7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko azaroak 27 / II. urtea / 52. zenbakia Jauzi zailak Zubian barna Yauzkari dantza garaikide tal- dearen desagerpenak hutsune garrantzitsua ireki du Nafarroa- ko dantza munduan. Garrantzi- tsua, eta askoren ustetan, betezina epe laburrean, horretarako baldintzak ez daudelakoan. Hala ere, dantzari franko ari dira jauzika bai Dantza Eskolan bai akademietan, hor- tik bizitzeko jauzi askoz ere zailago- ak egin beharko dituztela ja- kin arren. BINGEN AMADOZ E z dakit nola ezta zer gertatu den. Horrek ez du halere gehiegi axo- la. Inportanteena eta aldi berean la- rriena da inungo abisurik eman gabe joan zarela. Gizakiaren ulermena motza izanik, zaila egiten da, egitan, bizitzeko grina amorratua erakusten zenuen hori, bapatean urtu dela si- nistea. Egiteko zenituen asmo guztiek ez dakit bidea aurkitzerik izanen duten. Horrenbeste maitatzen zuen zure bihotz zabal hori, luzera handiko zure itzala, bizitasun osoa gordetzen zuen zure gaztetasun ederra ez al dira errebelatu ilusio guztiak moztu diz- kizun topaketa maltzurraren kontra? Emankor eta alai, jendearekiko tratuan atsegin, zure etxeko, lagun eta herriarekin biziki maitekor zinen bezala nola onartu, ezagutzen zintu- gunon baitan hain goizter egin duzun aldentzea. Gogoratzen zaitut orain burua txa- pelaz estalirik alde zaharreko kalee- tan barna. Euskaltzaletasunaren adierazgarri genuen orduko garai ho- rretan txapela eta juxtu lo egiteko kentzen genuen gainetik. Behin bai- no gehiagotan esanen zizuten adine- koek ia ilean gaixotasun bat zenuen, horren gaztetxo izanik beti txapeldu- na ibiltzeko. Nik behintzat halakoak entzun nituen behin baino gehiago- tan. Oroitzen naiz ere nolako begirada konplizea sumatzen nizun orduhan- txe. Azken finean, kezka beretsu ge- nituen txapelaren azpian. Gure he- rriari eta gure herriko hizkuntzari genien maitasunak lotzen gintuen, eta ez genion elkarri ezer esan behar ados ginela jakiteko. Urteakjoan, urteak etorri, batera ta bestera ib'ili eta txapelak ere ez geni- tuen lehengo moduan erabiltzen. De- nentzako ezaguna zen gure euskal- tzaletasun nunbait eta bestelako eginkizunetan gauzatzen zen iada- nik. Buru-soildurik egonen ginake bestelaz, denbora luzez ezpaitgenion ileari behar bezala bizitzen utzi. Txapelaren azpikoak etziren ha- lere itzali, finkatu eta bizkortu baizik. Garai bateko kezka eta zaletasunek hortze zirauten garbi eta euskara eta Euskalherria izan genituen solasgai. Bagenituen horrezaz gain beste hain- bat amodio barnean sortuak. Mintza- tu zinen zure neskaz eta zure alaba txikiaz eta antzekoak entzuten zeni- tuen nire aldetik ere. Eta oraintxe zure heriotzaren berri izan dudanean pentsatu dut lehenbi- zi, nolako pertsona atsegina zinen jakinda, zeinen gogorra izanen den gertutik zenituen guztientzat utzi du- zun hutsuneari begiratzea eta biga- rrenik esan beharra daukat beste hainbat gertaera eta egoeren aurrrean bezala, ez nagoela, Alberto, zure he- riotz goiztiar honekin inolaz ere kon- forme.

Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

  • Upload
    phamdan

  • View
    215

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko azaroak 27 / II. urtea / 52. zenbakia

Jauzi zailak Zubian barna

Yauzkari dantza garaikide tal-dearen desagerpenak hutsune garrantzitsua ireki du Nafarroa-ko dantza munduan. Garrantzi-tsua, eta askoren ustetan, betezina epe laburrean, horretarako baldintzak ez daudelakoan. Hala ere, dantzari franko ari dira jauzika bai Dantza Eskolan bai akademietan, hor-tik bizitzeko jauzi askoz ere zailago-ak egin beharko dituztela ja-kin arren.

