Upload
phamdien
View
219
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Página 1
Jakintzagaia: DBHko 3. Mailako GIZARTE
EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
* Ebaluaketa ondorengo ataletan banatzen da:
(*) - Azterketak: 4 puntu (azterketen artean bataz bestekoa egiteko gutxienez 2,- atera
behar da)
(*) - Lana : 6 puntu (balioko du jarrera, prozedurak eta ezagupenak baloratzeko)
- Koadernoa (eguneroko lan ardura eta jarrera) 2 puntu
- Lan zehatzak, ikerketa egitekoak, klaseko aurkezpenak, e.a. 4 puntu
Ohar garrantzitsua: ezinbestekoa da Atal bi hauek (*) gaindituta edukitzea jakintzagaia
gainditzeko.
1- Ebaluaziorako irizpideak.
Ikasleak bere ikaste prozezuan konpetentzia (hau da, ezagupen aplikazio praktikoa jakin eta
zerbait egiten jakin) batzuk lortu dituela frogatu beharko du. Hau da, ez du balio bakarrik
ezagupen batzuk jakitea baizik eta jakin behar dela erabiltzen eta zerbait gauzatzeko aplikatzen
jakitea.
Konpetentziak (ezagutzen, aplikatzen, ikasten aprenditzen jakitea) konplexuak dira eta
konpetentzia batean bereiz daitezke hurrengo adierazleak: antzematea; ezagutzea; ezagupenak
erlazionatzen jakin zergatiak eta ondorioak ateratzen; ataza bat gauzatzeko edota tesia frogatzeko
informazioa bilatzen, tratatzen eta informazioa trasmititzen jakitea; zerbait ikasteko nire ikaste
prozesua planifikatzen, antolatzen eta kontrolatzen jakitea; ikaste prozesuaz hausnarketak egitea
bere aplikazioa eta metodologia hobetzeko.
Ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak irakurtzean konturatuko zara zuregandik espero dena ez
dela bakarrik jakitea, hau da liburutik zerbait buruz ikasi gero errepikatzeko. Horrela bakarrik
egitekotan ez zenuke gaindituko, orduan, prest egon beharko zara zuk, zure ikaskideekin elkarlana
egiten, informazioa bilatzeko, laburtzeko, sintetizatzeko, informazioa transmititzeko material
ezberdinak sortzeko, e.a.
Ikasleak jakiten eta ikasi duenarekin atazak edota problemak gauzatzen dakizkiela frogatu behar du, hau izango da irizpide nagusia.
Página 2
1- Ebaluaziorako irizpideak.
Geografiaren kontzeptuak ezaugutzen eta ondo erabiltzen jakin
Gai ezberdinen informazio edo eduki garrantzitsuenak antzematu eta jakin.
Informazio ezberdinak erlazionatzen ondorioak eta zergatiak ikusteko jakin.
Definizioak egiten jakitea
Oinarrizko ezagupenak modu ulergarrian ezaltzen jakitea
Fenomeno geografiko ezberdinak mapan edota dokumentuetan antzematea, eta kokatzen
jakitea.
Ingurune fisiko eta giza-talde nahiz jarduera ekonomikoen arteko erlazioak ulertzea eta
azaltzen jakitea.
Baliabide eta metodo geografikoak ezagutzen eta erabiltzen jakin.
Grafikak, mapak, testuak eta bestelako dokumentuak irakurtzen eta interpretatzen jakitea.
Ikerketa txiki baten aurrean behar diren informazio motak antzematea, lana aurreikusten eta
planifikatzen jakin.
Informazio iturri desberdinetatik informazioa ateratzen, material ezberdinak sortzen jakin.
Internet, bilatzaileak eta gainerako informatikako baliabide arruntenak erabiltzen jakin.
Informazioa erlazionatu, alderatu eta analisatu ondorioak ateratzen jakin
Ikaste prozesua planifikatzen eta kontrolatzen jakin.
Klaseko beste ikaskideekin ataza bat gauzatzeko elkarlana egiten jakin.
