56
Izan bedi argia

Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

Izan bedi argia

Page 2: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

Beleneko Bakearen Argia 2018

Page 3: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

Beleneko Bakearen Argia 2018

“Izan bedi argiaAbendu aldia kreazioari lotuta landuko dugu. Kreazioaren 7 egunak Abendu aldiaren 4 asteekin bat datozen 4 alditan banatuz.

Ortzia - Lurra - Landare e ta abereak - Gizon e ta emakumea

Aste bakoitzean galdera bat egingo da eta materialek hausnarketa eragin eta erantzuten lagunduko dute.

LEHEN ASTEA: ORTZIAEbanjelioa: Lk 21, 25-28. 34-36

Aldi hartan, Jesusek esan zien bere ikasleei: —«Seinale handiak agertuko dira eguzkian, ilargian eta izarretan; lurrean, berriz, larri izango dira herriak, itsas orroaz eta olatuez izuturik. Eta munduari gainera datorkionaren ikaraz eta larriz, lur jota geldituko da jendea, ortzia dardarka ariko baita. Orduan, Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute. Hau guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta altxatu burua, laster baituzue zeuen askapena. Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla-eta, ez bekizue gogoa mo-tel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen, sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gainera. Egon erne eta erregutu uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen.»

Zerk sorgortzen digu burua eta ortzia eta Jainkoaren Semearen etorrera ikustea galarazten?

BIGARREN ASTEA: LURRAEbanjelioa: Lk 3, 1-6

Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari. Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan. Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihotz-berritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako. Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen: “Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari. Bete daitezela sakonak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak. Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena”.»

Prest ote da nire bihotza Jaunari harrera egiteko: ba ote da nire bidean zuzendu beharreko biderik, zelai bihurtzeko paraje latzik…?

Page 4: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

Beleneko Bakearen Argia 2018

HIRUGARREN ASTEA: LANDARE ETA ABEREAK

Ebanjelioa: Lk 3, 10-18

“Jendeak galdetzen zion Joani: —«Zer egin behar dugu, bada?» Hark erantzun zien: —«Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.» Joan ziren zergalari batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten: —«Maisu, zer egin behar dugu?» Hark erantzun zien: —«Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.» Soldaduek ere galdetu zioten: —«Eta guk, zer egin behar dugu?» Joanek erantzun zien: —«Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen solda-tarekin.» Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: —«Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oine-takoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, inoiz itzaliko ez den sutan erreko du.» Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berri ona herriari”.

Nire zein jarrerak ahalbideratzen du osoko ekologia, soiltasuna eta kontsumo arduratsua? Zein jarrerak oztopatzen du?

LAUGARREN ASTEA: GIZON ETA EMAKUMEA

Ebanjelioa: Lk 1, 39-45

“Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet eta goraki esan zuen: —«Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! Nor naiz ni nire Jauna-ren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»”.

Jainkoak bere antz eta irudiko egin gintuen. Berarengandik gertu sentitzen ote naiz? Mariaren antzera, “beti prest” ote nago?

Page 5: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

Adinen araberako Materialak

Page 6: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

Izen

buru

a et

a H

ausn

arke

ta

EBAN

JELIO

A O

TOIT

ZA

IP

UIN

A J

ARDU

ERA

ABE

STIA

6-8

urte

Ortz

iaLk

21,

25-

28. 3

4-36

Eske

rrik

asko

zur

e op

aria

gatik

Sortu

zG

ure

zeru

a“D

ios

creó

toda

la ti

erra

Lurra

Lk 3

, 1-6

Ama,

em

an z

ure

esku

aEr

oape

naG

abon

-beg

irada

“El a

mor

lo a

rregl

a to

do”

Land

are

eta

aber

eak

Lk 3

, 10-

18Je

sus,

beh

ar z

aitu

tIz

adia

zai

ndu

Birz

ikla

tu: a

rropa

k za

baltz

eko

egur

rezk

o m

atxa

rdak

“El p

lane

ta q

ue h

ay q

ue s

alva

r”

Giz

on e

ta e

mak

umea

Lk 1

, 39-

45Es

kerri

k as

ko, J

auna

Mar

garit

aJa

inko

aren

sem

e-al

aba

“Tod

os s

omos

igua

les”

9-11

urte

Ortz

iaLk

21,

25-

28. 3

4-36

Salm

o 14

8, 1

-5Iz

ar iz

an n

ahi z

uen

saga

rraJa

inko

aren

Sem

ea“S

ol”

de M

acac

oLu

rraLk

3, 1

-6Es

na n

azaz

u, Ja

una

Zapa

tari

treba

tua

Berri

on

eta

txarra

k “E

stoy

Listo

” de

Cas

i Áng

eles

Land

are

eta

aber

eak

Lk 3

, 10-

18Es

kerri

k as

ko, J

auna

, iz

adia

gatik

Zuha

itz z

ahar

raZa

borre

n be

reiz

keta

“Aho

ra e

l pla

neta

Giz

on e

ta e

mak

umea

Lk 1

, 39-

45Ja

inko

ak s

ortu

aPu

zzle

aG

arra

ntzi

tsuak

gar

a“S

omos

uno

” de

Axe

l

12-1

4 ur

te

Ortz

iaLk

21,

25-

28. 3

4-36

Konfi

antz

aH

odei

akZi

biliz

azio

ak“D

ios

de la

cre

ació

n” d

e Jo

se Lu

is Ro

bled

oLu

rraLk

3, 1

-6M

aita

suna

ren

inda

rraZe

in d

a bi

dea?

Arm

iarm

a-sa

rea

“Dio

s es

mi P

C”

de U

nai Q

uiró

sLa

ndar

e et

a ab

erea

kLk

3, 1

0-18

Krea

zioa

zai

ndu

Har

ago

pent

satu

beh

arra

Zer j

antz

iko

dut?

“Mad

re ti

erra

” de

Mac

aco

Giz

on e

ta e

mak

umea

Lk 1

, 39-

45Be

dein

ka g

aitz

azu

Buzt

ina

Bai e

san

“La

Fe d

e M

aría

” de

Son

by

Four

15-1

7 ur

teO

rtzia

Lk 2

1, 2

5-28

. 34-

36Et

ortz

en ik

us z

aitz

adal

aO

rtzia

ren

hasie

raIz

arra

k ik

usi

“All

of th

e sta

rs” d

e Ed

She

eran

Lurra

Lk 3

, 1-6

Nor

en e

sku

dago

?Lu

rra m

ende

ratz

eko

Ger

ra a

la b

akea

?“I

lava

you

”La

ndar

e et

a ab

erea

kLk

3, 1

0-18

Hiru

gaz

teen

kan

tika

Arim

aren

sus

traia

kAb

eras

tasu

n na

tura

la“V

olar

é” d

e Ru

ssia

n Re

d (B

SO B

rave

)

Giz

on e

ta e

mak

umea

Lk 1

, 39-

45G

izad

iare

n al

deko

oto

itza

Giz

akia

ren

eder

tasu

na

izad

iari

lotu

taBa

koitz

ari b

erea

“Gira

sole

s” d

e Ro

zalé

n

18 u

rtetik

gor

a

Ortz

iaLk

21,

25-

28. 3

4-36

Lagu

ndu

lehe

neste

nH

arri

hand

i eta

txik

iak

Denb

ora

bana

tu“L

o m

ejor

de

mi v

ida

eres

tu”

de R

icky

M

artin

Lurra

Lk 3

, 1-6

Bide

ak z

abal

duH

iru a

nai-a

rreba

kEr

raza

da

bark

atze

a?“E

l ver

dade

ro a

mor

per

dona

” de

Man

á

Land

are

eta

aber

eak

Lk 3

, 10-

18Es

kerri

k as

ko z

ure

opar

iaga

tikTx

imin

o bu

buan

oak

Kont

sum

o ar

dura

tsua

“Abr

iend

o ca

min

os”

de D

iego

Tor

res

Giz

on e

ta e

mak

umea

Lk 1

, 39-

45Pr

est n

ago,

Jaun

a!C

ristia

nAi

tzak

iak

ala

arra

zoia

k?“O

dio

por a

mor

” de

Juan

es

Page 7: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

6-8 urtekoentzat

Page 8: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

Zerk sorgortzen digu burua eta ortzia eta Jainkoaren Semearen etorrera ikustea galarazten?

“Eskerrik asko zure opariagatik”

Jainko Aita ona, egun batean argi egiten digun argi magikoarekin amets egin zenuena. Eskerrik asko zure opariagatik. Jainko Aita ona, egun batean zeru garai eta urdinarekin eta hodeiarekin amets egin zenuena.Eskerrik asko zure opariagatik!Jainko Aita ona, egun batean eguzki adiskide eta izar eta ilargidun gauarekin amets egin zenuena.Eskerrik asko zure opariagatik!

“Sortuz”

Gaur gertatu zaidana kontatuko dizuet. Lasai nengoen, baina nahiko hutsik. Egia esan, ezerezean nengoen eta ezer ez zegoenez, ezin nuen ezer egin. Baina haur-kemena dudanez, koloreak asmatu eta margotzeari ekin nion.-Baina ezer ez bazen, nola margotu zenuen? – Ziur galdera hori bururatu zaizuena.Ba, neure irudimenarekin. Haurraren irudimenarentzat ez dago ezinezkorik. Beraz, irudikatzen hasi nintzen.Nire eskuez kanika sortu nuen, pilota berde urdinxka eta, lehenik eta behin, txinparta distiratsuz bete nuen goiko zati bat jarri nion. Eta margotzeari ezin utzi eta hatzaz orban horia egin nuen eta ‘eguzki’ deitu nion eta zilar-koloreko beste bat, ilargia izenarekin. Beheko aldea ur eta lurraz bete nuen eta horrela sortu nuen mundua.

“Gure zerua”

Hainbat tamainatako izarrak, eguzki handia eta ilargi handia ebaki.Haur bakoitzak beretzat garrantzitsuen diren bi gauza edo pertsonaia idatziko ditu eguzkian eta ilargian; eta iza-rretan, tamainaren arabera, gauza garrantzitsuak, baina ez eguzki eta ilargiak jarritakoak bezain garrantzizkoak. Ondoren, “taldearen ortzia” sortu paper jarraituan, eguzki, ilargi eta izarrak itsatsiz.

Zein gauza da garrantzitsua denontzat? Zergatik?

Dios creó toda la tierra - https://www.youtube.com/watch?v=v1D00qypvuY

Dios creó toda la tierraDios creó el cielo y el marÉl lleno de aves el cieloY creo a todo animalEn el principio todo era oscuroNo había nada en la tierraCon un soplo Dios le dio vidaA todo lo que hay en la creaciónCreo los peces, los animalesTambién las plantas que adornan los vallesY luego puso en medio al hombrePara que goce de la creaciónDios creó toda la tierraDios creó el cielo y el marÉl lleno de aves el cieloY creo a todo animal

Page 9: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

Prest ote da nire bihotza Jaunari harrera egiteko: ba ote da nire bidean zuzendu beharreko biderik, zelai bihurtzeko paraje latzik…?

“Ama, eman zure eskua”

Ama, eman eskua eta ez askatu.Lagun nazazu bidea egitean.Erakuts iezadazu imitatu nahi dudanzure Seme Jesusengana naraman bidea.

“Eroapenez”

Bazen behin puzzleak egitea oso gustuko zuen Adeli izeneko neskato bat. Era guztietako puzzleak zituen: handiak, txikiak, pieza askorekin, gutxirekin… Urtero, bere urtebetetzean, hainbat puzzle jasotzen zuen eta beti eskatzen zuen baten bat Errege Magoei idazten zien gutunean.

Egun batean, Blaki etxeko txakur bihurria goiko solairura joan eta usainean aritu zen; zorte txarra izan zuen txakur-txoak, konturatu gabe, puzzleen armairuan sartu zelako eta kutxa guztiak behera bota zituelako… Gela piezez gainezka geratu zen!

Adeli iritsi zenean, egundoko pieza pila zegoen sakabanatuta eta ezinezkoa egin zitzaion gelara iristea. Atseka-betuta, negarrez hasi zen. Ama arineketan joan zen kontsolatzera eta besarkatu eta hauxe esan zion: “Gauza bat egingo dugu: piezan batu eta apurka-apurka ordenatu egingo ditugu, baina bitartean, zerbait ona esango didazu puzzle bakoitzari eta oparitu zizun pertsonari buruz”. Horrela, ama-alabak bilketari ekin zioten eta, apurka-apurka, piezak kendu zituzten erditik… Baina, patxadaz, gelarako bidea ‘garbitzean’ gogoratu zituzten gauza polit guztiek, une zoriontsu guztiek, bitxikeria guztiek egundoko atsegina eragin zieten eta horixe izan zen kontu haren gauzarik onena.

“Gabon-begirada”

Guztien artean, gela apainduko dute, Eguberriko gauzez ala ez. Amaitzeaz batera, kartulinazko mozorro bana emango zaie eta beraiek beren begirada apainduko duten koloreekin margotuko dute.

Zein jarrera aldatu behar ote dugu begiradan kolore hori izan dezagun? (barkamena, poztasuna, eskuzabaltasuna…)

“El amor lo arregla todo” - https://www.youtube.com/watch?v=dRks_KyCMyw

No importa si dudo,no importa si caigo,no importa si fallosi quiero cambiar.

Voy bien cuando escucho,voy bien cuando abrazo,voy bien cuando ayudosi busco amar.

El amor lo cura todo,el amor perdona todo,el amor lo arregla todoy, pa caminar,la gasolina siempre es amar.

Page 10: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

Nire zein jarrerak ahalbideratzen du osoko ekologia, soiltasuna eta kontsumo arduratsua? Zein jarrerak oztopatzen du?

“Jesus, behar zaitut”

Jesus, behar zaitut.Zure indar eta eredua behar ditut.Izadia zaindu nahi dut.Kreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut.Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut.Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi.Ez dut ezer alferrik galdu nahi.Ez dut zoro-zoro kontsumitu nahi.Lagundu!

“Izadia zaindu”

Gabriel beti joaten zen gurasoekin erosketak egitera. Gustuko zuen supermerkatuko pasilloetatik ibiltzea eta saltzen zituzten produktu guztien izena irakurtzea. Arraindegira joan ziren lehenik. Han, izotzez beteriko kaxa handietan, hainbat arrain zegoen, erosleek aukeratu eta etxera eraman zitezen elikatzeko. Gabrielen amak hainbat arrain eskatu zuen, paperaz bildu eta eman egin zizkioten.

Harategira joan ziren gero; haragi-pieza gorrixkak zeuden han salgai eta han ere, haragia paperaz bildu eta gu-rasoen esku uzten zutela ikusi zuen Gabrielek.

Fruitategian, dena plastikoz bildutako bandejetan zegoen eta ezin zen hainbeste atsegin zuen fruta ez aukeratu ezta usaindu ere. Salmahai txiki bat baizik ez zegoen fruta gutxirekin. Bandejetan zeudenek askoz gehiago distiratzen zuten eta ia jostailuzkoak ziruditen. Gabrielek bandeja bat baino gehiago hartu nahi zuen (hain politak baitziren!), baina gurasoek azaldu zioten, bandejetan saltzen zuten arraina eta haragia erosten ez zuten bezala, ez zutela ban-dejetan saltzen zuten frutarik erosiko, hainbeste plastiko eta poliestireno (horrela deitzen zen bandejaren materiala) erabiltzea oso kaltegarria zelako izadiarentzat.

Harrezkero Gabrielek arreta handia jarri izan du plastikoaren erabileraren inguruan eta izadiarekin portaera ona izaten irakatsi die adiskideei.

“Birziklatu ”

•Birmoldaturiko arropa-matxardak Ohikoa da arropa-matxardan bi zatitan desarmatu eta arropa zabaltzeko ez balio izatea. Baina horregatik ez genituzke alde batera utzi edo zakarrontzira bota behar. Material birziklatu bihurtzeko ideia bikaina eman nahi dizuegu. Artikulu honen bidez jakingo duzue, matxarda batez hegazkina nola egin o arropa zabaltzen matxar-dekin tximeleta nola egin.

artes.uncomo.com

artes.uncomo.com

Page 11: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

“El planeta hay que salvar” - https://www.youtube.com/watch?v=RWjfFHC7SiI

Ahora vamos a cantar, con amor esta canciónpues al mundo hay que salvar, de la contaminación.

