Upload
others
View
5
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
3
IKASTETXEKO ELKARBIZITZA HOBETZEN: GATAZKEN
EBAZPENA
ESKOLA, HERRIKO JAIAK ETA PARTAIDETZA
PAREKIDEA. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
BIGARREN HEZKUNTZA

4
Obra honen erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa Egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko Kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, Jo, CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).
Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du (2019-06-11) ©Azalaren diseinua: Oihana Egaña ©Oihana Egaña, María Victoria Fernández, Marta Irazoqui eta Pedro María Torres Edición e impresión:
www.pasionporloslibros.es ISBN: 978-84-17546-76-2 L. G.: SS-789-2019

Oihana Egaña Callejo
Maria Victoria Fernández Roldán
Marta Irazoqui Aguirre
Pedro María Torres Elizondo

6
Oihana Egaña Callejo
Irakaslea
María Victoria Fernández Roldán
Irakaslea
Marta Irazoqui Aguirre
Irakaslea
Pedro María Torres Elizondo
Irakaslea
7
AURKIBIDEA
1. SARRERA 9
2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO MARKO PEDAGOGIKOA:
HEZIBERRI 2020 15
2.1. OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIAK 19
3. BAKERAKO HEZKUNTZA ETA GIZA ESKUBIDEAK 45
3.1. BAKERAKO HEZKUNTZA 45
3.2. GIZA ESKUBIDEAK 51
4. PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK, SOZIALIZAZIOA ETA
GENEROA. ELKARBIZITZA ETA GATAZKAK 57
4.1. PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK. BERDINEN ARTEKO
HARREMANAK 57
5. EMAKUMEEN PARTAIDETZA FESTAN ETA TRADIZIOAN 67
5.1. HIRU FESTA, HIRU IRTENBIDE 73
6. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA 79
6.1. HELBURUAK 80
6.2. EDUKIAK 80
6.3. OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIAK ETA DIZIPLINA
BARNEKO KONPETENTZIAK 81
6.4. CURRICULUMAREN EUSKAL DIMENTSIOA 82
6.5. ANIZTASUNARI ERANTZUNA 83
6.6. ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK 84
6.7. EBALUAZIOA 85
7. JARDUEREN PROPOSAMENA BIGARREN HEZKUNTZARAKO 105
7.1. BAKERAKO HEZKUNTZA LANTZEKO JARDUERAK 107
7.2. GIZA ESKUBIDEAK LANTZEKO JARDUERAK 131
7.3. GATAZKEN EBAZPENA LANTZEKO JARDUERAK 163
7.4. HEZKIDETZA LANTZEKO JARDUERAK 199
7.5. FESTEN ETA GENEROAREN ARTEKO HARREMANA
LANTZEKO JARDUERAK 235

8
8. BIBLIOGRAFIA 287
9. WEB ORRIAK 293
10. ERANSKINAK 295
1. ERANSKINA 297
2. ERANSKINA 305
3. ERANSKINA 307
4. ERANSKINA 309
9
1. SARRERA
XXI. mendeko hezkuntza-korronte eta -legeek badute, beste batzuen artean,
sinesmen argi bat: hiritar aktibo eta konprometituak izateko ikasleak prestatu
behar ditu eskolak. Hortik abiatuta, eta sozializazio-agente garrantzitsua den
neurrian, eskolak bere testuinguruan murgildu beharko du; eskola ingurura atera
behar da eta ingurua eskolan sartu, ikasketa ahalik eta esanguratsuena izan
dadin. Horrela, herri edo hiri bakoitzeko gertakizunek, pozak eta gatazkek eragin
zuzena izango dute ikastetxeetan.
Proposamen didaktiko honen egile garenon lan-eremuak Irun eta Hondarribia
hartzen ditu eta, ondorioz, oso gertuko bizipena dugu emakumeen partaidetzak
bi herrietako festetako alardeetan sortu duen gatazka, eta gatazka horrek
eskoletan eta eskola-komunitate osoan duen eragina.
