Upload
others
View
0
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
67
Ipui
nabe
rtso
tan
Printze eta printzesen arteko maitasun erromantikoa ageri zaigu ipuinetan: norbaitek salbatzen gaitu, norbaitek egiten gaitu zoriontsu. Besteen zain, besteen mende, besteentzat beti.
Printzesa eder, printzipe guapoMari Errauskin edota zapo…naranja erdirik ez zazu bila;zeu osoa zarelako.Zeure begiez bizi, eta ezbesteen begientzako-egin dorretxetik salto-Aske bazara ez duzulakoaskatzailerik beharko.
Konplexuz gizen ta pisuz lumak,besteentzako panpin kuttunakizan gaitezen agintzen digusarritan gure garunak.Izan gaitezke handi zein txiki,azkarrak edo tuntunak,braketdunak, barredunak...Erakargarri egiten gaitugure berezitasunak.
Bizitzak dauzka hainbat zutabepozak, tristurak ta dudak daude…Dena aldatzen da, ta soilik garageure buruaren jabe.Ate bat itxi eta beste batzabaltzen da parez pare;lotu ta askatu xuabe.Edonor gabe bizi gintezkeeta edonor gu gabe.
Gaurrak puskatzen du iraganaeta egunak gaua daramaeta hasten den bezain naturalbukatzen da harremana.Ez zazu pasa bizitza osoabegiratuz beste(e)ngana;bila zazu zeugan barna:zeu zara zeure zorioneaneragin gehien daukana.
Jardin handi bat duten etxeakasko balio duten kotxeakbikote beti irripartsuakInstagrameko poseak…Askatasuna ematen digutopikoak birrintzeakinperfektu sentitzeakipuinetan bakarrik daudeprintzesak eta printzeak.
Izan gaitezen
AlaiaMartin
Etxebeste
Doinua:
Trumoia ortzi beltzean hoskaNeurri berezia