10
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 1/10 25. ZENBAKIA Eroriz ikasten da oinez! Esku artean dugu jada aldizkariaren 25. zenbakia; goza dezagun bada! Guk horretan lagunduko dizueten pista erraz eta erabilgarri batzuk eskainiko dizkizuegu! Ea gustukoak dituzuen! Has gaitezen jolasean! 0. AZALA Atal bakoitzeko azalak ondoren ikusiko duena laburbiltzen du, izenburuak ematen duen informaziotik hasita! Gure helburua haurra motibatzea da; hau da, irrika sortzea. Hori horrela, zauden lekuan zaudelarik, ezkuta ezazu aldizkaria nahi duzun lekuan. Ezkutatu ondoren honako hau egitea proposatzen dugu: Esan iezaiozu: Badakizu aldizkaria iritsi dela? Baina galdu egin dut, eta aurkitzen lagundu beharko didazu! Lehendabizi aurkitzen duenak aldizkaria nondik hasi erabakiko du, ados? Ekintza honek aurretik aipatu dugun irrika hori pizten lagunduko digu. Ezkutuko elementu bat aurkitzeak eta lehiak haurrengan interesa pizten dute. 1. BERRIAK 10 URTE Atal honen irakurketa egiteko eta zure haurra irakurketan murgiltzeko, ondorengo jokoa proposatzen dizugu: Haurrari esan ikusi makusika jolastuko zaretela. Ikusi makusi jokoa: Banaka, orri honetan agertzen zaizuen zerbait irakurri beharko duzue, nahi duzuena! Gustuko duzuen esaldia, letra… Irakurtzeko, bost segundo izango dituzue lehenengo. Horrela, adibidez, zuk zerbait irakurriko duzu ozenki, eta, irakurri ondoren, begiak estali beharko dituzu eskuekin. Ondoren, berdin egin beharko du zure haurrak.

Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Citation preview

Page 1: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 1/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

Esku artean dugu jada aldizkariaren 25. zenbakia; goza dezagun bada!

Guk horretan lagunduko dizueten pista erraz eta erabilgarri batzuk eskainiko

dizkizuegu! Ea gustukoak dituzuen!

Has gaitezen jolasean!

0. AZALA

Atal bakoitzeko azalak ondoren ikusiko duena laburbiltzen du, izenburuak ematen

duen informaziotik hasita!

Gure helburua haurra motibatzea da; hau da, irrika sortzea. Hori horrela, zauden

lekuan zaudelarik, ezkuta ezazu aldizkaria nahi duzun lekuan. Ezkutatu ondoren

honako hau egitea proposatzen dugu:

Esan iezaiozu: Badakizu aldizkaria iritsi dela? Baina galdu egin dut, eta aurkitzen

lagundu beharko didazu! Lehendabizi aurkitzen duenak aldizkaria nondik hasi

erabakiko du, ados?

Ekintza honek aurretik aipatu dugun irrika hori pizten lagunduko digu. Ezkutuko

elementu bat aurkitzeak eta lehiak haurrengan interesa pizten dute.

1. BERRIAK 10 URTE

Atal honen irakurketa egiteko eta zure haurra irakurketan murgiltzeko, ondorengo

jokoa proposatzen dizugu:

Haurrari esan ikusi makusika jolastuko zaretela.

Ikusi makusi jokoa:

Banaka, orri honetan agertzen zaizuen zerbait irakurri beharko duzue,

nahi duzuena! Gustuko duzuen esaldia, letra… Irakurtzeko, bost segundo izango dituzue lehenengo.

Horrela, adibidez, zuk zerbait irakurriko duzu ozenki, eta, irakurri

ondoren, begiak estali beharko dituzu eskuekin.

Ondoren, berdin egin beharko du zure haurrak.

Page 2: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 2/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

Ea, ba, zenbat irakurtzeko gai zareten!

Denbora luza dezakezue; modu horretara, geroz eta gehiago

irakurtzeko.

