92
Inesaren balada. (Lehen kaiera: Baionako barraraino)

Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

  • Upload
    lamkhue

  • View
    231

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

Inesarenbalada.

(Lehen kaiera:Baionako

barraraino)

Page 2: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

2

“Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentzgaldegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen beste hitzik baladaadierazteko. Ezta beharrik ere.Euskal hitza baita balada, bai, halada balada, ez da bala eta bala da. Ameriketara joandakoeuskaldunen kantak dituk, kanta malenkoniatsuak,tristeak,eskualdunek bere herriari begira jarritakoak, mira darienaknonahitik. Hori ere kendu zigutek, jeans-ak bezala, guk asmatueta bestek ebatsi. Halaxe gabiltzak munduan. Ez duk sinistuko,noski. Ba-ala-da”. M.M.

Aitzin solasa.

Zoriona edozein zirrikitutatik sar daitekeen haizea baizik ez daizaten. Batere uste ez duzunean agertzen da gutxien pentsatzen duzunlekuan. Eta hartzen zaitu bere indarraz eta jaso zaitzake airean,aldaraziz daukazun astuntasuna, aldartea eta begirada. Zurrunabihurtzen du ezti, gogorra bare eta hitsa alai. Dena hankazgoratzendakien haizea izaten da zoriona, edozein bazterretatik iristen denean.Luma arin bihur dezake ni bezalako gizonkote astuna edo zaldi arabiar,astorik baldarrena. Halako zerbait gertatu zitzaidan niri, behintzat,1998garren urteko uda betean.

Abuztua zen Hendaian. Pariseko Zientzia Akademiaren baimenberezia eskuratua nuen Antoine Abbadiakoaren gazteluan hilabete osoairagaiteko. Ez da erraza izaten halako etxe ikaragarri ederrean egotekoaukera lortzea. Lagun frantziar batzuen ahaleginaz eta Hendaiakoauzapezaren beraren setakeriari esker, salbuespena egin zuten nirekinAkademia Txit Gorenekoek. Zoratzen nengoen aukerarekin. Egunkaribatentzat lan egitera joan nintzen hara nire familia osoarekin: emazteJaquelinne, seme Jean Phillip, eta Kali eta Motxo, gure bi zakurrekin.Anartean jaio gabea zen gure alaba txikia.

Page 3: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

3

Hilabete gorabeheratsua izan zen hura, nire familiakoek ezbaitzuten, inola ere, leku hartan hainbeste denboran bizitzerik nahi.Abuztuan turistaz betetzen da Abbadiaren gaztelua eta ez da bakerikaurkitzen ahal, gauean izan ezik. Leku eder eta paregabea izan arren,lilura guztia galtzen du praka motxetan eta izozkia eskutan dakartelaetortzen diren arrotzen ibilerekin, haur eta autobus andanarekin. Ez zengiro, bada, gure senitartean. Emazteak eta biok, gai honen eztabaidansupizturik, muturrak afaltzen genituen ia iluntzero gazteluko jangeladotoreenean. Entsaladek kea ateratzen zuten mahaiaren gainean,hainbestekoa baitzen gure arteko eztabaida, eta arnoa ez genuenlurrindu aurretik edatea lortzen.

Udaren sargorian, beheko suak baino bero handiagoa piztengenuen gu biok geure arteko eztabaidekin eta jakina, ezer baldin badaalferrikako udan, horixe izaten da: esnatzetik oheratzera arteko kalapitaeta saltsa beroa. Udan lasaitu beharra egoten da, gauzak beste patxadabatez ikusteko abildadea garatu behar da, antxetek, kuliskek eta kaioekegiten dakitenaren antzera. Guk ez. Emaztea eta biok, jo eta fuegokatramila berberaren korapiloetan harrapatuta. Batak handiaesandakoan, besteak handiagoak asmatzen xahutzen genituenatseginerako gordeta behar genituzkeen indar guztiak. Halakoak izatengara gizakiak, batez ere, udako eroaldiak harrapatzen gaituenean. Hala ere, biok elkarrekin konpontzea lortu genuen aldi bakarretakobatean, astia eta gustua eman genion elkarri, gerora gure alaba izangozena enkargatzeko.

Halakoxea izaten da sarritan nire antzeko idazle-kazetariarenbizitza. Lanak derrigortzen zaitu bestela sekula ibiliko ez zinatekeenbideetan ibiltzera: gaur ur, bihar hondar. Nire emazteak ez bezala, osogogoko dut ziurgabetasun hori, inoiz ez baituzu jakiten ahal zer ekarrikodizun biharamunak, atsegina ala nekea, zerua ala infernua.

Turista gehien etortzen zen tenorea hartzen nuen nik lotarako etagainerakoan han ibiltzen nintzen mamu galdu baten antzera jauregikogela ederretan gora eta behera, Anton Abbadiakoaren astronomi-tramunkulu eta liburu zaharren artean.

Gutxi da gurean halako liburutegi ederrik: bi estaiatan jarririk,zurezko eskailera eta korridore eta guzti, milaka eta milioika liburu etapaper usain zaharreko biltzen dira han. Eskuizkribuak, Gutenbergengaraiko inprimakiak eta baita beranduagoko lan harrigarriak ere. Askoeta asko eskuz eginiko marrazkiz eta oharrez osatutakoak dira, hitzakberez dena esan ezingo balu bezala.

Han biltzen diren liburu ia guztiak zientziaren ingurukoak dira:izar, eklipse eta lurrikara; geografia, natur zientzia eta mundukohizkuntzei buruzkoak, ia den-denak.

Gizon handia izan zen Abbadiakoa. “Ez ikusi, ez ikasi” izan zenharen goiburua eta bizitzeko akuilu nagusia. Ikusi gabe ez dagoela

Page 4: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

4

ikasterik, alegia. Hargatik saiatzen zen ezagutu gabeko oro ikusten etaaztertzen. Haren garaiko kezka eta zalantza guztiak egin zituen bere.Hargatik egin zituen sekulakoak eta bi Etiopia zaharrean Nilo ibaiareniturburuak aurkitzen eta eklipse ikusgarrien nondik norakoak aztertzenBrasil urrunean. Gizon jakintsua eta adoretsua izan zen Abbadiakoa,menturazale ausart eta ernea. Zientzia eta jakituriaren alde eman zituenbere indar eta diru guztiak.

Ni neu bizi nintzen gaztelu, jauregi edo dena delako hartan bertan,nik neuk zapaltzen nituen oholtza eta baldosa haien gainean bertan,Europa guztiko jaunik eta andererik gorenenak ibiliak ziren ehun etaberrogeita hamar urte lehenago. Hizkuntzalari, politikari, zientzialari etaidazle ospetsuenak, entzutetsuenak denak ziren handik pasatuak,garaiko kroniken arabera.

Emazteak eta biok lo egiten genuen ohe berean, esaterako, PierreLoti idazle eta menturazale handiak egiten zuen lo. Askotan iruditzenzitzaidan, hark pipatutako ke guztiaren usaina, itsatsita zegoelahormetan, gortina edo erridauetan, ohe gaineko tapakietan.

Alabaina, gehientsuenak, idazleak ez ezik, zientzia gizonak izanziren Abbadiaren ingurura bildutakoak. Haietako aurreratuenei ematenbaitzien Abbadiakoak sos eta diru, euren ikerketetan aurrera eginzezaten.

Aitor dezadan, ordea, neu ez naizela sekula izan hain zientziazalea. Horregatik desbideratu zitzaizkidan begiak, bazter batean erdierorita zeuden kaiera edo koaderno apal batzuetara. Elkarri jositakopaper zaharrak ziren, eskuz eta letra garbiz idatzitakoak. Azalean ezzeukaten deus idatzita, eta lehenengo orrian, “Naizena baino ez”esaldia. Esango nuke, kaiera zahar haiei neuk erreparatu izan ez banie,hantxe segituko zutela ahazturik sekulorum sekulotan.

Kaierak irakurtzen hasi nintzen, beraz, eta zein poza nirea,hainbeste liburu frantses, ingeles eta arabiarren artean, euskarazidatzitakoak zirela egiaztatu ahal izan nuenean. Koaderno haiek amonaxahar batek idatzitakoak ziren, Inesa Indazubikoa deitzen zenak, hainzuzen ere. Alabaina, letra haietan ez zen esku eta bihotz zaharrarendardararik edo ikararik ikusten ahal. Aitzitik, noiznahi gaztearen oldarraerakusten zuen kaligrafia indartsuak, bere egikeran. Oraindik eregogoratzen naiz, nola idatzirik ageri ziren T letra guztiek, gurutze edoezpata motzaren antzirudia ematen zuten. Z letra idatzirik zegoen lekubakoitzean, ematen zuen papera pitzatu egiten zela, tintaren indarrazeta harexetatik egin nahi zutela ihes, inguruan zeuden letra guztiak.Idatzita baino gehiago, zizelkatua zegoen han adierazten zen guztia.

Koaderno haiek zabaltzearekin batera sartu zen zoriona enebizitzan. Zorion erabatekoa. Ni bezalako erdi-idazle batentzat ez baitagoparadisu ederragorik galzorian dena biziberritu eta ezagutaraztea baino.Idazteko orduan ez dago, eta ez da inoiz egongo, material, mami eta

Page 5: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

5

gai hoberik beste norbaiten bizitzaren historia egiazkoa baino. Irudimenhutsezkoak baino mila bider indar gehiago izaten baitu askotanegiazkoak. Eta Inesa Indazubikoarena ez da edonolako historia. Halabegitantzen zait niri, behintzat.

Gaur egungo gure kontu xume hauek, aieneka iragaiten ditugungarai gorabeheratsu hauek guztiak, hutsalak dira hark bizi izan zituenenaldean. Aldi berezi baten lekuko aparta izan zen Inesa Indazubikoa:Frantziako Iraultzaren ondorengoarena.

Emakume ausart eta sen handikoa izan zen. Erabaki tinkoduna.Debekatua zioten mundu bateko partaide izatea erabaki zuen berak.Kortsario eta itsasgizonen artean ibiltzea deliberatu zuen, eta erabakihorretan ez zuen atzera sekula egingo, izanak izan. Baina hobetojabetuko zara diodan guztiaz, irakurle, baldin eta haren kaieretatikateratako letretan murgiltzen bazara luzamendu handiagotan ibili gabe.

Buka dezadan, bada, bidenabar aitortuz, erdipurdiko idazlearenlana baino ez dudala egin nik liburu honetan. Apailatze soila, alegia.Esan beharrekoak, ez nik, Inesak kontatuak baizik ez direla lerrootanagertuko direnak. Harena da indarra, harenak bizipenak eta gogoetak.Koaderno haiek gaur egunean errazki irakurtzeko moduan jarri izanabaizik ez dela nire meritua, ezer izatekotan. Hortik aurrerakoa, dena daInesa berarena. Zorionez, gainera.

Esku artean duzun lehenengo kaiera honetan, Inesak itsasorabidean eginiko pausoak aurkituko dituzu batez ere. Neska txiki bat zeinizan litekeen handi ikusiko duzu. Bizitzaren kinka eta korapiloetan,norberaren arnasak baizik ez duela ematen haize ikasiko.

Inesaren gora beherak ezagutu izanak 1998 garren urteko abuztuhartan niri ekarri zidan bizipoz berbera, zeuri ere ekartzea nahiko nuke,irakurle. Zorionaren haizea liburu honen leihotik irits dadila zugana.Zeure esku dago hori. Badakizu bidea. Gainera, esan gabe doa, errazkiasma dezakezula dagoeneko, zein izen jarri genion gure alabari,Abbadiaren gazteluan izan ginenetik bederatzi hilabetera, 1999komaiatzean, jaio zenean.

Egileak.

Page 6: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

6

1- Naizena baino ez.

Inesa Indazubikoa, horixe naiz ni izatez. Gure etxe atariko lizarlodienak baino urte gehiago ditut gainean baina, hala ere, oroimena etazentzuak oro, goizeroko lehen argiarekin esnarazten ditut beti.Mahaspasa zimelena bezain zimurra nago, bai. Nire gorputz etaaurpegiko azalak itsas mapa edo karta zaharkitua dirudi, mila eskukerabili eta mila haizek astindutako oihal mehetua baizik ez da jada,edozein unetan kraskatu eta hauts bihur litekeela dirudi. Baina argidauzkat oraindik ere adimena eta erne gorputzaren ahalmen guztiak.Berarentzat nahi lituzke ni baino arras gazteago denak ere, zerbaitbaldin badut eskertzekoa beste ezer baino gehiago, horixe baita: osasunona.

Gaur egunean ere neu izaten naiz itsas mugako horizonteanontziak agertzen ikusten dituen lehenengoa: hara goleta bat, edobapore bat, edo bi mastako bergantin bat… Eta neu izaten naiz,halaber, urrutiko trumoiaren orroa entzuten duena inguruko guztienaurretik. Neu, udazkeneko lehen kurriloa iparraldetik eta udaberrikolehen amiamokoa hegoaldetik bistaratzen ikusten dituena. Oraindikere.

Inesa Indazubikoa, bai, horixe naiz ni izenez eta izatez.Zazpigarrena, zazpi alabako gurasoen etxean. Onerako eta txarrerako,zazpigarrena. 1789 garren urteko Santa Ines egunean sortutakoa. Halaere, ez harritu baten-baten ahotan Inesa ez den beste izenen batekinezagutzen banauzue inoiz, izan ere, izenak eta izanak asko eduki ditutnik gaurdaino, katuen antzera.

Batez ere bi izan dira Kantauri guztian, eta urrunagoko itsasoetanere bai, jarri dizkidaten gizonezkoen izenak: Beñat Mutua eta NikolasPozoin. Bi izen aldrebes horiek biltzen dute egiazko Inesa Indazubikoabaizik ez naizen emakume xahar honen oihartzuna eta itzala.

Gaztainaren antzera, oskol askoduna naiz ni, kanpotik zorrotz etabarrutik ezti, arantzazko morkotsa erakusten dakit batzutan eta mami

Page 7: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

7

azukrezkoaren gozoa bestetan. Batean hala eta bestean hola, nolaesnatzen naizen neronek ere ez dut jakiten segur. Haizea mendienatzetik etorri ohi den bezain aldakor, halaxe agertzen naiz batzuetanmusker eta bestetan urre, noiznahi bare eta bestetzuetan anker. Haizeakontra dabilenean, mamu beldurgarri bihur daitekeen ardi otzana naizni, edota mila eta bi aurpegi erakuts ditzakeen deabru maltzurra alaaingeru maitagarria. Neronek ere ez dut askotan jakiten xuxen nornaizen, hainbeste izaeraren artetik.

“Zazpigarrena, sorgina fina” esan zioten gure amari jaio nintzenegunean eta hark entzundakoa sinistu egin zuen itsu-itsuan. “Zazpi alabatatik zazpigarrenak, derrigorrez behar du sorgin” esanzioten gure aita alproja eta mozkorriloari eta hark ere sinistu egin zuen,goitik behera, inguruko mihi zorrotzek ziotena.

“Zazpi ahizparen artean zazpigarrenak marka dakar” esan zietennire sei ahizpei, eta haiek ere ez zuten esan kontrakorik, esamesei meneginez eta betiko geratuko zitzaidan ospea irentsiz.

Izan ala ez izan, sorgin izendatu ninduten guzti-guztiek jaiotzeberetik. Begi orotan niganako begiramenduen seinaleak ikusi izan ditutsehaskatik bertatik. Izuz eta espantuzko urruntasunean hazi eta hezininduten etxekoek eta kanpokoek, nola hazten duen birigarroakkukuaren kumea: bertakoa izan arren, beti arrotz.

Alabaina, sorginarena barik, beste lan bat ezarri nion umetan nireburuari handitzen nintzenerako eta, alajinkoa, zinez egina dut etafrogatua. Sorgin gabe, mutil izan nahi nuen nik txiki-txikitandik.Zehatzago esanda, itsasmutil, marinela, alegia.

Kurritu eta ibili nahi nituen itsasoak eta mundua bere borobiltasunfinigaitzean. Haizeak eta ekaitzak ezagutu, desertuetan kiskali, urikhotzenetan garbitu. Urrutiko banderak ikusi nahi nituen kordokatzen,palazio eta gazteluetan ibili gora eta behera. Eta horretarako, ni haurrabaizik ez nintzen garai hartan, mutila izan beharra zegoen, derrigorrez.Ez zen beste biderik ni bezalako neskatoarentzat.

Erabaki aldrebesa zen hura, zalantzarik gabe, nire garaiko haurbatentzat, aldrebesa eta ia ezinezkoa ni ez besteko inorentzat, ezbaitago harria bihurtzerik lore, edo igela ardi, ipuinik gabeko munduhonetan behinik behin. Norberaren bizitza ez da sekula izaten ipuin.Egiazko gauza bakarra da bizitza, baldin eta zerbait bada benetakorik.

Mutil bihurtuko nintzen bai, baita horretarako, naturaren aginduairaultzeko moduko indarrak sortu behar banituen ere, handik edohemendik. Oldartuko nintzen baita patua beraren kontra ere nirehelburua betetzeko, eta irauli egingo nuen bizitzak sehaska beretikniretzako erabakita zekarrena.

Ez nuen mutila izateaz besteko desiorik eduki Pellot izeneko gizonikusgarri hura gure Indazubiko etxeko ataritik sartzen ikusi nuenegunetik eta, batez ere, bere inguru-buelta guztian argi horizko uztaia

Page 8: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

8

moduko bat nabaritu nionetik. Seinale nabaria izan zen niretzat gizonhark botatzen zuen argi edo lurrun moduko hura ikusi ahal izatea.

Beste ezertan ez dut arretarik jarri sekula harrez gero, beste ezerkez nau okertu nire bidetik. Nire bi begiak beti egon dira gizon hari so.Eta nire bizitzan dena urre izan ez bada ere, ez naiz sekula damutugizon haren pausoen atzetik ibili izanaz. Bere itzala eta geriza izana naizzenbaitetan, bera ukitzen zuen haizeak ukitu nau ni ere, bere argiakargitu, bere euriak busti eta bere eguzkiak lehortu. Bere zorigaitzakgoibeldu izan nau ni eta haren pozak alaitu. Elkarren ondoan ibiltzearenpoderioz, bere usaina hartu zuen nire azalak azkenerako. Berekeinuetako anitz bizi dira oraindik ere nigan eta askotan, neure ahotsazernahi esaten entzuten dudanean, gizon haren ahotik irtendako hitz etahizkera berberak gordetzen ditudala konturatzen naiz, oraindik ere.

Gizon hura ez baitzen nornahi. Gizon hura ez baitzen zernahi.Giharra zen baina dotorea. Hitz bakarrekoa eta doilorra. Hendaiakoazen, Pellot esaten zioten arren, izen osoa zeukan Etienne PellotMonvieux.

Gure etxeko atetik sartu bezain laster, gorputzaren jira-bueltaguztian ikusi nion lehenago ere aipatutako argizko uztai moduko hura,eguzki gorriak iraileko laino artean edukitzen duenaren antzekoa zena:leuna eta barea izan arren, begiratuz gero begiak erretzen zekiena.Itzalaren modukoa eta, aldi berean itzalaren guztiz kontrakoa zen.Gizonezko hari jarraitzen zitzaion argizko dardara hura edonora, gorputzguztiko arroparen gainetik zegoen beste geruza bat bailitzan, eta nikgure etxeko tabernan zorioneko egun hartan zeuden gainerako bezeroeibegiratu nien, beti bezala karta-jokoan zebilen gure aita hordimusugorriari ere bai, eurek ere argi hura ikusten ote zutenentz, bainabai zera, argi hura nik bakarrik ikusten nion, beste inork ez baitzuenespantu edo lilura aurpegirik jarri gure amarengana pauso azkarrezhurbildu zenean.

- Goseak gatoz emakumea. Izanen duzu xingar eta arraultzerikhiru gizon hauentzat. Eta pitxer bat sagarno, fite.

Argizko uztaia zeukan inguru guztian, elizetan ikusitako sainduenantzera, Martitzek eta Saturnok bezala, eta bi begi biziak guztiz arreak,sutondoan lizarrak uzten dakien errautsarena bezalakoak. Gure katuguztienak motz, haien aldean. Ez zen txikia eta ez garaiegia ere,bazeukan zerbait lehen begiratuan goratasun bat ematen ziona.

Berarekin batera etorritako beste bi gizonak eserita ziren jadaleiho ondoko mahaian baina bera ez zen atsedendu gure tabernakozoko-bazterrei eta jende guztiari behatu artega bat egin gabe lehenik.Ematen zuen bere bi begi zorrotz haiek, begiratzen zuten lekura gabe,haratago zekitela eramaten ikusmena, ezkutuko zerbaiten bila zebiltzala

Page 9: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

9

etengabean. Ikusteko barik, aztertzeko zeudela jarrita bere aurpegiarenerdian. Zapelatzaren antza hartu nion hasieran, neuri ere irribarre batezparez pare behatu zidanean eta ustekabean estreinako dardara batigoarazi zidanean, - edo jaitsi, orain ez dakit segur-, bederatzi urtekoneskatilaren nire gorputz guztian zehar.

- Zertan hago hor ahozabalik?- egin zidan oihu amak -Hatorlehenbailehen sukaldean laguntzera.

Egun hartan ere niri egokitu zitzaidan ostatuan geratzea. Nire seiahizpek beti bazuten aitzakia beharrezkoak ziren lekuan ez egoteko.Elizako lanetan ez zebilena, auzoko gaixoren baten laguntzan ibiliko zenseguru, edota Elizondoko azokan edo beste edonon, batek jakin zertan.Kontua gure etxeko sukaldean ez egotea zen. Hori niri zegokidan lanaizaten zen beti, sekula aipatu gabeko tratu ezkutukoren baten kariaz.Neu nintzen txikiena etxean eta neuri egokitu behar, hala ere, lanikhandienak.

Behin baino gehiagotan pentsatua neukan egunen batean hartukonuela mendeku eta irauli egingo nuela egoera hura taloa bailitzan,etorriko zela itzulerakoa, alegia. Gure benta zaharreko lan haiek ez zirenniretzako asmatutakoak, ez horixe.

Aizto handi batez hasi nintzen, bada, ogia ebakitzen sukaldekomahai gainean, eta irin lehorraren usaina bazter guztietarazabaltzearekin batera, amari hiru gizon haiek nortzuk ziren ba otezekien galdegin nion, gizonaren gorputz inguruan ikusitako argiuztaiaren seinalearenik aipatzeke.

- Pellot Kapitaina dun hori tuntuna, eta bere bi lagunak, jendeakAkuilu eta Pepin deitzen dituenak. Hiruak itsasgizonak. Munduguztiak ezagutzen ditin hemendik hasi eta Erromara bitarteaneta harantzago ere bai. Beti ibiltzen ditun elkarrekin, idiak etagurdia bezala.

Erromaren izena entzun bezain azkar, mundu-bazter guztietakooihartzuna etorri zitzaidan niri. Itsaso eta lur eremu zabal ororena. Gureibar estu eta hezea baizik ez nuen ezagutzen nik eta aski izan nuen HiriSantuaren izena belarrietan, ene irudimena Afrika urrineraino, Etiopia,Madagaskar eta askoz harantzago eramateko. Goizeko behe-lainoabezala sortu zitzaidan ametsa buruan eta kosta zitzaion eguzkitandesegitea. Ia moztu nuen hatzaren muturra aiztoaren ahoaz.

- Hobe dun ogi hori eta pitxer hau tximista baino lehen eramateaeuren mahaira- gaineratu zidan amak - Ez ninake nahiatsekaberik gizon horiekin. Seguru asko ez ditun gaiztoak

Page 10: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

10

izanen baina itsasgizonekin ez zagon nehoiz fidatzerik. Borrokaeta trumoi txarrenetara ohitutakoak izaten ditun, deabruak erebeldurtu ezin dituen horietakoak. Habil beti urrunhalakoengandik!

Txakurkume bati bezala egin zidan hazka buruan hiru gizonetanlodienak, Akuilu esaten ziotenak, sagardoa eta ogiarekin hurbildunintzaienean. Esku handi bezain gozo batez egin zidan fereka adatsetan.Nik sekula ikusi gabe neukan anartean halako gizon borobilik eta neurrigabekorik. Kupelik ere ez halakorik sekula nire begi-bistan. Gure aitarensabela bezalako bi zituen hark gutxienez, gure basoko pagorikzaharrena baino lodiagoa zen, zalantzarik gabe, eta istant batez berejostunarekin jarri nintzen pentsatzen eta halako gizon ikaragarriarentzatgaltzak egiteko oihal hain zabalik nongo azoka edo dendatan ote zuenkausitzen galdetu nion neure buruari.

- Nungua dozue sagardaua?- egin zidan galde Bizkaikokutsuarekin- Etxekua bertakua?- Ez, guk ez dugu sagastirik zaintzen- erantzun nion - eta ondojakin beharko zenukeenez, sagarrik gabe ezin egin sagardorik,jauna. Elizondoko Patrinetik ekartzen dugu urtean birritan,zahagietan sarturik.- Hauxe neska xarmanta eta aldi berean lotsagabea, ez daEtienne? - galdetu zion orduan hirugarrenak, sudur ikaragarrihandiko gizon kankailuak Kapitainari, pitxerretik edalontziakbetetzen ziharduenean. Kapitainak bezala, Iparraldekoa zeukanbeste honek ere doinua. Sudurtzar hura bere aurpegian hainharroki agintzen ikusi bezain azkar jabetu nintzen zergatik esatenzioten Pepin. Ikaragarria zeukan sudurra pipermorro kakodunbaten antzekoa.

Baina Kapitainak ez zuen deus ihardetsi eta beha segitu zuen begiharrigarri haiekin ate alderantz, zurezko pasabide hartatik bertatik miladeabruk edo dozena bat herensuge izugarrik agertu behar balu bezalasupituan. Irribarrerik ez zuen galtzen ezpainetatik baina, hala ere, erneikusten zitzaizkion begiak eta bi belarriak xut, arratoi-txakurrak bezala.

Niri ez zidan erreparatu ere egin, eta hobe horrela, guztizbainengoen gizon haien etorreraz kitzikaturik eta asaldaturik. Zekartenusainean ere antzematen zitzaien haiek ez zirela gure auzokoak. Nik eznuen sekula usaindu Kapitainarena bezalako lurrin gozorik. Ematen zuenmunduko jasmin lore guztiak zekartzala patriketan gorderik. Gureanemakumeen gauza izaten zen hori eta urtean behingo jai nagusirakobakarrik.

Page 11: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

11

Xingarrarekin bigarrenez hurbildu nintzaienean egin zidan kasuestreinakoz.

- Milesker aingerutxoa, nola duzu izena?- Inesa jauna, Inesa Indazubikoa- erantzun nion nik ahal izannuen moduan, errautsezko bi begi haiek eragiten zidaten dardaraezkutatu ezinda.- Ederra izena, alajinkoa. Nehoiz alabarik ukaten badut halaxejarriko diot neuk ere izena: Inesa.

Nor bere tamainan, dotoreak ziren hiruak ere. Gurean ez zensekula ikusi halako atorra ederrik, halako zapata larruzkorik, halakoezpata zilarrezkorik zintzilik, halako pistoleta urrez landutakorik. Gureanabarkak eta simaur usaina izan ohi ziren nagusi ostatura etortzenzitzaizkigun bezeroen artean. Haien ahoetan, hitzik goxoenak zaunkaematen zuen gehienetan, edo idiren baten marrua. Ohituagoak ginenzaputzetara eta purrustadetara, gozora baino.

Irribarretxo bat egin nahi izan nien, beraz, hiru gizon haiei eurenhitz polit eta ohigabeak eskertu nahian, baina horren ordetan sukarhandi batek harrapatu zizkidan matrailak eta ustekabeko gorritze hartazlotsaturik eta deus ganorazkorik esan ezinik egin nuen alde korrikasukaldera. Oraindik umea izaki, amak berehala antzeman zidanberoaldia eta aztoramena.

- Zer dun tuntuna? Ez haut sekula ikusi hala gorriturik. Hi ez haizhire ahizpa zozanga horiek bezala errazki sukartzen haizena. Zeresan dinate, bada, hiru gizon horiek?- Izen polita daukadala. Besterik ez.- Eta horrek aztoratu al hau horrenbeste?- Utzi bakean ama - esan nion egoera hura laster batean amaitunahian, baina berak, irria ezkutatu ezinda gaineratu zidan hura ezzela nik bezalako ume moko batek amari hitz egiteko era. Horibaino errespetu gehiago merezi zuela ni mundura ekartzekosekulako minak jasan behar izan zituen emakumezkoak.- Egunen batean jakingo dun zer den haurgintza minetan ibiltzeaeta oroituko haiz, bai, nirekin- gaineratu zidan.

Ez nion esan nik ez nuela sekula edukiko umerik. Emakumeabarik, mutila izan nahi nuela handitzen nintzenean. Haurrak ez zirelaniretzat asmatutakoak. Noizbait amona izateko itxaropena gordetzenbazuen, nire ahizpek bete beharko zutela itxaropen hori, ez nik. Mundueta itsaso zabaletako ibilerak nituela amets ere, ez nion inondik aipatu.

Konturatu ere ez zen egiten ama une hartako nire gogoetez etabereari eutsi zion algaratxo txorrotx eta txoro artean.

Page 12: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

12

- Ni ohartu gabetan ari haiz handitzen Inesa, neska mozten,tuntun alaena! Aurki izango ditun bi titi eder eta borobil bularreanzintzilik, pertzak bezalakoak! - bota zidan deblauki.

Zapia askatu nuen bortizki gerriko korapilotik, eskuak garbitzekoimintzioa egin eta mahai gainera jaurti nuen indarrez. Han geratu zenzapia, ogiaren azaletik eroritako irinetan zuriturik. Katua bainoazkarrago irten nintzen sukaldetik ama irribarrez eta iji-ajaka utzitaatzean.

- Hoa, hoa tuntuna- esan zidan- eta hartu freskatu eder batatariko iturrian.

Dozena erdi gizon baino gehiago ibiliko ziren gure ostatuan egunhartan baina inori begiratu gabe igaro nintzen guztien artetik atarirantz.Bi oilo ere aztoratu nituen nire arrapaladaz eta haiek kokorikoka eta nirehanketan trabatuta, ia erori egin nintzen ahuspez guztien agerian.

