21
Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK EGUNEKO ZENTROAK JARDUNBIDE EGOKIEN gida

Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

Jarduerak abiarazteko

FUNTZIONAMENDU-JARRAIBIDEAK

EGUNEKO ZENTROAK

JARDUNBIDE EGOKIEN gida

Page 2: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

2

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

1. HELBURUA

Enpresariei zein langileei (osasun-arlokoak direnak eta ez direnak) bai eta erabiltzaileei eta haien

familiakoei aholkularitza ematea eguneko zentroetan hartu beharreko neurriei buruz, segurtasuna eta

osasuna bermatzeko, COVID-19 zabaltzea eta kutsatzea saihesteari dagokionez, lan-arriskuen

prebentzioari buruzko araudia betetzeari kalterik egin gabe.

2. METODOA

Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak,

emaitza positiboak eman dituztenak, eraginkorrak eta erabilgarriak direnak testuinguru jakin batean,

helburu dutenak aurre egitea, hobetzea edo irtenbide bat ematea lanean agertzen diren egoerei, eta

baliagarriak izan daitezkeenak antzeko egoeretan edo bestelako egoeretan.

Gida etengabe izango da berrikusia, eta duen helburua inplikatutako alderdi guztien lankidetzarekin

baino ez da lortuko.

3. COVID-19

COVID-19 arnas gaixotasuna SARS-CoV-2 birusak sortzen du. Birus hori animalia-jatorriko koronabirusa

da eta gizakiok kutsatzera heldu da; gure artean ere transmititu daiteke.

3.1. TRANSMISIO-BIDEA

Gizakien arteko transmisio-bidea1 beste koronobirus batzuetarako deskribatutakoaren

antzekoa da. Transmisio hori, batez ere, 5 mikra baino gehiagoko tanten bidez gertatzen da,

sudurretik eta/edo ahotik datoz, infektatutako pertsona batek eztul, doministiku edo arnasa

botatzean; 2 metrora arteko distantziara heltzeko gai dira eta inguruneko gainazal eta

objektuetan gera daitezke (fomiteak). Kutsatzea tanta horiek arnastean gerta daiteke edo

tanta horiez kutsatutako eskuez ahoko, sudurreko edo begietako mukosekin kontaktua

izatean, eskuek aurretiaz kontaktua izan dutelako kutsatuta dauden gainazalekin edo

fomiteekin.

1 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/20200417_ITCoronavirus.pdf

Page 3: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

3

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Egungo ebidentzia zientifikoak ez du larruazala birusa transmititzeko bidetzat hartzen,

kutsatutako eskuak eta/edo aurpegia izan ezik.

3.2. KOLEKTIBO SENTIBERAK

Osasun Ministerioak2 argitaratutako SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean Laneko

Arriskuen Prebentzio Zerbitzuetarako jarduera-prozeduran zerrendatuta dauden COVID-

19rekiko arrisku-kolektiboak edo talde kalteberak honako hauek dira:

60 urte baino gehiago.

gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa barne

diabetesa

biriketako gaixotasun kronikoak

minbizia tratamendu aktiboaren fasean

immunoeskasia

haurdunaldia

giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa

gibeleko gaixotasun kronikoa

obesitate morbidoa (GMI>40)

4. PRINTZIPIO OROKORRAK

Eguneko zentroetan egin beharreko ekintza guztiak, agintarien gidalerroei jarraiki egingo dira, batez

ere osasun-arloari jarraiki, eta Prebentzio Zerbitzuaren laguntzarekin. Eguneko zentroko

enpresaburuak prebentzioaren kudeaketa bere gain hartu badu, kontratatuta izan behar duen

Osasuna Zaintzeko Zerbitzura jo ahal izango du, bai eta prebentzioaren kudeaketa egiteko

erreferentziazko beste informazio- edo kontsulta-iturri batzuetara ere, hala nola ministerioak,

gobernu-sailak, erakunde ofizialak, elkarteak, etab.

Pertsona orok bete beharko ditu zehaztu diren portaera sozialari buruzko jarraibideak, SARS-CoV-2k

eragindako osasun-krisiari aurre egiteko.

2 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/PrevencionRRLL_COVID-19.pdf

Page 4: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

4

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

5. ERABILTZAILEEN ETA HAIEN FAMILIAKOEN LANKIDETZA

Bizi dugun egoera honetan erabiltzaileen eta haien familiakoen lankidetza beharrezkoa dugunez,

pertsona horientzako gomendioak honako hauek dira:

EZ joan erostera arnas sintomarik izanez gero.

Errespetatu zentroaren jarraibideak.

Segurtasun-distantziak errespetatu, eta aglomerazioak sortzea saihestu.

Lokalean ahalik eta denbora gutxien egon, batez ere laguntzaileak edo bisitariak

direnean.

6. ANTOLAKETA

Enpresek edo zentroen titularrek hainbat ekintza egin beharko dituzte jardueraren antolaketari,

langileei, erabiltzaileei eta abarri dagokionez, COVID-19ren kutsadura prebenitzeko, laneko

segurtasuna eta osasuna kaltetu gabe.

