28
ELGOIBAR - 1154. zenb. XXVII urtea - 2020-04-03 Itxita Arg.: Manu Sanchez

Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELG

OIB

AR

- 115

4. z

enb.

XXV

II ur

tea

- 202

0-04

-03

ItxitaArg

.: M

anu

Sanc

hez

1154 azala:Maquetación 1 01/04/20 15:36 Página 1

Page 2: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

IRITZIA2

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen eran-tzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINA-TZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURA-DUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu San-chez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olai-zola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñakigoitia, Jose Ramon Cabrera, Alex Segade INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Sasoi batean askoz gehiago ziren,baina beti egon dira gure aldame-

nean, askotan jabetu ez garen arren. Ha-larik ere, egoera honek lagundu beharkoluke elkarrengandik gertuago egoten, elkarhobeto ezagutzen. Izan ere, hauek beste-lako filosofia dute natura ulertzeko, barrukosentimenduak adierazteko. Hauek maita-suna erakusteko ez dute, gure antzera, bimetroko tarterik uzten, edota eskuak eten-gabe garbitzen. Gainera, hauek hautes-kundeak bertan behera gelditu ezean, ezliekete abiadura handiko trenaren aldeegiten dutenei txalorik joko, ezta herritarreneta langileen osasuna lehenetsi beharrean,

dirua bakarrik kontuan hartzen dutenei ere.Alabaina, hauek patxada maite dute, etakantua (nork bere kantua), bereziki sasoihonetan, gustukoa erakartzeko, eta familiaosatzeko. Dirudienez, egun hauetako la-saitasunak sekulako mesedea egingo dieharremanak izateko, eta jaiotza-tasak, as-paldian ez bezala, gora egingo du. Ho-rregatik, egun hauetan hantxe egon dira,eta egongo dira isildu gabe, goizean goi-zetik ilundu arte, gure kalbarioa arintzen,guk sarri askotan beraien ahotsa isilaraz-ten, edota preso dugun bitartean. Ez dakitzeuenera hurbildutako auzokide berriaknolakoak izango diren (ez dut uste osobestelakoak izango direnik), eta hartutakogustuko lekua non izango duten, baina gu-rera etorritako batek antena parabolikoantopatu du gogoko lekua ahotsa ozentzeko,ondokoak liluratzeko, edota telebistako be-rriak entzuteko, eta ez dakizue zer nolako

ahotsa duen (ba omen dago beste auzo-kide bat urrezko abots hobea duena,baina, ez dakit, bada!). Beraren gaineanegindako kanta baten zatitxoa ikasi nahibaduzue, eta gero etxeko balkoian kantatu(“Atzo goizean goiz yagi nintzan, biriga-rroa goizago; birigarroan kanta soinuanlo eiten dogu gozaro”) Sebasek espe-txean, eta Josuk Uruguain entzun dezaten,aukera ona izan daiteke geure buruari go-gorarazteko zer izan beharko den urtetangure herritik kanpo, edota kaiola bateanpreso egotea, guk etxean erosotasun guz-tiak eskura izanda, horrelako drama egitendugun bitartean. Animo, eutsi, eta esaerazaharrak dioen bezala, “Ez dago txarrikonik ez duenik”, ahal dela, zoriontsuakizan, nahiz eta Espainian gogoz kontrabizi izanda, eta ikusi eta gero, hildakoenkopurua Txinako baino handiagoa delajakin, oso zaila izan.

Auzokideak

JOSE LUIS MUGERTZA

“Animo, eutsi, eta esaera zaharrak dioen bezala, ‘ez dago txarrik, onik ez duenik’”

Idazlea

1154 azala:Maquetación 1 01/04/20 15:36 Página 2

Page 3: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

Elgoibarko UdalekoKultura Sailak jakina-razi du urriaren 23an

emango dutela Herriko An-tzokian joan den martxoa-ren 13an bertan beheralaga behar izan zutenZaldi urdina antzezlana.Emanaldirako sarrerak ero-sita zituztenek bi aukera di-tuzte: batetik, urriaren23rako gorde ditzakete,edo bestela, Herriko Antzokia berriro zabaltzen dutenean txarteldegian eskatuahal izango dute sarreragatik ordaindutako dirua bueltatzeko.

MOTZEAN 3

Urriaren 23ra atzeratu dute‘Zaldi urdina’ antzezlanaren emanaldia Negozio txikiei digitalizatzen

lagunduko die PuntuEus-ek

Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondo-rioz, aurrez aurreko jarduera ia guztia eten da, etahorren aurrean, PuntuEus fundazioak ostalari, mer-katari eta artistei laguntzeko Ireki ate berri bat ize-neko ekimena abiatu du. Besteak beste,webgunerik ez duten negozioek eta profesionalekurtebeterako doan eskuratu ahal izango dituzte.eus domeinua eta zerbitzaria. Horrez gain, do-meinu-izena duen helbide elektronikoa ere eskura-tuko dute programan parte hartzen dutenek. Horriesker, euren online presentzia indartu ahal izangodute eta jarduera Internet bidez kudeatzen jarraitu,besteak beste, enkarguak jaso edo eskaintzen di-tuzten zerbitzuak ezagutzera eman. Interesatuekwww.domeinuak.eus webgunean.

Maskarak egiten ari dira IMHn,3D inprimagailuekin

IMH ikastetxeak ere bat egin du JaurlaritzakTknikaren bitartez sustatu duen COVIDEUSKADIekimenarekin, eta 3D inpresorak erabiliz, osa-sungintzako langileak babesteko materiala sor-tzen ari dira. Eskerrak eman dizkiete LanbideHeziketako eta Fabrikazio Aditiboko espezializa-zio arloko irakasle eta profesionalei, egiten aridiren lanagatik, hartutako konpromisoagatik etaahaleginagatik, eta baita boluntario gisa ekime-narekin bat egin duten ikastetxeko gainerako pro-fesionalei ere.

Santa Klara ko-mentua etxegabeen-tzat irekitzeko hainbatherritarrek eginiko es-kaeraren harira, egoi-tza horrek ez dituelagutxieneko segurtasuneta osasun baldintzakbetetzen erantzun duElgoibarko Udalak,eta gaineratu du Uda-lak ez duela inor ka-lean uzten. Gizarte zerbitzuetako profesionalek herritarrei beharrezko laguntzaeta arreta guztia eskaintzen dietela esan du, eta kasu hauetan, beste erakundeeta gizarte eragile batzuekin elkarlanean, udaleko gizarte zerbitzuek pertsonahauen azterketa pertsonalizatua egiten dutela, konfinamendua betetzeko ostatuaukerak eskainiz. Gogoratu du, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak 400plaza egokitu dituela lurraldeko aterpetxeetan adineko pertsonak, etxerik gabe-koak eta bakarrik dauden adingabeak hartzeko. Nagore Cid elgoibartarra izanda komentua etxegabeentzako eskatzeko ekimenaren sustatzaileetako bat.Change.org plataforman 500 sinadura bildu dituzte dagoeneko, eta esan dumila lortzea dutela helburu.

Mendaron, bestalde, Azpilgoetako kultur etxean egin die lekua Udalak gauaTrinitateko elizpean pasatzen zuten bi etxegaberi. Gurutze Gorrikoak emandakoohatilak eta mantak eraman dituzte Kultur Etxera eta eguneko zentroko langileekeramaten diete jana eta gainerako oinarrizko kontuak.

Santa Klara komentuak ez dituela etxegabeentzako

gutxieneko baldintzak betetzen adierazi du Udalak

M

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 3

Page 4: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

Udal Kirol Patronatuakhainbat garbiketa lanegin ditu Olaizaga ki-

roldegiko igerilekuetan, koro-nabirusagatik ezarritakoalarma egoera dela eta, kirolinstalazioak itxita daudelaaprobetxatuta. Egiten aridiren lanen artean, uraren zi-kinkeria filtratzen duten hare-iragazkiak ordezkatu dituzte, arazketa hobetzeko eta uraren kalitate ona bermatzeko.Halaber, balbulak ere berritu dituzte, igerilekuak hustu dagozkion garbiketa eta de-sinfekzio lanak egiteko, eta gainazaleko plakak lotu eta gainezkabideak margotudituzte. Normalean abuztuan egiten dituzte mantentze lan hauek.

Ikastaroen kuotak Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du, bestalde, ikastaroen kuotak ez dituela ko-

bratuko jarduera berriz martxan jarri arte. Era berean, martxoko ikastaroei dagokienkuoten eta abonuaren zati proportzionala itzuliko dituzte. Egoera hau amaitzean,Udal Patronatuak abonuen inguruko konpentsazio neurriak zehaztuko ditu eta bazki-deei jakinarazio die.

MOTZEAN4

MAnbulatoriora deitu behardute arnasa hartzeko zailtasunak dituztenek

Eztula, arnasa hartzeko zailtasunak edosukarra duten lagunek, alegia, COVID-19arekin bat datozen sintomak dituztenek,Elgoibarko anbulatoriora deitu beharkodute, eta beharrezkoa den kasuetan ezarri-tako erreferentziazko zentroetara bideratukodituzte gaixo horiek. Elgoibarko anbulato-rioko telefonoa 943 032 610 da. Bestalde,alarma egoera hau ezarri aurretik zehaztu-tako kontsultetara ez joateko eskatu die Osa-sun Sailak herritarrei. Mediku beharradaukanak bere ohiko osasun etxe edo an-bulatoriora deitu behar du, eta handik zu-zenduko dute deia zuzendu beharrekolekura.

Koronabirusa uxatzeko,Koronamaloa

Koronabirusa uxatzeko eta konfinamen-dua arintzeko, Koronamaloak egiteko deiaegin du Mendaroko Arno Guraso elkarteak,Udalarekin elkarlanean. Familian koronama-loa egin eta leiho edo balkoietan zintzilika-tzea da asmoa. Ondoren, argazkiak ateraeta [email protected] helbidera bidalidaitezke. Konfinamendua amaitzen denean,erakusketa bat egingo dute jasotako argazkiguztiekin. Ez da lehiaketa izango, eta partehartzen duten ume guztiek jasoko dute opa-ritxoren bat.

San Lazaro egoitza desinfektatu dute suhiltzaileek

Adinekoena da kolektibo zaurgarriena, eta haien osasuna ahalik eta gehien ba-besteko asmoz, Eibarko suhiltzaileek desinfekzio lanak egin zituzten joan zen asteanSan Lazaro egoitzan. Gune komunak eta egoiliarren joan-etorri handieneko guneakdesinfektatu zituzten: egoitzaren kanpoaldea, eskailerak, aretoak, komunak, bule-goak, sarrera... Elgoibarko Udalak eskerrak eman dizkie, oro har, Elgoibarko herri-tarrei, Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik izaten ari diren jarreraulerkorragatik.. Ildo honetan, Udalak erantzukizunez jokatzeko eskatu du; osasunagintarien jarraibideak eta gomendioak jarraitzeko, alegia..

Olaizagako igerilekuetan mantentze lanakegin dituzte, itxita daudela aprobetxatuta

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 4

Page 5: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

MOTZEAN 5

MEtxealdian kalera irten ezinda

dauden ume guztiak omendu dituzte

Organikoaren eta errefusaren edukiontzietan pedalak jarriko ditu Mankomunitateak

Euskal Herri osoko balkoi eta leihoetara txalo egitera irteteko deiaegin zuten zapaturako, etxealdian kalera irten ezinda dauden umeguztiak omentzeko, eta gurean ere entzun ziren txaloak. Askok ko-

lorezko puxikekin apaindu zituzten balkoiak. Argazki gehiago eta bi-deoa barren.eus atarian dituzue. Era berean, autismoa dutenei babesaagertzeko, kolore urdineko elementuren bat jartzeko deia ere egin zuenMarea Urdina elkarteak. Autismoa dutenei kalera irteteko baimenaeman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrakogomendioak errespetatuz. Hala egin dutenetako batzuek, baina, irai-nak eta bestelakoak jasan behar izan dutela salatu dute, eta horrenkontra egiteko izango da ekimen hau.

Debabarrenako Mankomunitateak neurri berriak hartu ditu korona-birusak eragindako alarma egoeraren aurrean, eta horri lotuta, astele-henean pedalak jartzen hasi ziren errefusaren eta organikoarenedukiontziei. Guztira, Debabarreneko 306 edukiontzitan jarriko dituztepedalak, eta ia 84.000 euroko inbertsioa egingo dute. Koronabirusa-gatik kutsatu gehien dauden herrietan hasiko dira aurrena: Eibar, Elgoi-bar, eta Ermua. Gainerako asteetan hasiko dira eskualdeko gainerakoherrietan edukiontziei pedalak jartzen, eta apirilean zehar bukatukodute lana. Iosu Arraiz Mankomunitateko presidenteak honakoa esandu: “Neurri honekin herritarren segurtasuna bermatuko dugu epe mo-tzean eta epe luzera, hiri-hondakin solidoen edukiontziak egokituta,erosoago zabaldu ahal izango ditugu, bereziki mugikortasun urriko per-tsonek eta auzotar adinekoek”. Horrez gain, joan zen astetik edukiontzigrisak zabalik daude, eta Mankomunitatetik herritarrei eskatu dietezabor poltsak ez lagatzeko lurrean.

Tratu txarrak jasaten dituztenemakumeei laguntzeko hainbat

ekimen abiatu dituzteMaskara 19 egitasmoa abiatu dute Hego

Euskal Herriko farmaziek, tratu txarrak jasatendituzten emakumeei laguntzeko. Konfinamentuaberaien erasotzailearekin bete behar dutenemakumeen egoera arintzea du helburu egitas-moak. Emakumea botikara joan eta mas-kara19 hitza erabiltzen badu, botikariakberehala aktibatuko du tratu txarren protokoloa.

Elgoibarko Udalak, bestalde, ElgoibarrenGertu zerbitzua eskainiko du alarma egoerakirauten duen bitartean indarkeria matxista jasa-teko arriskua duten emakumeei laguntzeko.688 804 672 telefono zenbakia ahalbidetudute, eta goizeko 7:00etatik gaueko21:00etara egongo da erabilgarri, bai deiakegiteko, eta baita deiak jasotzeko ere, emaku-meekin adosten diren ordu eta egunetan. Wha-tsappak ere jaso ahal izango dira. Indarkeriamatxistaren egoerei aurre egin behar dietenemakumeei laguntza emozionala emangodiete, bai egoera horiek alarma egoera bainolehen gertatzen zirelako edo bai egoera honenbaitan sortu direlako. Era berean, Udalak go-gorarazi du, Jaurlaritzako Enplegu eta GizartePolitiketako Sailak etxeko indarkeriaren edosexu-erasoen biktima izan diren emakumeen-tzako informazio eta arreta-zerbitzua eskain-tzen duela 900 840 111 telefonoan.

'Ideiak etxean elkarlanean' egitasmoa sortu du Mendaroko Udalak etxealdia arintzeko

Ideiak etxean elkarlanean egitasmoa sortudu Mendaroko Udalak konfinamendu aldia era-mangarriagoa egiteko. Koronabirusak eragin-dako alarma egoeran, etxealdia "probetxuzkoaeta dibertigarria" izan dadin, egunean jarduerabat proposatuko dute Udaletik, astelehenetik ba-rikura. Udalaren webgunean zintzilikatzen di-tuzte proposamenak eta herritarrei eskatu dietesare sozialen bidez zabaltzeko etxean eginda-koen emaitza #Mendaroideiaketxeanelkarla-nean traola erabilita.

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 5

Page 6: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

MOTZEAN6

Alzolak 50.000 ur botila emango dizkieOsakidetzari eta Gurutze Gorriari

CD Elgoibar txapeldun, Hirugarren Mailako futbol taldeek jokatu duten FIFA20 txapelketan

Futbol zelaiak zapaltzea debekatuadagoen sasoiak bizi ditugun arren, CDElgoibarrek garaikur berri bat eskuratudu, berezietan berezienetakoa, ehun ur-tetik gorako historian eskuratu dituenenartean: Hirugarren mailako taldeen ar-teko Fifa20 txapelketako garaikurra.

