9
Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 1/9 23. ZENBAKIA Hil dira negarrak, jaio dira irriak! 0. AZALA Iritsi da 23. atala, eta hara non ikusten ditugun Pupu eta Lore, triste eta negarrez! Zer gertatu ote zaie? Oraingo honetan, heriotzaren eta bizitzaren arteko gorabeherez hausnartzeko beta izango dugu. Askotan, gure elkarrizketetan alde batera uzten dugu, eta aurrean dugun haurrak horren inguruan galdetzen digunean erantzunik gabe gelditzen gara. Utzi alde batera beldur horiek, eta saiatu normal hitz egiten, nahiz eta askotan ez izan hain erraza, ezta? Hori horrela, honako ariketatxo hau egitea proposatzen dugu: Lehenik eta behin, hartu aldizkaria, eta jar zaitezte azalari begira. Ondoren, azalean ageri diren hitz, kolore, irudiak … identifikatzen hasiko zarete. Azkenik, identifikatuak izan diren elementuen inguruko zergatiak trukatuko dituzue. Adibidez: “Zergatik dago lorea okertuta?” LANDU ZURE IRUDIMENA Atal honetan, zenbait liburu, joko… interesgarri aurkituko dituzu! Politak bezain dibertigarriak dira! Dominoa, memoria jokoa, Kili txikiaren historiak… Denetarik duzue! Haurrak horien berri izan dezan, gerturatu aldizkaria, eta honako hau adieraz dezakezu Hara! Printze txikiaren jokoak? Ezagutzen al duzu printze txikia? Ezetz badio, nahi izanez gero, liburutegira joan zaitezkete, eta han liburua elkarrekin irakur dezakezue.

Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Citation preview

Page 1: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 1/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

0. AZALA

Iritsi da 23. atala, eta hara non ikusten ditugun Pupu eta Lore, triste eta negarrez! Zer

gertatu ote zaie?

Oraingo honetan, heriotzaren eta bizitzaren arteko gorabeherez hausnartzeko beta

izango dugu. Askotan, gure elkarrizketetan alde batera uzten dugu, eta aurrean dugun

haurrak horren inguruan galdetzen digunean erantzunik gabe gelditzen gara.

Utzi alde batera beldur horiek, eta saiatu normal hitz egiten, nahiz eta askotan ez izan

hain erraza, ezta?

Hori horrela, honako ariketatxo hau egitea proposatzen dugu:

Lehenik eta behin, hartu aldizkaria, eta jar zaitezte azalari begira.

Ondoren, azalean ageri diren hitz, kolore, irudiak … identifikatzen hasiko zarete.

Azkenik, identifikatuak izan diren elementuen inguruko zergatiak trukatuko

dituzue. Adibidez: “Zergatik dago lorea okertuta?”

LANDU ZURE IRUDIMENA

Atal honetan, zenbait liburu, joko… interesgarri aurkituko dituzu! Politak bezain

dibertigarriak dira! Dominoa, memoria jokoa, Kili txikiaren historiak… Denetarik

duzue! Haurrak horien berri izan dezan, gerturatu aldizkaria, eta honako hau adieraz

dezakezu

Hara! Printze txikiaren jokoak? Ezagutzen al duzu printze txikia? Ezetz badio, nahi

izanez gero, liburutegira joan zaitezkete, eta han liburua elkarrekin irakur

dezakezue.

Page 2: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 2/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

Ea! Irakurri zer eskaintzen diguten, eta gehien gustuko duzuna erosiko dugu! Hala ere, ondo

arrazoitu zergatik eta zertarako beharko duzun, e!

Ondoren, behean ageri zaigun Ttttttttartalo ahoskatu, bi T-rekin! Ahoskatu sendo, e!

Eta ea zer esaten dizun haurrak! Ondoren, eskatu berak ahoskatzeko, eta azaldu bi T

ahoskatzean gertatzen dena! Edo, nahi izanez gero, galdetu=

Zergatik uste duzu ahoskatzen ditudala horrela hitz honen hasierako letrak?

1. AURKIBIDEA

Aurkibidearen atalean, aurkibideaz emateaz gain, gure alean jakintzagai izango dugun

eremuaren edo gaiaren inguruan ere hitz egiten zaigu, eskuinaldeko testutxoan hain

zuzen ere. Beraz, honako hau egitea proposatzen dizugu!

Hil dira negarrak, jaio dira irriak! Irakurri izenburua ozen haurrari, ea horrela

testura gerturatzea lortzen duzun! Hala bada, esan lasai-lasai irakurtzeko

testutxoa, eta, irakurri ondoren, testuan dioenaren inguruan hitz egin.

Galdetu=

Ulertu duzu testuan diotena?

Zeri buruz hitz egingo digute oraingoan?

Heriotza zer den badakizu?

