16
1 JATORRIA Mogeldarrak jatorriz Milagro (Nafarroa) eta Alfarokoak (Errioxa) ziren, asabak bertako familia leinargi eta handikietakoak izanik, ustez. Ogibidez osagileak ziren eta batetik bestera ibili behar izan zuten. Juan Antonio Mogelen aitona Markinan finkatu zenez, aita hemen jaio eta Xemeingo Gabriela Urkiza-rekin ezkondu zen. Hala ere, 1771n bere aita-ama eta aitona-amonen aldetiko nobletasun, hidalgia eta odol garbitasuna frogatu behar izan zuen, bizkaitarrei zegozkien eskubide guztiak eskura ahal izateko. Juan Antonio Eibarren jaio zen, aita han ari zela. Lau urte zituela Debara aldatu ziren eta beste lau urtetara berriro Markinara itzuli. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

  • Upload
    lyhanh

  • View
    215

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

1JATORRIA

Mogeldarrak jatorriz Milagro(Nafarroa) eta Alfarokoak (Errioxa)ziren, asabak bertako familia leinargieta handikietakoak izanik, ustez.Ogibidez osagileak ziren eta batetikbestera ibili behar izan zuten. JuanAntonio Mogelen aitona Markinanfinkatu zenez, aita hemen jaio etaXemeingo Gabriela Urkiza-rekinezkondu zen. Hala ere, 1771n bereaita-ama eta aitona-amonen aldetikonobletasun, hidalgia eta odolgarbitasuna frogatu behar izan zuen,bizkaitarrei zegozkien eskubide guztiakeskura ahal izateko.

Juan Antonio Eibarren jaio zen, aitahan ari zela. Lau urte zituela Debaraaldatu ziren eta beste lau urtetaraberriro Markinara itzuli.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 2: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

2

MILAGRONafarroako herri honetan eta Alfaro-n (Errioxa) zituen bereerroak Mogeldarren sendiak.

AITA, ILUSTRATU BIKAIN

Juan Ignacio Mogel Almazán,Peñafloridatarren osagilea (Ramón M.ªMunibeko, Konde ospetsuarenoinordekoa, zaindu zuen azken lauhilabetez) eta adiskidea, ilustratubikaina izan zen. Medikuntza gaieiburuzko liburutxo baten egile,Adiskideen Batzarrean (Real SociedadBascongada de los Amigos del País)Medikuntza eta Albaitaritzan ez-ezikNekazaritza arloan ere ihardun zueneritasun eta izurriteak galerazten,laboreak ugaltzeko esperimentuakegiten, iker eta zabalkunde lanetan.

Izen bereko bere seme Juan IgnacioMogel Urkizak (Juan Jose eta BizentaMogel idazleen aita) jarraitu zion,esandako erakundean «bazkideirakasle» izanik eta inokulazioazabaltzen arituz.

J.A. Mogel bera ere AdiskideenBatzarrearen mandatuz Azpitarteegiten ari zen hiztegirako laguntzenibili zen, 1784ean berrehundik gorahitz bidaliz. Ilustratu bikainak izanarren, Mogeldarrak euskalzaleak etaelizarakoak ziren.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MOGELDARRAK, «ADISKIDE»Joan Jose eta Bizenta Mogelen aita da Adiskideen Elkarteanlan hori aurkeztu zuen Joan Ignazio Mogel eta Urkiza hau(1773). Haien osaba zen Joan Antonio gure idazlea.

Page 3: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

3

HEZIKETA HAUTATUA

Aragoako jesuitek Nobleentzako ErretMintegi bat zuten Calatayud-en aiton-seme eta etxe oneko gaztetxoak kristaubirtute, gizabide eta letretan hezteko,hots, «zaldun kristau» bati zegokiokeenbezala. Espainiako ia herrialdeguztietakoak eta are indietakoak joatenziren horra, zazpitik hamasei urtebitartean, eta euskaldunak ere bai,hemen halako ikastetxerik ez zegoenezgero. Gainera, Aragoako jesuitenikastetxeak esperimentazio zientifikoariirekita zeuden. Bestalde, J.A. Mogelenaita eta aitona Aragoa aldetik ibiliakziren osagiletzako ikasketa edoogibidean.

