7

Jaione eta sara

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jaione eta sara
Page 2: Jaione eta sara

Mihiaren goiko aldea dastamena-papila izeneko pikor txikiz beterik dago. Pikor horiek jakien zaporearen eta tenperaturaren informazioa bidaltzen diote garunari.

Zapore bakoitza mihiaren gune jakin batek detektatzen du.

Garratza. Mingotsa. Gazia. Gozoa.

Page 3: Jaione eta sara

usaimena

Usainak airean flotatzen dabiltzan partikula txiki-txiki batzuek sortzen dituzte. Arnasa hartzean, partikula horiek sudur-zuloetatik sartzen dira eta sudurraren barruan dagoen mukosan erantsita gelditzen dira. Mukosaren azpian usain-detektagailuak daude eta nerbioen bidez mezuak bidaltzen dizkiote garunari.

Page 4: Jaione eta sara

ENTZUMENA

• Soinuak belarri-zulotik sartu eta tunel batean aurrera joaten dira. Tunel horren bukaeran tinpano izeneko horma dago, eta soinuek, horma hori jotzen dutenean, dardarazi egiten dute.

Page 5: Jaione eta sara

Entzumena II

Tinpanoak, dardaratzean, belarri barruan dauden hiru hezurtxoak mugiarazten ditu.

Hezur txiki hauek barraskilo itxurako tutu luze eta biribildu batera (koklea) bidaltzen dituzte soinuak. Tutu horiek nerbio batzuei lotuta daude, eta soinuak garunera bidaltzen ditu nerbio horien bidez.

Page 6: Jaione eta sara

UKIMENA

• Giza gorputza larruazala eta ileak estalita dago.

• Ukitzen duzuna nolakoa den igartzeko ukimen-detektagailua dituzu gorputz guztian. Detektagailu horiek oso txikiak dira, eta larruazalaren azpian daude. Zerbait ukitzen duzunean, nerbioek mezuak bidaltzen dituzte garunera.

Page 7: Jaione eta sara

IKUSMENA

• Ikusteko, begiak erabiltzen ditugu. Argazki-kamera baten modura jarduten dute begiek: begiaren barnealdea lente bat da. Lenteak elkartu egiten ditu argi-izpiak eta begiaren barnean irudi txiki bat islatzen du. Irudi hori alderantziz dago,baina, garunari esker, irudian agertzen dena zuzen ikusten dugu.