Haundiko jokalaria den Jon Casadoriesker irabazi du garaikurra C.D Elgoiba-rrek. Ohorezko Mailan diharduten 32 fut-bol taldek hartu dute parte, online,FIFA20 bideo jokoan, kanporaketaerara. Jokalari bakoitzak bere taldearen jantzien antzekoena zen taldea auke-ratu behar zuen, eta Jon Casadok Ajax taldea aukeratu zuen. San Prudenciotaldeko ordezkariari irabazi zion lehen kanporaketan, Touring taldea kanporatuzuen gero, eta finalerdietan Antzuolako San Viator taldea kanporatu zuen. Fi-nalean Getxoko taldeari irabazi zion. C.D. Elgoibarretik jakinarazi dutenez,talde barruko FIFA20 txapelketa hasi dute oraintsu.

Plantillako langileen erdiari eragiten dion aldi baterako lan erregulazio espe-dientea (ABLEE/ERTE) ezarria dute Alzola Basque Water enpresan, salmen-tak asko jaitsi direlako. Hala eta guztiz, koronabirusaren aurkako borrokan

ahal duten moduan laguntzea erabaki dute, eta 50.000 ur boteilako dohaintzaegingo dute apirilean, Osakidetzak eta Gurutze Gorriak eginiko eskariei erantzu-teko. Ospitaleetako langile eta gaixoen artean banatuko dituzte ur botilak, etabaita Bizkaiko Gurutze Gorriak etxegabe eta behar larrienean dauden lagunen-tzako ireki dituzten behin-behineko zazpi aterpetxeetan ere. Aurki, GipuzkoakoGurutze Gorriari ere emango dizkio ur botilak Alzola Basque Water enpresak,Erantzun Azkarreko Emergentzia Taldeko kideei, hain justu ere.

Euskara alorreko dirulaguntzak onartu ditu

Elgoibarko Udalak

Elgoibarko Udalak dirulaguntzak eskainikoditu 2020an herrian euskara sustatzeko. Besteakbeste, Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpo eus-kara ikasteko eta barnetegietarako laguntzak es-kainiko dituzte. Laguntza hauek eskatzeko azkeneguna irailaren 25a izango da. Era berean,UEUk, EHUk eta Hik Hasik euskara hutsean an-tolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak ereemango dituzte, eta baita herriko establezimen-duetako errotulu nagusia euskara hutsean edotairudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jar-tzeko. Azkenik, enpresetan euskararen erabilerabultzatzeko laguntzak ere egongo dira.

Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren30a izango da eta interesdunek dagoeneko es-kabideak aurkez ditzakete. Konfinamendu ego-erak irauten duen bitartean ezingo dira eskaerakHerritarren Arreta Zerbitzuan bideratu, beraz,emailez ([email protected]) edo telematikokiegin beharko dira.

Hipotekaren moratoria eskatzeko tramiteak

erraztuko ditu Elgoibarko Udalak

Covid-19aren izurriak eragin dituen ondorioekonomiko eta sozialei aurre egiteko hartudiren neurrien artean, ohiko etxebizitza eros-teko eskatu den hipoteka-zorraren moratoria es-katzeko aukera dago. Horretarako, etxeanerroldatuta dauden pertsonen errolda egiazta-giria behar da. Hori dela eta, Elgoibarko Uda-lak ezohiko prozedura bat onartu du, herritarreiegiaztagiri hori egin eta e-mail bidez helaraz-teko. Honenbestez, Elgoibarko bizilagun guz-tiek egiaztagiri hau eskatu ahal izango [email protected] helbidera e-posta bat bi-dalita. Agiria bete, sinatu eta etxebizitza ho-rretan bizi diren 16 urtetik gorako pertsonaguztiak identifikatzen dituzten agiriak erantsibehar dira.

M

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 6

Page 7: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELKARRIZKETAK 7

Datu ofizialen arabera, 29 herritar zeuden eguaztenean koronabirusazkutsatuta Elgoibarren eta Mendaron, baina askoz gehiago dira koro-nabirusaren sintomekin etxean isolatuta daudenak, gaixotasunabaieztatzeko probarik egin ez dieten arren. Hiru kasu jaso dituguorriotan, eta bakoitzak bere esperientzia kontatu digu.

- AINHOA ANDONEGI-

Koronabirusazkutsatuta

w Noiz hasi zinen sintomak igartzen?Martxoaren 7an Benidormera joan

ginen, eta laupabost egunetara seku-lako gorputzeko mina sentitzen hasinintzen. Senarrari esan nion koltxoia-rena edo izango zela, baina hezurre-tako min itzela igartzen nuen, eta

gerora, jateko gogo gutxiago igartzen hasi nintzen. Ni segurunago han kutsatu nintzela. Egunetik egunera okerrago jartzen hasinintzen. Hilaren 14an konfinamenduaren agindua ere etorri zen,eta etxera itzuli nahi genuen, baina jende guztia gu moduan ze-goen eta ez zen erraza izan itzulerako txartelak lortzea. Azke-nean, domeka [martxoaren 15] gauean hartu genuen autobusa,eta astelehen goizean iritsi ginen etxera. Oso bidai txarra egingenuen. Ni ez nengoen ondo, eta autobusean ni bezala egongoziren asko. Eztul pila bat entzuten ziren, jendea zapiarekin aur-pegia estalita... nazka izugarria ematen zidan. Hori izan da edukidudan beste sintoma bat; usainek nazka ematen zidaten. w Zein pauso jarraitu zenituen Elgoibarrera iristean?37,5eko tenperatura neukan etxera iritsi nintzenean, eta ohera

sartu nintzen zuzenean. Dardarka iritsi nintzen, gorputzeko eta bu-ruko minez eta ezer jan ezinda. Ez neukan ezertarako adorerik.Martitzen goizean deitu nuen anbulatoriora. Nire buruan baneu-kan koronabirusa izango zen susmoa. Benidormen jende multzohandien artean ibili ginen, eta pentsatu nuen han kutsatu izangonintzela. Erizainak deitu zidan eta nire historiala ikusita esan zidanez neukala aparteko arriskurik, beraz, etxean geratzeko. Medi-kuak ere deitu zidan, eta esan zidaten tenperatura kontrolatzeko,38ra iristen bazen sukarra, deitzeko berriz, baina zorionez, ezdut beharrik izan. Maskara baten, eta isolamendua nola eginbehar nuen azaltzeko orri baten bila senideren bat bidaltzekoesan zidaten. w Eta, zein agindu jaso dituzu isolamendurako?

Konfinamenduaren konfinamendua izan da hau. Nire sena-rrarengandik bi metrora ibiltzeko esan zidaten, eta denboraguztian maskara jantzita erabiltzeko, ohe desberdinetan lo egi-teko, higienea asko zaintzeko, eskuak garbitzeko, ukitzen nituengainazal guztiak ondo desinfektatzeko eta ontzi garbigailuarentenperatura ere altxatzeko. w Eta, zer moduz moldatu zarete?

Ondo moldatu gara. Bakoitzak logela baten egiten dugu lo,eta bakoitzak komun bana erabiltzen dugu. Bazkaria neuk pres-

tatzen dut, baina bazkaldu aparte egiten dugu. Alaba edosemea etortzen dira jatekoa edo botikak ekartzera, eta ateanuzten digute dena, eta zaborra ere eurak ateratzen digute. . w Beldurrik sentitu al duzu?

Ni hipokondriako samarra naiz, eta egia da momentu batzue-tan beldurra pasatu dudala, bai. Nik inoiz ez dut ezer eduki birike-tan, eta baneukan beldurra, baina zorionez, ez dut konplikaziorikizan. Nik uste dut senarrak ere pasatu duela gaixotasuna. Nikbaino sintoma arinagoak izan ditu, baina honek ere pasatu du, ni-rekin batera. Eta senarrarengatik baneukan kezka, 86 urte ditue-lako. Medikuari ere esan nion kezka hori neukala, eta esan zidansintomak okertzen baziren, deitzeko. Zorionez, hobera egin dugubiok, baina gu ez gaituzte bisitatu ez medikuak eta ezta erizainakere. Dena nik kontatzen nien telefonoz, eta horren arabera hartzenzituzten erabakiak. Guk paracetamol hartu dugu bakarrik. Likidoasko edateko esan ziguten, beroa bazen hobe, eta etxean hotzikez pasatzeko, tenperatura epela hobe zela. w Orain zer moduz zaude?

Sukarra joan zenetik, hobeto nago. Dena dela, erizainak esanzidan ondo sentitzen naizen egunetik aurrera beste 14 egun jarrai-tzeko isolatuta, orain arteko neurri berberak hartuta, besteak kutsa-tzeko arriskua egon daitekeelako. Medikuek ere ez dakite zenbategunez irauten duen arrisku horrek, momentuz aztertu dutenarekinbadirudi bi astez irauten duela, baina ez daude seguru. Galdetunien behin gaitza pasata berriz kutsatzeko aukerarik ote daukagun,baina hori ere ez dakite. Dena berria da, eta egunetik egunera aridira medikuak ere gauzak ikasten. Niri ez didate probarik egin ja-kiteko positiboa naizen, baina koronabirusaren protokoloa ezarrididate, eta ni bezala beste pila bat egongo dira etxeetan isolatuta.Ematen dituzten datuak ez dira errealak, ez dituztelako probak egi-ten, eta benetan askoz gehiago dira kutsatuta daudenak. w Etxean geratzea omen da irtenbide eraginkorrena. Zeresan nahi diezu herritarrei?

Gera daitezela etxean, horrela egotea baino askoz hobeadelako etxean egotea. Aspertuta egongo dira batzuk, bainanik lehenengo egunetan aspertuta egon nahi nuen, eta ezinnuen. Hain nengoen gaizki...

ARANTZA APRAIZ

“Ematen dituzten datuak ez dira errealak, ez dituztelako probak egiten, eta benetan askoz gehiago dira kutsatuta daudenak”

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 7

Page 8: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELKARRIZKETAK8

w Zer moduz zaude?Orain ondo. Lau egun dara-

matzat [ostirala, martxoak 27]sukarrik gabe, eta askoz ho-beto sentitzen naiz. Oraindiknekatuta, baina lasai eta ani-moso nago. Ez dut apartekokonplikaziorik eduki eta gaixo-tasunak ondo eboluzionatu du. w Zer sintoma igarri zeni-tuen?

Sukarrarekin hasi nintzenmartxoaren 13an, eta badaezpada etxean geratu nintzen.Ordurako IMHn eskolak etenda zeuden, ikasleak etxean, etani ere telelanerako prestatuta nengoen. Osasun Sailak jarri-tako telefonora deika aritu nintzen, baina ez zidaten telefo-norik hartzen, eta azkenean Eibarko Ospitalera deitu nuen.Erizain bati kontatu nion nire egoera, eta momentuz lasai har-tzeko esan zidan. Gero egun batzutan ez nuen ezer edukieta pentsatu nuen pasatu zela eta ez zela ezer izango, bainahandik egun gutxira berriz hasi zitzaidan tenperatura igotzen.Orduan anbulatorioko medikuarekin jarri nintzen harremane-tan eta handik egun batzuetara Mendarora joateko esan zi-daten. Han ikusi zuten pneumonia txiki bat neukala, etakoronabirusaren proba ere egin zidaten. Pneumoniarentzakotratamenduarekin itzuli nintzen etxera, eta gero deitu zidatenesateko probak positibo eman zuela. Momentu horretatik etxehonetan ezin da inor sartu eta gu ere ezin gara irten. w Positibo eman zenuela jakitean lasaitua hartu zenuenala, urduritu egin zinen?

Lasaitu egin nintzen, egia esanda. Hasierako egunetanetxean nengoen jakin gabe ziur zer zen, sukarrarekin eta para-cetamol hartzen. Eta horrek sukarra jaisten du, baina ez du gai-tza sendatzen. Mendaron esan zidatenean pneumonia nuelaeta tratamendua jarri zidatenean, lasaitu egin nintzen. Gerokonfirmatu zidaten Covid19a nuela, eta beste pilula batzuk har-tzeko esan zidaten. Ez dago tratamendu zehatzik eta pilula des-berdinekin probatzen ari dira. Seguru jende asko dagoelaetxean sintomekin, frogarik egin gabe eta tratamendurik gabe,buruari bueltak ematen eta egoera hori ez da erraza. w Ba al dakizu non kutsatu zaren?

Ez dakit non kutsatu naizen eta ez diot horri bueltarikeman nahi, gainera. Galdetu zidaten ia egon nintzen kutsa-tuta zegoen norbaitekin, baina nik dakidala ez naiz inorekinegon. Pandemia oso zabalduta dago, eta harrapatu egin dut.Orain aurrera egin behar dut, ez dago besterik. w Nola moldatu zarete isolatuta egoteko?

Egia esanda ez nintzen probaren zain egon, eta sintomakigartzen hasi nintzenetik isolatuta egon naiz. Ni nire gelan

nago, eta emaztea eta umeak ezin dira etxetik irten, bainagelatik bai. Terraza ere badaukagu,eta txandaka irteten gara,beraz, nahiko ondo daramagu. Koinatuak ekartzen digu ja-naria eta atean lagatzen digu, eta EPIekin ibiltzen den bestelagun bat etortzen zaigu zaborra ateratzera. w Nola entretenitzen zara?

Telebista ikusten dut, ordenagailua ere badaukat eta la-neko eta eskubaloiko hainbat kontu egiten ditut, eta irakurtzenere egoten naiz. Sukarra eduki nuen egunetan ez nuen ezeregiten, ohean botata egon bakarrik. Orain badaukat gauzakegiteko indarra, eta aktibo nago. w Kutsatuta egonda, nola eragiten dizute koronabirusariburuzko albisteek?

Ni ondo nagoenez, lasai hartzen ditut albisteak. Ikusikobanu gaixotasunak okerrera egiten zuela, gehiago kezkatukonintzateke. Azken batean heriotza gehienak arnasa hartzekozailtasunak dituztenengan ematen dira, edo adinekoetan etapatologia gehiago dituztenengan. Positiboan hartu behar daegoera, buruak asko eragiten du eta txarrera pentsatzen ja-rrita, seguru okerrera egingo nukeela. w Zein jarraibide eman dizkizute?

Hau dena berria da medikuentzat eta beraiek ere ez dau-kate oso argi zer egin behar dugun. Esan didate egunetik egu-nera joango garela ikusten, baina entzun dudanez beste parebat aste gutxienez isolatuta jarraitu beharko dut. Lasai nago,eta iritsiko da hemendik irteteko eguna. Pentsatzen dut tratamen-dua bukatu ostean beste frogaren bat egin beharko didatela ja-kiteko birusa oraindik nire gorputzean dagoen edo ez, bainaoraindik ez didate ezer esan. Egia da medikuak gainean izanditudala, ia egunero deitu didate, eta pentsatzen dut okerreraegin izan banu etxera ere etorriko zirela ni ikustera. Elgoibarrenbadakit beste etxe batzuetan ibili direla, baina nik zorionez sin-tomak kontrolatuta izan ditut uneoro. Sintomak desagertzean su-posatzen da gaindituta izango dudala gaixotasuna, bainaagian ez, eta hori jakiteko modu bakarra froga egitea da. Nikezin dut erabat ziurtatu, baina esango nuke nire semeak etaemaztea ere kutsatuta egongo direla, hasierako egunetan elka-rrekin egon ginelako, baina beraiek ez daukate sintomarik.Dena dela, ni beste denbora egon behar dira beraiek ereetxean berrogeialdian. Eta oso garrantzitsua da etxean egotea.Gizarte honetan berekoi samarrak gara, eta une honetan ustedut berekoitasun hori alboratu eta solidarioagoak izan behardugula, elkarri laguntzeko. Denok jarri behar dugu gure partetik,denon osasuna dagoelako jokoan, eta denok apur bat jarritalehenago eta hobeto irtengo gara honetatik.