Tu ayuda es valiosa, lo debes saberyo voy a decirte que debes hacerno debes siquiera, papeles tirarpues tirar basura es contaminar.

Con el agua hay que tener una atención especialy los lagos y los ríos, los tenemos que cuidar.

A salvar, el planeta hay que salvar. (2x)

No debemos de dejar, de cantar esta canciónpara el planeta salvar de la contaminación.

Los bosques son libres, podemos jugarsabemos que un árbol debemos cuidarno juegues con fuego, los puedes quemararriesgas tu vida y de los demás.Con el agua hay que tener una atención especialy los lagos y los ríos, los tenemos que cuidar.

Ahora vamos a cantar, con amor esta canciónpues al mundo hay que salvar, de la contaminación.

Tu ayuda es valiosa, lo debes saberyo voy a decirte que debes hacerno debes siquiera, papeles tirarpues tirar basura es contaminar.

A salvar, el planeta hay que salvar. (4x)

Page 12: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

Jainkoak bere antz eta irudiko egin gintuen. Berarengandik gertu sentitzen ote naiz? Mariaren antzera, “beti prest” ote nago?

“Eskerrik asko, Jauna”

Eskerrik asko, Jauna, nire bizitzako egun honengatik.Zerua ikusteko aukera ematen didaten begiengatik.Txorien abestia entzuteko ditudan belarriengatik.Zuhaitz artean ibiltzea ahalbideratzen didaten oinengatik.Lurreko loreak hartzeko eskuengatik.Egunez egun izadiaren mirari miresgarria estimatzeko aukera ematen didan buruagatik.Zure aurrean ahuspezten den eta zure presentzia zoragarria edonon ikusten duen arimagatik.

“Margarita”

Margaritak agenda gorde zuen, motxila itxi, jaka jantzi eta ikastetxetik atera zen. Atean, zain zituen ama eta neba txikia, bera etxera eramateko prest; neka-neka eginda zihoan, egun zaila izan baitzuen. Lehen orduan, hizkuntzako eskola izan zuen eta andereñoak ariketa oso zailak ipini zituen. Ondoren, maisuak egitasmo berriak banatu zizkien egiteko. Eskerrak jolastordua iritsi eta lagunekin jolasteko asti apur bat izan zuen! Ostean azterketa izan zuen eta azken orduan, andereñoak idazlana agindu zien, ikasle bakoitzak bere izenaren nondik norakoak azaldu behar zituelarik.

Margaritak amari kontatu zion autora sartu zirenean eta idazlan erraza izango zela esan zion, amak, izena, lore hori asko gustatzen zaiolako jarriko ziolakoan.

Amak barrez hartu zuen neskatoak esandakoa eta disimuluz begiratu zion atzerako ispilutik. –“Maria Birjinagatik deitzen zara Margarita. Etxera heldu eta merienda jateaz batera, zure izenaren historia kontatuko dizut”- esan zion. Maria pentsakor geratu zen bere izenaren esanahiari buruan bueltak emanez; ez zuen ulertzen zer zerikusi zuen Ama Birjinak bere izenarekin. Santa Margaritarekin balitz, ba, ulergarria zen, baina Maria Birjinarekin…

Merienda amaitu eta amak istorio hau kontatu zion: “Maria Birjina izan zen Jesusi baietz esan zion lehena; Haren ama izateko baiezkoa eman zuen; beti, heriotzaraino, Haren ondoan izango zela baieztatu zuen. Maria beti zen prest Jainkoak berataz nahi zuenerako. Nahiz eta zalantzak izan, beti bai esaten zuen. ‘Bitxilore’ edo ‘margarita’ izena duen loreak makina bat hosto du eta jendeak, kentzen dituen bitartean, bai ala ez esateko erabiltzen ditu. Loreak beti esango du BAI, Ama Birjinaren antzera. Jaio zinenean, zuk Mariaren indarra izatea, Mariaren ereduari jarraitzea nahi nuen eta horregatik deitzen zara Margarita”.

“Jainkoaren seme-alaba”

Paper jarraituan, neskato eta mutikoen izenak ipini zutabeetan. DENEK idatziko dute taldekide bakoitzaren gauza on bat.

Denok gara Jainkoaren seme-alaba, baina barrutik berdinak ez bagara ere, denok Jainkoaren antz eta irudiko sortuak izan gara.

Page 13: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

“Todos somos iguales” - https://www.youtube.com/watch?v=HCSZPO8_B_M

Todos somos igualesTodos somos distintosTodos somos igualesTodos somos distintos

Me da igual que seas pequeño o grandeDe la piel no importa tu colorNo tiene importancia tu bellezaSolamente la del interiorPues tu y yo, pues tu y yo

Queremos un mundo mejorTodos somos igualesTodos somos distintosTodos somos igualesTodos somos distintos

Me da igual en qué idioma me hablesSi me hablas desde el corazónSi eres alto o bajo no me importaO tengas en el banco un millónPues tu y yo, pues tu y yoQueremos un mundo mejorPues tu y yo, pues tu y yo

Queremos un mundo mejorTodos somos igualesTodos somos distintosTodos somos igualesTodos somos distintosTodos somos iguales

Page 14: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

9-11 urtekoentzat

Page 15: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

Zerk sorgortzen digu burua eta ortzia eta Jainkoaren Semearen etorrera ikustea galarazten?

“Salmo 148, 1-5”

Aleluia! Gora Jauna!Goretsazue Jauna zerutik, goretsi zeru goienetik!Goretsazue, haren aingeru guztiok,goretsi, haren gudari guztiok!Goretsazue, eguzki eta ilargi, goretsi, izar argitsu!Goretsazue, zeru zabalok eta zeru gaineko urok!Gorets bezate Jaunaren izena,hark agindurik sortu baitziren.

“Izar izan nahi zuen sagarra”

Bazen behin, betidanik izar izan nahi zuen sagarra. Inoiz ez zuen sagar izaterik nahi izan. Eguna joan, eguna etorri, zeruan izan distiratzaile izanik nola izango zatekeen bizitza pentsatzen zuen, ilusioz beterik.Goizero, sagar lagunek solasean jarduteko eta istorio dibertigarriak kontatzeko deia egiten zioten. Behin eta berriz, uko egiten zion gonbiteari, itsuturik baitzen izar distiratsu izatearen kontuarekin.

Egun batean, txoriak zerurako bidean hegaka ikusirik, galdetu zien:–Non egiten dute lo egunez izarrek?Txoriek, barreka esan zioten:–Ez, sagar maitea, izarrak zeruan daude egunez eta gauez, baina eguzkiaren argi handiaren eraginez, ezin ditugu izarrak egunez ikusi. Baina hor daude, zeru infinituan, beti argiaz.Sagar koitaduari zeru gorenean argi agortezinez beteriko izar izateko nahiak bizitu egin zitzaizkion.

Beste egun batean, sagarrak galdera egin zion sagarrondoaren adarrak indarrez mugitzen zituen haizeari:–Aizu, haize, izarrak finko daude ala hara eta hona dabiltza ortzia zeharkatuz? Eta mugitzen badira, nork mugitzen ditu?–Izarrak mugitu egiten dira ortzia zeharkatuz, eta, gainera, egundoko abiadurarekin egiten dute –erantzun zuen haizeak.Berriz bizitu ziren sagarraren nahiak izar eder bihurtzeko.

Heltzeko aroa iritsi zitzaionean, sagarrak etsita jarraitzen zuen, bere ametsa ez zelako egia bihurtu. Ez zen barre egiteko gauza, bere baitan eta tristuran bilduta zegoen eta ez zen zoriontsu. Oporretan zen familia bat sagarrondoaren adaburuaren azpian babestu zen, eguzkiaren izpietatik babesteko itza-laren bila. Solasaldi atseginean zeudela, aitak gogor astindu zuen zuhaitzaren enborra eta hainbat sagar erori zen lurrera, tartean, izar izan nahi zuen sagar tristea.

Neskatoetako batek sagarra hartu eta helduta zegoela ikusi zuen. Sagar ederra zen. Neskatoa zoriontsu zen. La-bana eskatu zion amari. Eman zion labana zorrotz-zorrotza, ohartaraziz:–Kontuz, maitea, ebakirik egin gabe.

Neskatoak, kontu handiz, zeharka erdibitu zuen sagarra, ez zutoinetik elutxara, horizontalean baino. Eta harrituta geratu zen sagarraren bihotzean agertzen zen bost puntatako izarra ikustean. Eta oihuka, familia osoaren arreta erakarri zuen:-Begira, begira zein gauza ikusgarria, hemen izar bat dago!Sagarra egundoko tristuran murgilduta bizi izan zen denbora guztian bere barruan izar ederra gordetzen zuela eta, erakusteko, zabaldu eta bere burua besteei eskaini behar ziela jakin gabe.

Page 16: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

“Jainkoaren Semea”

Honako hauek behar ditugu: orriak zuriz, errotuladoreak, zeloa eta atzean “Jainkoaren Semea” idatzirik duen kartel handia.

Lehenik eta behin, begiraleek “Jainkoaren Semea” idatziko dute eta beste folio batzuez estaliko dute ikus ez dadin.Neska-mutikoei errotuladoreak eta orrialdeak banatuko dizkiete. Orrialde horietan, ortzia ikustea edo Jainkoaren Semearen etorrera galarazten duten gauzak idatziko dituzte. Idatzi ondoren, txandaka, idatzi duten horrek zergatik galarazten duen ortzia ikustea azalduko dute. Apurka-apurka, kentzen joango dira, “Jainkoaren Semea” agerian geratu arte.

Zerk galarazten dit eguzkia bezala distiratzen eta ortzia ikusten? Zerk galarazten dit Jainkoaren argia badela ikustea? Benetan garrantzitsua den horretan arreta ez jartzera garamatzaten gauzak saihestu behar ditugu.

“Sol” de Macaco - https://www.youtube.com/watch?v=BRByNvlKcTY

Sol, allá arriba el solAunque la tormenta sueneDetrás siempre estará el sol.

Puedo seguir regateandoO atreverme a chutarPuedo quedarme en mi habitaciónO abrir mis ventanas de par en parSi la felicidad es un estado de la menteHoy la busco bajo el solDicen que la tormenta está por llegarDicen que la lluvia va a comenzarPero yo miro en el reflejo de tus ojosY veo que detrás está el sol.

Sol, allá arriba el solAunque la tormenta sueneDetrás siempre estará el sol.

Puedo intentar ser valienteO quedarme en la cola a esperarPuedo intentar ser yo mismoO ponerme cualquier otro disfrazSi la realidad es una sombra de la menteHoy me planto bajo el sol.

Dicen que el cielo está por hablarDicen que la lluvia será diluviarPero yo miro en el reflejo de tus ojosY veo que detrás está el sol.

Sol, allá arriba el solAunque la tormenta sueneDetrás siempre estará el sol.

Oye, si saturan mis oídosOye, si se esconden entre lineasOye, si me chillan sus motivosYo me planto bajo el sol.

Sol, allá arriba el solAunque la tormenta sueneDetrás siempre estará el sol.

Sol, allá arriba el solAunque la tormenta sueneDetrás siempre estará el sol...

Page 17: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

Prest ote da nire bihotza Jaunari harrera egiteko: ba ote da nire bidean zuzendu beharreko biderik, zelai bihurtzeko paraje latzik…?

“Esna nazazu, Jauna”

Jauna, noiz iritsiko zara?Ilunabarrean, gauerdian, goizaldean…?Iristear, Jauna, eta ni… eta ni…Prest naiz, Jauna, esna nago, zain naukazu!

“Zapatari trebatua”

Martin mendiko herri txiki batean bizi zen zapatari apala zen. Bakarrik bizi zen; aspaldi alargundu zen eta seme-alabak hirira joan ziren lan-bila.

Martinek, gauero, lotara joan aurretik, ebanjelioen txatal bat irakurtzen zuen beheko suaren aurrean. Gau hartan ikaratuta esnatu zen. Argi eta garbi entzun zuen “Martin, bihar Jainkoa joango zaizu ikustera” zioen ahotsa. Altxatu zen, baina ez zegoen inor ez etxean, ez kanpoan, jakina, gau beltz eta hotzean…

Goiz altxatu eta zapata-tailerra eskobatu eta txukundu zuen. Denak perfektu egon behar zuen Jainkoa zetorrenerako. Eta leihoaren aurrean lan egin zuen, bide batez kaleko joan-etorria ikusteko. Handik lasterrera, zarpailez jantzita eta oinutsik zihoan eskalea ikusi zuen. Errukiturik, berehala altxatu eta etxera sarrarazi zuen, sutondoan berotzeko. Katilu bete esne bero eman zion, poltsa batean ogia, gazta eta fruta sartu zizkion biderako eta zapata batzuk oparitu.

Lanean jarraitu zuen eta, ez zen denbora larregi igaro, emakume gazte alarguna eta bere haur txikia hotzez dardarka ikusi zituenean. Etxean sartu zituen. Eguerdia zenez, mahaian eserarazi eta beharbada Jainkoa bazkaltzera geldituko zela-eta, goizean goiz prestatu zuen zopa bikaina atera zien. Gainera, bere emaztearen eta seme-alabetako baten berokiak ekarri zituen amari eta haurrari oparitzeko.

Arratsaldea igaro zen eta Martin asko tristetu zen, Jainkoa ez zelako agertu. Ateko kanpaia entzun eta, pozik, zabaltzera joan zen, Jainkoa izango zelakoan. Atea bortizki ireki zen, herriko mozkorraren bultzadaren eraginez…

– Hau baino ez genuen falta! Orain Jainkoa heltzea falta da bakarrik… -marmar egin zuen zapatariak.

– Egarri naiz –oihukatu zuen mozkorrak.

Eta Martinek mahaiaren inguruan jarrarazi eta ura eta eguerdiko zopa-hondarra eskaini zizkion.

Oso berandu zen mozkorra joan zenean. Martin oso triste zegoen. Ez zen Jainkoa etorri. Beheko suaren aurrean jarri, ebanjelioa hartu eta parean tokatu zitzaion txatala irakurri zuen:

– ‘Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen… Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten’.

Aurpegia argitu zitzaion zapatari zintzoari. Jakina Jainkoa bisitan etorri zitzaiona! Ez behin bakarrik, hiru aldiz baizik! Eta gau hartan, munduko gizonik zoriontsuena zela pentsatuz lokartu zen Martin.

Page 18: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

“Berri on eta txarrak”

Egunkarien edo aldizkarien orriak, itsasgarria eta guraizeak beharko ditugu.

Neska-mutikoak bi taldetan banatuko ditugu.Batzuek berri txarrak bilatuko dituzte, bihotza tristetu egiten diguten eta Jainkoa bera ere triste egotea dakarten be-rriak.Besteek, berri onak, poza eta itxaropena dakartzaten berriak, bilatuko dituzte.

Berri guztiak ebaki ondoren, kartulinaz egindako bihotz handi batean itsatsiko ditugu, lehenengo berri txarrak. Bi-hotz horrek geure bihotza, oraindik Jaunaren etorrerarako erabat prest ez dagoen bihotza, sinbolizatuko du.

Ondoren, berri onak bilatu dituen taldeak, berri txarrak berri onez estali beharko ditu, mundua aldatzeko saiakera irudikatuz. Ebaki dituztenak ez badira nahiko, bilatzen jarraituko dute, edo paperetan neska-mutikoei gertatu zaiz-kien berriak idatziko dituzte; berri txarrak baino berri on askoz gehiago egotea da helburua, itxaropena zabaldu eta Jaunaren etorrerarako mundua alda daitekeela sinestaraziz.

Beren jarrera eta jardueren arabera, zein berri on eta zein berri txar gerta daitekeen pentsatu behar dute.

