9
KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila 1. Mozilla Firefox aukera Interneten sartzeko, hau da, internet ostalarietan zintzilikatuta dauden webguneetara heldu ahal izateko, programa bat behar dugu eta programa horiei nabigatzaileak deitzen zaie. Ezagunenak, Internet Explorer eta Mozilla Firefox dira. Explorer, Microsoft enpresarena da, pribatua beraz. Mozilla Firefox aldiz, software librea da, doainekoa. Guk azken hau aukeratuko dugu, software librea hobestu nahi dugulako, doainekoa delako, euskaraz badagoelako eta eskuratzeko erraza delako. Lehenik, Mozilla Firefox programa eskuratuko dugu. Sartu Internet Explorer nabigatzailean (ziur aski izango baituzue) eta google bilatzailean jarri firefox euskaraz . Zerrendar agertzen den lehen webgunera sartu eta descarga gratuita sakatu programa jeisteko. Jeitsi ondoren instalatu (ejecutar), instalatzailea dituen pausoak jarraituz (aceptar guztia). Hemendik aurrera Mozilla Firefox izango duzu Programa guztiak karpetan, eta mahai gainean lasterbide bat ere sortuko zitzaizun.

Interne- Firefox nabigatzailea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Firefox erabiltzeko gida

Citation preview

Page 1: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

1. Mozilla Firefox aukera

Interneten sartzeko, hau da, internet ostalarietan zintzilikatuta dauden webguneetara heldu ahal izateko, programa bat behar dugu eta programa horiei nabigatzaileak deitzen zaie. Ezagunenak, Internet Explorer eta Mozilla Firefox dira. Explorer, Microsoft enpresarena da, pribatua beraz. Mozilla Firefox aldiz, software librea da, doainekoa. Guk azken hau aukeratuko dugu, software librea hobestu nahi dugulako, doainekoa delako, euskaraz badagoelako eta eskuratzeko erraza delako.

Lehenik, Mozilla Firefox programa eskuratuko dugu. Sartu Internet Explorer nabigatzailean (ziur aski izango baituzue) eta google bilatzailean jarri firefox euskaraz . Zerrendar agertzen den lehen webgunera sartu eta descarga gratuita sakatu programa jeisteko.

Jeitsi ondoren instalatu (ejecutar), instalatzailea dituen pausoak jarraituz (aceptar guztia). Hemendik aurrera Mozilla Firefox izango duzu Programa guztiak karpetan, eta mahai gainean lasterbide bat ere sortuko zitzaizun.

Page 2: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

2. Lehen hurratsak

Lasterbidean bi klik eginez gero, programa barnean sartuko gara automatikoki. Gure ordena-gailuak

telefono-deia egiten dio gure hornitzaileari (linea arrunta edukiz gero), adibidez Euskaltel i, gure

erabiltzailearen izena eta pasahitza bidaliz. Hornitzaileak egiaztatzen ditu datu horiek eta baimena

ematen digu Interneten sartzeko. Interneterako sarbidea lehen aldian konfiguratuz gero (gure Internet

hornitzaileak eman dizkigun erabiltzaile izena eta pasahitza sartuz), hortik aurrera automatikoki

gertatzen da prozesua hau, eta guk ez dugu nabari.

Litekeena da telefono-deia automatikoki ez egitea eta leihotxo bat agertzea konexioa egiteko. Gainera,

gaur egun badaude beste linea-mota batzuk non telefono-deia egiten ez den uneoro konektatuta

baikaude.

Orduan pantailan hasierako Web orrialdea agertuko zaigu (hasierako orri hau pertsonalizatu daiteke,gero ikusikodugun bezala). Web orrialde hori Interneten dagoen ordenagailu zentral horietako batetik (Internet-zerbitzari batetik) bidaltzen zaigu. Aurreko irudian www.koldomitxelena.net Web orrialdea ikus dezakegu. Kasu honetan, orrialde hori arsys enpresak daukan Internet-zerbitzari batean dago gordeta eta hortik bidaltzen zaigu gure ordenagailura, gure pantailan ikusi ahal izateko.