AIZPITARTEren HIZTEGIAAdiskideek sustatu nahi izan zuten euskararen aldekooinarrizko lan bat hiztegi honena izan zen (1773). J.A. Mogelekhitz-zerrenda bat bidali zion Elkarteari (1784) eta 1785eko3.483 horien artean jaso ziren, noski.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GAVON-SARIAC (1762)Xabier Munibe Peñafloridako kontearen sendian, izan zuenmediku bezala sarrerarik Joan Antonioren aitonak, eta haubera ere Adiskideen lankidea izan zen. Musikari etaeuskaltzale bezala honelako lanak eman zituen X. Munibek.

Page 4: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

4

Hor ikasi zuen Juan AntonioMogelek, batez ere Filosofia,irakasleek hala erabakirik, hiru urtez,eta latinez, esangabe doa. Zorionez,irakasle bikain bat izan zuen,Bartolome Pou mailorkar jesuita, Letraeta Filosofiaren berriztatzailea. HonenTheses Bilbilitanae edo Calatayud-ekoTesiak deitu obraren (FilosofiarenHistoriako eskuliburua) alde batzu J.A.Mogelen latinezko hitzaurre batekinargitaratu ziren, beronek 1763koikasturte bukaeran jendaurreandefendatu ondoren. Hitzaurre honetan,

Peñafloridari eskainia, giza eredumodura goraipatzen du berori Mogelgazteak, zientzia esperimentalei etailustrazioari jera eginez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

CALATAYUDHiri honek zerikusi bikoitza du J.A. Mogelekin: bere aurrekoakhandik ibiliak ziren, gutxienez, eta Joan Antoniok berak hangojesuiten ikastetxean ikasi zuen. Hona, gainera, ikasle zelaMogelek han hitz-aurreztatu zuen Filosofi ikasliburua (1763).

Page 5: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

5

MARKINAK O ARIMAZAIN

Teologiako ikasketak beste nonbaitegin ondoren apaiztu zen, eta 1770etikaurrera, Markinan bizi. Lehen urtehauetako sermoi batzu gorde dira,bizkaieraz orain arte zaharrenak etaletra ederrekoak.

Beata bategan sobera fidatuta,zenbait neska gazteren zuzendaritzaizpiritualean agertutako liluramendueta jokaera nabarmendu zen etainkisizioak epaitu eta zigortu egin zuen1779an.

1787an Markinako Karmengo iturrian(hirian garai horretan egin ziren obrahandien erakusle) grabatutakobertsoak gure idazlearenak dira:

Carlos IrugarrenaVízcaico Jaun dalaMarquínaco uri(j)aceguin nau onela

Ugarteco achpeetandaucat jatorrijaUbide saconetanecarri ugarija

Ur-au ederra zalaesanic aitubacalan arindu diraneque ta castubac.

1788tik aurrera Markinako kuraparroko edo, berak idatzi ohi zuenez,«arimazain» izango da. Gaixo batzueilaguntzen ari zela kutsatuta hil zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MARKINAJoan Antonio eibartarra bazen ere, urte batzuetan Deban biziizan zen, eta laster, mutil koskorra zela, eta gero, apaiz bezala,bizitza Markinan eman zuen 1770etik aurrera.

KARMENGO ITURRIAMarkinako iturri honetan irakur daitekeJ.A. Mogelen zenbait bertso.

Page 6: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

6

KONSTITUZIO ZIBILA (1790)Iraultza Frantsesak Elizari eta eliztarrei egoera sozio-politikoberri bat sortu nahi izan zien. Aldakuntza eta pertsegiziotikihesi, hainbat elizgizon etorri zen Hegoaldera ere. Mogelek,ahal izan zuen babesa eskaini zien. Irudia: Garaiko karikatura.

IRAULTZARIKONTRAKARREAN

1789ko Iraultza Frantsesak etaberonek gure artean izaniko eraguztietako ondorioek, batez ereKonbentzioko Gerrak (1793-1794),gogor markatu zuten J.A. Mogel, etahonen jokabidea eta idazlangintzabaldintzatu. Erlijioaren defentsa izangoda mendea bukatu arte haren kezkanagusia. Apaiz frantses ihesi batostatatzen du, eta, erlijioari buruzzuzentasun-ardura gehiegizko baterakutsiz, Bizkai aldean frantsestatueneskuetan zebilen zenbait paper etagazetaren zabalpena Inkisizioari salatuez-ezik, erakunde honetan liburu-ikustatzaile izango da. Bestalde,Pascal-en gogamenen atal bat

euskaratu eta asketika eta mistikataxuko idazlan bat moldatuko du,dama gazte baten konbersioarenhistoria alegia, egilearen ahalegineiesker gertatua: Vida edificante de lasierba de Jesus Sor D.ª M.ª Ignacia deSta. M.ª Magdalena, y Ubilla, ReligiosaProfesa y de Coro en el Convento delas Mercedarias de Marquina (Burgos:Imprenta Aldecoa, 1927).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

