of 32/32
IKER VICENTE; AIZKORA ESKUAN, AIZKORA BURUAN > 22 Iñigo URIZ / FOKU ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Telesaila PELLO OTXANDIANO > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2019ko azaroaren 16a | XIII. urtea • 646. zenbakia 0,50 euro

IKER VICENTE; AIZKORA ESKUAN, AIZKORA BURUAN · fikziozko gidoi makabroa du eta protagonista intsektu bat da, intsektu parasitario bat, zi-nez diabolikoa. Liztor bat, hain ... Animalia

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of IKER VICENTE; AIZKORA ESKUAN, AIZKORA BURUAN · fikziozko gidoi makabroa du eta protagonista...

  • IKER VICENTE; AIZKORA ESKUAN, AIZKORA BURUAN > 22 Iñigo URIZ / FOKU

    ASTEARI ZEHARKA BEGIRATelesaila PELLO OTXANDIANO > 11

    www.gaur8.infomila leiho zabalik

    2019ko azaroaren 16a | XIII. urtea • 646. zenbakia0,50 euro

  • Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

    Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

    Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected]

    Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

    «Euderus set» liztorrak beste zazpi

    liztor espezie mentalki kontrolatu

    ditzake04

    Erreinu jihadista Sahelen 08

    «Burbunak eta etsayak», natur eta

    hizkuntza ondareak Filmategian

    jasota 12

    Estatu Islamikoak bahitutako

    emakumeei laguntzea helburu 17

    Elkarrizketa: Iker Vicente 22

    Ekonomialari Euskaldunen I.

    Biltzarra 27

    4

    17

    7

    12

    SINADURAK:

    03 Gorka Elejabarrieta: Bideaz bi

    hitz

    10 Saioa Aginako Lamarain:

    Triste nago

    11 Pello Otxandiano: Telesaila

    16 Amaia Ballesteros

    20 Arantxa Urbe: Zergatik porrua

    jan otarrainxka jan badezakegu?

    21 Amaia Nausia Pimoulier:

    Izendatzen ez dena existitzen ez

    delako

    26 Miren Azkarate Badiola: Hain

    urrun eta hain hurbil

    26 Antton Izagirre: Zu bekatari

    30 Amaia Urrejola: Adimen

    desgaitasun egoeran dauden

    pertsonen sexualitatea

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 2 / 3hutsa

    atze

    rria

    Irlandan konponbide prozesuak eskema jakin batjarraitu zuen, elkarrizketa eta negoziazio prozesuagai diferenteen arabera banatu zuten eta adostasu-na gaika lantzen hasi ziren. Hori bai, metodologiko-ki adostu zuten guztia adostu arte ez zegoela inola-ko adostasunik. Hau da, atal diferente guztietan

    adostasuna erdietsi arte, atal batzuetan lorturikoek ezzutela inolako baliorik. Dena ala ezer ez. Gure gatazkaren konponbide prozesuak bide berriakireki ditu. Gatazkan dauden aldeek ez dute beti gatazkakonpontzeko interes berdina. Are gehiago, gerta daitekealdeetako batek –normalean Gobernuan dagoenak– ezizatea ez inolako beharrik ezta interesik ere gatazka kon-pontzeko. Konponbidearen bidez irekiko den agertokiberriak, teorian, behintzat, demokratikoagoa beharko lu-keenak, arazo handiagoak ekar ditzakeela pentsa dezakealdeetako batek. Eta win-win argirik gabe, zaila edo ezi-nezkoa da alde guztiek interes berdintsuak izatea. Horrelako egoeretan blokeoa eta gatazkaren betiko-tzea izan ohi dira ondorio nagusiak. Gatazkak dakar-tzan ondorioen betikotzea, gutxienez. Eta egoera ho-rrek blokeo politikoa ekarri du toki eta agertokidiferente askotan. Gure prozesuak blokeo eta betiko-tze horri irtenbide bat eskaini dio, alternatiba bat, etaaurrera egiteko bide berriak ireki ditu. Norberak era-baki behar du bide berri horiek norbere aukera politi-koak handitu edo txikitu ditzaketen, emaitzak ez bai-taude ziurtatuta, eta arriskuak ere handiak baitira.Baina politikan, bizitzaren beste alor guztietan bezala,iniziatiba, norbere burua berritzea eta irudimena be-har-beharrezkoak dira. Einsteinek esaten zuen bezala,gauza berberak egiten emaitza desberdinak esperoizatea eromena delako. Prozesua alde askotarikoa izan da gurean, EuskalHerriko hainbat eta hainbat eragile, alderdi, mugi-mendu, antolakunde eta pertsonak parte hartu dute,eta nazioartearen esku hartze handi eta berritzaileabultzatu eta eragin du. Eta jarraitzen du, eta jarraitukodu, gatazkaren azken ondorioei konponbidea emanarte. Kasu honetan bidea, prozesua, izan da subjektu

    nagusia. Ez du hasiera eta amaiera argirik izan, ez daegon akordio orokor edota osorik. Bide edo prozesuhorretan inflexio puntu, une oso garrantzitsuak egondira, dudarik gabe, baina ez da egon Ostiral Santukoakordiorik. Irlandako adibideak, Euskal Herrikoak etamunduan dauden beste askok frogatzen dute ez dago-ela gauzak egiteko modu bakarra. Eta arazo bakoitzapartikularra den heinean, konponbideak ere partiku-larra izan behar duela. Ezin da “kopiatu eta itsatsi”egin. Ez dago, ingelesek esaten duten moduan, oinguztientzat balio duen zapatarik. Zergatik diodan hau guztia? Bada, Euskal Herrian ba-tzuetan gauzak zuri edo beltz bakarrik ikusteko joera du-gula iruditzen zaidalako; galderei beti erantzuten diegubai ala ez, oso deterministak garela iruditzen zait. Etamunduak, politikak, bizitzak, finean, beste modu bateanfuntzionatzen dutela deritzot. Zenbat eztabaida –norma-lean sofa-twitter eztabaida– Euskal Herriko prozesuakaldebakarrekoa edo aldebikoa izan behar duen! Eta, nireharridurarako, batzuei ez die balio ez aukera batek ezbesteak. Zenbat mokokada PNVrekin edo PNV gabe egin behar ote duen aurrera prozesuak; alderdiek freno, ai-tzindari, sustatzaile edo zer demontre izan behar duten...Zutabe honek munduan gertatzen direnak eta gerta-tuko direnak aztertzeko xedea du. Gutxitan asmatzendugu, baina ez zaigu asmatzea eskatzen, bestela aspaldikaleratuta geunden hemen txandaka idazten dugunok.Hipotesiak luzatzeko aukera ematen digu, aukera batmahai gainean jartzeko, eta, batzuetan, baita horrenkontrakoa ere hurrengo artikuluan. Nazioarteko politi-kak zeozer erakusten badigu, behin eta berriro inposa-tzen dena errealitate printzipioa dela da. Eta errealitate-ak sarri –gero eta gehiagotan– oso gutxi dauka logikatik,arrazionaltasunetik, justiziatik edota balio progresiste-tatik. Gero eta aldakorragoa da, gainera. Inork ez dakiKataluniakoa, Eskoziakoa edota Euskal Herrikoa nolaamaituko den. Argi dagoen bakarra da helmugara iriste-ko bidea egin beharra dagoela. Eta horretarako eragin,militatu, busti egin beharra dagoela. Antolaketa, kon-promiso eta jardunik gabe, ez da ezertxo ere aldatuko. •

    { datorrena }

    Bideaz bi hitz

    Irlandako adibideak, Euskal Herrikoak eta munduan daudenbeste askok frogatzen dute ez dagoela gauzak egiteko modu

    bakarra. Ezin da «kopiatu eta itsatsi» egin

    Gorka Elejabarrieta

    hutsa

    hutsahutsa

  • atzerria

    Hotz i k a r ae m a t e nduen beldu-rrezko filmbat dirudiondorengo

    istorioak. Loa kentzen duenhorietakoa. Baina benetakoegia da, erreal-erreala. Zientziafikziozko gidoi makabroa dueta protagonista intsektu batda, intsektu parasitario bat, zi-nez diabolikoa. Liztor bat, hainzuzen.Aurreikuspen bat egitea erebadago: erreportaje hau iraku-rri ondoren, irakurleak esker-tuko du bere patua, eskertukodu intsektua ez izatea, pozikegongo da liztorra izan ordezhominidoa izateaz. “Alien” fil-ma, Ridley Scottek zuzenduta-ko beldurrezko kultuzko obra

    handia, zientzia fikzioaren ge-neroko klasiko garaikide han-dienetakoa dena, etorriko zaiogogora irakurleari. Bada, gureliztorrak filmeko izaki beldur-garri hura inspiratu zuela pen-tsatuko du, fikzioak ez zuelaezer berria sortu, izatez,

    pistak ematen dituen izena,hain zuzen. Egitoar mitologia-ko Set jainkoak, gaizkiaren etakaosaren jainkoak, bere anaiaOsiris kripta batean giltzape-tu, bertan hil eta gorputza za-titu zuen. Hari beretik tiraka,liztorrari “kriptaren zaindaria” izen arrunta ematen zaio, etaSet jainkoak Osiris anaiarekinizan zuena baino jokabide as-koz ere zitalagoa du parasita-tzen dituen beste espezieetakoliztorrekin.Zonbirik ez dela existitzen?Akaso, hori pentsatuko du ira-kurleak, eta, jakina, zilegi da.Baina ondorengo lerroak ira-kurrita zalantzan jarriko duuste hori. Izan ere, Euderus setliztorraren jokaera animaliazonbifikazioa ez bada, orduanzer da ba zonbi izatea?

    PARASITOEN MUNDUA ETA MODUAK

    Animalien erreinuan, berenbiktimen jokaera manipulatueta harrigarriro maneiatzendituzten parasito asko daude.Arkakusoak eta kaparrak eza-gun dira. Hegaztien munduan,kukua edo Indicator txori fa-miliako ezti-gidaria aipa dai-tezke. Krustazeoen munduanere interakzio txundigarriakgertatzen dira. Lanpernak, adi-bidez, karramarroa anfitrioihartu eta bere larbak zaintzerabehartzen du. Areago, mani-pulazioaren artea sexu aldake-taraino eramaten du; karra-marro anfitrioia arra bada,eme bihurtzeko ahalmena bai-tu lanpernak. Animalia eta landareen errei-nuetatik at dagoen onddoen(biologian fungi, latinezko fun-gus hitzaren plurala) erreinuanere parasitismoaren mirariakgertatzen dira. Toxoplasma gon-dii zelula barneko parasitoak,adibidez, sagua infektatzeanhonen sistema immunologiko-aren jabe egin eta erabat alda-

    Azpian, «Euderus set»liztorra («KriptakoZaindaria»), «Allien»filmeko izakibeldurgarriaren antzekojokabidea duena eta hurabaino zitalagoa dena.Rice University

    MANIPULAZIOAREN ERREGINA DIABOLIKOAZazpi liztor espezie mentalki kontroladitzake «Euderus set» liztor makabroak

    Mikel Zubimendi Berastegi

    AEBetako Rice Unibertsitateko ikertzaileek aurkikuntza handi baten berri eman dute. “Kuku-sagar” liztorrakparasitatzen dituen ”Kriptako Zaindaria” liztorra biktimenkontrol mentala lortuz horiek bere aginduetara jartzekogai dela erakutsi dute, biologian «hipermanipulazioa»esaten zaion fenomenoaren adibide bikaina eskainiz.

    ZIENTZIA / b

    “Alien” hegalduna jada natu-ran zegoelako.Izenak izana du, bai. Euderus

    set izen zientifikoa eman diotegure liztor protagonistari.Egiptoko jainko gaizto batenizena da, bere biktimei ema-ten dien tratuaren inguruan

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 4 / 5

    tzen dio jokaera, katuen txizaerakargarri egin edo katuei bel-durra galtzeraino. Ophiocor-derdyceps unilateralis onddoak,esaterako, inurri zurginen gor-putzak infektatzen dituzten es-porak askatu eta inurrion mugi-kortasuna kontrolatzen du.

    Liztorren artean ere ezagunada erle hiltzaile diren zenbaitliztorren jokabidea. Erleetan jar-tzen dituzten arrautzek, adibi-dez, gas toxikoa jaurtitzen dutelarben janaria mehatxatzen du-ten mikrobioak hiltzeko. BainaEuderus set edo “Kriptaren zain-daria” esaten dioten liztorrarenjokabideak ez du parekorik. Bio-logian “hipermanipulazioa”izendatzen den jokabidea mu-turreraino, “makabro” hitzarenadiera horrorearen tontorrerai-no, eramaten baitu.

    Bada hemen beste noizbait hausnartzeko utziko dugun hi-potesi beldurgarria ere. Anima-

    lien erreinuko jokabide parasita-rio hauek kontuan hartuta, zien-tzialariek ez dute alboratzen gi-zakiekin antzeko zerbaitgertatzea. Alegia, saguaren siste-ma immunologikoaren jabe egi-teko gaitasuna duten onddoekzergatik ezingo dute gizakiona-rekin berdina egin? Pentsa, AE-Betako Gaixotasunen Kontroleta Prebentziorako Zentroak,esate baterako, Toxoplasma gon-dii parasitoak 40 milioi estatu-batuar jada infektatu dituensusmoa kaleratu berri du, alar-ma handia sortuz.

    «HIPERMANIPULAZIOA»

    Bassettia pallida da Euderusset liztorraren biktima nagu-sia , baina ez bakarra. Edoizen arruntekin adierazita,“kuku-sagar” l iz torra da“Kriptako zaindaria” liztorra-ren biktima. Nondik edo zer-gatik “kuku-sagar liztor” ize-

    na? Haritzak eta bere quercusfamiliako zuhaitzak parasita-tzen dituen liztorra izanik,adar eta enborren azal azpianarrautza jarri eta larba gara-tzean koskor bat sortzen due-lako, euskaraz “kuku-sagar” edo “kuskuilu” izena ematenzaiona.

