28
itsasondo Herriko aldizkaria ((( 9. zk ))) ekaina-iraila 2010 2.0 Urkiko eskola 1949-1969 Cayetana Mendes: herriko etorkina Arbelgintza Itsasondon: tunela eta arbela Itsasondok badu etorkizuna

itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

itsasondoHerriko aldizkaria ((( 9. zk ))) ekaina-iraila 2010

2.0

Urkiko eskola 1949-1969

Cayetana Mendes: herriko etorkina

Arbelgintza Itsasondon: tunela eta arbela

Itsasondok badu etorkizuna

Page 2: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

( 02 ) agurra

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

03. Agenda 21: 5. edukiontzia dela eta04. Udaleko berriak.05. Herri eskola: Eskola txikietako olinpiadak.06. Haur eskola: Hozkak egitea umeen gauza da.

07-09. Elkarrizketa:Cayetana Mendes -herriko etorkina-.

10. Gazteria, Berdintasuna, Gizartea.11. Inkesta: San Joan Sua.

12-13. Arbelgintza Itsasondon: Tunela eta arbela.14-17. Zaharrak berri: Urkiko Eskola: 1942-1969

18. Ibilaldia: Itsasondo-Murumendi.20. Arantzadi: Zuhaitz zaharrak,

gure mendietako altxorra21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat?22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna.

23-25. Kultura.26. Liburuaren txokoa.27. Lorezaintza eta sukaldaritza.28. Esaera zaharrak. Kultur agenda. Lehiaketa.

Uda usainarekin batera iritsi zaigualdizkaria. Azken aleari jarraiki,oraingoan ere makina bat kontueta bitxikeria gordetzen ditu 9.

ale honek. Apurka-apurka gero eta herri-tar gehiago animatu zarete aldizkarianparte hartzera, eta hasi baino lehen, eske-rrak eman nahi genizkizueke, osterantze-an ez bailitzateke posible izango Itsasondo2.0 gure postontzietan izatea. Kontakizunetik kontakizunera, ari gara

Itsasondoren izana argitara ekarri etaherritarron pasadizo eta anekdotak eza-gutzen. Gaurkoan, Arantxa Arzaren esku-tik Urkiako auzoan eskolak izan zirenekogaraia ezagutzeko parada izango dugu,baita herriko harrobiaren historia ere.Horrez gainera, Cabo Verdetik etorri etaaspaldidanik gure artean dugunCayetanari eginiko elkarrizketa prestatudu Unai Agirrek. Erreportari taldea erezuen artean ibili da San Juan suaren ingu-ruko galdera sortarekin. Atal berri bat eresortu dugu, teknologia berriei aldizkariantokitxo bat eskaini nahirik. Horrela,Internet eta sare sozialen inguruko infor-mazioa ere eskuragarri duzue. Baina, ezhori bakarrik, beste hamaika kontu erebaditugu zuei kontatzeko; beraz, astindualdizkaria eta ase zuen jakin-mina!n

Aurk

ibid

ea

700

650

600

550

500

450

400

350

300

250

200

150

100

50

0 01-01-90

Itsasondoko biztanlegoa

587

01-01-95

628

01-01-00

584

01-01-01

579

01-01-02

582

01-01-03

562

01-01-04

553

01-01-05

565

01-01-06

592

01-01-07

610

01-01-08

629

01-01-09

648

01-01-10

661

31-05-10

659

Sarrerako bertsoak

Doinua: Mutil koxkor bat

Garai bateko Urkiko eskolanegindako ibilerak,Cabo Verdetik heldu zitzaigun Cayetanari galderak,Txominen ama, informatika,Murumendiko igoerak…aukera asko jarri dizkiguherri honen izaeraketa alferrik galtzen uztekoez dira izaten aukerak.

Itsasondoko arbelgintzarenharrobi zaharretan zehareta eskola txikietakofesta giroa hastear,lore usainez jantziko dira,hainbat errezeta eartxapelketa bat bada agendandenok har dezagun elkar…gutxi gerala, baina geranokez al degu izan behar?

Page 3: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

5. Edukiontzia dela eta

txabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Zarautz,Zumaia eta Amaran jarri izan da mar -txan. Guztien artean 87.000 biztanleinguru daude, baina hauetatik %14inguruk besterik ez du parte hartu.Hau da 5. edukiontziarekin herritarrengehiengoak berdin birziklatzen jarraitzendute (hau da, hondakin organikoak ezbereizten jarraitzen dute). Beraz, beneta-ko alternatiba al da 5. edukiontziarena?Egoera ikusita, Itsasondoko Udalak

Sasieta Mankomunitateak 5. edukiontziamartxan jartzeko aurkeztu duen presare-kin kezka agertu du eta 8 puntu jasotzendituen mozioa onartu du. Mozio hone-tan, Sasieta Mankomunitateari hondaki-nen kudeaketarako aukera guztiakaztertzeko deia egiten zaio, aztertugabeko aukerarik ez alboratzeko eska-tuz. Honela, aukera ezberdinen ingurukoazterketa burutu aurretik 5. edukiontziabezela ezaguturiko egitasmoa ez abianjartzea eskatzen da, egitasmo hau abia-razteak suposatu ditzakeen inbertsioakgeldiaraziz.Goierrin gauzatzen den zabor bilketa-

ren ustiapena duen enpresari bi urtekoepean kontratua amaitzen zaiola kontu-tan izanik, esleipen berrirako oinarriakizan litezkeenak definitzen hastekomomentua dela ikusten da, eta beraz sis-tema ezberdinen inguruko azterketa egi-teko garai ezinhobea dela.Azkenik, sistema ezberdinen azterketa

egin ondoren, eztabaida publikoa bul -tzatzearen beharra ere azpimarratzen dumozioak, bide horretan Sasieta Man -komunitateak eman beharreko pausuakzehaztea eskatuz.n

agenda 21 ( 03 )

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Aurreko alean Usurbilgo hondakinak biltzeko atez-ateko sistemaren berri eman genizuen: bilketaeredu horren inguruko funtzionamendua, lortutakoemaitzak eta sistema ezartzerakoan izan zen herritarren partehartze prozesua.

Sasieta Mankomunitateko ordezka-riek apirilean etxeetako hondaki-nen zati organikoaren bilketa berria

aurkeztu zuten. Bi legislatura badira,Itsasondoko Udala Sasietari materiaorganikoaren arazoaren inguruan, irten-bideak eskatzen hasi zela. Irtenbideaatseginagoa litzateke, lehenago etorri

izan balitz eta eraginkorragoabalitz, baina tira. Bilketaeredu hau kalean jarriko diren5.edukiontzi marroiaren bidezegingo da. Asmoa, bertan bilt-zen dena ondoren konposta egi-teko erabiltzea izango da. 5.edukiontzi honek badu besteedukiontziekiko berezita-sun bat: sarraila bereziaizango dute eta boron-datez bilketa sistemahonetan parte hartunahi duten herritarreiaurrez banatuko zaiengiltza baten bidez baka-rrik ireki ahal izango da.Sasietako ordezkarienesanetan, giltza bidezkoedukiontzi honen zergatia

gutxi batzuk beste guztienahalegina hankaz gora ez botat-

zea da, kalitate handitako konpostalortuz.5.edukiontzi hauek lehen fasean, goie-

rriko 8 udalerritan jarriko dira, tarteanItsasondon. Baina sistema hau probatuaizan den lekutan lortutako emaitzak iku-sita hainbat zalantza sortzen dizkigu 5.edukiontzi honek. Sistema hau Gipuz koaosora zabaltzea erabaki aurretik Are -

Juantxo Lopez de Uralde Greenpeaceko burua Usurbilgo atez ateko edukiontziak eskuan dituela.

Page 4: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Kaleak garbitzeko makinaItsasondoko Udalak 2009ko urtean kaleak garbitzeko makina erostekodiru-laguntza eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, Agenda 21eko programa-ren barruan.Aipatutako diru-laguntzei buruzko erabakia jaso ondoren (50.915 €)

tramitean dago kaleak garbitzeko makina erosteko kontratazioa. Deialdipublikoa egin da eta lau enpresen proposamenak jaso dira. Erabakiahurrengo hilabetean hartzea espero da, beraz, laster izango dugu kale-ak garbitzeko makina herriko kaleetan zehar ibiltzeko moduan.

Izaskun pentsioaren aurreko zatia urbanizatzeaHasi dira dagoeneko Estatuko Planaren bidez finantzatzen diren IzaskunPentsioaren aurreko urbanizazio obrak. Lanak Lurkide Hondalanakenpresari esleitu zaizkio, bere proposamena aurkeztu diren bi eskaint-zen artean merkeena zelako. Obrak 53452,87 €tan esleitu dira.

Langabezian dauden langileak kontratatzeaUrtero bezala aurten ere Udalak langabezian dauden langileak kontra-tatuko ditu. Aurten, honako kontratazioetarako laguntzak jaso dira:Eusko Jaurlaritzak bi igeltsero kontratatzeko laguntza agindu du.Kontratazioak sei hilabeterako izango dira.Foru Aldundiak lorezaintza-peoi lanetan aritzeko langile bat kontra-

tatzeko laguntza agindu digu. Kontratazioa hiru hilabeterako izango da.

Kaxintane tabernaKaxintane taberna itxi eta gero, ustiaketa eramateko interesa dutenpertsonak aurkitzeko deialdia egin ondoren, proposamen bakarra aur-keztu da, eta maiatzaren 24an hartutako erabakiaren arabera, ustiake-ta errentan eman zaie KAXINTANE C.B. enpresa sortu duten AitorGarnendia Mate, Maria Rosario Noguera Gorriti eta Maria TeresaIrastorza Fernandez herritarrei.Zorte ona opa diegu Kaxintane tabernan.

PantailakTeknologia berriek ematen dituzten aukerak aprobetxatu asmoz, herri-ko laupabost lekutan (Lurdes dendan, sendagile kontsultan, udaletxean,Kaxintane tabernan…) pantaila elektronikoak jartzeko proiektua dago.Pantaila horietan herriko berriak modu erakargarrian agertuko dira, gaidesberdinen arabera antolatuak. Era horretan paperaren erabilera gut-xitu ahal izango da eta herritarrak momentu oro informatuta egotea lor-tuko dugu. Uste dugu sistema hau hurrengo hilabetean martxan egon-go dela.n

( 04 ) udaleko berriak

Udaleko berriak

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 5: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Apirilaren 16an, ostirala, Eskola TxikietakoOlinpadak ospatu genituen,hain zuzenere ,Tolosako Berazubi futbol zelaian.

Bertan, Gabiri, Altzo, Bidegoian, Errezil, Be -rastegi, Alkiza, Berrobi, Aduna, Albiztur, Li -zartza, Zizurkil, Ikaztegieta eta Itsasondoko ikas-tetxeek parte hartu genuen. 3., 4., 5. eta 6.mailako ikasleak kirola oinarri harturik ondopasatzera joan ginen. Helburua nagusia: lagu-nak egin eta kirolaren bidez elkarren artekoharremanak sendotzea. Hauek dira egin geni-tuen kirolak: sokatira, zesta punta, brileta, pisujaurtiketa, luzeera jauzia, erreleboak… Taldeakaurretik eginik zeuden eta denak nahastutageunden, hau da, seiko taldeak ziren eta iadenak eskola desberdinetakoek osatuta. Osoondo pasatu genuen, helburua ez baitzen ira-baztea. Atsedenaldian hamaiketakoa eman ziguten:

zumoa eta gailetak. Ondoren, jolasten jarraitugenuen.Azkenik, 13 eskolelako ikasle guztiok ohorez-

ko itzulia egin eta agur esan genuen.n

Itsasondoko ikasleak Tolosara joan dira beste eskolatxikietako ikasleekin harremanak indartzeko.

herri eskola ( 05 )

Leku egokia hartzen ohorezko itzulia egiteko.

01 02

03 04

01-02 Aiora G. eta Aiora Z. korrika egiteko prest.