Lotsak gorrituta baino gehiago, nire amaren hitzekin sututanengoen, larazpeko txingarra bezala. Egurrik hezeena ere iziotuko zennire masailetako beroarekin, apur bat hurbilduz gero behintzat.Purrustadaka eta nire biriketatik irten nahi zuen aire guztiari eztarrianlekurik egin ezinda, atariko enbor lodi batean geratu nintzen jesarritaeta gure etxe aurreko ibaian behera zihoan uretan galdu nituen begiak.Egunen batean, inori deus esan gabe, alde egingo nuen handik. Atzeanutziko nituen ama, aita mozkorra, sei ahizpa zozoak eta tabernako lantxoroa.

Ni ez nintzen jaioa Indazubiko zuhaitza izateko. Ez nintzen besteakbezalakoa. Ez nintzen sorgin baina ez eta ere mirabe. Ez nintzenprintzesa jaio baina jopu ere ez. Ez nintzen ugaztun, hegaztia nintzenezer izatekotan. Hegoak neuzkan nik eta unea iritsitakoan ausartukonintzen Elizondo baino harantzago hegan egitera. Baita hilko banintzenere ahalegin hartan.

Pentsamendu aztoratu haietan nenbilela, ibai barreneko sasienartetik sekula ikusi gabekoa antzeman nuen bistaratzen. Hasieran,galdutako basurderen bat ote zen pentsatu nuen edota nik izendatzenez nekien beste animalia izugarriren bat, baina, bai zera, izaki hura bizango txikiren gainean zetorren zutik saltaka.

Oiloen, ahateen edo antzaren tartekoa izan ezean, nire begienaurrean neukana ez zen aberea. Nolabaiteko gizakia zen hura. Izututageratu nintzen berari begira. Sekula ez nuen pentsatuko halakorik egonere egin zitekeenik zeruko geruzaren azpian. Begi biak zabal-zabalik etaipurdia atariko enborretik jaso ezinda geratu nintzen, harrizkobihurturik, nengoeneko lekuari itsatsita.

Page 13: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

13

Entzunda neukan ipotxak egon bazirela munduan, Iruñean ereizan omen zen behin horietako gizon nimiño bat, inguruko guztienjostagarri, baina ez nuen sekula pentsatuko ene begiek halakorik ikusibehar zutenik. Are gutxiago geure etxean bertan.

Ipotxa zen bai, ni baino txikiagoa garaieran, baina, gainera, ikatzabezain beltza ere bazen sasi artetik irtendako deabru moduko hura.Sudurrean urrezko uztaia zeukan jarrita eta bi belarrietatik, gurutzeakbaino gehiago, aizto txikiak ziruditen belarritako luzeak zekartzanzintzilik.

Arineketan zetorren gure etxerantz eta nik ez nuen asmatzen ahalkorrika ihes egin ala garrasika hasi behar nuenentz. Ez nekien makilabat eskuan hartu ala zakurra xaxatu behar ote nion mamu ezezagun etabeldurgarri hari. Ez nekien zer egin, eta jakin izan banu ere alferrikizango zen: aho zabalik geratu nintzen eta tinko enborrari itsatsirik,goroldioa bezala, mugitu ere egin ezinda.

Arnasestuka hurbildu zen nire parera zomorro edo dena delakohura, eta lehenago aipatutakoez gain, paparrean, behatzetan etaeskuturretan ere bai, bazekartzan urre eta zilarrak, burdin distirantezeginiko hornidura ezezagunak. Begiak ere, ilunperik beltzena bainobeltzagoak zituen eta ileak arkume kizkurrenak baino kizkurrago. Erdiaabere eta erdia gizon, ametsa zirudien egiazkoa baino gehiago. Gureetxean entzuten ziren ipuin zaharretan ez zen sekula aipatu halako izakibeldurgarririk.

Eragin zidan lehen zirrara edo dena delako ikara hartaz oroitzennaizenean, barre egiten dut orain, hainbeste urteren buruan, bainaorduan urdea kakoan bezala hasiko nintzen txilioka baldin eta ez banueneduki eztarria erabat lehor, batere txisturik gabe, nola gatzetan jarritakobakailaoak edukitzen duen mamia.

Kontua da Jainkoaren edo Deabruaren gogo gaiztoak sortutakokume ikaragarri hark, nire parean iragan zenean elurrezko hortzikzurienak erakutsi zizkidala irribarrez.

- Bonjour, mademoiselle- esan zidan arraiki, eta ni panderozurbilenaren aurpegiarekin utzita, tabernako atetik egin zuenbarnera - ¡Les soldats, mon Capitaine, les soldats!∗ - behin etaberriz oihukatuz.

Ibaian behera behatu nuen haren hitz frantsesak entzundakoan etahantxe ikusi nituen bi dozena soldadu espainiar, zaldi gaineko trostaazkarrean, gure etxeari izena ematen dion Indako zubia iragaiten.

Ezpatak airean zekartzaten eta zinez esan dezaket gure etxeinguruko parajeetan sekula ez zela ordura arte ezagutu egun hartakoa

∗ - Egunon andereñoa. Soldaduak Kapitaina, soldaduak!

Page 14: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

14

bezalako lurrikara eta zalapartarik: zakur guztiak hasi ziren zaunka, oilo,antzar eta ahateak zarataka, zelaietako behiak marruka, zaldiakirrintzika, astakumeak arrantzaka eta gure dozena erdi katu beltx etapinto guztiak espantuka.

Soroetako artaburuak eta arbiloreak ere makurtu egiten zirengizon haien zaldien apatx-hotsaren dantzara. Bideko lizarren eta urkienhostoetan ere nabaritu ahal izan nuen kizkurdurarik franko, gizon haiekjantzita zekartzaten kapen haizeak eraginda. Neu ere Norteko haizeabezala sartu nintzen etxera ziztu bizian eta Pellot Kapitaina ikusi nuenamari zorrak presaka baina portaera dotorea batere galdu gabeordaintzen. Ondoren txanpon bat jaurti zuen jiraka nik airean harrapanezan.

- Agur Inesa- esan zidan - Ederki jan dugu eta hurrengoan ereetorriko gara, itsasoko haizea lagun.

Sukaldeko ate txikitik irten ziren pauso presatuz eta nik orduraarte erreparatu gabeko zaldietan igota, etxe goeneko pagadianbarneratu ziren mendian gora.

Lau gizon zihoazen trumoi eta tximistatik ihesi, lau gizon mugazgaindi: Pellot Kapitaina, bere bi lagunak, Akuilu eta Pepin, eta nik ezdakit nondik agertutako ipotx beltz harrigarri hura.

Iluntzeak berarekin ekarritako laino artean galdu baino lehen,berriz ere ikusi ahal izan nion gorputz inguruko argizko uztaia PellotKapitainari eta oso hurbil entzundako tortola baten kantuari esker jakinnuen noizbait ikusiko genuela berriro elkar.

Nire barneko ahots txiki batek esaten zidan, hasiera baizik ez zelaizan hura, Pellot Kapitaina, Ettiene Pellot Monvieux deituriko kortsariohendaiarra ezagutu nueneko eguna baizik ez zela izan asteartezorabiagarri hura.

Hala esanda nahiago bada, lehorte luzean euria izan zen niretzatPellot eta bere gizonen agerraldia. Eguzkia gauaren beltzean edoaltxorrik ederrena miseria negargarriaren erdian. Azken finean, ordura arteko nire bizimodu geldo, asper eta geza,zaldirik biziena beste azkartu zuen gizona ezagutu nueneko egungogoangarria baizik ez zela izan, orain letra kaskar hauen bidez eta nirememoria amondutako honetan arakatuz, zela edo hala izkiriatzen saiatunaizen hau.

Page 15: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

15

2-Goizean goiz.

Soldadu espainiar andana gure etxera etorri zen egunetik entzutehandikoa izan da Indazubiko gertakizuna mugaz bi aldetako bazterorotan. Garai hartan ez zen ezagutzen gaur egungo antzerkienmodukorik eta edozein kontu edo gertaera izaten zen aski egunerokotiknabarmentzeko. Egia esan behar bada, urte askotan han inguruan ezzen ezagutu halako gertaera lazgarririk. Hala ere, zorioneko izan ginelaaitortu beharrean nago lehendabizi, soldaduak etorri zireneko egunhartan ez baitzen izan behintzat hildakorik hainbeste arma zorrotz ikusiarren airean dantzan, eta hainbeste pistola eta eskopeta sutautsezkargaturik ibili arren gure etxeko bazter guztietan.

Hirurogeita hamar urte inguru igaro dira egun hartatik gaurdainoeta dagoeneko ahaztuak ditut hitzik gehienak, baina bertsoak ere jarrizizkioten egun hartan gure ostatuan gertatutakoari. Lehenengobertsetaz eta azkenaz baizik ez naiz oroitzen eta oraindik ere, delasukaldeko lanetan ari naizenetan, edo dela beste zernahi eginkizunbakartitan, gogora ekartzen ditut, haurtzaroko garai haienoroitzapenetan.

Indazubiko etxian,soldaduak arratsian,

zaldi azkarrez agertu ziren,inork ez ustian.

Kapitainaren atzian,udazken egun batian,alfer-alferrik ibili ziren

hainbeste bidian...

...Zaldiak azkarrak bañaPellot bazen haiek aña

ilunabarrez pasatu zuenmugarako gaña.

Page 16: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

16

Ez dadin inor engañaesango dut alajaña

gorroto handiz geratu zelateniente Patraña.

Egun hartan ikusi genituen ankerkeria guztiak ez dago hemendenak eta bat-banaka kontatzerik baina bi hitzetan esateko, aipadezadan, behinik behin, Pellot eta bere lagunak bilatzeko aitzakian gureostatua hankaz goratua izan zela erabat eta guztiz. Aulki, alasa, pitxereta edalontzirik ez zela geratu osorik, ez eta ere zahagirik zulatugabekorik.

Soldadu haiek ekarritako gorrotozko oldarra mila aldiz biderkatuzen gure tabernan Pellotik ez zegoela egiaztatu zutenean. Beste guztienartean, gizona dela animaliarik beldurgarriena ikasi nuen eskailerapekonire ezkutaleku txiki hartatik begira, gurbitzaren pinportak bezala bibegiak jarrita.

Zarataka eta zirzartaka sartu ziren ostatura, pistolak tiroka,ezpatak eta azoteak airean, aiztoak eskutan, ezker-eskuin aurkitzenzuten oro txikituz eta bertan zeuden bezero guztiak zoko bateanpresotuz. Pellot non zegoen nahi zuten jakin eta hasera batean inorkzipitzik esan ez bazien ere, gure aita alproja izan zen erantzun ziena,soldaduetan buru egiten zuen Patraña izeneko teniente, liutenanta, edodena delako gizon mikatz hura, gure ama adatsetatik oratuta sukaldetiktatarrazka eta itxuragabeki zekarrela ikusi zuenean.

Ordura arte sekula erakutsi ez zigun arren, gure aitak erebazeukan bere gorputzeko ertz edo ezkutuko axal tolesturen batenazpian ondo gordetako bihotz txiki-txiki bat, antza, eta ezin ikusi zuengure ama era hartan katakumearen gisara makurrarazia.

- Etxe gaineko pagadian gora abiatu dira, Frantzia aldera- esanzuen - Lau gizon ziren, euretako bat Pellot hendaiarra, zalantzarikgabe. Zaldi bana zeukaten hor atzeko bordan ezkutatuta.

Soldaduek ez zioten sinetsi nahi izan. Haien aburuz, Pellotek etabere lagunek derrigorrez behar zuten gure etxean ezkutatuta. Ihesegiteko astirik ez zutela ukan pentsatzen zuten eta ez ziren aspertu goieta behe arakatu arte, goi eta behe erabat suntsitu arte.

Guztiz amorraturik zeuden. Geroago adierazi zigutenez, hiru egunbaino gehiago baziren Pelloten atzetik zihardutela. Iruñean hasiak zirenbere arrastoari segika eta egun hartan bezain gertu ez zuten edukisekula Hendaiako Kapitaina.

Gure etxean haren aztarnarik ez zegoela egiaztatu zuenean,Patraña liutenanta oinen parean aurkitutako edozeri hasi zitzaion

Page 17: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

17

ostikoka: ogi zatiak, edalontziak, pitxerrak, platerak eta aulkiak,zernahik egiten zuen hega han ginen guztion buruen gainetik, tabernakohormen kontra lehertu aitzinetik.

Gauza bat jakin nahi izan zuen orduan: nork eman zion abisuPelloti euren etorreraz. Salataria gure artean zegoela erabakita zeukaneta ez zuen etsiko traidorea bertan zintzurretik oinetaraino bizirik larrutugabe.

Inork ez zuen deus ihardetsi nahi izan. Bezeroak ere isilik geratuziren euren zokoan, izuak eta espantuak harrapaturik. Behera begirajarritako txakurkume otzanak ziruditen, arnasotsik ere batere gabe.Okerreko hitzen bat nahikoa izango zen zintzurrik gabe geratzeko. Keinubat, begirada bat... zeinahi izan zitekeen aitzakia soldadu haiek lepoabihurritzeko edo ustekabeko bala batek gibela edo hesteak zulatzeko.Aski izan zen, ordea, Patrañaren ezpataren ahoa gure aitaren sabelhandira hurbiltzea, jakin beharrekoak jakiteko.

- Ipotxa beltz bat etorri da oihuka. Harexek eman die zuenetorreraren berri Pelloti.- Passepartout madarikatua! Ikatzezko ipotxa alaena! Sorginkumeurdea!- egin zuen oihu gaztelaniaz Patrañak eta orduantxe entzunnuen arratsaldean sasi artetik agertu zitzaidan gizon txiki etaharrigarriari zegokion izen are harrigarriagoa: Passepartout, lekuguztietatik pasatzen ahal dena, frantsesez esanda, alegia.

Etorri bezala egin zuten alde azkenean soldaduek, zarataka etazutik geratzen ziren gauza apur guztiak hondatuz. Atarian utzi zituztenhilik gure zakurretatik bi eta egun hartatik ez genuen gehiago ikusihirugarrena, Argi izeneko erbi-zakur fin bat. Zalaparta hark izututa,ospa joango zen ihesi, batek jakin nora.

Oraindik ere gogoratzen naiz - eta badira handik hona urteak parebat gurdi handi adinez betetzeko lain - soldaduek alde egin eta denokgeratu ginela geldirik eta isilik, geunden lekuetan bertan josirik.

Nire ume-oroitzapenean, mundua geratu balitz bezala gogoratzendut unea: ibaiko uraren joana baizik ez zen entzuten ahal zurrunbiloarenosteko isiltasun erabateko hartan. Abere eta animaliek ez zuten pixkabatean atera zirkinik. Halaxe egon ginen denok denbora luzez, pausobat emateko ausardiarik inondik atera ezinda. Soldaduak berriro itzulikoote ziren, horixe zen orduango ikara. Gure ama izan zen denborairagandakoan hizketan hasten ausartu zen lehena.

- Eskerrak alabak ez ziren etxean- esan zuen, ezer gertatu izan ezbalitz bezala, eta bere oinetara eroritako jesarleku bat jarri zuenzutinik berriro.

Page 18: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

18

- Ni zer naiz, bada?- galdegin nion protestaka ordura arteelbarrituta eduki ninduen kizkurdura lotsagarritik zutituz.- Hi umea haiz oraindik, tuntuna - erantzun zidan - Egunen bateanulertuko ditun nire hitzak.

Esan bezala, egun seinalatu hartatik ez dut besterik izan buruanEtienne Pellot Monvieux Kapitaina baizik. Gizon haren berri galdetzennion gurean agertzen zen edonori, berdin zitzaidalarik izan bertakoa alakanpokoa albisteak zekartzana. Batez ere Frantzia aldetik etortzenzitzaizkigun bidaiariei egiten nien itaun.

Hainbeste soldadu atzetik edukitzeko, Pellot izango zen norbait etagizon hark egindako guztiak ezagutu nahi nituen ñabardura guztiekin:non zen sortua, non ibilitakoa, zergatik zeuzkan soldadu espainiarrakondoren, nolakoa zen bere bizimodua, familiarik ba ote zeukan...xehetasunez ase nahi izaten nuen nire jakin-min erabatekoa.

Hari bati eta besteari tiraka, poliki-poliki jabetzen hasi nintzenHendaiakoaren izaeraz eta aiurriaz, eta tabernan txanpona airera botazidan gizon dotore hura, nire izena gogoko zuen huraxe bera, handitzeneta handitzen joan zen nire baitan, belar bakarrarekin hasi arren, hazieta hazi, menditurik amaitzen duen metaren antzera.

Kontatzen zizkidatenak gertaera zoragarriak izaten ziren, itsasourrunetako ibilerak gehien-gehienak. Inor ez nuen aurkitu Pellotenaurkako esamesetan ibili zenik. Denek zuten gizon harenganako miraeta ikusten zen egundokoak egindakoa zela Hendaiako kortsarioa. Bestekonturik ez zuten edukitzen: nola Pellotek berak bakar-bakarrikhondoratu zien goleta-ontzi bat ingelesei eta nola egin zuen hanka zazpialdiz baino gehiagotan ziega beltzenetatik. Espainiako Armadaren aurkaegindakoak ere egundokoak ziren entzuteko.

Garai hartan ez omen zegoen beste gizonik ingeles etaespainiarrek hainbeste gorrotatzen zutenik. Saria eta prezioa jarritazioten haren lepoari Londresen eta Madrilen: Pelloten burua aurkeztenzuenak, aski dukat eta libera edukiko zuen sekula gehiago lanik egingabe bizitzeko.

Kontu haiek guztiak ez ziren makalak izaten, handituta etortzenbaitziren gertaerak bidaiarien ahotan. Hala ere, neuk asmatutakoakeransten nizkien entzundakoei eta hala bilakatu zen behin bakarrikikusitako gizon hura nire barneko biztanle nagusi.

Egiazki esan liteke bederatzi urteko neskatila baizik ez nintzengarai hartan, beste ezerk ez zuela merezi izan nire arretarik. Nireadimena oro gizon haren eguzkitara baizik ez zela higitzen, nire nahiakharen itzalera zirela makurtzen.

Entzundako kontu guztien artetik, bat nuen gogokoen. Baionaaldetik ihesi etorritako merkatari gaskoi batek esan zidan, Pellothamahiru urte zituenean hasi zela itsasoan lanean. Ordura arte ibilia

Page 19: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

19

zela eskolak hartzen baina ahal zuen guztietan egiten zuela ihesitsasora, baten bati txalupa koskorren bat kenduta. Bere arbasoak ereitsasgizon handiak izandakoak zirela eta txiki-txikitandik zetorkiolaitsasorako grina hura.

Beste batean Baigorriko ardo saltzaile batek esan zidanez, osoumetan geratu zen zurtz Pellot, aita itsasoko borroka batean galduta.Domina eta guzti eman omen zioten horregatik umezurtzari. EtiennePellot txikiaren ardura osaba merkatari batek hartu zuela ere esanzidan, baina ezin izan ziola eutsi umeari lehorrean eta azkenean menegin beharra ukan zuela mutikoaren itsaso eta mentura gosearentamaina ikusitakoan. Pellot haurraren gogoan ez omen zen besterikitsasoa baizik. Nire antzera, uhinetan eta ez beste inon, zeuzkalaametsak.

Harrez gero ez dela egon itsasorik, esan zidan, Pelloten arrastoaeta ubera ezagutu ez duenik, ez eta galeoi edo fragatarik, ingeles edoespainiarrik, haren erasoari aurre egin dionik. Le Renard Basque, AzeriEuskalduna, frantsesez deitzen ziotela ere esan zidan.

Ez nuen besterik entzun behar izan: gizon harexen pausoakjarraituko nituen neuk ere. Bera edukiko nuen eredu bakarra. Kostaahala kosta, hamahiru urterekin hartuko nuen itsasorako bidea neukere. Hori baino lehen, ordea, entzutez baizik ezagutzen ez nuen itsasozabala ezagutu behar nuen, itsasoko lanetan trebatu, ur gazitan ohitu,igeri egiten behar bezala ikasi, portuko bizimodua ezagutu, mugagabekoneurrietan trebatu… Esana zidatenez itsasoan ez baitzegoen ez mendieta ez mugarririk inongo bidean lagunduko zizunik. Izarrez baizik ezomen zegoen fidatzerik itsasoan, arrats garbiak hala uzten zuenean.

Epe bat jarri nion neure buruari: hamar urte beteko nituenegunean egingo nuen alde Indazubitik. Erabaki horretan ezerk eta inorkez ninduen bigunduko, ez amaren akorduak eta are gutxiago ahizpenedo aita ustelaren oroitzapen epelek. Ezerk ez zidan debekatukohegadarik, ezerk ez ninduen lotuko ibai gaineko benta zahar hartara.Han ez neukan atarramentu onik, auzoko gizonen baten baserrikosukaldean eta beso artean amaituko nuen nire ahizpa guztiek bezala.Patu hura ez zen ni bezalako hegazti urruti-gose batentzat asmatutakoa,zinez.

Luzeak egin zitzaizkidan egunak, eta batez ere gauak. Besterik ezbaineukan buruan: Indazubiko gure benta zaharra atzean laga etaitsasora iristea. Munduko bazterrak ezagutzea. Irudimenetan joatenzitzaizkidan ordurik gehienak, egin beharreko zeregin guztiak burutuezinda. Eta ahizpa guztiak bezala, gure ama ere kezkatzen hasitazegoen nire jarrera isil eta bat-batekoarekin.

Page 20: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

20

- Ez niri zorigaitzik sortu, maitea- esaten zidan behin eta berriz,gertatu beharrekoari susmoa hartuko baziokeen bezala- ez nirimalkorik eragin, bihotza.

Page 21: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

21

3- Ibaian behera.

Ez dago zertan exageratzen eta gauzak neurririk gabe kontatzenibili beharrik baina Indazubitik itsaso aldera ihes egin nueneko egunhaiez oroitzen naizen bakoitzean, orain, ia laurogei urteko amona-xahartuta nagoen honetan, gure garaiko neskatilak gaur egungoakbaino azkarragoak eta gogorragoak ginela ez dago zalantzarik.

Orain har ezazu hamar urteko neskato bat eta ikusiko duzu ezduela ez gatz eta ez piperrik deusetarako. Ume-umea dela oraindik.Gure garaian hamaika lan egin behar izaten genuen adin horretarako.Lehenago ere esan dut sukaldean aritzen nintzela ni lanean, eta halaxeoroitzen dudala nire burua jaio nintzen unetik, lanean. Oraingoneskatilek bizimodu erraza eta gozoa daukate gurearen aldean, zorionezgainera.

Batzutan lixiba egin beharra egoten zen errekan, bestetan oilo edoabereak gobernatzeko lanetan ibili behar edo bazkarako belarra mozten,azpiak egiteko iratzea garraiatzen, noiznahi josten edo etxea goitikbehera garbitzen… guretzat ez zen egoten atsedenik. Eguna esnatzerakoerne egon behar izaten genuen guk eta ilargiak bide handia egindakoanbakarrik hartzen genuen atseden apur bat ohean. Ez zegoen ez jairik etaez bestelakorik. Infernua zen gure orduango bizitza, baldin etainfernurik baldin bada nonbait mundu honetan.

Gogoan dut, esaterako, zazpi urteko haurra baizik ez nintzenean,amak nola bidali ninduen zaldi bila mendira. Ez dut egun hura hil arteanahaztuko, neu nor eta nolakoa naizen egun hartantxe hasi bainintzenkonturatzen.

Page 22: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

22

Dozena bat zaldi genituen guk garai hartan eta haietatik bakarrazen mantsoa: ipurdi handiko potoka adats luze eta gorri bat. Huraxebehar zen biharamunean, kartolak jantzi eta Elizondora sagardo bilajoateko. Goizeko laurak aldera esnatu ninduen amak.

- Ekar ezan mantsoa menditik eguerdirako – besterik ez zidanesan.

Eta ni poztu egin nintzen enkarguaz, goiz osoa edukiko bainuenneuretzat mendian gora eta behera ibiltzeko. Etxeko lanetatik librobehingoagatik bazen ere. Ez nintzen jabetu, gaizoa halakoa, gure zaldimantsoa edonon egon zitekeela mendian: Zorrozpeko zelaietan edoLepoko basoaren barnean, Maripotzuko ibarrean edo Kapelingomalkarretan. Zabala eta handia zen gero mendia gurean, itsasoa berabaino gehiago.

Ibaian behera edo aldapan gora, nondik hasi ez nekien nik zaldibila abiatu nintzeneko goiztirian. Zazpi urteko haurra baizik ez etamendi bazter guztiak neuzkan arakatzeko, Turko esaten genion txakurtxiki baten konpainia hutsean. Ezin nuen itzuli, inola, mantsorik gabeetxera eguerdian.

Garai hartan erabiltzen genituen oinetakoak ere ez ziren izatenoraingoen antzekoak, asko aurreratu da horretan ere. Oraingo abarkaeta oinetakoek oin guztia biltzen eta gordetzen dute ederki. Orduan ez,orduan larru zati gordinez egindako zola bat baizik ez zen izaten,oinaren azpian lokarriekin ahal bezala lotuta. Horixe izaten genuen gukzapata kontu guztia. Aski zen putzu bat edo gaizki emandako pausoa,oinutsik geratzeko ustekabean.

Berdin zitzaidalarik norantz jo, gailurrik gorenerako bidea hartunuen, pentsatuz han gaineko ikuspegitik begiztatuko nituela ibarrenbatean zaldiak bazkatzen. Alferrik izan zen baina Eztenbegiko gailurhartara igotzea. Goizeko behe-lainoak estaltzen zuen ibar guztia, izarakohea bezalaxe, eta haren gainetik urrutiko ardien txintxarri hotsa baizikez zen pasatzen ahal, noizik eta behin.

Inguruko beste bizpahiru mendi ere igo nituen erabat akitu etalehertu baino lehen. Sorginiturri deitzen diogun paraje batean hartunuen atseden azkenean, eguzkia goratua baitzen ordurako eta eguerdiaere ez zen urruti ibiliko. Gain-gainean neukan amak emandako epeatzeraezina.

Nire adimen xumearekin zer egin pentsatzen jarri nintzen. Bostegun ere ibil nintekeen horrela, edo mila eta bostehun, mendian goraeta behera, eta alferrik izango zen ahalegina. Zaldiak aurkitzeko bestebide azkarragoren bat egon behar zuen, segur. Seinaleak behar nituenbegiratu, arrastoak ezagutzen ikasi. Haizeak ekartzen zituen aztarnak,hotsak eta usainak ulertzen hasi.

Page 23: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

23

Harro esan dezaket orain, egun hartan ikasi nuela mendia nolairakurri behar izaten den. Liburu edo izkribu zahar bat bezala, berdin-berdin. Ez dauka batere alderik.

Bide eta bazter guztietara arretaz eta adi begiratuz gero, mendiakhitz egiten daki. Dena kontatzen du. Ustekabean, arte eta urkienazaletan hasi nintzen basurdearen ileak ikusten, sasi beltzenetantxepetxaren lumak aurkitzen eta gaztainondoen inguruan azkonarrarenibilerak sumatzen. Tortola, birigarro, untxi eta azeri, guztien arrastoakzeuden agerian begiratzen zekienarentzat. Lehenago mutua zen mendia,berritsu bilakatu zitzaidan. Ez zen isiltzen. Edo bestela esanda, neu izannintzen itsua eta gorra une hartara arte.

Bideetako zaldi-apatxen arrastoei behatzen nien eta noizkoak zirenantzematen ikasi nuen: ura eta hezetasuna baldin bazeukaten barneangordeta, ez ziren berriak. Aldiz, goizeko ihintza baizik erakusten ezbazuten, egunean bertakoak ziren. Aurkitutako zaldi gorotzak erelurretik jaso eta apurtu egiten nituen eskuetan. Lehorrak baziren, ezzuten balio: aspaldikoak ziren. Baina ederki erakusten zidaten, hala ere,gure zaldiak nondik nora ziren ibiliak bazkatzen, ibarretako belar gozoaala mendi gainetako sustrai lehorrak jandakoak ote ziren.

Ordura arte guztiz ezjakina eta ezgauza nintzela esan dezaket, etasupituan ikasi nuela izadia bere neurrian ikusten. Harrez gero ez naizgaldu sekula inongo parajetan. Beti bada seinale bat, arrasto nimiñorenbat, xehetasun sotilen bat, begiratzen baino gehiago, ikusten ikasiduenarentzat.

Gezurrik esan gabe aipa dezaket orain, zazpi urtekoa baizik ez zenInesa txikiak, pauso bat bera ez zuela egin alferrik mendianSorginiturrin atsedendu nintzeneko une hartatik aurrera. Zuzen-zuzenjoan nintzen gure zaldiak zeuden lekura eta hantxe aurkitu nituen,lauzpabost ordu lehenago igarotako bide gurutze baten ondoan.

Inori ez nion ikasia baina zaldietako batzuk etzanda zeudelaerreparatutakoan, nire barnean gordeta bizi izan zen urrutiko ahotsbatek esan zidan aurki euria etorriko zela egun garbi eta eguzkitsuabete-betean egon arren.

Zein parajetan eta non nengoen ez nekien xuxen baina behin zaldigainean jarri nintzelarik, ez nuen eduki etxerako bidearen kezkarik:zaldi mantsoak berak ederki zekien non zebilen eta zein bide edoaldapatan egin behar zuen gora edo behera, eskuin edo ezkerrera,Indazubira iristeko.

Nire txikitasunean, zaldi-maldi haren gainean jarrita, erregina edojainkosa sentitu nintzen. Eta hala, eguerdia pasatxo baizik ez zenean,eta juxtu zaparrada handi bat erauntsika eta ufalka hasi baino apur batlehenago, agertu ginen hirurok, zaldia, txakurtxoa eta erregina txikia,etxeko atarian. Ama neukan bertan zain, urdurituta.

Page 24: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

24

- Hire ahizpa zozanga horien aldean, fina haiz Inesa. Beti jakindinat nik hori. Hor zaldi gainean hala jarrita printzesa ematen dun,maitea – esan zidan nire etorreraz poztuta. Eta musu eta estutuamultsu bat eman zizkidan, aspaldiko partez.