6.1 KONTINGENTZIA-PLANA

Zentro bakoitzak Kontingentzia Plan bat garatu beharko du, COVID-19ri aurre egiteko hartu

beharreko neurriak jasoko dituena. Plan horrek lanpostuekin eta lanpostu horietako

zereginekin lotutako arrisku-mailak kontuan hartu eta jorratu beharko ditu, eta, beraz,

enpesaren prebentzio-antolaketaren laguntza behar du.

Kontsiderazio horien artean, adibidez, honako hauek egon daitezke:

Lagileentzat SARS-CoV-2 iturri izan daitezkeenak: erabiltzaileak, beste langile batzuk…

Besteren edo norberaren konturako langile kalteberak egotea.

Page 5: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

5

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

6.1.1 Kontingentzia Planaren garapenean kontuan hartu beharreko beste kontu

batzuk

Langileen bajak areagotu daitezke; izan ere, lanera joateari utzi beharko zaio

"baieztatutako" edo "susmagarri" (ikertua) egoeran egonez gero, harik eta "negatiboa"

baieztatu edo errekuperatu dela baieztatu arte.

Distantzia mantentzeko, lan-txandak mailakatu, jarduerak murriztu, urrutiko lana,

ordutegi malguak eta esposizioa murrizteko beste neurri batzuk hartzeko beharra

aztertu.

Baloratu funtsezko egitekoak langile gutxirekin egiteko aukerak, langileak hainbat

lanetan trebatzea barne, erabiltzaileak zaintzen jarraitzeko.

Erabiltzaileen kalteberatasuna, eguneko zentroa adinekoentzakoa bada, eta ezarri

beharreko prebentzio-neurrietan horrek duen eragina.

Hornidura-kateak eten edo entregak atzeratu daitezke.

Garbitzeko beharra lanaldian, langileak haiek zein instalazioak.

6.1.2. Kolektibo kaltebera

Ebaluatu, prebentzio-zerbitzuaren bidez, langileak duen kalteberatasuna.

Hartu kasu bakoitzari dagozkion prebentzio-, egokitzapen- eta babes-neurriak,

telelana aukera barne.

Egiaztatu langile kalteberak lanean jarraitzeko aukera ematen dioten lan-baldintzei

eustea ezinezkoa dela, aldi baterako ezintasuna eskatu ahal dezan.

Baloratu jarduera egiten jarraitzea egokia den, pertsona autonomoaren kasuan edo

prebentzio-zerbitzurik ez duen beste egoera batean, lehen mailako arretako

medikuaren laguntzarekin.

Page 6: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

6

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

6.1.3. Kontingentzia Planari lotutako jarduerak

Laneko Segurtasun eta Osasun batzordeek kontsultatuko eta adostuko dute plana,

prebentzioko ordezkarien parte-hartzearekin. Langileen legezko ordezkaritzarik ez duten

enpresetan, prebentzio-ordezkaririk ez badago eta laneko segurtasun- eta osasun-batzorderik

eratu ez bada, abiarazteko gidari buruzko kontsulta enpresaren sindikatu adierazgarrienekin

edo ekoizpen-sektoreko sindikatu adierazgarrienekin egin beharko da.

Enpresak garatutako plan orok eskatzen duen moduan:

Enpresan bertan zabalduko da, bai eta beste enpresa batzuetan lantokian jardueraren

bat egiten badute, koordinazio egokia egon dadin.

Gerta daitezkeen arau-aldaketen arabera eguneratuta egongo da.

Era berean, hartutako ekintzak erregistratu beharko dira, data, ordua, arduradunak eta abar

zehaztuz, eta sor daitekeen dokumentazio guztia gorde beharko da, prebentzio-plangintzan

egiten den moduan.

6.2 JARDUERA KUDEATZEA

Txandak ezartzeko, etenaldiak egiteko, zereginak txandakatzeko eta abarrerako

beharra baloratu arriskua gutxitzeko, bai eta ebaluatu bizi dugun egoerak dakartzan

karga fisikoak eta mentalak eta, aldi berean, sustatu eskuak garbitu ahal izatea.

Bermatu neurri higienikoak betetzen direla zentroaren eremu guztietan, erabiltzaileen

zein langileen kasuan, eta segurtasun- eta garbiketa-distantziei dagokienez.

Sukarra edo beste sintoma batzuk dituen langile edo erabiltzaile bat detektatzen bada,

jarduteko prozedura bat ezarri, eta osasun-langileak bertaratu arte beste pertsona

batzuekin harremanetan ez dagoen gune bat zehaztu. Berehala jarri harremanetan

autonomia-erkidegoak edo dagokion osasun-zentroak horretarako prestatutako

telefonoarekin, eta langileei dagokienez, dagozkien prebentzio-zerbitzuekin.

Informazioa eman merkantzien, materialen eta abarren hornitzaile diren zerbitzuei

ezarri diren prebentzio-neurri aplikagarriei buruz.

