27

IPUIN LABURRAK

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ELKAR ipuin lehiaketarako idatzitako ipuinak

Citation preview

Page 1: IPUIN LABURRAK
Page 2: IPUIN LABURRAK

SENDAGAI HARRIGARRIA

Orain dela asko, Betirako erreinuan, printzesa bat bizi zen. Doministiku printzesa deitzen zioten, beti doministiku egiten zegoelako. Bere aitarekin, erregearekin, bizi zen gaztelu handi batean.. Egun batean printzesa oso gaixorik jarri zen. Aurpegi osoa garau urdinez josia zuen eta izugarrizko eztula zeukan. Erregeak, kezkaturik, erresumako mediku onena deitu zuen eta honek esan zion:

- Zeure alabak garau urdinen gaixotasuna du eta sendatzeko modu bakarra labirintoan dagoen munstroaren lerdeaz eta dragoiaren mihiaz eginiko edabea edatea da.

- Orduan erregeak zeukan zaldunik onena bidali zuen: Zaldun Berdea. Baina zaldunak esan zion osagaiak lortzen bazituen printzesarekin ezkonduko zela. Erregeak ezin izan zuen ezetz esan eta onartu egin zuen. Han joan zen zalduna. Labirintora sartu baino lehen dragoia bilatzera joan zen. Aurkitu zuenean, bere ezpata atera zuen eta dragoia hiltzeko prestatu zen. Baina dragoiak hori ikusitakoan suzko bola bat bota zion. Zalduna hain ikaratuta gelditu zen ezin izan zuela kontrolatu eta ihesari eman zion. Hori jakindakoan, erregea oso triste jarri zen. Orduan erreinu osoan zabaldu zuen berria. Osagaiak aurkitzen zituena bere alabarekin ezkonduko zen. Asko saiatu ziren baina denek kiskalita bukatu zuten. Baina egun batean mutil batek erabaki zuen labirintora sartzea. Labirintoan sartu zen eta azkenean munstroarekin topatu zen. Ikaragarria zen. Berdea eta substantzia horixka batez betea. Ez zion ezer egin, horren ordez bere lerde pixka bat eman zion. Gero dragoiarengana joan zen. Kobara sartu eta arroka baten atzean ezkutatu zen dragoia lokartu arte. Ondoren, ahoa ireki, ezpatarekin mihia moztu eta alde egin zuen. Gaztelura heldutakoan, printzesari edabea eman zioten eta berehala sendatu zen. Azkenean biak ezkondu eta zoriontsu izan ziren betirako.

Ainara Alvarez Aspuru

Page 3: IPUIN LABURRAK

NONDIK DATOZ TXAKURRAK?

Hemendik oso urrun dagoen planeta batean, bertako izakiak ,itxuraz txakurrak, planeta berri bat aurkitu dute: Lurra. Bertako nagusiak espazio-ontzi oso aurreratu batean bidali ditu soldadu batzuk Lurrera eta berehala ekin diote bidaiari. Egia esan oso erraza izan da Lurrerako bidaia, eta berehala iritsi dira.

Oso arin aldatu dituzte arropak, ez baitira oso aproposak Erdi Aroan ibiltzeko. Handik gutxira neska bat ikusi dute negarrez eta galdetu diote: -#%=?~$&? Neskak harriturik begiratu die, eta estralurtarrak jarraian konturatu dira Lurrean eta beraien planetan ez dutela hizkuntza berdina erabiltzen. Oso azkar birprogramatu behar izan dute beraien burua. Ondoren berdina galdetu diote: -Ondo al zaude? Zer gertatzen zaizu? -Oso gauza larri bat- esan du neskak- azazkala apurtu zait!!! Estralurtarrek ez diote ulertu beraiek ez baitute azazkalik, baina oso gauza larria dela konturatu dira. Geroago printzesa dela jakin dute eta baita Maitane deitzen dela ere. Bere azazkalaren egoeragatik lasaitu denean estralurtarrek zera galdetu diote: -Nola eraikitzen duzue hemen? Printzesak ezagutzen duen lekurik onena erakutsi die. Gainera sekulako dragoia dauka zaindari. Baina arazo txiki bat dago: gaztelua eraiki behar da lehenago. Horretarako ez dago arazorik. Estralurtarrek haien ahalmenak erabiliz berehalaxe eraiki dute sekula ikusi gabeko gaztelurik ederrena. Handik egun batzuetara oso gauza ikaragarri bat gertatu da: printzesaren hain lagun handia zen txakurra gaztelua inguratzen duen putzura erori da eta krokodiloek jan egin dute. Printzesa oso atsekabeturik geratu da eta negar eta negar egin du. Estralurtarrek hainbeste negar egin duela ikusita uste dute malkoak agortuko zaizkiola beraiei hala gertatzen baitzaie. Printzesaren negarrak entzunda berehala agertu da printzea printzesa salbatzera baina gaztelura heltzean jabetu da gertatzen denaz, oso printze ulerkorra baita hau eta ez da ipuinetako printze harroputza. Printzesa salbatzeagatik sekulako festa antolatu dute, eta hemen beren planetan baino hobeto pasa dutenez bertan geldituko dira betiko. Eta Lurrak beste izaki bat dauka: txakurrak.

Maider Barañano Uribarri

Page 4: IPUIN LABURRAK

BI MUNDU DESBERDINBI MUNDU DESBERDINBI MUNDU DESBERDINBI MUNDU DESBERDIN

Orain dela urte pilo, Erdi Aroan, printzesa bat bizi zen, Pamplonako gazteluan. Printzesak Maddelein zuen izena eta gurasoak herrialde osoko erregeak ziren: Erika eta Jose Ruiz. Maddelein munduko pertsonarik mimatuena zen eta Joan Ruizek, bere aitak, Galiziako batekin ezkondu nahi zuen, zehazki, Galiziako printzearekin. Maddeleini ez zion grazia handirik egin, gainera, oso itsusia, begi gorriekin, zimurrak ere bai eta gainera lodia zen. Nola ezkonduko zen hain neskatxa polita sorgin horrekin? Ba zen beste mutil bat, Robert zuen izena eta errementariaren semea zen. Printzesa maite zuen baina ezingo zen berarekin ezkondu pobrea zelako eta gainera ez zen gortekoa. Berak egin beharko guztia egingo zuen printzesa eskuratzeko eta ez zuen printze batekin ezkontzen utziko. Orduan bere aita egindako armadura bat hartu eta gaztelura abiatu zen. Hainbat froga gainditu egin behar izan zituen: Labirinto bat, eguzkiaren norabidearen bidez gainditua, krokodiloen fosoa, beraien gainetik salto eginez, herensugearen, jaten emanez eta azkenik zaintzaileak, nola ez, borrokatuz. Ezkontza hasteko zegoen eta Papak eragozpenik ba zegoen galdetzean Robert agertu zen eta, baietz esanda, printzesarekin batera handik atera ziren. Dena lasaitu arte itxaron zuten eta ondoren Maddelein Robertekin ezkondu nahi zuela esan zien gurasoei. Beraiek ez zuten onartu eta orduan biok erabaki zuten handik joateko leku lasaiago batera. Esan eta egin. Han bi ume eduki zituzten, txabola batean bizi izan ziren eta ahal zuten bizitzarik onena eraman zuten.

