323
JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

JAGONET. Galde-erantzunak · 2018. 6. 4. · JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17 Erantzuna: Ezin da -garrenen erabilera gaitzetsi, tradizioan erabili izan den egitura

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • JAGONET. Galde-erantzunak

    Noiz eguneratua: 2016-03-17

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Zernahi (Ahoskera)

    "-il" + bokala egokitzean, "elle" ahoskatu

    Galdera:Euskarazko hitzetan "il" ageri denean, "ll" (gaztelaniaz bezala) esan behar dugu ala "j bustia"? Ez al da "elle"a erdalduna?

    Erantzuna:Egia da "elle" hotsa erdaraz ere badela (bereziki gaztelaniaz), baina horrek ez du esan nahi erdalduna denik; izan ere, horrelaxe ahoskatu behar baitira euskarazko "-il" gehi bokala duten hitzak: esate baterako, "bila, oilo, mila" eta abar.Palatalizazio hori egiten ez dakienak "bi-la, oi-lo, mi-la, langi-le" eta abar ahoska beza, eta ez, inola ere ez, "biya, oiyo, miya, langiye" eta abar.

    Data: 20010625

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    "j" letra "y" ahoskatu

    Galdera:Egia al da "j" letra "y" ahoskatu behar dela?

    Erantzuna:Bai, batasuneko ahoskera zainduan "j" letra "y" ahoskatu behar da ia beti.Euskaltzaindiaren 87. arauak, "Euskara Batuaren ahoskera zaindua" izenekoak dioenez, "j" letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa "y" da, eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera:

    "j" hitz hasieran gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, salbuespentzat hartzen dira Heg. marka daramaten "jertse, jipoi" edo "jira" bezalakoak, eta hitz horietan onartzen da "j" ahoskera.

    "j" hitz barruan gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko "j" belarra (gazt. "jamón") eta Iparraldeko "Z" sabaiaurrekoa ere (fr. "jambon") onartzen dira hizkera zainduan, "garaje" edo "ijito"bezalako hitzetan.

    Data: 2001/11/27

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Izena eta azentu-indargunea: Maddi, Andoni, Arantzazu... nola ahoskatu

    Galdera:Nafarroako Bera herrian, Maddi izena ma-yí ahoskatzen da, azentua bigarren silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan lehenbiziko silaban paratzen dute indargunea. Zein da ahoskera zuzena?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori. Nire ustez, honela jokatzen da nagusiki:1. Kasu gehien-gehienetan ez dago azentu-indargune berezirik: Non dabil Maddi? Hor dator Maddi. Etxera joan da Maddi. Kalean ikusi dut Maddi.2. Norbaiti bere izenez deitzean (kasu berezi horri deikia edo bokatiboa deritzo), deikiak izenaren azken silaban hartu ohi du azentu-indargunea (Maddi izenean, bigarren silaban, adibidez; Andoni izenean, hirugarrenean; Arantzazu izenean, laugarrenean): Zatoz, Maddí! Ekarri ogia, Andoní! Begira gora, Maddí! Non bizi zara, Arantzazú?Jokaera hori, esan bezala, ahoskerari bakarrik dagokio; izan ere, euskaraz idazterakoan ez da azentu grafikorik erabiltzen, Euskaltzaindiak batasunerako bereziki araututako erdal izen berezietan izan ezik.

    Data: 20140708

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA): s, ts eta z, tz hotsen ikurrak

    Galdera:Nola transkribatu behar dira euskarazko ese eta zeta hotsak Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko (IPA) irizpideak jarraituz?

    Erantzuna:Euskal hotsak transkribatzeko IPA alfabetoa erabiltzean, arazoak izaten dira; izan ere, IPA alfabetoa ezin da beti erabili bere horretan, eta egokitzapenak egin behar. Arazo larriena txistukariak bereiztekoa da: s eta z batetik, eta ts eta tz bestetik.Alfabeto horretan ez dago ikur desberdinik s eta z bereizteko, eta diakritikoak erabili behar: hain zuzen ere, azentu grafikoa eransten zaio s hotsa adierazteko ikurrari. Bestearen hotsa, z-arena, honela adierazten da: [s]. Arazo bera dago ts eta tz bereizteko ikurrekin. Horregatik, azentu diakritikoa eransten zaio ts hotsa adierazteko ikurrari, eta tz-arena, honela adierazten da: [ts].Zenbait aplikazio informatikotan, zeinu diakritiko horiek ez dira ikusten edo desitxuratuta ikusten dira. Horregatik ez ditut idatzi hemen s eta ts hotsak adierazteko ikurrak; baina IPAren webgune ofizialean ikus ditzakezu: http://www.internationalphoneticassociation.org Bestela, http://westonruter.github.io/ipa-chart/keyboard/ eta antzeko helbideetara jo dezakezu.Paperezkoan, Miren Lourdes Oñederra euskaltzainak UPV/EHUn 2004an argitaratutako Fonetika Fonologia Hitzez Hitz liburuaren eranskin batean zerrendaturik agertzen dira euskal hots nagusienei dagozkien Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko ikurrak.

    Data: 20151123

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Ahoskera-eredua

    Galdera:

    a) Ahoskatze kontua, eta oro har, Euskara Batuaren Ortoepia arazo larria da oso. Zein eredu irakatsi behar diegu gure ikasleei? Zer gertatzen da azentua eta kontsonante multzoen ahoskerarekin? Gure ustez Euskaltzaindiak Euskara BatuarenOrtoepia Batua ere bultzatu behar luke: ahozko kodearen arautzeari ekin behar lioke euskararen irakaskuntzaren mesedetan.b) Ahoskera: ez dago > eztago; ez gara > ezkara eta hil zen > hiltzen; omen zuen > omentzuen?c) Doinuak duen garrantzia jakinda, aditzen arau fonetikoak biltzen dituen txosten bat lagungarri izango genuke.

    Erantzuna:a) Euskaltzaindiak, 1998ko ekainaren 26ko bileran onartu zuen 87. araua, ahoskera zaindurako araua, eta urte horretan bertan argitaratu. Hor aipatzen da nola ahoskatu behar genituzkeen bokalak eta kontsonanteak, bai eta kontsonante bilkurak ere.b) Arau horretan gomendatzen denaren arabera, hauexek lirateke ahoskera zuzenak:

    / / / c) Ahoskera lantaldeak jardun du ikastaroak ematen, eta aurrerantzean ere aztertukodu arau hori osatu beharrik dagoen, eta hedatzeko biderik egokienak zein izan litezkeen.

    Data: 1999

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    G edo J duten zenbait mailegu

    Galdera:

    Nola idatzi zenbait mailegu, eta nola ahoskatu. Bereziki, nola ahoskatu behar den "j".magia/majia (nola ahoskatu?)trajea (horrela idatzi, baina nola ahoskatu?)agentzia/ajentzia agenda/ajenda

    Erantzuna:Batetik, "g" hori, "e" eta "i" bokalen aurrean, beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar litzateke, ahoskera zainduan behintzat. Ikus 87. araua.Bestetik, "j" letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa da, eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera. Hala ere, "j" hitz hasieran ahoskatuko da (salbuespentzat hartzen dira Heg. marka daramaten jertse, jipoi edo jira bezalakoak. Horietan onartzen da [x] ahoskera).Baina "j" hitz barruan gertatzen denean, izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0087.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0087.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    edo ijito bezalako hitzetan.Idatzi, "g" letrarekin idatziko dira oro har mailegu berriak. Eta hauen ahoskera zainduena [g] da (magia, agente, etab.)

    Data: 2000

    Erantzulea: Araua

    Data (Idazkera)

    hamaika

    Galdera:

    Nola idatzi behar da: apirilaren 11a ala apirilaren 11 (alegia, hamaika A letraz bukatzen denez, ipini behar da beste -a hori)?

    Erantzuna:Ez, hamaika a letraz bukatzen denez, ez zaio erantsi behar beste -ahori. Beraz, apirilaren 11 da zuzena.

    Data: 2001/05/04

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Data nola adierazi

    Galdera:

    Ondo al dago Durango, 1983ko martxoak 9 idaztea?

    Erantzuna:37. arauaren hasieran berean garbi asko esaten denez, forma hedatu eta erabilia da hor ageri dena. Baina hori baino erabiliagoa izan da beste hau: Durango(n), 1983komartxoaren 7a(n). Hain zuzen ere, Euskaltzaindiak gomendatu duena.

    Data: 1996

    Erantzulea: Araua

    Data nola adierazi: -garren

    Galdera:Euskaltzaindiaren 37. arauan, data nola adieraz daitekeen azaldu ondoren, arauaren bukaerako data ematerakoan, bertan adierazitako egiturak erabili beharrean, -garren atzizkiaren ordezko den puntuaren bidez ematen du data Euskaltzaindiak. Nola behar du?

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0037.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0037.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzuna:Ezin da -garrenen erabilera gaitzetsi, tradizioan erabili izan den egitura denez gero. Arauan ere ez da gaitzesten, nahiz eta han bestelako eredua eman:Durangon, 1995eko martxoaren 7anedoDurango, 1995eko martxoaren 7a

    Nolanahi ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo erabilera hau gomendatzea:"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz),salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez erabili -garren atzizkia)."Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an eta abar.Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da.

    Data: 2002/06/15

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Data nola idatzi

    Galdera:

    Euskaldunon Egunkarian hau ikusi nuen: Igandea, 1997ko azaroaren 9a, baina barruko orrialdeetan bertze hau: Igandea, 1997ko azaroak 9.Arauak dio aposizioan bakarrik erabil daitezkeela azaroak 9 bezalakoak, eta EuskalGramatika Laburrak dio tituluetan ere erabil daitezkeela. Horien arabera, aipatu adibidea ongi al dago?

    Erantzuna:Bai, adibidea zuzen dago. Arauan "aposizioan bakarrik" erabil daitezkeela esatean, hauxe esan nahi zen: alegia, ondoren ezin zaiola kasu-markarik erantsi. Behar bada ez zen hori adierazteko modurik egokiena, baina azaroak 9an ez dela zuzena adierazteko modua zen.

    Data: 1998

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    Data: puntua

    Galdera:

    Data idaztean, urtea jartzerakoan, puntua jarri behar da ala ez?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak ez du erabaki data jartzerakoan urtearen ondoren puntua idatzi behar den ala ez. Euskaltzaindiak, datari buruzko 37. araua eman zuenean, batez eredataren barruan hilabetea nola jarri behar den argitu nahi izan zuen. Arau horren

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0037.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    azalpenetan ez da inolako aipamenik egiten urtearen atzean puntua jartzeaz edo besterik gabe izen bezala deklinatzeaz.Hala ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo erabilera hau gomendatzea:"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz),salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez erabili -garren atzizkia)."Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an eta abar.Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da.

    Data: 2002/06/15

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Dataren deklinabidea "ekainak 18 / ekainaren 18a"

    Galdera:Zuzena al da, adibidez, "2001eko ekainak 18" idaztea?

    Erantzuna:Bai, 37. arauak eta Euskaltzaindiaren Euskal gramatika laburra: Perpaus bakuna liburuak (ikus 100. or.) diotenez, zuzena da "2001eko ekainak 18" idaztea; baina tituluetan eta aposizioan bakarrik: alegia, deklinabide-atzizkirik erantsi gabe idazteadagokionean bakarrik. Beraz:a) 2001eko ekainak 18 ZUZENA DAb) 2001eko ekainak 18a OKERRA DAc) 2001eko ekainak 18an OKERRA DAd) 2001eko ekainak 18ko OKERRA DAe) 2001eko ekainak 18tik OKERRA DAf) 2001eko ekainaren 18a ZUZENA DAg) 2001eko ekainaren 18ko ZUZENA DAh) 2001eko ekainaren 18tik ZUZENA DA

    Data: 2001/06/18

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Ordua: eta erdi (apostrofeaz)

    Galdera:

    35. arauan irakurri dut bost eta erdiak idatzi behar dela. Hala ere, zuzena al da bost´erdiak edo bost t´ erdiak erabiltzea?