03 Agustin zesta puntan jolasten.

04 Hamaiketakoa jaten.

Eskola txikietako olinpiadak

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 6: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Gure eskoletan, parkean, etxe-an...askotan aurkitzen gara hala-ko egoerekin. Lasai zihoan eguna

guztiz zapuzten da.Hozka egitea eta kasketekin zeri-

kusia duten beste hainbat adieraz-pen, kontrolik gabeko negarrak,bultzadak, iletik tiratzea...adin jakinbatean azaltzen dira, eta normaleanzerbait berehala lortu ezinarenondorioz sortzen den ezinegona-rengatik. Haurraren adinaren arabera,

jarrera hauek arazo direla esangodugu, baita maiztasunaren etaadierazpen hauen intentsitatearenarabera ere. Frustazioa erakustenduten beste jarrera esanguratsu batzukadierazten diren begiratu behar da eta eazenbat eragin duen bere inguruan.Haurraren pentsamendua garatzen

doan heinean eta esanahiak ulertzendoan heinean, hizkuntzak garrantziahartzen du eta jarrera hauek kontrola-tuagoak izaten dira, eta bigarren planobatean gelditzen dira.Baina, ume batzuek komunikatzeko era

hau erabiltzen duten bitartean, beste ba -tzuk oso gutxi erabiltzen dute, eta bestebatzuek bat ere ez. Haur bakoitza desber-dina da eta horregatik, gurasoekin hitzegin eta hausnartu beharko litzateke ego-era hauen aurrean nola jokatu jakiteko.Hausnarketa egitean haurraren pertso-

nalitatea kontuan hartu behar da, baitafamilia eta eskolaren heziketa modua ere.Izan ere, nagusien jokaerek eragin handiadute haurrengan, hauek baldintzatu etaaldatu baitezakete haurraren jokamoldea.Hozka egitearen azpian, bere sakone-

an, emozio aldetik gatazka bat dagoelaadierazten du, momentuan sortua edoaspalditik dakarrena. Haurrak gaindituezin duen edo beste modu batera nolabideratu ez dakien gatazka da. Ez duguahaztu behar, frustazioak bizitza osoan

jasango ditugula, eta haurtzaroa horrenhasiera besterik ez dela. Horrez gain, ba -tzuetan beste arazo batzuk aurkitu ditza-kegu, hala nola gehiegi babestea,mugak, jeloskorkeria...eta hemen erehaurra biktima izango da.Gurasoekin hitz egin behar da, etxeko

giroa aztertu behar da. Agian haurraetxean ikusten duenaren ispilua da. Edohaurrak berarekin gehiago egotekobeharra du. Edo baztertua sentitzen da.Edo gurasoekin haserre dago.Edo...hamaika arrazoi izan daitezke hau-rrak gatazka bat izateko. Haur bakoitzamundu bat da eta arrazoi desberdinakdaude haurra erasoan hasteko.

Zer egin daiteke?Erasoa egin duen haurraren parean jarri.Hitzak jartzen lagundu behar zaio, nahizuena eta lortu ez duena zer den, des-berdin jarduteko beste aukera bat propo-satu eta moderatzaile bezala jokatu. Errietarik ez egin publikoki, haurrak

irudi zehatz bat hartuko du beste hau-rren artean eta gero hori zaila da alda -tzea. Horren ordez, ekintza positiboakgoraipatu, esan ze jarrera segitu beharden, zer dagoen gaizki egina.• Erasoa egin duen haurrarengana joindibidualki. Berekin hitz egin, gaizkiegin duena adierazi.

• Ea zer gertatu zaion galdetu (nahizeta ez erantzun). Erakutsi behar zaiohaserre zegoelako min egin duela.

• Bere haserrea ulertzen duzula esaneta mugak jarri. Horrek jarrera horigutxitu dezake.

• Gertakariko bi haurrak hurbildu etatalde giroan berriz sartu, jolastensegitzera animatu.

Bukatzeko, egunean zehar haurraktentsio asko pasa ditzake gertatzen direnegoerengatik eta nolabait tentsio horiekaskatzeko beharra sentitzen dute. Adinhauetan askatzeko modua hozkak, kaske-tak eta abar izaten dira. Beraz, hizkuntzasartzen dihoan heinean tentsio hauekbideratzeko aukera etorriko da. Horrela,guraso bezala tentsio horiek bideratzenlagunduko diegu, adibidez, hozka egitekomaterialak emanez edo kojinak erakutsiz,hari ostikoak emateko; horrela, haurrakikasiko du badaudela beste modu batzuktentsioak askatzeko, besteari minik emangabe. Azken finean, hobeto da askatzeagordetzea baino, zeren bestela tentsioahanditzen joaten da eta hozkek eta kaske-tek intentsitate handiagoa hartzen dute.Hauxe izan genuen egun horretako hi -

tzaldian landutako gaia. Hemendik aurre-ra ere, zuen proposamenak kontuan har-tuz, landuko ditugu beste gai batzuk.Horretarako, gogoratu haurreskolakoateak zabalik dituzuela.n

Umeek hozka egiten dute, baina zergatik? Askotan guraso eta hezitzaileok kezkatuta egoten gara haurrek erakusten dituzten jarrera hauen aurrean eta ezdakigu nola konpondu hau. Beldur gara ea beste gurasoek zer esango diguten; gure umea dela erasotzailea gogorarazten digute askotan.Honen aurrean zer egin edo nola jokatu azaldu zigun apirilaren 26an Joxe RamonMauduit psikologo eta masajistak. Hona hemen bere hitzaldiaren pintzelada bat.

Hozka egitea umeen gauza da

( 06 ) haur eskola

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 7: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

elkarrizketa ( 07 )

Orain dela hogeita bost urte Afrikako Cabo Verdeuhartetik Cayetana eta bere familia gure herriraetorri ziren. Beraien bizitza oso gogorra izan daurte hauetan. Gure artean izan ditugu, baina gureherritar izanda, ba ote dakigu benetan zeintzukdiren, izan dituzten arazoak, beraien ohiturak, kul-tura, hizkuntza...

Herriko etorkinaCayetana Mendes

Zein da Cayetana? Jendeak ez nau ezagutzen.

Cabo Verdetik etorri zineten. Nondago Cabo Verde?Cabo Verde Atlantiko Ozeanoan dagoenartxipelago bat da, Kanariar uharteenazpian eta Senegal estatuaren kostalde-an. Artxipelagoa hamar uharte handizosatua dago (Santiago, Santo Antao, BoaVista, Fogo, Sao Nicolau, Maio, SaoVicente, Sal, Brava eta Santa Luzia),denetara 500.000 biztanle dauzka eta4000km² inguru. Hiriburua Praia da,Santiago uhartean kokatzen da, ni berta-koa nintzen. Bertako hizkuntza criouloada, baina portugesa da hizkuntza ofizia-la, hemen gaztelania eta euskararekingertatzen den bezala. Hala eta guztiz ereorain ingelesa, frantsesa... denetik hitzegiten da. Turismoa du diru iturri nagusi.

Cabo Verde kolonia portugesa izan zen1975era arte, eta urte horretan indepen-dentzia lortu zuen.

Zenbat senide zarete?Beste zortzi senide dauzkat. Lau kanpoanbizi dira ni bezala, hiru Frantzian eta batPortugalen, eta beste laurak CaboVerden. Ahal dudanean Frantziara joatennaiz nire senideei bisita egitera.

Zergatik erabaki zenuten Itsasondoraetortzea?Nik ez neukan asmorik, baina senarrahemen zebilenez lanean, zuzenean etorriginen. Jende asko hiriburu handietaraetortzen da, baina beraiek ItsasondokoKalea etxe zaharrera (eskailera batzukzeuzkan atera) etorri ziren. Jendeakhasieran pentsatzen zuen Legorretarajoan zirela, han Cabo Verdeko beste ba -

tzuk bizi zirelako (Jason lan egiten duenMikel esaterako), baina ez, beraiek zuze-nean Itsasondora etorri ziren.

Nola izan zen bidaia?Senarra Espainian lanean zegoenez,Cabo Verden Espainiako enbaxadara joannintzen bisatuaren bila. Han esan zidatenPortugaleko bisatuarekin Portugalerajoan eta ondoren Portugalen emangozidatela Espainiakoa. Hegazkina hartugenuen Txominek eta biok eta Lisboarairitsi ginen, han trena hartu etaSalamancan geratu gintuzten, dokumen-tazioa falta zitzaigula esanez. Senarrarideitu eta paperak konpontzen hasiginen; Salamancan astebete egon ginenhotel batean erretenituta. Azkenean,guardia zibilak taxi bat ipini, 200km egineta tranbia batean iritsi ginenItsasondora.

Atsegin haundiz hartu gintuen Cayetanak bere etxe aurrean

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 8: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Txomin eta biok?Garrantzitsua da jakitea, hamazazpi urte-rekin ezkondu nintzela nire senarrarekineta bost hilabetetara Txominez haurdungeratu nintzela. Ondorengo bederatziurteetan, senarra Europan zegoenez,Txominek bere aita ez zuen ikusi eta nikhazi behar izan nuen semea bakarrik.

Itsasondora iristean? Iritsi ginenean, 1986ko otsailaren 28an,eguraldi txarra zegoen, izugarrizko hotzaegiten zuen, nire baitan esaten nuen:“nora etorri naiz? Buelta egin eta nireherrira itzuliko naiz”, baina bertan geratunintzen. Harritu ninduen beste gauza bat,etxeak ikusten ziren baina jenderik ez.Bere herrialdean jende guztia kalean ibil -tzen zen eta ate guztiak irekiak egotenziren, nahi zuenak leku batera joan edobestera. Nik jendea behar nuen eta esko-latik hain gertu nengoenez, momentu orohaurrak ikustera joaten nintzen, gehien-bat atseden denboran. Herriko jendeaskok ere lagundu zidan hasiera hartan,esaterako Kalea taberna zeukatenKolestin eta Mª Karmenek, baita Paquitak,Juanak, Margaritak, Marisak, Julitak,Juanitak, Begoñak... Denek esaten zidatenetxean ez geratzeko, jendearekin erlazio-natzeko. Hasiera horretan, Maite irakasle-ak ere lagundu zion hizkuntzarekin zeuz-kan arazoak konpontzen.Handik denbora batera Otamendiko

etxera pasatu ginen.

Karolina Itsasondon jaio zen, ezta?Etorri eta berehala Karolinaz haurdungeratu nintzen. Hala ere, Karolina izanbaino bi hilabete lehenago, senarra lanikgabe geratu zen eta jan gutxi zeukaten,orduan laguntza eske herriko apaizarenajo zuen eta Iñakik jendearekin hitz egineta janariz beteta etorri zen (lentejak,garbantzuak, arroza, makarroiak...).Hemen familiarik ez genuen eta ezingenien laguntzarik eskatu; hala ere, herri-ko jendeak lagundu zigun.Hasieran, komunikazio arazo itzelak

izan nituen, baina Karolinaz haurdunnengoen bitartean Kaleko Mª Karmenekasko lagundu zidan eta izateko eguneanere bai, senarra ez bainuen ondoanorduan ere. Anbulantzia etorri eta korrikairitsi ginen ospitalera; handik ordu erdiraizan nuen haurra.

