7
JAINKOAREN EXISTENTZIAREN FROGAK Tomas Akinokoa (1225-1274) Miguel Marin, José Manuel Arribas, Antonio Roura; Filosofiaren historia. Zubia-Santillana, 2004

Jainkoaren existentzia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jainkoaren existentzia

JAINKOAREN EXISTENTZIAREN FROGAK

Tomas Akinokoa (1225-1274)

Miguel Marin, José Manuel Arribas, Antonio Roura; Filosofiaren historia. Zubia-Santillana, 2004

Page 2: Jainkoaren existentzia

Jainkoaren existentziari buruzko

auzi filosofikoa Tomas Akinokoak arrazoiaren autonomia

aldarrikatu zuen, eta bereizi egin zituen errebelazioa eta filosofia.

Jainkoaren existentziari buruzko kontua ez da sinesgogorrei sinetsarazteko; izan ere, orduko kultura teozentrikoan Jainkoaren existentzia ez zen zalantzan jartzen. Beraz, auzia intelektuala da: teologia arrazionala eraiki daitekeela erakutsi nahi du, hau da, teologia gai dela ikerketa filosofikoa argitzeko eta sustatzeko.

Aurreko filosofia platoniko-agustindarraren arabera, Jainkoaren existentzia bistakoa ez eta ez zegoen frogatu beharrik. Gizaki guztiek dute nolabailteko Jainkoari buruzko ideia bat. Hala ere, Tomas Akinokoren ustez, hori ez da ezagutzeko modu arrazional edo zientifikoa.

Page 3: Jainkoaren existentzia

Antselmoren argudioaren azterketa Argudio ontologikoaren arabera, Jainko

kontzeptuaren azterketa soiletik -ateoak ere gogoan duen hartatik- deduzitzen da Jainkoaren benetako existentzia, kontraesankorra izan nahi ez bada.

Tomasek horrela laburbiltzen du: “Jainda Jainko hitzak zer esan nahi duen, berehala ulertzen da Jainkoa existitzen dela, izen horrekin adiereazten baitugu pentsa daitekeen handiena; eta handiagoa izango da adimenean eta errealitaean dagoena, adimenean besterik ez dagoena baino”.

Tomas Akinokoren arabera benetako existentzia ezin da inongo esentziatik. Zerbait existitzen dela jakiteko, gure ezagutzeko modua zentzumenak dira. Jainko kontzeptua berezia bada ere, Jainko kontzeptutik deduzitzen den existentzia pentsatutako existentzia baino ez da.

Page 4: Jainkoaren existentzia

Jainkoaren existentziaren frogapena eta bideak

Ezagutzen den kausa batetik abiatuta kausa horren ondoria froga daiteke, baina Jainkoaren existentzia ezin da modu horretara frogatu, ez baitugu Jainkoa ezagutzen. Frogatzeko ahalegina errealitate hautemangarrietatik abiatu behar da –horiek dira kausen ondorioak–; lehenengo kausara iritsi arte igo behar da, eta kausa hori litzateke Jainkoa.

Tomasek bost bide landu zituen, Jainkoaren existentzia a posteriori frogatzeko. Horietan hau proposatu zuen: kausalitatearen ageriko printzipioaren arabera gauza orok kausa bat duenez, ondorio batetik abia gaitezke, eta kausa batetik bestera joan, lehen kausara iritsi arte. Horrela, kausaren existentzia frogatuko da, nahiz eta ez dugun kausaren esentzia ezagutuko, alde handia baitago kausa infinituaren eta ondorio finituaren artean.

Page 5: Jainkoaren existentzia

Bide tomistak

Kausa nozio aristotelikoa erabili zuen, horren arabera kausak ezin du ondorioak errealitate edo perfekzio maila baxuagoa izan. Hortaz, ondorioa kausaren menpe dago denborari eta mailari dagokienez.

Bost frogak argudio eskema orokor batean labur daitezke:

1.- Abiapuntua: esperientziazko gertakari bat. 2.- Frogaren ibilbidea. Esperientziazko gertakariari kausalitate printzipioa

aplikatzea. Menpeko kausen segidan infinitura arte igaro ezina. 3.- Ondorioa edo helmuga: kausatu gabeko

lehenengo kausa Jainkoa da.

Page 6: Jainkoaren existentzia

Bide tomistak

1.a: motor ibilgearena. 2.a: kausa arazleena. 3.a: izate kontingenteena. 4.a: perfekzio mailena. 5.a: munduaren ordenarena.

Page 7: Jainkoaren existentzia

Kontzeptu taula

Tomas Akinokoa

hauek harmonizatu nahi zituen

egia arrazional

a

filosofia eta teologia

oinarria

BIBLIA

ARISTOTELESoinarri

axedea xedea

egia errebelatua

fedearen bitartez

fedearen bitartez

Izate beharrezkoaEsenzia eta existentzia bat datoz