Irun eta Hondarribiko eskoletan kezka dago alardearen gaiarekin edo, zehazki
esanda, alardeetan emakumeen partaidetzak sortzen duen gatazkarekin. Kezka ,
gatazka eskoletan sartzen delako. Kezka, gaiaz hitz egiten ez delako edo, hobeto
esanda, ezin delako hitz egin. Kezka festaren inguruan sortzen diren eskolako
jarduerek eskola-komunitatean izango duten eraginagatik. Kezka, familien
artean dauden iritziak kudeatzeko moduarengatik. Kezka, klaustrokideen artean
sortzen den tentsioagatik. Kezka, gai honek ikasleen artean sortzen dituen
gatazkengatik… Kezka, behin eta berriz. Eta tristura. Eta etsipena.
Emozioak pil-pilean jartzen dituen egoera da eta, tamalez, beldurra agerikoa da.
Gatazka gailendu zaio bizikidetzari. Eta beldur horrek pertsonak banatzen ditu:
“Honetaz hitz egiten badugu, haserre bukatuko dugu”. Gizartean lez, eskoletan
ere kontraesanetan sartzen gara horrelako gatazken aurrean kokatzen garenean:
inork ez du zalantzan jartzen eskoletan elkarbizitza ezinbesteko eremua dela,
baina elkarbizitza-arazo serio bat dakarren gai honi heltzeko beldurra dago.
Horren lekuko gara.
Gatazka-egoera hau hainbat forotan plazaratua izan da eta plazaratzen da.
Hezkuntzaren munduari dagokionez, ikastetxeetako klaustroetan, irakasleen

10
arteko bileretan, familiekin egindako bileretan, ikasgeletan, udaletxeetan egiten
diren bileretan, Irungo Berritzeguneko Hezkidetza eta Elkarbizitza Mintegian,
etab.
Hemen aurkezten den lana aurretik egindako saiakera xume batetik dator. 2016-
2017 ikasturtean, Irungo Berritzeguneko hezkidetza-mintegian proposamen
didaktiko bana egin zen Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako
mintegikideen kezkatik abiatuta, eta aurrera eraman da geroztik hainbat
ikastetxetan. Horrek, ordea, askotariko iritziak sortu ditu bi herrietan,
klaustroetan eta familien artean. Aldeko eta kontrako jarrerak. Gatazka berriz
ere.
Luzea da gure ibilbidea elkarbizitza eta genero-berdintasunean, bai modu
pertsonalean, bai eta profesionalean ere. Gatazka gizakiari atxikitako egoera
balitz bezala ulertzera eraman gaitu horrek. Are gehiago, gatazka aukera eta
erronka balitz bezala eta, batez ere, gatazka hezkuntza-elementua balitz bezala
ikustera eraman gaitu. Izan ere, jarrera kontrajarriak dituzten aldeen arteko
egoera tirabiratsuak erronka eta aukera gisa hartzea, batez ere hezkuntza-
elementu bezala lantzea –gatazkatik eta gatazken ebazpena ikastea– ikasketa
aberatsaren eta bizikidetzaren onurarako adierazgarri da.
Hori dela eta, gaiari modu sakonago batean heldu behar zaiola sinistuta gaude.
Proposamen didaktiko honen asmoa ez da, inolaz ere, ikerketa soziologikoa edo
antropologikoa egitea (horri adituek esaten dutenetik hurbilpen bat baino ez zaio
egingo); asmoa da gaia lantzea elkarbizitza positiboaren ikuspegitik eta genero-
berdintasunaren ikuspegitik. Gaia ikasgelan lantzeko proposamen bat egitea,
alde batetik, eta, bestetik, tresnak ematea ikastetxeei horrelako egoera bati aurre
egiteko.
Helburua xumea da, beraz: edozein gatazkaren aurrean, bai eta festetan sortzen
diren gatazken aurrean ere, hitz egitearekin batera, guztion iritziekiko errespetua
sustatzea. Kasu honetan, genero-berdintasunaren ikuspegia funtsezkoa da. Ez
baita aukera bat, eskubide bat baizik.
Proposamena ez da Irungo eta Hondarribiko alardeen gatazkara mugatuko,
ordea. Azkenaldian entzute gehien izan duen gatazka izan da hori, baina hamaika
festatan topatu daitezke emakumeen partaidetza gatazkatsuaren adibideak. Izan
ere, emakumeek festetan berdintasunean parte hartu nahi izateak emakumeen
11
eta gizonen arteko aukera- eta botere-desberdintasunari eragiten dio zuzenean.