Zuen bizitza?Nire senarrarekin gauzak ez zeuden osoondo, baina Karolina eduki eta handikurte batzuetara Ordiziara alde egin nuennire seme-alabekin. Lehenik, Beasaingoharrera-etxe batean hogeita bederatziegunez egon nintzen eta ondorenOrdiziara joateko, hemen bost urteetan

gogor aritu nintzen lanean etxeak garbi -tzen, jatetxetan... gau eta egun, etxeaordaindu eta seme alabak hazteko.Bitartean, Itsasondoko etxean zegoensenarra.Separazio prozesua hasi nuenean, abo-

katuaren laguntza izan nuen eta harengomendioak jarraitu nituen arazorik ezizateko. Bitarte horretan Karolina aitare-kin bizi zen. Txominek 22 urte etaKarolinak 8 urte zeuzkaten. Juezari nirebizitza osoa kontatu nion eta senarrare-kin izan nituen gorabeherak ere bai.Garbi utzi nion seme-alabak nireak zirelaeta nik hazi nituela eta aita ez zela seku-la beraietaz kezkatu.Prozesu honetan, gertakari bat izan

zen eta horrek bideratu zuen separazioabere alde izatera. Juezak gertaturikoajakin zuenean, dena konponduta zegoelaesan zidan, Ordiziako etxeko fakturakeraman eta Itsasondoko etxea nire izene-an ipini zuen, eta nire seme-alaben kus-todia ere bai. Senarrak betirako alde eginzuen. Orain hamabi-hamahiru urte dara-mat bereiztuta. Seme-alabek nire abizena daukate,

Mendes, eta ondoren aitarena.Bikote bat ondo badago ezkonduta

bizi daiteke, gainontzean oso txarra da;bizitza honetan ez gaude beste pertsonabat aguantatzeko.

Nolako laguntzak izan dituzue?Momentu batean, Txomin eta biok lanikgabe geratu ginen, eta laguntza eske ibilinintzen, ez nire umeei jaten emateko, bai-zik eskolara joan zitezen. Ez Itsasondokoeta ez Ordiziako udalek ez zidaten lagun-du, eta azkenean Donostiako Diputaziorajoan nintzen eta han eman zizkidatenbehar nituen laguntzak.

Paperekin, nola moldatu zarete?Txominek hamalau urte zeuzkala,Itsasondoko Herri Eskolatik Iparralderatxango bat egin behar zuten, bainaTxomini “Permiso de Residencia” faltazitzaion eta ezin izan zuen joan. Motxilaegina zuen eta izugarrizko pena emanzion. Iñaki apaiza etorri eta Donostiarajoan ziren paperak egitera. Iñakik esanzien, bere senarrarekin ezkonduta egote-an zuzenean eskura zeuzkala baimenhoriek eta baita bere seme-alabek ere.Karolinarekin ere gorabehera bat izan

zuen udaletxean. Jaio zenean, espainiarnazionalitatea eman zioten, baina ez zeu-kan “Permiso de Residencia”, zer aldrebes-keria, orduan Tolosako juzgadura joanziren paperak aldatzera. Orduan ez zengaur egun bezala; orain hemen jaiotzenbazara zuzenean ematen dizute nazionali-tatea. Karolinak orain dela hiru urte jasoditu NAN eta pasaportea. Bere semeak esa-ten duen bezala, hau ez da serioa, jendeakgauzak nahi dituen bezala egiten ditu.

Eta zu?Separatu ondoren, juezak esan zidanGizarte Segurantzara kotizatu eta ondo-ren emango zidala nazionalitatea, hauda, lan kontratu bat lortu behar nuela.Urte askotan, kontraturik gabe laneanaritu nintzen; azkenean, GurutzeGorriaren bidez lortu nuen nire lehen lankontratua. Nire senideek Frantzian ezdaukate horrelako arazorik.

Orain non zabiltza lanean?Irurako enpresa batentzat lan egiten dutenpresak garbitzen, esaterako CAFekobulegoak garbitzen aritzen naiz, etabeste enpresa batekoak ere bai. Baina,leku askotan ibili naiz lanean: Fagorren,

( 08 )

Cayetana etxeko sukaldean azalpenak ematen.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 9: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Irurako enpresa horretan, etxeetan, taber-netan (Ibarren ere aritu nintzen)...

Cabo Verdez oroitzen al zara?Bai dezente, ama bertan bizi da. Han base-rri batean bizi ginen nekazari eta abeltzainbezala, barazki eta fruituak ekoizten geni-tuen eta denetariko animaliak geneuzkan,oiloak, ahuntzak... Ondoren, merkaturajoaten ginen horiek saltzera, hemenOrdiziako azokan egiten den bezala.Hango ohitura bat, haragi egosia jatea dapatata, arto taloak... Han hemen bainofruitu aukera gehiago dago, baina adibi-dez ez dago porrurik, ezta bainarik ere.Han kristau katoliko ugari daude eta

honekin erlazionatutako ospakizun guz-tiak egiten dira: eguberriak, inauteriak,Aste Santua, abuztuaren hamabosteanAma Birjinaren eguna... orain gero etamusulman gehiago daude. Independentziaren aurretik, emakumea-

ren egoera oso kaxkarra zen, esaterakoezin genuen eskolara joan, eta horrek osohaserre jartzen nau, emakumeak gizonazerbitzatzeko hezten dituzte eta Afrikatikhona etortzen diren emakumeak ez dirapertsona askeak. Emakume edo gizonak,bere ikasketak eta bere lana izan beharditu, baina ezin da pertsona bat bestearenmenpean egon. Afrikako estatuak gizo-nezkoentzat daude prestatuak, eta nolabizi daiteke horrela?

Zer pentsatzen duzu hona etortzendiren Afrikako emakumeez?Behin Donostian, zapia buruan eta estalitazeuden emakume talde batekin topo eginnuen, nik ez dut ulertzen, orain ez daudeAfrikan, orain hemen daude. Kontatunien, urte asko neramatzala (hogeita bost)eta gainera nire senarraz banatuta nengo-

ela, besteek ezin zuten sinetsi: “Gizonetikseparatuta!”. Gertu zeuden gizonezkoAfrikar batzuk isilik egoteko esaten zida-ten. Jarraitu nien esaten, gizonezkoek ezdiela uzten hitz egiten eta hitz egitenbadute, etxera joandakoan zigortu egitendituztela, gizonezkoen azpian bizi direla(gainera, batzuetan hil egin ditzakete).Hemendik gertu, ezagutzen dut maro-

koar baten emaztea, ume gehiago izannahi ez duena eta informazio eske etorrizen, baina gizona ez dago prest preserba-tiboak erabiltzeko, orduan ez dauka zereginik. Emakume oso politak dira, bainaestalita joan beharra daukate.Haurrak, mutil zein neska, denak berdin

hezi behar dira eta afrikar gurasoek hori ezdute egiten.Hona etorri nintzenean emakume poli-

ziak ikusteak harritu ninduen, Afrikan ezi-nezkoa litzateke.

Ba al duzu anekdotarik kontatzeko?Txomin langabezian egon izan da, bainaesaterako, Ordiziako Richarrek Ilunpe

tabernan lana eman zion hasiera haietaneta ondoren Zaldibiako Matxainekin hasizen lanean. Honek Aristrainentzat lan ba -tzuk egiten zituen eta bertako nagusibatek fabrikan Txomin ikustean, horrelaesaten omen zuen: “vamos a tener el pri-mer negro en la fábrica”. Txomini ez zit-zaion hori gustatzen, baina ez zuen ezeresan. Beste egun batean, nagusi horiaurrean zegoela, Txomin Matxainekineuskaraz ikusi zuen eta aho zabalik gera-tu omen zen. Nagusia zuzenean Txomi -nengana joan eta barkamena eskatubehar izan zion. Txominek eta berak criouloa hitz egiten

dute etxean, baina Karolinak ez daki.

Eta Itsasondo bezalako herri bateanzerbait aldatuko zenuke?Jendearen arteko komunikazioa, jendeakgehiago hitz egin beharko luke.

Inoiz izan duzun ametsen bat?Ez dut amets berezirik, nire seme-alabakondo egotea.n

Otamendiko etxe atarian.

( 09 )

01

02

03

01 Cayetana 17 urte zituenean.

02 Txomin Itsasondora etorri berritan.

03 Cayetana bere ahizpekin Frantzian.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 10: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Martxoaren 8an, urtero bezala,Itsasondon ekintzak egon ziren

emakumeen egun berezi hau ospatzeko.Aurten, Emakumeen egunerako ipuinkontalari saioa antolatu zen, aurrekourtean egindako Hezkidetza proiektuarijarraipena emateko asmoarekin. Gaur egungo Emakumearen eguna

XIX. mendeko eskubide aldarrikapenbaten ondorioa da. Egun horretan ema-kume langile batzuk kalera irten zireneskubideen alde borrokatzeko etaheriotza aurkitu zuten. Hasiera batean

Emakume Langileen eguna deitu zi -tzaion, baina ondoren EmakumearenEgun bezala aldarrikatu zen. Emakumeguztiek lan egiten dutelako, nahiz etalan merkatuan izan ez.Hala era, garai guztiak dira onak ema-

kumeen eskubide berdintasuna aldarrika -tzeko eta hauen alde borroka egiteko,baina momentu honetan bizi ditugunakare garrantzitsuagoak dira. Krisi ekonomi-ko batean omen gaude murgilduak, edohorrela diote agintariek, eta horrek langi-leen eskubideen murrizketa suposatzendu, bai behintzat lanpostu galera zenbaitkasutan. Eta lan prekarietatea areagotukoduten zenbait neurri eskatzea ere bai.Ez dugu ahaztu behar momentu haue-

tan, momentu txar hauetan, krisiakgehien erasaten dituenen artean daude-la emakumeak. Lanpostu prekaritateaemakumeengan, eta horrek krisi garaiankalte handiagoak eragitea suposatzendu. Horrela bada, momentu hauetanargi ibitzeko eta eskubideen alde eginda-ko guztia ez galtzeko momentua da. Eta,noski, eskubideen aldarrikapenak egite-ko unea ere bada.n

emakume berdintasun plana

gizartea

Mendekotasunaren legea 2006koabenduan argitaratu zen, egune-

roko oinarrizko ekintzetan zailtasunakdituzten pertsonei hainbat zerbitzu etaprestazio eskaintzeko. Urteak aurreraegin ahala bai zerbitzuek eta baita pres-tazioek ere aurrerapauso handiak emandituzte.

Aipatutako zerbitzu eta prestazio ekonomiko hauek jaso -tzeko sarrera giltza mendekotasun balorazioa (MBB) egindaedukitzea da, hau da, balorazioa eginda mendekotasun gra-dua eta maila ematen dutelako; eta horren arabera, prestazioeta zerbitzu ezberdinak egon daitezke. Behin balorazioa egin-da, Udaleko gizarte zerbitzuen bidez eskaera egiten da, etahorretarako NAN fotokopia eta mediku txostena ekarri behardira.Lege honek eskaintzen dituen zerbitzu batzuk etxez etxeko

laguntza zerbitzua, eguneko, gaueko eta asteburuetako zen-troak, erresidentziak… dira. Zerbitzu horiez gain, legeak pres-tazio ekonomikoak ere arautzen ditu: Zerbitzuari LoturikoPrestazio Ekonomikoa (ZLPE), Familia Ingurunean ZaintzekoPrestazio Ekonomikoa (FIZPE) eta Laguntza PertsonalerakoPrestazio Ekonomikoa (LPPE), baina laguntza hauen zenbate-koa aldatu egiten da graduaren eta mailaren arabera.n

Mendekotasun legea

Berdintasun saileko berriak

( 10 ) gazteria

gazteria

Gabonetako haurrentzako eskain -tzaren arrakasta ikusirik, Aste

Santurako udaletik berriro ereeskaintza egin dugu, eta esan beharda ezin garela damutu. Oraingoanere haur ugari bildu zen eta ekintzakoso ondo atera ziren. Bestalde, hau-rrentzako eskaintzaz gain, gazteen -

tzako irteera ere egin zen Lekunberriko abentura parkera, etairteera polita izan zela esan genezake.Bestalde, gaztelekuaren funtzionamendua dela-eta bile-

rak egiten hasi gara, gazte gutxi joaten baita bertara etahori aldatu nahi dugu. Horretarako, Aldundiko teknikaribat eta udaletxeko langilea herriko gazteekin elkartu dira,datorren urterako sistema aldatzeko asmoz.Horrela bada, gazteen ekarpenekin eta lan egiteko gogo-

arekin Itsasondoko gazteriaren egoerari aldatu nahi dugu,herrian dagoen eskaintzaren erabilera egokia lortzekoasmoz. Eta herri bizitza sustatu nahian.Lerro hauen bidez, herriko gazteak animatu nahi zaituz-

tegu, herrian orokorrean egiten diren ekintzetan parte hardezazuen: festetako antolaketa bileretan, Herri Bizitzaparte hartze prozesuan… Oso garrantzitsua baita zuekegotea, etorkizuna zareten aldetik.n

Aste Santuko tailerrak

Informazio gehiago:http://itsasondokoberdintasunsaila.blogspot.com/

Martxoaren 8ko afariko partaide batzuk.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 11: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

kale inkesta ( 11 )

Ospatzen al dituzuSan Juanak?