COMPENDIO HISTORICO (1793)Garaiko argitalpen eta geroko historiografian hain eztabaidatuaizan den Konbentzioko Gerrateko gorabeherak argitu edozuritu nahirik idatzi zen Mogelen garaiko liburu hau

Page 7: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

7

SORTERRIETAHIZKUNTZAREN ALDE

Mende bukaeran, Foruen aurkako etahauengandik berezi ezinekoak zireneuskararen kontrako erasoek (Godoy,Llorente, Traggia, etab.) kikildu ordez,bultzatu baizik ez zuten egin; atzerritareta espainiar euskaltzaleek (Humboldt,Hervás... are gehiago, ats eman zioteneuskararen alde sutsu ekiteko. J.A.Mogelek etxeko hizkuntza EuskalHerriaren aspaldiko sinbolo politiko-kulturalen artean aurreneko tokian jarrinahi du (ohizko kantabrismoa, TubalenEspainiarako etorrera,erromatarrengandiko independentziaeta ituna monoteismoa eta abarrenartean, alegia), horrela, fuerista bainaeuskaltzale ez direnen aurka agertuz.

GODOYKarlos IV.aren Ministrari honek (1792-1808) EuskalHerriarekiko pentsaera zentralista bat indartu nahi izan zuen.Horretarako euskal historiaren eta euskararen interpretazioberri bat eman zen, Godoy-k ofizialki babestu zituenargitalpenen bidez.

DICCIONARIO GEOGRAFICO-HISTORICO (1802)Espainia osokoa izango omenzen hiztegi historiko hau,Euskal Herrira bakarrik mugatuzen. Garaiko politikarieninteresei zegokien mugapenanoski.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Haren eritziz, euskara, bereaintzinatasunean aldatu gabe gordea, ezda soilik eskubide historiko batzuenfrogabide nagusia. Euskaldunen jaioluredo jaioterriko hizkuntza ere bada(«idioma patrio»). Eta, beraz, elizgizoneta eskolatuen zeregina zatekeen —euskara, aberatsa eta landua izateko gaidenez gero— hizkuntza garbitzea, formajatorrak batzea eta apaintzea, hau da,garai hartako diglosia lotsagarriari aurreegiteko euskara berreraikitzea etaidazteko ereduak (hiru euskalkinagusietan) finkatzea. J.A. Mogelentzateuskaraz irakurtzea eta idaztea ez dazaila, eta, gainera, euskalki batetikbesterako aldeak funtsean huskeria batdira. Baina honetarako euskarazkoliburuak eta hiru euskalkietako hiztegi bat(Añibarrok burutuko zuena) guztizpremiazkoak dira, haren iritziz.

Page 8: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

8

LIBURUAK ARGITARATZEN

1800-1804 urteetan idatzi zituen J.A.Mogelek bere obra gehienak eta,gainera, premiazkotzat joaz,euskarazko liburuak argitaratzera jozuen, Añibarrok bezala. Honetan ereBizkaian aitzindari gertatu ziren.

Baina euskal liburuak argitaratzekoorduan Borbondarren eragozpenak ezziren gutxitu, alderantziz baizik.Baimena ematea korrejidorearen etaberonen kontseiluaren esku zegoensoilki. Eta hauek ez zireneuskaltzaleak.

Eskerrak Mariano Luis de Urkijobilbotar ministrariaren bidez baimenalortu zuela bere lehen obraargitaratzeko, hurrengoei bideaerraztuz: «Su Magestad ha dirigido unaOrden al Consejo Real de Navarrapara que no se oponga a la impresiónde esta Obra, ni de otra alguna por serbascongada, siempre que no contengaalguna doctrina opuesta a nuestraSanta Religión. Qué triunfo paranuestro perseguido idioma!»(Prospecto de una obra bascongadaintitulada «Confesio ta ComuniocoSacramentuen gañean eracasteac).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ZENTSURA (1800)Liburu hau argitara ahal izateko Mogelek Madrilera jo beharizan zuen, Euskal Herrian ezarrita zegoen zentsuraren kontra.Handik M.L. Urkixo Ministrari bilbotarrak lagundu zion trabakkentzen.

