30
Ikasgelako programazioa IKASGELARAKO PROGRAMAZIOAK TU-TUU ( 2 URTE) 0 UNITATE DIDAKTIKOA: Goazen eskolara! Helburuak Nortasuna eta autonomia pertsonala Norberaren gorputz-atal garrantzitsuenak ezagutzea: burua, besoak eta hankak. Higiene pertsonala egiteko orduan ahal den neurrian laguntzea. Gorputzaren oreka arian-arian kontrolatzea leku batetik bestera joatean. Autonomia pertsonalarekin zerikusia duten azturak lortzea: bainugelara joatea, eskuak garbitzea... Gorputzak dituen funtsezko beharrizanak zein diren jabetzea: higienea, elikadura eta atsedena. Eguneroko otorduetarako eta atsedenaldirako ezarritako erritmoa onartu eta mantentzea. Elikagai egokiak hartzeak duen garrantzia onartzea. Norberaren beharrak asebetetzen ahalegindu eta irakasleari laguntza eskatzeko ekimena agertzea. Ingurune fisiko eta soziala Irakaslea eta ikaskideak identifikatzea. Irakaslea beste ikaskide batzuekin dagoen bitartean itxaroten jakitea irakasleak gainerako haurrak ere zaindu behar dituela ulertuz. Diosala eta agur egiteko esapideak erabiltzea. Jolas eta jardueretan gogo onez parte hartzea. Ohiko espazioetan orientatzea: ikasgela eta ikasgelaren parteak. Mahai-tresnak, edalontzia eta adur-zapia erabiltzen hastea. Ikaskideei minik ez emateko kontuz ibiltzea eta gauzak ikaskideekin konpartitzea. www.edebe.com 1

IKASGELARAKO PROGRAMAZIOAK TU TUU ( 2 URTE) · Web viewTU-TUU ( 2 URTE) 0 UNITATE DIDAKTIKOA: Goazen eskolara! Helburuak Nortasuna eta autonomia pertsonala Norberaren gorputz atal

  • Upload
    others

  • View
    19

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Ikasgelako programazioa

IKASGELARAKO PROGRAMAZIOAKTU-TUU ( 2 URTE)

0 UNITATE DIDAKTIKOA: Goazen eskolara!

Helburuak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Norberaren gorputz-atal garrantzitsuenak ezagutzea: burua, besoak eta hankak. Higiene pertsonala egiteko orduan ahal den neurrian laguntzea. Gorputzaren oreka arian-arian kontrolatzea leku batetik bestera joatean. Autonomia pertsonalarekin zerikusia duten azturak lortzea: bainugelara joatea,

eskuak garbitzea... Gorputzak dituen funtsezko beharrizanak zein diren jabetzea: higienea, elikadura eta

atsedena. Eguneroko otorduetarako eta atsedenaldirako ezarritako erritmoa onartu eta

mantentzea. Elikagai egokiak hartzeak duen garrantzia onartzea. Norberaren beharrak asebetetzen ahalegindu eta irakasleari laguntza eskatzeko

ekimena agertzea.

Ingurune fisiko eta soziala Irakaslea eta ikaskideak identifikatzea. Irakaslea beste ikaskide batzuekin dagoen bitartean itxaroten jakitea irakasleak

gainerako haurrak ere zaindu behar dituela ulertuz. Diosala eta agur egiteko esapideak erabiltzea. Jolas eta jardueretan gogo onez parte hartzea. Ohiko espazioetan orientatzea: ikasgela eta ikasgelaren parteak. Mahai-tresnak, edalontzia eta adur-zapia erabiltzen hastea. Ikaskideei minik ez emateko kontuz ibiltzea eta gauzak ikaskideekin konpartitzea. Irakasleak esandako momentuetan eserita egoten ikastea.

Komunikazioa eta adierazpena Agindu errazak ulertu eta burutzea. Ipuin bateko eduki garrantzitsuena ulertu eta gogoratzea. Ahozko lengoaiaren bidez bizipen eta sentimenduak adieraztea, mintzatzeko interesa

agertuz. Azalpen laburrak arretaz entzutea. Abestiak ikasteko eta musika-konposizioak entzuteko prest agertzea. Plastika-jarduerak burutzean gozatzea. Gorputzaren eta musikaren laguntzaz adierazteko zaletasuna azaltzea.

Edukiak

www.edebe.com 1

Ikasgelako programazioa Nortasuna eta autonomia pertsonala

Prozedurak- Norberaren gorputz-atal garrantzitsuenen ezagutza: burua, besoak eta hankak. - Higiene-ohituraren lorpen mailakatua. - Gorputzaren orekaren kontrola lekualdaketak burutzean. - Autonomia pertsonalarekin zerikusia duten azturen lorpena (bainugelara joatea, eskuak garbitzea...). - Gorputzaren beharrizanen ulermena: higienea, elikadura eta atsedena.- Otorduetarako eta atsedenaldirako erritmoen erregulazioa.

Baloreak- Elikadura egokia izan beharraren onarpena (Osasun-hezkuntza). - Norberaren beharretan irakasleari laguntza eskatzeko ekimena.

Ingurune fisiko eta soziala Prozedurak

- Eskola-inguruneko pertsonen eta ikaskideen identifikazioa. - Gainerako ikaskideek ere irakaslearekin egoteko duten premiaren ulermena. - Ahozko komunikazioan ohikoak diren agur-esapideen erabilpena. - Jolas eta jardueretarako partehatze gogotsua. - Eskolako espazio ezagunetan mugitzeko orientazioa. - Mahai-tresnen erabilera.

Baloreak- Ikaskideenganako errespetua (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Irakasleak esandako momentuetan eserita egoten ikasteko ahalegina.

Komunikazioa eta adierazpena Prozedurak

- Agindu errazen ulermena eta burutzapena. - Ipuin bateko informazio, pertsonaia eta gertaera konkretuen memorizazioa. - Bizipen eta sentimenduen ahozko adierazpena.

Baloreak- Mintzamenerako eta komunikaziorako interesa eta motibazioa. - Irakasleak emandako azalpenak entzuteko arreta. - Abestiak ikasteko eta musika-konposizioak entzuteko prestutasuna. - Plastika-jarduerak burutzeko gozamena. - Gorputzaren eta musikaren bidez adierazteko zaletasuna.