    Erantzuna:Arauan esaten den bezala, eta osorik idatzi behar da:"Idazkerari dagokionez, t´erdi da Hegoaldean erabat hedatua; Iparraldean, ordea, eta idazteko ohitura dago, eta oraingo erabileran et´erdi ere arrunta da. Horiek horrela, batasuna etaren bidetik egin behar dela uste du Euskaltzaindiak. Ahoskerari

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0035.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    dagokionez, bakoitzak bere euskalkiko ohitura gorde beza".Beraz, bost eta erdiak.

    Data: 2001/04/23

    Erantzulea: Araua

    Orduak: 03:00etan, 04:00etan, 13:00etan

    Galdera:Nola idatzi behar dira orduak "hiru" eta "lau" zenbakien deklinabidea dela eta: 03:00etan eta 04:00etan ala 03:00retan eta 04:00retan (betiere, "goizeko hiruretan..." idaztekoak ez diren kasuetaz ari naiz). Eta 13:00ean ala 13:00etan? Jakin nahi nuke, gainera, zelan irakurri behar dira hauek: 15:01ean, 15:02an, 15:01era, 15:01 arte, 15:02ra, 15:01etik, 15:02tik

    Erantzuna:Euskaltzaindiaren 35. arauak hauxe dio 5. puntuan:"5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da,hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a."Horren arabera:- 13:00etan / hamahiruetan (formalean) ZUZENAK DIRA- 13:00ean / hamahiruan (formalean) EZ DIRA ZUZENAKBestalde, honela irakurri behar dira erabilera formalean:- 15:01ean hamabostak eta batean- 15:02an hamabostak eta bian- 15:01etik hamabostak eta batetik- 15:02ra hamabostak eta biraIkus, horrez gainera, zer dioen Euskaltzaindiaren 35. arauak 6. puntuan:"6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a."Seigarren puntuko adibideetan aipatzen den "3etatik" horren ildo beretik, hortaz, "03:00etan" eta "04:00etan" da idazkera zuzena. Izan ere, Beñat Oihartzabalek adierazi bezala, kontuan hartu behar da "hiruretan" hitzeko bigarren "r" letra zenbakiaren izenari dagokiola (behinolako "hirur" izenari), ez atzizkiari.Horrez gainera, ikus datu-base honetako "Orduak" sarrera.

    Data: 2002/01/11

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Urtea

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Galdera:Data jartzerakoan, urtearen atzean puntua jarri behar da ala ez?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak ez du erabaki data jartzerakoan urtea nola idatzi behar den, puntuarekin ala punturik gabe: ikus37. araua. Datari buruzko arau hori bereziki hilabeteen idazkeran zegoen erabilera okerra zuzentzera etorri da, nahiz eta data osoa jartzerakoan urtearen idazkeraren aukera bat bakarrik erabili, hots, punturik gabekoa.Nolanahi ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo erabilera hau gomendatzea:"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz),salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez erabili -garren atzizkia)."Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an eta abar (urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da).Beraz, data jartzerakoan, zilegi da bi eratan egitea:Bilbon, 1996ko apirilaren 17an.Bilbon, 1996. urteko apirilaren 17an.

    Data: 2002/06/15

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Urtea ("-garren"en erabilera)

    Galdera:Euskaltzaindiaren 37. arauak, data adierazteko honako egitura hau hobesten du: "Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n)".Nire zalantza da ea zilegi den ordinala erabiltzea urtea adierazteko: "Durango(n), 1983.eko martxoaren 7a(n)". Badirudi baietz, arauaren datan egitura hau ageri baita: "Euskaltzaindiak, Donostian, 1995.eko uztailaren 28an onartua". Hala ere, ez litzateke egokiagoa izango "-garren"en erabilera gaitzestea digitoekin?

    Erantzuna:Gramatika batzordeak erabaki zuen ezin dela "-garren"en erabilera gaitzetsi, tradizioan erabili izan den egitura denez gero. Arauan ere ez da gaitzesten, nahiz etahan bestelako eredua eman: "Durangon, 1995eko martxoaren 7an" edo "Durango, 1995eko martxoaren 7a". Baina Gramatika batzordeak esana du arauan bertan adierazten den horixe dela errespetatu beharrekoa (adibideetako bi egitura horiek, alegia).Horrez gainera, eta 37. arauaren osagarri, ondorengo jokaera hau hobetsi zuen Jagon saileko Corpus batzordeak:"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili "-garren" atzizkia (ez letraz eta ez puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren "urte" hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez erabili "-garren" atzizkia). Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an, 1664. urteko udaberrian..."Oharra:Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da, adibide horietan ikus dezakezunez.

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0037.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Data: 2004/06/21

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Marratxoa (Idazkera)

    audio: audio-liburua, audioliburua, audio liburua; audiometria

    Galdera:Nola idatzi behar da audio-liburua, audioliburua ala audio liburua?

    Erantzuna:Audio hitzak oraindik ez dauka batasunik idazkeran; batzuek bereiz, beste batzuk, loturik, eta beste batzuk marratxo batekin idazten baitute: audio gida, audiogida, audio-gida, esaterako.Hortik alde batera uzten dira, jakina, audiometria, audiologia bezalako hitzak, zeintzuetan audio ez den aurrizkia, hitzaren osagai organikoa baizik, eta gu, bereziki, audio-dokumentu, audio-seinale bezalakoez ari gara hemen. Horregatik, eta hitzak, berak bakarrik, oraindik autonomia urria duela ikusita, hitz hori bere zerrendetan oraingoz ez aipatzea erabaki zuen Euskaltzaindiak 2014-12-19an.Horrek ez du esan nahi, noski, hitz hori ezin erabil daitekeenik; baina Euskaltzaindiak, era horretako hitzetan, nahiago izaten du denbora pixka bat itxarotea, eta askatasuna uztea, idazleen artean kontsentsu edota erabiltzeko joera nagusia zein den antzeman arte, gehiengoaren aurkako erabakirik ez hartzeko. Beraz, segurenetik, bideo hitzarekin gertatu zen bezala, oraindik denbora pixka bat itxaron beharko dugu, datu gehigarri nahikorik eskuratu arte.Bitartean, zerorrek ondoen deritzozun eran idazteko askatasun osoa duzu, zalantzazko era horretan aurkitzen diren gainerako hitzetan bezala.

    Data: 20150608

    Erantzulea: Xabier Kintana

    Hitz elkartuen idazkera: marratxoa Euskaltzaindiaren hiztegietan

    Galdera:Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan, unitate sarreran (ikus 787. or.), hor ageri da luzera unitatea adibidea marratxorik gabe idatzia. Horrek zer esan nahi du, luzera-unitatea marratxoz lotuta idaztea okerra dela?

    Erantzuna:Idazkera biak zuzenak dira; izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, luzera sarreran, hor ageri baita luzera-jauzia adibidea (marratxo eta guzti). Hiztegi horretako ´´Argibideak´´ atalean (2010, 13. or.), azalpen orokor hau ageri da, besteak beste:´´Adierak ezaugarritzeko, adibideak erabili ditugu beste kasu batzuetan. Esan beharda adibide horietan -eta gorago aipatu diren definizio eta adierazgarrietan-, marratxoa, Euskaltzaindiaren arauaren arabera aukerakoa denean, batzuetan ipinidugula eta besteetan ez, aukerako izate hori errespetatzeko eta adibideok marratxo

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    parentesidunez ez betetzeko. Sarreretan, aldiz, marratxoaren erabileraren arauak zilegitzat jotzen dituen idazkera guztiak eman ditugu. Kontuan izan behar du irakurleak haize(-)oihal-ek haize oihal eta haize-oihal idazkerak biltzen dituela´´.Hemen adibide pare bat (ikus Hiztegi Batua): gernu-debeku edo gernu debeku: gernu debekutik operatu dute. izerdi-lika edo izerdi lika: izerdi-likak eta odola darizkio. Gauza bera gertatzen da hiztegi-sarrerako formaren atal bat aukerakoa denean: lehen, parentesi artean jasotzen zen, eta gaur bikoiztuta ematen da; baina adibide bakarra jasotzen da. Hemen adibide pare bat (ikus Hiztegi Batua): adio esan edo adioak esan: aberastasunei adio esan.egunero... -ago edo egunero eta... -ago g.er.: egunero eta maiteago dute elkar.

    Data: 20121210

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Marratxoa, hitz elkartuetan

    Galdera:

    Jarraian datozen hitz hauek nola idatzi behar dira, marratxoarekin ala marratxorik gabe?Pila DaniellPila LeclanchéSulfato de cobreAtomo de cobreDioxido de carbonoPentacloruro de fósforoFósforo de aluminioOxido de plataAngulos consecutivosAproximadamente

    Erantzuna:Aurreneko biak Daniell pila eta Leclanché pila idatzi behar dira; beraz, marratxorikgabe, "aposizioak" baitira.Hurrengoak, berriz, kobre sulfatoa, kobre atomoa, karbono dioxidoa, fosforo pentakloruroa, aluminio fosforoa eta zilar oxidoa "eguzki-lore" motakoak dira; beraz, marratxoarekin nahiz bereiz idatz daitezke. Baina kimikan, marratxorik gabe erabili ohi dira.Beste biak honela idatzi behar dira:ondoz ondoko angeluak (kasu-marka desberdineko "bikoiztapena" delako) eta gutxigorabehera (ikus Hiztegi Batua).

    Data: 1998

    Erantzulea: Araua

    Marratxoa, hitz elkartuetan

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Galdera:

    Argi ikusten dugu zenbait kasutan marratxoaren erabilerak esanahia argitzen lagun diezagukeela (esaterako ume-biltzailea eta ume biltzailea adibidearen kasuan). Baina era horretako kasuak bereizi beharrak, esaterako, kimikaren arloa marratxoz jostera garamatza. Orain arte ondo konpondu gara jakintzagai horretan marratxorik erabili gabe, ez dugu beharrezkoa ikusten.

    Erantzuna:Marratxoaren erabilera aukeran utzi zen hainbat kasutan, hala nola eguzki-lore izenaz "bataiatu" genuen motan eta elkarte sintetikoetan (ikus Hitz elkartuen osaera eta idazkera). Horrelakoetan, norberak erabakitzen du marratxoa erabili ala ez. Euskaltzaindiak, gainera, Hiztegi Batuan beti adierazten du hitz elkartu horiek marratxoarekin nahiz gabe idatz daitezkeela (ikus 13. araua).

    Data: 2000

    Erantzulea: Araua

    Marratxoa, hitz elkartuetan

    Galdera:

    Konposagaien artean noiz erabil daiteke marratxoa eta noiz ez? Zuzena da, esate baterako, barne- eta kanpo-alarmak marratxo eta guzti idaztea?

    Erantzuna:Bai, jakina (ikus 13. araua).