Kerman Barrutia Gonzalez

Page 5: IPUIN LABURRAK

HHEERREENNSSUUGGEEAARREENN BBIIHHOOTTZZAA

Orain dela asko, XVIII. Mendean Klamadi izeneko herrixka bat zegoen eta herrixka hartako printzesak Amanda zuen izena. Amanda 28 urteko neskatxa oso

atsegina, alaia eta ederra zen. Mutil guztiak atzetik zituen.

Amandak 28 urte zituenez bere gurasoak esan zuten:

- Amanda, neska handia zara. Ezkondu beharko duzu.

- Baina ama norekin?- galdetu zion.

- Ideia bat daukat - esan zuen aitak - Gure lorategian dagoen labirintuko herensugearen bihotza ekartzen duen lehenengo mutila zurekin ezkonduko da.

Bitartean, herrixkan, Mikel izeneko mutil bat erregina eta erregeak

esandakoa entzutean hau pentsatuzuen:

-Hau nire aukera da nire ametsetako neska lortzeko - .

Amanda negarrez ari zen ez zelako inor beraren bila joaten. Orduantxe

Mikel labirintuaren hasieran ikusi zuen eta negarrari eutsi zion.

Mikelek herensugea ikusi zuen eta bihotza lortu. Oso zaila izan zen baina

lortu zuen. Ondoren labirintuan galdu zenez Mikelen aurrean zegoen landare batean

igo zen eta irteera aurkitu zuen. Gaztelura iristean honela mintzatu zen:

-Arratsaldeon! Bihotza ekartzen dut.

-Oso ondo. Amanda jaitsi. Bisita daukazu!!!- esan zuen erreginak.

Amanda jaitsi zen eta maitemindu ere.

Hurrengo egunean herrixka osoaren aurrean ezkondu ziren. Oso zoriontsu

bizi, eta ume bat Monika izenekoa eduki zuten.

Jasone Benito Labrisca

Page 6: IPUIN LABURRAK

AIOTEN ABENTURA IZUGARRIAK

Erdi aroko egun arraro batean, Gameloten eskina batean, zuten animaliak Carmen baitua, baina ez

zuten Aiot espero, printze heroia. Aiot joanzen erregina Carmen bila, itasontzi eta guzti baina ez nabigatzeko mastilarekin jotzeko

baizik. Lagun batzuk aukeratueta hor joan zen erregina bila: - Markos eta Lidia etorriko zarete? - Aiot - Bale! – biak pozik Hor joan ziren hiren hirurak abentura bila, lehengo arriskura heldu ziren, “harri jausikorrera”, ohiu

egiten bazuten purea ziren: -Ez egin ohiu – Aiotek baxu - Ondo! –Lidiak garrazi Harria erori zen otso handi baten gainean.

Gure lagunak aurrera jarraitu zuten “landare haragijalearen labirintora” heldu harte, alboan señale bat zegoen “asko sartu dira baina inor atera”.

-Ostras- Aiot arriturik- Nik uste nuen ez zegoela arriskurik - usteak erdiak usted-Markosek Sartu zirenean magu bat aurkitu zuten bere izena merlin zen

-Nik Arturo bila nabil- Merlin Landare hararagijalea aurkitu zuten

- Nik hil egingo dut- Lidia

Hiltzen zuen bitartean joan ziren.Ondoren “ magiaren basora” hldu ziren eta Merlin Arturo aurkitu zuen

- Nik hemen geratuko naiz- Merlinek

- Bale- Markosek aginduz. Markos eta Aiot heldu ziren animalien gaztelura hor kriston borroka egon zen baina Aiot eta

Markos atera zireneta zauririki gabe, Carmeni gaztelura eraman zioten. Carmen eta Aiot ezkonduko ziren baina Aiot ez esan zuen Carmen oso negartia zelako.

Iker Bustinza Obregon

Page 7: IPUIN LABURRAK

PRINTZESAREN BILA Bazen behin printzesa bat gaztelu batean bizi zena bere aitarekin. Gaztelua tranpaz beteta zegoela, aita kanpora joan zen eta ez zen gogoratazen tranpetaz eta hil egin zen aita. Eta esan zuen printzesak: -Aita! Zer gertatu zaizu?- galdetu zuen printzesak. Aita ez zuen erantzuten, eta printzesak esan zuen: -Aita hil egin zait, zer egingo dut horain ?- galdetu zen printzesak bere buruari. Geroago zalduna etorri zen, baina laberinto batetik pasatu behar zuen eta zalduna laberintotik pasa zuen eta gaztelura abiatu zen,printzesa laguntzera -Printzesaaaaa...-hoikatu zuen zaldunak. -hemen nago zaldun maiteaaaa....-erantzun zuen printzesak. -zurekin ezkontera nator-esan zuen zaldunak. -sartu gaztelura-esan zuen prizesak. Zaindariak ez zion pasatzen uzten printzesak esan zion zaindariei: -utzi pasatzen zaldunari nirekin eskontzera dator eta- esan zuen printzesak. Eta zaindariak utzi zion pasatzen zaldunari printzesarekin eskontzeko. Hordu batsuk pasatu,hasi zen ezkontzeko eta biak esan zuten baietz. Esan zuen zaldunak: -bizi al naiz zurekin?-galdetu zuen zaldunak. -Bai,zurekin bai- erantzun zuen prirzesak. Eta biak gazteluan bizi ziren oso pozik,lau umeerekin bi neska eta bi mutil.Eta hemendik aurrera oso ondo bizi ziren zalduna eta printzesa.Ala bazan ez baz sar dadila kalabazan algortako plazan.