Ebaluazioa

Ahozkoak- Ikasgelako ume batzuen izenak esatea. - Ikasgelara sartzean eta irtetean oinarrizko diosala- eta agur-esapideak erabiltzea. - Ezagutzen dituzten eskolako lekuak aipatzea. - Egun batean edota asteburuan zer egin duten azaltzea.

Beste lengoaiabatzuen bidez ebaluatzeco- Irakasleak aipatutako gorputz-atalak seinalatzea: eskuak, oinak, burua... - Pinturak erabili eta gero eskuak garbitzea.

www.edebe.com 2

Ikasgelako programazioa - Alde batetik bestera oreka mantenduz korrika egitea. - Bainugelara joateko momentuan haurrak aurrea hartzen duen ala irakaslearen laguntza behar duen behatzea. - Otorduetan mahai-tresnak erabiltzea. - Agindu errazak betetzea: Etorri; Ekar ezazu berokia; Eseki ezazu mantala... - Ipuin bateko pertsonaia nagusia gogoratzea. - Ikasitako abesti bat abestea. - Pinturatan bustitako eskuak estanpatu eta igurztea.

www.edebe.com 3

Ikasgelako programazioa 1. UNITATE DIDAKTIKOA: Tutu trena eskolan

Helburuak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Norberaren gorputzaren aukerak eta mugapenak miatzea. Sexu-desberdintasunak identifikatzea. Aurpegiko elementuak ezagutzea. Norberaren eta besteren zenbait ezaugarri ezagutzea. Norberaren irudia ispilu aurrean behatu eta identifikatzea. Trebetasun motoreak koordinatzea. Ikaskideekin eta irakaslearekin bizikide izateko aztura egokiak hartzea. Autonomia pertsonalarekin zerikusia duten ohiturak praktikatzea (komunera joatea,

eskuak garbitzea....) Eguneroko eginkizunak burutzeko ados agertzea. Gorputza zaindu eta garbitzeko ohiturak hartzen hastea.

Ingurune fisiko eta soziala Udazkeneko ingurune naturaleko elementuak behatzea: orbelak/gaztainak. Norberaren burua taldekide gisa identifikatzea. Eskolako toki garrantzitsuak identifikatzea: ikasgela, komuna. Elkarbizitzarako arau sinpleenak errespetatzea. Eguneroko eginkizunekin erlazionaturiko objektuak identifikatzea. Gabonetako herri-ohituretan parte hartzeko borondatea izatea. Jolas eta jardueretan parte hartzeko interesa erakustea. Materiala zaindu eta baloratzea. Ingurune naturala zaintzeko borondatea agertzea.

Komunikazioa eta adierazpena Ipuinak ulertzea. Pasarte laburrak buruz ikastea. Gorputz, eskola eta Gabonekin erlazionaturiko hiztegia erabiltzea. Bizipen eta sentimenduak ahoz adieraztea. Gainazal desberdinetan eta materiak anitz erabiliz marrak kibreki egitea. Kolore gorria erabili eta identifikatzea. Oinarrizko plastika-tekniketan abiatzea. Abestiak eta Gabon-kantak interpretatzea keinu, erritmo eta intonazio egokiaz. Norberaren gorputzarekin egin daitezkeen soinuak aurkitzea. Musika-adierazpenarekiko sensibilitatea erakustea. Komunikazioa gauzatzeko keinuzko lengoaia erabiltzea. Forma biribila identifikatu eta ezagutzea. Segidak burutzea objektuak erabiliz. Neurriak bereizi eta identifikatzea: handia/txikia. Norberaren sentimenduak eta esperientziak adierazteko joera hartzea. Azalpen batean arreta jartzeko ahalegina egitea. Esku-erabilera eskatzen duten jarduerak egiteko interesa izatea.

www.edebe.com 4

Ikasgelako programazioa Pertzepzio-jokoetan parte hartzeko interesa adieraztea.

Edukiak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Prozedurak

- Norberaren gorputzaren miaketa (aukerak eta mugapenak). - Sexu-identifikazioa. - Aurpegiko elementuen ezagutza. - Norberaren eta besteren zenbait ezaugarrien ezagutza. - Norberaren irudiaren behaketa eta identifikazioa ispilu aurrean. - Trebetasun motoreen koordinazioa. - Ikaskideekin eta irakaslearekin bizikidetza egokia izateko behar diren azturen onarpena. - Autonomia pertsonalarekin zerikusia duten ohituren praltika (komunera joatea, eskuak garbitzea...).

Baloreak- Eguneroko eginkizunak burutzeko adostasuna. - Gorputzaren zainketa eta garbitasunerako ohiturak (Osasun-hezkuntza).

Ingurune fisiko eta soziala Prozedurak

- Udazkeneko ingurune naturaleko elementuen behaketa: orbelak/gaztainak. - Norberaren identifikazioa taldekide gisa. - Eskolako toki garrantzitsuen identifikazioa: ikasgela, komuna. - Eguneroko eginkizunekin erlazionaturiko objektuen identifikazioa. - Herriko ohituretan parte hartzeko borondatea: Gabonak, Olentzero, Hiru Erregeak...

Baloreak- Elkarbizitzarako arau sinpleenak errespetatzeko ahalegina (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Jolas eta jardueretan parte hartzeko interesa. - Materialaren zainketa eta balioespena (Kontsumo-hezkuntza). - Ingurune naturala zaintzeko jarrera.

Komunikazioa eta adierazpena Prozedurak

- Ipuinen ulermena. - Pasarte laburren memorizazioa. - Gorputz, eskola eta Gabonekin erlazionaturiko hiztegiaren erabilera. - Bizipen eta sentimenduen ahozko adierazpena. - Marra libreen burutzapena gainazal desberdinetan eta material anitz erabiliz. - Kolore gorriaren erabilera eta identifikazioa. - Plastika-tekniketan abiatzeko lehen urratsak: marrazketa, pintura eta collage. - Abestien imitazioa eta interpretazioa. - Norberaren gorputzarekin egin daitezkeen soinuen aurkikuntza . - Gabon-kanten interpretazioa.

www.edebe.com 5

Ikasgelako programazioa - Abestiarekin zerikusia duten mugimenduen imitazioa. - Keinuzko lengoaiaren erabilera komunikazioa gauzatzeko. - Forma biribilaren identifikazioa eta ezagutza. - Segiden burutzapena objektuak erabiliz. - Neurrien bereizketa eta identifikazioa: handia/txikia.

