64

Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jardunaldi Pedagogikoak 2006
Page 2: Jardunaldi Pedagogikoak 2006
Page 3: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

LAN TALDEA

AIF Kike Fdz. de Pinedo, BIE Maria Galdeano, GIE Erramun Martiarena,

NIE Irene Lopez-Goñi, SEASKA Alazne Petuya, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola Ana Mezo,

IEP Imanol Igeregi eta EHIK Meltxor Artetxe eta J. Iñaki Etxezarreta

EKARPEN EGILEAK

BATXILERGOAZ EKARPENAKArizmendi Ikastola Elena Errazti eta Arantxa Etxeberria

HAUR HEZKUNTZAZ EKARPENAKArizmendi Ikastola Rosa Elizburu eta HHko mintegiko Talde Eragilea

LANBIDE HEZIKETAZIEP Txomin Heriz

EUSKAL CURRICULUMAZ

EHIK Xabier Garagorri

HIZKUNTZ PROIEKTUAZEHIK Erramun Osa

Itziar Elorza, Kristina Boan, Helena Baraibar

AISIALDIA ETA HEZKUNTZAZBIE Idurre Gaztañazatorre

Argitaratzaile: Euskal Herriko Ikastolen KonfederazioaAzalaren diseinua: Txema GarziaTestuaren orrazketa: Mikel BarriosMaketazioa: Roberto GutierrezISBN: 84-934928-0-9Lege gordailua: BI-803-06

© Ikastolen KonfederazioaInprimaketa: Lankopi

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 4: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

AURKIBIDEA

Hitzaurrea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3

1. Proposamenaren planteamendu orokorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .51.1. Sarrera, proiektuaren justifikazioa eta xedea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .61.2. Ikastolak, nor gara? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .71.3. Zer nahi dugu ikastolok? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .81.4. Ikastolak gerora: 2005-15eko hezkuntza nola ikusten dugu? . . . . . . . . .10

2. Proposamen zehatzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .112.1. Euskal curriculuma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .122.2. Irakaskuntza eta haren ordenatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13

Haur HezkuntzaLehen Hezkuntza.Derrigorrezko Bigarren HezkuntzaBatxilergoaLanbide Heziketa

2.3. Guztientzako kalitatea eta ekitatea bermatuko dituen hezkuntza: eskola inklusiboa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21

2.4. Tutoretza eta orientazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .252.5. Ikasleen ebaluazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .332.6. Baliabideak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .35

2.6.1. Giza baliabideak2.6.1.1. Profesionalen eginkizunak2.6.1.2. Ikastetxeko kudeatzaileen eginkizunak2.6.1.3. Giza baliabideen prestakuntza2.6.1.4. Profesionalen sustapena, balorazioa eta aitorpena

2.6.2. Baliabide ekonomikoak

2.7. Ikastetxeen autonomia, gobernua eta esku-hartzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .412.7.1. Ikastetxeen sailkapena (Hegoaldeko ikuspegitik)2.7.2. Autonomi ahalmena2.7.3. Kudeaketa mota

2.8. Sistemaren ebaluazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .422.8.1. Xedea2.8.2. Ezaugarriak2.8.3. Metodologia. Adierazle sistema2.8.4. Sistemaren ebaluazioa 2.8.5. Proiektuen eta programen ebaluazioa2.8.6. Ikastolen ebaluazioa2.8.7. Zerbitzuen eta administrazioaren ebaluazioa2.8.8. Profesionalen jardueraren ebaluazioa

3. Ekarpen osagarriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .551.1. LOE legearen edukiaren balorazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .561.2. Iparraldeko marko legala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .581.3. Euskal eskola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .581.4. Eskola akordioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .591.5. Eskola egutegiari buruz gogoeta bat . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .60

Page 5: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

3

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

HITZAURREA

Etorkizuna ikastolaz

Praktikoak gara, izan ere, ikastolok. Ekin, jardun, egin… deklinatzen trebeak garela eta aurrera begira aritzea maitedugula nork ukatu? Euskal gizarteak hori aitortua digu. Ekintzaile eta berritzaile izaera bikoitz horren gibelean, aldiz,gogoeta dago, egitasmo berriak abiatzeko ezinbesteko osagai duguna.

Europar ekonomiaren eta gizartearen premia berriei erantzun egokien bila estatuak hezkuntzaren eta honen oina-rrizko zelula den eskolaren bidez dabiltzan honetan guk, ikastolok, geure erantzun propioak aurkitu behar ditugu,dakigunean sakonduz, zehaztu gabe duguna identifikatuz eta berria dugunean ikasiz. Eta hau dena proposamenbatean bildu, elkarrekin jardun eta azkenean erabakiak adostu ahal izateko.

Lehen urratsa 2005ean egin genuen lan talde baten bidez gogoeta abiatu eta zirriborroa idatziz. Bigarren pausoa2006ko jardunaldi pedagogikoetara ekarriz eta bertan kontrastea eginez burutu nahi dugu euskal lurralde guztieta-ko profesionalen artean. Hurrengo urratsak, 2015erako ildoak, ikastolen erkidego osoaren esku dira.

La ikastola en futuro

Las ikastolas somos verdaderamente prácticas. ¿Quién puede negar nuestra habilidad para actuar, para realizar,para hacer… y que nos gusta trabajar mirando al futuro? La sociedad vasca nos lo ha reconocido. Detrás de esedoble carácter emprendedor y renovador está la reflexión, como componente imprescindible para la puesta en mar-cha de los nuevos proyectos.

En esta búsqueda de los estados para responder adecuadamente a las nuevas necesidades de la economía y dela sociedad europeas por medio de la educación y de su célula fundamental, la escuela, debemos encontrar nues-tras propias respuestas, profundizando en lo que sabemos, identificando lo que nos queda por definir y aprendien-do de lo nuevo. Y recopilar todo ello y trabajar conjuntamente para, finalmente, poder tomar decisiones.

El primer paso lo dimos en 2005, mediante un grupo de trabajo, iniciando la reflexión y redactando el borrador. Elsegundo paso queremos que consista en la realización de las jornadas pedagógicas y en el contraste que en ellasse haga por parte de los profesionales de todos los territorios de Euskal Herria. Los próximos pasos -pautas para2015- están en manos de toda la comunidad de ikastolas.

L'avenir et les ikastola

Nous les ikastola avons effectivement le sens pratique. Nous pensons, agissons, faisons… Qui peut dire que nousn'aimons pas aller de l'avant et regarder vers le futur? La société basque s'en est rendue compte. Derrière ce carac-tère à la fois entrepreneur et rénovateur se cache une réflexion, réflexion qui est un élément indispensable audémarrage de nouveaux projets.

A l'heure où les états s'activent à chercher les réponses adéquates aux nouvelles attentes de l'économie et descitoyens européens par le biais de l'éducation et de sa cellule principale qu'est l'école, nous, ikastola devons trou-ver nos propres réponses en approfondissant notre savoir, en identifiant ce qui ne l'est pas encore et en apprenantde nouvelles choses. Il s'agira ensuite de réunir toutes ces réponses au sein d'une proposition afin de pouvoir tra-vailler ensemble et prendre des décisions.

Nous avions effectué la première étape de ce travail en 2005 avec le démarrage une réflexion et la rédaction d'unpremier document de travail par une équipe spécialistes. Nous souhaitons effectuer la deuxième étape lors desjournées pédagogiques de 2006, en comparant les éléments en notre possession entre tous les professionnels detous les territoires basques. Les étapes suivantes, les axes de travail d'ici 2015, sont du ressort de l'ensemble dela communauté des ikastola.

Page 6: Jardunaldi Pedagogikoak 2006
Page 7: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

1. PROPOSAMENAREN PLANTEAMENDU

OROKORRA

1.1. SARRERA, PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA ETA XEDEA

1.2. IKASTOLAK, NOR GARA?

1.3. ZER NAHI DUGU IKASTOLOK?

1.4. KASTOLAK GERORA: 2015EKO HEZKUNTZA NOLA IKUSTEN DUGU?

5

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 8: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

1.1. SARRERA, PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA ETA XEDEA

Europan eta munduaren puska handi batean gaur egun ezagutzen dugun eskolaren sorrerari eta bilakaerari erre-paratuko bagenio, XVIII. mendean abian jarri, XIX.ean orokortu eta XX.aren erditik gora indarrean egon den belau-naldi berrien derrigorrezko irakaskuntza-eredu nagusiak ondoko ezaugarri nabariak izan dituela esan dezakegu:

• Bere xedea irakastea izan da: hizkuntza ofiziala, oinarrizko trebeziak (irakurketa-idazketa eta kalkulua), iden-titate nazionala (geografia eta historia) eta portaera etiko/morala (dotrina).

• Irakaskuntzaren hartzaileak adin jakin batera mugatu izan dira, hau da, 5/6 urteetatik hasi eta 12/14koanbukatu egin da. Hortik aurrera hautatu batzuek jarraitu izan dute.

• Irakasleak, oro har, erlijiosoak eta funtzionarioak izan dira, eta eraketa hierarkiakoa eta kontrolatzailea izan da:irakaslea ikaslearekiko, zuzendaria edo ikuskaria irakaslearekiko, eskola-egitura familiarekiko …

• Emaitzak epe laburrean ikusgai ziren produktuak izan dira, neurtzen errazak: hizkuntza baliatzea, irakurtzeaeta idaztea, kalkulatzea, menpeko izatea ...

XX. mendearen azken berrogei urteetan, hainbat eragile direla medio, beste irakaskuntza baten bila hasi zen gizar-tearen zenbait sektore, garaiko aldaketa sozialak, zientifikoak, etiko eta moralak … kontuan hartu nahi zituena, hainzuzen ere. Horren segidan, hamaika gorabehera tartean, derrigorrezko irakaskuntza-ereduak zenbait aldaketa biziizan ditu:

• Xedea nahasiagoa da: ikasi, irakatsi, hezi … egin behar da. Betiko hizkuntza ofizialak bereari eusten badioere, beste hizkuntza batzuek beren lekua hartzeari ekin diote. Oinarrizko trebeziak irakasteak estrategia didak-tiko berriak eskatzen ditu eta trebeziak ugaldu egin dira aurrerapen teknologikoen eraginez. Identitate nazio-nal/estatalak lekua galdu egin du, beste herri eta gizarte-identitate batzuek beren tokia hartu nahi dute. Balio-ak, gizarte portaerak, ekologia, hirugarren mundua, immigrazioa, familia kontzeptuak, erlijioa … mutazioetengabean dira.

• Irakaskuntzaren hartzaileak ugaldu egin dira adinean eta kopuruan: garai bateko haurtzaindegia (haurra jaioorduko) irakaskuntza-prozesura ekarri da, derrigorrezko irakaskuntza ofiziala 16 urteetara luzatu da, praktikan18 urteko gazte gehienak modu bateko edo besteko prestakuntzan dira, hortik gora ikasten jarraitzen dutengazteak erdiak baino gehiago dira.

• Irakasleak bakarrik gelditu dira: erlijiosoak praktikan desagertuta daude eta funtzionarioak hierarkia gabekoburokrazian dira. Irakasle profesionalen garaian gaude, baina garaiko eraketaren eredu profesionalik gabe etagertatu diren gizarte aldaketen araberako egokitzapenik gabe: irakaslearen eta ikasleen arteko heziketa-harremana, irakaslearen eta familiaren arteko esku hartze harremana, irakasleen arteko lankidetza harrema-na, irakaslearen eta eskolaren titularraren arteko harremana …

• Eskolan ipini diren itxaropenen araberako emaitzak identifikatzea zaila da, produktuei prozesuak gehitu zaiz-kielako, askotarikoak direlako (kalitatea eta bikaintasun kontzeptuak) eta heziketa bera oso prozesu luzea etaikaslearen heldutasun prozesu erlatiboa bilakatu delako

6

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 9: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Ikastolok XX. mendearen eskola gara, irakaskuntza klasikoaren alternatiba egiteko sortuak eta urtez urte hezkun-tza-eredu berri hori eraikitzen saiatu den gizarte-sektorea. Euskal heziketa garaikideari ikastolok egin diogun ekar-pena bistakoa da: hizkuntzan, kultur eta nazio edukietan, pedagogian eta didaktikan, teknologia berrien erabile-ran…, baina horiek bezain inportanteak izan dira eskolaren eraketaz egin ditugunak: gurasoak titular izatea, fami-liarekin etengabeko lotura, irakasle eta ikasle arteko harreman hierarkikoaren molde leunagoak, irakaslearen esti-ma eta kontsiderazio profesionala ikastolako komunitatearen partaidetza aktiboan txertatzea… Aipatutako guztiakhorrela izanik ere, azken urteotan ikastolok bizi ditugun aldaketak, hutsuneak eta kontraesanak, globalizazioakeragiten dituen eszenatokiak, geure ingurumarian behatzen ditugun berrikuntzak eta beste hainbat aldagaikontuan izanez, ordea, XXI. mendeko lehen hamarkadan bizi den euskal gizarteak dituen gogoak betetzeko etaitxaropenei erantzuteko, ikastolok zer dugu? Zein da geure proposamen gaurkotua?

Ondorengo lerro eta orrialdeetan saiatu gara, beraz, ikastolen gogoeta eta honen ondoriozko planteamen-dua eragingo duen proposamena hezurmamitzen, horixe bera baita eskuan duzun txosten honen xedea,hots, Espainia, Frantzia, EAE eta Nafarroako gobernuen hezkuntza-legeen aurrean, Ikastola Ereduari eta bereHezkuntza Proiektuari erantzungo dion proposamena eraikitzen, egituratzen laguntzea.

1.2. IKASTOLAK, NOR GARA?

(1996ko urriaren 19an, Zamudion, Euskal Herriko Ikastolen III. Batzarrak onetsia)

Izaera.

(Ikastolen funtsezko nortasunaren adierazgarri. Ikastolen izaeraren ezaugarri komunak)

(1) Eskola-entitatea da ikastola, euskal gizarteak hezkuntzan ipintzen dituen ideien eta itxaropenen adierazpene-

tako bat.

(2) Entitate euskalduna da ikastola, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta poten-

tziazioarekin guztiz konprometitua, eta euskalduntasunetik kultura unibertsalera zabaltzen da.

(3) Erakunde pluralista da ikastola, Euskal Herrian dauden ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso

desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin.

(4) Inolako diskriminaziorik gabe, maila kultural, sozial, ekonomiko desberdinetako gizakiei zabalik, aukera berdi-

nak eskainiko dizkien eskola konpentsatzailea izango da ikastola.

(5) Hautabide demokratikoa egina du ikastolak. Gurasoek, langileek, pertsonal laguntzaileak, ikasleek, adminis-

trazioko ordezkariek, denek parte hartu behar dute haren gestioan eta aktiboki lagundu berorren funtziona-

menduan.

(6) Ikastolaren oinarrizko ardatzetako bat autonomia da, hau da, konpetentzia zabalak eta erabakiak hartzeko

ahalmena.

(7) Herri bati dagokion neurrian eta hari atxikirik jarraitu nahi duen heinean, euskal eskola da ikastola, Euskal

Herriko eskola nazionala eratzeko bokazioarekin.

7

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 10: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

1.3. ZER NAHI DUGU IKASTOLOK?

(1996ko urriaren 19an, Zamudion, Euskal Herriko Ikastolen III. Batzarrak onetsia)

Helburuak(Ikastolen xede instituzionalen adierazgarri. Ikastolen helburu komunak)

Antolaketa.(Ikastolen gestio-estiloaren adierazgarri. Ikastolen antolaketa-egituraren ardatz nagusiak)

(1) Ikastolaren titularrak, hautatu duen irudi juridikoaren arabera (Kooperatiba, Fundazioa, Elkarte kulturala,

Sozietate Anonimoa, Administrazio Publikoa…) bere estatutuek ezartzen dituzten organoak edukiko ditu, eta

Euskadiko Autonomi Elkarteko ikastola publikoei dagokienez, haien arautegi propioak ezartzen dituenak.

Horrez gain, ikastolaren zabaltasunari eta pluralismoari atxikiz, ikastola bakoitzak beste organo batzuk

izango ditu, Batzar Orokor baten eta Gestio Batzorde baten baitan egituratuak, heziketarekin zuzenean

loturiko gaietan gurasoen, pertsonal irakaslearen eta ez-irakaslearen, ikasleen (adinaren eta mailaren ara-

bera), eta -hala dagokionean- administrazio lokalaren ordezkarien partaidetza bideratu ahal izateko.

(2) Ikastolako funtzionamendu-organoak, ikastolaren funtzionamendu egokiaren arduradun izango dira, eta

gobernu-organoek egindako ahalordeen delegazioz arituko dira. Zuzendariak autonomia izango du bere

funtzioen exekutapenean, baina gobernu-organoek parte hartu ahal izango dute organo gorenetan hartuta-

ko erabakiak zuzendaritzak betetzen ez dituenean. Ikastola bakoitzak, bere tamaina, esperientzia, eta aba-

rren funtzioan, bere beharretara egokituko du funtzionamendu-egitura eredua.

(3) Konfederazioak, lurralde bakoitza abiapuntutzat hartuz, antolaketa nazionala gauzatuko du erabakitzen dugun

Pedagogi Plan Nazionala osatzeko, horretarako eman behar diren pausoak eta epea markatuz.

(1) Ikastolak bere ikasleak giza balioez eta gaitasunez hornitu nahi ditu, pertsonak bere osotasunean hartuz: adi-

naren arabera behar dituztenak, eta etorkizunak eskatuko dizkienak, horrela bizitzaz gozatzeko eta pertsonak

bezala erantzukizunak hartzeko gai izan daitezen.

(2) Ikastolak bere ikasleak formazio euskaldunaz hezi nahi ditu: euskara ongi menderatuz, euskararen eta eus-

kal kulturaren transmisio, garapen eta potentziazioarekin konprometituta, eta Euskal Herriko errealitate lurral-

detar, historiko, sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalarekiko barnekide.

(3) Ikastolak bere ikasleak aniztasunean hezi nahi ditu: pertsonen dibertsitatea (fisikoa, gaitasunezkoa, sexuzkoa,

soziala, ekonomikoa…) eta ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzareki-

ko errespetu osoarekin.

(4) Ikastolak bere ikasleengan jokabide demokratikoa landu nahi du, giza harremanetan, talde-lanetan, adieraz-

penetan, erabakietan… elkarrizketa, tolerantzia, partaidetza aktiboa, jarrera kritikoa, kooperazioa, elkartasu-

na praktikatuz.

(5) Ikastolak bere hezkuntza-proiektua garatzeko autonomiaz jardun nahi du: konpetentzia zabalak eta erabakiak

hartzeko ahalmena, kontrol sozialarekin osaturik.

(6) Ikastolak Euskal Eskola lortu nahi du: Euskal Herriko eskola nazionala.

8

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 11: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Baliabideak.(Ikastolen bitarteko berezien adierazgarri. Ikastolen baliabide komunak)

Ikastolak Hezkuntza-Komunitatea osatzen duten pertsonen dinamismoarekin identifikatzen du bere bizia, eta hori

gestio-planaz gauzatzen da. Bertan, ikastolaren bitartekoak, tresnak eta teknikak biltzen dira, haren hezkuntza-

proiektua (izaera, helburuak, curriculuma…) garatzeko asmoz.

(1) Baliabide pertsonalei dagokienez, berauen oinarrizko prestakuntza, esperientzia metatua, portaera eraginko-

rra, lan giroa, aitortza soziala… bermatzeko eta garatzeko bi eremu -beste zenbaitzuen artean- bereziki lan-

tzen ditu ikastolak:

1.1. Lan harremanen esparrua: ikastolaren hezkuntza-proiektuak eskatzen duen lan marko berezia kudea-

tuz.

1.2. Eguneratze profesionala: ikastolaren hezkuntza-proiektuak bizitzen duen etengabeko berrikuntza eta

eguneratzea erraztuz.

(2) Baliabide ekonomikoei dagokienez, ikastolaren izaera herritarra, autonomia eta elkartasuna, hiru bereizga-

rriok biltzen dituen finantziazio-eredua kudeatzen saiatzen da ikastola.

2.1. Finantziazio publikoa: zerbitzu berdinak ematen dituzten ikastetxe guztiek, finantzaketa publiko berdina

(udal, foru edota autonomi mailako administrazioetatik) edukitzea aldarrikatzen du ikastolak, dagokion

kontrolaz.

2.2. Finantziazio propioa: ikastetxe orok, dagozkion organoen bitartez, aktiboak erosteko eta saltzeko

ahalmena du, kanpoko kredituez edota kuotez baliatzekoa, eta beharrezkotzat jotzen dituen kanpoko

zerbitzuak kontratatzekoa, baldin eta ikastolaren izaeraren eta helburuen aurka ez badoaz, eta barne

organoen erabakiz eta kontrolpean. Ez du diru-irabazpiderik helburutzat izan beharko. Finantziazio

propioa bultzatzen eta lortzen ahaleginduko dira ikastolak.

2.3. Finantziazio solidarioa: Ikastolen arteko behar eta egoera desberdinak bideratzeko asmoz, urteko eta

haur bakoitzeko dirusari bat, akordatuaren betekizun, ekitaldi bakoitzean onartzen du ikastola bakoitzak,

haren erabilera eta xedea batzorde baten kontrolpean eginez, irizpide argi eta objektiboekin eta ikasto-

la konfederatuentzako publikoak izanik. Eta dirulaguntzaz gain auzolana bultzatuko da.

(3) Baliabide funtzionalei dagokienez, ikastolen arteko antolaketa, lurraldekakoa eta nazionala, eta hemendik nazio-

arte mailan, ezinbesteko ezaugarria du bere burua hezkuntza sailean kokatzen duen euskal eskolaren aldeko

mugimenduak, xedeak eta lanak elkarrekin eztabaidatuz, adostuz eta kudeatuz.

3.1. Ikastolen Elkartea: ikastolaren hezkuntza-proiektuarekin bat egiten duten ikastetxe guztiek Ikastolen

Elkarteko partaide izateko aukera dute, bazkide hutsa baino gehiago eragile zuzena izateko, alegia.

Pedagogi Plan Nazionala da Ikastolen Elkartean biltzen eta antolatzen den ikastola-mugimenduaren

hezkuntza-gestioaren lantresna.

Ikastolen Elkartea, baliabide funtzional bezala definitu egin beharko da eta, beraz, hemen erantsi

Ikastolen Elkartearen izaera, helburuak, lan-eremua, antolaketa, baliabideak eta ebaluazioa.

9

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 12: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

1.4. IKASTOLAK GERORA:2005-15EKO HEZKUNTZA NOLA IKUSTEN DUGU?

Ikastolok, une honetan garena (izaera) eta lortu nahi duguna (helburuak, antolaketa eta baliabideak) kontuan iza-nez, XXI. mendearen hasierako urte hauetako hezkuntza nola ikusten dugu?

Galdera nagusi horri erantzuteko garaian, Eskolaldirako Euskal Curriculumaren proposamena egiten jardun duenlan taldeak honelako planteamendua egiten du:

XXI. mendeko hezkuntza gizakiak norbanako, gizarte kide eta natur kide gisa ahalik eta gaitasun gehien garatze-

an datza:

1. Gizakia: norberaren errealizazioa eta identitatea.

Gizabanako bilakatzea, beste batzuekin batera bere biografia eraikitzen duen subjektu autonomo gisa identi-

fikatzea da, bere ekintzak eta bizitzaren zentzua bideratzen duten irizpideez eta balioez kontziente eta bere

buruarekin eta gainerakoekin kritiko eta arduratsu izanda, garapen pertsonala, gizartearen garapena eta natu-

raren oreka lortzeko.

2. Gizarte kidea: euskal identitate soziala eta unibertsala.

Euskaldun identifikatzea da, eremu kultur anitzean, euskara eta euskal kultura bai eta erreferentziazko eta

berezko gainerako hizkuntzak eta kulturak onuragarritzat hartuz, nork bere identitatea modu inklusiboan erai-

kitzeko identitate anitzetan oinarrituta eta desberdintasunekin begirunezkoa eta bateragarria den erreferentzia

eremu komuna eraikiaz, bizikidetza baketsua bideratze aldera.

3. Izadi kidea: naturako izaki nortasuna.

Kosmos zabaleko giza espezieko bizidun gisa identifikatzea da, nork bere natur jatorria ezagutzeko, gizaki

guztion ezaugarri komuna dena eta ekosistema osasuntsuari eusteko ardura izateko.

10

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

1. Pentsatzen eta ikasten ikasi

1.1. Informazioaren interpretazioa: ulermenean

oinarritutako pentsamendua.

1.2. Informazioa sortzea: pentsamendu sortzailea.

1.3. Informazioaren ebaluazioa: pentsamendu kritikoa.

1.4. Erabakiak hartzea.

1.5. Arazoak konpontzea.

1.6. Baliabide kognitiboen erabilera.

2. Komunikatzen ikasi

2.1. Ahozko hizkuntza.

2.2. Idatzizko hizkuntza.

2.3. Beste hizkuntza batzuk.

2.4. Gizarte komunikabideen baliabideak.

2.5. Informazio eta Komunikazio Teknologiak.

2.6. Kontzientzia sozio komunikatiboa.

4. Norbera izaten ikasi

4.1. Gorpuztasuna.

4.2. Norberaren kontrola eta oreka emozionala.

4.3. Nork bere buruaren estimua.

4.4. Autonomia.

4.5. Sentsibilitate estetikoa.

4.6. Integrazio pertsonala.

5. Egiten eta ekiten ikasi

5.1. Fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea.

5.2. Sortze fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea.

5.3. Berritze fasea: ideiak gauzatzea.

5.4. Ebaluazio fasea: inpaktuaren ebaluazioa.

5.5. Ekite prozesuaren aplikazioa.

3. Elkarrekin bizitzen ikasi

3.1. Pertsonarteko harremana.

3.2. Parte hartze demokratikoa.

3.3. Elkarlana eta talde lana.

3.4. Gizarte bizikidetzarako arauak.

3.5. Aniztasuna (generoa eta kultur aniztasuna).

3.6. Arazoak konpontzea.

Bost gaitasun multzo

garatzen lagundu behar

du XXI. mendeko

Hezkuntzak

Page 13: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

11

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

2. PROPOSAMEN ZEHATZAK

2.1. EUSKAL CURRICULUMA

2.2. IRAKASKUNTZA ETA HAREN ORDENATZEA

2.3. GUZTIENTZAKO KALITATEA ETA BERDINTASUNA: ESKOLA INKLUSIBOA

2.4. TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA

2.5. IKASLEEN EBALUAZIOA

2.6. BALIABIDEAK

2.7. IKASTETXEEN AUTONOMIA, GOBERNU ORGANOAK ETA ESKU HARTZEA

2.8. SISTEMAREN EBALUAZIOA

2.9. ERANSKINAK

Page 14: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2.1. EUSKAL CURRICULUMAIKASTOLA ereduaren izatearen eta jardunaren zio nagusia, ikastolen sorreran zegoena eta ondorengo urteetako ibil-bidean garatu dena, euskal curriculuma da, hots, euskal hezkuntzaren eta euskal eskolaren bidez euskaldun nor-tasuna garatzen lagunduko duen heziketa lana.

Ikastolok, Euskal curriculumaz ari garenean, Euskal Herrian bizi garenok, gizabanako, gizartekide eta izadikidegisa, gure garapen osoa eta Euskal Herrian eta munduan bizitzeko gaitasunak lor ditzagun, horretarako hautatzendiren era eta dimentsio guztietako kultur adierazpenaz ari gara.