2. AURKIBIDEA

Aurkibidearen atalean, eskuinaldean ageri den testuan zentratuko gara. Atal honetan

hauxe egin dezakezu:

Lehenik eta behin, testua irakurri, eta bertan adierazten duena ondo barneratzen

saiatu.

Ondoren, jarraian adierazten dizugun testuaren zatia irakurri ozenki zure haurrari:

Akatsa bada ikasbide ziurra; zergatik diogu halako beldurra?

Galdetu ea galderak zer esan nahi duen ulertzen duen… Baliteke ez ulertzea; beraz, horrela izanez gero, azaldu akatsak egitearen garrantzia, alegia, testuan

adierazten dena haurrak ulertzeko modu errazean azaldu. Ea zer iruditzen zaion

edo zer komentatzen dizun.

Behin akatsak egitearen garrantziaz jabeturik, asmatu ipuintxo bat. Honako ari

hau izan dezake:

Mikel triste bizi zen; izan ere, eskolan, bizitzan oro har, akats asko egiten zituen.

Ingurukoek esaten zioten akatsak ez zeudela ondo eta akatsak ez egiten saiatu behar

zuela, zuzen jarduten ahalegindu behar zuela esaten zioten... Beraz, dena tentu

handiz egiten hasi zen, sormenari eta inprobisazioari bide eman gabe. Hori dela eta,

urte batzuk pasa ondoren, jada akatsak egiteari utzi zionean, irakasle batek

irudimenezko zerbait egiteko eskatu zion, momentuan bururatzen zitzaiona

egiteko… orduan ohartu zen ez zela gai irudimenarekin jarduteko, irudimena kalteturik zuela.

Hori irakurri edo kontatu ondoren, galdetu haurrari:

o Zergatik uste duzu esaten ziotela akatsik ez egiteko?

o Ondo iruditzen zaizu egiteko esan zioten hori? Zergatik?

o Zuk normalean akatsak egiten dituzu?

o Akatsak egitea positiboa dela uste duzu? Ikas daitekeela akatsetatik?

Zergatik?

o Zer gertatu zitzaion azkenean Mikeli?

Page 3: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 3/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

3. PUPU ETA LORE

Oraingoan, bertsotan eta kantari dihardute gure haurtxoek eta haien lagunek. Komiki

hauekin, proposatzen dizuegu:

Irakurketa partekatua egitea!

Horretarako, bertsoaren lehen esaldia, adibidez, zuk irakur dezakezu, eta

bigarrena, berriz, berak. Horrela,

Zuk: lore guztiak dira desberdinak

Berak: Nahiz eta izan, bikiek eginak

Horrela egin dezakezue komiki osoa irakurri arte!

Beste aukera bat izan daiteke komikia kantuan bion artean irakurtzea!

Horrez gain, lehen esaldia irakurtzeko eska diezaiokezu berari, eta zuk lehen

horrekin errimatzen duen beste esaldi bat asmatu beharko duzu. Adibidez:

Haurra: Zer dagoen ondo, zer gaizki

Zuk: Nire amonak ere ez daki…

Haurra errimak egitera animatzen bada, askoz hobeto!

4. PIRRITX ETA PORROTX

Pirritx eta Porrotxek Pupu eta Lorerekin dihardute. Marimotots ere haiekin ari da.

Irakurri komikia nahi duzuen modura, bakarrik edo irakurketa partekatua eginda, eta

ondoren galdera hauek egin zure haurrari:

Zergatik haserretu da Porrotx Pupurekin?

Uste duzu Pupuk ikasi duela Porrotxi egin diona egin eta gero?

Zer esan dio Pirritxek Porrotxi?

Zuk zerbait gaizki egiten duzunean, noiz jakiten duzu gaizki egiten duzula?

Gaizki egiten duzula ohartzean, ikasten ari zarela uste al duzu? Zergatik?

Ondoren, galdetu haurrari, berarentzat gaizki dauden hiru gauza adierazteko. Ea zer

bururatzen zaion!

