Izengabea 1

Embed Size (px)

Citation preview

Soka tira.

Soka-tiran bi aurkako giza indar, soka m bati eutsita, elkarri herrestan , eramaten saiatzen dira. Kontzeptu - sinple honen ondorioz, kirol hau ,m aspaldi-aspaldiko antzinetatik f da ezaguna eta hedadura geografiko oso zabala du gaur b egun.

Soka-tirakolehiak arautzen dituzten baldintzak ondokoak dira:Indartsuen kopurua: zortzi dira.

Pisua: baldintzen hartean probak pisu mugatuarekin edo librearekin diren adierazten da. Pisu mugatua 560 kilo, 640 kilo eta 720 kilotan ezartzen da.

Botileroak: talde bakoitzak botilero bat du, haien ahalegina animo-ohiuekin zuzentzen duena.

Debekatuta dago soka berrian lotzea eta sorbaldaren gainetik jartzea, amaieran dagoen gizonaren kasuan izan ezik. Sokari bi eskuekin heltzen zaio.

Frontoian edo belarrean tira daiteke, eta erabiltzen diren oinetakoak desberdinak izango dira, abarkak lehenengo kasuan eta botak bigarrenean.

Kaleak:talde bakoitzak bere kalearen barruan tiratu behar du, normalean 2m-ko zabalerakoa, eta bertatik irteten dena deskalifikatu egingo dute.

Arraste-eremua: 2, 40m-koa da eta sokan eta soruan dago seinaleztatuta.

Sokan zinta gorri bat lotzen da, erdia zehatz-mehatz adierazten duena.

Desafioak bi tiradera egiten dira, taldeak aldez aldatzen dutela. Horrela aukerak parekatu nahi dira, alde bateko irregulartasunek, aldapak eta abar eragindako abantailak saiestuz. Berdinketak gertatzen badira, aurkaria errestan eramateko erabilitako gutxienezko denborak erabiketzen du.

Hainbat parte-hartzaileetako lehiaketetan sailkapen-ligaxka jokatu ohi da, guztiak guztien aurka arituz.

Soka-tira frontoietako kantxen eta plazetako harrien gainean egiten zen, herrialdeko estilo tradizionalari jarraituz. Nazioarteko kontakuek eta lehiek argi eta garbi erakutsi dute belar gaineko soka-tira dela modalitate zabalduena eta etorkizun handikoena dela. Euskal Herrian, probintzia bakoitzean, neguko deboraldia zoru gogorraren gainekoa da; udaberrian oinetakoz aldatzen dute, gomazko abarka tradizionalaren ordez bota ferratuak jantziz, funtzeskoa lurraren gainean behar bezala tiratzeko.