8

Click here to load reader

Irakurketa gida - 21. aldizkaria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Irakurketa gida - 21. aldizkaria

Citation preview

Page 1: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

AZALA

Lehenik eta behin: URTE BERRI ON! Ondo bukatu al zenuten urteko azken eguna?

Xanpain eta turroi artean, lortu al zenuten hamabi mahatsak jatea? Gau zoriontsua

igaroko zenuten, seguru!

Urte berriarekin batera, gure lagunak ere indarberriturik etorri zaizkigu Irrira! Ikusi

besterik ez duzue zenbaki honetako azala! Zertan dabiltza Patakon eta Porrotx?

Oraingoan, honela has zaitezkete aldizkarian murgiltzen:

Azalean ikusten ari zaren horretatik gehien gustuko duzuna adierazi haurrari: “Niri

margoak gustatzen zaizkit gehien”, “Malabarismoa dut gogokoen” …

Ondoren, haurrak esan dezala zer duen gustukoen. Ez badu esaten, galdera bidez

animatu haren gustukoak helaraztera.

Joko honekin amaitu ondoren, irakurri goiko esaldia, eta egin galdera hauek

haurrari:

”Urte joanak zer esan nahi du?”

“Zure urte joanak onak izan al dira? Zergatik?”

Azalarekin amaitzeko, proposatu haurrari gustukoen duen ekintza hori egitea:

margotzea, irakurtzea, malabarismoak egitea… Elkarrekin jolastuz, gozatu!

EIB (EUSKO IKASTOLA BATZA)

Ea zer esan nahi diguten Eusko Ikastola Batzarrekoek!

Oraingo honetan, esaldiak txandakatuz egingo dugu irakurketa, bakoitzak bere

esaldiari erritmo eta melodia ezberdina atxikiz.

ANIMATU!!

Page 2: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

EHIGE

Azpian, beste iragarki bat dago; kasu honetan, EHIGErena. Testu gutxi duenez, hitz

egin haurrarekin logoaz, irudiaz...

AURKIBIDEA

Urte berria, atal berriak!

Aurkibideak aldizkarian zer aurkituko dugun laburtzen digu. Hori horrela, haurrari

galdetuko diogu nondik hasi nahi duen irakurtzen edo aldizkaria begiratzen.

Emaiozu behar duen denbora, lasai, presiorik eta presarik gabe, aukeratu dezan.

PUPU ETA LORE

Pupu eta Loreren komikiak beti dira bertsotan jartzeko modukoak. Hala ere,

oraingoan, bertsotan aritzeaz gain, hausnartzera bultzatuko zaituzten jardueratxo bat

egitera ere animatzen zaituztegu. Honako bi jolastxo hauek egin ditzakezue:

Bertsotan jardun: Beti bezala, gustuko duzuen erritmo batekin, komikia abestu

elkarrekin edo bakarka! Nahi duzuen moduan!

Hausnartu: Bertsotan jardun ondoren, esaldi bakoitza aztertuko duzue. Horretarako,

haurrak irakurri beharko du esaldia, eta, ondoren, zuk esaldi horrek zer esan nahi

duen galdetuko diozu. Ez badu ulertzen (oraindik gaztetxoegia delako, zailtasunak

dituelako…), zuk lagundu diezaiokezu, pistak emanez edo adibide bidez zer esan

nahi duen azalduz… Seguru gaude ondo baino hobeto pasatuko duzuela!

Page 3: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Izan zaitez Patakon!

Banatu komikian agertzen diren pertsonaiak etxeko edo gertukoen artean, eta

irakurri elkarrekin.

Kontuan izan sortzen den egoera zenbat eta errealagoa izan, orduan eta gehiago

gozatuko duzuela.

Hau da, ahalegindu komikian agertzen diren guneak, materialak erabiltzen (salako

lurra, mapa…).