ZIGOR ESNAOLA

“Ez dakit non kutsatu naizen, eta ez diot horri bueltarik eman nahi, gainera”

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 8

Page 9: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELKARRIZKETAK 9

w Familian kutsatu zaretezuek. Zer moduz zaudete?

Gure etxean hobeto gaude,eta nire ahizpa ere bai, bainakoinatua eta ama ospitaleandaude ingresatuta [martxoaren28an eginiko elkarrizketa da].Nire ahizpak ia 2 urteko umebat dauka eta hura ere sukarra-rekin dago, nire alaba bat ereegon da, eta senarra ere bai.Okerren ama eta koinatua

daude, pneumonia harrapatu dutelako. Koinatuak egun bat pa-satu du ZIUn eta orain plantan dago. Egoera gogorra da, bakoi-tza bere gelan dago, ezin ditugu bisitatu, eta informazio guztiatelefonoz ematen digute. Esan digutenez tratamenduren batekinprobatzen ari dira, baina momentuz ez dute hobera egin. Biegun daramatzate ingresatuta, eta nahiko kezkatuta gaude be-raiengatik. Eta egia esanda, telebistan entzuten dugun guztiak ezdu batere laguntzen. Hildako kopurua goraka doa etengabe, etahasieran ematen zuen adinekoak bakarrik zirela, baina ikusi dugugazteak ere hiltzen direla. Nire amak eta koinatuak ez daukatebestelako patologiarik, ez dute erretzen, eta berez, osasuntsudaude, baina gaizki daude. w Non eta nola kutsatu zarete familia bereko hainbeste lagun?

Zapatuetan gurasoen etxera joaten gara denok bazkaltzera.Martxoaren 14an joan ginen azkenekoz, konfinamendua ezarribezperan, eta orduan kutsatuko ginen denok. Baina non harra-patu dugun ez dakigu. Guk ez dugu bidaiarik egin, denok El-goibarren ibili gara, beraz, herrian harrapatu dugu, eta gerobatak besteari pasatuko genion. Nire neba eta koinata ez zirenbazkarira etorri, eta haiek ondo daude, eta nire senarra ere ezzen etorri eta berak sintoma arinak izan ditu. Zorionez, nire aitaere ondo dago, nahiz eta bera ere bazkarian egon zen. Etaeskerrak! Izan ere aitak baditu beste patologia batzuk, etaberak harrapatzea oso arriskutsua izan daiteke. Bestela, baz-kaltzen egon ginen beste guztiok harrapatu dugu. Nire alabahurrengo egunean hasi zen sukarrarekin, eta gero ni eta niresenarra. Eta ahizpa, ama eta koinatua ere aldi berean hasiziren sintomak igartzen. Gurean, alabak eta senarrak nahikoarin pasatu dute, baina nire ahizpa, ama, koinatua eta ni osogaizki egon gara, bereziki, koinatua. Hamabost egun egongara larri, eta lehenengo astea, bereziki, oso-oso gogorra izanda. Nik sukar altua eduki dut, eta gorputz guztiko min izugarria.Hau ez da gripe bat, askoz gogorragoa da. Lehenengo egu-netan etxean egoteko esan ziguten, baina gero okerrera egingenuenez, ospitalera bidali gintuzten. Nire ama hiru bat aldizjoan da ospitalera. Behin anbulantzian eraman zuten, eta gai-nerakoetan nire senarrak eraman gaitu denok. Medikuaren agi-

ria geneukan, eta badaezpada udaltzainei ere esan genien os-pitalera gindoazela. Han proba egin ziguten, niri, ahizpari,amari eta koinatuari eta denok positibo eman dugu. Antibioti-koak, paracetamol eta Nolotil hartzen egon gara, eta ahizpaketa nik hobera egin dugu, baina amak eta koinatuak ez, etaingresatu egin behar izan dituzte. Gainerako familiakoei ezdiete probarik egin, baina esan ziguten positibo izango zirelahaiek ere. Kontua da proba okerrera egiten dutenei bakarrikegiten dietela, denentzako ez dagoelako. Orduan, denok egonbehar izan dugu isolatuta.w Familia guztia isolatuta egon zarete, beraz. Nola moldatuzarete?

Berrogeialdia bakoitzak bere etxean egin dugu. Etxeaknahiko handiak dira, beraz, gaixo bakoitza gela batean egongara. Gogorrena umeekin ezin egotea izan da. Nagusiakgehiago ulertzen zuen egoera, baina txikiak gehiago eskatudigu atentzioa. Beraiek ere etxean daude, aspertuta, eta ego-era hau gogorra da eurentzat ere. Jolastu nahi dute, eskolakolanak egin behar dituzte, eta guk ezin genien lagundu. Hasie-rako egunak hain izan ziren txarrak, alaba nagusiak sukalda-tzen zuela! 12 urterekin bera arduratzen zen, gu ez ginelakogai. Oso gogorra egin zait. Eta nire ahizparen etxean berdinibili dira. Baina gauza onak ere erakutsi dizkit isolamenduak,eta konturatu naiz inguruan lagun onak ditugula. Animoak ema-teko mezu eta dei pila bat jaso ditugu, eta denek eskaini digutelaguntza. Benetan eskertuta nago. Eta eskerrak eman nahi diz-kiet baita ere anbulatorioko langileei, bikain portatu direlakogurekin. Erizain eta mediku guztiak gure gainean egon dira etaoso ondo artatu gaituzte, baina bereziki, Belen Calvo gure me-dikuari eman behar dizkiot eskerrak. Senide guztior medikuada bera, eta ondo baino hobeto portatu da gurekin. Mendaronere oso ondo daukate dena antolatuta, eta primeran zaindugaituzte.w Hobeto egon arren, oraindik isolatuta jarraitu beharduzue, ezta?

Bai, ni beste hamabost egunez egon behar naiz, baina niresenarra dagoeneko irten daiteke kalera. Ni ere desiatzen nagokalera irten eta plazan garagardo bat hartzeko. Horrelako ego-eran konturatzen zara eguneroko bizimodua zein garrantzitsuaden, bai guretzat eta baita umeentzat ere. Pasatuko da dena,baina orain etxean egotea tokatzen zaigu. Eta benetan diot,hobe dela etxean egotea gaixotasun hau pasatzea baino. As-pertuta egongo da jendea, bai, baina hobe da aspertuta ego-tea minez egotea baino. Eskatu nahi diot jendeari mesedezetxean egoteko, denon hoberako da-eta.

MARI JOSE MARTIN

“Eskatu nahi diot jendeari mesedez etxeanegoteko, denon hoberako da-eta”

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 9

Page 10: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELKARRIZKETA10

“Ez da aintzat hartu egoera emozionalak immunitate sisteman eragin zuzena daukala”

Koronabirusak gain hartu digu eta egoerahonetan errazik ez dago inorentzat. Psiko-logoek, psikiatrek eta ospitaleetako senda-gileek eurek ere ohartarazi dute kaltepsikologiko handiak ekar ditzakeela guztihonek, eta beharbada, ez zaiola alderdi horribehar beste erreparatu. Guzti horri buruzhitz egiteko Edurne Izagirre psikologo men-doarra eta BARRENeko Iritzia saileko kolabo-ratzailea elkarrizketatu dugu. EspainiakoGobernuak funtsezkoak ez diren jardueraekonomikoak eten aurretik egindako elka-rrizketa duzue hau.

w Zein arrisku ekar ditzake birusariaurre egiteko neurri eraginkorrena bidedenak?

Beste behin agerian gelditu da zeinikuspegi dagoen agintean eta zein postu-ratatik ulertzen diren egoerak eta hartzendiren erabakiak. Gorputza eta psikea ba-natzen dira, inolako erlaziorik izango ezbalute bezala eta jada jakinak diren hain-bat gauza alde batera utziz, geure ego-era emozionalak gure immunitate sistemanduen eragin zuzena esate baterako. Etabestetik, zaintza lanen ikusezintasunadago. Honen erakusgarri da, adibidez,estankoak irekita mantentzea beharrezkoaikustea, eta aldiz, laguntza psikologikoeta hezitzailea pribilegiotzat hartzea. Pro-fesionalok ezin ditugu pazienteak aurrezaurre artatu, baina garraiolariakatzera/aurrera dabiltza ohiko martxan etazenbait lantegitan lanean jarraitzen duteinolako segurtasun neurririk gabe. Ikaste-

txeak eta zenbait eguneko zentro ixteaizan zen hartu zuten lehen erabakia. Men-dekoak etxera bidali zituzten haien zain-tza magikoki -betiko moduan, isilean etaerrekonozimendurik gabe- berrantolatukozelakoan, ez baitzen neurri horrekin ba-tera kontziliaziorako neurririk martxan jarri.

Salbuespen egoera hau erabat berriada batzuentzat, baina beste batzuei oroi-tzapen txarrak ekarriko dizkie militarreneta polizien presentzia handitu izanak.Beldurraren politika jarri dute martxan, etahonek gure gaitasun pertsonalak jarrikoditu auzian eta gutako bakoitzaren beldursakon eta zaharrenak piztu ditzake. Etahorri isolamendua gehitzen badiogu, osoposible da sintomatologia anitza ager-tzea: insomnioa, antsietatea, pentsa-mendu errepikakorrak etab. Hau epeluzez mantentzeak sufrimendua handitukodu, bai eta gaixotzeko probabilitatea ere,beldurrak kikildu egiten gaituelako, baita

gure immunitate sistema ere. Tentsio psi-kiko eta emozional honek agerian utzikoditu bakoitzaren gaitasun eta gabeziak. w Gaitzari buruzko ohartarazpenekgaur besteko larritasunik ez zutela ziru-dienean, eta orain ere, adinaren alda-gaia nabarmentzen da bazterguztietan. Nola eragiten die horrek adi-nekoei?

Edozein egoera kudeatzerakoan ga-rrantzitsua da analisi bat egitea, arriskupuntuak identifikatzea eta aurre egitekozenbait estrategia diseinatzea. Honeta-rako gizartea sailkatu eta neurri ezberdi-nak martxan jartzeak kontrol sentipenaeman dezake, eta instituzioei hori egiteadagokie. Bi adin tarte nabarmentzen di-tuzten bereziki; haurrak, kutsakortasunhandiagatik, eta adinekoak, zahurgarrie-nak direlako. Mendekotasun handiena du-tenak dira, zaintza handiena behardutenak. Batzuk ondoan dauzkagu,

- AINARA ARGOITIA -

u EDURNE IZAGIRRE PSIKOLOGOA ETA GIZARTEZERBITZUETAKO LANGILEA

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 10

Page 11: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELKARRIZKETA 11

baina, goxo, eta haiek zaintzeko eta en-tretenitzeko mila aukera eskaintzen zaiz-kigu. Besteak, aldiz, erabatekoisolamendu eta bakardadera kondenatuditugu eta telebistaren desinformazio etaalarma kanpainaren biktima zuzenakdira. Baina hemen garrantzitsuena da gai-nontzekook nola ari garen kudeatzen ego-era hau. Gai al gara pentsamendu kritikobat mantendu, iritzi propioa sortu etahonen arabera gure mendean daudeneiemozionalki laguntzeko? Oso garrantzi-tsua da azalpenak emateko gai izatea,egoerari duen garrantzia emanda, bainalasaitasunez, eta oso garrantzitsua da, eraberean, haurrei nahiz adinekoei hitz egi-teko aukera ematea eta haiei entzutea;balioa ematea euren bizipen eta sentipe-nei, eta elkarrekin aurre egingo diogulaazpimarratzea. Izugarrizko erronka dugu,baina hazteko aukera ere halakoxea da,handia. Ohituak gaude egoerak ‘soluzio-natzera’, eta soluzioa gure esku ez da-goen egoera bati aurre egitea,ezjakintasunari itxaropenik galdu gabeeustea, heriotzaz hitz egin eta hausnar-tzea, eta batez ere, lehentasunak berdefi-nitzea oso aberasgarria izan daitekeguztiontzat.w Osasun sistema gainezka egiten hasiada bazterretan. Hedabideetan ez dagobeste berririk. Herritar askorengan ha-lako ezinegon edo antsietate puntu batigarri dugu. Zer eragin izan dezakehonek? Nola bideratu genezake ego-era?

Orain esango dudana nire sentipenabaino ez da. Lehen momentutik ari diramezu hau ematen eta beti pandemiarenneurriari lotuta, baina Txinan, abenduanagertu zen birusa eta urtarrilerako zepaidentifikatua zuten eta aspaldidanik teori-zatua zegoen globalizazioak zaurgarriegiten zuela gizateria pandemia batenaurrean. Urtarriletik martxora...nola kude-atu dute hau agintariek? Nolatan gelditugara segituan babeserako materialikgabe? Osasun publikoan egin dituztenmurrizketak eta gero, lanik gabe utzi di-tuzten langileak kontratatu al dituzte ego-era honi aurre egiteko?. Informazio

gaindosia? Beldur kanpaina da gehiegiz-koa; informazioa, nire iritziz, gutxi eta osokaotikoa da. Gizakiak betidanik sufritu duezjakintasunarekin eta ziurgabetasunare-kin; horregaitik dugu beharra egoerak etapertsonak kategorizatzeko (laguna-etsaia,ona-txarra, gaixoa-osasuntsua...). Egoerahonek planifikazio eta kategorizazio guz-tiak airean jarri dizkigu, eta egoera hone-tan antsietatea sentitzea osasuntsua da,errealitatearekin bat dator, eta sortzendigun ezinegonarekin sortu daitezke eran-tzun kreatiboak; antsietate hau ez da itoedo medikatu behar, onartu eta artatuegin behar dugu, neurriak hartuz. Ondolegoke infoxikazioari neurriak jartzea, se-guru sentiarazten gaituzten espazio etapertsonak zaintzea, bizi erritmoa berdefi-nitzea.

w Umeak ere etxean itxita dauzkaguegunotan, eta hasi dira batzuk gal-dezka zer eragin izan dezaketen honekpropio haiengan. Zer duzu esatekohonen inguruan?

Umeek momentu honetan gehienbehar dutena da gurasoak lasaitzea etaalboan izatea. Bere beharrekin konekta-tua dagoen haurra, erreferentziazko heldubat ondoan duena, ez da gogortuta gel-dituko kalera irten ezinagatik. Aktibitateabehar dute, euren garapenerako elika-dura delako, baina beren buruei galderahori egin dieten gurasoek asetuta dituzteume horien oinarrizko beharrak. Etxeaegokitua izango dute haurren gozamene-rako eta nahiko baliabide izango dituzte

haurrak aktibo mantentzeko. Haurrek ego-kitzeko gaitasun handia dute, eta gehienbehar dutena da ikustea gurasoak gai di-rela egoerari aurre egiteko eta badakitelanola jokatu; gure bitartez bizi dute mun-dua eta errealitatea, guretzat bortitza etakontrolaezina bada, horrek ondoez han-dia sortzen du haurrengan. w Bizi dugun egoera honetan ikusi di-tugu herritarrak auzoak zaintzen; Poli-ziarena egiten. Zerk egiten du egoerahauetan joera hauek nabarmentzea?