Festak eduki sinbolikoa duen gizarte- eta kultur-adierazpen bat izanik,
gizartearen errealitatearen isla dira, eta genero-berdintasunari dagokionez
oraindik ere erresistentzia eta desorekak jasotzen dituzte.
Hori horrela, proposamen didaktikoa anitza izango da, hainbat herritako eta
hiritako egoera zehatzak zein orokorrak jasoko dituena.
Aipatu behar da, gainera, urrutiko herrialdeetako zein gure herriko gatazka
benetan gogorrak eskoletara eraman izan direla. Azken urteotan martxan jarri da
Euskal Autonomia Erkidegoan indarkeria mota askotako biktimak eskoletan
sartzeko esperientzia, eta inplikatutako agenteen ebaluazioa oso positiboa izan
da. Egileok ere garatu ditugu esperientzia horiek, eta aberasgarria izan da
ezbairik gabe.
Esan daiteke, gainera, Hezkuntza Sistemak eta, ondorioz, hezkuntzako
profesionalek, gaia lantzeko betebeharra dutela erreparatzen bazaie mundu
mailan, Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan emandako jarraibideei:
Bakerako Hezkuntza (ikastetxe barruko kontuetan barne-partaidetza sustatzeaz
gain, eskolak lan egin behar du kokatuta dagoen komunitatean integratzeko, eta
auzoan zein herrian gertatzen diren gaietan parte hartzeko), Giza
Eskubideetarako Hezkuntza (lotura ikastetxeko eta inguruko bizitza
errealarekin), Delors Txostena... eta, hurbilago eta zehatzago, Heziberri 2020.
Irteera-profilaz aritzen da azken hau; oinarrizko zehar-konpetentzien garapenaz,
hezkuntza-xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen
jakiteko.
Proposamen didaktiko honek betebehar horri ere erantzuten dio, oinarrizko
zehar-konpetentzia guztiak lantzen baitira.
Hurrengo ataletan modu zabalagoan aztertuko dira aipatu berri diren eta
hezkuntzaren oinarri teorikoa osatzen duten horiek baina, ezer baino lehen,
“aterki” gisa ezinbestekoa da UNESCO etxeak proposatutako, Jacques Delors-ek
zuzendutako eta adituen nazioarteko batzorde batek egindako lanari tartetxo bat
egitea. Hezkuntza: altxor ezkutua txostenak XXI. mendera egokitutako
Hezkuntzarako oinarrizko jarraibideak ematen ditu. Batzordeak dio guztiz
sinetsita dagoela hezkuntza ezinbesteko tresna dela gizadiak aurrera egin dezan

12
bakearen, askatasunaren eta gizarte-justiziaren bidean. Etorkizuneko erronka
ugarien aurrean, Batzordearen ustez, hezkuntzak funtsezko eginkizuna betetzen
du pertsonen eta gizarteen etengabeko garapenean, ez mirarizko konponbide
moduan, baizik eta beste bide batzuekin batera –baina haiek baino neurri
handiagoan– giza-garapena benetakoagoa eta orekatuagoa izateko zerbitzu
moduan, pobreziak, bazterketak, ezin ulertuek, zapalkuntzek, gerrek eta abarrek
atzera egin dezaten. Batzordeak uste du hezkuntza-politikaren ezagutzak,
gaitasun teknikoa... etengabe aberasteko prozesu bat direla, bai eta, beharbada
eta batez ere, nola pertsonaren hala gizabanakoen, taldeen eta nazioen arteko
harremanen egituratze pribilegiatu bat ere. Hezkuntza lau zutabetan oinarritzea
proposatzen du: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta
izaten ikastea.
“Mundu osoan hezkuntzak helburu berbera du: norbanakoen
artean gizarte-loturak jostea, eta, horretan, denek
konpartitutako erreferentziak hartzea oinarri. Horretarako
erabilitako baliabideak ere aldatu egiten dira, noski, kulturen
eta inguruabarren arabera; baina, edonola ere, hezkuntzaren
xede nagusia bera da beti: gizakia gizartearen baitan erabat
garatzea, alegia. Alde horretatik, kultura eta balioak
transmititzeko bidetzat definitzen da, gizarteratze‐espazioak
eraikitzeko bidetzat, denona izango den proiektu bati ekiteko
arragoatzat”.