Norberaren lanaz eta ahaleginez hausnarketa egiten ondorio baliogarriak ateratzen jakin
2- Ebaluazio baliabideak
Ikaslearen progresua eta konpetentzien lorpena ebaluatzeko hurrengo baliabideak erabiliko dira:
- Klaseko behaketa eta dagozkion erregistroa eta datuen bilketa
- Ahozko azalpenak
- Aurkezpenak
- Koadernoa
- Lanak
- Kontrolak
- Autoebaluaketa
- Koebaluazioa
Página 3
Azkenean, datu guzti ahuekin irakasleak aterako du ebaluazioaren emaitza. Emaitza hau
kuantitatiboa nahiz kualitatiboa izango da, ikasleak, momentu guztian, emaitz egokia lortu edo
lortu. ez duen zergatiak jakin beharko ditu
3- Jarrera eta lanari dagokionez
Atal honetan kontutan hartuko da: lana, portaera, interesa, parte hartzea klaseko ekintzetan,
arreta, besteekiko begirunea...
Koadernoa eta agintzen diren lanak gauzatzea oso garrantzitsua da eguneroko ikaste
prozesurako. Horren bidez ikaslearen eguneroko lana neurtuko da. Are gehiago, ez bakarrik lana
baizik eta ordena, metodoa, talde interakzioa, elkarlana, garbitasuna, antolamendua eta ikasten
diren prozeduren ezagupena eta erabilera egokia.
Koadernoa egunera eraman beharko da.
Jarreran: Alferkeria hutsa, klasean iskanbila sortzea, begirune eza, irain eta mesprezuen
adierazpena oso oztopo serioak izango dira gainditzeko.
Lanak egiteko epeak errespetatu behar dira. Lanak finkatutako datetan, besterik ez dira
aurkeztuko.
4- Ebaluazio modua
Ebaluaketa bakoitzean, kontrol bi baino gehiago izango da. Kontroletan lortzen diren noten
artean, batezbesteko nota aterako da. Batezbesbeto nota ateratzeko kontroletan gutxienez 2 atera
behar da.
Azterketetan (batezbesteko nota aterzeko 2,5 ATERA BEHAR DA)
Azterketak eta Lana, biak, gainditu behar dira ebaluazioa gainditzeko. Bestela, gainditu gabe
geratu den atala berreskeratu beharko da.
Kontuan hartu: lanak baloratzeko ez dira erabiliko bakarrik kuantifikazio bat, baizik eta,
lanetan eta ikaste prozesu osoan inportanteena dela konpetentziak lortzea eta horien, gehien
batean, gaitasun eta trebesia batzuek osatzen dutela. Hori dela eta, balorazioa konplexua eta
argudiatuta izan beharko da.
Ohar oso garrantzitsua:
Azterketak ez dira errepikatzen, hau da, ikasle batek, edozein arrazoigatik ezin ez bada azterketara
aurkeztu, ebaluazioaren gainerako notak gorde egingo dira, eta azterketa berreskurapenaldian
egingo du.
Página 4
GIZARTERAKO ARAUAK
Irakasleak agindutako lana egunean eraman behar da.
Koadernoa:
Ezin da fotokopia solterik egon, guztiak itsatsita egon behar dira.
Koadernoa edozein momentutan, abisatu gabe, aztertu izan daiteke.
Egunero data ipini behar da.
Irakasleak arbelean egiten dituen eskemak, apunteak, grafikoak eta abar, kopiatu behar
dira.
Gai bakoitzaren hasiera ondo nabarmendu behar da.
Ariketen galderak kopiatu behar dira eta segidan erantzuna.
Ariketak ondo bereiztu behar dira (zein gaikoa, ariketaren zenbakia, e.a.)
Materialaren ordena zaindu behar da.
Lanak:
- Izan daitezke: blogean egindakoak, paper gainean, PPTko aurkezpenak eta klasean
egindako azalpena, e.a.
- Paper gainean badira hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
Orri zurietan egingo dira.
Margenak mantenduko dira: 2 cm. ezkerraldean, cm. 1 eskumaldean gutxi gorabehera.
Lan guztiek azala eraman behar dute hurrengo datu eta ordena jarraituz:
Jakintzagaia: Gizarte Ebaluazioa: 1 .
“LANAREN IZENBURUA”
Egilearen izena
Taldea:.......
(*) Bibliografia:
Lan bat egiteko erabili diren liburuak adierazi behar dira hurrengo arauak
jarraituz:
1) Abizena (maiuskulaz) 2) Izena (letra xeheaz) 3) Titulua
(komillen artean) 4) Argitaletxea, badagokio bilduma
5)Argitalpen lekua eta urtea (siglak, marratxoa eta azken
digitoak)
Adibidea:
ARTOLA, Miguel “Antiguo Régimen y revolución liberal” Ariel, Ariel Historia, M-78
Entziklopedia bada, bere izena azpimarratuta
eta beste datuak berdin:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa Arg.,.....
