituzioak, Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak, Haurren Eskubideen Europar Gutunak eta zuzenbide-antolamendu osoak ezagutzen dizkieten eskubideak erabili ahal izango dituztela.

Haurren eta nerabeen eskubideak eta ongizatea sustatzeko jarduerak edo haiek zaintzeko eta babesteko esku-hartzeak zein esparrutan egin behar diren ezartzea, haurrek eta nerabeek familiaren eta gizartearen inguruneetan behar duten garapena bermatzearren.

Babesgabezia-egoeran edo arrisku-egoeran dauden haur eta nerabeak babesteko arloan eta arau-hausle adingabeekinegin behar diren esku-hartzeen arloan jarduteko printzipioak zehaztea, bai eta eginkizun horretan eskumenen eta erakundeen esparrua mugatzea ere.

4.3. Kontzeptu-erreferenteak

Plan honen oinarri kontzeptualak dira Haurren Eskubideen Konbentzioaren printzipioak eta horren

helburua da haurren eta nerabeen arreta zeharka eta diziplina anitzeko ikuspuntutik kudeatzea, gure

lurraldean haurren eskubideak bermatzeko, sustatzeko eta defendatzeko lan egiten duten eragile

desberdinen koordinazio eraginkorraren bidez.

OINARRIZKO PRINTZIPIOAK:

1. Haurren interes gorenaren printzipioa: horren bidez, bermatzen da haurren interesa gailenduko dela zilegi diren beste interes guztiengandik. Printzipio horren aplikazioak bermatu behar ditu haurrek garatzeko eta ongizatea izateko behar dituzten babesa eta

Page 14: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

14

zaintza. Hortaz, hori eragozten duten egoera berezietan izan ezik, adingabeak eskubidea du bere familia- eta gizarte-ingurunean hazteko eta ikasteko.

2. Diskriminaziorik ezaren printzipioa: horren arabera, eskubideak haur guztiei aplikatu behar zaizkie, inolako bereizketarik gabe. Printzipio hori aplikatzeko, hauxe egin behar da:

Gizarte-berdintasuna sustatzea, arrisku-egoerak konpentsatzen dituzten prebentzio-mekanismoak ezarriz. Aukera-berdintasunarekin eta gizarteratzearekin lotutako alderdiak bereziki garrantzitsuak dira; hala, ekintza positiboak bultzatu behar dira eta, aldi berean, pertsona edo kolektibo zehatzak etiketatzen eta bereizten dituzten jarduketak saihestu behar dira.

Genero-ikuspegia mantentzea, sexista ez den hezkuntza eta prestakuntza sustatuz eta haurren, hau da, nesken zein mutilen parte-hartze bidezkoa bilatuz erabakiak hartzeko prozesuetan.

3. Parte-hartze printzipioa: haurrak parte-hartze libre eta erantzulean prestatzeko proposatzen du. Eskubidea daukate bere erkidegoan paper aktiboa eta protagonista izateko. Hortaz, gizartean parte hartzeko aukera errealak eskaini behar dizkiegu berezko egituren bidez eta ez helduek dituztenen imitazio-egituren bidez, hain zuzen ere, bere erantzukizunak onartzea eta eskubideak gauzatzea ahalbidetzen dieten egituren bidez.

4. Bizitzarako, bizirauteko eta garapenerako eskubidea: haur guztiek daukate eskubidea bizitzeko eta bizitzan bere potentzialik handiena lortzeko.

JARDUKETA-IRIZPIDEAK:

Gainera, plan integral hau egiterakoan, honako irizpide hauek hartu dira kontuan:

Osotasuna; haurrekin eta nerabeekin jarduteko arlo desberdinak koordinatzen saiatuz eta biztanleriaren sektore horren premia guztiak kontuan hartuz.

Analisia-Plangintza-Ebaluazioa: egungo egoera eta baliabideak aztertuz; helburuak eta neurriak zehaztuz eta planak proposatutako jarduketen egokitasuna aztertuz.

Arrazionaltasuna, helburu bikoitzarekin: baliabideak errentagarri egitea horien kudeaketa koordinatuaren bidez eta programen eta jarduketen bikoizketak eta gainjartzeak saihestuz.

Zeharkakotasuna: lurraldeko eragile eta zerbitzu desberdinen ikuspegiak eta esperientziak alderatuz, abiapuntuak eta helburu komunak adostuz.

Integralitatea, ulertuz haurrek multzo bat osatzen dutela; horien eguneroko bizitzan eragiten dieten alderdi anitzak aztertuz eta bere premia fisiko, afektibo eta sozial guztiak lotuta daudela kontuan hartuz.

Azkenik, Ortuellako Udalaren Haurrentzako Planak esparru kontzeptualean sartzen du UNICEFen

“Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoiak Eraikiz” dokumentua. Testu horretan, haurren eskubideak

betetzeko konpromisoa duen tokiko gobernu-sistema bat eraikitzeko funtsezko oinarriak

identifikatzen dira: haurrak mugimendu aktibo batean inplikatzeko beharrezkoak diren egiturak eta

jarduerak, haurren eskubideen ikuspegia bermatzeko erabakiak hartzeko prozesu guztietan eta

oinarrizko zerbitzuetarako berdintasunezko sarbidea bermatzeko. Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoi

bat eraikitzeko prozesuan, konpromiso politikoak ez ezik, ekintza zehatzak ere bultzatu behar dira,

tokiko gobernu osoaren bidez.

Page 15: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

15

Programak plan honek berezko gisa gehitzen dituen bederatzi elementu hartzen ditu barne:

Page 16: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

16

5. ORTUELLAKO UDALERRIARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA. DIAGNOSTIKOA.

6.1. Geografia eta kokapena

Ortuellako udalerria Bilbo Handia eskualdean dago eta, zehazki, Bizkaiko Lurralde Historikoko

Meatzaldean, hiriburutik 16 kilometrora. “Bizkaiko Antiklinala” deritzonaren parte da eta, bertan,

Trianoko mendiak daude. Udalerria Somorrostroko Haranaren lautadan dago kokatuta, 7,56 km2-ko

hedadurarekin.

Udalerria bi gunetan banatzen da: gune baxua eta altua. Beheko guneak Urioste eta Nozedal auzoak

hartzen ditu eta herriaren erdigunea -bertan, biztanleria zegoen Ortuella udalerria jaio aurretik-; gune

altuan, aldiz, Cadegal, Orkonera eta Losinas izeneko auzoak daude -meatzaritzarekin lotutakoak-, baita

Barrakoia, Eskurtu eta Trianoko larrea altuak ere.

Trenbideek bereizten dute La Ralera gunea herriaren gainerako guneengandik eta auzo horren

jatorria lehenengo meatzaritza-ustiakuntzen garaian kokatzen da. Otxartaga, Gorbea eta Mendialde

edo Ganguren udalerriko beste auzo garrantzitsu batzuk dira. Azkenengo horiek auzo berriak dira,

zehazki, 70eko hamarkadakoak.

Beheko gunean, bertan sartutako haran gisa, ia-ia populaketa osoa finkatu da, malda leunagoak

baliatuz. Gune altuan, aldiz, udalerriaren hegoaldeko erdigunea dago eta Trianoko mendiek

bereizten dute gune horren erliebea.

Page 17: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

17

Ortuellak, iparraldean, Santurtzi eta Portugalete ditu mugakide eta hegoaldean Galdames; ekialdean

Trapagaran eta mendebaldean Abanto-Zierbena. Ortuellak 7,7 km2-ko azalera okupatzen du eta 70

metroko batez besteko altitudea dauka.

Erliebea oso malkartsua da eta haustura eta faila asko daude, hain zuzen ere, “Bizkaiko Antiklinala”

deritzonaren barruan. Gune hori osatzen duten materialetan emandako mineralizazio-prozesua

dela-eta, burdina-hobi aberatsak sortu dira, eskualdeko historiaren eta ekonomiaren bereizgarri izan

direnak. Lurraldearen parte handienak nahiko malda nabarmenak ditu, zehazki, % 10 eta % 20

bitartekoak. Horrek esan nahi du aldapa ugari daudela eta irisgarritasuna txarra dela, lursailaren

orografiagatik.

Hala, XIX. mendearen hasierara arte, Ortuella Somorrostroko Haranaren parte zen, Enkarterrien

eskualdean. Ortuella Santurtzi udalerriarekin zegoen lotuta eta 1901era arte udalerri horren parte

izan zen. Izan ere, urte horretan Santurtziko kontzejua bitan zatitu zen, ordura arte, Sestao eta San

Salvador del Valle herriekin Bizkaiko Enkarterrietan Somorrostroko Haranaren barruko kontzeju

bakarra izandakoa.

6.2. Historia

Emigrante ugari heldu ziren bertora eta, hortaz, biztanleria biziki areagotu zen ohiko giza

kokaguneetatik kanpo; horrela, Ortuellako beheko gunea meatzaritzaren erdigunea bihurtu zen.

Mendietan sortutako auzoak erdigunetik oso gertu zeuden.

Triano mendiak burdina-aberastasun handia zeukan. Mendeetan zehar, hori ustiatu zen, Bizkaiko

burdinolei hornitzeko mea. XIX. mendearen erdialdean, iraultza industrialarekin eta Bizkaiko Labe

Garaiak sortzearekin batera, Ingalaterratik hasi ziren burdina eskatzen, portutik erraz esporta

zitekeena; horren ondorioz, meatzaritza nabarmen garatu egin zen.

Horrela, meatzari-auzoak sortu ziren, non bizi-baldintza penagarriak ziren eta immigranteak bizi

ziren. Aurretik adierazi den bezala, hazkunde hori dela-eta, Ortuellako gunea hazi zen eta Santurtziko

meatzaritza-nukleo nagusia bihurtu zen, bertako meatzeez gain, Trianoko trenbidearen geltokia

zegoelako bertan eta, geroago, Franco-Belga eta Orkonera trenbideak ere bai. Gainera, Urioste eta

Nozedal auzoen erdibidean zegoenez, auzo horien integrazioa bultzatu zuen, baita Ortuellaren

konbertsioa ere, hau da, Ortuella Santurtzi udalerriaren gunearen erdigune bihurtzea.

Bi udalerri horien arteko desanexioa 1901ean gertatu zen, biztanleria-kokalekuen etengabeko

hazkundea eta auzokideen aldarrikapenak zirela-eta, Santurtzi udalerri independentea izateko

eskatzen zutenak.

Bilakaera demografikoa eta jarduera ekonomikoa

Jarduera ekonomikoa

Ortuella Bilboko meatzaritza-gunearen barruan dago eta, hamarkada askotan zehar, jarduera horren

inguruan garatu zen bere oinarri ekonomiko nagusia, lehen sektoreko beste jarduera batzuekin

osatutakoa. Gero, errentagarritasunik baxuena zuten ustiategiek instalazioak itxi zituzten

produktibitatea baxua zelako eta langilerik ez zutelako; horrez gain, nekazaritza eta abeltzaintza

Page 18: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

18

bertan behera utzi ziren, biztanleek abandonatzen zituztelako jarduera horiek eta hiri-ustiakuntzek

eta ustiakuntza industrialek okupatzen zituztelako lur horiek.

Ekonomiari dagokionez, meatzaritzaren nagusitasun zahar hori ordeztu zuen industriaren

suspertzeak; hala, zenbait industrialde sortu ziren: Granada Industrialdea; Urioste Industrialdea;

Golifar eta Bañales auzoen arteko gunea; Barguilla gunea eta Abra Industrial Industrialdea, hain

zuzen ere, Abanto-Zierbena udalerriarekiko mugan kokatuta dagoena.

Merkataritza-jarduerari erreparatuz, komunikazioak onak ziren eskualdeko gainerako hiri-guneekin

eta merkataritza-zentro handiak areagotu ziren; hortaz, zaila zen espezializatutako merkataritza

bertan ezartzea.

Mugikortasuna, konektibitatea eta lurralde-irisgarritasuna

Ortuella oso ondo komunikatuta dagoen udalerri bat da. Udalerrira N-634 errepidetik sar daiteke,

Barakaldotik Muskizerainoko biztanleria-ardatza dena. Kantauriko autobidetik (Bilbo eta Santander

lotzen dituena), Bilbotik 14 kilometrora dago Ortuella; Loiuko aireportutik 15 minutura eta Bilboko

portutik oso gertu.

Ortuellako udalerriak Bizbaibusen zerbitzu publikoa dauka eta horrek zenbait udalerrirekin

komunikatzen du: Santurtzi, Portugalete, Muskiz, Bilbo eta Getxo (Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta

Eskuinaldeko herriak). Udalerriari zerbitzua eskaintzen dioten Bizkaibusen lineak hauek dira:

A3333 Gallarta-Santurtzi

A3338

Muskiz-Barakaldo-Areeta

A3331 Sestao-Trapagaran

A3323 Portugalete-Galdames

A3335 Muskiz-Sestao

A3336 Muskiz-Bilbao, Ortuellatik

A3337 Muskiz-Bilbao, N-634 errepidetik

A3334 Santurtzi-Balmaseda

A2336 Muskiz-EHU

Begi bistakoa da ordutegien maiztasun urria. Horrek eragina dauka udalerritik kanpoko jarduerak

egiterakoan eta, batez ere, gazteen autonomian eragiten du.

