26
IKT Diseinatu modu errazean ikasturteko zure egutegi- agenda birtuala... Google Calendar-ekin

IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

IKTDiseinatu modu errazean ikasturteko zure egutegi-

agenda birtuala...

Google Calendar-ekin

Page 2: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

DISEINATU MODU ERRAZEAN IKASTURTEKO ZURE EGUTEGI AGENDA BIRTUALA

GOOGLE CALENDAR-EKIN

IBILBIDEA

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, egutegi-agenda birtual bat oso modu errazean nola sortu eta pertsonalizatu azalduko dugu. Horren helburua da ikasleekin, beste irakasle batzuekin eta familiekin ere ikasgelako lanaren inguruko edozein motatako gertaera programatu eta jasotzea. Hori guztia oso modu erraz eta sendoan egingo dugu, 2.0 web-aplikazio batetik abiatuta: Google Calendar.

Zein urrats emango ditugu?

1. Hasteko, lantegia garatzeko erabiliko dugun tresna (Google Calendar) ikuspegi orokorretik azalduko dugu.

2. Tresna hori nola erabiltzen den jakiteko, urratsez urrats azalduta, irakasleei zuzendutako kasu praktiko bat garatuko dugu Google Calendarrekin: Ikasgelako agenda-egutegi birtuala sortzea.

3. Nork bere kasa praktikatzeko, ariketa bat planteatuko dugu Google Calendar aplikatuta: Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegia familiekin partekatzeko.

4. Amaitzeko, kapsula-lantegiko zenbait autoebaluazio-jarduera proposatzen ditugu, jorratutako kontzeptuak eta prozedurak errazago barneratu eta ulertzeko.

1

Page 3: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

1. ZER DA GOOGLE CALENDAR?

Google Calendar doako tresna da, Internet bidez agenda birtual bat sortzeko, eguneratzeko eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ematen duena. Googlek sortu dituen eta elkarrekin lotzen diren tresnetako bat da. Horien artean, Picasa (argazki-galeria), Google Docs (on line dokumentuak) eta Google faktoriako beste hainbat soluzio daude.

Tutorial honen helburua da agenda-egutegi birtual bat sortzea eta ikasgelan hura irakasle-klaustroarekin edota familiekin ere nola erabili jakiteko zenbait orientabide ematea. Zalantzarik gabe, Google Calendar ikastetxeen eguneroko lanean erabiltzen diren eskolako agenden eta egutegien osagai bikaina da.

Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten dugu. Itxura hau du:

1. Unean erabiltzen ari garen ikuspegiaren arabera, egunetan, hiletan nahiz asteetan aurrera eta atzera egiteko nabigazio-botoiak.

2. Egunaren, astearen, hilaren eta agendaren araberako bistaratzea. Inprimatzeko aukera ere ematen du.

3. Sarbide azkarreko miniegutegia.4. “Mis calendarios” (nire egutegiak): sortutako egutegi guztiak erakusten ditu. Koloreen bidez

nabarmendu ditzakegu, errazago bereiz ditzagun.5. Ordu-panelean, erakutsitako gertaera guztiak jaso eta bistaratzen dira, aukeratutako

ikuspegiaren arabera: eguna, astea, hila...

Dituen funtzionalitate nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

- A. Gertaerak argitaratzea. - B. Erabiltzaileei gonbidapenak bidaltzea, gertaera jakin batzuetan sar daitezen eta guri

iruzkinak helarazteko aukera izan dezaten.

2

Page 4: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

- C. Google Calendarren beste erabiltzaile batzuekin egutegiak partekatzea eta horiek argitaratzea, dagokion URL helbidean sartzen den edozein erabiltzailerentzat sargarriak izan daitezen (alderdi hori 3. Ariketa atalean jorratuko da).

- D. Gertaerak aurkitzeko bilaketa sinpleak egitea.- E. Gertaerak telefono mugikorraren bidez jakinaraztea, jakinarazpenak edo oroigarriak

jasotzeko.

Lehenik eta behin, ezagutu ditzagun funtzionalitate horiek.

A. Gertaerak argitaratzea

Edozein gertaera argitaratzeko ez ezik, hura beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera dago. Era berean, egutegia inprimatzeko, partekatzeko edo fitxategi moduan esportatzeko aukera ematen du.

B. Gonbidapenak

Gonbidapenak sor daitezke gure egutegiko gertaera jakin batean sartzeko, eta gonbidatuen erantzunak eta iruzkinak jasotzeko, Google Calendarren erabiltzaile izan beharrik gabe.