Página 5
Lan guztietan, (paperean edo PPT-n), aurkibidea ezinbestekoa da.
Modu berean ondorioak edota konklusioak oso garrantzitsuak dira.
Orriak zenbakituta eta lotuta (grapaz, klipaz, ...) egon behar dira.
Lanaren amaieran, azken orrian, bibliografia (*) ipiniko da, erabili diren liburuen
adierazpena adieraziz.
Aurkezteko data aldaezina izango da eta bakarrik finkatutako egunean hartuko dira
lanak. Inprimagailuak ez zaizula funtzionatu, tinta amaitu zaizula, lana ahaztu zaizula
etxean,…. Eta bestelako aitzakiak, mesedez, ez.
Página 6
HASIERAKO FROGA
Ikaslea:..................................................................... Taldea: ..........Data:...............
I - TESTU ULERMENA
GIZARTE DESOREKATUKO HISTORIAK ERRESUMA BATUAN
Londres aberatsa, Londres txiroa
Londresera heltzen direnak Westminsterren museoak, luxuzko dendak eta Erreginaren
jauregia aurkituko ditu, baina kale horietan bertan, iluntzean, “etxerik gabeko” pertsonak
ikus daitezke, izarpean lo egiten kartoizko hiri batean. Eta handik ehundaka kilometro
batzuk harago, Dogs uhartean benetako txabola auzo bat dago Canary Wharf-etik hurbil.
Azken hau Londres modernoaren hirigintza lorpen azkenetakoa da. Londresko antzinako
kaien gainean altxatu den abangoardiako eta luxuzko eraikinen multzo bat da eta hango
eraikinetan Erresuma Batuko enpresa eta egunkaririk garrantzitsuenek dute egoitza. Hala
ere, eraikin moderno horien inguruan, aintzinako etxe asko geratzen dira, oso pobreak eta
osasungaitzak.
Langabezia
Erresuma Batuko ipar-ekialdean, Sunderland hiriak sakon jasan du industriaren krisia:
meategiak eta lantegiak bata bestearen atzetik itxi dira. Burleigh Garth auzo goibelean
autoetako karrozeria zaharren artean jolasten dute umeek. Auzo honetan, emakumeak dira
gizarteko elementurik dinamikoenak eta, sarritan, eurak dira etxera soldata dakarten
bakarrak. Egun osoko lanak galdu egin dira. Gizonen ordez emakumeak sartu dituzte; izan
ere malguagoak dira eta kualifikaziorik gabeko lanak onartu dituzte. Burleigheko biztanle
gehienak langabeak dira; gizarte laguntzari esker bizi dira eta gogor lehiatzen dira lan
txikiren bat lortzearren, askotan “beltza” bada ere.
Beatlesen hiria Liverpool hiria Beatlesen jaioterria izateagatik da ezaguna eta ez Kikby eta hango beste
auzo etsi batzuengatik, turistak ez direlako hara inguratzen. Auzo honetan fabrika handiak
itxi egin dira. Kikbyk Erresuma Batuko drogadikto tasarik handiena du eta bizi itxaropen
tasarik txikiena. Auzoko institutuak ez du, dagoeneko, goi mailetako eskolarik eskaintzen:
zertarako ikasi, gero ezin badugu lanik aurkitu?, hori da gazte askok pentsatzen dutena.
Liverpool osoan ugari dira Europako laguntza jasotzen den berri ematen duten kartelak.
Meseyside aldeak 2000. Urtera arte laguntza programa berezi bat izango du, hango
biztanleek Europar Batasuneko herrietako batez besteko soldataren ehuneko 25 baino
gutxiago jasotzen dute eta. Baina, laguntza programa horren ostean, zer egin? Auzuneko
kalerik istilutsuenetako batzuk langabeek betetzen dituzten goitik behera. Etxe batzuetan
hiru langabetu belaunaldi ere bizi dira. Hango apaiz batek, Andrew Doylek, honako hau
kontatu du: “Gau batean, goizaldeko hirurak aldera, hiru urteko haurrak ikusi nituen
elizaren aurrean olgetan. Lanik ez dagoenez, jendeak ez du ordurik: gauez bizi dira,
egunez egiten dute lo eta telebista ikusten dute orduoro. Asko kostako zaie lanordu
erregularrak dituen beharrera moldatzea. Eta lanpostua aurkitzeko zortea izan duten askok
ezin dute lorik egin gauez eta horrek tentsioa sortzen du auzokideen artean.”