Page 7: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

7

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Enpresa-jarduerak koordinatu, kontratatutako zerbitzuak badaude, hala nola

instalazioak garbitzea, otorduak prestatzea, etab.

6.3 LANGILEAK

Prestakuntza eta informazioa

Laneko edozein arriskuren aurrean gertatzen den moduan, nahiz eta bizi

dugun arriskua lanari berari lotuta ez egon, osasun publikoko kontua baita,

informazioa eman eta informazio-material ulergarria eta iturri

fidagarrietakoa banatu behar zaie langile guztiei, kutsatzeari aurre egiteko

oinarrizko alderdiei buruz:

o Arriskua, prebentzio-neurriak, norbera babesteko ekipamenduen

(NBE) erabilera, etab.

o Higiene-neurri pertsonalak3 eta kolektiboak

o Osasun-agintaritzak pertsona bat gaixotzat jotzeko ezarritako

irizpideak

o Kasu susmagarri batean jarduteko jarraibideak

Sintomei buruzko informazioa eman, kasuak nola komunikatu behar diren

antolatu, etab.; izan ere, gaixorik egonez gero, EZ da lanera joan behar.

Kartelak jarri eskuetako garbiketa gogorarazteko, partekatzen den materiala erabili

ondoren, bai eta erabiltzaileei arreta eman ondoren ere (elikadura, mobilizazioa,

garbiketa, etab.)

Gutxitu langileen eta beste enpresa batzuetako langileen arteko kontaktua, aurrez

aurrekoak ez diren komunikazioak eginez eta urruneko lana ezarriz, ahal dela.

Egun alternatiboak edo aparteko txandak ezarri zentroan unean-unean dauden

pertsonen kopurua murrizteko eta beraz, segurtasun-distantziari eustea errazteko.

Lanean gerta daitezkeen estres-egoerei buruzko jarraibideak eman.

3 Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Eskuak nola garbitu. Bideoa. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be

Page 8: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

8

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Egin aurrez aurreko bilerak, behar-beharrezkoa denean, ahal dela, beraz, bilera

telematikoak eta/edo telefonikoak bultzatu. Aurrez aurreko bilera egingo bada,

mantendu segurtasun-distantzia, eta ahal dela aire zabalean egin.

Funtsezkoak ez diren bidaiak saihestu.

6.4 JOAN-ETORRIAK4

Aukerak aztertu zentroari lotutako garraiobide kolektiboak erabiltzen dituzten langileen eta

erabiltzaileen lekualdatzetan. Pertsonen joan-etorrietan kontuan hartu:

Maskara erabiltzea

Sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskarak erabiltzea nahitaezkoa

izango da autobus- edo trenbide- garraioaren erabiltzaile guztientzat.

Bidaiariekin kontaktu estua duten garraio-zerbitzuetako langileek

maskara eraman beharko dute eta soluzio hidroalkoholikoak eskuratu,

eskuetako higienea maiz egiteko.

Motozikletetan, ziklomotorretan eta L kategoriako ibilgailuetan, oro

har, bi bidaiarik bidaiatzen dutenean, maskara edo kasko integrala

eraman beharko dute etxe berean bizi ez badira.

Garraio publikoetan, pribatu osagarrietan eta pribatu partikularretan,

bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidaria barne, bidaiariek maskara

eramango dute guztiak etxebizitza berean bizi ez badira.

Eserleku-ilara bakarra duten ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen

kabinetan, furgonetetan edo bestelakoetan, pertsona batek baino

gehiagok bidaiatzen badu, maskara erabili beharko da etxebizitza

berean bizi ez badira.

4 TMA/384/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, garraiobideetan maskarak erabiltzeko jarraibideak ematen dituena eta mugikortasun segurua bermatzeko baldintzak finkatzen dituena, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren arabera. TMA/400/2020 Agindua aldatu egin da azken xedapenetatik lehenengoa. TNA/400/2020 Aginduak, TMA/424/2020 Aginduak eta SND/507/2020 Aginduak, ekainaren 6koak, aldatua. Testu bateratua. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-4789

Page 9: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

9

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Okupazio-baldintzak

Homologatutako bi plaza (gidaria eta bidaiaria) dituzten motozikleta,

ziklomotor eta L kategoriako ibilgailuetan, oro har, bi pertsonak

bidaiatu ahal izango dute. Erabilera partekatuko motozikleten eta

ziklomotorren kasuan, eskularruak erabiltzea nahitaezkoa izango da

bientzat. Ondorio horietarako, motor-gidariak babesteko eskularruak

onartuko dira.

Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza

arteko ibilgailuetan, gidaria barne, ibilgailuak dituen plazak adina

pertsona joan ahal izango dira, baldin eta guztiak etxebizitza berean

bizi badira.

Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza

arteko ibilgailuetan, gidaria barne, guztiak etxebizitza berean bizi ez

direnean, bi pertsona mugitu ahal izango dira eserleku-ilara

bakoitzeko, betiere bidaiarien arteko distantzia ahalik eta handiena

errespetatzen badute.