M.L. URKIXO (1768-1817)Bilboko semea zen ata, jatorriz, arabarra. Bizkaiko DiputatuNagusia izan zen; Estatu-Idazkaritzako buru ata Londres-enenbaxadari izan ondoren, 1799an Estatu-Ministrari bilakatuzen, Napoleon-en politikak ardura hori utzi erazi zion arte.1808-l8l3etan Jose Bonaparteren Ministrari izan zen, etaerbestera irten behar izan zuen. Parisen hil zen. Mogelekeskerronez gogoratzen du Urkixo.

Page 9: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

9

DOTRINAGAIAK

Aipatu obra hau (Iruñea: Ezkerro,1800) gipuzkeraz eman zuen. Euskalkihonetan argitaratzen hasi zen, bada;baina, bizkaitarrek ere beste hainbestenahirik, haren parte bat bizkaierazmoldatu zuen: Confesino ona (Vitoria:F. Larumbe, 1803). Beste batzu ereidatzi zituen erlijio gaiez: Cristaueracasle euscalduna (argitaragabea),gipuzkeraz, eta dotrina luze eta laburbana, bizkaieraz. Dotrina luzea, itauneta erantzunez eratuta nagusientzakoada, eta irakurtzeko moldatua.

Lapurterazko katixima batekikomenpekotasun lar erakusten du. Halaere, Mogel haztamuka dabil hemen,bidea urratzen ari zen eta.

Dotrinagai hauek apaiz eta irakurleeuskaldun maila apaleko eta eskolagutxikoentzat dira, baina euskara landubatetan. Egileak adiskidetasunezkoharremanak izan zituen bere lankideeta euskal idazle ezagun Añibarro etaAgirre Asteasukorekin.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KALAGURRIKO SINODALAK (1700)Elizaren hizkuntz politikaren parte bat, bederen, lege etaerabaki hauen bidez arautu zen Kalagurriko Diozesian (beraubait zen Iruñekoarekin batera Hegoaldea hartzen zuena).Sinodalei esker ere ekin zioten apaizeuskaltzale saiatuenekidazteari. Mogelda hauetako bat.

J.A. LLORENTE (1806-1808)Botere zentralaren zerbitzuan idatzi zuen Llorente kalonjeak;oihartzun zabala izan zuen gure artean haren Noticias históricasde las tres Provincias Vascongadas obrarekin. Mogelek ez zuenezagutu hau, baina bai berori ahalbideratu zuen giro politikoa.

Page 10: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

10

TERMINOLOGIAPeru Abarka-ren erdarazko sarrera luzean ikus daitekeenez,J.A. Mogelek euskararen terminologiaren premiaz etairtenbide ezberdinez hitz egiten digu.

KULTURAZ JANTZIEI

Mogelen beste obra batzu euskalduneskolatu edo erdal kulturaz jantzieieuskararen balioa erakusteko idatziakdira: El doctor Peru Abarca, Versionesbascongadas eta Fábulas. Literaturobra jatorrak dira, neoklasikoak,irakasteko asmo, genero eta formaliterarioen aldetik. Adibidez, herri-ipuinak gaitzetsiz, alegi edo ipuin«onak» idazten ditu.

Hala ere, Peru Abarka-ko herri-kanta,bertso, atsotitz eta abarren biltze nahizhirietako bizimoduaren kritikagatikpreromantizismoaren ukitua nabariada. Bertsolaritzak, Mogelentzat,euskaldunen berezitasuna erakustendu: «ningún rústico castellano es capazde versear arregiadamente». Beradugu lehena, agian, alde honetatik etabeste batzuetatik (neurkera, kantua,trinkotasuna), bertsolaritzak duenbalioa jasotzen. Herriaren emaitza denorok berezko balioa du Mogelentzat.

Genero eta hizkuntza-mailaezberdinetakoak dira eta, adibidezarenga batzutan berbeta-modu jaso etabikaina erdiesten du egileak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

11

PERU ABARKA (1802)Obra hau da J.A. Mogelek euskaraz utzi zigun obra literariorikbikainena; baina ia laurogei urtetako atzerapenarekin emanzen argitara (1881).

FRANTZISKOTARREN LIBURUTEGIA (Zarautz)Liburutegi honetan egon zen, gordeta, Mogelen Peru Abarka-ren argitaragabeko eskuizkribua, baina ez, bitartean, eskuzkozenbait kopia Euskal Herrian zabaldu gabe. Joan Jose ilobareneta Aita Untzueta frantziskotarraren bidez iritsi zen originalaliburutegi hartaraino.