Baloreak- Musika-adierazpenarekiko sentsibilitatea. - Norberaren sentimenduak eta esperientziak adierazteko joera. - Azalpen batean arreta jartzeko ahalegina. - Esku-erabilera eskatzen duten jarduerak egiteko interesa. - Pertzepzio-jokoetan parte hartzeko interesa.

Jarduerak

1. Tutu koloreztatu hatz-pintura gorriaz.2. Orria argizari gorriz pintatu.3. Zirkulua margotu argizari gorriaz.4. Neskatxoa eta mutiltxoa ikasgelan itsatsi (eranskailuak 1).5. Tomate gorriak lortzeko, zeta-paper gorri urratua itsatsi. (Irakasleak aldez aurretik

jarri beharko du kola).6. Tren handian eranskailua itsatsi (eranskailuak 2).7. Elementu biribila margotu: pilota.8. Neska edo mutila margotu, norberaren sexuaren arabera.9. Pertsonaiaren esku eta oinetan eranskailuak itsatsi (eranskailuak 4).10. Hartz txikia marra batez inguratu.11. Puntu bakoitzean eranskailu gorri bana itsatsi (eranskailuak 5).12. Tutu trena eta panpina nahastu egin dira artile gorriaz. Argizari gorriz, artilea

marraztu.13. Opariak itsatsi seriea osatuz (eranskailuak 6).14. Zuhaitza apaindu Gabonetako bolak itsatsita (eranskailuak 7).

Ebaluazioa

Ahozkoak- Ikaskide baten aurpegiko atalak seinalatu eta izendatzea. - Ikasgelako objektu handi eta txiki bat izendatzea. - Eskolako zenbait elementu izendatzea: patioa, haurrak, ikasgelak, arbela ... - Kolore gorriko zerbait seinalatu eta kolorea esatea.

Beste lengoaiabatzuen bidez ebaluatzeco- Beste batzuen artetik klera gorria hartu eta irakasleak arbelean marraztutako zirkulua gorriz margotzea. - Gabonetako bola argizari gorriz margotzea. - Opari handia koloretako argizariz margotzea- Ikasgelako irudian mahai bat eta aulki bat koloreztatzea. Gero, ikasgelako beste elementuak aipatzea. - Kolore gorriko zerbait seinalatu eta kolorea esatea.

www.edebe.com 6

Ikasgelako programazioa - Irakasleak arbelean marraztutako forma irregular batzuen artean, biribilak seinalatzea.

www.edebe.com 7

Ikasgelako programazioa 2. UNITATE DIDAKTIKOA: Tutu hotzez dago

Helburuak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Norberaren gorputzaren ezaugarri eta tasunak identifikatzea. Sentimenak erabiltzea jostailuak ikertzeko. Motrizitate globala lantzeko baliagarriak diren ariketa fisikoak burutzea. Jostailuak egokiro erabiltzea. Toki batetik bestera joateko orduan konfiantza eta segurtasuna izatea. Pertsonen arteko desberdintasun fisikoak onartzea. Jostailuak batzean eta arropak janztean laguntzea. Eguneroko ekintzak egiteko gogoa eta irmotasuna azaltzea. Gorputzaren premiak onartu eta horiek asetzeko prestutasuna izatea. Osasun ona izateko neguko arropak jantzi beharra onartzea.

Ingurune fisiko eta soziala Neguaren ezaugarri nagusiak identifikatzea: hotza. Norberaren eta inoren objektuak bereiztea. Familiartekoen izenak ezagutzea. Berotzeko erabiltzen den neguko arropa ezagutzea. Jostailuak zaintzeko modua ulertzea, eta jostailuen arteko antzekotasunak eta

desberdintasunak antzematea eta jostailuak egokiro zaintzea. Erabili ostean zenbait objektuk pairatzen duten aldaketa behatzea: plastilina. Ingurune naturala osatzen duten elementuak behatzea. Talde zabaleko erabilera duten objektuak banatzeko ohitura hartzea. Hurbileko ingurune natural eta soziala errespetatzea.

Komunikazioa eta adierazpena Agindu zehatzak errepikatu eta imitatzea. Ipuin bateko gertaera nagusiak ulertzea. Trebetasun motoreak garatzea: begi eta eskuen arteko koordinazioa. Marra bertikalak gainazal desberdinetan burutu eta praktikatzea eta marrak egiteko

orduan ahalegina erakustea. Kolore urdina identifikatu eta ezagutzea. Plastika-teknikak egokiro erabiltzea: hatz-pintura, paper-urraketa. Inguruneko soinuak bereiztea eta objektuak erabiliz soinuak sortzea. Zirkulua aztertu eta zenbait jardueratan erabiltzea. Objektuen zenbait ezaugarri bereiztea eta sailkapenak egitea kolorearen eta formaren

arabera. Segidak burutzea objektuak erabiliz. Kolorea eta forma zehazteko hiztegia eskuratzea. Espazio-orientazioarekin loturiko nozioak eskuratzea: barruan/kanpoan. Irakasleak emandako aginduak betetzeko arreta izatea. Plastikaren alorreko jarduerak egiteko interesa eta ahalegina erakustea. Azalpenak arretaz entzuteko joera hartzea.

www.edebe.com 8

Ikasgelako programazioa Gorputzaren bitartez adierazteko interesa eta gozamena erakustea. Eskolako materiala zaindu eta estimatzea.

Edukiak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Prozedurak

- Norberaren gorputzaren ezaugarri eta tasunen identifikazioa. - Sentimenen erabilera jostailuak ikertzeko. - Motrizitate globala lantzeko baliagarriak diren ariketa fisikoen burutzapena. - Jostailuen erabilera egokia (Kontsumo-hezkuntza). - Konfiantza eta segurtasuna toki batetik bestera joateko orduan.