Halakoxea zen gure ama, harekin ere ez zegoen sekula asmatzeriknondik etorriko zen eta nola. Batzutan esnegaina baino gozoagoa izatenzekien eta beste batzutan, ostera, ozpinik garratzena baino gaziagoaizaten zen. Nire aiurri aldakor honen ezpalak badaki zein enborretatiksortutakoa den.

Dena den, hori ez zen nik hemen agertu nahi nuen kontua. Nikesan nahi nuena da, orain ikusten ditudanean hamar urteko neskatilakberen zapata eta atorra politekin jantzita, gehienetan adatsak burugainetan amak txirikordatuta, nire garaitik hona asko aurreratu dela.Gure garaiko haurrak hurbilago ginela basoko animalietatik, elizakoaingeruetatik baino. Salbaiak ginela zeharo, gaurkoen aldean, alegia.

Horrexek lagundu zidan, seguruenera, itsasoraino bizirik heltzenIndazubi atzean laga eta neure erabakia hartu nuenean.

Gure etxea ez zegoen berez urruti Hendaiatik, hogeita hamarrenbat milia baizik ez, baina bide hartan ikusi eta pairatu behar izan nituenguztiak ez lituzke ez gaurko neskatila txolin batek nik adina kemenezgaindituko.

Ezerk ez ninduen ni izutzen orduan, bai bainekien, nire patua,etorkizuna, geroa, edo dena delakoa, Pellot izeneko Kapitain harenpauso eta ibilerekin trabatuko zela noizbait. Nire barneko errotarenharria mugituko zuena, Hendaiako kortsarioaren ura izango zela. Beraeguzki eta ni haren itzulinguruko ilargi izango ginela noizbait. Oinazpian lurra zapaltzen nuen bezain segur nekien nik hori orduan. Ezgaldetu zergatik eta nola.

Ibaian behera hartu nuen, bada, itsasorantz, eta tarte luze bateanezer aipagarririk gertatu ez bazitzaidan ere, Endarlatsako bidegurutzerairitsitakoan asko aldatu ziren gauzak. Une hartara arte bizpahiruzalgurdi baizik ez ziren pauso azkarrez gurutzatu nire bidean.

Endarlatsara iritsi nintzen ordurako neka-neka eginda eta gosetutanengoen, ordea, eta gaua ere etorria zen gainera bere izarrezkoteilatuarekin. Ez nuen gauza handirik ikusten ahal baina su bateninguruan gizon askoren ahotsa entzun nuenez, handik hurbil geratunintzen pago zahar baten ipurdian etzanda. Gainean jarri nuen altzoanneraman zapi handi bat eta nire urdaileko gose-zaratei gehiegierreparatu gabe, lo geratu nintzen, txita txiki bat oilo lokaren altzoanbezala.

Goizeko ihintz hezeak esnatu ninduen hotz dardarez eta begiakzabaldu nituenean lau gizon ikusi nituen neure inguruan eta neuri so,erne. Euretako baten musker muturra eta bibotetxo ganora gabeko hura

Page 25: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

25

berehalakoan ezagutu nuen: Patraña liutenanta zen, urtebete lehenagogure etxea hankaz gora jarri zuena berbera.

- ¿Nor zara mutikoa, eta zer zabiltza hemen? – galdegin zidanespainolez, ezpataren puntaz albo batean ziztatzen ninduenbitartean.

Gaztelania apur bat jakin banekien, gure tabernako bidaiarieientzunez ikasita, eta ederki ulertu nion galdetzen zuena, baina eznintzen ausartu ezer erantzutera. Muga inguruetan sortu garenok ederkidakigu nori bere hizkuntzan erantzun behar izaten zaiola eta egokigainera. Hala ez izatekotan, hobe dela isilik geratzea. Arrotzak errazagosortarazten duela gorrotoa. Gainera beldur nintzen nire neskatila-ahotsak salduko ote ninduen.

- ¿Mutua, beraz,? – esan zuen jarraian eta nengoen lekutikzutitzera behartu ninduen ezpataren muturraz. Bitartean irri egitenzuten berarekin zeuden hiru soldaduek.

Zutik jarri orduko zaplastako ikaragarri bat eman zidan eta lurreangeratu nintzen berriro lehengo lekuan etzanda. Zaldi baten ostikoa bainobortitzagoa egin zitzaidan gizon haren indarra. Belar mehe baten gisarabota ninduen airean. Neure txikitasunean, deuseztatu egin ninduenustekabeko zaplada ikaragarriak, eta era hartan ni bezalako umeerrugabe bat jotzen ibiltzeko, Patraña hark erabat izan behar zuelanardagarria pentsatu nuen. Gizon ankerra eta txarra, derrigorrez.Sugerik gaiztoenen artekoa.

Hantxe hartu nuen erabakia: mutua izango nintzen, bai, guztizmutu geratuko gizon harentzat eta bere soldaduentzat. Ez zidaten hitzbat ere aterako ezpainetatik. Ez erregurik eta ez bestelakorik. Mutuarenkeinuak egingo nituen eta ez nien emango nire malkoak ikustearenatseginik. Ez horixe. Indazubiko Inesa txikiak bazeukan horretarakobaino adore gehiago bere baitan.

Belarritik tiraka zutitu ninduen lurretik Patraña liutenantak baina,hala ere, nire ahotik ez zen irten fitsik: ez kexurik, ez zirkinik. Minegiten zidan, bai, baina nahiago nuen min ikaragarri hura,erabakitakoari kontra egin eta neure buruarekin lotsagarri geratu barik.Gorrotoz begiratzen nion gizon zarpailari, piztia gaiztoari, eta nire bibegiak sutautsez kargatuak izan balira, hantxe egingo zioten tiro,bularraren erdira.

- Nola begiratzen dizun Liutenanta! - esan zuen soldaduetakobatek – Ematen du begiradarekin izutu nahi zaituela. Uuuuh!

Page 26: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

26

Algaraka hasi ziren guztiak, iji eta ajaka, batetik bestera bultzatuz,trapu zaharraren antzera erabiltzen ninduten bitartean. Gizon haienjostailu bihurtua nintzen eta ez ninduten bakean laga pixka batean.Euren sagua ehizatua zuten basakatu anker haiek eta profitatu egingozuten, aspertu arte jolasteko.

- Nondik zatoz mututxo, eta nora zoaz?- galdegin zidansoldaduetako beste batek.

Behatzak ezpainetan jarrita adierazi nien mutua nintzela, eznekiela hizketan. Ondoren ibaian gora seinalatu nuen, handiknentorrela, alegia, eta gero ibaian behera jarri nuen behatza, norantznindoan erakusteko.

- Zeren bila zabiltza?- galdegin zidaten gero eta nik jatekoarenseinalea egin nuen ezker eskuko hatz guztiak bildu eta ahoraeramanez.

- Harriak jaten ikasi ez baldin baduzu, behintzat, beste ezer ezduzu aurkituko gure artean- gaineratu zidaten.

Halako batean aspertu egin ziren nitaz. Kito jolasa. Hasi bezalabukatu zen amesgaiztoa, tupustean. Lurretik jaso nituen nire ondasuneskasak, lau korapilotako zapian gorde eta inori behatu gabe ekin nionItsasoranzko bideari.

Etorriko zela eguna pentsatu nuen, etorriko zela garaia eta unea,aurrez aurre topatzeko berriro liutenanta Patraña. Etorriko zelamendekuaren tenorea. Eta labankada batez, urdeari bezala, irekiko niolasabela behetik gora, edo goitik behera, piztia eta zomorroenbazkatarako lur gainean eguzkitara zabalduz bere errai guztiak etadenak. Alafede!

Page 27: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

27

4- Gatzaren usaina.

Endarlatsatik aurrera, ibaiaren norabidean behera egiten zuenzalbide bakarra hautatu nuen jarraitzeko eta bertan apur bat ibili ahalaohartu nintzen, ibaia gero eta zabaltzenago zen bezala, jendea ereugariago zela bazterretan. Zalgurdiek, oinezkoek eta ezker-eskuinekomendi eta muinoetako arboladien artetik jaisten ziren bidaiariek,inurritegi bihurtzen zuten ordura artean basamortu bakarti eta soilairuditu zitzaidan parajea. Itsasoranzko bideak inbutua ematen zuen,mota guztietako pertsona, animalia, gauza eta gailuak biltzen zituenbilgunea eta, aldi berean, lepo estua.

Bidean aurrera egin ahala, hizkuntza guztietan mintzatzen zenjendea entzuteko aukera eduki nuen. Frantsesa eta euskara ziren nagusibaina baita espainola eta erromintxela ere. Guztiak egiten zitzaizkidanezagun belarrietara eta guztiak arrotz aldi berean, euskaraz mintzozirenak ere ez baitziren gure Indazubi ingurukoak. Ekialderagotik,Hegoalderagotik edo Mendebalderagotik ziren etorriak eta ni orduan eznengoen aski ohitua etxean jasotakoaz besteko mintzabideetara.

Ustekabean jende-uholde batean sartua aurkitu nuen neure burua.Ilara luzeetan, non hasi eta non bukatzen zen argi ikusten ez zenjendetzaren zati nintzela ikusi nuen eta bi egunetako nire goseak azkarbaino lehen konpondu beharreko premia handia zeukala esaten bazidanere, hutsa zen nire ezbeharra inguruan biltzen ziren beste asko etaaskorenaren ondoan. Betondoetan, aurpegiaren zurbilean eta isilpekaegiten zituzten eztul minberetan sumatzen zitzaion askori, goseak ez-ezik, gaixorik ere bazetorrela, batek jakin nongo irtenbidearenitxaropenetan.

Erromes gaixotuek osatzen zuten prozesio finigaitza ematen zuen,eta guztien artetik urrikalgarrietan urrikalgarri, besoetan haurraknegarrez zeramatzaten emazteak egin zitzaizkidan. Malkorik ere ez

Page 28: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

28

zuten sortzen jada begietan ama haiek, haurrei jateko ezer eman ezinik,bularrak lehor edukitzera ohituak.

Ezker-eskuin, soldaduak zeuden zelatan jendea agindutakoerretenean eusten. Han-hemenka, kea eta sua ikusten ahal zen haieneskuak eta janak berotzeko. Zaldiak irrintzika eta txakur txikiren bat erebai zaunka, noizean behin. Gurdi bat ere ikusi nuen pasatzen, hilotzezbeteta, bata bestearen gainean, zaku zaharren antzera jarrita. Inoninfernurik bada, hantxe zegoen nire begien aurrean eta neu ere bertannengoen harrapatuta, usoa sarean bezala.

Hasieran makurtu eta jende eria laguntzen hasi nintzen nola-hala.Denetarik zegoen han errukarririk. Zaurituak eta oinak leherturikzeuzkatenak ziren ugarienak. Gerraren batetik ihesi zetozela ematenzuen. Baina ez ziren bakarrak: kukurruku eztula ez zeukanak, bideluzearen nekea, hotza eta akitua zeukan gorputzaren erdira sartuta.Legendunak ere ikusi nituen, bidetik aparte, mundu guztiarenpasalekutik urrun eta uzkur, zakur gaixoen antzera baztertuta. Eskuazabaltzen zuten limosna eske baina inork ez zeukan errukiari jatenemateko deusik jendetza haren artean: nork bere zorigaitzarekin askizeukan izugarrikeria dohakabean.

Itsasoa ez zen egongo handik urrun baina ez zen anarteanbistaratzen. Ordura arte pentsatua nuen itsasoa askatasun leku izanenzela niretzat. Itsaso zabalak eta bere muga finiezinek munduko zorigaitzoro deuseztatuko zutela handitasunaren gatzetan. Horren lekuan,ostera, itsasorako bide hartan ikasi nuen ez dela eduki beharesperantzarik norberaren mugetatik harantzago. Heriotza eta bizitza,gaua eta eguna bezala, biak borrokatzen direla norberaren baitanegunero.

Txindurri bat nintzen uholde hartan. Txindurri pentsakor bat.Egoeraren gordina ezin nuen nik aldatu eta, azkenerako etsita,beherantz eta lurrerantz begira jarri begiak eta inguruko zorigaitzari ezerreparatzea erabaki nuen. Noizik eta behinka, gizonen artean piztenzen kalapitaren zaratak edo soldaduen zaldi gaineko ibilerek ateratzenninduten nire baitatik baina, gainerakoan, neu ere patu zantar batekharrapatuta nengoela ikusteak, halako tristura negargarri baten menpejarri ninduen. Pellot Kapitainarenganako mirak eragiten zidan aurreraeta, zergatik ez esan, gorrotoak ere bai.

Gorrotoak, bai. Ezin nuen ulertu inola ere Patraña liutenantak eginzizkidanentzat arrazoirik. Zein zio eduki zezakeen ni bezalako umeabatere arrazoirik gabe, jolaste hutsez, era hartan hartzen zuen gizakiak?Zein erokeria anker eta argigaitz bizi zitekeen haren bihotzean?

- Urde alua, sugerik gaiztoena, mamorrorik ilunena. Haize txarbatek eramaten ahal hau hegaka infernura – esan nuen, etalehenago eginiko hitzarmena berritu nuen neurekiko: aukera

Page 29: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

29

ikusitakoan, bere barrenki guztiak eta bakoitza jarriko nizkioneguzkitara. Gibela, hesteak, giltzurrunak eta bihotza, piztia etazomorroen bazkatan. Etorriko zen mendekuaren eguna, baihorixe.

Egun hartan ikasi nuen nik mugak egiazki zer izaten diren. Baigizakiak sortzez bere baitan edukitzen dituen muga berezkoak, eta baitaherrien arteko hesi zantarrak zeintzuk izaten diren ere.

Ikasi nuen handitzea, ume izateari laga eta pertsona izatenhastea dela, hain zuzen ere, barne-muga oro apurtzera behartzenduena. Etxetik jasotako oskola pitzatu beharra egoten dela aurreraegiteko adina adore nonbaitetik ateratzeko. Norberaren bakartasuna etabakardadearen balioaz ohartuz soilik jasan litekeela familia eta etxekoakatzean laga izanaren mina eta dolorea.

Herrien artean ezarritako mugak zeintzuk diren ere egun hartanhasi nintzen ezagutzen. Esan bezala, asko ikasi nuen, zinez, Bidasoarenertzean, Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko bidegurutze etaguruzpide hartan, gaur egungo Espainia eta Frantziako Erreinuakbanatzen dituen Pausuko muga-inguruan.

Gezurra badirudi ere, egoera negargarriaren erdian, laket zitzaidannire barneko muga haiek bat-banaka birrintzen joatea eta gertaerahorretaz konturatzea. Iruditzen zitzaidan, ahalmen eta gaitasun berriakneureganatzen nituela haietako barne-hesietako bat apurtzen nuenbakoitzero. Onerako eta txarrerako, handitzen eta hazten ari nintzelaerakusten zidan horrek. Azkar gainera. Eta horixe nahi nuen nik:lehenbailehen hazi eta handitu.

Jende galdu hura guztia ikusi arte, emazte, haur eta gizon erihaiek nire alboan eduki arte, ez nuen sekula sentitu benetako tristurarik.Ordura arteko nire haur-goibeltasunak, hutsalak ziren. Erabatekotxikikeriak iruditzen zitzaizkidan, nire barnean ezagutzen niharduenneurri berri eta ikaragarri haien aldean. Hurkoari lagundu ezinak ematenduen tristezia berria zen niretzat. Guztiz samina izan arren, ordea, berriizate horrek esaten zidan atsekabean behar nuela hartu atsegin. Nirepatua eta etorkizuna benetan bizitzen hasia nintzela une harexetatik.

Gauza bertsua erran dezaket gorrotoari buruz. Patraña Liutenantaeta ankerki erabili ninduten soldadu haienganako gorrotoa ere berriazen niretzat. Ordura arte nire ahizparen bati, edo aitari berari, edukiizan nion gorroto apurren bat, baina etorri bezala egiten zuen aldesentipen hark eta azkar baino lehen geratzen zen ahaztuta egunerokogertaeretan katramilatuta. Egun hartan nabaritutako gorrotoa, ordea,beste ezpal batekoa zen. Egiazkoa zen. Itsatsita neukan bihotzarenbarneko geruza guztietan. Eta gorrotoa goratzen ibiltzea ondo ezdagoela badakidan arren, esan dezadan, indarra ekarri zidala. Indar etakemen ikaragarria, bidean aurkituko nituen oro gainditu eta egindako

Page 30: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

30

guztiak soldadu haiei eta, batez ere, bibote oker eta pitzatua zeukanliutenanta hari, mila aldiz biderkatuta itzultzeko asmoan gotortzeko.

Bai, laket nuen nire barnean sumatu ere egiten ez nituen mugaestreinako haiek guztiak antzematea eta gainditzea. Sentipen berriakbizitzen hasia nintzen, beren sasi, osin, ozpin eta guzti. Indazubitik aldeegin izana ez zela pauso aldrebesa izan erakusten zidaten. Pausobakoitzarekin nintzela handiagotzen. Hazten.

Beste motako mugak, ostera, ez nituen batere gogoko. Soldaduekixten zituzten bide eta pasaleku haiek gogaikarri egin zitzaizkidanlehenengo begiratutik. Gerlarietako batzuk hesiaren edo zubiaren aldebatean eta beste hainbeste, edo gehiago, beste aldean. Goitik beheraarmaturik guztiak. Elkar hainbeste gorrotatzen bazuten, nola ez ziren,bada, hantxe bertan hasten elkarri tiroka eta zintzurra ebakitzen?

Ni mendi bazter batean jaioa naiz eta ez nuen ulertzen zergatiketa nola, pertsonak ez zeukan alde batetik bestera ibiltzeko libertaterik.Hegazti eta abereei zilegi zitzaiena, debekatu egiten zitzaigun gizakioiBidasoaren ertzetan. Libro izateko jaioak ez ginen, bada?

Bizitzak aurrera egin ahala eta gerora bakarrik ikasi ahal izan duthalako eta antzeko galdera funtsezkoak, haur garaian bakarrik egitendituela pertsonak. Handitu ahala ohitu egiten garela bizitzaren arauganoragabekoetara, eta makurtu, sahatsa edo zumea haizetan bezala.Umetan bakarrik izaten dela egiazki aske eta jakintsu gizakumea. Behinhanditutakoan, alferrik dela arrazoiari leku egiten saiatzea. Haur garaiansoilik izaten da garbia pertsona.

Muga inguruetako beltzune hartan ez atzera eta ez aurrera eginezinda geratu nintzen, beraz, egoera lazgarri eta saminak harrapatuta.Beste bat baizik ez nintzen, ehunka, milaka lagunen artean. Ibaiarenbeste aldera pasatu nahi nuen nik, inguruko beste guztiek bezala. Ihesegin nahi nuen hainbeste miseria alboan edukitzeak sortzen zidanitolarritik.

- Ibaiaren beste aldea Frantzia da eta frantsesak gerran daudegurekin. Ezin da beste aldera igaro – esan zigun espainolezzaldi gainetik soldaduetako batek – eta horretan saiatzendenari, bi tiro sartuko dizkiot neronek gibelean.

Era hartan hitz egin zigun gizon harexen zaldiak eduki zuengeroxeago gertatutakoaren errua. Izutu egin zen aberea hainbestejenderen oihuaz eta bere aztoramenean lurrera irauli zuen zalduna.Ondoren apatxak airera bota zituen indarrez abereak eta hurbilean zirenlauzpabost pertsonari apurtu zizkien burua eta saihetsak. Gero,arrapalada oldartsuan, bularrarekin jo ninduen bortizki neu ere eta aldebateko maldan behera jaurti ninduen, zaku betea banintz bezala,zilipurdika, ibairantz.

Page 31: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

31

Uraren hotza nabaritu nuen supituan gorputz guztian. Bat-batekohotzak elbarritu egin ninduen ustekabean: apur bat banekien igeriegiten baina ez beso eta ez zangoek ez zidaten erantzun nahi izanhainbeste behar izan nituen unean. Bizirik irauteko ahaleginaren erditikematen nizkien aginduak ez zitzaizkien heltzen, antza. Hotzareneraginez eten egin zen zerbait nire barneko hari eta giharren artean etalaguntzeko baino gehiago ematen zuten ni hondoratzeko zeudela jarritazango-besoak gorputzeko lau ertzetan. Bizirik irauten lagundu ordez,itotzen laguntzen zidaten, uraren azpira tiratuz. Arraunak barik,berunezko aingurak ziren, ni Bidasoan hondoratzeko benetakoahaleginean jarrita.

Gorputz guztiak egiten zidan tira hondorantz. Arropak ere galgarrigertatu zitzaizkidan euren pisuaz. Heriotzaren eskutan abandonatuninduten nire gorputzaren atal eta tresna guztiek. Begiek, belarriek etaadimenak bakarrik jarraitu zuten euren lana egiten. Elbarri nengoengainerakoan.

Begiek jende andana ikusi zuten neuri begira maldaren gorenetiketa espantu keinuak egiten besoekin. Oroitzen naiz kolore guztietakoatorrak eta arropa motak egin zitzaizkidala deigarri eta emakume batekbegiak ezkutatzeko erabiltzen zuen zapi baten horia gailendu zela koloreguztien artetik. Txikiagotzen joan ziren irudi haiek poliki-poliki, lurrunarraro batean erabat deuseztatu ziren arte.

Nire belarriek ere zarata handia entzun zuten hizkuntza guztietan.Itotzen ari nintzela esaten zuten garrasika, zerbait egin behar zela azkarbaino lehen. Emazteek zerbait egiteko eskatzen zieten soldaduei etainguruko gizonezkoei, ito egingo nintzela bestela. Euskaraz,erromintxelaz, frantsesez eta espainolez, hizkuntza guztietan esan zutenito egingo nintzela. Haur bat uretan itotzen zegoela eta egiteko zerbait,berandu baino lehen. Nahasmendu hartan, gero eta apalago entzunnuen zurrunbiloa baizik ez zen izan hura guztia. Horixe izan zen egiazkientzundako azkena, bai, itota nengoela erremediorik gabe, Bidasoarenur hotz-hotzetan.

Adimena ere bat etorri zen horretan: hilda nengoen, erabat itota.Bidasoaren ur lohiez beteta birikak eta arnasbide guzti-guztiak. Huraxeizango zen Inesa txikiaren azken hatsa. Alferrik Indazubitik harainoeginiko bidea.

Egun hartakoa izan zen estreinakoz Heriori hortz zikinak ikusinizkion aldia eta dakidalako esan dezaket ez dela hainbesterako kontuahiltzearena. Ez zaiola eduki behar beldurrik arnasa galtzeari. Azkenfinean, begiak itxi eta lo geratzearen oso antzekoa baizik ez baita izatenhiltzea.

Azken tenoreko hil ala biziko denbora motzean gainera, tarteaematen du ezagututako orori agur esateko. Hauze azkar batek hegakabalekartza bezala biziberritzen dira ezagututako une eta gertakari

Page 32: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

32

guztiak, garrantzizkoak eta txikiak, eta bizitza uztearen atsekabea bainogehiago sentitzen da, behingoz dena atzean laga eta atsedentzekogogoa. Ez, ez da hain aldrebesa heriotza. Dakidalako diot.

Une hartako nire damu bakarra Pellot Kapitaina hurbiletik berriroikusi gabe hil beharra izan zen. Pausuko ur haietara eraman ninduenindarra izan zen bera. Iman bortitza izan zen Kapitaina niretzat eta huraberriz ere ikustera iritsi gabe, guztia hantxe amaitu beharrakatsekabetzen ninduen beste ezerk baino gehiago.

Esan bezala, ordea, sentipen hori ere ez zen hainbesterakoa izan.Heriok dena goxatzen baitaki, eta dena berdintzen, elurrak mendiabezala. Azken hatseko logura gozoan lehenbailehen murgiltzea baizik ezdu nahi izaten pertsonak, hilzoria iristen denean. Eta hala, neuk ere ukoegin nion bizitzeari eta atseden hartu nuen, Herioren altzoan. Itota.

Page 33: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

33

5-Zubernoako Priorenia.

Eztul handi batek eta erraien erdian sortutako beste min zorrotzeta ikaragarri batek esnatu ninduten. Belar bustiaren gainean nengoenetzanda baina hori nik ez nuen nabaritzen ahal, neu bainengoenbelarreko ihintza baino bustiago. Ur gainean etzandako ur zakua baizikez nintzen.

Ahozkora nengoen luze eta zabal neure txikitasunean, ezki handieta eder baten hostoen artetik zeru goibela ikusi nuen begiakzabaldutakoan eta ezetz, ez nengoela egiazki hilda hasi nintzenkonturatzen. Bidasoan itotzen direnek, ezin dietela ortziko hodei beltzeizuhaitzetako hostoen artetik erreparatu, horixe izan zen nire lehengogoeta. Eguraldia eta ortziko hodei beltzen gora beherak ez direlaizaten, alegia, hilda daudenen kezka eta kontua.

Egia esan behar bada, poza barik, pena eragin zidan horrekkolkoan. Heriotzak horixe baitauka: behin bere besoetan izan zarelarik,ez duzu handik alde egin nahi izaten inola. Loaren gozotasun bakezkoakharrapatzen zaitu betiko. Hiltzea eta lo egitea, gauza bat eta bera direlaohartzen zara. Alde bakarra, batean amets egiten dela da, eta besteanez.

Handiagoa izaten da, zinez, berriro jaio beharraren mina,hiltzearena berarena baino. Behin argirik eta zaratarik batere gabekolurraldea dastatu baduzu, ez zaizu nehoiz ahantziko haren oihartzunbarea. Konprenituko duzu mapa zaharretatik kanpo lurralde eder askoakere badirela eta ezerk eta nehork ez zaitu izutuko lehenago bezala.

Behin hil eta gero, gainera, beste bat zara. Ez hobea, eztxarragoa. Beste bat, soil soilik. Urrea ikusi duen meatzaria bezalakoa.Gauzek eta neurriek, benetako tamaina hartzen dute harrez gero:minutu bat ez da sekula gehiago luze ala motz izaten, minutu bat

Page 34: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

34

minutu bakar soil bat baizik ez da izaten heriotza ezagututakoan,hirurogei segundo. Ordubetearen hirurogeigarrena.

Bi lagun ikusi nituen nire ondoan belaunikatuta. Bata gizonezkoburu-zuria zen eta bestea, gure amaren adin bertsuko emakumeederra, nik sekula ikusi dudan ederrena iruditu zitzaidana. Irriz zeudenbiak, Herioren atzaparretatik ni bezalako ume koskorra lapurtu izanakpoztuta.

- Nola duzu izena, mutiko? – galdegin zidan emakumeak.- Nikolas – erantzun nion, eztul txiki eta karkaxen artean.- Ongi etorria, Nikolas – esan zuen orduan gizonak eta besotan

hartuta, jaso egin ninduten belartza busti hartatik ondokoetxera.

Eztul artean eta heriotzatik ihes egitearen minaren menpe egonarren, etxe hura ez zela gurea bezalakoa ohartu nintzen berehala. Egiaesan, etxea barik, jauregi moduko bat zen, ezker-eskuin beste zenbaitetxetxo txikiago zituena. Ibaiaren gain-gainean zegoen eraikia, bertakour ilunetara salto egin nahi balu bezala, eta handik, ibaiaren aldetik,etorri ziren korrika neska-mutiko zenbait eta emakume batzuk ere bai,itotzetik bizirik irtendakoa nintzen hau ezagutzera.

Sutondora eraman ninduten zuzen eta soinean neramatzanarropak kentzeko agindu zidaten segidan. Ezetz esan nien nik, ez nituelakenduko. Alferrik izan zen, ordea, beste bi emakumek ere heldubaininduten besoetatik eta guztien artean hasi baitziren nire arropakeranzten.

Zaldiko edo behor aztoratu bat bezain indartsu mugitu nintzen .Edo basurdearen antzera. Eta indar guztiak erabiliz, ihes egin nuenemakume haien esku artetik, sukalde handi hartako beste zoko batera.Heriotzaren orduak makaldu ninduen bai, baina ez inoren aurreankikiltzeko beste.

- Arroparik ez dudala kenduko esan dut eta ez dut kenduko.- Zer duzu maitea? – esan zidan emakume ederrak – Gaixotu

nahi ez baduzu, tori jantzi lehor hauek eta sar zaitez horko gelahorretan. Alda itzazu lehenbailehen arropa bustiak eta etorriberriz sutondora.

Men egin nuen eta arropak aldatu nituen ezkutuan, gela hartakobakardade seguruan. Gainean nituen hotzikara etengabeak baretzenhasi ziren atorra lehorrak jantzi ahala. Izanak izan, ordea, ezezagunhaiek guztiek ez zuten izanen Inesa Indazubikoaren berririk. Nikolasizango nintzen ni, Nikolas Urtubi, Elizondo aldekoa. Halaxe esan nienbehin sukaldera itzuli nintzenean, ahotsa ahal nuena gizendurik.

Page 35: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

35

- Elizondo aldekoa?- galdegin zidaten – nola iritsi zara honainohain urrutitik? Bideak ez daude errazak aspaldian.

Gezur bat bestearen ondotik, horixe ihardetsi nion jende bihozberahari: Elizondoko otargile baten semea nintzela eta bata eta bestea.Patraña izeneko gizon anker batek, gure etxeko guztiak, aita, ama etafamilia osoa akabatu ondoren, bahiturik ninderamala bere jaunarenzerbitzura morrontzan jarduteko. Ihes egin niola Pausuko bidegurutzeaneta zaldi aztoratu batek bota ninduela ibaira.

Inork ez zuen arnasotsik ere egin neure kontu haiek guztiakamaitu bitartean, baldin eta ez bazen izan Patrañaren izenaentzundakoan izua euren aurpegira ekartzeko.

- Patraña! –esan zuen batek – ez al zen izan hori Landarbasokoama-alabak bortxatu ondoren akabatu zituena?

- Bai, Patraña izan zen Justizeko jauregia erre zuena ere, biztanleguztiak barruan zirela.

- Urde espainiar zikina! – ihardetsi zuen, azkenean, hanguztietan zen andere zaharrenak.