Bestalde, Renfek ere zerbitzua eskaintzen du udalerrian, zehazki, Bilbo-Muskiz C-2 linearen bidez.

Hiru geltoki ditu udalerrian.

Horrez gain, eskola-autobus zerbitzua dago udalerriko eta inguruko eskola-zentroetara joateko.

2015ean, udalerrian, ibilgailuen parkea 5720 ibilgailukoa zen, hau da, 0,68 ibilgailu biztanle

bakoitzeko; hala, bilakaera egonkor mantendu da azkenengo urteotan zehar.

Ibilgailu horietatik guztietatik, % 72 turismoak dira eta gainerako % 28 horren barruan daude

ziklomotorrak, motozikletak, furgonetak eta kamioiak.

Ortuellako motorizazio-tasa Bizkaiko batez bestekoaren gainetik dago; izan ere, azkenengo urteotan,

tasa hori 0,43 ibilgailukoa izan da biztanle bakoitzeko.

Page 19: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

19

Biztanleria

XIX. mendearen bigarren erdialdean, mea-hobien ustiaketa masiboa eman zen eta horrek langile

ugari erakarri zituen udalerrira XIX. mendearen amaierara arte, hau da, krisialdia hasi zenera arte.

XX. mendearen hasieran, eskualdean industria nabarmenak sortu ziren, besteak beste, Bizkaiko Labe

Garaiak edo Nerbioiko Ontziolak, langile ugari behar zituztenak.

Hala, 90eko hamarkadatik aurrera, apurka-apurka, Ortuellako biztanle-kopurua jaitsi zen eta,

gainera, bertako biztanleriaren zahartze progresiboa eman zen (biztanleriaren % 20,64 2017an).

1986an, 9.211 biztanle zeuden udalerrian eta, horietatik, 2.584 18 urte baino gazteagoak ziren. Gaur

egun (2017ko ekainaren 30ean), 8.383 biztanle daude udalerrian eta, horietatik, 1.321 18 urte baino

gazteagoak dira, hau da, % 15,76. Beraz, gutxi dira biztanleriaren kopuru osoa kontuan hartuta.

Ortuellako haurren eta gazteen biztanleria (sexuaren eta adinaren arabera) 2017. urtean:

0tik 4

urtera arte

5etik 9

urtera arte

10etik 14

urtera arte

15etik 17

urtera arte

Guztira

MUTILAK 162 180 195 119 656

NESKAK 151 180 181 105 617

GUZTIRA 313 360 376 224 1273

Page 20: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

20

Ortuellako haur eta gazteen biztanleria (adinaren arabera) 2017. urtean:

Page 21: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

21

Atzerriko biztanleria

Kopurua

Sentsorialak 3

Psikikoak 8

Mugitzekoak 3

HERRIALDEA KOPURUA

Latinoamerika 58

Magreb 38

Saharaz hegoaldeko Afrika 20

Ekialdeko herrialdeak 43

Aiako herrialdeak 19

Estatu Batuak 1

Bestelakoak:

Portugal 18

Frantzia 2

Belgika 1

Alemania 4

Suitza 1

Italia 1

Finlandia 1

Erresuma Batua 2

GUZTIRA 209

Page 22: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

22

Ezgaitasuna duten haurren kopurua:

Familien bizi-baldintzak

Udalak ez dauka informaziorik bertoko familien gizarte-ekonomiako eta laneko egoerari buruz.

Lanbidek dauka informazio hori.

2017an, Ortuellako 3.235 biztanle zeuden EAEko establezimenduetan lanean.

2015ean, Ortuellako batez besteko errenta pertsonala 15.960 eurokoa zen; Euskal Autonomia

Erkidegokoa baino apur bat baxuagoa, hori 19.968 eurokoa zelako. Barne Produktu Gordina 25.181 eurokoa zen; kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegokoa baino baxuagoa, 30.628 eurokoa zena. 2018ko martxoan, langabeen tasa 636 pertsonakoa zen, hau da, % 14,92koa biztanleria osotik.

Horrez gain, enplegagarritasun-tasa baxua zen1. Jarraian, Ortuellan, 2018ko martxoan

erregistratutako langabeziaren datuak erakusten dira, sexuaren eta jarduera-sektorearen arabera2:

1 Lanbide: http://www.lanbide.euskadi.eus/ 2 EUSTAT. Estatistikako Euskal Institutua: http://www.eustat.eus/

3

8

3

Sensoriales

Psíquicas

Motoras

Page 23: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

23

Enplegua jarduera ekonomikoaren adarraren arabera

Page 24: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

24

Ortuellan 5 hezkuntza-zentro daude:

PUBLIKOAK:

Lehen Hezkuntzako OTXARTAGA Ikastetxea (Haur eta Lehen Hezkuntza)

ORTUELLA BHI (DBH)

CPFPB/ILHIP (Lanbide-heziketako zikloak)

ORTUELLA Aldi baterako enpresa-elkartea (DBH, Zentro Terapeutikoa) Bizkaia osoko ikasleak ITUNDUTAKOAK

SAN FELIX IKASTETXEA (Haur eta Lehen Hezkuntza eta DBH) Taula honetan adierazten dira udalerriko eskola-zentroetan ikasten duten haurrak eta nerabeak

adin-tarteen arabera sailkatuta:

Lehenengo

zikloa 0-3

urte

Bigarren

zikloa 4-6

urte

Lehen

hezkuntza

7 -12 urte

DBH 13 -

16 urte

GUZTIRA

Neskak OTX.- 11

S.F.- 33

OTX.- 45

S.F.- 74

OTX.- 74

S.F.- 132

BHI.- 45

S.F.- 41 455

Mutilak OTX.- 4

S.F.- 21

OTX.- 37

S.F.- 63

OTX.- 93

S.F.- 146

BHI.- 58

S.F.- 53 475

GUZTIRA 69 219 445 197 930

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zentro guztiek dituzte patioa, jantokia eta baliabide

teknologikoak dauden gelak. Horrez gain, horietan hesi arkitektoniko guztiak deuseztatu dira.

Ikastetxe publikoek kirol-instalazio espezifikoak dituzte.

Page 25: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

25

Gaur egun, udalerrian ez dago eskola-absentismorik. Horri dagokionez, adierazi behar da zentroetan

programa bat jarraitzen dela hezkuntzarako eskubidea bermatzeko, hain zuzen ere, eskolatzerik eza

eta eskola-absentismoa errotik kentzeko Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eudelen eta Eusko

Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Bestalde, ezgaitasunari dagokionez, hurrengo taulan erakusten da udalerriko zentroetan ikasten

duten eta ezgaitasunen bat edo hezkuntza-behar bereziak dituzten haurren kopurua eta ezgaitasun-

mota, adinaren arabera sailkatuta:

4 -6 urte 7 -12 urte 13 -16

urte

GUZTIRA

Mugimenduzkoak Otx.- 1 - BHI.- 2 3

Gorrak - Otx.- 1

S.F.- 1 - 2

Autistak - Otx.- 4

S.F.- 1

S.F.- 1

BHI.- 1 7

Ikusmena - Otx.- 1 - 1

Atzerapen

mentala - BHI.- 2 2

Ikasteko

zailtasunak Otx.- 3

S.F.- 3

Otx.- 4

S.F.- 4

S.F.- 5 19

GUZTIRA 7 16 11 34

Udalerriko zentroetan ikasten duten atzerriko jatorriko ikasleen kopurua:

Haur

Hezkuntza

Lehen

Hezkuntza

Derrigorrezko

Bigarren

Hezkuntza

GUZTIRA

Neskak Otx.- 1

Otx.- 6

S.F.- 1

- 8

Mutilak Otx.- 2 Otx.- 6 S.F.-

1 BHI.- 1 10

GUZTIRA 3 14 1 15

Page 26: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

26

Horrez gain, hezkuntza-programa bereziak burutzen dira:

Gela egonkorra ezgaitasuna duten Meatzalde eta Enkarterriko haurrentzat. 2 irakasle eta 2 laguntzaile dituzte:

Curriculum-egokitzapena duten haurrak: Irakasle bat.

Hezkuntza-indargarriaren Proiektu Espezifikoa. 8 ikaslea.

Ikastetxearen heziketa-proiektua. Ikasle bat.

Osasun-zerbitzuak

Ortuellak osasunari eta osasun-zerbitzuei dagokienez dituen baliabide nagusiak dira anbulatorio bat

eta premiazko arretako zerbitzua. Horrez gain, pribatua den Gane zentro medikoa eta 3 farmazia

daude.

Udalerria ondo komunikatuta dago eta irisgarritasun ona dauka mota guztietako zerbitzuekin behar

bezala ekipatuta dauden beste udalerrietara joan ahal izateko, besteak beste, 7 km inguruko

distantziara dagoen Gurutzetako Ospitalera joateko.

Hortaz, Ortuellan zerbitzu hauek daude:

Osasun-zentroa Anbulatorioa (osasun mentala; familia-plangintza eta ginekologia) eta Hezkuntza Afektibo-sexualeko programak.

Larrialdietarako Etengabeko Arretako Gunea (17:00ak arte astean zehar eta 09:00etatik 21:00ak arte asteburuan).

Laguntza-programak, prebentziokoak eta haurrei eta nerabeei zuzendutako osasun-kanpainak

burutzen ditu (txertaketa, fluorazioa, hortzen berrikuspena, entzumen-berrikuspena, ikusmenarena,

arazoen detekzioa, ohitura osasuntsuen sustapena, ohitura kaltegarrien prebentzioa...).

Gainera, osasun-zentroak haurrei eta nerabeei zuzendutako programak burutzen ditu, zehazki,

laguntza- eta prebentzio-programak.

Urtero, osasun-hezkuntzako kanpainak egiten dira, ohitura osasuntsuak sustatzeko eta ohitura

kaltegarriak prebenitzeko (tabakoa, alkohola, bestelako drogak, etab.). Era berean, sexu-

aniztasuneko kanpainak egiten dira, hau da, gizonezkoen eta emakumezkoen homosexualitateari

buruzkoak eta nahi ez diren haurdunaldien eta sexu-transmisioko gaixotasunen inguruko

informazioa eta prebentzioa eskaintzen dira.

Nabarmendu behar da, aipatutako medikuntza orokorreko oinarrizko zerbitzu horiekin batera, hau

da, pediatria edo erizaintza bezalako zerbitzuekin batera, espezializatutako zerbitzuen zorro

nabarmena eskaintzen dela, udalerria Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren eskualde-erdigunean

dagoelako: odontologia; kardiologia; kirurgia; dermatologia; digestiboa; ginekologia; pneumologia;

oftalmologia; otorrinolaringologia; traumatologia; errehabilitazioa; urologia; obstetrizia edo

erradiologia. Horrez gain, psikiatria orokorreko kontsulta bat eta programa espezifikoak ditu:

elikadura-portaeraren nahasmendu edo nahasmendu mental larria, besteak beste.

Page 27: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

27

Haurrekin eta nerabeekin lotutako kulturako, kiroleko, aisialdiko eta denbora

libreko baliabideak

Hurrengo taulan adierazten dira kirol- eta aisialdi-baliabideak, haurrentzako zein nerabeentzako

balio dutenak:

Instalazio publikoen

kopurua

Instalazio

pribatuen

kopurua

Kiroldegiak BAT Erabilera anitzekoa

Aire zabaleko igerilekuak BI

Haurrentzako igerilekuak BAT

Igerileku estaliak

Kirol-eskolak

Futbol-zelaiak BI

Saskibaloi-zelaiak BAT

Areto-futboleko kantxa BI

Tatamiak eta arte martzialak egiteko espazioak Kiroldegiaren barruan

Tenis-pista

Irristaketa-pista

Atletismo-pista BI

Bidegorria edo zikloturismo-ibilbideak BAT

Belodromoa

Instalazio bereziak ezgaitasunen bat duten

pertsonentzat

Mankomunatutakoa

Gizarteratzeko instalazio eta programa

espezifikoak

Belaunaldi arteko instalazioak

Homologatutako haurrentzako parkeak BAI

Homologatutako haurrentzako areneroak

Pilotalekua BI BAT

Bolatokiak BAT

Parke bio-osasungarriak BI eta beste bat proiektu-

fasean

Page 28: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

28

Kultura-zerbitzuaren helburu orokorra da giro kulturala dinamizatzea eta sustatzea,

jardueren bidez eta zerbitzuak emanez eremu guztietan. Jai-jardueren antolakuntza eta

udal-lokalen kudeaketa. Hauek dira ekipamendu kulturalak:

Ortuellako Kultur Etxea (OKE)

Udal-liburutegia

Gorbea Aretoa

Nocedaleko Gizarte-etxea

Uriosteko Gizarte-etxea

Eskaintza kulturala oso zabala da: haurrentzako programazio kultural ugari (haurrentzako antzerkia,

txotxongiloak, giñola, bisita gidatuak museo eta erakusketara, marrazketa-, pintura- eta ipuin-

lehiaketak, gizarte-kontzientziazioko kanpainak, aire zabaleko eta naturako jarduerak,

psikomotrizitatea, udal musika tailerrak, kontzertuak, ipuin-kontalariak, koloniak, ludoteka Aste

Santuan eta Gabonetan, kirol-campusak, udalekuak), baita gazteentzako ere (antzerkia, dantza,

kontzertuak, musikako udal eskola, zirkuitu kulturalak, gizarte-kontzientziazioko kanpainak,

txapelketak et lehiaketak eta kirol-campusak, bestek beste):

Haurrentzako jarduerak: ipuin-kontalariak, tailerrak, haurrentzako kontzertuak, antzerkia...