Hitz egin nahi duzu heriotzaren inguruan? Baiezkoa badio, azal iezaiozu nahi duzuna

eta nahi duzun modura; seguru gaude ezin hobeto esplikatuko diozula eta!

Page 3: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 3/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

Heriotzaren inguruan hitz egin ondoren, ezkerreko aurkibidea hartu, eta txandaka eta

ahoz gora (indarrez!) irakurri elkarri ale honetan aurkituko ditugun atalak! Jolastu eta

gozatu!

2. PUPU ETA LORE

Gogoratu gure haurtxoen komikiek, bertsotan, kantuan… egiteko balio izaten

digutela sarri; izan ere, errimaz beteriko istorioak kontatzen dizkigute beti! Bada,

oraingo honetan ere, kantuan jardutea proposatzera gatoz!

Aukeratu bion artean gustuko duzuen abesti bat, baina letrarik gabea, e! Aukeratu,

beraz, melodia polit bat! Jarri entzungai, eta, melodia hori lagun izanda, irakurri edo

kantatu komikiko istorioa! Nahi duzuen moduan, e! Bakarka, bion artean, etxeko

beste baten laguntzaz… Eta ez ahaztu… gozatu!

3. PIRRITX ETA PORROTX ETA MARIMOTOTX

Egunerokotasunean ez dugu hartzen tarterik “jaio eta hil” hitzen inguruan hitz

egiteko; hori horrela, irakurketa partekatu bat egitea proposatzen dugu. Partekatzea

esaten dugunean:

Banatu komikian agertzen diren pertsonaiak.

Adostu pertsonaia bakoitzari dagokion ahotsaren tonua eta forma.

Aurrekoak erabakita, irakurri komikia.

Page 4: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 4/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

4. MARTIN BERTSO

Martin bertso eta bere lagunen istorio honetan ere, heriotza dute gaia oraingoan.

Heriotza, berez, gai tristea da, badakigu, baina gure lagun Martin bertsok gaiari kutsu

ezberdina eskaintzen dio bere letren bidez!

Letra polit askoak eskaintzen dizkigu; beraz, irakurri eta ea zer diozuen!

Bion artean irakur dezakezue komikia! Hala ere, zure haurrak gure lagunak

komentatzen dituen ideiak ondo ulertzeko, honako hau proposatzen dizuegu=

Irakurri komikia zatika.

Zati bat irakurri ostean, irakurri duzuen horren inguruan hitz egin, adibidez

Lehenengo komikian:

Negua bukatzear dela, Amona Margari hil zaio Mari Mototsi, eta lainoek

bezala egiten du negar… Jarri tirita hau bihotzean.

o Zer gertatzen da hemen?

o Zergatik esaten dio Tiritatxok, tirita bihotzean jartzeko?

o …

Egin gauza bera, komiki zati bakoitzarekin, edo nahi duzuenekin!

5. LARGABISTA

Nor animatzen da Largabista jauna imitatzen?

Zerbaitekiko gustua sentitzeko, zerbait horrek eskaintzen dizun esperientzia

positiboa bizitzea garrantzitsua da, ezta? Oraingo honetan, Largabista jaunaz

Page 5: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 5/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

mozorrotzea proposatzen dugu, haren rola hartu eta aurrean izango ditugun haurrei

komikia irakurriz.

Animatu eta gozatu!

6. FILOSOFOAK

Gure lagun filosofoek ere heriotzaren inguruan hitz egiten digute oraingoan. Irakurri,

eta ikusiko duzu nola xerri txikiari bere lagun tximeletaren heriotza gainditzen

laguntzen dioten gure laguntxoek.

Honako hau proposatzen dizugu=

Utzi haurrari lasai komikia irakurtzen, eta, ondoren zerbait komentatu nahi badu,

nahi duen hori adierazteko beta eskaini.

Jarraian, galdetu ea noizbait heriotzarik bizi izan duen eta nola sentitu izan den.

Ondoren, azaldu heriotzaren inguruan gure lagun filosofoek diotena eta, zure

ustez, egokia, aproposa… izan ahal dena.

7. IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Atal honetan informazio interesgarri eta polita ageri zaigu, non gure lagunen

ibilbidea azaltzeaz gain, pertsonaia berri bat ere ageri zaigun. Zein da pertsonaia berri

hori?

Galdetu haurrari ea eskuinaldean ageri den neska ezagutzen duen, eta, ezagutzen

ez duenez, galdetu ea gustatuko litzaiokeen ezagutzea.

Ondoren, proposatu eskuinaldeko testutxoa irakurtzeko; izan ere, hor ageriko

baitzaizue emakume berri horren inguruko informazioa!

Page 6: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 6/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

Jarraian, galdetu ea egunen batean Irrien Lagunen ikuskizun bat ikustea

gustatuko litzaiokeen… Eta baietz badio, GERTURATU!!!