“Estoy listo” de Casi Ángeles - https://www.youtube.com/watch?v=I2PbmEc_Fqk

Un camino sin finalque te lleva a la verdadTiene mil flores y piedrasque cruzar...Algún día ese lugarsé que tu alma encontraráY el secreto al fin sabrásy es amar...El abismo cruzarás,por un puente de cristalY los ángeles sus alas te daránY por fin comprenderásComo es la libertadCuando el universo puedas alcanzarPara mirar, estoy listopara soñar, estoy listopara sentir, estoy listoy para amar...Estoy listo para ir,hay que aprender a compartirlos sueños que hay en tiEstoy listo junto a titodos vamos a llegary juntos caminar,ya estamos todos aquíSi confias en tu ilusiónte regalo el corazónsolo hay que poner el alma y la pasióny ahora que ya estas acájuntos vamos a lograr

que los sueños se hagan pronto realidadPara mirar, estoy listopara soñar, estoy listopara sentir, estoy listoy para amar...Estoy listo para ir,hay que aprender a compartirlos sueños que hay en tiEstoy listo junto a titodos vamos a llegary juntos caminar,ya estamos todos aquí

Page 19: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

Nire zein jarrerak ahalbideratzen du osoko ekologia, soiltasuna eta kontsumo arduratsua? Zein jarrerak oztopatzen du?

“Eskerrik asko, Jauna, izadiagatik”

Eskerrik asko, Jauna,sortu izan duzun izadiagatik,lur eta itsasoarengatik,mendi, haran eta ibaiengatik,lurra lantzen duten eta jakiak biltzen dituzten gizon-emakumeengatik.

Eskerrik asko, Jauna,inguruan ditugun abereengatik,argia ematen digun eguzkiagatik,bizitzeko ezinbestekoa dugun lanagatik,fruta, egurra eta itzala ematen duten hostoakematen dizkiguten zuhaitzengatik.

Eskerrak Jainko Jaunarilurreko zuhaitz eta itsasoko arrainengatik,zeru, ur eta suagatik,belar finengatik.

Eskerrak Jainko Jaunariizar eta hodeiengatik,heriotza eta biziagatik,haize, eguzki eta ilargiagatik.Eskerrak dena eman digunJainko Jaunari.

“Zuhaitz zaharra”

Bazen behin ehunka urte zituen zuhaitza. Hain zaharra zen non basoko abere txiki guztiek ezagutzen zuten eta beti bere adarretan pausatzen ziren txori eta abere txikiz gainezka egoten zen.

Udaberri guztietan, zuhaitza hosto berde politez eta fruitu gozoz betetzen zen eta, ondorioz, oso zoriontsu sentitzen zen. - Zatozte nire adarretara, eguzkitik babesa hartzera, horietatik igo eta dibertitzera! Gainera, nahi adina jan ahal izango duzue! –esaten zien zuhaitzak guztiei.

Egun batean, hainbat haur igaro zen handik eta zuhaitz ederraz ohartu ziren. Enborretik gora igo ziren guztiak. Zuhaitza pozik zen, haurrak zoriontsu egin zituelako. Baina, une horretan ez zen gertatuko zenaz jabetu.

Haurrak egunero zihoazen zuhaitzera jolastera; ez zuten inongo ardurarik eta ondo pasatzea zen beraien helburu bakarra; ondorioz, hostoak kentzen zizkioten eta arramak hautsi. - Hor datoz haurrak! Kontuz! –oihukatzen zuten abere txikiek.

Zuhaitz gaixoak gero eta hosto gutxiago zuen eta hainbat adar zuen apurtuta. Ahul eta ihar sumatzen zuen bere burua eta faltan botatzen zituen dagoeneko bere adarretara igotzen ausartzen ez ziren abere txikiak.

Jabetu ziren txoritxo batzuk zuhaitzaren tristuraz eta hurreratu eta galdetu zioten:- Zuhaitz zaharra, zer dela-eta zaude hain triste?

Page 20: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

- Oso gustuko dut denak nire adarrekin jolastera eta nire fruituak jatera etortzea, baina haur batzuek, datozen bakoit-zean, min handia ematen didate eta abere txikiak izutzen dituzte –erantzun zuen zuhaitzak.

Txoritxoak ere tristetu egin ziren, zuhaitz zaharrak edertasun eta indar guztia galtzen ziharduela-eta. Kosta ahala kosta, gauza bat lortu behar zuten: haurrek zuhaitza zaintzea eta zuhaitzak indarra berreskuratzea, aurrerantzean ere denak zoriontsu egiteko.

Orduan, haurrekin hitz egitera joan ziren:- Adiskideok, basoko zuhaitz zaharrarekin izan gara eta adarretan eta enborrean min ematen diozuela esan digu. Gero eta ahulago dago eta gainerako aberetxoak beldurtu egiten dira zuok ikustean.

Haurrak, egia esan, ez ziren ohartzen zuhaitzari eragiten zioten kalteaz eta ez zuten uste gaizki jokatzen zutenik; horregatik, hauxe erantzun zuten:- Zuhaitz zahar horri ez zaio ezer gertatzen gu bere adarretan ibiltzeagatik. Apurtzen badizkiogu eta hostoak kent-zen, aterako zaizkio berriak, horretarako daude-eta zuhaitzak!

Ezinbestekoa zela zuhaitzak eta landarean zaintzea ohartarazi zieten abereek haurrei, egunero zaindu ezik, egu-nen batean indar guztia galdu eta ezingo zutelako inoiz hosto berririk izan eta fruiturik eman. Haurrek ez zieten jaramonik egin eta berdin jarraitu zuten.

Zuhaitz zaharra gero eta ahulago zegoen. Kezkaturik zeuden abereak, batez ere, udaberrian zuhaitzari hosto ber-derik atera ez zitzaiola eta inongo fruiturik ematen ez zuela ikusi zutenean.

Orduan, berriz jo zuten haurrengana beraiekin hitz egitera, zer lortzen ari ziren ikus zezaten. Baina nahiz eta abe-reek behin eta berriz egoera azaldu, haurrak axolagabe jarraitzen zuten.- Ez da ezer gertatzen! Emango ditu hosto eta fruituak! Ez da gure errua! Normala da zuhaitzei hostoak kentzea eta adarrak apurtzea! –zioten.

Urteak joan eta urteak etorri, zuhaitz zaharra indarrik gabe geratu zen eta abereek ez zekiten zer egin.- Haurrok, ikusten duzue? Geurea arrazoia! Zuhaitz hau laster hilko da berdin jarraitzen baduzue –esan zuten abe-reek.

Haurrak, zuhaitza benetan ahul zegoela ikusirik, egundoko akatsa egin zutela jabetu eta gaizki sentitu ziren.- Hau geure errua da, benetan sentitzen dugu. Gaizki tratatu dugu eta orain zuhaitza hilzorian da… Zerbait egin behar dugu.

Ikasbidea izan zen hura haurrentzat eta aurrerantzean ez zituzten gaizki tratatu zuhaitz eta landareak. Eta abereen laguntzarekin, zuhaitz zaharra ondo zaindu zuten eta berreskuratu zituen bere hosto eta fruituak.

Page 21: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

“Zaborren bereizketa”

Marraztu haurrekin birziklatzen den materialaren arabera dauden lau kontainer motak: paper eta kartoia (urdina), beira (berdea), plastikoa, latak eta brickak (horia) eta hondakin organikoak (laranja). Kontainerrak ebaki eta itsatsi azuleju edo gainazal lau batean. Kontainer bakoitzaren inguruan, haurrek aldez aurretik marraztu eta ebaki dituzten gauzak, kontainer bakoitzari dagozkionak, itsas ditzakete: egunkari zaharra urdinean, kristalezko botila berdean, esne-kartoia horian edo arrain-hezurra laranjan.

Jabetzen naiz birziklatzearen garrantziaz? Neure harri-koskorra ekar dezaket? Etxean birziklatzen dugu?

“Ahora el planeta” de Juan “D” y Beatriz - https://www.youtube.com/watch?v=8TYmd_G5lO8

Apaga la luz, enciende el planeta,salvemos el mundo, es nuestra meta.

Apaga la luz, enciende el planeta,salvemos el mundo, esa es nuestra meta. (bis)

Change the world, cambia el mundo.save the world, sálvalo.

Tú puedes ayudar, al mundo mejorar,todo lo que haces es muy importante.primero aprenderás, después enseñarás,pues en los niños el mañana estará.

Apaga la luz, enciende el planeta,salvemos el mundo, es nuestra meta.

Apaga la luz, enciende el planeta,salvemos el mundo, esa es nuestra meta.

Change the world, cambia el mundo.save the world, sálvalo.

La luz no malgastar, el agua siempre ahorrar,la tierra entera te dará las gracias.Vamos a reciclar y a reforestar,el mundo que es tu hogar podrá respirar.

Apaga la luz, enciende el planeta,salvemos el mundo, es nuestra meta.

Apaga la luz, enciende el planeta,salvemos el mundo, es nuestra meta (bis)

Apaga la luz, enciende el planeta,salvemos el mundo, esa nuestra meta.

Page 22: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

Jainkoak bere antz eta irudiko egin gintuen. Berarengandik gertu sentitzen ote naiz? Mariaren antzera, “beti prest” ote nago?

“Jainkoak sortua”

Jainko Aitak zeruan lurrari begiratzen zion: «Hemen zerbait falta da», esateaz batera, hauxe bururatu zitzaion: Maitasun eta pazientzia handiz, Adam sortu zuen bere irudiko eta ondoren Eba eta putz eginez bizia eman zien, esanez: «Bizia eta lurra ematen dizkizuet». Mundua eta gauza eder ugari eman zien, eta hau esan: «Zaindu eta lurra biziz bete». Eta Jainkoak zerutik lurrean begiratzen gaitu, eta Adam eta Ebari bezala, hauxe eskatzen digu: «Anai-arreba bezala bizi, zorioneko, gerrarik gabe, gauzak elkarbanatu eta beraiez gozatu»

“Puzzlea ”

Munduaren arazoez kezkaturik bizi zen zientzialari bat haiek konpontzeko ezinbesteko erantzunak bilatzeko prest zegoen. Horregatik, etxeko ikasgelak ematen zituen egunak zalantzak argitu nahirik.

Arratsalde batean, bost urteko semea sartu zen ikasgelan aitari bere lanetan laguntzeko asmoz. Zientzialariak, etenagatik urduri, jolastera beste leku batera joateko eskatu zion mutikoari. Baina jaramonik egin ez zionez, haren arreta erakartzeko zerbait bilatu zuen.

Primeran! Munduko mapa jasotzen zuen aldizkaria aurkitu zuen, maparen orrialdea hartu, makina bat zatitan apurtu eta haurrari eman zion zelo-biribilkiarekin batera:

-”Begira, seme, puzzleak hain gustuko dituzunez, munduaren irudia zatituta emango dizut, zeuk bakarrik konpon dezazun”.

Aita eta semea pozik geratu ziren. Mutikoak mundua ‘konpontzen’ ordubetetik gora emango zuela pentsatu zuen aitak. Haurrak, aitari laguntzen ari zela pentsatu zuen. Minutu batzuk baizik ez ziren pasatu, mutikoak oihu egin zuenean:

-”Aita, egin dut!”.

Aitak, hasiera batean, ez zion mutikoari sinetsi. Ezinezkoa zen bere adinean inoiz ikusi gabeko mapa hura berregi-tea. Mesfidati, zientzialariak irakurtzen ari zen liburutik begiak jaso zituen, bost urteko mutikoari zegokion emaitza txarra ikusiko zuelakoan, baina zur eta lur geratu zen, mapa ondo baino hobeto berreginda zegoelako: zatitxo bakoitza zegokion lekuan jarrita eta itsatsita zegoen.

Erabat harrituta eta mapatik begiak kendu gabe, esan zion mutikoari:

-”Seme, mundua nolakoa zen jakin gabe, nola osatu duzu mapa?”

-”Oso erraz, aita! –erantzun zuen mutikoak-. Aldizkariaren orria hartu zenuenean, beste aldean gizon baten irudia zegoela ikusi nuen. Eman zenizkidan zatitxoei buelta eman eta gizonaren puzzlea egiten hasi nintzen, banekien-eta nolakoa zen. Gizona konpontzea lortu nuenean, orriari buelta eman eta mundua konpondu nuela ikusi nuen…”.

Aldatu zure bihotza eta orduan aldatuko da mundua!

Page 23: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

“Garrantzitsuak gara”

Hurrengo egunean, berezia den norbaitentzat ospakizuna izango dugula esango diegu neska-mutikoei. Bakoitzak ahal duena ekarriko du ospakizunerako (baliabiderik ez badugu, begiraleek ekar dezakete gauza sinbolikoren bat).

Hurrengo bileran, leku polit bat aukeratu eta atonduko dugu eta delako pertsona berezi horren zain geratuko gara. Inor ez dela iristen ikusita, “zeuok zarete garrantzitsuak” jarriko duen gutuna irakurriko dugu, jai horretako benetako gonbidatuak geu garela ulertuz, geure esku dagoelako mundua aldatzea. Bihotzez itxaroten dugu Jaunaren etorrera eta, bitartean, horretarako presatu behar dugu geure burua.

Ingurukoentzat dugun garrantziaz jabetu egin behar dugu.

“Somos uno” de Axel ft Abel Pintos - https://www.youtube.com/watch?v=1MibkygUPLU

Yo soy lo que soy no soy lo que ves yo soy mi futuro y soy mi ayer y hoy son tan sólo este amanecer y los ojos que te vieron nacer soy tan simple que casi ni me ves

Yo soy lo que soy no soy lo que ves no soy cuna de oro ni simple moisés soy el desamparo del corazón de aquel que pelea y no tiene voz

Soy la mano que te quiere ayudar no hablo solo de mí cuando digo que soy te hablo de ese lugar donde nace el amor que sueñas

Oh oh oh oh oh Somos tan distintos e iguales Oh oh oh oh oh Somos el que siente y el que no está Oh oh oh oh oh Somos tan distintos e iguales Oh oh oh oh oh Todos somos uno con los demás La piedra y el río, el cielo, la flor Todos somos uno con los demás El lobo, el cordero, y el mismo Dios Todos somos uno...

Yo soy lo que soy no soy lo que ves soy mi pasado y soy mi después soy libre y dichoso por elección soy un loco inquieto pidiendo paz

Page 24: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

12-14 urtekoentzat

Page 25: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

Zerk sorgortzen digu burua eta ortzia eta Jainkoaren Semearen etorrera ikustea galarazten?

“Konfiantza”

Jesus Jauna,Abendu aldiaren hasieran, Zeugan jartzen dugu konfiantza osoa.Esna gaitzazu Zuregandik aldentzen gaituzten ametsetatik eta altxa gaitzazu norberekeriatik.Prestatu gure bihotzak Zure jaiotzarako etxe adeitsu eta bihozbera izan daitezen.Jaiotzean, Kreazioaren handitasuna ikus dezazun guregan.

“Hodeiak”

Bazen behin beti hodeiei begira zen haurra. Oso gustukoa zuen lorategiko soropilean etzan eta hodeiei begira orduak eta orduak igarotzea.

Istorioak asmatzen zituen hodeiek irudikatzen zituzten gauzekin: arraina, txoria, eguzkia… Hantxe egoten zen, ordua joan, ordua etorri, ilundu eta etxera joan arte.

Egun batean, zerua hain oskarbi zegoen non ez zen laino bakar bat ere azaltzen; desengainua hartu zuen haurrak, ezin zuelako beraiekin jolastu eta asmatu. Triste, belar gainean etzan zen, hodeiren bat azalduko zenaren esperoan eta bat-batean, bere arreta erakarri zuen zerbaitek zeruan. Puntu distiratsua zen. Bakar-bakarrik distiratzen zuen, ez zuen ezer inguruan. Eguzkia oraindik han zen eta ilargia atera gabe.

Lasterka joan zen entziklopedietan kontsulta egitera eta hantxe aurkitu zuen izarraren izena. Bueno, ez zela izarra ikasi zuen, hau da, Venus planeta zela eta biziki gustatu zitzaion izena: “goiz-izarra”. Orduantxe konturatu zen haurra, denbora alferrik galdu egin zuela hodeiekin, hodeiek izarrak ikustea galarazten zioten-eta.

“Zibilizazioak”

Zerua beraiek ikusten duten moduan ikusi izan duen zibilizazio, herri edo elkarteren baten izena paper batean idazteko eskatuko zaie neska-mutikoei. Mimikaz azaldu beharko dute eta besteek asmatzen dutenean, beren erant-zunaren arrazoia azaldu. Guztien artean, ondorio hau aterako dute: ikusten dituzten izarrak eta arbasoek ikusi zituztenak, berdinak direla.