TXOKO TXIKI KUTTUNA

Oraingo honetan, zuen esku uzten dugu elkarrekin irakurtzea edo bakarka

irakurtzea, baina amaitzean hainbat galdera egitea komenigarria dela deritzogu.

Horrela, bakoitzak testuan ulertu duena kontrastatu eta ondorio batzuetara iristeko.

Hona hemen galdera batzuk:

Zer diote zapata berriek?

Zer zenbatzen da?

IRAKASLEAREN ZAPATAK

Ipuin txiki hau, lehenik eta behin, zuk zeuk irakurri; zeure kontu. Bertan adierazten

dena ulertu ezean, bi aldiz irakurri. Ipuintxo honek irakasle zorrotzen eta batzuetan

autoritarioen inguruan hitz egiten digu. Beraz, badugu zer pentsatu edo zer

hausnartu gai honen inguruan, ezta?

Behin ipuintxoa begiratuta, irakur iezaiozu haurrari. Galdetu ea ulertu duen, eta,

hala ez bada, ea ulertzen duen galdera batzuen bidez edo adibideak jarriz.

Ondoren, galdetu ea haren irakasleak nolakoa diren: zorrotzak, malguak, irakasle

onak… Eta hitz egin dezala nahi duenaren inguruan…

Page 4: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

OSASUNA GURE ONDASUNA

Atal hau irakurtzeko, utzi lehenik eta behin haurrari lasai bi orritxoak irakurtzen.

Irakurri ondoren, ea zer dioen berak.

Behin haurrak irakurrita, honako galdera hauek bota ahal dizkiozu:

“Zergatik uste duzu dagoela goibel eta ahul Pupu?”

“Zer gertatzen zaio Pupuri eskolan?”

“Zer proposatuko zenioke Pupuri, goibel eta ahul ez egoteko?”

“Zuk ondo gosaltzen duzula uste duzu?”

“Zein da, Tiritatxoren ustez, gosari apropos bat?”

“Eta, zure ustez, zer izan beharko luke gosari egoki batek?”

Jolas hori amaitu ondoren, proposatu haurrari, orri batean, biharko gosariaren

menua prestatzea. Ea zer ikasi duen!

MARTIN BERTSO

Oraingoan ere, gure Martin bertso: bertsotan! Eta zein gustura irakurtzen ditugun

haren bertsoak, ezta?

Bertso hauek ere badakarte mezu inpliziturik, alegia: hezkuntzak gure barru eta

kanpoak betetzeko duen garrantzia adierazten digute.

Bertsoak haurrari irakurtzeko proposamena egin, edo, nahi baduzue, bion artean

irakurri, doinu eta tonu berezi bat erabiliz.

Irakurri ondoren, galdetu ea zer ulertu duen.

Page 5: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

FILOSOFO TXIKIAK

Filosofo txikien komikia irakurtzea zaila suerta daiteke, haurrak duen adinaren

arabera. Horregatik, laguntza eskainiko diegu.

Irakurtzen amaitzean, haurraren eskolako lehen egunak nolakoak izan ziren

kontatuko diogu.

Jarraian, honako galdera hauek egitea proposatzen dugu:

Nola sentitzen zara gurasoengandik aldentzean?

Banatzea ona edo txarra da?

POSTERRA

Poster honek mila kolore ditu! Izugarri polita da; beraz, haurraren gelan itsats

dezakezue nahi izanez gero!

Hala ere, itsatsi aurretik, galdetu haurrari:

“Zer uste duzu gertatzen dela Mari Motots eta amonaren artean? Zergatik daude horren

alai?”

“Eta zer gertatzen zaio Mari Kalanbreri? Zertan ari ote da pentsatzen?”

Animatu haurra istorio txiki bat asmatzera… Ea zer bururatzen zaion! Bide askea

sormenari!

IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Irakur iezaiozu haurrari testua. Eta galde iezaiozu:

Zer dio testuak?

Zuk ere animatuko dituzu zure lagunak?

