Upload
odelia
View
69
Download
0
Embed Size (px)
DESCRIPTION
2013/2014 Ikasturtea. INFORMATIKA. 1. EBALUAKETA: ORDENAGAILUEN OSAGAIAK ETA SOFTWAREA. INFOR MATIKA. Jatorria: Informatique (frantsesera) INFORmazioa autoMATIKOA. Informatika ordenagailuaren bidez informazioa automatikoki tratatzeko behar diren tekniken eta ezagutzen multzoa da. - PowerPoint PPT Presentation
Citation preview
INFORMATIKA
1. EBALUAKETA:
ORDENAGAILUEN OSAGAIAK ETA SOFTWAREA
2013/2014 Ikasturtea
Informatika ordenagailuaren bidez informazioa automatikoki tratatzeko behar diren tekniken eta ezagutzen multzoa da.
INFORMATIKA
Jatorria: Informatique (frantsesera)
• INFORmazioa
• autoMATIKOA
ORDENAGAILUA: Informazioa erabiltzeko eta
kudeatzeko diseinatuta dagoen makina elektroniko digitala.
ORDENAGAILUAREN FUNTZIONAMENDUA
• Datu sarrera edo informazioaren jasotzea• Informazioaren biltegiratze edo prozesaketa• Informazioaren irteera
DATUEN SARRERA
DATUEN PROZESAKETA ETA BILTEGIRATZEA
DATUEN IRTEERA
ORDENAGAILUAREN LENGOAIA
Ordenagailuen funtzionamenduan informazioa (testua,ahotsa, bideoa etab.) digitala da.
Hau da,bi balio posible ditu: 0 edo 1
- BIT: 0 edo 1 balioak izan ditzake (informazioa gordetzeko unitaterik txikiena da)- BYTE: zortzi bit dira- KILOBYTE (kb): 1024 BYTE dira- MEGABYTE (Mb): 1024 KILOBYTE dira- GIGABYTE (Gb): 1024 MEGABYTE dira- TERABYTE (Tb): 1024 GIGABYTE dira
Beraz, ordenagailuaren barruan ibiliko den guztia, (0)ak eta (1)ak izango dira, sistema bitarraren arabera.
a) 1. galdera: ordenagailuak (0) eta (1) digituak soilik ulertzen baditu, berarekin komunikatzeko (0) eta (1) besterik ezin dugula erabili adierazi nahi al du?
Ez, noski. Ordenagailuari, ohiko moduan tekleatuz, nahi diogun informazioa sartuko diogu, ezertaz arduratu gabe, ordenagailua bera izango baita, automatikoki, gure informazioa (0) eta (1)era itzuliko duena. Ordenagailuak barrutik horrela ulertzen baitu.
b) 2. galdera: ordenagailuak nola egiten du itzulpen hori?
Karaktere bat tekleatzen dudan bakoitzean, ordenagailuak, grabatuta duen kode bati esker (txuleta gisa), ASCII kodea, 8 digitu (bit) bitarretan zatitzen du, eta ordenagailuak 8 digitu bitar horiek gordetzen ditu bere memorian. Adibidez, nik A letra zanpatzen dudanean, ordenagailuak ASCII taula kontsultatzen du eta letra horri 01000001 konbinazioa dagokiola ondorioztatzen du.
Zer da zenbakikuntza sistema bitarra?
0 eta 1 digituak erabiltzen ditu edozein karaktere edo zenbaki adierazteko.
2 berrekizuneko berreketa batek adierazten du. KODE HAMARTARRA:
65 = 6·101 + 5·100
6243,85 = 6·103 + 2·102 + 4·101 + 3·100+ 8·10-1+ 5·10-
2
KODE BINARIOA: 110 = 1·22 + 1·21 + 0·20
Informazioa - Datuak
BITARRETIK-HAMARTARRERA:
HAMARTARRATIK-BITARRARA:
Sinboloen Errepresentazioa: ASCII Kodea
Gaur egungo sistema informatiko gehienek ASCII kodea darabilte testuakadierazi eta testua maneiatzen duten gailuen kontrolerako.
Ordenagailuaren osagaiak: Hardwarea: osagai fisikoak: zirkuitu
elektronikoak, kableak, teklatua, sagua… Softwarea: atal logikoa. Ordenagailuak
funtzionatu ahal izateko eman beharreko aginduak. Ordenagailuan erabiltzen den edozein programa: Irudiak egin, testuak idatzi, musika konposatu, datu interesgarriak jaso...
ORDENAGAILUEN EGITURA (ARKITEKTURA)
Prozesatzeko Unitate Zentrala (PUZ)edo Mikroprozesadorea
PUZ (Central Process Unit) ordenagailuaren osagai nagusia da; ordenagailuaren “garuna” dela esan daiteke. Programen aginduak interpretatzeaz eta datuak prozesatzeaz arduratzen da, bai eta sistema guztia gobernatzeaz eta kontrolatzeaz ere.