3. Tresna barra

(1).- Helbide leihoa: Web orrialde bat irekitzeko laukitxoan idatzi nahi dugunaren helbidea eta <ENTER> tekla sakatu. Horrek esan nahi du lehendabizi Web orrialdearen helbidea jakin behar dela.

Motzilla Firefox programan ez dago www jarri beharrik, berak automatikoki jarriko du http://www.

1 4 3 2 7 8 9 5 6

Page 3: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

(2).- Atzera-aurrera botoiak: Webgune batetik bestera ibili ondoren, gezi hauen bidez aurrera edo atzera egingo dugu jada ikusi ditugun webguneetan.

(3).- Frskatu botoia: Botoi honen bidez ikusten ari garen orrialdea eguneratzen da, hau da, berriro bidaltzen zaigu orrialdea Internet-zerbitzaritik. Ez da asko erabiltzen baina Web orrialde batzuetan interesgarria da botoi hau erabiltzea orrialde hauek behin eta berriro aldatzen ari baitira.

(4).- Gelditu botoia: Web orrialde baten bidalketa geldiarazteko erabiltzen da. Batzuetan nahastu egiten gara eta ikusi nahi dugun Web orrialdearen helbidea jarri barik beste batena jartzen dugu. Denbora ez galtzeko, bidalketa geldiaraztea da onena.

(5).- Etxera botoia: Gure hasierako orrialdera (Mozilla Firefox irekitzen dugunean agertzen den orrialdea) joan daiteke botoi honen bidez.

(6).- Laster-markak botoia (izartxoa): Internet sarean nabigatzen denean, zenbait orrialde interesgarri aurki daitezke. Asko erabiltzen baditugu orrialde hauek, Laster-markak [Marcadores] menuan sartzea komeni da. Hori egiteko interesatzen zaigun orrialdea ireki eta izartxoari sakatu besterik ez dugu egin behar. Konturatuko zara lehenik izartxoa zuri agertzen dela eta Laster-marka jarri ondoren horia. Berriro izartxoari sakatu ezkero marka hauek antolatzeko leihoa agertuko zaigu.

Etiketak, webgunei ohartxoak jartzeko dira, zein gaien gainean den zehazteko. Honela, hurrengo batean webgunearen helbidea ez bagara gogoratzen, etiketa bezala zehaztu dugun gaia ataza barran dagoen helbide hutsunean jarriz gero, etiketa hori eman diogun webgune guztiak agertuko zaizkigu zerrendatuta.

Dena den, gero ikusiko dugun menu barran badugu aukera Laster-markak antolatzeko.

(7).- Historiala: Helbidea [Dirección] laukitxoaren eskuineko aldean agertzen den gezian klik eginez gero azken orrialdeen helbideak agertuko zaizkigu. Helbide hauetako batean klik egitea nahikoa da orrialde horretara joateko.

(8).- Google bilatzailea: Informazioa bilatzeko helbiderik ez dakigunean,

Internet sarea hain da handia informazioa aurkitzea batzuetan zaila baita oso, nahi den gaiari buruzko informazioa aurkitzeko bilatzaile programak erabiltzen dira., eta gehien erabiltzen dena hemn duguna da, Google hain zuzen ere. Leiho horretako laukian gaiari lotutako hitz bat idatzi eta <ENTER> edo lupatxoan (9) klikatuz berehala agertuko zaizkigu hitz horrekin zerikusia duten Web orrialde batzuen helbideak.

Webgunearen izena

Laster-markaren izena: gordetzea edo markatzea interesatzen zaizkigun webguneak karpetetan antolatu ditzazkegu. Lehendik karpeta sortua baduzu hemen aukeratu dezakezu webgune hori zeinetan gorde. Berri batean sailkatu nahi izanez gero, laukian dagoen gezitxohorri sakatu eta karpeta berri bat sortzeko aukera ematen dizu.