Euskal curriculuma ez da mugatzen Euskal Herrira, euskaldunok gure ikuspegitik munduaz egiten dugun interpre-tazioa ere besarkatzen du.

Euskal Curriculumaren helburu nagusia, izan ere, derrigorrezko eskolaldirako guztiontzako oinarrizkoa eta komunairizten dena adostea eta adostutako hori indarrean jartzeko eta ebaluatzeko konpromisoa hartzea da. Hau da,beraz, Euskal Curriculumak Eskolaldian erantzun behar duen galdera:

Eta galdegai nagusi horri ikastola bakoitzak singularrean eta ikastolok kolektiboan hainbat erantzun eman behardizkiogu ondoko norabideotan:

Curriculum diseinua: geure hezkuntza-ereduaren araberakoa eta bost gaitasun multzo nagusien jira bueltan plan-teatu beharrean gaude,

• geure ikasleak bizitzarako prestatzen lagunduz

• irakasleek bost gaitasunen inguruko ardurak kudeatuz

• familiek gaitasun horien jorratzean lankide izanez

• hurbileko gizarte eragileekin elkar lana garatuz

Curriculum Oinarrizkoa eta Komuna: ikastola guztien artean eta IKASTOLA ereduaren izaerari atxikiz, EuskalCurriculum Oinarrikoa eta Komuna identifikatu behar dugu.

Curriculum espezifikoa: ikastola bakoitzak bereizi behar du bere tokian tokiko curriculum espezifikoa, EuskalCurriculumaren bere osagai propioa bezala.

Curriculum ofiziala: euskal botere juridiko-administratibo bakarra ez den artean, bederen, ikastola kokatuta dagoenadministrazio lurraldean indarrean den curriculum ofizialarekiko uztarketak egin beharko ditu ikastola bakoitzak.

Curriculum unibertsala: europar eremuko dimentsioa eta unibertsala jaso behar ditu Euskal Curriculumak, ikas-tolok kolektiboan identifikaturiko ezaugarrietan.

12

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Zer da Euskal Herriaz eta Munduaz oro har, oinarrizko informazioa eta trebetasunakbereganatu nahi dituen Euskal Herrian XXI. mendearen hasiera honetan bizi den edota

euskalduntzat bere burua hartzen duen edonork, eta bereziki Unibertsitate aurrekohezkuntza formala jasotzen duten gazteek, gutxienez ezagutu behar dituen gertaera eta

kontzeptuak, egiten jakin behar dituen prozedurak eta lortu behar dituen trebetasunak etabereganatu behar dituen balioak eta jarrerak?

Page 15: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Curriculum baliabideak: ikastola bakoitzak eta ikastolok kolektiboan prestakuntza, ikas material ekoizpena eta eba-luazio baliabideak euskal curriculum onetsiaren garapenerako koherentzian jarri beharko ditu(zte).

2.2. IRAKASKUNTZA ETA HAREN ORDENATZEA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan etapako helburu orokorren idatzizko formulazio gaurkoturik ez dugu. OSTA-DAR berrituan arloka idatzita ditugu helburuak eta luzeegi eta astunegi egingo luke guztia dokumentu orokor hone-tan txertatzeak (ikus arloetako gidak). Beraz, ondorengo hilabeteetan egitea komeni den lana izan daiteke. Halaere, lortu beharreko zenbait konpetentzia erreferentzialak idatzi ditugu ondorengo taulan, Euskal Curriculumarenegungo proposamenari lehentasuna emanez.

Iparraldean, helburuei dagokienez, programa ofizialak jarraitzen zaie, oro har, Bigarren Hezkuntzan.

13

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

- 0-6 urte bitarteko eskolatzea etapa bezala kontsi-

deratu behar dugu bete-betean (Iparraldean 2-6),

bere hezkuntza eta curriculum propioekin.

- Zikloetan banaturiko Hezkuntza etapa bat da .

- Irakaslearen iraunkortasuna (haur talde batekin)

gutxienez bi urtekoa izango da (0-1, 2-3, 4-5 /

0-3, 3-6).

- Haurraren garapenean oso garrantzitsua denez

guztiz hezitzailea bihurtu behar dugu. Honekin ez

dugu ukatu edo gutxietsi nahi ikuspegi asisten-

tziala. Hau da, zernahi antolatzen dugula ere, guz-

tiak heziketa-helburua izan behar duela jomuga.

- 6-11 urte hartzen dituen hezkuntza-etapa da Ipa-

rraldean eta 6-12 urte hartzen dituen hezkuntza-

etapa Hegoaldean.

- Bi ziklotan banatua (6-8, 8-11 urte) Iparraldean

eta Hiru ziklotan (6-8, 8-10 eta 10-12 urte) Hego-

aldean.

- Tutorea (hegoaldean) eta gelako irakaslea (Ipa-

rraldean) izango da eskola mailako haurren gara-

penaren eta gelaren ibilbidearen bermatzaile

- Irakaslea bera ikasle talderekin bi urtez egotea

egoki ikusten da.

- Izaera hezitzailea du.

- Ezagutza minimo komunak zehaztu eta segurta-

tu behar dira ikasle guztientzat (konprentsibita-

tea) eta aldi berean jarraipen bideak irekiak utzi

behar dira.

DBH

- 12-16 urte hartzen dituen hezkuntza-etapa Hego-

aldean eta 11-15 urte bitartean Iparraldean.

BATXILERGOA

- 16-18 urte hartzen dituen hezkunta-etapa Hegoal-

dean eta 15-18 urte bitartean Iparraldean

DBH

- Bi ziklotan bananduta: 12-14 eta 14-16 urte Hego-

aldean eta hiru ziklotan Iparraldean: 11-12, 12-14

eta 14-15

- Tutore bera ziklo bakoitzean Hegoaldean (berezi-

ki lehen zikloan)

- Iparraldean tutoreak ikasle talde baten ardura du,

baina ez gela osoarena

BATXILERGOA

- Ibilbideetan antolatua. 3 ibilbide Hegoaldean:

Arteak, Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte

Zientziak. Iparraldean: Letrak, Zientziak eta Eko-

nomiko-Soziala.

- Izaera hezitzailea du.

- Ezagutza minimo komunak zehaztu eta segurta-

tu behar dira ikasle guztientzat (konprentsibita-

tea) eta aldi berean jarraipen bideak irekiak utzi

behar dira.

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA

E Z A U G A R R I A K

Page 16: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

14

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

- Abiapuntu gisa, haurraren hezkuntza eskubidea

eta Ikastolen izaera kontuan hartuz, familiarekin

hezkuntza arduran kooperatzea eta konpartitzea

ezinbestekotzat jotzen dugu

- Familia bakoitzean dauden beharrei (ordutegia,

jantokia, loa, garraioa...) eta haur bakoitzaren

garapena kontutan izanik izaera hezitzailea jar-

duera guztiei .

- Ikaslearekiko xedeak:

• Garapen osoa, norbanakoa eta gizarteareki-

koa, ahalbideratzea.

• Euskara ardatz duen eleaniztasun markoan

eta kultur ezaugarriak, propioak eta uniber-

tsalak kontuan izanik

- Ikastola bakoitzeko hezkuntza proiektu orokorre-

an txertatuko dugu etapa honetako jarduna, azpi

arlo esanguratsuenetan lotura sendoak ezarriz

(aniztasunaren trataera, hizkuntza proiektua eta

eleaniztasuna, IKT…).

- Ikastola eta familiak konpartituta dugun heztearen

ardura gauzatzerakoan komunikazio bide ego-

kiak bermatuko ditugu.

- Taldeak osatzeko irizpideak eta prozedura zehaz-

tu behar dugu.

- Familiarekin hezkuntza arduran kooperatzea eta

konpartitzea: familia bakoitzean dauden beharrak

kontuan hartuz.

- Arreta berezia familiarekiko komunikazioan

- Ikaslearekiko xedeak:

• Garapen osoa, norbanakoa eta gizarteareki-

koa, ahalbideratzea.

• Euskara ardatz duen eleaniztasun markoan

eta kultur ezaugarriak, propioak eta uniber-

tsalak, kontuan izanik

- Ikastola bakoitzeko hezkuntza proiektu orokorre-

an txertatuko dugu etapa honetako jarduna, azpi

arlo esanguratsuenetan lotura sendoak ezarriz

(aniztasunaren trataera, hizkuntza proiektua eta

eleaniztasuna, IKT…).

- Ikastola eta familiak konpartituta dugun heztearen

ardura gauzatzerakoan komunikazio bide ego-

kiak bermatuko ditugu

- Taldeak osatzeko irizpideak eta prozedura zehaz-

tu behar dugu.

- Familiarekin hezkuntza arduran kooperatzea eta

konpartitzea: familia bakoitzean dauden beharrak

kontuan hartuz.

- Arreta berezia familiarekiko komunikazioan

- Ikaslearekiko xedeak:

• Garapen osoa, norbanakoa eta gizarteareki-

koa, ahalbideratzea.

• Euskara ardatz duen eleaniztasun markoan

eta kultur ezaugarriak, propioak eta uniber-

tsalak, kontuan izanik

- Ikastola bakoitzeko hezkuntza proiektu orokorre-

an txertatuko dugu etapa honetako jarduna, azpi

arlo esanguratsuenetan lotura sendoak ezarriz

(aniztasunaren trataera, hizkuntza proiektua eta

eleaniztasuna, IKT…).

- Ikastola eta familiak konpartituta dugun heztearen

ardura gauzatzerakoan komunikazio bide ego-

kiak bermatuko ditugu.

- Taldeak osatzeko irizpideak eta prozedura zehaz-

tu behar dugu.

Haurraren nortasun, komunikazio-errepresentazio,

inguru fisiko eta sozialaren ezagutzaren eraikuntzan

laguntzea.

Ingurune natural eta sozialeko gertaera eta fenome-

noak ulertzea eta hauen arteko erlazioak ikustea, eta

ahal den neurrian ingurugiroaren defentsa, zainketa

eta hobekuntzan parte hartzea.

Kultur ondarea ezagutzea eta gozatzea, bere zain-

keta eta hobekuntzan parte hartzea eta hizkuntza

eta kultur aniztasuna errespetatzea, herri eta gizaba-

nakoen eskubide gisa, eskubide honekiko interes

eta errespetuzko jarrera landuz.

DBH

1.1. Informazioaren interpretazioa: ulermenean

oinarritutako pentsamendua.

1.2. Informazioa sortzea: pentsamendu sortzailea

1.3. Informazioaren ebaluazioa: pentsamendu kriti-

koa

1.4. Erabakiak hartzea

1.5. Arazoak konpontzea

1.6. Baliabide kognitiboen erabilera

BATXILERGOA

Informazioa ezagutza bihurtzeko gai izatea. Oina-

rrizko kultura zabala barneratuz ikasten ikasteko tre-

betasunak barneratzea eta bere bizitzan zehar buka-

tuko ez den ikas prozesuari aurre egin ahal izatea

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA

H E L B U R U A K

P E N T S A T Z E N E T A I K A S T E N I K A S I

Page 17: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

15

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

bizitza era sentitzeko gai izatea. Euskara egoera

guztietan komunikatzeko erabiltzea. (EUSKALDUN-

TASUNA)

Hezkuntza komunitateko partaide izatea garatuz,

eleaniztasunean beste komunitateetara irekitzeko

gai izatea (HEZKUNTZA KOMUNITATEA )

Komunikatzeko eta irudikatzeko behar dituen tresna

desberdinak erabiltzeko gai izatea (lehenengo

aprendizaia eta hurbilpena): ahozkoak, matematiko-

ak, idatzizkoak, plastikazkoak, gorputz espresiozko-

ak, musikazkoak, IKTak… (AUTONOMIA )

Euskarazko eta gaztelaniazko/frantsesezko ahozko

nahiz idatzizko mezuak ulertu eta ematea, asmo eta

komunikazio testuinguru desberdinetan; halaber,

hizkuntza atzerritar batean, testuinguru jakin bateko

ahozko eta idatzizko mezu errazak ulertu eta ema-

tea.

Ahozko, gorputz, ikusmen, plastika, musika eta

matematika espresio-bideen bitartez komunikatzea,

sentsibilitate estetikoa, sormena eta arte lan eta

adierazpenez gozatzeko gaitasuna landuz.

Informazioa eta komunikazio teknologietara lehe-

nengo hurbilpenak ematea

DBH

2.1.- Ahozko hizkuntza

2.2.- Hizkuntza idatzia

2.3.- Beste hizkuntza batzuk (hizkuntza matemati-

koa, adierazpen artistikoa)

2.4.- Gizarte komunikabideen baliabideak

2.5.- Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)

2.6.- Kontzientzia sozio-komunikatiboa

BATXILERGOA

Lantzen ditugun hizkuntzetan ahoz zein idatziz edo-

zein mezu edo informazio ulertzeko eta zuzen adie-

razteko gai izatea, euskara ardatz duen eleanizta-

sun markoan, eta kultur ezaugarriak, propioak eta

unibertsalak, kontuan izanik. Informazio-komunika-

zio teknologia berriez baliatzeko kode berriak (hiz-

kuntzazkoak eta ez-hizkuntzazkoak) menperatzea

Bestearen (aniztasunaren) onarpena, entzutea,

enpatia, baikor eta horizontaltasun jarrerak adieraz-

teko gai izatea. (ERRESPETUA )

Talde-jardueren plangintza eta ekintzetan kolaborat-

zea, demokratikoki ezartzen diren arauak onartzea,

norberaren interes eta helburuak besteenei egoki-

tzea, ikuspuntu desberdinak errespetatuz, eta

dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea.

Pertsonekin, egoera sozial ezagunetan, harreman

orekatu eta emankorrak finkatzea, elkartasunezko

jokabide batez, genero, gizarte-maila, sinesmen,

arraza edo bestelako ezaugarri indibidual edo sozia-

lengatiko bazterkeria oro errefusatuz

Giza bizitza eta elkarbizitza gidatzen duten oinarriz-

ko balioez konturatzea eta berauek oinarritzat hartuz

jokatzea.

DBH

3.1.- Pertsonarteko harremana

3.2.- Gatazkak konpondu

3.3.- Parte hartze demokratikoa

3.4.- Elkarlana eta talde lana

3.5.- Aniztasuna (generoa, kultur aniztasuna…)

BATXILERGOA

Aniztasuna balio gisa ulertuz, tolerantzia, errespetua

eta solidaritate balioak barneratuz kooperazioan lan

eta bizi izateko gaitasuna garatzea. Lankidetza.

Munduaren globaltasuna, interdependentzia, dife-

rentzia ekonomikoak eta zapalkuntza kultural eta lin-

guistikoen funtsak ulertzea eta diferentzia horiek

konpentsatzeko beharraz kontzientzia hartzea.

Garapen iraunkorra.

Nork bere irudian ziurtasuna (fisiko, psikologiko,

afektiboa....) izanik, ingurutik datozkion egoeretan

gozatzea eta/edo markatzen dituen erronken aurre-

an, soluzio bideak bilatzeko, laguntza eskatzeko gai

izatea. (AUTONOMIA)

Egoera desberdinez jabetuz gainditze jarrerarekin

aurrera egiteko gai izatea. (ARDURATSUA)

Norberaren gorputza ezagutzea eta zaintzea, osa-

sun eta ongizaterako ohiturak hartuz eta zenbait

jokabidek osasunean eta bizi-kalitatean duten eragi-

na baloratzea.

Ohiko jardueretan nahiz talde harremanetan autono-

miaz jokatzea, iniziatibak hartzeko eta harreman

afektiboak finkatzeko aukerak emanez.

Kirola eta gorputz hezkuntza erabiltzea garapen

pertsonala eta soziala laguntzeko.

DBH

4.1.- Gorpuztasuna

4.2- Norberaren kontrola eta oreka emozionala

4.3.- Nork bere buruaren estimua

4.4.- Autonomia

4.5.- Sentsibilitate estetikoa

4.6.- Integrazio pertsonala

BATXILERGOA

Nortasunaren garapena autonomiaz, iritzi kritikoaz

eta erantzukizunaz jokatu ahal izatea; norbere eza-

gutza eta autoeraikuntzatik abiatuko baita bere iza-

teko modua eta gizartean jokatzeko era.

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA

K O M U N I K A T Z E N I K A S I

E L K A R R E K I N B I Z I T Z E N I K A S I

N O R B E R A I Z A T E N I K A S I

Page 18: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

16

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Nor bere abiapuntutik posibilitate berri eta ugariak

topatzeko eta jorratzeko gai izatea. Bere ingurua

besteekin batera berritzeko eta eraldatzeko gai iza-

tea. (SORTZAILEA)

Norberaren auto-ebaluazioa eta autokritikatik abia-

tuz, guztien onarpena adieraziz eraikitzaile, eralda-

tzaile eta baikorra izateko gai izatea (JARRERA KRI-

TIKOA)

Galderak eta problemak eguneroko esperientzian

oinarrituz antzeman eta planteatzea, norberak duen

ezagupena eta baliabide materialak nahiz besteen

laguntza erabiliz, arazoak modu sortzaile eta auto-

nomoan konponduz.

Problema errazen konponbiderako informazioa

jasotzeko prozedura egokiak erabili eta kodigoen

bidez adieraztea, soluziobiderako beharrezkoak

diren baldintza material eta denborazkoak kontutan

hartuz.

Ekintzailetasuna: espiritu ekintzailea garatu norbe-

rarenganako konfiantza, zentzu kritikoa, sormena

eta iniziatiba bultzatuz.

Ikasketetan esfortzua eta jarrera arduratsua gara-

tzea eta jakin-mina eta ikas prozesuarekiko interesa

bultzatzea.

DBH

5.1.- Analisia: informazioa hartzea eta gordetzea

5.2.- Sormena: ideia berriak eta konponbideak lan-

tzea

5.3.- Berrikuntza: ideiak gauzatzea

5.4.- Ebaluazioa

5.5.- Ekite prozesuaren aplikazioa

BATXILERGOA

Eguneroko bizitzan ikasleari gerta dakiokeen edo

aurki dezakeen egoera aniztasunari jarrera baiko-

rraz, sortzaileaz eta iniziatibaz aurre agin ahal izatea

- Ikasle taldeak eta irakasle-ikasleen ordutegiak

osatzeko irizpideak zehaztu, Hezkuntza Proiek-

tuaren, eskola inklusiboaren printzipioen eta koor-

dinazio premien arabera.

- Haurraren lehen aldiko eskolatzeko egokitze

garaiak eskatzen duen irakasle eta ordutegiaren

moldatzea.

- Ingurune berean etapa osoa eskaintzeak proiek-

tuaren lotura, koordinazioa, koherentzia eta kalita-

tea dakar.

- Eraikinaren ezaugarriak eta espazioaren antola-

keta eragile garrantzitsuak dira hezkuntza proiek-

tua era egokian garatzeko…

- Hezkuntza formala eta ez formala Hezkuntza

Proiektuan txertatu

- Ordutegi zabala eskaintzeak, bere baitan ezauga-

rri hauek kontuan hartu behar ditu:

- Haurra 8 ordu baino gehiago ikastolan ez egotea.

- Ordutegiak tutoreen arteko koordinazioa eta infor-

mazioa trukaketa ahalbideratzea.

- Koherentzia eta kalitatea eskaintzeko baldintzak

jartzea

- Ikasle taldeak eta irakasle-ikasleen ordutegiak

osatzeko irizpideak zehaztu, Hezkuntza Proiek-

tuaren, eskola inklusiboaren printzipioen eta koor-

dinazio premien arabera.

- Eraikinaren ezaugarriak eta espazioaren antola-

keta eragile garrantzitsuak dira hezkuntza proiek-

tua era egokian garatzeko…

- Ingurune berean etapa osoa eskaintzeak proiek-

tuaren lotura, koordinazioa, koherentzia eta kalita-

tea dakar.

- Hezkuntza formala eta ez formala Hezkuntza

Proiektuan txertatu

DBH

- Ikasle taldeak eta irakasle-ikasleen ordutegiak

osatzeko irizpideak zehaztu, Hezkuntza Proiek-

tuaren, eskola inklusiboaren printzipioen eta koor-

dinazio premien arabera.

- Eraikinaren ezaugarriak eta espazioaren antola-

keta eragile garrantzitsuak dira hezkuntza proiek-

tua era egokian garatzeko…Talde eta ordu bana-

keta malguak, hezkuntza proiektuen arabera.

- Hezkuntza formala eta ez formala Hezkuntza

Proiektuan txertatu

BATXILERGOA

- Batxilergoa ikasgai komunetan, modalitatekoetan

eta aukerakoetan egongo da antolatuta.

- Ibilbideak diseinatzerakoan kontuan hartuko dira

etapa honen bukaeran ikasleek aukeran izango

dituzten ikasketa bideak, bai Unibertsitatea, baita

Lanbide Heziketa ere, ikasleen beharrei erantzu-

nez ikasgaien eskaintza zehazterakoan.

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA

E G I T E N E T A E K I T E N I K A S I

A N T O L A K E T A

HEZKIDETZAEskola mistoa, hezkidetza eskola bilakatu behar dugu, non pertsona egiten gaituzten ezaugarri biologikoak kontuan izan gabe, ditugun gaitasunak,

balioak, jarrerak eta jokabideak aztertzen lagunduko digun, bai nesken nahiz mutilen osotasuna aintzat hartzen ere, pertsonaren bost eremuak(adimena, gorputza, nortasuna, emozioak eta gizarte-arloa) erreferentziatzat hartuta.

Neska-mutilen arteko eskubideen berdintasuna bultzatuko dugu, elkarrekiko arduran oinarriturik, sexuen arteko desberdintasunak oztopoa ezdaitezen izan. Gaur egungo desoreka gainditzeko ekintza bereziak egingo ditugu, eskubideekin batera bete beharrean berdintasuna bultzatuz.Beraz, sexu eta generoaren arteko lotura apurtzen saiatuko gara, pertsonaren identitatearen garapena oztopa dezakeelako. Pertsonaren alderdi

fisikoak, intelektual-kognitboak eta afektibo-emozionalak… harmoniazko loturan egon behar dute.

Page 19: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

17

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

- Esperimentazioaren garrantzia: esperientzi esan-

guratsuak bultzatu, eskaini, besteekiko elkarrera-

gina sustatuz, ezinbestekoa baita pertsonaren

eraikuntzarako...

- Ekintza eta jolasaren lehentasuna.

- Haurraren interesa bermatuko duen jarduera.

- Haur bakoitzaren ezagutzaren eraikuntza erres-

petatuko duena.

- Haurraren eskubideetatik abiatuz, etapa osoan

ziurtasun, konfiantza eta afektuzko giroa eskaini-

ko da.

- Haurraren lehen aldiko eskolatzeak suposatzen

duen egokitze garaia bereziki zainduko da (esko-

latze hau ikasturtearen epe desberdinetan ema-

ten denez, irakasle berrien inkorporazioa eta

ordutegiak beharretara egokitzea ekarriko du).

- Hezkuntza Proiektuaren jarraipenerako eta kohe-

rentziarako zikloen arteko koordinazio loturak

bideratuko dira.

- Helburuak, edukiak, jarduerak haurraren interese-

tatik abiatuz era esanguratsuan landuko dira.

Hauen antolaketa ekintza globalizatuen bidez

izango da etapa osoan.

Etapen arteko loturak zainduaz lan koherente, bate-

ratu eta egokia egiten saiatuko gara, HHko eremuen

trataerari jarraipena emanez.

Globalizazioaren irizpidearen aldeko apustu metodo-

logikoa egingo da.

Gelako jardueran 3 ardatz hartuko dira:

• Konpetentzia bakoitza lantzeak eskatzen

duen testuingurua

• “Nola ikasten da” gaiaren inguruan gaur

egun dauden teoria eta jakinduria

• Ikasle eta irakasleen papera gela barruan.

Hori horrela aprendizaiaren autokudeaketa eta lan-

kidetzan ikastea bultzatzen dituzten estrategiak

lehenetsiko dira irizpide hauek kontuan hartuta:

OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK

Ikasleak berak eraikiko du ezagutza, batetik protago-

nista eta egile aktiboa izanik eta besteekiko elkarre-

raginaren bitartez bestetik. Aprendizaia esangura-

tsuak eta ez memoristikoak soilik burutzea izango da

xedea (aurrezagutzak aktibatu, gatazka kognitiboa,

eskema berriak egituratu). Ikaslearen etengabeko

motibazioa bultzatuko da.

AUTONOMIA ETA EKIMENERAKO SUSTAPENA

- Aprendizaia autonomoa eta ekimena bultzatuz.

- Espazio malguak ikasleen arteko interakzioa eta

autonomia bultzatzeko eta ikasketa kooperatiboa

bideratzeko: ohiko ikasgela, ikasgela tematikoak,

ikastetxe osoa ikasgela, ikastolatik kanpoko espa-

zioa. Denbora malguak: arloen arteko ordu-elkar-

ketak, saioen denboralizazioa.

- Konpartitzeko eredu zehatzetan oinarrituz: elkar-

tasunezko jolasak..

- Ikasleak bereak dituen prozesuak kudeatzen eta

erregulatzen jakitea, ikas eta heltze prozesuaren

jabe izatea

- Autoerregulazioa: ikaslea ikas prozesuaren kon-

tzientzia eta ezagutza bereganatzea, eta ikasle-

irakasleen arteko konfiantza eta elkarri laguntzeko

jarreretan oinarritua

- Irakaslearen papera aldatu: ezagutzen transmisio

eta ebaluazio hutsa egitetik bideratzaile eta ikas-

learen ikas prozesuaren laguntzaile izatera. Ikas-

prozesuaren kontrola ikasleei pasatu

METAKOGNIZIORAKO ESTRATEGIAK

- Nork bere ikas prozesua planifikatzeko, erregula-

tzeko eta ebaluatzeko, ezinbestekoa da ezagutza

lortzeko eta pentsatzeko ikasleak erabil ditzakeen

eta erabiliko dituen metodo eta estrategiei buruz

Gelako jardueran 3 ardatz hartuko dira:

• Konpetentzia bakoitza lantzeak eskatzen

duen testuingurua

• “Nola ikasten da” gaiaren inguruan gaur

egun dauden teoria eta jakinduria

• Ikasle eta irakasleen papera gela barruan.

Hori horrela aprendizaiaren autokudeaketa eta lanki-

detzan ikastea bultzatzen dituzten estrategiak lehe-

netsiko dira irizpide hauek kontuan hartuta:

OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK

Ikasleak berak eraikiko du ezagutza, batetik protago-

nista eta egile aktiboa izanik eta besteekiko elkarre-

raginaren bitartez bestetik. Aprendizaia esangura-

tsuak eta ez memoristikoak soilik burutzea izango da

xedea (aurrezagutzak aktibatu, gatazka kognitiboa,

eskema berriak egituratu). Ikaslearen etengabeko

motibazioa bultzatuko da.

AUTONOMIA ETA EKIMENERAKO SUSTAPENA.

- Aprendizaia autonomoa eta ekimena bultzatu.