    Izatez, Bassettia pallida liz-torra oso txikia da, 2 milime-tro ingurukoa. Haritzean sor-tzen duen kuku-sagarrak

    liztorraren larba babestu etazuhaitzaren ehunekin elika-tzen du. Larbak, helduaroraheltzen denean, bere barailasendoarekin egurra eta enborazala mastekatuz zulo bat, tu-nel txiki bat, egiten dio kuku-sagarrari, gero, bertatik, mun-dura libre aireratzeko. Hori,jakina, bere bidean Euderus setliztor hipermanipulatzaileaazaltzen ez bada. Hori gertatuzgero, patu diabolikoa izangodu, heriotza zinez makabroa.

    Houstoneko Rice Unibertsi-tateko biologoek munduratudute albistea, orain arte ia eza-gutzen ez zen ugaltze eta kon-trol mental estrategia txundi-garri baten berri emanez.Labur-labur adierazita katra-milatua gerta daiteke aurkez-pena, baina, funtsean, anfi-tr ioi bat (haritza)manipulatzen duen parasitoa(kuku-sagar liztorra) gupida-

    Kuku-sagar liztorrareneta Kriptako Zaindarializtorraren artekohipermanipulazioprozesua erakusten dueninfografia. Rice University

    Liztor horren jokabideak ez du parekorik.Biologian «hipermanipulazioa» deitu dutenamuturreraino, «makabro» hitzaren adiera horrorearen tontorreraino, eramaten baitu

    Zonbiak ez direla existitzen? Bere ugaltze etakontrol mentalerako estrategia ezagutuz gerozalantzan jartzen da uste hori. Bere jokaerazonbifikazioa ez bada, zer da zonbi izatea?

  • atzerria

    gabe manipulatzeko gai denparasitoaren (Euderus set edoKriptako Zaindaria liztorra) is-torioa da. Zientzia biologikoan«hipermanipulazio» izenez ezagutzen den jokabidearenadibide bat.

    KRUDELKERIA TXUNDIGARRIA

    Lehenago aipatu dugu Setjainko egiptoarrak bere anaiaOsiris kriptan giltzapetu, hileta zatitu zuela kontatzenduen istorio mitologikotikhartzen duela gure liztor pro-tagonistak izena. Eta izana.Izan ere, bere modus operan-dia, gutxi gorabehera, berdinabaita.

    Bere manipulazio krudel etatxundigarriak honela funtzio-natzen du: Euderus set lizto-rrak kuku-sagarra aurkitzenduenean, bertako kripta bate-an babesten eta elikatzen ariden Bassetia pallida liztorra-ren larban uzten du berearrautza. Kuku-sagar liztorrahazten ari den bitartean, Krip-tako Zaindariarena bere ba-rruan darama, hori ere hazten.Harrigarriro, infektatu duenlarba buruz kontrolatu eta be-rorren jokaera gidatzen du.

    Zientzialariek oraindik aur-kitu ez duten arrazoi edo me-kanismo baten bitartez, kuku-sagar l iztorraren larbamundura ateratzeko zuloa edotunela egiten hasten denean,une zehatz batean barruan da-raman Euderus set liztorrarenlarbak agindua ematen diomastekatzeari uzteko.

    Eta jaso duen agindua betez,parasitatutako liztorraren bu-rua trabatuta, buxatuta gera-tuko da behar duena baino zu-lo txikiagoan, kortxoa ardobotilan bezala. Barruan dara-man eta mentalki kontrola-tzen duen liztorrak bere neu-rrira egitera behartzen duentunelean ez atzera ez aurrera,bertan hilko da, barruan zera-

    man Kriptako Zaindariari kan-poko mehatxuen aurrean de-fentsa egokia emanez.

    Orduan hasiko da Euderusset liztorraren askatasune-ranzko bidea. Infektatu duenBassetia pallida liztorraren ba-rruko organoak jaten hasikoda eta, exoeskeletoan zeharabiatuz, trabatuta dagoen bu-ruan tuneltxo txiki bat egingodu, bere neurrikoa, zuhaitzazala mastekatzen energia gal-du gabe kriptatik askatasuneraeramango duena.

    ZAZPI ESPEZIE KONTROLATZEKO GAI

    2017. urtean jakin zuten zien-tzialariek Euderus set liztorrakBasettia pallida liztorra nolaparasitatzen eta manipulatzenzuen. Orain, baina, biologoekliztor diaboliko honen misteriogehiago argitu dituzte.

    Ezagutarazi dutenez, gutxie-nez kuku-sagarretan ugaltzendiren beste sei liztor mota pa-rasitatzen eta kontrolatzen di-tuztela egiaztatu dute. Alegia,ez dela bakarrik Bassetia palli-da espeziearekin gertatzen denfenomenoa. Zazpi liztor espe-zie parasitatu eta maneiatzekogai da manipulazioaren erregi-

    na hau. Aurkikuntzak erabatastindu ditu biologia arlokoorain arteko usteak.

    Izan ere, hipermanipulazio-ak espezializazio oso zorrotzabehar zuela uste zen; alegia,soilik espezie bakar batekiko jokabidea izan zitekeela ustezen; izan ere, landare eta ani-malien parasito diren intsektuasko taxonomikoki espezializa-tuak daude eta biktimen jokae-ren kontrolak eskatzen duenintimitate sinbiotikoak bereanfitrioi potentzialen eremuamurrizten zuela uste zen.

    Bada, Euderus set liztorrare-kin zalantzan jarri da zientziaarlo hori guztia. Eta zein beste misterio ekarriko digu aurre-rantzean?

    Ikerlariek kuku-sagarrak es-kaneatu nahi dituzte hor ba-rruan gertatzen den prozesuguztia hobeto ulertu ahal izate-ko. Euderus set liztorrak bereanfitrioiaren gogoa nola kon-trolatzen duen, zein mekanis-mo bitartez, ezagutu ahal izate-ko. Gainontzekook, agian, hobegenuke informazio hori gurepentsamenduetatik ezabatu,aurrerantzean lasai lo eginnahi badugu behinik behin.

    Hipermanipulazioak espezie batekin egin etaespezializazio zorrotza behar zuela uste zen.Bada, zazpi espezie meltalki kontrolatzeko gaiden gure liztorrak uste hori ustel egin du

    Mentalistaren aginduari jarraiki, kuku-sagarliztorrak burua trabatuko du zuloan, kortxoaardo botilan bezala. Ez atzera ez aurrera, bertanhilko da, Kriptako Zaindaria defendatuz

    Ezkerrean, «Bassetiapallida» liztorra.Eskuinean, «Euderusset» liztorra. Aurrenakharitza parasitatzen dueta bigarrena,hipermanipulazioarenartista, liztor parasitoaparasitatzen maisua da.Rice University

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 6 / 7

    Azaroak 7, Burki-na Fasoko ekial-dea. Boungou-ko urremeategia ustia-tzen duen Ka-

    nadako Semafo multinazio-nalaren konboi bat segadabatean erori da. Bost autobu-setan zihoazen bertako langi-leak eta militarrak. Azkenbost urteotako erasorik odol-tsuena da eta 37 hildako eta60 bat zauritu eragin ditu.Bizirik atera diren lekukoenesanetan, erasotzaileak asko

    ziren eta militar jantziak etakalatx-ak (kalaxnikov fusi-lak) zeramatzaten.

    Azaroak 2, Mali. Gutxienez53 soldadu hil dira Indelima-neko hiriko kuartelaren aur-kako erasoaldian, Nigerrekomugatik gertu dagoen Mena-ka-ko eskualdean. Erasoapick-up eta motorretan iritsiziren 100 bat jihadistak eginzuten. Kuartela kontrolpeanhartu ondoren, armategiakebatsi, muga zeharkatu etaNigerrera ihes egin zuten.Azken urteotako erasorikbortitzena da hau ere.

    Baina ez bakarra. Aurrekohilabetean, Malik Burkina Fa-sorekin duen mugatik gertu,Boulikessy-ko herrian, bikuartelen aurka eraso eginzuten jihadistek eta 40 sol-dadu hil zituzten.

    Abuztuan Armada burki-nafasoarrak inoiz jasan duenerasorik gogorrena jasanzuen Koutougou izeneko ipa-rraldeko herrian. 24 hildakoizan ziren.

    Eguneroko kontuaJihadisten mehatxua egune-roko kontua da Sahelen, etabatez ere aipatu ditugun bi“estatuetan” (komatxo arte-an, bertako gobernuek ez bai-tute inondik inora kontrol-pean lurraldearengehiengoa). 2015etik honaizugarrizko indarra hartu du-te jihadistek Burkinan. Ipa-rraldean jo zuten aurrena,

    hutsa

    hutsa

    Erreinu jihadista Sahelen{ analisia } Dabid Lazkanoiturburu

    hutsa

    Jihadistak nagusi diraSaharako basamortuarenataurrean, Sahelen. Malik etaBurkina Fasok ia lurraldeosoaren kontrola galdu duteeta Frantziako soldaduak etabere aliatuak ez diraerasoaldiari aurre egiteko gai.

    hutsa

    Kasko urdin senegaldarrak patruilan Sahelean. Marco LONGARI | AFP

  • atzerriahutsa

    hutsa

    gero ekialdean. Egun, hegoal-dean eta mendebaldean ego-era gero eta arriskutsuagoada. Iturri ofizialen arabera, era-

    soaldiaren ondorioz hildako-ak 600 dira, baina giza era-kundeek dagoeneko milatikgora direla salatu dute. Burkina Fasoko «Estatua

    ia-ia Uagadugu hiribururamugatzen da», dio behatzai-le batek; herrialdearen erdia,ipar eta ekialdea, galdutzatjotzen dute eta errepideaketa pistak lehergailu-tran-paz josita daude. Talde jiha-distak lasai daude bertan,herritar asko alde dituztela-ko eta horiek tropen mugi-menduen berri garaiz ema-ten dietelako.Ipar-ekialdean salbuespen-

    egoera ezarri du Gobernuak,baina Djibo eta Dori hirietansetiopean daudenak milita-rrak dira. «Eguerdiko ordubietatik aurrera denak, poli-ziak, militarrak, jendarmeak,funtzionarioak… Armadarenkuartelean babesten dira»,kontatu du izena eman nahiez duen polizia batek. 300.000 herritarrek beren

    etxea utzi eta ihes egin beharizan dute, ez jihadisten eraso-en ondorioz soilik, baita Ar-madaren errepresioak bul-tzatuta ere.Burkina Fasoko hegoaldeko

    beste erdian (hiriburua bar-ne) egoerak okerrera egin du.Bobo-tour operadoreek aldeegin dute Dioulasso herri tu-

    ristikotik eta ingurutik, jiha-distek eraso egingo dutenbeldurrez. «2005ean lapurrak aritzen

    ziren bidegurutzeetan. Egundesagertu egin dira, bainajihadistak daude. Jende berada eta oihanean ezkutatzendira», kexu da laguntza hu-manitarioko ekintzaile bat.Gobernuak salatu duenez, sa-lafisten predikuak gero etaozenago entzuten dira hego-aldean.

    Malin Armadak atzeraMalin egoera ez da hobea.Egun hauetan Armadak atze-ra egin du eta sakabanatuendituen posizioak utzi ditu,soldaduak «erresistentzia-gu-neetan» bilduz. Horrela, ba-da, jihadisten etengabekoerasoaldiei ezin aurre egineta Burkina Fasorekin eta Ni-gerrekin duen mugatik aldeegin du Maliko Gobernuak,Ibrahim Boubakar Keita pre-

    sidenteak hori ukatu baduere.Nola iritsi dira egoera ho-

    netara Saheleko gobernuak?Dudarik gabe, geografiak ba-du bere pisua eta jihadistakherrialdeen arteko muga fisi-korik gabeko basamortuanarraina uretan bezala mugi-tzen dira.Hala ere, basamortua beti

    egon da hor. Beraz, jihadistenarrakasta ulertzeko talde des-berdinen arteko koordinazioeta batasuna kontuan hartubehar da.Indelimaneko erasoaldia-

    ren inguruan, adituak bat da-toz atzean JNIM erakundeaomen dagoela; Islamaren etaMusulmanen Aldeko Fronte-ak atzean utzi zituen 2017anjihadisten arteko tirabiraketa liskarrak eta bere baitanbildu zituen Ansar Dine jato-rriz mugimendu tuareg-a,Magreb Islamiarreko Al-Qae-da (AQMI) eta Macinako Kati-ba taldea.