Gabonetan jai: haurrentzako eta gazteentzako aisialdiko Gabonetako jarduerak.

Km 0: programa honen helburua da Ortuellako edo inguruetako pertsonek ezagutzak

trukatzea erraztea, non liburutegia programa honen topagune bihurtzen den.

Udalekuak: urtean zehar, zenbait kolonia eta ludoteka berezi antolatzen dira.

Erakusketak.

Adingabeen eskubideen eguna ospatzen da.

Page 29: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

29

Bestelako udal-instalazioak:

Bideoteka bat.

Txateatzeko eta Interneten sartzeko gela bat.

Musika eskola bat.

Erakusgela bat

Haurrentzako eta nerabeentzako funts bibliografiko espezifikoak dituen liburutegia, horien demandak kontuan hartuz.

Uriosteko ludoteka: haur txikiak dituzten familientzako irekita ostiraletan eta asteburuetan jolastoki gisa.

Jardueren programazioan, egikaritzapenean eta ebaluazioan eta kulturako, aisialdiko eta kiroleko

udal-programetan haurren eta gazteen iritzia hartzen da kontuan.

Ezgaitasunen bat duten haurrei dagokienez, saiatzen gara jarduerak egiten diren espazioetarako

sarbidea erraztea eta, udalekuen kasuan, horien kontratazio-pleguetan jasotzen da alderdi hori.

Udalak kultura-, kirol- eta aisialdi-eremuetan euskara erabiltzen dela bermatzearen aldeko apustua

egiten du, baita hizkuntza hori erabiltzeko aukerak eskaintzearen aldekoa ere. Horretarako, diru-

laguntzak emateaz gain, Ortuellan Euskara Sustatzeko Ekintza-plan bat dago. Plan hori, udalak

zuzentzen duen arren, herritarrek eta erakundeek adostu dute eta horren xedea da euskaraz

bizitzeko aukerak areagotzea eta euskara udalerrian erabiltzeko moduko hizkuntza bihur dadin.

Ondare historiko eta artistikoari dagokionez, Ortuellak udalerriko ondare kulturala babestu eta

zaindu nahi du, hau da, bere identitate-ezaugarri historikoak. Horregatik, udalak Babestutako

Ondasunen eta Espazioen Ondare-katalogo bat (2017) dauka, zeinaren helburua udalerriaren

identitatea eratzen duten elementuen kontserbazioa eta babesa modu koherentean bultzatzea den.

Huarrei eta nerabeei eragiten dizkieten hirigintza-, ingurumen- eta

mugikortasun-baldintzak

Udalerrian, mapa soniko bat garatzen ari da eta horrek aztertzen ditu urtebeteko edo bi urteko

haurrek gurasoekin paseatzen duten, besteak beste, etxebizitzengandik, eskolengandik,

haurtzaindegiengandik edo jolastokietatik gertu dauden lekuak.

Ez dago azterlanik uraren kalitateari edo udalerriko ingurumen-kutsadurari buruz. Horrez gain, ez

dago antena edo zutoin elektrikoen eta eskola, haurtzaindegi eta haurrentzako jolastokien arteko

distantzia adierazten duen maparik.

Aurreikusi egin da berdeguneen irisgarritasuna hobetzeko neurriak ezartzea (oinez edo bizikletaz).

2008ko Hiri-antolamendurako Plan Orokorraren aurrerapenean jasotako informazioaren arabera,

udalerriaren hegoaldean berdeguneen zuzkidura egokia dago baina, herrigunean barrena, aldiz,

egoera nahiko eskasa da.

Eusko Jaurlaritzaren iturrien arabera, 2009an, parkeek, lorategiek eta hiriko berdeguneek

okupatutako azalera 8,54 metro karratukoa zen pertsona bakoitzeko. Zifra hori handitu egin da

2005etik, igoera nabarmena izan ez den arren. Hala, esan beharra dago zifra hori Bizkaiko batez

bestekoaren eta EAEkoaren azpitik dagoela.

Meatzaldeko beste udalerri batzuekin alderatuta, esan beharra dago zifra hori Abanto-Zierbenakoa

baino baxuagoa dela (14,60 m2/pertsona); Trapagaranzko eta Sestaoko zifraren antzekoa eta

Portugaletekoa baino altuagoa.

Page 30: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

30

Ortuellako udal-mugartearen barruan, berdeguneen hiru aisialdirako gune daude:

Las Balsas de Granada aisialdirako gunean: aisialdirako espazio hori Ortuellan dago eta

udalak berak kudeatzen du. Irisgarritasuna eta aparkalekuak onak dira. Ur edangarria,

bertan jateko mahaiak eta paperontziak daude. Udalerriko gainerako aisialdirako guneetan

bezalaxe, bista panoramikoak onak dira eta itzalguneak daude, kirol-instalazioez gain.

Bidegorriaren aisialdirako gunea: Bizkaiko Foru Aldundiko Obra Publikoetako Sailak

kudeatzen du gune hori. Irisgarritasun ona dauka eta ur edangarriko iturri bat, kirol-

instalazioak, bertan jateko mahaiak eta paperontziak, bista panoramiko onak eta

itzalgunea.

Barrakoia aisialdirako gunea: Ortuellako Udalak kudeatzen du aisialdirako gune hau.

Irisgarritasun ona dauka, ur edangarriko iturria, 3 burruntzi, bertan jateko mahaiak eta

paperontziak. Halaber, bista panoramiko onak eta itzalgunea dauzka. Bestalde,

haurrentzako jolas-parke batez gain, bertan, gimnastika-ariketa desberdinak egiteko zirkuitu

bat eta skate-pista bat daude.

Golf Meaztegi zelaia: golf-zelai hau Ortuella, Abanto-Zierbena eta Trapagaran udalerrietan

dago kokatuta eta, guztira, 104 hektareako hedadura dauka; horietatik, 90 hektarea

Ortuellako udal-mugartean daude. Bizkaiko Foru Aldundiak, Meaztegi golf-zelaiaren bidez,

“Meatzaldearen Ingurumen-babes eta berreskurapenerako Plan Berezia” sustatzen du.

Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras Ortuellan, hau da, Bizkaiko meatzaldearen bihotzean

bertan kokatutako ingurumen-informazio eta sentsibilizazioko ekipamendua da, baita

paisaia-arku zabal bat behatzeko gune estrategikoa ere. Kokaleku hori gune bikaina da

inguruak gizakiaren ekintzaren ondorioz izan duen eraldaketa sakona estimatzeko.

Azterlanei edo igarobide berdeei eta ekipamenduak edo etxebizitzak hobetzeko neurrien azterlanei

dagokienez, ebaluazio-irizpide horiek haurrak familiekin bizi diren oraingo hiriguneetarako daude

pentsatuta. Eraikuntza berriko hiriguneen kasuan, ebaluazioa eraikuntza prozesuan kontuan hartu

beharreko hiri-proiektuaren irizpideetan gauzatzen da. Hau da, azkenengo kasu horretan,

etxebizitzak, espazio publikoak eta ekipamenduak koka zitezkeen, adierazle guztiak betetzeko

moduan, trafikoaren kontrolari esker, oinez 15 minutuko erradioan ekipamendu ugari egoteari

esker, ekipamenduetan haurrentzako espazio atseginak egoteari esker eta etxebizitza duinak eta

handiei esker, horiengandik hurbil dauden jolastokiekin.

Badago zaintza trafikoari dagokionez arriskutsuak diren guneetan, baita poliziaren zaintza ere

jolastokien eta etxebizitzen, eskolen, haurtzaindegien, merkataritza-zentroen eta bestelakoen arteko

ibilbideetan. 2016ko azaroaren 11n eguneratutako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datuen

arabera, 2015ean, hiribideetan 7 zauritu arin egon ziren trafiko-istripuengatik. Horietako batek

istripua bizikletaz zirkulatzen zuenean izan zuen eta gainerakoek autoz zihoazela. Aitzitik, hiri arteko

bideetan, urte berean, ez zen istripurik egon. Bestalde, 2016an, batez beste, udalerrian 10,72

oinezko harrapatu zituzten 10.000 biztanle bakoitzeko. Horren inguruan, adierazi beharra dago

biztanleriarengan kontzientziazio-maila altua dagoela istripuei buruz.

Udalak gaztelaniaz Camino Escolar izena duen programa sustatu du, udalerrian Oin busa izenarekin

ezagutzen dena. Proiektu horren xede nagusia da haurrak modu autonomoan mugitu ahal izatea,

mugikortasun osasuntsuaren, iraunkorraren eta seguruaren aldeko apustua eginez.

Hirigintza-diseinuko prozesuetan, haurrek eta nerabeek ez dute horiei eragin liezaiekeenaren

inguruko iritzia ematen, besteak beste, honakoaren ingurukoa: berdeguneak, aisialdirako espazioen

diseinua, errepideak, bidegorriak...

Page 31: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

31

Ortuellak azpiegituretan biztanle bakoitzeko inbertitzen duena jasotzen du eta, zehazki, 60,45 euro

inbertitzen ditu biztanle bakoitzeko.

Haurrekin eta nerabeekin lotutako elkarteak eta herritarren ekimenak

Gaur egun, haurrek eta nerabeek parte hartzeko organo bat existitzen da, hain zuzen ere, Haur eta

Nerabeen Kontseilua; funtsean, haurrek osatzen dute organo hori, onetsitako arautegi bat dauka

eta helduek moderatzen dute. Horren kide dira Otxarta eta San Felix ikastetxeetako 10 mutil eta

neska:

Gazteenak: 7

Haurrenak: 3

Jardueren programazioan, egikaritzapenean eta ebaluazioan, aisialdiko eta denbora libreko ekintza

edo programetan eta organismoaren kultura- eta kirol-jardueren antolakuntzan haurren eta

nerabeen iritzia aintzat hartzen da, arautu gabeko modu batean, alegia. Jarduera kulturaletan egiten

diren dinamikak baliatzen dira informazioa biltzeko (adibidez, Euskal Jaiak “Mintxodromoa”). Horrez

gain, inkesta zehatzak eta bisita gidatuak egiten dira Ortuellako Kultur Etxera, etor daitezen eta bere

iritzia eta parte-hartzea eskaini ditzaten.

Haurren lagun-talde batzuek jardueren programazioaren diseinuan eta antolakuntzan hartzen dute

parte. Beste batzuek ordezten dituzten helduen bidez parte hartzen dute.

Eskolek eta haurtzaindegiek ez dituzte herritar guztiek parte hartzeko jarduera publiko irekien bidez

“auzora edo hirira hurbiltzeko planik”, hain zuzen ere, horiek espazioak partekatzeko eta horrela

gizarte-elkarrekintza sustatzeko.

Hurrengo zerrendan, elkarte kulturalak, auzokideen elkarteak eta hezkuntza-elkarteak agertzen

dira:

Page 32: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

32

Kirol-elkarteen artean hauek nabarmendu behar dira:

San Bernabé Kultura- eta Kirol-elkartea

Bolos a Katxete “Talka” Urioste

Club Artes Marciales Ortuella

El Bahja Kultura- eta Kirol-elkartea

Ortuellatarrak Areto-futboleko Kirol-taldea

Sociedad Montañera Encartaciones

A.D. Gimnasia Rítmica Ken Ortuella Kirol-kluba Sociedad Pelotazale Danok Lagunak

Ortuellako Jendea Elkartea Arrantza Kirol Elkartea

Ortuella Kirol-kluba Ortuellako Jendea

Barrena Berri Saskibaloi Kluba Ortuellako Eskalada Elkartea La Kantera

Meatzaldeko Gazteak Fútbol

Ortuellako Burdin Gazteak Herri Kirol Taldea

Amets Ederra Kirol Kultur Taldea

Chan Wu Wei

Ortuella Atletismo-kluba Peña Athletic Lehoiaren Bihotza

Peña Athletic Urioste Zurigorri Elkartea

Euskal Lacrosse Elkartea Txipiron Kultur eta Kirol Taldea

Glober Bikers MTB

Grupo Cicloturista Elkartea Ortuellako Xake Kluba “El Peón”

Osasun Do

Haurren eta nerabeen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT)

Erabilera.

Ortuellako KZgunea Aiega taldearen 54an dago kokatuta eta erreferente bat da Interneten inguruko

prestakuntza jasotzeko.

Ortuellan, apustu irmoa egiten da herritarren artean teknologia berrien erabilera sustatzeko.

Horretarako, udalak berriki aldatu du bere webgunea, dinamikoagoa, irisgarriagoa, sinpleagoa eta

erabilgarriagoa izan dadin. Berritze horren helburuak hauek izan dira: batetik, herritarrei

jakinaraztea administrazio-jarduketa guztiak eta, bestetik, izapidetzeak arintzea, online egiteko

aukera emanez.