Bederatzi plaza arteko ibilgailuetako garraio publikoetan, gidaria

barne, bi pertsona mugitu ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara

gehigarri bakoitzeko. Nolanahi ere, bidaiarien artean ahalik eta

distantzia handiena bermatu beharko da.

Erabiltzaile guztiak etxebizitza berean bizi badira, hiru pertsona joan

ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara gehigarri bakoitzeko.

Ezaugarri teknikoak direla-eta eserleku-ilara bakarra duten

ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo

bestelakoetan, gehienez ere bi pertsonak bidaiatu ahal izango dute,

baldin eta ahalik eta distantzia handiena gordetzen badute.

Autobuseko garraio publiko erregularrean, eskatu ahalakoan eta

pribatu osagarrian, bai eta trenbideko garraioetan ere, okupatzaile

guztiek eserita joan behar badute, eserleku guztiak erabili ahal izango

dira. Okupazio-mailak horretarako aukera ematen duenean,

erabiltzaileak ahalik eta gehien bereizteko ahalegina egingo da.

Hiri barruko eta hiri inguruko bidaiarien garraio publiko kolektiboetan,

zutik dauden bidaiariak garraiatzeko plataforma egokituak

daudenean, eseritako plaza guztiak hartu ahal izango dira, eta metro

koadro bakoitzeko bi erabiltzaileren okupazio-erreferentzia

Page 10: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

10

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

mantenduko da zutik bidaiatzeko gaitutako eremuan, betiere

bidaiarien arteko bereizketarik handiena egiten saiatuz.

Garraioan bete beharreko baldintzak kontuan hartuta, beharrezkoa izan liteke:

Garraio-txanda gehiago ezartzea.

Erabiltzailea familiak5 garraiatu ahal izateko irtenbideak ematea.

Beste irtenbide batzuk aztertzea, langileekin, enpresarekin, familiekin eta prebentzio-

zerbitzuaren ordezkariekin bat etorriz.

6.5. ERABILTZAILEAK

Instalatu kartelak edo informazio-panelak zentroaren sarreran eta barruan, eta jarri

erabiltzaileentzat, familiakoentzat eta langileentzat erabilgarria den informazio guztia:

zentroaren eta espazio komunen edukiera, irekitzeko ordutegiak, ilarak antolatzeko

jarraibideak, sintomarik izanez gero edo gaixorik egonez gero etxean egoteko beharra,

etab.

Helarazi erabiltzaileei, haien familiei eta langileei ohiko bitartekoen bidez aipatutako

neurriak, ahalik eta gehien zabaltzeko eta betetzeko.

Erabiltzaileak trebatu eskuetako eta arnasketako higiene-ohiturak eta segurtasun-neurriak

mantentzeko ohiturak eskura eta ezarri ditzaten.

6.6. GARBIKETA

Zehaztu zentroko guneetan lan egiteko eta zabaltzeko ordutegiak, beharrezko

garbiketa egin ahal izateko, lanaldia edo txanda hasi aurretik eta lanaldia edo txanda

amaitzean.

Aldian-aldiko garbiketa-plan bat ezarri (garbiketa areagotu behar da) eta jarraipena

egin. Plan horretan, langileek soilik erabiltzeko eremuak (aldagelak, atsedenlekuak,

sukaldeak, zerbitzuak, etab.) eta erabiltzaileen eremuak (harrera, aretoak, jantokiak,

5 Protocollo operativo per il respetto delle disposizioni per la pervencionedal contagio e la tutela dela salute degli utenti e degli operatori finalizzato

alla reapertura delle struture semiresidenziali per per persone con disabilità,ai sensidell´art. 8 del DPCM 26 aprile 2020 https://www301.regione.tocana.it/bancadati/atti/Contenuto.xml?id=5251625&nomeFile=Delibera_n.571_del_04-05-2020-Allegato-A

Page 11: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

11

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

etab.). Kutsatuta egon daitekeen azalera, objektu, tresna eta abar guztiak jaso beharko

ditu: erakusmahaiak, mahaiak, aulkiak, barandak, lan-ekipoak, erremintak, ateen

heldulekuak eta botoiak, adibidez, igogailuak, materialak, edonork erabiltzeko ekipoak

(kafe-makinak, fotokopiagailuak, etab.), kontaktu-maila handikoak.

Garbitzaileak garbitzeko guneak eta komunak garbitzeko plana ezarri, bai eta horien

edukiera zehaztu ere, eremu komunetan distantziak mantentzeko.

Zorroztu garbiketa eta desinfekzioa, betiere osasungarritasun- eta higiene-egoera

bermatze aldera.

Horretarako, erabili baimendutako ohiko detergenteak eta desinfektatzaileak

(biruzida).

Ehunak kudeatzeko prozedura ezarri (mahai-zapiak, maindireak, etab.), garbitu

ondoren zentrora edo/eta biltegietara iristen direnetik garbiketa-zerbitzura bidaltzeko

bildu eta biltegiratu arte, zerbitzua kanpokoa zein barnekoa izan. Barnekoa bada,

beharrezkoa izango da zerbitzu horretan ere manipulazio-kudeaketa ezartzea.