BINGEN AMADOZ

Ez dakit nola ezta zer gertatu den.

Horrek ez du halere gehiegi axo-la. Inportanteena eta aldi berean la-rriena da inungo abisurik eman gabe joan zarela. Gizakiaren ulermena motza izanik, zaila egiten da, egitan, bizitzeko grina amorratua erakusten zenuen hori, bapatean urtu dela si-nistea.

Egiteko zenituen asmo guztiek ez dakit bidea aurkitzerik izanen duten. Horrenbeste maitatzen zuen zure bihotz zabal hori, luzera handiko zure itzala, bizitasun osoa gordetzen zuen zure gaztetasun ederra ez al dira errebelatu ilusio guztiak moztu diz-kizun topaketa maltzurraren kontra?

Emankor eta alai, jendearekiko tratuan atsegin, zure etxeko, lagun eta herriarekin biziki maitekor zinen bezala nola onartu, ezagutzen zintu-gunon baitan hain goizter egin duzun aldentzea.

Gogoratzen zaitut orain burua txa-pelaz estalirik alde zaharreko kalee-tan barna. Euskaltzaletasunaren adierazgarri genuen orduko garai ho-rretan txapela eta juxtu lo egiteko kentzen genuen gainetik. Behin bai-no gehiagotan esanen zizuten adine-koek ia ilean gaixotasun bat zenuen, horren gaztetxo izanik beti txapeldu-na ibiltzeko. Nik behintzat halakoak entzun nituen behin baino gehiago-tan.

Oroitzen naiz ere nolako begirada konplizea sumatzen nizun orduhan-txe. Azken finean, kezka beretsu ge-nituen txapelaren azpian. Gure he-rriari eta gure herriko hizkuntzari genien maitasunak lotzen gintuen, eta ez genion elkarri ezer esan behar ados ginela jakiteko.

Urteakjoan, urteak etorri, batera ta bestera ib'ili eta txapelak ere ez geni-tuen lehengo moduan erabiltzen. De-nentzako ezaguna zen gure euskal-tzaletasun nunbait eta bestelako eginkizunetan gauzatzen zen iada-nik. Buru-soildurik egonen ginake bestelaz, denbora luzez ezpaitgenion ileari behar bezala bizitzen utzi.

Txapelaren azpikoak etziren ha-lere itzali, finkatu eta bizkortu baizik. Garai bateko kezka eta zaletasunek hortze zirauten garbi eta euskara eta Euskalherria izan genituen solasgai. Bagenituen horrezaz gain beste hain-bat amodio barnean sortuak. Mintza-tu zinen zure neskaz eta zure alaba txikiaz eta antzekoak entzuten zeni-tuen nire aldetik ere.

Eta oraintxe zure heriotzaren berri izan dudanean pentsatu dut lehenbi-zi, nolako pertsona atsegina zinen jakinda, zeinen gogorra izanen den gertutik zenituen guztientzat utzi du-zun hutsuneari begiratzea eta biga-rrenik esan beharra daukat beste hainbat gertaera eta egoeren aurrrean bezala, ez nagoela, Alberto, zure he-riotz goiztiar honekin inolaz ere kon-forme.

Page 2: Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

G u r e a u k e r a k

ERAKUSKETAK — — —

Jose Antonio Legorburu pintorearen lanak ikusgai daude Tafallako Kultur Etxeko era-kusketa aretoan, Kultur Patro-natoak eta Nafarroako Gober-nuko Hezkuntza eta Kultura sai-lak antolaturik. Erakusketa hila-ren 29a arte izanen da zabalik.

'Euskararen iraupena Nafa-rroako gazteleran' izeneko era-kusketa ikus daiteke Kastejon herriko Kultur Etxean. Erakus-keta honetan euskarak nafar herri erdaldunetako gazteleran utzi di-tuen aztarnak aurkezten dira, eta panelen bidez egin dute. Panel bakoitzean gai bat azaltzen da, eta etxea, sukaldea, ingurua eta lanak, landareak, abereak, senda belar'rak, eta abarreko gaiak agertzen dira.