Nik bat esan eta denek atxikitzenago zizkidaten belarriak. Besteaesan eta are zorrotzago entzumena, nik zer esango. Dozena batlagunetik gora banituen azkenerako neure inguruan arretaz bilduta.

Malkotan ikusi nuen emakume ederra nire kontakizunak hunkituriketa gezurtiaren lotsa sentitu nuen haginka sabelaren erdian. Baina eznuen eduki beste irtenbiderik: ni mutikoa nintzen, Nikolas Urtubi, eta ezneukan inongo lekutan inor nire zain, ez aitarik, ez amarik eta ezbestelakorik. Bakar-bakarrik nengoen munduan, neure bidea egiten.Zurtzetan zurtz nintzen erabat. Urrikalgarrietan urrikalgarri nintzen etaon egingo zidala esan nien, su gainean jarrita ikusten nuen lapikotikateratako okela egosi pusketa batek.

Jaun buruzuriak eskuak jarri zizkidan begietan eta gorabegiratzeko agindu zidan, eta gero behera. Ateratzeko mihia eta egitekoeztul. Ondoren turuta txiki batez miatu zuen nire bi belarrietan.

- Zorte handia izan duk mutikoa, ez dituk asko irteten bizirik hiegon haizen leku horretatik. Hiribarren jauna nauk, Hendaia etaUrruña parteko medikua. Andere Maria eta biok ibai ertzeanginen, bestaldeko ibarrean jendea orroka sumatu dugunean.Geuk atera haugu ur hotzegi horietatik.

- Eskerrik asko -erantzun nion- baina kasik nahiago nuen bertanhilda.

Page 36: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

36

- Hago isilik baboa! -egin zidan oihu sendagileak– hiltzekoedukiko duk gero ere tenore. Berez etortzen duk hori, gutxienuste denean. Bai, heure alde ukan duk zortea. Minutu batatzeratu izan bagina, ibai aldean beste norabait egon baginabeha, orai ez hintzake hemen.

Lehenengo begiratuan ikusten zen leku onean eroria nintzelaustekabean. Ez nekien ondo non nengoen eta norena zen etxetzar hurabaina, alajinkoa, hango bazterretan agertzen zen erridau landurik etaalasa horniturik nire begiek ez zuten ikusi sekula. Sukalde hartakoepeltasun eta usain onak berriak ziren niretzat. Hango sutan ez zen faltaegurrik, eta sabaian, edozein bazterretan zintzilikatutako hestebeterik.Denetarik zen agerian, izan jateko, edateko edo janzteko. Etxe hura ezzen, ez, Indako gure benta zaharra. Ez eta antzik ere.

- Non nago? Zein leku da hau? –galdegin nuen halako batean.

Inguruko guztiek egin zuten irri nire galderak entzundakoan. Baitaneu baino umeagoak zirenek ere. Antza, edozer galde daiteke munduhonetan, non gauden izan ezean.

- Zaude lasai Nikolas –erantzun zidan eztiki Andere Mariak-geure etxean zaude, Priorenia Baitan, Hendaiako herrian.Hemen ez dukezu zertaz kezkaturik.

Ez nuen fitsik ulertzen, ez nekien ziur nola iritsia nintzen harainoez eta zer gertatuko zitzaidan hurrengo unean ere, baina Andere Mariarientzuniko ele haiek izan dira nik neure bizitza luzean entzundakoederrenetakoak. Haren ahotsaren gozoak, haren gauzak esateko eradotoreak, haren aho eta begiek, lasaitu egiten naute oraindik ereoroimenaren zulotik bistarazten ditudan bakoitzean.

Egun hartatik aitzina, babesekotzat izan ninduen beti AndereMariak. Etxekotzat, bere haragi eta odolekotzat. Munduan aingeruriksekula izan bada, huraxe izan zen bat. Bego orain betirako dagoen bakegozoan.

Haren hitzekin lasaitu ahala, beste okela zati bat eskatu nuen eltzegoxo hartatik eta berarekin batera ekarri zidaten ur antosinkada bat ere.Edaten hasi nintzenean, ordura arte sekula dastatu gabeko zorionaaurkitu nuen bertan: azukrea.

Irriak eta trufak itzuli ziren berriro nire begietako poza ikusizutenean. Oso urrutitik etorritako izakiari behatzen zaion bezalabegiratzen zidaten gehienek, batez ere nire adineko ume koskorrek.Beste antosinkada bat eskatu nuenean, argibideak ematen hasinintzaien atrebentzia barka ziezadaten.

Page 37: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

37

- Entzutea baneukan azukrearena, baina eztia izan ezean, ez dutnik sekula dastatu gauza hain gozorik.

Siropa, ur eta azukre pitxerkada handi bat mahai gaineraekartzearekin eta nik zurrutada handiz nola edaten nuenbegiratzearekin batera, festa moduko bat piztu zen sukalde bero hartan.Gutxi edo asko, denek edan zuten nirekin pitxer hartatik.

Nikolas Urtubi bezalako ume ezezagun bati nahi beste urazukregaresti ematen bazioten, ez zegoen batere zalantzarik: ito ez nintzenito, hil ere ez nintzen hil, baina iritsita nengoen zerura. Munduhonetakoa ez zitekeela benetan izan pentsatu nuen zeruaren erdi-erdira.Egotea zeukan pixka batean zain Heriok, ni bere besoetan harrapatueta paradisu hartatik urrundu gabe inora. Egotea zeukan bai, pixkabatean zain, bere hortz zikinak berriro niri erakutsi gabe. Edukiko zueneta, horretarako aukera.

Page 38: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

38

6- Hiribarren medikua.

Ez dago esaterik nola aldatu ziren gauzak niretzat Zubernoaauzoko Prioreniara iritsi nintzen egunetik. Han ezagutu nuen harreraketa aurrerantzean eskaini zidaten arretak, oso noizean behin baizik ezzioten uzten agertzen Indazubiko nire familiaren oroitzapenari. Gureama laztana ez nuen ahazten ez, baina gainerako guztiak, ahizpak, aitaeta ingurukoak, egunetik egunera ezkutatzenago zitzaizkidan laino itsubaten atzean. Gero eta urrunago, putzu sakonera jaurtitako harriabezala. Gezurra litzateke hori horrela ez zela izan esatea, hemen, neurebizitza kontatzeko erabiltzen ari naizen paperezko orri hauetan.

Prioreniako argiak urrezkoa zirudien arratsaldeetan, AiakoHarriaren gainetik etorri eta Bidasoaren uretan ispilatuta. Etxea etainguruko parajea ikaragarri ederrak ziren, eta halakoxeak dira oraindikere: ezki ederrez hornitutako bide zabal batek egiten dizu lehenikharrera eta azken arbolen ostean, hortxe duzu etxea, apal bezain sendoeta eder, ibai aldera salto egin nahi balu bezala.

Uretaraino sartzen den eskailera baten ondotik, kai txiki bat dago,hiruzpalau ontzi handizka lotzeko adinakoa eta potxinak eta txintxorroakur gainean kulunkan. Etxe nagusiaren alboan, etxe umilago bat, etaharantzago beste bat eta beste bat. Atarian haurrak eta zakurtto batzukjolas etengabean. Izan ere, ni hara agertu nintzen garaian, etxea barikgehiago, auzoa zen, edo herri baten barneko beste herri ttipiagoa,Zubernoako Priorenia. Hango iturri garbira ur bila joatea ez zitzaion inorinahigabeko egiten eta asko ziren Hendaiako kaskotik bertatik ere,haraino ur bila etortzen zirenak. Erratzeko arriskurik gabe esan litekeHendaiaren bihotzetako bat zegoela hantxe, eta bizi-bizirik gainera,Bidasoaren iparraldeko ibarrean, Priorenian.

Gozaleku hartan nola oroitu Indazubiko gure zoko umel etabeltzarekin?. Nola gorde txarragoaren oroimina bihotzean? Gizakia ez dahorretarakoa: berehala ohitzen da hobeagora eta, zinez, hobea zen

Page 39: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

39

Priorenian patuak ekarri zidana, Indazubian sortzez zegokidana baino.Askoz ere hobea.

Gainera, oraindik ez dut esan, Pellot bera zen Prioreniako Jauna.Gerora jakin nuen nik hori, bertara iritsi nintzenean hilabeteakbaitzeramatzan etxean agertu gabe Kapitainak. Ingelesek presohartuta zeukatela esaten zen, kartzela-gaztelu edo gotorleku batean.Beste batzuek, espainolen esku zegoela esaten zuten, ziegarikilunenetan esku-hanka lotuta. Baina Priorenian ez zuten inor kezkatzenkontu horiek guztiek. Denek esaten baitzuten sekulako segurantziaz:

- Gutxien uste duzunean agertuko da Pelloten ontzia ibaian goraPrioreniaraino. Festa egunak ekarriko ditu berarekin orduan.Hori noiz izanen den jakiterik ez da xuxen, baina txarren-txarrenean, hemen izanen da Bixintxo egunerako. Hori segurda, beti izan baita hala.

Era horretan ikasi nuen Bizente deunari, Bixintxo erraten diotelaHendaian eta Urruñako partean. Horixe dela urteroko festa handiareneguna, Ilbeltza edo Urtarrilaren hogeita batgarren egunean.

Ez nuen, hala ere, pixka batean Etienne Pellot Kapitaina begienaurrean ikusteko aukerarik izan. Urtebete, bi eta hiru ere pasatu zirenharen aztarnarik batere gabe. Indazubiko gertakarietan ezagutu nituenAkuilu eta Pepin, haren laguntzaileak, agertzen ziren noiz edo noizAndere Mariaren aitzinera betikoa esateko: preso zegoela oraindikPlymoutheko gazteluan eta eginen zutela bidea, haren askatzeko.Egoteko lasai

- Inork ez du Etienne askatzen ahal –erantzuten zien beti-,berak behar du lehenik bere burua askatu.

Hitz haiek nik ez nituen garai hartan ulertzen. Bizitzak aurreraeginda ere, nekez ulertu ditut gerora. Ozta-ozta. Adinak ez baituderrigorrez ekartzen gauza guztietarako balio duen argia.

Gaur da eguna oraindik ere ez naizela segur Andere Mariak esannahi izan zuenaz. Ene baitarako, hitz haiek Pellotek berak baizik ezinzituen endelegatzen ahal. Hitz haiek, nolabait esateko, airerajaurtikitzen zituen Pellot hobekien ezagutzen pertsonak, Andere Mariak,noizbait eta nolabait Kapitainaren belarrietara irits zitezen.

Etorri bezala egiten zuten alde, beraz, Pelloten gizonek.Burumakur eta Frantziako Errepublika berria gaitzetsiz. Antza, ez zutenaski laguntza izaten Pellot kartzelatik nola atera asmatzeko etahorretarako egin behar zirenak egin ahal izateko.

Antza, kortsarioak diru-iturri soil ziren agintarientzat. Hortikaitzinera deus ere ez, ez eta Errepublikaren mesedea merezi zuten

Page 40: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

40

soldadu ere. Zenbat aberastasun ekarri, etsaiari zenbat ontzi harrapatu,hainbeste balio zuen kortsarioaren bizitzak. Ez besterik.

- Parisek beti dio berdina, kortsarioak ez direla bere soldaduak –entzun nuen behin Pepinen ahotan-, Itsasoko Legea dela nagusieta Errepublikak ez duela sekula emaiten gu bezalakoentzatbabesik. Ez dute halakorik erraten Pellotek ingelesei edoespainolei urrez betetako ontziak harrapatzen dizkienean.Koldar halakoak!

Itxura guztien arabera, nire bidea eta patua, beste leku bateanzeuden. Nire pausoak ez ziren pixka batean kortsarioenekin nahasiko.Hiribarren medikuak edukiko zuen horretan zerikusirik franko.

Egun batean, gaitz ezezagun batek jota, Andere xahar bat hil zengure auzoan. Prioreniako guztiok, zahar eta gazte, joan ginen gorpuaikusi eta azken agurra egitera. Etxe hartan sartu ginenean, ordea,heriotzaz gaineko beste tristura bat ere bazuten senitartekoek etaahaide guztiek: ezin zuten gorpua hilkutxan sartu inola.

Hil bezain azkar, neurriak hartu zizkion zurginak hildakoari etaneurrira egin zuen gaztainondo zurez hilkutxa. Baina, harrigarrietanharrigarri, hildakoa puzten eta puzten hasi zen handik ordu gutxira, beregorputzaren tamaina bikoizteraino. Lehenago emakume argal etalehorra izandakoa, erraldoi bihurtua zegoen. Zahagi handi bat zen,sabela puztu-puztu eginda, eta eginahalak eginda ere, ezin zuten inolaegokitu hilkutxaren barnean.

Hiribarren medikuari behatzen zioten denek erantzunaren bila.Hark ez zekien, ordea, zer egin eta zer esan. Atzera eta aurrera zebilenhildakoaren gelan, arazoa konpontzeko irtenbidea nondik etorrikozitzaion zain.

Baionatik Bidasoara bitarteko lurraldean, jainko ttipi bat zenHiribarren medikua, denek zioten begiramendua eta hark sendatuko ezzuen sendatzeko modukorik, ez zen ezagutu egundo. Itsuki zioten fedeaPriorenia eta Hendaia guztiko biztanleek. Baita Urruña etaharantzagokoek ere. Egun hartan zaputz, ordea.

- Ez dut nehoiz ikusi halakorik nire bizitza guztian –esaten zuen-.Hil eta gero urez puztu da . Horrelakorik ez dut sekula irakurtuliburuetan. Bordelen ere ez ziguten antzekorik erakutsiUnibertsitatean. Hil eta gero azkazalak eta ilea hazten direlabai, hori badakit, baina tamaina honetan gorputza puztea,berria da enetzat. Ez dakit zer egin. Bi irtenbide baizik ez zaitotutzen: hilkutxa berria egitea edo egun batzuk itxarotea, eagorpua berezko neurrira etortzen den –esan zuen etsituta-.

Page 41: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

41

Senitartekoek, ordea, ez zuten ez bide bat eta ez bestea nahi. Ezzuten onartu nahi Hiribarrenek esanikoa. Bigarren hilkutxa bat egiteko,eta hain handia behar zuena gainera, ez zeukatela aski dirurik zioteneta egun batzuk itxarotearena ere ez zuten begi onekoa: gorpuausteltzera emanda zegoen eta haren usain nabarmena etxe guztirazabaltzen hasia zen. Ez zegoen, bada, itxaroterik. Irtenbide bakarradesohoretsua zen: ohitura eta arau guztien kontra, zapi zuri bateanbilduta, hilkutxarik gabe lurperatzea hildakoa. Ez zuten besterik ikusten.

Ikuskizuna ikaragarria zen: ohearen gainean hilkutxa etahilkutxaren gainean emakumearen gorpua, kaxaren ertz eta erpinengainean tinko, bertan sartu ezinda. Oinetako ttipi batean gizonezkogarau baten hanka handia sartu nahi deneko irudia eman zidan niri.Edo lurrezko ontzi tiki batean, haritz handi baten sustraiak sartu nahiizaten direnekoa.

Zerbait egin behar zela deliberatu nuen. Ez dakit nola eta zergatik,ez galdetu niri halakorik, etxe hartako sukaldera abiatu eta plater handibat bete nuen gatzez. Ondoren, jendea eta hildakoa zeuden gelara itzulieta gorpuari jarri nion platerkada gatz hura sabelaren gainean.

- Zer egiten duk Nikolas? –galdegin zidan Hiribarrenek etagaldegin zidaten denek.

- Ez dakit –erantzun nien, arrapostu egokirik asmatu ezinda.

Istant hartan gertatu zen gertatzekoa. Miraria. Sekula, inoiz etainon ikusi gabekoa. Gorpua poliki-poliki despuzten hasi zen zahagizulatua bailitzan, eta bere neurrira itzuli ahala, kaxaren barruan egokituzen emakumearen gorpua, neurriko eskularruan behatzak bezala. Poliki-poliki eta berez-berez.

Denek jarri zituzten begiak niregana baina nik ez nekien zer esaneta zer egin. Lotsak gorriturik geratu nintzen apur batez. Senitartekobatek orduan, gatz platerkada kendu zion gorpuari sabelaren gainetik,eta itxi egin zuen, zurginaren laguntzaz, hildakoaren kutxa, berriropuzten hasiko ote zen beldurrez.

- Milesker Nikolas –esan zidan- orai ehorzten ahal diagu izeba.

Haren begietan, ordea, esker on garbia baino gehiago nabaritunuen. Handik aurrera beste guztien begietan ikusi dudan zantzu berberaikusi nuen estreinakoz: beldurrarena. Indazubin sorginetarako jaioanintzela uste zuten guztien begirada ilun berbera.

Bai, zergatik ez esan, egun hartan hasi zen hendaiarren arteanniganako errespetua, niganako begiramendua eta, aldi berean,mesfidantza. Beti izan da horrela harrez geroztik. Denek naute maite

Page 42: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

42

baina denek dute gordetzen niganako izu ttipi moduko bat, bestemundu batetik etorritako izaki arraroa banintz bezala.

Hiribarren medikua aho zabal-zabalik geratu zen gela hartanikusitakoaz. Aparte hartu ninduen halako batean eta bere etxeralagundu behar nuela agindu zidan. Mediku kutxatila jarri zidan eskuetaneta han joan nintzen, bera baino bi pausu atzerago, herri kaskorantz,bere etxerantz.

Ordu erdiko bidea zegoen hildakoaren etxetik sendagilearenerabaina, hala ere, bide guztian ez zidan fitsik esan Hiribarrenek. Gogoetekharrapatuta egin zuen bide guztia. Noizean behin, abiada ustekabeangeratu, atzera jiratu eta zorrotz begiratzen zidan. Ni ere geldirikgeratzen nintzen, kutxatila eskuetan, zer egin eta nora begiratu asmatuezinda. Gizon hark buruan zerabilena ez zegoen asmatzerik bainaerrezeloa neukan, bazuela zerikusirik nik hildakoaren sabelean jarritakogatz platerkadarekin.

Bere etxera sartu ginenean, ez zien hitzik ere esan emazte etaseme-alabei. Arratsaldeonik ere ez. Gogoetak harrapatuta jarraitzenzuen. Jaka kendu eta zuzen abiatu zen beheko solairuko gela handibatera. Ni, ondoren. Bazter batean zegoen aulki batean esertzekoagindu ostean, beste ezer gaineratu gabe irten egin zen gela hartatiketa atea itxiz bakar-bakarrik utzi ninduen bertan, leku arrotz bezainharrigarri hartan.

Gela argitsua zen. Hormak ia ez ziren ikusten ahal, denabaitzegoen apalategiz, gauzaz eta gailuz beterik. Eta apaletan, liburuak,kolore guztietako hautsak, neurri orotako kristalezko ontziak,tramankuluak eta belarrak. Han denetarik zen. Baita gizonezko batenhezurdura osoa ere zoko batean zintzilik. Ez nintzen aulkitik jaikitzenausartu, baina gustura begiratuko nion hezur hutsezko izaki harihurbilagotik.

Hiribarren berriro sartu zenean gelan, atorra hutsez agertu zen etabera ere nire ondoan eseri zen, ondoko jesarlekuan. Biok egon ginenhorrela tarte batean, isilik eta gelan zeuden milaka gauzei beha.

- Galdera batzuk egin nahi dizkiat, Nikolas –esan zidan, halakobatean.

- Berorrek nahi duena, jauna –erantzun nion, larritasun apurbatez.

- Zer ikusten duk gela honetan, Nikolas?- Medikuen tresnak, liburuak eta gauzak, jauna. Hezurrak,

kristalezko ontziak, hautsak eta belarrak: mihurak, espantubelarrak, azeri buztanak, osinak, otaloreak, zumitzak,kamamilak, ezki loreak, ezkurrak, basaranak…

- Belar gehienak ezagutzen dituk, beraz. Nork irakatsi dizkikhorien guztien izenak?

Page 43: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

43

- Inork ere ez, jauna.- Orduan nola ezagutzen dituk?- Ez dakit, jauna. Mendian bertan ikasita edo amari entzunda,

izatekotan. Mendikoa bainaiz ni, izan ere.- Eta gatzarena? Nori ikusi diok hori egiten lehenago?- Inori ez, jauna.- Orduan, nola asmatu duk hori egin behar zela?- Ez dakit, jauna.- Zergatik jarri duk gatza hildakoaren gainean?- Ez dakit, jauna.- Nola ez duk, bada, jakingo?- Ez, ez dakit, jauna. Iruditu egin zitzaidan.- Iruditu? Zer iruditu?- Bada, horixe, gatzak ura zupatuko zuela. Berorri entzun nion

esaten hildakoa urez puztuta zegoela.- Gauza bat duk gatzak ura zupatzeko bertutea daukala jakitea

eta bestea, gatz platerkada bat puztuta dagoen hildakoarensabel gainean jartzen asmatzea.

- Ez dakit, jauna. Laguntzeko asmotan egin nuen hori. Jakin eznekien ezer baina iruditu egin zitzaidan, begira geratu ordez,hobe nuela zerbait egitea. Ez al zitzaion berorri ondo iruditu nikegindakoa, jauna?

- Bai Nikolas, ondo egin huen –esan zidan. Zegoen lekutik jaiki,eta ezkerrera zeukan apalategitik kristalezko bi botila ekarrizituen eskuetan. Barnean, animaliak zeuden ur lohi modukobatean gordeta- Erradak orai, nola du izena hemengo honek?

- Urre-muskerra, jauna.- Eta beste honek?- Hori azkonarkumea da, jauna.

Nik orduan ez nekien oso ondo galdeketa luze haren helburua zeinzen, baina egia, galdetzen zizkidanak guztiz galdera errazak eginzitzaizkidan gehienak. Denbora iragan ahala gainera, gero etagaldetuzaleago ikusten nuen Hiribarren medikua, nire erantzunbakoitzak galdera berri bat sortuko balio bezala.

Gela hartan zeuden landare eta piztia idortu guztien izenak esannizkionean, gaixotasunei buruz egin zidan galde: elgorria nola sendatzenden, sukarra nola baretu, legena nola uxatu, hezurrak nola lotu…

Halako batean, inondik inora espero ez nuen galdera egin zidan:

- Nola sendatuko hukek kukurruku eztula?

Hori niri galdetzea edo atariko zakurrari bi eta bi zenbat direngaldetzea berdintsua zen. Ez nekien galdera hari zegokion erantzunik.

Page 44: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

44

Nola jakingo nuen, bada? Ni ez nintzen mediku. Egia esan, kukurrukueztula zer zen ere ez nekien xuxen. Entzutez baizik ez nekien garaihartan ia haurrik gehienak itotzen zituen gaitz haren berri. Isilik geratunintzen, bada, tarte batean, zer erantzun asmatu ezinik.

Isiltasun hartan, ezerk ez zuen hartzen arnasarik. Kanpoko txoriakere ez ziren entzuten. Hiribarrenek ere han jarraitu zuen neuri begira,ezer esan gabe, arnasotsik ere egin gabe.

Luzeak iruditu zitzaizkidan minutu haiek, ikaragarri luzeak, baina,halako batean, nik ez dakit nola eta nik ez dakit nondik, ahots txiki batigo zitzaidan urdailaren erditik, eztarrian gora. Suge txiki batenmodukoa zen ahots hura eta eztarrian kosk egin gabe, nire ahotik hasizen hizketan, ahokorda guztiak menpean hartuta.

- Ez dakit, jauna, baina zerbait egitekotan, otalorea egosiko nukenik eztia eta urarekin, eta lortutako edabea edanaraziko niokegaixoari, egunean hiruzpalau alditan.

Hiribarren medikuari begiak zabaldu zitzaizkion, bi arrautza handibeste. Poz-pozik zegoen eta deblauki esan zidan, handik aurrera berelaguntzailea izanen nintzela. Ni ikasle eta bera maisu ibiliko ginelainguruetako gaixo eta zauritu guztiak sendatzen. Aspalditik zeukala nibezalako norbaiten beharra, gaitzak eta zorigaitzak ugari zirela Hendaiaeta Urruñako partean eta ez kezkatzeko, aspertzeko asti handirik eznuela edukiko aurrerantzean.

- Eskertzen diot berorri eskaintza, baina, jauna, nik ez dutmediku izan nahi. Nik itsasmutil izan nahi dut eta PellotKapitainarekin eta haren gizonekin itsaso zabaletan ibili.

- Kendu burutik pitokeria horiek! –esan zidan gordinki- Hi nirelaguntzailea izanen haiz eta ez zagok zertan gehiago hitz eginbeharrik. Hegaztia ez duk sortu urperako ez eta ere arrainaarbolarik arbola igota ibiltzeko. Hik medikuntzarako dohainakdauzkak eta nire laguntzailea izanen haiz hemendik aitzinerat.

- Baina, jauna…- Ez zagok bainarik. Bihar bertan mintzatuko nauk Andere

Mariarekin –esan zuen guztiz serios- Orain hoa, etorritako bideberetik eta kendu burutik itsas kontu horiek guztiak. Niklaguntzailea behar diat eta ez zagok inguruetan hi bainohoberik. Itsasorako eta lapurretarako, ordea, zeinahi kaskajokbalio zezakek.

Alde bateko poza eta besteko zoritxarra nahasian eraman nituenPrioreniara bidean behera. Aukera ederra zen Hiribarrenen laguntzaileizatearena. Ibaian erdi itota ibilitako ni bezalako ume galdu eta ezdeus

Page 45: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

45

batentzat bereziki, aparta zen egokiera. Edonor pozteko modukoa zenhori. Edonor bai, baina ez Inesa Indazubikoa. Ez eta orduko egunetannintzen Nikolas Urtubi ere.

Patua patu, ni ez nintzen sorgina, eta ez nintzen medikua ereizango. Halaxe pentsatu nuen orduan. Belarren eta zomorroen izenakezagutzeak ez zeukan batere baliorik nire antzera mendian sortu eta biziizandakoarentzat. Nire ahizpetako batzuek ere ezagutuko zituzten izenguzti horiek, neuk bezalaxe edo hobeto eta horrek ez zituen libratukomundu honetan alferrikako izatetik. Gure amak ere ezagutuko zituenhaiek denak, baina baita basurdeak edo erbinudeak, zozoak etabirigarroak ere. Mendikoa, mendikoa izaten da beti, eta begiratzendakien edonork ezagutzen ditu horiek guztiak. Berezkoa da hori,pottokak, ahuntzaren aldean, ez du osinik jango sekula edo landarearantzadunik. Sugegorriak beldur dio beleari, beleak gizakiari etagizakiak sugegorriari. Hori horrelaxe da eta izango da beti. Gauarenostean eguna den bezalaxe.

Ni itsasmutila izango nintzen eta itsasokoak behar nituen ikusi etaikasi. Halaxe neukan deliberatua eta halaxe egingo nuen, kosta ahalakosta. Botika artean harrapatuta eta kexu eta zorigaitzen arteanamaitzeko ez nuen atzean laga Indazubi. Nire arimak itsasoko zabalasoilik zuen amets. Pellot Kapitainarekin itsasoratzea nuen helburu eta ezzidan hori lortzea inortxok eragotziko, ez Hiribarren medikuak ez eta ereMaria Andere maitagarriak ere. Munduko haize guztiek ere ez nindutenmakurtuko neuk erabaki gabeko bidean ibiltzera. Ez horixe.

Page 46: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

46

7- Deabrua auzoan.

Garai hartako Hendaia hura ez zen, inondik, gaurkoa bezalakoa.Trenaren etorrerak eta geltoki nagusienetako bat bertan edukitzeakdena aldatu du hemen azken urteetan. Bakea eta lasaitasuna amaituakdira betiko. Parisetik eta Frantzia guztitik ere bai, hegoaldera nahidutenek orain hemendik dute derrigorrezko pasabidea. Alderantziz ere,hegoaldetik Europara nahi duenak, hemendik behar du, nahi eta ez.Kanpotar asko ekarri digu trenaren aurrerapen horrek, trenbideetakolangileak, jendarmeak eta ostalariak, batez ere. Gehien gehienak Biarnoeta Bordele aldekoak.

Nik ezagutu nuen Hendaia hura, ordea, ezerezetik ernetzen ari zenherrixka baizik ez zen. Espainia aldetik etorritako soldaduek, etxe etasoro, ontzi eta lantegi, guztia suntsitu zuten eta kiskali 1793garrenekourte lazgarrian. Iraultza frantsesaren beldur, soldadu espainiarrekBaionara bitarteko lurraldea hartu zuten mendean, handik pixka bateraberriro ere Bidasoaren beste aldera erretiratzeko. Joanean eta etorrian,haranzkoan eta honanzkoan, bietan, suntsitu zuten bidean aurkitutakoguztia. Batzuen eta besteren hankapean zapaldutako belarra baizik ezda izan beti Hendaiako lurralde hau.

Muga izateak beti dauka galera horixe, bateko eta bestekoborrokak, gerlak, kalapitak eta liskarrak, beti bertatik hasten direla:mugatik. Abiapuntua eta helburua, biak baititu berarekin aldi bereanmugaren berezko izaerak.

Auzoen arteko gorrotoa zeharkatzen duen marra ikusezin etamehea baizik ez da izaten ia beti muga. Izan alde bateko edo besteko,marra horrexek egiten ditu arrotz guztiak guztientzat. Marra horrexek,bere ezerezean, pizten ditu gorrotoak, eragiten haserreak. Eta hori haladela jakinik, nehoiz ez dut konprenitu ahal, zergatik ez dituen inorkmarra idurizko horiek dauden lekuetatik kentzen eta zergatik ez diren

Page 47: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

47

eraikitzen kartak eta mapak, elurrezko zelai garbi bat balira bezala, edohondartza zapaldu gabeko baten antzera, garbi-garbi.

Neurri oro gizonek egindako marretara makurtu beharra ez dutegundaino konprenitzen ahal. Agian horregatik maite dut honenbesteitsasoa: ertza eta lurra ukitu arte ez daukalako marrarik, ez daukalakojaberik ez eta ere agintaririk, itsasoaren beraren lege nagusia idaztenduten haizea eta ekaitza baino.