MARKEL CABALLERO DEL TIO

Page 8: IPUIN LABURRAK

MUNDU SEKRETU BATERA BIDAIA

Ni Josu naiz eta hau nire arreba txikia da, Maia. Guk abentura bat bizi izan dugu. Beno, kontatuko dizuet, dena horrela hasi zen: Maia eta ni basoan geundela Maia etorri eta esan zidan: -Josu, Josu, begira zein lepoko polita aurkitu dudan!-Esan zidan Maiak poztasunez, Maiari lepokoak asko gustatzen baitzaizkio. Niri ez zitzaidan batere gustatu, gorria zelako eta begiratzean suge itxurako ikur arraro bat zeukan. Esan, esan nion Maiari, baina, dirudienez ez zitzaion batere axola eta printzesetara jolasten jarraitu zuen. Etxera joan eta segituan lepokoa hartu eta begiratzen hasi nintzen. Arraroa badirudi ere, kristalean neska polit bat ikusi nuen laguntza eskean eta bi aldiz pentsatu gabe kristalean barrena sartu nintzen, Maiarekin batera. Nire atzean begiratu eta ohartu nintzenen ez nengoela etxean! Eta gainera Maia eta ni txakurrak ginen! Zer gehiago atera zitzakeen txarto? Galdetzen ginen Maia eta ni. Ondoren kristalean zegoen neska polita ikusi eta galdetu genion: -Kaixo, zer gertatzen zaizu? -Ba, bahitu nautela, lagunduko al didazue mesedez?-Esan zuen negarrez. Orduan Maia eta ni printzesa hortik atera genuen. Hurrengo goizean bere etxerantz abiatu ginen. Azkenean etxe batean gelditu ginen, eta hor zeuden bere gurasoak eta printze bat. Ez nuen nahi pentsatu zergatik zegoen hor. Azkenean ni pentsatzen nuen bezala, printzesa eta printzea elkarrekin ezkondu ziren, zelako amorru eman zidan! Ze ni orain pertsona banintz , nitaz maiteminduko baitzen. Maia eta ni etxera joan nahi genuen, baina nola? Galduta geunden, baina bat-batean ez ginen ohartu Maiak lepokoa zuela, eta horren bidez etxera itzuli ginen.

Uxue Cacheiro Diaz

Page 9: IPUIN LABURRAK

PRINTZESAREN TRUKEKO ESKUPEKOA Bazen behin, Erdi Aroko garai batean, biztanleekin bizi zen errege bat. Bere

emaztearekin zegoen beraien gazteluan. Emaztea haurdun zegoen. Erregea Mikel deitzen

zen eta bere emaztea Ainhoa.

Aste bat pasatu zenean haurra eduki zuten eta Leire deitu zuten. Oso pozik zeuden

eta herri guztiak beraien umeaz hitz egiten ari ziren.

16 urte pasatu zirenean Leireren urtebetetzea heldu zen eta festa txiki bat prestatu

zuten. Bere urtebetetzeko tarta jango zutenean, herriko erregea izan nahi zuen pertsona

maltzurraren zaindariak Leire bahitu zuten. Bilatzen hasi ziren eta ez zutenez aurkitu, gau

osoa igaro zuten kartelak herritik itsasten. Kartelean printzesa, gaztelura berriro ekartzen

bazuten, eskupeko bat emango zutela argitaratu zuten.

Herriko mutil bat ohartu zenean lo egitera joan zen.

Hurrengo eguna heldu zenean, goiz altxatu, prestatu, bere zaldia hartu eta

maltzurraren etxera abiatu zen. Heldu zenean, hainbat oztopo zeudela konturatu zen.

-Eskupekoa behar dut, eta lortuko dut!

Hainbat oztopo igaro behar zituen. Igaro zituenean, herriko mutila oihukatzen hasi

zen:

-Leire printzesa. Non zaude?

-Hemen nago! -erantzun zuen Leire printzesak.

-Orain askatuko zaitut! -herriko mutila.

Leire leihotik begiratzen zegoela, herriko mutilak, printzesari esan zion:

-Nire zaldiaren gainean jarriko naiz eta zuk salto bat emango duzu eta nire

besoetan jausiko zara! Ulertu duzu? -jarraitu zuen.

-Bai. Oso ondo ulertu dut. Eskerrik asko!

Prozesu guzti hori egin zutenean, zaldia hartu eta herrira bueltatu ziren.

Mutilak erregeari printzesa bueltatu eta erregeak bere eskupekoa eman zion.

Herriko mutilak asko gozatu zuen bere eskupekoarekin eta erregea eta bere

emaztea Leire printzesarekin oso pozik bizi izan ziren.

LUR DORRONSORO ARANBURU

Page 10: IPUIN LABURRAK

GAZTELUKOEN BILA

Orain dela denbora asko, Erdi Aroan, printzesa bat bizi zen gaztelu

batean. Printzesa Ainise deiturikoa. Aberatsa zen eta berak nahi zituen gauza guztiak

zeuzkan poztasuna izan ezik. Beti bere leihotik begira zegoen norbait etorriko zain.

Ia-ia bahiketa jarraian, zaldun oso bitxiak azaldu ziren mendi aldetik.

Gaizto itxurakoak. Krokodiloen ibaia gainetik igaro, atea apurtu eta errege

erreginengana urreratu ziren. Biei eskuetatik heldu, eta printzesaren dorrerantz

abiatu ziren. Ainise zaintzen bi zaindari zeuden, baina garaituak izan ziren. Printzesa

eta zaldun guztiak preso hartu zituzten errege erreginak barne.

Denbora gutxian,zaldun bat joan zen gaztelura. Ikusi zuen gazteluan ez

zegoela inor kokodriloa bakarrik. Ondoren inguru guztiak begiratu zituen. Bat-batean,

inguru guztiak begiratutakoan mezu bat aurkitu zuen mahaian idatzita. Orduantxe

konturatu zen denak preso zeudela, alboko basoan.

Ronsonek, hau da, zaldun adoretsuak bere eskifaiei deitu zien. Labirinto

zaindariari, Olagar-i, eta dragoiari Niko-ri. Ronsonek , plan bat prestatu zuen baina

plana gauzatzeko bakoitza bide ezberdinetik joan behar ziren. Niko presoak

askatzera, Olagar beste gerlarien aurka borrokatzera eta Ronson buruzagi gaiztoaren

aurka borrokatzera.

Ronsonen taldekoek irabazi zuten. Errege-erreginak aske zeuden.

Printzesa eta zaldunak ere bai. Guztien artean errepaso ederra eman zieten gaiztoei

eta beraien gaztelura eraman zituzten baina kartzelara.

Guztiei hau da hirurei urrezko domina eman zieten guztiak gaiztoen

atzaparretatik askatzeagatik.

Jone Esteibarlanda Martin

Page 11: IPUIN LABURRAK

PRINTZE AUSARTA

Baziren behin hogeigarren mendean, Buenos Airesen bizi ziren printze

eta printzesa bat. Printzea altua, indartsua eta burugogorra zen. Printzesa, berriz,

bajua, adeitsua, buru argia eta beti ondo jantzita eta apainduta ibiltzen zen aberatsa

zelako.

Egun batean, gazteluan zeudela, printzesak printzeari ea ezkondu nahi

zuen galdetu zion eta printzeak baietz erantzun zion. Baina hemendik urte betera-edo

ezkondu nahiko zuela eta printzesa gustora gelditu zen entzundakoarekin.

Pozik eta zoriontsu igaro zuten urtea eta ezkontzeko ordua iritsi

zenean guapo-guapo jarri eta ezkondu egin ziren.

Handik gutxira, ordea, pri ntzesa kalean zebilela txakur talde batek

printzesa baitu eta gaztelu batean giltzapetu zuten inolako irtenbiderik gabe.