Kontrol Unitatea (KU): prozesu guztiak koordinatzen eta kontrolatzen ditu.
Unitate Aritmetiko Logikoa (UAL): eragiketa matematikoak egiteaz arduratzen da.
Abiadura megahertzetan neurtzen da (Mhz).
Memoriak ROM memoria (Read Only Memory): edukia irakurri bakarrik
egin daiteke. Hemen gordetzen da ordenagailuak pizterakoan behar duen osagarrien informazioa. Adibidez zein disko mota duen, zein memoria, mikroprozesadorea… Nahiz eta ordenagailua itzali bertan dagoen informazioa ez da ezabatzen oinarriko plakan dagoen pila bati esker.
RAM memoria (Random Access Memory) edo memoria bizia. Memoria hauen edukia alda daiteke, hau da, irakurtzeko eta idazteko memoriak dira, baina ordenagailua itzaltzen denean memoriaren edukia ezabatu egiten da.
Zokaloak:oinarri plakan daude. Bertan RAM memoriak txertatzeko. Zokalo libre = memoria handitzeko aukera.
modulua
Oinarri Plaka
Oinarri plakak ordenagailuaren gailu guztiak konektatzeko euskarri den plataforma osatzen du.Gailuak zuzenean, busen bidez, ataka berezien bidez edo hedapen-erretenen (slot) bidez konektatzen dira bertara. Plakan bertan komunikazioak pisten bidez gertatzen dira.
1.Mikroprozesadorea.2.Ram memoria.(sim,DIMM,ddr)
3.Disko gogorrak eta DVD-a(IDE,sata)4.Txartel grafikoa.(AGP,dIm exp.)
5.Sare txartela.Soinu txartela…(PCI)
6.Kanpoko atakak. Sagua…7.Kanpoko atakak. Usb memoriak…
Hedatze txartelak Dispositibo desberdinak
konektatzeko: Monitoreak Bozgorailuak, mikrofonoa...
Hedatze-erretenaren bidez konektatzen dira oinarri plakarekin + softwarea (driver/kontrolatzailea).
Soinu txartelaTxartelgrafikoa
Elikatze iturria Ordenagailuaren osagarrientzat 220 volt-eko
korronte alternoa 5 eta 12 volt-eko korronte zuzenera pasatzen duen transformadorea da. Elikatze-iturriak duten potentziaren arabera sailkatzen dira.
Ordenagailu modernoak 200 watteko potentzia baino handiagoa eduki ohi du. Elikatze-iturria plaka eusleari lotuta dago
Periferikoak Sarrerakoak: ordenagailuan datuak eta
aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen dute (teklatua, sagua, mikrofonoa, eskanerra…).
Irteerakoak: datuak prozesatu ondoren, ordenagailutik informazioa ateratzeko balio dute. (pantaila / Monitorea, inprimagailua, bozgorailuak…).
Sarrera/irteerakoak: ordenagailuari datuak sartzeko eta hortik informazioa ateratzeko aukera ematen dute (modema).
TeklatuakMota ezberdinetako teklatuak daude:
"83 edo 84 tekla dituen PC/XT motako QWERTY teklatua. "QWERTY teklatu ergonomikoak.
Funtzionamenduari dagokionez, tekla bat zanpatutakoan, bi kableren artean konexioa egiten da.
Kable horiek teklatu-prozesadoreari (teklatuaren barruan dago) seinalea bidaltzen diote, eta ‘scan code’ izeneko kode bihurtzen du, eta horrek zanpatutako tekla identifikatzen du. Kode horiek teklatuaren kableen bidez plaka euslera bidaltzen dira, zehatzago esateko, teklatuaren kontroladorera, berau arduratzen baita ASCII kodeari jarraituz ‘scan code’ kodea karaktere bihurtzeaz; eta busaren bitartez R.A.M. memorian biltzen da.
Sagua: Ordenagailuari konektatuta dagoen sarrera-gailua da. Serie/PS2 atakan konektatzen da.
Taula digitalizatzailea: Plastikozko panel txikia da, ordenagailuaren serieko atakari konektatzen zaio, eta bertan, lapitzarekin marraz daiteke. Panelean egiten diren marrak, zehatz-mehatz ordenagailuaren pantailan azaltzen dira.
Eskanerra: Irudiak eta argazkiak atzemateko erabili daitekeen gailua da; edo baita karaktereak optikoki ezagutzeko ere OCR (Optical Character Recognition).
Mikrofonoa.