Página 7
Aurreko testua arretaz irakurri ostean hurrengo
jarduerak egin
1. Irakurri arretaz eta azpimarratu, pasarte osoa edo esaldi osoak azpimarratzen sahieztuz.
2. Atera itzazu pasarte bakoitzaren ideiarik garrantztsuena
3. Atera itzazu bigarren mailako ideiak..
4. Zein garaiari dagokio testuan kontatzen dena? Behar baduzu bilatu informazioa jakiteko
o Zein garaikoa da?
o Zer gertatu zen?
o Zein ondorio ekarri zituen
5. Esan zein da testu osoaren ideiarik garrantzitsuena.
6. Egin testuaren giltzetako eskema.
o Aholkuak:
Testuaren idea nagusia eskema osoaren izenburua da.
Giltza bakoitzeko izenburua pasarte bakoitzeko ideia nagusia da.
Giltza bakoitzean badaude idea hori sostengatzen duten bigarrem
mailako ideiak (giltzaren edukiak)
Eduki horiek modu sintetikoan (kontzeptuak besterik es)
jarri behar dira.
Kontzeptu edo ideia bakoitzaz badago informazio
interesgarri gehiago, beste giltza irekitzen da
Adibidea:
Testuaren
ideia
nagusia
1. Pasarteko ideia
nagusia
- Ideia edo datua - Datua
-
- Datua -
-
2. Pasarteko
ideia nagusia
-
-
-
3. Pasarteko
ideia nagusia
Página 8
Página 9
MAPEN BIRPASA
- Geografia fisikoa
- Mapamundia
- Europa
- Iberiar penintsula
- Euskal Herria
-
- Munduko klimen banaketa
- Geografia politikoa
Kontinente guztiak
Europa Batasuna
Espainia
Autonomi Erkidegoak
Probintziak
Euskal Herria
Página 10
1- Munduko akzidente geografikorik garrantzitsuenak: (Koka itzazu mapamundi eta Europa fisikoan)
-Kontinente eta ozeano guztiak
-Itsasoak: -Lakuak eta barruko itsasoak
Gorria Michigan aintzira
Beltza Victoria a.
Baltikoa Baikal a.
Karibe Aral itsasoa
Adriatikoa Kaspiar
-Ibaiak -Penintsulak
Yukon
Mckenzie -Alaska
Mississippi -Florida
Rio Grande Amerika -California Beheko p.
Orinoco -Yucatan
Parana
Amazonas
-
Sena - Eskandinabiar p.
Rhin
Danubioa Europa -.Balkandar p.
Don
Volga
Jenisei Koreako p.
Lena Kanchatka
Indo Malaka
Ganges Dekkan p.
Mekong, Asia. Arabiako p
Huang ho. Sinai
Yang tse Anatoliako p
Página 11
Nilo
Kongo Afrika
Orange
-Basamortuak
Mohave
Atakama
Sahara Goi ordokiak
Kalahari -Tibeko goi-lautada
Victoria Basamortu Handia - Mongoliako meseta
- Brasilgo goi-lautada
-MendiaK
-Mendi Harritsuak -Uralak
-Apalatxeak -Kaukasoa
-Sierra Madre -Karpatoal
-Atlas -Alpeak
-Andeak Mendikatea -Himalaya
-Itsasertzeak eta kanalak:
-Gibraltar,
- Panamako kanal,
- Magallaneseko i.
- Suezeko kanala
Jarduera:
Bila ezazu informazioa, entziklopediaren bateanedo internetan, Panama eta Suezeko kanaleei buruz:
-Noiz egin ziren
-Beraien berezitasunak, e.a.
Página 12
Página 13
Página 14
AFRIKA FISIKOA
Página 15
Página 16
EUROPA FISIKOA
MENDIAK IBAIAK/Herria edo herriak
(itsasoratzen den itsasoa)
ITSASOAK
Pirinioak
Mazizo Zentrala
Vosgoak
Ardenak
Alpeak
Apeninoak
Sudete Mendiak
Karpatoak
Dinariar Alpeak
Pindos Mendiak
Balkanar
Transilvaniako Alpeak
Ural Mendiak
Kaukaso
Tauro mendiak
Eskandinaviako Alpeak
Tajo.