Page 4: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

4. Menuak

Zazpi menu agertzen zaizkigu, eta hauen barnean aukera desberdinak dauzkagu.

a) Fitxategia:

Hemen ikus ditzakegun aukeretatik gehien erabiltzen direnak bakarrik azalduko ditugu.

Leiho berria, berak dien bezala leiho berri bat irekitzeko da, honela bi leihotan bi webgune izango ditugu. Aldiz leiho berean webgune bat baino gehiago izan nahi baditugu Fitxa berria sakatu behar dugu.

Aurrez gordeta daukagun webgune bat ireki nahi badugu Ireki fitxategia aukeratu behar dugu.

Gorde orria honela klikatuz gero, ikusten ari garen orrialde hori gure ordenadorean gordeko degu (aukera dezeberinetara gorde ahal izango dugu: osoa, testua bakarrik ...). Webgunea gure ordenadorean gordeta badugu, hurrengo batean internetera sartu gabe orri hori ikus genezake.

Irudi bat gordetzeko jarri saguaren erakuslea irudiaren gainean eta eskumako botoia sakatuz Gorde irudia honela [Guardar imagen como]. Agertuko den leihoan zehaztu non gorde nahi dugun eta zein izen eman nahi diogun. Aldiz,irudi hori beste programa batera eraman nahi badugu, jarri saguaren erakuslea irudiaren gainean eta eskumako botoia sakatuz Kopiatu [Copiar] egin. Gero, marrazketa programa bat ireki (Paint...) edota testu prozesagailu bat (Word) eta programa horretan Itsatsi [Pegar] egin.

Testu bat gordetzeko hautatu testua, jarri saguaren erakuslea hautatutakoaren gainean eta eskumako botoia sakatuz Kopiatu [Copiar] egin. Gero, testu prozesadore bat ireki (WordPad, Word,...) eta programa horretan Itsatsi [Pegar] egin.

Testua eta irudia batera inprimatzeko:

Orrialdea inprimatu nahi badugu,lehenik nola inprimatuko den ikusiko dugu Inprimatzeko aurrebista sakatuz, izan ere, batzuetan inprimatzen duguna moztuta agertzen zaigu pantailaren tamaina eta orrialdearen tamaina ezberdinak direlako. Hau konpontzeko Fitxategia [Archivo] menuko Prestatu orrialdea [Configurar página] aukera daukagu eta horren barruan bertikalki edo horizontalki inprimatzeko edota marjinak aldatzeko aukerak dauzkagu.

Batzuetan, orrialde osoa inprimatu barik zati bat besterik ez dugu nahi. Halakoetan

honela jokatu beharko genuke:

- Irudi bat baldin bada:

Jarri saguaren erakuslea irudiaren gainean, egin klik eskumako botoiaz eta Inprimatu irudia [Imprimir imagen] aukera erabili.

- Testua baldin bada:

Aukeratu testua, jarri saguaren erakuslea hautatutakoaren gainean, egin klik eskumako botoiaz eta Inprimatu [Imprimir] aukera erabili. Agertuko den leihoan Hautapena [Selección] aukera hautatu.

Page 5: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

Etiketak

Laster-markak

- Testua eta irudia batera baldin bada:

Saiatu aukeratzen testua eta irudia batera. Jarri saguaren erakuslea hautatutako

testuaren gainean (ez irudiaren gainean), egin klik eskumako botoiaz eta Inprimatu [Imprimir] aukera erabili. Agertuko den leihoanHautapena [Selección] aukera hautatu.