Pedro Salaberri pintorearen lanen erakusketa datorren astear-tean zabalduko da Zizur Nagusi-ko Kultur Etxean, eta abenduaren 20 arte iraungo du. Igandean, be-rriz, 'GaltzagorriTxarangaren 10 urte' izeneko 'erakusketa amai-tuko da, azkeneko egun hauetan bertan egon ondoren.

IKASTAROAK Ipar eski ikastaroak egirç dai-tezke Aralarren abenduaren letik martxoaren 28a arte, Larraungo udalak antolaturik. Ordutegia 9,30etatik 13,30etara izango da. Bi modalitate daude,' Aste zuria' eskolakoentzat, 4.800 pezetatan, eta 'Bi asteburu' helduentzat,

materialekin 6.700 pezetatan eta materialik gabe 4.800etan. Izena eman daiteke Lekunberriko Ki-rol Bulegoan.

ANTZERKIA kami i

Orkesta de Señoritas' ize-neko antzezlana eskainiko du gaur, hilak 27, Producciones Teatrales La Claque taldeak. Emanaldia Tafallako Kultur

Etxean izango da, arratsaldeko 8etan, bertako Kultur Patrona-toak eta Nafarroako Gobernua-ren Hezkuntza eta Kultura sailak antolaturik.

'Ramon maitea' izenburua duen lana antzeztuko du igan-dean, hilak 29, Teatro Rosaura taldeak, Nafarroako Antzerki Eskolaren aretoan. Saioa arra-tsaldeko zortzietan hasiko da, eta sarrerak 600 pezetatan salduko dituzte. Gazte txartela edukiz ge-

ro, 300 pezeta izango dira.

'Siellas' izeneko obra eskainiko du bihar, hilak 28, Traspasos antzerki taldeak, Berriozarko Mendialdea ikastetxearen are-toan. Emanaldia arratsaldeko 7etan hasiko da, herriko Koordi-nadora Kulturalak antolatu di-tuen Antzerkiaren IX. Jardunal-dien barruan.

'El dia no restituido' izeneko obra eskainiko du gaur, hilak 27, Gus Marionetas taldeak, Az-

koiengo Kultur Etxean, arratsal-deko 8etan. Txontxongiloen emanaldi hau, helduentzat zu-zendua dago, eta 'Arte eta Kul-tura' kanpainaren barruan koka-turik.

l"Vv

BESTELAKOAK _

'Dantzaren egoera Iruñean' gaiari buruz arituko dira gaur, hilak 27, Iruñeko dantza talde gehienetako ordezkariak, Dugu-na taldeak bere XLIII. urteurrena dela eta antolatu dituen ekital-dien barruan. Aste osoan egon dira hitzaldiak, eta gaurkoarekin amaitzen dira. Guztiak Euskal Dantzarien Biltzarraren aretoan izan dira, Descalzos kalean, arra-tsaldeko 8etan.

MUSIKA

Santa Cecilia Orkestrak kontzertu bat eskainiko du bihar, azaroak 28, Zizur Nagusiko Kul-tur Etxean, arratsaleko 8etan. Hilabete honetarako antolatu di-tuzten ekintzen artean dago, an-tzerkia eta erakusketekin batera. Sarrerak 200 pezeta balioko du.

'Su ta Gar' eta 'Los Goma' mu-sika taldeak arituko dira gaur, azaroak 27, Tafallako La Hue-sera peñaren lokaletan, hau da, Kasinoan. Kontzertua gaueko lOetan hasiko da eta bertako in-tsumisoen taldeak antolatu du, abenduko epaiketetan Tafallako gazte bat epaituko baitute.

Lakabe eta Gorraitz Lakabe eta Gorraitz, Artziba-

rrekoak, aspaldian hutsik gelditu ziren herriak ditugu. Azken ho-netan oraindik egun ganaduza-leak tarteka aritzen badira ere, Lakaben Nafarroa osoan dagoen komuna bakarra dago. Hor ere duela bost bat urte izan zen go-rakada, baina urtetik urtera, gero eta jende gutxiago gelditu da. Gaur egun, soilik bi familia bizi dira urte osoz.