Adi ote nago inguruan gertatzen denaren aurrean? Izarrak Jesusengana gidatzen ote nau?

Page 26: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

“Dios de la creación” de Jose Luis Robledo - https://www.youtube.com/watch?v=Y7GQOcLPpfo

El arcoíris ya salió,Veo tu amor y salvación.La primavera va a empezar,Ya el invierno terminó.Este es el tiempo para vivir para TiDe levantarnos sólo en ti Dios, Dios de la creaciónPadre verdaderoTú eres Rey (2 veces) El arcoíris ya salió,Veo tu amor y salvación.La primavera va a empezar,Ya el invierno terminó.Este es el tiempo para vivir para ti,De levantarnos sólo en ti Dios, Dios de la creaciónPadre verdaderoTú eres Rey (2 veces)

Page 27: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

Prest ote da nire bihotza Jaunari harrera egiteko: ba ote da nire bidean zuzendu beharreko biderik, zelai bihurtzeko paraje latzik…?

“Maitasunaren indarra”

Jainko Ahalguztiduna,unibertso osoan etaizakirik txikienarengan zaudena.Den guztia zeure samurtasunez inguratzen duzun horrek,isuri gure gainera zure maitasunen indarra,bizia eta edertasuna zain ditzagun.Bete gaitzazu bakez, anai-arreba bezala bizi gaitezen, inor kaltetu gabe.Irakats iezaguzu gauza bakoitzaren balioaz jabetzen, miresmenez begiesten,lurrarekin sakon bat eginda gaudela aitortzen.

“Zein da bidea?”

Bazen behin, herri batean bizi zen haur bat. Herritxoak hainbat bide zuen. Laua zen bata, lur leun eta hanpatuare-kin, oso erosoa bertatik ibiltzeko. Beste bat zuhaitzez eta txoriz inguratuta zegoen, baina deseroso bihurtzen zuten harriz beterik zegoen. Azkenik, sasirik betetako bidea ere bazen, eta ezinezkoa zen handik pasatzea min egin gabe.

Haurra beti joaten zen lur leun eta hanpatua zuen bidetik. Etengabe ibili ondoren, ez zen inoiz inora heltzen eta barruko hustasunarekin bueltatzen zen beti etxera. Egun batean, harriz beteriko bidetik joatea erabaki zuen. Bideari ekiteaz batera aurkitu zuen lehen oztopoa. Buelta eman ordez, atzean antzematen ziren zuhaitzetan pentsatu eta, apurka-apurka, ahalegin handiaren ostean, harria kendu egin zuen. Gutxi bazen ere, aurrera egitea lortu zuen eta irribarretsu bueltatu zen etxera.

Egun horretatik aurrera, apurka-apurka zabaldu egin zuen bidea. Lehen eguneko harria kentzeko aitzakia zuhaitzak izan ziren; bigarrenekoa, kolore distiratsuak zituzten txoriak; hirugarrenekoa, inoiz ikusi gabeko fruituak.Eta horrela, egunez egun, aurrera egin zuen bidean, bihotzeraino iristen zitzaion zerbait berria aurkitzeko ilusioare-kin.

“Armiarma-sarea”

Armiarma-sarea egin, soka alde batetik bestera eroanez eta bueltatuz bi zutoi zuzenen edo bi zuhaitzen artean, lagun bat igarotzeko moduko 10 zulo handi eta txiki sortuz.

Jokalari guztiek zeharkatuko dute armiarma-sarea edo honen inguruan ibiliko dira, soka ukitu gabe. Armiarma-sarea-ren zati bat igarotzeaz batera, hau itxi egingo da eta ez da berriz erabiliko. Taldeak arazoak konpondu behar ditu eta taldekideek bat eginik jokatuko dute, partaide guztiak igaro daitezen. Norbaitek soka ukitzen badu, hasierara bueltatuko da berriz saiatu aurretik.

Zailtasunak aurkitzen ditugunean, gauzak ondo ateratzen ez zaizkigunean, nola konpontzen ditugu? Laguntza eskatzen dugu? Nori?

Page 28: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

“Dios es mi PC” de Unai Quirós - https://www.youtube.com/watch?v=x6xnaeTEx90

“¡Formatéate, amigo, si estás muy cansado!”… la base de datos de virus ha sido actualizada…Actualiza tu antivirus,conectado a la oración;recicla bien tu papelera,no elimines cosas de Dios.Si quieres cambiar tu apariencia,no uses el panel de control,ve y renueva tu placa baseque es donde se ejecuta tu acción. (Estribillo)Formatea el disco de tu duro corazónelimina los archivos que te dan error,si algún virus de este mundo bloquea tu opcióndeja que el Señor te instale su Windows de Amor.

Ser de Dios es acceso directo,disponible a un solo “clic”;ser email de paz y esperanzareenviado a ADSL sin fín.Dios y wifi son movimiento,no te enganches a una paredque en la red hacen falta obrerosque descarguen vida a su email.

(Estribillo)Formatea el disco de tu duro corazón…elimina los archivos que te dan error,si algún virus de este mundo bloquea tu opcióndeja que el Señor te instale su Windows de Amor.Su ventana siempre abierta,sonriendo a quién te pinchó;minimiza tu conformismo,maximiza tu buen humor.Aceptar a quien no te agrega,invitar a quien te borró,comparte todas tus carpetaspara ser un buen servidor.

Dios es mi PC, Dios es mi PCDios es mi PC, Dios es mi PCDios es mi PC, Dios es mi PCDios es mi PC, Dios es mi PCmi PC…

(Estribillo)Formatea el disco de tu duro corazónelimina los archivos que te dan error,si algún virus de este mundo bloquea tu opcióndeja que el Señor te instale su Windows de Amor.

Formatea el disco duro de tu viejo corazónelimina los archivos que te dan error;si algún virus de este mundo bloquea tu opcióndeja que el Señor te instalesólo tú tienes la clavey deja que el Señor te instalesu Windows de Amor.

Page 29: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

Nire zein jarrerak ahalbideratzen du osoko ekologia, soiltasuna eta kontsumo arduratsua? Zein jarrerak oztopatzen du?

“Kreazioa zaindu”

Aita ona, gauza guztiak sortu eta mundu ederragoa eman zeniguna:Gizon eta emakumeok zure kreazioazaintzen jakin dezagula eskatzen dizut.Errespeta dezagula abereen, basoen bizia.Ez gaitezela izadiaz neurri gabe baliatueta ez dezagula kutsaduraz lohitu.

“Harago pentsatu beharra”

“Larunbatez nire urtebetetzeko jaia ospatuko dut eta gonbidatuta zaudete. Jolasak, globoak, jaki ugari, tarta… egongo dira eta gauez txinatar faroltxoak askatuko ditugu nire nahi guztiekin”. Anak, hitz hauek esateaz batera, buelta eman eta joan egin zen, jolastokiko lagunak aho-zabalik utziz. Elkarri begiratu zioten, tutik ere ulertzen ez zutela: Anak, gelako neskarik aberatsenak, bere jaira gonbidatu zituen. Hainbat neska hasi zan jairako behar zituen gauzetan pentsatzen: soineko berria, ilean jartzeko begizta, zapatak… Baina neskatoetako bat aurpegi txarrez geratu zen. Kezkatsu zegoen eta kontu hori buruan bueltaka zerabilen. Isilik gelditu ezin eta azkenean eztanda egin zuen: “Benetan joango zarete jaira? –esan zien adiskideei. Hauek harrituta begiratu eta zer gertatzen zitzaion galdetu zioten. “Ez naiz globo eta faroltxoak askatzen dituzten jai batera joango! Ez duzue gogoratzen zer azaldu ziguten albaitariek eskolara etorri zirenean? Globoak, azkenean, itsasora jausten direla, abereek jan egiten dituzte-la eta gaixotu egiten direla esan ziguten”. Neskato guztiek beherantz begiratu zuten penaturik. Adiskideak arrazoi zuen, ezin zuten animaliak gaixotzea ekarriko zukeen ezer egin. “Badakit zer egin dezakegun” –esan zuen neska batek-. “Anaren gurasoekin hitz egingo dugu eta globoak eta fa-roltxoak askatu ordez Anari emanaldia eskainiko diogula. Horixe izango da gure oparia eta munduko jairik onena izango da”.Halaxe izan zen. Arratsaldez, ikastetxetik ateratzeaz batera, Anaren etxera joan ziren gurasoekin hitz egitera. Bikai-na iruditu zitzaien nesken ideia eta, sekretuan, gauza guztiak prestatu zituzten.Ospakizunaren egunean, Ana, hasieran, desengainatuta sentitu zen, lorategia ez zegoelako berak nahi bezala apainduta, baina bat-batean adiskideak atera eta dena kontatu ziotenean, konforme geratu zen. Azkenean, Anak jai handia izan zuen bere urtebetetzea ospatzeko eta animalia bakar batek ere ez zuen sufritu gauza polit bezain suntsikorrengatik.

“Zer jantziko dut?”

Osatu zerrenda, une honetan aldean daramatzagun jantzi eta gauzen osagarriekin. Material plastiko gutxien nork daraman ikusi eta aukerak proposatu.

Baliabide naturalak errespetatzen dituzten eta ingurumenarentzat kaltegarriak ez diren materialak dara-biltzaten produktuak kontsumitzen saiatu behar dugu. Zertan alda dezaket nire bizimodua ingurumen-arazoak konpontzen laguntzeko?

Page 30: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

“Madre tierra” de Macaco - https://www.youtube.com/watch?v=iZWryw2eFjI

Que difícil cantarle a tierra madre,que nos aguanta y nos vio crecer,y a los padres de tus padresy a tus hijos los que vendrán después,si la miras como a tu mamaquizás nos cambie la mirada,y actuemos como el que defiende a los tuyosy a los que vienen con el,la raiz en mis pies yo sentí,levante la mano y ví,que todo va unido, que todo es un ciclo,la tierra, el cielo y de nuevo aquí,como el agua del mar a las nubes va,llueve el agua y vuelta a empezar, oye i yee

Grite, grite...¿o no lo ves?va muriendo lentamente, mama tierra...mother earth...(bis)

No se trata de romper ventanas,ni farolas ni de cara,mejor romper conciencias..equivocadas..oye..nadie nos enseñó ni a ti ni a mi,nadie nos explicó ni a ti ni a mí,mejor aprender, que corra la voz y quizás conseguir..

(bbrbojer... bombeando tierra madre dice....trtrr bombeando tierra madre te dice...basta!trtrt bombeando trtrt bombeando tierra madre escuche...trtrt bombeando tierra madre dice ponte en pietrttr bombeando ponte en pie...trtrt bombeando tierra madre dice ponte en pie mirame ihee)

Grite, grite...¿o no lo ve?? (no no no no lo ve...)va muriendo lentamente, mama tierra...mother earth...(bis x4)

Oh mama reclama,se le apaga la llama,y esto no es de hoyde tiempos de atras oihoy..decre décadas degradandoYa mama reclama,se le apaga la llama,se la venden hoy,de lo que fue a lo que soy,se tre magnifican sus latidos uhoy..

llaman llaman..mama tierra llaman..ya que las manejan sin plandemasiadas cavanotras se caen luego frutos no danllaman llaman..mama tierra llaman...oidos sordos les hace el “man”,miradas se tapan,contaminan hasta que eliminan

Grite,grite..¿o no lo ves?va muriendo lentamente, mama tierra... mother earth(bis x4)

Page 31: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

Jainkoak bere antz eta irudiko egin gintuen. Berarengandik gertu sentitzen ote naiz? Mariaren antzera, “beti prest” ote nago?

“Bedeinka gaitzazu”

Aita, eskerrak ematen dizkizut sortu nauzulako.Isuri gure gainera zure jakituria.Bedeinka gaitzazu sormen, ausardia eta oparotasunarekin.Eman borondate ona, norbere buruaren kontrola eta diziplina.Ingura gaitzazu adiskide onez eta emaiezu osasuna.Bedeinka gaitzazu bihotz zintzoarekin eta bizitzarako jarrera baikorrarekin.

“Buztina”

Joanek eskola-agenda ireki eta asteburuan egin beharreko lana apuntatu zuen esku dardartiarekin: panpina eraiki behar zuen eta askatasun osoa ematen zioten material eta tresnei dagokienez.

Etxera heldu eta lanari ekin zion. Garajera joan eta bila hasi zen gurasoen trasteen artean. Lehenik eta behin, tximi-nia zaharraren metalezko pieza handi bat aurkitu zuen. Erabiltzea pentsatu zuen, baina panpina zurrunegia izango zela-eta ez zitzaion egokia iruditu.

Bilatu eta bilatu, egurra aurkitu zuen, baina hausnartu eta gero, ez erabiltzea pentsatu zuen, egurra metala baino bi-gunagoa den arren, ez luke pertsona baten antza izango eta berak ahalik eta panpinarik errealena egin nahi zuen. Bat-batean, euri-zaparrada itzela hasi zen, tantek gogor kolpatzen zuten garajeko txapa eta Joanek lasterka atera behar izan zuen etxera joateko. Lorategia zeharkatu behar zuenez, labain egin eta buruz aurrera erori zen urez eta lokatzaz beteriko putzuan. Buztina! Hori da, buztina erabiliko dut! Material biguna da, moldatzeko aukera ematen dit eta lehortzen denean, gogortu egingo da. Horrela egin zuen gelako egitasmoa… Jainkoak ere sorrera-prozesu horretan esku hartu zuela diote… Zer diozu zuk?

“Bai esan”

Neska-mutiko bakoitza aldez aurretik egokitu zaion beste pertsona batek zer egingo duen idatziko du txartel batean. Delako pertsona horrek txartelean esaten dena egin beharko du, ezetzik esan gabe.

Prest ote nago beti, norbaitek behar nauenean? Zerk eragozten du hori? Nagusiek gustuko ez dugun zer-bait eskatzen digutenean, baietz esateko gauza ote gara? Benetan, geure onerako egiten dutela uste dugu?

Page 32: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

“La Fe de María” de Son by four - https://www.youtube.com/watch?v=RBQJeG84nbo

Que hubiese pasado Si ella hubiese dicho que no, o ignorado O dilatado, el anuncio de tu ángel de amor En cambio creyó, en tu palabra Y se hizo tu esclava, en un acto perfecto y de fe Y hoy, quiero ser como ella Y amarte aunque duelan, las espinas y el camino de la cruz.

Dame la fe señor, La fe de María Para decirte sí, un sí sin medidas Dame la fe señor, la fe de María Para renunciar a mí y entregarte mi vida mi vida.

Aunque traspasaron con una espada su corazón Y su alma lloro, el dolor de tus heridas A los pies del madero se quedó Y por creer, ella es reina y señoraY tú nos incorporas a tu eterna familia de amor Y yo en tu amor quiero permanecer Postrado a tus pies Es lo único que un día Llevaré.

Dame la fe señor, La fe de María Para decirte sí, un sí sin medidas Dame la fe señor, la fe de María Para renunciar a mí y entregarte mi vida.

Page 33: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

15-17 urtekoentzat

Page 34: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

Zerk sorgortzen digu burua eta ortzia eta Jainkoaren Semearen etorrera ikustea galarazten?

“Etortzen ikus zaitzadala”

ETORTZEN IKUS ZAITZADALA, JAUNA. Gure munduan suntsipen eta sufrimenduaren zeinu diren gertaerak ugariak badira ere, Zu beti agertzen zara, zaratarik gabe, apaltasunez beteta. ETORTZEN IKUS ZAITZADALA, JAUNA, askotan nire begiek zaharkitzen ari dena bilatzen dutela, nire eskuak posesibo eta berekoi bihurtzen direla eta nire oinek bide errazak nahiago dituztela sentitzen dudalako.ETORTZEN IKUS ZAITZADALA, JAUNA, nahasteak lo eragiten didalako; itxaroteak nekea dakarkit eta mun-duan gertatzen denak beldurtu egiten nau.ETORTZEN IKUS ZAITZADALA, JAUNA, eta horrela bakarrik nire larritasuna Bake, nire tristura Alaitasun eta negarra Atsegin bihurtuko da zure Etorreragatik. Etorri eta salba gaitzazu!