13
Iturria: Hezkuntza altxor ezkutua. UNESCO
Ezagutzen ikastea. Pertsona bakoitzak inguratzen gaituen mundua ulertzen ikasi
behar du, duintasunez bizitzeko, bere gaitasunak garatzeko eta besteekin
komunikatzeko. Ulertzeko, ezagutzeko eta jabetzeko plazera da ezagutzen
ikastea. Nork bere inguruneko askotariko eremuak hobeto ulertzeak mesede
egiten dio oinarrizko jakin-min intelektuala pizteari. Ezagutzen ikastearen
aurreko pausoa da ikasten ikastea; arreta, memoria eta pentsamendua trebatzea,
hain zuzen ere. Haurtzarotik, gazteek ikasi behar dute beren arreta eskaintzen
gauzei eta pertsonei, haien bizitzan zehar askotan izango baita baliagarri.
EZAGUTZEN IKASTEA
EGITEN IKASTEA
ELKARREKIN BIZITZEN IKASTEA
IZATEN IKASTEA

14
Egiten ikastea. Ezagutzen ikastea eta Egiten ikastea banaezinak dira neurri
handi batean. Egiten ikastea ezinbestekoa da ez bakarrik gaitasun profesional bat
lortzeko, baizik eta pertsona bakoitzak elkarreragin askori aurre egiteko eta
taldean lan egiten ikasteko. Egiten ikastea behar da, batez ere gazteei eskaintzen
zaizkien lan-esperientzien eremuan edo esperientzia sozialen eremuan, bai modu
espontaneoan bai modu formalago baten bitartez gertatuko den egoera soziala
aprobetxatuz.
Elkarrekin bizitzen ikastea. Ondokoa ulertuta eta interdependentzia modu
anitzak garatuta –proiektu komunak eginez eta gatazkak ebazteko prestatuz–
lortzen da, aniztasuna, elkarrekiko ulermena eta bake-balioen errespetutik
abiatuta. Hezkuntzak egiteko bikoitza dauka: giza espeziearen aniztasuna
erakustea eta gizaki guztien artean dauden berdintasun eta interdependentziak
ikusten laguntzea.
Izaten ikastea. Nork bere izaera ateratzen uzteko eta autonomiaz, burubidez eta
arduraz jokatzeko. Hezkuntzaren funtzio nagusia da gizaki guztiak hornitzea
pentsatzeko askatasunez, burubidez, sentimenduz eta imajinazioz, haien talentua
gorenera irits dadin eta, modu horretan, beren etorkizunaren egile izan daitezen.
Garapenaren helburua da gizakia aberastasunean, adierazpenean eta
konpromisoetan hedatzea; norbanako, familiako eta talde bateko kide, herritar
eta ekoizle, tekniken asmatzaile eta ametsen sortzaile izatea.
15
2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO MARKO PEDAGOGIKOA: HEZIBERRI 2020
Mamiari heldu baino lehen, funtsezkoa da aipatzea Oinarrizko Hezkuntzako
ikasleen irteera-profila eratzen duten hezkuntza-xedeak eta oinarrizko
konpetentziak berdintsu formulatzen direla gure inguruko herrialdeetan. Era
berean, curriculumeko edukien zati handiena unibertsala da, eta eduki horiek
Europako eta mundu zabaleko gainontzeko herrialdeekin partekatzen ditugu.
Testuinguruak badu, ordea, berebiziko garrantzia; izan ere, haiek eskuratzeko eta
garatzeko prozesua aldatu egiten da ikasleen ingurune naturalaren eta
soziokulturalaren arabera. Ikasleak testuinguru jakin batean bizi dira, euren
nortasuna eta bizimodua eraikitzen dute testuinguru fisiko-natural eta
soziokultural horretan gertatzen diren premia indibidualekin eta sozialekin
harremanetan, hizkuntzaren bidez1.
Hori horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen Heziberri 2020
Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoak adierazten du “Oinarrizko
Hezkuntzan zehar prestatu behar direla belaunaldi berriak helduarorako, oinarri
sendoak sustatuz bizitza osoan zehar ikas dezaten eta gai izan daitezen nork bere
bizitza zentzuz bideratzeko, nork bere destinoak hautatzeko, nork bere aukeren
ardura hartzeko eta gizartean integratzeko, modu aktibo, kritiko eta
arduratsuan”.