Webgunearen bidez burutu daitezkeen izapidetze-zerbitzuetako batzuk dira kiroldegietan izena

emateko eskaerak edo faktura elektronikoak, besteak beste. Gainera, udal-webgunean gardentasun-

atal bat dago, udal informazio publikoa eskuratu ahal izateko. Atal horretan, udalaren inguruko

informazioa aurki daiteke, herritarrekiko eta interes-taldeekiko harremanen ingurukoa, informazio

ekonomiko-finantzarioa eta ondareari buruzkoa, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari

buruzkoa, etab.

Halaber, IKTak arduraz erabiltzeko prestakuntza-programak garatzen dira:

Eskola-zentroan irakasleekin.

Sare sozialak erabiltzeko tailerra, udalaren kargupeko begiraleekin.

Page 33: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

33

6. PLANGINTZA-METODOLOGIA 6.1. AURREKARIAK

Ortuellako Udalak duela urte batzuk erakutsi du interes berezia duela haurtzaroarekin lotutako gai guztietan. Jarraian, Ortuella azkenengo urteotan parte hartu duen proiekturik nabarmenak zehaztuko ditugu:

Haurren Eskubideen Konbentzioaren urteurrena: Haurren Eskubideen Konbentzioa.

2014an, Ortuellak Haurren Eskubideen Konbentzioaren urteurrenaren oroipenean hartu zuen parte, urte horretako azaroaren 20an ospatutakoa; horretan, zenbait jarduera burutu ziren, guztiak herritarren parte-hartzearen ondorioz proposatutakoak.

Lelo honekin: “Haurren Eskubideen Alde. ORTUELLA”. Hala, “zapatuON” programan parte hartu zuten gazteek pankarta bat egin zuten, geroago urteurren horretarako erabili zena. Burututako jardueren artean, hauek nabarmendu behar dira:

- Haurtzaroaren aldeko martxa Ortuellatik eta Ortuellaren haurren eskubideen aldeko adierazpena irakurtzea.

- Jardunaldi solidario batzuk ospatu ziren haurrak babesteko proiektuentzako funtsak biltzeko: familia-tortillen lehiaketa, azoka solidarioa, ginkanak, herri krosa haurren eskubideen alde,...

Hasiera batean, jarduera, ekintza eta programa isolatu horien helburua haurren eta nerabeen

gizarte-ongizatea zen eta, gaur, zeharkako ekintza bihurtu dira udalaren jarduteko moduan. Hain

zuzen ere, gaur egun, xedea da haurren babesa eta Haurren Eskubideen defentsa txertatzea

udalerriko eguneroko bizitzan, ez soilik udalean, baizik eta elkarte guztietan ere.

Udalak garrantzi handia ematen dio ekintza guztietan haurtzaroaren ikuspegia txertatzeari eta hori funtsezko oinarri bat izan da etorkizuna diseinatzerakoan, honako elementuek erakusten duten bezala:

Page 34: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

34

Aurrekontu parte-hartzaileak

2016an, Ortuellako Udalak aurrekontu parte-hartzaileen prozesu bat abiarazi zuen, herritarrak udal-

kudeaketaren partaide izateko, zehazki, udal aurrekontuaren parte bat zertan inbertitu erabakitzeko

aukera emanez horiei.

2017an, prozesu horretan lan egiten jarraitu dugu eta zenbait aldaketa egin dira, bertan udalerriko

haurrek parte hartzeko.

2017ko prozesua aurkezteko jaia Ortuellako herritarrei prozesuaren berri emateko eta parte hartzera gonbidatzeko, irailaren 23an, jai

bat ospatu zen. Programa diseinatzerakoan, familia osoari zuzendutako jarduerak aukeratu ziren,

besteak beste, tailerrak eta haurrentzako jolasak, globo gatibua eta kaleko antzerkia.

Aurrekontu parte-hartzaileen 2017ko prozesua Aldaketarik handiena izan da prozesuan Ortuellako haurrak inplikatu direla. Bertoko herritarrak

direnez, berezko iritzia dute udalerriaren premien inguruan eta aurrekontu parte-hartzailean horren

inguruko ikuspegia txertatu behar zuten.

Bozkatzeko sistema horrekin, pertsona bakoitzak bere 5 proposamen gustukoenei eman behar

zizkien puntuak (1etik 5era). Azken emaitza gisa, lortutako puntuen kopuruaren arabera

ordenatutako proposamenen zerrenda bat atera zen.

2017an, azkenengo bozketan, 3 proposamen aukeratu dira eta horietako bat da eskola-zentroek

aurkeztutakoa.

HAPOren berrikuspen parte-hartzailea

2017. urtean, Hiri-antolamendurako

Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko

prozesua hasi zen eta,

berrikuspenaren lehenengo urrats

gisa, Herritarren Parte-hartzerako

Programa onetsi zen; horretan,

Ortuellako herritarrek prozesu

horretan parte hartzeko eta

ekarpenak egiteko eskuragarri

dituzten bide desberdinak, tresnak

eta mugarriak definitzen eta

ezartzen dira.

Herritarren Parte-hartzerako Programa horrek aurreikusten zuen parte hartzeko bideetako bat zen

Analisi eta Diagnostikoko Tailerrak, herritarrei guztiei irekitakoak; tailer horietan, udalerriaren oraina

eta balizko etorkizuna aztertu dira, honako gai hauetan jarriz arreta nagusia: Ondarea eta Ingurune

Naturala; Jarduera Ekonomikoak; Zuzkidurak eta Etxebizitza.

Herritarren Parte-hartzerako Programa egiten eta onesten zen bitartean, egokitzat eta beharrezkotzat

jo zen parte hartzeko bide hori zabaltzea udalerriko gazteenei; beraz, soilik Ortuellako eskola-

zentroek parte hartzeko tailer bat egitea erabaki zen.

Page 35: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

35

21 Eskola-agendarekin “azpiegitura” aktibo bat zegoen eta zentroen parte-hartze esperientzia

positiboa zenez, pentsatu zen hori izango zela biderik egokiena Eskola-tailer hau deitzeko.

Topaketa hori azaroaren 15ean, asteazkena, egin zen eskola-ordutegian eta, guztira, 7 eta 16 urte

bitarteko 30 ikasle bertaratu ziren (10 ikasle eskola-zentro bakoitzeko). HAPO idazteaz arduratzen den

taldeko kideek orientatu eta dinamizatu zuten topaketa jolas-giro batean eta, bertan, beste datu

batzuen artean, informazioa bildu zen bai eskola-egunetan bai denbora librean oinez, bizikletaz edo

autoz herrian egin ohi dituzten ibilbideen inguruan. Era berean, interesgarriak, neutroak edo

negatiboak iruditzen zitzaizkien giro, espazio eta eraikin publikoak sailkatu zituzten, arrazoi

estetikoak, funtzionalak eta mantentze-arrazoiak kontuan hartuz.

21 Eskola-agenda

21 Eskola-agenda hezkuntza-zentroaren kalitaterako eta iraunkortasunerako hezkuntza-programa bat

da. Erkidegoaren parte-hartzean oinarritzen da eta udalerriaren garapen iraunkorrean esku hartzen

eta laguntzen du.

Programak bi eremu hartzen ditu barne: eskola-eremua eta udal-eremua, horrela eskolaren eta

tokiko eremuaren arteko harremana indartzeko eta aberasteko. Horren ardatza eta oinarria da

hezkuntza-erkidegoaren parte-hartzea eta ikasleen protagonismoa bilatzen du. Gainera, kudeaketa

arduratsua eta iraunkorra sustatzen du eta curriculum-berrikuntza bultzatzen du, ingurumen-

hezkuntzaren bidez. Ikasleak dira fase guztietako (plangintza, sentsibilizazioa, diagnostikoa...)

benetako protagonistak.

Programak eskolaren egituran integratutako berezko antolakuntza behar du eta, horretarako,

nahitaezkoa da egitura eta arduradun desberdinak sortzea.

21 Eskola-agenda duela urte batzuk abiarazi zen Ortuellan eta, hasieratik udalak programa hori

sustatu eta koordinatu egin du.

Programaren bidez, helburu hauek lortu nahi dira:

Zentroaren eta udalerriaren ingurumen-kalitatearekin lotutako erabakiak hartzeko egitura bat

ezartzea.

Koordinazio-mekanismoak indartzea hezkuntza-erkidegoko eragile guztien artean.

Curriculuma egokitzea, garapen iraunkorraren eskaerei erantzute aldera.

Eskola-zentroen ingurumen-egoera hobetzea.

Zentroaren proiektua integratzea proiektu zabalago batean (udalarena).

2017/2018 ikasturtean, 3 hezkuntza-zentroak hartu dute parte 21 Eskola-agendan eta ikasturte

honetan jorratu beharreko gaia Zarata da. Hauek dira parte hartzen duten zentroak:

CPEIPS San Félix de Cantalicio HLBHIP

CEIP Otxartaga HLHIP

BHI Ortuella BHI

Page 36: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

36

Oinbusa

Hezkuntza-erkidegoaren kezka dira iraunkortasunaren sustapena, haurren autonomia eta osasuna;

hortaz, Otxartaga eskola publikoko ikasleek “oinbusa”, “eskolara oinez”, proiektua eratzeko

prozesuan hartu zuten parte.

Proiektuaren fase desberdinen bidez, haurrek hori egikaritzeko prozesuan hartu zuten parte.

Adinaren arabera sailkatutako taldetan atera ziren kalera egiturazko akatsak detektatzera eta, batez

ere, egin beharreko ibilbidean dauden gune beltzak bilatzera. Analisi hori, proiektuan inplikatutako

gainerako eragileek egindakoarekin batera, ibilbide desberdinak egiten hasteko baliatu zen.

Eskolan bertan egindako bozketa baten bidez, proiektuaren logotipoa hautatu zuten.

Parte hartzeko organoak

Eremu desberdinetan eta jarduketa desberdinetarako, zenbait organo sortu dira, non haurren eta

gazteen parte-hartzea funtsezkoa den erabakiak hartzeko.

o Haurrek eta gazteek eragiten dizkieten erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzea sustatze

aldera, Ortuellan, haurren eta gazteen parte-hartzerako batzorde bat sortu zen, zeinaren

deskribapena atal zehatz batean jasotzen den.

o Ingurumen-batzordea eta Eskola-foroa. Jadanik adierazi dugun bezala, 21 Eskola-agendaren helburuetako bat da zentroaren eta udalerriaren ingurumen-kalitatearekin lotutako erabakiak hartzeko egitura bat ezartzea. Horretarako, hezkuntza-erkidego osoko ordezkariek osatzen dute Ingurumen-batzorde hori. Eskola-foroan, aldiz, ikasleak alkatearekin eta udal-arduradunekin biltzen dira, bere konpromisoak eta proposamenak helarazteko.

Page 37: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

37

6.2. Plangintza-prozesua

Haurrek eta gazteek parte hartzeko Ortuellako kontseilua udalerriko haurrak eta gazteak ordezten

dituen talde bat da, sortu berria dena baina inplikazio handia duena. Talde hori sortzearen xedea da

adingabeen ongizatean inplikatutako administrazioen arteko koordinazioa errazten duen eta, aldi

berean, gizarte-ekimenaren parte-hartze aktiboan eta adingabeen parte-hartzerako bideen

ezarpenean laguntzen duen espazio bat sortzea, horien interesak eta premiak ezagutzeko.

Jarraian, plangintza-prozesuan zehar izandako bilerak jasotzen dira:

Talde eragilearen bilera. Haurrek eta gazteek parte hartzeko organo hau sortu zen 2017ko urrian; orduan, talde eragilea 3 ikastetxeekin eta horietako gurasoen elkarteekin bildu zen Haurren eta Gazteen Eskubideen aldeko IV. Martxa prestatzeko; une hartan, berriz ere entregatu zitzaizkien (aurretik ere egin zen baina arrakastarik gabe) Haurren Kontseiluan parte hartzeko fitxak, irakasleek ikasleen parte-hartzea sustatze aldera. Horri esker, San Félix Ikastetxeko bigarren hezkuntzako 4 ikaslek, 2 mutilek eta 2 neskek kontseilua sortu zuten.

Urteko martxa prestatzeko urriaren 24ko bileran, Lavianari Haur-araudiaren zirriborro bat eskatzea erabaki zen, hori udalerriaren errealitatera egokitzeko. Geroago, talde eragileari aurkeztu zitzaion (horren inguruan hitz egingo dugu gero) Haur Kontseiluaren Araudiaren zirriborroa, zinegotziak eta berdintasuneko teknikariak landutakoa, ekarpenak jasotze aldera udaleko idazkariari helarazi aurretik, horrek oniritzia emateko. Horrela, Haur eta Gazteen Udal Araudia, lehenik eta behin, Herritarren Batzordetik pasa zen eta gehiengoz onetsi zen 2017-12-28ko osoko bilkuran, aitortzeko prozesua hasteko eskaerarekin eta Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoien Zigilua lortzeko mozioarekin batera. Apur bat beranduago, San Félix ikastetxeko bi neskek eta Otxartagako mutil batek haurrek eta gazteek parte hartzeko kontseilua osatu zuten.