“Ortziaren hasiera”

Mesedez, imajinatu eszena hau. Bi haurtxo umetokian daude, amaren sabelaren hormen barruan, hizketan. Elkar ulertzeko, biki hauek Egoa eta Espiritua deituko diegu.Espirituak Egoari diotso:“Badakit zail egingo zaizula onartzea, baina benetan sinesten dut bizia dela jaiotzaren ostean”. Egoak erantzuten du:“Ez zaitez barregarria izan. Begiratu zure ingurura. Hauxe da dagoen bakarra. Zer dela-eta pentsatu behar duzu beti errealitate honetaz aparte zerbait dagoela? Onartu bizitzan duzun patua. Ahaztu jaiotzaren osteko biziaren kontu hori.”Espiritua isildu egiten da une batez, baina barruko ahotsak ez dio isilik egoten uzten. “Egoa, ez haserretu, baina badut beste zerbait esateko. Ama ere badela uste dut.”.“Ama bat! –oihu egiten du Egoak barre-algaraka-. Nola izan zaitezke hain burugabea? Inoiz ez duzu amarik ikusi. Zergatik ez duzu onartzen hauxe dela dagoen bakarra? Amaren ideia zentzugabea da. Hemen gu biok gaude bakarrik. Hauxe da zure errealitatea. Orain, oratu zilbor-heste horri, zoaz zeure txokora eta ez izan hain ergela. Sinets iezadazu, ez dago inolako amarik.”Espirituak, etsita, bertan behera uzten du solasaldia, baina egonezinak gaindituta, berriro dio: “Ego, mesedez, entzun, ez baztertu nire ideia. Nolabait, biok etengabe sentitzen ditugun presio hauek, batzuetan deseroso sentia-razten gaituzten mugimendu horiek, etengabeko kokatze horrek, gu hazi ahala ingurua estutzeak, argi distiratsuz beteriko lekurako prestatzen gaituela uste dut eta laster esperimentatuko dugula.”Oraintxe ikusten dut argi eta garbi pitzatuta zaudena –dio Egoak-. Iluntasuna da ezagutu duzun gauza bakarra. Inoiz ez duzu argirik ikusi. Nola pentsa dezakezu hori? Sentitzen dituzun mugimendu eta presio horiek zeure errea-litatea dira. Izaki banako eta burujabea zara. Hauxe da zure bidaia. Iluntasuna, presioak eta ingurua estutzearen sentsazioa, horiek osatzen dute zure bizitza. Horien aurka borrokatu beharko duzu bizi zaren artean. Orain, heldu gogor zilbor-hesteari eta, mesedez, geldik egon”. Espiritua erlaxatu egiten da une batez, baina, azkenean, ezin du isilik iraun. Egoa, beste gauza bat bakarrik esango dizut eta, ondoren, ez zaitut gehiago molestatuko.”“Aurrera” –dio Egoak zazpiki-.”Nire ustez, presioek, deserosotasunak zeruko argitasunera eramango gaituzte eta, orduan, ama aurkituko dugu aurrez aurre eta orain arte esperimentatu dugun guztia gaindituko duen estasia ezagu-tuko dugu.”“Guztiz erotuta zaude. Orain bai ziur dakidala.”

Page 35: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

“Izarrak ikusi”

Zerua oskarbi bada, gau-ekitaldia antolatu izarrekin. Lainoturik bada, hauxe izango da jarduera: ikasleei begiak es-tali eta eremu zabalean sakabanatu eta isilik egotea eskatu. Bakoitzari dei egin leuntasunez eta bere izenez. Txanda bakoitzean, banan-banan eta behin deitu, tartea utziz… Ikaslea deitzailearenganantz abiatzen denean, gero eta baxuago deitu. Harengana iristen denean, ken dezala benda, baina ez ditzala begiak ireki deitzaileak esan arte.

Geure errealitatetik harago ikustea galaraziz, “blokeatzen” eta mugatzen gaituzten gauzak aztertu.

“All of the stars ” de Ed Sheeran - https://youtu.be/nkqVm5aiC28

It’s just another nightAnd I’m staring at the moonI saw a shooting starAnd thought of youI sang a lullabyBy the waterside and knewIf you were here,I’d sing to youYou’re on the other sideAs the skyline splits in twoI’m miles away from seeing youI can see the starsFrom AmericaI wonder, do you see them, too?So open your eyes and seeThe way our horizons meetAnd all of the lights will leadInto the night with meAnd I know these scars will bleedBut both of our hearts believeAll of these stars will guide us homeI can hear your heartOn the radio beatThey’re playing ‘Chasing Cars’And I thought of usBack to the time,You were lying next to meI looked across and fell in loveSo I took your handBack through lamp lit streets I knewEverything led back to youSo can you see the stars?Over AmsterdamYou’re the song my heart isBeating toSo open your eyes and seeThe way our horizons meetAnd all of the lights will lead

Into the night with meAnd I know these scars will bleedBut both of our hearts believeAll of these stars will guide us homeAnd, oh, I knowAnd oh, I know, ohI can see the starsFrom America

Page 36: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

Prest ote da nire bihotza Jaunari harrera egiteko: ba ote da nire bidean zuzendu beharreko biderik, zelai bihurtzeko paraje latzik…?

“Noren esku dago?”- José María R. Olaizola

Nire esku balego,seguruenik aitzakien labirintoan galduko nintzateke;grafiti ikusgarri eta galkorrekin margotuko nituzke nire hormak;luzamendutan ibiliko nintzateke, lelo-plantak egingo nituzke, presa-aurpegia jarriko nuke,behar den moduan ez erantzuteaz damutuko nintzateke eta aurrera egingo nuke bizitzan.Baina ez dago nire esku, zure esku baizik;eta zuk artistaren zizelaz lantzen dituzu nire ertz guztiak,entzungor egiten diezu nire moteltasunei, nire egia ezagutzen baituzu;zeure maitasunaz markatzen duzu nire bihotza; irla bakarti ez ezik, bat egitearen lur nahi nauzu.Izan bedi, beraz. Bakarrik ezin dut, baina zure esku badago, urrun iritsiko gara.

“Lurra menderatzeko”

Bazen behin zerbitzari bat zuen errege oso tristea. Errege tristearen zerbitzaria oso zoriontsua zen. Erregea bere onetik irtenda zegoen. Ulergaitza egiten zitzaion zerbitzari hura, estu bizirik, beste norbaitek erabilitako arropak jantzirik, gortesauen soberakinak janda, oso zoriontsu izatea.Lasaitu zenean, aholkularirik jakintsuenari deitu eta zer gertatzen zen kontatu zion.- Zergatik da hain zoriontsua nire morroia?- Jauna, kontua da bera zirkulutik kanpo dela. - Zirkulutik kanpo?- Hori da.- Eta horrek zorioneko egiten du?- Ez, Jauna, hori dela-eta, ez da zoritxarreko.- Ea ulertzen dudan: zirkuluan egoteak zoritxarreko egiten zaitu.- Hori da.- Eta bera ez dago. Nola atera zen?- Ez zen inoiz sartu!- Zein zirkulu da hori?- 99aren zirkulua.- Benetan, ez dut ezer ulertzen.- Jardutean bertan erakustea da ulertzeko bide bakarra.- Nola?- Zure morroia zirkuluan sarraraziz.- Hori, sartzera behartuko dugu.- Ez da beharrezkoa, Jauna. Aukera ematen badiogu, bakar-bakarrik sartuko da- Baina ez da konturatuko horrek eragingo dion zoritxarraz?- Bai, konturatuko da.- Orduan ez da sartuko.- Ezingo du saihestu.- Zirkulu barregarri honetan sartzeak eragingo dion zoritxarraz konturatuko dela eta, dena dela, sartu egingo dela eta ezingo duela atera diozu?- Horixe berorixe, Jauna. Prest zaude, zirkuluaren egitura ulertze aldera, zerbitzari bikain hori galtzeko?- Bai.- Ongi, gauean etorriko naiz zure bila. Prest izan behar duzu larruzko poltsa urrezko 99 txanponarekin; ez bat gu-txiago ezta bat gehiago ere, 99!- Zer gehiago eramango dut, zaintzaileak badaezpada?

Page 37: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

- Larruzko poltsa bakarrik, Jauna. Gauera arte!- Gauera arte!Hala gertatu zen. Gau horretan, jakintsua erregearen bila joan zen. Isilean joan ziren jauregiko patioetara eta mo-rroiaren etxe inguruan ezkutatu ziren. Han geratu ziren egunsentira arte. Etxe barruan lehen kandela biztu zenean, jakintsuak poltsa hartu eta paper bat josi zion esaldi honekin: “ALTXOR HAU ZEUREA DA. GIZON ONA IZATEA-GATIK EMATEN ZAIZUN SARIA DA. GOZA EZAZU ETA EZ INORI ESAN AURKITU DUZUNIK”. Morroiak poltsa astindu zuen eta soinu metalikoa entzutean dardarka hasi zen. Poltsa bularraren aurka estutu, alde guztietara begiratu eta etxera sartu zen.Inoiz ez zuen horrelako txanponik ukitu ere egin eta, orain, pila bat zuen aurrez aurre. Morroiak behin eta berriz ukitu eta pilatu ziten txanponak; ferekatu egiten zituen eta argi egiten zien kandelarekin. Pilatu eta zabaldu egiten zituen: Hamarreko pila bat, hamarreko bi pila, hiru pila, lau, bost, sei… eta bitartean batuketa egiten zuen, 10, 20, 30, 40, 50, 60… bederatzikoa zen azken pila osatu arte… 9 txanpon!!!Mahai gainean begiratu zuen lehenengo, txanpon bat gehiago bilatuz; gero zoruan eta, azkenik, poltsan. “Ezin da izan”, pentsatu zuen, “lapurretan egin didate!”, oihukatzeaz batera.“Lapurtu egin didate, madarikatuak!!”. “99 txanpon, diru asko da”, pentsatu zuen. Baina txanpon bat falta zait. Laurogeita hemeretzi ez da zenbaki osoa –ziotson bere buruari-. Ehun da zenbaki osoa, baina laurogeita hemeretzi, ez.Erregeak eta bere aholkulariak leihotik zelatatu zuten morroia. Morroiaren aurpegia ez zen berdina, kopeta ilun ipini zitzaion eta aurpegiera tenkatu, begiak txikitu eta zimurtu egin zitzaizkion eta amorru-arpegia zuen, hortzak erakutsiz.Txanponak poltsan sartu eta egur artean ezkutatu zuen; eseri eta kalkuluak egiten hasi zen.Zenbat denbora behar ote zuen ehungarren txanpona erosteko? Marmarka ari zen uneoro, ozen hitz eginez. Gogor lan egiteko prest zegoen, delako txanpon hura lortzeko.Gero, beharbada, lanik egin gabe bizitzeko aukera izango zuen, ehun txanpon zituena aberatsa zelako. Ehun txanponarekin lasai bizi naiteke, pentsatu zuen.Lan egin eta soldata eta handik eta hemendik jasotako diru estra batuz gero, hamaika-hamabi urtetan pilatuko luke behar zuena. Beharbada, emakumeari eskatuko lioke herrian lana bilatzea denboraldi baterako eta berak ere bila zezakeen beste lanen bat, jauregikoa arratsaldeko bostetan bukatzen zuenez, tartea zuelako gauera arte. Aparteko diru horrekin kalkuluak egin eta zazpi urtetan dirua batuko zuela ebatzi zuen. Eta horrela jarraitu zuen ordu luzez kontuak egiten… Erregea eta jakintsua jauregira bueltatu ziren. Morroia, 99aren zirkuluan sartu zen!Hurrengo hilabeteetan, zerbitzariak delako gau hartan zehaztutako plangintzarekin jarraitu zuen. Goiz batean, morroia ateak astinduz, purrustaka eta jenio txarreko sartu zen erregearen logelan.- Zer gertatzen zaizu? –galdetu zion erregeak gizalegez.- Ez zait ezer gertatzen; ez zait ezer gertatzen.- Lehen, orain dela gutxi, barrez eta kantari ibiltzen zinen beti.- Nire lana egiten dut, ezta? Zer nahi du berorrek, bere bufoi eta juglare ere izatea? Handik denbora gutxira, erregeak morroia kaleratu egin zuen. Ez zen atsegina beti umore txarreko zegoen morroia izatea.

Page 38: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

“Gerra ala bakea?”

Ikasle bakoitzari herrialde bat egokituko zaio. Ikasleak delako herrialde horrek ingurumen-egoera, kultura eta usa-dioak ezagutuko ditu. Bilera egingo da, NBEaren biltzarra antzeztuz, aurretik aipatutako xehetasunak ezagutzera emanez eta herrialde bakoitzak ingurumenean izan ditzakeen arazoei konponbideak bilatuz. Bi bilera egitea kome-ni da: lehenengoa, herrialdeen arteko harreman belikoak eta tentsioak kontuan hartuz, eta bigarrena, horiek kontuan hartu gabe.

Zein eragin dute zailtasunek gure erabakietan? Baldintzatzen dute gure jokaera bizitzan?

“I lava you” https://youtu.be/F8EUSsjgWFs

Bastante tiempo atrás había un gran volcán que vivía ya solitario a medio mar

Al mirar desde ese altar que en pareja hay que estar le dio en desear un amor también

Y de ese hervor fervor un cántico le brotó y ardió sin parar su lava así

Mi sueño aquí se hará realidad si estás para mí y yo para ti Mi corazón ruega a la mar y a la tierra amar a un alma de lava

Tras cantar sin ton ni son esa lava endureció al fin hasta el borde estar de la extinción

Él nunca imaginó que bajo el mar algún volcán estaba por ahí oyéndolo en su cantar Ella diario lo escuchó, su lava ardió y ardió amó la canción que él le dedicó

Y así pensó en salir a verlo por fin y oír en esta ocasión, esa canción

Mi sueño aquí se hará realidad si estás para mí y yo para ti Mi corazón ruega a la mar y a la tierra amar a un alma de lava

Desde el fondo apareció un volcánico primor, viendo al rededor sin encontrarlo ahí

Estaba sola y quiso él cantarle y hacerse ver mas ya sin lava no, nunca cantó

Su llanto el mar inundó, el sueño aquel se ahogó y ahí de pronto oyó cantar su canción

Mi sueño aquí se hará realidad si estás para mí y yo para ti Mi corazón ruega a la mar y a la tierra amar a un alma de lava

Al nivel de este mar felices son en el final hoy mezclaban ya su lava arde más y son un solo corazón que se aloja en nuevo ho-gar si vas a visitar los oirás cantar

Mi sueño aquí se hará realidad si vas a envejecer conmigo y al revés gracias al mar y a la tierra tambiénI lava you

Page 39: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

Nire zein jarrerak ahalbideratzen du osoko ekologia, soiltasuna eta kontsumo arduratsua? Zein jarrerak oztopatzen du?

“Hiru gazteen kantika”

Jaunaren izaki guztiok, bedeinkatu Jauna,goratu ereserkiekin, gizaldi eta gizaldietan.

Espazioko urok, bedeinkatu Jauna;Jaunaren gudarosteok, bedeinkatu Jauna.

Eguzki eta ilargi, bedeinkatu Jauna;zeruko izarrok, bedeinkatu Jauna.

Euri eta ihintz, bedeinkatu Jauna;haizeok, bedeinkatu Jauna;

Su eta berotasun, bedeinkatu Jauna;hotz eta izozte, bedeinkatu Jauna.

Ihintz eta elurteok, bedeinkatu Jauna;izotz-puska eta izotzok, bedeinkatu Jauna.

Izotz zuri eta elurrok, bedeinkatu Jauna;gau eta egun, bedeinkatu Jauna.

Argi eta iluntasun, bedeinkatu Jauna;tximista eta hodeiok, bedeinkatu Jauna.

Mendi eta gailur, bedeinkatu Jauna;lurrean ernetzen den guztiak, bedeikatu Jauna.

Iturburuok, bedeinkatu Jauna;itsaso eta ibaiok, bedeinkatu Jauna.

Zetazeo eta arrainok, bedeinkatu Jauna;zeruko hegaztiok, bedeinkatu Jauna.

Basapiztia eta abereok, bedeinkatu Jauna,goratu ereserkiekin, gizaldi eta gizaldietan.

Gizonen seme-alabok, bedeinkatu Jauna;bedeinka dezala Israelek Jauna.

Bedeinkatua Jauna, zeru-sabaian,goratua eta aintzaz betea gizaldi eta gizaldietan.