Beldurraren kanpainak badu bereizga-rri bat, gerra egoeratzat planteatzen dela;oraingoan birusa dugu etsai eta herritarguztioi egin digute deia haren aurkako tro-petara batzeko, geure bizia defenda-tzeko. Ikuspegi honetan bi bando daudebeti, aldekoak eta etsaiak; etsaiari aurreegiteko martxan jarritako estrategiak bete-tzen ez dituena etsaiaren konplize bihur-tzen da instantean. Herritarron artekokontrola pizteko egiten da hau, eta lehenaipaturiko antsietate egoeran egon etaneurririk ez badugu hartzen geure zentzuaberreskuratzeko, oso erraz eroriko garaauzotarren arteko liskarretan. Benetako ja-rrera komunitarioaren oinarria konfidantzada, baina ez da hau elikatzen. Bizi garengizarte ereduaren ondorio da, indibidua-lismoa nagusi den gizartearena, sare ko-munitarioak oso debilduak dituenjendartearena. w Kontrara, balkoitik txalo egiteko eki-menak, herritar norbanakoek sortu di-tuzten bestelako ekintzak etaboluntario-sarerako izena eman dutenlagunen kopurua izugarri handitu dira,eta halako taldetasun bat ere sortu da.

Gure esku dago horri eustea, orain etabeti. Baina nik ez dut kontraesankorra ikus-ten aurreko galderan aipatutakoa eta bal-koitik txalo egiteko ekimenena.Mendaron, Bizkaian gertatutako feminizi-dio bikoitza salatzeko herri mailakodeialdi bat egin genuenean, ez zen la-piko hots handirik izan; aldiz, Soraluzengizon batek ama hil zuenean deialdi glo-bala egin zen eta erantzuna oso bestela-koa izan zen. Azkenaldianaldarrikapenak ere modu globalizatu eta

“Erreferentziazko

heldu bat ondoan

duen haurra,

ez da gogortuta

geldituko kalera

irten ezinagatik”

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 11

Page 12: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELKARRIZKETA12

hutsean egiteko moda bat ezarri den sus-moa daukat. Munduarekin konektatzengaituztela sentiarazten gaituzten ekimenekdute arrakasta. Baina badakigu zein dengure auzokideen egoera? Herrian neu-rriak har daitezen indarra egiteko prestgaude? Analisi sakonik eta luzerako neu-rririk ezin du ekarri aldarri modu honek.Boluntario sareak erabat beharrezkoakdira, baina ez badugu kalitatezko zerbitzupublikoen alde behar den lekuan borrokaegiten, beste guzti hori epe motzerakoerremedioa izango da. Euskal Herrian po-brezia datuak handitzen ari dira. Osogertu dauzkagu etxealdian gosea pasa-tuko duten familiak eta horri ekimen komu-nitarioekin bakarrik ahal zaie erantzun.w Etxean gelditzeko agindu digute he-rritarroi, baina enpresak zabalik egondira. Presioa norbanakoongan jartzeakzer eragin izan dezake?

Egoera kolektiboei indibidualismotikerantzuteak erakundeak arduraz libre gel-ditzea dakar. Gobernuak alarma egoeraizendatzean indibiduo bakoitzaren mugi-mendua mugatu dezake, baina enpresenaktibitatea ez? Militarrak eta poliziak nor-banakoak kontrolatzen eta isunak jartzendabiltza, baina ez lantegietan segurtasunneurriak ezartzen direla ziurtatzen. Or-duan, lehentasuna zerk dauka, guztionosasunak ala botere ekonomikoak? Gain-karga izugarria, sufrimendu sakona, etabakardadea dakar horrek norbanakoen-tzat. Honen aurrean zer egin genezake?Sare komunitarioak sortu, herrian, auzoan;gure esku dauden gauzetan zentratu, ihesegiten digutenetan barik. Neurri honeketxean gutxieneko segurtasun eta erosota-sunik ez dutenei egiten die kalte han-diena: etxebizitza partekatzen dutenei,indarkeria matxista jasaten duten ume zeinandreei, mendekoak zaintzen etxeko lan-gile moduan daudenei... w Gu etxean gelditzen gara". GorkaBereziartua ‘Argia’-ko kazetariak ho-nela zioen aurreko batean traol horriburuz: "Ongi dago etxean geratzengarelako sentitzen dugun gailentasunmorala, baina igual asuntoa da bada-goela jendea ateratzera behartuta da-

goena, kapitalak edo patronalak halaagindu diolako edo bestela". Zerdiozu?

Erabat ados nago afirmazio horre-kin, mezu horrekin, gailentze horretan,lehen aipaturiko bandoetako batean ko-katzen gara, modu argian; ni birusaetsai duen tropan nago, guztion bizitzaksalbatzen ditut etxean gelditzen, eta la-nera zoazen horrek guztiok arriskuan jar-tzen gaituzu. Erabat erosi duguerakundeen diskurtsoa, pentsamendu kri-tikorik gabe, analisi sakonagorik gabe.Honela, "gu eta gutarrak" bereiztengara, gainerako guztien gainetik. Etabat-batean, sustentu ekonomikoa edukiahal izateko lanera doan bihotz arazoakdituen 50 urteko gizonezkoa (arriskuhandia duena birusaz kutsatuz gero etaetxean geldituta bizia salbatuko luke-ena), etsaitzat hartzen dut. Eta neu, ero-sotasunez beteriko etxe ederrean etahozkailua beteta, baina kirola egiterairten ezin naizen hau bihurtzen naiz bik-tima. Bizitza, errealitatea, ez da beltzaedo txuria, ez daude zintzoak eta gaiz-toak gure seme-alaben ipuinetan bezala,tartean daude kolore guztiak, baina be-giratu egin behar da ikusteko.

w Bakarrik hiltzen ari dira gaixoak etadolurik ere ezin da egin, hiletak etabestelako gurtzeak ere bertan beheragelditu direlako. Dolua egin ezinak zerdakar?

Dolua oso prozesu konplexua da,eta bakoitzak aurre egiten dio prest da-

goenean eta gai ikusten denean edo bi-zitzak behartzen duenean. Kasu hauetanbi alde daude; bakardadean hiltzen de-naren eskubide urraketa eta bere gertu-koen sufrimendua handitzea protokoloakbete beharrarekin. Lehenengoa benetanda larria eta berriz planteatu beharre-koa; osasun ezin hobean dagoen fami-liako batek zergaitik ezin dio lagunduazken txanpa horretan, prest baldin ba-dago? Bere burua jarriko luke arriskuan,ez besterik, eta duintasunez joateko au-kera emango lioke hiltzen denari. Berriroere agerian gelditzen da zaintza lanarenbaliogabetzea eta ikusezintasuna; hauez baita ikusten lehentasunezko behargisa. Ingurukoei dagokionez, doluakagur kolektiboa baino izaera askoz sa-konagoa dauka, modu indibidualeanegin beharrekoa da. Agurra modu kolek-tiboan egiteko modu berriak sortu dai-tezke, baliabideak baditugu; modukolektiboan egitearen zentzua lagunduasentitzearena da. Eta maila indibidua-lean bakoitzari dagokio prozesuarenkargu egitea, edo ez.w Epidemia erronka handia da gurejendartearentzat. Ahul sentiarazi gaitubirusak. Zer irakaspen atera behardugu hemendik?

Lehen munduan jaio garenok eta ge-rrarik ezagutu ez dugunok badugu sun-tsiezinak garen ustea. Epidemia honekikusarazi digu zeinen zaurgarriak gareneta heriotzaren aukera jarri digu au-rrean. Zahartzeko beldurrez bizi den gi-zarte batean heriotzari aurre eginbeharrean topatu gara, eta baliabiderikgabe harrapatu gaituelakoan nago.Ikasgai oso baliogarria eskaintzen diguegoera honek: hil gaitezela onartzeakbizitzari eusteko grina pizten du. Gaita-sun eta aukera mugaezinak ditugu,baina muga bat onartu beharra dugu,gorputz bakarra dugu eta honen beha-rrei erantzuten ikasi behar dugu, kalita-tezko bizitza izan nahi badugu. Geuremugak onartzeak besteekiko ere tole-ranteago egiten gaitu, beraz aprobe-txatu dezagun aukera pertsona gisa etakomunitate gisa hobetzeko.

“Erabat erosi dugu

erakundeen

diskurtsoa,

pentsamendu

kritikorik gabe, analisi

sakonik egin gabe”

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 12

Page 13: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ENPRESAK 13

1. Danobat, Goiti, Ideko eta DanobatGrou-peko zerbitzu zentralekin batera 610 per-tsona inguru gara Elgoibarren. HorietatikDanobaten daude 400 inguru.

2. Otsaila bukaeran komite krisi txiki bat eratugenuen etor zitekeena ikusita, eta martxo hasieran indartu eginbehar izan genuen. Pixkanaka joan gara zer zetorren ikusten,gehienak bezala. Martxoaren 9ko astean zehar, erabaki desber-dinak hartzen joan ginen egoerari aurre egiteko. Horien artean,lanaren jarduna mantendu behar genuela erabaki genuen, galeraekonomikoak ahalik eta gehien sahiesteko, baina horren aurretikgure kolektiboaren segurtasuna bermatu behar genuela erabakigenuen. Hortaz, martxoaren 16an, 17an eta 18an aktibitateaikaragarri murriztu genuen, protokoloak landu eta martxoaren23ko astean, beharrezko berme guztiak edukita, beharrezkoakdiren proiektuetan lanean jarduteko.

3. Eragin zuzena dauka erabaki horrek gurean, jardun oso kon-

kretu batzu salbu, besteetan ezingo dugulako fisikoki lanera joan.Hortaz, etxetik lan egiteko planarekin jarraituko dugu, oporrak al-datu beharko ditugu... neurri desberdinak hartu beharko ditugu.

4. Momentu honetan ezin da aurreikuspenik egin, baina argidago hiruhilabeteko bat galdutzat emango dela, aktibitate eko-nomikoari dagokionez. Oso gogorra izango da guretzat, bainaare gogorragoa beste sektore batzuentzat, esaterako, merkatari-tzarentzat eta herriko dendarientzat. Argi dago urte gogorra da-torrela eta horretarako neurri bereziak hartzen ari gara.

5. Inork ez daki zer gertatuko den, baina aurre egiteko neurriakhartzen ari gara. Txinan ekonomia asko aktibatu da eta esperan-tza daukagu Europan ere horrela izatekoa, baina esan bezala,neurriak hartzen ari gara, eta gero berraktibazioa badator, ongi-etorria izango da! Guk aktibitatea mantentzeak gure inguruandauden enpresa askoren aktibitatea mantentzea ekartzen du. En-presa oso txikiak dira, eta gu gelditzeak ekarriko lizkiekeen gale-rak sahiesteko ere aktibitatea mantendu nahi izan dugu.

1. Zenbat langile dituzue?

2. Orain arte, zein neurri hartu dituzue?

3. Zein egoeratan dago une honetan zuen enpresa? Nola eragin dio Espainiako Gobernuak

hartu duen azken erabakiak?

4. Nolako urtea aurreikusten duzue?

5. Zer datorkigu? Zenbat denbora beharko dugu errekuperatzeko?

PELLO RODRIGUEZ, DanobatGroup

Oinarrizkoakez direnak,

itxitaEskolak etetea eta ikasleak etxera bidaltzea izan zen koro-nabirusari kontra egiteko hartu zen lehen neurria, aisialdikokirol eta kultur jarduerak bertan behera laga zituzten ondoren,eta denda eta ostalaritzako establezimenduak ere itxi zituz-ten, oinarrizko beharrak asetzen dituztenak soilik zabalikutzita. Konfinamendua azarri zuten gero martxoaren 14an,baina lanera joatea ez zuten debekatu, gizarteko hainbat era-kundek esan arren hori zela pandemiari aurre egiteko hartubeharreko neurria. Joan zen zapatuan hartu zuen erabaki horiEspainiako Gobernuak, eta martxoaren 30etik apirilaren 9rabitartean oinarrizkoak ez diren lan guztiak eteteko aginduaeman du. Hala ere, enpresa batzuei gutxieneko jarduera batieusteko baimena eman die Madrilgo gobernuak, eta aukerahori aztertzen ari dira zenbait enpresa. Lanean diharduten lan-gileek beraien jarduna egiaztatzen duen agiria eraman beharkodute, polizia kontroletan erakusteko.

- AINHOA ANDONEGI-

Arg.: Manu Sanchez

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 13

Page 14: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

1. 65 langile gaude Geminisen.

2. Konfinamendua etorri zenetik hasi ginenenpresa barruan babes neurriak hartzen, etajoan zen asteko asteartean akordio bat lortu

genuen langileekin, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak hartudituen neurriekin bat egiten duena. Osasuna zaintzeko zailtasunakizango genituela ikusi genuen, eta horren aurrean erabaki genuenAste Santuko oporrak aurreratzea. Hau da, oporrak Aste Santuaneta Pazko Astean hartu beharrean, aste honetara aurreratzeaadostu genuen enpresa-komitearekin. Hortaz, etxetik lan egitekoaukerarik ez zuten langileak oporretan daude aste honetatik api-rilaren 14ra arte.

3. Erabaki berri honekin apirilaren 9ra arte eten behar denez ak-tibitatea, langileei astebete geratuko zaie berreskuratzeko. Orain-dik ez dugu adostu nola berreskuratu beharko dituzten orduak,hori gerora erabakiko dugu. Bi aste hauetako egun gutxi batzutan3-4 langilek lanean jardungo dute, atzerriko sektore oinarrizkoetan

lanean jarduten duten bezero batzuei makina batzuk amaitzekoeta beraiekin dauzkagun kontratuak betetzeko.

4. Egoera ekonomikoa zaildu egingo da, fakturazioa atzera-tuko delako, eta fakturatzen ez badugu, ordainketak garaiz egi-teko zailtasunak izango ditugu. Baina, zorionez, gu nahikomomentu onean harrapatu gaitu honek guztiak. Ondo ari ginenlanean, eskari asko genituen eta lasaitasun apur bat badau-kagu. Azken bost sei asteetan, esaterako, hainbat makina en-tregatuta geneuzkan herrialde desberdinetako enpresetan,baina beraiek ere koronabirusaren kontrako neurriak hartubehar izan dituztenez, ezin izan ditugu martxan jarri. Beste ma-kina batzuk orain irtetekoak ziren, eta beste batzuk hasierakofasean genituen. Dena atzeratuko zaigu, eta horrek eraginaizango du gure ekonomian, jakina. Eskari batzuk ere bertanbehera geratu zaizkigu, eta horietako asko ezingo ditugu geroere berreskuratu, baina, bestalde, etxetik lanean ari gara orain-dik martxan dauden herrialdeetan eskariak lortzeko.. Badirudikrisi sakon bat etorriko dela, baina oraindik goiz da esateko.

1. Enpresa txikia gara gu. Sei langile gara.Ni autonomoa naiz, eta gainerako bostakkontratatuta daude.

2. ERTE bat aurkeztu genuen joan zen astean,baina une honetan Administrazioa oso lanpetuta dago, eta mo-mentuz ez daukagu erantzunik. Orain, gainera, dekretua aldatuegin du Espainiako Gobernuak, beraz, ez dakit guk aurkeztutakoERTE hori nola geratuko den. Ez dakit gerora emango diguten etaaurreko bi asteetarako balioko digun. Gu orain arte lanean egongara, eta bi aste hauetako soldatak ordaindu egin behar ditugu.