Duero,..
Garona.
Loira
Sena
Mosa
Rhin
Elba
Vistula
Dvina
Ebro.
Rodano.
Tiber
Danubio
Dnieper
Don
Volga.
Kantauriar
Mediterranear
Tirreno
Adriatiko
Joniar
Egeo
Beltza
Azov
Kaspiar
Ipar
Baltikoa
ITSAS-ERTZEAK - PENINTSULAK GOLKOAK
Kalaisko pasabidea
Gibraltar
Messinakoa
Dardaneloak
Bosforoa
Skagerrak
Kattegat
Iberiar p.
Bretainia
Italiar
Balkandar
Asia Txikikoa/Anatoliakoa
Krimea
Jutlandia
Eskandinaviar
Bizkaiko
Genovakoa
Finlandiakoa
LAUTADAK
Ipar-europar Lautada
Baltiko Itsasoko L.
Errusiako L.
Hungariako L.
MESETAK
Iberiar penintsulakoak (Ipar eta Hegoaldekoa)
Poloniako meseta.
Finlandiako lakugune meseta
Anatoliako meseta.
Página 17
Página 18
Página 19
EUROPA eta EUROPA BATASUNA
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/europa1eus.html
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/europa1euscap.html
- Jarri Europako herrialdeen izenak eta euren hiriburua
- Bereizi, urdinez, Europar Batasuneko herrikideak
Jarri herrialdeen EB-ean sarttu ziren urtea
Datu horiekin ardatz kronologiko bat egin
- Jarri € Euro moneta sisteman dauden herrialdeetan
Página 20
ESPAINIAKO IBAIAK - RÍOS DE ESPAÑA
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios1eb.html
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios2eb.html
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios1e.html http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios2e.html
ERLIEBEA http://www.xhttp://www.xtec.net/~ealonso/flash/esporog1e.htmltec.net/~ealonso/flash/esporog2e.html
Página 21
ES
PA
INIA
KO
AU
TO
NO
MI
ER
KID
EG
OA
K
Página 22
ES
PA
INIA
KO
PR
OB
INT
ZIA
K
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esprovin1e.html
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/espauto2e.html
Página 23
EUSKAL HERRIA
Ibaiak
Ibaizabal
Nerbioi
Kadagua
Oka
Lea
Artibai
Deba Kantauriar
Urola isurialdea
Oria
Urumea
Bidasoa
Oiartzun
Adour
Ebro
Baia
Zadorra
Aiuda
Ega Mediterranear
Arga isurialdea
Arakil
Zidakos
Aragoi
Irati
Mendiak
Jata
Sollube
Oiz
Anboto
Udala
Aizkorri
Txindoki
Jaizkibel
Hiru Errege Mahaia
Mendilerroak
Gorbeia mendizerra
Aralar “
Gasteizko mendiak
Kantauriko mendizerra
Toloño “
Ordunte mendiak
Arkamu mendizerra
Urbasa “
Andia “
Izko “
Leire “
Pirinioak
Euskadiko ibaiak:
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/euskadirios2eus.html
Euskadiko Erliebea:
http://www.xtec.net/~ealonso/flash/euskadiorog2eus.html
Página 24
Koka itzazu lurraldeeneta hiriburuen izenak gehi hurrengo herriak
Bizkaia
Balmaseda
Galdakano
Durango
Mungia
Gernika
Bermeo
Ermua
Ondarrua
Gipuzkoa
Eibar
Elgoibar
Arrasate-Mondragon
Oñati
Beasain
Tolosa
Hernani
Araba
Laudio
Murgia
Biasteri
Agurain
Página 25
AFRIKA POLITIKOA
Hurrengo herrialdeen kokapena
ezagutu behar duzu:
- Maroko, Sahara, Aljeria,
Tunez, Libia, Egipto,
Sudan
- Mauritania, Senegal,
Guinea Bissau, guinea
Ecuatorial, Congo, Angola
- Somalia, Eritrea, Kenia,
Tanzania
- Hego Afrika
Página 26
ASIA POLITIKOA
Página 27
Página 28
Munduko Klimak
Página 29
JARDUERAK
1- Bete itzazu mapa fisikoak eta politikoak. liburua nahiz Internet erabiltzen
2- Flash-mapak erabili (etxean) birpasatzeko
3- Klima
a. Taldetan ebatzi hurrengo hipotesiak, informazioa bilatzen eta azalpena eratzen argudio guztiekin
i. Zer dela eta sortzen dira lurran klima ezberdinak?