Zonalde guzda zaila da, eta errepidea ondoan izanda ere, ez du gizakumearen iharduera bor-tizki somatu. Hori dela eta, pai-saia ederrak eta atseginak ikus daitezke oraindik. Ibilbidea Agoitz eta Aezkoa tarteko erre-pidetik ateratzen da, 8,700 kilo-metrotik, Artozki pasa eta be-rehala.

Lakarriko errekatik igotzen, 400 metrotako igoera dugu Go-rraitzeraino, baina lehenago La-kabetik pasatuko gara. Horren gainetik Lakorri Haitza dago.

Gorraitzera heldu orduko,

Lakorriko amildegia antzeman-go genuen gure eskuinaldean, eta herrixka honen aurretik dena behera doa bidaia, Orotz-Bete-lura heldu arte. Merezi du bertan

ere patxadaz egoteak, herria bera eta etxe dotoreengatik.

Ibilbidea arteak eta hariztien artean egingo dugu, eta ur zozoa ere ugaria da zonaldean.

ERRAN DUTE »»>,>',„,

L ^KK Elizalde aurreko

alkatearen ihar-dueran irregulartasunak daude».

Pedro Mari Esarte Elizondoko juradoa

«Motorrak bizia jaten nau».

Javier Gomez Pilotoa

«Musika kontserbatoki po-brea gara gu».

Maximo Oloriz Zuzendaria

«Gizonezkoa banintz

Jaungoikoa nintzateke,

baina emakumea naiz».

Rosa Maria Mateo Kazetaria

ASTEKO PERTSONAIAK

Jorge Oteiza

Eskultorea

Artista oriotarrari Nafarroako urrezko domina emango diote

heldu den hilaren 3an, San Fran-cisco Xabierrekoaren egunean. Eskultoreak bere bizitzan Nafa-rroari eman dion lana omendu nahi izan dute aldi honetan, eta Oteizak, hasieran, bere kontrako iritzia azaldu bazuen ere, Alli lehendakariaren lanari esker onartu zuen saria. Egunotan buru belarri dabil Oteiza bere diskur-tsoa prestatzen, eta bertan Nafa-rroako historia eta bilakaerari bu-ruz arituko da. Diskurtso berezia izango da, dudarik gabe, berak irakurriko duen oraindik baiez-tatu ez badute ere.

Carlos Soltxaga

HSHHR.

Espainiako ministroa

Tafallako ministro ospetsuak aste honetan astindu gaitu be-

rriro ere, pezetaren balioa % 6 jeisterakoan. Horren ondorioz, pobreagoak gara aste honetatik bertatik. Soltxagak, baina, garbi utzi nahi izan zuen horrelako neurrien bidez ez genuela kon-pontzen arazoa, eta ahaleginak eskatu zituen Europaren parean aritu ahal izateko. Interesen igoe-ra ere % 0,75koa izan zen, baina igoera hau «betirako» ez zela izango adierazi zuen Espainiako ministroak. Sindikatuak eta ugazaben konfederazioak, bitar-tean, neurri gehiago eskatu zituz-ten inbertsioa bultzatzeko.

Javier Pomes

O

Ekonomia kontseilaria

Ekonomia izan da protagonista aste honetan, eta Nafarroari

dagokionez, hurrengo urteko aurrekontuei buruz dagoen ezta-baida. Juan Cruz Alli Nafarroako lehendakaria eta Gabriel Urral-bururen arteko bileren atzetik talde finkoak daude, eta ezinbes-teko erreferentzia dugu bertan Javier Pomes Ekonomia kontsei-laria. Pomesek berak ere zaila ikusi zuen sozialistek ezarri nahi dituzten mugen barruan aritzea, eta gobernuak tinko dirau bere proiektua aurrera aterateko or-duan. Irizpide ekonomikoak bai-no, politikoak daude tartean, hori bistan da.

A D I • O0cxxa6cxxxxxxx>0c>c>;x)00000c>300c>c>0000

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

RNE RADI0 1 QM 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz El-karrizketak, erreportaiak, mu-sika.