2017ko abenduaren 28an, ohiko osoko bilkuran onetsi zen Kontseiluaren Araudia eta Unicefen Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoien Zigilura aurkezteko mozioa.

2017ko abenduaren 29an, kontseiluaren lehenengo bilera egin zen. Alkate jaunaren agurrarekin hasi zen bilera eta horientzat proiektua zer izango den aurkeztu zen laburki; horrela, argitu zen kontseiluko kideak izatea ardura bat dela eta bere proposamenekin udalerria eta bertako biztanleen bizitza hobetzen lagunduko dutela. Horrez gain, adierazi zitzaien alkateari eta zinegotziei lagunduko dietela Ortuellako haurrek eta gazteek behar dutenaren errealitatea ezagutzeko. Talde eragileko kideetako batzuek ongietorria eman zieten eta haurrek proiektuaren inguruan zituzten galderei erantzun zieten eta zalantzak argitu zizkieten. Aurkezpen-dinamika baten ostean, material apur bat entregatu zitzaien hurrengo bileretan erabiltzeko eta, bukatzeko, luntx baten dastaketa egin zen.

Bilera horien paraleloan, udalak kanpoko aholkularitza teknikoa ematen duen Ortzadarren laguntza

izan du, zehazki, haurren taldearen eta familien eta adituen taldearen bilerak dinamizatzeko.

Hain zuzen ere, 3 bilera egin dira haurren eta gazteen taldearekin eta zuzeneko 2 bilera adituen, hau

da, helduen taldearekin. Saio horiez gain, beste bilera batzuk egin dira inplikatutako zenbait

eragilerekin, udaleko sail desberdinekin, kultura udal-arloarekin eta alkatearekin, prozesuaren berri

emateko eta, horrela, plana egin bitartean proposamenak egin ahal izateko.

Page 38: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

38

Haur eta gazte kontseiluaren bilerak, diagnostikoa eta Haur eta Nerabeen

Tokiko Plana egiteko

2018ko martxoaren 12ko saioa: Saio honetan, haurren eskubideak aurkeztu ziren eta horiek jorratu ziren. Behin eskubide horiek ezagututa, dinamika bat egin zen bakoitzak errealitatearen analisia egiteko; horren ostean, udalerriko gauzarik gustukoena zein zen adierazi behar zuten eta gutxien gustatzen zitzaiena ere bai. Bildutako informazio guztiarekin, hurrengo bilerarako deialdia helarazi zitzaien, non ekintzak eta proposamenak landuko ziren.

2018ko martxoaren 19ko saioa: Bilera horretan, aurreko saioan jasotako informazioa azaldu zen eta Ortuellako eskola-zentroetako haurrei eta nerabeei emandako inkestetan jasotakoa; inkesta horietan galdetzen zitzaien Ortuellan gehien gustatzen zaiena zer den, gutxien gustatzen zaiena eta bertan egotea gustatuko litzaiekeen zerbait aipatzeko. Horrela, haurren eta gazteen urtez egin beharrekoaren proposamenak bildu ziren. Azaldutakoaren banakako lehenespena egin zen eta horiek entzuteko moduaren inguruko gogoeta ere bai. Amaitzeko, taldeka, alkateari helarazteko gairik garrantzitsuenak aukeratu zituzten; izan ere, hurrengo bileran berari zuzenean aurkeztu ahalko zizkioten kontu horiek.

2018ko apirilaren 16ko saioa: Alkatearekin jorratuko zituzten gaien errepaso azkarra egin zen eta haur bakoitzak gai bana aukeratu zuen alkateari aurkezteko. Denek parte hartu eta iritzia eman nahi zuenez, alkatearekin zuzenean egon aurretik, role-play txiki bat egin zuten

proposamena “entseatzeko”. Saio honen bigarren partean, alkatea, zenbait zinegotzirekin, bilerara joan zen haurrek aurretiaz prestatutako proposamenak entzun eta biltzeko.

Page 39: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

39

Adituen eta familien taldearen bilerak.

2018ko martxoaren 22ko saioa: Bilera horretan, haurren eskubideak aurkeztu ziren, haurren kontseiluaren bilerarekin egin zen bezala; hala, haurtzaroarekiko hiri lagunkoia izateak zer esan nahi duen azaldu zen laburki. Zein den jarraitu beharreko prozesua eta herritarren parte-hartzearen garrantzia prozesuaren parte gisa. Behin sarrera txiki hori eginda, taldeka, AMIA analisia lantzen hasi ziren. Udalerriaren analisi hori egiteaz gain, bertaratutakoek erabaki zuten zeintzuk ziren jorratu beharreko arloak, hau da, aurrerago ikusiko dugun bezala, plan honen oinarri izango direnak. Saio horretan lortutako datuekin, bigarren bilera baterako deitu zitzaien, bildutako datuak sakonago lantze aldera, hain zuzen ere.

2018ko apirilaren 14ko saioa: Bigarren bilera hori bitan banatu zen: Lehenengo partean, sakonago landu zen AMIA analisia eta ahultasun, mehatxu, indar eta aukera bakoitzari, lehenengo saioan jasotako arlo bana esleitu zitzaion. Bigarren partean, behin proposamen guztiak talde orokorrari azalduta, proposamen bakoitza ekintza espezifiko batean gauzatzeko lan egin zen. Horiek, haurren kontseiluak proposatutako ekintzekin, plana eratzeko landuko dira.

Page 40: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

40

Diagnostikoa egiteko burututako beste ekintza bat udalerriko eskola-zentroei helarazitako inkestak

izan dira. Guztira, 44 ikaslek hartu dute parte, 10 eta 12 urte bitartekoak (Lehen Hezkuntzako 5. eta

6. maila).

44 haur (24 mutil eta 20 neska) 10 urte (15)

11 urte (22)

12 urte (7)

Inkesta guztiak egin dira euskaraz eta hemen dago horien itzulpena.

Kaixo:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrei galdera batzuk egiten ari gara ORTUELLAN bizitzearen inguruko zer iritzi duzuen eta zuen herriko zer gustatzen zaizuen gehien eta gutxien jakiteko. Era berean, ikastetxean/ikastolan/institutuan eta etxean nola zaudeten jakiteko gai batzuk ezagutu nahiko genituzke.

Ez dizuegu izena jartzeko eskatuko; ondorioz, lasai egon, inork ez baitu galdera- sorta bakoitza

norena den jakingo eta, horrenbestez, zintzotasun eta askatasun osoz erantzun dezakezue.

Minutu gutxi batzuk beharko dituzue galdetegia betetzeko.

Eskerrik asko galdera hauei erantzuteko zuen denboraren zatitxo bat eman diguzuelako.

Galderei erantzuten hasi aurretik, mesedez, erantzun hauei:

Zenbat urte dituzu?

Mutila ala neska zara?

Zein auzoan bizi zara?

Page 41: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

41

Galderei erantzuten hasi aurretik, ikusi nola egin behar den azaltzen duen ADIBIDE hau.

Erantzun galderei hautatutako laukian X bat jarrita.

Oso gutxi Gutxi Ez gehiegi Nahikoa Erabat

ZER GUSTATZEN ZAIZU EGITEA ESKOLA ONDOREN?

Telebista ikustea gustatzen zaizu?

Lagunekin jolasean geratzea gustatzen zaizu?

Liburu edo komiki bat irakurtzea gustatzen zaizu?

Etxeko lanak egitea gustatzen zaizu?

Oso gutxi Gutxi Ez gehiegi Nahikoa Erabat

ORTUELLA NOLAKOA DELA IRUDITZEN ZAIZU?

Herri atsegina da

Herri garbia da

Herri zaratatsua da

Herri segurua da

Herri dibertigarria da

Oso gutxi Gutxi Ez gehiegi Nahikoa Erabat

ORTUELLAKO KALEETAN OINEZ IBILTZEAREN INGURUKO ZER IRITZI DUZU?

Kaleak garbi eta zainduta daude?

Autoek zebra-bideak errespetatzenal dituzte zuk zeharkatu ahal izateko?

Herri zaratatsua daGauez, behar adinako argiztapena al dago?

Ortuellan oinez ibiltzean, seguru etalasai sentitzen al zara?

Page 42: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

42

Inoiz ez edo oso

gutxi Gutxi Ez gehiegi Nahikoa Asko

Erabiltzen al duzu metroa, autobusa edo tranbia?

Gustatzen al zaizu metroan, autobusean edo tranbian ibiltzea?

Ortuellan bizikleta erabiltzen al duzu?

Patinetea?

Inoiz ez edo oso

gutxi Gutxi Ez gehiegi Nahikoa Asko

ZER IRITZI DUZU ORTUELLAKO PARKEEN, KIROL EREMUEN EDO AIRE ZABALEKO KIROL EREMUEN INGURUAN?

Toki horietara joaten al zara edo horiek erabiltzen al dituzu?

Ondo zainduta daude?

Gustura egoteko, jolas egiteko eta ondo pasatzeko beharrezko guztia al dute?

Zure ustez, garrantzitsua al da haurrek eta nerabeek kalean, aire zabalean, jolas edo kirola egitea?

Page 43: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

43

0TIK 10ERA BITARTEAN (0 oso gaizki daudela eta 10 oso ondo daudela izango da), ZER

PUNTUAZIO EMANGO ZENIEKE ORTUELLAKO GUNE HAUEI?

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Plaza eta parkeak

Aire zabaleko jolas eremuak

Haurguneak, Kideguneak edo Gazteguneak

Kiroldegiak eta igerilekuak

Liburutegiak

Zinemak eta antzokiak

Oso Gutxi Ez gehiegi, Nahikoa Asko

gutxi ez gutxiegi

Zenbat jarduera daude Ortuellan

haurrentzat eta nerabeentzat zuen

aisialdirako? (Eskolatik ateratzean,

asteburuetan, oporretan)

Oso Gutxi Ez gehiegi, Nahikoa Asko

gutxi ez gutxiegi

Gustatzen al zaizkizu Ortuellan

haurrentzat eta nerabeentzat zuen

aisialdirako dauden jarduerak?

(Eskolatik ateratzean, asteburuetan,

oporretan)

Zer botatzen duzu faltan Ortuellan? Zer gauza ez duzue eta egotea gustatuko litzaizuke?

Page 44: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

44

Oso gutxi Gutxi Ez gehiegi Nahikoa Erabat

Ikastetxean / institutuan gustura al zaude?

Eskolan/Institutuan lagunak dauzkazu?

Arazoren bat kontatzera joaten zarenean, irakasleek esan beharrekoa entzuten al dute?

Eskolan zer egin edo txangoa egin erabaki behar denean, irakasleek zure iritzia galdetzen al dute?

3

Page 45: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

45

Egunean zenbat denbora ematen duzu etxeko lanak egiten?

30 minutu baino 30 minutu eta 1 ordu 1 eta 2 ordu 2 ordu baino

gutxiago artean artean gehiago

Aastean Zehar, zenbat egunetan egiten duzu kirola?

0 1 2 3 4 5 6 7

Oso gutxi Gutxi Erdipurdi Nahikoa Erabat

Gustura al zaude etxean eta zure familiarekin?

Gurasoek entzuten al zaituzte arazoren bat kontatzera joaten zarenean?

Aitak edo amak iritzia galdetzen al dizute etxeari edo familiari buruzko zerbait erabakitzen dutenean?

Eskolan zer egin edo txangoa egin erabaki behar denean, irakasleek zure iritzia galdetzen al dute?

Page 46: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

46

Oso gutxi Gutxi Erdipurdi Nahikoa Erabat

Helduek ondo eta errespetuz tratatzen al zaituztela uste al duzu?

Inork azaldu al dizu haurrek eta nerabeek zer eskubide duzuen?

Ezagutzen al dituzu eskubide horiek?

Haurrek eta nerabeek nahi dutena Ortuellako Udalak kontuan hartzen duela uste al duzu?

Hiriari buruzko erabakiak hartzeko garaian, haurrek eta nerabeek pentsatzen duzuena Udalak kontuan izatea gustatuko al litzaizuke?

Zer da Ortuellan bizitzetik gehien gustatzen zaizuna?

Zer da Ortuellan bizitzetik gutxien gustatzen zaizuna?

4

Page 47: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

47

6.3. Planari egindako ekarpenak.

Ortuellako gizarte-eragileek, haurrek eta nerabeek Haurrentzako Planean egindako ekarpenetan, nahikoa nabarmendu egin dira gai zehatz batzuekin lotutako proposamenak eta horiek haurrentzako lehenengo udal plan honen helburua ezartzen laguntzen digute.

Ekarpenekin batera, plan honen xedeen definizioan, aintzat hartu behar dira UNICEFek Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoiaren aitortza lortzeko ezartzen dituen baldintzak, baita aitorpen hori lortu duten beste udal batzuek haurtzaroaren planen garapenean eta segimenduan lortutako esperientzia ere.

Ortuellako gizarte-eragileen, familien, haurren eta nerabeen ekarpenek honako ekintzak nabarmendu zituzten:

Haur eta gazte taldearen ekarpenak.