ii. Zer dela eta sortzen dira urtaroak?
iii. Egin munduko klimen mapa (testu liburua edota internet erabiltzen
4- ATAZA KONPLEXUA (Lengua, Euskara, Informatika, Gizarte, Matematika, marrazketa)
a) Venezuelako Bolibar eskualdeko Bolivar hiritik nekazaritza produktu baten 800 tona, merkatuan oso preziatua dena, garraiatu beharko duzue Txinaraino, Sichuango hiribururaino hain zuzen.
b) Detroik Lakes, Minnesota-tik (EEBB) eskualde horretan nekazaritza produktu bat oso inportantea dena eta merkatuan kontsumo handia duena garraiatu beharko duzue Suediako Estokolmoraino.
c) Txileko Chuquicamata-tik, mehagintzako produktu oso, oso inportantea dena industrian, Detroiteraino
d) Kongoko Kindu herritik, mehagintzako produktu oso, oso inportantea dena industrian, Ukraniaraino garraiatu beharko duzu
e) Siberiako Kemerovo-tik, mineral bat garraiatu beharko duzue Italiako Triesteko porturaino.
1. Zehaztu zein produktu
2. Zein klimatan ematen den
3. Zertarako erabiltzen den
4. Zein modutan garraituko den
5. Zein izango den ibilbidea: mapa batean adierazi
6. Zehaztu zeharkatzen diren leku eta akzidente geografiko garrantzitsuenak
Página 30
7. Distantzia guztiak kalkulatu beharko dituzue mapen eskala erabiliz
8. Kalkulatu zenbat kostatuko den garraioa
Badakigu
i. Lurreko garraioa, trenbidea, 0,6 €/tona/Km kostatzen duela; errepidez 1,1 €
ii. Itsas garraioa: 0,25 €/tona/Km kostatzen duela
f) Lanaren datu guztiekin txosten bat egin
a. Azalpen idatzita
b. Mapa edo mapak
c. Irudiak
Página 31
PROZEDURAK
Página 32
Geografian gehien erabiltzen diren prozedurak hauxek dira:
- Mapak
- Grafikak
- Irudiak, argazkiak
Zuk prozedura hauek egiten, interpretatzen eta komentatzen jakin beharko duzu.
Mapak erabiltzeko Espazioa geografikoa kokatzen jakin behar da eta horretan mugitzen jakin, horretarako Sare geografikoa erabiltzen jakin behar da.
Sare geografikoa
Lurreko edozein puntu kokatzeko, gizakiak lerro sistema sinple bat asmatu zuen, sare
geografikoa. Lurra, meridiano eta paralelotan banatu zuen, bien artean leku zehatz bat
kokatzeko modua izateko.
Meridianoak Ipar-polotik Hego-polora zabaltzen diren 180º-ko zirkulu erdiak dira, eta
paraleloak, aldiz, 360º-ko zirkulu osoak, ekuatorean luzera maximoa dutenak, eta latitudea igo
ahala, txikitzen direnak.
Meridiano eta paralelotan oinarrituz datu geografikoak ematen dira, latitudea eta longitudea.
Lehenengoa, ekuatorea eta leku baten meridiano arkua gradutan neurtuta da. Ekuatoretik
iparralderantz 0º-tik 90º bitarteko neurriak hartuko ditu, eta gauza bera gertatuko da
Ekuatorerik hegoalderantz. Longitudea, berriz, Greenwich meridianoa eta leku baten paralelo
arkua gradutan neurtuta da, 0º-tik 180º-ra bitarteko neurriak hartu ditzakeelarik Greenwich
meridianotik ekialde eta mendebaldera.
Adibidez: Bilbo: 43º15’ N → Latitudea
2º56’ W → Longitudea
Nazioarteko data lerroa 180º meridianoan dago kokatua, hau da, Ozeano Bareko irletan egun
berria hasten denean, Euskal Herrian aurreko eguneko 12ak izango dira. Greenwich meridianotik
ekialdera, ordua aurreratua dagoela onartzen da, eta mendebaldera, berriz, atzeratuta.