Printzeak, printzesa bere gaztelura ez zetorrela ikustean, kalera joan

zen printzesaren bila. Orduan jendeari galdetu zion ia printzesa ikusi zuten eta

batek txakur batzuek baitu zutela esan zion, eta nondik joanziren ere esan zion. Hori

entzun bezain laster, korrikan hasi zen emakumeak esan zion lekurantz. Neka-neka

eginda zegoen eta kalearen amaieran gaztelu bat ikusi zuen, eta belarretan zegoen

zaldi bat hartu eta gaztelurantz abiatu zen.

Gaztelura sartzeko laberinto batetik igaro behar zen. Asko kostatuta

baina laberintoaren amaierara iritsi zen, ondoren krokodiloen erreka aixe igaro zuen

eta txakur taldeari sekulako astindua eman zion, eta printzesa askatzea lortu zuen.

Azkenean printzea eta printzesa poz-pozik itzuli ziren Buenos

airesera.

Maddi Goenaga Aizpuru

Page 12: IPUIN LABURRAK

PRINTZESA GAZTELUAN

HARRAPATUTA Bazen behin Rosalia printzesa deitutakoa. Basoan zegoen marrubiak hartzen jateko. Baina bat patean bi zaindaria agertu ziren. Roberto eta Jon deitutakoak. Printzesaraino iritzi zirenean bahitu zioten. Geroago gaztelura eraman eta dorre harturaino iritzi ziren eta printzesari bota lurrera,itxi atea eta hor geratu zen norbaitek erreskatatu arte. Arratsaldean txori bat agertu zen eta printzesari pio pio hasi zen esaten. Printzesa leihora joan zen. Bat-batean txoria ikusi zuen eta txori mezularia zen. Gauean mezu bat bidali zuen bere herrixkara errez kate bat etortzeko gaztelura eta herrixkara eraman zuen. Hurrengo egunean goizean txoria zaldun bateko mahaian mezua jarri zuen. Zalduna mahaira joan zenean mezua irakurri zuen. Geroago zaldia hartu eta gaztelura korrikan joan zen askatzera. Hiru ordu pasa ondoren basoaren leku batean labirinto bat zegoen herensuge batekin. Zaldunak aurrera joan zen baina bat-patean itzal handi bat ikusi zuen eta herensugearen itzala zen. Zalduna izugarrizko sustoa eman zion eta korri korrikan hasi zen. Geroago herensugea zalduna ikusi zuen eta berarengana joan zen harrapatzera. Eta zaldunak ezpata igo eta herensugea bost minutu pasatu ondoren hil zen eta zalduna aurrera joan zen. Geroago gaztelura heldu zenean putzua ikusi zuen gazteluaren inguruan. Bat-batean guardian tontoak zirelako zaldunaren inguruan. Joan ziren eta putzura jausi ziren baina bat geratu zen azkarrena. Zalduna berarengana hurbildu zen eta bultzatu zuen krokodiloak jan zuen lau zaindaria Gero zalduna printzesaraino igo zen eta berarekin alderaino iritsi ziren. Eta zaldunak jende guztioi esan zion goazen gaztelura. Printzesa eta ni ezkonduko gara. Eta guztiok gazteluraino iritzi zenean ezkondu ziren eta bost ume euki zuten Robert, Kruns, Fernando, Roller eta Manex deitutakoak.

Nahia Ibarzabal Rueda

Page 13: IPUIN LABURRAK

EUSKARAREN MISTERIOAK

Bazen behin, orain dela asko, gutxi gora behera X. mendean, Frantziako herri

txikietako bat. Bere biztanleriak, oraindik, Euskaraz hitz egiten zuten.

Baina herri misteriotsu horretan zerbait gertatzen zen. Printzesa bat baitu zuten.

ERIN printzesa Guadalajarako Euskara bozeramailea, eta bere printzesa ere.

Zirudienez, PABLO II.-nak EUSKARA suntsitu nahi zuen.

Pixkanaka- pixkanaka PABLO II.-nak bere proposamena lortzen ari zen, baina norbaitek lortuko zuen Euskara gure hizkuntza libratuko zuen, nork eta hiri oso handi

bateko printze tontoa bizi zen hor, ZENDIZ zuen izena.

Egun batean parkean zebilen eta pergamino bat ikusi zuen eta atzetik dragoi

bat, berak esan zuen arritua ( eta tonto aurpegiarekin):

-Dragoiak ez dira existitzen-.

-Lagundu PABLO II. ak EUSKARA zuntzitu nahi du!- Dragoi hiztunak-.

-Bale- esan zuen aurpegi onekin: XD -.

Biak joan ziren Frantziako herri misteriotsu honetara. Heldu eta harri erraldoi

baino erraldoiagoa jausteko zorian zegoen eta azkar kendu egin ziren. Konturatu ziren

zaindariak plastikozkoak zirela, eta Pablo bere etxetik bezala . Printzesa bat aurkitu

zuten. Dragoiaz maitemindu zen “bai dragoiaz”.

Eta printze tontoa bakarrik joan zen bere abentura xelebrea. PABLO

II.aren gainean jausi eta hor hil zen EUSKARA suntsitzailea.

Baina 5 minutu geroago printze tontoa landare haragi jaleak jan zuen.

Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan.

=) ETA HORRELA AMAITZEN DA NIRE HISTORIO XELEBRE ETA ZOROA(=

Irati Intxausti Izkoa

Page 14: IPUIN LABURRAK

PRINTZESAREN BAHIKETA

Behin batean, Euskal Herriko toki ezezagun batean, printzesa bat bizi zen. Hango erregea bezala zen, ahal zuen egin dena. Gauza denak zituen bat izan ezik: printze polit bat. Eta beti kexaka zegoen gauza berberagatik.

- Nik printze bat nahi dut. Maiordomo! Kartel bat jarri printze baten bila nabilela, oraintxe bertan!

- Baina, maiestate, guk ezin dugu egin hori.

- Ba, egingo duzue. Nire esanahiak dira eta ospa hemendik! Baina, egun hotz batean, dragoi maltzur batek printzesa bahitu egin zuen. Gaztelu magiko batera eraman zuen dragoiak printzesa. Orduan, herrian iragarri zuten berri hau:

− Kaixo, jaun andreak. Berri txar bat gertatu da gaur. Gure printzesa bahitu du dragoi maltzur batek. Zaldun batek erreskatatzen badu printzea izango da.

Orduan esan zuen herriko batek:

− Ni joango naiz. Ni aukeratu printzesa salbatzeko! Egun bat geroago zalduna bidean zegoenean, labirinto handi bat aurkitu zuen, milaka bideekin. Hasi zenean pasatzen landare haragijale bat aurkitu zuen bera jateko asmoz, baina ezpatarekin bihotzean ziztatu zion eta landare haragijalea hil zen. Zaldunak jarraitu zuen bidea, baina ezin izan zuen atera labirintotik oso nahasia zelako, eta han bi egun pasa zituen. Labirinto deabru horretatik atera zenean, bidea jarraitu zuen hurrengo oztopo arte: krokodiloaren ibaia. Krokodiloa oso ankerra zen, eta bide bakarra zegoen: uretatik pasatzea. Hasi zenean pasatzen krokodiloak ireki zuen ahoa, baina ahoa lotu egin zion soka batetik eta hil zen. Orduan, dragoiarekin topo egin zuen. Sua bota zion, baina ezpatarekin burua moztu eta oroigarritarako eraman zuen. Printzesa negarrez aurkitu zuen, baina poztu zen zaldunak ikusi zuenean. Hala bazan eta ez bazan, ezkondu ziren eta lanpernak jan zituzten.