Kudeatu behar bezala sortutako hondakin guztiak. Bota hondakinak maizago. Arreta

berezia jarri beharko da jarduera honetan, horiekin eskuz kontakturik ez izateko eta

poltsak ixtean aerosolak sortzea saihesteko.

7. KONTAKTU FISIKOA SAIHESTEKO NEURRIAK

Neurriak hartu behar dira, ahal den guztietan, 2 metroko distantziari eusteko, ez bakarrik langileen

artean, langileen eta erabiltzaileen artean ere, bai eta erabiltzaileen artean ere, eta saihestu kutsatuta

egon daitezkeen elementu edo gainazalekin kontaktuan egotea ere. Neurri horien artean:

7.1. OROKORRAK

EZ egin kontaktu fisikoa dakarren edukazio- edo afektu-adierazpenik.

Antolatu lana eta lanpostuak, ahal dela, langileen arteko hurbiltasuna saihesteari

begira.

Page 12: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

12

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Zehaztu zentroaren eta bertako eremuen edukiera (langileek soilik erabiltzeko eremuak

– Aldagelak, komunak, atsedenerako lokalak – Eta erabiltzaileentzako eta

bisitarientzako eremuak – Aretoak, jantokiak, etab. –), segurtasun-distantziari eustea

ahalbidetzeko.

Kontrolatu eremu bakoitzerako definitutako edukierak gainditzen ez direla.

Ateak irekita utzi, ahal bada, heldulekuekiko kontaktuak mugatzeko, betiere horrek

zentroko sarbidea bideratzea eragozten ez badu

Instalatu irekiera automatikoko ateak, ahal dela, bai lokaletara sartzeko, bai langileek

erabiltzen dituzten eremuetara sartzeko eta nora sartzeko den kontuan hartuta edo

segurtasun-arazoen arabera: norbera hurbiltzean zabaltzen den horietakoa, txartela

edo kontaktu fisikorik behar ez duen beste gailu bat hurbiltzean zabaltzen den

horietakoa, etab.

Jarri zentroko altzariak edo elementuak, segurtasun-tartea hobeto mantendu ahal

izateko.

Ahal dela, eskailerak erabili eta igogailua ahalik eta gutxien. Erabili behar denean,

gehieneko okupazioa pertsona batena izango da, haien arteko bi metroko tartea

bermatu ahal denean izan ezik (edukiera zehaztu beharko da), edo laguntza behar

dezaketen pertsonen kasuan; kasu horretan, haren laguntzaileak edo familia-nukleo

berekoak direnek edo etxebizitza berean bizi direnek ere erabili ahal izango dute.

Instalatu babes kolektiboko neurriak, adibidez, manparak, lanpostuen artean, itxarote-

eremuetan, etab.

Saihestu objektuak, dokumentuak eta abar eskura entregatzea: gainazal batean utzi eta

bertatik jaso, utzi duen pertsona erretiratu ondoren.

Saihestu objektuak, erremintak, beste pertsona baten lan-eremuak eta abar erabiltzea,

eta, erabiltzen badira, lehenago eta geroago garbitu.

Page 13: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

13

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

7.2. SARBIDEA

Antolatu langileen eta erabiltzaileen sarrerak eta irteerak modu mailakatuan, bai eta

eremu komunetarako sarbidea ere, segurtasun-distantzia mantentzeko.

Ezarri neurri zehatzak sartzean eta irtetean erabiltzaileak pilatzea saihesteko eta horien

berri eman, sarbide- eta irteera-denborak mailakatu eta eremu komunetan gehieneko

edukiera ezarri.

Definitu, ahal bada, langileentzako eta erabiltzaileentzako sarrera-bide

independenteak. Gainera, ahal dela, sartzeko eta irteteko ez erabili sarbide bera.

7.2.1. Bisitak

Sustatu bisitak aldez aurretik hitzordua eskatuta egin daitezen.

Mantendu higieneari eta distantziari buruzko arau orokorrak.

Gogorarazi bisitariei ezin dela instalazioetara sartu sintomak badituzte edo kutsatuta

egon daitezkeela susmatzen bada.

Izan bisitetarako sarbide bakarra, bisitak hobeto kontrolatu ahal izateko.

Saiatu hitzordura arte itxaronaldia lokalaren barruan egin ez dadin, batez ere

segurtasun-distantzia ziurtatzerik ez badago.

Jarri sarbide publikoko guneeetan bereizketa-elementuak langileen eremuen eta

bisitarien eremuen artean.

7.3. APARKALEKUAK

Langileentzako, erabiltzaileen garraio indibiduala edo kolektiborako, bisitentzako,

horniduretarako, etab. aparkalekuak dituzten zentroetan, instalazioetara sartzeko:

Instalatu kontakturik behar ez duten tiket- eta txartel-irakurgailu automatikoak.

Page 14: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

14

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Kontaktua behar duten irakurgailuak erabili beharrean, segurtasun-langileek eraman

dezatela kontrola.

Instalatu automatikoki irekitzen diren ateak eta/edo kontakturik gabeko gailua, kasua

zein den, aparkalekuaren eta dendaren edo langileen aldagelen artean.