- Espazio malguak ikasleen arteko interakzioa bul-

tzatzeko, autonomia bultzatzeko eta ikasketa koo-

peratiboa bideratzeko: ikasgela, eta ikastolako

gainerako espazioak, liburutegia, laborategia, tai-

lerrak, ikus entzumenezko gela, IKT gela, ikasto-

lako natur eta gizarte ingurunea. Denbora mal-

guak: arloen arteko ordu-elkarketak, saioen

denboralizazioa

- Ikasleak bereak dituen prozesuak kudeatzen eta

erregulatzen jakitea, ikas eta heltze prozesuaren

jabe izatea

- Autoerregulazioa: ikaslea ikas prozesuaren kon-

tzientzia eta ezagutza bereganatzea, eta ikasle-

irakasleen arteko konfiantza eta elkarri laguntzeko

jarreretan oinarritua

- Irakaslearen papera aldatu: ezagutzen transmisio

eta ebaluazio hutsa egitetik bideratzaile eta ikas-

learen ikas prozesuaren laguntzaile izatera. Ikas-

prozesuaren kontrola ikasleei pasatu

METAKOGNIZIORAKO ESTRATEGIAK

- Nork bere ikas prozesua planifikatzeko, erregula-

tzeko eta ebaluatzeko, ezinbestekoa da ezagutza

lortzeko eta pentsatzeko ikasleak erabil ditzakeen

eta erabiliko dituen metodo eta estrategiei buruz

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA

O I N A R R I M E T O D O L O G I K O A K

Ezer baino lehen hurrengoa egin beharko genuke:

Ikastolako etapa guztiak horizontalki eta bertikalki batuko dituen oinarri metodologikoak zehaztu eta zehaztapen horren arabera:

• Ikasgela barruko lan estiloa finkatu

• Esku artean erabiliko ditugun material didaktikoak hautatzeko irizpideak adostu eta zein izango diren erabaki

Page 20: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

18

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

hausnarketak bultzatzea, hots, trebezia kognitibo-

ak lantzea.

- Unitate didaktikoetan ikasleekin batera helburuak,

jarduerak, estrategiak eta ebaluazio irizpideak

esplizitatu eta landuko dira

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN FASEAK:

HASIERAKOA, GARAPENA ETA SINTESIA.

- Hasierako fasea: ikasleak helburuak aurreikusi,

aurrezagutzak aktibatu, lanaren planifikazioa egin

eta motibatu

- Garapen fasea: Lanketa. Autoerregulaziorako eta

koerregulazioarako jarduerak

- Sintesi fasea: Ikas prozesuari buruz hausnarketa

egin, eta landutakoa sintetizatu eta helburuen lor-

pena aztertu

INFORMAZIOAREN TRATAERA ETA

KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK

- Ikasleak berak aurkitu eta eraiki beharko du apren-

dizaia, transmisioan oinarritutakoa saihestuz.

- Euskarri anitzeko baliabideak: entziklopediak,

prentsa, bideo, irrati, telebista, eta bestelako itu-

rriak (gurasoak, familia, auzokoak….)

- Tresna teknologikoa informazioa ezagutza bihur-

tzeko erabili

- Foro eta txaten bitartez ikas komunitateak sortu

aprendizaiak lankidetzan eraiki eta konpartitzeko

BILAKATU. LAN KOOPERATIBOA

- Denon artean eraikitako aprendizaiak bultzatu

(mahai-inguruak, informazioa trukatu...)

- Elkarbizitzako balioak garatzeko lan kooperatiboa

erabili:

• Taldearen helburu komuna: aprendizaia bat

burutzea, gai bat osatzea, aurkezpen bat egi-

tea

• Norbanakoaren erantzukizuna: taldeko

erantzukizuna bermatzeko norbanakoek

erantzule izan behar dute. Irakasleak eta

beste ikasleek bakoitzaren ekarpena balioe-

tsiko dute.

• Ikasleek ikaskideen ikas prozesua lagundu

behar dute.

• Taldearen ebaluazioa

GURASOEKIKO HARREMANAK BULTZATZEA

- Guraso eta irakasleen ekintza hezitzaileak osaga-

rriak dira eta izan behar dute (informazioa eta

elkarlanaren bitartez)

hausnarketak bultzatzea, hots, trebezia kognitibo-

ak lantzea.

- Unitate didaktikoetan ikasleekin batera helburuak,

jarduerak, estrategiak eta ebaluazio irizpideak

esplizitatu eta landuko dira

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN FASEAK:

HASIERAKOA, GARAPENA ETA SINTESIA.

- Hasierako fasea: ikasleak helburuak aurreikusi,

aurrezagutzak aktibatu, lanaren planifikazioa egin

eta motibatu

- Garapen fasea: Lanketa. Autoerregulaziorako eta

koerregulazioarako jarduerak

- Sintesi fasea: Ikas prozesuari buruz hausnarketa

egin, eta landutakoa sintetizatu eta helburuen lor-

pena aztertu

INFORMAZIOAREN TRATAERA ETA

KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK

- Ikasleak berak aurkitu eta eraiki beharko du apren-

dizaia, transmisioan oinarritutakoa saihestuz.

- Tresna teknologikoa informazioa ezagutzan

bihurtzeko erabili

- Foro eta txaten bitartez ikas komunitateak sortu

aprendizaiak lankidetzan eraiki eta konpartitzeko

IKASGELA IKASKOMUNITATE BILAKATU.

LAN KOOPERATIBOA

- Denon artean eraikitako aprendizaiak bultzatu

(mahai- inguruak, informazioa trukatu...)

- Elkarbizitzako balioak garatzeko lan kooperatiboa

erabili:

• Taldearen helburu komuna: aprendizai bat

burutzea, gai bat osatzea, aurkezpen bat egi-

tea

• Norbanakoaren erantzukizuna: taldeko eran-

tzukizuna bermatzeko norbanakoek erantzule

izan behar dute. Irakasleak eta beste ikasleek

bakoitzaren ekarpena balioetsiko dute.

• Ikasleek ikaskideen ikas prozesua lagundu

behar dute.

• Taldearen ebaluazioa

GURASOEKIKO HARREMANAK BULTZATZEA

Guraso eta irakasleen ekintza hezitzaileak osaga-

rriak dira eta izan behar dute (informazioa eta elkar-

lanaren bitartez)

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA

Page 21: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

LANBIDE HEZIKETA

(Lehen urratsen ondoriozko gogoeta)

Lanbide Heziketak honako ezaugarriak lortu behar lituzke:

• Hezkuntza etapa prestigiotsua izatea.

• Enpresariak, langileak, ikastetxeak eta ikasleak gogobetetzea.

• Euskal Herriaren garapen sozio ekonomikoan, zutabe bat izatea.

• Ikasle-emaria igotzea.

A. LANBIDE HEZIKETAREN GARAPENA

Lanbide Heziketak gizarteari, testuinguru ekonomikoari, eta lan-merkatuari, une oro, egokituta egon behar du, etagertatzen diren aldaketa dinamikoei azkar erantzuteko gaitasuna izan behar du.

Ezaugarri nagusiak:

Ikastetxeen eta enpresen arteko loturak, eta elkarlanerako proiektuak garatu eta sendotu behar dira. Ildo horreta-tik hobetu beharra dago:

• Ikasleen praktiketarako sistema bultzatu behar da.

• Enpresak saritu, enpresa gehiagok parte hartzeko, baita kualitatiboki ere, beste modu batean.

• Ikastetxeei: beharrezko baliabideak (giza baliabideak batez ere, ordu-kopurua igotzen lan horretan aritzendirenentzat).

• Praktiketarako programak ondo garatzeko, harreman akademikoak ere sendotu behar dira ikastetxeen etaenpresen artean.

• Prestakuntza arautuan, Curriculumak malguago izan behar du, eta ikastetxeek inguruko enpresekin adostekoeta egokitzeko gaitasuna izan behar dute.

• Lanbide heziketaren hiru azpi-sistemen arteko loturak sakonki garatu behar dira.

• Prestakuntza ez-arautuan, ikastetxeen eta enpresen artean neurrira diseinatutako ikastaroak abian jartzekogaitasuna izan behar dute. Horrek esan nahi du, katalogo modularrean dauden ikastaroetatik aparte, bestebatzuk sortzeko bidea egongo dela. Sistema osoak malguagoa izan beharko luke, bai ikasle kopuruari dago-kionez, bai ikastaro horien programei dagokienez.

• Lanbide Heziketak, nazioartean, eta Europan batez ere, bere esparruan gertatzen den bilakaera sozio-ekono-mikoari begira egon behar du, batez ere, honako puntu hauetan:

- Europako herrialdeekin eta Latinoamerikako herrialdeekin batera, euren hezkuntza sistemekin eta bertakoenpresekin, elkarlanerako proiektuak gauzatzeko aukerak zabalduz (didaktiko-akademikoak; ikerketak;enpresen sorrera; enpresetan hobekuntzak).

- Ikasle eta irakasle trukaketak bultzatuz.

- Kanpoko enpresetan praktikak egiteko ahalbideak areagotuz.

• Enpleguaren alorrean, Lanbide Heziketak bi erantzun eman behar ditu:

- Lan-merkatuari erantzun egokia eta azkarra eman behar dio, eta horretarako, alde batetik, prestatuta egonbehar da eta, bestetik, beste erakunde batzuekin batera elkarlanean aritu behar da.

- Lanbide Heziketa enplegu-sortzailea da (auto-enplegua eta enpresa txikiak batez ere), eta horretarakoprestatuta egon behar du, eta beste erakunde batzuekin batera elkarlanean.

19

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 22: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

• Lanbide heziketaren hiru azpi-sistemetan eskaintzen den prestakuntza modalitate presentzialaren gainetik,beste formula batzuk ere egitaratu behar dira:

- On-line prestakuntza

- Erdi-presentziala

- Lanean ari diren langileentzako formulak egituratu behar dira, lana eta ikasketak bateragarriak izan daite-zen.

• Orokorrean:

- Lanbide Heziketako ikastetxeen kudeaketarako autonomia bultzatu behar da.

- Lanbide Heziketako ikastetxetako hornidurak eta instalazioak hobetzeko, mantentzeko eta gaurkotzekoaurrekontu partidak.

- Lanbide Heziketaren prestakuntza-prozesuan, teknologia berriek, eta trebakuntza praktikoak izan beharkolukete ardatzak.

- Lanbide Heziketa arautuan, heziketa zikloen planifikazioak malguagoa izan beharko luke, une oro, datozenbeharrei erantzuteko.

- Lanbide Heziketa arautuak unibertsitatearekin dituen loturak sakonki garatu behar dira.

Irakasleria:

Lanbide Heziketa ondo garatzeko, aurreko puntuan aipatu diren ezaugarriekin, irakasleriari aipamen berezia eginbehar zaio, eta horiei begira, ekintza espezifiko batzuk egitaratu beharko lirateke. Hala nola:

• Etengabeko birziklatze teknikorako:

- Teoriko-praktikoa

- Enpresetan egonaldiak

- Estandarizazio arauei buruzko ezagupenak gaurkotzeko (ISO - EN – UNE)

- Lanbide Heziketan ezarri daitezkeen metodo pedagogiko berriei buruzko prestakuntza

- Hizkuntzen gaineko prestakuntza

- Ikasmaterial gaurkotuak, eta behar berriei erantzun egoki bat ematen dioten ikasmaterialak sortzeko ahal-bidea

B. EUSKARA LANBIDE HEZIKETAREN GARAPENEAN

Arrazoi askoren ondorioz, gaur egun, Lanbide Heziketara ailegatzen den ikasleak aukeratutako prestakuntza ibilbi-dea euskaraz egin ahal izatea ez dauka bermaturik.

Beste alde batetik, euskararen normalizaziorako bidea ez da bakarrik hezkuntza-sistema euskalduntzea, gizarteabaizik. Eta gizarte horren lan-esparrua ere bai.

Beraz, Lanbide Heziketa euskalduntzeak helburu bikoitza lituzke:

• Hezkuntza-sistemaren atal bat gehiago euskalduntzea.

• Lan-esparrua euskalduntzeko bidean, urrats garrantzitsu bat egitea.

Egoerak, halabeharrez, Lanbide Heziketa euskaldunduko bada, euskararekiko diskriminazio positiborako neurriakhartzea eskatzen du:

• Lanbide Heziketa euskalduntzea helburu nagusia izango lukeen erakunde bat sortu beharko litzateke, gaihorrekin zerikusia duten gizarte-eragile guztiak batuz:

20

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 23: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

- Enpresaburuak: euren elkarteak eta kooperatiben elkarteak

- Langileak: euren ordezkapenerako erakundeak

- Inplikatutako Erakunde Publikoak

- Lanbide heziketako ikastetxeak

- Gizarteko beste erakunde batzuk: profesionalak…

• Heziketa Zikloen planifikazioan, ikasleak aukeratutako eredua bermatuta egon behar da, bai eta euskarazjarraitu ahal izatea ere. Horrek eskatuko du, gela bat euskaraz osatzeko, beharrezko ikasle-kopurua birdefini-tu egin behar dela.

Euskaraz material tekniko-didaktikoa sortzeko eta gaurkotzeko programak garatu beharko lirateke.

2.3. GUZTIENTZAKO KALITATEA ETA EKITATEA BERMATUKODITUEN HEZKUNTZA: ESKOLA INKLUSIBOA

Ikasle guztiak eta bakoitza ezberdinak direla kontuan hartuz, guztiei erantzuteko konpromisoa hartu eta erantzunhori planifikatu eta garatzen duen prozesua da inklusioa.

2.3.1. Historia apur bat eginaz:

1970eko LGEtik urrats handiak egin dira eremu honetan espainiar estatuan. Aipatu legeak aurreikusi zuen lehen aldiz“hezkuntza berezia” behar zuten haurren arazoez eskola arruntek zer esana eta zer egina bazutela irizterakoan.

1982ko LISMI legearen onarpenak ekarri zuen beste urrats sendo bat: Hezkuntza Premia Bereziak ulertzeko kon-tzeptuan eta premia horiei aurre egiteko eratan berrikuntza eta aurrerakuntza nabariak ekarri zituen, eskola arrun-tean “integrazio-sistema” indartuz, ikasle horien normalizazio-printzipioa oinarritzat hartuz. Printzipio horren arabe-ra, premia bereziak zituzten “haur eta gazte ezberdin” horiek ere bizimodu normalizatuaren eskubidea zuten etaeskola-integrazioa zen horretarako bide eta tresnarik egokiena. Gainera, eskola eremuan ekiteaz gain, gizarte etalan eremuetan jarduteko aurreikuspenak zituen aipatu legeak.

Ondorengo urteetan, hezkuntzaren alorrean eskuduntzak zituzten autonomia erkidegoek ere eskola-integrazio sis-temak ezarri zituzten euren lurraldeetan eta aurrerapauso bikainak eman direla onartu behar da. Izan ere, eginahalhorien ondorioz, edonolako ezintasuna edo zailtasuna zuen ikasle orok eskola arruntean eskolatua izateko zueneskubidea bermatu izan da; aldi berean, ikasleria berri honen presentziak berrikuntza ugari ekarri ditu, besteakbeste, eskolaren antolaketan, metodologian, curriculumean, irakasleriaren ahaleginean, bitartekoen kudeaketan etaabarretan.

Urrats positibo horiek jarraipena eta sendotasuna izan zuten 1990eko LOGSEren ondoren, bereziki integrazio pro-zesu horiek 16 urteetara zabaltzen direlako. Hala ere, arrazoi askorengatik, aurreikusi ziren helmugetara iristekobide luzea dago oraindik egiteko. Arrazoi edo zergati horien artean bat azpimarratuko dugu hemen: asmo eta inten-tzio bikain horiek ahalbidetzeko eta bermatzeko, parean ezarri izan diren bitartekoak (giza baliabideak bereziki)eskasak izan dira oro har, eta bereziki itunpeko eskola sareetan.

21

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 24: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Gaur egun eskola-integraziotik haratago joan nahi dugu eta denontzako eskola edo eskola inklusiboaz mintzogara. Kontuan har dezagun ekonomikoki garatutako herrialdeetan gero eta larriagoa dela gutxieneko konpeten-tziarik lortu gabe eskola uzten duten ikasleen arazoa, hezkuntza bereziko egitura baztertzaileetan ikasten dutenikasleen egoera ere ez dugu ahaztu behar eta, gainera , irakaskuntzak ezer eskaintzen ez dielako eskola uztenduten ikasleen arazoa ere hor dago…Herrialde txiroenetan, berriz, 113 milioi haur daude gela bat inoiz zapaldu ezdutenak (Bellamy, 1999).

2.3.2. Integrazio sistematik guztiontzako eskola inklusibora

Baina, non eta zertan datza integrazioa eta inklusioa kontzeptuen arteko aldea? Ez da beti erraza bata eta bes-tearen mugak zehatz-mehatz finkatzea. Hala ere, argibide batzuk bilatzen saia gaitezen:

Ikus ditzagun integrazio-sistemak dituen hainbat muga:

• Ikasleak integratu behar duela dirudi, hau da, ikaslearen, bere familiaren eta ingurunearen ardura eta esfor-tzua da oinarria.

• Beraz, ikastetxeak “ikasle integratuen” detekzioa egin behar du (nabariak izaten dira irizpideak finkatzeko aur-kitzen diren zailtasunak). Detekzio hori egin ostean, txertatze bideak erraztuko ditu.

• Praktikan, lehendik arazoak dituzten ikasleez arduratzen gara (kasu askotan jadanik porrot egin ostean abia-tzen da arreta berezia).

• Laguntza norbanako bakoitzari berea eskaintzeko joera dugu eta sarritan testuinguru naturaletik kanpo. Ondo-rioz, ikaskuntzaren alderdi sozialak baztertzeko edo murrizteko joera sortzen da.

• Gela arrunteko irakasleak ardura beregain ez hartzeko joera nagusitu da, besteak beste, prestakuntza alorre-an laguntza gehiegi ere ez duelako jaso.

2.3.3. Eskola inklusiboaren kontzeptua eta oinarriak

Hala ere, muga guztien gainetik, eskola-integrazioan hogei urtetik gora daramatzagun honetan, ikasleen dibertsitatea etaaniztasuna era zabalagoan eta naturalagoan kontsideratzen eta onartzen ikasi dugun heinean joan da nagusitzen inklu-sioaren kontzeptua: erronka ez da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle batzuk eskola arruntean txertatzeasoilik, baizik eta ikasle oro berezi eta ezberdin bezala kontsideratzea eta baloratzea eta bakoitzari behar duenkalitateko hezkuntza eskaintzea, guztiei elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukera emanaz. Ezberdintasuneta originaltasun horiek norberaren eta taldearen aberastasun iturri eta hezkuntza kalitatea hobetzeko bide izan-go dira gainera. Diferentziak ez dira aurkitzen ikasteko erraztasun edo zailtasunaren alorrean bakarrik.Gaitasunez gain, interesak, motibazioak, giza balioak (eta ondoriozko jarrerak eta portaerak), kultur ezaugarriak,egoera sozio-ekonomikoa eta soziolinguistikoa, erlijio sinesmenak, profil eta prozesu kognitiboak… dena daezberdina eta originala ikasle bakoitzarengan. Guztiek eragiten dute ikaslearen eskola-ibilbidean eta guztiakhartu behar ditu kontuan gure eskola sistemak, gizabanakoen eta taldeen eraldaketa prozesuak berezitasunhorien errespetuan gara daitezen eta ikaslea bere ingurune sozio kulturalean era egokian txerta dadin.

Inklusioaren kontzeptu hau ez dugu modu teorikoan bakarrik landu behar, proposamen praktikoen formulazioe-tan eta horien zehazte eta gauzatze prozesuetan baizik.

Beraz, inklusioan oinarrituriko eskolan, aniztasunak bete-beteko zentzua hartzen du; ezberdintasunak ez dituguikusi nahi arazo iturri gisa, baizik eta bakoitza, bata bestea, taldea, eskola eta gizartea aberasteko bide bezala.Azken urteotan gero eta intentsitate handiagorekin gertatzen ari diren ikasle etorkinen eskolatze prozesuek etaondorioz sortzen diren kulturartekotasun egoerek argi erakusten digute zenbateraino den egia elkar aberaste horieta eguneroko lanean “denontzako eskola” antolatzen eta garatzen asmatu beharra nabari dugu.

Eta zailtasunak eta ezintasunak dituzten ikasleen integrazioa ere, esan dugun bezala, ezin dugu aniztasunarenikuspegi zabal eta orokor honetatik at kontsideratu, bertan hartzen baitu bere toki naturala; horretarako, ez dugu

22

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 25: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

diferentzietan jarriko arreta nagusia, baizik eta ikasle horientzat proposatu, antolatu eta gauzatuko dugun hezkun-tza erantzunaren egokitasunean, euren eskola ibilbidea behar bezala egin dezaten. Gauza bera esango genukedohain bereziak dituzten ikasleei buruz ere (ikasle horiek eskolan historikoki bizi izan duten baztertze arazoari buruzere balegoke zer esana…)

2.3.4. Ondorio praktikoak

Aipatu dugunaren arabera, denontzako eskola edo eskola inklusiboa praktikan ezartzeak hainbat ondorio dakartza.Besteak beste:

• Ikasleen hezkuntza premiak era baikorrago batean kontzeptualizatzea, guztion eta bakoitzaren originaltasu-naren adierazgarri bezala.

• Diferentziei eta berezitasunei erantzun beharra, arazo bezala ez kontsideratzea, prozesu aberasgarri etaerronka bezala baizik.

• Gelako aniztasunari eta bakoitzaren premiari erantzun behar badiogu, orain arte erabili izan ditugun baliabi-deez gain (errefortzua, curriculum-egokitzapenak, dibertsifikazio curricularra, hautazko gaien bidez ibilbideakegokitzea eta abar), metodologietan, irakaskuntza estrategietan, curriculumaren antolaketa eta kudeaketan,baliabide didaktikoetan (ikasmaterialen erabilera kasu), taldekatze prozesuetan eta abar joera diferentziatuak,irekiagoak, malguagoak eta parte hartzaileagoak ezinbestekoak izango dira. Alor horietan hartu beharrekoerabakietan ikasleei ere beraien tokia ematea komenigarria izango da, gero eta argiago ikusten baita anizta-sunaren eragileen ezagutza eta kontrol guztia ezin dituela irakasleriak soilik izan. Inoiz baino garbiago ikus-ten dugu, beraz, lan kooperatiboaren ondorioz elkarrekin ezagutza sortzearen premia, guztien hezkuntza pre-miei behar bezala erantzuteko.

• Eguneroko hezkuntza ekimenak elkarreragin handiagoa eskatuko du, bai irakasle-ikasle harremanei dagokio-nez, berdin ikasleen artean eta baita irakasleen artean ere. Halaber, batzuen eta besteen parte hartzea area-gotzea eskatuko du eta familiekiko harremana eta elkarlana sendotzea, bizitza pedagogikoan eta erabaki pro-zesuetan tokia eskainiz.

• Hari beretik jarraituz, “arazoak” espezialisten eskuetan utzi ordez, hezkuntza komunitateko kide guztiek izan-go dute aniztasunari erantzuteko ardura, eta horretarako elkarlana funtsezkoa izango da (begi bistakoa daprestakuntza alorrean eta berrikuntza ekimenetan egin beharreko lana).

• Ikaskuntzaren jatorri soziala indartu eta gelak hezkuntza komunitatea bilakatu behar du ahal den heinean,ikasle guztiak parte hartzaile sentitu araziz, elkartasuna eta lan kooperatiboa sustatuz.

• Bitartekoen optimizazioa bilatuko da, bai baliabide materialei dagokienez eta baita giza baliabideen alorreanere, bereziki ikasle, guraso eta irakasle bakoitzaren ezagutzak eta eskarmentuak baliatuz. Denboraren anto-laketa eta kudeaketan ere modu eta formula berriak aurkitu behar dira.

• Aholkularitza eta laguntzarako zerbitzu iraunkorrak ere eskola bere osotasunean hartuko dute kontuan (ezdezagun ahantz eskola bera hobetzea ere inklusioaren helburuetako bat dela).

• Esku-hartze goiztiarrari garrantzi berezia emango diogu, diferentzien eta zailtasunen detekzioa, prebentzioaeta trataera ikaslea eskolatzen denetik hasiz.

2.3.5. Prestakuntza egokiaren garrantzia

Lehenago aipatu bezala, hezkuntza komunitatearen prestakuntzan sakondu beharko dugu hainbat alorretan. Adibidez:

• Garapenaren eta aprendizaiaren psikologian

• Praktikaren analisian

• Parte-hartzean eta komunikazioan oinarritutako ikerketa/prestakuntza prozesuetan

23

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 26: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

• Curriculumaren kudeaketan, autoebaluazio eta elkarren ebaluazio prozesuetan…

• Kulturartekotasunean

• Metodologia eraikitzaileen teorian eta praktikan eta bereziki prozesu kognitiboen kudeaketan

• Talde kudeaketan

• Elkarreragin didaktikoan oinarritutako didaktikan

• Gelako giro egokia sortu eta mantentzeko prozesuetan (giro goxoa eta baikorra nola sortu, gatazkaren kude-aketa, akordioak lortzearen kultura, bitartekaritza…)

• Talde lanaren praktikan

• Lan kooperatiboetan oinarritutako hezkuntza prozesuetan

• …

Prestakuntzaren helburuak, edukiak eta metodologiak erabakitzerakoan, ikastetxearen premien ikuspegia izangoda kontuan hartu beharreko erreferentzi eta ardatz nagusia.

2.3.6. Kulturarteko hezkuntza eta ikasle etorkinen eskolatzea inklusioaren markoan kokatu behar dira

Orain arte esandakoa arrakastaz bete dadin, eskola osoaren eta bereziki irakasle eta langile guztien inplikazioabeharrekoa izango da, aurrez esan bezala elkarlanean arituz, elkarrekin planifikatuz, bata bestea lagunduz, taldekontzientzia sendotuz…

Denon parte hartzeak eta inplikazioak jatorri eta kultura ezberdinetako ikasleen eskolatzean joko dute bere mailagorena. Izan ere, aipatu bezala, eskola inklusiboan txertatu behar da ikasle etorkinen eskolatzearen erronka, bainaeskolatze honek hainbat kasutan larritasun egoerako berezitasunak izaten ditu. Batzuk aipatzearren:

• Migrazio fenomenoak, neurri batean bederen, “arrazakeria ekonomikoaren” ondorioz sortzen diren prozesuakdira. Ondorioz, ikasle etorkinen eskolatzeak ez dira baldintza egokietan ematen kasu askotan.

• Kulturartekotasuna, elkar aberastuz landu behar da, elkarrizketatik eta berdintasunetik eta trukaketatik abia-tuz, batzuen eta besteen premiak beteaz. Helburua ez da ikasle edo talde bat beste talde batean integratzea,baizik eta guztien artean eskolako taldea, komunitatea osatzea, osaketa horretan bakoitzak bere ezaugarrien,ikuspuntuen, ohituren, hizkuntzen, balioen, diferentzien eta partekatzen dutenaren ekarpena eginaz. Bainajakina, hori guztia esatea eta maila kontzeptual edo teorikoan adostasuna lortzeak ez dirudi oso zaila, bainapraktikara eramaterakoan gutariko bakoitzaren joera etnozentrikoarekin eta hainbat aurreiritzirekin egiten dutopo. Hori dela eta, egoera berri honek sarritan gure sinesmen, balio eta jarreren “birmoldaketa” egiterabehartzen gaitu eta hori ez da batere erraza.

• Gure artean fenomeno berria denez, kulturartekotasunaren alorrean ez dugu oinarrizko prestakuntzarik erron-kari behar bezala aurre egiteko.