PILI OTEGI1. Bai, ospatzen ditugu San Joanak.2. Sua eta dantza ikuskizunarekin asko gozatzendugu, berezia da, asko gustatzen zaigu.

3. Oso ondo dago, nik uste oso polita geratzendela.

4. Gauza txar guztiak botako ditut, dudarik gabe.

BEGOÑA FERNANDEZ ETA HODEI HERRERO1. Bai ospatzen ditugu.2. San Juanak gogoko ditut eta plazara jaisten garaeta bertako ekintza ezberdinetan parte hartzendugu.

3. Oso ondo dago, gustatzen zaigu.4. Nire senarraren oposaketako apunteak botakonituzke sutara.

IKER ITURRIOZ, MATTIN BARANDIARAN, AGUSTIN GARMENDIA, EÑAUT BARANDIARAN,NAIARA VEGA, IMANOL AZURMENDI, AIORA ZURUTUZA ETA JOSU VEGA1. Bai, joaten gara sua ikustera.2. San Juan sua asko gustatzen zaigu, plazara joaten gara eta suaren inguruan ibiltzen garakorrika baina su aurrean dauden hesiak kenduko genituzke.

3. Oso ondo pasatzen dugu eta dantzan eta bestegauzetan ere parte hartzen dugu.

4. Matematiketako liburuak eta azteketak botakogenituzke.

1.

Nola ospatzendituzu San Juanak?

2.

Zer iritzi duzuherrian egiten denospakizunaz?

3.

Zer botako duzuaurten sutara?

4.

San J

uan s

ua

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 12: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Tunela eta arbela (I)

XIX. mendearen bukaeran Itsasondo, inguruko herrienantzera, industrializazioaren gurpilean sartu zen.Goierri eskualdean metalaren arloa nagusitu bazenere, gurean arbelgintza landu zen ehun urtetan.

Gaur egun, Ondartez enpresa gaia ikertzen ari da.Hona hemen egindako lanaren lagin txiki bat. Lau ataletan bildutako historiaren zati hau alez aleargitaratuko dugu; hemen lehenengoa.

( 12 ) arbelgintza itsasondon

Itsasondo eta burdinbidea. Argazkiaren beheko partean,Sarasola enpresaren presa eta fabrika.Oria ibaiaren eskubiko ertzean egin zen trenbidea. Hortxe aurkitu zituzten Azubiako arbel meategiak, Echeverría, Luluaga y C.ª-koek ustiatuko zituztenak.

T rena, modernitatearen ikurra, ziuraski Industri Iraultzaren irudirikargiena. XIX. mendean, gizarte

berri batek –gizarte industrialak, alegia–behar berri batzuk azaldu zituen: moder-nitateak bizkortasuna eskatzen zuen, baihemendik hona mugitzeko, bai ondasu-nak urrutitik ekartzeko. Trenak bizkorta-sun behar hori bete zuen, eta duda gabe,garaiko garraiobiderik garrantzitsuenabilakatu zen.Trenari esker, beraz, distantziak txikia-

goak bihurtu ziren: hirien arteko tarteakerrazago betetzen ziren trenbideetatik.Azken finean, herria eta hiria, fabrika etaportua, barnealdea eta kostaldea lotuzituzten burdinbideek.1857an Itsasondora helduko zen trena-

ren proiektua onartu zen. Ez zen lan erra-

za izan, eta heltze horrek nabarmen eral-datu zuen herria: etxe eta baserri batzuklekuz aldatu behar izan zituzten trenbi-dea eraikitzeko. San Juan baseliza, gauregun ezagutzen duguna, 1860an eraitsiaeta berreraikia izan zen, trenaren lanakzirela eta. Herriaren inguruak ere pairatuzituen lanen ondorioak: mendietan zeharbidea egiteko 265 metroko tunela irekizen, Legorreta eta Itsasondoren artekoa. Itsasondoren kasuan, baina, pertsonak

eta produktuak ez ezik, beste onura ba -tzuk ere ekarri zituen trenbideak.Itsasondoren industriarik esanguratsue-nak, arbelgintzak, lotura sendoa edukizuen bere hasieran garraio berriaren eto-rrerarekiko.Oso datu gutxi ditugun arren, argi

dago zer edo zer gertatu zela XIX. men-

dearen erdialdean –trena heldu zengaraian–, arbel-lanari hasiera emanziona. Izan ere, mendearen hasieran herrinekazaria zen Itsasondo, garia eta artoaproduktu nagusiak zituena. Industriarizegokionez, ia ez zegoen halakorik, hiruerrota, bi sutegi eta burdin tailer bat izanezik. Are gehiago, lehendabiziko meatze-lanak burdina eta berun meategietanhasi ziren, ez arbel meategietan.Herri baserritarra, beraz, arbelarekiko

loturarik ez zuena. Nola ulertu, orduan,1860an lau arbelgin edo “pizarrero”agertzea herriko zergadun zerrendan?Nola otu zitzaien lau herritar horiei (JoséJ. Sarasola, José Joaquín Múgica, MateoLuluaga eta Francisco Echeverría) arbellanetan hastea? Nori ikasi zioten arbelazer zen, zertarako balio zuen?

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 13: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

( 13 )

Bada, antza, erantzun guztiak trenarenhistorian daude... Itsasondoko arbela ez dago begi bistan,

mendien azpian baizik. Trenaren lanak hasiarte, inork ez zekien, beraz, halakorik zego-enik. 1856an, Norteko Trenbidearen proiek-tua idatzi zenean, ikerketa geologikoak ereegin ziren; ikerketa horietan Itsasondokoarbela aipatzen da, lehenengo aldiz. Azubiaparetik mendia zulatzen hasi zirenean,tunela irekitzeko, Compañía de los Caminosde Hierro del Norte de Españaren langilefrantsesek arbela ikusi eta ezagutu zuten.Itsasondotarren oroitzapenei kasu eginezgero, langile horiek meatzari lan egin ohizuten Frantzian eta ondo ezagutzen zutenmateriala. Eurek esan zuten Itsasondokoarbela kalitate handikoa zela eta harri beltzhorrek erabilera askotarako balio zuela.

Hala, frantsesen eskarmentuari esker,arbelaren ustiapena negozio ona izan zite-keela konturatu ziren Compañía de losCaminos de Hierro del Norte horretakolangile batzuk. Handik gutxira, FranciscoEcheverríak, José Joaquín Múgicak etaMateo Luluagak Echeverría, Luluaga y C.ªenpresa sortu zuten, Azubia aldeko arbelaateratzeko eta produktu berriak ekoiztekoasmoz. Mendearen bukaerako, 1890e -rako, Altzaga eta Itsasondoren artekolanda batzuk erosiak zituen; lurpean zego-en harri beltza azalarazteko lanak hasiakziren.Ez ziren bakarrak izan, ordea. Eche -

verría, Luluaga y C.ª-koek Azubian gale-riak zulatzen zituzten bitartean, Oriaibaiaren beste aldeko Larregi baserrianbizi zen Juan Martín Sarasolak erne begi-

ratzen zien aurrean zituen lanei. Berariere, Azubikoa eredutzat hartuta, arbel-gintza etorkizunerako lana izan zitekeelaotu zitzaion. Echeverría enpresako bi lan-gile kontratatu eta, bere ilobek kontatzendutenaren arabera, baserri inguruan hasizen arbel bila; horrela sortu zirenMalkorre aldeko meategiak. Enpresa berri hori, urteak igarota

Pizarrerías Sarasola izango zena, 1876 urteinguruan hasi zen lanean, eta hamar urteberanduago, 1886an, San Juan baseliza-ren aldean ere egin zituen probak arbelaekoizteko. Mendearen bukaeran, 1894an,20 langile zituen arbelgintzan, eta1901ean lehenengo aldiz agertu zen JuanMartín Sarasola Itsasondoko zergadunzerrendan.Gauzak horrela, Itsasondoko arbelgintza

lanak bi enpresa horiek, Echeverría,Luluaga y C.ª-k eta Juan Martín Sarasolak,banatu zituzten: Echeverriakoak Azubian,Oriako eskubiko ertzean aritu ziren etaSarasolatarrak, berriz, ezkerrekoan. Doku -mentazioan beste izen batzuk agertzenbadira ere –Ignacio Muguruza eta Fran -cisco Jauregui, esaterako–, XX. mendearenhasieratik horiexek izan ziren herrikoenpresa nagusiak. Izan ere, Gipuzkoakobeste leku askotan legez, bide espezializa-tua hartu zuen herriak industria garatzeko;kasu honetan, arbelgintzarena.Zer egiten zuten enpresok mendietatik

ateratako arbelarekin? Zertarako baliozuen lurpean aurkitutako harri beltzhorrek? Gaur egun, erraz asmatzen duguerabilerarik nagusienetako bat: eskolaarbelak, bai, ikasgelatarako arbel handiak,baita umeek eramaten zituzten arbeltxoakere. Arbelotan idazteko, klarionen ordezarbelez egindako lapitzak, “pizarrilloak”zeritzenak, erabiltzen ziren, horiek ereItsasondoko fabriketan egindakoak. Beste erabilera batzuk, ostera, ezezagu-

nagoak egiten zaizkigu; arbelaren propie-tate isolatzaileei lotuta daudenak, esatebaterako. Izan ere, XX. mendeko 70ekohamarkadan plastikoaren erabilera zabal-du arte, arbelez egiten ziren plaka elektri-koak, oso isolatzaile ona baita arbela.Beroa mantentzeko ere oso baliagarria da,eta kafea eta kakaoa txigortzeko plakakegin ziren hasierako urteetan.Hala, arbel fabrikak herriko aktibitate

ekonomiko nagusietakoa bilakatu ziren;XIX. mendea bukatu zenean Itsasondo ezzen dagoeneko herri nekazaria. Artilleroektunela egiteko lehenengo kartutxoa jarrizutenean inork ezin zuen asmatu zer nola-ko aldaketak eragingo zituen trenak; ezeta bidaiariekin batera, lanbide eta bizibideberri batzuk ekarriko zituela ere.n

Ainara Martínez MaitiaSarasola enpresaren lehortegiak (eskubitara) eta burdinbide-zubia.1860.eko hamarkadan ailegatu zen trena Itsasondora. Horrek nabarmen aldatuko zuen herria.

Itsasondoko tren-geltokiaTren-geltokiak ere, beranduago eraikiko zutenak, lotura sendoa eduki zuen arbel lanekin, Sarasola enpresakbultzatu baitzuen eraikuntza.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 14: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Urkiko eskola: 1942-1969

Maria Anjeles maistra:

Bandera espainolakendu eta erregemagoak ekarrizituena

( 14 ) zaharrak berri

Urkiko bizilagun baten ekimena izan zen eskola jar -tzearena. Ikusirik Urkin bazirela 30 haur eskolarikgabe zeudenak eta egunero Itsasondora joan beharrazeukatela eskolara, Urkiko bizilagun bat ItsasondokoUdaletxera joan zen laguntza eske. UdaletxeanTolosako Parditu Judizialera joateko esan zioteneskaera egin zezan. Hara joan eta lasterrera,Itsasondoko Udaletxera oharra iritsi zitzaien, Urkikoeskolarako material guztia prest jartzeko esanez,eskola martxan jar zitekeela eta. 1942. urtea izangozen gutxi gorabehera.