Ortuellan gehien gustatzen zaiena:

Ez dira herritik bakarrik edo taldeka ibiltzearen edo egotearen beldur.

Lurgazte izeneko Eskaut talde baten parte hartzeko aukera dute.

Gozoki-dendak daude.

Medikuen tratu ona.

Garraiobide publikoa.

Egiteko jarduera anitz: kirolak...

Banku ugari.

Peñas Negrasen edertasuna.

Espaloiak eta bestelako elementuak pertsona guztientzat egokituta egotearen garrantzia.

Ortuellan gutxien gustatzen zaiena:

Parkeak txikienentzako daude egokituta.

Igerilekuak ez daude estalita eta soilik udan joan gaitezke.

Ez dago txakurrak paseatzeko lekurik.

Jaietako ekintzak txikienentzat edo helduentzat dira soilik. Gazteek ez dute parte hartzeko

espaziorik.

Gazteentzako jardueren eta informazioaren eskaintza eta prestakuntza handiagoa de beste

udalerri batzuetan eta “Gaztelekuetan”

Eskolaz kanpoko jarduera gutxi.

Aparkaleku gutxi.

Iturri gutxi daude.

Page 48: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

48

Inauterietako gaia edo eskoletako irteerak hautatzeko aukerarik ez edukitzea.

Jarduerak garatzeko erabiltzen diren zerbitzuak edo lekuak:

Kiroldegia, dantzarako eta heziketa fisikorako.

Parkeak, bertan jolasteko.

Ingeleseko eskola, hizkuntza ikasteko.

XXI. mendeko akademia, gauza ugari ikasteko.

Gogoetak:

Nagusiak direnean, denei gustatuko litzaieke Ortuellan bizitzea, bertokoak direlako eta

udalerriko kideak sentitzen direlako.

Ez litzaieke gustatuko gerran dagoen hiri batean bizitzea. Egoera horretan pentsatzeak eta

albisteetako irudiak ikusteak triste jartzen dituzte.

Neskak martxoaren 8ko grebaz harro daude; adierazten dute pozik daudela emakumeak

izatearekin eta errespetatuak izateko eskubidea dutela.

Alkatearekin jorratzeko gaiak:

Haientzat segurtasuna oso garrantzitsua da. Uste dute beharrezkoa dela polizia egotea

ikastetxera sartzeko eta bertatik irteteko orduetan, trafikoa kontrolatuz.

Parkeetan, batez ere, Aiegas parkean iturri gehiago behar dira; izan ere, ura edateko,

errepide bat gurutzatu behar da.

Argiztapen gehiago Urioste auzoan.

Parke asko gaizki egokituta daude eta txikienentzat soilik dira. Uste dute beharrezkoa dela

bere adinera egokitutako parke bat egotea udalerrian, adibidez, rokodromo bat.

Gazteleku bat eraikitzea; bertan, jarduera desberdinak egongo dira eta horien inguruko

informazioa emango da. Horrez gain, jokoak egongo dira, besteak beste, bideo-jokoak,

mahai-futbola, dianak... Askotan, bertoko eguraldiak espazio estalietan egotera behartzen

gaitu.

Igerileku estali batzuk behar dira, urte osoan zehar erabil daitezkeenak.

Txakurrentzat egokitutako parke bat.

Page 49: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

49

Adituen taldearen eta familien ekarpenak.

Talde honekin, bi lan-saio egin dira Haur eta Nerabeentzako Tokiko Plana egiteko:

Lehenengo saioa. Saio honetan, idazkaritza teknikoak Haurren Eskubideen Konbentzioaren inguruko

aurkezpena egin zuen eta Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoia izatea zer den azaldu zuen laburki. Zein

den jarraitu beharreko prozesua eta herritarren parte-hartzearen garrantzia prozesuaren parte gisa.

Behin sarrera labur hori eginda, taldeka, diagnostikoaren gainean lan egiten hasi ziren; hasiera

batean, lan-arloak identifikatu egin ziren, geroago, AMIA analisi batean identifikatzeko ahulezia,

mehatxu, indar eta aukera guztiak.

Idazkaritza teknikoak bildutako datuak aztertu eta antolatu ostean, horiek itzuli zitzaizkien, AMIA

analisia oneste aldera, ekarpen berriak jasotzeko eta Haur eta Nerabeentzako Tokiko Planean gehitu

beharreko balizko ekintzen inguruko gogoeta egiten hasteko.

Bigarren saioa: Bigarren bilera hori bitan banatu zen: Lehenengo partean, aurreko saioan saioko

AMIA analisia birpasatu zen eta, bigarren partean, aurreko saioan zehaztutako arloen arabera

sailkatutako taldetan, lan-arlo bakoitzaren AMIA analisiak ekintza espezifikoetan gauzatzeko lan egin

zen. Horiek, haurtzaroaren kontseiluak proposatutako ekintzekin, kontuan hartuko dira Haur eta

Nerabeentzako Tokiko Plana eratzeko.

Puntu honetan, parte-hartzaileek egindako ekarpenekiko fidelak izan gara; izan ere, ikusiko dugu

identifikatutako arloak eta UNICEFen gidaliburu desberdinetan helburu honetarako ezarritakoak

desberdinak direla. Hala ere, uste dugu funtsezkoa dela kontsultatutako pertsonek identifikatutako

arloak errespetatzea, are gehiago, kontuan hartuta horietako batzuk etengabe ateratzen direla

diagnostikoa egiteko sortutako foro eta talde desberdinetan. Besteak beste, askotan agertzen den

kontu garrantzitsu bat da udalerriko kide izatea sentitzearena eta hori komuna da helduentzat eta

haurrentzat eta eragin berezia dauka nerabeengan.

Page 50: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

50

Esan dugun bezala, planean inplikatutako eragile desberdinek ezarri zituzten zazpi jarduketa-arloak,

jarraian aipatzen ditugunak.

Jarduketa-arloak

Jasotako arlo guztietatik, nabarmendu behar da “udalerriko kide izatearen sentimendua”; egia da

arlo hori ez dagoela ezarrita Haur eta Nerabeentzako Plan bat egiteko gidan. Hala ere, talde

desberdinekin izandako saio guztietan eman diote garrantzia jarduketa-eremu horri eta Ortuellako

udalerriak etorkizunerako dituen erronketako bat bezala identifikatu egin dute.

Jarraian, arlo bakoitzean antzemandako ahuleziak, indarrak, mehatxuak eta aukerak zehazten ditugu

eta talde honek horietako bakoitzarentzat proposatutako ekintzak.

Page 51: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

51

HIRIGINTZA

INDARGUNEAK:

- Sentsibilizazioa proiektu desberdinekin: La Balsa proiektua eta Barrakoia proiektua

- Instalazioen eskaintza ona: kirolekoak, kulturalak, ingurumenekoak, hezkuntzakoak eta

osasunekoak.

- Lursail libreak eta hedatzen ari den udalerria.

AUKERAK:

- Alokairuen erraztasuna: alokairuak merkeagoak dira

- Enpresak erakartzeko aukera, udalerria hazteko

- Gizarte-etxebizitzei dagokienez erreferentziazko udalerria izatea

AHULEZIAK:

- Herriaren orografia: aldapak

- Herrigune bat dauka baina sakabanatutako guneak daude

MEHATXUAK:

- Herritarrak erdigunean dituen Hirigintza-plan bat eratu ez ezik, ez da inor Ortuellara etorriko.

- Errepide orokorrak herria gurutzatzen du.

- Aurrekontu mugatuak.

EKINTZAK:

Aldaparik handienetan arrapala mekanikoak eraikitzea.

Hesi arkitektonikoak kentzea.

Gizarte-etxebizitzak eraikitzea.

Igerileku estalia eraikitzea.

Kirol-instalazioak herrigunera hurbiltzea.

Udal-instalazioak hobeto erabiltzea: OKE, El Horno, etab.

Enpresei Ortuellan instalatzeko aukera eskaintzea.

Skate-pista bat eraikitzea.

Page 52: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

52

KULTURA ETA AISIALDIA

INDARGUNEAK:

- Kirol-instalazio ugari.

- Parke asko.

- Haurrentzako eskaintza asko.

- Ikastaroen eskaintzak.

AUKERAK:

- Kirola sustatzea: dantza...

AHULEZIAK:

- Astean zehar eta asteburuan eskolaz kanpoko jarduera gehiegi.

- Bestelako eskaintzarik ez dagoenez, osasuntsuak ez diren aisialdi-ohiturak nerabeen artean:

Barrakoian edaten dute.

- Ez da haurren eta nerabeen eremua lehenesten.

- Parkeak txikienentzako daude egokituta, ez nerabeentzat.

- Jarduera kulturalei ez zaie hedapen askorik ematen. Kartel baten bidez ematen zaie

publizitatea eta ez dira irakurtzen.

MEHATXUAK:

- Motibazio gutxi gazteentzako jardueretan parte hartzeko.

- Familiak beste udalerri batzuetara joaten dira gizarte-bizitza egitera.

- Trapagaran eta bere xarma: skate-pista eta bestelako aisialdiko eskaintzak eta eskaintza

soziokulturalak.

EKINTZAK:

Gazteentzako eta nerabeentzako kultura- eta kirol-jarduera gehiago: oilar-jokoak, dantza-

lehiaketak... Batez ere jaietan.

Gazteen zaletasunak kontsultatzea.

Gazteek jardueretan parte hartu ahal izateko aukera.

Kirolera bideratutako parke gehiago: barrak, workout...

Sare sozialen bidez (Instagram) eta postaz hedatzea.

Skate-pista berreskuratzea.

Espazio bat egotea eskuragarri euria ari den egunetarako: Gaztegune.

Page 53: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

53

GIZARTE-ZERBITZUAK/GIZARTE-ONGIZATEA

AUKERAK:

- Belaunaldi-erreleboa.

AHULEZIAK:

- Biztanleriaren murrizketa eta zahartzea.

- Ez dago familia-hezitzailerik.

MEHATXUAK:

- Jaiotze-tasa baxua: haurren biztanleriaren desagerpena Ortuellan.

- Biztanleriaren zahartzea.

EKINTZAK:

Gizarte-etxebizitzak eraikitzea.

Eskaintza handiagoa eta baliabide gehiago dituen Gaztegunea.

Gizarte-laguntzaileak kontratatzea.

Haurren parte-hartzea espazio komunen diseinuan: plazak, parkeak, etab.

Page 54: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

54

KIDE IZATEA SENTITZEA

INDARGUNEAK:

- Elkarteen multzo bat dago.

- Boluntariotza asko.

- Bizirik bezalako elkarteen asmo positiboa.

- Eremu horretan inplikazioa areagotzearen beharraz jabetzea (Haurren eta Nerabeen Tokiko

Plana egitea eta horrekin jarraitzea).

- Biztanle-kopurua ez da oso handia eta denok ezagutzen dugu elkar

- Haurren eta nerabeen taldekatzeko gaitasuna

AUKERAK:

- Elkarteen multzo hori ezartzea eta nabarmentzea.

- Beste herrietako pertsonak etortzen dira hona bizitzera.

- Ortuellako hezkuntza-zentroak ondo daude.

AHULEZIAK:

- Ez da oso aproposa gizarte-bizitza sustatzeko.

- Herriko kide izatearen sentimendurik/identitaterik ez eta horren beharra.

- Erkidegoaren inplikazio eta parte-hartze eskasa. Egoera kritikatzen da baina ez da beste

aukerarik bilatzen.

MEHATXUAK:

- Tokiko saltokien desagerpena.

- Haur eta gazte asko beste udalerrietako zentroetan daude matrikulatuta.

EKINTZAK:

Erkidegoak erabiltzeko auzo-lokalak gaitzea ez dauden auzoetan, horiei eduki kulturala

emanez.

Herriko zentro publikoen patioak irekitzea udalaren zaintzarekin (eskolaz kanpo erabiltzeko

ordutegi bat ezarriz astean zehar eta asteburuetarako).

Herriko saltokietako kontsumoa sustatzeko kanpaina (merkataritza-bonua). Udalak

merkatariak babestea eta laguntzea.

Udalak herriko ostalariak babestea: pintxo-lehiaketa, pintxo potea...

Haurren eta gazteen lehiaketen sari guztiak herriko saltokietan kontsumitzeko izatea.

Page 55: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

55

Herriko elkarteak babesten dituzten giza baliabideak areagotzea (kultura, hezkuntza, euskara,

aisialdia...)

Udalerriko hezkuntza-zentroak nabarmentzea: “Ortuellan matrikula zaitez”.

OSASUNA

INDARRAK:

- Osasuntsuak ez diren ohiturak prebenitzeko hezkuntza-programak (tabakismoa; hezkuntza

sexuala; droga menpekotasunak, elikadura...)

AUKERAK:

- Mankomunatutako osasun-zentroa.

AHULEZIAK:

- Kaleko hezitzailerik ez edo nahikorik ez.

MEHATXUAK:

- Adingabeentzako arreta-defizita (osasun mentaleko arretarik ez adingabeentzat)

- Pediatra bakarra dago eta ez dago larrialdietarako pediatrarik

- Osasun mentaleko adingabeak Barakaldora bideratzen dira

EKINTZAK:

Kaleko eta familiako hezitzaile gehiago kontratatzea

Pediatra bat gehiago eskatzea eta izapidetzea eta pediatra bat egotea larrialdietarako

Hezkuntza-etapa guztietan mantentzea osasun-arriskuen prebentziorako programak.