4

Page 5: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

C. Egutegia partekatzea

Gertaerak bezala, egutegiak edo agendak partekatzeko aukera dago. Adibidez, irakasleen artean egutegi bat parteka dezakegu, guztien intereseko gertaeren edo bileren berri emateko.

D. Bilaketak

Datak edo gertaerak aurkitzea erraza da, bilaketak egiteko eremutik. Oso aukera erabilgarria da.

E. Sarbidea mugikorretik

Agenda-egutegian erregistratzen den guztia telefono mugikorrarekin konekta daiteke. Hala, gertaeren jakinarazpenak eta oroigarriak jasotzen dira.

4

Page 6: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Eta, orain, Google Calendar zer den pixka bat gehiago badakizunez, hel diezaiogun kasu praktikoari.

5

Page 7: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

2. KASU PRAKTIKOA: IKASGELAKO AGENDA EGUTEGI BIRTUALA SORTZEA

Jarraian, Google Calendarrekin ikasgelako agenda-egutegia nola diseinatu eta zenbait funtzionalitate interesgarri nola erabili azalduko dugu urratsez urrats. Honako ibilbide hau egingo dugu elkarrekin:

A) Gmailen posta-kontu bat sortu, oraindik erabiltzaile ez bazara; aldez aurretik nahitaez bete beharreko eskakizuna baita aplikazioa erabiltzen hasteko.

B) Google Calendarren sartu eta ikasgai bakoitzerako ikasturteko egutegia sortu.C) Partekatzeko beste egutegi bat sortu, ikastetxeko irakasle taldeen arteko bilerak bertan

erregistratzeko.D) Beste egutegi bat gaitu, ikasgelako ikasle guztien urtebetetzeak bertan jasotzeko.

Prest al zaude? Ziur baietz! Has gaitezen...

A) GMAIL POSTA KONTUA

1. Sartu zure Gmail kontuan, jadanik baldin badaukazu, edota sortu kontu bat. Horretarako, konektatu http://www.gmail.com helbidera eta egin klik Crea una cuenta (sortu kontu bat) aukeraren gainean.

2. Bete ezazu Gmailek erakutsiko dizun formularioa. Datu gogoraerrazak erabiltzea gomendatzen da, pertsonalak nahiz ikastetxearenak izanik ere.

6

Page 8: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

3. Formularioa bete eta zerbitzuaren baldintzak onartu ondoren, kontua automatikoki sortuko da.

4. Itzuli Gmailera (http://www.gmail.com) eta sartu zure kontu berriaren datuak (erabiltzailea eta pasahitza):

7

Page 9: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

5. Sartu zure Gmail kontuan (goiko panela). Bertatik Google Calendarrera irits zaitezke, hurrengo irudian adierazten den bezala.

Calendar fitxan klik egitean, logoa automatikoki aldatuko da eta posta elektronikoko kontutik Google Calendarreko kontura pasatuko da, edo alderantziz.

8

Page 10: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

6. Mis calendarios (nire egutegiak) paneletik, egutegi bat sor dezakezu Crear (sortu) aukeraren gainean klik eginda. Gure kasuan, “CLASES DE 5º” (5.eko klaseak) izendatuko dugun egutegiari alta emango diogu.

7. Kurtsoko irakasgaiak sartuko ditugu. Egutegiaren gainean dagoen Crear evento (sortu gertaera) aukeratik lehen oharpena argitara dezakezu, edota zuzenean klik egin ordu-panelean eta Crear evento sakatu xehetasunak gordetzeko.

9

Page 11: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Gertaera erregistratuta geratuko da eta ordutegian jasoko da; hori bezain erraza.

Egun horretan irakasgaian emango dugunaren inguruko informazioa gaineratu dezakegu. Horretarako, gertaeraren xehetasunak editatuko ditugu.

Esaterako, zenbaki arruntak eta erromatarrak azalduko ditugula ohartaraziko dugu. Hala, “CLASES DE 5º” (5.eko klaseak) izeneko gure egutegiari buruzko informazioa sar dezakegu.

10

Page 12: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Egutegia osatzen jarraituko dugu. Adibidez, “LENGUA” (hizkuntza) gaineratu eta “cada lunes, miércoles y viernes” (astelehenero, asteazkenero eta ostiralero) errepikatzen denaren aukera hautatuko dugu.

2010/6/23ra arte errepikatzen dela adieraziko dugu eta ordu-panelean automatikoki markatuko da.

11

Page 13: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

8. Orain, beste egutegi bat sortuko dugu Crear (sortu) fitxan, Mis calendarios (nire egutegiak) panelean.

9. Egutegiari “REUNIONES DEL CENTRO” (ikastetxeko bilerak) izena emango diogu.

12

Page 14: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Automatikoki, alboko menuan bi egutegiak ikusi ahal izango ditugu.