    Data: 1998

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    Marratxoak nola jarri lerroz aldatzean

    Galdera:

    Euskaltzaindiak, 13. arauean, hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du. Baina, silabaka zatitzean, egokia litzateke lerro-amaieran bokal-multzorik ez haustea. Adibidez, ez du-ela, gau-ean; baizik due-la, gauean.Beraz, lerro-hasierako hitz hautsia beti kontsonantez hastea egokiagoa litzateke ("h"letradunak barne: be/rre/hun, le/hia), bai begietarako bai irakurtzeko, lerroaren bukaeran beti egin ohi den pausatxoa bideratzeko. Bestalde, nola jokatu hitz elkartuko osagai bat lerro-amaieran gertatzen denean, eta bestea hurrengo lerroaren hasieran? Errepikatu egin behar al da marratxoa?

    Erantzuna:Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri aztertu zuenean, Euskaltzaindiak ez zuen ikusi arautu zuena baino gehiago arautu beharrik. Hala ere, aztertuko du arau hori osatu ala ez.

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0013.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0013.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0013.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Data: 1996

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    Marratxoaren erabilera

    Galdera:Noiz erabili behar da marratxoa?Uda oporrakUda-oporrak

    Erantzuna:Kasu horretan, bietara idatz daiteke, marratxoa aukeran dago, Euskaltzaindiaren 25.arauan adierazten den bezala (eguzki-lore bezalako menpekotasunezko izen-elkarteak).Nolanahi ere, badugu gure artean hedatuagoa eta erabiliagoa den forma bat: udako oporrak.

    Data: 1999/05/05

    Erantzulea: Gramatika batzordea

    Zenbakiak (Idazkera)

    bat zenbakia

    Galdera:

    Euskaltzaindiaren 7. araua betez gero, fakturak egiterakoan, adibidez, ez dugu inolako arazorik kopurua "bat" ez beste edozein denean. Baina kopurua "bat" edo unitate osoa ez denean, aldatu egiten da ordena. Beraz, argitu egin beharko diguzue nola idatzi eta nola irakurri horrelakoak. Esaterako, dendako testu hau:Idatzi: 1 metro soka Irakurri: metro bat sokaIdatzi: 2 kilo mandarina Irakurri: bi kilo mandarinaIdatzi: 1,5 kilo madari Irakurri: kilo t´erdi madari

    Erantzuna:Euskara Batuko batzordeak aztertuko du arazotxo hori, araua osatu behar den ala ezikusteko.

    Data: 1996

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua

    Galdera:Txekeak nola bete euskaraz?

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0007.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua0025.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua0025.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzuna:Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak, txekeak euskaraz betetzeko orduan zegoen nahaspila kaltegarria ikusirik, erabaki zuen euroari egokitutako "Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua" prestatzea, herritarren esku jarri behar denerako. Horretarako, kutxa eta bankuetako ereduak bildu eta aztertu zituen, eta eredu berria landu, hizkuntza-arauak eta legezkotasunari dagozkionak betez. Horrelaxe sortua dugu "Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua".

    Data: 2004/01/07

    Erantzulea: Jagon saila - Corpus batzordea

    Dokumentua: Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua (irizpena ) - http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/txekea.pdf

    Zenbakien idazkera: 1.200.000

    Galdera:Nola idatzi behar da 1.200.000?

    Erantzuna:Milioi bat eta berrehun mila da egokia, eta ez milioi eta berrehun mila.

    Data: 1999/01/07

    Erantzulea: Gramatika batzordea

    Zernahi (Idazkera)

    A zer (...)! / Hara zer (...)!

    Galdera:"A ze(r)" idatz daiteke edo beti "Hara zer" idatzi behar da? Ez baitu inork horrela esaten, baizik eta "A ze(r)" entzuten da.

    Erantzuna:Euskaltzaindiak ez du esan "A ze(r) etxea!" modukoak erabil daitezkeen ala ez; horibai, Hiztegi Batuan "Hara" bakarrik agertzen da (eta, sarrera horren barruan, "hara han", "hara hemen", "hara hor" esapideak). Bestea ("A zer") ez da Hiztegi Batuko lehen bueltan sartu, eta uste izatekoa da ez dela aurrerantzean ere sartuko, ontzat ematekotan (edo txartzat) biak aldi berean sartzekoak diruditenez gero.Gainera, hizkuntzen berri eta hizkuntzen idazkeren berri duen orok badaki ahoskeraren argumentua ez dela beti erabil daitekeen irizpidea; ez baita beti, zorionez edo zoritxarrez, ahoskatzen den bezala idazten (ala "eztakit" idatzi beharko genuke, hala esaten dugulako?).Hortaz, erregistro jaso samarrean "Hara zer" erabiliko nuke. Besterik litzateke adiskide bati-edo egindako gutunean.

    Data: 2002/01/08

    http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/txekea.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.

    Agintera: ez ezazu / *etzazu

    Galdera:Aginteran, ezezko perpausetan etzazu idaztea onartzen da ala soilik ahozko forma da?

    Erantzuna:Euskara batuan, ahozkoan bakarrik onartzen da etzazu forma. Idazkera formal zuzen bakarra eta ahoskera zaindua ez ezazu da. Gainera, ikus datu-base honetako agintera eta aditz trinkoak sarrerak.

    Data: 2008/05/21

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    agur t`erdi

    Galdera:Nola idatzi behar da agur t`erdi esamoldea?

    Erantzuna:Zeure galderan ondo idatzita daukazu. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 12. or.), hauxe da agur t`erdi azpisarreran datorrena:- agur t`erdi Agur egiteko erabiltzen den adeitasun esapidea. Agur t`erdi, ongi etorri, jauna. Agur, Jon Arrospide, agur, agur t`erdi, zeru goienetan atsedendu bedi.

    OHARRAArazo informatiko batek beharturik, t` ageri da hemen, kakotxa eskuinera begira duela; baina, bere izatez, t letraren alboko kakotx hori ezkerrera begirakoa da (edo bertikala), eta horrela idatzi beharrekoa, ez hemen ageri den bezala.

    Data: 20141120

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Azentu grafikoa (tildea) erdal izenetan: Kordoba (Esp.), Córdoba (Arg.), couché...

    Galdera:Gaztelaniazko izenak euskaraz idaztean, zer egin behar da haien tildearekin, idatzi ala ez? Adibidez: Ramón Fernández / Ramon Fernandez; Cádiz/Cadiz; María/Maria...

    Erantzuna:Euskaltzaindiak bereziki arautu gabeko kontua da hori, baina azentu grafikorik

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    gabe ere idatz daitezke erdal izenak (eta horrela idatzi ohi dira gehienak, bereziki deklinaturik doazenean). Azentu (tilde) grafikorik gabe idatzi ohi dira, adibidez, Ramon Fernandez; Cadiz...; baina Maria tilderik gabe idazten da beti euskaraz. Etxekotu gabeko izenen kasuan, ordea, hobe da azentu grafiko eta guzti idaztea: René Bêrtol doktorea, Sóstenes erregea...Euskaltzaindiak batasunerako bereziki araututako erdal izen bereziak (leku-izenak edota bestelakoak) Euskaltzaindiak erabaki bezalaxe idatzi behar dira: Kordoba (Espainia), Córdoba (Argentina), couché papera...Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako Espainiako erresumako probintzia eta autonomia erkidegoen izenak sarrera.

    Data: 20130314

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    gau on, gabon, Gabon gau, Gabon egun, Gabon zahar, Gabonak

    Galdera:Zuzena da Agur, eta gabon pasa! idaztea edo Agur, eta gau on pasa! idatzi behar da? Eta Eguberrietakoak?

    Erantzuna:Biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 281. or.), hauxe da, besteak beste, gabon sarreran datorrena:gabon 1 interj. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ikus gau on. -Gabon! -Bai(ta) zuri ere!2 iz. pl. Eguberriak. Gabonak etxean igarotzera etorria.Gabon egun, Gabon-egun Abenduaren 24a. Gabon egun goizean.Gabon eske, Gabon-eske iz. Gabonetan etxez etxe egiten den eskea. Haurrak etxerik etxe zebiltzan Gabon-eskean.Gabon gau, Gabon-gau Gabon eguneko gaua. Gabon gaua ospatzeko aitaren eta amaren ondoan.Gabon kanta, Gabon-kanta Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia duena. Guraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak kantatzen.Gabon zahar Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ikus Urtezahar. Gabon zaharrean urteko zorrak ordaindu. Gabon zaharrez, hamabiak ezkero datorren lehen ura jasotzera. Gabon zaharretako kopletan.Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako gau sarrera, gau hitzaren deklinabide berezi eta guzti.

    Data: 20150316

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    guzti: hau guztiau, hori guztiori, honek guztionek

    Galdera:Zuzena al da honek guztionek idazkera erabiltzea?

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzuna:Hiztegi Batuan begiratzen baduzu, adibide hauek aurkituko dituzu, besteak beste, guzti sarreran: hau guztiau; hori guztiori. Beraz, bi idazkera horiek ere arautu ditu Euskaltzaindiak batasunerako: bi forma horiek ere zuzenak dira. Hortaz, uste izatekoa da honek guztionek erabiltzea ez dela okerra izango; nahiz eta oraindik ageri ez Hiztegi Batuan.

    Data: 20140918

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Hitz elkartuak: bideo (bideo-arte, bideo-instalazio...)

    Galdera:Badakit batasunerako zuzenak direla bideo-joko eta bideo joko; bideokamera; bideokasete; bideoklip; bideoklub; bideoteka; bideozaintza idazkerak. Baina zuzenak al dira bideo-arte eta bideo-instalazio formak?

    Erantzuna:Dudarik gabe, bideo aurrizki/hitza gaur egun hitz osotzat ere har daiteke. Erdaraz, egia esan, nolabaiteko anarkia dago hitz horren erabileran, kasu batzuetan bereiz, beste batzuetan marrarekin loturik eta beste batzuetan elkarturik idazten baita. Erdararen erregela, nolabait, elkarketaren luzeran oinarritzen dela esango nuke, hots, zenbat eta bigarren elementua laburragoa izan, are arrazoi gehiago elkarturik idazteko.Horrez gainera, jakina, bistan da bigarren elementuak -zain edo -teka atzizkiak edo gisa horretakoak direnean, normalagoa dela erabat loturik idaztea. Ene ustez, erabiltzaile askoren eredua erdararena da, eta erdaraz nola, euskaraz ere halaxe idazten dute.Euskararako orain arte eman diren arauekin bat, ene ustez, bideo-arte edo bideo arte idatz liteke; baina arte hitz polisemiko honen kasuan, argiago litzateke bideo-arte, marratxo eta guzti idaztea.

    Data: 20140114

    Erantzulea: Xabier Kintana

    Hitz elkartuak: naturazale (natura/natur, kultura/kultur; biologia/biologi...)

    Galdera:Zuzena al da naturzale forma erabiltzea, naturazale erabili ordez?

    Erantzuna:Galderako naturazale/naturzale eta gisako hitzez esan behar dizut egia dela hasieran -ia eta -ura bukaerako berbak hitz eratorri eta elkartuetan azken -a hori galzitekeela Euskaltzaindiak berak esan arren (filologi, biologi, zoologi / kultur, natur, literatur... gisako forma laburtuekin), azken urteotan nagusituz joan dela -a hori ez kentzeko joera, eta horixe dela gaur indartuz doana. Gogoan izan, Euskaltzaindiak ez duela inoiz esan azken -a hori nahitaez kendu

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    behar dela, baizik eta, ken zitekeela, oinarriz forma biak onartuz. Akademiak ez du iritzia aldatu, baina azken urteotako aukera soziala ikusita, badirudi joera nagusia -ahori ez kentzekoa dela. Hortaz, naturazale litzateke, nolabait, erarik gomendagarriena.

    Data: 20140303

    Erantzulea: Xabier Kintana

    Idazkera: ç (c hautsia)

    Galdera:Antzinako euskal testuetako ç hizkiaren ordez, zein letra erabili behar da?