Hasieran Udalari zaila iruditzen zitzaion Urkin eskolaipintzea, garai hartan eskolak emateko inor ez baitze-goen Urkin. Baina, ikusirik apaiza nahikoa lasai zegoe-la, hura hasi zen eskolak ematen eta hasierako urteetanapaiza izan zen Urkiko eskolan maixu; eta hala segituzuen 1950. urtera arte, Juan Manuel Etxeberrria zaldi-bitarrak alde egin zuen arte. Haren ondoren hasi zirenUrkira maistrak iristen, eta ez gutxi, gainera. Bakoitzakkurtso bat edo askoz gehiago ez zituen egiten, salbues-pen batzuk izan ezik. Hori, Urkiko haurrentzat ez zenoso atsegina, horrenbesteko maistra-dantzarekin ezinbaitzuten gauza handirik ikasi.

Maria Anjeles maistraren hasierako garaia

Donostian bizi da gaur egunMaria Anjeles Saenz Rekal -de. Bera da Urkiko eskolan

ikasturterik gehien egindako mais-tretako bat, gainerakoek laster aldeegiten baitzuten handik. Berak lauikasturte egin zituen. Maria JesusLasa Guru tzea rrekoaren lagundenez, eta bera nire izeba, hirurokMaria Jesusen etxean elkartu garaDonostian, Urkiko Eskolako garaihaiek gogora ekartzeko.

Nola iritsi zinen Urkiko Eskolara, Maria Anjeles? Urkiko eskola Espainiako Hezkuntza Ministeritzaren baitanzegoen, eta ni ere bai. Oposizioak egin eta lortu nuenItsasondoko Urkirako plaza. Ni han eskolak ematen hasi aurre-tik, aurreko maistraren azken egunetan Urkiko eskolara joannintzen Urkiko haurrei nire burua aurkeztera, eta hurrengourtean ni izango nindutela maistra esatera. Orduan ikusi nuenhan zegoen maistrak “viva España” kantatuz bukatu zuela kla-sea, eta Espainiako bandera zegoela zintzilikaturik eskolan. Iakolorerik gabeko tela puska zahar bat zen. Hurrengo ikastur-tearen hasieran joan nintzenean, garbi neukan ez genuelahorrelako kanturik kantatuko eta bandera zintzilikatzekoasmorik ere ez nuen eraman. Baina ikasleetako batek galderaegin zidan: “bandera jarri al dezakegu?” Eta nik:”nahiduzuen bezala”. Ikasleek orduan ez zuten banderarik jarri, etahorrela batere konturatu gabe, eta aparteko garrantzirikeman gabe hortxe bukatu zen Urkiko eskolan bandera espai-nola zintzilikatzeko ohitura. Nik ez bainuen ikusten beharrik,eskolan horrelako ezer jartzeko ezta kantatzeko beharrik ere.Eskola gune pedagogikoa zen niretzat, ez besterik.

Nola zegoen antolatua eskola?Sei urtetik hamabi urtera bitarteko haurrekin hasi nintzen.Ikusirik gaztelaniaz ez zirela batere ondo moldatzen (eta horizen garai hartako gure helburua, haurrek gaztelaniaz ikastea),gurasoei meza ondoren egindako bilera txiki batean esan nienahal bazuten, haurrak bidaltzeko eskolara lau urterekin.Hasiera hartan 26-27 haur nituen, neska eta mutil. Beraz,Urkiko eskola izan zen garai hartan, inguru honetako eskolamixto bakarra. Neska eta mutil, denak nahasian ibiltzen ziren.

Eta hezkuntza-programari dagokionez?Garai hartan helburua zen haurrek idazten eta irakurtzen ikas-tea, baina gaztelaniaz. Inspektoreek agintzen ziguten guri. Etaeurek zeharo galarazten ziguten eskoletan euskaraz egitea.Baina, ez zen hain erraza. Nik esan nion inspektoreari Urkirairitsi berritan: “en 5 años soy la cuarta maestra, y estos niñosen 5 años no hablan ni entienden nada en castellano. Yo lespregunto: ¿qué es la tierra? La tierra es una bola que da vuel-tas alrededor de nosotros. ¿qué significa dar vueltas? Y nadiesabe responder”. Horrela zegoen egoera ni iritsi nintzenean,horregatik nik hasieratik izan nuen asmoa zera izan zen: haurhoriei gaztelaniaz irakurri eta idazten erakustea, baina euska-ratik abiatuta. Haur haiek ez zuten hiria ezagutzen, sekula ezzuten trenik hartu, lurrari eta baserriari lotuak bizi ziren, beraz,nik hortik abiatuta erakutsi behar nien dena. Eta euskaratikgaztelaniara. Horregatik Urkiara joan aurretik Donostian ber-tan nire euskara pixka bat hobetzen aritu nintzen MARIADOLORES AGIRREren klaseetara joanez, neurea atzenduUrkiko eskola

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 15: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

samarra baineukan. Izan ere, nire amaeuskalduna zen, baina aita ez, eta etxeanizan genituen zaintzaile denak ere erdal-dunak izan ziren.

Inspektorearen begirada zorrotzarenpean aritzen zineten orduan eskolakematen, ezta?Bai, bera zen gure lana guztiz kontrolatzenzuena. Bisitak egiten zizkiguten maiz, etaUrkin lehen kurtsoa amaitu nuenean ereetorri zen inspektorea bisitan. Harritutageratu zen Urkiko haurrek egin zutenaurrerapenarekin. “¿Esto es lo que hanhecho los niños de Urkia?” galdetu zidan.Eta gero betiko galdera: “¿tú les hablarásen castellano verdad?” Eta nik, hasieranagian ez nion egia esango, baina orduan iaausartu egin nintzen egia esatera: “nikmajisterio ikasi nuenean esaten zidatenhaurrak ezagutzen zutenetik ezezagunzutenera eraman behar zirela, zekitenetikabiatu eta ez zekiten hartara. Eta nik horiegin dut haur hauekin; euskaraz hasi naizeta gaztelaniara eraman ditut”. Baserrikogaiak erabiltzen nituen, haur haiek ezagu -tzen zituzten gaiak, gero beste alor ba -tzuetara salto egiteko. Eta euskaratik gaz-telaniara egiten nuen salto, eta horrelalortu zuten askok gaztelaniaz ikastea.Bestalde, esan behar dut, Urkin bertan,neuk ere asko ikasi nuela haur haiengan-dik. Niretzat zuhaitzen izenak esate bate-rako oso arrotzak ziren. Adibidez, eznekien urkia zer zen. Hiztegian begiratueta ABEDUL agertzen zen, baina ez nin -tzen gai arbola guztien artean urkia zeinzen bereizteko, eta Urkiko haurrekin horre-lako gai asko ikasi nituen.

Lotura horrengatik, hain zuzen ere,askotan zaila zen haurrak eskolaraeraman araztea, ezta? Batez ere ikaslerik zaharrenak, eta udabe-rritik aurrera, etxean lan asko izaten zuten

eta ez ziren eskolara egunero joaten.Inspektoreak esaten zidan, derrigorrez-koa zutela eskolara joatea, orduan nik,apaizari kontsulta egin eta gero, zeraerabaki nuen: goizean goizago klaseakhasi eta segidan emanez, arratsaldekolehen orduetarako klaseak amai tzea etahala haurrak arratsalderako libre izatenziren, etxean lan egin zezaten.

Zer moduz egokitu zinen Urkira,Donostiatik joanda? Banekien aste osoa han pasa beharraneukala, ezin nintzela joan-etorrian ibili,besteak beste errepiderik ere ez zegoe-lako. Baina, hasieran gogorra egin zi -tzaidan. Garbitasun kontuengatik batezere... ez zegoen dutxarik!!! Portze -lanazko palankana handiak izaten zirendutxaren ordezkoak eta harekin molda-tu behar izaten nuen. Gero etxera joan-dakoan orduak eta orduak pasa tzennituen baineran sartuta.

Zuk eraman zenituen Urkiko hau-rrak lehen aldiz Donostiara, etahondartzara. Nire ahizparen laguntzarekin egin nuen,bai. Haur haiek ez zuten hiria ezagu -tzen, ez zekiten trena zer zen, hondar -tza zer zen... Ahizpak esan zidan lagun-duko zidala eta hala Urkitik haurrakhartu eta trenez Donostian agertuginen. Gogoratzen dut ze beldurra zeu-katen kalea gurutzatzen hasita... kotxeasko baitzebilen Donostian (ez gauradina, baina) eta Urkiko haurrak kieto,ez ziren ausartzen kalea gurutzatzeraere... Gero, Donostiako jardinetara sar -tzen ziren belardiak zirelakoan, eta kale-an zebiltzan usoak ere harrapatu zituenbakarren batek. Nik nahi nuen haur haiek hiria ezagu -

tzea, hondartza ikustea eta itsasoa... halaeraman genituen Kontxako hondartzara.

Sekulako inpresioa egin zien! Uretan ereibili ziren... San Telmo Museoa bisitatugenuen, Akuarioa ere bai.

Zuk egin zenituen bestelako ahale-gin batzuk ere Urkiko haurrekin.Esate baterako beste eskola batzue-takoekin trukea. Bai, Aldabako haurrekin eskutitz trukeaegin genuen. Eskutitzak egiten ikasteko,eta idazteko ohitura hartzeko, Aldabakohaurrekin kartak elkartrukatzen geni-tuen. Eta behin, haiek ezagutzekoIzaskunera txangoa egin genuen.Huraxe izan zen hain zuzen ere, Urkikohaurrek telebista ikusi zuten leheneguna, Izaskungo jatetxean izan zen.Kartaz elkar ezagutzen genituen hau -rrak aurrez aurre ikusteko eguna izanzen, eta uste dut oraindik ere gauregun, batzu-batzuk gordetzen dutelalaguntasuna. Alderantziz ere egin genuen beste

behin: beste herri bateko haurrak, eznaiz gogoratzen nongoak ziren, Urkirabisitan etorri zitzaizkigun. Ez dut sekula

Urkiko eskolako maistrak

• Mertxe. Ordizia. Bera izan zen lehena. • Irene Gonzalez. Valladolid. • Felisa Elejalde. Nafarroa. • Clarita. Nafarroa.• Maria Anjeles Saenz Rekalde.Donostia.Gure artikuluko protagonista. (1958-1962)

• Marcelina. Zamora. Bere ahizparekinetorri zen ez zelako ausartzen Urkinbakarrik bizitzera.

• Mari Carmen Rodriguez. Ordura artemaistra guztiek Gurutzeaurre etxeanhartzen zuten ostatu, baina honek bereetxe propioa behar zuela eta urkitarguztien artean prestatu zioten etxebizit-za eskolaren gaineko solairuan.

• Benedicta. Soria. Hau Idoiagan bizizen, Gurutzeaurren ordurako ez zelakoinor bizi eta Idoiagan hartzen zuenostatua; egunero jaisten zen handikUrkira.

• Maite Olazabal. Itsasondo. Azkenekohilabete gutxi batzuetan.

Itxiera: 1968-69 inguruan. Urkiko baserriasko garai hartarako hustu egin baitziren.

( 15 )

Urkiko umeak aurreneko aldiz Kontxan

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 16: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

ahaztuko. Urkiko mutilak, kanpotarrakzirela eta euren herriaz jabetuko zirelapentsatuta, harri tiraka hasi zitzaizkien...Ni lotsa-lotsa eginda egon nintzen, hau-rrei esanez, horrelakorik ez egiteko,lagunak izan behar zutela e.a.