ARALARIRRATIA FM 106.2

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

HERRIZ BERRI

Donamaria

Artisautza erakusketa heldu den astean | PATXI U IA IAR / DONAMARIA

Malerrekea eta Bortzirietako artisautza erakusketa izanen da heldu den astean Donamariako bentan, bertako produktuak bul-tzatu eta kanpora begira ezagu-tzera emateko. Abenduaren 3tik 8ra bitartean, horrela Donama-riako mojen mermelada, Legasa zein Sunbillako gazta, Berako ahumatuak eta beste gauza aunitz erosi eta dastatu ahal izango dira, eta horrekin batera, inguruko ar-tisauen lanen erakusketa ikusgai izanen da bertan. Horrekin bate-ra, egunotan menu berezia pres-tatuko dute bentan, dena arti-sauen produkturekin egina.

Ideia bertan sortu zen, Elixabet Badiolak azaldu duenez. «He-men badaude gutxi ezagutzen di-ren produktu asko, bertako jen-deak betidanik egindakoak. Orain hasi da jende aunitz mugi-tzen, eta kanpoko jende asko etortzen da. Horregatik, hori pro-beztuz, bertako lanak plazaratzea bururatu zitzaigun».

GONBIDAPENA Izan ere, bi ARTISAU motako arti-

G U Z T I E I sau daude in-guruan. Batzuek fama eta izena eurenganatuta daukate dagoene-ko, eta egin ahala saltzen dituzte produktuak, aparteko bultzada-ren beharrik gabe. Beste askok, ordea, betidanik lan egin dute etxean baina gauzak plazaratu eta saltzera ez dira ausartzen orain-dik. Horiengana doa bereziki zuzenduta erakusketa hau. «Gauza izugarriak egiten dute batzuek —dio Elixabetek— eta etxekoandreen artilea, batzuren kutxak edo besteen gaztak atera nahi ditugu. Ez dute saltzeko ohiturarik, eta ez dute behar adina estimatzen». Hori dela eta, Do-namariatik gonbidapen berezia egiten diete etxean horrelako produktu edota tresnak egiten di-

tuztenei, beren gauzak plazara atera ditzaten.

Artisautza ferian, horrela, El-gorriagako Maite Martinek pa-ratuko ditu bere burdin-lanak, Labaiengo Fernan Garciak bere argizaiolak erakutsiko ditu, Be-rako Ohaiak zurezko pinturak eta Legasako Iñaki Gallok kutxak eramango dituzte, besteak beste. Bestaldean, produktu natural as-ko erosi eta dastatzeko aukera izango da, eta horien artean ber-tan egindako patxarana, Berako patea, gazta eta mermelada iza-nen dira, beste hainbat gauzaren artean.

Donamariako bentan, aurre-rantzean, produktu honen era-kusketa geldituko da finkaturik, arrakasta izango duen neurrian. Elixabetek azaldu duenez, «gauza horiek guztiak plazara-tzeko tokia behar da, eta hau ezin hobea da. Gainera, edo gure pro-duktuetan sinistu eta ateratzen ditugu, edo bestela...». Donamarian mota gu/.tietako artisauen lanak izanen dira.

Maite Martin, burdingile P.U / IRUNEA

Elgorriagako Maite Martin ezagun askoa da artisauen mun-duan eta bere burdin lanak erruz ikus daitezke Euskak Herriko feria askotan —Errenteria, Ge-txo, Iruñea—. Lan honi bere se-narraren bidez lotu zitzaion, be-rak esaten duen bezala «lehen ez bainekien mai'u bat hartzen ere».

Egun, senar-emazteak Elgo-rriagan duten tailerretik Euskal Herri osorako ezezik, atzerrira ere bidaltzen dituzte lanak, eta horien artean Londres, Madril edo Bartzelona aipatzen ditu Maitek.

Senarra Hondarribian aritu zen itsasontzietarako burdinare-

kin, baina arlo artistikoan sartu gabe. Ondoren, esposatu eta ge-ro, Korellara joan ziren bizitzera, baina berehala sortu zitzaien El-gorriagan burdina lantzeko tai-lerra paratzeko asmoa. «Garai hartan —gogoratzen du Mai-tek— hasi zen burdin lana berriro biztutzen, eta animatu ginen».