    Ansar Dineko Iyad AgGhaly da JNIM fronteko bu-ruzagia. Agintari tuareg ho-nek Maliko iparraldeko Aza-wad lurralde tuaregabereganatu zuen 2012an.Frantziako Armadak “Serval”izeneko operazioa jarri zuenmartxan, Bamakoko gober-nuak porrot egin ez zezan.Koalizioan dago Mojtar

    Belmojtar aljeriarra ere, asko-tan hiltzat jo duten Mujao-koagintaria (MendebaldekoAfrikan Batasun eta Jihada-ren aldeko Mugimendua).Belmojtar-ek hainbat taldebildu zituen 2015ean, Mujaoeta Al-Mourabitun tartean,AQMIko ‘Saharako Emirerria’sortzeko. Bere koalizioa JNI-Men baitan dago.Koalizio jihadista honek

    hartu ditu bere gain azkenal-dian Sahelen gertatu direneraso eta atentatu gehienak,baina gehiago ere badaude.2015ean, Iraken eta Sirian

    indarrean zegoen ISISen kali-

    hutsa

    Jihadista bati Malinateratako argazkia. Marco LONGARI | AFP

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 8 / 9

    fa-herriari atxiki zitzaion Sa-hara Handiko Estatu Islami-koa izeneko talde edo sukur-tsala. Adnan Abu WalidSaharaui da buruzagia. Men-debaldeko Saharan jaio zenAbu Walid eta Mujao-ren bai-tan borroka egin zuen Aza-wadeko erasoaldian. Belmoj-tarrek Al-Qaedarekin zituenharremanak ez ziren harengustukoak eta talde propioaeratu zuen, berriki zendu denAbu Bakr al-Bagdadi ISISenkalifari men eginez.Sahara Handiko Estatu Isla-

    mikoak (EIGS) Maliko ipar-ekialdean dagoen Menakakoeskualdean du gotorlekua etamugaz bestaldera, Niger alde-ra, ere badu indarra.Orain arte bere gain hartu

    duen eta oihartzun handienaizan duen ekintza 2017kourrian Tongo Tongon, Nige-rreko mugan, lau soldadu es-tatubatuarren eta beste laumaliarren heriotza eraginzuen atentatua izan da.ISISi Nigeriako Boko Ha-

    ram, «Afrikako talibanak»,gehitu zitzaizkion. Den den,eta azken hilabeteetan, ISI-Sen kalifa-herriaren porrota-ren ostean Siriatik eta Irake-tik hainbat j ihadistaSaharako frontea indartzerairitsi badira ere, Al-Qaedareninguruan dagoen JNIM da in-dartsuena eta koalizio honekegin ditu herrialdeko hiribu-ruetan hotel eta jatetxeenaurkako atentatuak eta NBEa-ren eta mendebaldeko mili-

    tarren aurkako segadak. Bereeragina Sahel osora hedatuda eta koalizioa osatzen du-ten taldeek ‘inteligentzia’,teknologia eta armategiakpartekatzen dituzte. Hori dela eta, ISIS atzean

    utzi eta garaile ateratzen arida Al Qaeda Sahelen, jihadis-ten barne liskarrean.Jihadismoak Sahara Han-

    dian duen indarra ez da berezetorri eta baditu aurrekarihistorikoak eta, nola ez, eran-tzukizun politikoak.Horretarako, Aljeriako «ha-

    markada odoltsua» (1991-

    2001) gogora ekarri behar da,hauteskundeak irabaziko zi-tuela-eta FIS alderdi islamistalegez kanpo utzi zutenean.Ondorengo gerra zibilak200.000 hildako eta bakeakordioa sinatu ez zutenhainbat talde utzi zituen.Libiako matxinadak eta on-

    dorengo krisiak kaosa zabal-du zuen herrialde osoan. 2012-13an Armada frantse-

    sak Azawad Maliko iparraldetuarega kontrolpean zutenjihadistei aurre egiten ari zenune berean, Burkina Faso ho-rien gotorleku bilakatu zen

    eta orduko presidente BlaiseCompaore-k bere burua bi-tartekari gisa aurkeztu zuen.Hori gutxi balitz, eta esta-

    tu-kolpe baten beldurrez –az-kenean herri matxinada ba-tek bota zuen boteretik2014an–, Compaorek armakkendu zizkion Armadari, bereguardia presidentziala indar-tuz.

    Estatu ahulakEgungo presidenteak, MarcRoch Christian Kaborek, ezdio arazoari aurre egin eta

    soldaduek ez dute ez armarikez soldatarik jasotzen. Gaine-ra, Armadako goi kargudu-nak hiriburuan geratzen diraeta soldaduek aginterik gabeegin behar diete aurre armazondo hornituta eta motiba-tuago dauden jihadistei. Frantziako eta Mendebal-

    deko armadak ez dira gai izanorain arte mehatxua uxatze-ko. Aitzitik, arrotzen presen-tziak askorengan haserreaeragin eta auzia are gehiagokorapilatzen du. Azkenik, Afrikako koloniza-

    zioak utzi zituen zauriek Sa-hel-eko estatuak ahuldutamantentzen dituzte.Malin peuls eta dogon-ban-

    bara tribuak mokoka ari dira2015etik. Lehenak artzain etaabeltzainak dira eta bigarre-nak, nekazariak. Sarraskiaketa elkarren arteko pogro-mak ugaldu egin dira eta bitaldeek autodefentsarako mi-liziak eratu dituzte.Burkina Fason ere jihadis-

    ten erasoaldiak komunitate-en arteko tentsioak areagotuditu, batez ere iparraldeareneta hegoaldearen artean. Bur-kinak Malirekin eta Nigerre-kin dituen mugetan kokatzenden Liptako izeneko antzina-ko erreinuko emirrak, OsmanAmoru Dickok, salatu duenbezala, «50 urtetako desorekadago. Iparraldea ahaztua izanda eta gaztediari irtenbideakeskaini behar zaizkio».Jihadisten besoetan eror ez

    daitezen.

    hutsahutsa

    hutsa

    Iturriak: France 24, ISPI, Reuters, Nazio Batuen Erakundea

    Jihadisten mehatxua Afrikako Sahel eskualdeanAl-Qaedarekin edota Estatu Islamikoarekin bat egin duten taldeak indartu egin dira Saheleko herrialdeetan. Horrela bada, kontrolpean hartu dituzte

    zenbait eskualde, batez ere Malin eta Burkina Fason.

    MAURITANIA

    MALI

    ALJERIA

    SUDAN

    HEGOALDEKOSUDAN

    ERITREA

    NIGER

    NIGERIA

    KAMERUN

    BURKINA FASOSENEGAL

    TXAD

    800km

    Yamena

    Agadez

    Niamei

    Gao

    Talde jihadistak

    Islamaren eta Musulmanen Aldeko Frontea (JNIM)

    Ansarul Islam

    Sahara Handiko Estatu Islamikoa (ISGS)

    Boko Haram / Mendebaldeko Afrikako Estatu Islamikoaren Wilaya (probintzia).

    Sahel: Basamortuaren ataurrea

    JIHADISTEN AURKAKO OPERAZIOAK Presentzia militar garrantzitsua

    Estatu frantsesa Alemania

    Soldadu frantsesak (Barjane Operazioa)

    4.500G5 Saheleko Indar Berezia (Burkina Faso, Txad, Mali, Mauritania eta Niger)

    4.000

    15.000NBEko bake indarrak (Mali)

    AEB Italia

    GN | GARA

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    osas

    un

    a/

    hez

    kun

    tza/

    sex

    uen

    hiz

    kun

    tza T

    risturari buruzko zer-bait argi gera dakizunnahi dut, gure bizitza-ren parte baita. Gaine-ra, erratu gabe esan de-zakegu tristura dela

    gutxien ulertzen den emoziorikohikoenetako bat. Inor ez gara au-sartzen ozen esaten “triste nago”,nahiago dugu beti disimulua erabili.

    Txikiak garenetik, gizartearen me-zuak jasotzen ditugu, ezin dugulatriste egon esaten digutenak, ausar-tak izan behar dugula, indartsuakizan behar dugula une oro, ezin du-gula etsi, ez dugula tristuratik ezerikasten… poza dela desiragarria denemozio bakarra eta on egiten digula.Horrela, gure malkoen lehen zentso-re bihurtzen gara eta, tamalez, gurehaurrei kaltegabea ez den mezua he-larazten diegu. Hori horrela izanda,haiekin eta gure buruarekin erantzu-kizun bat dugu: emozioen paperaulertzea, direnak direla.

    Bizitzan denak du bere unea, tris-teziak ere bai. Tristura oinarrizkoemozioa da, eta, beraz, ez da ezona ez txarra. Berez, emozio gisa,gure burua ezagutzeko aukera pare-gabea da. Negar egiteak lasaitzen gai-tu, gure antsietate maila jaisten du,hobeto arnasten eta sentitzen dugu-nari leial izaten laguntzen digu etabesteekin konektatzen gaitu. Zenbai-tek, negar eta bakardade tarte batbesterik ez dute behar, beren tristuraaskatzeko, ondoren lasaiago pentsa-tzen hasteko. Beste batzuek, lasaita-sunerako denbora gehiago eskatzendute, edo maitatzen dutenen konpai-nian egotea behar izaten dute. Izanere, tristura da agian, igaro eta adie-razterako orduan, portaera ezberdi-nenak erakusten ditugun emozioa.Dena dela, garrantzitsua da bakoitzak

    une garratzenak gainditzeko duenmodua errespetatzea.

    Tristura saihesteak ez du ekarrikotristura eragin duena desagertzea.Mina askatzen denean tristura desa-gertuko da, baina, mina askatzen ezbada, gure barruan heldu eta sakon-du egiten da, eta tristurak gugan ha-bia egiten du.

    Modu berean, tristura etortzen de-nean, bizirik gaudela, alde horreta-tik jarraitzea ez dela bidea, edo al-datzen ari den zerbait dagoelaesaten digu. Harrapatzen gaituenkargaren zati handi bat askatu ahalizatea, ondoezaren kudeaketarenaraberakoa izango da, hau da, tristeegoteko, gure buruari ematen dio-gun baimenaren araberakoa. Igaro-bide horretan, ezinbestean sufritzendugu, baina, igarobidea zeharkatzea-ri uko egiten badiogu, larritasunaareagotu egiten da; izan ere, ez dugu

    askatzen jada ekarpenik egiten ez di-guna, behar ez duguna, eta ez diogulekurik ematen jaio nahi duenari.Funtsezkoa da gure hauskortasunaeskubide bat dela konturatzea.

    Musikak negarra ateratzen lagun-tzen du, jarri nahi duzun musika.Lagundu zure mina lasaiago zau-den bezala. Zaindu zure emozioak.Eman lekua ulertu ahal izateko. Ager-tzen badira, zure ariman zerbait en-tzun eta kontuan hartu behar delakoda. Zu eta zure emozioak baloratzendakiten pertsonez inguratu zaitez.Hartu denbora tristurarekin egoteko.Min ematen dizuna zer den ulertzekoeta min horrek zure bizitzan duenesanahia zein den jakiteko. Bizitza ar-gia eta iluntasuna delako, eta biak es-pazio eta denbora berean elkarrekinexistitzen direlako. •

    [email protected]

    Hartu denbora tristurarekin egoteko, min ematen dizuna zer den ulertzeko.

    Triste nago

    Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 10 / 11hutsa

    her

    ria

    Hauteskunde emaitzekin batera panora-ma politikoa astindu duten mugimen-duak urgaineratu dira asteon. Argitzekezegoen hauteskunde errepikapenarenondorengo mapa politikoa, zein puntu-taraino beteko liratekeen Sanchezek

    hauteskundeak errepikatzeko egindako aurreikuspe-nak. Emaitzak mahaigaineratu eta biharamuneaninork espero ez zuena gertatu da.

    Denetik entzuten da, koalizio gobernuaren proposa-menaren atzean dagoenaren inguruan nork bere in-terpretazioa du. Nirea botako dut hemen, baina lehe-nago oinarrizkoak iruditzen zaizkidan kontu batzukazpimarratu nahi nituzke. Lehena, batzuen eta beste-en jokaldi taktikoak ezin daitezkeela egiturazko anali-si batetik at interpretatu. Gauzen egoera ez da magiazaldatzen egun batetik bestera. Beraz, edozein kasutan,era bateko edo besteko Espainiako Gobernua izanabendutik aurrera, ezinbestekoa zaigu begirada sako-nago bat, epe erdiko ikuspegi bat: mundua norantz ariden mugitzen eta estatuenkrisi politikoak zer oinarriduen.

    Joko-teoriaren eta komu-nikazio politikorako dispo-sitibo sofistikatuen zale as-ko dago “Txiolandian”. Hauguztia, egoeraren larritasu-nagatik eta jokoan dagoenguztiagatik ez balitz, diber-tigarria litzateke oso. Aitor-tu behar dut ni ere engan-txatuta naukala, desorduetan ere mugikorrari itsatsitaegon naizela aste osoan. Alabaina, marketin politikoazharago doan gogoeta maila bat eskatzen du honek guz-tiak, eta zuhurtzia taktikoa. Asko dago jokoan eta garaiarriskutsuetan ari gara.

    Esango nuke EH Bilduren emaitza onen iturri nagu-sia hauxe dela, hain zuzen: azken bi urteetan analisikoiuntural zorrotz bat jarri duela mahai gainean, ar-nas luzeko norabide bat proposatu duela eta norabidehori elikatu eta sinesgarri egin duten ekimenak katea-tu dituela bata bestearen segidan, bide argi eta kohe-rente bat marraztuz, pedagogia politiko on bat egiteaahalbidetu diotenak.

    Sendotasun politikoa epe motzeko eta iraungitzeazkarreko politika mediatiko taktizistaren gainetik.

    Arnaldo Otegik politikak beste zerbait beharko lukee-la esan du asteon, printzipio gehiago eta taktizismogutxiago. Ados nago, eta bat egiten dut berarekin Es-painian gaur egun jaun eta jabe den bestelako politikahorrek ezkerrari eta edozein egitasmo emantzipatzai-leri kalte izugarria eragiten diola dioenean. Nork berebiziraupen politikoa lehenetsi duelarik, ez dira ohar-tzen jendea nazkatu egiten dutela eta eskuinak kapi-talizatzen duen alderdi politiko guztiekiko mesfidan-tza areagotu baino ez dutela egiten. Beraz, bereizditzagun, arren, telesail politikoak eta errealitatea.

    Hortik aurrera, gaur arteko kapituluak ikusita, hau-xe da nire interpretazioa: establishment-ak behartutaegin zion uko irailean gobernu koalizioari Sanchezek.Hauteskunde errepikapenarekin PSOE indartu, eta Po-demos eta Ciudadanos ahulduko zirela aurreikusizuen, eta, ondorioz, egoera hobean egongo zela edo-zein aukera saiatzeko. Usteak erdiak ustel: Ciudadano-sen gainbehera bai gertatu da (VOXen indartze ez kon-trolatu baten ondorioz), baina PSOE ahulduta atera da

    eta Podemos ez aurreikusi zen beste. Desastre batSanchezentzat.