Baloreak- Pertsonen arteko desberdintasun fisikoen onarpena eta ezagutza. - Laguntza aktiboa jostailuak batzean eta arropak janztean. - Eguneroko ekintzetarako gogoa eta irmotasuna. - Gorputzaren premien onarpena eta horiek asetzeko prestutasuna. - Osasun ona izatekotan neguko arropak jantzi beharraren onarpena (Osasun-hezkuntza).

Ingurune fisiko eta soziala Prozedurak

- Neguaren ezaugarri nagusien identifikazioa: hotza. - Norberaren eta inoren objektuen bereizketa. - Familiartekoen izenen identifikazioa. - Berotzeko erabiltzen den neguko arroparen ezagutza. - Jostailuak zaintzeko moduaren ulerkuntza. - Jostailuen arteko antzekotasun eta desberdintasunen zerrendaketa. - Erabili ostean zenbait objektuk pairatzen duten aldaketaren behaketa: plastilina. - Ingurune naturala osatzen duten elementuen behaketa.

Baloreak-Talde zabaleko erabilera duten objektuak banatzeko ohitura. - Norberaren eta inoren jostailuen erabilera egokia (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Hurbileko ingurune natural eta sozialarekiko begirunea.

Komunikazioa eta adierazpena Prozedurak

- Agindu zehatzen errepikapena eta imitazioa. - Ipuin bateko gertaera nagusien ulermena. - Trebetasun motoreen garapena: begi eta eskuen arteko koordinazioa. - Marra bertikalen burutzapena eta praktika gainazal desberdinetan. - Kolore urdinaren identifikazioa eta ezagutza. - Plastika-tekniken erabilpena: hatz-pintura, paper-urraketa. - Inguruneko soinuen bereizketa. - Soinuen sorkuntza objektuak erabiliz. - Zirkuluaren azterketa eta erabilera. - Objektuen zenbait ezaugarriren bereizketa: kolorea eta forma.

www.edebe.com 9

Ikasgelako programazioa - Segiden burutzapena objektuak erabiliz. - Objektuen sailkapena kolorearen edo formaren arabera. - Objektuen kolorea eta forma zehazteko hiztegiaren eskurapena.

Baloreak- Espazio-orientazioari loturiko nozioen eskurapena: barruan/kanpoan. - Irakasleak emandako aginduak betetzeko arreta. - Ahalegina marrak egiteko orduan. - Plastikaren alorreko jarduerak egiteko interesa eta ahalegina. - Azalpenak arretaz entzuteko joera. - Gorputzaren bitartez adierazteko interesa eta gozamena. - Eskolako materialaren zainketa eta estimazioa.

Jarduerak

1. Argizari gorriz margotu txanoak eta tapaukak.2. Fitxako hodeietan kotoia itsatsi eta euri-tantak marratu argizari-pinturak erabiliz.3. Eranskailuak itsatsi biribilaren barruan (eranskailuak 1). 4. Argizariak erabiliz, jostailuak soilik koloreztatu: pilota eta panpina.5. Fitxako paisajean ageri den zerua argizari urdinez margotu.6. Jostailuak itsatsi kaxa barruan (eranskailuak 2).7. Fitxako ziluetak behatuta, bakoitzari dagokion trokelatua gainean itsatsi (trokelatuak

1). Elementu biribilak izendatu. 8. Neguko arropak soinean dituen pertsonaia argizariz koloreztatu.9. Soinu edo zarataren bat egiten duten elementuetan eranskailu urdin bat itsatsi

(eranskailuak 3).10. Armairu barruan dauden txanoetan hatza estanpatu, pintura urdinetan bustita.11. Markatutako puntuetatik hasita, tapaukaren lerro bertikalak argizari urdinez marratu.12. Dagokien lekuan, trokelatu urdinak soilik itsatsi (trokelatuak 2). Ahoz adierazi zer

diren.13. Hasitako serieari jarraipena eman eranskailuen bidez (eranskailuak 4).14. Tutu trena apalean itsatsi gauza guztiak ordenaturik egon daitezen (eranskailuak 5).

Ebaluazioa

Ahozkoak- Neguan erabiltzen den arroparen bat izendatzea. - Plastilinazko bola batetik beste forma bat atera eta nola egin den ahoz azaltzea. - Ipuina azaldu eta gero, pertsonaia nagusiak izendatzea. - Inguruan elementu biribil bat bilatu eta izendatzea. - Ikasgelako haur baten arropa urdinen bat izendatu eta esaldi zuzen bat eratzea.

Beste lengoaiabatzuen bidez ebaluatzeco- Bi edo hiru jostailu beren lekuan gordetzea. - Zenbait bloke logikoen artean biribil urdina bilatzea. - Gustukoen duten jostailua hartu eta irakasleari edota ikaskide bati ematea. - Gorputzarekin soinu bat sortzea. - Ikasgelako bi objekturekin Bi soinu desberdin egitea. - Plastilinazko bola batetik beste forma bat atera eta nola egin den ahoz azaltzea.

www.edebe.com 10

Ikasgelako programazioa - Unitatean ikasitako abesti bat abestea. - Inguruan elementu biribil bat bilatu eta izendatzea. - Irakasleak esan duenaren arabera atzamarra ontzi baten barruan edo kanpoan ipintzea. - Arbelean klarionaz marra bertikala egitea.

www.edebe.com 11

Ikasgelako programazioa 3. UNITATE DIDAKTIKOA: Tuturen mozorro-jantzia

Helburuak

Nortasuna eta autonomia personala Gorputzaren oinarrizko beharrak zein diren ulertzea: elikadura. Dastamenaren bidez elikagaiak ezagutzea. Leku batetik bestera joatean mugimenduak kontrolatu eta koordinatzea. Ekintza desberdinak egiteko orduan bi eskuak koordinatzea. Jolasetako arauak onartzea eta jolasetan parte hartzea. Otorduetan gogotsu parte hartzea. Eguneroko eginkizunen denbora-segida ulertzea. Elikadura-ohiturak lortzea. Mozorrotzeko zaletasuna izatea. Gorputzaren funtsezko premiak onartu eta horiek asetzeko prestutasuna izatea.