Page 40: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

“Arimaren sustraiak”

Bada zuhaitz bat, ibaiaren ibilguak balira bezala, lurrean barrena zabaltzen diren sustraiak dituena. Zuhaitz za-harra arranditsu zutitzen da, bakarrik beretzat dela dirudien eremuan. Bere adaburuak ematen duen itzalaren eta sustraien hedaduraren eraginez, soro hau ez da inolako laborerik jasotzeko gauza. Askok ikertu zuen zuhaitz zahar hura, bere ohiz kanpoko hedaduragatik eta bere sustraien tamainagatik. Inork ez zuen azalpenik aurkitu. Hainbat aldiz, erantzunek kontatzen dituztenen oroimenean irauten dute. Kondaira baten arabera, duela ehunka eta ehunka urte, Kortuc izeneko tribu indigena existitu zen. Oso jendetsua zen eta lurra begirunez gurtzen zuen, ehiza eta arrantzatik bizi baitziren. Estu atxikita zeuden usadioei eta familiari eta biziki errespetatzen zituzten jatorriak eta harro zeuden guzti horrengatik. Harmonian bizi ziren beraien artean eta auzoko herriekin, egun batean, lur emankor eta zabal hartaz jabetzeko eta bertako biztanleak menderat-ze aldera, dena eta denak aurrean eroateko prest zeuden gizonak beraiek konkistatzera heldu ziren arte. Tribuak, Kertac kazikea buru zela, ehizan eta arrantzan zerabiltzaten armekin egin zuen borroka, beti ere zuzenbidez zegokien lurra defendatzeko erabaki sendoagaz. Kertacek bere jendeari esan zionez, “lurra kosta aha-la kosta defendatzen da”. Asko ziren Kortuc tribukoak eta ez hainbeste kolonizatzaileak. Aldea handiegia zen eta erretiratzea erabaki zuten, baina ez azken atzarpakada eman gabe. Kertacen jarrera harro eta erronkariaz harriturik ez ezik haserretu-rik, hainbat gizonek harrapatu egin zuten eta astintzen hasi. Kazikearen lau semeak –oso gazteak oraindik- eta tribu osoa Kertac astintzen ari ziren gizonen gainera joan zen. Kazikea erasotzaileengandik askatu eta hauek atzera egiteaz batera konturatu ziren beranduegi zela. Kertac hilzorian zen, baina bere begiradan benetan garrantzitsua den auziagatik bizia eman duenaren bakea islatzen zen. Kertacek bere eskuez, bere soin biluziaz eta bere biziaz defendatu zuen bere lurra eta bere herria. Kertacen antzeko zuhaitz txiki, gazte eta sendo baten azpian lurperatu zuten. Familiaren eta tribuaren malkoek lurra urreztatu eta emankor bihurtu zuten. Hainbat urteren buruan, kolonizatzaileak bueltatu egin ziren, arma gehiagorekin eta hobeto antolatuta. Oraingoan, lau gizon heldu eta sendo aurkitu zituzten, aita bezala, zegokiena defendatzeko erabaki sen-doa zuten lau gizon. Borrokan, parekaturik zeuden kopuruari dagokionez, baina ez zeuden berdin prestaturik. Soi-na biluzik zuten lau gaztek –behinola aitak bezala- aurre egin zien atzerritarrei, beren tribu, historia eta ohorearen alde bizia emateko prest. Eta borroka izugarri eta amorratuan, kazikearen lau semeek eta beste gizon askok eta askok bizia eman zuten. Isuritako odola ez zen alferrekoa izan; heriotzak zentzuzko bihurtu ziren, beren lur eta duintasuna besteren esku ez uztearren. Kolonizatzaileak, porrota jasan ondoren, berriz itzuliko zirela aginduz erretiratu zirenean, Kertacen semeen semeek beren gurasoak lurperatu zituzten.Lau gizonak beren aitaren ondoan lurperatzea zen asmoa; nahiz eta gorpuak urrunegi ez egon, baldintza eska-setan zeuden eta, gainera, egundoko ekaitza lehertu zen egun hartan, zeruak indigenei egindako agur erara, eta bakoitza hil zen lekuan lurperatu zuten. Egun horretatik aurrera, lau semeen tankerako lau sustrai sendo eta gogor sortu ziren kazikearen gorpua zetzan zuhaitzetik. Besarkada sinbolikoan, zuhaitzaren sustraiak lau gorpuenganaino iritsi ziren, aita eta semeak hainbeste maite eta errespetatu zuten lurraren azpian elkartuz. Agindutakoa betez, kolonizatzaileak itzuli egin ziren. Beste batzuk ziren baina helburu bera zuten: lur horiek konkistatu eta bertako gizonak menderatu. Aitonaren eta aiten antzera, hamaika bilobek eginahalak egin zituzten zegokiena defendatzeko, baina oraingoan ez ziren garaile atera. Han geratu ziren betirako atzerritarrak. Bilobak ere burua tente eta duintasun osoz hil ziren. Kolonizatzaileek tribua menderatu zutenez, ezin izan zituzten begirunez agurtu. Bizirik iraun zutenek, han eta hemen, ahalik eta ondoen lurperatu zituzten gizon guztiak. Denborak aurrera egin eta bake eta harmonian bizi zen tribua oroitzapen bihurtu zen. Zuhaitzaren, historia honen lekukoaren sustraiak etengabe hedatu ziren. Lau sutraietatik beste hamaika sortu ziren eta lur azpian etengabeko besarkada isilak gertatu ziren. Atzerritarrek dena txikitu zuten, zibilizatzeko dena suntsitu beharra zegoela sinetsirik. Baina ezin izan zuten zuhaitz zaharra suntsitu. Ezerk ezin zuen bere enbor sendoa lurrera bota eta bere azalak tribuko gizonen zauriak islatzen zituen. Bizigarriaz gainera, odola eta harrotasuna zeramaten sustraiei esker, sendo lotuta zegoen lurrera. Ezin da esan noiz utzi zion zuhaitzak sustrai berriak sortzeari. Askoren ustez –eta egia delakoan naiz- Kerta-

Page 41: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

cen ondorengorik izan ez zenean gertatu zen hori. Gaur arte, zuhaitzak eta bere egundoko sustraiek sendo diraute, heriotza gainditu zuen maitasunarekin, inbasio oro garaitu zuen duintasunarekin, urte, historia eta honen bukaeratik harago doan errespetuarekin.

“Aberastasun naturala”

Landare eta abere endemikoak dauden ingurura joan eta, horiek ikusiz, ikasleek balora ditzatela eta jabe daitezela beren inguruko aberastasun naturalaz eta gabeziez.

…(r)en eskasia eta …(r)en ugaritasuna ikusita, zure kontsumoa koherentea ote da errealitate horrekin? Eta maila orokorragoan?

“Volaré” de Russian Red (BSO ‘Brave’) https://youtu.be/NOOO_1FOYe8

Allá donde el viento habla y el cielo es más azulAllá donde las estrellas te iluminan con su luzCorreré, volaré, con el viento cabalgaré:Volaré, con el viento cabalgaré

Allá donde el bosque esconde secretos que nunca sabrásLas montañas se hacen eco de historias de un tiempo atrásCruzaré ríos y valles y a las cumbres subiréSeré fuerte como las rocas y orgullosa gritaré:Correré, volaré, con el viento cabalgaréVolaré, con el viento cabalgaré

Gritaré

Correré, volaré

Cabalgaré.

Page 42: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

Jainkoak bere antz eta irudiko egin gintuen. Berarengandik gertu sentitzen ote naiz? Mariaren antzera, “beti prest” ote nago?

“Gizadiaren aldeko otoitza”

Eman bihotz errukitsua,giza miseria orori aurre egiteko.Inspiratu zeinu eta hitz egokia,bakarrik eta babes gabe dagoenari laguntzeko.Lagundu prest izaten,zapalduta eta etsita dagoenari adore emateko.Zure Eliza, Jauna, egia, maitasun eta askatasunez,zuzentasun eta bakezbeteriko eremua izan dadila,guztiek aurki dezaten bertanitxaropenari eusteko arrazoia.Zure bila ari garenokgaraien zantzuak antzemateko gauza izaneta Berri Onarekiko leialtasunean haz gaitezela. Gizon eta emakume guztiekin bat egin dezagulamaitasunean, nahigabe eta atsekabeetan,poztasun eta itxaropeneaneta horrela zure adiskidetasun, barkamen eta bakezko bideaerakuts diezaiegula.

“Gizakiaren edertasuna izadiari lotuta” de Esther Marrero León, kontaketa txikiak, 2018.eko maiatzaren 18a, ostirala

Blanca amonaren etxea hiriaren kanpoaldean zegoen. Etxe txiki horretan biltzen zen familia uda guztietan, urtean zehar elkarri kontatu gabekoa laburtzeko asmoarekin. Baina hirurogeita hamalauko uda hori berezia izan zen, lehen aldiz, lau belaunaldi elkartu ginelako: birraitona-birramonak, aitona-amonak, bilobak eta lehen birbiloba, Lucas nire ahizparen altxor txikia.

Uztailean, etxeko ate eta leihoak irekita egoten ziren gau eta egun, beti zebilelako norbait inguru zoragarri hartan hara eta hona, bai egun argiz, zozoen kantuez lagunduta eta bai ilargiaren argitan ere, kilkerren hegoen igurtziaren soinuarekin.

Hala ere, hura izango zen denok batera igaroko genuen uda. Uztail haren hirugarren igandez, igandero etxe osoari itzala ematen zion ficus handi haren azpian ospatzen genuen ohiko bazkarian, Blanca amonak joatea erabaki zuen. Besterik gabe. Limonada amaitu, bere eserlekuan etzan, mahai inguruan geunden guztioi eta mahai gaineko gauza guztiei begiratu, irribarre egin eta joan egin zen.

Horrelakoa zen gure amona Blanca, ez zuen enbarazu egin nahi. Dena errespetuz eta diskrezioz egiten zuen, inork ez bezala. Eta jokaera bera izan zuen joan zenean. Etxea eta inguruak isilik geratu ziren, zozoek ere abesteari eta gure gainetik hegan egiteari utzi egin zioten. Zerbait gertatu zela susmaturik, begirunea izan zuten beren lasaitasun eta lutuzko lumekin. (…)

Biharamunean, hileta-auto batean eraman zuten amona, beti bizi izan zen etxeari eta elkarrekin igaro genuen azken udari agur eginez. Autoaren atzetik, zozo-andana zihoan, agurtzeko eta bidaia alaiago egiteko balio zuten hegazkada eta kantuekin.

Une batez, eta zerura begiratuz, beren lumajearen belztasuna kolore ederretako abaniko bihurtzen zela iruditu zitzaidan.

Page 43: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

“Bakoitzari berea”

Bestea onartzeari eta errespetatzeari buruzko dinamika. Jarduera batean (eztabaida, merienda, paseoa,…), ikasle bakoitzak kartel bat izango du bizkarrean hauek jasoz: pertsona-mota eta gizarte eginkizun jakin bat. Norbera zer den jakin gabe, besteak, kartelean esaten denaren arabera tratatu. Adibidez: Bere bizkarrean “bankaria” jartzen duen pertsona bankari lez tratatu. Eta gutariko bakoitzak, besteengan-dik jasotzen duen tratuaren arabera, bizkarrean daramagun kartelak zer dioen asmatu egin behar du.

Pertsona guztiak Jainkoaren seme-alaba bezala dagokien duintasunaz ala gizartean ematen zaien rolaz hartzen ditugun aztertu. Zerbait aldatzeko gauza ote naiz?

“Girasoles” de Rozalén - https://www.youtube.com/watch?v=0228mfBzZEk

Era necesario respirar para mirar alrededor Paseo por La Habana y un café frente al Malecón-cón-cón-cónComienzan los recuerdos las espinas afloran en mi interior Todo lo que no se atiende tarde o temprano rea-parecePero nos miramos, vaya año pasamos A ver si remontamos Sin dedicarle más tiempo Y el mundo está lleno de mujeres y hombres bue-nosAsí que le canto a los valientes Que llevan por bandera la verdad A quienes son capaces de sentirse en la piel de los demás Los que no participan de las injusticias No miran a otro lado Los que no se acomodan Los que riegan simpre su raizA ti, mi compañero que me tiendes la mano Que es tu corazón bondad Me estudias con curiosidad Me miras con respeto Y besas con cariño cada parte de mi cuerpoTienes en los ojos girasoles Y cuando me miras soy la estrella que más brilla Cuando ríes se ilumina todo el techo Ya duermo tranquila, siento tanta calma adentro Y tienes en los ojos girasoles Y cuando me miras soy la estrella que más brilla Cuando ríes se ilumina todo el techo Ya duermo tranquila, siento tanta calma adentro

Es necesario revivir para poder saborear Encajo las ideas, reflexión para mejorar Antes de un gran impulso doy un paso pequeñito para atrásTodo lo que no atendí Vuelve siempre a resurgirPero sonreímos Vaya si vivimos Todo lo que aprendimos No le dedicaré más tiempo pues el mundo está lleno de mujeres y hombres buenosAsí que le canto a los coherentes A los humildes que buscan la paz A los seres sensibles que cuidan de otros seres y saben amar A todos los que luchan por nuestros derechos Miran a todo hombre igual A quienes no me juzguen Y a quienes estén dispuestos a compartirA ti mi compañero que tienes alma pura Que es tu corazón bondad Respetas mi espacio vital Me escuchas bien atento Y besas con cariño cada parte de mi cuerpoTienes en los ojos girasoles Y cuando me miras soy la estrella que más brilla Cuando ríes se ilumina todo el techo Ya duermo tranquila, siento tanta calma adentro Y tienes en los ojos girasoles Y cuando me miras soy la estrella que más brilla Cuando ríes se ilumina todo el techo Ya duermo tranquila, siento tanta calma adentroEl progreso de la condición humana requiere Inapelablemente que exista gente que se sienta en el fondo felizEn gastar su vida al servicio del progreso humano

Page 44: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

18 urtetik gora

Page 45: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

Zerk sorgortzen digu burua eta ortzia eta Jainkoaren Semearen etorrera ikustea galarazten?

“Lagundu lehenesten”

Jauna, egunez egun gehiago bila zaitzadala, nire bihotzean lehenetsi zaitzadala, gauzak zuzen lehenesteko gai izan nadila. Esan zeuk zer jarri behar dudan lehenengo eta eman indar eta sendotasuna hori gauzatze-ko. Zuzen nazazu ordena hori apurtzen dudanean; eman jakituria eta sendotasuna denbora eta maitasuna eskaintzeko horren beharrean daudenei eta zeure borondatea betetzeko. Jesukristo zure semearen izenean. Amen.