• Hezkuntza Administrazioak ere berandu erreakzionatu du eta esleitu diren bitartekoak eta laguntzak eskasakdira oraindik. Kulturartekotasunean hezteak jatorrizko kultura eta hizkuntza balioestea esan nahi du, harreraegokia antolatzea, ikaslearen aurre ebaluazioa eta kokapen egokiak egitea, erantzun kurrikular egokia anto-latzea eta garatzea, familiekiko harremanak estu eta sendo lantzea eta eskolatze prozesua bera ebaluatzea.Eta bistakoa da horrek guztiak orain arte ez bezalako bitartekoak eskatzen dituela…

• Gauza bera esan daiteke Unibertsitatean aurki dezakegun laguntzari buruz ere. Ahalegin batzuk ikusi ditugu,zenbait ikerketa jarri dira martxan, baina eskolako eguneroko lanerako baliagarritasun praktikoa duen propo-samen gutxi ezagutzen dugu gaurdaino…

• Euskal Herriaren egoera soziolinguistiko anitz eta bereziak hizkuntzaren jabekuntza arazoa areagotu egitendu (bereziki euskararena noski), besteak beste ez dugulako, ez barnean ez eta kanpoan ere, antzeko eredu-rik (beharbada badaude, baina oraingoz ez dira gure artera heldu esperientzia edo ikerketa horiek).

24

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 27: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

• Hori guztia gutxi balitz bezala, ikaslearen eskolatzea berantiarra denean (nonbaiten muga jartzeko, irakurke-ta-idazketa prozesua euskaraz egin ez duena kontsideratuko dugu horrela) eskolak eskaini beharreko eran-tzuna antolatzea lantegi zaila bilakatzen da benetan, bereziki hizkuntzaren trataerari dagokionez, besteakbeste, irakasleen prestakuntzan ere hutsune nabariak ditugulako aztertzen ari garen eremu honetan.

2.3.7. Guztion inplikazioaren beharra

Jatorri eta kultura anitzeko ikasleen eskolatzeari buruz esan ditugunak (eta askoz gehiago esan daiteke gaiareninguruan) kontuan hartzen baditugu, ezinbestekoa da eskolak osatzen duen hezkuntza komunitate osoaren inpli-kazio eraginkorra.

• Eskola inklusiboaren gai orokorrera itzuliz, eskolako zuzendarien eta zuzendaritza taldeen eginkizunarengarrantziaz ere ohar berezi bat egin nahi dugu. Euren inplikazioa erabakigarria da, beste hainbat eraldaketaprozesuen bilakaeratan bezala, langileriak inklusioaren bidetik behar bezalako urratsak egin ditzan. Prozesuhorien finkatzeak denbora luzea hartzen du, pixkanaka eta sendotasunez egin behar dira aldaketak (kontuanhar dezagun planteamendu orokor hauek eskola kultura bere muinean ukitzen dutela eta horrelakoetan erre-sistentziak sortzen direla), prozesuak dinamikoak eta etengabekoak dira gainera eta ibilbide guztian zuzenda-ritzaren jarrerak asko lagundu dezake, proiektuan sinetsiz, baliabideez hornituz, elkarlanean bere burua txer-tatuz, ahulezi uneetan adorea erakutsiz eta eskainiz, aipatu ditugun erresistentziak gainditzen saiatuz,hezkuntza eragileen arteko zubi lana erraztuz, gatazkarik balego bitartekaritza funtzioak eginaz…

• Hezkuntza Administrazioaren inplikazioa eta laguntzarako grina ere erronkaren parekoa izatea ezinbestekoadela onartu behar, aukera berdintasuna, kalitatea eta ekitatearen bermatzaile den eskola inklusiboa babestuzeta ahalbidetuz jokatu behar du (aukera berdintasuna, inklusioaren ikuspegitik, bakoitzari behar duenaeskaintzea bezala ulertzen dugu).

Bukatzeko, bistan da inklusioaren aldeko proposamenak eskola eremua gainditu eta beste hainbat esparrutan erebere tokia hartu behar duela: aisialdian, osasunaren alorrean, lan munduan eta oro har gizarte antolaketan ereurrats sendoak egin behar dira eta eskolak dinamika horren bultzatzaile eta laguntzaile izan behar du.

2.4. TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA

SARRERA

Urte anitz pasa dira Ikastolen Elkarteak, barruko eskaerari erantzunez, “Ikastola, izaera eta egitura” argitaratuzuenetik. Bertan ikastolako beste organoen funtzioen artean Ikastolako “psikologoarenak” ere agertzen ziren.Lan horiek gure ikastoletan betetzen hasi ginenok, eredurik gabe hasi ginenez, aipatu liburuko horiek izan zirengure lan markoaren zutabeak. Hala ere, eta ikusirik, alde batetik, orientazio funtzioa betetzen genuenok psiko-logiaren alorretik ez ezik pedagogiaren mundutik ere bagentozela (eta ondoren psikopedagogiatik ere bai) etakontuan hartuz bertan agertzen ziren funtzioak eta eginbeharrak ez zirela beti bat etortzen gure prestakuntza-rekin eta aurreikusten genituen beharrekin eta, bestetik, gure beharrak batera jartzeko aukera izan genezannorbanakoaren ikuspegi bakartuak ematen duen ikuspegia aberasteko asmoz, lurraldeetako mintegiak sortugenituen.

25

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 28: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Ondorioz, une honetan Orientazio mintegiak ditugu hegoaldeko lau lurraldeetan eta orientazio lanetan aritzen direnpertsonak ere bai Iparraldean. Gure artean, urte anitz eman ditugu lanean orientazioa jorratuz eredu ezberdinez,eta mintegien barruan ere ereduak ezberdinak dira.

Horregatik, “2015eko ikastola” proiektu honek zer orientazio eredu nahi dugun eztabaidatzeko (eta beharbada ados-teko?) parada egokia eskaintzen ahal digu. Eredu, metodologia, egiteko era ezberdinak egon daitezkeen arren, agianlaburtzen eta sintetizatzen saiatu beharko genuke, eztabaida bidera dezagun. Sintesi hori aipatu ditugun bi muturdituen continuum-ean kokatuko dugu. Izan ere, bi mutur horien bidez ereduak gehiago argitzen ditugu, baina badaki-gu, hala ere, gure egiteko ereduak ez direla sekulan hain ortodoxoak eta ñabardurak eta graduazio eta eklektizismoanitz izaten direla gure artean eguneroko praktikan. Beraz, orientazioa egiteko bi eredu nagusi agertzen zaizkigu:

a) psikologiaren alorrean oinarriturikoa bata, non nagusitasuna pertsonak eta bere nortasunak duen. Eredu horrenarabera orientazioan egiten diren interbentzio gehienetan alderdi emozionala eta norbanakotasunak dira erdigu-ne eta helburu (honek ez du esan nahi taldean eta lan pedagogikoaren bitartez lanketa egiten ez direnik).

b) pedagogiaren alorrean oinarriturikoa bestea, non interbentzio gehienak taldean eta prozesu pedagogikoenbitartez bideratzen diren (honek ez du esan nahi lan indibiduala eta alderdi emozionala lantzen ez denik).

Bi eredu horietatik tutoretza ulertzeko era ezberdina eratortzen da, ikasleekin esku-hartzeko garaian ere saio ezberdi-nak programatzen ahal dira, metodologia ezberdina erabiltzen dute eta orientazioaren ebaluazio ezberdina egiten dute.

Eztabaida dezagun, bada, gure eredu adostua erabaki arte....

TUTORETZA

Zergatik orientazioa eta tutoretza batera? Arlo horretan (arlotzat hartua baita “Euskal Curriculuma” lanean agertzendiren edukiak) ikasleek lortu behar dituzten konpetentziak tutoreari ere badagozkio. Orientazioak zer esan handiadu aipatu lanean agertzen diren bost esparruetan. Izan ere, tutoreak eta orientatzaileak funtzio ezberdinak badituz-te ere, arlo berri horretan (arlo izatearen kategoria ematen bazaio) helburutzat proposatzen diren konpetentziak lor-tzeak lan komuna dakar.

Eta sarrera gisa gogoeta hau egin ondoren, hemen duzue “Euskal Curriculuma” lanean alor honi buruz egin dugunlana. Gure eztabaidarako abiapuntu eta erreferentzia izan dadin nahi genuke. Helmuga non dagoen elkarrekin era-bakiko dugu…

Azken ohar bat dokumentuaren irakurketa hasi aurretik: orientazioa eta tutoretza era oso ezberdinean ulertzen etalantzen dira Hegoaldean eta Iparraldean. Beldur gara Hegoaldeko ikuspegi nabaria ez ote duen alor honi buruz aur-kezten dugunak. Ondorengo hilabeteetan zuzendu eta osatu beharko dugu hau ere…

Hezkuntzaren helburu nagusia pertsonaren ahalmenak garatzea da; horretarako, ikaskuntzako esperientziak sortubehar dira, pertsonak behar dituen konpetentziak eskura ditzan, bizitzak eskatzen dizkion egoerei aurre egiteko.Tutoretza eta orientazio arloa hezkuntzako ekimen multzo antolatu bat dela uler daiteke, konpetentzia horietakobatzuk lortzen direla zehazteko, konpetentziak operatibizatuz. Prebentzioaren eta garapenaren ikuspuntutik, curri-culumaren barruan, orientazioak ekarpen hauek egiten ditu:

Ikasten eta pentsatzen ikasi

Ikasten ikasteak erregulazio operazioak egitea dakar, eta norberaren prestakuntza prozesua erregulatzen ikas dai-teke. Auto-erregulazioa tutoretzapeko pixkanakako orientazio baten bidez garatu daiteke; eta orientazio horrek aldiberean sustatu behar ditu ezagutza arlo zehatz bat ikastea nahiz ikasten ikasteko estrategiak.

Funtsean, ikasten ikastea norberaren esperientzietatik probetxua ateratzea da, arazoak hautemateko eta ebaztekomoduetan jarrera kritikoa izanik eta gai izanik norberaren jokabidea aztertzeko, arazoen jatorriak identifikatzeko etabehatutakoa aktiboki aprobetxatzen jakiteko.

26

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 29: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Ikaskuntzako esperientziek zikloak dituzte, eta zikloetan lau aldi hauek bereizten dira: esperientzia planifikatzea,esperientzia bizitzea, emaitzak aztertzea eta ondorioak ateratzea. Zerbait egin ondoren, garrantzitsua da gertatu-takoari buruz hausnartzeko denbora hartzea. Ikasten ari den pertsona subjektu aktibo dela kontuan hartuta, ikas-ten ikastea garrantzitsua da. Hausnartuz ikasten da, nork bere buruarekin edo mintzakideekin (hausnarketa gida-tua), eta gauza hauetaz hausnartzen da: konpetentziak eskuratu izan diren aldiez, ikasitakoaz eta ikasteko moduaz,behar bezala baliatu gabeko aukerez eta esperientzia horiek baliagarriak ez izatea eragin duten arrazoiez.

Tutoretza eta orientazio arloak ekintzak hitzen bidez adierazteko edo ekintzen gainean hausnartzeko operazioakerrazten ditu, kontzeptuak, arrakastarako faktoreak, hipotesiak, ekintzari buruzko teoriak edo printzipio zuzentzai-leak ondorioztatzeko, geroko esperientzietan erabili ahal izateko. Atzera begirako hausnarketa sistematikoa eginez,gerora ekintzan erabilgarri izan daitezkeen eredu operatiboak prestatzen dira.

Eskolako dinamikak lan metodo egokiak behar ditu, ikasteko estrategiak garatzeko. Horietatik, ikasteko metodo era-gingarriak sustatzen dituzten jarduerak sartu behar dira curriculumean. Ikastea jarduerak gauzatzearekin lotutadagoen ohiko eginkizuna da, eta ikasleak ikasi egiten du. Ikasteko metodoen programen edukiek bi estrategia motadituzte: alde batetik, ikasleek materialarekin eta informazioa barneratzeko eta erabiltzeko prozesuarekin dutenharreman zuzenari buruzkoak; eta, beste alde batetik, laguntza estrategiak, ikasleei helburuak zehazten, ikaskun-tza planifikatzen eta antolatzen eta aurrerapenaren gaineko kontrola egiten laguntzeko. Izan ere, eginkizunakaurreikustea, proiektuak zatitzea, lehentasunak ezartzea eta denbora planifikatzea lana antolatzeko jarduerak dira,eta tutoretza eta orientazio arloan pixkanaka lantzekoak dira.

Komunikatzen ikasi

Gizarte harremanak konplexuak dira. Komunikazio egoera askotan azaleratzen dira gizarte harremanetarako ditu-gun trebetasunak: familian, lagunartean, ikaskideekin, lankideekin... Gertaerak, sentimenduak, jarrerak, desioak,iritziak edo eskubideak ematen ditugu jakitera, eta hori gainerakoak errespetatuz egin behar dugu. Horrek egoerabakoitzera egokitzera behartzen gaitu, eta, horretarako, jokabide batzuk garatu behar ditugu, baina oraindik ikasiez baditugu, praktikan jarri behar ditugu, norberaren estilora egokitzeko.

Gizarte trebetasunek gainerakoekin ondo komunikatzeko balio dute, eta egoeretarako egokitzat hartu ohi direngizarte harremanetarako jarraibideak adierazten dituzte. Eginkizun nagusia galdera honi erantzutea da: zer jokabi-de zehatzek eta zer mikrotrebetasunek errazten dute testuinguruetara hobeto egokitzea eta testuinguru horietanonartua izatea?

Komunikatzea besteei zerbait jakinaraztea da. Pertsona batzuek elkarrekin lan egitean, talde lanak esanahi parte-katuak eraikitzen ikastera behartzen gaitu. Taldearen funtzionamenduan eragina duten eguneroko gertaerak inter-pretatzean ados jartzea lortu behar da. Lan taldeetan, gizarte eraikuntzako jarduera horretan, gai izan behar da en-tzuteko, norberari egokitutako tokian kokatzeko, gainerakoen interesak kontuan hartzeko eta gizarte rolen araberapertsonen artean dauden desberdintasunak onartzeko eta barneratzeko.

Tutoretza eta orientazio arloan, komunikatzen ikastera bultzatzen da, baliabide hauen bidez: gizarte harremanekojokabideekin lotutako zuzeneko esperientzien bidez, eredu esanguratsuen behaketaren bidez eta hitzezko ikas-kuntzaren eta pertsonen arteko atzeraelikaduraren bidez. Helburua taldeen barruko komunikazioa eta elkarrizketaerraztea da, bai eta ikasleei laguntzea komunikazioa eta elkarrizketa oztopatzen duten faktoreak identifikatzen ere,eta, horretarako, ikasleei aldaketarako eragile aktibo izateko funtzioa ematen zaie; horrek hobetzeko eta konpromi-soa hartzeko benetako asmoa dakar.

Elkarrekin bizitzen ikasi

Tutoretza eta orientazio arloa, banakakoa ez ezik, kolektiboa ere bada. Horrenbestez, zalantzarik gabe, elkarrekinbizitzeko puntu garrantzitsuetako bat taldean elkarrekin bizitzearekin lotutako konpetentziak garatzea da, eta,horretarako, elkarlana eta gizarte gaien edo gai akademikoen eta elkarbizitzarako arauei buruzko eztabaida edo kri-tika behar dira. Faktore batzuk aztertzeak (elkarreraginak, entzule aktiboaren funtzioa, mezuari egokitzea edo ez

27

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 30: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

egokitzea, hartzailearen jarrera, enpatia, giroa) ardatz horrekin lotutako konpetentziak garatzen laguntzen du. Arlohorren bidez, gauza asko garatu daitezke: ikasgelako kide guztiak aktiboki integratzea, eskolako mikrokosmoseandauden desberdintasunak onartzea edo taldean ikasle berriak sartzea.

Gizarte testuinguruetan mota askotako gatazkak sortzen dira. Eskola ez da salbuespena, eta, beraz, egoera gataz-katsu ugari sortzen dira, bai berdinen artean, bai talde heterogeneoetan. Eskolak hainbat gauzatan lagun dezake:egoera horiek behar bezala bideratzen, emozioak erregulatzen eta kontrolatzen, gatazken aurrean hausnarketanoinarritutako jarrera izaten, negoziatzen eta bitartekari lanak egiten. Egoera gatazkatsuek harremanen zati garran-tzitsua osatzen dute, eta hezteko lamen handia dute. Diziplina gatazkak dituzten egoerak latzak dira, baina auke-ra ematen diote gatazka horiek aldatzeko eta hobetzeko. Diziplina harago iristen den ahalegina da, parte-hartzedemokratikoa lortzeko eta trebetasunak eta balio soziopertsonalak garatzeko ahaleginaren zati baita. Tutoretza etaorientazio arlotik, gatazkak konpontzeko estrategiak jorra daitezke, eta estrategia horiek bi edo pertsona gehiago-ren artean kontrajarriak diren interesengatik, iritziengatik, balioengatik edo premiengatik sortutako desadostasuneiedo tentsioei aurre egiteko norberak dituen moduei dagokie.

Norbera izaten ikasi

Konpetentzia orokor horri dagokionez, tutoretza eta orientazio arloak emotibitatearen ikuspuntutik pertsonalitateorekatua –hau da, nork bere burua kontrolatzeko nahikoa gaitasunekoa– lortzen lagun dezake, eta, horrez gain,ikasleen errealitate pertsonalaren auto-estimu positibo eta doia garatzeko oinarri da.

Tutoretzako jarduerak eragina izan dezake aztura pertsonal egokiekin lotutako konpetentziak lortzeko aukeran.Hona hemen aztura pertsonal egoki batzuk: eskolako bizitzari aurre egiteko autonomia izatea, eskolako eginkizu-nak egiteko motibazioa eta jarrera ona edukitzea, eskolako jardunaren auto-ebaluazioa egitea, aurreikuspenak doi-tzeko hausnarketa egitea eta oztopo saihestezinak gainditzea. Horrez gain, frustrazioaren aurkako tolerantzia erekontuan hartu behar da, eskolako zailtasunei modu positiboan aurre egiteko eta pertsonalitate proaktiboa eta erai-kitzailea bultzatzeko aukera ematen baitu. Erabakiak hartzea ikasi egiten den prozesua da, eta prozesu hori, nagu-siki, heldutasun pertsonalarekin eta horren mendeko balioekin lotutako faktoreek baldintzatzen dute (baina ez fak-tore horiek bakarrik).

Norbera izaten ikasteak ondorioak ditu ikasleen auto-erregulazioan, norberaren bizitza orientatzeko gaietan; izanere, tutoretzaren eremuetako bat lanbide orientazioarekin lotutako gaien garapena ere bada.

Izaten ikasteko ardatzaren barneko konpetentziek ez lukete zentzurik izango, integrazio pertsonal egokia izango ezbalute. Izan ere, aipatutako konpetentzien osagaien garapen zatikatuak ez du ziurtatzen pertsonalitatearen gara-pen harmoniatsua eta egokia; horretarako, osagaien integrazio pertsonala behar da. Tutoretzak hezkuntza egoeraegokia ematen du pertsonalitatearen azterketan eta garapen orokorrean laguntzeko, pentsamenduak, sentimen-duak eta jarduerak integratuz.

Egiten eta ekiten ikasi

Hezkuntzaren helburua pertsona guztiek, salbuespenik gabe, sortzeko dohain eta gaitasun guztiak azaleratzea da,eta horrek pertsona bakoitzak bere buruaz arduratzea eta bere lan proiektua egitea dakar.

“Egiten eta ekiten ikasi” konpetentziak espiritu kritikoa izatea dakar, bai nork bere buruarekin, hobea izateko, baitestuinguruarekin, testuingurua hobetzeko. Konpetentziaren aurrebaldintzak hauek dira: egoerak aztertzeko gaita-suna izatea, alternatibak balioestea eta alternatiba egokiena aukeratzea, horretan esku hartzeko eta proposatuta-ko helburua betetzeko.

Egiten eta ekiten ikastea eginkizun berriak egiteko edo eginkizunak orain arte ez bezala egiteko ekimenarekin lotzendugu; iraunkortasuna, arriskuak kontuan hartzeko gaitasuna, ziurgabetasuna toleratzea, geratzea eta errorea ikas-kuntzaren iturritzat hartzea (eta ez porrotaren seinale) dira ekiteko gaitasuna duen pertsonaren ezaugarri nagusiak.Tutoretza eta orientazio arloan, alderdi horiek guztiak garatu daitezke, egoera zehatzak –benetakoak edo simulazio-ak– eragiten baitira, ikasleek beren buruak egoera horietan kokatzeko eta mota askotako proiektuak egiteko. Hori nola

28

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 31: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

egin duten aztertzeak eta balioesteak arrasto batzuk emango dizkiete beren buruzagi funtzioaz, elkarlanaz, gainera-koen erritmoa errespetatzeaz, taldean eduki beharreko pazientziaz eta eginkizunari lotutako gizarte erantzukizunaz.

Garrantzitsua da ikasleek aukera izatea egiten eta ekiten ikasteko, bai taldean, bai banaka; izan ere, egoerabakoitzean konpetentzia batzuk erabili behar dituzte eta bakoitzaren balioak eta dohainak azaleratzen dira.Tutoretza eta orientazio arloak ekimenak planifikatzeko espazio eta denbora hori erraztuko du, eta ikaslearen-gan saiakera eta errore jarrera sustatuko du, ikasleak sortze, aldatze edo hobetze proiektuetan inplikatzeko;halaber, ikasle bakoitzari (bai eta ikaskide guztiei, ikastetxeari eta komunitateari) proiektuak egin dion ekarpenakontuan hartuta balioetsiko dira emaitzak.

Diziplina arlo guztien funtzioa pertsonaren ahalmenen garapena bultzatzea da, ikasleak konpetenteak izan daite-zen ikasteko eta pentsatzeko, komunikatzeko, gainerakoekin bizitzeko, norbera izateko eta egiteko eta ekiteko.Diziplina arlo bakoitzak hezkuntzako konpetentzia orokor horiei arloaren ikuspuntutik erantzuten laguntzen du.Tutoretza eta orientazio arloak berezko ikuspuntu espezifikoa du, baina, horrez gain, arlo guztien hezkuntza kon-petentzia komunak koordinatzeko eta dinamizatzeko funtzioa du, bai eta konpetentzia horietan sinergiak sortzekoaere, hezkuntzako komunitatearekin lotutako eragile guztiekin elkarlanean jarduten baitu.

ARLOAREN KONPETENTZIA OROKORRAK

1. Ikaskuntza prozesuez jabetzea eta erantzukizunez eta diziplinaz planifikatzea, eskatutako baliabideak etaeginkizunak zehaztuz, hobetzeko premiak identifikatzeko eta hurbileko egoeretan praktika eta metodo onakaplikatzeko, bai eta denbora hobeto erabiltzeko ere.

Informazioa biltegiratzea edo erabiltzea errazten duten prozedurez edo jarduerez osatutako segida batean gauza-tzen da ikaskuntza. Ikasteko estrategiak menderatzeak aukera ematen dio ikasleari bere jarduerak aztertzeko etabalioesteko, hezkuntza prozesua erregulatze aldera. Ikasteko estrategiak zein diren jakiteko, norberak ikasteko pro-zesuan duen funtzionamendua jakin behar du.

Meta-ezagutza hori lortzeko, ezinbestekoa da praktikari beran, plangintzari, jarduerei eta produktuei buruzko haus-narketa testuinguruan egitea. Helburua nork bere buruaren eraikitze prozesuan izaten den ikaskuntzaren esperien-tziaren esanahia berrikustea da, eta hortik ikastea.

Plangintzak ikasketa eraginkorragoa izaten laguntzen du. Plan horrek ikaskuntza prozesua antolatzen laguntzendio ikasleari, plangintzari berari buruz hausnartzera behartzen baitu ikaslea. Ikasleek egoera bakoitzean egokienakdiren estrategiak aukeratzeko gai izatera eta praktikan planifikatzen jakitera iritsi behar dute. Hori behar bezala egi-ten bada, denbora hobeto aprobetxatzen da. Lanean denbora antolatzeko, jardueretan jarraitu beharreko urratsakzein diren aurreikusi behar dira, bai eta lehentasunak zehaztu ere.

2. Lanarekin lotutako banako eta gizarte faktore erabakigarriak norberarengan eta ingurunean etengabe iker-tzea, erabaki profesionalak hartzeko eta lan ibilbidea kudeatzeko gaitasuna errealismo handiagoz garatzeko.

Garapen profesionalak bi baldintza behar ditu: etengabe haztea eta ezagutzaren egiturak aldatzea. Lan mundua etapertsonak etengabe aldatzen dira. Hori dela eta, bi alderdi horiek integratuta garatzeko beharra ez da inoiz etengo.

Orientazio profesionalaren azken helburua erabaki profesional independenteak eta arduratsuak har ditzan, pertso-nari bere bizitza gidatzeko gaitasuna eskuratzeko aukera ematea da. Erabakiak hartu ahal izateko, ezinbestekoada informazioa prozesatzeko trebetasunak behar bezala garatzea. Ikertzeko jarrerak aukera emango die ikasleeigalderak egiteko, hipotesiak egiteko, beren buruei eta inguruko munduari buruzko datuak biltzeko, erronkak bila-tzeko eta ikuspuntuak aldatzeko.

3. Familian, eskolan, jolas eremuan edo lan giroan behar bezalako harremanak izateko beharrezkoak direntrebetasunak eta taldeen funtzionamendua baldintzatzen duten faktoreak iritzi kritikoz aztertzea eta balio-estea, eremu horietan parte hartzeko eta proiektu partekatuak egiteko.

29

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 32: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Gizarte testuinguruan, gainerakoekin komunikatzera behartzen gaituzten egoerak daude: elkarrizketak, eskaerak,solasaldiak... Beste pertsona batzuekin hitz egiteak esaten denarekin, esateko moduarekin, entzuten denarekin,erabiltzen ditugun keinuekin, sentimenduak adierazteko moduarekin, iritziekin eta abarrekin lotutako alderdiak kon-trolatu beharra dakar.

Komunikazioan, hitzez gain, garrantzitsuak dira hitzik gabeko trebetasunak, esate baterako, keinuak, gorputz jarre-rak, hurbiltasuna, begirada edo ahotsaren tonua. Norberak gizarte trebetasunak garatzen ikasteak gainerakoekinharreman hobeak izaten laguntzen digu, eta gatazkak aurrezaintzen ditu.

Lan kooperatiboko taldeetan, ezaugarri nagusi hauek identifikatzen ditugu: pertsonen arteko tratu zuzena, elkarrenarteko mendekotasuna, norbanakoaren erantzukizuna, eskuzabaltasuna eta talde prozesamendua. Elkarlanekotrebetasunek atzeraelikadura egiteko aukera ematen dute, eta talde horretako kideen inplikazioa bultzatzen dute.

Taldeak sistema biziak dira, eta hobera edo txarrera egiten dute. Orientatzeko jarduera den aldetik, ezinbestekoada aldiro taldean sortzen diren funtzioak eta harremanak (kohesioa, botere harremanak, balioak eta arauak, egitu-ra, koordinazioa...) berrikustea, errendimendua ziurtatzeko eta taldearen hobekuntzan eragina izateko.

4. Gaitasun físiko, kognitibo eta afektiboei dagokienez, taldeko gainerako kideetatik bereizten gaituztenberezko dohainak eta jokabideak aztertzea, gauzak egiteko gai den pertsona preziatua sentitzeko eta hobe-to kokatzeko, bai nor bere buruarekiko, bai gainerakoekiko elkarreraginean.