Esaten du, halaber, Hezkuntza‐xedeek pertsona guztien hezkuntza‐prozesu
osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diotela, eta honako hauek
finkatzen ditu Oinarrizko Hezkuntzaren xedetzat:
a) Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea
–dimentsio guztiak modu orekatuan integratuz, euskaldunetik
unibertsalera–, eta jakintza horiek modu kontziente eta integratuan
erabiltzea, bizitzaren maila guztietako egoerak eta problemak konpontzeko
eta hobekuntzak egiteko aukera berriak emateko.
1EUSKO JAURLARITZA-GOBIERNO VASCO. HEZKUNTZA SAILA: Heziberri 2020. Marko Pedagogikoa, Vitoria-Gasteiz, 2016.

16
b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa,
komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala,
estetikoa eta espirituala.
c) Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat lortzeko eta
gizarte justuago eta bidezkoago bat eraikitzeko konpromisoa duen
gizabanako gisa bete-betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global
bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen
jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa.
d) Aurrerago ikasten jarraitzeko eta/edo lanean hasteko prestatzea, behar
bezain ongi.
e) Motibatzea eta prestatzea, bizi osoan zehar ikasten eta prestatzen
jarraitzeko.
Aipatutako helburuak lortzeko, konpetentziak formulatzen dira. Heziberri
2020n adierazten denez, ELGAren DeSeCo (2005) proposamenaren arabera,
“ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei
erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta, horretan, zenbait baliabide
psikosozial tarteko hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta,
betiere”.
Heziberrin proposatzen diren oinarrizko konpetentzien funtsean bi erreferentzia
nagusi daude:
a) Aurreko atalean aipatutako Jacques Delors‐ek zuzendutako
UNESCOrentzako txostena (1996), non ezartzen den hezkuntzak lau zutabe
edo oinarri dituela: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen
ikastea eta izaten ikastea.
b) Europako Erkidegoen Batzordeak aurkeztutako oinarrizko konpetentziei
buruzko gomendioa (2006), Espainiako eta Frantziako formulazioaren
oinarri:
17
1. Ama‐hizkuntzan komunikatzea.
2. Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea.
3. Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako
oinarrizko konpetentziak garatzea.
4. Konpetentzia digitala garatzea.
5. Ikasten ikastea.
6. Pertsonarterako eta gizarterako konpetentziak garatzea.
7. Ekintzaile‐espiritua garatzea.
8. Kultur adierazpena garatzea.
Oinarri horietatik abiatuta iristen da, azkenik, gure erkidegorako proposatzen
diren bi konpetentzia-multzoetara:
Oinarrizko zehar‐konpetentziak edo konpetentzia orokorrak: halakoen
bidez, ganoraz konpon daitezke bizitzaren eremu eta egoera guztietako
problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak), bai
diziplina‐arlo guztiekin lotutako egoeretan, bai eguneroko bizitzako
egoeretan. Zehar‐konpetentziak arlo edo ikasgai guztietan lan eginez
bultzatu eta sustatu behar dira, eta bizitzaren esparru eta egoera guztietan
integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.
Diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak:
halakoen bidez, ganoraz konpon daitezke bizitzaren eremu eta egoeretako
problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak), diziplina‐
arlo jakin baten baliabide espezifikoak behar dituztenak. Diziplina baitako
konpetentzia horiek diziplina‐matrize bat dute oinarri, eta eremu
batzuetako egoeren/problemen bidez eskuratzen dira; baina transferitu
ere egin daitezke, eta multifuntzionalak dira, diziplina‐arlo batekin edo
batzuekin lotutako egoerak/problemak konpontzeko aplika daitezkeenez
gero.

18
Iturria: 175/2007 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzekoa.
Denak dira oinarrizko konpetentziak, hots, bizitzarako beharrezkoak eta
ezinbestekoak, baina komeni da bereiztea eta erlazionatzea. Bereiztea komeni da,
oinarrizko zehar-konpetentziak, ondo ikastea eta ebaluatzea beharrezkoa da
integratu behar baitira diziplina baitako oinarrizko konpetentziak garatzen
dituzten arloen edukiak ikasteko prozesuan. Halaber, erlazionatzea ere komeni
da, oinarrizko zehar‐konpetentzien bitartekaritza beharrezkoa baita diziplina
baitako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko.