3. Zapatuko agindua etorri zenetik, geldirik gaude erabat. Nireustez lehenago etorri behar zen erabaki hau, osasun aldetik begi-ratuta. Ekonomia dagoeneko kaltetuta dago, eta egoera honetanosasuna zaintzea ezinbestekoa da, ospitaleek gainezka ez egi-teko. Asteburuan etxean egon eta gero lanera joatea alferrik da.Erdibideko neurri bat izan da hori, azkenean erabatekoa hartzeko.Hobe zen hasieratik neurri gogorra hartu eta dena geratzea, ho-rrela lehenago bukatuko zelako. Gu aurreko asteetan lanean ibiligara, baina nahiko gaizki. Zerbitzu enpresa bat gara, beste en-presetara joaten gara lanera, eta orain ez gara joan. Hau guztiahasi zenetik sekulako beherakada igarrita geunden, eta oraingehiago. Guretzako kolpe gogorra izan da. Ez dugu fakturatzen,eta gastuak berdin-berdin ordaindu behar ditugu. Autonomoen

kuota ere ordaintzen ari naiz, eta laguntzak eskatu ditugu, bainaauskalo noiz etorriko diren. Une honetan dena dirua jartzea da,eta ez badigute laguntzarik edo mailegurik ematen, guk itxi eginbeharko dugu; horrela ezingo dugu jarraitu. Laguntza horiek, gai-nera, gero itzuli egin behar dira, ez pentsa ezer oparitzen digute-nik. Orain ematen diguten laguntza lau urtetan itzuli behar da.

4. Urte oso-oso gogorra dator. Uste dut jende asko oraindik ezdela jabetu zer datorkigun. Batzuk pentsatzen dute konfinamenduaamaitzean orduak berreskuratu eta dena lehengoa izango dela,baina niretzako, gerra-osteko bat dator hemen. Agian oso ezkoregongo naiz, baina esango nuke hamarretik hiru enpresa itxiegingo direla, gehienak enpresa txikiak, langabeziak izugarriegingo du gora, eta horrek kontsumoan eragingo du eta herrikodenda eta ostalariek ere igarriko dute.

5. Denbora asko beharko dugu errekuperatzeko, eta ez dakit le-hengora iritsiko garen ere. Osasun krisia konpondu behar da le-henengo, eta bakuna atera arte ez da konponduko. Urtebeteinguru pasatuko dela diote bakuna atera arte, baina izango dagehiago. Nire ustez, osasun alarma egoera hau gainditzea askokostatuko da. Nahikoa da pertsona bat egotea kutsatuta, berrizhasteko hau dena, eta horrek lanari zuzenean eragiten dio. Osa-sun krisia gainditzen dugunerako ekonomia hain egongo da hon-doratuta, handik irtetea oso-oso zaila izango dela.

ENPRESAK14

GORKA MIR, Laserlan

IOSU UNZUETA, Geminis

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 14

Page 15: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ENPRESAK 15

Guk, gainera, herrialde eta sektore desberdinetan egiten dugulan, eta suposatzen dut denei ez diela modu berean eragingo,baina eragina seguru negatiboa izango dela.

5. Sektore guztiei eragin die egoera honek eta denbora beharkodugu errekuperatzeko. Lehenengo ikusi behar da noiz bueltatuko

garen lanera, eta nola, zein baldintzatan. Osasun alorrean asma-tzen badute birusa geratzen, errazago irtengo gara, baina argieduki, apirilaren 9an ez garela normaltasunez itzuliko lanera.Orain arte ere komertzioa eta ostaritza itxita zeuden, eta horrekere eragin handia dauka gizartean, eta industria guztia etenda,gehiago.

1. 20 langileko enpresa bat gara, eta ho-rrez gain, 12 langilek osaturiko beste koo-peratiba txiki batekin egiten dugu lan. Niautonomoa naiz, eta kontratatuta ditugun lan-

gileei soldata ordaindu behar diegu. Beste enpresa batzuk languztiak autonomoekin egiten dituzte, beraz, lanik ez dagoeneanez dute ordaindu behar; ez da gure kasua. Guk hilero gastu finkoasko ditugu, eta une honetan ez daukagu fakturaziorik. Lan etaobra pila bat bertan behera laga behar izan ditugu, Arrasaten,Bergaran, Eibarren, Azkoitian, Elgoibarren... Hau ez da enpresahandi bat, ez da Iberdrola bat esaterako. Tipi-tapa, ordu pila batsartuz, sortutako enpresa txiki bat da.

2. Gu orain arte lanean egon gara, babes neurriak hartuta. Airelibrean egiten dugu lan askotan, aldamio gainean, eta langileenartean bi metro edo gehiagoko distantzia zaindu dugu. Orainarte gainera, kalean jende gutxiago zebilenez, ez geneukan ino-rekin harremanik, eta ordutegi jarraia egiten genuen gehienok,kalean ahalik eta denbora gutxien egoteko. Nik uste dut gu la-nean jarraitzeko moduan geundela, langileen osasuna arriskuanjarri gabe.

3. Espainiako Gobernuak hartu duen azken erabakiaren ondo-

rioz, astelehenetik geldirik gaude. Txarrena ez da apirilaren 9raartekoa izango, txarrena da inork ez dakigula egoera hau noizarte luzatuko den, eta egoerarik onenean dauden enpresak ere,asko jota, hiruzpalau hilabete iraun dezakete fakturatu gabe. Ego-era hau asko luzatzen bada, zaila izango da burua jasotzea.Lehen ere krisialdi gogor batetik gentozen, oraintxe zegoen hasita"errekuperatzen", enpresa gehienak ukituta irten gara krisialdi har-tatik, eta orain hau etorri zaigu. Gero langileek orduak berresku-ratu beharko dituzte, baina egoera honek luze jotzen badu, ezda erraza izango ordu horiek guztiak berreskuratzea. Normaleanondo moldatzen gara, eta gure artean adosten dugu egutegia,beraz saiatuko gara akordioetara heltzen.

4. Urte zaila izango da sektore guztientzat. Enpresa askok nomi-nak ordaintzeko zailtasunak izango dituzte, beste langile batzukkalean geldituko dira eta horrek kontsumoaren jaitsiera ekarrikodu. Nomina baten menpe bizi diren familiek gutxi iraun ahalkodute nominarik gabe, eta hortik aurrera egoera zailtzen hasikoda.

5. Ez dakit zenbat denbora beharko dugun errekuperatzeko. Le-henengo osasun krisia gainditu beharko dugu, eta ondoren eko-nomikoa.

KARLOS OREGI GIZASOLA, Goki Erreformak S.L.

Ixaka Egurbide, IMHko zuzendari kudeatzailea eta UPV/EHUra atxikitutakoIngeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendaria.

Graduaren Irakaskuntza Duala egoera berrian

“Osasun-alertaren aurrean, lanean jarraitudugu gure prestakuntza dualaren ereduaren printzipioei leial eu-tsiz, egokitzapena eta malgutasuna oinarri hartuta, inplikatutakoeragile guztiekiko sentsibilizazio eta enpatia bereziarekin. Irakas-kuntzaren Eraldaketa Digitalean bagenbiltzanez, egungo egoerakonplexuari aurre egin ahal izan diogu naturaltasunez, eredu ho-rrek dakarren enplegagarritasun-maila handiari eusteko apustuaeginez. Gure esentzia mantentzen ari gara, ikasleen jarraipenestua egiten ari gara gure teknologia erabiliz, on-line tutoretzen

bidez; gure irakasleak, ikasleak eta enpresako tutoreak erabat ko-nektatuta daude.

Metodologia dualak ikasketa akademikoa eta enpresan inte-gratutako lana uztartzen ditu. Industriak orain duen ziurgabetasunegoeraz jabetuta, enpresa bakoitzaren egoerara egokitzen arigara, kasuan-kasu irtenbiderik eraginkorrenak diseinatuz, gureikasleen talentua, enpresaren inbertsioa eta irakasleen ahaleginarieusteko helburuarekin. Une honetan are beharrezkoagoa daoraingo egoerari eta etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 15

Page 16: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ENPRESAK16

guztiok elkarrekin jokatzea.UPV/EHUra atxikitako IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsi-

tate Eskolatik mezu itxaropentsua eta lasaigarria helarazi nahidugu, gure giza taldea, ezagutza, esperientzia eta eredu hone-

kiko konfiantza enpresen eta ikasleen eskura jarriz, gizartearekikodugun konpromisoari eusteko, etorkizuneko profesional onenaketa enpresaren beharretara egokitutakoak garatuz eta lan-merka-tuaren eskura jarriz”.

1. Espainiako Gobernuak beharrezko jar-duerak ez direnak eteteko agindua emandu, martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte.Sindikatuek eta beste hainbat erakundek

eskatzen zutena heldu da. Nola hartu duzue berria? Poztu gaitu, erabakia berandu hartu den arren. Hori da zien-

tzialariek aspaldi eskatzen zuten neurria, eta osasuna diru iraba-zien gainetik jartzen dugunok ere hori eskatzen genuen.Hamabost egun lehenago hartu bazen erabaki hori seguru kutsatukopuruak behera egingo zuela.2. Langileek ez dute soldata galduko, baina gero ordu horiekerrekuperatu egin beharko dituzte.

Bai, gaur [domekan eginiko elkarrizketa] oraindik ez dugu de-kretuaren letra txikia aztertu, baina dirudienez, langileek beraienordezkaritza legalarekin edo gabe (kasu honetan komisio bat osa-tzea proposatzen da), zazpi egun izango dituzte ordu horiek nolaerrekuperatu behar dituzten negoziatzeko. Kontu honetan esan be-harra dugu, ez zaigula bidezkoa iruditzen, berriz ere, kalte guztialangilearen bizkar jartzea. Ikusi beharko da zein baldintzatanematen diren negoziaketa horiek. 3. Autonomoak zein egoeratan geratzen dira dekretu berrihonekin?

Sindikatuok erregimen orokorreko langileekin egiten dugu lanbatez ere, hortaz ez daukagu autonomoen egoera errealaren gai-neko analisirik. Herritar moduan esango nuke egoera traketseandaudela eta ziurgabetasun egoera batean bizi direla. Iruditzenzait, bestalde, ez dela berdina dentista edo tabernaria izan, nahizeta biak autonomoak diren. Esan nahi dut dentistak gero ereizango dituela bezeroak hagineko minez, baina tabernariak orainarte galdutakoa galdu du. Laguntza batzuk ere eman zaizkie,baina gehienak ordainketak atzeratzeko izan direla uste dut, be-netako laguntzarik ez. Komertzio txikiak asko sufrituko du. 4. Azken erabaki honen aurretik enpresa askok ERTEak aur-keztu zituzten. Azalduko diguzu zer den ERTE bat? Nola era-giten dio ERTEak enpresari? Eta, langileari?

Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea da ERTEa.Formula hau lehen ere aukeran zuten enpresek, baina oraingo be-rezitasuna da ERTE hori ezinbesteak bultzatutako egoeragatik tra-mitatu daitekeela eta horrek langileekin negoziatzeko aukeramurrizten duela. Enpresak berak bakarrik hartu dezakeen erabakiada, eta, gainera, oso azkar; bost egunen bueltan tramitatzen de-lako. Langileak bere kontratuan etena izango du alerta egoerak

iraun bitartean, eta desenplegua kobratuko du. Langabezia pres-tazioa baina, murriztua izango du, bere kotizazio oinarriaren%70 bakarrik kobratuko du (topeak daude, bai maximoak eta baiminimoak). Horrez gain, nabarmentzekoa da, prestazioan kon-tsumitutako egunak ez direla kontuan hartuko; hau da, kontsumitugabe moduan berrezarriko dira ERTEa amaitzean. 5. Askok salatu dute krisialdi garaiak aprobetxatzen dituztelaenpresa askok jendea kaleratzeko, eta hori gerta ez dadin,neurriak hartu dituzte beste herrialde batzuetan. Hemen ba aldago legerik esaten duena langileak ezin direla kaleratu da-tozen bi-hiru hilabeteetan?

Ez. Atera duten dekretu batek dio aldi baterako langileak ezindirela kaleratu; hau da, egoera hau dela-eta aldi baterako langileakezin direla kalean utzi. Praktikan, baina, uste dugu aldi baterako lan-gile ugariri eten dietela kontratua krisi honengatik, eta aurrerantzeanere kolektiborik ahulenak izango dira behin-behineko langileak. 6. Elgoibarren eta Debabarrenean, oro har, enpresa gehienekmakina erremintan egiten dute lan, eta asko saltzen dute na-zioartean. Koronabirusaren krisia mundu mailakoa dela kon-tuan izanda, nola eragingo du horrek hemengo enpresetan?

Inguruko enpresa batzuk zailtasunak dituztela esan digute, baiberen hornidurak lortzeko eta baita salmentak antolatzeko ere, etahorren baitan, lan-karga falta argudiatuta, neurri ezberdinak pro-posatu dituzte. Orain dela bi aste eskatu genuen guk oinarrizkoakez diren eta lehen-mailako produktuen produkzion lan egiten ezduten enpresen lan jarduera eteteko. Langileak etxera bidali etamodu honetan osasuna lehenetsi behar zela esan genuen. Prakti-kan, baina, ikusi dugu hau ez dela gertatu. Enpresek lanean ja-rraitu dute beraien produkzio beharren arabera, beti produkzioalehenetsiz, langileen segurtasunaren gainetik. Hurrengo hilabete-etan krisiak izango duen eragina ez dakigu zein izango den. Izandaiteke enpresek denbora behar izatea beren ohiko jardueraraeta erritmora itzultzeko. Dakiguna da, egokitzapen-behar horieklangileen kontura egin nahiko dituztela, eta antolatzen ez bagara,beste behin, langileek ordainduko dituztela krisi honen kostuak.7. Nolako urtea aurreikusten duzue 2020a?

Zalantza ugariko urtea izango da. Ez dugu horrelakorik eza-gutu lehenago, eta gainera, mundu mailako krisia da. Gure hel-burua da krisi honen kalte guztia ez ordaintzea langileek. Krisibakoitza erabiltzen da langilegoaren eskubideak murrizteko,bakan batzuk aberasten jarrai dezaten, eta gure lana izango dalangileria antolatu eta egoera honi aurre egitea.

AMAGOIA LASAGABASTER, Debabarreneko ELAko arduraduna

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 16

Page 17: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

ELKARRIZKETA 17

w Nola bizi duzue egunerokoa, Ainhoa?Urduritasun handiarekin ari gara lanean. Egoera hau berria

da guretzat ere, protokoloak egunero-egunero moldatzen di-tuzte, kutsatutakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta mo-mentuz Mendaroko ospitalean babes-ekipoak-eta badauzkagunarren, iristen zaigu beste leku batzuetan dituzten gabezien berrieta horrek guztiak kezkatuta gaitu. Nire lankide bat, erizain la-guntzailea bera, asteburuetan erresidentziara joaten da lanera,eta han zabor-poltsak erabiltzen dituzte mantaltzat. Egoera be-netan da tristea. Zuzendaritzakoak ere ari dira ahaleginak egi-ten ospitalea berrantolatzeko eta egoera honi ahal den ondoenerantzuteko, baina gaina hartuta gabiltza denok. Eta hau denaesanda, nahiko nuke azpimarra jarri egunotan gutxiegi berbaegin den kolektibo batek egiten duen lanean. Iruditzen zait os-pitaleetako, osasun etxeetako eta gainerako zentroetako garbi-tzaileek merezi dutela aitortza bat. Gu bezala ari dira laneanbirusaz kutsatzeko arrisku handiko lekuan, gurea bezain ezin-bestekoa da haiek egiten dute lana eta txalo zaparrada handibat eskatuko nuke haientzat ere. Esker on mezuak egunero iris-ten zaizkigu guri, eta hunkitzen gara iluntzeroko txaloekin, guresentimenduak ere bor-bor daudelako. Ekimen horiek indar han-dia ematen digute lanerako.w Zer itxura du ospitaleak?

