2

Click here to load reader

Iruñeko planoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Iruñeko planoaren komentarioa.

Citation preview

Page 1: Iruñeko planoa

IRUÑEA

KokalekuaEstatuaren iparraldean kokaturik dago, Frantziarekin muga egiten duelarik. Nafarroako hiriburua izanik herrialdearen erdian dago, Iruñerria izeneko eskualdean.Mendiz inguraturik dago eta Arga ibaiaren ondoko mendixka batetan kokaturik dago. Ibai honek hiria inguratzen du.MorfologíaPlanoan ikus daiteke era irregularra nagusitzen dela. Rala eta guztiz ere erdi aldean zati erregularra ere aurkitzen dugu eta bestalde pentagonoaren forma duen eremu irekia ere nabarmentzen da (Gotorlekua edo Ciudadela delakoa).

Egitura

Erdigune historikoa

Arga ibaiak mugatzen duen eremu irregularra izango genuke. Iruñea baskoiek osaturiko hiria dugu (n. Mendea K.a.). K.a. 75an Ponpeioren armada erromatarra bertan finkatu zen, hortik Pompaelo izena. Erdi Aroan Hiru auzo edo burgu desberdintzen dira: Nafarreria,S. Zernin eta S. Nikolas, beraien arteko liskarrak oso gogorrak izan ziren auzo bakoitzaren pribilegioak ez baitziren berberak. Karlos Ill.ak.1423an bateratu zituen Batasun Pribilegioarekin. Gotorlekuak eta bere inguruak berdegune handia suposatzen du.

Zabalgunea

XIX. mendearen bukaeran hiria hainbeste handitzen ari zen harresia bota zela. Honela hiria zabaltzeari ekin zitzaion bi alditan (Lehen zabalgunea) Behe Nafarroako Etorbidea eta Gaztelu Enparantza bitartean etá (Bigarren zabalgunea) Behe Nafarroako Etorbidetik Rodezno Kontearen enparantzaraino. Hemen planoa erabat erregularra daukagu.Bestalde erdigune historikoa eta zabalgunean aurkitzen dugu CBDa . Karlos IILaren etorbidetik zehar eta Sarasate kalean, Gaztelu enparantzak biak lotzen dituela.

Periferiako auzoak

1960. urtetik aurrera hiriak berriz hazkUnde prozesu azkarra izanen duo Argaren beste aldean kokatuta dauden Txantrea eta Errotxapea auzoak garai hartako langileentzako bizilekuak izan ziren . Gotorlekutik hegoaldera berriz Donibane S. Juan auzoak erdi mailako biztanleria hartu zuen.1970. urtetik aurrera lturrama auzoa eta Barañain nabarmentzen dira. Eta 80. hamarkadatik aurrera hiriaren inguruko auzoak eta herriak izugarri hazten dira. Burlata,Barañain,Berriozar, Zizur, Mendillorri, Mendebaldea,... metropolia bilakatu delarik

Funtzioak-Erabilerak

Funtzio erresidentziala nagusitzen da, baino badira beste batzuk ere adibidez merkatal funtzio ere garrantzitsua da zabalgunean eta hiriaren periferian (Decatlon,Eroski edo La Morera). Gotorlekuaren inguruan berdegunea nagusitzen da . Ezin ahaztu hiriak bi unibertsitate dauzkala (Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea). Azkenik industrialdeak ere aipatuko ditugu Landaben poligonoa edo Berriozar horren adibiderik garbienak ditugu.