Iker Izagirre Iturregi

Page 15: IPUIN LABURRAK

BELDURREZKO IPUINA

Duela bi urte bazen mutil bat, Iñaki zuen izena .Iñaki bi guraso zituen xabier, eta Ana

. Iñaki bere lagunekin izozki dendan gelditu zen

Gero bere lagunak etorri zirenean han gaztelu batera joan ziren .Ele zaharrak dio

hemen bertan deabru maltzur bat bizi zela eta umeei begiak kentzen zioteneei.

Iñaki eta bere lagunak barrura sartu ziren , baina bere lagun bat kanpoan gelditu zen,

eta besteak barrura sartu ziren.

Baina bat batean Iñakiren lagun betek ezan zion

- Iñaki kanporajoan al gaitezke?

Eta Iñakierantzun ezetz, eta bat batean ohiu batzuk etzun zituzten .Eta Iñaki eta

bere lagunak kanpora irten zirenean kanpoan gelditu zen l.aguna desagertu zen . Eta

Iñaki eta bere lagunak beraien etxeetara joan ziren.

Baina Iñaki etxera heldu zenen bere aitak ez zeuden eta sukaldera joan zenean

lurrean odola ikusi zuen , eta negarrez hasi zen .

B aina geroxeago mahaian gutun bat ikusi zuen eta hau ipintzen zuen .

Iñaki zure aitak ikusi nahi badituzu etorri zaitez eta eman lapurtu zunuena.

Eta Iñaki hori egin zuen gaztekura abiatu zen, eta gaztelura halde zanean tirriña

ikutu zuen.

Baina ikutu zuanean tunel batera erori zen.

Bainahan acido sulfurikoa ikusi zuen , eta Iñaki ez erretzeko labana batekin agarratu

zen eta azkenean salbatu egin zen.

Geroxeago Iñaki deabruaren kontra borrokatu zuen baina bera ez zen konturatu

deabru hori gezurrezkoa zela .Eta benetazkoa etorri zen 10m Iñakiri puñetazo bat

eman zion eta Iñaki konortea galdu zuen.

Gero Iñaki esnatu zenean bere boltzikoan zuen bomba deabrueri bota eta hesplotatu

egin zen eta hazkenean deabrua hil egin zen.

Gero Iñaki desatatu agin zen eta hazkenean Iñaki bere gurasoak hartu eta etxera

eraman zituen gero esnatu zirenean Iñaki oss poxik gelditu zen ze bere gorazoak

eznatu zirelako. Eta ezkenean Iñaki kontatu sion klase gustiei gertatu zena baina ez

zioten sinestu.

JOKIN JAIO SANCHEZ-BESAKOETXEA

Page 16: IPUIN LABURRAK

ZALDUNA ETA PRINTZESA Bazen behin, 1655.urtean, Alex deitutako zaldun bat, bere aitarekin bizi zena. Oso aberatsak ziren eta gaztelu batean bizi izan ziren. Alex zaldun gerlarien arduraduna zen. Alex zaldun oso ausarta zen, ile beltza eta luzea zeuzkan eta begiak berdin-berdin, beltz-beltzak. Alex zaldunak gerra bat zeukan bete herrialde baten kontra, baina beste herrialdeko erregearen alabarekin maiteminduta zegoen. Horregatik beraien kontra gerra egiten zutenean gaizorik zegoela esaten zuen. hurrengo erregearen alaba hartu zuen eta beste herrialde batera eraman. Ondoren Alex konturatzean bere aitari esan zion: - Aita, egun bat egongo naiz kanpoan Eta aitak esan zion: - Bai,seme, nola ez?. Eta zaldia hartu eta printzesa zegoen gaztelura joan zen erreskatatzera. Pilo-pilo bat probak zeuden. 1-. Mendiko Dragoia. 2-. Labirintoa.3-. Krokodiloak. 4-. Gazteluko zaintzaileak. Lehendabizi, mendira heltzean, dragoiarekin topatu zen Alex, baina oso erraza izan zen. Espata bihotzean sartu eta gainetik zen Alex.

Ondoren labirintoarekin topatu zen. Labirintoan sartu bezain laster , Minotauroa agertu zitzaion. Baina oso erraza izan zen, espata bihotzetik sartu eta gainetik pasatu. Baina arazo larria zegoen, labirintoa. Ogi zati txikiak labirintoan ipiniz gero errazago ateratzeko. Ondoren krokodiloak gainetik pasatu eta askenik gazteluko zaintzailei zaplazteko batzuk batzuk eman eta listo.

Gero dorrera igo, eta printzesa hartu eta berriro herrira bueltatu eta ezkondu egin ziren.

Eta oso pozik bizi izan ziren urte askotarako.

JOSU LA CRUZ ARNAIZ

Page 17: IPUIN LABURRAK

Printzesa negartia

Bazen behin, Erdi Aroko gaztelu handi batean, printzesa bat. Printzesa onek ile horia zeukan, begi urdinak, ez zen oso altua, esku handikoa zen eta jantzi dotorekoa. Zaindariak zeuzkan bere gazteluan. Egun guztietan bisitariak zeuzkan, bere printzea izan nahirik, bera oso exijentea zen eta ez zituen onartzen. Egun batean herritar bat etorri zitzaion eta ezan zion: oso exijentea zara etortzen zaizkizu bisitan, printzea izan nahirik eta zuk guztiei esaten diezu ezetz. Orduan hori printzesari mindu egin zion eta negarrez hasi zen. Egunak pasatuz joan ziren eta negar gehiago egiten zuen, orduan, dragoi potolo batek, baitu behar zuela, hil eta jan egin behar zuen, baina, potoloegia zegoen hegan egiteko eta dietara jarri zen. 4 urte pasatu ziren, jada ez zegoen potoloa. Baitu egin zuen gauean eta zaindari bat konturatu egin zen, printzesa ez zegoela, besteei esan baina ez zekiten non zegoen. Dragoiak bere lagun bati gonbita postal bat bidali zion bere etxera printzesa jatera, baina, postala zaindariek hartu egin zuten, eta bere etxera joan ziren baina denak hil zituen. Orduan herritar adoretsu bat aurreratu eta esan zuen, berak salbatuko zuela. Ile beltza zuen, luzea, bera ertaina zen eta gihartsua. Baina berak ordainetan printzesarekin ezkondu nahi zuen, baietz esan zioten. Joan egin zen, dragoiari burua moztu baina oraindik bizirik zegoen, gezi batekin eman zion bihotzean, eta azkenean hil egin zuen, zorionez! Printzesari galdetu zion ea bere nobia izan nahi zuen eta baietz esan zion. Gaztelura itzuli eta han ezkondu egin ziren, handik haurrera oso pozik bizi izan ziren malkorik gabe.