Page 4: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 4/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

5. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Txoko txiki kuttunean agertzen zaizkigun bertsoak irakurri aurretik, galdetu haurrari

ea eskuinaldean dauden irudiek zer adierazten dioten. Horrez gain, galdetu ea zeren

inguruan hitz egin ahal digun ezkerreko bertsoak irudiaren arabera…

Ondoren, bertsoko hitz batzuk estali, orri txuri bidez eta kola apur batekin —kontuz,

e! Kolak gero kentzeko modukoa izan beharko baitu!—. Ondoren, haurrari bertsoa

erakutsi, eta esan berak bete beharko dituela hutsuneak, ea nola egiten duen! Behar

izanez gero, eskaini laguntza, zirikatu, estimulatu… ea zer-nolako bertsoa ateratzen

zaizuen!

Ondoren, kendu itsatsiriko orriak, eta konparatu zuek egindakoa eta bertan idatzirik

zegoena! Asko aldatu al duzue bertsoaren zentzua?

6. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Beñati gertatzen zaiona haur, gazte eta heldu askori gertatzen zaie. Aprobetxatu

aurrean duzunari azaltzen maitasunak ez duela kolore eta horma jakinik, baizik eta

norberak sentitzen duenaren baitan azaleratzen dela, mila modutan eta guztiak

errespetagarri.

Atera iezaiozu fotokopia bat atal honi. Jarraian, moztu lainotxo guztiak, eta, ondoren,

utzi haurrari denbora lainoak bere lekuan jar ditzan; laguntza eskatzen badizu,

lagundu. Amaitutakoan, bion artean irakurri komikia, eta, ondoren, galdera batzuk

egingo ditugu, komikiak esaten duena nola ulertu den partekatzeko.

o Zer gertatu zaio Beñati?

o Zergatik dio lagunik ez duela?

o Zure ustez, zer egin behar du Beñatek?

o …

Page 5: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 5/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

7. FILOSOFOAK

Filosofoen atalean ere, hanka sartzeen, akatsen inguruan dihardute hizketan. Nola

irakur dezakezuen atal hau? Bada, ikusten duzuen moduan, bi kolorez margoturik

ageri dira komikian, urdina eta gorria. Bada, batak kolore bat hartu, eta besteak bestea.

Zuk, adibidez, urdina har dezakezu, eta haurrari gorriz ageri dena irakurtzeko

proposatu.

Behin komikia irakurrita, ondorengo galderak egin haurrari:

Zer gertatu zaio Xerriri?

Gaizki egin duela esango zenuke?

Akatsa egin du, bai, baina ikasi duela uste al duzu?

Eta Xerriren amari zer gertatu zaio?

Azken bi galderetatik, zein nahiago duzu:

Hanka sartzea aspergarria da?, ala Hanka sartzea interesgarria da? Zergatik?

8. HARPIDETU ZAITEZ

Jarraian, harpidetzaren nondik norakoen berri izango dugu. Gure proposamena soinu

jolasa egitea izango da. Ondoren, zertan datzan azalduko dugu:

1. Hainbat partaidek har dezakete parte jolasean.

2. Bakoitzak esaldi bat irakurriko du txandaka.

3. Irakurtzea egokitu zaigun atalarekin honako hau egingo dugu: norberak beste

abesti baten doinuarekin irakurriko du.

4. Esaldia irakurri ondoren, besteek asmatu beharko dute zein den abestia.

5. Amaitzeko, irakurritakotik zer ulertu den azalduko dugu.

Page 6: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 6/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

9. POSTERRA

Gustura daude gure lagunak, ezta?

Lehenik eta behin, posterrean agertzen dena azaltzen saiatuko gara; honako galdera

hauek lagungarri suerta daitezke:

- Nola daude Irrien Lagunak?

- Zergatik ote daude gustura?

- Musikak alaitzen al gaitu? Zu?

- Zer kantatzen ari ote dira?