Page 6: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

MARIKALANBRE

Marikalanbre eta bere amonak oraingoan ere hizketan dihardute. Irakurriko duzue

bion artean ipuintxoa? Ea haurrak ongi ulertzea lortzen duen!

Irakurtzen amaitzean, galdetu haurrari ea eskolan asko ikasten duen eta zeinekin

ikasten duen gehien.

ZENBATAK

Zenbaten komikia irakurtzeko, hartu zuetariko batek Marizortzien papera eta

besteak Zifrorena. Irakurri komikia bion artean, eta, amaitzean, galdetu ea haurrari

gustatu zaion. Ondoren, galdetu ea irakurri duen horretatik zer gustatu zaion gehien.

Jarraian, galdetu ea biderketak, batuketak, kenketak eta beste egitea gustatzen zaion.

Hala bada, jar iezaiozu matematiken inguruko bideo dibertigarri bat, eta gozatu biok

ikusten. Saiatu haurrari matematika beste modu batez irakasten; ez du zertan

aspergarria izan. Erakutsi matematikaz ere goza daitekeela!

DOZENAN 13

Jakina da irakurzaletasuna pizteko elementu garrantzitsuenetako bat aurrean eredu

bat izatea dela. Oraingoan, honako hau proposatzen dugu:

Ingurune lasai eta goxo batean kokaturik, lasai-lasai, haurrari ipuina kontatuko

diogu.

Kontuan izan haurraren eredu garela; beraz, patxadaz irakurri, errespetatu

puntuazioa, erabili tonu ezberdinak…

Page 7: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

LAGUN

Gure adiskide Lagunen komikia ere interesgarri askoa da! Oraingoan, etxeko edo

familiako beste kideren bati eskatu diezaiokezue irakurtzeko. Ea zer iruditzen

zaizuen.

Etxeko kideak ipuina irakurri ondoren, honako galdera hau egin haurrari:

“Zeren inguruan aritu zaigu Porrotx hizketan?”

“Eta zer gertatu zaio Laguni?”

“Komikiaren azkeneko esaldian dioenarekin ados al zaude? Jeloskorkeria txarra dela uste

duzu? Zergatik?”

LARGABISTA ETA LANDABISTA

Irakurketa egiteko mila modu daude, baina gutxitan aldatzen dugu, ezta? Guk,

oraingoan, modu honetan irakurtzea proposatzen dugu:

Haurrari esan b, a, i eta u letraz hasten diren hitzak berak irakurriko dituela.

Modu horretan, haurrak irakurketa jarraitzen duela ziurtatuko dugu.

Amaieran ulertu duen edo jakiteko, galdera batzuk egin iezazkiozu.

MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE IZAN

Galdetu haurrari nola nahi duen irakurri. Bakarrik nahi badu, errespetatu haren

unea, eta utz iezaiozu lasai irakurtzen. Amaitzean, honako galdera hauek egitea

proposatzen dugu, haurrak ulertu duela ziurtatzeko:

Zer gertatu zaio Maddiri?

Eta zer kontatu du Maddiren lagunak?

Badakizu zer den Harreman Familia bat?

Gustatu zaizu irakurri duzuna?

Page 8: Irakurketa gida - 21. aldizkaria

21. ZENBAKIA Urte JOANAK ONGI DAUDE!

AZKEN ORRIA

Azken orriarekin irakurtzera animatzeko, honako hau proposatzen dizugu: Orrian agertzen direnetatik galdetu haurrari zein duen gustukoen.

Gustukoen duen hori irakur dezala.

Ondoren, zuk adierazi zein duzun gustukoen, eta irakurri zer jartzen duen bertan.

Jarraian, irakurri zuk: “Sentitu, pentsatu eta ekin!”, eta irakurtzearekin bat, egin aditz

bakoitzak esaten dizuna, adibidez:

Sentitu (bihotza ukitu)

Pentsatu (burua ukitu)

Ekin (eskua gora igo)!

Animatu haurra ere gauza bera egitera!