Informazio Euskarriak BARNEKO BILTEGIRATZE MASIBORAKO EUSKARRIAK: DISKO
GOGORRADisko gogorrean honako datuak gordetzen dira: - Sistema eragilea (Windows, Linux, MacOS..)- Aplikazio programak (testu prozesadoreak, kalkulu-orriak, aurkezpen programak...) - Erabiltzaileen datuak.
Bi ezaugarri kontutan izango dugu. Informazioa gordetzeko ahalmena eta abiadura:
-Egun 120GB eta 1TB arteko kapazitateak dituzten disko gogorrak muntatzen dira. -Normalean 5 400bira/min eta 7 200 bira/min-koak dira jartzen direnak.
USB memoriak edo Pendrive-ak, USB konexioa dute. Informazioa leku batetik bestera eramateko ezinbesteko euskarriak dira, konektatu bezain laster informazioa irakurri eta grabatzeko erabili daitezkeelako.
Memoria-txartelak flash memorian oinarritzen diren txarteltxoak dira. Gehienak argazki eta bideo-kamara digitaletan eta sakelako telefonoetan erabiltzen dira. Ordenagailuan irakurri ahal izateko, honek memoria-txartelen irakurgailua izan behar du.
Informazio Euskarriak KANPOKO BILTEGIRATZE MASIBORAKO EUSKARRIAK:
Pantaila edo
Monitorea Maiztasuna Hz-etan neurtzen da eta monitoreak irudiak segundoko zenbat
aldiz aurkezten dituen adierazten du. Monitore batek maiztasun baxua baldin badu, gure begiek sumatuko dute
irudian bibratzen duela antzemanez. Honek gure ikusmenan nekea eragingo du.
Bereizmena (erresoluzioa) 1024x768 pixeleko monitore batek errenkadetan 1 024 pixel izango ditu
eta zutabeetan 768. Guztira, beraz, 786 432 pixel izango ditu. Monitoreen tamaina pantailaren diagonalaren hazbetetan ematen da: 15',
17', 21'... Tamaina bereko bi monitoreen artean bereizmen handiagoa duenak
emango du irudia garbiagoa, irudi berdinerako puntu edo pixel gehiago erabiliko dituelako.
Kolore kopuruak Gero eta kolore gehiago erreproduzitzen baditu kalitate gehiagoko irudiak
aurkeztuko ditu.
Monitore baten kalitatea jakiteko hiru kontzeptu izan behar ditugu kontutan:
maiztasuna, bereizmena eta kolore kopurua.
Nahiz eta oso monitore ona izan, ordenagailuak duen txartel-grafikoa kalitate berekoa ez bada, ez dugu lortuko monitoreari etekin guztia
ateratzea, txartel-grafikoak kalitatea mugatuko duelako.
Monitore Motak
CRT (Cathodic Ray Tube): gaur egin ia ez dira erabiltzen.
TFT: pantaila lauak
Inprimagailuak•Paperaren gainean kopiak egiteko, irteera-gailua da.
•Paraleloan dagoen interfazearen (LPT1) bitartez egiten da interkonexioa ordenagailuarekin.
•Bufferra erdiko memoria txiki bat da ordenagailuak bidalitako datuak gordeko, inprimatzeko zain.
•Inprimatze-kalitatea edo bereizmena dpi-etan (dots per inch) edo baliokidea den ppp-tan (puntu hazbeteko) adierazten da. Ppp zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta imprimatze-kalitate hobea edukiko du.
•Inprimatze-abiadura karaktere segundoko (cps), lerroak segundoko (lpm), eta gehienetan, orriak minutuko (ppm) gisa adierazten da.
Inprimagailuak
Laser inprimagailuak: Fotokopiagailuek erabiltzen duten bezalako teknologia erabiltzen dute. Azkarrenak eta emaitza onenak dituztenak dira. Garestiago.
Tintazko inprimagailua: Hauek dira erabiltzaileek gehien maneiatzen dituztenak, kalitate prezioaren erlazioa dela eta. inprimatzeko, tinta‑zorrotada txiki batek, prozesu kimikoen bidez, inprimatu behar den karakterea osatzen du.
Busak: PUZ memoriarekin eta sarrera/irteerako gailuekin komunikatzen ditu.
Komunikazioa
Konexio portuak:• Paralelo, LPT:seriekoek baino informazio gehiago transmiti dezakete aldi berean. Normalean, inprimagailuak konektatzeko erabiltzen dira. Ataka paraleloak LPT1, LPT2 eta abar izendatzen dira. • Serie, PS2 : sagua eta teklatua konektatzeko. Abiadura txikikoak. Serieko atakak COM1, COM2 eta abar izendatzen dira. • USB: abiadura handiko eta gaur egun eskanerrak zein inprimagailuak erabiltzen dutena.• FIRE WIRE: oso azkarra (kamera digitalak eta argazki kamerak konektatzeko).