Bigarrenik eta amaitzeko, haurrari galdetu bere gustuko abesti bat zein den, eta

jarraian jar ezazu, eta mugitu eskeletoa! ANIMATU!

10. UDALEKUAK

Aurten ere, Irrien Lagunak Klubak eta Zeraingo ALDABE kooperatibak astebeteko udalekuak antolatu ditugu elkarlanean Zerainen (Gipuzkoa), ingurune ederrean eta klubeko pertsonaiekin, ekainaren 30etik uztailaren 7ra! Adierazi informazio hori zure haurrari, eta ea ba orrian ageri den informazioa irakurtzera animatzen den! Irakurtzera animatzeaz gain, ea ba uda honetan udalekuetara joatera animatzen zareten! Aukera paregabea izan daiteke jende berri eta interesgarria ezagutzeko eta egun zoragarri batzuk elkarrekin igarotzeko!

Page 7: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 7/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

11. MARTIN BERTSO

Zer-nolako buruko mina matematika hitza aipatzean edo entzutean! Zergatik ote?

Jarraian, galdera honi erantzuna aurkitzen saiatuko gara, ados?

- Partekatu, nahi izanez gero, Martin Bertsoren komikia.

- Irakurtzen hasi aurretik, lantzen den gaia testuinguruan jartzeko, galdera batzuk

egingo ditugu. Ez ahaztu irakurriko duguna ulertzeko ekintzetako bat landuko

dena haurrak dakien horrekin lotzea dela, hau da, testuinguruan kokatzea.

Zuri matematika ikasgaia gustatzen zaizu?

Ona zara matematiketan?

Aspergarria dela deritzozu matematikako ariketak egiteari?

- Irakurri ondoren, beste galdera batzuk egingo ditugu:

Zure ustez, zergatik esan du Marimototsek ez duela matematikarako balio?

Zerbait gaizki egitean, horretarako balio ez duzulako dela uste duzu?

12. DOZENAN 13

Hartzaren isatsa izenburupean daukagun istorio euskaldun hau zinez interesgarria

suerta dakioke haur bati edo irakurtzen duen orori. Guk ondorengo ekintza gauzatzea

proposatzen dugu, irakurtzeko zaletasuna pizteko estrategia gisa:

- Oheratzeko garaian irakurtzea, lasai-lasai, ohe gainean, edo oheratzeko garaian ez

bada, ondo datorkizuen beste momentu lasai batean.

- Bi saiotan irakurriko dugu istorioa.

- Lehendabizi, irakurri lehen orria, eta azken esaldia irakurri ondoren, bihar

jarraituko duzuela adieraz iezaiozu:

Zer gertatuko zaio hartzari? (amaitu galdera honekin)

Page 8: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 8/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

13. MARIKALANBRE

Ea zer dion Marikalanbrek oraingoan!

Zuk zeuk ozenki irakurtzea proposatzen dugu. Irakurtzen ari zaren bitartean, akatsak

egin itzazu. Ea aurrean duzuna egiten dituzun akatsak zuzentzeko gai den.

Amaitutakoan, galde iezaiozu ea ondo irakurri duzun. Kontuan hartu haurrak izango

duen adina hutsak egiteko garaian, ados?

14. ‘LAGUN’

Lagun txakurraren eta haren lagunen komikia irakurtzeko, lehenik eta behin proposatu

zure haurrari komikiaren irudiei begirada bat botatzeko; honako hau galdetu:

Lagun-en istorio honetan zer gertatzen dela esango zenuke?

Lagun-ek aurpegi ona ala txarra duela esango zenuke?

Zergatik uste duzu dagoela Porrotx komikiaren zati batean zuri?

Nora joan direla uste duzu?

Behin galderak erantzunda, segi gure lagunen komiki zoragarria irakurtzera! Nahi

duzuen moduan!

