1
ARABAKO ERRIOXAKO IKA EUSKALTEGIAREN MATRIKULAZIO KANPAINA “Euskara, errazago eta erosoago” leloarekin Arabako Errioxako IKA euskaltegiak 2012-2013 ikasturteko matrikulazio-kanpainari eman dio hasiera. Ikasi nahi duen ororengana iristeko asmoz, Euskaltegiak hainbat bilera prestatu ditu. Matrikulazio bilerak / Iraila EGUNA LEKUA HELBIDEA ORDUA 10 Mendabia Ziberteca 19:00 11 Oion Euskaltegia 19:00 12 Logroño Logroñoko hizkuntz-eskola “El Fuero” General Sanjurjo kalea, 4 19:00 14 Bilar Ikastola 19:00 14 Lantziego Ikastola 20:00 17 Biana Villoslada Kultur Etxea 19:00 18 Bastida Ikastola 19:00 19 Biasteri Euskaltegia 19:00 20 Eltziego Kultur etxea 19:00 20 Lapuebla Labarka Ikastola 20:00 21 Samaniego Ikastola 19:00 Bilera hauetan zenbait kontu aztertzen dugu: zenbat ikaslegai dauden, zein maila egin beharko lukeen bakoitzak eta taldea osatzeko ordutegirik egokiena zein izango litzatekeen. Irailaren azken astean, matrikulazioa amaituta, euskaltegiak ikaslegai guztiei banan-banan deitzen die maila bakoitzeko taldeak zein herritan eta zein ordutan sortu diren esateko. Ikasturtea urriaren 2an hasiko da eta ekainaren 20an amaitu. Eskolak 2 ordukoak izan ohi dira; gehinetan astean 8 ordukoak baina 10 ordukoak, 4koak eta 2koak ere izaten dira. Ikasturteak dirauen bitartean eta euskara erabiltzeko aukerak areagotze aldera euskaltegiak mailaz maila osatutako talde birtualetan parte hartzeko aukera dute ikasleek. Klasetik kanpo euskara lantzeko xede horrekin berarekin urtean zehar kultur ekitaldi dezente antolatu ohi du euskaltegiak (txangoak, antzerkiak, hitzaldiak, afariak…). Aurten goiz asko hasi da euskaltegia delako ekintzekin: irailaren 13an arratsaldeko 20etan Biasteriko zineman Mugaldekoak izango dira kantaldia eskaintzen. Joan den ikasturtean 160 ikasle izan ziren. 133 talde presentzialetan Bastidan, Biasterin, Lapuebla Labarkan, Oionen eta Logroñon banatuak. Goizez 2 talde izan ziren, 5 eguerdi-arratsaldez eta 6 arratsalde-gauez. Gainerako 27 ikasle etxetik aritu ziren ikasten internet bidez eta astean behin mintza-saioak eta tutoretzak zituzten. Bilera horietara etortzerik ez duen jendeak Oiongo Diputazio kaleko 32.ean dagoen euskaltegira jo dezake edo telefonoz deitu 945 60 10 87 telefonora, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero: 945 60 10 87.

IKA Errioxa euskaltegiko matrikulazio kanpaina

Embed Size (px)

DESCRIPTION

IKA Errioxa euskaltegiko matrikulazio kanpaina

Citation preview

Page 1: IKA Errioxa euskaltegiko matrikulazio kanpaina

ARABAKO ERRIOXAKO IKA EUSKALTEGIAREN MATRIKULAZIO KANPAINA “Euskara, errazago eta erosoago” leloarekin Arabako Errioxako IKA euskaltegiak 2012-2013 ikasturteko matrikulazio-kanpainari eman dio hasiera. Ikasi nahi duen ororengana iristeko asmoz, Euskaltegiak hainbat bilera prestatu ditu.

Matrikulazio bilerak / Iraila EGUNA

LEKUA

HELBIDEA

ORDUA

10 Mendabia Ziberteca 19:00

11 Oion Euskaltegia 19:00

12 Logroño Logroñoko hizkuntz-eskola “El Fuero”

General Sanjurjo kalea, 4

19:00

14 Bilar Ikastola 19:00

14 Lantziego Ikastola 20:00

17 Biana Villoslada Kultur Etxea 19:00

18 Bastida Ikastola 19:00

19 Biasteri Euskaltegia 19:00

20 Eltziego Kultur etxea 19:00

20 Lapuebla Labarka Ikastola

20:00

21 Samaniego Ikastola 19:00

Bilera hauetan zenbait kontu aztertzen dugu: zenbat ikaslegai dauden, zein maila egin beharko lukeen bakoitzak eta taldea osatzeko ordutegirik egokiena zein izango litzatekeen. Irailaren azken astean, matrikulazioa amaituta, euskaltegiak ikaslegai guztiei banan-banan deitzen die maila bakoitzeko taldeak zein herritan eta zein ordutan sortu diren esateko. Ikasturtea urriaren 2an hasiko da eta ekainaren 20an amaitu. Eskolak 2 ordukoak izan ohi dira; gehinetan astean 8 ordukoak baina 10 ordukoak, 4koak eta 2koak ere izaten dira. Ikasturteak dirauen bitartean eta euskara erabiltzeko aukerak areagotze aldera euskaltegiak mailaz maila osatutako talde birtualetan parte hartzeko aukera dute ikasleek. Klasetik kanpo euskara lantzeko xede horrekin berarekin urtean zehar kultur ekitaldi dezente antolatu ohi du euskaltegiak (txangoak, antzerkiak, hitzaldiak, afariak…). Aurten goiz asko hasi da euskaltegia delako ekintzekin: irailaren 13an arratsaldeko 20etan Biasteriko zineman Mugaldekoak izango dira kantaldia eskaintzen. Joan den ikasturtean 160 ikasle izan ziren. 133 talde presentzialetan Bastidan, Biasterin, Lapuebla Labarkan, Oionen eta Logroñon banatuak. Goizez 2 talde izan ziren, 5 eguerdi-arratsaldez eta 6 arratsalde-gauez. Gainerako 27 ikasle etxetik aritu ziren ikasten internet bidez eta astean behin mintza-saioak eta tutoretzak zituzten. Bilera horietara etortzerik ez duen jendeak Oiongo Diputazio kaleko 32.ean dagoen euskaltegira jo dezake edo telefonoz deitu 945 60 10 87 telefonora, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero: 945 60 10 87.