Dena aldatu da. Solairu oso bat, bigarren solairuko atal handibat eta hirugarren solairuko zati bat daude koronabirusak kutsatu-takoentzat edota gaitzaren sintomak dituztenentzat. Hirugarren so-lairu horretan daude, baita ere, urgentziazko ebakuntzak behardituztenak eta barne-medikuntzako gainerako guztiak. w Gaurko datuen arabera [martxoak 28], 25 lagun daudeMendaron koronabirusagatik ospitaleratuta.Bai, bart gaueko datuak horiek dira. 25 positibo eta bat emai-tzaren zain, baina hau argitaratzen duzuenerako gehiago izango

dira ia seguru. Oraindik ez du goirik jo honek, eta beraz, kasuakugaritzen joango dira. Etor daitekeen horrek, beste ospitale ba-tzuetan bizi duten egoerak, kezkatzen gaitu. w Mendaro ospitalean ingresatutako lehenengo gaixoaksenda-agiria jaso zuen barikuan. Nola bizi izan zenuten?

Berezia izan zen momentu hori. Beharra dutelako etortzendira ospitalera gaixoak, baina momentuan, kasu larri-larririk ezdugu artatu beharrik izan eta espero dezagun luze eustea ego-era honi. Mendaron, gaur gaurkoz, ez dago inor Zainketa In-tentsiboen Unitatean. Tentsio eta urduritasun handia bizi dugudenok hala ere, eta gaixoak sendatzen ikusteak izugarrizkopoza ematen digu. Gaixoak isolatuta daude eta psikologikokihondoa jota ere bai asko eta asko. Goitik-behera mozorrotutasartzen gara gu haien geletara eta normala da beldurra izatea.Ezer ez da erraza hemen. Profesionalok ere beldur handiarekinbizi dugu, hemendik irten eta etxera goazelako eta kezkatzengaituelako etxekoen osasunak ere. Etxera iristeaz bat, atarianbertan kentzen ditut oinetakoak eta eransten ditut arropa guz-tiak. Arropak zuzenean garbigailura sartzen ditut eta ni, du-txara. Hori da gure egunerokoa. Gero, saiatzen naizdeskonektatzen, zaila dagoen arren, beste gairik ez dagolelakoinon. Horrek ere antsietate handia sortzen digu denoi eta neu-rriak hartu behar ditugu.w Mendaroko ospitalean ere erizainak falta direla irakurridugu sare sozialetan. Hala al da?

Orain momentuan, eta biharkorik ezin dizut esan, pertsonalaldetik ondo gaude Mendaron. Aurrez aurreko kontsulta guztiaketenda daude, eta lan horretan aritzen ziren profesionalak etaerrehabilitazioko unitatean eta kirofanoetan ari zirenak ere batudira gure taldea indartzera. Kirofanoak ere justukuak gelditzendira orain, bi baino ez, oso oker ez banago, bat birusaz kutsatu-takoentzat eta bestea gainerako guztientzat.

“Ezer ez da erraza. Profesionalok ere beldur handiarekin

bizi dugu egoera hau”

Ainhoa Perurena (Arroa-Behea, Zestoa, 1977) erizaina da Mendaro Ospitalean etabizi ere Mendaron bizi da. Egunotan, baina, ospitalean du bigarren etxea, eta handu bigarren familia. Ospitaleko egunerokoaren berri eman digu, gaueko txanda bu-katu berri.

u AINHOA PERURENAMENDARO OSPITALEKO ERIZAINA

- AINARA ARGOITIA -

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 17

Page 18: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HERRITARRAK18

Konfinamenduak milaka aurpegi ditu

Koronabirusaren eraginez, gizar-tea hein handi batean geldirikdago, eta herritarrak etxeandaude konfinatuta. Egoera horre-tan norberaren eguneroko bizitzaerritmoari eusten saiatzen diraasko, baina beste kasu askotanhori ezinezkoa da. Koronabirusa-ren gaitzak eta konfinamenduakmoldatu beharra ekarri die herri-tarrei, eta joan zen asteko erre-portajeari jarraituz, oraingoan erekoronabirusaren albo-eraginakjaso ditugu bi orriotan.

IGOR TORRES, triatleta

AINHOA ANDONEGI

“Gaur egun kirola egitea nire bizitzaren parte garrantzitsua da,eta konfinamendu egoera hau hasi zenean erabaki nuen ezinnintzela ezer egin gabe gelditu. Triatloietan aritzen naiz eta zaila-goa da hiru kiroletarako etxean entrenatzeko aukera izatea, bainanola edo ahala ari naiz moldatzen. Bizikletako entrenamenduakegiteko arrabola banuen, eta baita giharren indarra lantzeko tres-nak ere; etxean korrika egiteko aparatu edo zinta falta zitzaidan,baina. Erostea erabaki nuen, Internet bidez. Domekan eskatu etaasteazkenean etxean neukan. Zorte handia izan nuen, gerora ezbaita erraza izan halakoak eskuratzea. Poliki-poliki ohitzen noanarren, gogorra izan da kalean egiten nuena etxean egitera ohitzea.Hurrengo asteetan Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartzekoanintzen, eta orain etxetik egingo dut, zinta gainean. Aurten gu-txiago lehiatzeko asmoa nuen eta gaitzerdi. Bigarren semea otsai-lean jaio zen, eta hori dela-eta, lasaiago ibiltzeko asmoa dut.Alabaina, 2021ean Ironman distantziako triatloi batean lehiatzeanahi dut, eta entrenamenduei eustea ezinbestekoa da halakoerronka handirako. Igeriketa praktikatzeko aukerarik ez dudanarren, Seber Uribe maisuak bidali dizkidan bideoak erabiltzen ditutetxean ariketak egiteko. Bst-eko Egoitz Mora ere ari zait laguntzen,indarrarekin zerikusia duten ariketekin. Eta nire entrenatzaile AnderRomaratek entrenamendu guztiak moldatzen dizkit, egoera berrihonetan gauzak ondo egiteko”.

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 18

Page 19: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HERRITARRAK 19

“Jangelako zaintzaileanaiz, eta ikasleak etxean

egoteko agindua etorri ze-netik, jangelak ere itxitadaude, jakina. Egun hartanbertan lanik gabe geratunintzen. Hasieran ez gene-kien enpresak nola kudea-tuko zuen egoera hau,baina azkenean ERTE bat

aurkeztu zuen. Lankide batzuek jaso dute dagoeneko ERTE horionartu dutela dioen mezua eta dokumentazioa aurkezten ari dira,baina nik oraindik ez dut ezer jaso. Eta egia da ezinegona sor-tzen duela egoera honek, batez ere, ez dakigulako noiz arte lu-zatuko den. Hori dela-eta, beste bide bat zabaltzeko unea zelapentsatu nuen. Joan zen abenduan bukatu nituen erizain lagun-tzaile izateko ikasketak, bai alor teorikoa eta baita praktikoa ere.Hiru bat urtez egon naiz ikasten, eta hiru hilabete egin nituen lanpraktikak Mendaroko ospitalean. Behin ikasketak bukatuta atsedenapur bat hartzeko asmoa neukan, niretzako denbora behar nue-lako. Baina lanik gabe geratu nintzenez, eta egoera zein zen iku-

sira, konfinamendua etorri baino egun batzuk lehenago curriculu-mak bidaltzen hasi nintzen. Oraindik ez daukat titulua eskuan,baina otsailean ordaindu nituen titulua eskatzeko tasak, beraz, ho-rrekin curriculuma osatzeko aukera izan nuen. Mendaroko ospita-leko arduradunaren kontaktua baneukan praktikak egin nituenetik,eta berari idatzi nion zuzenean, Giza Baliabideen Sailarekin ha-rremanetan jartzeko. Hara bidali nuen dokumentazio guztia, etahiruzpalau egunetara deitu zidaten. Eibarko ospitalean solairuberri bat egokitzen ari zirela esan zidaten, koronabirusa zuten gai-xoentzako, eta lanerako jendea behar zutela esan zidaten. Prestnengoela esan nien. Lanean hasi aurretik koronabirusaren proto-koloa ezagutzeko eta EPIak jantzi eta eranzteko ikastaro bat egingenuen Mendaron. Ikastaroaren ostean, dei bat jaso nuen, Men-daron baja bat egon zela ebakuntza sailean, eta nahi banuenhan hasi ahal nintzela lanean. Hau dena berria da niretzat, etaapur bat urduri jarri nintzen, baina baietz erantzun nien. Egun be-rean, berriz deitu zidaten, nahi banuen, Traumatologiako plantanere lanerako lekua neukala esanez. Nik traumatologia ezagutzennuen praktiketatik, eta ebakuntza saileko postua aukeratu nuen,gauza berriak ikasteko asmoz. Aste honetan bertan hasi naiz la-nean”.

JAIONE TUDELA, erizain laguntzailea

“Semeak Eros-kin egiten dulan eta bera etaingurukoak ba-besteko hasi nin-tzen maskarakegiten, gurasonagusiak ere ba-ditulako eta be-

raiekin egon beharra dudalako. Supermerkatuetako langileak ezzeudela behar bezala babestuta ikusita egin nuen nire ekarpena.Semeak esan zidan lanerako jantzi gehiago eman zizkietela, arro-pak egunero garbitzeko esan zietelako. Aldagelak erabiltzearilaga eta etxetik uniformearekin joan behar zutela ere agindu zie-ten. Baina bestelako babesik ez zeukaten, eskularruak bakarrik.Maskarilak nola egin azaltzen zuen bideo bat bidali zieten en-presatik. Umeei ipurdia garbitzeko toallita horien moduko mate-riala zerabilen, baina, bideokoak. Nire artean pentsatu nuenhorrek ez ziela emango inongo babesik. 'Iker egon zaitez lasai,neronek egingo dizut eta maskarilla bat' esan nion semeari. Fa-cebooken ikusi nuen Donostiako patronista batek, Asun Domin-guezek, tutorial bat egin zuela, maskarilak norberak egiteko patroieta guztikoa. Neurea egin eta oso ondo geratu zitzaigula ikusita,nagusiari komentatzeko esan nion semeari. Hala, Maalako Eros-

kiko langilentzako maskarilak egiteko konpromisoa hartu nuen.Materialarekin izan nuen, baina, arazo handiena. Tela egokiak,lodiak, baneuzkan etxean; ez, ordea, goma nahikorik. IngurukoeiWhasapp bidez eskatu nien eta Amazon bidez erosi ere bai,baina ez zitzaidan eskaria ailegatzen. Orduan, Karkizanokoekineta Pitxintxukoekin harremanetan jarri nintzen, gomak eskuratzenlagun ziezadaten. Metro dezente eman zizkidaten eta kobratugabe gainera. Doakie hemendik nire eskerrik beroena. Behingomak nituela, bukatu nituen maskarilak eta lortu nuen Eroskikobeharginak babestea. Izugarri eskertu zidaten. Alfonbra gorria jar-tzea bakarrik falta izan zitzaien. Pentsa, oraindik ez dituzte jasoenpresak agindu zizkien maskarillak. Orain beste batzuentzat arinaiz egiten, eskatu ahala. Zerrenda bat daukat egina eskatzaile-ekin. Baina egin kontu goizez nire lanean aritzen naizela eta arra-tsaldeak ematen ditudala maskarillak egiten. San Jose bueltanhasi nintzen, eta guztira, 100 bat maskarilla egin ditut. Denakoparitu ditut. Materiala daukadan bitartean jarraituko dut; eta es-pero dut hau dena bukatuta egotea materiala amaitu aurretik…Beste artisau batzuk ere badabiltza maskarillak egiten Elgoibarreneta Mendaron eta txalotzekoa da euren lana. Era berean, aipatudidate Maskarilla Solidarioa jarri dutela martxan Eibarren. Itxuradenez, jostunak eta josten dakitenak batu dira eta Udalak erosidieten materialarekin ari dira egiten maskarilak herrian, dendariaketa zaharren egoitzetan lan egiten dutenak babesteko”.

IDOIA AZPILIKUETA, artisaua

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 19

Page 20: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HERRITARRAK20

“Mendaroko ospitalak ez dauka egoera normalean izatenduenaren antzik une honetan, eta langile guztiok moldatubehar izan dugu egoera berri honetara. Hau guztia ezezagunada denontzat, eta egunetik egunera ari gara ikasten. Garbiketalanetarako ere ikastaroak egin behar izan ditugu lan arriskuenprebentziorako arduradunarekin: EPIa jantzi eta kentzen ikasibehar izan dugu, garbiketarako produktuak nola erabili beharditugun, eta koronabirusarekin kutsatuta dagoen gaixo batengela garbitu ostean zer egin behar dugun material horrekin.

Gela horietan erabili eta botatzeko trapuak erabiltzen ditugu,eta fregona eta ontzia gela bakoitzerako bat erabiltzen dugu.Garbiketa amaitu ostean, material batzuk garbitu egiten dira,eta ikasi behar izan dugu nola garbitu behar diren. Materialhori guztia garbigailuan sartzeko ere jantzi berezi bat ipinibehar izaten dugu, bata bat, maskara, betaurrekoak, eskula-rruak... Ezin dugu ezer ukitu. Horrez gain, koronabirusarekinzerikusia duen guztia poltsa gorri baten sartu behar izatendugu, eta behin poltsa gorri horietan dagoena garbitzera bo-tatzen dugunean, poltsa hori bera beste poltsa gorri bateansartu eta edukiontzi berezi batera botatzen dugu. Ardura han-dia daukagu une honetan garbitzaileok. Ni momentuz lasainabil lanean, badakit ospitala arrisku gune bat dela, baina ustedut Mendaroko ospitalean babes neurriak ondo hartzen direla.Segurtasunez lan egitea gustatzen zait, eta zorionez, Mendaronbetetzen ditugu segurtasun neurriak. Beldurrik ez daukat, bainaerrespetua bai. Gaixotasun berria da, eta kontuz ibiltzea da-gokigu. Orain arte koronabirusa zuten gaixoak bakarka egotenziren logeletan, baina gaixo kopurua handituz joan da etaorain gela batzuetan binaka daude. Horrek gure lana erezaildu egiten du, espazio gutxiago geratzen zaigulako, adibi-dez ohe artean fregona pasatzeko. Arduraz jantzi behar duguEPIa gela horietan sartzeko, eta gero oso garrantzitsua da jantziberezi hori ondo kentzea. Egunero ari gara zerbait ikasten”.

GEORGINA LOPEZ, ospitaleko garbitzailea

Soraluzeko zaharren egoitzan bizi da Ander Soraluzerenamama Eusebi, eta koronabirusaren gaitza zabaltzen hasi ze-

netik ezin izan dute amama bisitatzera joan: “Normalean asteanbehin joaten gara amama bisitatzera. Umeekin joaten gara, ama-mari poz handia ematen diolako umeak ikusteak, baina zaharrenegoitzetan koronabirusaren protokoloa ezarri zutenean, bisitak mu-gatu egin zituzten. Pertsona bakarra joan zitekeen bisitan, eta bai-men hori nire anaiari eman zioten. Handik egun batzuetara,

protokoloa gogortu zuten, eta ordutik, bisita guztiak debekatutadaude. Orain, beraz, telefonoz edo bideokonferentziaz hitz egi-ten dugu amamarekin. Hitz gutxikoa da gure amama, eta ez daerraza pantaila baten atzetik berarekin hitz egitea. Gure etxean,gainera, Interneterako konexioa ez da ona, eta horrek zaildu egi-ten du elkarrizketa. Baina amamari umeak ikusteak egiten dio ilu-sio handiena, eta horretarako behintzat balio digu. Egia da umeekere ez diotela asko hitz egiten, baina ikuste hutsa asko da ama-marentzat. Zahar etxeko zaintzaileari kontatzen dio non bizigaren, nola daukaten umeek izena eta berak laguntzen dio elka-rrizketan. Azkeneko aldian anaia, amama eta hirurok batera hitzegin genuen, bakoitza bere etxetik eta elkarri gauza askorik esanez genion arren, pozik ikusi genuen. Ondo ikusten dugu amama,ondo zainduta dago eta alde horretatik lasai gaude. Honek luzejoko duela dirudi, baina amama lasai ikusten dugu, eta horrek la-saitu egiten gaitu gu ere. Emakume lasaia da bera, sekula ez dahaserretzen, ez da kexatzen eta ondo moldatzen da egoera guz-tietara. Momentuz zahar etxean ez daukate aparteko arazorik,ondo daude denak eta espero dugu koronabirusik ez sartzea.Hau dena bukatzen denean joango gara berriz”.