Urkin maistra izan zinen urte haie-tan zer egin zitzaizun gogorrena?Ba, errepiderik gabe eta urik gabe bizibehar izatea oso zaila iruditzen zitzai-dan, eta ahalegin bat edo beste ere eginnuen auzo hark laguntza pixka bat jasozezan. Donostian ezagutzen nuenmonja baten bitartez Diputazioko presi-dentearengana eta gobernadore zibila-rengana iritsi nintzen. Oso lotsatia nin -tzen gauza haietarako, baina pentsatunuen zerbait egin beharra neukala.Gobernadore zibilak hartu ninduen berebulegoan, eta oso ondo hartu ere.Orduan aprobetxatu egin nuen etaarazo eta gabezia guzti-guztiak kontatunizkion. Nola Urkin ez zeukaten urik,horrek garbitasunerako eta osasunera-ko sortzen zituen arazoekin, nola ezzeukaten errepiderik, eta nola zegoeneskola, berritu baten premia handian.Gobernadore zibilak esan zidan bereeskuetan zegoen guztia egingo zuela,besteak beste, bere gurasoak ere maisu-maistrak zirelako. Hurrena Diputazioara joan nintzen,

bertako presidentearengana. Hura me -di kua zen lanbidez. Hari ere eman nionegoeraren berri zehatz-mehatz eta agin-du zidan ekipo bat bidaliko zuela egoranolakoa zen aztertzera. Baita bidali ere,joan ziren eta begiratu zuten guztia etagutxien gutxienez, eskoan lehio batgehiago ateratzea lortu nuen. Hala,negu garaian argi gehixeago geneukanlanean aritzeko, ez baitzen argirik garaihartan eskolan, eta bereziki neguan,garaiz iluntzen zuenean oso ilun geldi -tzen zen eskola. Errepidearena han gel-ditu zen...

( 16 )

“Don Martin” eta Mari Angeles Urkian

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 17: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

ANA MARI ARZA,SaletxeberrikoaSei urterekin hasi eta hamahirura artearitu nintzen eskolan. Hasiera oso gogo-rra izan zen, den dena gaztelaniaz eginbehar izaten genuelako, eta guk ezgenekien batere. Zigorrekin ere gogo-ratzen naiz. Niri pilotan ibiltzea askogustatzen zitzaidan eta maistrak ikustenzizkidanean “pilotari-eskuak” zigortuegiten ninduen. Ni egonda nago aste-bete “sin recreo”!Halere, esan behar dut ikasi, ikasi

genuela. Niri irakurtzea asko gustatzenzitzaidan, eta nik Urkin ikasitakoa dau-kat, bai irakurtzen eta bai idazten.Maria Anjelesekin gogoratzen naiz, bai.Ona zen maestra, baina zuzena oso.Asko akordatzen naiz berarekin egitengenituen antzerkiez, Gabonetan eta iza-ten ziren...Asko gogoratzen naiz mendira egiten

genituen irtenaldiez: Usurbera etaMurumendira askotan joaten ginen etaAltzagara ere bai. Txango haietatikgehien gogoratzen dudana da limonadaboteila txikiak. Haiek bai izaten genitue-la gustuko!

GERMAN OTEGI, OlatekoaSei-zazpi urterekin hasi eta hamalauraarte ibili nintzen Urkiko eskolan, bainaaskotan kale egiten nuen, etxean lanaizaten genuelako. Gero, bolada bateangau-eskolan ere ibili nintzen, eta azkene-an zertifikatua ateratzera iritsi nin tzen. Gogoan daukat, eskola-etxearen

bueltan nola ibiltzen ginen jolasean.“Soldaduska” deitzen genion jolasageneukan, makila hartu eskutan eta

denok korrika batean ibiltzen ginen.Pilotan ere asko...Garai hartako zigorrak ere ezin zaizkit

ahaztu: reglarekin behatz puntetan jo -tzen gintuzten, esku banatan liburuakhartu eta belauniko jarrarazi... Izan ere,gu, eskolara gutxi joaten ginenok, ezginen iristen beste batzuen mailaralezioa hartzerako garaian, eta zigorasko jasotzen genituen.

MARIA JESUS LASA,GurutzeaurrekoaMaria Anjeles maistraren garaiko esko-la oso gogoan daukat. Nik bederatziurte nituen bera etorri zenean eta eznekien irakurtzen... baina, nola beragure etxean egoten zen, asko lagunduzidan. Hasieran ez nuen ezer ulertzen,baina berak esaten zidan, irakurriberriz eta ulertuko duzu. Eta halaberak erakutsi zidan irakurketari gus-tua hartzen. Berak erakutsi zidan jos-ten eta laboreak egiten ere. Niri oso interesgarria iruditzen zait

berak zeukan klaseak emateko estiloa;izan ere, askotan klasetik kanpora era-maten gintuen eta kanpoan ematen ziz-kigun klaseak. Gure begiekin ikus gene-zan nola gertatzen zen adibidez, polini-zazioa. Erlea lorera nola inguratzen zeneta polinizazioa egiten zuen e.a...Eskulanak ere oso bereziak egiten geni-tuen berarekin. Material guztia berakekartzen zigun Donostiako Ramos libu-rudendatik eta sekulako lanak egitengenituen eskolan, eta gero erakusketamoduko bat osatzen genuen gurasoek-eta ikus zezaten.n

( 17 )

Urkiko eskolako ikasleak

1960. urtean Errege Magoen etorrerari buruzargitaratutako artikuloa.

Bukatzeko kontatuko al diguzu,nola lortu zenuen Errege MagoakUrkira eramatea? Anekdota politada hori eta... Ba, Urkiko haurrek euren eskolan sekulaez zuten jaso Errege Magoen oparirik. Etakomeni zen jostailuren batzuk edukitzea,batez ere, eguraldi txarra egiten zuenera-ko eta…. Nik noiz edo noiz etxetik era-maten nizkien opariak, beste batzueiatzera geratutakoak eta horrela.... etaUrkiko haurrek noski, oso gustura har -tzen zituzten. Baina, urte batean burura-tu zitzaidan FALANGEKOEI karta batidaztea: “Les escribo porque soy maestrade un barrio, Urkia, en Itsasondo. No haycarretera y los niños de la escuela nosaben lo que son los reyes, nunca hanrecibido ningún regalo de reyes. Yo creoque deberían hacer algo”. Eta erantzuna:“De acuerdo, iremos a Itsasondo”. Ez naizondo gogoratzen zein egun zen, uste duterrege ondorengo eguna zela. Jeepbatean iritsi ziren Itsasondora berejostailuekin. Urkitik astoa eta mandoahartuta Malkor barrenean zain zituztenopariak kotxetik hartu eta asto gaineangora eramateko. Baina, falangeko horiek,pentsatu zuten, euren kotxearekin igozitekeela gorago. Baina, bai zera!!! Ia-iaamilduan geratu ginen falangeko horieketa ni kotxe barruan ginela. Orduan,Urkiko gizon guztiak etorri, auzoko poleahandi bat hartu, kotxeri erantsi eta halaatera zuten arriskutik. Baina, ia-ia eroriginen Oria ibairaino!Herri guztia aztoraturik ibili zen ondo-

ren...garai hartako prentsan ere argita-ratu zuten notizia. Baina, azkenean iritsiziren opariak Urkira eta ikustekoa zenhaur haien aurpegia opariak deskubri -tzen zituzten eran... Gogoan dut neska-to batek panpina handi bat ikusi zuene-an jarri zuen aurpegia, ez zait sekulaahaztuko!n Urkiko umeak antzerkia preparatzen

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 18: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

�01

Iraupena: 2 ordu eta erdi

Ibilbidea:

Itsasondo- Urkia: 45’

Urkia-Leizia: 45’

Leizia-Arrapaitz iturria: 40’

Arrapaitz iturria-

Murumendi: 20’

Deskribapena: Itsasondoko plazatik irten eta Iturbe eta Iturburu base-rrietara abiatuko gara. Hormigoizko pista honi jarraitu eta Malkorreingurura iristean, minetako sarrerekin egingo dugu topo. Hemen,gorantz doan bidea hautatu eta basoan sartuko gara, basotik jarraitu-ko dugu, Bekoetxeko errekarekin topo egin arte. Orain arteko ibilaldianPR GI-53 arrasto zuri-horiak ikusi ahal izan ditugu. Eurek zeharkatugabe gorantz joko dugu, Ermintzatik datorren pistara ailegatu arte.Bidegurutze honetan eskumara hartu eta Urkiara iritsiko gara.Ermitaren atzealdean hemendik aurrera segitu beharreko seinaleadago. Bidea Murumendiko tontorreraino ongi markatuta dagoenez,honi jarraitzea besterik ez dugu. Tontorrera iristean, paisaia paregabeaizango dugu aurrean: Aitzgorri, Izarraitz, Ernio, Aralar… Gozatu!n

6. Ibilbidea

Itsasondo-Murumendi

( 18 ) ibilaldia

Iturbe

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 19: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Malkorre

Murumendiko tontorra

( 19 )

Urkiko errota

PR-GI-5405Urkia

02

Murumendi begi bistan0706

03 04 Urkigoena-Urkigoenazpi

Murumendiko bidean 08

Arrapaitz iturria09

10

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 20: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

( 20 ) natur ondarea

Euskal Herria omen da Europa osoan zeharzuhaitz mugarratu gehien dituen herrial-dea. Eta zer dira ba zuhaitz mugarratuak?

XIII. mendetik aurrera Euskal Herrian, egureskaria areagotzen hasi zen burdingintzak etauntzigintzak hartu zuten garrantziagatik, etabasoak gogor ustiatzen hasi ziren. Sasoi hone-tan hasi ziren zuhaitzak mugarratzen. 2-3 m-ko altueran mozten ziren, eta, kimu berriakaltuera horretatik gora garatzen zirenez, abelt-zainek animaliak mendian utz zitzaketen eta,aldi berean, egurra ustiatu zezaketen. Behe-bailaretan zeuden zuhaitzak untzigin -

tzarako erabiltzen ziren, eta urrun geratzenzirenak egur-ikatza sortzeko: gure mendigaraietan aurki ditzakegun zuhaitz motzensortzaileak ikazkinak izan ziren, beraz. Basozbaso zuhaitzak mugarratzen zituzten txondo-rra egiteko beharrezkoa zen egurra lortzeko.Zuhaitz zaharrak, enbor lodiaz gain, zuhaitzgazteetan oso kasu gutxitan ikusten direnezaugarriak ere baditu: hildako egurra adabu-ruan, ur-bideak enborrean... eta, oro har,usteltze-prozesu hori da zuhaitz zaharra hainbaliabide aberatsa bihurtzen duena; biodiber -tsitate handiko habitata bilakatzen da.Mikrohabitat ugari sortzen dira bertan etahainbat onddo, liken, intsektu, hegazti, ugaz-tun… bizi dira bertan. Bizidun hauek oso bere-ziak eta urriak dira, izan ere zuhaitz motahauetan bakarrik bizi dira eta gero eta gutxia-go ditugu gure inguruan.Aintzinako irudi eta eraikinak babesten diren

bezala, zergatik ez dira babestu behar antzina-koak diren zuhaitz hauek ere? Gure arbasoenbizimoduari buruzko ideia bat ematen diguteeta guretzat utzi zuten ondare kultural batdira. Itsasondon baso askotan agertzen dira

zuhaitz mugarratuak:Gaur egun ordea ez dira zuhaitzetan mozke-

ta hauek egiten eta alde batetik adarrek pisugehiegi hartzen dute eta hautsi egiten dirazuhaitza heriotzera eramanez eta bestetik ezdago zuhaitz mugarratu gazterik. Beraz, kon -tserbatu nahi baditugu bi ekintza hauetanoinarritu behar gara; zuhaitz zaharrei mozke-tak burutu eta mugarratu berriak sortu.n

Zuhaitz mugarratu baten itxura tipikoaRosalia alpina zuhaitz zaharretan

bizi den ornogabe saproxilikoa

Itsasondon zuhaitz mugarratuakagertzen direneko basoak

Zuhaitz zaharrak, gure mendietako altxorra

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 21: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Sare sozialak, moda bat?

