7
1 www.matermuseoa.com [email protected] 619814225 ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa JUSTIFIKAZIOA: Kurrikuloarekin lotura: gure unitate didaktikoek lotura kurrikularra dute hezkuntza programarekin eta material espezifikoen laguntzaz garatuko ditugu. Jarduerak elkarren artean osagarriak dira, talde berak jarduera ezberdinetan parte har dezake, ezaguerak eta esperientziak zabalduz. Monitore pedagogiko eta espezializatuak: Hezitzaile, zientzilari eta itsas biologoek itsasoaren aurkikuntza begirunetsu batera gidatuko dituzte partaideak. Mailakako jarduerak:Unitateen tratamenduan hainbat maila daude adinaren arabera. HELBURU OROKORRAK: Itsasertzeko ekosistemaz errespetuz gozatzea. - Itsasertz ingurunearen aldeko eta behar bezalako balioa emateko sentimendua garatzea. - Itsasertz ingurunea gizakiontzat ezinbesteko baliabidea dela jabetzea eta ingurunearen erabilera egokiak eta gehiegikerien aurrean sentikortzea. - Ingurunea kontserbatzearen aldeko jarrerak garatzea. METODOLOGIA: Tailer bakoitzean adin bakoitzera egokitzen den unitate didaktikoak garatu dira zeinak ordu eta erdiko iraupena duten eta gehienez 45 ikasle kopuruko taldeentzat zuzentzen diren. (Talde handiagoak kontsultatu aukera). Unitate bakoitzak bertan garatzeko ikaslearen lan koaderno bat dauka non ikasleak bereganatzen dituen ezaguerak adierazteko balio izango dion. Itsas tailer bakoitzak aurrez eskolan lantzeko material osagarria du irakasleen eskuragai ere bai. 5-8 urte 9-12 urte 13-16 urte INGURUMEN TAILERRA Itsasora hurbilduz Itsasertzeko esploratzaile Itsas ekosistemak ARRANTZA TAILERRA Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria ITSASKETA TAILERRA Boga-boga marinela Portuko lanetan Marinela egun batez

ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

1

www.matermuseoa.com [email protected] 619814225

ITSAS TAILERRAK

Ingurumen Hezkuntza Programa

JUSTIFIKAZIOA: Kurrikuloarekin lotura: gure unitate didaktikoek lotura kurrikularra dute hezkuntza

programarekin eta material espezifikoen laguntzaz garatuko ditugu. Jarduerak elkarren artean osagarriak dira, talde berak jarduera ezberdinetan parte har dezake, ezaguerak eta esperientziak zabalduz.

Monitore pedagogiko eta espezializatuak: Hezitzaile, zientzilari eta itsas biologoek itsasoaren aurkikuntza begirunetsu batera gidatuko dituzte partaideak.

Mailakako jarduerak:Unitateen tratamenduan hainbat maila daude adinaren arabera.

HELBURU OROKORRAK: Itsasertzeko ekosistemaz errespetuz gozatzea.

- Itsasertz ingurunearen aldeko eta behar bezalako balioa emateko sentimendua garatzea.

- Itsasertz ingurunea gizakiontzat ezinbesteko baliabidea dela jabetzea eta ingurunearen erabilera egokiak eta gehiegikerien aurrean sentikortzea.

- Ingurunea kontserbatzearen aldeko jarrerak garatzea.

METODOLOGIA: Tailer bakoitzean adin bakoitzera egokitzen den unitate didaktikoak garatu dira zeinak

ordu eta erdiko iraupena duten eta gehienez 45 ikasle kopuruko taldeentzat zuzentzen diren.

(Talde handiagoak kontsultatu aukera).

Unitate bakoitzak bertan garatzeko ikaslearen lan koaderno bat dauka non ikasleak

bereganatzen dituen ezaguerak adierazteko balio izango dion. Itsas tailer bakoitzak aurrez

eskolan lantzeko material osagarria du irakasleen eskuragai ere bai.