Tutoretza arloaren helburuetako bat faktore fisikoekin, intelektualekin eta emozionalekin lotutako autoezagutza han-diagoa izatea da. Derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan, nerabearen bizitzan, itxura fisikoan, jokabidean eta gogoaldartean aldaketa handiak eragiten dituen garai bat hasten da, askotan asaldura handikoa.

Pertsonek modu eraginkorrean eta positiboan eraiki dezagun, oinarri ezin hobea da errealitatean egokitutako auto-estimu positiboa lortzea. Aintzat hartzen gaituztela sentitzeak eta gure mugak non dauden jakiteak aukera ematendu gure ahalmenen pertzepzio argia izateko, bai eta asertibo agertzeko ere, eta, horren ondorioz, irudi sendoa–gure aukeretara egokitutako benetako irudia– proiektatzeko.

5.- Inguruneko gizarte egoerei buruz informazioa izatea eta irizpide zuzenez balioestea, injustiziaren etabesteen egonezinaren aurrean sentsibilitatea bultzatzeko, beste sentimendu eta ikuspuntu batzuk ulertze-ko gai izan daitezen eta horiei buruz kritika arrazoituak egin ditzaten.

Elkartasun sentimenduak, besteen mina ulertzeko sentimenduak eta bidegabekeriarekiko sentimendu kritikoaksakonago garatzen ditugu, bestearen sentimendua, egoera edo ikuspuntua ulertzeko gai bagara. Helburua enpa-tiarako gaitasuna garatzea eta eskolako eta gizarteko egoera ugaritan aplikatzea da. Gure balioen eta jokabideenartean dauden desadostasunez ere jabetu behar dugu. Tutoretzak desadostasunak argitzen lagun dezake, bai etabalio eskala sendoagoa eraikitzen ere.

6. Abian jarritako ekintzak eta testuinguruan duten eragina ebaluatzea, proposatutako helburua, jarraituta-ko prozesua eta lortutako emaitza kontuan hartuta, ekimenaren diseinuan hobekuntzak proposatzeko etalorpen txikiek eta borondatearen indarrak ahaleginean jarraitu eta itxaropen positiboak sortu ahal izatekoduten balioa onartzeko.

Beti ez da lortzen nahi duguna, baina beti lortzen dugu zerbait. Helburu horrekin lotuta, zenbait faktore aztertu behardira: lorpenerako bidean ekintza bultzatu duten aldagaiak zein diren, zer aldagaik zaildu eta erraztu duten, benetanzein faktorek eragin duten hori ez egitea, halakorik gertatu bada. Horrez gain, lortu nahi zen helburuaren arabera,ekimena gauzatzeak izan duen inpaktu positiboa edo negatiboa balioesten da.

Oinarritzat denok ekintzaileak garela hartzen badugu, konpetentzia hori lortzeak egoera berezi batean jartzen dugaztea. Egoera horretan, gazteak hainbat gauza egin behar ditu: pertsona bakoitzak lortutakoa zer elementurenondorioz lortu den aztertu, bere proiektuan konpromisoa hartu eta ekintzaileek dituzten elementu komunak balioe-tsi (esate baterako, esku artean duenaren esanahia eta garrantzia, amore ez emateko borondatearen indarra, auto-diziplina eta arrakasta partzialaz gozatzeko gaitasuna).

30

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 33: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

IKASKUNTZAREN EDUKIAK

Heztea gizabanakoari gizarte batean hazten laguntzea da, eta, horretarako, behar bezala garatzeko baliabideakeman behar zaizkio. Eskolak ikasleen konpetentziak garatzen laguntzen du, gizabanakoen arteko desberdintasu-nak kontuan hartuta. Tutoretzak, hezkuntzako jarduera denez, irakasleen, gurasoen eta ikasleen jarduerak (bai etaheziketan esku hartzen duten gainerako pertsonena ere) indartzea du helburu. Ikasleari dagokion tutoretzak etaorientazioak hainbat gauza bultzatzen dituzte: ikasleak bere burua ezagutzea eta onartzea, gizarteratze prozesuahobetzea, erabakitzen ikastea eta pertsonalitate, ikaskuntza, harreman arazoei aurre egitea. Beraz, bizitzako ikas-kuntzan etengabe laguntzen gaituen prozesua da tutoretza, eta proiektuekin jarduera pedagogikoekin batera gara-tu daiteke.

Hezkuntzaren ikuspuntutik, Tutoretza eta orientazio arloaren eduki bereizgarriak, derrigorrezko eskolaldian, laueduki multzotan biltzen dira:

1.- Ikaskuntza prozesuak:

Ikaskuntzei dagokienez, orientatzeko jardueraren barruan estrategia kognitiboei eta ezagutzaren irudikapeneidagozkien bitartekaritza sare bat sartzen da.

2.- Soziabilitatea:

Pertsonak, ingurunearekin duten etengabeko elkarreraginean, garapen helburuak lortuz doaz, eta, ildo horretan,hezkuntzako helburuak behar bezala estimulatutako pertsonalitatearen eta gizarte harremanen hainbat eremugaratzearekin identifikatzen dira.

3.- Garapen pertsonala:

Ikasleen erabateko prestakuntza nabarmentzean, hezkuntzako orientazioak eta tutoretzak garapen harmoniatsuabultzatzen dute, eta, horren bidez, arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko jarrera hobea ere bai.

4.- Lan orientazioa:

Eskolatzeak aurrera egin ahala, ibilbide akademikoan eta etorkizun profesionalari begira ikasleak hartutako eraba-kiak gero eta garrantzitsuagoak izaten dira, eta horien abiapuntuak bere buruaren eta lan munduaren ezagutza dira.

ONDORIO PRAKTIKO BATZUK:

Honaino gure oinarrizko dokumentua. Idatzi hau eskuratu aurretik, hala ere, tutoretzaren hainbat ikuspegi praktikojasoak genituen antolaketa akademikoaren taulan. Hemen txertatu ditugu, hauek ere eztabaidatzeko, baina batezere guztion artean moldatzeko, osatzeko:

Lehen Hezkuntzan:

• Tutoretza, taldeko ikasleekin banaka egin beharreko lana izateaz gain, ikas-talde bateko irakasle guztiek elka-rrekin antolatutako lantzat daukagu, taldean bertan eragina, laguntza, jarduerak eta erantzunak bideratzendituena.

• Tutore bakoitzak ondoren adierazten diren aspektuetan laguntza emateko baliabideak jarri behar ditu:

- Ikastetxeko bizitzan ikasleen parte hartzea eta taldean parte hartzeko jarrerak garatzean.

- Taldea talde bezala egituratzea eta ikasleak gizarteratzeko gune izatea, ikasle bakoitza bertan positibokiintegratuz.

- Zikloan zehar, ikasle bakoitzaren eskola-ikaskuntza eta garapen pertsonala jarraitu behar dira.

31

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 34: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

- Irakaskuntza-prozesuak ikaslearen testuingurura egokitu behar dira, eta ikaskuntza-prozesuak pertsonali-zatu.

- Ikasleei nork bere nortasuna sortzen, nork bere burua ezagutzen eta onartzen lagundu behar zaie.

• Familiekin koordinazioa era berezian zainduko da, elkarlanean hezi behar baititugu ikasleak.

Ikastetxeak bilera desberdinak antolatuko ditu, bai taldean, bai banaka ere, informazioa trukatzeko, hala nola, pro-gramazioari buruzko informazioa, banakako eta taldeko aurrerapenak, baita sor daitezkeen arazoak ere. Gurasoekelkarrizketa pertsonalak euren ekimenez izan ditzakete, urteko planean finkatzen den une eta moduan.

Bigarren Hezkuntzan:

• Tutorea ikasgelaren irakasle nagusia, bi zikloetan lizentziatua eta euskara tituluduna, didaktika ikasketa etatrebakuntza eskarmentuz.

• Familiekin harremana ziurtatuko duena:

1. Elkarrizketa zuzenak (bi aldiz ikasturtean edo ebaluaketa epealdi bakoitzean, ...)

2. Gurasoen bilerak (ikasturte hasieran eta... )

• Tutoretza, taldeko ikasleekin banaka egin beharreko lana izateaz gain, ikastalde bateko irakasle guztiek elka-rrekin antolatutako lantzat daukagu, taldean bertan eragina, laguntza, jarrerak eta erantzunak bideratzendituena.

• Tutore bakoitzak, ondoren adierazten diren aspektuetan laguntza emateko baliabideak jarri behar ditu:

1. Prozesu kognitiboan

2. Gizabanakoaren gorabeheretan

3. Taldearen gorabeheretan

4. Gizarteratzean

Gerora, orientazio akademikoan ere bere ekarpenak egingo ditu.

Bukatzeko, hona hemen, edozein dela ere ikasleen adina, tutoretzan landu beharreko hainbat alor:

• Bakarkako eta taldekako ekintzetan gustu eta satisfakzioa lantzean

• Parte hartzeko eta ulerkorra izateko interesa sortzean

• Gurari eta emozioen adierazpena eta agerpidea lortzean

• Berbala eta ez-berbala den hizkuntzan, ekimena eta desinhibizioa lortzean

• Jakin nahiaren desioan

• Zailtasunak gainditzeko esfortzuan: motoreak, kognitiboak…

• Norberaren buruaren onespena lortzean

• Beste lagun edota lankideen ideiei, interbentzioei eta hitz egiteko txandei errespetuan

• Beste pertsonen desio eta emozioei errespetuaren adierazpenean

• Norberak egiten duen esfortzuaren balorazioan

• Egindako lanaren aurkezpen egokian

• Irakasleak egiten dituen oharrei aditasuna jartzekoan

• Gela barruko antolaketan parte hartzean

32

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 35: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

• Gelan jokatzen den rolaren gogoeta eta balorazioan

• Rol ezberdinen onarpenean jarrera ez-sexisten motibazioan. Norberaren eta besteen gorputzaren balorazioan

• Norberaren gorputzari buruzko informazioa hartzeko interesean

• Bizitzako beharrezkoak diren marko naturalaren elementuen balorazioan

• Aktibitateari eusteko konstantzian. Euskal Herriko ahozko tradizioari buruzko interesean.

2.5. IKASLEEN EBALUAZIOA

Ebaluazioak bete ditzakeen funtzioei buruz gogoeta labur bat egin nahi dugu, eginkizun horien kontzientzia hardezagun eta erne ibil gaitezen, eskolak eta ebaluatzaile bakoitzak bere lana behar bezala bete dezan.

Gizarteak eskolari derrigorrean eskatzen dion funtzio selektiboa dugu nagusi gure ebaluazio prozesu gehienetan:nor aurrera, nor atzera erabakitzen da funtzio honen bidez. Promozioak, tituluak, ondorengo ikasketa faseetarakosarbideak, lanbide baterako edo besterako aukerak…, norbanakoaren bizitzarako garrantzi handia izan dezaketenerabakiak hartzen dira funtzio selektibo hau betetzerakoan eta eskolak eta irakasleek presio handia nabaritzen duteeguneroko jardunean. Funtzio horren bidez, gizarteak finkatu duen hierarkiaren arabera sailkatu eta bideratzen ditu-gu ikasleak eskola-ebaluazioaren bidez.

Bestalde, hausnarketarako baino ez bada, gehienetan aipatu ere egin gabe uzten dugun “botere funtzioa” aipa-tu nahi genuke.

Tradizionalki ebaluatzailearen eskuetan dagoen tresna da ebaluazio prozesua bera. Eta maiz gure ahulezia eta gai-tasun eza estaltzeko erabiltzeko tentazioa izaten dugu tresna hori gure eskuetan dugularik, bereziki ikaslearenganpresioa eta mendekotasun sentimenduak sortaraziz. Izan ere, ebaluatzen duenak hautatzen du noiz, nola eta norebaluatu, berak hartuko ditu emaitzari buruzko erabakiak, bera izango da gehienetan emaitza horiei buruz guraso-ekin mintzatuko dena. Eta, esan bezala, horrek guztiak, ahulezian eta defentsako jarreretan dagoen ebaluatzaile-ari boterea eskaini diezaioke berean jarraitzeko… Praktika horiek etapa batzuetan besteetan baino gehiago erabil-tzen dira (etapen arteko deskoordinazioari buruz ere azterketa sakona egin beharko genuke ikastola bakoitzean)…Hala ere, ez diogu errua egotzi behar irakasleriari. Hori gertatzen bada, horretarako arrazoi batzuk ere badaudela-ko da: baliabideak falta, prestakuntza egokirik ez, azterketa ofizialen presioa…

Aurreko bien aitzinean, ebaluazioaren “funtzio pedagogikoa” azpimarratu nahi dugu. Horren bidez, alde batetik ikas-leak ikasketa prozesuari zein etekin edo aprobetxamendu ateratzen dion ikus dezakegu: zein neurritan lortu dituz-te helburuak? (ahal bada ikasleak eta irakasleak adostuak). Nolako aurrerapenak egin dituzte? Zein zailtasunekinegin dute topo prozesuan zehar eta nola saiatu dira gainditzen?…

Bestetik, ikasleen ikasketa prozesuaren ebaluazioari buruz izan behar genukeen pertzepzioak lotua izan behar lukeirakaskuntzaren ebaluazioarekin. Hau da, irakasleak eta euren helburu eta metodoak ere ebaluazioaren objektuizan behar dute.

Horrela ulertua, hau izango litzateke ebaluazioaren helburu nagusia: gelako aniztasunaren arabera ikasleekbidean aurkitzen dituzten zailtasunak gainditzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesu egokiak diseinatzen, apli-katzen eta erregulatzen laguntzea. Helburu hori benetakoa bada, hain errazki aipatu eta praktikatzen hain zaila

33

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 36: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

den ebaluazio formatzaileak eta kontzeptu honekin batera datozen auto- ebaluazioak eta koebaluazioak bete-beteko zentzua hartuko dute gure eguneroko jardunean eta ikasleek, irakasleek eta eskolak berak jasoko dituonurak, aberastasunak eta etekinak.

Utopia? Ametsa?…beharbada bai, baina bidea zaila dela jakinda ere, ebaluazioaren funtzio pedagogiko hau lehe-netsi beharko genukeela iruditzen zaigu.

Hori guztia adierazi ondoren, argi dugu gaur-gaurkoz ezin dugula eskaini dokumentu honetan ebaluaziorako proposa-men sendo eta mardulik. Horregatik, datozen urteetan guztion artean egin beharreko bidea argitzeko baliagarria izandaitekeen taulatxo bat eraiki dugu. Bertan azaltzen dira gure ustez nagusitu beharko liratekeen joera edo norabideak.

Bi eredu kontrajarriak bistaratzeko egina dago ondorengo taula (agian esaldiak kategorikoegiak dira eta ñabardu-rak, modulazioak eta mailakatzeak falta dira), baina horrek ez du esan nahi batean edo bestean kokatzen garenikgaur egun. Gure hainbat proiektu eta jardunetan eredu alternatibotik hurbilago gaude tradizionaletik baino, bainaegia da, hala ere, nahi baino gehiago lantzen ditugula eredu tradizionaleko zenbait eremu eta jarduera.

34

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

ALTERNATIBA

• Ikasleak ikas prozesuan orientatzea.

• Ikasle guztiek ikasteko aukera bermatzea.

• Ikas prozesuaren kalitatea hobetzea.

• Prozesuaren barne.

• Ikas prozesuaren erregularizazioari lotuta.

• Anitzak:

- Mapa kontzeptualak.

- Behaketak.

- Sintesi Grafikoak (organigramak, ideogramak…)

- Matrizak (Rubrikak)

- Portfolioa

- Proiektuak

- Autoebaluazioak

• Eguneroko egoerak hartzen dira kontuan.

• Prozesuaren hasieran eta bitartean

(Diagnostikoa eta Hezigarria)

• Kalifikazioa eta ebaluazio kontzeptuak desberdintzen dira.

• Autoebaluazioa.

• Koebaluazioa.

• Ikasleak aktiboki hartzen du parte ebaluazio prozesuan.

• Ikasleak bere ekintza gidatzeko lortu nahi den

konpetentziaren irizpide argiak ditu.

• Detektatzea eta gainditzea.

• Akatsak ikasteko aukera ematen du.

• Ikasketaren eraikuntzan aurrerapausoaren isla dira.

• Konpetentziak testuinguru errealetan eta esanguratsuetan.

• Ekitate erreala.

• Eguneroko lanak kontuan hartzen dira erabakiak hartzeko.

• Aniztasuna kontuan hartuta ikasle guztiek egin behar dute

aurrera.

• Ikastetxeak ikasleen beharretara erantzun behar du.

• Bitartekaria da.

• Gurasoek parte hartzeko aukera.

EBALUAZIO TRADIZIONALA

• Egiaztatzea.

• Kalifikatzea.

• Prozesu paraleloa.

• Ebaluazio probak gehienbat.

• Tentsio handiko momentuak.

• Prozesua bukatzerakoan (Sumatiboa)

• Kalifikazioa eta ebaluazio kontzeptuak nahasten dira.

• Heteroebaluazioa.

• Ebaluazioa irakaslearen ardura da.

• Ekintza gidatzeko irizpiderik ez dago; noten bitartez

adierazten dira.

• Zigortzea.

• Ikaslearen ezjakintasunaren isla dira.

• Ezagutzen lorpena testuingurutik kanpo.

• Ekitate faltsua.

• Ikasle guztiak modu berean eta denbora berean

ebaluatzen dira.

• Hierarkiak sortzen ditu.

• Ikasle bakoitzak ikasteko esfortzua egin behar du.

• Ezagutzen jabetza dauka.

• Gurasoen parte hartzea mugatzen du.

FUNTZIOA

IKAS PROZESUAREKIN

ERLAZIOA

TRESNAK

NOIZ EGITEN DA?

ESTRATEGIAK

AKATSAK

ZER EBALUATZEN DA?

EKITATEA

KALITATEAREN ARDURA

IRAKASLEA

GURASOAK

Page 37: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2.6 BALIABIDEAK

2.6.1. Giza baliabideak:

2.6.1.1. Profesionalen eginkizunak

• Irakasleen (langile guztien) eginkizunek erreferentzia gisa ikastetxearen (ikastolaren) Hezkuntza Proiektuahartu behar dute.

• Elkarlana eta talde lana irakasle-eginkizunen oinarria.

• Langile ororen erantzukizuna: jarduera profesionala + ikastola proiektuaren partaide.

• Ikasleen garapen afektiboarekiko arreta/laguntza gai gakoa.

• Tutoretza eta orientabidea zeregin nagusietakoak.

• Proiektuaren hezkuntza-proiektuaren ildoek eguneroko eskola-zereginetan izan behar dute isla.

• Ikerketa, auto-ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza beren jardueraren printzipio aipagarriak.

• Ikastola-proiektuaren partaide den heinean gobernu-mailako egituretan parte hartzeko aukera eta betekizuna.

2.6.1.2. Ikastetxeetako kudeatzaileen eginkizunak

Kudeatzaile hitza erabiltzen dugunean ikastolen zereginetan parte hartzen duen pertsona oro hartzen dugukontuan, ikastolarekin kudeaketa-arloan egiten duen ekarpena abiapuntu gisa harturik. Beraz, ikastolarenhezkuntza-proiektua eta titulartasun partekatua (titulartasuna bere egiten duten estamentuen esku, gauregun bereziki gurasoak) kudeaketa-ereduaren oinarria izango da.

Ohituraz, ikastoletan eta ikastetxe guztietan bi maila edo egitura bereizten dira: gobernua eta funtzionamendua.

“Ikastola, izaera eta egitura” liburuari jarraituz, “gobernu eta gobernu-egituraz” ari garenean, zera adierazinahi dugu: norabideak (hezkuntza proiektua, estrategia-planak, bideragarritasun planak, urtekoa, ...), planenonespen eta hauen gauzatze-mailaren kontrol eta ebaluazioa. Gobernu-egiturak titulartasuna eta titularrenekimena biltzen ditu, ikastola bakoitzean adosturiko organoen bidez (orokorrean Batzarra eta ArtezkaritzaKontseilua), eta haien osaera ikastola bakoitzean erabaki beharrekoa da. Gobernu-egiturako kideen zeregi-nak ondorengo aditzekin du zerikusia:

• Erabaki, hautatu, kontrolatu, ebaluatu.

Gobernu-egituraz bi ohar: gure ustez, honen ekimenak titulartasuna bere egiten duten estamentuen adosta-sunean oinarritu behar duela eta, horren ondorioz, adostasuna organoen osaketan isla izan behar duela, esta-mentuen ordezkari-kopurua, proportzioak eta zeregin eta ardura zuzenak hitzartuz.

“Funtzionamendua eta funtzionamendu egituraz” ari garenean, aldiz, planen elaborazioa eta horien gau-zatzeaz ari gara, ikastolako langile dozente eta ez dozenteen zeregina, hain zuzen ere. Egitura honek berebaitan ikastolako arlo pedagogiko, ekonomiko-administratiboa eta zerbitzuak biltzen ditu, beti ere, gobernu-organoen menpean. Funtzionamendu-egiturako kideen zereginak ondorengo aditzekin du zerikusia:

• Planifikatu, abian jarri, jarraipena egin, informatu.

2.6.1.3. Giza baliabideen prestakuntza

Prestakuntza Plan Markoaren lehen atalean azaltzen genuen bezala, edozein prestakuntza plangintza disei-natu eta proposatzerakoan, argi izan behar dugu zergatik eta zertarako eraiki eta garatu nahi dugun plangin-tza hori eta zeintzuk diren prestakuntza gidatuko duten oinarri eta irizpideak. Argi izan behar dugu, alde batetik,gure izaerari, ikastola-ereduari, ikastola bakoitzak eta taldeak elkarrekin adostu dugun misioari eta proiektuari

35

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 38: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

erantzun behar diola plan horrek. Eta proiektu hori gure Hezkuntza Proiektua da, garatu nahi dugun hezkuntzadefinituko duena, ikastolak sorreratik ditugun ezaugarri eta motibazioak etengabe eta era dinamikoan bizirikmantenduko dituena: hizkuntza eta kultur zapalkuntzari aurre egitea, eskola alternatiboa izan nahia, herriarekinuztartua egongo den eskolaren ametsa, gizartearen eraldaketaren sustatzaile izatea, hezkuntza komunitatearenparte hartzean oinarrituko dena, ikastola bakoitzaren eta taldearen autonomian oinarrituko dena…

Prestakuntza eta hezkuntzaren arteko lotura hori eginaz eta koherentzia horrekin jokatuz, hezkuntzak ditueninplikazio politiko, sozial eta ideologikoak interpretazio marko orokor batean txertatuko ditugu eta prestakun-tza zentzuz eraikitzeko aukera izango dugu eta ikastolok jomugan dugun eraldakuntzara hurbiltzeko biderikeragingarrienei ekiteko prest egongo gara.

Orain arte esandakoa aurrera eramateko, hona, gure ustez, prestakuntza planak izan behar dituen ezaugarrinagusiak:

Prestakuntzaren xedea: norbanakoaren eta ikastolaren baitan eraldaketa prozesuak sustatzea eta garatzeaizango da prestakuntzaren xede nagusia, hezkuntza eragile bakoitzaren hezkuntza praktikatik hasi eta gizar-tearen eraldaketan eragiteraino.

Prestakuntzaren printzipio orientatzaileak:

• Ikastola prestakuntzaren oinarrizko unitatea: ikastola bakoitza prestakuntzaren unitate gisa ulertu behar da.Ikastola bakoitzak izan behar du bere baitan garatuko den prestakuntzaren jabe: beharrak definitu, presta-kuntza plangintza diseinatu, aurrera eraman eta ebaluatu, Prestakuntza Plan Markoan adosten diren ildoe-kin bat etorriz (koherentzian). Horrela bermatuko dugu ikastola bakoitzak hezkuntzan eta prestakuntzanbehar duen identitatea.

• Lurraldetasun printzipioa: prestakuntza-proposamenak euskal lurraldetasunaren ikuspegitik sortu, diseinatueta antolatu behar dira. Horrek, ezinbestean, herrialdeen arteko koordinazio estu batera ez ezik prestakun-tzaren itxuratze berri batera ere eraman beharko gaitu.

• Prestakuntza-behar mota guztien oreka: prestakuntza-politikak pertsonen, ikastolaren, erakundearen, etagizarte eta ekonomia sistemaren beharrei erantzun behar die, beren arteko oreka bilatuz.

• Komunitatearen, horizontaltasunaren eta komunikazioaren ideia: komunitatea izan da eta da ikastolen arna-sa. Komunitate sentimendu batek sortutako ekimen kolektiboa eta soziala izan ziren ikastolak. Sentimenduhori etengabe eraiki behar den zerbait da, are gehiago indibidualismoaren apologia guztiak nagusitu direnune historiko honetan.

• Bestalde, edozein prestakuntza-taldek bi baldintza bete beharko ditu. Batetik ikertuko den hezkuntza-arazo-an inplikatuta dauden ahots guztiak bertaratzea, eta, bestetik, hezkuntza-arazoari irtenbidea ematekoorduan hezkuntza-eragile guztiek berdintasunean aritu ahal izatea.

• Gainera, komunikazioa denez pertsonen artean arazo edo egoera bati buruz ezagutza sortzeko bilgunea,komunikazio-egoerak sortzea izango da gure zeregin nagusietako bat prestakuntza eratzeko.

• Proposamen guztien arteko koherentzia: prestakuntza-proposamenen helburuak, edukiak, metodologia etaebaluazioa Prestakuntza Plan Markoaren araberakoak izango dira eta bilatzen dugun azken xedearekikokoherenteak izango dira.

• Tokian tokiko errealitateak eta globalizazioa (lokala eta globala): munduan bizi dugun une historikoaren ezau-garririk nagusienak ekonomiaren mundializazioa eta kulturaren uniformizatzea dira. Egoera horren aurreanbeste globalizazio baten aldarrikapena erdietsi da. Mundu alternatibo honen eraikuntzan hezkuntzak eta ikas-tolek ere badute zer esana eta prestakuntza prozesuek ere alternatiba hori errazten lagunduko dute.

Prestakuntzaren esku-hartze arloak: bultzatu nahi diren prestakuntza-ekintzak gauzatzeko lan-esparru oro-korrak dira. Gure aburuz, maila guztietan aritzea garrantzitsua da oso. Hortaz, esku-hartze arloak batetik ikas-tola bakoitzari dagozkio, prestakuntzaren oinarrizko unitatea dela esaten dugun neurrian bere prestakuntza-politika propioa definitzeko ahalmena eta autonomia aitortzen zaizkiolako; eta, bestetik, ikastolen federazioei

36

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 39: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

eta mugimendu osoari berari ere badagozkio, ikastoletan komunak diren beharrak jasotzeko ardura duen neu-rrian, prestakuntza-eskaintza proiektatu behar duelako. Baina zeintzuk izan daitezke prestakuntza-politikaesanguraz garatzen laguntzen diguten arloak?