Page 56: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

56

HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ FORMALA

INDARGUNEAK:

- Hezkuntza formaleko eskaintza zabalagoa.

AUKERAK:

- Hezkuntza-eskaintzaren erabilera adimentsua egitea.

- Ortuellako hezkuntza-eragile desberdinek familiei zuzendutako tailerrak egin ditzakete.

AHULEZIAK:

- Hezkuntza udal-arloa: hezkuntza eta kultura sailetan ez dago giza baliabide nahikorik...

- Ez dago batxilergorik: beste udalerri batera joan behar da.

- Eskolaz kanpoko jardueren udal-eskaintza eskasa.

MEHATXUAK:

- Bertako hezkuntza-eskaintzaren inguruko ezagutzarik eza.

- Hezkuntzaz arduratzen diren eragilerik ez udalean.

- Udalerriko hezkuntza-zentroen ordutegien urritasuna.

EKINTZAK:

Hezkuntza udal-arlo bakarra.

Paperontzi komun eta animalientzako paperontzi espezifiko gehiago

Txakurrentzako gune soltea eta pipican

Familiei zuzendutako hezkuntza-orientazioko jardunaldiak.

Batxilergoko gelak sortzea.

Udalerriko hezkuntza-eskaintza ikustaraztea sare sozialen bidez.

Hezkuntza-zentroen ordutegiak adostea.

Udalak eta ez zentroek antolatutako eskolaz kanpoko jarduerak: Ortuellako haur guztiak joan

ahal izateko.

Page 57: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

57

SEGURTASUNA

INDARRAK:

- Segurtasuna, lasaitasuna...

- Oinbusa proiektua eta horren hedapena prozesuan.

AHULEZIAK:

- Poliziaren presentzia eskasa ordutegi eta gune beltzetan.

- Adingabeak ez dira sare sozialen arriskuez jabetzen.

- Familiek ez dituzte sare sozialen arriskuak ezagutzen eta ez dute adingabeen telefonoaren

erabilera kontrolatzen.

- Udaltzaingoa ez dago haur eta gazteengandik hurbil.

MEHATXUAK:

- Giza baliabiderik eza (Udaltzaingoa), premia errealei behar bezala erantzuteko.

EKINTZAK:

Haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako prestakuntza, sare sozialen erabilera arduratsuari

eta horren gaineko gurasoen kontrolari buruzkoa.

Oinbusa proiektuarekin eta ibilbideekin jarraitzea eta horiek mantentzea.

Poliziaren presentzia areagotzea hezkuntza-zentro guztietara sartzeko eta horietatik irteteko

ordutegietan.

Udaltzaingoa haurrengandik eta gazteengandik hurbilago egotea sustatzen duen kanpaina,

beharrezkoa izatekotan, erreferentziazko agenteak izan daitezen.

Helduak erkidegoko haur eta gazte guztien hezitzaile eta babesle gisa duen identitatea

bultzatzen duen kanpaina.

Udaltzaingoaren tailerrak eskolan.

Page 58: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

58

7. PLANAREN HELBURU OROKORREN DEFINIZIOA.

Talde eta foro desberdinetan jasotako datu guztiekin, honako erronka eta lehentasun hauek

identifikatu dira:

Erronka nagusiak

Adierazi dugun bezala, prozesu osoan zehar, gai bat beste guztiengandik gailendu da, hau da,

helduak, haurrak eta nerabeak kezkatzen dituen kontu bat, zehazki, hau: udalerriko kide izatearen

sentimendua.

Haurrek adierazi dute Ortuella leku ona dela bizitzeko baina, nerabezarora heltzean, zenbait

faktorerengatik, herritik aldentzen dira, nagusiki, udalerritik kanpo ikasi behar dutelako. Izan ere,

udalerritik kanpoko eskolatzearen ehunekoa altua da adin goiztiarretan baina, batxilergoari

dagokionez, saihestezina da, udalerrian ez baitago batxilergoa ikasteko aukerarik.

Gainera, biztanleria zahartzen ari da; apurka-apurka, merkataritza-zentro handien presioagatik,

saltokiak desagertzen ari dira eta, bertako orografia eta udalerria banatzen duen errepide orokorra

direla-eta, hiri-osaerak gizarte-bizitza zailtzen du. Horregatik guztiagatik, nahitaezkoa da Haur eta

Nerabeentzako Tokiko Planean ekintzak ezartzea egoera hori zuzentze eta arintze aldera.

Lehentasunak

Diagnostikoa egiteko prozesuan jasotako datuak eta ekarpenak aztertu ostean, hiru lehentasun

identifikatu dira:

Baztertuta edo ahultasun-egoeran dauden haur eta nerabeei eta horien familiei gizarte-babesa emateko lanarekin jarraitzea, prebentzioaren, bitartekaritzaren, hezkuntzaren eta promozioaren bidez.

Haurrei eta nerabeei eskainitako zerbitzuak indartzea, batez ere, nerabeentzako kiroleko, aisialdiko eta denbora librekoak, baita osasun-zentroko haurrentzako zerbitzuen zorroa ere.

Sentsibilizazio-ekintzak burutzea biztanleria osoarekin eta prestakuntza/sentsibilizazio jarduerak burutzea udalerriko eragile anitzekin, elkarteekin, kirol-klubekin, irakaskuntza-zentroekin, udaleko langileekin eta politikariekin Haurren Eskubideen Konbentzioaren inguruan eta haurrei eta nerabeei eragiten dizkieten kontuetan haurtzaroaren ikuspegia integratzearen garrantziaz kontzientziatzea.

Page 59: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

59

Aldi berean, jarduketa-arlo bakoitzetik helburu batzuk atera dira eta horiek definitzen ditugu jarraian:

HIRIGINTZA

KULTURA ETA AISIALDIA

Page 60: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

60

GIZARTE-ONGIZATEA

KIDE IZATEA SENTITZEA ETA PARTE-HARTZEA

Page 61: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

61

OSASUNA

HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ FORMALA

Page 62: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

62

SEGURTASUNA

Page 63: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

63

8. JARDUKETAK, PLANAREN EBALUAZIO-ADIERAZLEAK ETA TENPORALIZAZIOA

Puntu honetara helduta eta haurrek eta helduek egindako ekarpenak kontuan hartuta, jarraian,

zenbait jarduketa ezartzen dira, aurreko atalean jasotako helburuak betetzeko burutuko direnak.

Hirigintza

1. HELBURUA. Adin guztietara egokitutako baliabideak eta jolasguneak hornitzea udalerriari, haurrek eta nerabeek espazioen diseinuan parte hartuz.

1.

Jarduketak Epea Inplikatutako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

1.1. Skate-pista eta rokodromo bana eraikitzearen bideragarritasuna aztertzea.

1.2. Haurrek eta gazteek erabilitako kultura- eta kirol-instalazioak hobetzea (igerilekuak, kiroldegia, OKE...)

1.3. Iturri gehiago kokatzea udalerriko parkeetan.

1.4. Nerabeei zuzendutako parkeren bat instalatzea udalerrian (kirol-parkea, workout...)

2018-2022

Ortuellako Udala

(Hirigintza)

Haur eta Gazte Kontseilua

Talde eragilea

- Iturrien kopurua (2.

helburua) - Kirol-parke berrien kopurua

(1. helburua) - Haurrek eta nerabeek

erabiltzeko ekipamendua hobetzeko ekintzen kopurua (ez mantentzea)

- Haurrek eta nerabeek kontsultatutako obra berrien kopurua

Page 64: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

64

2. HELBURUA. Udalerria urbanistikoki irisgarriagoa eta atseginagoa izatea haurrentzat eta nerabeentzat.

2.

Jarduketak Epea Inplikatutako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

2.1. Apurka-apurka

arkitektura-hesiak deuseztatzea (adibidez, arrapala mekanikoak instalatzea)

2.2. Kale batzuetako argiak berritzea, batez ere, auzoetan.

2.3. Iturri gehiago kokatzea udalerriko parkeetan.

2018-2022

Ortuellako Udala

(Hirigintza)

Haur eta Gazte Kontseilua

Talde eragilea

- Argiztapena

hobetzea (S/N) - Iturrien kopurua

(2. helburua) - Arkitektura-hesiak

deuseztatzera bideratutako aurrekontua.

6b HELBURUA. Udalerrira familia gazteak erakartzeko eta jadanik bertan bizi diren familiak mantentzeko premia.

Jarduketak Epea Inplikatutako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

6B.1. Babestutako etxebizitza gehiago eraikitzearen bideragarritasun-azterlana. 6b.2. Gizarte-alokairua mantentzea eta sustatzea.

2018-2022

Ortuellako Udala

Talde eragilea

- Etxebizitza-promozio

berriak

- Gizarte-etxebizitzen onuradunak diren eta adingabeak dituzten familiak

Page 65: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

65

Kultura eta aisialdia

3. HELBURUA. Haurrei eta nerabeei zuzendutako aisialdi osasuntsuko aukerak sustatzea, horien

zaletasun eta premietara egokitutakoak.

• Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

3.1. Parte hartzeko

taldeak sortzea, haurrentzako eta gazteentzako programazio-proposamenak egiteko, haurrak eta nerabeak inplikatuz.

3.2. Gazteei zuzendutako programazioa eskaintzen duen Gazteleku bat sortzea

2018-2020

Ortuellako Udala

Parte-hartze taldeak

Haur eta Gazte

Kontseilua

Talde eragilea

- Parte-hartzaileen

kopurua. - Proposamenen

kopurua.

- Gazteleku (S/N).

4. HELBURUA. Haurrei eta nerabeei zuzendutako kultura- eta aisialdi-eskaintza mantentzea,

programatzen diren jardueren edo zerbitzuen hedapena eta komunikazioa hobetuz.

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

4.1. Oraingo

programak mantentzea: ZAPATUON, GOZATUZ FAMILIAN, haur eta gazteentzako jarduerak herriko jaietan...

4.2. Jarduerak sare sozialen bidez hedatzea.

2018-2022

Ortuellako Udala

(Kultura, komunikazioa)

Haur eta Gazte

Kontseilua

Talde eragilea

- Programen/jardueren kopurua

- Jarraitzaileen kopurua sare sozialetan.

Page 66: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

66

Gizarte-ongizatea

5. HELBURUA. Ahultasun egoeran dauden eta adingabeak karguan dituzten familien gizarte-babesa

bermatzea, aniztasun guztiei arreta emanez.

• Jarduketak Epea Inplikatut

ako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

5.1. Oinarrizko

gizarte zerbitzuak finkatzea eta hobetzea.

5.2. Edozein aniztasun-egoeragatik arriskuan ego egoera ahulean dauden haurrek eta nerabeek udal-zerbitzuetarako eta bestelako zerbitzuetarako sarbidea izan dezaten bermatzen jarraitzea.

5.3. Sexuaren eta adinaren arabera sailkatutako datuen bilketa hobetzea.

2018-2022

Ortuellako Udala

Gizarte-ongizateko

Saila

Talde eragilea

- Adingabe

erabiltzaileen kopurua - Adingabea

k dituzten familien kopurua

- Gizarte-larrialdietarako laguntzen txostena

- Adinaren eta sexuaren arabera sailkatutako datuen bilketa (S/N)

- Arriskuan edo ahulezia-egoeran dauden haur eta nerabeentzako laguntzen katalogoa

Page 67: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

67

6a HELBURUA. Familia gazteak erakartzeko beharra eta daudenak mantentzea, biztanleriaren

zahartzea arintzeko.

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

6a.1. Gizarte-etxebizitzen parkea finkatzea eta gizarte-alokairua bultzatzea. * Ekintza hau hirigintza-arloarekin partekatzen da.

2018-2022

Ortuellako Udala

Talde eragilea

- Gizarte-etxebizitzen onuradunak diren eta adingabeak dituzten familiak

Page 68: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

68

Kide izatea sentitzea eta parte-hartzea.

7. HELBURUA. Haurren eta nerabeen parte-hartzea mantentzea eta indartzea.

Jarduketak Epea Inplikatutako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

7.1. Izaera iraunkorra duen haurrek parte hartzeko beste egituraren bat sortzea; horren bidez, udaleko agintariek haurrei eta nerabeei kontsultatuko dizkiete horiei eragiten dizkieten udal-kontuak. 7.2. Udal-zerbitzu desberdinetan postontziak instalatzea, haurren eta nerabeen horien inguruko iritziak eta eskaerak jasotze aldera. 7.3. Haurrek eta nerabeek horiei eragiten

dizkieten udal-kontuen inguruan dituzten

iritziak eta eskaerak jasotzeko posta

elektronikoko helbide bat edo

Interneteko foro bat sortzea.

2018-2022

Ortuellako Udala

Haurren Udal

Kontseilua

Talde eragilea

- Haurren Kontseiluaren bileren kopurua. (3. helburua)

- Postontzien kopurua (2. helburua)

- Parte hartzeko kontseiluaren helbide elektronikoa (S/N)

Page 69: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

69

8. HELBURUA. Oro har, Ortuellako biztanleriaren eta, zehazki, haur eta nerabeen kide-sentimendua

areagotzea, udalerriko baliabideak nabarmenduz.