Jon Ander Llamosas Gil

Page 18: IPUIN LABURRAK

LAU FROGAK Aspaldi, Erdi Aroan, zaldun bat bizi izan zen bere printzesarekin, gau batez bahitua izan zen arte. Zaldun gizajoak hilabeteak pasa zituen bere printzesaren berririk gabe eta bere bila joatea erabaki zuen. Zalduna oso ausarta zen. Horregatik, bere lantza eskuan hartu eta bere zaldi beltzaren gainean abiatu zuen bere bidaia. Orduak pasa eta gero zakur gerrari bat ikusi zuen. Zakurrak bere printzesa berriro ikusi nahi bazuen, lau probetatik onik atera beharko zuela esan zion, eta zaldunak onartu egin zuen. Lehenengo dragoi bat hil behar izan zuen eta, horren ondoren, labirinto erraldoi batean sartu zen. Teseok aspaldi egindakoa egin zuen zaldunak ere. Gainera ez zuen labirintoko Minotauroa hil behar izan handik onik eta osorik ateratzeko.

Irten zenean, metro batzuetako belardi baten aurrean agertu zen baina sartu zenen kilometrotako baso bat bihurtu zen belardi hura. Han pasatu zuen gau guztia noraezean, baina lortu zuen proba hau pasatzea ere.

Krokodiloz betetako ibai bat aurkitu zuen. Hura azken proba zela pentsatu zuen; eta geroago halaxe zela konturatu zen, ibaiaren bestaldean gaztelu bat eta bere bihotzeko printzesatxoa ikustean.

Pentsatzen egon eta gero basora joan, egurra hartu eta ontzitxo bat egin zuen. Ontzia uretara bota eta ibaian zehar abiatu zen inolako arriskurik gabe. Lau probak gainditurik eta zakurrak etsita printzesatxoa bere zaldun ausart eta kementsuarekin itzuli zen etxera lasai.

AMAIERA

Jon Otxoantezana Fernandez

Page 19: IPUIN LABURRAK

PRINTZESAREN BAHIKETA

Bazen behin Erdi Aroan, Elisa deitzen zen printzesa bat. Elisa gaztelu batean bizi zen bere aitekin. Alaba bakarra zenez gurasoak leku batera joaten zirenean gaztelu guztia berarentzat zuen. Beti kalera irteten zenean Asier deitzen zen printze bat zegoen. Elisari Asier gustatzen zitzaion baina printzesa ez zekien Asierrek pentsatzen zuena. Elisa Asierrengana joan zenean esan zion: -Ze zaldi polita duzun. Kolore beltza. Nire gustokoa. Eta Asierrek esan zion: -Txikitik zaintzen dut eta orain oso lagun onak gara. Orduan Asierrek esan zion : -Nire etxera etorri nahi duzu? Elisak erantzungo zionean txakur bat erditik igaro zuen eta Asierrek ostiko bat eman zion. Txakurra eskina batera joan zen eta orduan dragoi bat atera zen eta Elisa bahitu zuen. Asierrek bere zaldiarekin dragoia jarraitu zuen,baina justo dragoia ikusezina egin zen eta printzearen aurrean laberinto bat eta gaztelu bat agertu ziren eta printzea ahoa zabalik gelditu zen. Printzea ez zen atzera bota eta laberintora sartu zen, baina berak zerbait txarra gertatuko zela sumatzen zuen eta horrela zen. Eskin bat pasatu zuenean mostruo bat ikusi zuen, bana bere ezpatarekin mostruoa erditik moztu zuen eta bere zaldia laberintotik kanpora eraman zion. Kalean zegoenean alde batetik dragoia bizkor etorri zen eta golpekada itzela eman zen eta konortea galdu zuen. Printzea esnatu zenean gaztelu barruan zegoen eta printsesak esan zion dragoiak zergaitik bahitu zuen. Printzea dena kontatu zion eta printzeak esan zuen bere etxera bizitzera etorri nahi bazuten. Eta horrela zoriontzu bizi ziren.

Aritz Pascual Diez

Page 20: IPUIN LABURRAK

PRINTZEA ASKATZEKO FROGAK

Bazen behin, Erdi Aroan, Nafarroako Amaiur herriko printze eta gaixorik

zegoen printzesa baten etxe bat.

Printzea ehizara joan zen eta printzesa bakarrik utzi zuen etxean.

Halako batean, etsai batzuk etorri ziren printzesa bahitzera eta Amaiur-eko

gaztelura eraman zuten. Printzea, etxera oso pozik heldu zen, untzi bat harrapatu

zuelako. Oso pozik zegoen, printzesa desagertu zela ikusi zuenera arte.

Printzea herri osotik ibili zen printzesaren bila, baina ez zuen aurkitu. Inola ere

ez zuen imajinatuko printzesa gaztelu barruan egongo zenik. Baina bat-batean, mukiek

lurrean bide bat egiten zutela konturatu zen eta bidea jarraitu zuen.

Bidea jarraituta gaztelua ikusten zuen baina gaztelura joateko froga batzuk

egin behar zituen; labirintoa pasatu, basoa, eta kokodriloen erreka zeharkatu.

Labirintorantz zihoala, dragoi bat ipini zitzaion aurrean, bere gainean igotzeko esanez.

Printza dragoira igo zen eta labirintoaren gainetik abiatu ziren. Oraindik basoa eta

erreka falta zitzaion printzeari eta dragoiak ezin izan zion lagundu.

Baso zeharkatzeko soka bat ikusi zuen lurrean eta zuhaitz batera lotu zuen

soka. Gero, sokatik gogor heldu eta bultza egin zuen. Baso osoa zeharkatu zuen,

Tarzanen antzera.

Baina erreka zeharkatzeko ez zekien zer egin. Erreka ertzean egur zati mordoa

zegoen. Egurrarekin eta basoko sokarekin txalupa txiki bat egin zuen, eta horrek

lagundu zion erreka zeharkatzen. Ondoren, printzesa ikusi zuen eta printzesak

leihotik salto egin zuen eta printzearen besoetan erori zen.

Azkenik, txalupa berriro ere hartu eta ibilbide guztia egin zuten etxeraino.

Etxera heltzean, printzeak ehizatik ekarri zuen untxia jan zuten eta printzesa

sendatu egin zen.

-Oso zoriontsuak izango gara hemendik aurrerantz-Esan zuten.

Eta ala izan zen, handik aurrera oso zoriontsuak bizi izan ziren.

