Upload
hezkuntzaren-zoko-mokoa
View
225
Download
7
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Hemen daude gelan landutako irakurgaien sintesiak.
Citation preview
IRAKURGAIEN SINTESIA
Eskolaren kultura eta aldaketei erresistentziak
Lan honetan irakasleen pentsamendua eta jarrerak aztertzen dira eskola hobeago baten
aldakuntza prozesuan baita eskola kulturari buruzko ikerkuntza sakon bat egin ere. Hau da,
esplikazio sakon bat ematen da irakasleen izaerari buruz eta eskolaren aldaketa ematen
deneko irakaslearen jarrera.
Hezkuntza zentroa aldakuntza unitate bezala eta irakasleen
erresistentziak
Azken 30 urte hauetan aldakuntza prozesu asko bizi izan dira hezkuntza erreformen
ondorioz, adibidez, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, matematika berria, hezkuntza irakasleen
profesionaltasunean oinarrituz, mastery leaming, hezkuntza basikoa. Hauen ondorioak
hezkuntzako eguneroko bizitzan oso desberdinak izan dira. Erreforma guzti horietatik
aldaketa gutxi eman dira eta ez dute irauten erreforma bertikalak direlako. Aldakuntzak eta
erresistentziak eskolaren barnean diraute.
Hezkuntza zentroetan gure bizitza ulertzeak irakasleak hobekiago ulertu eta bertan lana
egiten duten taldeak ezagutzeko aukera ematen digu. Hauen jarrerak oso garrantzitsuak dira
aldakuntza prozesu batentzat horregatik hauek ulertzeak erabilgarria izan daiteke aldakuntza
prozesu hauetan esku hartzeko. Arazorik eta hori lantzeko markorik gabe ez dira posible
aldaketak ematea hezkuntzan.
Erresistentziaren inguruko ikerkuntza
Irakasleen erresistentziaren ikerkuntza honen oinarrian, irakasleen pentsamenduaren eta
hezkuntza zentroaren kulturaren inguruan dauden emaitzak aztertu dira. 50. hamarkadan
egin zituzten ikerketak urruti geratzen dira (irakasleen beldurretan oinarritzen zirenak). Gaur
egun irakaslearen lanean eragiten duenak, irakasle bakoitzak bere buruarengan duen
pertzepzioan oinarritzen da.
Eskolaren hobekuntza posible da berariaz ikasteko gai bada,
baina ez du ikasten.
Aldakuntzak ez du soilik irakasleengan eragina baizik eta zuzendaritza eta ikasleen
gurasoei ere. Hauetako bat ez bada aldakuntzan alde jartzen oso zaila da aldakuntza bat
ematea. Eskolak, ez badu horrela ematen, enpresak baino organizazio konplexuagoak dira.
Harremanen inguruan daude eraikiak eta harreman hauek statu quo-an eragina dute.
Hezkuntza instituzioa hierarkiakoa eta monolitikoa da eta politizatua dago.
(estandarizatutako test-ak).
Grammar of Schooling
Munduan zehar, badira proiektu asko non ikasleak TIC-en laguntzaz, haien interesekoak
diren gaiak lantzen dituzten eta erlazio zuzena dutenak kanpoko bizitzarekin. Proiektu hauek
klasearen eta kanpoko munduaren mugak erabat puskatzen dituzte.
TIC-ak erabiltzen dituzten proiektuak, ikasleen arteko interakzioa bultzatzen dute. Honez
gain, konpetentzia linguistikoen garapena eta honek konpetentzia interkulturalaren garapena
bideratzen duelarik. Proiektu hauek, ikasleen ikaskuntza eremua zabaltzen eta bideak
irekitzen dizkie, ikasleek gustukoak dituzten ikerketak egin ditzaten. Badira bi proiektu
aipatzeko, “Pincel y Raton” eta Arazi enpresak egindakoa:
Pincel y Raton, guztiz boluntarioa den proiektua da, bertan ikasleak haien marrazketa,
margotzea eta eskultura gaitasunak garatzen dituzte TIC-ak erabiliaz. Honi esker, hauen
irudimena garatzeko aukera dute.
Arazi enpresako proiektuan, ikasleek haien ingurune fisikoa eta Erroma garaiko puntu
arkeologikoak hobeto ezagutzeko pentsatua dago Euskal kostaldean zehar. Hauek informazioa
bilatuko dute internet bidez, eta apunteak hartuz, argazkiak ateraz, haien inguruko
elementuak ikertuko dituzte.
Bi proiektu hauek dialogoa, kreatibitatea eta produkzioa garatzen dute ikuspegi aktibo
batetik, non ikasleak estimulatuak izango diren eta norbanakoaren kuriositatea piztuko den.