PERU ABARKA

Peru eta Maisu Juan-en artekoelkarrizketa eta jazoera irudituakosatzen dute obra honen ataliknagusiena. Peru baserritarra kristaueta euskaldun onaren eredu jartzendigu Mogelek; euskaraz jator eta beharbezala hitz egiten dakien eredu gisa,alegia. Aldiz, Maisu Juan, kaletareskolatu eta euskaraz trakets egitenduena, kristau eta euskaldun txarbaina onbideragarriaren iruditzataurkezten digu. Nolanahi ere,pertsonaia errealistagoa etabegikoagoa gertatzen da Maisu Juan.

Beste zenbait atal desberdin erebada, obraren osagarri: gaztelerazkohitzaurre bat, Fr. Pedro eta D. Juanenarteko elkarrizketa (Añibarro eta Mogelberaren irudi), latinetik itzulitakoberbaldi batzuk, erretorika-ereduzirenak (gipuzkeraz eta hitzaurrebatekin argitaratu zituen Versionesbascongadas de varias arengas, yoraciones selectas de los mejoresautores latinos izenburupean, etaazkenik, hitz-zerrenda bat,baserritarren ahotan oraindik bizirikzirauen zenbaitek osatua.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

12

Mintzagai askotarikoak erabiliz —baina hizkuntza bera batez ere—euskal hitzen garbitasun, aberastasuneta elokuentziarako iaiotasunaerakusteko moldatu zuen obra hau.Euskararen balioa erakutsi nahiazgainera, euskaldungoari buruzkoegilearen pentsamendua agertzen da.Bestalde, historia eta etnografía aldetikzinez baliotsua da, garai hartakobizimoduaren hainbat zertzeladajasotzen denez gero.

Obra hau luzaz egon zen argitaragabe. Idatzi zen garaian (1802) ezzatekeen argitaraerraza, baimenarazoaz gainera, dadukan kritika sozialeta politikoagatik, hots, auzi luzeakjustizi gizonak eta abar zorrozkiastintzen bait ditu eta, agian,pentsamoldeagatik. XIX. mendeankopia aunitzen bidez ezagutua izanondoren, Pizkunde garaian argitaratuzen (1881).

Peru Abarka-k finkatu zuen bizkaieraeuskalki literario gisa, egilearen ospea—bere bizian dotrina liburuek emanziotena— geroztik liburu honi etaidatzita dagoen euskalkiari lotuz. J.A.Mogelen bizkaiera-modu hau SabinAranak, Bonaparte-ren eskutik jasota,eredutzat jarri zuen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LEHEN EDIZIOA (1881)Hauxe da Peru Abarka-ren lehenengoedizioaren azala.

Page 13: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

13

ALEGIAK

J.A. Mogel dugu lehen euskalalegilaria, hitz neurtuz nahiz lauz.Gipuzkeraz baina batez ere bizkaierazlandu eta idatzi zituen ipuinok, ilobaBizentari ere irakatsi eta hizkuntza etaeuskalki batetik bestera itzuleraginez.

Hitz-lauzko mordo bat Bizentakargitaratu zituen, gipuzkeraz (IpuiOnac, Donostia: A. Undiano, 1804),osabaren hitz neurtuzko zortzi eresartuz. Askoz gehiago idatzi zituen,ordea, jatorrizko eskuizkribuak galdubide direlarik. Zorionez, neurtitzezkoekBizenta Mogelek ez-ezik, Juan MateoZabalak (Fábulas en dialecto bizcaino)eta Jose Antonio Uriartefrantziskotarrek (Poesía bascongada.Dialecto bizcaíno) beren alegi-bildumetan jaso zituzten, idatzi etaurtetara izan bazen ere.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ALEGIAKIloba Bizentaren liburu honetan eta Aita Zabalarenean JoanAntonio Mogelen alegia batzuk ere ageri dira, idazlearenkezka didaktikoak ispilatuz.

Page 14: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

14

GAZTELERAZK O OBRAK

Gazteleraz ere idatzi zuen zenbaitobra (berandu argitaratu zirenak),etxeko eta kanpoko jakintsueieuskararen antzinatasuna erakusteko,etimologietan oinarrituz (nahiz eta hutsegin usu): La Historia y Geografía deEspaña ilustradas por el idiomavascuence (J. Garatek argitaratua,Bermeo: Gaubeka, 1936, 1937),Disertaciones (hauetako bat«Disertación histórico-geográfica sobrelos íberos y sicanos que entraron en elLacio y territorio de Romaintroduciendo el idioma vascuence»,Memorial Históríco-Español delakoanargitaratua, VII, 1854), Apología de lalengua bascuence contra las erradasideas y conjeturas de D. JoaquínTraggia (Euskalerria 1891, XXV.etikaurrera) eta Correspondencia epistolarcon D. José Vargas Ponce.