Amaiur Peña Oregi

Page 21: IPUIN LABURRAK

Printzesaren salbamendua

Erdi aroko garai batean printzesa bat bizi zen bere aitaren gazteluan. Printzesa alaia

eta maitagarria zen, baina ez oso ederra. Aita berriz harroa eta oso serioa.

Egun batean printzesa gaztelutik joan eta herri txiki batera abiatu zen. Han pasatu

zituen lehenengo asteak, baina, dirurik gabe gelditu eta etxera bueltatu zen. Herrian mutil

eder bat ezagutu zuen baina etxera alde egin behar zuen.

Etxera heldu zenean aitak izugarrizko errieta egin zion, gaztelutik irteteagatik.

Orduan, gazteluko dorre batean itxi zion eta ez zion irteten utzi. Printzesaren aitak

tranpak eraikitzea agindu zien bere langile guztiei. Denbora pasatu eta gaztelu osoa

geratu zen tranpaz beteta.

Eta aitak esan zion alabari:

- Orain ez zara irtengo eta ez dizu inork erreskatatuko.

- Baina ni ez nago hemen gustura - erantzun zion alabak

Baina aitak ez zion kasurik egin eta bere kontuetan jarraitzen zuen.

Herrian ezagutu zuen mutilak gogoratu zen printzesak esan ziola ez zitzaiola bere

aita gustatzen eta gaztelutik alde egin nahi zuela. Mutilak burdin jantzia jantzi,zaldia

hartu eta printzesaren gaztelura abiatu zen. Hara heltzean izugarrizko izutua hartu zuen.

- Zenbat tranpa dauden. Beldurra ematen dit! -esan zuen mutilak.

Baina mutilak aurrera egin zuen eta tranpak gainditu zituen. Zoritzarrez jausi egin

zen eta zaldia korrika batean alde egin zuen.

Gaztelura heldu zen eta dorreko leihoan printzesa zegoela konturatu zen. Ezkutuan

sartu zen gaztelura, inork ikuzi gabe. Gazteluko dorrera heldu eta atea itxita zegoen eta

ezin izan zuen zabaldu. Baina lurrean giltza batzuk aurkitu zituen eta haiekin proba egin

zuen.

Printzesa besoetan hartu eta gaztelutik korrika eraman zuen baina aita agertu zen

erdian. Orduan ideia bat otu zitzaion, krokodiloetara botatzea. Hori egin eta korrika

batean joan ziren.

Ez zekiten zer gertatu zitzaien baina ondo bizitzea espero zuten.

GARAZI PERALTA ARTETXE

Page 22: IPUIN LABURRAK

ANIMALIEN ERASOA

Orain dela 2000 urte, Erdi Aroan, gaztelu batean, printzea oso gihartsua, polita saldi bat zeukaneta printzeza oso liruragarria eta txoferra dauka, elkar bisi ziren.

Inglaterrako gaztelu polita eta handia.

Behin batean, animali batzuk Irrlandarra joan ziren.Animalien guasaba oso

txarra zenez, agindu zuen beraren tripulazioari printzeza lapurtzea, eta hori egin

zuten. Eta ganbaran sartu zuten lotuta. Animaliak, beraien uhartera joan ziren

printzezarekin.

Printzeak, konturatu zenean, pentsatu zuen Animaliak lapurtu zuten, zertan

arrastoak zeuden: oinaren oinariak, ileak...

Animaliak gaztelura heldu zirenean, printzesa giltzapean gorde zuten. Printzeak

asan zuen beraren tropari:

o -Nahi duzue gerra,ba eukiko dute

- -Baiiiii!Esan zuten beraren tropa guztiak oiuka.

Hango uhartera heldu zirenean, itsasontzia utsi eta gaztiluaren bila abiatu

ziren.

Pritzea eta tropa gaztelua aurkitu zien. Gastelura joateko lenengoz laberinto

bat pasatu behar zute. Ez ziren konturatu animaliaren goialdean harri handi bat

zegoen. Printzea pasatu zuenean harria jausi eta troparen erdia hil zire.

Baina Printzea eta troparen beste erdia jarraitu behar zuten eta sartu ziren.

Ia atera zirerenean landare haragijalea bat zegoen. Printzea pasatu zuen eta

troparen laurdena jan zuen. Landareak jan zuenez tripa estanda eta hil zen, eta

laberintotik atera ziren.

Gero dragoi bat zegoen eta tropa gustia jan zuenez esin zuenez triparekin

lurrera jausi zen. Igo gaztelura eta animaliekin borrokatu zen eta printzesa eraman

zuen.

Ingalaterrara heldu ziren eta ezkondu egin ziren.

Aitor Pérez Gayo

Page 23: IPUIN LABURRAK

ZALDUNA ETA PRINTZESA

Bazen behin erreinu polit batean ez zegoela borrokarik ezta jende txarra...

Egun batean erreinuan sartu ziren txakur soldaduak inbaditzera erreinua eta lortu

zuten eta ez da hori bakarra isan ere printzesa lapurtu dute.

Orduan erregea haserretu zen eta egin nahi zuen armada bat baina ezin zuen hori

egin ze herriko mutilak ez dira indartsuak baina zegoen bat indartsua deitzen zen

Leonidas.

Leonidas joan sen printzesaren jana baina sartzeko txakurren gaztelura 3 proba

gainditu behar zuen: saihestu arroka handia ,dragoia hil eta labirintoa pasatu.

Baina Leonidas pasatu suen eta salbatu zuen printzesa baina agertu zen txakurren

erregea Leonidas borrokatu zen beraren kontra baina galdu suen borroka eta

printzesa eman zion golpe karate bat eta hirabasi suen eta artu suen salduna eta joa

ziren.

Pasatu ziren egunak eta seme bat auki suten deitxen da ipopotamo.

SAMIR ROBLEDO DAMI

Page 24: IPUIN LABURRAK

Ades eta magiazko gaztelua

Bazen behin, Erdi Aroan, Ades izaneko zalduna. Adoretsua, indartsua... eta holako milaka hitz balio zuten bera nola zen azaltzeko. Egun batean azti batek Ane Mari printzesa bahitu eta bere gaztelura eraman zuen. Bere bila zetozen zaldun guztiak animali bihurtu eta bere gazteluko gudari egiten zituen eta horrela animalia mota asko eskuratu zituen: txakurrak, krokodiloak, dragoiak... Printzesa beti negarrez zegoen. Erroma inguruko herri batera berria heldu zen. -Aizu, Ades! Entzun duzu printzesa horrena? Joateko asmoa duzu? -galdetu zion lagunak. -Nola ez, gizon. Abenturak asko gustatzen zaizkit. -erantzun zion Adesek. Zaldia eta burdin jantzia hartu eta aztiarenera abiatu zen. Gazteluaren inguruetara heldu zenean, labirinto bat ikusi eta miatzera joan zen. Kartel bat zegoe n: “Kontuz lotan dagoen landare haragijalearekin”. Oso isil zeharkatu zuen. Atera zenean gaztelu bat ikusi zuen, animaliak babestuta. Animali bakoitzari gezi bat bota zion begian itsututa geratzeko eta berari ez ikusteko. Gaztelu erdia baino gehiago miatu zuen printzesaren gela aurkitu arte. Baina... aztia ate aurrean zegoen. Ades bere baitarako hola pentsatu egin zuen. “Animaliei egindakoa egingo diot honi , baina bi begietan”. Eman ostean... -Nor izan da? Ordainduko didazu! -esan eta alde guztietara magia botatzen hasi zen. Batean gelako ateari eman zion eta Ane Mari irten egin zen. Adesek ispilu bat hartu eta magia aztirengana desbideratu egin zuen. -Eskerri asko, nola duzu izena? -galdetu zion herrira itzultzerakoan. -Ades naiz, Egin behar nuena egin dut. -Nire gaztelura etorri nahi duzu bizitzera? -Ez, jendeari laguntzen jarraitu behar dut. -erantzun zion. Eta hala bazan edo ez bazan, sar nazala kalabazan eta atera nazala herriko plazan.

