8
IZURDEA EGILEAK Saioa Echauri eta Fermin Asurmendi

Izurdea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

animalien monografikoa

Citation preview

Page 1: Izurdea

IZURDEA

EGILEAK

Saioa Echauri eta Fermin Asurmendi

Page 2: Izurdea

AURKIBIDEA

Sarrera:................................................................ 3. or.

Ezaugarriak:........................................................ 4. or.

Elikadura:........................................................... 5. or.

Ugalketa:............................................................ 6. or.

Bizitokia eta bizimodua:..................................... 7. or.

Bitxikeriak:.......................................................... 8. or.

Page 3: Izurdea

SARRERA

Izurdea mundu osoko mamiferoa da, zetazeoen familiakoa da. Izurdearen izen zentifikoa Gizaurdea da. Beste izurde espezie bat dago: arrosa da. Izurdeak,balea bezalaxe, uretako bizitzari egokitutako ugaztunak dira, zetazeoen familiakoak eta ornoak dituzte. Biriken bidez hartzen dute arnasa eta maiz igo behar izaten dute ur- azalera arnasa hartu ahal izateko.

Izurdearen familiak, berrogeita hamarren bat espezie inguru ditu, itsaso guztietan zehar eta ibai batzuetan hedatuak.

Page 4: Izurdea

EZAUGARRIAK

Oso animalia azkarra da, eta taldeka bizi da. Bere luzera 2 - 4 m artean dago eta pisua 200 - 500 kg dira. Jolasean eta ehizan ematen du denbora gehiena. Gizakia, oro har, errespetatu egiten du, eta babestuta dago.

Uraren azpian 6 edo 16 minutu segidan egon daiteke, nahiz eta batzuek 12 - 15 iraun dezaketen. Igerilari bikain honek 50km/ orduko abiadura har dezake, eta 200m-ko sakoneraraino irits daiteke.

Page 5: Izurdea

ELIKADURA

Oso elikadura zabala dute: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak. Gure kostaldean, batez ere txibiak, txokoak, txitxarroak eta sardinak jaten dituzte, itsas ugaztunak ere jaten ditu, hau da, itsas txakurra eta beste batzuk. I

Izurdeak itsasertzera janari bila mugitzen dira talde handietan. Izurde kumeak amaren menpe bizitzen dira eta honek babestu eta elikatu egiten ditu. Harrapakari bikaina da, azkarra eta indartsua delako.

Ikusten denez izurdea haragijalea da baina txikia denean, esnea edaten du. Izurdeek beraien pisu herena jan ahal dute egunean.

Page 6: Izurdea

UGALKETA

Ugalketa-garaia bizilekuaren arabera da; udaberrian, hala ere, estalketa gehiago egoten da. Bata bestearen gainean jartzen denean gertatzen da elkarketa; arrak buztanak luzatzen du emearen sabel aldera, emearen irekidura genitaldean sartzen du bere sexu organoa. Izurdeak bibiparoak dira, hau da, amaren umetokitik jaiotzen diren ugaztunak dira. 11-12 hilabeteko umealdia dute. Bakarrik ume bat aldi bakoitzean. Lehenengo kanporatzen duen isatsa da, eta gero gorputz osoa.

Amak mozten du lehenengo zilbor hestea eta berehala bultzatzen du ur azalera bere lehenengo arnasa har dezan, ur gainera bera bakarrik joan arte.

18 hilabetez esnea hartzen du. Esnea arrosa, lodia eta arrain usaina dauka,

Page 7: Izurdea

BIZITOKIA ETA BIZIMODUA

Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroa atsegin ditu. Horregatik, tropikoko itsasoetan topatzen dugu maizago, ur hotzetan baino. Espezi honen barruan bi multzo daude: bata kostaldean bizi da, eta animaliak talde txikitan elikatzen dira, eta bestea ozeano zabalean bizi da, oso talde handietan elkartzen dira.

Euskal Herriko kostaldean azaltzen diren animaliak lehenego multzokoak dira.

Page 8: Izurdea

BITXIKERIAK

Lau hilabete betetzen dutenean bere adinekoekin jolasten hasten dira. Marrazoa, arrainak eta dordokak jarraitzen dituzte baina ezin dira asko urrundu bestela amek zigortu egiten dituzte.

Oso animali sozialak dira eta altruistak, beren kide zaurituei igeri egiten laguntzen diete eta sareetan gelditzen direnean hortzekin apurtzen dute sarea harrapatutako izurdeak libre gera daitezen.