5-8 urte 9-12 urte 13-16 urte

INGURUMEN TAILERRA Itsasora hurbilduz Itsasertzeko esploratzaile Itsas ekosistemak

ARRANTZA TAILERRA Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria

ITSASKETA TAILERRA Boga-boga

marinela

Portuko lanetan Marinela egun batez

Page 2: ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

2

www.matermuseoa.com [email protected] 619814225

Itsas tailer hauek gehienetan MATER itsasontzi-museoan garatzen direnez lehenengo

atalean, hasi aurretik zenbait aholku eskaintzen ditugu itsasontzi mundua berri dutenentzat.

Unitate didaktikoek sekuentzi metodologiko berezia daramate jarduera ezberdinak

garatuz orientazio didaktiko on baterako ordenamenduz. Era honetan, 6 motatako jarduerak

bereizten ditugu, segidan azaltzen direnak:

- Motibazio edo hasierako jarduerak

- Esplorazio jarduerak

- Ikerketa jarduerak

- Informazio jarduerak

- Aplikazio jarduerak

- Sintesi jarduerak

MATER Museoak proposaturiko jarduera guztiak beti parte hartzeko metodologietan

oinarritzen dira. Horrela, ikasleak itsas mundua jolasten eta ukitzen aurkituko du eta era

berean, ulertzeko eta jarrerak aldatzeko antzeztuz.

Prozesu honetan ikaslearen ideiak eta esperientziak markatuko du hasiera, jardueren

eta unitatearen aurkezpenarekin batera. Honela, hasierako jarduerak motibazio eta

esploraziokoak izango dira beti, ikaslearen interesa pizten dutenak eta bere ideiak azaltzen

uzten diotenak. Honekin lotuta, lehen hezkuntzarako prestatuko tailerrak “altxorraren bila”

jokoarekin hasten dira, hainbat galdera eta proben bitartez dituzten ezaguerak kanporatzeko.

Ikerketa, informazio eta aplikazio jardueretan, simulazio jolasak, laborategi ikerketak

eta tokiko azterketak egiten dira. Era honetan, eskolan praktikatzen ez diren metodoetatik

informazioa ateratzea bultzatzen da, MATER Museoko bisita atseginago eginez.

Bukatzeko, sintesi jardueretan bukaerako ebaluaketa jaso nahi da, ikasleak MATER

Museoan ikasitakoa azaltzeko aukera emanez. Jarduera honekin batera, eta irakasleak

hautatutako tailer edo bisitatik at, beti itsas inguruarekiko kontzientziatze jarduera batekin

bukatzen da.

JARDUERAK:

INGURUMEN TAILERRA: Itsasora hurbilduz

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 1.Zikloa

Kurrikuluarekin lotura: Ingurune sozial eta fisikoaren ezaguera

Jardueraren deskripzioa: Jolas eta zentzuen bidez itsasoan bizi diren izakiei buruz arituko gara eta baita gure ingurunearen

zaintzeak duen garrantziaz ere.

Page 3: ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

3

www.matermuseoa.com [email protected] 619814225

Helburuak: - Kostaldea eta kostalde ingurua ezagutzeko interesa izatea. - Itsasertz ingurunea zer den ezagutzea, zeintzuk diren oinarrizko ezaugarriak eta zein osagai aurki dezakegun bertan. - Sormena eta irudimena garatzea.

Edukiak: - Itsasoa eta kostaldea kontzeptuak - Kostaldean aurki ditzakegun elementuak: naturalak eta artifizialak - Itsasertzeko erabilerak - Ingurunea zaintzeko jolasa - Itsaski haztegi batera bisita

Itsasertzaren esploratzaile

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloak

Kurrikuluarekin lotura: Inguruaren ezaguera: Ingurune fisikoa eta giza ekintza, Izaki bizidunak, Lurra eta gure garaia

Jardueraren deskripzioa: Hainbat itsas espezien bizileku anitzak aurkituko ditugu, hauen bizimodua, zertaz elikatzen diren,

zeintzuk diren hauen biziraupenerako estrategiak, etab.