Ingurune fisiko eta soziala Enkargu sinpleak burutzea. Ihauteri- edo Karnabal-jaietako zenbait elementu identifikatzea. Elikagaiak eta mahai-tresnak identifikatu eta erabiltzea. Otorduetan izan behar diren jarrerak eskuratzea. Mozorro eta mozorro-jantzi batzuk identifikatzea. Fruituak landarearen zati legez identifikatu eta fruituen zenbait ezaugarri ezagutzea. Eskola-giroko bizikidetza-arauak onartzea. Ikasgelako jarduerekiko interesa adieraztea. Jaiak antolatzeko orduan laguntza-jarrera erakustea. Ikaskideen afektibitate-harremanak sortu eta mantentzea. Tresnak egokiro eta autonomiaz erabiltzeak duen garrantzia balioestea.

Komunikazioa eta adierazpena Irakasleak irakurritako ipuin bateko pertsonaiak identifikatzea. Ihauteri edo Karnabalekin eta elikagaiekin erlazionatutako hiztegia erabiltzea. Objektu eta pertsonen izen egokiak erabiltzea. Esaldi zuzenak eratzea. Epe laburrerako ekintza zehatzak memorizatzea. Marra horizontalak egiten hasi eta ekimena eta interesa adieraztea. Kolore urdina identifikatu eta bereiztea. Puntzoia ondo erabili eta maneiatzea. Abestiak memorizatu eta interpretatzea. Zarata/isiltasuna bereiztea. Abestien hitzak edo letrak antzeztea, elikadurarekin zerikusia duten ekintzak

antzeztea eta pertsonak eta animaliak imitatzea. Asko/gutxi zenbatzaileak identifikatu eta bereiztea. Forma karratua behatu eta ezagutzea. Bi objektu erabiliz segidak eratzea. Mintzamenaren bitartez ideia, bizipen edo sentimenduak komunikatzea. Plastika arloko ariketak egiteko interesa eta zaletasuna agertzea.

www.edebe.com 12

Ikasgelako programazioa Talde-jardueretan laguntzeko jarrera izatea. Musikarekin zerikusia duten jarduerak egiteko interesa eta joera adieraztea. Eduki matematikoa duten jarduera ludikoetan eta jokoetan parte hartzeko interesa

hartzea.

Edukiak

Nortasuna eta autonomia personala Kontzeptuak

- Gorputzaren oinarrizko beharrak: elikadura (Osasun-hezkuntza). Prozedurak

- Elikagaien ezagutza sentimenen bidez (dastamena). - Mugimenduen kontrola eta koordinazioa leku batetik bestera joatean. - Bi eskuen koordinazioa ekintza desberdinak egiteko orduan. - Jolasetarako partaidetza eta arauen onarpena (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Otorduetan izan beharreko jarrera aktiboa. - Eguneroko eginkizunen denbora-segidaren ulermena. - Elikadura-ohituren lorpena.

Baloreak- Mozorrotzeko zaletasuna. - Gorputzaren funtsezko premien onarpena eta horiek asetzeko prestutasuna.

Ingurune fisiko eta soziala Prozedurak

- Enkargu sinpleen burutzapena. - Ihauteri- edo Karnabal-jaietako zenbait elementuren identifikazioa. - Mahai-tresnen erabilpena. - Otorduetan izan behar diren jarreren eskurapena (ondo eserita egotea, jan aurretik eskuak garbitzea...). - Mozorro eta mozorro-jantzien identifikazioa. - Elikagaien eta mahairako tresnen identifikazioa. - Fruituak landarearen zati legez identifikatzea. - Fruituen zenbait ezaugarriren ezagutza.

Baloreak- Eskola-giroko bizikidetzan beharrezkoak diren arauen onarpena (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Laguntza-jarrera jaiak antolatzeko orduan (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Ikaskideekin afektibitate-harremanak sortu eta mantentzeko joera. - Tresnak egokiro eta autonomiaz erabiltzeak duen garrantziaren balioespena.

Komunikazioa eta adierazpena Prozedurak

- Ipuin bateko pertsonaien identifikazioa. - Ihauteri edo Karnabalekin eta elikagaiekin erlazionatutako hiztegiaren erabilera. - Objektu eta pertsonen izen egokien erabilera. - Esaldien eraketa. - Epe laburrerako ekintza zehatzen memorizazioa. - Marra horizontala: lehen urratsak.

www.edebe.com 13

Ikasgelako programazioa - Kolore urdinaren behaketa eta bereizketa. - Puntzoiaren erabilera eta maneiu egokia. - Abestien memorizazioa eta interpretazioa. - Zarata/isiltasuna bereizketa. - Abestien hitzen edo letraren antzezpena. - Pertsona edo animalien imitazioa. - Elikadurarekin zerikusia duten ekintzen antzezpena .- Asko/gutxi zenbatzaileen identifikazioa. - Forma karratuaren behaketa eta ezagutza. - Segiden eraketa objektuak erabiliz.

Baloreak- Mintzamenaren bitartez ideia, bizipen edo sentimenduak komunikatzeko zaletasuna. - Marra horizontalak egiteko ekimena eta interesa. - Plastika arloko ariketak egiteko interesa eta zaletasuna. - Talde-jardueretan laguntzeko jarrera. - Musikarekin zerikusia duten jarduerak egiteko interesa eta joera. - Eduki matematikoa duten jarduera ludikoetan eta jokoetan parte hartzeko interesa.

Jarduerak

1. Hatz-pintura urdinetan bustita, atzamarra arrainaren gainean estanpatu.2. Tutu trenak mozorrotzeko behar dituen objektuak hartzeko egingo dituen bideak

argizari urdinez egin.3. Karratua behatu eta puntzoiaz, nahi bezala, karratua zulatu. Ondoren, zer forma duen

aipatu.4. Mozorroturik dagoen haur bakoitzaren gairean eranskailu urdin bat itsatsi

(eranskailuak 1).5. Itsasoa argizari urdinez margotu.6. Sagar asko dituen zuhaitza nork bere gustura koloreztatu.7. Trokelatu karratuak itsatsi dagokien lekuan (trokelatuak 3).8. Frutak soilik margotu argizariak erabiliz. Zer margotu den eta zergatik azaldu.9. Zarata dagoen tokian eranskailu urdin bat itsatsi (eranskailuak 2).10. Plater batean marrubi asko itsatsi, eta bestean gutxi (eranskailuak 3).11. Adur-zapi urdina kartulina urdinaz apaindu (trokelatuak 4); eta gorria, eranskailu

gorriez (eranskailuak 4). 12. Haurrek platerik gogokoenak hartzeko egin behar dituzten bideak argizariz egin.13. Hasitako serieari jarraipena eman eranskailuak erabiliz: madaria - banana... eta

azaldu (eranskailuak 5).14. Jateko erabiltzen diren tresnak mahai-zapiaren (mantelaren) gainean itsatsi