15. LARGABISTA

Largabista eta Marimototsen komikia irakurtzeko, lehenik eta behin, leku lasai batera

joatea proposatzen dizuegu; izan ere, lasaitasunean eta bakea arnasten den lekuetan,

gusturago irakurtzen baita. Beraz, galdetu haurrari ea non gustatuko litzaiokeen

irakurtzea, eta joan lasai berak proposatzen duen toki horretara.

Behin leku lasai horretan zaudetela, irakur iezaiozu haurrari komikia.

Komikia irakurtzeko proposatzen dizugu, lehenik eta behin, azken atala irakurtzea.

Azken atal hori irakurrita, galdetu ea zeren inguruan jardun ahal duen komikiak… ea zer bururatzen zaion! Eta behin bere irudikapena adierazita, hasi hasieratik irakurtzen,

eta gozatu irakurritakoaz!

Page 9: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 9/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

16. ZENBATAK

Honako jolas hau egitera animatzen zaituztegu:

1. Bi pertsonatik gorako borobil bat egingo dugu. Eta beste bat epaile lanak egiten

arituko da.

2. Jarraian, ozen irakurtzen hasiko gara.

3. Irakurtzen ari denak akatsa egiten badu —galdera, harridura markak ez egitea, hitz

bat ondo ez irakurtzea…— ondokoak stop esango du, eta berak jarraituko du

irakurtzen. Akatsa egin duena borobiletik kanpo geldituko da.

4. Akatsa egin eta ondokoa ez bada ohartzen, akatsa egin duena eta ondokoa

borobiletik kanpo geldituko dira.

5. Gauzatutako akatsak zer-nolakoak izan diren azalduko da.

17. OSASUNA

Tiritatxoren atala irakurtzen hasi aurretik, gure lagunen etxeari emango diogu begirada

bat. Horretarako, lehenik eta behin, esan haurrari etxea lasai aztertzeko, eman denbora

bertan ageri dena begizta dezan…

Ondoren eta aldizkaria zuk eskuetan harturik, galdetu ea zein ekintzaz gogoratzen den.

Ez bada askotan gogoratzen, proposatu galdera batzuk, adibidez,

Zertan zebilen Porrotx saloian?

Pirritx logelan zegoen, baina norekin?

Marimotots bakarrik al zegoen? Zertan zebilen?

Behin erantzunak emanda, utzi berriz aldizkaria haurraren esku, eta galdetu ea

eskuineko ataltxoa irakurri nahi duen. Hala bada, irakur dezala lasai, eta ez badu

irakurri nahi, irakur iezaiozu zuk poliki eta ahots tonuarekin jolastuz!

Page 10: Irakurketa gida - 25. aldizkaria

Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez Orria 10/10

25. ZENBAKIA

Eroriz ikasten da

oinez!

18. GIZA GORPUTZA

Atal honetara iristean, lehenik eta behin, bertako irudietan erreparatuko dugu. Eta

aurrean dugunarekin bertako irudiak partekatuko ditugu:

o Zer ikusten duzu irudietan?

o Zer landuko ote da liburu horretan?

o Badakizu zer den giza gorputza?

o …

Jarraian, irudian agertzen diren lau pertsonen istorio bat asmatzen ahaleginduko gara.

o Hartu orri zuri bat, eta marraztu lau pertsonak.

o Jarraian, istorioa asmatzen hasiko gara.

o Amaitzean, izenburua jarriko dugu, eta inguruko beste pertsona bati kontatzera

animatzen zaituztegu.

19. LANDU ZURE IRUDIMENA

Atal honetan, zenbait liburu, joko… interesgarri aurkituko dituzu! Politak bezain

dibertigarriak dira! Dominoa, memoria jokoa, Kili txikiaren historiak… Denetarik

duzue! Haurrak horien berri izan dezan, gerturatu aldizkaria, eta honako hau adieraz

dezakezu

Hara! Printze txikiaren jokoak? Ezagutzen al duzu printze txikia? Ezetz badio, nahi

izanez gero, liburutegira joan zaitezkete, eta han liburua elkarrekin irakur

dezakezue.