    Uste dut Estatu sakonak soluzio autoritarioaren al-de egin duela, eta hori ez dela aldatu; eta koalizio pro-posamena Sanchezen beraren abentura oso partikularbat dela. Txapuza monumental bat, sinesgarritasundefizit handi bat duen operazio oso espainol bat, mo-mentu honetan espainiar sistema politikoa zein pre-karioa den ondo adierazten duena. Zerk motibatua?Auskalo. Sanchezen presidente izateko gogo desespe-ratuak? Operazio makabro bat egon daitekeela atzean,zeinaren helburua PSOE-PP-C’s kontzentrazio gober-nu bat justifikatzea den? Luze joango dira datozen lauasteak, telesailaren kapitulu asko irentsi beharko di-tugu. Hori da okurritzen zaidan gauza ziur bakarra. •

    { asteari zeharka begira }

    Telesaila

    Uste dut koalizio proposamena Sanchezenabentura oso partikular bat dela. Txapuzamonumental bat, sinesgarritasun defizithandia duen operazio oso espainol bat

    hutsa

    hutsahutsa

    Pello Otxandiano

  • herria

    Sanz-Azkue, biologoa etaAranzadi Zientzia Elkarteko ki-dea. Berak liburuetan ikasita-ko asko elkarrizketatuek beha-ketarekin ikasi dutelakonturatu zen azkar. Inoiz li-buru batean ikusi gabeko es-pezieen berezitasunak, ohitu-rak, ibilerak, goitik beheraezagutzen dituzte, haiei begiradenbora asko eman dutelako. Ondo gogoan dute egin zu-

    ten lehen elkarrizketa. «Ka-sualitatez hasi ginen. Proiektuhau behetik gora hasi zen.Esan ziguten bazela Hernanin94-95 urteko gizon bat arran-tzari buruz ikaragarri zekiena.Pentsa 94 urteko gizon batekbere aitonari buruzko aipa-menak egiten baditu, zenbaturte atzera egiten dugun. Be-rarengana joatekotan geratuginen. Osasunez makal samarzebilen arren, familiak deituzigun joateko esanez. Joan gi-nen eta oso une hunkigarriaeta berezia izan zen. Elkarriz-

    keta hori hor ezin genuelautzi eta gutxienez sei elkarriz-keta egitea erabaki genuen.Artean ez genekien non amai-tuko genuen. Eta sei elkarrizke-ta horiek hogeitik gora bihurtuziren. Orduan hasi ginen diru-laguntzen eta erakundeen ba-besaren bila eta horrela sortuzen dokumentalaren aukera.Egia esan, berri samarrak gi-nen horretan eta oso modu ar-tisauan egin dugu. Baina emai-tzarekin oso pozik gaude»,jarraitu du Sanz-Azkuek. “Burbunak eta etsayak” sare-

    an dago ikusgai eta gazteleraz-ko eta ingelesezko azpititu-luak ditu. Euskal Telebistaneman dute behin baino gehia-gotan eta Eskoziaraino ere iri-tsi da.

    ONDAREA, ESKU ONETAN

    Eñaut Agirre, filologoa eta Do-bera euskara elkarteko kidea,izan da proiektuaren bestehanketako bat. «Guk laguntzabat izan dugu lan hau egitekoeta parte desberdinekin kon-promisoa hartua genuen; baiHernaniko Udalarekin, bai Ere-ñotzukoarekin, Dobera Euska-ra Elkartearekin eta AranzadiZientzia Elkartearekin. Gu ho-rien parte gara eta dirulagun-tza bat ere izan dugu. Konpro-miso bat bagenuen egitengenuen lan hori gero nonbaitjasoa gera zedin, ez guretzatbakarrik, erabili nahi duenedonorentzat baizik. Ahaliketa eskurik onenetan utzi nahigenuen daukagun materialhori. Neurri batean materialnahiko sensiblea da, denborankaltea izan dezakeena eta on-do gorde behar dena. Hortikabiatuta, balorazio bat egin ge-nuen; zer eta zeinek gorde de-zake ondoen? Eta aho batezerabaki genuen Filmategia ze-la lekurik onena material haujasotzeko».

    Ziraba proiektua-rekin hasi zen de-na. «Proiektu ho-rrek mila adarditu. Horietakobat, Dobera eus-

    kara elkartearekin batera, ber-tako anfibio eta narrastien ize-nak, kondairak, sinesmenak...biltzea izan da. Elkarrizketatxikiak egiten hasi ginen etagure ezusterako elkarrizketa-

    Amagoia Mujika Telleria

    «BURBUNAK ETA ETSAYAK»Natur ondarea eta hizkuntzarena,txirikordatuta, Filmategian txukun jasoa

    «Burbunak eta etsayak» txiki izateko asmoz sortu etabidean handitu den proiektua da. Dobera euskaraelkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatuta,inguratzen dituen naturari nola esaten dioten jakinnahian gerturatu ziren hernaniar batzuengana. Berenbaitan natur ondarea eta hizkuntzarena txirikordatzendutenak, jakintza biltegi aberatsak, topatu dituzte.Bildutako altxorra Euskadiko Filmategian jaso dute orain.

    JENDARTEA / b

    tuak –Hernaniko auzo desber-dinetako herritarrak– igel des-berdinak bereizten hasi ziren,suge klase desberdinak bereiz-ten, espezie batentzat izen batbaino gehiago ematen, kon-dairak, kantuak, txori izenmordoa hasi zen ateratzen...berehala konturatu ginen horbide amaigabea bezain zoraga-rria zegoela. Eta sartu egin gi-nen». Horrela mintzo da Iñaki

    Ezkerretik eskuinera, EñautAgirre, Ion Lopez, Jon Mari

    Beasain eta Iñaki Sanz-Azkue, Euskadiko

    Filmategiaren egoitzan.Andoni CANELLADA / FOKU

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 12 / 13

    Dokumentalaren irudi-gra-bazioan eta postprodukzioanJoxan Ruiz eta Jon Mari Bea-sain aritu dira. Dokumentalak,jendearen bistara erakutsi du-tenak, 60 minutu inguru ditu.Baina horren atzean hogei el-karrizketatik gora eta 24 ordu-ko grabazioak daude. Horiguztia Euskadiko Filmategikogordailuetan dago orain, inte-resa duen edonoren eskura.

    NATURAREKIN HARREMAN JARRAIA

    «Nik ez nuen sekula pentsatu-ko ni jaio naizen herrian ber-tan animaliei eta landareei bu-ruz horrenbeste zekien jendeaegongo zenik. Adibidez, niketa biologo askok oso ondo da-kigu espezie asko definitzen,badakizkigu izen zientifikoaketa euskara batuko izenak. Bai-na, migrazio garaian zein he-gazti pasatzen den zeinekin,zein garaitan pasatzen diren,habiak nola egiten dituzten...hori behaketa zuzenaren bidezikasten da eta horretarako or-du asko eman behar dira natu-rarekin harremanetan. Espe-zialista handiak direnek jakindezakete zerbait horri buruz,baina kasu honetan topatu du-guna da baserri inguruko jen-dea, bizi osoa zelaian, sagas-tian, baratzean, lanean pasatuduena eta nahi gabeko behake-ta bat izan duena. Eta, gainera,behaketa horiek izan dira be-ren egunerokotasunean hizke-tarako aitzakia bat. Naturare-kin harreman bat egon da eta,gainera, mendeetako ahozkotransmisio bat egon da. Etahor elkartu dira mendeetakobenetako ezagutzak eta kon-dairak, beti ez dutenak zuze-nak izan behar. Natur ondare-aren eta ahozko ondarearenarteko nahasketa bat egon da».

    Behaketa bat dago jakintzahorren atzean, baina begira-tzeko modu jakin batekin. Do-

    kumentalean agertzen direnherritarrek natura behatzendute, ezagutzen dute, errespe-tatzen dute eta naturaren par-te sentitzen dira. «Beraien bi-zimodua oso lotuta egon danaturarekin; eguneroko lanaeta etxean jango dutena natu-rak baldintzatzen duelako uneaskotan. Belarra noiz moztu,iniztorra noiz moztu... ezindute esan irailaren 8an edo10ean ez doazela iniztorra moztera, azaroan hobeto da-torkiela. Horregatik behatuegin behar dute iniztorra, ga-roa, iratzea noiz dagoen gorri-tua; mendiaren goiko aldekoaedo beheko aldekoa ote denganaduaren azpiak egitekohobea... behaketa hori jarraiada eta, eraginkorra izateko,transmititu egin behar da. Be-harrak lotura ekartzen du na-turarekin. Loturak ezagutzaeta horrek guztiak sentimen-du bat naturarekiko. Elkarriz-ketatutako batzuek esan digu-

    Beheko irudiotan,«Burbunak eta etsayak»

    dokumentalaren grabaziokozenbait une. GAUR8

    «Burbunak eta etsayak» sarean dago ikusgai etagaztelerazko eta ingelesezko azpitituluak ditu.Euskal Telebistan eman dute behin bainogehiagotan eta Eskoziaraino ere iritsi da

    «Ez nuen sekula pentsatuko ni jaio naizenherrian bertan animaliei eta landareei buruzhorrenbeste zekien jendea zegoenik. Naturan,naturatik eta naturarentzat bizi izan dira»

  • herria

    te igande arratsaldeak hegaz-tiei buruz hizketan ematen zi-tuztela».

    Naturarekiko miresmen batere sumatzen da. Dokumenta-lean, adibidez, karnabak egi-ten duen habiaren perfekzio-az aritzen dira, «gizakiak ereez luke egingo», nabarmen-tzen dute. «Badakite kabianon egiten duen txori bakoi-tzak, noiz, zein belar motare-kin... hori behaketa oso zehatzbaten ondorioz gertatzen da.Ezagutzak eta harremanak de-rrigorrean ekartzen dute lotu-ra estuagoa naturarekin. Ga-raiotan behin eta berr izesaten dugu naturarekin kon-taktua galdu dugula. Baina,benetan ba al dakigu zein zenkontaktu hori? Nik uste dut‘Burbunak eta etsayak’ doku-mentalak zapore hori uztenduela: hau da, naturarekinkontaktua, eta oraindik etxe-an daukagu, etxetik gertu bizidiren pertsona horiek bizimo-du hori izan dute eta jakindu-ria hori daukate».

    ALDAKETA BELAUNALDIZ BELAUNALDI

    Ingurumen hezkuntzan osoaditua den psikologo HeikeFreirek dioenez, gure munduaartifiziala den unera iritsi ga-ra, «kapsula artifiziala», berehitzetan. Naturarekin harre-man falta hori ez omen da na-turaren kontra bakarrik joan-go, kultura bat, hiztegi bat,ohiturak eta bizitzeko modubat galduko dira. «Bizpahirubelaunalditan aldaketa handibat gertatu da. Dokumentalaikusten duena horrekin kontu-ratuko da».

    Hasieran, beraz, izenen bilahasi ziren, narrastiak, anfibio-ak eta ingurua izendatzekoizen zehatzen bila. Eñaut Agi-rreren esanean, «ezagutza gal-du ahala, izen horiek galduegingo zirela ikusten genuen,

    betirako gainera. Bilduta dago-ena bilduta dago eta espeziehoriek badituzte beren izenakeuskara batuan. Baina inguru-ne batean lupa jarriz gero, se-kulako izen mordoa topatzendira. Guk hori egin dugu, lupajarri dugu, lupa jarri Hernaniinguruan eta sekulako altxo-rra topatu dugu. Baina horibaino gehiago da. Ez da baka-rrik espezie bakoitzari ematenzaion izena, hitz egiteko modubat dago horren atzean. Errit-mo bat eta grazi bat daukanhitz egiteko modua da. Jendehonek euskaraz pentsatzen dueta edozer azaltzeko gai daeuskararekin eta, gainera, mo-du oso ederrean azaltzeko gai.Hori da bilatu duguna».

    Elkarrizketatuak, jakiturianjantziak ez ezik, hiztun onakdira, Agirreren ustez. «Grazibat daukate hizketarako. Hiz-tun apartak dira eta hori jasonahi izan dugu. Pertsonaiakondo aukeratutakoak dira, ba-daukate zer kontatua eta do-kumental honetan ahozkota-sun altxor handi-handi batdago. Naturari lotutako jakin-duria daukate denek, baina ge-ro bakoitza espezializatua da.Adibidez, badaude arrantzan

    adituak direnak, ez dago sinis-terik noraino ezagutzen du-ten. Harri azpitako azkenekozizarea edo azkeneko ur zorriazein den badakite. Adinagatik,gainera, ikuspegi historiko batdaukate; zer zen arrantza le-hen eta zer den orain. Sareare-kin egiten zuten arrantza etadiruagatik egiten zuten. Bestebatzuk ehiztariak dira, bestebatzuk ‘sorginak’. Auzoan, me-dikuarengana joatea asko kos-tatzen zen garaian, emakumehoriengana joaten ziren gaixozeudenak eta sendabelarrekinegiten zuten lana».

    Ereñotzun kokatzen da bere-ziki dokumentala. «Interesga-rria da aipatzea Hernanin Ere-ñotzun baino salto handiagoaegon dela. Ereñotzun sentitu

    Ezker-eskuin,dokumentalaren proiektuabultzatu dutenak; Jon MariBeasain, Joxan Ruiz, Eñaut

    Agirre eta Iñaki Sanz-Azkue. GAUR8

    dut gure adineko jendeakikusten duela beren gurasoakdirela jakinduria hori dutenak.Hernanin uste dut belaunaldibat galduago daukagula, guregurasoek ikusten zuten berengurasoek zekitela», dio EñautAgirrek.