Zure gustu berberak dituen jendeaezagutzea, bai musika, zinea edo bestearloetakoa. Interneteko komunitate batean parte

hartzea. Adibidez, Grean Peace-ek dau-kan txokoan sartu, edo Michel Jacksonenfan txokoan sartu… Esan beharra dagosare sozialak txoko bereziak dituztelaarlo askotakoak, eta bertan biltzen diramusika talde konkretuak diren fanak,ONG baten alde dauden erabiltzaileak,futbol talde baten jarraitzaileak…Komunikazio azkarra eta zuzena du, eta

bertan bideoak, argazkiak, web orriak…zintzilikatzeko aukera ematen du. Sare sozialak asko erabiltzen dira hasi-

berriak diren musika taldeentzako ere.Horrela, euren burua ezagutzera ematendute. Adibide on bat da www.myspa-ce.com sare soziala. Bertan, musika tal-deek maketak, bideoak eta abar zintzili-katzen dituzte.

Desabantailak:Kontu handia izan behar da jartzen direngauzekin. Beti egongo da norbait zure era-bakiarekin ados ez dagoena. Kritikak (onaknahiz txarrak) onartu egin beharko dira.Kontuz ibili behar da ezagutzen ez den

jendearekin, bere identitatea ez baitaguztiz ezagutzen. Hau da, pertsona horriburuz informazio faltsua jaso dezakegu.Beti ere pentsatu beharra dago ez dugu-la ezagutzen ordenagailuaren aurreandagoen beste pertsona. Pribatuan edo sare sozialean zenuen

lagun talde txiki batean konpartitutakoinformazioa bat-batean publiko bihurtudaiteke.Gurasoek seme-alabengatik izan deza-

keten kezka. Beti izango dute kezka hori,ez baitituzte ezagutzen semeak edo ala-bak dituen kontaktuak.

Horiexek dira gehienbat nabarmenikusten diren abantailak eta desabantai-lak. Interneten dagoen erreminta batgehiago da, eta gustatu edo ez, gerozeta gehiago erabiltzen da.Musika taldeek beraien lanak erakuste-

ko erabiltzen dute; lehen aipatutako mys-pace da gehien erabiltzen dena. Baina,kontsumitzen ditugun marka askok eretxokoak sortzen dituzte sare sozialetan;esate baterako, Coca Colak ere bere txo-koa du www.face book.com sare sozia-lean. Esan beharra dago sare sozial horidela gaur egun gehien erabiltzen dena.Interneten komunikazio sistemak asko

eboluzionatu du: e-mailetatik chat-etara,chat-etatik messenger-era (hotmail/msnda famatuena), messenger-etik blogeta-ra (blogak dira Interneten sortutakoegunkari edo artikukoak); gero, blogeta-tik fotologetara (aurreneko sare sozialak,bertan jendeak argazkiak zintzilikatu etaeuren erabakiak edo gertakizunak jart-zen zituen), eta azkenik, fotologetatiksare sozialetara (facebook, tuenti…).Bukatzeko, sare sozialak komunikazio

mundu bat da, etengabe garatzendoana. Beti azaltzen dira gauza berriakikasteko eta ikusteko. Eta, gogoan izanbehar da, sare sozialak berez ez direlatxarrak; arriskua jendeak erabiltzen duenmoduan dago.Gogoan izan, euskarazko sare sozia-

lak ere baditugula. Hala nola,www.zu ta gu.net da aurreneko saresozial euskalduna. Animatu, probatu, jendea ezagutu eta

zintzo ibili, baina beti ere zu zeu izan saresozialetan.n

[email protected]

informatica ( 21 )

Atal berri honetan, informatikari buruzko kontuk izango dituzue aurrerantzean, Axier Bazagari esker: Internet, jokoak, programak…Lehenengoa, hain modan dauden sare sozialei buruzkoa izango da.

Gai hauen inguruan, inork zalantza edo proposamenik balu, e-mailez ([email protected]) Axierrekin harremanetan jartzea besterik ez du.

Dagoeneko denok dakigu zer dirensare sozialak; baina, jende askokez daki sare hauek zer abantaila

edo arazo ekar ditzaketen erabiltzaile-entzat.Hasteko, sare soziala aspalditik zeuden

mezulari sistema (e-mailak) eta chat-enarteko eboluzio eta fusioa da. Bertan,erabiltzaileak bere kontaktuekin denboraerrealean hitz egin edota mezuak bidalditzake. Horrez gain, beraien egunkaripribatu bezala erabil dezakete. Aspaldi, bakoitzak bere egunkari fisi-

koa (koadernoa) izaten zuen, bertanbere gertakariak idazteko. Badirudi ohi-tura hori galdu egin dela, eta gehienbatgazteek, koadernoa alde batera utzi etaInternet erabiltzen dute beraien egunka-ria idazteko. Baina, ez bakarrik hori:lehen pribatuak ziren gertakariak pribatuizateari utzi eta publiko izatera igarodira.Ondorioz, beti egongo da eztabaida

sare sozialen erabilera ona edo txarra oteden. Arazoa ez dago sare sozialetan, jen-deak erabiltzen duen moduan baizik. Betiere pentsatu beharra dago bertan idaztenden guztia jende askok irakur dezakeela,beraz, norbere ardura izango dira edukiditzakeen erantzunak edo kritikak.

Goazen abantailak eta desabantailakaztertzera:

Abantailak:Aspaldian ikusi ez dituzun lagunak ber-tan kontaktuan edukitzea. Adibidez,eskolako lagunak, udalekuetako lagu-nak, oporretan ezagututako lagunak…Lagunekin jolasteko aukera ematen du.

Sare sozialek on-line jokoak dituzte, ber-tan jolastu ahal izateko modu azkar bate-an bakoitza bere eserlekutik mugitu gabe.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 22: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

( 22 ) eskola

Aurten eskola txikien eguna anto-latzeko txanda Zerainena zen, etaospatzeko gonbidapen berezi bat

jaso genuen: Pirritx, Porrotx etaMarimototsek beraien “Irrien lagunak”DVDaren grabaketan parte hartzeko deiaegin ziguten.Nola ez, haur eta gurasoak oso pozik

jarri ginen; txikienak urduri ere esangonuke, hainbestekoa zen gure pailazoakikusteko gogoa eta.Horrela, maiatzaren 8an, Urnietara

bidean jarri ginen, bertan baitzen graba-keta egitekoa. Bertan ziren Zerain, Gabiri,Olaberri eta beste eskola txikietako lagu-nak ere. Bertara iritsi eta ordu eta erdiinguru egon ginen abesti eta dantzakgrabatzen pailazo, musikari, dantzari etabeste eskola txikietako haurrekin; hori

bai abilidadea batzuena! Eta hain-beste dantza eta jira gosetu erebai, eta gustura jan genituenUrnietako plazan Zeraingo lagu-nek prestatutako bokatak eta gai-

nerakoak.Arratsaldean berriz ere dantza eta

kanta eta jira eta buelta. Guk ederkipasatu genuen grabaketan eta DVDa ereederki geratuko zela espero dugu; gogoaeta asmoa gutxienez jarri genituen.Gogoratu, ltsasondoko haurrak lasteraterako den Pirritx, Porrotx etaMarimototsen “Irrien lagunak” DVDanizango gara, ea ezagutzen gaituzuen!n

Maiatzak 8,

Eskola Txikien Eguna

Eskolako haurrak Urnietako plazan.

Maddi, Ainhoa eta Garazi Porrotxekin.

Urnietako plazan bazkaltzen.

DVDaren grabaketan parte hartu dutenak.

Eskolako haurrak Marimototxekin.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 23: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

kultura ( 23 )

Herri Urrats

M aiatzaren 9a, urtero bezala Herri Urrats-entxanda, eta ezin huts egin. Itsasondoko

lagunek ez genion huts egin hitzorduari eta auto-busa beteta abiatu ginen Itsasondotik. Giroak ezzuen askorik laguntzen, hotza eta euri langarraizan genituen, eta horrek aurreko urteetan bainajende gutxiago elkartzea ekarri zuen. Senperekolakuaren inguruan ibilaldia egin eta bazkaltzeraprestatu ginenerako eguraldia lagun genuen,eguzki pixka bat ikusteko aukera ere izan genuen.Nola ez, beste behin ere bazkaria primerakoazegoen, eta bazkalostea, berriz, Kuxkuxtukoekalaiturik digestioa egiteko paregabea. Pentsa, lai-noak ere uxatu genituen eta. Bazkaloste luzearenondoren, dena jaso eta itzuleran pentsatzen has-teko unea iritsi zen. Lagunak agurtu eta datorrenurtean ere bertan izango garelako promesa egingenien; bitartean, “izan untsa”.

Lotsatiri omenaldia, maiatzak 2

G urutz Sarasola “Lotsati”ri omenaldia egin zi -tzaion maitzaren 2an. Senideek oroimen meza

izan zuten eta Itsasondoko hilerrian oroigarria eskai-ni zioten. Ondoren, “Sarasolaenean” “Lotsati”renomenezko plaka agertu zuten. Txistuz lagundutakodantzarien agurrek eta Mikel Mendizabalek kantatu-tako bertsoek omenaldi xumea ireki zuten. Segidan,senide eta udal ordezkariek hitza hartu zuten, baitaAlvaro Rabelli idazleak ere. Amaitzeko, Udalakhamaiketako goxoa eskaini zuen Arbel-aitz elkarte-an; eta oroimen ekitaldia amaitzeko, bazkari ederraizan zen Nautico jatetxean. Udalekoentzat, herrita-rrentzat eta senideentzat Gurutz Sarasola“Lotsati”ren oroimena eta lana berreskuratzea osogustuko eginbeharra izan delakoan gaude.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 24: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

( 24 ) kultura

Mendi irteera

I tsasondo 2.0 aldizkarian azaltzen diren ibilbideak herritarrei egite-ko aukera ematea eta kirol pixka bat eginez ingurunea ezagutzeainteresgarri izan zitekeela pentsatu genuen. Horrela, apirilaren 23anLizardiko bira egin genuen. Lagun talde ederra elkartu ginen, eta giroparegabea lagun, Itsasondotik Berostegira abiatu ginen, handik goraLizardira, eta bertarik Urkiara. Han atsedenaldia egin eta hamaiketa-koa egin ahal izan genuen. Zailena egina zegoen, eta indarrak berres-kuraturik, Itsasondora jaitsi ginen. Hiru orduko ibilaldi polita burutugenuen.Maiatzaren 23an, bigarren ibilaldia egin asmoz elkartu ginen.

Eguraldi paregabea egiten zuen, baita hondartzara joateko ere, etahorrek gure taldekide kopurua murriztu zuen; baina, elkartutakoakgogoz abiatu ginen.Altzagaraterako igoerarekin hasi genuena ibilaldia, handik Baliarrain

genuen hurrengo jomuga, leku aproposa hamaiketakoa egiteko.Bertatik Legorretara jaitsi eta Itsasondorako bidea ere bizkor-bizkoregin genuen. Azkenerako masailak gorrituak genituela ezin ukatu. Uda partean jendeak agenda beterik izaten duenez eta egun fres-

koagoen zain, ibilbideak uda ondoren berreskuratzea pentsatu dugu.Izango duzue gure berri!

Oriora irteera

E kainaren 5ean, larunbata, goizeko 5etan egin genuen hitzor-dua Itsasondoko plazan. Mendizale taldetxoa elkartu ginen,

eta behe lainoaren freskurak lagundurik, abian jarri ginen. Egunederra genuen aurrean. Kilometro batzuk oinetan genituelaZelatun bistaratu zitzaigun, aldapa gogor xamarra aurrean, bainahamaiketako ederraren desioan hankak arinago joaten dira.Merezitako deskantsua egin ondoren, aurrera jarraitzeko uneairitsi zen; eguzkia berotzen hasi zen, zerua erabat urdin zegoen,baina, brisa lagun genuen. Orio ez zegoen urruti, Itsaso usainasumatzen genuen, aurrera neska mutilak.Kostata baina iritsi ginen. Itsasondoko lagunak zain genituen,

eta bigarren etapa bat hasten zen orduan: Orioko kaleetan zeharpaseotxoa, basoerdiren bat edo beste hartu eta ondo irabazita-ko bazkaria; eta arratsaldean…

Haurreskolako murala

A zkenaldian Itsasondoko haurreskolara gerturatu bazarete, kontu-ratuko zineten kanpoko patiotxoan aldaketa nabaria gertatu dela.