    Erantzuna:Euskaltzaindiaren 17. arauak hauxe dio, besteak beste: >.Antzinako euskal testuetan agertzen den ç (c hautsia) egungo euskal grafian ematerakoan, oro har, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua hartu behar da eredutzat, aldian aldiko baliokideak (z, tz, ...) erabiliz. Adibidez: - XVI. mendeko Milia Lasturkoaren eresia delakoan ageri diren çauria, lur oça, doçu grafien ordezkoak zauria, lur hotza, dozu dira. - XVI. mendeko Joan Perez Lazarraga delakoaren testuetan ageri diren çara, çu, doçu, naucaçu grafien ordezkoak zara, zu, dozu, naukazu dira. - XVII. mendeko Axularren Gero delakoan ageri diren çatçaizquit, çait, çutçaz grafien ordezkoak zatzaizkit, zait, zutzaz dira. - Elizanbururen Ikusten duzu goizean abestian ageri diren heçurrik, çait, duçu grafien ordezkoak hezurrik, zait, duzu dira.

    Data: 20130214

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Idazkera: iparra, hegoa; Ipar Euskal Herria, Hego Amerika...

    Galdera:Minuskulaz idatzi behar al dira iparralde, hegoalde eta gainerako puntu kardinalak?

    Erantzuna:Bai, letra xehez hasita idazten dira ostertzeko puntuak (iparra, hegoa, ekialdea, mendebaldea; ipar-ekialdea, ipar-mendebaldea... ); baina puntu horietakoren bat leku-izen berezi baten parte denean, letra larriz hasita idazten da (Ipar Euskal Herria = Iparraldea, Hego Amerika, Ipar Irlanda... ).

    Data: 20121015

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Idazkera: dela eta, dela-eta

    Galdera:Euskaltzaindiak onartzen du eta kausala marratxoarekin idaztea? Adibidez: Trenak ihes egin dio, berandu ibili da-eta. Ezingo dizut eskura ordaindu, diru barik nago-eta. Horrelako esaldiak marratxoz idaztea onartzen da? Edo idazlearen esku uzten da marratxoaren erabilera? Edo erabat baztergarritzat jotzen da?

    Erantzuna:Araututako idazkera marratxorik gabea da: adibidez, dela eta. Salbuespen gisa eransten zaio marratxoa, bestela testua nahasgarri gerta daitekeenean; adibidez: Galdezka hasi zaio lanaldia dela-eta eta oporrak direla eta. Beraz, hauek dira idazkera zuzen-egoki arruntak: Trenak ihes egin dio, berandu ibili da eta. Ezingo dizut eskura ordaindu, diru barik nago eta. Ahoskerari dagokionez, berriz, dela eta eta gisakoak ere osorik ahoskatzekoak dira maila zainduan.

    Data: 20120531

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Mendeak nola aipatu: XVIII. mendean, XVII. eta XVIII. mendeetan...

    Galdera:37. arauaren osagarri, mendeak aipatzeko onargarriak al dira XVIII.ean, XVII-XVIII.etan eta antzeko idazkerak? Hau da, mende hitza erabiltzen ez bada, ez al dira motz samarrak gertatzen XVIIIan, XVII-XVIIIetan bezalakoak? Zein da zure irizpena?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua dugu hau. Iritziak iritzi, ni ere zure iritzi berekoa naiz: alegia, *XVIII.an eta gisako erabilerak motz geratzen direla, ez direla egokiak. Hortaz, hauxe duzu nire proposamena: - Ohiko testuetako erabilera arrunta: XVIII. mendean, XVII. mendean eta XVIII. mendean, XVII. eta XVIII. mendeetan eta abar (egokiena da, beti ere eta aldiro-aldiro, ordinalaren -garren atzizkia puntuaz ordeztea). - Testu zientifikoetan mende hitzaren maiztasun handiko erabilera egokitzen den testuguneetan, ordea, ez dago aldiro idatzi beharrik mende hitza: XVIII.ean, XVII.ean eta XVIII.ean (beti ere marratxorik gabe erantsiz puntuaren ondorengo deklinabide-atzizkia). Hala ere, ez zaizkit egokiak iruditzen beste idazmolde hauek:*XVIIan, *XVII-XVIIIetan, *XVII-XVIII.etan, *XVII.-XVIII.etan.

    Data: 20120403

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    zer, zein / ze: zer ordu, zer polita, zer ona...

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Galdera:Zuzena al da ze ordu, ze polita, ze ona... idaztea? Edo zer ordu, zer polita, zer ona...idatzi behar da?

    Erantzuna:Idazkera zuzen-egokia zer da; izan ere, ze forma lagunartekotzat markatu baitu Euskaltzaindiak. Honela dator Hiztegi Batuan:ze 2 1 Lagunartekoa Hobetsi ezen; zeren. 2 Lagunartekoa Hobetsi zer; zein.Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 833. or.), hauxe da, besteak beste, zer sarreran datorrena:- zer 1 Izen baten aurrean, honen nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat ordezkatzen duen hitza. Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer gizon modu dugu andaluziarra? Zer bidetatik hara joan uste duzu?Ugariak dira orrialde horretan, zer sarreran, datozen adibideak: zer gauza, zer lan, zer adin, zer gizon, zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea, zer polita, zer ona...

    Data: 20151013

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    "elle" letra

    Galdera:

    Mantentzen al da "elle" letra hitz hauetan: tortilla, pastilla, bonbilla…?

    Erantzuna:Hiztegi Batuan datoz, besteak beste, bonbilla Heg., pastilla eta tortilla Heg. "arrautzopila".

    Data: 2000

    Erantzulea: Araua

    bait

    Galdera:

    Ahoskera kontuan harturik eman omen duzue idaztaraua bait partikularen kasuan (bainaiz, baikara, baitu…). Zergatik ez da horrela jokatu beste hainbatetan? Adibidez, behinik behin, batik bat, -z gero, seietan/seiretan), alde/-kalde eta beste hainbatekin.

    Erantzuna:2. arauan behin eta berriz esaten den bezala, bait elkarturik idatzi behar dela erabakitzeko arrazoia ez da ahoskera izan, mendetako tradizio idatzia baino (testu hitza etengabe aipatzen da bigarren arau horretan).

    Data: 1996

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0002.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    batez beste eta batez besteko

    Galdera:

    Hiztegi Batuan begiratu dut eta, batez beste eta batez besteko bereiz idatzita datoz. Azkenaldi honetan, ordea, sarri-sarri ari naiz ikusten lotuta batezbesteko, era horretara izenaren balioa omen duela eta. Zein da idazkera zuzena?

    Erantzuna:Hiztegi Batuak agintzen du. Beraz, batez beste eta batez besteko dira idazkera zuzen bakarrak batasunean, Hiztegi Batuak arauaren indarra duenez.

    Data: 2001/03/21

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    egun on / egunon

    Galdera:

    Zein da idazkera zuzena, egun on ala egunon? Edo biak zuzenak dira?

    Erantzuna:Hiztegi Batuan egun on besterik ez dator; beraz, horixe da idazkera zuzena batasunerako.

    Data: 2001/04/04

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    ez ezik

    Galdera:

    Nola idatzi behar dugu, ez ezik ala ezezik?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak argitaratutako Hiztegi Batuan begiratzen baduzue, berehala ikusikoduzue batasunerako hobetsitako forma ez ezik dela.

    Data: 2001/03/07

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    ezta? ala ez da?

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Galdera:

    Nola idatzi behar da: ezta? ala ez da?Etorriko zara, ezta?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak ez du araurik eman horretaz; beraz, ezta? nahiz ez da? idatz daiteke oraingoz. Hala ere, Gramatika batzordekideok ezta? formaren aldekoak gara, honako arrazoiak direla medio:1) Literatur tradizioan biak erabili izan diren arren, forma fosildua, egina, (ezta?) gehiagotan erabili izan da.2) Gaur egungo erabileran ere forma hori (ezta?) nagusitu dela dirudi.Baina forma zaharragoak erabili nahi izatera, orduan ezta hala? baino egokiagoak lirateke bereiz idatzitakoak: ez da hala?, ez al da hala?, hala ez da? eta abar.

    Data: 2001/02/06

    Erantzulea: Gramatika batzortdea

    Dokumentua: ..ezta / ez da? / beti(ko) legez (irizpena ) - http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Ezta-beti_legez.pdf

    Aldaketak ortografian: -il-/-ill- eta h

    Galdera:

    Zergatik erabaki da hainbat aldaketa ortografian? Esaterako, -il-/-ill-, kontsonante ondoko h letra eta abar.

    Erantzuna:Salbuespenak dira horiek, bide-aldaketarik markatzen ez dutenak. Lehen kasuan, -il-/-ill- proposatzen da nazioarteko forma denean, eta, beraz, Iparraldean ere palatala ahoskatzen dutenean: artilleria, gillotina... Bigarren kasuan, hitz gutxi batzuk onartuko dira: Iparraldeko hitzak, h letrarik gabe erabat ulergaitz gertatzen direnak (ala/alha); izan ere, kontsonante ondoko h letra onartzen ez bada, Iparraldekoek ez baitute hitz horiek erabiltzeko aukerarik izango.

    Data: 1996

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    Atzizkiak / hitz elkartuak / hitz eratorriak

    Galdera:

    1. Euskaltzaindiaren 25.arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin,-gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0025.pdfhttp://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Ezta-beti_legez.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?2. Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?

    Erantzuna:1. Egia da askotan atzizkitzat hartu direla d) puntuan ageri direnak eta, horrenbestez, ez luketela agertu beharko hitz elkartuei buruzko arauan. Baina Hitz-Elkarketa/4 liburuan egindako sailkapenean du oinarria erabaki horrek; izan ere, -gin, -gile eta abarrek badute elkarte sintetikoen egitura (hau da, lehen osagaia objektu zuzentzat har daiteke). Horrexegatik aztertu ziren horiek guztiak "Elkarte sintetikoak" atalean, Hitz-Elkarketa/3 liburuan. Bestetik, e) puntukoei dagokienez, euskal gramatikak begiratu baino ez dago gramatikari batzuek hitz elkartuen artean aztertu dituztela ikusteko, eta beste batzuek, berriz, atzizkien artean. Villasantek berak, Palabras vascas compuestas y derivadas liburuan, behin baino gehiagotan esaten du "se emplea también como vocablo independiente...", "empleado como sufijo o segundo elemento de composición..." eta abar. Argi dago, beraz, horiek hitzelkartutzat zein eratorritzat har daitezkeela. Inguruko hizkuntzetan ere badira horrelakoak (ikuspegi teorikotik aztertu nituen neure tesian, Hitz elkartuak euskaraz liburuan argitaratutakoan).2. Epelegain eta Arotzenea etxeen izen propioak diren neurrian, ez nuke inolako zalantzarik izango elkarturik idazteko.

    Data: 2001/05/04

    Erantzulea: Miren Azkarate

    azpiizenburu/azpizenburu (i + i)

    Galdera:Nola idatzi behar da "azpi + izenburu"? Izan ere, Euskaltzaindiaren Hitz elkartuen osaera eta idazkera arauak zera dio: "lehen osagaia aurre-, azpi-, eta gain- duten izen-elkarteak loturik idatzi behar dira".