    Ion Mari Beasainen aita izandaiteke horren adibide bat.Dokumentalean parte hartudu eta sekulako jakintza duelaerakutsi. «Nire aitak mendibuelta bat egiten duenean,pausoz pauso toki bakoitzarenizen zehatza aipatzen du. Ba-daki nola izena duen txoko ba-koitzak. Toponimo aberasta-sun handia ere badago,tamalez galtzen ari dena. Bai-na nire aita, bederatzi urte zi-tuenerako, mendira bidaltzenzuten ardiekin, bakarrik. Nor-mala da jakintza hori izatea».

    “Burbunak eta etsayak” do-kumentalean Ereñotzuko hau-rrak ere ageri dira, etorkizuna-ren printza. «Dokumentaleanmezu baikorra zabaldu nahidugu. Askotan naturarekikolotura horri buruz oso modumalenkoniatsuan hitz egitendugu, galdu bagenu bezala,oraindik hemen dagoenean.Oraindik transmititu daitekeinformazio hori guztia. Tokibatzuetan interesa dago, Ere-ñotzun garbi ikusi dugu hori,badago egarri bat eta gose bateta nik itxaropena badaukathau ez dela erabat galduko.Dokumental hau ekarpen batda bide horretan», nabarmen-du du Agirrek.

    Natura ondarearen eta hiz-kuntza ondarearen gordailuaktopatu dituzte uste baino ger-tuago. Bizitza osoa naturaribegira, naturatik eta natura-rentzat eman dutenen jakin-tza deskubritu dute. Orain, ja-kintza hori , ondare hori ,Filmategian utzi dute, mereziduelako ondo gordetzea.

    «Mezu baikorra zabaldu nahi dugu. Askotannaturarekiko lotura horri buruz oso modumalenkoniatsuan hitz egiten dugu, galdubagenu bezala, baina oraindik hemen dago»

    «Lupa jarri Hernani inguruan eta sekulakoaltxorra topatu dugu. Ez da bakarrik espeziebakoitzari ematen zaion izena, hitz egitekomodu bat dago horren atzean»

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 14 / 15

    “Burbunak eta etsayak” dokumentalakordubeteko iraupena du. Bistaratu denordubete horren atzean beste hogeitalau orduko grabazioak daude. OrainEuskadiko Filmategian dago denajasoa, denboraren joanean gero etabalio handiagoa izango duen altxorra.

    Proposamen bereziarekin etorri diraHernani aldetik.Ez da eskaera ohikoa izan, guknormalean bukatutako produktuakjasotzen ditugulako; zinera joaten denpelikula, telebistan proiektatzen dendokumentala edo dena delakoa.Bestelako formatuak ere jasotzenditugu, familia girokoak adibidez,baina argitara ematen direnproduktuen kasuan, normaleanbukatutako proiektua jasotzen dugu.Hasieran, egia esan, larritu ere eginnintzen, gordailuetan toki dezentebehar duelako –24 orduko grabazioakdira kalitate altuko formatuan–, bainaproposamena onartzea erabakigenuen. Amaierako produktuaedonork ikus dezake, baina agianbereziki interesatzen zaio norbaitidokumentalean parte hartu duenherritar baten ibilbidea; edoEreñotzuko pasarteak; edo arrantzariburuzko zehaztapenak; edo euskalkiariburuzko xehetasunak... Proiektuhonen grabazio orduek interesadaukate eta horregatik kontserbatzekoasmoa daukagu. Hori da gureeginbeharra, materiala kontserbatzeaeta ezagutzera ematea. Orain,norbaitek Urumearen ingurukoinformazioa edo irudiak eskatzenbadizkigu, sekulako altxorra daukagu.Orain arte gutxi samar genuen.

    Ondare bat dago. Hizkuntza,ohiturak, bizimodua.Finean, mugimendudun irudiarenondarearen gordailua da Filmategia.Datorren astean ibaiak aztertzen ariden ikertzaile bat gerturatzen bazaigu,material hori erakutsiko diogu. Edoekoiztetxe bat etortzen badaUrumeako irudi eske, erakutsikodizkiogu –gure bezero garrantzitsuakdira ekoiztetxeak, artxiboko irudiakikustera etortzen dira–. Hori bai,hemendik ez da irudirik ateratzenjabearen baimenik gabe. Hori behar-beharrezkoa da beti, eta are gehiagoerabilera komertzialerako beharbadituzte. Hemen jendearen eskuegongo da material hori.

    Zein da prozesua orain? Lehendabizi ziurtagiri bat egiten dugu,material hori guztia Filmategiangeratu dela esanez eta materialarenjabetza haiena dela zehaztuz.Ziurtagiri horretan, era berean, esatenda material hori ikusgai egongo dela,jendeak kontsultatzeko moduan, bainaezingo dela hemendik atera jabeenbaimenik gabe. Eta Filmategiakkonpromisoa hartzen du materialaahalik baldintza onenetankontserbatzeko. Normalean kopiadigital bat egiten da, gordailura iristendiren materialak analogikoak izatendirelako. Kasu honetan materialadagoeneko digitala da.

    Ondare digitala da, beraz. Egungoaizanagatik, galzorian dagoena.Bai, ondarea da eta digitala da. Horiez da ohikoa izaten eta horregatikgauza ederra da. Guk denetarik

    jasotzen dugu; ia astero jasotzenditugu film digitalak, gaur egunegiten direnak. Baina batez erepelikula analogikoak jasotzen ditugu,zaharrak. Batzuetan 35 milimetrokopelikula komertzialak, gero etagutxiago, baina askotan –astean bitanedo hirutan– 8 eta super 8 filmzaharrak, jendeak ganbaran edotrastelekuan jasota dituenak. Kasuhorietan prozesua berdina izaten da.Ziurtagiria eta gordailua egiten dira.Eta, gero, digitalizatu egiten dugumateriala. Gainera, horretarakomakina berezi bat daukagu eta kalitateoso onean egiten dugu kopia digitala.Doako zerbitzu bat da; haientzatetxean dauzkaten film horiekberreskuratzeko modu bat, etaguretzat ondarea osatzeko modu bat.Gero material hori ikusgai egoten dahemen. Aurrekoan, adibidez, Bartzelonako

    ekoiztetxe batetik etorri zen gizonezkobat, janariaren inguruko lan baterakomaterial bila. Familia film horietanmaterial mordoa dago. Finean, etxekopelikula horietan jendeak familiabazkariak, herriko jaiak, erregeeguneko bazkariak grabatzen zituen.Benetan material interesgarria dagofamilia pelikula horietan.

    Asko duzue hemen bilduta, bainazenbat egongo ote den etxekoganbaretan hautsa hartuta. Bai, eta pena da. Guk tarteka deialdiakegiten ditugu herritarrek etxeandituzten pelikula horiek honaekartzeko. Baina jendea animatunahiko nuke etxean topatutakomateriala hona ekartzera. Askok

    proiektore bat eta pelikula kaxa batdeskubritzen dute etxeko bazterbatean. Askotan pelikula horiekproiektatzen saiatzen dira eta hori ezegiteko deia egiten dut hemendik.Pelikulak ahuldu egiten diradenborarekin eta proiektoreansartzean hausteko arrisku handiadago. Hobe da pelikula zahar horiekhona ekartzea. Guk digitalizatu etanahi adina aldiz ikusi ahal izangodituzte ondoren. Etxeko pelikula horietan sekulako

    altxorrak eta sekulako ondarea dago.Guk BBC esaten diogu, gaztelerazko‘bodas, bautizos y comuniones’.Horietan, ohiko egoeratan, sekulakoaltxorrak topa daitezke.

    Adibidez?Adibidez, orain bete dira 50 urteOteizaren apostoluak Arantzazun jarrizituztela. Baditugu filmagailu batekinhartutako irudi batzuk, ezkontzabatekoak. Ezkongaiak Arantzazukoelizara sartzen ikusten dira. Bainafilmagailu horiek ez zuten argi ona,ilunak ziren, eta filmatzen ari zengizonezkoa kanpoan geratu zen,ezkongaiak noiz aterako. Une bateankamera altxatzen du eta apostolu batjartzen ari ziren momentuaharrapatzen du. Eta hurrengo tomanezkonberriak ikusten dira elizatikateratzen. Filmatzen ari zena ez zenkonturatu harrapatu zuenaz, beraribenetan ezkontza interesatzenzitzaion, baina apostoluak jartzekomomentuaren irudi mugimendudunbakarra edo bakarretakoa dela esangonuke. Bitxia. Beste adibide bat. Añorgako jaien

    irudi pila bat dauzkagu. CementosRezola lantegiaren jabeek enpresa batienkargatzen zioten jaiak grabatzea,gainera kalitate onean. Beti irudiberdintsuak dira; meza, dantzariak etapilota partidak. Urtez urteerrepikatzen dira. Baina halako bateantopatu genuen Roncalli kardinalakzuzendutako meza bat, gerora JuanXXIII.a aita santua izandakoa. Ba bai,Añorgan egon zen festetan mezaematen.

    «Etxeko trastelekuan dauden pelikula horietansekulako altxorrak daude, sekulako ondarea»

    EUSKADIKO FILMATEGIKO KONTSERBAZIO ARLOKO ZUZENDARIA

    ION LOPEZ

  • hutsa

    iRRITZIA:

    {

    }

    AmaiaBALLESTEROS

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 16 / 17

    Ez dakit zer den la-tzagoa, bonbensoinua edo, hau-rren zain, eskola-ko isiltasuna,haiek ezkutuan

    daudela». Khanasoreko MirzoMusic Center musika eskolakoirakasle baten hitzak dira. JesusMari Alegria Urtiaga PinttuMu-garik Gabeko Musikarien presi-denteak gogoratu ditu hitzok, bere gobernuz kanpoko era-kundearen eta Gasteizko TalkaGaleriaren azken proiektuaz aridela.

    Mirzo Music Center musikaeskolak Gani Mirzo musikarieta ekintzaile solidario kurdua-ren izena du. Joan den udaneraiki zuten Khanasore herrian,Irak aldeko Kurdistanen, EstatuIslamikoak bahitu, bortxatu etaesklabo bihurtutako emaku-mezkoei musikaren bidez la-

    guntzeko asmoz. Emakumezkohoriek beren herrietara itzulieta ohiko bizimodua berresku-ra dezaten. Proiektuak, alde ba-tetik, oinarrizko musika presta-kuntza eskaintzea du helburu, eta, bestetik, hango musikatresna tradizionalak berresku-ratzea, betiere emakumezkohoriek suspertzeko eta birso-

    Knorr eskultorearen laguntza-rekin. Artista gasteiztarrarenizen bereko eskulturaren bidezGasteiz eta Khanasore lotzeaproposatu dute. Eskulturareneskala txikiko hainbat erreplikasalgai jarri dituzte, eta eurenasmoa Khanasoren eta Gastei-zen neurri handiko eskulturabana jartzea da.

    Horretarako instituzioen la-guntza beharko lukete baina,Pinttuk dioenez, «motel dabil-tza. Gizarte ekimenen, kultura-ren alde lan egiten dutenenatzean ibili beharrean, haienatzetik ibili beharra dago. Kasuhonetan guk lana, irakasleak,tresnak eta gehiena jarriko du-gu, eurek lonja bat besterik ezdute jarri behar». Izan ere, mu-sika tresnak gordetzeko lokalbat behar dute, eta Udalak uz-tea erabaki bitartean, Gasteizkoelkarte batek eskaini die bere

    Mirzo Music Center,Khanasoreko musikaeskola. Gani MIRZO

    MUSIKA, SENDAGAIGenesis proiektua, Estatu Islamikoakbahitutako emakumeak laguntzea xede

    Xabier Izaga Gonzalez

    Mugarik Gabeko Musikariek eta Talka Galeriak besteproiektu bat abiatu dute Irak aldeko Kurdistanen EstatuIslamikoak bahitu, bortxatu eta esklabo bihurtutakoemakumeek lehengo bizimodua berreskura dezaten.Ernesto Knorren «Genesis» eskultura Gasteiz etaKhanasore arteko lotura izatea nahi dute.

    JENDARTEA / b

    zializatzeko estrategia psikolo-gikoa ahalbidetzeko.

    «GENESIS»

    Lan horretarako, eta Gasteizkomusika tresna bankuko mate-riala eta arropak garraiatzeko,Mugarik Gabeko Musikarieketa Talka Galeriak Genesis eki-mena abiatu dute Ernesto

  • herria

    lokala, eta apaiz batek bere eli-zako korua. Musika tresnezgain, arropak ere bildu dituzte,inguru hartako negu gogorrariaurre egiten laguntzeko. Dago-neko jende, kirol talde eta den-da solidarioek zirak, elastikoaketa oinetakoak eman dizkietehango errefuxiatu eremuetarahelarazteko. Knorren eskulturaren erre-

    plika Gasteizko Talka Galerianeskuragai dago, eta zenbait alesaldu dituzte dagoneko. Lehen-bizikoa emakume batek erosizuen, musika katedradun nafarbatek, hain zuzen, eta bigarrenabeste emakume batek, hedabi-deetan agertzea gustuko ezduen aktore famatu solidariobatek. Ernesto Knorrek bere obren

    erakusketa bat jarri zuen TalkaGalerian duela zenbait hilabete,eta, proiektuaren berri jakinzuenean, Gorka BasterretxeaTalkako arduradunarekin etaPinturekin harremanetan jarrieta bere lana eskaini zuen. Ho-

    rrela azaldu du Knorrek bere la-na: «Askatasun bulkada bat ira-dokitzen digu, lokarrietatik li-bratzeko premia, baikortasunapiztu beharra... hegan egitekogogoa. Eskulturan bi lerro ireki-tzen dira, bertatik itxaropenpusketa batzuk isuriz».