TIC-ak ikaskuntza metodoak aldatzeko potentziala dute, eta metodologia tradizionalak
erabiltzen dituzten zentroetan integratu beharko genituzke. Honela, hauek duten potentziala
zabaldu eta handituko genuke. Modu honetan, gaur egungo eskola bat izango genuke, gure
garaiko beharretara egokituta dagoena.
Ikerketa eta berrikuntza gure mundua ikertzen proiektuan (6-
12). Egungo eta historiako gizarteen adibidea irakasleen
hasierako formazioan
Artikulu honetan autoreek irakasleen hasierako formazioan emandako berrikuntzak eta
ikerketak aztertzen dira. Curriculumean zehazturiko zertarako, zer eta nola galderak
oinarritzat hartuz, historiako eta egungo gizarteak aztertzen dituzte.
1.CURRICULUM PROIEKTUTATIK IKERTU ETA BERRITU:
Hezkuntza tradizionaletik aldenduz, irakasleriaren formazioa eta ikerketa didaktikoa
bultzatzen dira. Izaera integratzailea du eta eskolako ezagutzaren eraikitze eta egituratze
progresiboa indartzen du ingurune sozionaturalaren erlazionatutako arazo zehatzekin. Bertan,
maila desberdinak bereizten dira.
2.EGUNGO ETA HISTORIAKO EGITURAK ESKOLAKO IKERKETA MODUAN
Eskolan gure mundua ikertzean, bere alde guztiak ezagutu behar dira eta honek mundua
Unibertsoko planeta den moduan ulertu behar da, eta bertan izaki bizidunak bizi direla non
gizakia ere aurkitzen den. Gizakia gizarteko elkarteetan integratzen da eta integratu da
historian zehar. Beraz, espazio geografikoa, bertan egindako aldaketa eta ustiaketak
(jarduera ekonomikoak), fenomeno kultural eta pentsamoldean eginikoak aztertu behar dira.
3.ZERTARAKO IRAKASTSI EGUNGO ETA HISTORIAKO ELKARTEAK
Ikerketa honen bitartez erantzuna errealitatea sozialaren ezaugarriei erantzuna eman nahi
da, berriro ere lehen hezkuntzako helburu eta konpetentziak planteatuz eta zientzia sozialen
helburu orokorrak aztertuz. Modu honetan, ikasleei hainbat galdera egin zaizkie:
• 1. zikloko ikasleei zuzenduta: ezagutzen al dugu gure auzoa?
• 6. mailako ikasleei zuzenduta: zergati daude gerrateak?
4.ZER IRAKATSI EGUNGO ELKARTEAN ETA HISTORIKOETAN?
Lehenengo mailaketan, arlo akademikoari loturiko alderdiak mugatzen dira: disziplina, hau
da, Zientzia Sozialak azterturiko fenomeno politiko, sozial eta kulturalak. Baita historiari
loturikoak ere, baina informazio kantitatea laburtuta.
Bigarren mailaketan, hezkuntza da helburu nagusia, baina beste hainbat ikuspuntu bereiz
daitezke aldi berean. Beraz, materia hiru iturri nagusietatik aukeratzen da: aipaturiko
diziplinaren ikerketa, egitura epistemologikoaren analisia eta onarturiko ikaskuntzaren teoria
eta teoria horri ezarritako metodologia.
5.NOLA IRAKATSI: ARIKETA MOTA ETA SEKUENTZIA
Proposamen hau ez da zuzenean ikasgelan lantzen, baizik eta ikasleen zailtasunak
kontutan harturik metodologia berri bat plazaratzen da. Modu honetan, ikertu beharrezko
arazoak, kontzeptuak, lantzen diren prozedura eta jarrerak eta egiten diren ariketak ikasleen
zailtasunen arabera egokituta egon behar dute. Aurrera eramaten den metodologiak, mota
desberdinetako ariketak bultzatzen ditu arau konstruktibisten bidez (arazoak ezagutu,
norbere ideiak identifikatu, informazio iturriekin alderatu, zalantzan jarri, berriro egin
etab.).
6.UNITATE DIDAKTIKOEN PROPOSAMENA
Egungo eta historiako elkarteen antolaketa politikoaren, erlazio sozialen eta manifestazio
kulturalekin erlazionatutako edukiak lehen hezkuntzako 3 zikloetan presente egon behar
dute.
PRAKTIKEN ZAILTASUNAK
Hezkuntza berrikuntza ikerketa didaktikoaren motor nagusia da. Berrikuntzak, hezkuntza
ikerketari lotuta egon behar du, eta hau praktikatik hasi behar da, irakasleari irakaskuntzan
sortzen zaizkion arazoetatik eta ikasleari ikaskuntzan sortzen zaizkion arazoetatik.