    Erantzuna:Bai, Euskaltzaindiaren 25. arauak loturik idatzi behar direla dio, "azpiegitura", "azpimarra" eta "azpimultzo" aipatuz adibidetzat.Kontua da, ordea, "azpizenburu" ala "azpiizenburu" beharko lukeen. Euskaltzaindiak erabaki beharreko kontua da hori, eta Hiztegi Batuan ez da horrelako kasurik ageri. Beste aurrizki batekin badira, ordea, "i + i" saileko adibideak hiztegietan (ez Hiztegi Batuan), eta horietan "ii" egiten da, eta ez "i"; adibidez, "antiinflamatorio", "antiizoztaile" eta "antiinperialista".Baina horiek datuak dira, Euskaltzaindiak ontzat ala txartzat eman beharrekoak.

    Data: 20010925

    Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.

    El alfabeto occidental, ¿invento vasco?

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Galdera:

    En un foro de debate me he encontrado esta afirmación: "El alfabeto occidental es un invento vasco, copiado por todas las naciones de esta parte del mundo, y además, maltratado. En su origen, era un poco diferente del actual".¿Hay algo de cierto en esa afirmación? (Quien lo dice no parece tener intención de insultar o provocar, como suele ser habitual.)

    Erantzuna:Sería totalmente sorprendente que el alfabeto occidental fuera un invento vasco, habida cuenta de que, hasta fechas relativamente recientes, el euskera ha sido, sobretodo, idioma de transmisión oral.

    Data: 2001/05/03

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Eratorpena eta hitz elkarketa

    Galdera:

    Nola idatzi behar dira ondorengo hitzak?HomogéneoAparato digestivoTornilloEstanqueCentroQuímicoCientíficoDetalle Egipcio LaboratorioDisciplinaDadoPruebaGeratu/gelditu: badago alde garbirik?Makal, itzel adjektiboak ezezkakoetan erabili behar dira beti edo ohiz?Jarduera ala iharduera?

    Erantzuna:Zerrendako hitzak arau desberdinei dagozkien arren, galderan datozen bezalaxe erantzun ditugu:homogeneo (ikus Hiztegi Batua)digestio(-)aparatu (ikus Hiztegi Batua)torloju (ikus Hiztegi Batua)urmael (ikus Hiztegi Batua)zentro (ikus Hiztegi Batua eta maileguei buruzko erabakiak)kimikari (ikus Hiztegi Batua)zientzialari (ikus Hiztegi Batua) Izan ere, 49. arauan erabakitakoari jarraituz, -ia bukaerako oinarrietan -a galdu gabe jokatuko da: ekonomialari, zientzialari,

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0049.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    historialari…xehetasun (detaile edo detalle ez da onartu, oraingoz behintzat: ikus Hiztegi Batua)egiptoar (herritarra), egiptoera (hizkuntza) (ikus Hiztegi Batua)laborategi (ikus Hiztegi Batua)diziplina (ikus Hiztegi Batua)dado (ikus Hiztegi Batua)froga (zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena), proba besterik da (inprenta-proba adibidez)Geratu eta gelditu berdintsuak dira. Sarasolaren Euskal Hiztegian geratu sarreraren definizio bakartzat gelditu ematen da.Makal, "ahul" adierakoa ez dena, ezezko esaldietan edo harridurazkoetan erabiltzenda (Makala da, bada, bera! edo Ez du errapea makala!).Baina itzel, ostera, baiezkoetan ere oso normala da.Jarduera da zuzena (ikus Hiztegi Batua).

    Data: 2000

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    Erdaraz "x" idazten denean

    Galdera:

    Erdaraz "x" idazten denean, euskaraz nola idatzi behar da: extra ala estra?

    Erantzuna:Bokal artean, "x"; kontsonante aurrean "s". Beraz, estra. Gogoan izan, bestalde, erdal extra- aurrizkia, askotan, "x + kanpoko" egituraz ordezka daitekeela; hala nola, extrajudicial = judizioz kanpoko, estrajudizial.

    Data: 1996

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    Euskara batuaren sorrera

    Galdera:Non eta noiz gertatu zen, lehenengo aldiz eta ofizialki, euskera batuaren sorrera?

    Erantzuna:1968. urtean egin zen, Gipuzkoako Arantzazun, Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra, eta orduan hasi zen, lehenengo aldiz eta ofizialki, euskara batuaren bidea: hain zuzen ere, idazteko arau gidari batzuk eman edo gomendatu zituenean Euskaltzaindiak (ikus Euskera, XIII. alea, 1968).Bide hura nola eta nora zihoan ikusteko, hamar urteko epea ezarri zion Euskaltzaindiak bere buruari, eta hamar urteak bete zirenean, 1978an, Euskaltzaindiak, batasunaren bilakaera aztertzeko, bere VIII. Biltzarra egin zuen Bergaran.Jakitunago egoteko, irakur Euskaltzaindiaren Euskera aldizkaria, XXIV. alea, 1978 (bereziki 441.-477. or.).

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Data: 2001/07/30

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Hitz elkartuak: gune

    Galdera:

    Nola eratzen diren da gune hitza erabiliz sortzen diren elkarketak? Izan ere, HiztegiBatuko agerpen ia guztietan elkartuta agertzen da; baina salbuespenen bat agertzen da (marratxoz lotuta). Hori dela eta, nola idatzi behar dira industria-gune eta horrelakoak?

    Erantzuna:Hitz elkartuen osaeraz eta idazkeraz emandako 25. arauan, Euskaltzaindiak adierazizuen bigarren osagaia gune dutenak elkarturik idaztekoak direla. Hala ere, hitzak berriak direnean, oraindik guztiz lexikalizatu gabeak direnean, ez da harritzekoa izaten marratxoa ikustea, hor aipatzen den industria-gune horren kasuan bezala. Izan ere, horrelakoetan badirudi oraindik ere gune horren izen kategoria oso argi ikusten dela (gaztelaniaz "zona industrial" izateak ere izango du eragina, noski). Nolanahi ere, zerbitzugune elkarturik idazten den bezalaxe, uste izatekoa da azkenean industriagune idaztera iritsiko garela.

    Data: 2001/05/04

    Erantzulea: Miren Azkarate

    Hitz elkartuen erabilpen-eremua

    Galdera:Hiztegi-kontu batek kezkatzen gaitu aspaldian. Zein hobetsi behar dugu: arazo ekonomikoa ala ekonomia-arazoa?; zergen aitorpena ala zerga-aitorpena?; foru-ogasuna ala ogasun forala?

    Erantzuna:Arazo hori hiztegi-kontua baino zabalagoa da. Erantzuna aurkitzen hasteko, bi puntu aipa litezke:a) Kontua ez da "bata ALA bestea", baizik "noiz bata ETA noiz bestea".b) Erantzun erabatekorik nekez izango du auzi horrek, baina argibideren bat edo beste aurki liteke Euskaltzaindiaren arauetan:b1) Ikus 25. arauan "Hitz elkartuen erabilpen-eremua" atala: "Baliabide indartsua da hitz-elkarketa (...) Askotan eta egoki balia daitekeen hitz-elkarketak ere baditu, ordea, bere mugak."b2) Apustu zorrotzagoa egiten da 50. arauan: "Izenondoetan (...) ahal dela, maileguz hartutako erdal izenondoen ordez, hobe euskal egituraren araberako ordainak erabiltzea."Ez dizkizut osorik idatzi arauetako testuak; baina eskueran dituzu, arauen karpetetan nahiz Interneten.

    Data: 2001/12/18

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0025.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzulea: Jose A. Aduriz, Hiztegi Batuko lantaldea

    Hitz elkartuen osaera eta idazkera

    Galdera:

    Oro har, konplikatuegia da 25. araua, eta errazteko modua eskatzen dugu. Baditugu,halere, galdera konkretuak:a) -ia letra-multzoez amaitutako hitzak lehen osagai direnean, bereziki laburrak direnean (kopia, biblia, grafia...), -a galdu egiten da ala ez?

    b) Soinu jole edo soinu-jole elkarketa agertzen da adibideetan; hiztegietan, ordea, soinujole aukeratzen da, gehienetan. Guk denak bereiz idazten ditugu. Ongi ari al gara?

    c) Parte hartu, eskua sartu eta horrelakoen nominalizazio eta eratorrietan nola jokatu? Parte hartze ala partehartze, esku sartze ala eskusartze, parte hartzaile ala partehartzaile…?

    d) Izena+puska/pixka/apur/poxi/amini/mordo/pila/izpi/pare eta abar, nola idatzi? Marratxoz? LEF batzordearen arabera, mugakizun bereziko menpekotasunezko hitz-elkarteak dira, marratxoz zein bereiz idatz daitezkeenak. Marratxoa erabiltzea erabakiz gero, lotsa-izpirik ez du idatzi behar genuke, edo jende-mordoa etorri zen, idi-parea, etab. Baina ondoan bat hartzen dutenean, nolabaiteko "zenbatzaile zehaztugabe"-tzat jo litezke, batzuk behintzak: pixka, poxi, amini, mordo, pila... (baina puska ez, adibidez). Beraz, lasaitasun pixka bat behar dugu, gatz poxi batekin.

    e) Marratxoa noiz erabili, letra larriz idatzitako hitz-elkarteetan. Hezkuntza Saila idaztea gomendatzen da; baina, marratxoa erabiltzen dutenentzat, ez al da nahasgarri samarra, letra larriak erabiltzerakoan izan ohi diren zalantzak kontuan hartuta? Hezkuntza-Saila idaztea gaitzesten da?

    Erantzuna:25. araua dela eta:a) Araua eman zenean, datuak ikusirik, askatasuna eman zen -ia amaierako bokalarekin nola jokatu. Hala ere, Euskaltzaindiak Autonomia Erkidego erabakitzean, bide bat markatu nahi izan du.

    b) Berez, hitz elkartu mota horri buruzko arauak, elkarte sintetikoei buruzkoak, dioena da horrelakoak bereiz nahiz marratxoarekin idatz daitezkeela. Beraz, zuzen ari zarete.

    c) Marratxoz nahiz loturik, Hitz-elkarketa/4 liburuan ageri denez.

    d) Erabat ados.

    e) Letra larriz idazten diren hitz elkartuetan, LEF batzordeak ez zuen hain beharrezko ikusten marratxoa. Horixe adierazi nahi izan zuen gomendio horren

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0025.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    bidez. Berez, ez da gaitzesten marratxoa erabiltzea; hori ez baita araua, gomendioa baino.

    Data: 1996

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    Kontsonante-multzoen idazkera

    Galdera:

    Nola idatzi behar dugu postposisio ala posposizio, substantzia ala sustantzia? Eta -bsz- multzoa dutenak? Abszesu eta abszisio hitz teknikoak, adibidez.

    Erantzuna:Hitz mailegatuek jatorriz hiru kontsonantezko multzoa dutenean bere baitan, euskarak ere hiru kontsonanteak gordeko ditu: institutu, konstituzio… Ez, ordea, euskara idatzian aspaldidanik erabili diren hitzek hizkera arrunteko esanahia dutenean: sustantzia… Hala dio Euskaltzaindiaren erabakiak. Ez dirudi gaur idazleek darabilten substantzia izenak esanahi "arrunta" duenik; beraz, ondo dago substantzia. Bestalde, hitz teknikoak diren neurrian, ez dago abszesu edo abszisio erabili ezinik.

    Data: 1996

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    Latinezko esapideak: deklinabidea eta ortotipografia

    Galdera:

    Latineko esapideak deklina al daitezke euskaraz? Eta deklinatzekotan, zein da idazkera zuzena: komatxoak, marratxoa...? Adibidez:- Lantegi gehienetan "curriculum vitae" eskatzen dute.- Almeriaraino joan ondoren, senideei "vis a vis"-a galarazi diete.- "Modus vivendi" eskasa dago hor.- Egiteko modu "sui generis" bat erabiltzen du Mikelek.- Gutunaren azken aldean "nota bene" bat ezarri zidan.