Beren lana mota guztietakoa da, baina beti saiatzen dira bur-dinari antzinako tankera ematen. Horretarako bi sutegi dituzte etxeko tailerrean, eta lanabes antzinako zein modernoak era-biltzen dituzte. «Denetarik egiten dugu hemen: balkoiak, hesiak, lehioendakoak, barruko dekora-zioa, lanparak, zangoak, aulkiak, mahaiak».

Burdingintza, lan «hagitz kreatiboa», Martinen hitzetan. AITOR BAYO

Donamariako bentara gauza txikiak eramango dituzte, «gauza gehienak egin ahala saltzen bai-titugu», eta berak ere jendea gau-

zak ateratzera ez dela animatzen dio. «Gai honi buruz kultura gu-txi dago hemen, eta batzuek ez dute beren lana estimatzen».

KORTESko ikastola inauguratu zuten larunbatean Kultur Etxean, zenbait ekintzaren bidez. Egun zortzi haur eta irakasle batek osatzen dute ikastolaren taldea, eta zazpi familien ahaleginari es-ker sortu da duela gutxi arte amets hutsa zena. Amets handia-goa Kortesen, Aragoikoarekin mugan egoteak gauzak franko zailduko baitizkie. Nonalanahi ere, gogorik ez da falta.

ARGETASko udalak aho batez onartu zuen pasa den astean Al-fredo Floristan geografoa seme kutun izendatzeko mozioa. Ber-tako semea franko ezaguna da Nafarroa osoan hezkuntza arloan eta baita ikerkuntzan ere eginda-ko lanagatik, etabereziki Argetas eta Bardeei buruz argitaratutako lanak direla eta. Abenduaren 26an, erabakitakoaren arabera, omenaldia egingo dio herriak.

ERRATZUn kanpina eraikitze-ko mozioa aztertu zuen ostirale-ko batzan Baztango udalak. Kan-pinarena aspaldiko asmoa da ha-ranean eta bertako alkateak duela gutxi berretsi zuen horren beha-rra. Erratzun burutzeko asmoa Camping Baztan izeneko elkar-tea ari da bultzatzen.

TUTERAko udalak antolatu behar zuen aurtengo Udazkeneko Bira bertan behera gelditu da, lanak antzezteko lokalik ezaga-tik. Gaztambide antzerkiaren enpresak uko egin dio lokalak alokatzeari, eta, egun, Tuterako udala harremanetan dago lokalak erosteko. Hori lortu arte ez da antzerki emanaldirik izango, eta horren hutsunea betetzeko Ga-bonetan kontzertu batzuk antp-latuko dira Erriberako hiribiruan.

BERTIZARANAko udaleko idazkariak kereila aurkeztu du udal osoaren aurka, aspaldidanik datorren arazo baten kariaz. Ana Frauca Sagastibeltza idazkaria-ren eta udalaren arteko gatazka-ren historia 1990an hasi zen, udalak titular izendatu zuenean. Hurrengo udalak hori ukatu egin zuen, eta orduan hasi zen ezta-baida, errkurtso eta salaketa pro-zesu luzea. Azken tanta orain izan da, eta idazkariak gogor sa-latu du udala, hala alkatea nola zinegotziak. Bere ustetan, sala-ketan jasotzen denaren arabera, udalak trabak paratu zizkion bere lanari, eta zenbait soldata kobratu ez izana ere azaltzen da bertan.

Page 4: Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

Y auzkari dantza garaikide tal-dearen desa-

gerpenak Eus-kal Herriko dantza

mundua astindu berri du, nola edo hala, eta

aitzindaria izateaz gain, arlo honetan zegoen bakarra zelako. Ha-

maika urtetako espe-rientzia honek parada

ematen du Nafarroako dantzaren egoerari ki-rikada emateko, artea-

ren alaba txikiena bera. Kontrakorik pentsa

baliteke ere, dantzak, oro har, osasun ona duela aipatzen dute

mundu horretan sartuta daudenek, baina talde nagusiaren desagerpe-

nak samina sortu du, ezbairik gabe. Egun,

ehun bat ikasle dabiltza Nafarroako Dantza Es-

kolan —Yauzkariko Jesus Lainezek zuzen-duta—, eta hamar bat

akademia pribatuak daude martxan, Iruñean

eta Tuteran bereziki. Yauzkaririk gabeko

jauziak.

ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

Nafarroako Dantza Eskola 1987an sortu zen, ordura arte erabiltzen ziren lokalak —musi-ka kontserbatorioenak— guztiz txikiegiak gelditu zirenean. 1989. urtea Jose Lainezek hartu zuen Dantza Eskolaren ardura, eta iaz, bost urtetan onerpen ofi-zialik gabe egon ondoren, LOGSE legearen araberako lehendabiziko ikasturtea hasi zen. Aurtengo urtean 97 ikasle dabiltza jauzika eta brinkoka Dantza Eskolan, zortzi irakasle-rekin batera. Haur dantzarien gu-txieneko adina zortzi urtekoa da, eta arduradunek azaltzen dute-naren arabera, «hobe dantzaz deus ez baldin badakite, horrela haste-hastetik hartzen baitira dantzan».

Nafarroako Dantza Eskola hasi zenetik erantzuna guztiz po-sitiboa izan da, eta urtero-urtero eskaera behar baino handiagoa da. Izan ere, klaseko ez dira hogei baino ikasle gehiago onartzen, ikastaroak behar bezala egiteko. Bertan dantza mota guztiak lan-tzen dira —klasikoa, modernoa, espainiarra, euskal dantza...— eta berebiziko garrantzia ematen zaie dantza tailerrei eta sormena-ri, dantzariek beraiek beren mun-taiak egin ditzaten. Orain arte egin dituzten lan guztiak eskola barrenean antzestu izan dira, baina hurrengo urterako Nafa-rroako Antzerki Eskolan lantxo bat plazaratzeko asmoa dute es-kolan.

AHOLKULARI Dantzari ona

LAGUNAK i z a t e k o P e r t s o n a

— orekatu eta osoa behar dela esan ohi da beti, eta eskolan bereziki lantzen da gaz-teen hezkuntza eta prestakuntza. «Irakasleak aholkulari eta laguna behar du izan», dio Lainezek, «buruak izugarrizko garrantzia baitauka dantzatzeko orduan. Jendeak oso erraza dela pentsa-tzen du, jauzika aritzea eta abar, baina prestakuntza oso gogorra da. Dantzari onak nahi ditugu, baina baita pinturaz, musikaz..., eta futbolaz ulertuko duen jendea

j. antzari onak nahi ditugu, baina baita pinturaz, mu-sikaz..., eta futbolaz ulertuko duten per-tsonak ere. Teknika interesatzen zaigu, jakina, baina bereziki buruak fin ibili behar du.

Yauzkaririk gabekoauziak ere. Teknika interesatzen zaigu, jakina, baina bereziki buruak fin ibili behar du. Horregatik ibili ginen hain ongi Yauzkari taldea-rekin, buruak oso ongi zeudela-ko».

Elkarrizketa honen hasieran esan dugu taldeaz ez genuela hitz egingo, baina ezinbestez lerra-tzen gara. Ez baita erreza bi gau-zak desberdintzea, Lainez saia-

tzen bada ere. Nafarroako Dantza Eskolan erabiltzen dituzten iriz-pideak eta taldean zuten filosofia oso berdintsuak eta parekoak di-ra, eta azken finean dantza da guzti honen ardatz nagusiena. Gure mundu hau ulertzeko era bat.

«Dantza, oso ezezaguna da, eta, orain arte, ipuin eta istorio-txoekin lotua izan da, baina jen-

deak zerbait zehatzagoa eta gaur egungo gizarte eta arazoekin lo-tutagoa eskatzen du. Hori egiten genuen Yauzkarin, konpromezu handia zuten lanak». Izan ere, dantzari askotan leporatu zaio gutxiengo batendako artea iza-tea, baina Lainezek egungo dan-tza horrekin hausten ari dela dio. «Nere ustetan, dantzak ez dauka kalean gertatzen denarekin lotura galdu behar, eta hori azaltzeko modu asko dago: esan nahi du-zuna aski garbi gelditzen ez bada, eszenatokian esaten duzu, eta ki-tto». Hamaika urte hauetan jen-dearen aldetik izugarrizko eran-tzun ona izan dutela azpimarra-tzen du zuzendariak. «Yauzkari gure eta jendearen arteako lana izan da».