W. Humboldtek bezala euskaraEspainia osoko jatorrizko hizkuntzazela uste zuen. Aipatu Apología, besteDiccíonario Geográfico (1802) ospetsuhartan euskarari buruz esanei lehenerantzuna zen, baina argitalpena ezinagertatu zen.

J.A. Mogelek, izan zuen harremanikzenbait jakintsurekin ere: Vargas Poncehistorilariarekin (gutun-bildumainteresgarri bat gorde da), W.Humboldt-ekin (honen erreguz itzulizituen latinezko arengak, Mogelek berealdetik Lelo-ren kantua ezaguteraziziolarik) eta Hervás filologoospetsuarekin, baita José María Murgaeta Adiskideen Elkartearekin ere.Kultur erakunde honetan zenbait obraaurkeztu zuen gainera, eta «bazkideidazle» izendatu zuten.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

J. VARGAS PONCE (1760-1821)Histori Akademiaren zuzendarihonekin eskutitz-harremaninteresgarria izan zuen J.A.Mogelek. Vargas-en paperetatikkaleratu ziren gero (1854),Madrilen, eibartarraren ideialinguistikoak: Cartas ydisertaciones de don JuanAntonio Mogel sobre la lenguavasconga.

LELOren KANTA (1529)Markinako Jauregi honetan ezagutu zuen MogelekAntzinatekoa uste izan zuen kanta hau. Beronek eman zionezagutzera W. Humboldt-i ere. Joan den mendeko euskallegendetako bat izan zen kanta honena.

Page 15: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

15

ONDORIOAK

Juan Antonio Mogel euskalilustrazioaren emaitza berandukobaina euskaltzaleena izan zen, PauloP. Astarloarekin batera europarnazionalismoaren garaian etababesean. Larramendi, Kardaberazeta Mendibururi jarraituz, erlijio-gaiezidatzi zuen, hizkuntza landu etaapaindu batean. Baina, erlijio-gaiez at,literatur mailako obrak ere idatzizituen, bere burutik sortuak nahiz beremoduan itzulitakoak. Guztien artean

aipagarriena Peru Abarka ospetsuadugu. Obra ez ohizko hau, batetik,garaiko dokumentu gisa aberatsa daalderdi askotatik (historia, etnografía,e.a.). Hizkuntza aldetik interesgarriada, lexiko arloan besteak beste, hitzzaharrak eta teknikoak biltzen baititu.Literatur balioen ikuspegitik obrahonetan jenero eta forma desberdinaklantzen dira, berauetanneoklasizismoaren tradizioa nagusiizanik, eta antzerti edo elaberrijenerotik hurbil dagoelarik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

«J.A. MOGEL HAUZUNEA»Idazlearen oroimena berrikitan euskal kultur azalpenetara etaherrietako kaleetara iritsi da. Hemen Eibarko auzo batenizena.

Page 16: JATORRIA 1 - nasdap.ejgv.euskadi.eus fileMunibeko, Konde ospetsuaren oinordekoa, zaindu zuen azken lau hilabetez) eta adiskidea, ilustratu bikaina izan zen. Medikuntza gaiei ... Mogelek

16

Mogel bizkaiera literarioa deitutradizioaren sortzailea izan zen,Añibarrorekin batera. Baina bi bideezberdin hartu zituzten: Añibarrokbizkaieramodu zabalago batean idatzizuen bitartean, markinarra bere herrikoeuskara ospetsuan oinarritu zen,azken eredu hau jarraikiagoa gertatuzelarik XIX. mendean.

Baina bizkaieraz bezainbestegipuzkeraz idatzi zuen Mogelek, baitalapurteraz zatitxo batzu. Izan ere,euskalkien arteko aldeek etaeuskaldunek elkar ulertzeko zituzteneragozpenek kezkatzen zuten gureegilea eta, ilustratu gisa, «Irurak bat»goiburua bere eginez eta arrazoibidezjokatuz, euskal liburuak eskaintzeariekin zion, Europako herri kulturazjantziek beren nazioa jaso etagoratzeko egin ohi zuten bezalaxe.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BERGARAko ERRET MINTEGIAMogelen egunetan itzal handia izan zuen «Adiskideek»gidaturiko ikastetxe honek.