13

Page 15: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

10. Aurreko prozedurari jarraituz, eman alta gertaera bati eta gorde ezazu, “REUNIONES DE CENTRO” (ikastetxeko bilerak) egutegia aukeratuta.

14

Page 16: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Gertaera beste kolore batekin gordeko da, egutegi berriari dagokion kolorearekin, hain zuzen.

15

Page 17: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

11. Partekatu gertaera eta gonbidatu ikastetxeko kideak. Zerrenda pertsona bat baino gehiagokoa bada, haien e-mail helbideak komaz bereizita sartu beharko dituzu. Gonbidatuek Google Calendar erabiltzen ez badute ere, egutegi horretan sartu ahal izango dira euren iruzkinak helarazteko.

12. Ikasleentzako beste egutegi bat sortuko dugu. Osatu agenda urtebetetze-egunekin; adibidez, “CUMPLEAÑOS 5º B” (urtebetetzeak 5. B) egutegia sortuta.

13. Xehetasunetan, gertaerak egun osoa irauten duela adierazi.

14. Urtebetetzea panelaren goiburuan agertuko da.

16

Page 18: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

15. Dagoeneko sortutako beste egutegi batzuk ere inporta ditzakezu, esate baterako, zure herriko eta/edo autonomia-erkidegoko jaiegunei dagozkienak. Horretarako, egin klik Configuración (konfigurazioa) aukeran eta, jarraian, egin Explorar calendarios interesantes (arakatu egutegi interesgarriak) eta Importar (inportatu).

17

Page 19: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

3. ARIKETA: IKASTURTEKO KONTROLEN ETA IRTEEREN EGUTEGIA

Tutorialaren aurreko puntuetan, Google Calendar oro har aurkeztu eta kasu praktiko bat jorratu dugu; eta, kasu praktiko horretan, zenbait egutegi sortu ditugu. Orain, tresnarekin praktikatzen jarraituko dugu. Horretarako, “CALENDARIO DE CONTROLES Y SALIDAS DEL CURSO” (ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegia) sortuko dugu familiekin partekatzeko.

Ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:A) Gmailen posta-kontu bat sortu, oraindik erabiltzaile ez bazara; aldez aurretik nahitaez bete

beharreko eskakizuna baita hasi ahal izateko.B) Google Calendarren sartu eta “CALENDARIO DE CONTROLES Y SALIDAS” (kontrolen eta

irteeren egutegia) diseinatu.C) Egutegia gurasoekin partekatu edo IGEaren (Ikasleen Gurasoen Elkartea) web-orrian

argitaratu, bertatik sar daitezen.

Saiatu!

A) GMAIL KONTUA

2. Praktika atalean deskribatutako urratsak eman, Gmailen erabiltzaile bazara (1) nahiz oraindik sarbide-konturik ez baduzu ere (2).

18

Page 20: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

B) KONTROLEN ETA IRTEEREN EGUTEGIA

Sartu Google Calendarren eta sortu egutegi bat, esaterako, “CONTROLES Y SALIDAS” (kontrolak eta irteerak) izenarekin.

Egutegi berria ezkerraldean agertuko da beste kolore batekin, oraingoan gorriz.

19

Page 21: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Kasurako, 15ean irakasleak Matematikako lehen unitatearen kontrola egingo du, eta horrela jasoaraziko du.

Bestalde, urriaren 20an Zientziaren Museora irtenaldi bat egitea aurreikusi da. Hori erregistratzeko, gertaera bat sortu behar da.

20

Page 22: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Irtenaldiaren xehetasunak ondoren erregistra daitezke, informazioa osatzeko.

C) PARTEKATU EGUTEGIA FAMILIEKIN

Egin klik Configuración (konfigurazioa) aukeran eta, zure egutegi guztien artean, hautatu Compartir este calendario (partekatu egutegi hau) aukera.

21

Page 23: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Gurasoen kolektiboak baterako posta-helbidea baldin badu, hura adierazi eta “Consultar todos los detalles del evento” (kontsultatu gertaeraren xehetasun guztiak) aukera hautatu besterik ez dugu egin behar. Hala ez bada, familien kontu guztiak erregistra ditzakegu, komaz bereizita. Urrats hori eman ondoren, Guardar (gorde) aukeran klik egin behar da, besterik gabe.