Komunikazio atalak (konexio portuak) Ordenagailua osatzen duten dispositibo guztiek
elkarrekin eta barruko osagaiekin komunikatzeko konexioak.
Infragorrien ataka (IrDA): Hauekin , periferikoak infragorrien bidez konektatzen dira, kablerik erabili behar ez izanez
FirewireUSB atakaren antzeko da. Zenbait gailuek, bideokamarak adibidez,
konexio hau izaten dute USB konexioa izan beharrean.
VGA ataka: ataka hau pantaila konektatzeko
erabiltzen da
PS/2 ataka
UniversalSerial Bus ataka
Komunikazio atalak
SOFTWAREA
Ordenagailua abian jartzeko eta, datu prozesaketaren bidez, ordenagailua erabiltzeko aukera ematen duten programen edo aginduen multzoa da.
Sistema eragilea: oinarrizko funtzio guztiak nola egin behar dituen erakusten dio ordenagailuari. Hardwarearen eta ordenagailuan exekutatzen diren programen arteko bitartekari lana egiten du.
Programazioa hizkuntzak: Beraien funtzioa programak sortzea (FORTRAM, PASCAL, C, DELPHI,…)
Aplikazio programak: erabiltzaileek izan ditzaketen beharrei erantzuteko egiten dira (testu prozesatzaileak, kalkulu orriak, datu baseak, marrazkiak egiteko programak…)
Multimedia programak: periferikoak izaten dituzte testua, irudiak, soinua, animazioak eta bideoa tratatzeko.
Ordenagailuaren Softwarearen Jerarkia
ROM Memoria _________ BIOS Disko gogorra _________ SISTEMA ERAGILEA (WINDOWS) Disko gogorra _________ PROGRAMAK
Honen arabera, ordenagailu bat funtzionamenduan jartzeko hurrengo pausoak jarraituko genituzke:
1.- Ordenagailuak BIOS-a jarrita dakar.2.- Guk SISTEMA ERAGILEA instalatuko genioke3.- DRIVER edo KONTROLADOREAK instalatzen dira, HARDWARE ezberdinek funtziona ahal izateko.4.- Nahi ditugun PROGRAMAK instalatzen dizkiogu.
ARIKETAK• Idatzi zenbakikuntza sistema hamartarrean bi zenbaki bitar hauek:
110011 eta 10010.• Idatzi kode bitarrean 28 eta 342.• Zein da zenbaki bitar handiena, 01001000 ala 01000010? (zenbakiak
hamartarrera pasa gabe erantzun ezazu)• Zenbat karaktere adierazi daitezke 3 digitu dituen kode bitar bat
erabiliz? eta 8 digitu dituenarekin?Bi kasuetan zein da adierazi daitekeen zenbakirik handiena?
• Ondoko unitateak txikitik handira ordenatu: Mb, byte, bit, Gb, Kb.• Zer da ordenagailu baten hardwarea? Zer elementuk osatzen dute?• Zer osagai ditu Prozesatzeko Unitate Zentralak? Azaldu osagai
bakoitzaren zeregina.• Zer da ordenagailu baten memoria?• Zerk ematen digu ordenagailu baten abiadura eta zertan neurtzen da?• Ordenagailuetako periferikoak hiru multzo handitan sailka daitezke.
Zer multzo dira? Azaldu bakoitzaren zeregina.• Idatzi bost sarrerako periferiko.• Mota desberdineko saguak badira. Bilatu informazioa.• Oinarrizko plaka. Zertarako balio du?• Elikatze iturria. Non aurkitzen da? Zertarako balio du? Deskribatu bere
funtzioa.
1. Idatzi zure ustez zeintzuk diren ordenagailu bat erabilgarria izateko beharrezko osagaiak.
2. Identifikatu zure ordenagailuko atakak.3. Zer da ordenagailu baten softwarea?4. Zer dira multimedia programak? Zer osagai izan behar ditu PC multimedia
batek?5. Funtziona al dezake ordenagailu batek sistema eragilerik gabe? Zergatik?
Interneten informazioa bilatuz, ondorengo galderak erantzun:1. Bilatu 2 mikroprozesadore fabrikante desberdinen izenak. 2. Zein ezberdintasun dago TFT eta LCD pantaila baten artean.3. Zertan du eragina bideorako memoria gehiago izateak?4. Zein dira monitore batentzat erabil ditzakegun konektore motak.5. Zer dira inprimagailu baten ppm eta cps-ak?6. Inprimagailuek ere RAM memoria bat badute. Zertarako?7. Zer dira driver-ak?Zertarako balio dute? 8. Aukeratu hiru erantzun posible hauen artean: Hertzioa (Hz) zer neurtzen
du? a) Informazioa gordetzeko ahalmena. b) Maiztasuna. d) a eta b erantzunak okerrak dira.