Hezkuntza ikerketa erabilgarria eta praktikoa izan behar da, eta ikasleen ikaskuntzan
lagundu behar du. Irakasleek parte hartu behar dute ikerketa horretan, eta irakaslerian
emandako berrikuntzak planifikazio eta hobekuntza prozesu bat du helburu. Horretarako,
irakasleen disposizioa nahitaezkoa da, baita haien sormena ere.
Baina hezkuntza berrikuntza eragozten duten zenbait faktore daude:
-Irakasleen desadostasunak eta errutinak.
-Indibidualismoa
-Irakasleen ezkortasun eta egonezina.
-Curriculum bikoitzeko paradoxak.
-Eskaintza pedagogikoaren saturazioa.
Faktore hauek direla eta oso zaila suertatzen da hezkuntzan aldaketak eman ahal izatea.
Egoera honen aurrean zenbait proposamen egiten dira hezkuntza berrikuntza eman dadin.
a) Beharrezkoa da irakasleen formakuntza garatua. Hezkuntza berrikuntza ikaskuntza hobetzeko
giltza garrantzitsua da, baita irakasleriaren garapen profesionalerako ere.
b) Berrikuntza eman dadin talde lana beharrezkoa da, ezin da indibidualismotik berrikuntzarik
eman.
c) Talde egonkorrak behar dute egon berrikuntzen hedapena ziurtatuko dutenak.
d) Irakasleen arteko komunikazioa hobetzea beharrezkoa da berrikuntza arrakastatsua emateko.
e) Unibertsitateen eta ikastetxeen arteko harremanak lotu behar dira berrikuntzarako proiektuak
aurrera eramateko. Gainera, irakasleei IKT-en garrantzia erakutsiko zaie, haiek erabil
ditzaten eta horrela irakasleen arteko harremana hobetu dadin.
f) Berrikuntza eta irakasleen garapen profesionala loturik joango dira.
g) Ikerketa zientifikoa praktikari lotuta egon behar da.
ISPATER IKASTOLAKO IKT PROIEKTUA
Praktika honetan Bizkaiko eskola rural batek burututako proiektua lantzen da, haiek
jarraitutako pauso guztiak azalduz.
Tailer hau aukera aproposa izan zen IKT-ak erabiltzeko metodologia eta irakaste
proiektuak burutzeko. Arto lapurraren ipuina, ikastolak burututako ikerketa lan baten
emaitza da, zeinaren bidez, komunitateko pertsona helduen memoriak eta ipuin popularrak
gogoratzen diren.
Hauek izan ziren gelakideek eta irakasleak jarraitutako pausoak:
1.Gaia aukeratu, horretarako informazioa konpartitu aukeraketa egiteko.
2. Programak, helburuak eta ebaluazio irizpideak ezarri.
3. Errekurtsoak identifikatu.
4. Aurreko errekurtsoak identifikatu ,horretarako klase berezi bat prestatu:
A) Nola definitu eta garatu proiektu konplexu bat
B) Edozein datu edo elementu identifikatu eta proiektua burutzeko informazioa lortu, eta
hau lortzeko bideak erakutsi.
C) IKT-en inguruko edozein zailtasun edo jakintza argi utzi eta ikasleak lagundu.
D) Proiektuaren helburuak ezarri.
5. Taldeak sortu.
6. Jakintzak partekatu eta gaiari buruzko ideiak eskaini zein proiektu burutuko duten
erabakitzeko.
7. Gaiaren jakintza eremua barneratu eta jakintza berriak jaso.
8. Plan bat osatu, errespontsabilitateak banatu eta taldea antolatu.
9. Irakaslearen erretroelikadura,oso garrantzitsua da helburuak hobeto lortzeko.
10. Berrikusketak egin irakaslearen erretroalimentazioari.
11.Ziurtatu ikasleak helburu guztiak betetzen joaten direla, batez ere lan plangintza
banatzea eta ondo antolatzea taldearen artean helburuak lortzeko.
12. Irakaslearen laguntzaz, taldeek bere proiektua definitzen jarraituko dute.
13. Taldekideek parte hartuko dute problemen ebazpenean eta lankidetzan helburuak
lortzeko.
14. Autoebaluaketa eta elkarrekiko ebaluaketa, irakaslearen laguntzaz erretroelikatuko dira.
15. IKT-en erabilpena eta planifikazioa produktu bat burutzeko izango da, gero aurkeztua
izango dena.
16. Pausuak errepikatuko dira
17. Proiektuari azkeneko errepasoa eman eta aurkezpena prestatu
18. Azken ebaluaketa. Proiektua aurkeztuko da klasearen aurrean
19. Taldeak haien produktuak baloratu eta ebaluatuko dituzte, jasotako erretroelikaduraz
jabetuz eta baloratuz.
20. Bukaerarako prestatu, gelan ahozko aurkezpen bat prestatu eta debaterako prest egon.
21. Erregistro bat egin, hurrengo proeiktuetarako zer hobetu behar den azalduz.