Página 33
Sare Geografikoa
Koordenatu geografikoak
Eskala
Planoetan eta mapetan beti eskala agertzen da. Eskalak mapan agertzen diren neurriak eta distantziak errealitatekoekin erlazionatzen laguntzen du. Eskalak antzekotasunaren arrazoia errepresentatzen du
Mapan ikusten da irudia 1 : 19.000.000 eskalaz eginda dagoela. Honek esan nahi du planoan cm 1-ek errealitateko 19.000.000 cm (190 Km) errepresentatzen dituela.
Baina eskala modu grafikoan ere errepresenta daiteke, kasu honetan zati bakoitzak (cm 1) 190 Km errepresentatzen ditu.
Mapa motak
Página 34
1- Mapa topografikoak
2- Diagrama mapak
Mapen gainean diagramak jartzen dira (barra-diagramak, sektore-diagramak, eta abar), espazioari buruzko informazioa diagramen bidez
emateko.
3- Koropleta mapak
Kolore plano eta intentsitateen bitartez fenomeno geografiko baten garrantzia edota magnitudea adierazten da
Página 35
4- Isolerro-mapa
Fenomeno baten balio berdina duten puntu guztiak lotzen dituen marrak (isolerro). Adierazgarriagoak dira: tenperatura mapak (isotermak), prezipitazioen mapak (isohietak), altitudeen mapak (isohipsak), prfesio atmosferikoen mapak (isobarak),…
5- Gezi edo lerrodun mapak
Geziak edo lerroak erabiltzen dituzte mugimenduak adierazteko. Horien lodiera mugimenduaren bolumenaren araberakoa izaten da.
6- Mapa tematiko edo korokromatikoa
Kolore ezberdinen bidez fenomeno geografiko mota askotakoak adieraz daitezke eta bere kokapena.
7- Irudien mapak
Irudi geometrikoak erabiltzen dira; besteak beste esferak eta karratuak, fenomeno puntualak kokatzeko. Irudion neurriak fenomenoaren garrantziaren araberakoak izan behar dira.
Página 36
Mapen iruzkina
Gidoia mapak iruzkintzeko.
1. Maparen aurkezpena: Ezinbestekoa da analisis zuzena egiteko. Aurkezpenean hurrengoa seinalau behar da: mapa mota, errepresentatzen duen fenomeno geografikoa (dentsitatea, industria kokapena, klimak, e.a.) horretrako maparen izenburua kontuan hartu behar da eta legenda irakurri. Nongoa da fenomenoa, data etagainerako datuak.
Nola adierazten den fenomenoa: koloreak, geziak, lerroak, e.a. erabiltzen.
2. Analisi orokorra:
- Adierazten den fenomenoaren definizioa. Espazio identifikazio: eskualde ezberdinak adierazten, nondik agertzen den fenomenoa. Kuantifikazioa agertzen bada nondik kuantifikazio handiena eta nondik txikiena adieraziko da,
3. Iruzkina:
- Arlo bakoitzeko fenomeno geografikoa azaltzea: arrazoiak eta ondorioak. Egin daiteke eskualdeka. Inguruko beste herriekin konparatzea.
- Mapari buruz galderak egiten badira, hauek mapa iruzkina gidatuko dute.
4. Konklusioak:
- Iruzkina konklusio laburrekin amaitu behar da, Ideia esanguratsuak. Irudikatutako fenomenoa etorkizunean izango duen joera, ondorioak, e.a. adierazi behar dira.
Página 37
Grafikoen iruzkina
Grafiko mota:
a) Lineala: Oro har, fenomeno baten bilakaera irudikatzen du.
b) Barren grafikoa: Gertaera bat hainbeste espaziotan adierazten da. Balio du fenomenoa konparatzeko. Barren altueraren arabera fenomenoaren balioa izango da.
c) Sektore-grafikoa: Gehien erabiltzen dena da zirkuloa. Zirkulo osoak fenomenoaren %100 adierazten du eta fenomenoaren alderdiak sektoreen bidez adierazten dira. Sektor
bakoitzaren tamaina fenomeno osoaren proportzioa izango du.