• Lehenengo arloa, hezkuntza-eragileak (guraso, langile, laguntzaile, ikasle...) ikastola-proiektuan txertatze.Prestakuntzaren esku-hartze arlo honek ondoko helburuak beteko ditu: a) pertsonak ikastoletako partaidebihurtu, beren hezkuntza-filosofia eta ibilbide soziala ezagutzeko baldintzak sortuz; b) ikastola zehatz bate-an, bere hezkuntza-dinamikan eta berariazko ekintza-kulturan sarrera ulerkorra burutu; c) elkarrizketatik etakomunikaziotik hezkuntza- eta prestakuntza-lanaren ulermena lortu, inguru eta ekintzen eraldakuntzan arre-ta ipiniz; eta d) hezkuntza-lan koherentea egin dadin bermatu. Hemen kokatuko genuke irakasleen hasta-peneko prestakuntza ere. Guztiok dakigu Unibertsitatean eskaintzen dena ez dela nahikoa eta egokia, bere-ziki Bigarren Hezkuntzan aritzeko. Beraz, ahaleginak egin behar ditugu ikastolok prestakuntza osagarriaeskaintzeko (gaur egun SEASKAN bakarrik dugu aukera hau).

• Bigarren esku-hartze arloa, hezkuntza-praktikaren gaineko ikerketa. Oso garrantzitsua da gure hezkuntzapraktika gidatzen duten printzipio pedagogikoez nork bere buruari galdetzera eramango gaituzten presta-kuntza-prozesuak bultzatzea, horrek ahalbidetzen baitu hezkuntzari buruzko ezagutza praktiko gehiagosortzea, egoera berdintsuan daudenen trukaketa eta erkaketak ardatz izanik.

• Hirugarren esku-hartze arloa, jakintza-arloetan eguneratzea zientzian, teknologian, pertsona-garapeneaneta lanbide-trebakuntzan. Gizarteen eta zientzien ohiko bilakaerek hezkuntza-eragileak jakintza berriez jabedaitezen arian-arian eguneratzea eskatzen dute, prozesu puntual eta trinkoetan.

• Laugarren esku-hartze arloa, ikastolaren errealitatearen eraldakuntza: hezkuntza komunitateen bultzada.Hau diogunean ikastolaren hezkuntza-errealitatea eraldatzen joateko konpromisoaz ari gara, hau da, barne-prozesu guztiak horizontaltasunean, elkartasunean eta elkarrizketan oinarrituta eraikitzeko eta garatzekokonpromisoaz. Horretarako, ikastolako hezkuntza eragile guztien artean komunitate zentzua indartzekoprestakuntza prozesuak sustatu eta garatuko ditugu.

• Bosgarren esku-hartze arloa, bideratzaile berrien prestakuntza. Ezin gara prestakuntza bezalako funtziokonplexu batez mintzatu, ez ikastolan ez mugimenduan, eginkizun hori garatzeko pertsonak egongo direlaziurtatu barik. Zertarako?

- Prestakuntza-ikerkuntzako prozesu komunikatiboak bultzatzeko.

- Berariazko prestakuntza-egoeraren errealitatea ezagutu eta ikastolaren premiak identifikatzeko.

- Premia horietatik abiatuz, ikastolako prestakuntza planaren diseinuaren ardura nagusia hartzeko.

- Dinamizazio egokiaren bidez, ikastolako prestakuntza prozesu nagusietan motibazioak eta ilusioak man-tentzen laguntzeko.

- Bultzatuko diren ekintza guztietan proiektu globalarekiko koherentzia gorde eta zaintzeko, prestakuntzasarean txertatuz.

Bideratzaileek, eginkizun hauek guztiak behar bezala bete ahal izateko, prestakuntza sendoa behar dute,eta horretarako esparru bat zabaltzea beharrezkoa da.

• Seigarren esku-hartze arloa, ikastolaren eta hura dagoen herriaren arteko lotura estua indartuko duena.Lotura eta hurbiltasun horiek funtsezkoak dira ikastolen helburuak benetan bete ahal izateko, baina teorianhain argi duguna ez da beti erraza praktikara eramaten. Gurasoak izan daitezke arlo honetan eragile nagu-siak, guztiak edo gehienak bertakoak izanik (langilerian ez da proportzio berdinean ematen), euren bidezgauzatu daiteke, beraz, herriaren eta ikastolaren arteko zubi-lana.

Prestakuntza modalitateak. Pentsa daitekeen bezala, modalitate guztiak izan daitezke egokiak, prestakun-tza bakoitzaren helburu eta testuinguruaren arabera. Hala ere, bata edo bestea hautatzerakoan, zenbait bere-zitasun dituzten prestakuntza modalitateak bultzatu beharko genituzke:

• Partaideen aldez aurretiko ezagutza eta esperientzia kontuan hartzen dituztenak.

37

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 40: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

• Orokorki esperientzien trukaketak eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa bilatzen dituztenak; elkarrekintza-rako, komunikaziorako eta erkaketarako lagungarri direnak. Horretarako, besteekin partekatzeko metodolo-giak eta dinamikak eratu beharko dira.

• Teoriaren eta praktikaren arteko uztarketa ahalbidetzen dutenak.

• Eguneroko hezkuntza-problematika zehatzak plazaratzen dituztenak eta partaideen praktikaren hobekunt-zarako irtenbideak proiektatzen dituztenak.

• Prestakuntza-ikerkuntzako prozesuak garatzen dituztenak.

• Informazioaren transmisio edo trukaketa hutsetik urrunago joan eta hezkuntza eragilearen, taldearen edoeskolaren aldaketa ahalbidetzen dituztenak.

ON-LINE edo sarean egiten den prestakuntzari buruz gogoeta bat egin nahi dugu: plataforma birtualek inter-net-en bitartez funtzionatzen duenez, nahikoa berria da eta modalitate hau zabaltzen ari den abiada ikusitaetorkizunerako modalitate interesgarria izango den dudarik ez dugu. Alta, ez dugu ahantzi behar horrelakomodalitate batek alfabetatze-teknologiakoaren auziari erantzunen bat ematea ere eskatzen digula eta euska-rri birtualak diseinatzeko orduan oraindik ere pisu handiegia duela funtzio informatiboak eta teknikoak, komu-nikatiboa eta pedagogikoaren kaltez. Beraz, pertsonen alfabetatze-teknologiaren aldeko apustu garbia egite-az gain, teknologia berrien erabilera zabal, parte-hartzaile eta horizontalak ikertzea, proposatzea eta martxanjartzea behar-beharrezkoa dugu ondorengo urteetan.

Prestakuntza-sareen sorkuntza. Gutxienez lau maila desberdinetako prestakuntza prozesuak ditugu hez-kuntza kolektiboetan:

a) Norberaren interes edo premiari erantzuten dietenak.

b) Ikastola bakoitzaren prestakuntza beharrak asetzeko egituratzen ditugunak (hauek bere baitan ere mai-lakatze bat izan dezake: hezkuntza eragile jakin batzuen

c) Premiakoak, talde baten interesekoak, arlo edo gai zehatz baten ingurukoak, zikloko edo etapakoak, guz-tion interesekoak...).

d) Federazio mailako interesa edo premia orokor bezala senti daitezkeenak.

e) Konfederazio mailakoak, kolektibo osoarentzat beharrezko edo onuragarri ikusten direnak.

Jakina, lau maila hauek ez dira izango beti bata bestearekin bateraezinak. Aitzitik, gurutzatu eta nahasi egin-go dira sarritan. Eta hori horrela izanik, nola uztartu prestakuntza guztiak era harmonikoan? Nola lortu premiagarrantzitsuenak lehenestea eta behar bezalako erantzuna antolatzea?

Gure ustez, etorkizunean, ikastolaren eta ikastolen arteko prestakuntza antolamendu egokirako gakoa sareada. Prestakuntzak ikastoletan norabide guztietan komunikatzen eta elkarren artean lotzen duen sarea sortubehar du, txertatzen, ikertzen, gogoetatzen, dinamizatzen eta oro har prestakuntzari buruzko pentsamenduaeraikitzen lagunduz.

Konfederazioko, Federazioetako eta ikastola bakoitzeko prestakuntza bideratzaileak izango dira sare horrenosagarri nagusiak eta era koordinatuan eta bateratuan ariko dira elkarlanean. Euren eginkizuna, ikastolakokideekin zuzenean lan egiteaz gain, ikastolako prestakuntza-plana egitea eta bermatzea, ikastola barrukosarea eraikitzea eta kanpoko sarearekiko harremana mantentzea izango da.

Ikastolako prestakuntza bideratzaileek lan hori aurrera eramateko denbora jakin bat izan behar dute euren lan-ordutegietan.

Prestakuntza bideratzaileen funtzioak zuzendaritzan txertatuta egon behar du, zuzendaritzak ere erabat inpli-katua egon behar baitu prestakuntzaren garapenean.

Gurasoen formaziori buruzko gogoeta, titular izaerari erantzunaz

Ikastola, herri-mugimendu gisa, euskararen eta euskal kulturaren dinamizatzaile agertu da Euskal Herrian.

38

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 41: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Ikastolok sorreratik partaidetzaz, demokraziaz eta autonomiazko kudeaketa-eredua definitu dugu, eta horrentitularrak tokian-tokian gehienbat gurasoak izan dira. Azken urteotan gurasoen ikastola-kooperatibarekin bate-ra, ikastola kooperatiba bateratzaileak (gurasoenak eta langileenak) sortu dira gure artean Hegoaldean eta1901eko legepeko elkarteak Iparraldean. Era batera zein bestera jokaturik, eredu hauetan gurasoak ikastola-ren zutabe nagusietakoa dugu.

Edonola, gaur egun gurasoen papera bi mailatan koka/azter dezakegu: gurasoak titular, hots, arduradun,erantzule eta kudeatzaile, eta gurasoak zerbitzu baten bezero.

Titular gisa, gurasoek ikastolaren dinamikaren erantzule gisa hartzen dute beren burua, ikastolaren egituranmurgildurik ibiliko dira. Horren ondorioz, ikastolaren Hezkuntza-Proiektua oinarritzat harturik, ikastolaren nora-bidea finkatu, planen onespenetan eta plan horien gauzatzeen kontrolean eta ebaluazioan parte hartu behar-ko du. Horretarako, titulartasunean parte hartzen duen edozein partaidek bezala, beharrezko formazio jasobeharko luke.

Bide honetan, gutxieneko ezagutza izan beharko luke, prozesu honetan ikastolak eta ikastola-taldearen kude-atzaileek laguntza emanez. Izan ere, edozein titularrek ondorengo alderdiak ondo ezagutu beharko lituzke:

• Ikastolaren eta Ikastola taldearen Hezkuntza-Proiektua, hauxe baita jarduera guztien abiapuntua.

• Horrekin batera, ondorengo dokumentazioa interpretatzen, aztertzen eta horien inguruko erabakiak hartze-ko gaitu beharko genituzke:

- Estategia-Planak zer diren eta kolaborazioa emateko gaitu

- Urteko kudeaketa-plana, pedagogikoa zein ekonomikoa (zelan elaboratu, zelan egin ekarpenak, zelanerabaki)

- Urteko kontuak (aurrekontua, urteko emaitzak eta balantzea)

- Kalitate planak elaboraziorako laguntza eman eta horren jarraipena egiten ikasi

- Ikastola gehienak kooperatibak garenez, kooperatiba elkarteari buruzko oinarrizko formazioa eduki behar-ko luke.

• Baina, batez ere, partaidetzazko egituraren dinamizatzaile ditugu guraso hauek. Beraz, partaidetza zelansustatu eta bultzatu, herri-mugimendua baikara eta horretara indarrak ere bideratu behar baititugu.

Horrek guztiak, ikastolak/ikastola-taldeak planifikatu beharko luke, ikuskera berdintsua duten ikastolen artekoelkarlana eta kolaborazioa ere bultzatuz. Proiektua baldin bada, gure jardueraren oinarria, formazio-alorrean(gurasoentzat ere) proiektuak lehentasuna izan behar du. Ikastola bateko juntakideak aldatzen direnean,horrelako saioak antolatu daitezke, juntakideen homogeneotasuna eta elkarlana planifikatuz. Ikastola bakoit-zean, ikastola-taldeetan, kudeatzaile profesionalen laguntza ezinbestekoa da atal honetan.

2.6.1.4. Profesionalen sustapena, balorazioa eta aitorpena

Irakaskuntza eta hezkuntza arloetako langileen (profesionalen) ekimena sustatu, ebaluatu (baloratu) eta aitor-tu behar dira. Eginkizun horiei ez diegu behar besteko garrantzia ematen, horretarako baliabide gutxi ezartzenbaititugu.

• Gure ustez, Administrazioak (orokorrean) eta ikastetxearen titularrak irakasleen (langileen) profesional-sustapenaren bermatzaileak izan beharko lukete, lehena sistemaren funtzionamenduaren erantzulenagusia eta bigarrena ikastetxe bakoitzarena izanik. Administrazioak legedian eta baliabideen aurreikus-pen eta planifikazioan kontuan hartu beharko luke, titularrek ere horretarako kolaborazioa eta ekarpenzuzena eginez.

• Gaur egun, hezkuntza sistemaren norabidea eta konplexutasuna kontuan hartuz, profesionalen zereginnagusiek aitortza behar dute izan, besteak beste, ondorengo ardura zuzenak eta zereginak nabarmenduz:

39

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 42: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

- Ardurak:

• Tutoretza, batez ere, DBHn.

• Kudeaketa-funtzioa: koordinazio bertikala (departamentuak eta mintegiak) eta horizontala (zikloa etaetapa) eta zuzendaritza-ardura bereganatzen duen kudeatzaileak.

• Proiektu-arduradunak, proiektu zuzen eta zehatzak bultzatzen dituztenak.

Azken bi horien kasuan, zeregin horiek erantzukizun eta dedikazio handiagoak dakartzaten neurrian, ikas-tola bakoitzean era bateko zein besteko neurriak hartu beharko lirateke.

- Zereginak:Formazioa, ikastolok hezkuntza-proiektu eta proiektu curricularretatik abiatzen diren etengabe-ko formazioa bideratu beharko genuke, batez ere, gauzatzen den jardunari buruzko gogoeta eta hausnar-keta bultzatuz.Ikerketa, hauxe baita gutxien bultzatzen den ekimena. Aitzitik, gerora begira, ikastolenberrikuntza eta eguneratzea zeregin honi lotuak daude.

• Norberaren jardunaren ebaluazioaren arabera aitortza desberdinak. Gai horretaz bi irizpide adierazi behar dira:

- Edozein lanbidetan bezala, eguneroko lana hobetu eta egokitu nahi baldin badugu, ikastoletakolangile/profesionalen zeregina ebaluatu behar da, eta horretarako prozedura, irizpide eta datuen erabile-ra adostu behar dira.

- Aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, emaitzak aitortu behar dira, bereziki prozedura eta bidekolektiboak erabiliz.

• Atal honi ematen diogun espazio murritza kontuan hartuz, kezka bat azaldu eta azpimarratu nahi dugu:proiektuaren erantzule diren neurrian, hezkuntza-komunitatearen kide guztien prestakuntza (berezi-ki juntakideena) ikastolaren prestakuntza planean uztartu beharra

2.6.2. Baliabide ekonomikoak: finantziazio publikoa

Sarreran eta aurreko kapituluko edukiaren arabera, ondorengo proposamena egiten dugu:

• Euskal Eskola definitzen duten ezaugarriekin bat datozen ikastetxeek oinarrizko tratamendu ekonomiko finant-zario berdina jasoko dute.

• Ondorengo ezaugarriak bultzatzen dituzten ikastetxeen balorazio positiboa egingo dute euskal erakundeek:demokratikoa, Administrazioaren barruko planifikazioan egotea, ideologikoki askotarikoa (ez konfesionala),herri ekimenaren bultzatzailea (titulartasun soziala), euskararen transmisioaren sustatzailea, konpentsatzaileeta integratzailea, eleaniztasunaren bultzatzailea, Euskal Curriculumaren bermatzailea. Ezaugarriok betetzendirela frogatu ahal izateko adierazleak egongo dira, aldizka eta maiztasun jakin batez horien balorazioa etaebaluazioa gauzatuz.

• Hezkuntza premia nabarmeneko ikasle kopuru esanguratsua biltzen duten ikastetxeei trataera osagarriaemango zaie. Maila horretan ere, oinarrizko maila adierazten duen adierazlea egongo da.

• Zuzen edo zeharka beraien ondarea herri-erakundeen eskuetan jartzen duten ikastetxeek trataera patrimonialbertsua eta berezia izango dute.

• Hezkuntza Sistemarako onuragarriak izan daitezkeen proiektuen kudeatzaileei bereziki lagunduko zaie.Proiektu horien aparteko jarraipen eta ebaluazio-prozesuak bideratuko dira.

Oinarrizko irakaskuntzaren doakotasuna bermatzen ez den bitartean, erabateko doakotasuna gauzatzeko asmoz,behar duten ikasleei bekak emango zaizkie.

40

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 43: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2.7. IKASTETXEEN AUTONOMIA, GOBERNUA ETA ESKU-HARTZEA

2.7.1. Ikastetxeen sailkapena (Hegoaldeko ikuspegitik)

Hezkuntza zerbitzu publiko bezala ulerturik, zerbitzua Administrazioaren menpeko ikastetxeen eta herri ekimenekoikastetxeen arteko elkarlana eta elkarketa beharrezkoak dira, titulartasunen inguruko eztabaida antzuak alde bate-ra utziz. Sistemaren (hezkuntza-eskubidearen) erantzukizuna Administrazioarena da, eta kudeaketa, aldiz, publikoazein pribatua izan daiteke.

Testuinguru honetan ondorengo ikastetxe mota bereizten ditugu:

• Administrazioaren menpeko ikastetxeak

• Ikastetxe kontzertatuak

• Ikastetxe pribatuak

Abiapuntua horixe izanik, benetako herri-ikastetxeak izan daitezen, Administrazioaren menpeko ikastetxeei ondo-rengo ezaugarria erantsi nahi diegu, hots, hezkuntza komunitatearen partaidetza titulartasunean, partaidetza etaerantzukizun errealak bermatzeko ezinbesteko baldintza iruditzen baitzaigu.

Ikastolen ikuspegitik, herri ekimenaren ezaugarri nagusiak (titulartasun soziala, estamentu guztien partaidetza etakudeaketa eragingarria, irabazirik gabeko asmoa, ondarearen trataera) biltzen dituen elkarte-mota herri onurakokooperatiba da. Berau metodologia kooperatiboaren (ikasleen talde lana, kooperazioa, lan-banaketa, elkarren arte-ko joko-arauak) abiapuntu bihurtzen da.

Ikastetxeen (ikastolen) autonomia planteatzen dugunean, bi esparru nagusi aurreikusten ditugu: ahalmena (esku-duntzak) eta kudeatzeko era.

2.7.2. Autonomia ahalmena

Printzipio bezala, ondorengo irizpidea azaldu nahi dugu ikastolok: hezkuntza komunitatearen partaidetza titular-tasunean eskola-autonomiaren berma, erantzukizuna, jarraipena eta ikuskera eransten baitizkio proiektuari.Autonomian oinarritzen den proiektua bultzatu eta sustatu egiten dugu. Ikastetxearen (ikastolaren) autonomia juri-dikoki bermatu beharra dago.

Autonomiaren onurak hauexek izan daitezke:

• Pedagogia beharrizan zuzenekiko erantzun eragingarria

• Aniztasunean oinarrituriko kudeaketarako aukera

• Ikasleen integraziorako tresnaren egokitasuna

• Gizartearen partaidetza, kalitatea eta bikaintasunaren giltzarria

• Inguruarekiko lotura zuzena

Autonomiaren ondorioak atal guztietara eraman ahalko dira:

• Ikastetxearen izaera eta hezkuntza-proiektua

• Kudeaketa eta funtzionamendu egitura

• Antolaketa eta baliabideen (giza zein ekonomikoen) kudeaketa

Ikastetxearen autonomia eskola sistema antolatzeko eta hobetzeko, eta ikasleen beharrizanei erantzuteko oinarriz-ko lanabesa. Ondorengo atal hauetan, gutxienez, gauzatu behar da autonomia:

• Curriculuma eta programazioa

• Giza baliabideen kudeaketa, Finantziazioa eta material-baliabideak.

41

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 44: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2.7.3. Kudeaketa mota

Kudeaketari buruzko ekarpenak eta ildoak aurreratu baino lehenago, gure proposamenaren ezaugarri nagusia azpi-marratu nahi dugu: ikastetxearen/ikastolaren hezkuntza-proiektua eta titulartasuna kudeaketaren abiapuntua dira,nekez, uler baitaiteke titulartasunik eta proiekturik gabeko planteamendua. Halaber, gaur egun aipagarri dugu gura-so talde askoren ekarpena ikastetxe askotan (auzolana).

Proposamen honi oinarria ematen dioten irizpideak hauexek ditugu:

• Titulartasun soziala eta herri-ekimena dira, gure ustez, hezkuntza zerbitzuaren giltza eta oinarri (izaera sozialnabarmeneko ikastetxeak, gizarte-ekonomian kokatuak, irabazi asmorik gabeko esparrukoak), zerbitzu publi-koaren norabidean.

• Pluraltasunean oinarrituriko kudeaketa demokratikoa aldarrikatzen dugu.

• Barrura begira, eskola (ikastola) osatzen duten estamentu guztien titulartasun konpartitua, beti ere, estamen-tu desberdinen erantzukizun eta ardura-banaketa adostuan oinarriturik:

- Partaidetza eta erabakitze-ahalmena sektore guztien eskutik, formula adostuak erabiliz.

- Ikastetxeen organo nagusiak (Batzar Orokorra eta Kudeaketa-Batzordea) demokratikoki osatuak.

- Barne-araudiaren egikera irizpide hauekin.Kanpora begira, honelako planteamendu batek AdministrazioPublikoaren eta Eskola-Komunitatearen arteko deliberamendu elkartua (partekatua) esan nahi du. Gureplanteamendu honetan Hezkuntza-Komunitateak parte hartu ez ezik, erabakiak ere hartzen ditu autonomia-ren baitako eskuduntzaz baliaturik.

Abiapuntuak horiexek izanik, aurreko kapituluetan adierazitako irizpideak eta proposamenak hobeto ulertzen dira.

2.8. SISTEMAREN EBALUAZIOA

1996ko Ikastolen Batzar Nazionalean argi ikusi genuen ebaluazioari buruz lan eta ekimen asko burutu arren, ezgenuela, talde bezala, marko erreferentzial adosturik, iritzi bateraturik, ekinbide koherente edo harmonizaturik. Etahobekuntza prozesuak aurreikusteko eta martxan jartzeko ebaluazioaren gaiak duen garrantzia kontuan hartzenbadugu hutsune larria da gure kolektiboarentzat.

Eta hori, Hegoaldean LOGSE legeak ebaluazioari buruzko proposamen aurrerakoi eta desberdinak ekarri zizkigu-netik. Ez dezagun ahantz 1990 aurretik, orain dugun baino tristeagoa zela egoera ebaluazioari dagokionez.

Aipatu Batzar Nazionalaren ondotik, eta bere erabakiei jarraituz, ebaluazioari buruz marko teorikoa eta proposa-men praktiko bat eraikitzeko asmoz, talde bat egituratu zen eta lanari ekin zion. Baita lan hori bideratu ere urte ba-tzuen buruan. Hala, 1998ko maiatzean “Ikastolen ebaluazio markoa: lehen urratsak eta asmoak” izenburupean, V.Jardunaldi Pedagogikoetan egin zen lan horren lehen azalpena Iruñean.

Baina gure barneko antolakuntza eta baliabide arazoak direla medio, proiektu guztiei intentsitate eta bateratasunberdinarekin ezin izan zaie eskaini jarraibidea eta, ondorioz, erabat osatu gabe gelditu zitzaigun egitasmoa, prakti-kan bere ondorio onak eman baditu ere (besteak beste, Kalitatezko Ebaluazio Integrala (KEI) ebaluazio proiektuaaipa genezake adibide gisa).

42

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 45: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Bestalde, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak ere urteak daramatza ikasleen ebaluazioaren alorrean lanean eta urtez urtesendotzen ari den proiektua da. Badugu hemen ere gure etorkizuneko ebaluazio proiektu bateraturako beste erre-ferentzi garrantzitsu bat.

Aldi berean, gure kolektiboaren ikasmaterialak sortzeko 90eko hamarkadan eraiki eta garatzen joan den CurriculumProiektuak ere eskaini dio bere tokia ebaluazioaren gaiari, ezinbesteko zutabea baita edozein curriculumaren disei-nuan eta aplikazioan.

Gauza bera esan dezakegu Eleanitz Proiektuari buruz ere. Ebaluazioa (bai unitate didaktikoena, bai proiektuarenabera ere) kezka nagusietariko bat izan da betidanik proiektu honetan.

Azkenik, ebaluazioaren praktikaren alorrean han-hemenka eta egunero ikastola bakoitzak eta irakasle guztiok egi-ten ditugun ahaleginak azpimarratu behar dira.

Baina, ororen buruan, hasieran aipatu dugun bezala, marko erreferentzialik eta proiektu bateraturik ez dugu eraikioraindik. Eta bada garaia lan horri heltzeko…

Izan ere, inoiz asetzen ez gaituen gaia dela dirudi, oso zaila da norberaren eta ikastolaren ebaluazio sistemarekinerabat konforme eta gogobeteta dauden irakasleak edo irakasle taldeak aurkitzea. Gai zaila, lerrakorra, maiz “erdi-ezkutukoa” bezala sentitzen dena da.

2.8.1. Xedea

Ikastolako hezkuntza errealitate desberdinen datu bilketa, azterketa eta informazio esanguratsuaren interpretazio-aren prozesu sistematikoa da ebaluazioa, non ebaluatutako errealitate horiekiko hobekuntzarako erabakiak hartu-ko diren.

Ikastolaren egoera ezagutu, berari egokitutako jarduera plana planteatzeko, arazoak eta elementu positiboak an-tzeman eta prozesua erregulatzeko, emaitzak ezagutu eta baloratzeko, eta balorazio horretan oinarrituta, hurrengojarduera plana planteatu eta gauzatzeko.

2.8.2. Ezaugarriak

Sistemaren ebaluazioak perspektiba globala, osoa, sistemikoa, ziklikoa, koherentea eta kulturala, parte hartzaileaeta demokratikoa izan behar du.

• Globala, hezkuntzan ebaluatu beharreko alderdiak konplexuak eta erlazionatuta daudelako: gaitasunak,metodologiak, ikaslearen errendimendua…

• Osoa, ebaluazioko eremu bakoitza, beste eremuak kontuan hartuta aztertu behar delako eta kanpo eta barru-ko ebaluazioak ere integratu egin behar direlako.

• Sistemikoa, hezkuntza errealitatearen ezagutzak kontuan hartu behar dituelako ebaluazioaren eremu guz-tiak; horretaz gain kontuan hartu behar dugulako ingurutik datorren informazioa.

• Ziklikoa, ebaluazio diagnostikoak aldian-aldian errepikatu behar dira emaitzak, joerak eta edukitako aldake-tak hobekuntza planak martxan jarri eta gero.

• Koherentea, egiten diren ebaluazio ekintza guztiak kontuan hartu behar dituztelako zehaztutako helburuak,xedeak eta metodologia.

• Kulturala, parte-hartzailea eta demokratikoa, ebaluazioak hezkuntzako profesionalak aldaketa eta hobe-kuntzekin inplikatu behar baititu. Kontuan hartu behar dira ikastolaren eta bertako profesionalen balioak, era-gile guztien parte-hartzea eta gardentasuna.

43

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 46: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2.8.3. Metodologia. Adierazleen sistema

Gaur egungo sistemek onartutako markoak 4 kategoriatan taldekatzen ditu adierazleak:

• Testuingurua: inguru sozio-ekonomikoa eta soziolinguistikoa, biztanleriaren ezaugarri kulturalak, itxarope-nak, aukerak…

• Baliabideak: baliabide formalak, materialak eta giza baliabideak.