ANDER SORALUZE, amama zaharren egoitzan daukan herritarra

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 20

Page 21: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HERRITARRAK 21

“Egunero joaten gara dendara Izaskun eta ni, goizez, etabatez ere administrazio lanak egiten ditugu. Horrez gain,brodatze lanak aurreratzeko eta tapaukak egiteko aprobetxa-tzen dugu denbora. Lehenengo hamabost egunetan mugi-

mendu handiagoa zegoen, eta hornitzaileei egiten genienharrera, baina orain, askoz jende gutxiago dabil lanean, etaez daukagu apenas jarduerarik. Jendearen eskariak jasotzenditugu sare sozialen bidez edo telefonoz, baina dendan dau-kagun materiala soilik saldu dezakegu, ez dugulako ezer be-rririk jasotzen. Eskaera egin digunak erosketaren bat egiterairteten denean abisatzen digu, pertsiana jasotzen diogu es-katu duena emateko eta txartelarekin kobratzen diogu. Bainaoso-oso eskaera gutxi ditugu, hutsaren hurrengoa. Gehiagoari gara denda prestatzen, gero zabaltzen dugunerako. Gukespero dugu berriz zabaltzen dugunean jendeak kontzientziahartzea denda txikiek bizi dugun egoeraz. Orain ere saltokihandiekin ezin dugu leihatu. Amazon zabalik dago eta libu-ruak saltzen ditu, eta beste saltoki handi askok ere bai. Jen-dea erosketak egitera joaten denean han erosi dezake liburubat, baina gu, aldiz, itxita gaude. Egoera ez da erraza,baina animoso gaude, eta espero dugu laster irekitzea".

MARI JOSE ESTIBARITZ, Pitxintxu

“Tabernak ixteko agindua etorri zenetik, ERTEn gaude. Hamarlangile dauzkagu, eta ez ditugu kaleratu. Gure asmoa haudena bukatzen denean beraiekin jarraitzea da, eta horretarakoahalegin guztia egingo dugu. Gu autonomoak gara, eta hile-roko gastu guztiak ordaintzen ari gara momentuz, diru-sarrerarik

gabe. Pentsa, musika jartzeagatik ordaintzen dugun kuota erekobratu digute, taberna itxita dagoen arren. Aholkulari enpresabaten esku laga dugu gestioa, eta egia esan ez dakit oso ondozein laguntza dauden. Eskatu ahal dena eskatuko dugu, bainaez dakit zer etorriko den. Baina kezkatuta eta triste gaude ego-era honekin; oso gogorra da. Hala ere, ni baikor nago eta es-pero dut konfinamendua amaitzen denean lanean hastekobaimena emango dutela. Kontua da nolakoa izango eten den-lanera buelta hori. Ez dut uste denok batera hasiko garenik.Nire senarrak dio honek luze joko duela eta maiatzean ere lanikegin gabe egongo garela oraindik. Ez dakigu ezer. Egunerogauza berriak esaten ari dira, neurri berriak hartzen dituzte egu-netik egunera, eta ezjakintasun egoera batean bizi gara. Gukbi aste daramatzagu lanik egin gabe, itxita, baina batzuk ezdira hasi kezkatzen enpresa handiak itxi dituzten arte. Negoziotxikiak ahaztu egiten zaizkie. Koronabirusak gogor eragingodio ekonomiari eta kostatuko zaigu zulotik irtetea, eta irteten ga-renean, ikusi egin beharko da nola irteten garen.

LEIRE URBIOLA, Tantaka tabernakoa

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 21

Page 22: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HEZKUNZA22

Hezkuntza sistemaren ezinakMartxoaren 12an Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxeak ixteko erabakia hartu zuen Jaurlaritzak, egoeraren larriaz jabetuta [Hilaren 9anitxi zituzten Araban]. Hamabost egunerako laga zituen Jaularitzak bertan behera aurrez aurreko eskolak orduan, baina martxoaren 18anluzatu egin zuen eskolen etetea, “hurrengo berrira arte”. Hala ere, ordura arteko gidalerroek indarrean segituko zutela nabarmendu zuenCristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Mezua garbia zen: Eskolak itxita daude, baina ez dira opor egunak. “Ahal den neurrian” normal-tasunari eutsi behar zitzaiola ohartarazi zuen sailburuak, baina egoera normal bateko erritmoari egoera anormalean nola eutsi zehazteaikastetxeen esku laga zuen, edo nahiago bada, irakasleen euren esku.

Osasun agintarien gomendioak zorrotz bete behar di-tugu, jardueren normaltasunari ahalik eta lasterren be-rrekin ahal izateko. [...] Irakasleek material didaktikoa

prestatzeko eta ikasleen eskura jartzeko betebeharra dute, etaikasle eta gurasoek ahalegina egin behar dute ikasleek eguneroetxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten”. Agindu hori emanzuen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Norabidea markatuzuen, baina neurririk zehaztu ez, hori guztia bideratzeko. Osa-sun publikoa lehenetsi zuen Jaurlaritzak neurri horrekin, bainaHezkuntza Sailaren aginduaren bigarren zatiak izan du eraginikirakasleen eta konfinamenduaren eraginez etxetik irten ezindadauden milaka ikasleren buru-osasunean, bai eta haien guraso-enean ere. Egoera berri honetan “galduta” sentitzen dira ira-kasleak eta eskolatik markatutako erritmoari jarraitzekozailtasunak dituzte ikasle eta guraso askok, arrazoi ezberdinen-gatik. Estresa, egonezina, ziurgabetasun eza, antsietatea,kezka eta beldurra sarri aipatzen diren berbak dira gai honetazari garela eta sentimendu horiek ez dirudite lagunik onenakikaste prozesurako. Abiapuntu horretatik, hiru galdera egin diz-kiegu profesionalei: batetik, nola egin egingarri Hezkuntza Sai-letik eskatutakoa? Alegia, nola mantendu egoera normal bateko

erritmoa egoera anomaloan?. Bi: Bidea hori al den; hau da,curriculum akademikoari eutsi behar ote zaion derrigorrezkoetxealdi honetan. Eta hiru: zer den haien ikuspuntutik lehenetsibeharrekoa.

Olatz Azpiazu (Mutriku, 1974) musika irakaslea da Men-daro Ikastolan, eta aitortu du “kezka handi bat” darabilela egu-notan buruan: “Gu ahalegintzen ari gara gure lana ahalik etazorrotzen eta modu disziplinatuenean betetzen, baina jakingabe ondo edo gaizki ari garen. Saiatzen naiz egoera arraroegonetan egokienak izan daitezkeen zereginak proposatzenikasleei familian egin ditzaten, baina ez dakit familiak guk egi-ten dizkiegun eskaerei erantzuteko moduan dauden, ez emo-zionalki eta ez bestela. Ez dakit bidaltzen ari naizen lanakegokiak diren edo horien ordez benetan curriculumari lotuagodauden lanak bidali behar ditudan”. Bat dator Mari Seara(Deba, 1972). “Beste edonor bezain galduta sentitzen gara.Kulerotan harrapatu gaitu egoera honek”, dio. Haur Hezkun-tzako irakaslea da Seara Mendaron, eta goragoko zikloko pro-fesionalek presio handiagoa izan dezaketela aitortu arren, ustedu egoera honetan “iparra galduta” ari direla denak ere, hel-buru akademikoei “gehiegizko” garrantzia ematen. “Lanean ja-

- AINARA ARGOITIA -

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 22

Page 23: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HEZKUNTZA 23

rraitzeko agindu digute eta ari gara, baina zer ari gara egiten?Zein da irakasleon eginbeharra? Ari gara lanak edo proposa-menak bidaltzen eta horrek nolabait lasaitzen gaitu pentsatuzzerbait egiten dugula, baina ez dakit, egoera honetan, hori dengure egitekoa edo horrek izan behar duen lehentasuna”. Fran-cesco Tonucci pedagogoa du erreferentetzat Searak eta harenhitzak bere eginez dio irakasleen lana haurren gaitasunak po-tentziatzea dela gehiago; “konpainia egitea ikaste-prozesuaneta zalantzak argitzea”, eta itxialdi honetan, bere lekua topatuezinda ikusten du irakaslegoa. “Haurrak familian daude, gus-tura, egoera honetan normalak diren kasketa batzuk tarteko,eta gu betiko ereduarekin ari gara, baina iruditzen zait edukiakademikoak betetzeak ezin duela orain lehentasuna izan. Ba-liabide eta ezaugarri jakin batzuk betetzen dituzten familien-tzako lan-egiteko modua da darabilgun hau, baina denakkontuan hartzea dagokigu”.

FAMILIAN EGOTEKO GARAIAPremisa horretatik abiatu beharra ikusten du Aitziber Zelaiak

ere (Mendaro, 1976). Behar berezietako ikasleen hezitzaileada Mendaro Ikastolan eta Eibarko Urkizu eskolan, eta garbi duegoera honetan ikasleen eta familien beharrak beste batzuk di-rela. “Irakasle asko guraso ere bagara eta geure azalean bizidugu egoera honen gogorra. Asmatu ezinda ari gara. Etxetikdihardugu lanean, umeak dauzkagu bueltan atenditzeko etaetxeko ardurei ere erantzun behar diegu. Eta etxean gaudelaazpimarratzen dut, etxea delako denok seguru sentitzeko dugunlekua, eta hor, etxez kanpoko ardurei erantzuteko eginahaleanari gara eguneko ordu askoan, tamainako prestakuntzarekin,honek denok harrapatu gaituelako jokoz kanpo. Eromena da”.

Horren harira Searak dio “elkarri traba egiten” ari direla unebatzuetan irakasleak eta familiak, uztarri berean beharko luke-tenak. “Gu aktibo mantendu behar gara, hala agindu digute-lako, baina ez dakit etxeetan prest dauden aktibotasun mailahori mantentzeko. Sistema mantentzen dihardugu, begi bistangelditu denean sostengu onik ez duela”. Bereziki ikasle batzue-kin akordatzen dela dio, hamabost egunean ez duelako lortuhaiekin harremanetan jartzerik. “Ez dakit nola bizi duten haudena, nola dauden animoz, zer falta duten... Hezkuntzak era-baki du modu honetan funtzionatzea, baina ‘denentzako kafea’da hau eta ez da justua”. Azpiazuk ere garbi du zerk duen le-hentasuna: umeak ahalik eta ondoen egotea emozionalki, ho-rrenbeste egunez hogeita lau orduz etxean egotea ez delakoosasuntsua inorentzat, eta are gutxiago umeentzat. “Zama psi-kologiko hori nola arindu pentsatzea dagokigu, etxeko egonal-dia ahalik eta eramanagarriena egitea, emozionalki ondodagoen ikasleak guk eman beharrik gabe ere ikasten duelako”,esan du horren harira. Horregatik, familian egiteko lanak bidal-tzea erabaki du berak, baina bueltan zerbait jasotzeko exijen-tziarik jarri gabe. Berdin ari dira Haur Hezkuntzan, Searakazaldu duenez. “Familian egoteko garaia da. Telefonoz jarri

naiz harremanetan ikasleekin eta haur gehienak gustura daude,oinarrizko beharra aseta dutelako. Gurasoak ondoan dituzteeta hori da haurrak behar duena. Gurasoekin duten interakziohorretan ikasten ari dira”. Horren harira gogoeta bat ere egindu. Konfinamenduak barrura begiratzeko aukera eskaini dueladio eta aukera hori baliatu behar duela jendarte honek. “Ne-gura itzuli gara, hartza kobazuloan dagoen garaira, eta hartudezagun astia gelditzeko, pentsatzeko eta sistema pixkat zalan-tzan jartzeko”.

EBALUAZIOAIkasturte hau ebaluatzeko moduak kezkatzen ote dituen gal-

derari ezetz erantzun diote hirurek. Bigarren ebaluazioa bukatuberri harrapatu ditu irakasleak konfinamenduak, ebaluazio-bi-lera guztiak egin gabe, baina beren mailetan behintzat eba-luatu beharrekoa ebaluatzeko moduan daudela uste dute. Hitzbatean homologagarria ikusten dute ikasturtea, koronabirusa-gatik behar baino aurretik amaitu behar izanda ere.

Logikak dio, eta hala aitortu dute orain arteko hiru lagunekere, goragoko mailetan beste ardura batekin biziko dutela hauirakasleek. Idoia Narbaiza (Eibar, 1974) Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzako irakaslea da Irungo Hirubide institutuan, etaaitortu du badela kezkatzen duen kontu bat. Uste du ikasturtehonen balioa ezin dela beste ikasturte baten parekoa izan,baina aldi berean, iruditzen zaio beste askotan ere gelditzendirela programak amaitu gabe, eta halakotan egin ohi den be-zala, badagoela aukera egin gabe gelditu dena memorian jasoeta hurrengo ikasturtean horri heltzeko. Astelehenean mezuajaso zuten zuzendaritzatik esanez Aste Santu ondorenean hel-duko diotela ebaluatzeko modua zehazteari eta jarraibideenzain dago, eguneroko “zoroan” zentratuta. Gainerako irakas-leek aipatu dituzten ezinak ditu Narbaizak ere. DBHko lehe-nengo hiru mailetan ematen ditu eskolak, eta Jaurlaritzakitxialdia agindu zuen egun berean zentroko zuzendaritzak ze-haztutako plana jarraitzen du. Ikastetxeak ixteko agindua etorrizen egun berean bildu ziren Hirubideko zuzendaritzakoak etagainerako irakasleak eta bi kontu adostu zituzten: batetik, esko-lako plataforma erabiltzea ikasleekin eguneroko harremane-rako, eta bestetik, ikasleen eguneroko lan-jarduna erdiraekartzea, ikusten zutelako etxean eta konfinamendu egoeranezinezkoa dela eskolan beste ordu sartzea. “Sei irakasgai bal-din baditugu, egunero hiru ikasgaitako lanak bidaltzen dizkieguikasleei eta 48 bat orduko tartea lagatzen diegu lanak egiteko”,zehaztu du horren harira. Baina, lanak bidaltzeari ekin aurretik,zuzendaritzatik agindua jaso zuten ikasle guztiekin telefonozharremanetan jartzeko, haien egoera zein zein jakitzeko eta es-kolak zehaztutako lan-sistema jarraitzeko behar zituzten balia-bideak ba ote zituzten jakiteko. “Ordenagailuz lan egingogenuela esan genien guztiei eta ez baldin bazuten, astelehe-nean, hilaren 16an, eskolatik pasatzeko, bila. Nire tutorepekobik ez zuten. Bat etorri zen bila, eta bestea ez, eta desepziotzat

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:37 Página 23

Page 24: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HEZKUNTZA24

hartu genuen, ikasten jarraitu nahi ez duen 17 urteko ikaslebaten kasua delako”. Etxean Interneterako sarbiderik ba otezuten ere galdetu zieten, jakina, eta bakarren batzuk izangoez zutela aurreikusita, zuzendaritzakoak Izarkom enpresakoekinere jarri ziren harremanetan. Euskal Herriko telekomunikazio ope-radore kooperatiboa da Izarkom, eta ikasleek eskola birtualikgaldu ez dezaten, sim txartelak banatu ditu eskoletara debalde,ikasleek konexioa izan dezaten. “Gure kasuan, baina, denekzuten konexioa etxean”.