    Erantzuna:Bai, latinezko esapideak deklina daitezke euskaraz, jakina; baina Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horrelakoen ortotipografiari buruz. Beraz, aukeran daukazu marratxoa erabiltzea edo kakotxak; nahiz eta egokiagoa izan, agian, letraketra etzana erabiltzea.Besterik da latinezko esapideak erabiltzea komeni den ala ez: hori estilo-arazoa da, norberak (edo enpresako estilo-liburuak) erabaki beharreko auzia. Bistan da, hala ere, euskarazko testuetan arazo ugari sortzen duela erdarazko esapideak deklinatu beharrak; beraz, zenbat eta gutxiago txertatu, hobe. Gainera, ez dira beharrezkoak izaten gehienetan; eta, beharrezko direnean, deklinazio-atzizkirik gabe erabiltzea komeni da. Zuk aipatutako adibideak, esate baterako, honela emango nituzke nik:

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    - Lantegi gehienetan, curriculum vitae eskatzen dute.- Almeriaraino joan ondoren, senideei elkar ikustea (edo aurrez aurre egotea) galarazi diete.- Bizimodu eskasa daukate hor.- Gauzak egiteko modu berezia dauka Mikelek.- Gutunaren azken aldean ohar bat ezarri zidan.

    Data: 2001/04/24

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Leku-izenak nola idatzi

    Galdera:

    Gure herriko kaleko pasabide bati Arritarte esaten dio jendeak. Udalak plaka bat jarri nahi du bertan, pasabidearen izena adieraziz; baina zalantza sortu zaigu izen hori nola idatzi erabakitzeko orduan. Herrian badugu Arriarte izeneko baserri bat, baina pasabide horren berri idatzirik ez dugu inon aurkitu. Hortaz, nola idatzi behar dugu: Harri tarte, Harri-tarte, Harriarte edo Arriarte pasabidea?

    Erantzuna:Batetik, Euskaltzaindiak esana dauka H letraz eta palatalizazioaz hartutako erabakiak ez direla erabili behar Onomastikan (horregatik Iruñea eta ez Iruinea, adibidez). Bestetik, Euskaltzaindiak berak 2000. urtean argitara emandako Toponimia txikia normalizatzeko irizpideen arabera, idatzizko lekukoei eman behar zaie lehentasuna (zaharregiak ez badira, behintzat). Arau horiek kontuan harturik, Arriarte pasabidea idatzi behar da.

    Data: 2001/04/02

    Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.

    Letra larriak hitz konposatuetan

    Galdera:

    Hitz konposatuetan zilegi al da letra larriak bietan erabiltzea: Neba-Arrebak etorri dira? Espainiako Errege-Erreginak etorri dira?

    Erantzuna:Letra larriak bietan erabiltzeko, bi osagaiek izan behar dute izen bereziak, eta zaila da horrelako adibideak aurkitzea. Azken urteetan maiz samar ikusten ditugunak Vitoria/Gasteiz bezalakoak dira, eta horietan biak idazten dira letra larriz. Euskal literaturan badira Axular-Etxepareak edo Sakana-Burundak bezalako adibideak ere.Galderan aipatzen diren kasuetan, puntu baten ondoren Anai-arrebak idatziko genuke, hau da, lehen izena bakarrik letra larriz. Bigarren kasuan, Errege eta Erregina idatziko genuke Euskaltzaindiaren gomendioaren arabera; beraz, Errege-Erreginak.

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Data: 1998

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    Maileguak: "-itis" bukaeradun hitzak eta beste

    Galdera:Nola erabili behar dira euskaraz grekozko "-itis, -osis" eta antzeko amaierak dituzten hitzak?

    Erantzuna:Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak honako hauek dakartza, besteak beste: "tetanos; flebitis, konjuntibitis; osmosi, psikosi; analisi, krisi..."Bestalde, Maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak argitalpenak (ikus 33. or.) laburpen hauxe dakar:

    "Grekoz S bukaera dutenek letra hori galdu egiten dute, salbu -ITIS bukaeradunak eta silaba bakarrekoak edo bikoak direnak."

    Data: 2001/11/14

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Maileguen zahar-berria: -sz-, g eta j

    Galdera:

    Noiz esan daiteke mailegu bat zaharra dela (edo berria)? Nola jakin noiz den -sz- multzoa ala -z- soila? Edo noiz gorde j eta noiz egokitu mailegua g forman? Noiz du mailegu batek erabakigarria izateko adinako tradizioa?

    Erantzuna:Zaila da muga argia markatzea mailegu zaharren eta berrien artean. Zaharra, oro har, euskarak aspalditik bereganatua duena da, literaturan dokumentatua duguna etaabar.Bi txistukariz osatutako kontsonante-multzoaz, -sz- edo g/j kontuez, lehendik ere emanak dira arau orokorrak (ikus Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak). Horrez gainera, Hiztegi Batuan begira daiteke mailegu jakin bat nola idatzi behar den. Hor ikus daiteke mailegu berriak g letraz idaztekoak direla, oro har. Bestalde, maileguak nola ahoskatu behar diren ere adierazia du Euskaltzaindiak(ikus Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua izeneko 87. araua).

    Data: 2000

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    Ordena, hitz elkarketan

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0087.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Galdera:

    Tabako paketea / pakete tabakoa eta antzekoetan, zein da ordena zuzena?

    Erantzuna:Zer esan nahi den: paketeaz ari bagara, tabako paketea behar du, poxpolo kaxa bezalakoxe egitura duen hitz elkartua. Baina tabako kantitateaz ari bagara, paketetabakoa nahiz pakete bat tabako (edo bi pakete tabako, etab.) esan beharko dugu. Adibidez: hiru pakete tabako erosten ditut astero, baina hiru tabako pakete eskatu dizkit alabak eskulan bat egiteko. (ikus Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 93.-94. or.).

    Data: 1998

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    Ordinalen eta banatzaileen idazkera

    Galdera:

    a) 18. arauak dioenez, ordinaletako garren ahoskatzeko, puntua jar daiteke. Baina lehenengo laburtzeko modua zein da: 1. nahiz eta garren ahoskatu ez?b) Zergatik batgarren eta ez bostgarren. Beharbada, stg kontsonante multzoagatik ote? c) Bestalde, garren horren ordezko puntua beti jarri behar al da? 2 eta 3. atalean edo 2. eta 3. atalean?

    Erantzuna:a) Bai, noski.b) Bai, arauan bertan esaten den bezala, "batasunean kontsonante multzoak murrizteko hartu den erabateko jokabidea (hiztegi eta ez hitztegi) kontuan harturik, badirudi forma bakuna dela gomendatzekoa".c) Puntua behar du, bai. Beraz, 2. eta 3. atalean nahiz 2. eta 3. ataletan.

    Data: 1996

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    Puntuazio ortografikoa: "koma"ren erabilera

    Galdera:Zer dauka arautua Euskaltzaindiak komaren erabileraz, edota non aurki dezaket gai horri buruzko argibiderik?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki puntuazioari buruz, ez bada alor jakinen bati buruzko gomendio-saila (adibidez, hitz elkartuen idazkeraz). Beraz, ez dago ezer arauturik komaren erabileraz ere.

    Puntuazioarena-eta begiratzeko, bibliotekan-edo eskura dezakezu, besteak beste,

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0018.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    honako liburu hau:

    ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.

    Data: 2001/07/13

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Zenbakietako eta

    Galdera:Zilegi al dira Mila bostehun lagun hil dira, Bost laurogeiko jauzia egin du nahiz Errealak bi bat irabazi dio Athletic-i eta gisakoak ala, uste dudanez, horietan guztietan eta juntagailua erabili behar da?

    Erantzuna:Hobestekoak dira honako egiturak hauek:Mila eta bostehun lagun hil dira.Bost eta laurogeiko jauzia egin du.Errealak bi eta bat irabazi dio Athletic-i.Kasu horietan euskaraz juntagailua erabili izan da literatur tradizioan; gainera, lehen adibidearen kasuan, 1994an argitaratutako 7. arauak dioen bezala, mila berrehun eta bat da euskara batuan hobesteko egitura.

    Data: 1999/11/15

    Erantzulea: Gramatika batzordea

    Aditzaren ingurukoak (Lexikoa)

    "iritzi" + "-eLA"

    Galdera:Zein da zuzena: "Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela irizten diote" ala "Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela irizten diote"?

    Erantzuna:Lehenbizikoa bakarrik da zuzena. Dirudienez, "-eLA" konpletiboarekin duzu zalantza. Ez dago arazorik "iritzi" aditzarekin "–eLA" menderagailua erabiltzeko. Badira era horretako egituren testigantzak literaturan, eta ugari samar gainera: "Etxe ona eta andre obea izango dituala deritzot" (Garoa), "Neritzan neretzat bakarrik itz egiten zenduala" (Agirre Asteasukoa) eta abar.Datiboko marka ere eska dezake aditz horrek. Hala ere, ematen duzun bigarren perpausa, datiboduna, okerra da; izan ere, datiboaren markak "-t(z)ea"dun perpaus konpletiboan joan behar du eta ez perpaus horretako osagai baten gainean; eta horrez gain, "-eLA"dun perpausik ez du behar. Beraz:OKERRA: "*Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0007.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    irizten diote."ZUZENA: "Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egiteaRI komenigarria irizten diote."

    Data: 20010912

    Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.

    ahala, ahalean: irabazi ahala, irabazi ahalean

    Galdera:Gauza bera al dira ahala eta ahalean? Adibidez, irabazi ahala eta irabazi ahalean.

    Erantzuna:Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 13. or.), hauxe da, besteak beste, ahala sarreran datorrena:- ahala 1 adlag. (Aditz baten era burutuaren eskuinean). Bezain laster, -en neurrian.Iritsi ahala eseri dira. Platerak atera ahala husten ziren.Horren arabera, ahala hobetsi da batasunerako, esanahi bikoitz horrekin. Lehen, ordea, gipuzkeraz behintzat, herriak bereizten zituen ahala (ZENBAT, -en neurrian)eta ahalean (NOIZ, bezain laster). Adibidez:- Irabazi ahala gastatzen zuen dirua. (ZENBAT: irabazten zuen guztia)- Irabazi ahalean gastatzen zuen dirua. (NOIZ: irabazi bezain laster)Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako 'ahal' sarrera.

    Data: 20131104

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    aldi oro, aldiro, -en aldiro: naizen aldiro, naizenero

    Galdera:Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da NAIZENERO hori?

    Erantzuna:Baiezkoan nago. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VI,Mendeko perpausak 2, liburukian, ´´Denborazko Perpausak, 2.1.2. Aldiberekotasunerrepikatua´´ atalaren amaieran (ikus 90. or.) dator honako hau: ´´Bestalde, -eN ALDIRO ere aipa daiteke´´.Horregatik, naizenero = naizen aldiro iruditzen zaidalako daukat zuzentzat Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esaldia = Tolosara itzultzen naizen aldiro gertatzen zait hori.

    Data: 20130924

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    argitu: eguna argitu du

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Galdera:Badakit eguna argitu du zuzena dela, baina okerra al da egunak argitu du esatea?

    Erantzuna:Ez da egokia; baina tradizio literarioan badira erabilera horren adibideak ere, nahiz eta gehien-gehienak eguna argitu du erakoak izan.Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 49. or.), hauxe da, besteak beste, argitu sarreran datorrena:argitu 1 du aditza. Argi egin. Eguzkiak argitzen du mundua.argitu 4 da/du aditza. Eguna zabaldu, egun argia agertu. Neguan oso berandu argitzen du eguna. Eguna argitu zenean Jesus han agertu zen. Eguna argitu baino lehen.Beraz, eguna argitu da erabilera zuzen-egokia batasunerako.