Lehenago horma soil eta iluna zegoen lekuan margo koloretsu eta ede-rra dago orain, eta nola ez, umeak poz pozik, begiak parez pare ireki-ta bertako animaliei eta paisaiei so.Eta, hori guztia nola sortu da? Bada, Jorge Gorrindok, egileak, kon-

tatuko digu ideia nola sortu zen. “Egun batean, bertatik paseoan nenbilela eta patioa ikusi nuenean, han

zerbait egin zitekeela pentsatu nuen. Tokia txikia izanik ere, margo politbatekin alaitasuna irabaziko zuela pentsatu nuen. Pentsatu eta egin, uda-leko ordezkariekin eta haurreskolakoekin hitz egin nuen, eta ideia ona iru-ditu zitzaienez, aurrera jo nuen. Esan beharrik ere ez dago, margotze lanhauek oso gustuko ditut. Jendeak asko gustatu zaiola esan dit, eta noski,ni horrekin oso pozik nago, merezi izan duela uste dut.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 25: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

kultura ( 25 )

Topagunearen antzerkia

MAIATZAK 28, OSTIRALAHaurrentzako “Erreka mari” txotxongilo emankizuna izangenuen Enkarni Genuaren eskutik. Itsasondoko gazte lekuanbildu zen haur eta guraso mordoa eta gezurra badirudi ere,txotxongilo arrunt hauek erabat bereganatu zuten haurrenarreta. Betiko istorioek gaur egun ere indarrean darraitelaerakutsi zuen. Bestelakorik pentsa bagenezake ere, lasai esandezakegu, txotxongiloek betiko magia izaten jarraitzen dute-la, baita gaur egungo haurrentzat ere.

MAITZAK 29, LARUNBATA“Gezurrezko printzea” antzezlana izan zen Itsasondoko ater-pe itxian. Antzerki emanaldia aurreko egunerako aurreikusiabazegoen ere, sari bat jaso behar zuenez, larunbatera atze-ratu beharrean izan ginen. Egin zuen giro paregabeak etainguruko herrietako jaiek ikusle askorik ez bertaratzea eraginzuen, baina ikusleak gustura egon ahal izan ziren. Hasierangure protagonistarentzat barrea eta zoriona zena, pixkanakazorigaizto bihurtzen da; printze urdina igel bihurtzen da, etabizitza zulo ilun bat bihurtzen du horrek. Norberak lortubehar du argia eta eguzkia bizitzara ekartzea.

Urkiko jaiak

M aiatzeko Urkiko Gurutze Deunaren jaietanprotagonista bakarra izan dugu: eguraldi

txarra.Hori esanik, larunbatean, maiatzak 1, hasi ziren

mus txapelketarekin, eta Joxe Lasa eta JeronimoArza izan ziren txapeldun.Ondoren, afaria izan zen oso giro onean, baina

goiko jangelatik irten gabe.Igande eguerdian, ateri zela aprobetxaturik, pla-

zan jardun ahal izan zuten trikitilariek. Arra -tsaldean, euria tarteko, toka txapelketa bertanbehera utzi behar izan genuen.Astelehenean, hamaiketako jendetsua izan arren,

egun osoan kanpoan soinurik jotzerik ez zela izanesan behar.Laburbilduz, giro oso ona jai guztietan, eguraldi

oso txarrarekin batera.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 26: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

( 26 ) liburuaren txokoa

LA SAL DE LA VIDA Gavalda, Anna

Denbora luzez elka-rrengandik urrunegon ondoren, elkartopatzen duten hiruanai-arreben istorioadugu hau. Haurtza -ro ko oroitzapen a -haz tezinak, beldu-

rrak… Azken finean, anaien artekoharremanari omenaldi bat da liburuhau. Beti ere, modu alai eta umore -tsuan idatzia, baina zenbait unetannostalgikoa ere bai . “Juntos nadamás” eta “La amaba” liburu arrakas-tatsuen egilearena da.

CRIMEN DIRECTO Lackberg, Camila

Suediako kostaldeangertatzen den hilketabat da istorioarenabiapuntua; hortikaurrera, “reality”famatu baten graba-ketaren inguruanmurgiltzen da nobe-laren trama; gaur

egun pil-pilean dauden hainbat gaieierrepaso egiten die liburuak.Europa Iparraldeko idazleak erabat

bereganatu dute azkenaldia misterioz-ko liburuen erreinua. Suediar idazlegazte honen liburu ezaguna dugu “Laprincesa de hielo” bestsellera.

ANTSOREN DORREAKMartinez de Lezea, Toti

Eleberri honek Nafarroako erreinuarengarairik liluragarrienetako batera erama-ten gaitu. 1004an Antso III.a Handiarenkoroatzea izan zen; bere erreinaldianHispaniako kristau erresumen hiru laur-denetako errege izatera iritsi zen. Guztizkarisma bereziko pertsonaia izan zen;haren biografiak, hala ere, lurralde-, erli-

jio- eta maitasun-kontuetan katramila askotan sartutaegon zela erakusten digu. Santiago bidea, monasterioeneta ospitaleen eraikuntza izango dira eleberri honen kapi-tuluetan azalduz joango diren beste zenbait gai.

IHES LERROAKAltube, Xabier

Alice eta Olatz. Bata arrotza, urrutikoa,miresgarria hargatik; bestea, gertukoa,hurbilekoa, maitagarria beraz. Nobelahonetako protagonista bataren eta beste-aren artean mugitzen da. Nora joan etanon geratu ez dakienaren mugimenduan.Eta mugimendu horrek ematen dio bizia,izaera.

TRONPATXOKazabon, Antton

Tronpatxo elefante pottoloa zoriontsubizi da bere ama eta lagunekin, Keniakooihanean. Azken aldian, ordea, kezka -tzen hasia da. Bere tronpa lagunenabaino ttikiagoa da. Tronpak laguntzendio zuhaixkak ipurditik ateratzen, baina

Tronboik eta Tronpetak barre ttikiak egiten dizkiote. Gureelefante kumeak ez daki zer egin bere tronpatxo horiluzatzeko.

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 27: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

Osagaiak (4 pertsonentzako):250 gr fideo (0 zenbakikoak)Berdurak (2 azenario, porru 1, tipula 1, 4-5 bat leka, ilarrak eskukada bat, baratxuri hortz 1)8 otarrainxkaAzal gabeko 12 ganba12 txirla200 gr. arrain ( txipiroia, perka, itsas zapoa, bakailaoa, legatza....)Olioa GatzaLitro bat arrain saldaIntxaur muskatu ehoa

Prestakuntza:Hasteko, zartagin batean olioa jarriko dugu berotzen, gerofideoak frijitzeko kolore marroia hartzen duten arte. Behinkolorea eman diogunean, txino baten bidez olio guztia ken-duko diogu.Beste alde batetik, eltze batean (paellera baten antzekoa)

aurrez txikituko ditugun barazki guztiak jarriko ditugu oliottantta batzuekin pixka bat egin daitezen, gero dauzkagunarrain desberdinak zatitu ondoren gehitzeko, txirla, ota-rrainxka eta ganbekin batera. Horiek guztiak erdi egindadaudenean fideoak gehituko dizkiegu, eta behin denanahasturik dagoenean, arrain salda botako dugu (paella bategingo bagenu bezala).Gatza eta intxaur muskatua guregustura botako diogu eta sutan izango dugu salda lurrinduarte, noiz behinka nahastuz, erantsi ez daitezen. Fideoakprest izango ditugu jateko.

( errezeta )

Frijitutako fideoakmarinela erara

Jose Ignacio DuhauRubiorena Jatetxea. BEASAIN

943 88 57 60

Maixabel GarmendiaIzadia Loradenda. BEASAIN

943 88 14 40

( 27 )

Landare gorakari hau Hego Amerikakoa (Brasil) da, eta ego-era klimatologikoa kontuan izanda oso ondo egokitzen daMediterraneo zonaldean, nahiz eta berau zaintzeko zenbaitaholku kontuan izan behar diren. Gure artean ere gozadezakegu, bai barruko landare bezala, baita gure lorategieta balkoietan ere.

Deskribapena:Ostoak berde ilunak ditu, distiratsuak eta 4 eta 7 cm-koak.Lorek enbutu forma dute eta kolore gorria, zuria eta larrosahar dezakete. Lorazaintzan erabiltzen diren barietateakhibridoak dira. Bere loraldia udaberritik udazken bukaera-raino izaten da.

Zaintzea:Kanpoan eduki dezakegu apiriletik urriraino, beti ere tenpe-ratura 10º edo 12º baino altuagoa bada. Neguan beha-rrezkoa da izotzetik babestea, zero inguruko tenperaturekhoritzea eta ostoak erortzea saihesten dutelako, eta ondo-rioz, landarea hil daiteke.

Sustratoa:Lur arina behar du, mantilloa, turba eta hondarra duena,ura “estankatua” geratu ez dadin.

Ureztatzea:Tenperatura altuekin bi-hiru egunetik behin, baina beti ura-ren irteera ziurtatuz.

Argitasuna:Argi asko behar du; zenbat eta argi gehiago, orduan etalore gehiago emango dizkigu.

Ongarriztatzea:Loraldian hamabost egunetik behin komenigarria da onga-rria botatzea.

Kimatzea:Komeni da landare gazteei puntak moztea landare ederra-goa egiteko eta gorputz sendoagoa izateko.Udazken edo negu hasieran moztu adar nagusienak hiru-garren edo laugarren korapilora arte.

( lorezaintza gomendioak )

Diplanedia sanderii (mandevilla sanderii)

itsasondo2.0 ((( 9.zk )))

Page 28: itsasondo 07gure mendietako altxorra 21. Informatika: Sare Sozialak, moda bat? 22. Eskola: Maiatzak 8, Eskola Txikien Eguna. 23-25. Kultura. 26. Liburuaren txokoa. 27. Lorezaintza

itsasondoHerriko aldizkaria ((( 9. zk ))) ekaina-iraila 2010

2.0

Ale honetan parte hartu

dutenak honakoak dira:

Ainara Martinez MatiaAlaitz AierbeArantxa ArzaArantzadi ElkarteaAxier BazagaBelen MendizabalDanel EtxeberriaEider SodupeEskolako haurrakHaizea ArrutiHaurreskolako HezitzaileakIker MendizabalJorge GorrindoJose Ignacio DuhauJose Luis AranburuMª Jose ArrizabalagaMª Teresa ElizegiMaite LasaMaite RiañoMaixabel GarmendiaMikel MenizabalMiren SegurolaRosi NogueraUnai AgirreZuberoa Jauregi

itsasondo 2.0-k ez du beregain hartzen aldizkarian adierazi-tako esanen eta iritzien erantzuki-zunik.

Herritik kanpo bizi baldin bazara,eta, korreoz edo e-mailez, aldizka-ria zure etxean jaso nahi baduzu,jarri gurekin harremanetan:

943 88 11 [email protected]

Lege gordailua: SS-297-2010

ISSN:2171-5572

Paper birziklatuan egina

GOGORARAZTEN DIZUEGU

HURRENGO ALEA IRAILEAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN.

!

Lehiaketa mundiala

Akatsarik ikusten al duzu argazkian? Anima zaitezte eta parte hartu zozketa berezi batean!

Gure helbidea:[email protected]

Lehiaketaren irabazlea: Belen Garmendia

Zorionak!!!

Esaera zaharrak

"Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak".

"Beti jan eta beti me, demonio lepome".

"Enbidiosoa, bere etsai osoa".

Kultur Agenda

Uztaila • 3, 10, 17 eta 24 Zinema kalean(gaueko 10etan, Goiko Plazan)

Abuztua• 15: Abuztuko jaiak

Iraila• 11,12 eta 14: Urkiko jaiak