    LABORRI AMAIGABEA

    Khanasore herria dagoen Sin-jar eskualdea gogor kolpatuzuen Estatu Islamikoak, eta ho-rren ondorio da batez ere ema-kume yezidiek jasaten dutenegoera traumatikoa. Bainahango laborria ez da amaitu,ohikoak baitira Turkiako Ar-madaren erasoak. Duela egunbatzuk musika eskolaren on-doko ikastetxe bat eta urtegiakbonbardatu zituzten, eta osobizi-baldintza penagarritan bi-zi dira. Pinttuk dioenez, lehen-bailehen bidali nahi dute ma-teriala, eta bidea aztertzen aridira, muga asko zeharkatu be-har baitituzte Europan etaAsiako eskualde haietan zehar.

    Iaz tona bat musika tresnaeraman zuten Gasteiztik Siriaaldeko Kurdistaneraino, bidaialuze eta gorabeheratsu batean.Gani Mirzok berak parte hartuzuen espedizioan eta, GAUR8riesan zionez, Turkiako Armada-ren erasoek atzeratu egin zutenbidaia. Orduan dokumental bategin zuten, “Gerra ondorenera-ko harmoniak”, eta orain Sinjareskualdeko emakumeen egoe-raren gaineko beste bat egitekoasmoa dute. Oraintsu arte, Turkiaren in-

    basioa baino lehen, inguru la-saia zen Rojava, eta lasaitasunharen bila joan ziren bertara inguruko errefuxiatu asko.Orain, berriz, Turkiaren eraso-ez gain, Estatu Islamiko birpiz-tuaren atentatuak jasaten hasidira bertan. Azken hogei egu-netan Siria eta Irak aldekoKurdistan inguruan 350.000errefuxiatu gehiago omendaude.Genesis proiektuaz ari garela,

    Pinttuk telefono dei bat jaso

    du. Gani Mirzo da. Bartzelonandago, bertan lan egiten baituaspaldi, baina ahal duenetanKurdistan aldera egiten du. Hanfamilia dauka. Bere herria aldeguztietatik erasota, atsekabetu-ta ageri da. Estatu Islamikoarenaurkako borrokan «seme-alaba-rik onenak galdu» zituela gogo-ratu du. Izan ere, gizon emaku-me kurduen sakrifizioari eskerhasi zen atzera egiten Estatu Is-lamikoa. Turkiaren mehatxua eta Es-

    tatu Islamikoaren atentatuekez dute albiste onik espero iza-teko tarterik uzten. Mirzok be-rak eman digu bi ordu eskas le-henago Qamixli bere herrianizandako atentatuaren berri.Zenbait hildako eta dozenakazauritu izan dira. Ordubetetsugeroago, berriz, bi apaiz arme-niar gelditu eta hil egin dituzte.Aspaldi ez zegoen Estatu Isla-mikoaren erasorik, eta orainRojava, askotariko jendeen etakulturen babes eta askatasunikur hura, Turkiaren eta jiha-

    Goian, GorkaBasterretxea TalkaGaleriaren arduraduna,Ernesto Knorr «Genesis»obraren egilea eta JesusMari Alegria «Pinttu»Mugarik GabekoMusikarien presidentea.Ondoan, Sara, Sinjareskualdekobonbardaketa bateanhanka bat galdutakoumea, amarekin. JuananRUIZ | FOKU - Gani MIRZO

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 18 / 19

    disten bonben mende utzi duteharen “aliatuek”.

    BERDINTASUN ESKOLAK

    Siria eta Irak aldeko Kurdistan-goak ez dira Mugarik GabekoMusikariak elkartearen proiek-tu bakarrak. Duela 24 urte sor-tu zenetik, beste hainbat garatuditu mundu osoan.

    Duela bi hamarkada, gober-nuz kanpoko erakunde horre-tako kide eta Pintturen anaiaGabriel Alegria Gabik haur im-migranteen abesbatza bat sortuzuen Gasteizen, “Umeen ko-roa”. Haren lehen emanaldiaArgentinako zenbait komunita-te indigena edateko uraz horni-tzeko egitasmo baten aldekoaizan zen. Ostean, beste proiek-tu batzuetan laguntzeko eskatuzieten, eta guztietan parte ahalizateko, beste hainbat abesba-tzaren, abeslariren eta musika-riren parte hartzea lortu zuten,baita disko bat grabatu ere.

    Immigranteen abesbatza hu-ra kanpotik zetozenak ezagu-

    tzeko eta haiekin bizitzeko mo-du bat izan zen. Bizikidetza lan-tzeko tresna bat. Kanpotik zeto-zenei, «euskal herritar berriei»,harrera egiteko modua. Ideiahori oinarri, abesbatza gehiagosortu nahi dituzte, «hemen etanonahi». Kezka bat du Pinttuk,eta duela zenbait urte Pariskobanlieue auzoetan gertatuta-koa dakar gogora: «Immigran-teen semeak eta bilobak dira,eta hemen ere gerta liteke,haien inguru sozialera gaizkimoldatzeagatik, eta gu haiekinbatera ez bagoaz, arazoak izan-go dira. Gure erronka bizikide-

    tza da, eta kulturekiko errespe-tua denen aldetik». Horretara-ko, hezkuntza ezinbestekoa de-la dio, eta horrelako proiektuakgaratu eta zabaltzeko premiadagoela benetako berdintasuneskolak sortu arte. Batez ere gi-zartearen babesa behar dute,baina baita instituzioena ere.

    ISILTASUN DELITUA

    Federico Mayor Zaragoza Unes-coko zuzendari ohiari proposa-tu diote eskola horien «errekto-re» izatea. Haren “Delito desilencio” (Isiltasun delitua) li-

    buruxkak iradoki zien isiltasu-naren aurkako borroka. Pinttukdioenez, gobernuz kanpokoerakundeen xedea elkartasuneta justiziaren alde lan egiteada, bidegabekeria oro salatuz.Haren ustez, badira zenbait go-bernuz kanpoko erakunde en-presa handiak direnak, haiekbezala funtzionatzen dutenak.«Gobernuz kanpokoak gara, etadiru laguntzarik gabe uzten ba-gaituzte ere, salaketa funtsez-koa da, bidegabekeria salatzeaedozein kode etikoren arabera-koa da, eta ez da egiten».

    Sinjarreko laborria ez da amaitu, ohikoakbaitira Turkiako Armadaren erasoak. Duelaegun batzuk musika eskolaren ondokoikastetxe bat eta urtegiak bonbardatu zituzten

    Proiektuak oinarrizko musika prestakuntza etaKurdistango musika tresnak berreskuratzea duxede, emakumeok suspertu eta birsozializatzekoestrategia psikologikoa ahalbidetzeko

    Goian, Gani Mirzomusikari kurduaKobanen. Eskuinean,Jesus Mari AlegriaUrtiaga «Pinttu»,Federico Mayor ZaragozaUnescoko zuzendariohiarekin, joan denastean.Jesus Mari ALEGRIA

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    osas

    un

    a /

    hez

    kun

    tza

    / se

    xu

    en h

    izku

    ntz

    a

    Zabalkunde handia duenegunkari batean euskalhezkuntzari buruzkoazaleko titular nagusiaidaztea eskaini dizute.Zer gustatuko litzaizuke

    jartzea? Zer argazki ipiniko zenioke?Ariketa horixe proposatu digu ira-

    kasle batek beste gai baten harira. Pro-posamenari heldu eta Euskal Hezkun-tza Sistema gaitzat hartuz, ariketa eginnahian nabil: Zer gustatuko litzaidaketitular horrek esatea jendarteari EuskalHezkuntza Sistemaz?–«Azkenean, neska-mutilak erdigu-

    nera ekarri dituen –haurra eta gazteaden horretan aitortuz–, Hezkuntza Sis-tema eraiki dugula hezkuntza eragileguztien parte hartzearekin. Behar izanden adostasuna, batik bat, elkarren ar-teko konfiantzatik abiatu eta lankide-tzan oinarritu dela». –«Euskal adierari erantzunez, Euskal

    Herri osorako den sistema eraiki du-gula, euskararen herrietako heziguneguztiak barnebiltzen dituena, alegia».–«Hezkuntza Sistema berri horreta-

    tik aterako diren belaunaldiak euskal-dun eleaniztunak izango direla. Euska-raz biziko direnak, edo, gutxienez,euskara erabiltzeko hautua egiten ezdutenetan ere, ez dutela gainerakohiztunen euskarazko komunikazioaeragotziko. Hizkuntzak gehituko di-tuen sistema izango dela, eta ez ken-duko dituena».–«Sistema berriak aniztasuna arazo

    baino indargune izango duela, bestekulturetatik datozenei euskaldun gisabizitzeko baliabideak eskainiko diz-kiolarik; Tuterako (Nafarroa) eta Baio-nako (Lapurdi) euskaldunei euskarazbizi ahal izateko bezain beste. Segrega-zioaren kontra lan egingo duela, jen-darte kohesioa lortzeko partekatutakokultura bat lortzeko eta, aldi berean,

    aniztasunari lekuaegingo diola: bestekultura eta erlijioakdituztenentzat, etabaita euskaldunakez diren eremuetanbizi diren euskaldu-nentzat ere». –«Publikoa izango

    dela, noski. Izan ere,ba ote da inor eskolapublikoa izatea nahiez duenik? Ezarri di-guten eredu publikomurriztailetik hara-tago daude publiko izaeraren aukeragehienak, baita eskola publikoarentzatere. Desikasteko dugu ezarri digutenpubliko definizio zurruna, Publikoarenbenetako aukera anitzak ikasteko».–«Gertuko kudeaketan oinarritua

    izango dela. Bestalde, ikastetxeei auto-nomia emango dien sistema izangodela, izan barne-antolaketan zein pe-dagogian».

    Gaur-gaurkoz dugun Hezkuntza Sis-tema Frantziako eta Espainiako es-tatuetatik jasotakoa da, duela bimende pentsatutako egitura admi-nistratiboa duena. Geroz eta ageriagogeratzen ari da XXI. mendeko herri ho-nek planteatzen dizkion erronkei eran-tzuteko oztopoak sortzen ari dela ditu-gun sare guztietan. Oztopoak eskolapublikoetan eta oztopoak itunduetan. Bada garaia, sortzen dizkigun ozto-

    po horiek gainditzeko borondateaagertu eta herri bezala eta norbanakogisa ditugun beharrak kontuan hartueta hobe erantzungo dien sistema be-rri bat eraikitzeko saiakeran hasteko,elkarlanean. Elkarren beharra dugu:euskal eskola publikoarena, kristau es-kolena, ikastolena, eskola libreena, ai-sialdikoena, sindikatuena, Hezkuntza

    sailena, gure herriko hezkuntza-egoe-ra hobetu nahi duten guztiena, finean.Guztien lanaren aitortzatik abia gai-tezke, denen ekarpenak aintzat hartze-ko. Denona eta denentzat izango deneskola berria egituratzeko, bakoitzakberetik emanez. Titular ederra litzate-ke!Nik hori irakurri nahiko nuke beran-

    du baino lehen: jakin dugula gaur egu-neko antolaketak bere urruneko kude-aketarekin, burokraziarekin, sareenarteko zatiketarekin, etxekoen, ikasle-en, hezitzaileen eta herritarren artekobanaketarekin sortu duen mesfidantzagainditzen eta elkarren arteko konfian-tzan oinarritutako Euskal HezkuntzaSistema publiko edo komunitario ba-terazlea, anitza, parte hartzailea eta in-klusiboa eraikitzen.Hezkuntza etorkizuneko pasaportea

    da, pertsonen eta herrien etorkizune-koa. Hik Hasik egindako hezkuntza-proposamenean, norbanako bakoitzarikonpromisoa eskatzen zaigu: «gureeremuan eta udalerrian lan egingo du-gu, eragile, ikastetxe, sare eta gizaba-nako guztien artean konfiantza etalankidetza lortzeko». Konforma gaitez-ke porruarekin, edo saia gaitezke ota-rrainxka ahora eramaten. •

    Hezkuntza etorkizuneko pasaportea da. Aritz LOIOLA | FOKU

    Zergatik porrua janotarrainxka janbadezakegu?

    Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 20 / 21hutsa

    her

    rita

    rrak

    Espainiako Estatuan hauteskunde oroko-rren emaitzak entzuten genituen une be-rean izan genuen Boliviako estatu kolpea-ren berri. VOXeko egoitzan «a por ellos»abesten zuten bitartean, Boliviako ultra-eskuineko kolpistek jatorrizko herri guz-

    tien ikurra sinbolizatzen duen whipala koloretsuaerretzen zuten. Boliviako estatu plurinazionalarenikurra errez, Boliviako aniztasunari guda adierazpe-na egiten zioten. Boliviako estatu kolpearen atze-an –non jatorrizko herriak hamarkadetan baztertutaegon diren, 2009ko Konstituzioak estatuaren pluri-nazionalitatea onartu zuen arte–, oligarkia zuria da-go. AEBen laguntzarekin, Ipar Amerikako estatuarenenbaxadan antolatu zuten kolpearekin Evo Morale-sen politika sozial eta indi-genen aldekoak atzera bo-ta nahi zituzten, noski.Evok lehen hauteskundeakirabazi zituenetik pobre-ziarekin lotutako adierazleguztiek hobera egin duteBolivian: analfabetismoajaitsi egin da eta baita lan-gabezia eta muturreko po-brezia ere. Ez dira, noski,klase pribilegiatuei eragi-ten dieten datuak, eztamultinazionalei mesederikegiten dieten portzentajeak ere. Ezaguna da AEBenesku-hartze historikoa munduko zonalde honetan;sozialismoaren mehatxua ikusi izan duten guztietanez dute zalantzarik izan biolentzia erabiltzeko erregi-men kapitalistak inposatzeko.