    Data: 20151026

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Determinatzaile zehaztugabeak: *beste egunean, lehengoan, lehengo egunean

    Galdera:Zuzena al Beste egunean ez zinen etorri esatea?

    Erantzuna:Ez. Okerra da erabilera hori (erdarakada da), eta beste hauek dira zuzenak: - Lehengoan, ez zinen etorri. - Lehengo egunean, ez zinen etorri. - Aurrekoan, ez zinen etorri. - Aurreko egunean, ez zinen etorri. - Joan den egunean, ez zinen etorri. - Joan zen egunean, ez zinen etorri. - Orain hurrena, ez zinen etorri. - Orain hurrengoan, ez zinen etorri.

    Data: 20090310

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    eragin, arazi

    Galdera:Zein forma hartzen dute eragin eta arazi aditzek: NOR-NORK edo NOR-NORI-NORK? Noiz bata eta noiz bestea? Arau bera erabiltzen da bientzako?

    Erantzuna:1. Orokorrean, oinarriko aditza da erakoa denean, -arazi eranstean du erregimena hartzen du (Isildu da Mikel / Norbaitek isilarazi du Mikel); eta du erakoa denean, -arazi eranstean dio erregimena hartzen du (Egia esan du Mikelek / Norbaitek egia esanarazi dio Mikeli).

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Xehetasun gehiago jakiteko, irakur Euskaltzaindiaren 43. araua, Arazi aditzaren erregimena izenekoa. Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako arazi sarrerak.Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    2. Gauzak ez daude garbi eragin aditz arazlearen kasuan, eta aztertzeko dagoela esango nuke nik. Ez dirudi berdin jokatzen duenik mendebaldeko tradizioko eraginaditz arazleak.Orotariko Euskal Hiztegira baldin bagoaz (VI. liburukia, 736. or., eragin sarrera), honako adibide hauek ikusten ditugu, -araziren jokamoldeaz beste dutenak:a) Aditz iragangaitzekin ere, NOR-NORI-NORK (dio) erako aditza duten hauek:- Zek etorri eragin deutsu nigana? Añibarro.- Bere naigabea aztu eragiten zion. Arrue.b) Bestalde, du erako aditz iragankorra ez du, kasu honetan, dio aditz bilakatzen:- Lege edo pena bat ifiñi ta gorde eragiten badezu. Kardaberaz. Ondorioak ateratzeko, hobeto aztertu beharreko aditza da eragin hau.

    Data: 20131125

    Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.

    Euskal aditz-sistema / formas verbales en castellano

    Galdera:Euskara-Gaztelania-Euskara: aditzen baliokidetasun taularik edo eskemarik ba al da, adibidez, erdarazko pluscuamperfecto subjuntivo euskaraz nola adierazi jakiteko?

    Erantzuna:Nik dakidala, ez dago halako korrespondentziak dituen gramatikarik. Hizkuntza bakoitzak bere erara antolatzen du aditz-sistema, eta, testuinguruen arabera, askotarikoak izan daitezke hizkuntza bateko aditz-forma baten ordainak beste hizkuntza batean. Oso zaila da, edo ezinezkoa, hizkuntza biren aditz-sistemen korrespondentzia automatikoak egitea (bereziki, gaztelaniaren eta euskararen arteandagoen aldea ikusita; oso desberdinak baitira biak).

    Data: 20120223

    Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.

    ezagutu: poza ezagutu?

    Galdera:EZ DU BERRIRO POZIK EZAGUTUKO.Badakigu HERRIAK GARAPEN HANDIA EZAGUTU ZUEN modukoak ez direla egokiak (zuzenak), eta hor EZAGUTUren ordez, IZAN behar lukeela; beraz, uste izatekoa da goian aipaturikoa ere ez dela, gutxienez, egokia, euskaraz. Zuzen gabiltza?

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzuna:Bai. Izan ere, ezagutu aditza, erabilera horretan behin besterik ez dugu aurkitu: Berria egunkarian, Igor Elortzaren 2009ko bertso batean (beraz, atzo goizean). Hortik kanpo, ez da adibiderik bat ere kausitzen ez Orotariko Euskal Hiztegian, ez Ereduzko Prosan, ez corpusetan.Beraz, azken orduko erdarakada izateko itxura osoa dauka, segur asko erdarazko conocer aditzaren balio guztiak, automatikoki, euskal hitzari ere alegeraki eransteagatik. Gogoan izan euskaraz ezagutu aditzak erdarazko conocer=(re)conocer-ekin daukala kidetasun semantikoa, eta ez conocer=saber-ekin. Hori dela eta, euskaraz hizkuntzak jakin dakizkigu, eta ez ezagutzen. Horrexegatik, itzulpen kaxkarra da erdarazko conocimiento de lenguas euskaraz hizkuntzen ezaguera moduan itzultzea (hobe hizkuntzen jakite-maila, adibidez), ez baita esaten zenbat hizkuntza ezagutzen dituzu?, baizik zenbat hizkuntza dakizkizu?Beraz, hobe da, dudazko gainerako kasuetan bezala, zalantzarik gabeko formetara jotzea, hots, klasiko eta ohikoagoetara, eta, kasu honetan EZ DU BERRIRO POZIKIZANGO hobetsi.

    Data: 20140220

    Erantzulea: Xabier Kintana

    ezin: ezin zen, ezin zitekeen

    Galdera:- Mundua lehen pentsa ezin zitekeen egoerara iritsi da. - Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da. Bi perpaus horiek zuzenak dira? Zein da bien arteko desberdintasuna, baldin eta pentsa ezin zitekeen eta pentsa ezin zen aditzek esanahi desberdina badute?

    Erantzuna:Balioz, gauza bera dira bi formak, ezin zitekeen eta ezin zen, eta esanahiaren aldetikere ez da bereizketarik. Hori bai, zure galderako bigarren esaldia ez da zuzena; izanere, adizki horietako bakoitzak aditz nagusiari eskatzen dion forma ez baita bera (ezin zitekeen pentsa / ezin zen pentsaTU): -* Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da. (Okerra) - Mundua lehen pentsaTU ezin zen egoerara iritsi da. (Zuzena) Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako ezin sarrerak.

    Data: 20131104

    Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.

    galdetu: -en galde etorri, -en galdea egin, -en galdez ibili, -en galdezka ari

    Galdera:Zuzena al da Ikerrengatik galdetzeko esan didate esatea, adibidez, Iker zein den edonon dabilen jakin nahi dudala adierazteko?

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzuna:Ez. Hauek dira erabilera zuzen-egokiak galdetu aditzaren adiera horretan: Ikerren galde nator, Ikerren galdea egiteko esan didate, Ikerren galdez nabil, Ikerren galdezka ari naiz... Beraz, -en atzizkia hartu duen izen sintagma mugatu bati dagokio erabilera hori. Beste esanahi bat du, oso desberdina, Ikerrengatik galdetu egiturak: adibidez, Ikerrengatik galdetu dut trenen ordutegia; nik ez nuen jakin beharrik, baina hark Pariseko trena hartu behar du igandean.Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 288. or.), hauek dira, besteak beste, galdez, galdezka sarreretan datozen adibideak: bere anaia txikiaren galdez, aitaren galdez, zure galdez; Jesusen galdezka, zure galdezka...

    Data: 20150611

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    itxaron apur bat, itxaron apur batean

    Galdera:Zein da forma zuzena, itxaron apur bat edo itxaron apur batean?

    Erantzuna:Biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 43. or.), hauxe da, besteak beste, apur sarreran datorrena:- apur bat Pixka bat. Itxaron ezazu apur bat.- apur batean (Denbora adieraziz). Itxaron ezazu apur batean.

    Data: 20141201

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    maite gaituzten/gaituztelako seinale

    Galdera:Zuzena al da maite gaituztela seinale esaldia?

    Erantzuna:Ez da zuzena, ez. Euskaltzaindiaren 116. arauak erakusten duenez, maite gaituztenseinale / maite gaituztelako seinale dira egitura zuzenak. ´´Literatur tradizioaren lekukotasuna ikusita, hau da Euskaltzaindiaren erabakia izenak gobernatzen dituen perpaus osagarri jokatuetan erabili beharreko atzizkiez: Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru... eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan: - Maite gaituztelako seinale da egin diguten harrera beroa. - Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera beroa. Baina euskara batuan ez da egoki perpaus osagarriotan –eLAREN, –eNEKO edo –eNAREN atzizkiak erabiltzea, ez baitute literatur tradizioan aski den adinako

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    lekukotasunik. Beraz, gisa honetako perpausek ez dute lekurik euskara batuan: - *Maite gaituztenaren seinale da egin diguten harrera beroa´´.

    Data: 20121008

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    mozorrotu

    Galdera:Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu? Galdera zein litzateke Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?

    Erantzuna:Galdera egokia Nola mozorrotu zara? litzateke. Bestalde, -z mozorrotu (indioz mozorrotu) ala mozorrotu (indio mozorrotu) egituretako zein erabili den (erabili bada) jakiteko Orotariko Euskal Hiztegiko datuak ikusita, gaur egunera arte, ez da aurkitu -z mozorrotu egituraren lekukotasunik batere euskarazko tradizio idatzian, eta horregatik hobetsi zuen Gramatika batzordeak -0 mozorrotu egitura 1997an. Gramatika batzordearen ustez, -z mozorrotu bezalakoak berri samarrak dira, eta euskarak horren ordez beste egitura batzuk erabili izan ditu: hala nola, indio jantzita, indio jantzian, indio mozorroan, indio arropetan (iparraldean) eta abar. Mozorrotu aditza erabili izan da literaturan, baina bakarrik agertzen da gehienetan: mozorrotuta joan zen kalera. Egia da gaur eguneko erabileran asko ugaldu dela -z mozorrotu egitura; Ereduzko Prosa Gaur corpuseko datuetara baldin bagatoz, nabarmena da ugaltze hori. Euskaltzaindiaren Hiztegia osatzeko, lehenagoko tradizioko datuak (OEH) eta gaur egungoak (EPG) erabili dira, eta, horregatik, indioz mozorrotu egitura ere ontzat eman da 2012an.

    Data: 20121015

    Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.

    oso, asko: asko maite zaitut

    Galdera:Zuzena al da asko maite zaitut esatea? Edo oso maite zaitut esan behar dugu?

    Erantzuna:Bai, zuzena eta egokia da erabilera hori. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 61. or.), horixe da, besteak beste, asko sarreran datozen adibideetako bat: Asko maite zaitut.asko 3 adizlaguna. (Aditzaren osagarri, dagokion ekintza neurri handian gertatzen dela adieraziz). Horrek asko daki. Asko maite zaitut. Asko gustatzen zaion janaria. Asko argaldu zen. Asko lagundu zioten. Ez zait asko(rik) gustatu.Gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako horretan (ikus 657. or.), oso sarreran, adibideetako batek eranskin berezia dakar:oso 10 adizlaguna. (Aditz bati dagokiola). (...)Banuen astakume polit bat oso maite

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    nuena: asko maite nuena.Eranskin horrek adierazi nahi du, noski, oso maite nuena zuzena izan arren, asko maite nuena erabiltzea hobesten dela batasunerako. Beraz, asko maite zaitut esatea zuzena eta egokia da.

    Data: 20151008

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    pentsatu: bere buruan pentsatu, bere buruagan pentsatu

    Galdera:Zein da zuzena: bere buruan pentsatu ala bere buruagan pentsatu?