Erran bezala, Hendaiara iritsi nintzen urtean, oraindik ere ikuszitezkeen soldadu espainiarrek eragindako sarraskiaren hondarrak:lehenago gotorleku harro izandako Gaztelu Zaharra, harri erori mordoeta pilatu bat baizik ez zen, suaren keak oraindik ere belztua, eta etxeguztiak berri-berriak ziren edo, gutxienez, hala ematen zuten teila gorrijarri berriei behatutakoan.

Esan zidatenez gainera, urte batzuk lehenago, ia hutsik geratu zenjendez Hendaia, lau mila inguru lapurtar, deserrira kondenatu zitueneanParisek. Batzuek eta besteek, menpeko zuten beti gure inguru hau etamendekua ere bertako jendearen bizkarrean asetzen zen, antza.Horretan gauzak ez dira anitz aldatu handik hona.

Hendaia berez ez zen deus garai hartan. Urruñako auzo bat,izatekotan. Hogeiren bat etxe eta baserri han-hemenka hedatuta, kaskomoduko bat elizaren inguruan eraikia eta Zubernoako Priorenia auzoa,ibaira bertara salto egin behar zuela ematen zuen etxea eta parajea.

Han igaro nuen denborari zor diot nik, gaur egunera arte izannaizena eta hil arteko geratzen zaidan denbora apurrean ere izangonaizena. Priorenia da enetzat aberri txiki baten antzekoa, munduhonetan jarritako zeruaren neurria, Paradisuaren antzirudia.

Hiribarren medikuak beti esaten zidan Priorenia utzi eta bereetxean jartzeko bizitzen, bazegoela lekurik aski horretarako. Nik, ordea,ez nuen sekula halakorik onartu eta Maria Anderearen altzoan segitzeajarri nuen baldintza, honek ere medikuaren laguntzaile izatea iragaitenutzi ezinezko aukera zela esan, eta Hiribarrenen zerbitzura jartzekoagindu zidanean.

Ordurako ederki nekien nik, Maria Anderea, esposatu aitzin MarieLarroulet deitzen zena, Pelloten emaztea zela eta erabakita neukan,Pellotengana eraman nintzakeen sarbide hartatik ez ninduela apartatukoezerk eta inork. Maria Anderea zen niretzat itsasorako maratila, Pellotkapitainaren eskifaiakoa izateko neukan aukerarik behinena, zerutikbertatik eroria.

Aldi hartan, ordea, Andere Mariak ez zuen itsaso konturik entzunere nahi. Ni bezalako batentzat, Hiribarrenen eskaintza zen onena.

- Zein etorkizun duk, bestela Nikolas? –erran zidan MariaAndereak- Auzoan morroi, fortuna kaskarreko soldadu,arrantzale beti behartsu... ? Hiribarren medikuarekin ez duk

Page 48: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

48

sabela betetzeko kezkarik izanen. Ez hau beharrak lantxarrenetara makurraraziko. Aukera profitatu behar dukNikolas, gainera, Priorenian lehendik ere bagaituk nahikoa etagehiegi. Hemen ez zagok beste aho-gose baten beharrik.

- Pellot Kapitainarekin nahi dut nik –esaten nion behin eta berriz-harekin itsasoratu.

- Lehendik ere bazaukaagu aski eta gehiegi bolbora etazaurietatik. Gazteegia haiz, gainera, horretarako. Etienne nonden ere ez zakiagu, ez eta noiz etorriko den edo haren asmoenberririk ere. Nahikoa nauk ni haren zain, esperoan etadesesperoan egoiteko. Hoa Hiribarren medikuarekin eta kenburutik beste kontu horiek guztiak. Itsasoko bizimodua ez dukgozoa eta Pelloten alboan, are mikatzagoa.

Ezin egin izan nion kontra hain eztiki hartu ninduen Andere Mariarieta halaxe hasi nintzen Hiribarrenekin lanean, 1802garren urtekoudazken egun batean. Hari itsatsitako itzala izan nintzen leku batetikbestera, etxe batetik bestera, heriotza batetik bestera, jaiotze batetikbestera.

Hiribarren medikua bezainbesteko gizaseme handirik etabihozberarik gutxi ditut nik ezagutu nire bizitza luzean. Hark zeukanhurkoarenganako mirarik ez dut nik ikusi ibili naizen paraje guztietan,izan hurreko edo urrutiko. Hark beti aurkitzen zuen hitz ederrik, inorensufrimendua eztitzeko. Eta haren ondoan ibili nintzelako erran dezaket,ikusia naizela bat baino gehiago, irribarrea ezpainetan duela hiltzen.Inor ez hura bezalakorik, zorigaitza uxatzeko tenore gaitzenean.

- Hiltzea ez duk deus, Nikolas –erraten zidan sarritan- hik erebadakik hori. Bakardadearen samina duk txarrenagizakiarentzat. Bakarrik hil beharra duk gaitzena. Horregatik ezahantzi nehoiz hitz eder bat, edo fereka gozo bat, hilzoriandagoenarentzat. Bakean eta lagun artean hiltzea duk munduhau uzteko erarik ederrena.

Gizon handia zen, zinez, Hiribarren medikua. Hamabi-hamahiruurteko neskato mutildua baizik ez nintzen arren, klarki ikusten nuenjakite izugarrikoa, zintzoa eta gizatasunez betea zela. Parerik gabeaHendaia inguruan. Haren eredua izan dut nik beti gogoan, bizitzakobidegurutze sarrietan, norabidea erabakitzeko orduan. Haren hitzak etajakintzak beti egin izan didate xuxurlio belarriaren atzean. Haren argiaukan dut bidelagun, gaurik beltzenean. Haren berotasuna ahaide,negurik hotzenean.

Berarekin hasi nintzen egun harexetatik, ordea, zeruarekin bateraezagutu nuen infernua. Ustekabean etorri zitzaidan gainera, neuk hala

Page 49: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

49

eskatu eta merezi gabe, etsaitzar handi eta anker bat, sekulakoa.Maltzurra eta zitala, zekena, handinahia eta krudela. Handik aurrerakonire egun eta gauak ozpintzen eta garrazten saiatuko zen gizonezkobihozgabe eta doilorra. Azti poderos, urguilos eta mila eta bi aurpegikoa.Zikoitz guztien arteko errege makurra. Gizon hura zen JeanDaspilcouette, edo nahiago baduzue, Jean Azpilikueta jauna. HendaiakoErretorea bera. Gordetzen ahal du infernuko suak bere txingarretan!

Egun euritsu batean, neronek zabaldu nion Hiribarren medikuarenetxeko atea apezari. Kapelu beltz zabal bat zekarren jantzita eta harenazpitik behera ere dena zen beltz: kapa, oinetakoak eta aurpegia bera.Oliba zaharraren azal ilunkara zeukan Azpilikueta jaunak aurpegian, etaurdintzen hasita zeuzkan ile apurrengatik izan ez balitz, katuak ere ezzuen nabarituko hura gauaren erdian.

- Non da Hiribarren medikua?- galdegin zidan zirt-zart, pausoaetxe barnerat luzatuz batera.

- Beheko sotoan da, oraintxe erranen diot berori etorria dela.- Hago geldik bertan, mutiko kaikua. Ez zaukaat itsulagunaren

beharrik etxe honetan ibiltzeko. Hi jaiotzerako, besteok hemenginen geure zereginetan.

Eskaileretan behera hartu zuen, pauso tente eta azkarrezHiribarrenengana. Airean osinek eta pikondoek udan eduki ohi dutenusainaren antzekoa zabaldu zen Jaun Erretorearen pasaeran. Usain lodieta sarkorra, galtzarbeak hilabetetan garbitu ez dituenarena.

Ate hotsa eta zalaparta piztua entzun nuen behetik gora. Nahigabeiritsi ziren oihu haiek nigana.

- Ez zen hori niri hitzemandakoa!- zioen Erretoreak.- Arrazoia du berorrek, On Jean, baina aldatu egin dut neure

erabakia.- Eta zer eginen dut orai nire iloba Martinekin?- Berorrek aurkituko du beste bide egokiagorik harentzat.- Baina Martinek mediku behar du izan eta Hendaian ez da

horretarako beste aukerarik zeurekin ibiltzea baino.- Berorrek bidal beza Bordelera, nik erraztuko diot

Unibertsitaterako bidea.- Asko falta da horretarako, ordea. Gaztea da Martin oraindik.

Bitartean zurekin baduke zer ikasirik franko. Zure laguntzaileaizango zela hitzemanda nion, gainera, nire arrebari, Martinenamari.

- Desenkusatu nahi nuke berorren aitzinean. Enea izan da errualehenengo istantetik ez aitortzeagatik berorri, Martin ez delagauza ene laguntzailetarako. Mutil ona da, zinez, baina ez du

Page 50: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

50

laket medikuaren lana. Zurgin du nahiago eta segur naiz,gainera, ez dela nornahi izanen langintza horretan.

- Zurgin nire iloba? Hala uste baduzu ez nauzu fitsik ezagutzen,Hiribarren jauna.

- Hala erran zidan niri, zurgin nahi zuela. Etxeak, altzariak eta,batez ere, itsasontziak egitea zuela laket. Enegana hurbildutabazebilen, osabak eta amak halaxe agindu ziotelako zela, ezbertzegatik. Espantu ematen ziotela inoren odolak etazorigaitzak.

- Ene iloba zurgindurik baino lehen ikusiko duzu itsasoa agorturiketa ekia itzalirik!

- Ez luke berorrek horrela ito behar Martinen ametsik.- Ito, hor goiko beste mutiko espainiar sasiko hori itoko dut nik,

lepoa bihurriturik.- Nikolasek ez du honetan ezer ikustekorik. Neronek behartu dut

ene laguntzaile izaterat.- Hartua duzu, beraz, erabakia?- Bai, halaxe da, Jaun Erretorea. Nikolasek badu gaitasun

aparteko bat medikuntzarako eta bera nahi dut eni laguntzeko.- Ez dago atzerabiderik?- Ez. Erabakia hartuta dago.

Adiorik gabe etorri zen eskaileretan gora eta berriro hedatu zenusain pisu hura bazterretara. Ordurako Hiribarren medikuaren emazteaere etorria zen atarira Erretore Jauna agurtzera, baina honek ez zionhitz eder bat bera ere eskaini.

- Jakizu Andere Teresa, etxe honetakook etsai berria duzuelagaurgero nigan. Erraiozu hor behean dagoen zure senar faltsuhorri, Jean D’Aspilcuette modu honetan isekatzen duenak, ezduela aurkitzen ahal hemendik Baionarat bitartean atseginik.Eta harantzago ere pertsekatzen ahal duela erretore zaharhonen itzalak.

- Berorrek nahi bezala, Erretore Jauna -gaineratu zuen AndereTeresak- baina ez luke horrela jarri behar. Aspalditik ezagutzendu berorrek nire senarra eta badaki mediku den bezain on, delagizon zintzo eta zuzen. Ez dio berorri kalterik egin nahi izan.

- Egin dit, ordea. -Eta niri behatuz, hatz erakuslea jarri zuennigana, tiro egin beharreko pistoleta bailitzan- Sasitik etorritakourde atzerritar hau du nahiago nire iloba Martin baino. Halakotrufa eta isekarik ez da geldituko ordainik gabe. Zin dagizutAndere Teresa.

Page 51: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

51

Isil-isilik geratu ginen emaztea eta biok gizon hark bizkarra emaneta indioilar baten harrotasunaz alde egin zuenean etxetik. Zer esanasma ezinda, biok ere.

Behetik gora etorri zen Hiribarren medikua, irribarre batez AndereTeresa kontsolatzera.

- Zaude lasai, Teresa -erran zion- badakizu zein duen hitza berogure Jaun Erretoreak.

- Ekintzak ere baditu horrek zorrotz askoak -erantzun zionemazteak izuturik.

- Eta hi Nikolas -esan zidan- hago lasai. Ez duk zertaz kezkaturiknire babespeko haizen bitartean.

Esandako guztiak sinesten nizkion nik Hiribarreni eta azken hitzhaiei ere halaxe egin nien men. Alabaina, gutxi zekien hark eta gutxinekien nik, zein gertatuko ziren gezurrezko hitz onbera haiek. Gutxigenekien orduan noraino haziko zen Erretorearen barruan bizi zendeabru asegaitz hura.

Gutxi genekien orduan zenbateraino zizkigun gure bizitzakernegatuko eta gutxi genekien orduan, gizakia noraino bilaka daitekeenpiztia eta mamu, herra eta gorrotozko zaldi lauhazkan oldarturiketortzen denean.

Page 52: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

52

8- Egunak eta gauak.

Ezin esan liteke mediku-lana egunero berdina eta aspertzekomodukoa denik. Beti bada zerbait aztoratzen zaituena, izan gaixotasunedo izan zauri. Ez denean hil zorian den norbait, bada erditze minetandabilen emazteren bat. Eta nolako mirariak biak ala biak, hiltzea etajaiotzea. Zer handiagorik gizakiaren hastapena eta finiera mugatzendituzten bi gertaera ikaragarri horiek baino.

Errana dudanez, hiltzea lotaratzea baino ez da. Betiko. Berarekinfinitzen dira bizitza honetako atseginak oro, baina baita saminak etanahigabeak ere. Heriotza da bizitzari atsedena eta balioa ematen diona.Heriotzarik ez balitz, bizitzak ez luke balioko fitsik. Denborak ez lukezentzurik batere, finiezina eta dohainekoa balitz. Azken finean, hiltzekosortu ginela jakiteak bizi gaitu, soilik.

Jada zahartua naizelarik, ez dut nehor ezagutzen neuk baino urtegehiago duenik inguruan. Neu naiz, bada, guztietan zaharrena. Atariandut, beraz, zain Herio bere atzaparrekin. Aurki da enegana. Betor, halaere, ahalik eta beranten. Baina, eman zaidan denbora guztiaren amaierahain hurbileko ikuste hutsa, izan bedi bermea izkiriatu berri ditudan hitzhauek neurri egokian sinesteko.

Bizitzeak atzetik hiltzea dakarren neurri berean du hiltzeakjaiotzearen beharra aitzinetik. Eta hori ere ikusia dut nik anitzetan,Hiribarren medikuaren alboan. Hortxe izaten nuen nik lanik gehien, oihalgarbiak ekartzen, ur beroa garraiatzen. Erditze bakoitzaren ostetikgeratu ohi ginen biok, Hiribarren eta ni, ahituak eta unatuak. Bainagutitan halako pozik gure bizitzetan.

Haur jaio berria eta amaren arteko zilbor-hestea ebaki ostean, nirieman ohi zidan haurra Hiribarrenek zapi garbi artean bil nezan, betiereuros eta barru-barruko pozari eutsi ezinik.

- To Nikolas ume tiki hau, eta garbitu urrezko altxorrikpreziatuena balitz bezala. Ez baita munduan ez zilar eta ez

Page 53: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

53

urrerik, halako erregalia ordaintzeko balioko dizunik. Ez damunduan besterik, sortutako haurra bezain ederrik.

Bizitza berri bati atea zabaltzen ari nintzela sentitzen nuen etamila eta bi zorigaitz ezagutu eta jasandakoa banaiz ere, zinez errandezaket, erditze haietako bakoitzean Hiribarreni lagundu izanaz oroitzennaizenero, lausotu egiten dela nire baitan, gaur bertan ere bai, gizakiakhurkoari sortzen dakien samin eta kaltearen oroimena.

Hiribarrenen laguntzailea izan nintzen urte haietan, sei edo hamaraldiz egokitu zitzaidan, gainera, medikurik gabe bakarrik aritzea, neuizatea, alegia, haur haiek mundura ekartzeko arduradun nagusi etabakar. Halakoetan Bordelen izaten zen Hiribarren gehienetan, edoBaiona aldeko bere lagun mediku bati ebakuntza zailen bateanlaguntzera joana.

- Hago lasai Nikolas –esan ohi zidan– Hik ez duk deus eginbeharrik. Amarena eta haurrarena izanen duk langintzarikhandiena. Garbitasuna zaintzea eta naturari laguntzea baizik ezduk hire zeregina.

Ordura arte ikusia nintzen gure Indazubiko sorlekuan, etxaldekoabereak mundura etortzen. Izan behi, behor, zakur edo zerrama; ardi,katu edo astama. Egun batean sagarroia edo trikua ere ikusi nuenerditzen. Haiek lanak amarenak, trikutxoen arantzak ekiditen!

Gure ahizpa zaharrenak ere bazekien zerbait horretaz. Ez alferrik,amaren sei erditze bizi izan zituen berak txiki-txikitatik. Ni, ordea,zazpiren artean azkena izaki, halakorik ikusteke nengoen Hiribarrenekinjarri artean. Gero usu ibilia naiz langintza horretan, baita oraindik erebaten bat aurkituko balitz beharretan. Beti egin diot kasu nire maisuari:garbitasuna zaindu, eta lagundu izadiari.

Heriotzako orduan kontua bestelakoa izaten da. Zeharo ezberdina.Hor ere garbia behar da izan eta naturaren lagungarri, baina hilzorian ninintzen bezalako haurra edo umea alboan ez da izaten atsegingarri.Hilzorian dagoen pertsonak, heldua behar du alboan, izpirituareneuskarri. Etxekoa behar du hurbil.

Norbait hiltzear delarik, urrun iezazkiozu haurrak eta zarata oroingurutik. Utzi medikuaren eskutan eta fedeko bada, apaiza ere jariezaiozu alboan. Baina ez ahantzi gauza printzipalik: etxeko maiteenaeskutik oraturik.

Azken hatsaren atarian delarik, pertsonak badaki ez dagoelaatzera egiterik. Eta haurra horixe izaten da batez ere: denbora guztiaaurretik duen izakiaren irudia. Hiltzeko tenorean ezer ez dagomingarriagorik dena bizitzeko daukanaren irudia baizik. Hilzoriandagoenak desira dezakeen guztia eduki ohi du gazteak eta sarritan,

Page 54: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

54

gozatzen baino, samintzen laguntzen dio heriotzari haren presentziak.Baretu ordez, kitzikatu eta ernegatu egiten dute haurrek eta umeek,hilzorian dagoena.

Horregatik egon ohi nintzen beti ezkutuan bezala, Hiribarrenenatzean gorderik. Gainera, zergatik ez esan egiarik, hil kanpaiekAzpilikueta Erretorea ekarri ohi zuten ondotik eta ez zen giro izaten gelaberean, medikua, Erretorea eta ni, hilzorian zegoenaren inguruanbatzen ginenean.

- Ez hadi kezka Nikolas –esaten zidan Hiribarrenek beti– Gauregungo eliza ez duk atzokoa bera. Erretoreak ez dikaginpiderik. Ez genian alferrik egin erreboluzionea! Jauntxoek,aristokratek eta apezek, galdu zizkiaten mesedeak eta ohoreak.Azpilikueta Erretoreak ez dik beste garai bateko ahalbiderik.Liberté, Egalité, Fraternité.

- Nahi duzuna esanen duzu, baina ez erran niri Egalité hori egiadenik. Azpilikuetak oraindik ere badu aginterik eta ahoazabaltzen duen orotan nabaritzen zaio hori. Hitz bakoitzean,agindua irteten da harenetik. Halako batean zitalkeriaren batetorriko zaigu, bere purrustaden ondotik.

Askotan gauzak aipatze hutsa aski izaten da, lehenago edoberantago, egiazko gerta daitezen. Batzutan, gainera, deabrugaiztoenaren laguntzarekin.

Egun batez, bolo-boloka hasi zen jendea marmarrean sorgina,aztia edo deabrukumea nintzela bazterrik bazter hedatzen. Azpilikuetabera zegoen, jakina, esamesa lau haizetara zabaltzeaz arduraturik.Antza, ez zuen ahaztekoen artekoa nik gatz platerkadarekin Prioreniaraetorri berritan egin nuen asmazio hura eta, egia, jendeak ere ez zuenasko behar izan nire aurkako aurpegiak eta jarrerak erakusten hasteko.

Gerora jakin ditut orduan nire kontra esan zirenak zertzuk etazenbaterainokoak izan ziren baina ez dut, hala ere, lerro hauetan haiekguztiak errepikatzen ibiltzeko asmorik. Esan dezadan soilki Hendaian etainguruetan gertatzen zen gaiztakeria eta zorigaitz orok, izan zuelaaurrerantzean bere arduradun eta erantzule bakarrik: ni neu.

Azpilikueta eta bere sokako seizpazazpi dama, aski izan zirentribunal nagusia eratzeko eta kalte guztientzat balio zuen errudunaaurkitzeko. Hiribarrenentzat ere handitxo gertatu zen nire defentsanetengabe ibili beharraren lana eta zama, batez ere, Pazko igande batez,elizako irudietako bat, San Juan Bataiatzailearena hain juxtu, lurreraerorita eta bi besoak eta burua apurtuta aurkitu zutenean.

Page 55: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

55

- Bart oso-osorik eta bere lekuan zegoen San Juan Bataiatzailea-esan omen zuen erretoreak – norbait ibili da hemen gaurgoizean goiz.

- Neronek ikusi dut Nikolas Pozoin, Hiribarrenen laguntzailesorgindu hori, lehen argiarekin elizatik isilka irteten -esan zuenAna Haizpuru deituriko andreak, erretorearen lagunetakobatek.

Begi guztiak jarri ziren neuri so. Bereziki haietako biri erreparatunien, Maria Anderearenei, eta haiei zerien malkoetan ikusi ahal izannuen, beldurraren eta espantuaren amildegia tupustean zetorkigulagainera. Handik aitzina, zeharo aldatuko zela ene bizia, maite nindutenguztiena bezainbat. Hendaian geratu ezkero, ez zela izanen atsedenik ezenetzat ez eta ene ingurukoentzat.

Eliza aurrean ziren berrogeita hamarren bat herritarrek inguratutanindukaten erretoreak berriro hartu zuenean hitza.

- Zer eginen dugu deabruaren sasiko kreatura honekin? Zer ezote du merezi gure Eliza Sainduaren aurka lehiatzen denmunstro txiki honek?

Jendea oihuka hasi zen ene kontra. Herritik bota nindezatelaeskatu zuten batzuek, Baionako kartzelara eraman behar nindutelaerran zuten bestetzuek eta egon zen zuzenean gillotina ezarri beharzitzaidala eskatu zuenik ere.

Arnasestuka iritsi zen une hartan Hiribarren medikua eta jendeartetik zela edo hala pasatuz, ene alboan jarri zen, jendeak osatutakozirkuluaren erdi-erdian.

- Zin dagizuet Nikolas ez dela gauza halakorik egiteko. Mutil onaeta zintzoa da. Nik sekula eduki dudan laguntzailerik onena.Ederki dakizue hori bere eskuetan egon zaretenek. Lepoajokatuko nuke berak ez duela egin halakorik.

- Medikua ere lagun du deabruak!- esan zuen oihuka erretoreak.

Handik aurrera dena izan zen buila eta kalapita, sukar eroa etazalaparta. Hiribarren izan zen ostikada bat jaso zuen lehenengoa. Azkarginduzkaten biok ala biok, eskuak bizkarrean loturik preso eta lurreanetzanda, hankapean.

- Ni ez naiz izan. Ez dut nik apurtu Bataiatzailearen irudirik- esannuen ahal bezala.

- Non zinen gaur goizean?- galdegin zuen jendartetik Larraldeharakinak.

Page 56: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

56

- Ez naiz hemen izan. Beste leku batean ibilia naiz.- Non eta norekin?- galdetu zuten denek.- Ezin dizuet esan.- Neuk ikusi zaitut lehenengo argiarekin elizatik irteten -Ana

Haizpuruk berriro.- Hori gezurra da -nik.

Berriz ere builak eta kolpeak, ostikoak eta zaplaztekoak. Trapuzaharrak lez, medikua eta biok, eliza atariko enparantzan, plazanagusian bertan, lurrean botata. Aztoramena haziz eta haziz zihoan,otsoen artean ehiza harrapatutakoan bezala. Gero eta gehiago zirenplazan gertatzen zena ikustera hurbiltzen zirenak eta gero eta gehiago,Hiribarren eta biok, harri handi bati lepotik loturik, itsasora botatzekoprest agertzen zirenak.

Izugarria zen jendea era hartan aztoraturik ikustea. Hutsa beharizaten du gizakiak bere kondizione bihozbera bazterrean utzi eta zakuramorratuaren ankerkeriaz jabetzeko.

Halako batean, ordea,

- Nikolas neurekin izan da gaur goizean! -egin zuen oihu batenbatek jendearen artetik ozen- Ezin zuen elizan egon neurekinbaldin bazegoen. Beste norbait izanen zen zuk elizatik irtetenikusi duzuna, Haizpurua anderea -gaineratu zuen azkenean

Jende guztiaren begiak harixe so geratu ziren, ekiloreek eguzkiaribehatzen dakiten lez. Eta ekaitz handien ondorengo barealdietan bezala,entzun egin zitekeen isiltasunaren ezerez ozena. Orduantxe hasi ginenHiribarren eta biok arnasa apur bat bere onera ekartzen.

- Loiako hondartzan izan gara biok. Hango koban egiten arigaren txalupan lanean, igandero bezala -jarraitu du- Egunazabaldu aitzinetik abiatu gara Nikolas eta biok hara. Ezin, bada,aldi berean egon bi lekutan, Loiako koban eta elizan. Neu naiztestigu eta zin dagit.

Hitz haiek entzunda, erretorearen begiei gorrotozko argia zerienaurpegi beltzaren erdian. Haizpurua anderea eta bere sokakoak, denak,Azpilikuetari begira geratu ziren, hark zer esan edo aginduko. Larraldeharakina eta beste guztiak ere bai, erantzun baten zain. Gure aurkahartua zuten abiada bizian, gehiegizkoa zitzaien bat bateko gelditasunhura. Ez zekiten zer egin eta nola jarraitu aurrera.

Deus ihardetsi eta esan gabe, gorroto-begiak ezkutatu ezinda, biraeman eta elizako atetik barrura sartu zen erretorea pauso azkarrez, ohizuen usain likitsa atzean utzita.

Page 57: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

57

Berehala askatu gintuzten Hiribarren eta biok eta egon zenbarkamena umilki eta lotsaturik eskatu zigunik ere. Aztoramenak etazorabioak harrapaturik egin zutela dena.

Kaltea egina zegoen, ordea, beranduegi zen jada apurtutakoakonpontzeko, egindako kaltea ahazteko. Hiribarren mediku jauna erahartan hartu izana, batez ere, erabakigarria izanen zen, eta luze bainolehen hartuko zuen handik hilabete batzuetara Hendaia ahantzi etabeste leku batera sendagile joateko erabakia. Ez zuen bertan gelditzeriknahi, esker txarreko pertsona haien guztien artean.

- Ez nuen hala uste Nikolas –erran zidan tristeki egun batzukberantago- baina lurrean eskuloturik erabili gaituzten hendaiarhauek guztiak ez dira gizakiak. Animaliak dira. Eta ni ez naizalbaitari. Banoa Hendaiatik.

Denak ez zirela berdinak esan nion nik. Hendaian ere bazela jendezintzo askorik. Azpilikueta erretorearen ardura izan zela gertatutakoguztia, hark xaxatutako otsoak baizik ez zirela izan plazan hain estukihartu gintuztenak. Ez hartzeko alde egiteko erabakirik. Ez uzteko, otoi,ni han bakar-bakarrik… gogora etorri zitzaidan oro erran nion, haingelditzen bainintzen zurtz bera gabetan.

Baina errandako orok ez zuen balio izan fitsik. Hiribarrendeliberaturik zegoen handik alde egitera.

- Badut lagun mediku bat Pauen –erran zidan- Ezer beharduzularik, hiri horretan izanen nauzu hemendik aitzina. Ez izanzalantzarik, beharretan zarelarik, eneganat joaiteko Nikolas.

Hiribarren bere familia guztiarekin ikusi nuen orga andana bateanalde egiten. Kostako bidean gora galdu ziren ene begien aurrean,iparralderat.

Zinez erran nezake, ordura artean beti izan nintzen haurbazterrekoak, negar egin zuela gogotik. Hiribarrenen alde egite harkenegan sortu zuela saminik eta irakaspenik ugari, ikasi bainuen bizitzahonetan deus ez dela betikorik eta zorionak ondotik ekartzen duelazorigaitza, lehen edo berant. Lagunak lagun izanagatik, beti izanen delaetsairik, bidearen erdian jarriko zaizunik.

Azpilikueta erretoreak irabazia zuen lehen borrokaldi hura etaHiribarren eta biok ginen galtzaileak. Ordura arteko geure zoriona emangenuen ordainetan egun hartan. Inoren mesedetan baino, geure kaltehutsetan izan zen hori. Azpilikuetaren arima beltzak ez baitzuen sekulaizango aski eta geroago ere oldartuko baitzitzaidan, zapelatza erbiarengainera bezala.

Page 58: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

58

Egun hartan ikasi nuen, halaber, kuraia behar dela eduki barneangorderik, zorigaitzari aurre egiteko. Ez direla aski lagunak, ez eta ereauzoak, norberak behar duela bere baitan sortu indarra, zulo beltzenetikirteteko argira eta etorkizun ilunaren hatzaparren aurrean ez izutzeko.Espantua gerta ez dadin galgarri.

Hiribarrenek bezalaxe, neuk ere ez nituen nehoiz ahantziko elizaaurreko gertaera gordinak. Egun hartantxe berean hartu nuen erabakiaeta egin nuen promes, ez niola itsasora joateko nire nahiari sekula ukoeginen eta horrexetarako profitatuko nuela lehenengo aukera, noizbaitagertzen baldin bazen. Lehenagotik ere irmoa zen erabakia geratu zen,hala, zeharo irmoturik eta ene baitako harkaitz tinko bilakaturik.

Alabaina, lehenik eta behin esan dezadan, lurretik zutitu etaeskerrak eman nizkiola, jendetzaren artetik nire alde eta nire mesedetanhitz egin zuenari, infernutik bertatik atera ninduen aingeru salbatzailebakar hari.

- Eskerrik asko Martin -esan nion aurrez aurre.- Ez da ezer izan Nikolas, egia hutsa baizik ez -ihardetsi zidan

zintzoki.

Bai. Martin zen egia hutsa esanez jendarteko ataka larri hartatikatera ninduena. Martin, erretorearen iloba zurgina bera, medikuarenlaguntzailetarako behar zuen mutikoa. Martin, nire lagun bihotzekoa.Bai, Martin, ene maite maitea.