Eduki aparkalekuaren eta zentrorako edo langileen aldageletarako sarbidearen arteko

ibilbidean ate guztiak irekita, ez bada bestelako segurtasun-arrazoi zorrotzak daudela.

Mugatu erabiltzen diren plazen kopurua, segurtasun-distantzia mantentzen dela

ziurtatzeko.

7.4. ZENTROAN BERTAN

Ahal bada, zirkulazio-noranzko bakarra ezarri, pertsonak gurutzatu ez daitezen.

Adibidez, korridoreetan, eskaileretan… zirkulazio-norabideak markatu, zentroko

guneetara sartzeko ilara egiteko eremuak zehaztu, kanpoan, etab.

Izendatu erabiltzaileei distantziari eusteko beharra gogorarazten dieten langileak, ahal

bada. Erabiltzaileeak ildo horretako ohituretan trebatu.

Erabiltzaileak pilatzea saihestu, zentroaren barruan zein kanpoan, baina zenbait

egoeratan elkarrekin egon ahal izango dira, baldin eta elkarrekin bizi den familia-nukleo

batekoa bada, edo mendekotasuna duten pertsonak badaude.

7.5. ZENTROKO GUNEAK

Aztertu espazioaren banaketa eta antolaketa, bai eta lan-prozesuena ere, segurtasun-

distantziak bermatzeko.

Saiatu erabilera komuneko eremuak banaka bakarrik erabil daitezen, eta, ezinezkoa

bada, segurtasun-distantziari eutsi.

Page 15: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

15

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

7.6. KOMUNAK

Aldatu komunak erabiltzeko gailuak, eskuak erabili behar ez izateko; adibidez, eskuak

azpian jartzean ura ateratzen den txorrota, oinarekin aktibatzen den komunaren

ponpa, etab.

Ur-iturriak kendu, eta, beraz, ahal den neurrian, ur-botila indibidualak eman edo

pertsona bakoitzak horiek izan ditzan ahalbidetu.

7.7. LANERAKO TRESNAK ETA MATERIALAK

Erabili, ahal den neurrian, banakako materiala eta tresnak.

Ez erabili objekturik, tresnarik, beste pertsona baten lan-eremurik, etab., eta, erabiltzen

badira, garbitu lehenago eta geroago.

Baloratu erabili eta botatzeko materialen, tresnen eta abarren erabilera.

Garbitu eta desinfektatu erabiltzaileren batekin kontaktuan egon diren materialak,

beste pertsona batekin erabili aurretik.

Mugatu paperezko dokumentuen erabilera eta zirkulazioa ahalik eta gehien mugatzea.

7.8. ERABILTZAILEEI ARRETA EMATEKO ZEREGINAK

Dagozkion babes-neurriak eman eta erabiltzen direla zaindu Prebentzio-zerbitzuak

ebaluatutako egoera bereziaren arabera, segurtasun-distantzia mantendu ezin den

erabiltzaileentzako arreta-lanetan (elikadura, garbiketa eta garbitasuna, mobilizazioa,

lekualdaketa, etab.).

Ez egin aglomerazioak gertatzeko arriskua dakarten jarduerak, segurtasun-distantzia

mantendu ezin bada.

Antolatu animazio- eta gizarte- eta hezkuntza-jarduerak talde txikietan, pertsonen

arteko distantzia errespetatzeko moduan.

Ezarri janari-txandak, jantokian ahalik eta pertsona gutxien egoteko.

Page 16: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

16

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

8. NEURRI HIGIENIKOAK 6,7,8

Pertsonen arteko distantziari eusteko neurriez gain (edukiera mugatzea, babes kolektiboko neurriak,

etab.), higiene-neurri egokiak hartu behar dira: eskuak garbitzea eta, beharrezkoa denean, norbera

babesteko neurriak hartzea, prebentzio-zerbitzuaren eta/edo osasun-agintarien9 gomendioen

arabera. Nolanahi ere, erabilera publikoko espazio irekietan zein itxietan, segurtasun-distantzia10

ziurtatzerik ez dagoenean, nahitaezkoa da pertsona guztiek maskara erabiltzea, zehaztutako

salbuespenetan izan ezik. Aplikatu beharreko neurri posibleen artean:

Sustatu eta erraztu langileek zein erabiltzaileek eskuak garbitu ahal izatea.

Ziurtatu higiene-neurriak mantentzeko beharrezkoak diren kontsumigarrien

hornikuntza: ura eta xaboia, gel hidroalkoholikoa, xaboia, eskuoihaltxoak, zabor-

poltsak, paperontzia tapaduna eta pedalduna...

Etengabe eduki lanpostuetan eta eremu komunetan (aldagelak, atsedenlekuak, etab.):

gela hidroalkoholikoa, paperezko eskuoihaltxoak, xaboia, zabor-poltsak, paperontziak

tapadunak eta irekitzeko pedaldunak.