“Harri handi eta txikiak”

“Inoiz ez dut astirik gauza garrantzitsuetarako”. Entzun edo esan duzu noizbait? Urte luzez esaldi horren edo ant-zekoaren protagonista izan nintzen. Zure kasua bada, lehentasunetarako, gustuko dituzun jarduera edo egitekoeta-rako, ametsak betetzeko… astirik ez baduzu, irakur ezazu ipuin hau.“Zeintzuk dira nire bizitzako harri handiak?”Lehentasunak jartzeari buruzko ipuina.“Egun batean, irakasle edadetu bati deitu zioten Ipar Amerikako enpresarik esanguratsuenetako batzuetako agin-tariei denboraren plangintza eraginkorrari buruz hitz egiteko. Orduan, esperimentu bat probatzea erabaki zuen. Zutundu eta hutsik zegoen kristalezko edalontzi handi bat atera zuen mahai azpitik. Era berean, dozena bat harri handi hartu eta kontu handiz, banan-banan, edalontzian ipini zituen, berau bete arte. Gehiago sartu ezin zenean, galdera egin zien aurrean zituenei: «Edalontzia beteta dagoela uste duzue?» eta «bai!», erantzun zuten aho batez. Handik lasterrera, berriro galdetu zien: «Ziur zaudete?»Berriro makurtu eta hartxintxarrez beteriko kutxa atera zuen mahai azpitik eta harrien gainera bota zuen, edalontzia zertxobait mugituz, hartxintxarrak bidea egin zezan harrien artean hondoraino joateko. «Eta orain, beteta ote dago edalontzia?», galdetu zien. Zuhurrago, kontua ulertzen hasi zirelako, «beharbada oraindik ez», erantzun zuten ikas-leek. «Ederto!», esan zuen irakasle edadetu hark. Berriz makurtu eta harez beteriko zaku txikitxo bat atera zuen; eda-lontzira bota zuen eta hareak harri eta hartxintxarraren artean zeuden zulo guztiak estali zituen. Eta berriro galdetu zuen: «Beteta dago orain edalontzia?». Eta aho batez, inongo zalantzarik gabe, «ez!», erantzun zuten. Horrela da, esan zuen irakasleak eta, mahai gainean zegoen pitxerra hartu eta ura edalontzira bota zuen puntaraino. Une horretan, aurrean zituenei begiratu eta galdetu zien: «Zein da esperimentu honek erakusten digun egia han-dia?». Ausartenak, ikastaroaren gaian (denboraren planifikazioa) pentsatuz, erantzun zuen: «Zera erakusten du: gure agenda topera denean ere, borondate ona erakutsiz gero, beti gehi daitekeela konpromisoren bat, eginkizunen bat». Era irakasleak erantzun zion: «Ez, ez da hori. Esperimentuak beste zerbait erakusten du: edalontzian, lehenik eta behin, harri handiak sartzen ez badira, gero ez duela lekurik izango». Isiltasuna egin zen eta, apurka-apurka, denak jabetu ziren egia hartaz. Irakasleak honan jarraitu zuen: «Zeintzuk dira harri handiak, lehentasunak, zuon bizitzan? Osasuna? Familia? Adiskideak? Auziren baten alde egin? Benetan axola zaizuena garatu? Lehenik eta be-hin agendan harri handi horiek sartzea da garrantzitsua. Gainerako gauza txikiei (hartxintxarra, harea) lehentasuna emanez gero, bizitza txikikeria eta huskeriaz beteko dugu eta inoiz ez dugu benetan garrantzitsua denari heltzeko astirik izango».

Page 46: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 1 Ortzia

“Denbora banatu”

Egunez egun, nola eta zertan erabili dugun denbora aztertu. Astearen amaieran, aztertu eta ikusi zertan erabili dugun denbora, zeri eskaini diogun denbora gehiago, zeri gutxiago…

Pozik nago denboraren banaketarekin? Besteak zorioneko egin ditut? Zorioneko izan naiz? Zerbait hobet-zeko konpromisoa hartuko dut?

“Lo mejor de mi vida eres tú” de Ricky Martin - https://www.youtube.com/watch?v=p9_Tudgl8KE

Yo me siento al fin felizLa tristeza no es para miQue me importan lo que vivíSi me regalan el futuro no lo quiero sin tiAy no me digas noSi escondes algo dámeloPorque llego la hora de estar conmigoPues el destino así lo escribióSi es amor, abrázame con ganasSi no lo es, tal vez será mañanaEstando juntos mi mundo se llena de luzLo mejor de mi vida eres túMe voy de fiesta si quieres ir (quiero ir)De Buenos Aires hasta Madrid (hay ole)Y sin dormirnos acabar con ParisTe juro que jamás te vas a arrepentirHay no me digas noSi escondes algo dámeloPorque llego la hora de estar conmigoPues el destino así lo escribióSi es amor, abrázame con ganasSi no lo es, tal vez será mañanaEstando juntos mi mundo se llena de luzLo mejor de mi vida eres túEres tú (dame, dámelo baby)Lo mejor lo mejorEres tú

Suéltate el pelo y juega entre las olas (entre las olas)Sobre la arena a la orilla del mar (la orilla del mar)Prepárate que la noche no perdonaVen que nos vamos de marcha otra vezMañana, mañanaPorque llego la hora de estar conmigoPues el destino así lo escribióSi es amor, abrázame con ganasSi no lo es, tal vez sera mañanaEstando juntos mi mundo se llena de luzLo mejor de mi vida eres túEres túLo mejor, lo mejor, lo mejor en mi vida eres túLo mejor de mi vida eres túLo mejor de mi vida eres túLo mejor de mi vida eres túDame, dámelo baby

Page 47: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

Prest ote da nire bihotza Jaunari harrera egiteko: ba ote da nire bidean zuzendu beharreko biderik, zelai bihurtzeko paraje latzik…?

“Bideak zabaldu”

Jauna, gauza berriak egin nahi dituzu nire bizitzan eta bide berriak zabaldu zure etorrera prestatzeko; ga-rraztasuna, sumindura, haserrea, oihuak, gaizki-esateak, gaiztakeria… kentzeko esaten didazu; besteekin errukitsu izan behar dugula, Kristok egin zuen bezala, elkar barkatu behar dugula dio zure Hitzak.

Barkatzeko gauza den bihotza izan dezadala; zure Espirituaren fruituetan, hau da, maitasun, poztasun, bake, eroapen, adeitasun, ontasun eta leialtasunean iraun nahi dut.

Etsaiei barkatzeko, madarikatzen nautenak bedeinkatzeko, gorroto nautenei on egiteko eta pertsegitzen nau-tenen alde otoitz egiteko dio zure Hitzak. Gaitza onarekin gainditzeko, gaitzari eta irainari gaitzarekin eta irainarekin ez ezik bedeinkapenarekin erantzuteko diozu Zuk. Bizia maitatzeko eta egun onak ikusteko dio zure Hitzak. Jauna, zeure borondatea betez ibil nadila; lagundu egunero pertsona hobea izaten. Amen.

“Hiru anai-arrebak”

Jazinto eta Javier anai gaztea “Urrezko zola” izeneko zapata-dendaren jabe ziren. Era guztietako zapatak saltzen zituzten bertan: gizonezkoentzako mokasinak, emakumezkoentzako zapatilak, haurrentzako tenis-oinetakoak… Ha-rreman ona zuten beraien artean eta irabaziak erdibana banatzen zituzten. Baina egun batean, bietako batek ku-txatik abisatu gabe dirua hartzea leporatu zion besteari. Honek ez zela egia erantzun zion eta, bide batez, besteari lan gutxiegi egitea aurpegiratu zion. Irainduta sentitu ziren. Eztabaidan hasi ziren, bezeroak aurrean zituztela axola gabe. Gaitzespenen ostean, oihuak etorri ziren eta, ondoren, irainak. Elkar astintzeko zorian zeuden, kasualitatez bisitan joan zen Josefinak geldiarazi zituenean. Desadostasun honek garai onen bukaera ekarri zuen. Bere bazkide izateari uko egiten ziola esan zion Javierrek anaiari. Berak ere ez zuela bere bazkide izaten jarraitu nahi erantzun zion Jazintok, bakarrik ere eraman zezakeela negozioa. Orduan, Javier joan egin zen eta aurreztuta zuen diruarekin beste zapata-denda bat ireki zuen Jazinto-renaren parean, “Benetako urrezko zola” izenarekin. Lehia bizian ziharduten biek ala biek erosleak erakartzeko. Egia esan, anai biak irrikatzen zeuden adiskidetzeko, baina hain ziren harroak non ez bata ez bestea ez zegoen lehen urratsa emateko prest. Josefina beren arreba atsekabeturik zen, anaien banaketa zela-eta. Horregatik, hauxe bururatu zitzaion: Goiz batean, mezu elektronikoa bidali zion Jazintori, esanez: “Anai hori, barkamena eskatzen dizut; bidegabe jokatu nuen zurekin. Josefinaren etxean izango nauzu zain arratsaldeko 15:00etan barkamena es-katzeko. Javier”. Jazintok mezua irakurri zuenean, anaia akatsa aitortzeko prest zegoela ulertu zuen eta barkamena eskainiko zuela erabaki zuen. Josefinak ordurako mezu bera bidali zion Javierri Jazintoren sinadurarekin. Bi anaiak joan ziren Josefinaren etxera. Jazintok esan zion Javierri: “Anai maitea, jaso dut zure mezua. Jakina barkat-zen zaitudana!”. Javierrek, harriturik oihukatu zion: “Baina, zer diozu? Zeu zinen barkamena eskatu behar zenidana! Horixe jartzen zuen zure mezuak”. “Zein mezutan? Zeuk idatzi zenidan!”, erantzun zuen besteak. “Eskatu barkame-na!”, esan zuen nagusiak. “Ez, eskatu zeuk!”, erantzun zion gazteak. Josefinak eztabaida eten eta mezuen egilea bera zela aitortu zien. Bi anaiak elkartu eta beraien artean gauzak argitzeko egin zuen. Bakoitzak bere akatsak aitortu eta gorrotoa alde batera uzteko eskatu zien. Hala ere, ez zirudien anaiak jarreraz aldatzeko prest zeudenik. “Sarrerako atea giltzaz itxi dut”, esan zuen Josefinak. “Ez zarete hemendik joango desadostasunak konpondu arte. Ez zarete konturatzen? Azken batean, bion nahia da egoera hau konpondu eta elkarrekin egotea. Horrela ez balitz ez zinatekeen nire etxera etorriko”. Arrebak arrazoi zuela aitortu zuten Javier eta Jazintok. Negar-malkotan, besarka-da estua eman zioten elkarri eta berriz ez haserretzeko hitza eman. Orain beste zapata-denda bat dute, “Anaiak” izenekoa.

• Zureustez,Javierrekondojokatuzuenzapata-dendautzietabestebatirekizuenean?• ZuzenjokatuotezuenJosefinakbianaieimezuakbidaliz?• Zerdela-etaezziotenelkarribarkamenaeskatzen?• Nolakoharremanaduzuanai-arrebaetaadiskideekin?Eztabaidaaskoizatenduzue?Elkarbarkatzenduzue eta eskatzen diozue barkamena elkarri?

Page 48: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 2 Lurra

“Erraza da barkatzea?”

Partaideek honako egoerak idatz ditzatela: barkamena ematea edo jasotzea beharrezkoa izan denean; konpont-zeke dituen bizipenak…

Ondoren, talde txikietan bilduta, azter ditzatela barkamena errazten edo zailtzen duten arrazoiak.

“El verdadero amor perdona” de Maná - https://www.youtube.com/watch?v=Q21oI-UIdVI

Tienes todos los espaciosInundados de tu ausenciaInundados de silencioNo hay palabras no hay perdón

Tú me tienes olvidadoNo respondes al llamadoNo eches tierra a la palabraMe condenas a la nadaNo me entierres sin perdón

Mira corazón que es el engañoSe revierte y hace dañoSe revienta en el aireComo pompas de jabónCómo pude haberte yo herido

Engañarte y ofendidoAlma gemela no te olvidoAunque me arranque el corazón

Ay el rencor que nos envenenaNos hace dañoAunque no regreses corazónHaz de perdonarme

El verdadero amor perdonaNo abandonaNo se quiebra no aprisionaNo revienta como pompas de jabón

Un error es algo humanoNo justifico la traiciónLos amantes verdaderosSe comprenden se aman y seOlvidan del rencor

La noche empieza a amotinarseDe sueños rotos y el dolorY me revuelco en la camaAferrándome a la nadaImplorando tu perdón

Mira corazón cuánto te extrañoPasan días pasan añosY mi vida se revienta

Como pompas de jabónCómo pude haberte yo heridoEngañarte y ofendidoAlma gemela no te olvidoAunque me arranque el corazón

Ay el rencor que nos envenenaNos hace dañoAunque no regreses corazónHaz de perdonarme

El verdadero amor perdonaNo abandonaNo se quiebra no aprisionaNo revienta como pompas de jabón

Un verdadero amor perdonaUn verdadero amor perdonaSi el amor es verdaderoNo se quiebra no abandonaNo se quiebra no abandona

Page 49: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

Nire zein jarrerak ahalbideratzen du osoko ekologia, soiltasuna eta kontsumo arduratsua? Zein jarrerak oztopatzen du?

“Eskerrik asko zure opariagatik”

Jainko Aita ona, argi egiten digun argi magikoa amestu zenuena.Eskerrik asko zure opariagatik. Jainko Aita ona, zeru garai, urdina eta lainoa amestu zenuena. Eskerrik asko zure opariagatik. Jainko Aita ona, itsaso zabal eta landarez beteriko lurra amestu zenituena. Eskerrik asko zure opariagatik. Jainko Aita ona, eguzki adiskidea eta gau izardun eta ilargiduna amestu zenituena. Eskerrik asko zure opariagatik. Jainko Aita ona, hegaztiz beteriko airea eta arrainez beteriko urak amestu zenituena.Eskerrik asko zure opariagatik. Jainko Aita ona, era guztietako animaliak amestu zenituena. Eskerrik asko zure opariagatik. Jainko Aita ona, zure kreazioa maite izango zuten pertsonak amestu zenituena. Eskerrik asko zure opariagatik.

“Tximino bubuanoak”

Bazen behin, tximino bubuanoez josita zegoen oihan bitxi bat. Bubuanoek, beso luzeak eta hanka motzak zituzten eta bere besoa eskumuturreko koloretsu eta distiratsuez apaintzen pasatzen zuten denbora. Aldian behin, Mambo makakoa joaten zitzaien bisitan, eskumuturreko eta trastez beteriko gurdiarekin. Bisitetako batean, ordura arteko eskumuturrekorik handi, distiratsu eta politenak eraman zituen. Eta garestienak ere baziren, aurretik ez zielako inoiz hainbeste diru eskatu.

Bubuano guztiak –Nico ezik- arineketan joan ziren hara eta hona, eskumuturrekoa ordaintzeko adina banana lortu ahal izateko. Hain garestiak izanik, onenak izango baitziren.

Baina, noizbait, egoera larriagoan, behar izango zituelakoan, bananak gordeta zituen eta, askotan, eskumuturreko haien balioa zalantzan jartzen zuen Nicoren ustez, garestiegiak ziren. Dena dela, Mamboren bisita aprobetxatu nahi zuen eta honen trasteen artean arakatu eta burdina okerrez betetako kutxa arraro bat aurkitu zuen. “Ez du ezertarako balio, NIco”, esan zion saltzaileak; “zeuretzat da pare bat bananaren truke”.

Mambok saldu zituen bere eskumuturrekoak eta poz-pozik eta irribarretsu utzi zituen bubuanoak. Baina, handik gutxira, eskumuturreko zabal eta luze haiek egundoko traba egiten zietela eta besoak mugitzea galarazten zietela ikusi zuten. Eta arazo itzela zen hori, bubuanoaren bizitzan hil ala bizikoa den bananen bilketa ezinezko bihurtzen zelako. Eskumuturrekoak kentzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten. Ondorioz, denek nahi zituzten Nicoren ba-nanak, haiek ez zeudelako zuhaitzetan. Beraz, gauetik egunera, Niko irlako buruanorik aberats eta errespetatuen bihurtu zen.

Horrezaz gainera, Nicori hain interesgarri iruditu zitzaion eta ea musu-truk lortu zuen burdin okerren kutxa hura guztiz erabilgarria zera ikusi zuten. Erreminta-kaxa zen eta laster ikusi zuen Nicok guztiz baliagarria izango zitzaiona. Horrela, lehenik eta behin, delako burdina haiek bubuanoak eskumuturreko haietatik askatzeko erabili zituen burdina oker haiek eta, gero, beste hainbat gauzatarako balio zutela ikusi zuen. Horrela, Nicoren zentzutasunari esker, zera ulertu zuten bubuaboek: gauzen prezioak ez duela zerikusirik beren benetako balioarekin eta modek eta saltzaileen mezuek diotena itsu-itsuan sinesteak arazo ugari ekar dezakeela.

Page 50: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

“Kontsumo arduratsua”

Irakurri artikulu hau. Ondoren, eztabaidan jardun bakoitzaren kontsumoaren eta bakoitzak ingurumenaren zaintze edo hondatzean duen erantzukizunari buruz.

«Zer kontsumitu, halako mundua sortu».