Page 59: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

59

9- Sekretu bat.

Denboralea zen Pellot preso zela eta urte hartan ere, 1803 edo1804 garrena izango zen, ez zen agertu herriko jaietarako. Urduritasunanabaritzen zen hendaiar guztien begietan eta Pellot falta zenetik ezomen ziren Bixintxo egunaren inguruko festak antzinakoak bezalakoak.Pellotek, antza, bazituen beregan itsaso guztietan ibilitako kortsarioaizateaz gaineko dohainak.

- Festak ez dituk gauza bera Kapitaina gabe –erraten zutengehienek-. Haren dantzak ez dauka munduan berdinik.

- Haren umorea eta zalapartarako gogoa ere ez dituk bestenehorengan ediren –esaten zuten beste batzuek.

- Kapitaina gabe, musika ere ez duk berdin entzuten –entzunnion eskuetan pandero bat zeukan amona xahar bati.

Jai nagusia baino egun batzuk lehenago miraria bezala agertuzena, Passpartout ipotxa izan zen. Zaldi pinto baten gainean etorri zeneta bera ipotxa zelako edo zaldia berez ikaragarri handia zelako, ematenzuen ezinezkoa zela gizon nimiño hark mendean har zezakeenik halakoanimalia erraldoirik. Baina bai, ziztuan agertu zen ipotxa beltzaPrioreniara, inguruetako haur guztiak bere ondoren oihuka eta korrikazekartzala.

- Bonjour madame Pellot –esan zion andere Mariari, begirunezkomakurtze bat eginez- J’ai une lettre du Capitaine pour vous,madame1.

Eta soinean zekartzan urre eta zilar guztien azpiko arropa arteanhasi zen arakatzen. Atorraren barruan sartu zuen eskua eta une batezbegitandu zitzaidan, eskua baino, karramarroa zela ipotxak arropenartetik barrura zeramana. Karramarro bel-beltza alde batetik, etazuriagoa bestetik, eguzkiak jo gabeko mahats-hostoa bailitzan.

Bordeletik zetorrela jakin genuen gero, eta zaldiaren muturretikufaka irteten zen arnasari eta bizkarreko izerdiari erreparaturik, pentsa 1 - Egunon Pellot anderea. Kapitainaren gutun bat dakart zuretzat.

Page 60: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

60

zitekeen, gainean pisu handirik ekarri ez arren, abereak ez zuela ukanatseden handirik bide guztian. Neu naiz horren guztiaren testigu,Prioreniako erizaina izaki, neuri egokitu baitzitzaidan beranduagoipotxaren ipur-masailak osin-urez eta ukenduz garbitzea eta sendatzea.Erre-erre zeukan azal guztia, haragi bizitan ia, zaldi gaineko lauhazkaluzean ibili izanaren kariaz. Txikia baina burdinazkoa zen Passpartoutipotxa beltza, edo diamanta gogorrenaz egindakoa.

Etxe barnera sarrarazi zuen andere Mariak, freskagarri bat ekarziezaioten aginduz batera. Luzaroan egon ziren biak liburutegiangorderik. Bitartean, gero eta handiagoa egin zen Prioreniako atarianbildutako jende saldoa, Hendaia guztira barreiatua baitzen ordurakoiritsiak zirela Pelloti buruzko albisteak.

Halako batean, guztien aurrera irten zen andere Maria, jakin-minaasetzera, eta guztiak han egotea eskertu ondoren,

- Pellot ongi dago. Preso dute ingelesek Plymoutheko gazteluan.Gutunean eskatzen du, urtero bezala egin dezagula festaBixintxo egunean eta edalontziak gora jasota egiteko topa bereizenean. Aurki izanen dela berriro gure artean.

Hitz haiek esan ostean, bere gelan sartu zen andere Maria.Bakarrik eta uzkur. Etxeko inork ez zuen ikusi ondorengo hiru egunetan,ez eta jai egunak iragan artean, denok baikenekien bihotza zeukalapitzaturik eta umorea tristaturik. Denok genekien emakume handi etasentibera haren atsekabearen berri: Pellot ingelesen esku baldin bazen,ongi eskuloturik egonen zen, ziega beltzenean, urkamendira eramanenzuen epaiketaren zain, zalantzarik gabe. Behin eta berriz aitortuabaitzuten ingelesek Pellot harrapatzeko grina. Alde batetik goretsi egitenzuten Kapitainaren adorea. Halako itsasgizonik ez zutela nehoiz ezagutuaitortzen zuten era garbian, baina bestetik ez zeuden prest barkatzekohark Ingalaterrako Erret Ontziterian eragindako hondamendiak.

Ez, urte hartan, Hendaiako Bixintxo jaiak ez ziren besteetanbezalakoak izan. Aurrerantzean ere, urtero gertatu zen festa egun haiekilunduko zituen zerbait. Gogoan dut, esaterako, handik bizpahiru urtera,1807garreneko urritik, hurrengo urtarrilera bitartean, lau hilabeteko epemotzean, alegia, nola iragan ziren Hendaian barrena 78.000 soldadu,12.000 zaldi eta ehun kanoi baino gehiago Donostia alderantz. NapoleonBonapartek bidaliak ziren. Ustez, Portugal aldean piztuta zegoen gerlanborrokatzera. Geroago jakin genuen, Donostia eta donostiarrak menpehartu eta, azkenean, hiria kiskali ondoren alde egin zutela bertatik.

Handik gutxira, gauza bera egin zuten Wellington jeneralarengudaroste ingelesek ere Napoleonen gerlarien ostetik. Orduko hartan,ordea, denbora eta astia ukan zuten hendaiarrek herria hustu etasorterritik urruntzeko, ahal izan zuten beste.

Page 61: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

61

Milaka eta milaka gizonen joan-etorriak, hankazgoratu egiten dubeti herria. Aztoramena barreiatzen da alde guztietara. Liskarra etazalaparta bihurtzen dira eguneroko arau. Bolboraren usaina jabetzen dabazter orotan eta odolaren gorria gainditzen zaio soldaduen uniformeguztietako koloreari. Gerrak ez baitakar galtzailearen hondamendia etairabazlearen zorigaitza baizik. Ederki ikasia daukat nik hori.

Priorenia ondoko kanposantu ederrean, hogeiren bat herritarehorzten genituen urtero. Sekula ez dut nik inon ezagutu leku hainederrik: oroitarri xume bat han, gurutze garbi bat hemen, lore sorta bathango bazterrean… Alaia zen gure hilerria eta noiznahi biltzen ginenbertara herritar guztiak, hildakoei agur esatera eta, zergatik ez, baitaegurastera ere.

Hainbeste soldaduren joan-etorriarekin, ordea, nahasten hasi zirenhildakoak, geureak eta besteenak. Edonola ehorzten zituzten bideaneroritakoak, baita hirunaka edo launaka ere, denak zulo berean. Harrezgero ez zen gehiago betiko leku eder bera izan kanposantu hura.Hildakoak nahasten direnean, bizidunak nahastuago diren seinale.

Beste leku batean hasi ginen herritarrak ehorzten, itsasora begiradagoen muino koskor batean. Eta lehenagoko hilerriko harresia osatzenzuten harri guztiak joan ziren zeuden lekutik poliki-poliki desagertzen,gaur etxe edo zubi koxkor bat jasotzen laguntzeko, bihar bide batenegiteko edo baratze baten mugak ezartzeko. Mendeetan hildakoak gordezituen lekuaren arrastorik ez zen geratu azkenean eta segur eta fio naiz,gaurko hendaiar gazte bati Prioreniako hilerri dotorea non zegoengaldetu ezkero, hurrik ere ez lukeela emango.

Baina Passpartoutek gutuna ekarri zuen egun hartan, egiabestelakoa zen oso. Egoera ez zen, inola ere, gutun hartan adieraztenzen bezalakoa. Bai, gutunean Pellotek Plymoutheko gazteluan presozegoela zihoen. Eta halaxe zen hori gutuna izkiriatu zuenean. Ez, ordea,gutuna Hendaiara iritsi zenean. Ordurako Pellot beste leku bateanzegoen, Hasting-eko kaian.

Garai hartan posta ez zen gaur egungoa bezain azkarra. Orainigortzen duzularik zeinahi gutun postaz, hilabete baino lehen daukakezuParisa iritsita. Orduan, baina, gauzak oso ziren bestela.

Plymoutheko gazteluan nola egin ote zuen Pellotek tinta etapapera lortzeko? Nola, berak idatzitako gutuna esku ziurretarairitzarazteko? Zenbat urre behar zen, zenbat neke, esku eta bideezkutuko gutun xume hura Andere Mariarenganaino iristeko? Eta, batezere, zenbat denbora behar zen horretarako?

Dataren arabera, urtebete bazen Pellotek gutun hura idatzi zuelaeta urtebetea tarte handia zen Pellot geldik egoteko. Guk orduan ezgenekien baina gutuna idatzi eta hilabete batzuetara, PlymouthekoAlmiranteak Pellot bere aitzinera eraman zezaten eman zuen agindua.

Page 62: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

62

Hilabete osoak eman zituen gizon hark, bere gazteluko ziegetan itsasgizon ospetsuenetako bat gorderik zeukala jakin gabe.

Hala aurkitu zuen Pellotek bere burua gazteluko ziegetatik kanpo,gela handi batean, ingeles agintari gorenak noiz artatuko zuen zain.Horma lodi eta garaiz eraikitako gela bat zen, leihoak oso goian zituenaeta, gainera, burdinazko hodiz hertsiak guzti guztiak. Ihesbide bat beraere gabekoa, alegia.

Pellotek bazekien ondo gorderik zirela bazterrak, atearen bestealdean zirela bera lagundu zuten soldaduak, belarrietaraino armatuak.Zer ote zegoen, ordea, gelaren beste aldeko atearen atzean? Pellotek ezzuen gauza handirik ulertu baina emakume baten ahotsa ere garbikientzun zuenez, Almirantea bere emaztearekin ariko zela pentsatu zuen.Zarataka ziharduten biek ala biek, batak besteari nork sutsuagoerantzungo.

Pellot zegoeneko gelaren ertz batean, Almirantearen arropa batzukzeuden zintzilik, beste gauza askoren artean. Ez luze eta ez motz,arropa haiek denak eta burukoa jantzi zituen Pellotek. Almirantearenohorezko ezpata gerrian eta Indiatik ekarritako zapi fin bat aurpegiarengainean, marranta edo haginetako mina bailuen, halaxe irten zen PellotPlymoutheko gaztelutik, guardia guztiak diosal egiten ziola ate handirenbat gurutzatzen zuen bakoitzean. Pausoa irmo eta bizkarra tinko,marmarka erantzuten zien soldaduei pasaeran.

Ihesa ez zen hartan bukatzen, ordea. Lehenbailehen behar zituenalmirantearen arropa deigarri haiek gainetik kendu. Begi guztiak zeudenberari so Plymoutheko kaleetan. Ez zen ohikoa, antza, Almirantea oinezeta kaleetan era hartan ikustea.

Kartzelaldian ikasitako ingelesezko marru batzuk jaurtikitzenzituen soilik, soldadu edo bestelakoren batek, tinko jarri eta diosalazuzentzen zion bakoitzean. Herritarren aitzinean, ostera, eztul egitenzuen, eta uju, zeharo gaixorik eta haserre balego bezala.

Kalezulo batean, balantzaka zebilen marinel mozkor bat kausituzuen Pellotek. Ez zuen asko behar izan gizon hura zeharo etzandauzteko. Harixe kendu zizkion arropa apalagoak, atorra zaharkitu bat,abarketa moduko oinetako batzuk eta mila eta bat adabakiz osatutakogaltza zaharrak. Ondoren, eta soldadu ingelesak bere bila txindurripresatiak bezala hedatu zirenean hiri guztian, Hasting-eko bidea hartuazuen, harantz zihoazen erremintari batzuen gurdi gainean igota.

Behin Hasting-en zelarik, te mota ezberdinak biltzen zituen kaxabat lapurtu zuen merkatarien auzoan eta kalez kale hasi zen gora etabehera. Te saltzailearen mozorroak eman zion babesa, ogi zatiren batjateko sosa eta egun batzuetarako arnasa askea.

Aurkituko zuen bidea, aurkitu beharko, portu ingeles hartatik etasoldadu guztiak ondoren zituela, alde egiteko. Nola, ordea? Ingelesezgutxi zekien Pellotek eta ahoa zabaltzen zuen bakoitzean, frantsesaren

Page 63: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

63

susmoa hartzen zioten guztiek. Frantsesa esatea edo etsaia deitzea,gauza bat eta bera ziren orduan, eta gaur ere bai, ingelesentzat.

- Ni frantsesa? Bai, zera –erantzuten zien- bakailaotan aritzen den arrantzale euskalduna baizik ez naiz ni. Ekaitz txar batek zuen itsasertzera kareletik goiti botatakoa.

Agi denez, bada, zorigaitza ez da etortzen beti bakarrik. Egoerabeltzenean ere pitzatu bat edo leiho txikiren bat aurkitzen jakiten dutezorionak eta bizipozak. Hala gertatu zitzaidan niri ere, Pellot Hasting-ekokaitik nola irten erabaki ezinik ibili zen sasoi gorabeheratsu hartan..

13-14 urteko mutikoaren azpian gordetzen zen neska koskorrabaizik ez nintzen Martinen laguna egin nintzenean. Martin bihotzekoa,Martin maite-maitea.

Lehenagotik ere erreparatua nion mutil umil hari. Ederra zen etazolia. Urrezko adatsez josia, begietan erakusten zuen beti goizaldekoargia. Ezpainetan noiznahi antzematen zitzaion irria eta hitzak ere urribezain garbiak, bakoitza bere neurri egokian jarriak.

Hiribarren kanpoan zebilen egunetako batean egokitu zitzaidanhura sendatzea. Iltze handi bat sartu zitzaion, lanean ziharduela,oinaren azpian. Oharkabean zapaldu omen zuen eta konturatu bainolehen, labanak bezalaxe, egina zuen iltzeak haragian barnerako bidea.Larria zen oso, zekarren zauria.

Hiribarrenek erranda nekien, gaitzik txarrena izaten dela tetanoa.Zauria bera baino gehiago, ondorengoa izan ohi dela kaltegarria.Hamaikatxo ikusiak nituen ordurako, min artean hiltzen, zauri txikibatetik hasita, gorputz osoak usteltzen. Bai, Hiribarrenek esanda nekien,Nicolaier izeneko zomorro txiki bat sartzen dela askotan zaurietanbarrena, herdoildutako burdinekin batera. Inguruko gihar eta nerbioakusteltzen dituela ondoren eta mina zabaltzen dela etengabe gorputzguztira. Pariseko lagun bati esker zekiela hori guztia eta oraindik ezzegoela ezer halako gaitzari aurre egingo zionik. Gaitzetan gaitzena.Tenore hartan neu Nikolas deitzen nintzelako erreparatu nion arretaztetanoa eragiten zuen zomorroaren izen harrigarriari: Nicolaier.

- Min egingo dizut Martin –esan nion, bere oina nire eskuenartean hartuta- baina ez dugu aski zauri sakon hau ongigarbitzearekin. Hemen beste zerbait ere behar da.

- Lasai Nikolas, egin ezazu egin behar duzuna. Hobe duguoraingo min laburra, ondorengo gaitz luzea baino.

Halako egoera batean Hiribarrenek zer egingo ote zukeen jarrinintzen pentsatzen: alkoholez igurtziko zuen zauria, edo iodoz garbituko

Page 64: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

64

barne eta kanpo guztia. Gero zain geratu behar, tetanoa ez agertzekoitxaropenean. Ezin egin besterik.

Begiak itxi eta zer egin edo nola jokatu pentsatzen jarri nintzen.Eta gatzaren egunean gertatu zitzaidan bezala, ez dakit nondik eta ezdakit nola, asmo bat etorri zitzaidan eta hartu nuen erabakia: Zartaginbat, oliba-olioa eta baratxuria ekar zitzaten eskatu nuen. Olioa sutanberotzen jarri ondoren, zauria iodoz garbitzeari ekin nion. Ez zenodoltsua, sakona bai, ordea, hatz txikiaren luzerakoa beste.

Olioa irakiten zelarik, bertara bota nituen baratxuriak eta hantxeutzi nituen erabat belztu arte erretzen. Bitartean egurrezko zotz batzuenmuturrak bildu nituen kotoi garbiz, pospolo luzeen antzeko zerbaiteginez. Gero, kotoi haiek olio irakinetan busti eta zauri guztia garbitunuen. Garbitu eta erre. Zeharo.

Intziriren bat edo beste irten zen Martinen eztarritik. Ez zen bateregozoa egiten ari nintzaion hura, baina, egia, ez zitzaidan otu bestebiderik mutilari sendaketa egokia egiteko.

Haragi errearen usaina barreiatu zen salan. Irudipena neukan, ezzegoela ez Nicolaier zomorrorik eta ez bestelakorik, olio irakin hartatikbizirik irtengo zenik.

- Nola erabaki duk hori egitea, Nikolas? –galdegin zidanHiribarrenek, egindakoaren berri egun batzuk beranduagoeman nionean.

- Ez dakit, jauna. Halaxe iruditu.- Iruditu, iruditu… beti iruditzen zaik hiri zerbait. Ez zagok gaizki,

hala ere, Nikolas –gaineratu eta bere liburuan idatzi zuen nikegindakoa: Nikolas versus Nicolaier2, jarri zion idazpurua,latinez.

Eta halaxe izan zen, zinez. Egun batzuen buruan, nik erretakoharagiak bere onera itzuli zirenean, elkarri itsatsi, azal berria bota etaMartinen oinpean ez zen geratu ez eta zauriaren seinalerik ere. Zulatuasekula gertatu izan ez balitz bezala geratu zitzaion oinpea.

Egun hartan zulatuta gelditu zen gauza bakarra, nire bihotza izanzen eta horrek ez zeukan erremediorik. Mutil harexen hitzetankulunkatzen hasia nintzela sumatu bainuen hitz egiten zuen bakoitzean,haren begiradapean pizten eta pozten nintzela tximeleta eguzkitanbeste. Bizitza ere emango nukeen esku sendo haien fereka bakarrarentrukean, bular sendo haren estutu baten ordainetan galduko nukeenhatsa.

2 Nikolas, Nicolaier-en aurka,( latinez).

Page 65: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

65

Geroago gertatuko zen hori, handik hilabete batzuen buruan,Loiako hondartzan zegoen harpe batean, hendaiarrek Sorginzilo deitzenduten hartan eta historiak dioenez, Pierre de Lancre inkisidorefrantsesak, bi milatik gora sorgin akelarrean ikusi zituen lekuan berean.Martini, harpe hartan egiten ziharduen txalupan laguntzea erabakibainuen horretarako aukera ikusi nuenean.

Ez zen egoten jai egunik edo lanik gabeko tarterik, hara joan gabegeratzen nintzenik. Haraxe iristea eta Martinen alboan egotea nituenxede, txaluparen aitzakian. Kobazulo hartan ikasi nuen nik, zorionarenneurriak ez duela mugarik, pertsonak berak ezar ditzakeenak baino.Aski dela hitz gozo bat edo lagunaren hurbiltasuna edo usaina bera,zerua ezagutzeko lurrean. Maitemina pizten denean, ez baita egotenpertsonaren baitan beste gauzarik, bazter guztietara hedatzen denlurrikara gozo bat baizik. Uhinek zarata galdu eta musika egiten duteorduan, kaioen intziriak bilakatzen dira kantu eta haizeak, nahastuordez, orraztu egiten ditu adatsak.

Sorginzilon ginen haietako egun batean, Martinen eskua nabaritunuen nire gerritik zintzilik. Ondoren haren arnasa beroa belarri ondoaneta haren ezpainak ene lepoko azalaren ferekan. Azkenik, berea nireaneta nirea berean, bi ahorekin egin genuen bakar bat. Horixe izan zenguztia. Ondoren mutu geratu biok, egindako izugarrikeria gozo harklotsarazi gintuelarik biok, odolaren kolorea adina gorritzeraino.

Ez dago hitzik eta, beraz, ezin kontatuko dut nik orduan sentitunuenik. Esan dezadan, ordea, sukar handi batek harrapatuta bezala jarrinintzen arren, konturatu egin nintzela Hego haizeak epeldu zuelasupituan arratsaldea eta Loiako hondartzaren ingurua jarri zelaTonbarrietatik iragaiten zen eguzki gorriak argiturik, ederretan eder,zinez.

Ilunabarrean handik etxera bidean gindoazela, lotsaturik etabeldurturik zegoela aitortu zidan Martinek. Kezkaturik zegoela esanzidan, ez baitzuen inoiz pentsatuko, mutil bati sekula musu emangozionik. Are gutxiago ordura arte gordeta eta beste inori eman gabeedukitako bere lehenengo musua.

- Eta hi mutila haiz, Nikolas –gaineratu zidan-, ni neu bezalakomutil arraioa.

Egindakoagatik aztoraturik zegoela aitortu zuen. Arratsaldeangertatutakoa ez zela normala izan, ulertu ezin zuen sukarraldi batenondorioa baizik ez zela izan, eta ikaragarri atsegin ninduen arren, ezzela bidezkoa ni gehiago berarekin Loiara joatea. Mutilak ezin duelamutila maite. Ez dela normala. Kosta ahala kosta, ez genuela elkarrenlagun izaten jarraitu behar inola.

Page 66: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

66

Irri artetik, ederki kosta zitzaidan hari erantzuteko moduko hitzaktopatzea. Mutikoaren urduritasunak, berarenganako nabaritzen nuengogo hura handitu eta areagotu baizik ez zidan egiten. Gauzak hain argieta garbi esan izanak, bere barne-barneko kezka haietan partaideegiteak, beti lagun izango nuenaren alboan nengoela erakutsi zidan.Horregatik esan nion, Hendaiako lehen etxeetako argietara iritsiginenean, beste inori sekula esango ez niona.

- Martin maitea, zaude lasai. Ondo gorde beharko duzun isilpekobat kontatuko dizut. Sekretu handi-handi bat.

Page 67: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

67

10- Mendekuaren gozoa.

Bizi-bizi dauzkat memorian gordeta, Hendaiako lehorrean,itsasorako zain egin nituen lehenengo garai eder bezain atsekabe haiek.Atzo bertan gertatuak balira bezala oroitzen ditut, gainera. Oso maizgertatzen zait hori, biziago sentitzen ditudala orduko gogoramenakiazkoak edo atzokoak bertakoak baino. Biziagoak askozaz ere ordukobizipenak, hurbilekoak baino. Zaharren patu ezinbestekoa omen da hori:istant bat lehenagoko gertaerak ez du lekurik aurkitzen jadamemoriaren zelaian, beteta baitago aspaldiagoko lorez eta osinez.

Baina egia, ez nahiz ohitzen zahar izate honetara, sutondoanzimurtzen den amona xarmangarriaren planta inozoak egitera. Odolafite dabilkit oraindik zainetan. Nahiago dut goizean goizez Loiakohondartzara jaitsi eta hango harriren batean eseri, karramarroei edoputzuan gordeta dauden izkirei beha. Etxeko supazter gozoa ez daniretzakoa, alajinkoa. Haragi astunez baino, gehiago naiz haize azkarrezegindako piztia.

Erran bezala, oroitzen ditut orduko etxeak, orduko lagunak etaezagunak. Gertaera guztiak ere bai. Txakurren izenak ere gogoratzenditut, taberna eta ostatuenak, kale, hondartza eta badian kulunkanegoten ziren txalupa eta ontzi guztienak. Jada ez da ezer geratzen,ordea, guzti haietarik. Horixe ekartzen du beti bizitzak: lapak bezala,memorian itsatsirik baizik ez direla geratzen gauzak, lekuak etalagunak. Norberaren oroimenean baizik ez dutela jada lekurik,lehenagoko bizimodua osatzen zuten haiek beraiek. Lehengo garaieiatxikirik bizi nahi izatea, ordea, kearen gainean etzan nahi izateabezalakoa da. Ezinezkoa. Edo okerragoa: alferrikakoa.

Gaztea nintzen orduan, umea ia. Itsasora joateko nire asmo irmoaizan ezik, beste ezer ez neukan garbirik nire baitan. Itsasora joatekoasmoa eta Martin bihotzekoa, jakina. Arnasarik gabe geratzen nintzelairuditzen zitzaidan bere ondotik bi pauso urruntzen nintzen bakoitzean.Airea agortzen zitzaidan beragandik aldendutako bakoitzean. Harenalboan ikasi nuen, bakarrik baino hobe duela pertsonak lagundurik.Lagunak lagundurik, prefosta. Ezbeharrean eta zorionean, bietan. Baita

Page 68: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

68

ezer nabarmenik gertatzen ez deneko bizimodu arrunt etaaspergarrienean ere. Laguna ona denean, beti izaten dela lagun, alegia.

Martinengan aurkitu nuen nik beste batzuek euren maiteenganaurkitzen dutena baino gehiago eta, berarekin nenbilen batean, ustegabean eta horretarako batere arrazoi berezik ez zela, gure amaz oroitunintzen. Indazubiko etxe hezean laga nuen amaz. Ama maiteaz. Harenbizimodua nuen irudikatzen eta gure aita tripazorroari zer ikusi ote zionjarri nintzen pentsatzen. Gizon hordia, alferra eta hitz eder bat bera eregabea. Zer ote zion aurkituko gure ama eztiak halako astamandokirtenari?

Bizitzak bere erreten ezkutuak dituela hasi nintzen pentsatzenhorrela. Badirela bide sekretu eta zeharrekoak, beste inortxok ezagutzenez dituenak. Ez duela norberarenak beste inorentzat balio. Guztiokgarela bakarrak eta ezberdinak, ez dagoela, azken finean, denentzatbalio duen neurri bakarreko zapatarik.

Amak gure aita hautatu bazuen berarentzat, nik ezagutzen eznuen zerbaitengatik izanen zen. Ikusi eta irudika ez nezakeen arrazoiezkutukoren bategatik. Ala, aitzitik, hartara derrigortua ikusi ote zuenbere burua gure ama gaixoak? Gizon harekin nahi eta nahi ezesposatzera derrigortu ote zuen bizimoduak?

Bigarren pentsamendu honek, estreinakoz jarri zizkidan malkoakbegietan, Martinen aurrean.

- Zer dun Inesa –erran zidan-, ez haut nehoiz ikusi hala.- Gure ama diat gogoan, Martin –erantzun nion-, azken urte

hauetan nire albisterik gabe dagoen gure ama gaizoa.

Ez zidan fitsik gaineratu. Bake-bakean utzi ninduen nire minean,jakin baitzekien pertsonak bere baitan dituen arranguretako batzuk,erne bizi beharrekoak direla, pozak bezainbestean.

Isila zen Martin, eta umila beste inor ez bezala. Begi onez ikustenzuen, hala ere, nire geldik egon ezin hura. Bera baldin bazen enbor, ninintzen hosto, edozein haizek mugiarazten zuena. Bera baldin bazenitsaso, ni nintzen uhin, beti mugitzen egon beharrekoa. Zazpikia etaipurterrea, halakoxea nire izaera, lehen, gero eta orain ere bai.

Eta ederra zen Martin beste inor baino gehiago. Haren esku finek,indarra ezkutatzen zuten dotore. Haren adats horiak, kresalak soilikorraztuak, lasto garbia ziren eguzkitara jarriak. Haren bularra etabizkarra, lurralde eztia eta haren ahotsa, ai haren ahotsa, nik ez dakitnondik behera eroritako musika zorabiagarria.

Hitz bat ez zeukan sekula bestea baino azkarragorik. Denapausatuki, dena gozo, esaten zekien hark. Une oro guztiz garrantzitsuabalitz bezala sentitzen zuen, tentuz bizi beharrekoa balitz bezalagauzarik txikiena ere.

Page 69: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

69

- Hi eta ni, bi gaitun Inesa –erran zidan txalupa uretara botagenuen egunean-. Bi zati gauza beraren. Bakarra osatzen dutenbi erdi.

- Bai, Martin –erantzun nion nik- Baina noiz arte izanen da hala?- Heuk nahi artean, Inesa. Ni hirekin baino lehenago aspertuko

haiz hi nirekin. Itsasora joateko amets hori uxatzen ez badunhire barnetik, eta noizbait Pellot Kapitainarekin joaten bahaiz,azkar ahaztuko naun ni, lehorrean geratuko den zurgin xumehau.

- Hori ez, Martin, hori sekula ere ez. Munduaren beste muturrerajoan arren, beti izanen haut bihotzean eta hire albora itzultzeagogoan.

- Hori ezinezkoa dun, Inesa. Itsasoan urak handi ditun etalehorreko ororen oroitzapena irensten dinate, berunezko zatibaten antzera.

- Entzuna zaukaat kontrakoa ere: beti lehorrekoaren ametsetandabilela marinela. Hazi eta hazi egiten zaiola lehorrean utzitakoguztiaren oroimena eta antsia.

Mutu geratu ginen biok istant batez. Ezer esan gabe asko esatenzidala iruditzen zitzaidan. Esan gabe esaten zidala itsasora ez joateko,Pellotengana ez hurbiltzeko. Kortsarioen ameskeria hura ene baitatikuxatzeko. Sakon-sakonean ez zuela nahi urrun nendin, nahi nuenaegiteko libre nintzen arren, bere alboan nahi ninduela.

- Ez Martin –erran nion halako batean, arraun egiteari utzita-, horretan ez diat sekula etsiko. Ni itsasorakoa nauk. Horrek ekarri naik hona. Hala ezagutu haut hi. Itsasorakoa nauk eta lehenengo aukeran, Pelloten ontzian itsasoratuko nauk.- Bazekinat hori, Inesa. Ez haiz hartutako erabakia merke saltzen duen horietakoa. Bazekinat bai, ederki asko jakin ere, nire ondoko apaltasunean baino, beste nonbaiten dela hiretzat idatzirik patua.- Ez esan halakorik, Martin. Nagoen lekuan nagoela, beti izanen haut gogoan.

Berriro ekin genion arraunari. Martinen ezpainetan eta begietan,argi aparteko bat piztu zen orduan. Nik ez nuen ulertu irribarre zabalharen jatorria bizitzan oso aurrera egin nuen arte. Gerora bakarrikkonturatu nintzen Martinen keinu hartan, nire izaeraren onarpenerabatekoa zegoela gordeta. Nintzen bezalakoxea maite ninduela berak,eta ez edonolakoa.