8. POSTERRA

Poster polit askoa, ezta? Oraingo honetan, posterra oparitzeko proposatzen dizuegu;

izan ere, opariak egitea, gauzak beste pertsona batzuei ematea, eskaintzea… beti

dago ondo, eta, egia esan, gutxitan egin ohi dugu, ezta?

Beraz, galdetu haurrari nori oparitu nahi liokeen posterra, eta oparitu!

9. MARI KALANBRE

Ez dezagun ahatz gure proposamenak proposamen soilak direla. Hau da, aurrean

duguna ez dugu zerbait derrigorrean egitera bultzatuko. Zuk ere hainbat proposamen

egin behar dizkiozu haurrari.

Oraingo honetan, Mari Kalanbreri bere laguntxoa (arraintxoa) hil zaio, eta triste jarri

da. Gure proposamena da ipuina irakurritakoan honako galdera hauek egitea elkarri:

Zergatik jartzen gara triste, norbait hiltzean?

Triste jarri behar gara norbait hiltzean?

Zergatik hiltzen gara?

Page 7: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 7/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

10. ZENBATAK

Gure lagun Zenbatek jolasean dihardute oraingoan! Proposatu haurrari ezer

irakurtzen hasi aurretik irudiei begiratzea! Ea asmatzen duen istorioa zeren inguruan

joan ahal den… Begira dezala gure lagun Zenbatek egiten dutena, eta ea zer

okurritzen zaion!

Behin istoriotxoa asmaturik, irakurri bion artean komikia!

Ba al du asmaturikoak benetako istorioaren antzik? Horrela ez bada, ez dio axola, e!

Kontuan izan behar dugu garapenean lagunduko digun baliabide indartsua dela

irudimena lantzea; beraz, ahal dugun heinean, gure haurtxoen irudimenari hegoak

eskaintzen saiatu behar dugu! Horrelako ekintzek asko laguntzen dute!

11. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Hemen dugun bertsoak adierazi nahi duena ulertzeko, berriz, pentsatzen dugu

laguntza beharko dutela gure haurrek. Beraz, utzi irakurtzen lasai-lasai, eta,

amaitzean, honako ariketa hau egin dezakezue:

Bizitza eta heriotza hitzak hartu, eta bertsoan ageri diren hitz edo esaldiak

sailkatu batean edo bestean.

Horretarako, sei minutu izango dituzue.

Amaitzean, partekatu zuen sailkapena. Adibidez: “Zergatik jarri duzu “biluzik jaio”

bizitzan?

Page 8: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 8/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

12. OSASUNA GURE ONDASUNA

Atal honetan, mural bat margotzea proposatzen dugu. Muralean, Tiritatxoren

aholkuak margotuko ditugu, eta, amaitzean, etxeko edo gelako lekuren batean

zintzilikatuko ditugu.

13. DOZENAN 13

Jolastu gaitezen zertxobait!

Moztu itzazu ipuinean agertzen diren zenbait hitz.

Jarraian, ezkutatu hitzak.

Ondoren, garatu hitzak aurkitzeko pistak.

Pistak eta hitzak ezkutatuta, has zaitezte jolasarekin. Hasteko, luzatu pista bat,

hitza aurkitzean beste pista bat, eta, horrela, hitz guztiak aurkitu arte.

Hitz guztiak aurkitu ostean, saiatu ipuinean txertatzen!

Ondo pasa!

14. LAGUN

Lagun txakurraren istorioa kontatzeko, eta komikia irakurri aurretik, galdetu haurrari

honako hau=

Zenbat bizitza daudela uste duzu? Bat, bi… eta zergatik?

Bizi honen aurretik, besterik izan ahal duzula uste duzu?

Gure txakurtxoak dio bizitza bat baino gehiago izan dituela… eta badirudi bizitza anitz

eta interesgarriak izan dituela! Irakurriko dugu bion artean ea zer dioen?

Page 9: Irakurketa gida - 23. aldizkaria

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak! Orria 9/9

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

15. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE IZAN

Bakarrik edo partekatuta, animatu komikia goitik behera irakurtzera!

Irakurtzerakoan, galdera batzuk partekatzea proposatzen dugu:

Badakizu non dagoen Pakistan? Eta Azkoitia?

Zergatik uste duzu ikasi duela euskara?

Eta zergatik harritu da Patakon, Tanbeer euskal kantak abesten entzun duenean?

16. AZKEN ORRIA

Hau da hau baliabide eskaintza! Ez da ez lan makala, gure lagunek egiten dutena!

Bada, oraingoan gure proposamena honako hau da:

Baliabide bakoitzaren irudiaren azpian dagoen deskribapena moztu eta nahastu,

eta jarri nahasturik mahai gainean edo lurrean.

Jarraian, utzi haurrari deskribapen bakoitza bere irudiaren azpian jartzen. Ea

asmatzen duen!