Helburuak: - Itsas ingurumena nolakoa den eta zer aurki genezakeen bertan ezagutzea. - Izaki bizidunen eta horiek bizi diren lekuaren arteko harremana ulertzea, eta espezieek ingurunera moldatzeko dituzten hainbat mekanismoz jabetzea. - Ikasleen artean elkarlana eta elkarrizketa sustatzea. - Ingurune naturalaren zainketa eta errespetuan inplikatzea

Edukiak: - Itsas fauna eta flora - Itsas izaki / arrain baten azterketa morfologikoa disekzioa betan bitartez - Itsaski haztegi batera bisita

Itsas ekosistemak

Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1. eta 2. zikloak, Batxilergoa, jendaurrekoa orokorrean

Kurrikuluarekin lotura: Natur Zientziak eta zientzi esperimentalak

Jardueraren deskripzioa: Itsas ekosistemen azterketa egingo dugu, biotopo eta biozenosi kontzeptuak barneratuz. Itsas

organismoen aniztasuna, berezitasunak eta ingurunearekiko dituzten moldaerak ezagutuko ditugu

prozedura zientifikoak erabiliz: organismoen behaketa zuzena, datu bilketa eta hauen ulerkuntza.

Helburuak: - Itsasoan aurki daitezkeen ekosistemak ezagutu eta ekosistema bakoitzaren ezaugarriak

Page 4: ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

4

www.matermuseoa.com [email protected] 619814225

identifikatzea. - Itsasoko biodibertsitateaz eta izaki bizidunek ingurugiro horretan bizitzeko jasan dituzten moldaketez jabetzea. - Ingurune fisiko eta izaki bizidunen asoziazioaz ohartzea. - Itsas ekosistema ezberdinetan eman daitezkeen eraginak baloratzea. - Metodo zientifikoa erabiltzea

Edukiak: - Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako kate trofikoan zehar

ARRANTZA TAILERRA: Arrainen mundua

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloak

Kurrikuluarekin lotura: Inguruaren ezaguera:

Jardueraren deskripzioa: Arrainen ezaugarri morfologiko eta fisiologikoak ezagutuko ditugu, bizileku ezberdinetara egokitutako

moldaerak, etab. Arraina itsasotik platereraino egiten duen ibilbidea aztertuko dugu arrain lonja

bisitatuz.

Helburuak: - Arrainen ezagutzaren interesa sustatzea - Arrain hezurdun eta kartilagotsuen ezaugarri morfologiko eta fisiologikoak eta espezieen ezberdinen aniztasun ezagutzea - Arrain ezaugarri a eta jokabidea aztertzea inguruarekin duen lotura antzemanez.

Edukiak: - Arrain hezurdun eta kartilagotsuen morfologia, fisiologia eta biologia - Arrain inguruarekiko moldaketak - Arrantza jasangarria- gutxieneko neurriak - Arrain lonjara bisita

Arrantzan ikasten

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloak

Kurrikuluarekin lotura: Zientzi esperimentalak

Jardueraren deskripzioa: Gure kostaldean garatutako arrantzaren bilakaera ikusiko dugu, arrantzatzeko era eta motak,

eta hauen eta arrainen bizilekuaren arteko erlazioa. Banakako teknikak jorratuko ditugu, egun

Page 5: ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

5

www.matermuseoa.com [email protected] 619814225

batez arrantzale bilakatuz. Itsas fauna baliabidea oso garrantzitsua dela eta guztion artean

zaindu behar dugula ikasiko dugu.

Helburuak: - Portuetan antzematen den kostaldearen eta gizakiaren arteko harremanaz ohartzea - Arrantzaren historiaz jabetzea, prehistoriatik hasita gaur eguneko kostaldeko arrantzaraino - Itsas ingurunean arrantza dela-eta egin diren eta egiten ari diren gehiegikerien aurrean sentikortzea. - Arrantzarako apareju bat egitea - Arrantza eta gehiegizko arrantza ezberdintzea

Edukiak: - Euskal arrantzaleek erabiltzen dituzten arrantza teknikak - Espezie bakoitzari dagokion aparejua - Arrantzan interesa duten espezieak eta gutxieneko neurriak - Itsasontzitik arrantza egingo da -

Arrantza industria Nori zuzendua:

D.B.H. 1. Eta 2. Zikloak eta jende aurrekoa orokorrean

Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala, zientzi esperimentalak, Teknologia

Jardueraren deskripzioa: Unitate honetan arrantzaren industrian parte hartzen duten elementu guztien azterketa egiten da.