Jarduketak Epea Inplikatutako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

8.1. Haurrekin eta

nerabeekin lan egiten duten udalerriko kultura- eta kirol-elkarteen jarduerak babesten jarraitzea.

8.2. Erkidegoak erabiltzeko auzoko lokalak gaitzea, auzokideen arteko harremanak sustatze aldera.

8.3. Udalerriko saltokiekiko lankidetza sustatzea haurrentzako eta gazteentzako jardueretan.

8.4. Ortuellan matrikula zaitez izeneko kanpaina sustatzea.

2018-2022

Ortuellako Udala

(Hezkuntza, Kultura, sustapen

ekonomikoa)

Haurren Udal Kontseilua

Talde eragilea

Irakaskuntza-

zentroak

Elkarteak eta merkatariak

- Ortuellan matrikula zaitez kanpaina. (S/N)

- Haurrekin lan egiten duten elkarteen kopurua

- Udaleko elkarteek edo udalak haurrekin egiten dituzten jarduerak.

- Haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuak dituzten auzoko lokalen kopurua

- Merkatariekin egiten diren jardueren kopurua

Page 70: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

70

Hezkuntza formala eta ez formala

9. HELBURUA. Hezkuntza-eragile gisa jarduten duen udalerria izatea, bizikidetza-balioak sustatuz eta

bultzatuz.

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

9.1. “Ortuellako Eskola Kontseilu” bat sortzea, eskola-zentro desberdinetako ordezkariekin: gurasoekin, ikasleekin...

9.2. Familiei, haurrei eta nerabeei zuzendutako sentsibilizazio-tailerrak egitea. (Berdintasuna, prebentzioa, bizikidetza...)

2018-2020

Ortuellako Udala

Irakaskuntza-

zentroak

Talde eragilea

Haurren Kontseilua

- Ortuellako Eskola Kontseilua (S/N)

- Sentsibilizazio-tailerren kopurua

10. HELBURUA. Haurren udal-politiken kudeaketa eta koordinazioa hobetzea.

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

10.1. Udala atxikitzea haurren

eskubideekiko konpromiso-mailarik

handiena duten udalerriak erkidegoko,

estatuko zein nazioarteko mailan

elkartzen dituzten sare eta ekimenetara

2018-2020

Ortuellako Udala

Talde eragilea

Haurren Kontseilua

- Presentzia sareetan (kopurua)

Page 71: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

71

11. HELBURUA. Udalerriko hezkuntza formaleko eskaintza mantentzea eta zabaltzea.

Jarduketak Epea Inplikatutako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

11.1. Zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza ordezkaritzarekin batera aztertzea udalerrian batxilergoko gelak ezartzearen bideragarritasuna.

2018-2020

Ortuellako Udala

Talde eragilea

Irakaskuntza-zentroak

Eusko Jaurlaritzako

Hezkuntza Saila

- Batxilergoa Ortuellan (S/N)

12. HELBURUA. Haurren Eskubideen Konbentzioaren inguruko gizarte-sentsibilizaziora zuzendutako

ekintzak sortzea.

Jarduketak Epea Inplikatut

ako eragileak

Ebaluazio-adierazleak

12.1. Haurren Nazioarteko Eguna

finkatzea eta ofizialki ospatzea

udalerrian (azaroak 20).

Zehazki, Haurren eta Nerabeen

Eskubideak ezagutzera emateko eta

horiekiko errespetua sustatzeko.

12.2. Gizarte-eragileei, udal-teknikariei

eta politikariei haurren ikuspegiari eta

Haurren Eskubideen Konbentzioari

buruzko prestakuntza eskaintzea.

12.3. Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoien

prozesuaren jarduerak eta Haurren

Eskubideen Konbentzioa ezagutzera

ematea herritarrei.

2018-2022

Ortuellako Udala

Talde eragilea

Haurren Kontseilua

Udalerriko elkarteak

- Sentsibilizazio-jardueren kopurua (2. helbnurua)

- Sentsibilizazioan parte hartu duten pertsonen kopurua

- Prestakuntza-tailerren kopurua (1. helburua)

- Prestakuntzan parte hartu duten pertsonen kopurua

Page 72: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

72

Osasuna

13. HELBURUA. Ortuellako haur eta gazte guztien kalitatezko osasun-eskubideetarako sarbidea

bermatzea.

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

13.1. Pediatra bat gehiago eskatzea eta eskaera hori izapidetzea eta pediatra bat egotea larrialdietarako.

2018-2022

Ortuellako Udala

Talde eragilea

Osakidetza

- Eskaera eginda (S/N)

- Eskaera erantzunda (S/N/Partziala)

14. HELBURUA. Haur eta gazteei bere osasunarekin lotutako gaiei dagozkien informazioa eta tresnak

hornitzea (hezkuntza-programen eta kanpainen bidez...).

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

14.1. Hezkuntza-etapa guztietan

mantentzea osasun-arriskuen

prebentziorako programak (alkoholaren

eta drogen arriskua, Kontsumoa

eskoletan...)

2018-2022

Ortuellako Udala

(Hezkuntza, Gizarte-zerbitzuak)

Ikastetxeak

Talde eragilea

- Programen/jardueren kopurua

- Parte-hartzaileen kopurua

Page 73: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

73

Segurtasuna

15. HELBURUA. Haurrek eta nerabeek udalerrian duten babes- eta segurtasun-sentsazioa hobetzea.

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

15.1. Polizia gehiago adingabeak egon ohi diren guneetan eta, batez ere, eskola-zentroetara sartzean eta irtetean. 16.2. OINBUSA programarekin jarraitzea eta hori mantentzea.

2018-2020

Ortuellako Udala

Udaltzaingoa

Ikastetxeak

Elkarteak eta merkatariak

Haurren

Kontseilua

Talde eragilea

- OINBUSA ekimenean

parte hartzen duten zentroak

- OINBUSA ekimeneko parte-hartzaileen kopurua

- Udaltzaingoaren presentzia zentroen sarrera eta irteeretan (haurren pertzepzioa)

16. HELBURUA. Haurrei, nerabeei eta bere familiei informazioa eta baliabideak eskaintzea ingurune

digitalaren mehatxu berriei aurre egiteko.

Jarduketak Epea Inplikatutako

eragileak

Ebaluazio-adierazleak

16.1. Haurrei, nerabeei eta familiei zuzendutako tailerrak ezartzea, sare sozialen erabilera arduratsua egiteko.

2018-2022

Ortuellako Udala

- Programen/jardueren kopurua

- Parte-hartzaileen kopurua

Page 74: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

74

9. EGIKARITZAPENA, PLANAREN SEGIMENDUA ETA EBALUAZIOA.

Ortuellako Udalari dagokio plan honetan jasotako ekintzak sustatzea eta egikaritzea eta segimendua

eta ebaluazioa egitea; hala, horren garapenean, lurralde-eremu honetan haurrekin lan egiten duten

erakunde publiko eta pribatu guztiak inplikatuko ditugu.

Haur eta Nerabeentzako Planaren talde eragilea osatuko dute arduradun politikoek eta profesionalek

eta horri dagokio plan honetan jasotako ekintzen segimendu egokia egikaritzen eta garatzen dela

sustatzea, hain zuzen ere, aurreikusitakoaren arabera burutzen ari dela egiaztatzeko eta, hala

badagokio, beharrezkoak diren neurriak hartzeko ematen diren desfase horiek zuzentzeko.

Plan honetan adierazitako Haurren Udal Kontseilua eratutakoan, horri bidaliko zaio Haurren Plan

Integralaren bilakaeraren eta egikaritzapenaren urteko txostena, horren arabera burutu ditzan

esleitu zaizkion segimendu- eta proposamen-eginkizunak.

Gainera, Haurren Udal Kontseiluak bermatuko du udalerrian haurrekin lan egiten duten pertsonen

eta erakundeen parte-hartzea ahalik eta handiena dela eta, bereziki, haurrena eta nerabeena,

planaren egikaritzapenean, segimenduan eta ebaluazioan.

Segimendu hori proposatutako adierazleak erabiliz egingo da. Hala eta guztiz ere, haurren eta

nerabeen esparruan urte askoz lan egin izanaren esperientzia eduki arren, adierazle askoren kasuan,

ezin izan da abiapunturik eta mugarik ezarri; kasu batzuetan, soilik ezarri ahal izan dira jadanik

garatzen ari diren jarduerak, zeinen memoria plan honi eransten zaion. Aurrekoa gorabehera, hauxe

de haurren eta nerabeen lehenengo tokiko plana eta 0 urtean gaudenez, erraza izango da, behin

lehenengo urtea igarota, planaren garapenaren puntu zehatzaren irudi finkoa lortzea eta abiapuntu

egoki bat ezartzea, adierazle gehienen helburuak osatze aldera. Horregatik, hain zuzen ere, talde

eragileari eta haurren udal kontseiluari eskatzen diegu ataza hori egiteko, haurren eta nerabeen

tokiko planaren ezarpenaren lehenengo urtebetea igaro ostean.

Halaber, ezartzen da Haurren eta Nerabeen Tokiko Planaren eraginaren bi neurketa egingo direla

gutxienez; bat bitartekoa izango da, hau da, bi urteren buruan (2020 gutxi gorabehera) eta beste bat

planaren indarraldia amaitzean (2022). Neurketa horiek egingo dira inplikatutako eragileen (Haurren

kontseilua, adituen taldea, politikariak eta udal teknikariak, talde eragilea...), oro har, herritarren eta,

zehazki, haurren eta nerabeen pertzepzioa aztertzeko dinamika eta sistema desberdinen bidez.

Page 75: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

75

Helburu horretarako, zenbait inkesta eta foku-talde egingo dira. Galdetegien eta gainerako

dinamiken diseinua adostuko da talde eragilearen eta haurrek eta gazteek parte hartzeko organoaren

artean.

10. BALIABIDEAK Haurren eta Nerabeen Udal Plan Integrala betearazteko, giza baliabide, baliabide material eta

finantzario nahikoak ditugu eskuragarri.

10.1. Giza baliabideak

- Udalekoak: Arlo guztietako arduradun politikoek eta teknikariek eta udaleko zinegotziek Haurren Plan

Integralaren garapenean lagunduko dute.

- Udalaz gaindikoak:

- Beste administrazio batzuetako langileak.

- Gobernuz Kanpoko Erakundeetako eta Haurtzaroarekin lotutako Erakundeetako arduradunak eta teknikariak.

- Elkarte-egitura.

- Boluntariotza.

- Planaren garapenera atxiki daitezkeen beste pertsona batzuk, horren premien arabera.

10.2. Baliabide materialak

Funtsean, udal-zerbitzu desberdinetako ekipamenduak erabiliko dira, baita bestelako

administrazioek, erakundeek edo elkarteek eskaintzen dituztenak ere.

10.3. Finantza-baliabideak

Plan honetan jasotako ekintzak zeharkakoak eta integralak dira eta horrek esan nahi du

udaleko arlo guztiak inplikatu behar direla; beraz, urte bakoitzean, arlo edo zinegotzitza bakoitzaren

aurrekontuan jaso edo gehitu nahi da plan hau garatzera bideratzen den gastua.

Page 76: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

76

2018 2019 2020 2021

Gazteria, Kirola, Kultura, Hezkuntza

eta Herri Partaidetzako Arloa

186.130,84 € 186.130,84 € 186.130,84 € 186.130,84 €

Gizarte Ekintza, Kontsumoa eta Esku

Hartze komunitarioko Arloa

115.792,58 € 115.792,58 € 115.792,58 € 115.792,58 €

Ingurumen Arloa

10.375,21 € 10.375,21 € 10.375,21 € 10.375,21 €

URTEKO KOPURUA GUZTIRA 312.298,63 € 312.298,63 € 312.298,63 € 312.298,63 €

Page 77: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

77

11. KOORDINAZIO-ESKEMAK

Page 78: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

78

HERRITARREN PARTE-HARTZEA

HAURREN UDAL KONTSEILUA

Alkatea eta

haurren eremuan

gobernu-

erantzukizunak

dituzten

zinegotziak

Udal-

ordezkaritza

duten talde

politikoak

Erakunde

publiko eta

pribatuak

Haur eta

nerabeen

taldea

Page 79: I. HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA...Dokumentu hau idazteko, hiru jarduketa-ildo hartu dira kontuan: lehenik eta behin, haurren eskubideen babesa, prebentzioa eta sustapena bermatzea,

Ortuellako Udaleko Haur eta Nerabeentzako Udal Plana 2018-2022

79

HAURREK PARTE HARTZEKO

FORMAK

Haurren Udal Kontseiluan parte hartu ohi duten haur eta nerabeen taldea.

Udaletik sustatutako haurren parte-hartzea, ikastetxeetan eta eremu desberdinetan

garatzeko.

21 Eskola-agenda

Aurrekontu parte-hartzaileak

Haurrek HAPOn parte hartzeko tailerra

Haurren parte-hartze irekia, instalatzen diren postontzien eta Interneteko

foroen bidez.