    Erantzuna:Biak zuzenak dira; izan ere, -GAN edo BAITA- formarik gabekoa ere maiz agertzen da euskal literaturan (ikus Orotariko Euskal Hiztegia, V, 672. or.): nork bere buruan pensatzen zuelarik, bere burura erakarriko duela kaltea... / gaixoa bere buruagan pentsatzen, bere buruaganako amodioa, bere buruagan fidatua aurkitu...

    Data: 20120705

    Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.

    samar/samarra/samartua/samartuta

    Galdera:Zuzenak al dira ondorengo esaldiak Pixka bat handituta dauka besoa adierazteko? a. Handitu samar dauka besoa. b. Handitu samartuta dauka besoa. c. Handitu samartua dauka besoa. d. Handitu samarra dauka besoa.

    Erantzuna:Denak zuzenak dira, lehenbizikoa (a) izan ezik. Alboan erantsi dut beste adibide zuzen bana: a. Handitu *samar dauka besoa. / Etxe handi samar batean bizi zen. b. Handitu samartuta dauka besoa. / Nahastu samartuta etorri zen. c. Handitu samartua dauka besoa. / Egin samartuak ditu lanak. d. Handitu samarra dauka besoa. / Aurreratu samarra du bere lana.

    Data: 20121203

    Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.

    sartu: etxean sartu, etxera sartu

    Galdera:Zuzenak al dira etxeAN sartu, etxeRA sartu egiturak? Biak zuzenak?

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzuna:Bai, galderako bi egitura horiek zuzenak dira, eta euskalki guztietan erabili izan dira (ikus Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia, OEH, XIV. lib. 583. or.); batez ere, -(e)an sartu egitura. Hona OEHtik hartutako adibide zenbait: inoren gauzetan ez sartu; gipuzkoarrok sartu dira Gazteluko etxean; begira zelan zabiltzan, non sartzen zarean; oilar-hotsa belarrian sartu zitzaion; korajia sartzen da horren biotzian; ohera sartu nadin; zerura sartuteko modu edo erarik ez dakigulako... Hona, gainera, Sagardoaren grazia izeneko bertsoen hasierakoa: Goizean SARTU TABERNAN eta / ateratzen naiz azkena... Baina, adibidez, Uztapide bertsolariak TABERNARA SARTU ere kantatu zuen.

    Data: 20090514

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Zenbat balio du? Zenbatean dago?

    Galdera:Zein da zuzena? Zenbat balio du kilo batek mahats / kilo bat mahatsek? Kilo batek mahats / kilo bat mahatsek bi euro balio du.

    Erantzuna:Hauek dira galde-erantzuteko ohiko egitura zuzenak: - Zenbat balio du kilo bat mahatsek? Zenbat euroan dago mahatsa? Zenbatean dago mahatsa? - Kilo bat mahatsek bi euro balio du. Kilo batek bi euro balio du. Mahatsa bi euroan dago. Kiloa bi euroan dago. Bi euroan dago kiloa. Bi euroan dago mahatsa.

    Data: 20120417

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Zenbatzaile zehaztugabeak: franko, franko aldiz, frankotan

    Galdera:Zuzena al da franko esan du esatea askotan esan du esan ordez?

    Erantzuna:Ez. Izan ere, franko aldiz esan du edo frankotan esan du esan behar da askotan esan du adierazteko. Zenbatzaile zehaztugabea da franko, eta lau erabilera hauek erakusten ditu izenen ondoan, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU-I) liburukiak150. orrialdean dakarrenez: lana franko, lan franko, lanik franko, franko lan (asko lan bezala, ekialdean). Horrez gainera, ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia eta JAGONETeko datu-base honetako “nahiko” sarrera.

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Data: 20060330

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Zenbatzaile zehaztugabeak: makina bat, *makina

    Galdera:Zuzena al da Makina aldiz entzun diot kontu hori esaldia?

    Erantzuna:Ez. Izan ere, makina hitzak asko esan nahi duenean, makina bat erabili behar da zenbatzaile zehaztugabe gisa (ikus Hiztegi Batua). - Makina bat aldiz entzun diot kontu hori. - Makina bat bider hartu izan dut hango haize ederra! - Makina bat markes bada bazterretan. - Makina bat mediku eta botika ibili zen gure etxean. - Makina bat orrialde idatzi du.

    Data: 20100223

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    zertan ibili/jolastu: pilotan, dendaketan, zezenketan, harrapaketan...

    Galdera:Arestian, piratetara jolastu irakurri dut. Zuzena al da zertara jolastu egitura hori?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak besterik arautu artean, tradizioak agintzen du horretan ere, eta tradizioa, nik dakidala, ZERTAN ibili/jolastu erabiltzearen aldekoa da, argi eta garbi. Beraz, pilotan ibili, pirataketan jolastu eta gisakoak erabiltzea da egokiena, nire ustez: amaketan, dendaketan, zezenketan, harrapaketan, kaniketan... ibili/jolastu.

    Data: 20120702

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    zuzendu

    Galdera:Zuzena al da haurdunei zuzendutako ikastaroa esaldian zuzendu aditza erabiltzea?

    Erantzuna:Bai, zuzena da erabilera hori. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 863. or.), hauxe da, besteak beste, zuzendu sarreran datorrena:- zuzendu 4 du aditza. Zerbait beste zerbaitetara edo norbaitengana bideratu. Hona orain gure galdera, irakurle guztiei zuzendua.Koldo Mitxelena zenari hartuak dira ondorengo adibide hauek ere:

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    - Bada Tovar jaunaren erantzun bat; Corominas jaunari zuzendua dago.- Zein euskal sukaldetan entzun da sekula Eñaut zaharrak emazteari zuzentzen dionbezalako predikurik?

    Data: 20141211

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    ahal izan

    Galdera:

    Oso esparru zabala duen aditza da, era ezberdinetan erabiltzen duguna, gainera. Guk forma arruntenak eta erabilienak zein diren jakin nahi dugu eta nork, norekin, noiz, zertarako eta abar kontuan hartuz egokitasunez erabiltzen irakatsi ere bai. Esate baterako, mendebaldean bultzatu behar ote dugu etortzen ahal zara forma?

    Erantzuna:Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna liburuak dakarrena (420.-423. or.) gomendatuko nuke:Ahal desirazkoa ("ez ahal da oinez etorriko!") / ahal ahalezkoa ("ez da oinez etortzen ahalko").Ahalezko balioan, aditz laguntzaile guztiekin ager daiteke, beti ere aditz nagusiarenerregimenaren arabera: joaten ahal da, egiten ahal dugu, joan ahal naiteke, egin ahal dezake...Eta ez dirudi, -kedun formetan, ahal erabiltzeak esanahia aldatzen duenik ("egin ahal dezake", "egin dezake").Aspektuari dagokionez, aspektu burutua izan edo ukan partizipioen bidez adierazten da, aditz nagusia gehienetan partizipioa izanik (euskalki batzuetan aditz izena ere bai): aski goiz etorri ahal izan da, liburuak erosi ahal izan ditu, horri esker ikasten ahal izan dut munduaren berri...Aspektu burutugabea, ahalek berak bakarrik adierazten du, aditz nagusia, euskalkien arabera, partizipioa edo aditz izena izanik: etorri ahal naiz, etortzen ahal naiz...Geroaldia markatzeko, ostera, forma bat baino gehiago aurki daiteke; badirudi erabilienak, geroaldiaren marka ahali zuzenean erantsi, eta aditz nagusia -tu edo -t(z)en formak daramatenak direla: ikusi ahalko dugu, ikusten ahalko dugu... Nahiz geroaldiaren marka izan aditzari ere lot dakiokeen: ikusi ahal izango dugu.Euskaltzaindiak ez du azterketa berezirik egin, ez araurik eman. Dena den, Gramatika batzordea ari da aditz "modal" hauen erabileraz arau-proposamena prestatzen, bai baitirudi gramatiketako forma horien artean, ez dutela guztiek pisu bera izan eta puntu batzuek (aditz nagusiaren aspektuari dagozkionak, edo geroaldiko forma nagusiak zein diren) hobeto aztertu beharrekoak direla.Bestalde, ez dago bereziki bultzatu beharrik etortzen ahal zara; aski da jakitea/irakastea egitura hori zuzena dela euskaraz, erabil daitekeela eta, batez ere, Ekialdeko euskalkietakoa dela.

    Data: 1999

    Erantzulea: EGLkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    ahal eta ezin

    Galdera:

    Erabilera zuzena zein da? Etortzen ahal naiz, etorri ahal naiz, etorri ahal liteke…Bestalde, jokatu ahal dut = jokatzen ahal dut. Horrako ahal biak ontzat ematen ote dira?Joan ahal nahiz - ez dut joaten ahal, ezin dut joan / ezin eraman dezaketEzin naiz joan / ezin dut joan? Horrako ezin horrek beti laguntzaile trantsitiboa eskatzen al du?Ba ote dago ñabardurarik egin dezake eta egin/egiten ahal duren artean? Edo berdin-berdin erabil ditzakegu?

    Erantzuna:Ezinek eta ahalek ez dute laguntzailea aldatzen: ezin naiz etorri; ez naiz joaten ahal.Gainerako galderak aztertuko ditugu.

    Data: 1996

    Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)

    behar izan

    Galdera:

    Etorri behar izan zer da: naiz ala dut?

    Erantzuna:113. arauak dio behar izan horrek du saileko aditz laguntzailea hartuko duela, salbubertan aipatzen diren kasuetan. Beraz, etorri/joan behar dut da batasunerako forma zuzena.

    Data: 2001

    Erantzulea: Araua

    behar izango / beharko, ezin izango / ezingo eta gisakoak

    Galdera:

    Zuzenak al dira behar izango / beharko; balio izango / balioko; bizi izango / biziko; ezin izango / ezingo; ahal izango / ahalko; nahi izango / nahiko forma horiek denak?

    Erantzuna:Bai, horiek denak dira zuzenak, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian aipatzen denez. Liburuki horretan esaten da perifrasiaren osakide diren izan edo ukan aditzek hartzen dutela aspektu-marka; nahiz eta askotan, aditz horiek isildu ondoren, nahi eta gura izenek (447. or.),

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0113.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    beharek (453 or.) eta ahalek (459. or.) hartzen duten -ko marka hori.Balio izan, bizi izan eta ezin izan aditzekin ere gertatzen da izanen elipsi hori. Hala erakusten dute behintzat Orotariko Euskal Hiztegiko literatura corpuseko adibide ugariek (balioko formak, 83 agerraldi; biziko formak, 567; ezingo formak, 103...).Oro har, gainera, zuk emandako aditz horietan ugariagoak dira izan aditza eliditutako formak (beharko, balioko, biziko eta abar), besteak baino (behar izango,balio izango eta abar baino).

    Data: 2001/04/19

    Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.

    deitu

    Galdera:

    Ez dugu oso garbi ikusten zergatik onartzen den deitu didate, deitu naute-ren ordez.

    Erantzuna:39. arauan, Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizioak kontuan harturik, biak onartzen dira; beraz, ez da deitu naute baztertzen.

    Data: 1998

    Erantzulea: Araua

    du eta da

    Galdera:

    Inpertsonalaren erabilera orain arteko ohituren kontrakoa: esaten da, ikusten da…Irauli, bestalde, hiztegietan du agertzen da; baina Txalupa irauli egin zen.

    Erantzuna:Du motako aditz askok onartzen dute da laguntzailea, subjektu jakinik adierazten ez denean, hau da, inpertsonala adierazteko. Hiztegi Batuan, hala ere