Garbitu fitxaketa-puntua, erabili aurretik eta ondoren, kontaktu fisikoa behar badu, edo

sarrera-txandaren amaieran. Langileek eskuak garbitu beharko dituzte fitxatu ondoren,

adibidez, fitxaketa-puntutik gertu kokatutako gel hidroalkoholikoa erabilita.

Garbitu gainazalak, objektuak eta abar, ezarritako planaren arabera.

Eskura jarri erabiltzaileentzako garbiketa-gunea eta/edo gel hidroalkoholikoa.

Eskuak maiz garbitu, kutsatzeko arriskua dagoen hurbileko zereginak (garbitasuna,

elikadura, mobilizazioa, etab.) kontuan hartuta. Batez ere, eskuetako higienea egingo

dute erabiltzaileekin kontaktua izan aurretik eta ondoren, gainazalekin kontaktua izan

6 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Medidas_higienicas_COVID-19.pdf 7 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf 8 https://www.mscbs.gob.es/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCovChina/documentos/Residencias_y_centros_sociosanitarios_COVID-19.pdf 9 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Recomendaciones_uso_mascarillas_ambito_comunitario.pdf

10 Orden SND/422/2020, de 19 de mayo, por la que se regulan las condiciones para el uso obligatorio de mascarilla durante la situación de crisis

sanitaria ocasionada por la COVID-19. https://www.boe.es/boe/dias/2020/05/20/pdfs/BOE-A-2020-5142.pdf

Page 17: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

17

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

ondoren eta ekipoak erabili ondoren, eta, hala badagokio, norbera babesteko neurriak

kendu aurretik eta ondoren.

Garbitu erabilera bakoitzaren ondoren, erabilera partekatuko ekipoa, erremintak eta

abar.

Garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin, edo, bestela, gela hidroalkoholikoekin.

Eskuak garbitu eskularruak erabili aurretik eta ondoren, eta aldatu erabiltzaile

bakoitzari arreta eman ondoren, erabiltzea beharrezkoa bada.

Eskatu erabiltzaileek maskara erabil dezaten, betiere egin beharreko jarduerak

ahalbidetzen badu eta erabilera kontraindikatua ez bada, segurtasuneko pertsonen

arteko 2 metroko distantziari eustea bermatu ezin den kasuetan eta babes kolektiboko

neurririk ezarri ezin izan denean.

Langileak bere prebentzio-zerbitzuak adierazitako norbera babesteko neurriak

erabiliko ditu, arrisku-mailaren arabera.

Garbitu nitrilozko eskularruak erabiliz edo prebentzio-zerbitzuaren gomendioen

arabera.

Erabili garbitzeko eta desinfektatzeko produktu egokiak: adibidez, lehenik ura eta

xaboia, eta gero lixiba uretan diluituta, osasun-agintariek emandako gomendioen

arabera.

Garbitu eta desinfektatu uniformeak edo laneko arropa erregularki. Baloratu erabili eta

botatzeko txabusinen erabilera.

Halaber, langileentzako beste gomendio batzuk, erabiltzaileentzat ere baliagarriak direnak, honako

hauek dira:

EZ joan gaixorik egonez gero.

Lanean aurpegia eta begiak ukitzea saihestu.

Azazkalak labur eraman.

Saihestu eskuak eta eskumuturrak garbitzea zailtzen duen eraztunik, eskumuturrekorik,

erlojurik edo bestelako apaingarririk erabiltzea.

Page 18: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

18

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa:

erabili eta botatzeko paperezko zapi bat erabilita, eta zakarrontzira bota

ukondoaren barrualdea erabilita edo

eskua erabilita; azken kasu horretan, garbitu egin behar da, eta, bitartean,

aurpegia, sudurra edo begiak ez ukitu

Ez partekatu janaria, objektuak eta tresnak aldez aurretik garbitu gabe.

Zorroztu norberaren higiene-neurriak: dutxa hartzea lanetik itzultzean, etxeko eta

familiako jarduerak egiten hasi aurretik.

8.1. AIREZTATZEA

Airearen berrikuntza areagotu lantokian, modu naturalean edo behartuan, beraz, EITEk

eta/edo 486/97 Errege Dekretuak eskatutako gutxieneko balioen gainetik.

Kontuan hartu aireztapen-beharrak bertan dauden pertsonen kopuruarekin eta

produktuek ingurunera askatzen dutenarekin lotuta daudela

Aireztapen/klimatizazio sistema baduzu:

eraginkortasun handiko aire-iragazkiak instalatu

instalazioa egunero garbitu eta desinfektatu

ekipoa egunero garbitu eta desinfektatu

kanpoko aire-sarrera handitu edo birzirkulaziorik ez egin

baloratu birzirkulazioan biruzida fisikoa erabiltzea

8.2. IBILGAILUAK

Norberaren ibilgailuak edo langileek eta/edo erabiltzaileek guztiek erabiltzeko

kontratatutakoak garbitu eta desinfektatu behar dira erabilera bakoitzaren aurretik eta

ondoren.

• Eskuak garbitu ibilgailua erabili aurretik, urarekin eta xaboiarekin, edo, bestela, gel

hidroalkoholikoarekin.