    Beste elementu deigarria erlijioa da. MAS alder-diak boterea eskuratu zuenetik agintariak ez daudederrigortuta euren kargua Bibliaren gainean zin egi-tera, eta, 2009ko Konstituzioaren arabera, Boliviaherri laikoa da. Baina Hego Amerikako herri gehiago-tan gertatzen ari den bezala, talde katolikoak etaebanjelikoak indar handia hartzen ari dira. Sinboli-koa izan zen, beraz, jatorrizko herrien sinesmenen

    kontra sare sozialetan hainbestetan agertu den Jea-nine Añez kolpista Biblia eskuetan zuela Quemadojauregian sartu izana. «Bolivia Kristo da, ez da inoizgehiago Pachamama itzuliko!», oihukatu izan duteasteotan bere aldekoek. Beraz, Boliviako aimara, ki-txua, guarani eta beste 33 herriak ezin ahaztu egunbeltzotan, ezta klase pribilegiatuetatik kanpo geldi-tzen diren boliviar guztiak ere.

    Ez naiz kasualitatez VOXekin gogoratu Boliviankolpea eman dutenei buruz hitz egiterakoan. Mugi-mendu klasistak eta arrazistak dira biak eta «a porellos» horretan bazterretan kokatzen garen guztioksartzen gara. Estatuaren kontzeptua eta gizartea beraaniztasunetik oso urruti ulertzen dute; genero, nazioidentitate, jatorri edo erlijio aniztasunaren etsaiak

    dira. Eta bien aurrean hemengo komunikabideen ja-rrera oso antzekoa izaten ari da. VOXen kasuan, Es-painiako komunikabideek zuritu egin dute alderdiultraeskuindarra, euren espazioetan denbora ema-nez. Eta Boliviako kolpistak ere zuritzen ari dira “es-tatu kolpe” hitzak ez erabiltzean. Lotsagarria izatenari da Madrilgo egunkari batzuk egiten ari diren txi-linbuelta semantikoak “estatu kolpe” hitzak ekidite-ko, izendatzen ez dena existitzen ez delako.

    Izendatu dezagun, beraz, gertatzen ari dena: fran-kistak Estatu espainolako Legebiltzarrean «a porellos» abesten eta estatu kolpea Boliviako herriarenkontra. •

    { koadernoa }

    Izendatzen ez denaexistitzen ez delako

    Evo Moralesek lehenengo hauteskundeakirabazi zituenetik pobreziarekin lotutako adierazle guztiek hobera egin duteBolivian: analfabetismoa jaitsi egin da etabaita langabezia eta puntako pobrezia ere

    Amaia Nausia Pimoulier

    hutsa

    hutsahutsa

  • herritarrak

    Ma r i b iSarale-gi ama-r e k i nagertuda elka-

    rrizketara, ordu erdiko atzera-penarekin, BMW auto zuri do-torean. Australian erosi dituenaizkora batzuk Gasteizkoaduanan daudela jakin du, se-gurtasun neurriak pasatuzain, eta egoera hori konpon-tzen aritu da, telefonoz.

    Otsagabia, bai herri xarman-ta. Bertan jaio eta bertan bizi.Gustura?Gustura, bai. Deskonektatzekoaproposa da. Lasaia, mendiadut gustuko, eta asteburuanhara eta hona ibili eta gerogustura bueltatzen naiz. He-rrian kuadrilla polita osatu du-gu, nire adinekoak zortzi batlagun gara. Taberna batzuk erebadaude, eta ez gara soberamugitzen. Udan besta askodaude inguruko herrietan. Bi-zitza badago hemen, oso turis-tikoa da, eta mugimenduaikusten da. Herri txiki asko erebadaude, inguruetan, eta ho-rietan zailagoa da irautea, bai-na Otsagabia herri koskorra da.

    Iratiko oihanera sartzeko ateezagunena da Otsagabia. Zerda zuretzat Irati?Nire txoko kuttuna. Aspaldikooroitzapen onak ditut, oso on-do ezagutzen dut, txoko pribi-legiatua da. Mendi purua, gar-bia. Iratin jende asko ibiltzenda udazkenean, baina oso gu-txi ibiltzen den txokoak ere ba-dira, eta horietara joaten naiz.

    Zuhaitzak maite dituzula age-rikoa da, pago sendoak moz-teak pena ematen al dizu?Bueno, batzuk moztea bai,egurra ona delako, eta txapel-ketetarako ona, baina ez izakibiziduna delako.

    Egun aizkorari eskaintzen diz-kiozu eguneko ordu asko, bai-na ikasketaren bat baduzu?DBH bukatu nuen Otsagabian,eta ondoren Iruñera joan be-harra neukan ikasketak jarrai-tzera, aste osoa han biziz. Or-durako aizkorarekin hasitanengoen, eta ikasketak albora-tzea erabaki genuen etxeantarte batean, bai behintzat au-to gida-baimena lortu arte, ni-re kabuz moldatzeko gai izanarte. Otsagabian bizi bazara,eta autorik gabe, ezinezkoa daegunero Iruñera joan-etorriaegitea. Gida-baimena lortuta,Kirol Aktibitateen gradu ertainbat osatu dut Irunberrin, biikasturtez.

    Ikasketak bai, baina aizkolariizan nahi zenuela txikitatikgarbi.Bai. Han eta hemen hasten za-ra, jolasean, eta halako batean,12 urterekin edo, nabarmen-tzen hasi nintzen, marka bateginda. 18 urterekin Nafarroa-ko Txapelketa irabazi nuen,Lehen Mailan aritzen nintzenlehen aldian. Nazabal izan zenaurkarietako bat, eta hor jauzikualitatiboa eman nuen.

    [Maribi Saralegi amak hartudu hitza]. Aizkora txikia erama-ten zuen aitak parte hartzenzuen txapelketetara, eta horre-la hasi zen. Sei urterekin egurbat mozteko gai izan zen, 12 ur-terekin berak esan duen markahori, eta Nafarroako kirol fitxaegin ahal izan zuenean, 15 urte-rekin, ametsa bete zuen.

    Fisikoki indartsu itxura duzukanpotik, zaintzen den kiro-lari petoa. Hala al da? Bai, bai. %7ko koipe portzenta-jea dut, egin kontu.

    Zein da zure eguneroko jar-duna?Sei egunetan entrenatzen naiz,eta astelehenetan atsedena

    hartu. Bi egunetan gimnasio-ko lanak egiten ditut, Iruñean;beste bi egunetan, aizkoran;eta beste bi egunetan erresis-tentzia lantzen dut. Egun batbizikleta, eta, bestean, korrika.Goizean jaikitzen naiz, gosal-du, eta entrenatu. Iruñera joa-ten naizenean, goiz guztiaematen dut. Bazkaldu, etaarratsaldeetan atseden har-tzen dut, entrenamenduak go-gorrak baitira. Txapelketakgertu baldin badaude, psikolo-gikoki ere prestatzen saiatzennaiz arratsaldez, presioa ondoeramaten, nerbioak zaintzen.

    Fisikoki indartsua, eta tekni-koki ere oso konpletoa omenzara. Hala da?Aizkora oso teknikoa da. Biparte ditu: norberaren teknikaegurraren gainean, eta geroaizkora bera. Aizkora mundubat da, puntu egokia bilatzeaoso zaila da eta, behin bilatuzgero, agian ez da egokia nire-tzat. Ordu asko ematen ditutaizkora egokia bilatzen, proba-tzen [Otsagabian daukan bilte-gian 100 aizkora baino gehiagoditu]. Langile arrunt batenagenda daukat, egun guztiaaizkorari begira. Zertan hobetudezakedan, zerk kaltetu naza-keen aztertzen beti. Dena den,‘lore’-ekin-eta ezin zara lasaitu,zure bilakaera eten daitekeela-ko. Berezko gaitasun fisikoadaukat, eta teknika egokia ikas-tea ere nahiko erraza egitenzait. Fisikoa asko lantzen dut,eta horregatik indarra. Gor-putz gehixeago hartzen saiatu-ko naiz etorkizunean.

    Elikadura ere zaintzen duzu?Fin-fin sumatzen zaizu!Zaindu, noski, arreta handiaeskaintzen diot: janariren batolioarekin edo gabe prestatu,zer komeni zaidan, zer ez… Bi-zitzeko era bat da. Dieta zorro-tza egiten dut.

    «Etekin ekonomiko justuko eliteko kirolaria naiz»

    IKER VICENTE

    Nafarroako Pirinioen bihotzean jaio zen

    Iker Vicente (Otsagabia, 1997). Han bizi da

    lasai, gurasoekin, Iratiko pago handien

    epelean, eliteko kirolariek daramaten

    eguneroko bizitza gogorrean murgilduta:

    sei entrenamendu astean, elikadura

    zorrotza, parrandak oso neurrian… Inoizko

    aizkora txapeldun gazteena da, eta marka

    guztiak txiki uzteko pausoak ematen ari

    da. Afizio latza du, aizkorak itsutzen du,

    orduak jan: egokiena hautatu, teknika

    hobetu, txapelketak, apustuak,

    erakustaldiak, babesleak… Aberastuko ez

    duen zaletasuna dela onartuta ere.

    Andoni Urbistondo

    EUSKAL HERRIKO AIZKORATXAPELDUNA

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 22 / 23

    Alegia, bakarren batek mendieskualde bateko morrosko in-dartsu arrunt soila zarela pen-tsatzen badu, oker dagoela.‘De morrosko nada’. Aizkora ezda profesionala, baina entre-namendu eta dieta mailanprofesionalizatua dago, eta ge-ro eta gehiago izango da etor-kizunean. Eliteko edozein kiro-lariren pare ibiltzen naiz.

    Bistan da sakrifizio asko egi-ten dituzula. Zeintzuk?Asko egiten ditut. Aisialdirakomonitore ikasketak egin nahiizan nituen, eta ezin, igeriketaegin behar nuelako, eta horrekesku eta besoetako azala sobe-ra leuntzen zidalako. Eskaladaere egin behar nuen, eta horibateraezina da aizkorarekin.Lagunekin afaltzera joatekoere larri. Parranda egiteko, txa-pelketa gertu badago, ezin. Ha-maiketan etxera, ohera, eta la-gunak parrandara. Edofrontenis partida jokatzeko au-kera izan, eta nik ezin goizeanlan saio gogorra egin dudalako.Kalean ere lasai ezin egon, he-men hotz handia egiten duela-ko eta hoztu egin naitekeelako.

    Eta lagunek zer esaten dizute?Dagoeneko ezer ez. Badakitezer dagoen. Urte batzuk atzeraesaten zidaten, ea mereziduen, halako sakrifiziorik…Orain dagoeneko ez. Eliteko ki-rolari kontsideratzen naiz, bai-na etekin ekonomiko justukoprofesionala. Eta 22 urtekogazte bat naiz. 30 urte banitu,gazte garaian bizitzari zukugehixeago ateratakoa banintz,hainbestean… Ez da erraza. 40urtera bitarte aizkolaria egu-rrean ibiltzen omen da, pentsazenbat urte geratzen zaizkidanantzeko bizitza egiten.

    Ihes egiteko, aizkora ahazte-ko zer egiten duzu?

    Ehiza, lagunak ere badira, edomendi buelta bat. Onddoakbildu zalea ere banaiz. Ez naizoso futbolzalea. Pilota oso gus-tuko dut, biharko finala ikus-tera noa. Ezkurdiak irabazteanahi nuke, lagun mina baitut.

    Nire txapelketa asko ikusteraetortzen da, baina Altuna osofuerte ikusten dut.

    Apustuak eta txapelketa ofi-zialak dira aizkolarien lehia-ketak. Euskal Herriko txapela

    irabazi zenuen ez aspaldi,Gasteizen. Gustura?Euskal Herriko Txapelketa aiseirabazi dudala esan eta esanari dira, Aitzol Atutxa ez zela-ko aurkeztu. Aitzol bueltatzeaespero dut, oraindik gaztea da,

    eta aizkolariok 30 urtetik goraematen dugu geure onena; le-hengo txapeldunak adin ho-rrekin hasten ziren txapelakirabazten.

    Apustu soinurik ba al da, alaez?Momentuz ez dago ezer. En-tzun diren zurrumurru guz-tiak gezurra dira. Nik ez dutezer esan, ez baldintzarik jarri,ez ezer. Norbaitek nahiko balu,ni negu honetan prest nengo-ke apustua egiteko.

    Apustua behar al da? Behar alduzu zuk apustua sosak lor-tzeko? Zer iritzi daukazu?Errespetu handia diet apus-tuei. Ez dira egiteagatik eginbehar. Pikea da, baino sanoa,eta ez dira dirua lortzeko hel-buru soilarekin egin behar,aizkorari errespetua galtzeabailitzateke. Ni ez naiz apus-tuaren bila joango joateagatik,motibazio ekonomiko soilaga-tik.

    Apustua beharrezkoa oteden profesionala izateko? Ez,behar dena da txapelketa ofi-zialak hobeto ordaintzea. Eus-kal Herriko Txapelketa irabaziberri dut eta 2.000 euro or-daindu dizkidate… Zer egin be-har dut bi mila eurorekin? Ko-txean hara eta hona, egurraere ordaindu egin behar da,Zaraitzu bailarako Irati elkar-teak egurra musu-truk ematenbadit ere. Urtero zortzi txapel-ketetatik sei irabazita, profe-sional izan beharko nuke ara-zorik gabe, ezta? Txapelketabat irabazi eta lau sos ematenbadizkizute, zaila…

    Erakundeen babesa oso es-kasa da, aizkolariak gastu askodu, eta eliteko kirolari batenprestakuntzak dakartzan gas-tuekin, zer esanik ez. Apustuaitsustu egin zen urte batzukatzera, dirua irabazteko asmosoilez antolatu zirelako, eta ni

    Argazkiak: Iñigo URIZ / FOKU

  • herritarrak

    horren kontra nago. Apustuserioak antolatzearen aldekoanaiz. Igual ez dut hainbeste di-ru irabaziko, baina maite du-dan kirol diziplinari balioaemango diot. Niri apustuagustatzen zait, besteari irabaz-tea ohorea da. Diruaren gaine-tik. Nahiago nuke txapelketakirabazita ateratzea jornala,apustuekin baino, baina egoe-ra hori utopia bat da; erakun-deekin jai dugu.