(trokelatuak 5).

www.edebe.com 14

Ikasgelako programazioa

Ebaluazioa

Ahozkoak- Denetarik pixka bat zergatik jan behar dugun azaltzea. - Zenbait mahai-tresna aipatu eta zertarako balio duten esplikatzea. - Fruta batzuen izenak esatea. - Tuturen mozorro-jantzia ipuineko pertsonaiak izendatzea. - Arratsaldean, bazkaldu eta gero, zer bazkaldu duten azaltzea. - Irakasleak mahai gainean jarritako objektuetatik urdinak direnak seinalatu eta izendatzea, esaldi zuzenak osatuz: Lapitza urdina da.

Beste lengoaiabatzuen bidez ebaluatzeco- Argizari gogorrez, frutak soilik margotzea. - Ihauterietako elementuren bat arbelean klarionaz marraztea. - Agindu erraz bat betetzea: Zoaz lapitz gorri baten bila eta ekarri, mesedez. - Tuturen dutxako ura kolore urdinez birpasatzea. - Lerro horizontalak arbelean kleraz marraztea. - Irakasleak mahai gainean jarritako objektuetatik urdinak direnak seinalatu eta izendatzea, esaldi zuzenak osatuz: Lapitza urdina da. - Ikasturtean ikasitako kantaren bat abestea. - Ikasgelan musika ipinita dagoela, dantza egin; musika isildutakoan geldi-geldirik geratzea. - Kaxa batean objektu eta beste batean gutxi jartzea. - Gerezi asko dauden platereko gereziak pintatzea. - Ontzitik kanpo dauden lapitzak gorriz margotzea. - Forma karratua duen objektu bat seinalatu eta esaldi zuzen bat eratzea. - Puntzoia erabiliz, karratuaren barrualdea soilik zulatzea.

www.edebe.com 15

Ikasgelako programazioa 4. UNITATE DIDAKTIKOA: Tutu eta Maritxu

Helburuak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Gorputzak dituen adierazkortasun-aukerak egoera desberdinetan erabiltzea. Animalien eta norberaren gorputzaren arteko antzekotasun eta desberdintasunez

jabetzea. Oinarrizko espazio-nozioak errepresentatzea: gainean/azpian. Motrizitate-jardueretan mugimenduak ondo koordinatzea. Animaliekin zerikusia duten eguneroko bizitzako egoerak behatu eta azaltzea. Ekintza sinpleak denboraren arabera ordenatzea: lehen/gero. Norberaren irudia estimatzea. Norberaren gaitasunetan sinestea. Jantzi eta biluztearen inguruko ohitura arruntak lortzea.

Ingurune fisiko eta soziala Zenbait etxabere ezagutzea. Baserriko bizimoduaren zenbait ezaugarri behatzea. Etxabereen eta elikaduraren arteko harremana ulertzea. Udaberriaren berezko elementuak ezagutzea. Zenbait animaliaren bizi-zikloa ulertzea: oiloa. Etxabereen eta landareen zenbait ezaugarri identifikatzea. Animaliak eta natura zaintzera bideraturik dauden arauak errespetatzea. Inguruneko landare eta animaliekiko begirunea izatea.

Komunikazioa eta adierazpena Heldu batek igorritako ahozko testuak ulertzea. Norberaren sentimendu eta bizipenak ahoz adieraztea. Animaliekin zerikusia duen hiztegia erabiltzea. Marra zirkularra egiten hasteko lehen urratsak ematea. Irudiak behatzean, osotasunaren barruan forma konkretuak identifikatzea. Kolore horia behatu eta identifikatzea. Plastika-teknikak egokiro erabiltzea: puntzoiz zulatzea, eremuak koloreztatzea... Animalien onomatopeiak imitatzea. Abestiak erritmo eta intonazio egokiaz interpretatzea. Zenbait animaliaren lokomozio-moduak imitatzea. Segidak eratu eta burutzea kolorearen arabera. Forma geometrikoak ezagutzea: zirkulua eta karratua. Espazio-orientazioari loturiko nozioak lortzea: gainean/azpian. Mintzamena hobetzen eta ulertua izaten ahalegintzea. Norberaren eta besteren lana baloratzea. Musika-jarduerak egiteko arreta hartzea eta jarduera horiekin gozatzea. Gorputz-adierazpenaren bitartez sentsazioak eta sentimenduak adierazteko interesa

izatea. Inguruneko elemntuetan forma geometrikoak identifikatzen ahalegintzea.

www.edebe.com 16

Ikasgelako programazioa Edukiak

Nortasuna eta autonomia pertsonal Prozedurak

- Gorputzak dituen adierazkortasun-aukeren erabilera, egoera desberdinetan. - Animalien eta norberaren gorputzaren arteko antzekotasun eta desberdintasunen bereizketa. - Espazio-nozioen errepresentazioa: gainean/azpian. - Mugimenduen koordinazioa motrizitate-jardueretan. - Animaliekin zerikusia duten eguneroko bizimoduko egoeren behaketa eta azalpena. - Ekintza sinpleen denborazko ordenazioa: lehen/gero. - Jantzi eta biluztearen inguruko ohitura arrunten lorpena.

Baloreak- Norberaren irudiaren estimua. - Norberaren gaitasunetan sinesteko jarrera.

Ingurune fisiko eta soziala Kontzeptuak

- Etxabereak. Prozedurak

- Baserriko bizimoduaren zenbait ezaugarriren behaketa. - Etxabereen eta elikaduraren arteko harremanaren ulerkuntza. - Udaberriaren berezko elementuen ezagutza. - Zenbait animaliaren bizi-zikloaren ulermena: oiloa. - Etxabereen eta landareen zenbait ezaugarriren identifikazioa.

Baloreak- Animaliak eta natura zaintzera bideraturik dauden arauen errespetua (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza. Ingurugiro-hezkuntza). - Inguruneko landare eta animaliekiko begirunea.