Gehiegizko arrantza eta arrantza teknika ezberdinen jasangarritasuna aztertuko dugu ere bai: espezie

gakoak, ustiapena, salmenta eta merkaturatzea.

Helburuak: - Ikasleak arraina plateraino egindako ibilbideaz ohartzea - Arrantza teknika ezberdinak ezagutzera ematea, hautaketazkoak direnak eta ez direnak bereziz. - Arrantza jarduerak sortarazten duen arazoaz erreflexionatzea. - Arrainen gehiegizko ustiapenaren eraginaz jabetzea

Edukiak - Arrantza industrien funtzionamendua - Arrantza motak - Arrantza teknologia - Arrain lonjara bisita - Arrantza arazoak, espezie gakoak eta gehiegizko ustiapena

ITSASKETA TAILERRA: Boga-boga marinela

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 1. 2. Eta 3. Zikloa

Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala

Jardueraren deskripzioa

Page 6: ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

6

www.matermuseoa.com [email protected] 619814225

Euskal Herriaren eta euskaldunen historian zehar itsasoak izan duen garrantziaz jabetuko gara. Hau guzti jolas, antzerki ezberdinak erabiliz eta arraun elkartean balearen bila joanez: Balearen ehiza, euskal nabigatzaileak, piratak, arrantza …

Helburuak: - Euskal herriko itsas historiaz interesa piztea - Euskaldunok historian zehar ozeanoen konkistan izan dugun garrantziaz jabetzea.

Edukiak: - Arrantza historian zehar, balearen ehiza, traineruen jatorria… - Euskal nabigatzaileak (Urdaneta, Legazpi, Elkano, etab.) - Piratak eta kortsarioak

Portuko lanetan

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloa

Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala

Jardueraren deskripzioa: Portu ezberdinak berezituko ditugu (komertziala eta arrantzakoa), funtzionamendua, portuko

instalazioak, ontzi motak eta daramatzaten zama edo merkantzia motak, portuko lan eta hainbat lanbide

ezagutuz. Pasaiako portuko funtzionamendua aztertuko dugu, bertako langileak elkarrizketatuz eta

itsasontzi eta instalazioak jokoen bidez gureganatuz.

Helburuak: - Portuko funtzionamendu orokorraz jabetzea - Ontzien ezaugarri eta erabileraz ohartzea - Mundu osoan ontzien bitartez garraiatzen diren merkantzien joan etorriaz eta honek suposatzen duenaz arduratzea

Edukiak: - Lur planetako itsaso eta ozeanoak - Munduko portu nagusiak eta itsas garraiobide nagusiak - Itsasontzi motak - Pasaiako portua: komertziala eta arrantzakoa. Merkantziak

Marinela egun batez Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntza 2. eta 3. Zikloa, D.B.H. eta jende aurreko orokorrean

Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala

Jardueraren deskripzioa: Itsasketarako oinarrizko ezaguerak gureganatuko ditugu itsasontzi barreneko gin-kana dibertigarri

baten bidez: itsas korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak …

Helburuak:

Page 7: ITSAS TAILERRAK Ingurumen Hezkuntza Programa - · PDF file- Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako

7

www.matermuseoa.com [email protected] 619814225

- Itsasontzi batean dauden elementu nagusiak ezberdintzea - Marinelek egiten duten lanaz jabetzea - Eskuko lanak jorratzea: korapiloak, sareak …

Edukiak: - Itsas hiztegia - Ontzietako ezaugarri, elementuak eta tresnak - Itsas korapiloak