• Prozesuak: ikastolaren funtzionamenduari eta antolaketari dagokio, bai eta ikas-irakas prozesuei.

• Emaitzak: eskolako emaitzak, gaitasunen lorpena, irakasleriaren, ikasleen, gurasoen gogobetetze maila.

2.8.4. Sistemaren ebaluazioa

• Sistema osoaren ezagupena

• Beste sistemekin konparaketak egiteko aukera

• Ebaluazio diagnostikoak

44

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

SISTEMAREN EBALUAZIOA

- Testuingurua

- Baliabideak

- Prozesuak

- Emaitzak

AD

IE

RA

ZL

EE

N

SI

ST

EM

A

Proiektuak eta programak

Administrazioaren eta

hezkuntza zerbitzuen

ebaluazioa

Ikastolen ebaluazioa

- Testuingurua

- Baliabideak

- Prozesuak: gelakoak eta

ikastolakoak.

- Emaitzak

Profesionalen jardueraren

ebaluazioa

- Irakasleria

- Zuzendaritza.

DIMENTSIOAK

Page 47: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2.8.5. Proiektuen eta programen ebaluazioa

• Zehaztutako helburuen lorpen maila

• Ikastola bakoitzeko errealitatera egokitzeko aukera

• Erabiltzaileen gogobetetze maila kontuan hartu behar, irakasleria, gurasoak eta ikasleak

2.8.6. Ikastolen ebaluazioa

Testuinguruak baldintzatu ahal dituen emaitzei balio erantsia lortzeko aukera dauka ikastolak; beraz, ezinbestekoada ikastolaren ebaluazioa kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

Kontuan hartu beharrekoak:

• Testuingurua. Biztanleriaren ezaugarriak, ikastolaren ezaugarriak, familien eta ikasleen ezaugarriak.

• Baliabideak. Formalak (helburu estrategikoak, programak ..), giza baliabideak (lidergo instituzionala eta peda-gogikoa, giza baliabideen planifikazioa eta antolaketa…) eta materialak.

• Prozesuak. Gelaren kudeaketa, aniztasunari erantzuna..

• Emaitzak. Eskolako emaitzak, komunitatearen gogobetetze maila…

2.8.7. Zerbitzuen eta administrazioaren ebaluazioa

• Kalitatezko hezkuntza zerbitzuak eduki eta horien kudeaketa eragingarria bermatzeko asmotan hezkuntzazerbitzuak aldiro-aldiro ebaluatuak izango dira.

• Kanpoko enpresa eta talde independenteek bideratutako ebaluazioak.

2.8.8. Profesionalen jardueraren ebaluazioa

• Egiten den lanaren kalitatearen hobekuntzarako aukera ematen du.

• Promozioa erraztu egiten du.

• Testuingurua hartu behar da kontuan.

• Prozedura, metodologia eta emaitzen erabilera adostu egingo da.

• Prozesu pilotuak egin behar dira, orokortu baino lehen.

45

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 48: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

2.9. ERANSKINAK

2.9.1. Ikasmaterialak

IKASTOLA ereduaren ezaugarri nagusietarikoa bere ikas material ekoizpena duela, ikas maila guztietarako, jakin-tza arlo guztietan, euskarri guztietan…

Ikastolek metatu duten esperientzian oinarriturik, eta XXI. mendeko eskolak hobetu behar dituen arloak kontuan iza-nez, honatx proposamena:

a) Eskola bakoitzak, ez irakasle bakoitzak, bere curriculum proiektua gauzatzeko garaian, ikasmaterialen hautukoherentea egin behar du: etapa bakoitzaren barrukoa, etapen artekoa…

b) Eskola bakoitzak bere ikasmaterialak behar ditu, gainerako eskolekin konpartitzen duen curriculum komuna-rekin batera, antzeko eskolekin partekatzen duen curriculuma eta berea, espezifikoa, lantzeko baliagarriizango zaizkion ikasmaterialak.

c) Eskola bakoitzak bere ikasmaterial beharrak argitaletxe bidez edo ekoizpen propioaz bete egin behar ditu.Argitaletxearen hautua eginez gero, aurrekoaren gaineko eragina izaten saiatu behar du, ikasmaterialeskaintza eskolaren curriculum errealitatera hurbil dadin.

d) Ikastolen Elkarteak, ikastolen curriculumari zerbitzuak eskaintzearen arduradun izanez, ikasmaterial ekoiz-pena ikastolekin elkarlanean egin behar du, argitaratu aurretiko esperimentazio eta kontraste lanei lehenta-suna emanez. Aldi berean, ekoizpen hori diseinatu behar da ikastola bakoitzaren espezifikotasunak (curricu-lumean eta izaeran) lekua izan dezan.

e) Ikasmaterialen erosketak diruz lagundua behar du.

f) Ikastolen Elkarteak argitaletxe bakarra behar du bilakatu, ikastola ororen curriculuma propio lantzeko etaikasmaterial anitz eta euskarri guztietan eskaintzeko. Horrekin batera, ikasmaterialen salneurri erosotan jar-tzeko merkaturatze bideak gauzatu behar ditu.

g) XXI. mendeko hezkuntzak behar dituen ikasmaterialek euskal curriculumak landu nahi dituen bost konpeten-tzia orokorren arabera pedagogi eta didaktika hautuan oinarritu behar dute, etapa, ziklo, ikas maila eta jakin-tza arlo guztietarako.

2.9.2. Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak

Eskolaren historia, azken bi mendeetakoa, hain zuzen ere, instrukzioarekin eta, honen barruan, idazketa-irakurke-ta lantzearekin, bereziki, lotuta egon da eta dago. Alfabetatzea, beraz, gizarteratzearen ezinbesteko urratsa izanda. Munduaren eta batez ere teknologiaren bilakaera azkarrak, bestalde, gizarteratze egokiaren elementuak alda-tu egin ditu. Bistan denez, XXI. mendeko gizarteak, mendebaldekoak besteak beste, Informazio eta KomunikazioTeknologiak eguneroko bizimoduan ditu txertatuak, eta dirudienez hasierako unean besterik ez gaude. Zein da,baina, IKASTOLA eredutik IKT plana? Zein da geure proposamena?

Galdera horiei erantzuteko, XXI. mendeko hezkuntzaren xedea eta horri atxikiriko konpetentzia orokorrak bistanizanez, ikastolen eskola ulertzeko estiloa eta praktika koordenatu hauetan ipintzen ditugu:

a) IKT planak gizarteratzearen lehentasunezko premien artean kokatu behar da: ikasle guztiek ikastolatik irte-tean ezagutza hau menpera dezaten eta euren jarduera oinarrizkoetan zein ikasteko prozesuetan baliatzenjakin dezaten.

b) IKT planak ikastolako profesionalak oinarrizko erabileran trebatu behar ditu eta Teknologia berrietan sosten-gatzen diren ikas-irakaskuntza prozesuko hainbat estrategia baliatzen gaitu behar ditu.

c) IKT planak ikastolako gurasoak oinarrizko erabileran treba daitezen lagundu behar du eta Teknologia berrie-tan eskola-jarduerak eskaini behar ditu.

46

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 49: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

d) Eskola bakoitzak bere IKT plana behar du, ondoko elementuok jorratuko dituena: azpiegitura, prestakuntza,giza baliabideak, software baliabideak eta dinamizazioa, modu koherente eta aproposean.

e) Ikastolek bere IKT plana izanen dute, irekia eta malgua, ikastola bakoitzak bere beharren eta interesen bai-tan egokitu ahal izango duena. Ikastola bakoitzak bere IKT plana garatuko du talde mailan finkatzen den PlanMarkoarekin bat etorriz.

f) Ikastolen Elkarteak, bestalde, IKT plan orokorra dinamizatuko du ikastolekin elkar lanean, etengabeko hobe-kuntzan.

g) Ikastolen Elkarteak indar berezia jarriko du IKT planaren software baliabideen ardatzari erantzunez, ikasto-len kudeaketa osoa egiteko baliabideak eta irakaskuntza-hezkuntza prozesuan lagunduko duten IKT baliabi-deak garatzen.

2.9.3. Hizkuntza Proiektua, Euskaraz Bizi eta Estatuetako hizkuntzak

Egitasmoaren jatorria

1. Hezkuntza euskalduna eta kalitatezkoa erdietsi nahian, euskara irakastea, euskaraz ezagutza eraikitzea etaeuskaldun senean heztea izan dira, besteak beste, sortuz gero, euskal gizarteak lagunduta, ikastoletan bilduden hezkuntza komunitateak izan dituen ardura nagusiak. Testuinguru horretan, euskararen eta euskarazkoirakaskuntzak frantsesari eta gaztelaniari ikastolako eguneroko jardunbidean zer nolako lekua eskaini ereetengabe aztergai izan du.

2. Halaber, igaro berri den mendeko 90eko hamarkadan, Europako testuinguruan nagusi izan diren aldaketapolitikoek eta administratiboek eragindako beharrizan sozial berrien artean, eleaniztasunean hezitako belau-naldi berriena nabari daiteke. Gauzak horrela, Hegoaldeko ikastoletan ingelesaren ikaste goiztiarra zabalduda eta, horrekin batera, laugarren hizkuntza bat eskuratzeko ahalegina indartu eta zabaldu egin da. Horrek,besteak beste, abiaburu metodologikoak berritzea eskatu die ikastolei, eleaniztasun egitasmo berritzaileadiseinatuz eta abian jarriz.

3. Era berean, euskararen zabalkundea ez ezik haren indarberritzea ere ikastolen helburu behinetako batdenez, euskararen erabilera indartzeko asmoz, Euskaraz Bizi egitasmoa abian jarri zuen 80ko hamarkadanzehar. Hasiera bateko esperientzia hori zabalduz eta hedatuz joan da eta, egun, ikastola gehien-gehienakeuskararen erabilera areagotzeko egitasmoak dituzte abian.

4. Hizkuntzen eskuratzearekin zer ikusia duten egitasmo guzti-guztiak irizpide komunen eta uztartuen ingu-ruabarrera ekarri guran, eremu desberdinetan ari ziren adituek lan-taldea eratu eta 2002ko otsailean hiz-kuntza proiektua izango zenaren oinarrizko irizpideak plazaratu zituzten. Harrezkero, 2002-03 ikasturte-an, hainbat ikastolaren esku-hartzea tarteko dela talde-pilotu bat eratu eta esperientzia abian jarri zen.Egun, Euskal Herriko hogeita hamar ikastolak baino gehiagok egitasmoaren fase desberdinak garatzendihardute.

Hizkuntza proiektuaren definizioa

• Euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, koherentzia izateko zein uztartzeko asmoz, ikastolan lantzendiren hizkuntzen irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdi guztiak biltzen dira hizkuntza proiektuan.

Hizkuntza proiektuaren kokapena

• Halaber, hizkuntza proiektuak, hezkuntza proiektuarekin ez ezik, curriculum proiektuarekin ere lotura estua du,eta bertan bildutako erabaki-multzoak eragin zuzena du ikastolako bestelako dokumentuetan: barne araudian,

47

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 50: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

urteko jarduketa-planean, barruko zein kanpoko harremanak arautzen dituzten irizpideetan eta abar, doku-mentu horietan bideratzen baitira hizkuntza proiektuan adostutako irizpideen gauzatzea.

Hizkuntza proiektuaren xedeak

1. Ikastolak bere ikasleak formazio euskaldunaz hezi nahi ditu, euskara ongi menderatuz, euskararen eta eus-kal kulturaren transmisio, garapen eta indartzearekin konprometitua. Gauzak horrela, ikastolak euskal hiztu-nak hezi nahi ditu, haien jarrera nola baita motibazioan etengabe eraginez, bidenabar.

2. Era berean, harreman pertsonal, sozial eta profesionalak Euskal Herriko mugak gero eta gehiago gainditzendituen Europako Elkartearen esparru barruan izango ditugula kontuan hartuz, Europar Batasunaren bestehizkuntzen ezaguerak eta erabilpenak ere Ikastolen hizkuntza-helburu izan behar dute. Gauzak horrela, Ikas-tolak euskal hiztun eleaniztunak prestatu nahi ditu.

3. Ikastolak ikasleen komunikazio gaitasunak garatu nahi ditu, hizkuntza, bizitzako egoera eta behar guztieta-rako tresna eragingarri gisa balia dezaten.

4. Halaber, Ikastolak bere hezkuntza komunitatearen barne bizitza euskaraz gauzatu nahi duenez, mota guz-tietako harremanetan eta horretarako sortutako bitartekoetan, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa,garapena eta zabalkundea ziurtatu nahi ditu.

5. Euskararen biziberritzea indartzeari dagokionez, Ikastolak txertatuta dagoen komunitatean euskararen nor-malizazio prozesuan eragile izan nahi du. Hartara, bestelako gizarte eragile zein askotariko instituzioekin lan-kidetzan jarduteko borondatea du.

Hizkuntzekiko helburuak

• Eleaniztasun hori gorpuztean lau hizkuntza hartuko ditugu kontuan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

• Helburuei buruz, ostera, Europako erreferentzia markoa (Europako Kontseilua (2001). Eusko Jaurlaritza.Vitoria-Gasteiz) kontuan hartuz; batetik, lurralde eremuan kontuan, nahitaezkotzat jotzen da euskara etagaztelania edo frantsesa (kasuaren arabera) ondo menderatzea (bere kasako erabiltzailea B2 maila); bes-tetik, hirugarren hizkuntzaren maila txikiagoa izatea hobesten da (B1 maila); azkenik, Euskal Herriko bestehizkuntzan (frantsesa edo gaztelania, kasuaren arabera) oinarrizko erabiltzailearen (A1-A2 maila) mailahobesten da.

Hizkuntza proiektuaren abiaburuak

1. Hizkuntzen ezagutzaren eta erabileraren arteko bereizketa egiterik ez dago. Hizkuntza-sistema, gainerakoezagutzak bezala, ikasleak eraiki beharreko ezagutza da, besteekin elkarrekintzan, hizkuntzaren bidez gau-zak eginez. Beraz, hizkuntzei buruz zer dakiten baino, hizkuntzekin zer egiten dakiten izango da ikastolenhizkuntza-planteamenduaren oinarria.

2. Eleaniztasunak ez du hizkuntza aniztasun soila esan nahi. Europako Kontseiluak hizkuntzen ikaskuntzariburuz duen ikuspegia gogora ekarriz:

“Hizkuntza aniztasunak hizkuntza asko ezagutzea edo gizarte jakin batean hizkuntza asko aldi berean bizitzeaesan nahi du. Ikastetxe batean edo hezkuntza-sistema jakin batean eskaintzen diren hizkuntzak dibertsifikatzehutsarekin lor daiteke hori (…) Ikuspegi eleaniztunak hau esan nahi du, ordea: gizabanakoak hizkuntza batenkultur ingurunean duen esperientzia zabaldu ahala, hasi familia-hizkuntzatik eta gizarte-hizkuntzaraino, oro har,eta beste herri batzuetako hizkuntzetaraino gero (…), hizkuntza horiek eta kultura horiek ez ditu adimenekogune berezietan gordetzen; aldiz, komunikazio-gaitasun bat garatzen du, hizkuntza arloko ezagutza eta espe-rientzia guztien bidez eta hizkuntzen arteko harremanaren eta elkarreraginaren bidez.” (Europako Kontseilua(2001); Europako erreferentzia markoa. Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz)

48

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 51: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

3. Aurrekoak xedetzat ditugun hizkuntza guztiak barne hartzen dituen curriculum integratua eratzea eskatzendu. Halaber, gainerako arloetako irakasleak ere hizkuntza-irakasle direnez, arlo bakoitzari dagozkion hizkun-tza-gaitasun espezifikoak identifikatzea eta berariaz lantzea eskatzen du.

4. Hizkuntzak eta haiekin doazen kulturak bereizterik ez dago. Hizkuntza gizakiak sortutako pentsamendu etaideien unibertsoa da. Halaber, hizkuntza bakoitza munduaren ikuspegi bakarra da, hiztun-elkarteak arian-arian bere ingurunearekiko eraiki duen harremana, formulatu duen pentsamendua. Hizkuntza bakoitza hiz-tun-elkartearen ondare kulturalaren memoria da.

5. Euskararen kasuan, gutxiengo batek hitz egiten duen gutxiagotutako gure hizkuntzari buruz ari garenez,haren indarberritzearekin konprometituta daude ikastolak. Inguruabar horretan, euskararen indarberritzeaeuskararentzat hiztunak mantentzera eta gehitzera zein erabilera eremuak irabaztera bideratutako prozesusozialtzat definituko genuke. Hezkuntzak, beraz, bi funtzio nagusi beteko lituzke; batetik, funtzio kontserba-tzailea, hau da, gizarte jakin batek metatu duen kultur ondare hautatua belaunaldi batetik bestera igarotzenahalegintzea; bestetik, funtzio berritzailea, hots, gizarteak dituen aldaketa beharrei eta eskaera berriei eran-tzuteko trebatzea.

Hizkuntza proiektua abian jartzeko baldintzak

1. Hizkuntza proiektuan laburbildutako xedeak lortze aldera, ikastola bakoitzaren hezkuntza komunitateak lan-kidetzan jardutea eskatzen du, bakoitza bere arloan-eta bakarka aritu ordez, metodologia orientabideak, eba-luazio irizpideak eta abar konpartituz, irizpide komunen arabera koherentzian garatuz. Horrek maila desber-dinetan ereindakoa metatu ahal izatea eta batzuen ahaleginak besteen jardunaren zioz ez neutralizatzeaekarriko du.

2. Halaber, behetik zein goitik behera, nola baita, zeharkako koordinazioa ere (hari zutak eta zeharrak manten-tzea) behar da. Halaber, hizkuntza-arloaz gainerako arloetan ari direnak ere hizkuntza irakasle direla oharta-raztea eskatzen du, profesional horiek ere hizkuntza-gaitasunaren eskuratzean eragingarritasunez jokadezaten ahalbidetuz. Izan ere, hizkuntza-gaitasunak arlo gehienetan lor daitezkeen gaitasun espezifikoeneskuratzean eragiten du.

3. Euskararen indarberritzeari dagokionez hezkuntza komunitateko kide guzti-guztiek dute, bakoitzak bere mai-lan, ardurak hartu eta ekarpenak egin beharra. Hartara, gela barruko jarduna hizkuntzaren erabilerarekin lo-tzea garrantzi handikoa den modu berean, gelatik kanpo, eskola espazioan zein hortik kanpo, ahalik erabi-lera-eremu gehien irabaztea eta oparoen eskaintzea hiztunentzat erabakigarria da.

4. Hizkuntza proiektua garabidean jarri ahal izateko, besteak beste, ikastola bakoitzaren antolaketa egokia,eginkizun banaketa zehatza eta lehentasunen hurrenkera garbi egotea eskatzen du.

Hizkuntza proiektua, etorkizunerako aurreikuspenak

1. 2006-07 ikasturtean zehar, 2002. urtean plazaratutako txostena berritzea aurreikusita dago. Berridazketahonetan, orain arte aurreratutakoa jaso, sistematizatu eta gainerako ikastolen esku jartzeko urratsak egingodira.

2. Halaber, Euskaraz Bizi egitasmoa gaurkotzeko ez ezik hizkuntza proiektuarekin uztartzeko markoa ereeraiki da, gauzak horrela, ikastoletan eztabaida prozesua ireki egingo da. Alta, hizkuntzekin zer ikusiaduten gainerako egitasmoak-eta lotzeko saiakera egiteke dago oraindik. Bada, lehentasunez bideratubehar izango da.

3. Era berean, epe ertainean ikastola guzti-guztiek haien hizkuntza proiektua eraikitzeko urratsak egingo dira.

49

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 52: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

Hizkuntza proiektua eta LOE1

1. Atzerriko hizkuntzen eskuratze goiztiarrari buruz, bere sasoian Hizkuntza Proiektuan bildutako zenbait irizpi-de eta, egun, Madrilen eztabaidan dagoen Ley Orgánica de Educación delakoak jasotzen dituenak noranz-ko berean doaz:

• Helburuei dagokienez: Legearen xedeen, Lehen Kapitulua, 2. artikuluko j pasartea; Haur Hezkuntza, 12.artikuluko f) eta 14. artikuluko 5 zenbakia daraman pasarteak; Lehen Hezkuntza, 17. artikuluko e) eta f)pasarteak; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 23. artikuluaren h) eta i) pasarteak; Batxilergoa, 33. artiku-luko e) eta f) pasarteak.

• Nola baita, aipamen metodologikoei dagokienez, besteak beste; Lehen Hezkuntzari dagokionez, 19. arti-kuluko 2 zenbakia daraman pasartea; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari Dagokionez, 26. artikuluko 2zenbakia daraman pasartea; Batxilergoari dagokionez, 35. artikuluko 1 zenbakia daraman pasartea.

2. Haien lurraldeetan ofizialkide diren hizkuntzen aipamena ere egiten du Legeak, alabaina:

• Bitxia iruditu arren, Lehen Hezkuntzan (17. artikulua e), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (23. artikuluah) eta Batxilergoan (33. artikulua e) ofizialkide diren hizkuntzekiko helburuak zehazten ditu Legeak, HaurHezkuntzan ofizialkide diren hizkuntzekiko helburu zehatzik ez du zehazten (ez ditu aipatu ere egiten),ordea. Atzerriko hizkuntzei buruz, berriz, proposamen zehatz bat jasotzen du (13. artikulua 5 zenbakiadaraman pasartea).

• Alabaina, hainbat etapatan, ofizialkide diren hizkuntzekiko helburuak zehazten dituen arren, xede horiengauzatzea Erkidegoen esku uzten du. Gauzak horrela, Espainiak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hiz-kuntzen Europako Gutuna dela-eta hartutako konpromisoak betetzeko urrats eragingarririk ez du egiten,honakoak hain zuzen: Gutunaren 1, a i, b i, c i, d i, e iii, f i, g, h, i eta 2 idatz-zatietan jasotakoak dira, BOE,222, 2001-09-15.

• Halaber, Gutunaren 7. artikuluak (helburuak eta printzipioak) dioena betearazteko heldulekurik ez dueskaintzen:

“b) Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bakoitzak hartzen duen geografia-eremua errespetatzea;hala, beraz, administrazio-banaketak, lehendik hor zeudenak nahiz berriak, ez dira oztopo izango eskual-deetako edo eremu urriko hizkuntza hori sustatzeko”

2.9.4. Bertsolaritza

Xedea. Bertsolaritza euskaldun heziketara biltzea, hots, bertsolariak ateratze soilean baino gehiago bere xedea kul-tur ondare bat belaunaldi batetik bestera transmititzen laguntzean datza, sormena landuz eta pertsonaren hizkun-tzaren garapena bultzatuz.

Bertsolaritza egitasmoa IKASTOLA EREDUTIK jarriko da garabidean, Konfederazioaren Euskal Sena egitasmoa-ren inguruabarrean (Bertsolaritza, Urte Sasoiak eta Soin Jarduerak). Ondorioz, ikastola bakoitzaren hezkuntza-pro-zesuan txertatuko da.

BERTSOLARITZA IKASTOLETAN, egitasmoak egin behar dituen ekarpenak:

a) Bertso mundua ezagutzea (bertsoaren historia, bertso zahar eta berriak…).

b) Bertsoa eta bertsogintza, ahozko testu mota bat denez, zenbait komunikazio-gaitasun lantzeko tresna bila-katu behar da (hala nola jendaurrekotasuna, bat-batekotasuna, erregistro egokitasuna…).

50

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

1 Behin-behinekoa den (Espaniako Parlamentuko boletina, 2005-12-05) idazkera hartu da kontuan, beraz, Legea onartzean zenbakien hurren-kera-eta aldatzea litekeena da.

Page 53: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

c) Bertsolaritza egitasmoa ahozkoaren balio estetikoa bultzatzeaz kargutuko da, horretarako ahozko prak-tika ezberdinez osatutako jarduera ludiko-estetikoak bultzatuz: errezitaldiak, lore-jokoak, kantaldiak etagisakoak.

d) Bertsogintza aztertuz eta ulertuz (bertsolarien teknika eta baliabideez jabetuz), bertsoarekin gozatuz, bertso-zaletasuna bultzatu behar da.

e) Bertsolaritza zeharkako balioak lantzeko tresna bilakatu behar da: auto-konfiantza eta auto-estimua, memo-ria, segurtasuna, tolerantzia, dibertsitatea etab.

f) Bertsolaritzaren sustapena egin, eskolarteko txapelketak bereziki antolatuz.

2.9.5. Aisialdia eta hezkuntza

Hezkuntza prozesua ez da soilik ikuspuntu akademizista batetik begiratu behar, elementu ezberdinek parte hartzendute eta. Aisialdia ez da bakartua dagoen zerbait, gazte eta haurraren hezkuntza prozesuaren beste atal bat da,eta gaztearen garapena gehien ahalbidetzen duen denbora tartea. Horregatik aisialdiko hezkuntzak gure ikastole-tan behar duen garrantzia izan beharko luke.

Gure aisialdiko hezkuntzak ikastolen hezkuntza eredua ere gauzatzen du; haur eta gazteen heziketan lagundu nahidugu eta laguntzen dugu:

• “Giza balioez eta gaitasunez hezi nahi ditugu eta hezten ditugu. Pertsona bezala erantzukizunak hartzeko gaiizan daitezen”. Aisialdiaren erabilera eraikitzailea egiten dugu, konstruktiboa, eraldatzailea.

• “Formazio euskaldunean hezi nahi ditugu”. Azken batean ikastolak ez dira hezkuntza euskaraz egiten dutenzentroak, baizik eta “Hezkuntza integrala euskalduna egiten duen mugimendu soziala”.

• “Aniztasunean hezi nahi ditugu: pertsonen dibertsitatea, ideia/portaera sozial, politiko, filosofiko…. Elkarbizi-tza eta errespetu osoarekin”.

• “Jokabide ezberdinak landu nahi ditugu eta lantzen ditugu: talde lana, elkarrizketa, jarrera kritikoa, gauzakaldatzeko/eraldatzeko gaitasuna, kooperazioa, elkartasuna, militantzia,…”.

(Erreferentzia: “2005-2015eko ikastolaren bila” txostena. “Euskal curriculuma 2006”)

Azken batean aisialdiko hezkuntzak norbere garapenaren eraikuntzan bultzada eman eta ondorengo “gaitasun oro-korrak garatzen lagunduko du:

• Pentsatzen ikasi

• Komunikatzen ikasi.

• Elkarrekin bizitzen ikasi.

• Norbera izaten ikasi.

• Egiten eta ekiten ikasi.”

(Erreferentzia: “2005-2015eko ikastolaren bila” txostena)

Norberaren desioei eta nahiei erantzuten dien aisialdia, ekintza, garapen pertsonala, besteekin elkartu eta harre-manak izateko aukera ematen duena, konpromisoa, lagunkidetasuna, euskararen erabileraren alde agertzen denaisialdia hautatzen dugu. Heltzen eta pertsona moduan hazten lagunduko digun aisialdia defendatzen dugu.Atseden hartu, dibertitu eta pertsona bezala garatzen lagundu eta baimenduko digun aisia, hori bai, garapen per-tsonala eta benetakoa izan dadin hiru dimentsioren arteko oreka bilatuz (gaztelerazko “3D” Diversión, Descanso,Desarrollo): Gozamena, Geldiunea, Garapena) .