Komunikazioa eta adierazpena Prozedurak

- Ahozko testuen ulermena. - Sentimendu eta bizipenen ahozko adierazpena. - Animaliekin zerikusia duen hiztegiaren erabilera. - Marra zirkularra: lehen urratsak. - Irudien behaketa, osotasunaren barruan animalien formak identifikatuz. - Kolore horiaren behaketa eta identifikazioa. - Plastika-tekniken erabilpena: puntzoi-zulaketa, eremuen koloreztapena. - Animalien onomatopeien imitazioa. - Abestien interpretazioa. - Zenbait animaliaren lokomozio-moduen imitazioa. - Segiden eraketa eta burutzapena kolorearen arabera. - Forma geometrikoen ezagutza: zirkulua eta karratua. - Espazio-orientazioari loturiko nozioen lorpena: gainean/azpian. - Musika-jardueretarako arreta eta atsegina.

Baloreak- Mintzamena hobetzeko eta ulertua izateko ahalegina.

www.edebe.com 17

Ikasgelako programazioa - Norberaren eta besteren lanaren balorazioa. - Gorputz-adierazpenaren bitartez sentsazioak eta sentimenduak adierazteko interesa. - Inguruneko elementuetan forma geometrikoak identifikatzeko ahalegina.

Jarduerak

1. Txitoa margotu argizari horiz.2. Atzamarra pinturaz bustita, pertsonaia bakoitzak egiten duen bidea marratu. 3. Karratua argizari urdinez eta zirkulua argizari horiz margotu.4. Txakurra margotu argizariak erabiliz.5. Zeta-paperezko bolatxo horiak itsatsi eguzkian.6. Hosto gaineko animalia margotu eta nor den azaldu.7. Trokelatuak itsatsi fitxan dagokien lekuan (trokelatuak 1).8. Fitxan eranskailuak itsatsi udaberriko paisajea izan dadin (eranskailuak 1).9. Abestian aipatzen diren animaliak argizariz margotu.10. Txakurra mahai azpian eta lorez betetako ontzia mahai gainean itsatsi (trokelatuak 2).11. Elementu horiak bakarrik itsatsi (trokelatuak 3).12. Marigorringoaren gorputzaren inguramendua puntzoiaz zulatu, baina fitxatik askatu

gabe. Ondoren, puntutxoak itsatsi (eranskailuak 2).13. Hasitako serieari jarraipena eman eranskailuak erabiliz (eranskailuak 4).14. Oiloaren bizitzako hiru irudiak lotu. Lerro batek oiloa eta arrautzak lotuko ditu; beste

batek arrautzak eta txitoa lotuko ditu; azkenak, txitoa eta oiloa.

Ebaluazioa

Ahozkoak- Katu bat eta ume bat behatu eta bataren eta bestearen gorputzen arteko antzekotasunak aipatzea. - Animalietatik datorren elikagairen bat seinalatu eta aipatzea: esnea, gazta, urdaiazpikoa... - Etxabereek behar duten arretari buruz berba egitea. - Etxabereren bat (txakurra, katua, hamsterra...) eduki nahi izateaz mintzatzea, nahiak eta sentimenduak adieraziz. - Etxabere baten mugimenduak eta onomatopeia imitatzea. - Ikasitako abestiren bat diskoan entzun eta irakasleak musika gelditutakoan abesten jarraitzea.

Beste lengoaiabatzuen bidez ebaluatzeco- Zapatak kendu eta ipintzea (kordoiak lotu eta askatu barik).- Udaberriari buruzko marrazki bat egin eta irakasleari azaltzea. - Oiloaren bizi-zikloari buruz irakasleak proposatutako sekuentziak denboraren arabera ordenatzea: arrautza - oilaskoa - oiloa. - Ikasgelako hormirudietan ageri den elementu horiren bat seinalatzea. - Etxabere baten mugimenduak eta onomatopeia imitatzea. - Irakasleak arbelean marraztutako figuren artean, zirkulua zein den eta karratua zein den esatea. - Irakasleak esandakoaren arabera eskua mahai gainean edo azpian ipintzea.

www.edebe.com 18

Ikasgelako programazioa 5. UNITATE DIDAKTIKOA: Tutu oporretan doa

Helburuak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Gorputzaren atalak ezagutu eta identifikatzea Material eta objektuak sentimenen bitartez miatzea. Ur-jolasak burutzea. Jarduera dinamikoetan eta dantzetan mugimenduak koordinatu eta kontrolatzea. Oinarrizko beharrak asetzeko autonomia izatea. Jolas-arauak errespetatzea. Talde zabaleko jarduera eta jokoetan parte hartzea. Bainatzeko eta janzteko orduan laguntzeko joera azaltzea. Eguneroko ekintzetarako ekimena erakustea.

Ingurune fisiko eta soziala Oporretan aire zabalean antolatutako joko eta jardueretan parte hartzea. Paisajean gertaturiko zenbait aldaketa nabari behatzea: urtaro-aldaketa. Udaren zenbait ezaugarri propio behatu eta ulertzea. Zenbait garraiabide behatzea zuzenean eta zeharka. Bide-segurtasunerako zenbait arau identifikatu eta ulertzea. Oporrekin zerikusia duten zenbait objektu identifikatzea. Ingurune hurbileko zenbait animalia behatzea. Besteren azalpenak entzutean errespetua eta interesa agertzea. Objektu eta materialak estimatu eta zaintzea.