Page 70: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

70

- Pentsatu dinat txalupari zer izen jarri, Inesa.- Bai, esan hidan lehenago ere: Kulunka.- Ez, Inesa. Beste bat jarriko zionagu.- Nola, bada?- Beti Biok. Horrelaxe deituko dun, Beti Biok.

Arrauna utzi nuen bertan behera eta besarkada batean bildunintzaion. Itsasoa laño zegoen, bare-bare. Arratsaldea gorritua zen iaeta epel egiten zuen, uda urruti bazegoen ere.

Beti Biok-en kulunka geldoak lagundu zigun elkarren ferekan, etamusu handi batean urtu ginen, azukrea uretan bezala. Bi zati ginen bai.Gauza bakarraren bi erdi. Bi zati guztiz ezberdin baina, aldi berean, batabestearentzakoak, nik bizitza guztian besterik ezagutu ez ditudanbezalakoak.

Esan dezadan, alabaina, ezkutukoak izaten zirela beti elkarrenarteko harreman haiek. Ni Nikolas nintzela beste guztientzat etaMartinek ere bere adineko mutiko bat banintz bezalaxe hartzen ninduelabesteen agerian. Harrigarria egiten zitzaigun hori bioi eta korapilatsuazenbaitetan. Ez zen erraza izaten antzerki hura bere finiera eta hariguztietan behar bezala antzeztea. Egon zen pentsatu zuenik, Martinekez zuela oraindik egoki ikasi hizketan, izan ere, nahi baino gehiagotanihes egiten zion nire izaeraren markak, lagunartean genbiltzanean.

- Nikolas, nahi al dun etorri plazara –edo antzeko zerbaitekegiten zion ihes noiznahi.

- Mutiko kaikua –erraten zioten orduan- mutilari hitz egien diokneskari bezala. Noiz ikasi behar duk ongi mintzatzen?

Eta orduan barre sekretu batek biltzen gintuen biok, Martin etabiok, beste guztien artean. Gure sekretua zen. Gure lurralde isilpekoa.Are lagunago egiten eta are harrotzenago gintuena geure barrenetan.

Beste sekretu bat ere bagenuen, Martinek eta biok. Behin bereosaba erretoreaz galdegin nion. Nolakoa zen gizon hura, etxekoentzat.Nola jokatzen zuen etxe barnean bere amarekin eta berarekin.

Martin lotsaturik zen osabaren kariaz. Ikusten zitzaion derrigorrezbehar zuela maite, eta ez berezko gauza bezala. Ez zuen gogoko gizonanker haren izaera baina, hala ere, ongi hezia izaki, ezinezkoa zitzaionetxekorik edo senitartekorik gorrotatzea.

- Utzi kontu horiek Inesa –erran zidan-. Gure osaba ez dun santubat baina osaba dun azken finean, amaren neba. Ez dunohorezkoa etxe barruko kontuak inoren aitzinean erakustenibiltzea.

Page 71: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

71

Ez nuen baina etsi sekula eta aukera ikusten nuen bakoitzeanprofitatzen nuen gizon hari buruz galdegiteko. Zeharka eta kiribilkabazen ere, azkenean nahi nuen guztia eta gehiago jakin nuen gizonbeltz hari zegokionean. Bere ohiturak, desioak eta pitzadurak,ahultasunak oro, denak eta guztiak jakitera iritsi nintzen. Martinen hitzeiesker eta, batez ere, esan nahi gabe esaten zizkidan kontakizuneigalbahea pasatuz, gizon hari buruzko albiste bakoitza jasotzen nuenurrezko pipita bailitzan eta gordetzen nuen altxorren zakutoan.

Martini esker jakin nuen, bere osabak ez zuela gogoko denokberdinak egiten gintuen Iraultzaren osteko agintaritza berria, Iraultzabaino lehenagoko garaiak zituela amets, alegia. Berdintasuna baino,gizon eta emakumeen arteko mailaketak zituela gogokoago. Legeekdenok berdinak ginela agintzen bazuten ere, zain egoten zela bestegarai batean zegozkion ohore eta loriak eskuratzeko itxaropenean.Haren ustez, umiliagarria zen herriko erretore jauna, auzapez edoalkatearen menpe egon behar berria. Gaitza zen eta jasan ezinezkoaeliza herri-agintarien menera egon beharra.

Era berean jakin nuen, Haizpuru andrea eta inguruan euliak bezalabiltzen zitzaizkion emakume haiek guztiak ere bere ezpalekoak zirela.Iraultza baino lehenagoko egoera zutela amets eta euren sosetikordaintzen zituztela erretoreak Bordelera, Pauera eta baita Parisa ereegiten zituen joan-etorri guztiak. Mugaren beste aldera egiten zituenakere bai. Isilpeko elkarte baten antzeko zerbait osatzen zutela, etazenbait frantses eta espainiarren laguntzaz, Iraultzak ekarritakoberdintasuna ahal zen lekutik pitzatu eta kraskatzeko asmotan, prestzirela zernahitarako.

Nire jakin mina handia zen. Ezin handiagoa. Hala ere, ikusi nuenezin handituzkoa nola den handitzenago. Haietako batean erranbaitzidan Martinek, beldurrez egoten zela bere osabak mugagurutzatzen zuen bakoitzean. Ez zela fio han, beste aldean, lagun zuensoldadu espainiar batekin. Behin, gauez eta mozorroturik, hartu zuelagizon hark estalpe euren etxean eta harrez gero, osabarekiko kezkakbizi zuela. Gizon hura ez zitzaiola iruditzen, inondik inora, fidagarri.

Gizon hura nor ote zen galdegin nionean, ez zuen asmatu garbiesaten. Bere izenaz ez zela oroitzen. Urrutiko doinua zuela harenespainierak, hori bai. Hitz egin baino gehiago, zaunka egiten zuela, erebai. Baina gauzak asko argitu zitzaizkidan, bibote oker eta pitzatu batezpain gainean zeukala esan zidanean.

- Patraña tenientea! –egin nuen oihu-.- Bai. Horixe. Baina nola dakizu hori zuk?- Kontu zaharra da Martin, zahar zaharra.

Page 72: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

72

Ele horiek guztiak, tantoka esaten zizkidan Martinek edo, hobetoesanda, izerdia balitz bezala ateratzen nizkion nik. Gaur hau, bihar bestehura, erdizkako kontakizunak izaten ziren, gero nik bata bestearekinjosiz osatzen nituenak. Zain eta zelatan egoten nintzen erretorea niresarean eta oso-osorik noiz harrapatuko.

Areago, Patraña liutenanta, tenientea edo dena delako gizonurdekume hura bazkide zuela jakin nuen istantetik, ene bihotzetik ihesijoana zen gupidaren gaitasuna. Neu ere gogortzen eta ankertzen arinintzen, adinean aurrera egin ahala. Ez zitzaidan batere ardura, ordea.

Eta iritsi zen eguna. Urrezko pipita baino, uste gabean, harrikozkor galanta bildu zen nire galbahera. Ez nuen aukera galduko. Eznion gozamenari uko egingo. Gertaera baten berri neukan nik eta erabiliegingo nuen nekiena. Askotan, altxorrik preziatu eta garestiena izatendaki informazioneak.

Ezkerreko eskua erabiliz zirriborratu nion ezkutuko gutun batHendaiako alkateari.

“ Auzapez jauna, herritar bat nauzu, oraingoz bere izena gorderiknahi duen herritar soil bat. Nire betebeharra da oraintsu jakin dudangertaera bat zuri jakitera ematea, egin beharreko guztiak zerorrek aztereta burutu ditzazun.

Jakin ahal izan dudanez, Azpilikueta erretoreak, Hendaiakoelizarena den zilarrezko Hirutasun Santua isilpean saldu du. Bai,sakristiako armairuan gordeta behar lukeen huraxe bera.

Ez ditut zehazki ezagutzen erretoreak horretarako ukan dituenarrazoiak, baina nolanahi ere, eroslea Patraña izeneko soldadu espainiarbat izan dela uste dut. Ez da bidezkoa herri guztiarena den zerbait, inoriezer esan gabe eta berak halaxe erabaki duelako, desagerraraztea.

Segur naiz, gainera, salmentatik lortutako diruak, Hendaian zeukordezkatzen duzun Iraultzari eta Frantziako Lehen Errepublikarenagintaritzari aurre egiteko izanen direla erabiliak.

Zeure esku geratzen da, bada, gertaeren ardura aztertzea etadagokiona egitea.

Era berean jakin ezazu, gutun hau idaztearekin batera, bereerantzukizunaz aske geratu dela herritar xume hau.

Askatasunak, berdintasunak eta anaiartekotasunak lagunzaitzatela zeure zereginean”.

Egun hartan bertan ikusi nuen auzapeza jendarmeez lagundurikelizara sartzen eta bazterrak arakatzen. Han ez zegoen HirutasunSantuaren irudirik. San Jose bat eta Epifaniako Hiru Erregeak ere, denakzilar eta harribitxizkoak, falta zirela egiaztatu zutenean, Martinen etxerajo zuten erretoreaz galdezka. Ez zuten, ordea, erretorerik inon kausitu.Kukuturik egonen zen bere ezpalekoren baten etxean.

Page 73: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

73

Gau euritsu bezain haizetsu eta hotz hartan bertan ikusi nuentxalupa koskor bat ezinean zebilela Bidasoa gurutzatzenHondarribirantz, mugaz bestalderantz.

Pertsona bakarra zihoan barnean, arraunean eta euritan blai.Ezinean. Ilargirik batere gabeko gauaren ilunak are gehiago iluntzenzuen gizon haren bisaia beltza. Azpilikueta zen, mila demonioka ihesi.

Ez zidan gertaera hark Hiribarren medikua berriro nire alboraekarriko. Ez zuen nik jasotako kalterik ordainduko. Baina izorra zedilaAzpilikueta Erretorea. Ospa nire begien paretik, urde ahalena!.

Inoren zorigaitzak norberarena berdintzen ez badu ere, zinezerran dezaket, mendekuaren gozoa benetan dela gozo, gozoetan gozorikbaldin bada.

Page 74: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

74

11- Iritsi zen eguna.

Bai iritsi zen egiazki. Azkenean. Pellot agertu zen ZubernoakoPrioreniara. Bere etxera. Ez apalki gainera. Berarekin etorri ziren dozenapare bat gizon eta marinel, zalapartan eta kantuka. Gora Pellot! etahauxe da gure Kapitain bakarra! oihukatzen zuten gurdien gainetatik.Kapeluak eta pistoleten tiroak airera, turuta zahardun bat ere gehituzitzaien bidean. Passpartout, Akuilu eta Pepin ezagutu nituen multzohartan, hiruak Pelloten inguruan baina pausu bat atzerago.

Egun hartan Hendaia eta Urruñako jende guztia irten zen kalera.Haurrak eta gazteak, errazki bildu ziren festara eta neuk ere asaldaturikneukan barrena ikuskizunarekin. Gora Pellot! Esaten genuen denok,Prioreniara bidean gindoazela, Biba Kapitaina!

Zarata eta buila guztia, ehunka eztarriren algara eroa, supituaneten zen, ordea, Prioreniako ate aitzinean. Andere Maria agertu zen,bere laguntzako bi damaren erdian atarira. Zurbil zegoen eta harenbegietan tristura luze bat baino ezin zen ikusi. Hitzik egin gabe, etxebarnera abiatu zen guztioi bizkar emanez eta haren ondotik joan zenPellot ere, bere gurditik eta gizonen artetik jaitsita.

Mundu guztiak kapeluak kendu zituen burutik eta elkarri beha jarriginen denok zer egin eta zer esan asmatu ezinda. Festaren errekaoldartsua bat batean geratu zuen harrizko presa izan zen guretzatAndere Mariaren aurpegia.

Pepin sudur handiaren ahotsa gailendu zen isiltasunean etaharexek esandakoei esker jarraitu zuen jaiak.

- Pellot Kapitainak agindu du, asetzeko hendaiar ororenegarria, baita horretarako hustu behar bada ere, herrikoostatuetako arno guztia!

Page 75: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

75

Berriro piztu ziren builak eta algarak. Ibilitako bidean atzera eginzuen jende guztiak, herri kaskorantz. Gora Pellot eta Biba Kapitaina!,han ez zen besterik entzuten ahal.

Hasia zen ordurako ezagutzen, mila ahok eta mihik ehunka aldizhanditu eta biderkaturik, Pellotek nola egin zuen ihes ingelesenatzaparretatik. Nola utzi zituen Plymouth-eko gazteluko almirantea etaagintari ingeles guztiak lotsaturik, harriturik eta umiliaturik. Denek aladenek zekiten han, beste inork baino hobekiago, Pelloten azkenihesaldiaren berri. Izan ere, bizitza geza eta kolorgea daukan orok beharizaten du, urrutiko ametsean fede. Baita amets horiek beste batzuenakbadira ere. Kontua, norberarena baino bizitza biziagoak egiazki egonbadaudela sinestea da. Mundu honetako pasabidea, ezin litekeelamugatu, gaur bai eta bihar ere bai, gizaki guztiak berdindu etaikusmena lausotzen digun laino arruntaren menpe bizitze soilera.Inorena izan arren, irudimenezko ihesa behar du pertsonak, beti ere.

Hala bada, Pellot preso hartu zuten arren, haren ospea ezagutzenzuten ordurako ingelesek. Kapitain euskaldunaren balentriak askientzutetsuak ziren garai hartako portu guztietan, izan Espainiako,Portugalgo edo Ingalaterrako. Zer esanik ez, Frantzia eta EuskalHerrikoetan. Mila itsasotan ibilitako nabigante azkarra, Frantziaren aldejardundako kortsario gupidagabea, antzezlari bikaina eta dantzari iaioa,ezpatarekin aparta, pistolarekin onena… zertzuk ez ziren zabaltzen AzeriEuskaldunaz.

Denak ez ziren egia borobilak izanen baina horiexek ziren Pellotenloriak guztien begietarako. Ingelesentzat etsaia zen bai, ez nolanahikoagainera, baina itsasoko animaliarik ospetsu eta bitxiena ere bazen Pellotgarai hartan. Nolabait esateko, etsaiengan ere lilura edo, gutxienik,jakin mina pizten zuen gizona zen Hendaiako Kapitaina. Horregatik deituzion Plymouth-eko Almiranteak bere aitzinera, gazteluko ziegetandenboraldi luzea zeraman hura Pellot kortsarioa zela jakin bezain azkareta horregatik kausitu zuen Pellotek ihesbidea, Almirantearen etxetikbertatik Hasting-eko porturaino.

Handik etxera nola itzuli asmatu ezinik zebilela, kaiaren erdianainguraturik zegoen bergantin eder bati erreparatu omen zion. Hamabikanoiduna zen, gerrarako ederki hornitua, beraz, eta itsasoratzekoziharduten prestatzen. Haren berri galdegin zuen Pellotek eta berehalaesan zioten Jersey-ko kapitain gazte eta ausart bat zela ontzi hartakoburu. Itsasoratu aurretik ezkon ezteiak egin behar zituela Hasting-ekokatedralean bertan eta ondoren Jersey-ra itzuli emaztea bere etxeanuztera.

Azkar atera zituen Pellotek azeri zaharraren kontuak eta berehalapentsatu zuen bihozbera izanen zela egun batetik besteraesposatzekotan zebilen kapitain gazte bat. Haren aurrera agertzea

Page 76: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

76

deliberatu zuen, beraz, eta kontu urrikalgarri bat antzeztea, operahandietan ikusitako antzezle onenak baino hobeto jokatuz bere papera.

Ahal zuen bezala, Altuna izeneko arrantzale euskalduna zela esanzion Pellotek ingelesez Kapitain gazteari. Orioko kaian zeukala langintza,zoritxarreko ekaitz batek bere ontzitik Ingalaterrako itsas bazterrerajaurti zuen egunera arte. Harrez gero nagusi krudel baten morroi zelaere, esan zion Pellotek. Beste inolako ordainik gabe, makilakadakjasotzen zituela egunero bizkarrean eta isilpean saltzen zuen te apurharen diruagatik izango ez balitz, ogirik ere ez leukakeela ahoraeramatekorik. Zakurrik zorritsuenak ere bera baino hobea zuelabizimodua eta atarramentua. Zoritxar baten gainean, beste bat pilatzenzitzaiola. Egin ziezaiola Jerseyra berarekin eramateko mesedea eta ezzela damutuko sekula horretaz. Inoiz ezagututako zerbitzaririk zintzoenaeta azkarrena izango zela, bidaiak iraun bitarteko janariaren trukesoilean.

Baietz erantzun zion kapitain gazteak eta gau hartan bertanaterpetu zen Pellot bergantinean. Halaxe iragan ziren ezkontza bitartekoegunak, Pellotek irabazten zituelarik ontziko guztien bihotzak:sukaldariaren laguntzaile onena, esku-makilarekin ezpata erakusle iaioa,mastan gorako bidean muxarra bezain azkarra, dantzari dotorea,marinel trebea, zerbitzaririk fidelena, kontalari aparta… Ez zion inorkhartzen ahal aurrerik, ezkerreko oinean soka batez zintzilikaturik,oihalak askatu edo lotzeko tenorean.

Sekula halakorik ezagutu gabekoak ziren. Mila aurpegiko gizonharen izaerak liluraturik zeuzkan ontziko guzti-guztiak, kapitaingaztearengandik hasita.

- Ondo dakizun bezala -esan zion ezkontzaren bezpera egunean-,bihar naiz esposatzekoa. Eskifaia nirekin etorriko dakatedraleko elizkizunetara. Festa handi bat nahi dut eta ezedonolakoa. Egun handia da biharkoa eta denentzat nahi nukezoriona eta poza.

- Hala bedi nire kapitaina –erantzun zion Pellotek-. Egun handiabehar duzu, zinez, zure esposatze egun hori.

- Ontzian sei soldadu, zeu eta marinel austriarra geratuko zaretebakarrik. Zortzi gizon, beraz. Barkatu baina norbaitek gelditubehar du bergantinaren zelatan.

- Ulertzen dut, nire kapitaina.- Alabaina, zuek ere festan nahi zaituztet ikusi, goza dezazuela

zati bat bederen nire biharko zorionaz.- Zer nahi duzu, bada, nik egitea kapitaina?- Sukaldaria ere gurekin lehorrean izango denez, zeu arduratuko

zara ontzikoentzat oturuntza egiteaz. Ez dadila ezer falta, ezjatekorik eta ez edatekorik.

Page 77: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

77

- Zaude lasai kapitaina, nire kontu.

Gau hartan bertan hartu zuen Pellotek erabakia, kosta ahalakosta, biharamuna zen iheserako eguna. Nola, ordea?

Goizean goizik jaitsi zen Pellot oturuntzarako erosketak egitera.Behar zituenak eta gehiago erosi zituen kapitainaren zorrotik. TarteanTurkiatik ekarritako opio apur bat ere bai.

Eta iritsi zen bazkariko unea. Soldadu britainiar haien arabera, ezzuten halako oturuntza ederraren akordurik. Entzutea bazuten bainasekula ez zuten pentsatzen ahal, buillabesa deituriko zopa hain gozoazitekeenik bere legatz, lupi, otarrain eta bestelako arrain zati ederrezhorniturik.

Bazkariaren ondotik, pastiza. Eta pastizaren ostean, pontxe gozoaeta pontxearen ondotik, nola ez, bada, tea. Ingelesen edariderrigorrezkoa. Eta tearekin, azukrea eta azukretan, opioa. Hara, horixeizan zen Pellotek egin zuena.

Salbuespen txiki batekin. Marinel austriarrari esana zion Pellotekez harritzeko batere soldaduak mahaipera lotan erortzen ikustenbazituen. Jolas bat zela hura eta har zezala tearentzako azukrea Pellotenontzitik eta ez soldaduenetik.

Austriarrak dena sinetsi gaizoak. Soldadu guztiak mahaipean sekolotaratutakoan, pistoleta bat ezarri zion Pellotek garunetan etaorduantxe jabetu zen austriarra han gertatzen zenaz.

- Austriar kaikua, zer egiten dik hik bezalako batek bergantiningeles batean?

- Zer egin behar duzu? –erantzun zion austriarrak-.- Ontzi honekin ihes Frantziako itsasertzera.- Hori ezinezkoa da. Gizon batek bakarrik ez dezake egin

halakorik.- Ez al dakik zenbatzen? Ez gaituk bat, hemen bi gaituk esna

gaudenak.- Ez, ez dizut lagunduko horretan.

Pellotek gorantz egin zuen tiro orduan eta austriarraren begietarajarri zuen pistoleta berriro, bolboraren kea erabat desagertu bainolehen.

- Hik nik esandakoa egingo duk, eta fite gainera.

Hortxe amaitu ziren austriarraren zalantza guztiak. Gizon harenbegietan ikusten zen hurkoa hiltzera ohituta zegoenaren argi goibela. Hilala biziko erabakia irmo hartuta daukanaren zantzua, horixe ikusi zuenPelloten bi begi zulatzaileetan, soldadu austriarrak.

Page 78: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

78

Hastingo portua zelatatzen zuten soldaduek, dei egin zutenlehorretik bergantina mugitzen ikusi zuten bezain azkar. Ontziak irtetekobeharrezkoa zuen baimena eskatu zuten oihuka. Hura gaberikdebekatua zela ontziarekin maniobrak egitea.

- Zaudete lasai –esan zien Pellotek-. Kapitaina eta eskifaialehorrean dira egun osoko festan. Ez goaz inora. Bergantinaluzeago lotzeko agindu digu kapitainak. Gero ekarriko dizuetbaimen agiria.

Mantso-mantso baina aurrera zihoan bergantina portukobaretasunean. Lehenbizi bela bat eta ondoren bestea, oihal txikienenatzetik etorri ziren handienak. Azkenik oihal nagusia. Bistakoa zenbergantinak ez zeukala inon geratzeko asmorik. Ez luze eta ez motz,ihesi zihoan hura.

Lehorreko soldaduek maniobra luzatzen ari zela ikusi zutenean,alarma kanoikada bat jaurti zuten lehenbizi eta ondoren beste bat.Bazter guztietan harrotu ziren tiro hotsak. Portuko elizan ere kanpai orojarri zen dunbalaka eta euren zereginak utzita, portuaren kanpokoaldean ihesi zihoan bergantinari so jarri zitzaizkion begi guztiak.Aduanetako zaintzaileek bost cutter jarri zituzten abiadan bainaberanduegi zen ordurako.

Egun hartako Mendebalaren laguntzaz, ez zegoen Pellotenbergantina harrapatuko zuenik. Gainera, haizearen laguntza gutxibailitzan, maniobra sinesgaitza eginez, portuko sarreratik harantzagokohondar lepoaren gainetik iragan zen Pellot zuzen, ondoren zetozkieneilau legoa irabaziz. Ez, ez zegoen inor, ez britainiar eta ez bestelakorik,uhin gaineko tximista hura harrapatuko zuenik.

Hendaiako ostatuetan, eliza aurreko plazan, Portu Zaharrekokalean, edonon entzun zitezkeen Pelloten balentrien kontakizunak.Batek entzuten bazuen lau, gero kontatzen zuen hamalau. Hazten etahazten zihoan Pellotek ingelesei egindako azken balentria, euriteanurmaela bezala. Halako batean, gainezka egingo zuela ematen zuenbaina ez, inori ez zion horrek axola, antza. Ospakizuna eta festa nahizuen jendeak egun hartan, Pelloten itzuleraz gozatzeaz bestelakorik ezgogoan. Egia esan behar bada, eguneroko bizimodua gauza gutxikaztoratzen zuen garai haietan eta beste ezerk ez Pelloten ibilerek beste.Ez Hendaiako partean, behinik behin.

Kontua da, ordu batzuen buruan, Pellot Frantziako itsasertzeanzela ingelesei ostutako bergantina menpe zuela. Boulogne-ko kairairitsitakoan, soldadu britainiarrak mahaipean lo ziren anartean, etaaduana frantsesekoek lagundu behar izan zieten Pelloti eta marinelaustriarrari, ontzia amarratu eta oihal guztiak biltzen, hura ez baitzen bigizonek bakarrik egin zezaketen langintza, inondik inora.

Page 79: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

79

Augereau Jenerala zen Boulogne-ko hiri eta portuko buru egunhaietan eta harexen aitzinera agertu zen Pellot. Hantxe ziren denak,Augereau Jenerala eta baita bere aginte gorena osatzen zuten gainerakoguztiak ere.

- Ikusten dut lehorreko soldaduok kide bulartsuak ditugulaitsasoan ere –esan zuen Jeneralak-. Ez zaitut ahantzikoPariseko gobernuaren aurrean eginen ditudan aipamenetan.Izanen da saririk ingelesei kendutako bergantina FrantziakoErrepublikaren eskutan jarri duen kapitainarentzat. Zaudesegur horretaz.

- Ez dut nahi ez urre eta ez zilarrik, ene Jenerala. Are gutiagodominarik. Beste bat da ene desira –erantzun zion Pellotek-.

- Zer duzu, bada, Kapitain euskalduna?- Bergantina nahi dut niretzat eta oraintxe bertan gainera.- Hori ezinezkoa dela badakizu.- Bai badakit, baina sukarretan nago ingelesei itsaso zabalean

berriz aurre egiteko. Gainera, ohorea egiten badidazu, zeureizena jarriko diogu ontziari. Bergantina nire esku uzten baduzu,Augereau Jeneralaren izen hutsaz dardaratuko dira ingelesakhemendik aitzina.

Amarruan harrapaturik, hainbeste jenderen aitzinean ezetzik ezinihardetsita, Pelloten eskuetan utzi zuen Jeneralak bergantina. Ondohornitzeko agindu zuen gainera, lehenbailehen irten behar baitzuenAugereau Jenerala bergantinak itsaso zabaletara.

- Barkatu Jenerala, baina ez dugu horniduren beharrik. Ongihorniturik zeukaten ingelesek ontzia Hasting-eko kaian. Bestegauza bat da, zugandik behar dudana.

- Zer da, bada?- Zabal ezazu lau haizetara, gizonak behar dituela Pellot

Kapitainak, Augereau Jenerala bergantineko eskifaia osatu etaingelesen aurka abiatzeko.

Ez zen izan, ordea, halakoren beharrik. Ordurako prest zen gizonolde bat Pelloten agindupean itsasoratzeko. Halako balentriak egindakoKapitainaren oihartzunak, ehunka hurbilarazi zituen marinelak etaPellotek behar beste gizon hautatu baizik ez zuen egin beharrik izan,onenak ziruditenen artetik.

Augereau Jeneralak haize oihal guztiak tinkatu zituen Boulognekoportutik irtetean. Jende multzo andana bildua zen ontziari agur esatera.Gora Pellot eta Vive la France! Ziren haien guztien eztarrietan gehientsu

Page 80: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

80

entzuten zirenak. Baina beste bat zen Pelloten asmoa: etxera nahi zuenlehenbailehen, Donibane Lohitzuneko porturako gogoa zuen, beste ezerbaino gehiago, bihotzean sartuta. Eta handik, Hendaiara fite, AndereMariarengana, Prioreniara eta zain zeuzkan lagun guztien artera.

Mantxako itsas nahasian egiaztatu ahal izan zuen berriro, ingeleseiostutako bergantina ez zela nolanahikoa. Eskifaia behar bezala osatuta,dantza egiten zuen arinki ontziak uhinen gainean. Bizkorra zen, Pelloteksekula ezagututako beste edozein ontzi baino gehiago. Erosoa zenmaniobrarako eta gizonek ziztu bizian jaitsi eta goratzen zituzten oihalguztiak. Sendoa ere bazen, aldi berean, bergantin paregabea.

Arratsaldean, Mantxako itsasoaren ahora iristen ari zirela, brankangeratu zen pentsakor Pellot. Aurrean itsaso zabala zeukan, hogei biderbaino gehiagotan ibilia zuen Indietarainoko bide luzea. Ez zuen ezberriro bide hura eginen. Nahiago zuen ontzi ingelesak eta espainiarrak,ezagutzen zuen itsaso hartan bertan harrapatzen saiatu. Aurrerantzeanez zion inongo ontzik ihes eginen. Augereau Jenerala zen azkarrena etabera Kapitainik ausartena.

Gogoeta horietan ziharduela, puntu txiki bat ikusi zuen ostertzeanagertzen. Gero eta handitzenago zen puntu txiki bat. Bai, ontzi bat zen.Britainiarra, seguruenera. Berehala eman zuen agindua,

- Altxa oihal guztiak eta adi gizonak! Iritsi zaigu ordua.

Hurbildu ahala, ontzi handi bat zela ikusi zuten. Seiehun tonabaino gehiagokoa. Kareletan hogei kanoi, guztiak aho zabalik. Gauzaharrigarri bat hala ere: ontzi erraldoi hark ez zekarren banderarikmastaren muturrean. Ez zion horrek axola handirik Pelloti. Ingelesabehar zuen izan derrigorrez, Ingalaterrara bidean baitzihoan zuzen-zuzenean.

Margo beltzaren ontzian sartu zituen Pellotek bi eskuak etaondoren aurpegia zikindu zuen. Haren begiek suzko bi txingar ziruditen,beltzunearen erdian. Berdina egin zuten eskifaiako gizon guztiek.Kapitaina zuten eredu eta gidari bakar.

- Tximinoak gara, edo hobeto, deabruak! Infernutik bertatikirtendako deabru ikaragarriak. Ez ahantzi hori eta moztuzintzurra edo zulatu bihotza, aurre egiten digun edonori! – eginzuen oihu, eskifaia oldartu eta gudarako gertu zedin.

Masprezaren gainean zutik, harriturik zegoen, ordea, Pellot, ezbaitzuen ontzitzarrak defendatzeko imintziorik ere egiten. Tiro bakar batere ez kanoi ugarietatik. Inoren arrastorik ez karelaren gainetik.Gertaera harrigarriak, lasaitu baino gehiago, larritu egiten zituen

Page 81: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

81

guztiak, ez baitzegoen jakiterik han zer gertatuko zen eta nola. Erabakiahartua zegoen, ordea, eta ez zen Pellot atzera egiten duen horietakoa.