Page 19: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

19

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

• Izan eskura ibilgailuan gel hidroalkoholikoa, paperezko eta alkoholezko eskuoihal

txikiak edo eskuoihal desinfektatzaileak ukitu diren ibilgailuaren zatiak garbitzeko, bai

eta itxi daitezkeen plastikozko poltsa ere, garbitzeko erabilitako elementu guztiak

jasotzeko. Poltsa horiek leku egokian utzi beharko dira amaitzen denean. Ez utzi inoiz

ibilgailuan.

• Garbitu bolantea, kanbio-palanka, irratiko aginteak, segurtasun-uhala lotzeko gailua,

eskutokiak, giltzak, etab.; hau da, ibilgailua erabiltzean ukitu ahal izan den edozein zati.

• Eskuak garbitu ibilgailura itzultzen den bakoitzean, egindako jarduera dela-eta

ibilgailuan sartu eta irten behar bada.

• Ibilgailua aireztatu erabili eta garbitu ondoren, 15 minutu inguru, beste pertsona

batek erabili aurretik.

• Desinfektatu, batez ere erabilera partekatua dagoenean, giltzak eta kreditu-

txartelak, erregaia erosteko, aparkalekua ordaintzeko eta abar.

• Ez isuri desinfektatzeko edota garbitzeko produktuak zuzenean desinfektatu eta/edo

garbitu beharreko elementuen gainean, baizik eta toallatxo bat busti edo zuzenean

eskuoihal desinfektatzaile hezeak erabili.

8.3. JANTOKIAK

Ezarri iradokitako edo aurrez zehaztutako ibilbide bat, eremu jakin batzuetan pilaketak

saihesteko eta erabiltzaileen eta langileen arteko harremana prebenitzeko.

Murriztu elikagaien manipulazioa eta erabiltzaileen esku-hartzea, kutsatzeko arriskua

prebenitzeko.

Jarri platerak, elikagaiak eta abar erraziotan eta estalita.

Garbitu eta desinfektatu ekipamendua, bereziki mahaiak, aulkiak eta pertsona baten

eta bestearen arteko ukitu daitekeen beste edozein gainazal.

Erabilera bakarreko mahai-zapiak erabili. Hori ezinezkoa bada, zerbitzuen artean

aldatu, gero garbiketa mekanikoa egiteko, eta ordura arte itxi daitezkeen poltsetan utzi.

Page 20: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

20

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

Biltegiratu zerbitzuko elementu osagarriak (baxera, beirategia, mahai-tresnak, mahai-

zapiak) esparru itxietan, eta, hori ezinezkoa bada, erabiltzaileen eta langileen

pasaguneetatik urrun.

Garbitu Baxera, beirateria eta mahai-tresneria ontzi-garbigailuan.

Ahal den neurrian, mahai-tresnak, beirateria eta baxera erabili aurretik ez dadila egon

agerian.

Kendu autozerbitzuko produktuak (ezpain-zapiak, palilleroak, ozpin-ontziak,

oliontziak), eta lehenetsi erabili eta botatzeko monodosiak edo beste formatu

batzuetako zerbitzuak, erabiltzaileak eskatzen duenerako.

9. ERREFERENTZIAK

Testuan zehar aipatutako dokumentuez gain:

COVID-19: COVID-19ren aurkako prebentzio eta kontrolerako gida, adinekoen

egoitzak eta egoitza izaera duten bestelako gizarte-zerbitzuetarako zentroak.

https://www.mscbs.gob.es/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCovChina/document

os/Residencias_y_centros_sociosanitarios_COVID-19.pdf

COVID-19: Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko zuzenbidea

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=355_COVID-

19_Derecho_Europeo_Estatal_y_Autonomico_.pdf

COVID-19: Pertsonen Mugikortasuna

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=363_COVID-

19_Movilidad_de_las_Personas.pdf

COVID-19: Langile autonomoak

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=358_COVID-

19_Trabajadores_Autonomos.pdf

COVID-19: Kolektibo kalteberak

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=359_COVID-

19_Colectivos_Vulnerables.pdf

Page 21: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK...Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak, emaitza positiboak eman dituztenak,

21

Jardunbide egokien gida

EGUNEKO ZENTROAK

HSE. Working safely during the coronavirus outbreak – a short guide.

CDC. Guidance for Cleaning and Disinfecting.

OSHA. COVID-19 biruserako lantokiak prestatzeari buruzko gida.

10. ERANSKINAK Posterra.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/material_coronavirus/eu_def/adjuntos/C

ARTEL_A3_CONSEJOS_apaisado_eus.pdf

Bideoa. Eskuak nola garbitu. OSAKIDETZA. Eusko Jaurlaritza. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be

OHARRA: Gomendio hauek jarraian adierazitako datakoak dira, data horretan dugun egoera soziosanitarioa kontuan hartuta, zerikusia duten eremuetako agintari nazionalek eta/edo autonomikoek ematen dituzten arau berriei kalterik egin gabe. Barakaldo, 2020ko ekainaren 16a