Batzuetan, orrialde egileek babestu egiten dituzte orrialdeen edukiak eta “ezinezkoa” da inprimatzea. Dena den, hemen azalduko ez dugun arren, esan oso erraza dela babes hori

ekiditea.

b) Editatu: aukera honetan edozein testu prozesagailutan ditugun aukerak agertzen zaizkigu (ebaki, kopiatu ...)

c) Ikusi: menu honetan zehazten dugu leihoan zer eta nola ikusi nahi dugun. Menuetan ditugun aukeretatik zein ikusi nahi ditugun Mozilla Firefox programaren leiho nagusia ireki bezain laster. Adibidez, tresna barra zehaztu genezake edo Laster-markak nahiz Historiala agerian egon daitezke. Orrialde bateko elementuak gertuago ikusi nahi baditugu Zoom aukera dugu, eta orrialde bat pantaila osoan aurkezpen bat modura ikusi nahi izanez gero Pantaila osoan klikatu genezake.

d) Historia: menu honetan, azken aldian bisitatu ditugun webguneak agertzen dira, eta bertatik aurrera edo atzera egin genezake, tresna barrako gezitxoekin bezala. Erakutsi historia aukerarekin, azken bisitak, Laster-markak eta Etiketak guztiak batera ikusteko aukera izango dugu.

e) Laster-markak: menu honetan Laster-markak kudeatzeko aukera dugu.

Bistan dugun orrialdeari laster-marka jarri nahi badiogu Egin orriaren laster-marka sakatu eta zehaztu zein karpetatan jaso nahi dugun.

Antolatu laster-marka klikatzen badugu, Historia atalean agertu zaigun Biltegia leiho bera izango dugu agerian. Hemen, ditugun Laster-markak, Etiketak eta Historia dugu. Atal bakoitzean zer dugun ikus ahalko dugu, eta karpeta berri bat sortu, karpeta kopiatu, edo ezabatu nahi izanez gero, karpetaren gainean erakuslea dugula saguaren eskuineko botoia erabiliz burutu ditzakegu ekintza hauek.

Behe aldean berriz, Laster-marken karpetak agertuko zaizkigu eta beraien barnean webguneen helbideak, nahi dugunean sartu ahal izateko.

Page 6: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

f) Tresnak: menu honetan aukera asko daude baina ez dugu gehiegi sakonduko. Bi tresna garrantzitsuri arreta jarriko diegu: Garbitu datu pribatuak eta Aukerak.

Garbitu datu pribatuak klikatuz gero, gure nabigazio arrastoa ezabatzeko aukera daukagu. Hau da, zein webgunetan ibili garen eta hauek utzi dituzten aztarnak desager arazi genezazke, eta nahi izanez gero erabili ditugun pasahitzak ez gogoratzeko esan genezake (zure etxeko ordenadorean pasahitzak ezabatu beharrik ez dago, baina beste guztietan komenigarria da).

Aukerak atalean, Nagusia (goi aldean) aukera bakarrik azalduko dugu.

Hemendik zehaztu genezake programa irekitzerakoan hasierako orrialdea zein izatea nahi dugun. Hau egiteko honela jokatu behar dugu: lehenik hasierako orrialdea izatea nahi dugun webgunean sartuko gara nabigatzailearekin eta ondoren Erabili uneko orria sakatuko dugu. Hemendik aurrera aukeratu dugun orri hori izango da gure hasierako orria.

Programa bat, fitxategi bat edo beste zerbait jaisten dugunean gure ordenadoreko Idazmahaian gordetzen da, baina nahi izanez gero beste edozein karpetetan gordetzeko esan genezake. Horretarako, Arakatu botoiari sakatu eta nahi dugun karpeta aukeratu besterik ez dugu.

Page 7: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

5. Bilaketa aurreratuak

Askotan aurkitu nahi dugun informazioa ez dakigu zein orrialdetan dagoen, ez dakigu

helbidea. Bilaketa hau errazteko Bilatzaileak ditugu. Hauek, Interneten dauden webguneetan

dagoen informazioa arakatzen duten webguneak dira. Guk hitz bat edo esaldi bat idazten

badugu bilatzailearen bilaketa hutsunean, nahi dugun informazio hori dagoen webgune

zerrenda agertzen zaigu. Bilatzaileak hau ez du une horretan egiten, baizik eta aurretik,

aldian behin webguneetara konektatzen da eta bertan dagoen informazio jasotzen du, eta

horrela guk laguntza eskatzen diogunean berehala eskaintzen digu.