Orokorrean, kontsumoari dagokionez, guztiok dugun erantzukizun eta boterearen inguruan iritzia ematea da nire asmoa.Esate baterako, ez da eskatzen dena eskaintzen. Famatuen inguruko kontuak, hau da ‘bihotzaren ingurukoak’, ematen dituzten saioak ikusteari uzten ez badiogu, horrelakoak egiten jarraituko dute. Giza eskubideak urratzen dituzten baldintza penagarrietan ekoiztutako arropak erosten jarraitzen badugu, ekoizpen-mota hori uko egin ezineko negozio errentagarria izango da markentzat. Gure arreta berendiaren ipurmasailak lortzeari buruzko artikuluetan eta gainerako hedabideetan (bloggers, instagrammers, youtubers, e.a.) jartzen jarraituz gero, ipurmasailei buruzko kontuak aterako dituzte barra-barra.Nabaria dirudi, baina ez da hainbeste, antza, zaborra kontsumitzen jarraitzen baitugu, zaborra baizik ez dagoela-eta, etengabe kexaka ari bagara ere. Egin dezagun kontsumitzen ditugun gauzen zerrenda. Jatetxe, kafetegi eta diskoteketan kontsumitzen dugu, eta baita merkatu eta supermerkatuetan ere. Arropa eta zapatak, teknologia, liburuak, musika, era guztietako osagarriak, etxetresna elektrikoak… kontsumitzen ditugu. Eta kontsumitzen dugu edukia gizarte sareetan, prentsan irrati eta telebistan.Zeure kontsumoan arreta jarri eta zerbait kontsumitzen duzunean, irratsaio edo telesail bat ikusten geratzen zarenean, argitalpen bati ‘like’ ematen diozunean, delako eduki edo produktu hori eskaintzen (sortzen, ekoizten…) jarrai dezaten botoa ematen duzula jabetzen bazara, beharbada zure erosketetan edo aukeratzen dituzun edukietan doitze txiki batzuk egiteko premian zaudela ikusiko duzu.

Gizarte sareak, leku hori…Zer gertatuko ote litzateke, bat-batean, limoizko jogurten kontsumoa izugarri igoko balitz? Demagun egun batean limoizko jogurtak oso gustuko dituzula erabaki eta egunean bi jaten hasten zarela. Astean dozenatik gora erosiko dituzunez, zure denda edo supermerkatuan nabarituko dute ezohiko eskari hori eta gehiago eskatuko ditu fabrikara. Honek estimatuko du eskaria eta limoizko jogurt gehiago ekoiztuko du eta, ondorioz, denda edo supermerkatuan handiagoa izango da limoizko jogurtei eskainitako lekua. Beharbada zure eskariagatik ez da guzti hau gertatuko, baina beste kontu bat izango litzateke, hiri osoak limoizko jogurtak kontsumitzeko nahia erakutsiko balu. Laster agertuko lirateke limoizko jogurten marka bereziak eta baita limoizko jogurt gourmet delakoak ere!

Jo dezagun adibide berarekin gizarte sareetara –blog, YouTube, orain irakurtzen ari zaren aldizkari honen antzekoak…-. Kikara batekin bentosa eginez ezpain mamitsuagoak izateko moduari buruzko bideoak milioika bisita baditu, zuk, nik eta beste makina bat lagunek ikusi dugulako da. Youtuberra banintz eta horrelako bideoek Egiptoko arkeologiari buruzkoek baino arrakasta gehiago dutela ikusten badut, zeri buruzko bideoa egingo nukeela uste duzu?

Ez dugu ahaztu behar gizarte sareetarako, prentsarako eta marketarako edukiak sortzen dituztenen, kasu askotan, aparteko diru-sarrera jasotzen dutela horregatik edo bide horretatik irabazten dutela ogia eta, ondorioz, kontuan hartzen dituzte hauek: jendeak gehien eskatzen duena, jendeak entzun nahi duen mezua, jendearentzat atsegina den esperientzia.

Modelo ideal dirudunen edukiak beste edozein edukik baino milioika like gehiago badu, nola kexa gaitezke, sareetan modelo ideal dirudunak baizik ez direla agertzen esanez? Horixe da-eta eskatzen ari garena!

Eta prentsa?Maiz kexatzen gara, baita ere, bakarrik gai hutsalak, hutsak, sentsazionalistak lantzen dituzten prentsako erredaktore-taldeen lanaz. Baina, ez ote ditugu, ba, berri horiek beste ezer baino lehen irakurtzen? Telebistan, ordu guztietan, ‘bihotzeko’ saioak edo txutxu-mutxuenak, baizik ez daudela diogu, baina denbora pasa nahi dugunean, horrelakoak ikusten ditugu.

Page 51: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

Iaz, garai honetan, bestelako ‘operazio bikini’ bati buruzko artikulua idatzi nuen, nahiko arrakastatsua eta kritika onak jasotzera eraman ninduena. Tira, artikulua gustukoa izan zen askorentzat, artikulu ona zen, baina, ‘bikini operazioa’ gaiak erakarri zuen jendearen arreta, ala, jendeak gai horren inguruan zuen irrikak eraman ninduen artikulua idaztera?

Eta markak?Markak! Hori bai gaia! Instagrameko neska batek esaten zidanez, ez dugu ez inongo erantzukizunik, ezta ahalmenik ere, gauzak aldatzeko, marka handiak direlako jendearengana iristen direnak, publizitaterik onena egiteko baliabideak dituztenak eta merkatua kontrolatzen dutenak.

Ukaezina, jakina, merkatuen kontrolaren kontuan izan ezik. Bihar bertan, ‘El Corte Inglés’ delakoak edo beste edozein dendak larruen sailean egundoko kanpaina kaleratzen badu ere, ez uste izan nire etxean larruzko berokirik sartuko denik. Nork kontrolatzen du nik larruzko berokia erosteko edo ez erosteko erabakia? Dendak? Modan jar dezakeen ohiko influenzerrak? Nik neuk?

Beste neska batek zera komentatu zidan: marka edo jaki jakin batzuk jadestea familiaren erosteko ahalmenaren menpe egon daitekeela, hau da, gerta daitekeela hainbat familiatan planteamendu hau egitea: “esne ekologikoa ezin erosteagatik ez diet esnea ukatuko seme-alabei”... Esatekorik ez. Produktu onenak aukeratu eta horiei botoa ematea ezinbestekoa dela hots egiten dudan bezala, ezinbestekoa deritzot bakoitzaren aukeraren arabera aukeratu eta bozkatzeari ere.

Baina gauzak ez dira muturrera eraman behar, kontua ez da “edo dena edo ezer”. Onena dela uste izan arren, egiteko aukerarik ez badugu, beste zerbait egin dezakegu. Eta beharbada, eskuratzen ditugun jakiak ez datoz bat gure balioekin, baina erosten ditugun liburu, aldizkari eta pelikulak bai; eta animaliengan probatu gabeko kosmetikako markak ere eros ditzakegu eta, gainera, horiek baino merkeagoak izan daitezke.

Kanpora begiratzeari utzi eta gure barrualdera, etxe barrura, gure armairura, gure jaki-gordailura begiratzen badugu, hainbat doitze egin dezakegula ikusiko dugu, horrela gure kontsumoa koherenteagoa izan dadin seme-alabei utzi nahi diegun munduarekin.

Azkenean, kezkatzen nauena, gai hau gizarte sareetara ateraz nabarmendu nahi nuena, hauxe da: lehen mundua deitzen dugun honetan, gure kontsumoaren erantzukizuna beste batzuei egozten diegula.

Kezkagarria iruditzen zait egunez egun jarduera txikiekin bozkatzen jarraitzea: kafearen jatorria, esne-mota, amari oparituko diogun liburua, gauez telebistan ikusiko dugun programa, krema hidratatzailea, autoa garbitzeko era… Gure ekintza guztiak, boto txikiak dira eta horiekin eratzen dugu gure mundua.

Artículo objetivobienestar.com

Mundu hobea sortzeko laguntzen dihardut ala guztiz kontrakoa egiten ari naiz?

Page 52: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 3 Landare e ta abereak

“Abriendo caminos” de Diego Torres - https://www.youtube.com/watch?v=ImX1AalXJbc

VoyAbriendo caminos para dejarteLas cosas buenas que aprendoMientras camino mis calles

Me llevaréLas buenas luces que tiene la genteQue me iluminan la vidaY me regalan mi suerte

(Como un río que camina hacia el mar)

Quiero verLa risa del sol por las mañanasQue venga siempre a golpearnos la ventanaYo quiero un solYo quiero un sol que me acompañeHablando siempre de frenteTirando todo lo malo

VoyAbriendo caminos para encontrarteEn este mundo perdidoTambién hay buenos amigos

Y me llevaréLas buenas luces que tiene la genteY cuando me sienta soloMe cuidarán para siempre

(Como un río que camina hacia el mar)

Quiero verLa risa del sol por las mañanasQue venga siempre a golpearnos la ventanaYo quiero un solYo quiero un sol que siempre me acompañeHablando siempre de frenteTirando todo lo malo

(Como un río que camina hacia el mar)

Sacando lo de afueraY no te quedes a esperarNo, no, no, noComo un río que camina hacia el marRíe, llora que aún queda mucho por andar

Y aunque en el mundo hay personas tan grisesY otras que no paran de brillarEn esta vida que se me terminaNo quiero ya dejarte de cantar(Como un río que camina hacia el mar)

Sacando lo de afueraY no te quedes a esperar

(Como un río que camina hacia el mar)

Ríe, llora que aún queda mucho por andar

(Como un río que camina hacia el mar)

Ojalá que llueva café en el campoComo un río que camina hacia el marSaber que se puede, querer que se pueda,Sacarlo todo pa’ afuera

(Como un río que camina hacia el mar)

Bueno, tu canta conmigo Juan LuisHoy me sube la bilirrubina

(Como un río que camina hacia el mar)

Pero deja, Diego, que tus sueños sean olasQue vienen y van

(Como un río que camina hacia el mar)

Quisiera ser un pez y no perdermeEn este mar

(Como un río que camina hacia el mar)

Y a pesar de los errores tratar deEstar mejor

(Como un río que camina hacia el mar)

Page 53: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

Jainkoak bere antz eta irudiko egin gintuen. Berarengandik gertu sentitzen ote naiz? Mariaren antzera, “beti prest” ote nago?

“Prest nago, Jauna!”

Prest nago, Jauna!Jauna, deika ari natzaizu.Eta baietza emateko beldur naiz.Nire bila zabiltza; Zu saihestu nahirik nabil,eta ezin dut nitaz zer nahi duzun jakin.Batzuetan, neure burua eskaini nahi dut,Neure indarren arabera,nire barruan ematen didazun bultzadarekin,orduan dena errazago iruditzen zait-eta.Baina sakrifizioa ezinbestekoa dela ikustean, gelditu egiten naiz, beldurtu.Eman indarra baietz esateko,nitaz zer nahi duzun ulertzeko,eta erantzuteko prest egoteko.Amen.

“Cristian”

“Cristianek ozta-ozta ikusi zuen emakumea bide-bazterrean geldituta zegoen autoan. Euria ari zuen barra-barra eta gaua zen. Baina laguntza behar zuela konturatu zen…Bere autoa gelditu eta hurbildu egin zen. Emakumearen autoak tinta-usaina zuen, berria zelako. Lapurra zela pent-satuko ote zuen andreak? Ez zuen konfiantza emateko irudirik, behartsu eta gosetia zirudien.Cristianek beldurra antzeman eta esan zion: “Zuri laguntzeko nago hemen, anderea, ez arduratu. Zergatik ez zara autora sartzen, epelago egoteko? Bueno, Cristian naiz”. Kontua da, gurpila zulatuta zuela eta, gainera, edadetua zela eta, ondorioz, egoera deserosoan zegoela. Cristian makurtu egin zen, katu mekanikoa ipini, autoa altxatu eta gurpila aldatu zuen. Ondorioa: zikindu egin zela eta zauritxo bat egin zuela eskuan…Gurpilaren azkoinak lotzen ari zela, emakumeak leihatila ireki eta solasari ekin zion. Hangoa ez zela, beste nonbai-tera zihoala eta biziki eskertzen ziola laguntza esan zion. Cristianek irribarre egin zion altxatzean. Zenbat zor zion esan zion emakumeak. Ordurako irudikatu zuen Cristian laguntzeko geratu izan balitz gertatuko zitzaiokeen txar guztia. Cristianek ez zuen diru-goserik, besteei laguntzea zen bere helburua…Hauxe zen bere bizimodua, beraz, zera erantzun zion: “Benetan ordaindu nahi badidazu, laguntza behar duen norbait aurkitzen duzunean, lagundu pertsona horri eta gogoratu nitaz…”.Handik kilometro batzuetara, anderea jatetxe txiki batean gelditu zen. Zerbitzaria hurbildu zitzaion irribarretsu, eta eskuoihal garbia eskaini zion ile bustia lehortzeko.Andereak ikusi zuen zerbitzaria haurdunaldiaren zortzigarren hilabetean zela; dena dela, neskak, tentsioa eta minak jasan arren, ez zion irribarre egiteari uzten. Emakumea harrituta zegoen: nola zitekeen hain gutxi zuen pertsona batek arrotz bat hain ondo tratatzea. Orduan, Cristian etorri zitzaion burura. Jatekoa amaitu eta zerbitzaria diru-xehearen bila joan zenean, emakumea joan egin zen…Zerbitzaria bueltatu eta emakumearen bila hasi zen. Orduan, zerbait idatzita ikusi zuen mahai-zapian, eta gainean, 100 euroko 5 billete zeudela.Negar-malkoak sortu zitzaizkion emakumeak idatzitakoa irakurtzean.Zera zioen: Ez didazu ezer zor, eta nik nahikoa dut. Norbaitek lagundu nau gaur eta nik gauza bera egin nahi dut zurekin. Benetan diru hori itzuli nahi badidazu, maitasunezko zirkulu hau ez dadila zuregan bukatu; lagundu norbaiti…Gau hartan, etxera itzuli eta oheratu egin zen neka-neka eginda. Senarra lotan zen eta berak buruan bueltaka ze-rabiltzan dirua eta emakumeak idatzitakoa…Nola jakin zuen emakume hark diru hura hain ondo zetorkiela? Hurrengo hilean haurra jaioko zen eta gauzak oso zail zeuden…

Page 54: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu

ASTEA 4 Gizon e ta emakumea

Jasotako bedeinkapena buruan, irribarre egin zuen…Eskerrak eman zizkion Jainkoari, lotan zen senarrari begiratu, leuntasunez laztandu eta belarrira esan zion:-Dena ondo aterako da; maite zaitut… Cristian!BIZITZA HORRELAKOA DA… ISPILUA… EMATEN DUZUNA, ZEUREGANA ITZULTZEN DA.

“Aitzakiak ala arrazoiak?

Astean zehar, neska-mutil bakoitzak hau idatziko du: laguntza eskatu diotenean baietza eman dueneko bi aldi eta ezetza eman dueneko beste bi. Kasu bietan, bai ala ez erantzutera bultzatu dituen arrazoiak eta bere barrualdean bizi izandako balizko eztabaidak aztertuko ditu. Azkenean, taldean batera jarriko dituzte bizipenak eta zerbitzuzko jarrera hobetzeko egin beharko lituzketen aldaketak.

Mariaren antzera, prest nago? Zerk geldiarazen nau?

“Odio por amor” de Juanes - https://www.youtube.com/watch?v=y-XvXyrp4uU

Trabajamos como dos locomotoras a todo vaporY olvidamos que el amorEs mas fuerte que el dolorQue envenena la razónSomos victimas así de nuestra propia tonta creaciónY olvidamos que el amorEs mas fuerte que el dolorQue una llaga en tu interior

(Estribillo)Los hermanos ya no se deben pelearEs momento de recapacitarEs tiempo de cambiarIt’s time to changeEs tiempo de cambiarIt’s time to changeEs tiempo de saberPedir perdónEs tiempo de cambiarEn la mente de todosEl odio por amorIt’s time to change

Si te pones a pensarLa libertad no tiene propiedadQuiero estar contigo amorQuiero estar contigo amorQuiero estar contigo amorSi aprendemos a escucharQuizás podamos juntos caminarDe la mano hasta el finalYo aquí y tu alláDe la mano hasta el final

(Estribillo)

Es tiempo de cambiarIt’s time to changeEs tiempo de saber pedir perdónEs tiempo de cambiarEn la mente de todos

El odio por amorIt’s time to changeEl odio por amorEs tiempo de cambiarEn la mente de todos x2

Page 55: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu
Page 56: Izan bedi argia - Scouts MSCKreazioa, opari handi hori, zaindu nahi dut. Gauza eta pertsonak errespetatu nahi ditut. Beharrezkoa baizik ez dut gastatu nahi. Ez dut ezer alferrik galdu