Beste ikastetxe batzuetako lankideek kontatutakoaren al-dean, eurenean plangintza “zehatz batekin” abiatzeko aukeraizan dutela azpimarratu du Narbaizak, baina, hala ere, ai-tortu du egunerokoan ez dutela errazik izan. Baliabide tekno-logikoak bermatuta izanda ere, ikasle guztiek ez dutetrebetasun bera eta gurasoak ere oso perfil ezberdinekoakdira. “Betikoa da. Orain arte ondo ibili direnak, trebeagoak,disziplinatuagoak... direnak eta gurasoak laguntzeko dituzte-nak ondo dabiltza orain ere, baina ezinean dabiltzanak arazohandiagoak dituzte orain”, dio. Plataformari esker bidalitakolanen jarraipena ere egin dezakete irakasleek hein batean,baina horixe, hein batean. “Nik ikus dezaket bidalitako lanaegin duten eta apuntatzen dut. Bidalitakotik 14 jarduera ga-rrantzitsuenak baloratu ditut, eta gaur, bost edo gehiago en-tregatu ez dituztenen gurasoei telefonoz deituko diegu tutoreaketa biok, zergatik egin ez dituzten jakitzeko, arrazoiak askoizan daitezkeelako. Badaukat ikasle bat bederatzi lan dauz-kana entregatu gabe, eta ez nik ez dakit hondoa jota dagoenere!”. Horregatik oso garrantzitsua irizten dio telefono bidezkoharremanari. “Guraso ere banaiz, eta alabaren kasuan ira-kasleak deitu zigun aurrekoan, bidali zituen proposamen ba-tzuei ez genielako erantzun eta jakin nahi zuelako zergatik.Eta dei horiek asko eskertzen dira”, gehitu du. Kontu bera na-

barmendu du Searak ere, telefonoz familiekin hitz egiteko be-harra. “E-posta bidezko harremana ez zait nahikoa iruditzen.Ni neuk nahiago dut deitu, baina beharbada denok ez gaudeprest ere. Bizitza pribatua ere sartzen da hor eta zaila da”.

Irakasleak eurek ere zailtasun ugarirekin topatu direla na-barmendu du horren harira Narbaizak. “Asko ez geundenprestatuta modu honetara lan egiteko eta kosta egin zaigu oi-narrizkoa ikastea. Eta sistemak berak ere ez zion ondo eustengu denok batera lanean hasten ginenean. Goiz osoak emanditugu plataforman lan bat eskegi ezinda, eta hori informati-koek eginahalak egin dituztela sistema egokia topatzeko”. Zo-ramena izaten ari dela nabarmendu du, eta egoera horrekegiten ari diren horren gainean gogoeta egitera ere eramanditu etxean bikotekidea eta biak. “Gure soldatak justifikatzekoegiten dugu hau? Geldituko bagina, zer gertatuko litzateke?Hau da behar dugun hezkuntza unibertsalaren eredua? Ezdakit, ez dakit; momentuz, zuzendaritzak agintzen didana egi-ten dut nik”. Egoera, nolanahi ere, “oso zaila” dela aitortudu. 8 eta 5 urteko bi seme-alabaren ama da, irakasleak dirabera zein bikotekidea eta ezinik ez dute, beraz, seme-alabeietxeko lanekin laguntzeko, bitarteko teknologikoak ere badi-tuzte telelanerako, eta ezagutza ere bai beste askok bestekoa,baina momentu askotan “itota” ikusi du bere burua. “Umeakberandu oheratzen ari gara, goizean goiz jakitea guk lan eginahal izateko, eta txandak antolatu ditugu, gure lan profesio-nalak egin eta umeen beharrei erantzuteko, egoera honetaninoiz baino beharrezkoagoa dutelako umeek/ikasleek gura-soon laguntza. Bestetik, sistema honetan lan eginda, edozeinunetan jasotzen ditugu ikasleen erantzunak eta galderak etaadi egotea dagokigu, behar diren azalpenak emateko. Ez daerraza. Irudipena daukat gure lana mila aldiz handiagoa delaorain”.

JABI MUÑOZw ‘Eskolak itxita daude, baina ezgaude oporretan’ esan zuen Hezkun-tza sailburuak. Nola bizi duzue ego-era hau?

Bada, jende gehienak bezala, ziur-gabetasun eta errespetu handiz. Egungutxitan, urrutiko kontu bat zena hemen,Mendaron bertan, gertatzen ari denegoera distopiko batean bihurtu da,zientzia fikziozko film bat izango balitzbezala. Eskolari dagokionez, saiakun-tza eta errakuntza bidezko ikaskuntzangabiltza. Dagoeneko hainbat egun pa-

satu dira eta nahiko argi daukagu zeregiten dugun eta zer egin nahi dugun.Interesgarria da familia barruan izandugun bilakaera aztertzea: lehen egu-nean, diskurtso ofiziala egin genienneskei: ‘Ez zaudete oporretan, eta an-tolatu egin beharko gara’. Gero, ego-era larriagotuz joan da, eta Irantzuk etabiok nahikoa irakurri, hitz egin eta haus-nartu ostean erabaki dugu akademikoaez dela ezta urrutitik ere une honetangarrantzitsuena. Orain, momentu berezihau ahal dugun modurik onenean pa-

“Momentu honetan curriculuma da gutxienkezkatzen gaituena”

3,7 ETA 9 URTEKO ALABEN AITA

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:38 Página 24

Page 25: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

HEZKUNTZA 25

ARKAITZ URANGAw Nola bizi duzu egoera hau?

Ziurgabetasun handiarekin, berezikihasieran, eskola itxi zutenean. Hiruga-rren hiruhilekoa hasi berritan itxi zituz-ten ikastetxeak eta ia gaitegi osoageneukan eman gabe. Egia esan kos-tatu zitzaidan egoera bera onartzeaeta asimilatzea ere, eta esango nukenire ikaskideek ere antzeko sentimen-duak izan zituztela. Selektibitatea eginbehar dugu aurten, eta oso urduri jar-tzen ninduen ez jakitzeak noiz eginahal izango genuen azterketa eta nolaprestatu behar ginen horretarako. Ira-kasgai asko dira, gaitegi zabala, etakezka hori baneukan, bai. Orain la-saiago nago. Badakigu noiz egingodugun selektibitatea eta egunero arigara lanean etxetik. Egia esan lanezlepo gaude, aspertzeko astirik gabe.Aldaketa handia izan da denontzathau. Iruditzen zait irakasleak ari direlaahalegina egiten, baina eurek ere ba-

dute kezka. Beraiei ere ez zaie errazaizango hau kudeatzea, ikasle bakoitzamundu bat delako eta denok ez dauz-kagulako baliabide berdinak. Irakasleguztiak ere ez dira berdinak, egiaesan, baina gehienak saiatzen diraanimoak ematen eta laguntzen.

w Nolakoa da zuen egunerokoa?Irakasleekin harremanetan gaude In-

ternet bidez eta lanak bidaltzen dizkigute.Google meet, Zoom eta antzeko platafor-men bidez bideo-deiak ere egiten dizki-gute, eta irakasgai nagusietan, eskolabirtualak ere ari gara jasotzen. Irakasleaskok orain arteko ordutegia jarraitzendute, eta lehen historia 13:00etan ema-ten bagenuen eskolan, orain ere, ordu ho-rretan historia ordua izaten dut etxean. w Zer ikasi nahiko zenuke gero?

Ez daukat guztiz argi, baina Itzulpen-gintza edo Publizitate ikasketak eginnahiko nituzke eta hurrenez hurren 8,6eta 8,9ko nota eskatzen dute hamalauko-tik.w Zuen belaunaldiak gauza bat du onaegoera honetan: teknologian trebatuta-koak zaretela. Beharbada irakasle ba-tzuk baino gehiago ere bai, ala?

Bai, bai, hori hala da, eta gureaabantaila handia da.

BATXILERGOKO IKASLEA, AURTEN SELEKTIBITATEA EGINGO DUENA

satzen dugu, batez ere familia osoarenbehar emozionalei erreparatuz. Inor ezdago prestatuta egoera honetarako, guez gaude prestatuta, haurrak ere ez,irakasleak ere ez, eta ezta eskola ere.w Hezkuntzak hartu duen bideari ego-kia irizten al diozue?

Hezkuntza-sistema etengabeko ekoiz-pena, lehiakortasuna eta adierazle kuan-titatiboak modu obsesiboan eskatzendituen sistema kapitalistaren funtsezko zu-tabea da. Uste dut Hezkuntzatik ezin du-tela besterik egin, sistemaren partedirelako. w Ezinbesteko ikusten duzue egoera ho-netan curriculum akademikoak eska-tzen duena betetzea? Bestela, nolakoaizan beharko luke eskolak ikasleekindaukan harremanak?

Ez, zalantzarik gabe, ez. Curriculumada gutxien kezkatzen gaituena. Nahikoadute, etxean giltzapetuta egotearekin.

Gertatzen ari den guztia ulertu gabe,triste, urduri, beldurtuta, estututa daude,eta hala ere, benetako heroina gisa por-tatzen ari dira. Gure babesa behar dute,gure konpainia, gure maitasuna. Eta horiguztia egoera pribilegiatuan dagoen fa-milia bat garela kontuan hartuta. Etxebizi-tza erosoa dugu eta arazo ekonomikorikez; teknologiarako sarbidea badugu etagure alabei laguntzeko denbora eta eza-gutza ere bai; imajinatu nola pasatzen aridiren etxebizitza txikietan bizi diren bestefamilia batzuk, teknologiara sarbiderik ezdutenak, familia desegituratuak, aitona-amonak galdu dituzten haurrak…w Kezkatzen al zaitu egoera honetanzuen alabek bestela izango luketenikaste-erritmoa baino mantsoagoa era-mateak?

Ez nau kezkatzen; orain askoz gauzagarrantzitsuagoak daude egiteko. Gukerrazago egitea erabaki dugu: idaztea,

pixka bat irakurtzea, musikaz gozatzea,jolastea, dantzatzea; azken batean, gus-tura egotea.w Homologagarria iruditzen zaizueikasten jarraitzeko eredu hau?

Ez dut homologagarri ikusten, ez dutbidezko ikusten, ezta jasangarri ere. Inorez dago prestatuta.w Koronabirusaren krisiagatik ikastur-tea martxoan amaitzea baztertu egindu momentuz Espainiako Gobernuak,baina ez du baztertu behar baino au-rretik amaitu behar izatea. Badira, ikas-turtea errepikatu beharra ikustendutenak ere. Zer esango zenuke?

Ez nau batere kezkatzen horrek. Sa-koneko eztabaida beste bat da: zer gi-zarte mota nahi dugun, eaekoizpenean eta irabazietan oinarritu-tako gizarte lehiakor bat nahi dugunedo zainketetan oinarritutako gizartebat, non inor ez den atzean geratuko.

“Orain lasaiago nago. Badakigu noiz egingodugun selektibitatea eta egunero ari gara

lanean etxetik”

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:38 Página 25

Page 26: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

AGENDA - ZORIONAK26

3 BARIXAKUA 4 ZAPATUA 5 DOMEKA 6 ASTELEHENA 7 MARTITZENA

Egunez Arriola

Egunez

*Fernandez / *BarrenetxeaEgunez

*FernandezEgunezYudego

Egunez

*OruesagastiIluntzean Arriola

Iluntzean---

Iluntzean---

Iluntzean Yudego

IluntzeanGaritaonandia

8 EGUAZTENA 9 EGUENA 10 BARIXAKUA 11 ZAPATUA 12 DOMEKA

Egunez Barrenetxea

EgunezGaritaonandia

Egunez Garitaonandia

Egunez

*Oruesagasti / *GaritaonandiaEgunez

*OruesagastiIluntzean

BarrenetxeaIluntzean

GaritaonandiaIluntzean

GaritaonandiaIluntzean

---Iluntzean

---

13 ASTELEHENA 14 MARTITZENA 15 EGUAZTENA 16 EGUENA 17 BARIKUA

Egunez

*OruesagastiEgunezYudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezIluntzean

---Iluntzean Yudego

IluntzeanArriola

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Yudego

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

* Fernandez: Herriko enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384Urte guztian, gauez: 22:00-09:00

Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)943 206 984

OHARRAAste Santua dela-eta, datorren astean ez duguBARREN astekaria kaleratuko. Hurrengo zenba-kia apirilaren 17an jasoko duzue.

Zorionak, izeko Miren!

Hainbeste urtian elkarrekingarai on eta ez hain onetanta oinguan elkar ikusi gabepasa behar dugun hontan, gure deiadar eta desioahel bedi era guztietangure maitasun ta besarkadakinzure 97 urtebetetzean.

Laster elkartuko gara berriz!

Argazkiak apirilaren 15a eguerdia (12:00ak) baino lehen bidali behar dira

[email protected] e-postara.

Martxoaren 25tik 1era hildakoak . Luisa Ramirez Flores86 urte. Martxoaren 31n hil zen. Mendaro.

Zorionak, Amaia etaMiren! Jarraitu orainarte bezain jator! Mu-xuak familiako guztionpartez.

Zorionak, Ane! Patxohandi bat familiako guz-tiaren partez!

Alarma egoerak irauten duen bitartean, Elgoibarren guardiako boti-karik ez dagoen jai egunetan Yudego farmazia zabalik egongo da,10:00etatik 13:00etara. Momentuz, apirilaren 5ean, 12an eta 13an.

1154 alea:Maquetación 1 01/04/20 15:38 Página 26

Page 27: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

aHOLKULari KOLaBOraTZaiLEaSan Bartolome, 2

Gure komunitatean, ur beroaren eta berogailuaren galdara alda-tzea erabaki da. Jakin nahi nuke ea jabe guztiek ordaindu behar dituz-ten horren gastuak.

Lehenik eta behin, zerbitzu komuna den eta galdararen ordezkapenarenordainketa jabe guztiei eska dakiekeen ala ez jakiteko, zerbitzua ematen dieteninstalazioek izaera duten jakin behar da. Hori gertatuko da, baldin eta haienprestazioez baliatzen badira jabekide guztiak, nahiz eta horietakoren batekezin baliatu. Kasu gehienetan merkataritza-lokalek berogailurik ez dute izaten.Dena dela, ohiko kasua ez bada ere, higiezinaren dokumentazioan instalaziohorietako batzuk pribatiboak izatea ezar daiteke, banakako jabe baten edo ba-tzuen zerbitzura. Legearen erregulazio berriak instalazio pribatiboen eragin-kortasun energetikoa hobetzeko akordioak egiteko ezarrita zituen neurriaklehendik ere. Instalazio horiek konpontzeko eta ordezteko ekintzak, eta haienkostua banatzekoa polemikoak izan ohi dira. Kontua da zehaztea ea zerbitzua-ren onura jasotzen duten jabeek bakarrik ordaindu behar duten matxura arrun-ten konponketa. Amaitzeko, instalazioa edo instalazioaren funtsezkoelementuak ordeztu behar badira, jabekide guztiek ordaindu beharko duteharen kostua, instalazioez edo zerbitzuaz gozatu edo ez, nahiz eta estatutuekfuntzionamenduari dagozkion kontsumo eta mantentze gastuak kendu.

OndOriOa: Matxura orokor batengatik edo haren amortizazio ma-terialagatik funtzionatu ezin duen berogailu-galdara bada, eta horrenordez beste bat jarri behar bada, higiezinaren jabekide guztiek finan-tzatu beharko dute gastu hori.

I. URTEURRENA

Adoración Garrido Navarro

2019ko apirilaren 9an hil zen 78 urte zituela.

"Inoiz baino biziago,beti gure bihotzean"

Zure familia

1154 azala:Maquetación 1 01/04/20 15:36 Página 3

Page 28: Itxita - barren.eus - barren.eus€¦ · Autismoa dutenei kalera irteteko baimena eman zien Espainiako Gobernuak, beti ere koronabirusaren kontrako gomendioak errespetatuz. Hala egin

1154 azala:Maquetación 1 01/04/20 15:36 Página 4