Hona hemen gomendio batzuk:

1.- Google bilatzailea erabili (www.google.com). Ikus dezagun zergatik:

Eman dezagun Aramaio herriari buruzko informazioa topatu nahi dugula. Proba egingo dugu 2 bilatzaile erabiliz:

www.google.com guztira 355.000 inguru

www.kaixo.com 4 lotura aurkitu dira

Beraz, argi dago zergatik erabili behar den www.google.com bilatzailea.

2.- Bilaketa batzuek emaitza asko ematen dituzte. Bilaketak mugatzeko hainbat trikimailu daude (www.google.com bilatzailean):

2.1.- Hitz esanguratsuak (bat baino gehiago) erabili.

Eman dezagun Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuari buruzko informazioa topatu

nahi dugula. Proba egingo dugu honakoak ipiniz:

Koldo Mitxelena Institutua guztira 75.900 inguru atera zaizkigu zerikusia

dutenak Koldo Mitxelena institutuarekin. Baina guztiak ez

dute Gasteizko gure institutuari erreferentzia egite.

Koldo Mitxelena Institutua Gasteiz guztira 8.540 orrialde inguru, gutxi

gorabehera. Hauek gehienak gure institutuaz ariko dira.

Beraz bilaketan arrakasta izateko zehatzak izan bilaketan.

Eman dezagun Euskal Herriko ihauteriei buruzko informazioa topatu nahi dugula. Proba egingo dugu honakoak ipiniz:

Euskal Herriko ihauteriak

Euskal Herria ihauteriak

Euskal Herri ihauteri

Euskal Herriko inauteriak

Beraz, argi dago jartzen dugunaren arabera, emaitzak ezberdinak direla.

2.2.- Ez erabili esanguratsuak ez diren hitzak, hau da, gaztelania bezalako hizkuntza bat erabiltzen dugunean ez jarri “la”, “un”, “de”,... eta esanguratsuak ez diren horrelako hitzak. Adibidez:

equipos de futbol vascos jarri barik, jarri equipos futbol vascos

Page 8: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

Euskarari erreparatzen badiogu hobe da deklinabideak erabiltzea, hau da

Euskal Herri jai beharrean Euskal Herriko jaiak

Dena den, euskara erabiltzen badugu, batzuetan bi era erabiltzea da komenigarriena guk topatu nahi duguna topatu arte.

2.3.- Batzuetan hitz bat “kendu” nahi dugu. Adibidez, Bergarari buruzko informazioa topatu nahi dugu baina emaitzen arteanUNED unibertsitateari buruzko orrialdeak agertzen zaizkigu. Horiek baztertzeko honakoa jarri dezakegu:

Bergara -UNED (kontuz ez utzi tarterik “-“ ikurra eta “UNED”hitzaren

artean)

2.4.- Beste batzuetan esaldi zehatzak topatu nahi ditugu, edo izen zehatz bat. Halakoetan kakotxak erabiltzea komeni da, edo hobeto, Bilaketa aurreratua (Búsqueda Avanzada) estekadura:

Hemen zehaztu daiteke zein esaldi topatunahi dugun, zein hitz edota zein hizkuntzetan.

Page 9: Interne- Firefox nabigatzailea

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA: INFORMATIKA 1.maila

3.- www.google.com bilatzaileak informazioa topatzeko eskaintzen digun beste era bat Direktorioa edo Gida aukera erabiltzea da. Horren barruan

informazioa gaika sailkatuta aurki dezakegu (beste hizkuntza batean agertzea nahi badugu beheko aldean hizkuntza aukera dezakegu). Besteak beste, hauexek dira dauden gaiak:

4.- Informazioa gaika sailkatuta daukaten Web orrialde asko dago (kasu honetan

atariak izena ematen zaie). Besteak beste honakoak dauzkagu:

www.aurki.com

www.kaixo.com

www.jalgi.com

www.paisvasco.net

www.msn.es

www.excite.es

www.lycos.es

www.hispavista.com

www.altavista.com

www.yahoo.com