Ikastolek haur eta gazteen astialdian esku-hartzea izan behar dugu eta aisialdi bihurtu: Dibertsio, atsedeneta garapena uztartuko dituen aisialdia.

51

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 54: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

(Kontzeptuak argitzearren, astialdia: denbora kontzeptua, eta aisialdia: ekintza kontzeptua. Norberaren gustu eta desio-en arabera antolatzen dena. Hiru dimentsioen arteko oreka bilatzen duena. Astialdia aisialdiarekin betetzen dugu).

Izan ere, horiek dira 6-16 urte bitarteko haurren aktibitate tarteak gaur egun (Joan Batle i Bastardas-ek egindakoikerketak dioen arabera):

• % 41 lo

• % 4 joan-etorriak

• % 12 otorduak, garbiketa

• % 10 eskola

• % 33 aisialdian, %14 aisialdi pasiboa (TB, zinea…), eta % 19 aktiboa eta kirola.

Haurraren hezkuntzan aisialdiak duen garrantzia argi ikusten da eta horretan eragin behar dugu ikastolok.

Egiten diren lerro nagusiak (udaleku, eskola…)

• Eskolaz kanpoko jarduerak: kirola, irteerak…

• Aisialdi tarteak: jantokia, bazkalostea, autobusak…

• Udako egitasmoak (hizkuntza eskaintza): udalekuak, Enjoy English, atzerriko egonaldiak… guztiak aisialdikohezkuntza argi batekin eta eleaniztasuna bultzatu nahian.

• Aisialdi eskola: ikastolen izaerarekin, ereduarekin bat datorren formazio planarekin begirale izateko trebatzenditugu gure ikasleak. Jadanik gure eskolan titulatutako 200 begiraletik gora ditugu. Aisialdian oinarritutako hez-kuntza proiektua da, betiere, ikastolon izaerarekin bat etorriz eta gure ikastoletako premiak betetzeko prest.

• Beste batzuk: gurasoentzako euskal kantu eta jolasen ikastaroa, seme-alaben aisialdian gurasoen parte har-tzea ahalbidetzen duena.

• Murgiltze asteak: eremu ez-formaletan euskararen erabilera lantzeko…

Etorkizuna (norantz jo behar duen aisialdiak)

Egungo aisialdi kontsumitzaile (interes ekonomikoek gidatutakoa), klasista (bereizten duena) eta pasiboaren aurre-an (geldirik egotera behartzen gaituzten ekintzak nagusi, ekintza estatikoak: TB, kultur/kirol ikuskizunak, bideo-jokoa, internet, zentro komertzialetan egun pasa…), gure helburua ez litzateke gurasoei beren seme-alabentzakozerbitzu asistentzial bat ematea.

Zeintzuk dira gure helburuak aurrera begira?

• Aisia lantzen dugun proiektu ezberdinen artean aisiaren ezagupena eta honen inguruko hausnarketa sakonaegin ikastolekin. Foro bat sortu hau guztiau landu eta behar besteko garrantzia emateko:

- Aisiaren inguruan aldagai ezberdinek duten garrantzia kontuan hartuz, esaterako, kultura ezberdinak,adina, gaitasun ekonomikoa, haur edo gazteen zaletasunak…

- Balioak lantzeko tresna dela jabetu, besteak beste, jarrera kritikoa, elkartasuna, kooperazioa…

- Aisialdi askatzaile eta eraldatzaile bat bultzatu. Haurrak kontsumitzailea eta pasiboa ez den aisialdi bateanhezi eta eredu berriak sortzeko gai izan daitezen.

- Aisialdia euskara suspertzeko tresna bihurtu. Haurren euskalduntzean eragiteko.

• Ikastolaren zuzendaritzan aisialdi arduradunak bere lekua izan dezaten bideratu.

52

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 55: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

• Begiraleen formazioa: aisialdia, euskararen suspertzea eta abar landuz.

2.9.6. Euskal Soin Jarduerak

Xedea: euskal jolas, joko eta kirolak euskaldun heziketara berreskuratu, berrindartu eta birbideratu.

Euskal Soin Jarduerak proiektuak biltzen dituen euskal jolas, joko eta kirolak,

a) IKASTOLA eredutik formulatzen dira, hots,

• Ikastolen euskal curriculumaren osagai dira.

• Ikastolen hezkuntza-prozesuan, formalean eta ez-formalean, gorpuztuak, zuzenduak eta azkartuak.

• Kirol planteamendu unibertsalarekin orekan dira.

b) Izaera eta xede anitzeko SOIN JARDUERAK dira, hots,

• Jolasa, harreman soziomotorea nagusi denean, hau da, gizarteratzea eta ludikotasunarekin lotua.

• Jokoa, psikomotorea eta soziomotorea arau ezarri bidez, lehia (garaipena) edo lehiarik gabekoa.

• Jolasa-jokoa, psikomotore eta soziomotore librea, arau aldagarriz edota arau gabea.

• Balio eta portaera espezifikoak dituzte jolasa, jokoa edota jolasa-jokoa diren heinean:

- Jarrera ludikoak: ondo pasa, gozatu.

- Jarrera integratzaileak: partehartze zabalaz, elkarrekin, berdintasun oroz aritu.

- Jarrera konpetitiboak: saiatu, taldea indartu, garaitu, onartu.

- Kultur jarrerak: tradizioa errespetatu, berritu, hemengoa eta kanpokoa bateratu.

- Osasun eta garbitasun jarrerak: prestatu, zaindu, naturan jardun.

c) EUSKAL GIZARTEra zabaldu beharrekoak dira, hots,

• Euskal lurralde guztietan eskaintza egin beharrekoa.

• Hezkuntza formalean eta ez-formalean diren erakundeei eskaintza egin beharrekoa.

2.9.7. Erlijioa

Azken urteotan, Hegoaldean LOCE eta LOE legeen ezarpen prozesuetan pil-pilean egon den gaiari buruz talde gogo-eta egiteko parada bikaina dugu, aurretik inoiz bateratu gabeko arloa baitugu. Hona hemen proposatzen duguna:

IKASTOLA ereduaren ezaugarrien artean ondorengo hau jasotzen da :

Izaeran,

Erakunde pluralista da ikastola, Euskal Herrian dauden ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desber-dinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin.

Helburuetan,

Ikastolak bere ikasleak aniztasunean hezi nahi ditu: pertsonen dibertsitatea (fisikoa, gaitasunezkoa, sexuzkoa,soziala, ekonomikoa…) eta ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzarekikoerrespetu osoarekin.

Azken hamarkadetan erlijioari buruzko ideiak, portaerak eta jokabideak, norbanako zein gizarte mailakoak, euskalgizartean aldaketa nabarian dira. Begi bistako datu horrekin batera, XXI. mendearen lehen hamarkada honetakoEuskal Herrian bada besterik ere, hots, euskal lurraldeetatik landa diren beste hizkuntza, kultura eta honen barruanerlijio ideia eta portaera bereziak dituzten familia etorkinak geure artean gero eta ugariagoak dira. Bi aldagai horiek,

53

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 56: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

erlijioak ikastoletako hezkuntza-proiektuan izan behar duen planteamendua egokitzeko garaian, honelako proposa-mena egitera garamatza :

• Izadi, giza eta gizarte bizitzari buruzko ikuspegi etiko eta moralak, balioei lotua eta portaerei atxikia, ikastolenhezkuntza-proiektuaren osagaia izaten jarraituko du, gizatasunaren balio komun gisa, eta ez erlijio jakin batenondare edota ikusmolde bezala.

• Erlijioaren (erlijioen) ezaugarriak (sortzea, zioak, testuingurua, bilakaera, ideiak, pertsonaiak, gertaerak …)ezagutzeak, curriculumaren jakintza arlo egokietan (historia, literatura, filosofia, artea …) txertatuta, beharrez-koa izaten jarraituko du eta aukera guztiekiko errespetuan landuko da.

• Erlijioaren (erlijioen) irakaskuntza ez da ikastolen hezkuntza-proiektuan izanen, baina erlijio jakin bateko gura-soek erlijio hori beren seme-alabei irakatsi nahi badiete, ikastolak bere ikasgelak haiei eskainiko dizkie, gura-soek euren gogoa bete dezaten, eskola-orduetatik at.

• Erlijioa (erlijioak) identifikatzen dituzten adierazle pertsonalak (apaingarri, janzkera edo…) onartuak dira ikas-toletan.

54

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 57: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

3. EKARPEN OSAGARRIAK

3.1. LOE LEGEAREN EDUKIAREN BALORAZIOA

3.2. IPARRALDEKO MARKO LEGALA

3.3. EUSKAL ESKOLA

3.4. ESKOLA AKORDIOA

3.5. ESKOLA EGUTEGIARI BURUZ GOGOETA BAT

55

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 58: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

3.1. LOE LEGEAREN EDUKIAREN BALORAZIOA

Lege proiektu honen eztabaidarako eszenatokian ezinezkoa izan da benetako eztabaida soziala. Horrela, hezkun-tza arazoen azterketa, hezkuntza sistemaren hobekuntzarako helburuak, proposamenak eta lehentasunak bigarrenmailan gelditu dira. Edonola ere, Legeari Gobernuak eman dion bide parlamentarioak ez du erraztu eztabaida,aldez aurretiko hezkuntza-sistemaren diagnostiko zehatzik burutu gabe, PPren Gobernuaren LOCE legeari “luza-mendua” ezarriz, nolabait “ezkutuan”, aurreko legedi guztia aldatu eta bildu duen hezkuntzako lege organiko berria(LOE izenekoa) arautu du.

Euskal Herrian beste dinamika bat erabili da, ez da inolako sumindura edo krispazio girorik sortu, lege berri honenjaiotzari “urrunetik” egin diogu jarraipena. Abagune honetan eskematiko samarrak baldin bagara ere, muturrekojarreretatik aldenduz, proiektuaren alderdi positiboak, negatiboak eta hobetu daitezkeenak bereizten saiatuko gara.

Alderdi positiboak

1. Legearen definizioan Hezkuntzari buruzko ekitatearen eta aukera berdintasunaren inguruko hautua (II.titu-lua) eta hezkuntza sistemaren zerbitzu publiko gisako formulazioa (Zioen adierazpena eta 109 1-2 atala).

2. Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen definizioa (6 eta 16 urte bitarteko ikasle batek menderatu/adierazi behardituen edukiak, prozedurak, jarrerak), baita “atzerriko hizkuntza” eta teknologia berriek curriculum arloan“pisu” gehiago izatearen aldeko aukera. Irakurketari ematen zaion garrantzia oso esanguratsua da, baiLehen Hezkuntzan (19.3 atala), bai Bigarren Hezkuntzan (26.2 atala) ere, bietan eskola ordutegian tokiaizango duelarik. Hala ere, printzipioz, balorazio positiboa izanik, Legearen bilakaera gauzatuko duen curricu-lum-proposamenak ikusi nahi ditugu puntu honen behin betiko balorazioa egin ahal izateko.

3. Eskola porrotaren aurrezaintza (“prebentzioa”) Lehen Hezkuntzan kokatzen du, indartze neurrien eta irakur-ketaren inguruko lana oinarrizko hezkuntzan kokatuz eta bide horretan hezkuntza komunitatea osatzen dutenestamentu guztien elkarlana eskatuz.

4. PPren HKLO/LOCEren alderik atzerakoienak alde batera uzten ditu:

• “Ahaleginaren mistika” (mekanismo selektiboa).

• DBHko ibilbide goiztiarrak alboratzen ditu (ikasleriaren selekzioa/sailkapena 15 urterekin), salbuespenera-ko ateak zabaldu dituen arren (30.1 atala), azken momentuko zuzenketa baten bidez.

• Etapa bukaerako “kontrolerako” azterketak (Lehen Hezkuntza eta DBHn) eta Batxilergoko errebalida.- Erli-jioaren gaia uzten du gaurko egoeran.

• Estatuaren eta Ikuskaritzaren pisua eta kontrola “arindu” egiten ditu.

5. Oinarrizko legedia batu eta “erraztu” (sinplifikatu) egiten du.

Alderdi negatiboak

1. Curriculum arloan Autonomia Erkidegoei (6.atala) eta ikastetxeei protagonismo handiagoa ematen badie ere,muga garbiak ezartzen ditu arlo honetan. Planteamendu hau Euskal Herrian ez nahiko edota arriskutsutzat hartu

56

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 59: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

behar dugu, gaurko lege-markoan, Estatuaren erabakitze ahalmena erabatekoa baita. Horretaz gain, Estatuaren% 55 edukiz erabat betez gero, EAEko erakunde eta ikastetxeen autonomia ezerezean geldi daiteke.

2. Hezkuntza planteamendu batzuetan nahasia

• lege desberdinek “nahaste-borraste” (LOGSE, LOPEG, LOCE): “ez dugu hutsetik abiatu behar” (Ministro-aren esanaren ondorioz)

• “Europaren ustezko eragina” (Europar Batasunaren helburuak hartu dira kontuan; aldiz, finantza eta inber-tsioen inguruko konpromisoak ez).

• hezkuntza planteamendu garbirik ez du egiten (helburuak, gaitasunak eta ikas-irakas prozesuak). Zeintzukdira sistemaren eta ikastetxeen zeregin garrantzitsuenak XXI. mende hasieran?

3. Irakaskuntza askatasuna bere dimentsio bikoitzean (ikastetxe hautaketa eta ikastetxe bakoitzeko barnedemokrazia eta aniztasunarekiko begirunea) “oso lotsatia” (guretzat askatasunik gabe ez dago ekitaterik).Familia eta hezkuntza-komunitatearekiko begirunea eta eskubideen aitortza oso eskasak testuan (gurekasuan gehienbat titularrak). Ohiko “publiko” kontzeptua eta ikuspegi napoleonikoaren eragina indartsuegiada, ez da gizarte zibilaz eta beren erakundeez sinesten. Hauxe garbi ikusten da Proiektuaren zenbait pasa-dizotan: 85 eta 88 bitarteko artikuluetan (nahiz eta azken momentuan zuzenketa batzuek ikuspegi hori “arin-du”) eta Amaierako Lehen Xedapenean.

4. Batzuetan oinarrizko kontzeptuak gaizki garatu eta formulaturik daude: Hizkuntza Plana, Curriculum desber-dinetako proiektuak, esate baterako.

5. Itunpeko ikastetxeen aitortza hezkuntza zerbitzu publikoaren partaide gisa partziala da (ekitatea eskuratze-ko bidean bai; aldiz, finantziazio atalean ez, batez ere zerbitzu publikoaren aukera egiten dugunona).

Hobetu daitezkeen alderdiak

1. Irakasleriaren gaia (formazioa eta aitortza) biltzen duen III.Tituluak ez du XXI. mendeko eskolak behar duenirakasleriaren profila behar bezala aurreikusten eta formulatzen (Irakasleriaren hasierako formazioa hobe-tzeko berriz beste aukera bat galduko al dugu?).

2. Ekonomia Oroitza ez nahikotzat hartu behar dugu (Legearen helburuetara ez da egokitzen). Europarrak hez-kuntza gastuan, kudeaketan eta kontrol sozialean izan behar dugu. Bide honetan ez dira mekanismo eta for-mula berriak proposatzen.

3. Ebaluazioaren printzipioak aipatu arren, VI. tituluan ez da hobekuntzarako irmotasunik agertzen, ebalua-zioa/autoebaluazio/prozesua norbaiten gogoz kontra azalduriko atala balitz bezala. Bestalde, hezkuntza-pro-zesuetan parte hartzen duten partaideen ebaluazio-proposamenik ez da antzematen. Titulu honetan LehenHezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ebaluazio diagnostikoa positibotzat jotzen dugu. Horre-xegatik hirugarren atal honetan (hobetu daitekeen alderdi gisa) adierazten dugu.

4. Erlijioari ematen zaion irtenbidea oso eztabaidagarria da, batez ere, hezkuntza “doktrinamendutik” urrun ikus-ten dugunontzat.

Ondorengo bideratze-lanetan Legearen alderdi ahulak eta negatiboak zuzendu daitezen espero dugu edo gutxie-nez ondorengo oinarrizko arauen garapenean, edo azken momentuan Autonomia Erkidegoen eskuetara heltzendirenean. Euskal Herrian badugu zer esan eta zer egin atal honetaz.

57

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 60: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

3.2. IPARRALDEKO MARKO LEGALAREN EZAUGARRIAK

Estatu Frantseseko marko legala honako hau da:Loi d’orientation sur l’éducation, loi n° 89-486 du 10 juillet 1989Lege honen artikuluak “ Code de L’èducation “–en bilduak daude beste lege eta kodigoekin.Code de l’éducation B.O. Special n° 7 du 13 juillet 2000Scolarisation des élèves handicapes :Decret n° 2005-1752 du 30.12.2005 J.O du 31.12.2005 et du 25.02.2006

3.3. EUSKAL ESKOLA

Gure ikuspegitik Euskal Herriak, edozein naziok bezala, bere hezkuntza-eredua behar du. Izan ere, hezkuntza zer-bitzuaren sorkuntza eta garapena euskal gizartearen erakundetzeari eta antolaketari loturik daude, ezin dira errea-litate bereziak izan. Horregatik, gure proposamena testuinguru jakin batean kokatzen dugu, hezkuntza sistema pro-pio eraikitzeko bidean, hain zuzen ere, egungoak, esparru administratibo ezberdinetan egonik, edukiz eta egiturazbeste sistema batzuen adarra/isla baitira. Gure ustez, euskal gizartearen beharrizanei erantzungo dien EuskalEskolarako (berezko Hezkuntza sistema) urrats kualitatiboak egin behar ditugu.

Bestalde, Euskal Eskola zerbitzu publiko bezala definitzen dugu. Zeregin eta irizpide horiek abiapuntutzat hartu-rik, zerbitzu publiko horren ezaugarriak, proposamen gisa, honako hauek izan beharko lukete:

1. Ezaugarriak

• Herritar guztien hezkuntza-eskubidearen bermatzaile: hauxe izango litzateke Administrazioaren eskudun-tza edo zeregin nagusia.

• Askotariko titulartasuna zerbitzuaren antolamenduan: zerbitzuaren planifikazioa eta programazioa nagusikiEstatuaren zeregina izanik, zerbitzuaren kudeaketan, aldiz, gizarte ekimeneko askotariko titulartasuna aldarrika-tzen dugu, hezkuntza ereduaren hautua euskal herritarron eskubidetzat jotzen baitugu. Titulartasun eredu desber-dinen osagarritasuna da ikastolen taldeak aurreikusten duen Hezkuntza Sistemaren ezaugarri nagusietakoa.

• Herri-ekimena eta hezkuntza komunitatearen titulartasun sozialean sustraitua (administrazioarekiko titu-lartasun partekatua): gure ustez, partaidetzazko demokrazia zerbitzu publiko baten kalitatearen berma da,hauen antolamendurako giltzarria.

Beste formula batzuk ukatu gabe, EAEri dagokionez, eredu sozietarioek eskaintzen dituzten aukerak balora-tuz, herri onurako irakaskuntza-kooperatiba dugu gure aukera.

• Demokratikoki kudeatua: barrura zein kanpora begira, barruko zein kanpoko egitura demokratikoa eta plu-raltasuna bermatu behar baitira. Beste atal batzuetan, eraketa demokratikoaren mamia adierazi dugu.

• Irekia eta integratzailea: hezkuntza sistemak gizarte-kohesioa, integrazioa eta aukera konpensatzailea sus-tatu behar dituelakoan gaude, ekitatea eta kalitatea uztartuz.

• Berritzailea: ikastetxeek haien autonomiaren baitan hezkuntza-erronka berriei aurre egin behar diete, helbu-ru eta xede gaurkotuen bila jardun behar dute. Hezkuntzan berritzea eskolaren helburuak eskuratzeko ahal-bidetzen duten estrategia, metodo eta sistema berriak ezartzea da (txosten honen beste atal batzuetan curri-

58

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 61: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

culum-proposamen berriak eta berritzaileak azaltzen dira), geroa aurreikusteko tresna. Berrikuntza eskolabaten helburua izanik, irakasle bakoitzaren helburua ere izan beharko luke.

• Derrigorrezko eskolatzea adinaren bukaeran elebitasun errealaren bermatzailea, testuinguru eleanitz bate-an: ikastolen ikuspegitik, ikasleek ahozko eta idatzizko ulermena, ahozko zein idatzizko adierazpena gutxienezbi hizkuntzatan gauzatzeko aukera berdintsu eta orekatua izan behar du; horrekin batera, hezkuntza sistemakpertsona eleaniztunak formatu nahi ditu, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera bideratuz.

• Euskal curriculuma ardatz duena: beste atal batzuetan euskal curriculuma zertan den azaldu egiten da. Gureustez, hezkuntza sistemak planteamendu biak uztartu behar ditu, hizkuntza planteamendua eta curriculuma.

• Askotariko ideologia, pluralismoa bere baitan: Eskola baten irekitasunak eta aberastasunak ideologia guz-tien integrazioan dute adierazle garrantzitsuenetakoa. Tokian tokiko hezkuntza-komunitatearen balio komunakhezkuntza-proiektura eraman behar ditu, kide gehienek konpartitzen ez duten balioekiko errespetua eta begi-runea bermatuz eta “doktrinamendu” jarrerak baztertuz. Halaber, ikastetxe bakoitzak bere izaera eta hezkun-tza-proiektu propioa edukitzeko aukera behar ditu, inguruko errealitateari egokitzen zaizkionak.

• Eskola autonomoa bere jardunean: ezaugarri hau ere beste atal batzuetan adierazita dago, eta luze azalt-zen dira bide honetan hautu honen onurak, ezaugarriak, mugak eta irizpideak.

• Ebaluazioa (kanpokoa zein barnekoa) eta gizarte kontrola kalitatearen sustatzaile: autonomiadun eskolabaten bigarren alderdia dugu, autonomia-ebaluazioa txanponaren bigarren aurpegia, hain zuzen ere. Hezkun-tza-prozesuak, hezkuntza-prozesuen partaideak, baliabideen sarrera eta irteerak aztertu eta etengabe kalita-tea hobetzeko tresna bihurtu behar ditu Eskolak.

• Herritar guztiei informazio fidagarria ematen diona: eskolaren jardunak herritar guztien esku behar du egon,eskolan inbertitzen diren baliabideak herritar guztiok jartzen baititugu. Beraz, horien erabileraren berri guztiekizan behar dute, eta erakundeen zeregina horien gardentasuna eta egiazkotasuna bermatzean datza.Ezau-garrien bilakaera: Euskal Eskolaren eredua Euskal Herri osorako aurreikusten dugun arren, bere erabatekogarapena Euskal Herriaren erakundetze-prozesu dinamikoaren barruan ulertu behar dugu.

3.4. ESKOLA AKORDIOA

Legealdi honetan EAEn Eskola Akordio edo Hitzarmen berri baten atarian egon gaitezke, zantzu politiko guztiekhorrelako abagunea adierazten baitute. Gure aldetik ondorengo gogoetak egiten ditugu:

• Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hezkuntza-alorrean 1992. urtean egin zen akordioa (“Hezkuntza-akordiorakoHitzarmen Politikoa”) agorturik dago, euskal gizartea eta hezkuntza eragileen dinamismoak, informazioa etateknologiako gizartearen bilakaerak, XXI. mende hasierako hezkuntza beharrak honelaxe azaltzen dute.

• Hezkuntzan egonkortasuna beharrezkoa da.

• Euskal hezkuntzan alderdi politikoen eta gizarte-eragileen arteko Hitzarmen berria ezinbestekoa da.

• Hitzarmen horren gutxieneko ondorioak hauxe litzateke: Euskal Eskolaren Finantziazioaren Legea.

Gure iritziz, Eskola Akordioak euskal hezkuntza-sisteman sumatzen diren egungo eta etorkizuneko premiei eran-tzun beharko lieke, Euskal Eskola eskuratzeko bidean ezinbesteko tresna izanik.

59

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 62: Jardunaldi Pedagogikoak 2006

3.5. ESKOLA EGUTEGIARI BURUZ GOGOETA

Irizpide orokorra

Eskola ordutegia eta, orokorrean, eskola denboraren kudeaketa ikuspegi globalizatzaile batez aztertu behar da,eskolaren eta eskola osatzen duten pertsonen beharra kontuan hartuz. Denbora baliabide instituzionala da etaeskolaren helburuen arabera antolatu behar da (ez alderantziz).

Hausnarketarako zenbait iradokizun proposatzen dugu:

• Eskola egutegia antolatzeko garaian familien, ikasleen eta irakasleen beharrak aztertu behar dira. Bestalde,gizartearen bilakaera ikusirik, familien eta eskolaren egutegiak hurbildu behar ditugu, ezin dira errealitate kon-trajarriak izan. Egun ezagutzen den eskola ordutegi bakarra eta irmoa hemendik urte batzuetara aldaketarikgabe mantenduko al da? Ez al da posible izango eskola batean ordutegi bat baino gehiago egon ahal izatea?Ekintza osagarriek eta eskolaz kanpokoek ez al daukate beste antolaketarik? Beste maila batean, eskolakomikropolitikan erraztu egiten dira, adibidez, gurasoentzako tutoretza-ordutegia edo/eta gelako bilerak.

• Ikasleen ordutegia eratzerakoan, ikasleen adina, lan-erritmoa (egunekoa zein epe luzeagokoak), aditasuneta neke-maila kontuan hartu beharreko aldagaiak ditugu. Honen baitan, zenbait oporraldiren eta jaien bana-keta ikasturtean zehar berrikus litezke.

Honekin batera, ikasle nagusien ordutegian beste proposamen osagarriak gehitu daitezke:

• Saio guztiak ez dira zertan ordubetekoak izan (proiektuen bidezko arloak edo/eta bestelakoak (antzerkia, labo-rategi-teknika, soinketa, plastika, musika, esate baterako).

• Diziplinarteko proiektuak.

• Curriculum desberdinetako programak edo/eta egokitzapenak.Ikasleen berezko proiektuak gauzatzeko auke-ra Irakasleen ordutegia.- Irakasle-ekipoak denbora antolatzean haren erabilera bere osotasunean aztertubeharko luke:

- Ikasleen hezkuntza-prozesuari loturiko denbora: zuzeneko lana, ikasleen tutoretza, ekintza osagarriak...

- Curriculum koordinazio eta planifikaziorako denbora (programazioa, talde-lana, koordinazioa).

- Etengabeko formazioa, ikerketa eta esperimentazioa.

- Eskola inguruarekiko harremanak (familien tutoretza, gelako bilerak, herri edo auzoko proiektuekiko lotura).

- Kudeaketa eta partaidetzarako zereginak (proiektu eta ardura bereziak, organo kolegiatuak eta pertsonabakarrekoak). Esparru horiek jorratzeko zenbait irizpide adieraz daitezke:

• Irakasleriaren denbora osoa planifikatu beharra.

• Denek ezin dute dena egin, lan-banaketa.

• Lehentasunak ezarri behar dira.

• Dedikazio-ordutegiak malgutasunez antolatu.

• Ezustekoetarako tarteak aurreikusi

Gerora begira hiru aldarrikapen nagusi: programen edo proiektuen bidezko lan-antolaketa, talde-lana eta dedika-zioaren aitortza, irakasle eta irakasle-talde bakoitzaren ekarpena ebaluatuz.

60

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

(2005-2015eko IKASTOLAHEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)

Page 63: Jardunaldi Pedagogikoak 2006
Page 64: Jardunaldi Pedagogikoak 2006