Komunikazioa eta adierazpena Ahozko testu eta ipuinak ulertzea. Oporretan ohikoak diren egoera batzuk ahoz deskribatzea. Garraiabideekin erlazionatutako hiztegia erabiltzea. Marra horizontal, bertikal eta zirkularrak marratzea. Kolore horia, gorria eta urdina bereizi eta erabiltzea. Ikasitako teknikak eta material desberdinak erabiltzea: eremuak koloreztatzea, papera

urratzea, eranskailuak itsastea. Abestiak interpretatzea. Soinuaren intentsitatea bereizi eta identikatzea: gogorra/fina. Keinuzko lengoaiaren bitartez nahiak edo beharrak adieraztea. Neurketa-nozioak bereiztea: luzea/laburra. Forma geometrikoak identifikatzea: zirkulua eta karratua. Segida sinpleak eratzea kolorearen edo formaren arabera. Norberaren hizkuntz ekoizpenak hobetzeko ahalegina egitea. Taldeko elkarrizketetan parte hartzea. Sorkuntzarekiko gustua eta konposizio plastikoekiko zaletasuna izatea. Besteek egindako interpretazioak errespetatu eta balioestea. Zailtasunak antzeman eta gainditzeko borondatea izatea.

www.edebe.com 19

Ikasgelako programazioa Edukiak

Nortasuna eta autonomia pertsonala Kontzeptuak

- Gorputzaren atalak. Prozedurak

- Material eta objektuen miaketa sentimenen bitartez. - Ur-jolasen burutzapena. - Mugimenduen koordinazioa eta kontrola. - Oinarrizko beharrak asetzeko autonomia.

Baloreak- Jolas-arauekiko errespetua (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Talde zabaleko jarduera eta jokoetan parte hartzeko interesa. - Laguntzeko joera bainatzeko eta janzteko orduan.- Eguneroko ekintzetarako ekimena.

Ingurune fisiko eta soziala Prozedurak

- Oporretan aire zabalean antolatutako joko eta jardueretan parte hartzea. - Paisajean gertaturiko zenbait aldaketa nabariren behaketa: urtaro-aldaketa. - Udaren zenbait ezaugarri propioren behaketa eta pertzepzioa. - Zenbait garraiabideren behaketa zuzena eta zeharkakoa. - Bide-segurtasunerako zenbait arauren identifikazioa eta ulermena: semaforoa (Bide-hezkuntza). - Oporrekin zerkusia duten zenbait objekturen identifikazioa. - Ingurune hurbileko zenbait animaliaren behaketa: inurriak eta bestelako intsektuak (Ingurugiro-hezkuntza).

Baloreak- Besteren azalpenak entzuteko errespetua eta interesa (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). - Objektu eta materialen estimua eta zainketa (Kontsumo-hezkuntza).

Komunikazioa eta adierazpena Prozedurak

- Ahozko testu eta ipuinen ulermena. - Oporretan ohikoak diren egoera batzuen ahozko deskribapena. - Garraiabideekin erlazionatutako hiztegiaren erabilpena. - Marra horizontal, bertikal eta zirkularren marraketa. - Kolore horiaren bereizketa eta erabilpena. - Landutako koloreen identifikazioa: gorria eta urdina. - Ikasitako teknika eta materialen maneiua: eremuen koloreztapena, paper-urraketa, eranskailuak. - Abestien interpretazioa. - Soinuaren intentsitatearen bereizketa eta identifikazioa: gogorra/fina. - Nahien edo beharren adierazpena keinuzko lengoaiaren bitartez. - Neurketa-nozioen bereizketa: luzea/laburra. - Forma geometrikoen identifikazioa: zirkulua eta karratua. - Segida sinpleen eraketa ezaugarri baten arabera (kolorea edo forma).

www.edebe.com 20

Ikasgelako programazioa - Norberaren hizkuntz ekoizpenak hobetzeko ahalegina.

Baloreak- Taldeko elkarrizketetan parte hartzeko joera. - Sorkuntzarekiko gustua eta konposizio plastikoekiko zaletasuna. - Besteek egindako interpretazioekiko errespetua eta balioespena. - Zailtasunak antzeman eta gainditzeko borondatea.

Jarduerak

1. Argizari hori gogorrak erabiliz, fitxan margotu gabe dauden elementuak koloreztatu.2. Kamioiari falta zaizkion lerroak argizari gogorrez marratu.3. Zirkuluetan, eranskailu biribil bat itsatsi; eta karratuetan, eranskailu karratu bat

(eranskailuak 1).4. Garraiabideak itsatsi fitxan ageri den kalean eta garraiabideak ez direnak, zelaian

(eranskailuak 2).5. Etiketaren kolorea kontuan hartuz (gorria, urdina eta horia) trokelatuak itsatsi leku

egokian (trokelatuak 1). 6. Hatz bat pintura urdinetan busti eta tren luzean estanpatu.7. Argizari bigunak erabiliz, karratuak urdinez eta biribilak gorriz margotu.8. Dagokien lekuan irudiak itsatsi eta egindako lana ahoz azaldu (trokelatuak 2). 9. Soinuak entzun diskoan. Soinu gogorra sortzen duen elementuaren gainean,

eranskailu urdina itsatsi; eta soinu fina sortzen duenaren gainean, eranskailu horia (eranskailuak 3).

10. Fitxan ageri den neskari galtza edo praka laburrak itsatsi (trokelatuak 3).11. Zirkulu bakoitzaren barruan, kolore bereko pinturatan bustitako eskua estanpatu. 12. Irudian ageri diren lerroak argizari gogorrez birpasatu eta libreki koloreztatu.13. Hasitako serieari jarraipena emanez, aleak itsatsi lepokoan (eranskailuak 4).14. Semaforoko irudiak leku egokian eta pertsonaiak —semaforoa berde noiz jarriko zain

— espaloian itsatsi (trokelatuak 4).

Ebaluazioa

Ahozkoak- Udan erabiltzen den arroparen bat aipatzea. - Udan zelaietan edo parkeetan ikus ditzakegun animalia txikiak zein diren azaltzea. - Loreak zapaldu edo ez zapaltzea ondo ala txarto dagoen esan eta zergatia azaltzea. - Ikasitako olerkiren bat gogoratu eta esatea. - Ezagutzen dituzten garraiabideen izenak esatea. - Irakasleari entzundako soinuetatik gogorra zein eta fina zein den esatea.

Beste lengoaiabatzuen bidez ebaluatzeco- Musika gogorra entzutean salto egin; eta fina entzutean inurrien antzera ibiltzea.- Garraiabideak lerro batez inguratzea. - Txalupa bat horiz margotu, beste bat gorriz eta hirugarrena urdinez. Egindakoa irakasleari azaltzea. - Txirristaren azpian dagoen pilota margotzea. - Txalupa luzea gorriz margotzea. - Karratua argizari gogor horiz eta zirkulua urdinez pintatzea.

www.edebe.com 21

Ikasgelako programazioa

www.edebe.com 22