Ander San Juan Escudero

Page 25: IPUIN LABURRAK

XALBADOR TXAKURRAREN KRONIKAK

Iritsi zen momentua. Xalbador-ek Beronika erregina salbatu behar zuen

Biskuit izeneko txakur hartaz. Lehenengo, lantza eta ezpata hartu zuen,

ondoren mapa begiratu zuen; eta azkenik, zaldi bat bilatu zuen...eta abentura

bila joan zen. Mapan begiratu zuen. Lehenengo labirintoa, ondoren

herensugea, gero basoa eta azkenik gaztelua.

LABIRINTOA

Labirintora iritsi zenean kartel bat zegoen: Sar zaitezke baina ez irten. Jartzen zuen kartelean bi aldiz pentsatuta barruan sartu zen. Sartu zenean toki guztiak berdinak ziruditen, baina oso azkarra zenez, soka batekin joan zen, ez galtzeko. Irten zenean basotik gaztelua ikusten zen, oso hurbil zegoen, eta ibiltzen hasi zen. Bidaia oso luzea izan zen. Bi egun egon zen korrika eta azkenean iritsi zen.

GAZTELUA Gaztelura iritsi zenean oso erraza izan zen sartzea. Barruan zegoela printzesa bilatzen hazi zen ordu batzuk gero aurkitu zuen. Aurkitu zuenean Biskuit txakur gaiztoa borroka latzean hazi ziren baina azkenean irabazi zuen. Eta printzesa eraman zuen Azkenean herrira itzuli ziren eta bi ume eduki zuten eta oso pozik bizi izan ziren

norbait sar dezala kalabazan eta agertzea herriko plazan

Kerman San Juan Malaxetxebarria

Page 26: IPUIN LABURRAK

XAXAXAXAKE MATEKE MATEKE MATEKE MATE

Bazen behin ume bat JON deiturikoa .Jonek 11 urte zituen, eta xakean oso aditua

zen.

Larunbat arratsaldean, Jon bere aititearekin xake partida jolasten zegoela, aititeak historio bat kontatzen asi zen: -Ba...Orain dela 500 urte inguru bi erreinu bizi omen ziren: zuriak eta beltzak. Goiz batean beltzen dama ez zen inondik ere agertzen. Orduan herriak ondorio bat atera zuen: -Gure dama ez da inondik ere agertzen, gure ustez zurien erreinuan dago- esan zuen erregeak desesperatuta.

-Ni joango naiz gure erregina salbatzera -esan zuen alfil batek bere zaldiarekin. Hurrengo egunean alfila zurien erreinura heldu zen. Herria atzean utzita gazteluko

bidea hartu zuen. Heldu zirenean ikusi zuten ez zeudela prest printzesa askatzeko, eta bazekitela etorriko zirela, zeren eta 3 proba prestatuta zituzten. 1.- proba: labirinto batean sartu ziren eta bat-batean horma guztiak jeitsi eta “ sagua eta arratoia “ jokura jolastu zuten. Partida luzea izan zen baina azkenen alfilak irabazi zuen. 2.-proba:uretan izango zen. Zaldiari harriak burura botatzea zen gauza. Proba hau berehala bukatu zen, eta normala denez alfilak, proba hau ere irabazi zuen. 3.- proba:Azkenean, azkeneko probara heldu ziren. Hau xake partida txiki bat zen. Bi errege eta bi peoi alfila eta zaldiaren kontra. Alfilak bi peoiak jan eta erregea errenditu egin eta dama askatu zuen.

-Gustatu zaizu ipuina?-aititek.

-Xake mate- Jonek.

-Ez du balio, errebantza!- aititeak.

-Bihar- Jonek.

Iker Uribe Pawlowsky

Page 27: IPUIN LABURRAK

PRINTZESA HAU EZ DA OSO AZKARRA

Bazen behin, Erdi Aroan, gaztelu handi bat. Gaztelu horretan ez zen jende asko bizi. Bakarrik erregea eta bere alaba Ezti. Ezti printzesa ez zen oso azkarra, eta orain esango dizuet zergatik... Kontua da orain dela bi hilabete, lagun batzuk joan ziren bere etxera jolastera. Jolasten ari zirela Ezti dorrean ezkutatu zen, eta giltzez itxi zuen atea lagunak ez harrapatzeko. Bat-batean harrapatzen zegoen laguna atea jo, Ezti urduri jarri eta giltzak leihotik bota zituen. Dorretik lurrera ez zegoen altuera handirik, baina, azpian txakurrak zeuden eta Eztiri beldurra ematen zioten txakurrak, baina bere aitari berriz asko gustatzen zitzaizkion. Printzesa oihuka zegoen, baina bere aitari audifonoa jartzea ahaztu zitzaionez ez zion entzuten. Aste bat geroago zaldun bat hortik paseatzen ari zelabere oihuak entzun zituen eta dorrera abiatu zen. Labirintoa pasatzea asko kostatu zitzaion baina askenean dorrera heldu zen. Dorrera heldu zenean ezusteko handia hartu zuen. Lehenengo printzesa ez zelako bere gustukoa eta bigarren, dorrea zegoen altuera horretan salto egin ahal zelako. Printzeak beste aldetik esaten dio: -Zergatik ez duzu salto egiten? Eta printzesak erantzun: -Txakurrak beldur ematen didatelako. -Nik lehen txakurrei alerjia neukan baina ikusi orain...-erantzuten du printzeak arro. Orduan printzeak krokodiloaren gainean salto, printzesa hartu eta labirintora abiatu ziren. Eztiren aitak etxetik ihes egiten ikusi zion eta bere atzetik korrika hasi zen. Printzea oso azkarra zen eta labirintora abiatu ziren. Bere aita oso beldurtia zen eta ez zen labirintora sartu. Egunak igaro zituzten or eta azkenean or geratzea erabaki zuten.

Ander Urrutia Mendez