Familiek Google Calendar erabiltzailerik ez badute, beste aukera bat da egutegia argitaratzea. Horretarako, egutegiaren Html helbidea jakinaraziko diegu. Nola? Pantailaren ezkerraldeko egutegi-zerrendan, egin klik aukerak zabaltzeko gezian (argitaratu nahi dugun egutegiaren izenaren eskuinaldean dago).Agertuko den aukeren pantaila berrian, Dirección del calendario (egutegiaren helbidea) atalean, egin klik icono Html (Html ikonoa) aukeran. Zabalduko den leihoan, egutegiaren URLa agertuko da. Familiekin helbide hori partekatuta besterik gabe, egutegian sartu ahal izango dira, Google Calendar erabiltzen ez badute ere.

Iradoki dugunez, IGEaren web-orrian egutegia argitaratzeko aukera ere badago. Horretarako, zoaz Configuración (konfigurazioa) aukerara eta egin klik “CONTROLES Y SALIDAS” (kontrolak eta irteerak) egutegian.

22

Page 24: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

Zenbait menu ikusiko dituzu. Interesatzen zaigunak Incrustar este calendario (txertatu egutegi hau) du izenburua.

Kopiatu html kodea eta bidali posta elektronikoz IGEaren web-orriaren administratzaileari, hark argitaratu ahal dezan. Denbora errealean eguneratuko da.

23

Page 25: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

4.AUTOEBALUAZIO JARDUERAK

Sinetsita gaude tutorialaren autoebaluazio hoberena gauza berriak ikasi izanaren eta proposatutako edukiekin praktikatu izanaren emaitza dela.

Hala eta guztiz ere, Google Calendarren kontzeptuari, funtzionalitateari eta ikasgelan izan ditzakeen erabilerei buruzko zalantzaren bat geratu bazaizue, zuen autoebaluazio pertsonalagorako honako jarduera hauek proposatzen dizkizuegu:

- A) Labur-labur gogoeta egiteko proposamena- B) Galdeketa erraz bat

A) Gogoetak ozenki

Kapsula-lantegi hau egin ondoren, hiru galdera hauek proposatzen dizkizugu:

Erabilgarria iruditzen al zaizu Google Calendar zure jardun profesional eta pertsonalerako eta/edo zure lankideekiko?

Zure ustez, Google Calendar ikasleentzako (eta haien familientzako) lagungarria eta motibagarria izan al daiteke ikasturteko zereginak antolatu eta planifikatzeko ohituran?

Google Calendar aplikatu al liteke, Lehen Hezkuntzako 5. kurtsoko programaren barruan, ikasleekin egiteko curriculum-edukiko jardueraren batean?

Interesgarria iruditzen al zaizu zeure egutegiari beste egutegi batzuk gaineratzeko aukera kontuan hartzea (Ilargiaren faseak, egutegi musulmana edo ikasgelan dauden ikasle atzerritarren kulturari buruzkoa...)?

24

Page 26: IKT · Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten

B) Galdeketa laburra

Hautatu aukera zuzena. Galdera bakoitzerako bakarra dago.

1. Zer behar duzu Google Calendar erabiltzeko?

- Ordenagailuan egutegi-agendako programa hori instalatuta izan behar dut.

- Edozein posta-helbide eta Interneterako konexioa. -

- Interneterako konexioa eta Gmail posta elektronikoko helbide bat. Hala ere, Interneterako konexiorik gabe ere lan egin dezaket.

-

2. Zer da Google Calendar?

- Egutegiak egiteko programa bat, aldez aurretik instalatu beharrekoa.- Interneteko bilatzaile bat.- Doako on line egutegi-zerbitzu bat.

3. Google Calendar konfiguratuta, posible da:

- Egutegiak inportatzea, horiek partekatzea, gertaerak sortzea edo gertaeretarako gonbidapenak bidaltzea, beste funtzionalitate batzuen artean.- Gertaerak sortzea eta horietarako gonbidapenak bidaltzea, besterik ez.- Posta elektronikoak bidaltzea.

4. Gertaera bat sortzean:

- Ezin dira xehetasunak aldatu, hala nola, eguna edo ordua.- Gorde egin behar da eta editatzeko aukera dago, esaterako, xehetasun hauek aldatzeko:

eguna, ordua edo deskribapena.- Xehetasunak edita daitezke, hala nola, eguna, ordua edo deskribapena, baina behin bakarrik.

5. Teknikoki, Google Calendar bateragarria da:

- Zure ordenagailuak erabiltzen duen edozein sistema eragilerekin, baina Internet Explorer nabigatzailea besterik ez du onartzen.- Zure ordenagailuak erabiltzen duen edozein sistema eragilerekin, baina Mozilla Firefox nabigatzailea besterik ez du onartzen.- Zure ordenagailuak erabiltzen duen edozein sistema eragilerekin, eta Internet Explorer, Mozilla Firefox eta Safari nabigatzaileak onartzen ditu.

25