Abiadarik batere galtzeke aurrera egin zuen bergantinak, oihalguztiak lehertzeko zorian puztuta. Abordaia aurki zen. Kakoak,atxamartak, sokak eta armak eskutan zituzten ikatzetatik irten berriakziruditen gizon haiek guztiek. Denak Hendaiako Kapitainari so.

Augereau Jeneralak talka egin zuen ontzitzarraren kontra. Kirrinkaeta marru egin zuten bi ontzietako saihetsek. Ez zuen haatik oinarririkgaldu Pellotek zangoek eta bera izan zen, urtxintxa bezala, ontzi batetikbestera lehen saltoa egin zuena. Ondoren jarraiki zitzaizkion besteguztiak. Bat eta bakarra balira bezala geratu ziren lotuta bi ontziak,kakoz eta atxamartaz, hil ala biziko patua noren alde etzango zen aurrezjakin ezinda.

Ezer ere ez. Inolako borrokarik ez. Ikuskizuna harrigarria zen:ontzi-bizkarrean hirurehun gizon belauniko jarririk, besoak airera,erregu bakarra ahotan,

- Ez gaitzazue hil.

Pellotek ontzi hartako kapitainaz egin zuen galde eta ertz batetikikusi zuen agertzen gizon gorri, lodi eta burusoildu bat. Huraxe zenhango nagusi, itxura guztien arabera. Hatz muturretatik zintzilikzekarren, ahoz behera, pistoleta dotore bat.

- Zer gertatzen da hemen, zer da hau? Erantzun azkar – aginduzuen Pellotek-.

- Batere armarik gabeko ontzi britainiarra duzu hau. Horkarelean ageri diren hogei kanoi horiek ez dira egiazkoak,amarruzkoak baino. Gizon hauek guztiak presoak dira, Botany-Bay aldera eraman behar ditudanak. Horixe neukan agindua.

- Ez dituzu, bada, hara eramango. Donibane Lohitzuneko porturajoango gara, zu, zeure gizonak, ontzia eta preso guztiak.

Esan bezain pronto, damutu egin zen Pellot esandakoaz. Zertarakobehar zituzten hirurehun preso britainiar haiek Donibanen? Inon ez zenhainbesterentzako presondegirik eta aho asko ziren, arroz huts etababarrunez betetzeko ere. Presoek eurek erakutsi zioten ataka harenirtenbidea zein zen.

- Eraman gaitzazu Portugalera. Utz gaitzazu Lisboa parean edoTajo ibaian, eta betiko izango gaituzu zordun.

Page 82: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

82

Hemendik Lisboara, haizea lagun, hiruzpalau eguneko bidea dago,pentsatu zuen Pellotek. Zer galdurik ez zeukala hara joanda. Eta halaxeabiatu ziren bi ontziak elkarren ondoan, Lisboarantz, biak bat etabakarra balira bezala.

- Beste ezer baino lehen, ekar itzazue xaboiak eta urak. Tximinoaurpegi hauek garbitu behar ditugu eta lehenbailehen.

Ontzitzarraren kapitaina eta bere soldadu talde murritzak ezik,gogo onez egin zuten beste guztiek Lisboarako bidaia. Presoekbazekiten, Lisboa zela hauta zezaketen aukerarik seguruena eta inoizlibre izatekotan, hantxe hasiko zela euren ihesbidea. Pelloteneskifaiakoek ere ez zioten egin muzinik proposamenari, bai baitzekitenontzitzar ingelesa, kapitain koldarra eta hirurehun preso haiek saldurik,urrea izanen zutela ordainetan. Ugari gainera. Portugalek begi onezjasoko zuen ontzi ingelesa, britainiarrekin trukean egiteko, besterik ezbazen ere.

Eta halaxe itzuli zen Pellot Donibane Lohitzunera, Boulogne-tikirten eta hamar egun beranduago, Augereau Jenerala izena zeramanhamabi kanoiko bergantin azkarraren jabe zela, eta poltsikoak gainezka,portugaldarrei ateratako mozkinekin.

Guztiak ez ziren izango egiak, lehenago ere erran dudan bezala,handitu eta hazi egiten baitziren aho batetik bestera kontu haiek guztiakhendaiarren artean. Baina entzun nituen bezalaxe jarri ditut nik hemenidatzita, neure aldetik gauzak eta gertaerak batere aldatu gabe.

Festaren erdian, denok erotzen gintuen poz eta bat bateko sukarikaragarri hartan, bi lagun ginen tristerik eta goibeldurik, gainerakoentamaina hartu ezinik. Bata Martin zen eta bestea ni.

Martinek nire itsasoratzeko eguna ikusten zuen hurbilagotzen etahorrek tristatzen zuela aitortu zidan. Behingoagatik nahiago zukeelaPellot itzuli izan ez balitz. Donibane Lohitzuneko portura joan etagustura hondoratuko zuela ingelesen bergantina, gau hartan bertan.

Ni, ostera, kitzikatua nengoen adina nengoen kezkaturik, baibainekien inoiz baino zailagoa izanen zela Pelloten eskifaian onartuaizatea, ez zela han marinel trebeen faltarik izanen. Bi Euskal Herrietakoportuetatik etorriko zirela gizon zailduak, marinel iaio askoak, milagudatan gogortutakoak, Pelloten meneko izateko desirak bultzatuta. Bai,banekien ni bezalako neskatila xume batentzat ez zela izanen lekurikAugereau Jeneralaren baitan.

Baina hori ikusteko zegoen anartean, ez bainituen alferrik atzeanlaga ene ama eta sorlekua bera. Ez nuen alferrik egin Hendaiarainokobide garratza. Herioa bera neukan atzean utzia, aurrez aurreko borrokanirabazia. Bazen zerbait, hori guztia.

Page 83: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

83

Garai hartan nintzen Nikolas haren azpian, Inesa Indazubikoazegoen gorderik, eta mendian jaio garenok, ondo baino hobeto dakigualdapa eta malkar zailenak ere igo daitezkeela. Bai behintzat,gailurrerako bide ona zein den erabaki eta pausoa behar bezalaegokitzen asmatzen bada.

Asmatuko ote nuen baina? Horixe zen pozezko zurrunbilo harenerdian, nik buruan jira eta bueltaka nerabilen kontua.

Page 84: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

84

12- Kantu bat eztarrian.

Biharamun goizean, zahar eta gazte, handi eta txiki, har eta eme,Prioreniako biztanle guztiak, bildu gintuen Andere Mariak atari aurrean.Etxeko jaunaren zain ginen denok, Pellot noiz agertuko. Egia esan beharbadut, Pellot eta bere gizonak gure etxean agertu ziren egun hartatik,asalduraren menpe bizi nintzen. Gizon haren hurbiltasun hutsa, aski zenene barneko zaldi eta behor guztiak galopan jartzeko. Nire antzera zirengainerako guztiak ere. Gutxi edo asko, denek zuten gurtzen etaloriatzen etxeko jauna. Ezagutzen zutenek, haren adiskidantzarenmesedea zeukatelako eta, ni bezala, azken denboraldian Prioreniantxertatu ginenok, izan zerbitzari, bisitari edo gonbidatu, haren mesedeaeta begi ona nahi genuelako ezagutu.

Bat banaka hasi zen Pellot denak agurtzen. Bati diosal, bestearibesarkada, guztientzat bazuen hitzen bat gorderik. Nigana iritsi zenean,ordea, mutu geratu zen, bi begiak neuri so zorrozki.

Isiltasuna ikaragarria zen. Jasan ezina.

- Egunon jauna, Nikolas erizaina nauzu. Hiribarren medikuarenlaguntzaile ibilitakoa –ausartu nintzen, egoera aldatze aldera-.

Ez zuen baina Pellotek deus ihardetsi. Niri beha jarraitzen zuen,zomorro harrigarri bat kausitu bailuen bere parean. Andere Mariak etenzuen, zorionez, isiltasun pisuegia.

- Hauxe duzu, Etienne, aipatu dizudan mutiko nafarra. Ibaitikatera genuen ia itota baina gero berak atera gaitu geu, behinbaino gehiagotan gainera, zorigaitzetik.

Deus ere ez. Pellotek ez zuen fitsik esaten. Oinak lurrean sartutazeuzkala zirudien, nire aurrean arbola mardul bat bezain josia. Bereakez ezik, gainerakoen begiak ere geuri so zeuden, han gertatzen zena

Page 85: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

85

ulertu ezinik. Isiltasun hartan, zozo eta birigarroen kantuak etaBidasoaren uraren zarata egiten zitzaizkigun inoiz baino hurbilagoko.Eguzkia tentetu gabe, goiz zelako anartean, bestenaz, eulien hegada ereentzungo zen han, ororen gainetik. Halako batean esan zuen, ordea,esatekoa.

- Handik edo hemendik ezagutzen haut lehenagotik. Nonbaitikusia haut gaur baino lehenago, mutikoa.

Zerua geratu zen niretzat lurrarekin berdindurik. Ez nuen sekulausteko halakorik. Nork pentsatu behar zuen gizon hark, hainbestedenbora iragan eta gero, ezagutu nindezakeenik? Zer egin behar nuen?Nola irtengo nintzen Martin ez besteko mundu guztiari erakutsia niongezur korapilatu hartatik? Zer usteko zuen Andere Mariak, bat batean,berak uretatik ateratako Nikolas, Inesa izeneko neskatila baizik ez zelajakitean?

- Ez jauna. Gaur arte ez nauzu sekula ikusi –ihardetsi nion, ahalizan nuen besteko ahots lodia jarriz-.

- Gezurra diozu. Ez dut nehoiz ahazten aurpegirik. Erradazu, noneta noiz ikusi zaitut gaur baino lehenago mutikoa?

- Inon ere ez jauna – nik berriro-.- Azkar edo berant, jakinen dugu hori. Berriro diotsut ez dudala

nehoiz ahazten, ez dudala ahazten ahal, behin ikusitakobisaiarik.

Andere Maria izan nuen beste behin ere ataka hartan bidelagun.

- Tira, Etienne. Nahastu egingo zara. Ezinezkoa da zuk Nikolasezagutzea.

- Baietz diotsut, emaztea. Mutiko hau ikusia dut lehenagotik etaaurki oroituko naiz non eta nola. Ez dit oraino sekula ihes eginoroitzapen batek ere.

Hartantxe geratu zen guztia, beste batzuk ere agurtu beharbaitzituen Pellotek nire ostetik. Badaezpadan, hala ere, pareta gainekooilarra baino gehiago izan nintzen, bizpahiru egunetan, sasi artekotxepetx. Gordean eta apal ibili nintzen. Ez nion gizon hari aukerarikeman nahi, Indazubiko Inesaz oroit zedin. Halakorik gertatuko balitz,akabo ene desirak, akabo betiko ene ametsak.

Nola bihurtuko nintzen, baina, Augereau Jeneralaren eskifaiako?Zer egin, nola bideratu ene desira handi hura? Andere Mariari egin nionberriro eskakizuna. Bere senarrari ontzian onar nindezala eskatzekoerregutu nion apalki. Ezetz eta ezetz, ordea. Gehiegi maite ninduela

Page 86: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

86

horrelako bide batean laguntzeko. Hobe nuela lehorrean mediku,itsasoan hankamotz edo begi bakar baino. Uxatzeko halako gauzak eneburutik.

- Gainera, Nikolas, kortsarioen garai onenak joanak dira jada–erran zidan amultsuki-. Lehen bai bazuten ospea eta zeregina.Gero eta baztertuago dira orain, ordea. Orbainez jositakogorputz eta arima baizik ez zaie jada gelditzen. Parisen etaLondresen, bietan, ari dira aztertzen itsasoko lapurretakdebekatuko dituzten legeak. Kortsarioen aroa finitua da.

Arratsalde batez leihotik begira nengoela, Pellot ikusi nuen ezkiarteko bidean behera etxerantz zetorrela. Zaldi gorrista zekarren etahuraxe heltzera irten nintzaion atarira.

- Egun batean erranen didak egia, ez duk hala, Nikolas? –esanzidan-.

- Zer jauna?- Non eta noiz ezagutu diagun elkar.- Jauna, lehengoan eta hementxe bertan ikusi ninduzun

estreinakoz. Bestela balitz, esango nizuke.- Baduk zerbait, Nikolas, niri ezkutatzekoa –erran zuen, erdi

barrezka eta ume arraio batek sortutako kezka konponduezinda zebilela jabetuta-. Egunen batean jakingo diat hiresekretua eta orduan hitz eginen diagu, gizon batetik bestera.

- Nahi duzun bezala, jauna, baina egun hori baino lehen eremintzatu nahi nuke zurekin.

- Aitortzen duzu, beraz, sekretu bat duzula barnean gordea?- Ez dut nik erran halakorik, jauna.- Hire hitzetan halaxe irakurtu uste diat.- Bada, ez, jauna, beste kontu bat zen erran nahi nizuna.- Zer dea, bada?- Hurrengo itsasaldian zurekin nahiko nuke joan Augereau

Jeneralean.- Bai, emazteak erran zidak horretaz zerbait. Hire desiraren berri

bazakiat baina Andere Mariaren ustea duk, hobea haizelaBordelerako, han medikuntza ikasketak egiteko.

- Ez jauna, ez dut nahi halakorik. Ni itsasorakoa naiz.- Andere Mariak esana duk lehorrean beharrezkoa haizela, batez

ere Hiribarren medikuak alde egin zuenetik. Gizon handia zenhura guretzat. Badaukak nahikoa zeregin harenak betetzen.

- Baina jauna, itsasora ezean, alde eginen dut Hendaiatik.Erabakita nago itsasorako.

Page 87: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

87

- Egin nahi duana baina nik agindua zaukaat nire emazteakemana. Inola ere ezin haut onartu nire eskifaian. Gainera, zerdakik ontziko lanetatik egiten?

- Baina jauna…- Orai ixo. Finitu dira kontuak. Hartu zaldia eta eraman ukuilura

fite. Lehortu izerdia eta eman oloa erruz, bihar goizean goizgaituk eta Baionarat bidean.

- Jauna, erregutu egiten dizut.- Hara, Nikolas, nirekin nahi izango bahindut ere, haur soila haiz

oraino itsasorako eta lehenik beharko genitizkek lau edo bortzurte iragaiten utzi. Gainera, lotsagabearen tankera hartua diatdagoeneko. Etxeko jaunak isiltzeko agintzen duenean, isilikbehar dute bertzeek.

- Baina jauna…- Ixo. Azkenik beste gauza bat. Nire emazteak errana du nehola

eta nehoiz ez onartzeko hi nire ontzian. Konprenituko duk ezdudala nireganatu nahi Andere Mariaren betozkoa. Bego, bada,dagoenean. Hi ez haiz etorriko nirekin hurrengo itsasaldian,mila deabruk baietz esanda ere ez, Nikolas. Eta orai, txintikgabe, hoa ukuilura.

Amorruaren amorruz, osinak nahastu nizkion zaldi gaixoari oloartean. Batzuetan inolako errurik ez daukanak ordaintzen du gizakiarenamorrua eta egun hartan Pelloten zaldi ederrari egokitu zitzaion berakegin gabekoak ordaintzea. Halaxe izaten da hori.

Ederki baino hobeto ulertzen nuen Pellotek esaten zuena. Ni harenlekuan egonda, hark bezala jokatuko nuen seguruenera. Ehunetik goraedukiko zituen ni baino hobeak berarekin itsasoratzeko. Prestuagoak,zailduagoak, itsasoan mila gertakari bizi izandakoak ageri zirenedonondik etorrita. Euskaldunak gehien gehienak, baina baziren tarteanfrantsesak eta ihesi etorritako espainiar Errepublikazaleak ere.

Hala ere, hori ez zen kontua. Inesa Indazubikoak erabakita zeukanbergantin hartan itsasoratzea eta baita mundua hankaz gora jarrikobanuen ere, bergantin hartan itsasoratuko nintzen, kosta ahala kosta.

Pellot Baionara zelarik Prioreniako ate nagusitik sartu zenkonponbidea. Ithurrya izeneko medikua zen, urte askoan Pellotenontzietan ibilitakoa. Mediku tabernazale, mozkor eta eroa bainasendatzeko orduan fina. Esaten zutenez, inor ez zen inguruetan harkbezala itsasgizonengan beldurrik handiena pizten duen gaitzari,pasmoari, aurre egiten zionik. Bera arduratzen zen eskifaiakoenosasunaz, berak sendatzen zituen ebakiak, zauriak, sukarrak etahezueriak. Ezinbestekoa zuen gizon hura Pellotek bere ibileretan.

Gizon hura izanen nuen, beraz, ate eta sarbide. Gizon huraniretzako zubi, lehorretik itsasorako bidean.

Page 88: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

88

Egunen joan-etorrian ez nuen kausitu aukerarik berriro Pellotekinmintzatzeko. Aski lan bazuen Kapitainak ontzian beharrezko izangozituen guztiak atontzen eta prestatzen. Akuilu, Pepin eta Passpartouttxikia ere, ez nituen denbora hartan guztian ikusi. Errana zidatenez,Donibanen zuten bizilekua, Agereau Jeneralean bertan. Han egiten zutenlo eta hantxe zuten aterpe. Haiek hiruak ziren egin beharreko gehienezarduratzen zirenak.

- Zer egin behar dun, Inesa? –galdegin zidan Martinek, Beti Biokhartu eta arraunean genbiltzan arratsalde gozo batean-.

- Badakik erantzuna, Martin.- Nola, ordea? Nola egingo haiz Pelloten eskifaiako?- Hori Martin, nahiago diat inori ezer esanda.- Niri ere ez?- Ez eta hiri ere, Martin bihotzekoa.

Arratsalde hartatik aurrera hotzago agertu zitzaidan Martin, bionarteko katearen begi bat pitzatu izan balitz bezala. Ohartua zen ezzegoela ezer nire erabakitik aldenduko ninduenik. Ez eta bere nahia ere.

Orain, zahartzaro honetatik begiratuta, konturatzen naiz emandaetorria zaidala izaera aski gotor hau. Beti izan naizela gaur bertannaizen honen oso antzekoa. Funtsean, eta bizi izan ditudan guztiakezagutu ditudan arren, beti izan naizela sortze beretik ezpal berekoa.Pertsona batzuek ezin diogula ihes egin berezkoa dugun aldarte etaizaerari. Ezerk eta inork ez gaituela aldarazten. Eta txarrerako etaonerako, nahiago izaten dugula geure baitakoa bizi, besteek errandabezala baino. Erbia eta untxia, ez direla denboren finieran ere berdinakizango.

Ez dut, bada, zehatz eta mehatz agertuko zertzuk egin nizkionIthurrya medikuari. Aski bedi jakitea, mota belarra, kuku-praka, apobelarra eta boskoitza behar diren tamainan nahasten badira, ez dagoelaitzulbiderik. Gaurko letra hauek izkiriatu ditudan arte ez du nehork jakinahal nik orduan egin nuena, gauza batzuk hobeto baitaude isilpeangordeta.

Tabernetan egiten zuen zurrutada bakoitzarekin, gaiztotu egitenzitzaion gibela eta osasuna osorik Ithurryari. Lehenik hotzikara itzel batnagusitzen zitzaion sabeletik gorputz osora. Ondoren goragalea eutsiezinik, hustu egiten zitzaizkion hesteak oro. Azkenik ikusmena lausotzenzitzaion eta zitroin helduegiaren kolorea ezartzen gorputzeko azalguztian.

Ez, ez nuen hil nahi eta ez nuen hilko. Baina egun haietatikaitzina, Ithurrya ez zen gehiago lehengoa bera izan. Zaharrarenzaharrez hil zen handik urte askotara, Ezpeletako bere etxean. Hori bai,sekula gehiago ura ez besteko ezer edan ezinik geratu zen gaixoa, belar

Page 89: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

89

haiek pattarretan nahastu nizkionetik. Izan ardo edo bestelako alkoholedari, hiltzeko zorian jartzen zen Ithurrya hogei egunez, ez zelarikgauza izaten bere buruaz gupidatzeko baizik.

Ankerkeria horretaraino makurrarazi zidan nire itsaso goseak. Etagaur da eguna, oker jokatu nuela badakidan arren, apurrik eredamutzen ez naizena. Ezinbestea pozoitu nuen Ithurrya eta,behingoagatik, emana zidaten izenari egina nion ohore: Nikolas Pozoin.

Eta ez. Esaten hasia naizen bezala, ez naiz sekula damutuIthurryarei egindakoaz. Ekintza harexek aldaraziko baitzuen ene bizitza,neuk erabakitako eran, gainera.

Damuturik ibiltzea baino askozaz ere hobe du gizakiak, nork berebizitza mendean hartzea, zaldia bailitzan, eta batzuetan uhalak eztituzeta bestetzuetan tinkatuz, nork bere desira jazartzea. Lortu artean.

Augereau Jenerala itsasoratzeko prest zegoelarik, bada, arraszabaldua zen Ithurrya ohean zetzala, hil ala biziko borrokan, beregibelak eta urdailak ematen zioten lanarekin. Ezdeusa zela zutik egotekoere. Horregatik ez nintzen harritu batere, Passpartout agertuzitzaidanean Donibane Lohitzunera joateko aginduarekin. Pelloteknirekin hitz egin nahi zuen biharamuneko eguzkiak irten baino lehenago.

Agur esan, nion, beraz, Andere Mariari eta agur esan nion Martinbihotzekoari. Gehien maite dena baztertzeko adina tiratzen du askotan,ezagutzen ez dena ezagutzeko desira eroak. Ederki ikasia daukat nikhori. Ama eta Indazubiko sorlekua lehendabizi, Andere Maria, Prioreniaeta Martin bihotzekoa gero. Zer ez ote dut nik harrez gero utzi atzean?

Aldentze bakoitzean txintxarretan zatitzen zitzaidan harrizkobihotz hau baina banekien alferrik zela, hala ere, nire baitako oldarrariaurka egitea. Amildegiaren ahoa izan dut beti gogoko. Egarri horrexekekarri nau nire azken egun hauetaraino bizirik. Eta gaur da eguna,oraindik ere gogokoago dudana urrutiko edozein haize bortitz, eguraldieder eta bare hau baino. Maiteago askozaz ikusten ez dudana, begienbistakoa baino.

Ez dut ene desira asetzen ikasi oraino. Gorputzak aurki ez ditlagunduko, badakit hori, badakit bere legeetara makurraraziko nauelanaturak, baina, hala ere, ene irudimena joango da bazter hauetatiksaltoka edo igeri, urrutiko itsasoetaraino.

Ez, ez naiz ezagutu dudan ezertaz damutzen. Kurritutakoek ezdagidate oroiminik. Ezagutu ez dudanak soilik nau damutzen etahamaika aldiz bizi ezinak mintzen, jakin dakidan arren, hamaika aldizbizi izanda ere, ez litzatekeela aseko nire gogoaren lekuan bizi denmamutzar asegaitz hau.

Biak geratu ziren, bada, malkotan, Andere Maria eta Martin. Neukere halaxe egin nuen, malkotan, Donibane Lohitzunerako bide guztia,ipotxa beltzaren zaldi gainean, haren atzean jarrita. Alde batetikneraman ene desira zaharra betetzearen poza baina bestetik ohartzen

Page 90: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

90

nintzen gehien maite nindutenak geratu zirela atzean. Akaso ez nituelaberriro ikusiko.

Heltzeko gogor esaten zidan Passpartoutek, heltzeko irmo beregerriari. Gaua zela eta bazitekeela zaldiak pauso txarren bat emateakostaldeko bide hartan.

Ez nuen baina halakorik egin bide guztian. Bi besoez babesturikegin nuen bidaia, Passpartoutengana gehiegi hurbildu gabe. Ez nion nirebi bular hazi berrien albisterik eman nahi ipotxaren bizkarrari. Nikolasnintzen ni orduan. Nikolas Pozoin, zenbaitek ahapeka Nikolas Pozoin eredeitzen zutena. Eta mutilek ez dute izaten neskek adinako bularrik. Nireneskatasunak gal nindezakeen eta ez nion inori emanen horretarakoaukerarik. Are gutxiago Pelloten oso hurbilekoa zen ipotxa beltzari.

Hendaiatik Donibanerako bidaian, atzera gabe, gora begiratzennion zeruari, izarrarteari. Banekien, berandu baino lehen, han goian hainnabari agertzen ziren haien guztien izenak eta izanak behar nituelaikasi. Haiek bakarrik izanen nituela bide erakusle itsaso zabalean.

Gauerdia iragana zen Donibaneko kaira iritsi ginenerako. Hantxezegoen erdian amarraturik Augereau Jenerala. Ontzi bikaina, zinez. Nikinoiz ikusitako ederrena. Txindurriak zituela gainera igota ematen zuen,han antzematen zen argi eta zuzien joan-etorriarekin.

Potin edo txalupa txiki bat geneukan zain, arraun bakarrazeramaten den horietakoa. Hantxe joan ginen Passpartout eta biokPelloten aitzinera.

- Nikolas, ezetz agindu nian baina ez diagu kausitu besteirtenbiderik. Ithurrya medikua ez duk zutik egoteko gauza etaezin diagu itsasoratu eskifaia zainduko duen medikurik gabe.Horko gelan dituk Ithurryaren tresnak eta gauzak. Hireak ditukgaurdanik.

- Baina jauna, ni ez naiz mediku –erantzun nion-.- Bazakiat hori. Erran diat, ordea, ez diagula kausitu beste

biderik. Ezin diagu gehiago atzeratu irteerarik eta ez zagok hibaino hoberik beste inon aurkitzeko.

- Ahal dudana eginen dudala hitz ematen dizut.- Ingelesekin talka egindakoan, ahal ez duana ere egin beharko

duk geure alde. Hago ordura arte lasai.

Eta halaxe gertatu nintzen Pelloten ontziko erizain bilakaturik.Egun batetik bestera, ametsa gauzaturik.

Zalantza oro bazterturik, neure esku zegoen handik aurrerakobizimodua. Itsasoa nahi nuen eta itsasoa edukiko nuen. Pellot nahinuen, kortsarioak nahi nituen eta denak jarri zitzaizkidan eskura, ezahaleginik gabe. Neure mende neukan patua edo, behintzat, hala ustenuen nik orduan.

Page 91: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

91

Gizonak zebiltzan bergantinaren mastetan gora eta behera, orainsoka, gero lokarria eta oihalak azkenik. Bergantina mugitzen hasia zenZiburuko ahorantz, itsasorantz. Bagindoazen.

Itsasoa bare zegoen, laino-laino, sekula baino gehiago.Hegoaldetik zetorren haize bareak emeki harrotzen zituen belak oro.Gizonak alegera ziren kareletan eskuez eta oihuez agurtzen zituztelarikportuan geratzen ziren guztiak.

Lehen argi printzetarako, portutik kanpora ginen jada, itsasozabalaren ahoan. Bare eta ezti.

Itsaso zabal eta finiezina. Herri urrunak. Jende berria. Portuezezagunak. Bandera desberdinak. Denak edukiko nituen aukeran.Ametsa geratu zen azkenean gauzaturik. Bizitza berriaren kitzikaduraneukan erraietaraino sarturik.

Une batez pentsatu nuen, ordea, ezagutu berri nituen gizonhaietako asko ez zela etxera itzuliko sekula. Bidean galduko zutelabizitza. Agian neu ere geratuko nintzela guda edo olatu txar batenzorigaitzean harrapaturik. Ingelesen edo espainiarren kartzela bateanbuka zitekeela hasi berria nuen ibilera hura.

Ezerk ez ninduen, ordea, izutzen. Gaztea izaki, ez nekien geroagoikasiko nituen malura handien berri. Horretarako hazten baita pertsona,horretarako egiten da handi. Andere Mariaren hitzekin esateko,haurtzaroan eta gaztaroan ezagutzen ez diren zoritxarren orbain etaarrastoak, jasotzeko soinean eta ariman.

Pelloti behatu nion. Tinko zegoen brankako masprezean aginduguztiak Akuiluren eskuetan utzirik. Passpartout lo zerraldo zegoen,ababorreko estalkien gainean etzanda, eta Pepin, pipakada bat ahoandastatzen. Ni neu paradisuan bezala nengoen, zubiaren alde bateraigota. Handik dena ikusten ahal nuen, ontzian gertatzen ziren joan-etorri eta langintzak, izarrartea eta anartean eguzkiak ezabatu ezin zuenilargiaren ur gaineko distira zuria. Huraxe zen zerua niretzat, inonzerurik bada.

Min bakarra neraman bihotzaren erdian: maitea atzean lagaizanaren damua. Martin, ama eta Andere Maria, hiruak nahastenzitzaizkidan barnean. Baita Priorenia eta Hiribarrenen oroitzapena ere.Guztiak ezberdinak izan arren, denak ziren enetzat maitasun bakar.Haien irudiak nahasten zitzaizkidan zurrunbiloan eta halako ezinegonapizten. Pertsonak, parajeak eta gauzak baino, maitasuna bera utzianeukan atzean. Ene pozaren pozari, zulo beltz eta sakon bat jarrizitzaion alboan. Erraiak erretzen zizkidan handik zetorkidan haizeizoztuak.

Maitasunaren galerak sortu zidan orduan, bat bateko bertsetaeztarrian, gerora beste askori ere kantuan entzun izan diodana hemeneta han. Gaur ere entzuten dut sarri eta nonahi, baina inork gutxik daki

Page 92: Inesaren balada. - ALUA MUNDUA!alua.mundua.com/.../uploads/2006/11/inesaren-balada.pdf2 “Balada euskaraz esateko beste hitzik ezagutzen dudanentz galdegiten didak. Ez, ez diat ezagutzen

92

nire maiteminak sortua dela kantu hori. Inesa Indazubikoaren bihotzakeztarriraino eramandakoa dela abesti hori.

Ordurako, Baiona parean ginen jada, iparralderantz, ingelesankerren itsasorantz, kanoiak, pistoletak eta fusilak sutautsezkargaturik, ezpata eta aizto guztien ahoak, lepo britainiar gogorrenagolpe bakarrean mozteko bezainbeste zorrozturik.

Itsasoa laño dagoBaionako barraraino

Nik zu zaitut maiteagoArraintxoak ura baino.

Hasier Etxeberria.Hendaian. 20011109