19
2.1 OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIAK
Esku artean duzun proposamen didaktiko honek oinarrizko zehar-
konpetentzietan eragiten du modu zuzenean, elkarbizitzarako konpetentzia
izanik ardatz nagusi. Elkarrekin ondo bizitzeko, ezinbestekoa da pentsatzen eta
ikasten jakitea, komunikatzen jakitea, ekiten jakitea eta norbera izaten ikastea.
Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II.
Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea)k dioenez, oinarrizko zehar-
konpetentzien edo konpetentzia generikoen ekarpen edo balio handiena da
erdigunera ekartzen dituztela eta zentzua ematen dietela oinarrizko
hezkuntzaren eta bizitza osorako heziketaren ardatz eta funtsei.
Hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak:
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako
konpetentzia.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
Elkarbizitzarako konpetentzia.
Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

20
Iturria: 175/2007 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzekoa
Irudian ikus daitekeen moduan, oinarrizko zehar-konpetentzia bakoitzak
berariazko ezaugarriak ditu, baina oinarrizko zehar-konpetentzia guztiek
elkarrekiko harremana dute, eta batera erabili behar dira konpetentea izateko eta
ideiak ekintzara bihurtzeko. Oinarrizko curriculumak zehar-izaera ematen dio
komunikatzeko konpetentziari gainerako zehar-konpetentziekiko; izan ere,
guztien berezko osagaia da eta ikasteko prozesu osoan esku hartzen du, bai
informazioa jasotzean, bai ikasteko prozesuan egiten diren buru-eragiketetan,
bai ikaste-prozesu horren emaitzak azaltzean eta adieraztean. Hizkuntzaren
sinbolo-sistema baliatzen da ikasteko prozesu osoan.
Ondoren, zehar-konpetentzia bakoitzaren definizio, ezaugarri eta osagaiak
zehaztuko dira, Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren hitzak hartuz.
Elkarbizitzarako konpetentzian arreta berezia jarriko da, berau baita, esan
bezala, egiten den proposamen didaktikoaren ardatza. Horretaz gain,
21
proposamen didaktikoak oinarrizko zehar-konpetentzia bakoitzari egiten dion
ekarpena ere zehaztuko da.
2.1.1 HITZEZKO ETA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO KONPETENTZIA
Honela definitzen da komunikaziorako konpetentzia: hitzezko eta hitzik gabeko
komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da,
komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta
akademikoetan.
Hona hemen curriculumak jasotzen dituen ezaugarriak:
Komunikazioa funtsezkoa da giza garapenaren alderdi indibidual eta
sozialean: alderdi indibidualean, nork bere jakintza eraldatzeko,
jarduteko modua egokitzeko eta adierazteko bitartekoa da komunikazioa.
Pertsonen bizitza afektibo eta kognitiboarekin lotura estua duen aldetik,
sentimenduak erregulatzen laguntzen du komunikazioak, eta ikasketa
ororen bitarteko nagusia da, bai bizitzan, bai esparru akademikoan.
Komunikazio eraginkorrak egiten jakinez gero, pertsonak gai izan
daitezke autonomiaz ikasteko, gainerako pertsonen artean lekua
hartzeko, elkarbizitza erregulatzeko eta beste pertsona batzuekin
lankidetzan aritzeko. Alderdi sozialean ere funtsezkoa da, giza taldeak
komunikazioan oinarritutako jardueren inguruan sortzen eta garatzen
direlako. Komunikazioa da kultura sortu, sendotu eta zabaltzeko
bitartekoa. Komunikatzen ikastea da beste pertsona batzuekin loturak
sortzea, kultura, errealitate eta mundu berrietara gerturatzea, eta, haiek
ezagutu ahala, aintzat hartzea. Komunikazioak, beraz, gainerako
pertsonekiko eta ingurunearekiko harreman eraikitzaileak izatea
sustatzen du.
Komunikaziorako konpetentzia, zenbait lengoaia eta hizkuntzatan
eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna izatea dakarren aldetik zehar-
konpetentzia hau giltzarri da, eta arlo guztien partaidetza behar da hura
lantzeko. Era berean, zuzenean laguntzen du oinarrizko konpetentzia