Nola iruzkindu grafikoak
1. Sailkapena:
- Gaia. Adierazten da eta dagokion testuinguru geografiko-politiko-ekonomikoa kokatzen
da. (zein herri edo eskualde geografikoa, zein herrialde mota: garatua, azpigaratua edo “emergentea”)
- Denboraldi adieraztuta. grafikoa denboran eta espazioan kokatzen da. - Grafiko mota. .
- Adierazitako unitateak fenomenoa neurtzeko (tonak. Milioiak, porzentaiak, …)
2. Analisia eta azalpena: - Grafikak dituen aldeak zehaztasunez bereizten dira (adierazitako datuen hazkunde edo
txikitze momentuak, maximoak eta minimoak). - Koordenatuen ardatzen arteko erlazioa
- Fenomenoa azaltzen dituen datu historikoak, ekonomikoak edota politikoak - Datuen interpretazioa:
o aurrekariak bereizi, o Datuak bere testuinguruan analisatzen
o ondorioak atera
3. Konklusioak:
- Edukiaz iritzi argudiatuta adierazi eduki orokorra laburbiltzen.
Página 38
ATAZAK
Adierazi grafikoen bidez hurrengo fenomenoak:
1) Petrolio kupelaren prezioen eboluzioa dolarretan:
1910 15$ 1970 16$ 1990 40$
1930 16$ 1975 52$ 2000 38$
1950 21$ 1980 98$ 2005 100$
Página 39
2) Euskadiko Populazio aktiboa sektoreka (2001)
1. Sektorea % 1,7
2. Sektorea % 36,8
3. Sektorea %61,5
Página 40
3) Munduko populazioa kontinenteka
- Amerika 900.000.000
- Asia 3.900.000.000
- Europa 830.000.000
- Afrika 950.000.000
- Ozeania 36.000.000
Página 41
GRAFIKO ANTOLATZAILEAK
Zergatik behar ditugu grafiko antolatzaileak:
- Ideiak eta kontzeptuak modu esanguratsuan erlazionatzen ditugunean ezagutza sortzen da eta antolatzaile grafikoek laguntzen dute.
- Ideiak grafikoki hobeto geratzen direlako
- Testu bat ulertzeko ideiek duten hierarkia adierazgarria izan behar da eta grafiko antolatzaileen bitartez lortzen da.
1- MENTE MAPA
Bi zutabeetako Koadro sinoptikoaren adibidea
KARIAK ONDORIOAK
Ekonomikoak
Politikoak
Sozialak
Página 42
2- GILTZETAKO DIAGRAMA edo ESKEMA
SEKTOR
EKONOMIKOAK
1. Sektorea
- Mehagintza
- Nekazaritza
- Abelazkuntza
- Arrantza
- Basogintza
2. Sektorea
- Industria
- Oinarrizko industria
- Ekipo ondasun industria
- Kontsumo ondasun industria
3. Sektorea
- Zerbitzuak
- Enpresentzako zerbitzuak
- Banaketa zerbitzuak
- Gizarte zerbitzuak
- Kontsumitzaileentzako zerbitzuak
3- ZUHAITZ DIAGRAMA
Herrialde baten baliabideak
Amaituezinak diren Baliabide Baliabide
Baliabideak berriztagarriak ez berriztagarririk
Eguzki Aire Ura Oxigenoa Abelazkuntza Energetikoak Mineralak
Enegia energia Nekazaritza
Página 43
4- KONTZEPTU MAPA eta SARE MAPA
Zer da? Lokarriak eta grafikoen bitartez ideia nagusien arteko eralazioak adierazten dituen diagrama.
Nola egiten da? Zeintzuk dira bere osagaiak?
- Nodoak ideia garrantzitsuenak adierazteko
erabiltzen dira. Gezi Lokarri
-Lokarriak edo lotura-hitzak
Konexioak eta loturak ezar-
tzeko erabiltzen dira.
-Geziek konexioen norabidea adierazten dute
industria motak
Erabiltzen du beste industrietarako
Produktua produzitzen dute beste industrietarako kontsumitzaileentzat
Kontzeptu mapa bat irakurtzen jatorrizko testua erreproduzitu
ahal izan behar da
Nodo Nodo
Nodo
INDUSTRIA
Astunak Kontsumo
ondasun
industriak
Ekipo
industriak
Lehengai astunak Erdi eraldatua
Makinak, motorrak,
Trenbideak,
untziak,…..
Ehungintza, elikadura, automobilgintza, papergintza,….