    Apustu handietan bi aizkola-riek, garaileak eta galtzaile-ak, dirua irabazten dutelaesaten dute mingain gaizto-ek. Zer diozu?Hasteko, aizkolarion artean gi-ro jatorra dagoela, galtzaileakonartu egiten duela porrota,eta kito. Bi aldeek dirua irabaz-ten dugula dioen zurrumu-rruez… Jende asko joaten denapustuetan baliteke, baina ba-dira mila lagun baino gutxia-go batzen diren apustuak, etahorietan izan ziur galtzaileakdirua galtzen duela. Apustuak

    du gastu asko, janarian, pres-takuntzan, masajistan, egurre-an, lana utzi beharra… eta geroigual galdu! Apustuak ez dusosa ziurtatzen.

    Erakustaldiak ere ematen di-tuzu, han eta hemen. Diruiturri ona al da hori zuretzat?Bai zera, 300 euro eskatzen di-tut, baina Gasteiz, Bilbo edoDonostiaraino joan behar ba-dut, egin kalkuluak…

    Zer pertzepzio ote dauka jen-deak zurekin? Zer sumatzenduzu?Ezagunagoa egiten zara pixka-naka. Herrian jakina. Telebis-tan agertzen zara, elkarrizketagehiago eman… Lehen Iruñeanez ninduen inork ezagutzen,eta orain bai. ‘La Resistencia’programaren ondoren jendegazte asko hurbildu zait, argaz-ki eske-eta, batez ere parran-dan ibili naizenean. Gustukodut. Ona da aizkorarentzat, aiz-koraren mundua jendearenga-na hurbiltzeko.

    Nola izan zen Movistar +etxeko «La Resistencia» pro-graman elkarrizketatzekokontua?Amak gestionatzen dizkit gauzahoriek, pixkanaka ardura ni neuhartzen ari banaiz ere. Amarideitu zioten, eta ez zuen progra-ma ezagutzen. Diruari eta se-xuari buruzko galdera famatuhoriek egiten dituztela esan zi-dan, eta pixka bat urduritu eginnintzen [kontu korrontean zen-bat euro dituen, eta azken hila-betean zenbat sexu harremanizan dituen galdetzen die DavidBroncano aurkezleak programa-ra joaten diren gonbidatuei]. Ha-

    siera batean ezezkoa bota nuen,programa ikusi eta gero, progra-ma horretara ze jende joatenzen ikusita… Baina azkenean aiz-kora bera eta ni neu jendearen-gana iristeko bitarteko ona delaulertu, eta joan egin nintzen.

    Zenbait galderetan agerikoaizan zen aizkoraz arrastorikez dutela programa horretan,eta astapotro samartzat hartuzintuzten…Tontakeria batzuk entzun be-har izan nituen, bai. Ez zidangrazia handirik egin, baldareta arlote bezala irudikatzendutelako aizkora eta aizkola-

    «Nahiago nuke

    txapelketak

    irabazita ateratzea

    jornala, apustuekin

    baino, baina egoera

    hori utopia bat da;

    erakundeekin jai

    dugu»

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 24 / 25

    ria, baina ezjakintasunarenondorio da. Nire ohiko elka-rrizketekin alderatuta, oso di-ferentea izan zen. Egin nueneta kito. Ulertzen dut beraien-tzat ere ez zela erraza izangoelkarrizketa prestatzea, aizko-ra erabat ezezaguna dutelako.‘Informe Robinson’ programa-rako dokumental bat presta-tzen ari dira orain nirekin.

    Kirolari ez profesionala izate-ko, oso deigarria da zuk ka-misetan erakusten duzun ba-besle kopurua: Etxenike,Urzante, Lurauto BMW, Irati…Nola lortzen da hori?Amak lortutako gauzak dira.Nire ordezkaria da. Auritzendago Etxenike pate enpresa,Urzante etxekoengana Cas-cantera joan zen, eta Lurauto-koa Muskildako ermitan,Otsagabian bukatu zen txi-rrindularitza etapa bateko bu-kaeran ezagutu genuen.[Amak agertu duenez, semea-ren kontua aipatu eta BMWbat eman zioten. Geroztik, Na-farroako enbaxadore da, Mi-guel Indurainekin batera].

    Amari askotan galdetzendiote zuk egindako galdera be-ra, eta zera esaten die, ea aiz-kolaria naizelako ezin ote du-dan babeslerik izan.

    Australia gustuko duzu. Aiz-koragatik, noski.Lau aldiz egon naiz dagoeneko.Ingalaterrara joan nintzen inge-lesa ikastera, 17 urterekin, etagero Laurence O’Toole aizkola-riari bisita batzuk egin nizkion,zutik aizkoran nola egiten du-ten ikasteko. Ia urtero joan naizAustraliara. Munduko Txapel-keta batean parte hartu nuen,eta txapeldunorde izan nin-tzen, batere eskarmenturik ezdaukadan aizkora diziplinan.Australian enbor bakarra moz-ten dute, eta azkartasuna sari-

    tzen da, ez erresistentzia EuskalHerrian bezala. Han aizkolarioso onak daude, Euskal Herriraetorritako batzuk ere bai.

    Nolatan sortu zen Australiakoaizkolariak bisitatzeko auke-ra hori?Aitak Stihl motozerra enpre-sarekin harremana du, etahaiek halako txapelketa edoerakustaldi bereziak egiten di-tuzte, eta O’Toole ezagutunuen. Txikia nintzela ikusinuen aizkoran, eta idolo batzen niretzat. Berak nire bideobatzuk ikusi omen zituen You-tuben, eta lagunduko nindue-la esan nuen. Gero Facebooksare sozialaren bitartez hitz

    egin izan dugu, eta lau bisitaegin dizkiot, bere etxera. Aiz-kora lehiaketak Euskal He-rrian bakarrik egiten direlapentsatzen dugu euskaldu-nok, baina 27 herrialdetan an-tolatzen dira lehiaketak. Aus-tral ian minutu batekolehiaketak egiten dituzte, etaguk 40 minutu pasakoak egi-ten ditugula esaten dieguneanaho bete hortz geratzen dira,ea erotuta ote gauden galde-tzen digute. O’Toole gaztetanlan luzetan hasi izan balitzEuskal Herrian ere oneneta-koa izango litzateke. Zutik aiz-koran erakutsi zidan, eta egurbateko lehiaketetan ondomoldatzen naiz.

    10-12 urte barru non ikustenduzu zeure burua? Nola?Ez dakit. Aizkolari ahal bada,txapelak biltzen. Etorriko daetorri behar duena.

    Otsagabian izango al da?Hemen hainbat gazte geratugara, bertan bizitza egiteko in-tentzioarekin. Erabakia har-tzea zaila da, baina behin har-tuta, aurrera egiten da.Erakundeen aldetik nahikoahaztuta sentitzen gara. Bisi-tan etortzeko polita da hau,baina bizitzeko… Neguan elu-rra egun askotan egiten du, etaez da erraza. Beste herritararrunt bat naiz Otsagabian,mendira, tabernara... lasai bizinaiz, eta gustura nago hemen.

    Eta aizkorak, zer etorkizundauka?Deus ez. Gure kirola da, bainaerabat ahaztuta daukate. Ezdago laguntza ofizialik, txapel-ketetako diru sariak kaskarrakdira, gazteen segida ziurtatze-ko ez da lanik egiten. Txapel-ketetan, podiuma jartzean ar-gazkia egitera etortzen dirapolitikariak, baina gero… Nolaanimatuko dira gazteak, diruamusu-truk xahutu behar ba-dute? Afizioa ikusten dut, bai-na egin kontuak: aizkorak, 10edo dozena bat behar duzu,egurra ordaindu, lana egin…Askotan gazteak hasten dira,baina gero ze gastu suposa-tzen duen ikusten dute, eta al-boratu, denon helburua solda-ta duin bat lortzea delako, gureafizioak baino. Nik neuk lanbi-de jakin batean lanik egin gabeegiten dut aurrera, baina sobe-rako handirik gabe, ez pentsaaizkolari jardunean aberastu-ko naizenik. Pentsa buru-bu-ruan ez dagoen aizkolariak, zerpentsatuko duen… Eta ez diramilioiak behar aizkorari bul-tzadatxoa emateko.

    «Nik neuk lanbide

    jakin batean lanik

    egin gabe egiten dut

    aurrera, baina

    soberako handirik

    gabe, ez pentsa

    aizkolari jardunean

    aberastuko

    naizenik. Pentsa

    buru-buruan ez

    dagoen aizkolariak

    zer pentsatuko

    duen»

    “Puntako aizkolaria Euskal Herriko txapela irabazi berritan, ama Maribi Saralegirekin. Iñigo URIZ | FOKU

  • herritarrak

    Estatu espainiarreko hauteskun-deak pasa berri diren honetaneta nazioartetik gerra hotsak no-nahi ditugun honetan, bi gaiak

    nolabait lotzen dituen kezka batekin na-tor gaurkoan. Izan ere, aurreko bateanaspaldiko partez zinera joan nintzen. Es-painiako gerra zibilari buruzkoa zen fil-ma eta bertan sator bezala ezagutzen di-ren pertsona horietako baten bizitzakontatzen da. Satorrak haien etxean ber-tan, zulo batean ezkutatuta urte mordobat (batzuek 30 baino gehiago) pasatakopertsonak dira; kanpora begira existitu-

    ko ez balira bezala bizi direnak edo bizi-rauten dutenak, haien senideek soilikdakitelarik bertan daudela. Ez da gerrazibilean bakarrik gertatu, Euskal Herrikogatazkan ere baditugu horren adibideak.

    Hala ere, ez nator gaurkoan pelikulakontatzera edo gai zehatz honetaz hitzegitera, atentzioa eta zer pentsatua sa-lan ginen ikusleek eman baitzidaten. Ba-tetik, uste nuen estreinaldia izanik etaoso eguraldi txarra egonik sala lepo be-teta egongo zela, baina ez, hortxe nirelehen sorpresa, erdia hutsik zegoen. Bes-tetik, adinaren batez bestekoa 60 urte-

    tik gorakoa zen; beraz, seguru aski ninintzen gazteena!

    Ondorengo egunetan antzerako pano-rama egon omen da eta hortik ondoriogarbi bat behintzat ateratzen dut: gerrazibilak ez du interes handirik sortzen,eta gutxiago gazteen artean. Ondoriohorrek larritasuna sortzen dit barren-ba-rrenean, are gehiago faxismoaren esna-tze berri hau bizitzen ari garen unean.Gehiengoak urrun ikusten du, beharba-da, nire ustez, atzo gertatu zena. Norbai-tek zioen bezala,«historia ahazten duenherriak errepikatzeko arriskua du». •

    hutsa

    Hain urrun eta hain hurbil

    Miren AzkarateBadiola

    hutsa

    Gizakion eguneroko jardunean,maiz aurkitzen dugu geure bu-rua gure zein besteen jokabide-en gaineko juzguak eginez; eta

    ia zalantzarik gabe esan dezakegu betiez dugula neurgailu berbera erabiltzenedota erabiltzen dugun neurgailua tru-katuta dugula. Esan nahi baita, erabil-tzen dugun betaurrekoen kristalarenkolorea nahierara aldatzen dugula aldebatera ala bestera begiratzean.

    Gizartean ematen diren gertakarieibegiratzeko trebezia hori, baldintza ge-netikoek emana ez baino, kulturala delaesango genuke. Hala, gizarte gaiekikodugun ikusmoldea, neurri handi bate-an, jaio, hazi eta bizi garen gizarteak

    ezartzen digun moldetik kanpo ezindugu ulertu.

    Hala ere, gizarte zientziek bere-bereadute ikusten dutena arrazoiaren galba-hetik pasatzeko joera eta betebeharra.Gertakariak ez baitira gertakari soilak,esanahi sinbolikoa dute eta gizarte ana-listek, interpretatzerakoan, arau uni-bertsala bilatzen dute; hau da, gertakaribertsuentzat esanahi bera izango due-na. Horretan, sarri, hankamotz ibiltzengara.

    Adibide esanguratsua, Euskal Herrianurteetan eman den gatazka politikoaeta armatua ebazterakoan, Urkullukerabili duen “Inor hiltzea gaizki egonzen” leloaren erabilpenean aurkitu du-

    gu. Ustez, egia osoa, zalantzarik gabea,ongiaren eta gaizkiaren muga-lerroa,unibertsala denak, praktika koherenteaeskatzen du.

    Printzipioaren kaltetan, Urkulluk ezdu kasu guztietarako erabilera berberaegin. Joera politiko jakin baten aurkainstrumentatu eta, interes politikoenmesedetan, erabilera partikularra egi-ten denean, balio unibertsala ukatzenzaio. Biktima izaera aitortzerakoan, na-barmenegia da alde batekoentzat era-biltzen duen betaurrekoen kristalarenkolorea eta bestekoentzat duen lausota-suna.

    Ez dago unibertsaltasunik printzipioaeta praktika banatzen direnean. •

    0hutsa

    Zu bekatariAntton Izagirre

  • 2019 | azaroa | 16

    GAUR8• 26 / 27

    Ekonomialari Euskaldunen I.Biltzarra izan da Donostianegindakoa. Beharra zegoen?Zer eraman nahiko zenukebertatik?Zorionez Euskal Herria oinarrieta sare sozial handiko herriabada ere, oraindik herri

    des