Hori dela eta, eskolako mun-taietan ikasleak arduratzen dira detaile guztiez, eta koreografia ezezik, eskenatokia, argiak, mu-sika eta testua ere beraiek pres-tatzen dute.

«Lan hori haste-hastetik egi-ten da beraiekin —dio Laine-zek—, lan taldearen garrantziaz ohart daitezen. Hau dela eta, be-ren buruak lantzen dituzte era

Yauzka ko muntaien|uak dira honi lek. Behean ui-

naldeko nlean, lehendabiana-rena: 'Lies-

pecie' ('Ena-gusia'), 11 es-

treina i. Goian, 'Bera

bajo lo&te otoño' (' rria

udazkene i a z . pian'), 1 es-

treinaf i,

berean, ez bakarrik eta soilik tek-nika».

YAUZKARIREN Yauzkar i -DESAGERPENAREN r e n desa-

HUTSUNEA G E R P E N A K

hutsune handia ireki du Nafa-rroako dantzan ezezik Euskal Herriko osoan ere, egun ez bai-tago maila honetako talderik. Lainezen ustetan, baina, honek ez du eraginik izango eskolaren martxan. «Bi gajjza desberdinak dira, eta, bai, kezkatzekoa bada ere, laupabost urte barru kezka-tuko gaitu, orain hemen dauden dantzariak etorkizuna bilatzen hasten direnean. Europa osoan dagoen arazoa da, eta harritzekoa da dantza hain ongi izatea, eta gero talderik ez ateratzea».

Franko ezkor agertu bazaigu ere —«oso zaila ikusten dut beste talde baten sorrera, eta ni behin-tzat ez naiz horretan sartuko»—, etorkizunean beste talde bat sor-tuko den ideiari ez dizkio ateak ixten eskolako zuzendariak. «Hemengo jendearen artean atera liteke beste talde bat, j akina. Guk behintzat, horretara bultza-tzen dugu, horrela hasi baikinen gu ere».

Akademiek dirulaguntzarik ez J U A N KRUZ I A K A S T A / IRUNEA

Akademia pribatuetako zu-zendari gehienek Nafarroako dantzaren egoera ez dela «hain txarra» uste dute, baina bat datoz dirulaguntzen eskasia salatzean. Halaber, ezinezkotzat jotzen dute Nafarroan Yauzkari bezalako talde profesional bat berriro osa-tzea. Almudena Lobonek —bere izena duen dantza klasiko akade-miako zuzendariak— Yauzkari-ren lana gaitzetsi gabe, bere bidea agortu zuela dio. «Pena haundia ematen dit Yauzkarirekin gertatu denak. Lan izugarria egin dute, baina egia esateko antzerkirantz jo zuten, ez zuten zehatz-mehatz dantza landu, eta ez zaie ongi atera. Agian dantza klasikoagoa egin izan balute aurrera ateratzea lortuko zuten. Dena delakoa, orain argi dago beste talde bat osatzeko aukerarik ez dagoela».

Akademia pribatuek dantza-tzen ikasteko beste bide bat osa-tzen dute, eskola ofizialetik at. Bide anitza eta zabala; izan ere, dantzari mota oso ezberdinen nahiak asetzen dituzte akade-miek. Eskola ofizialean aritzeko leku edo astirik ez dutenei azter-ketak prestatzen laguntzen diete; eta neskato eta mutikotxoei esko-letan jasotzen ez duten forma-kuntza eman, dantzari trebeei be-kak lortzen lagundu, eta nahi du-ten guztiei —gazte zein hel-duei—jazz dantza, dantza klasi-koa, dantza garaikidea eta fla-menkoa dantzatzen irakasten diete.

ATZERRIA Paula Gutierrezek IRTENBIDE —i z en bereko aka-BAKARRA derniakc) zuzenda-

riak— honela azaldu du akade-mien beharra: «Egun beharrez-

koa den azpiegiturarik ez dago. Dantza eta ikasketa orokorrak aldi berean egiteko erreztasunik ez dute ematen. Hemen badago kontserbatorioan ordu pilo bat sartzen duen jendea, baina hitz egiteko gai ere ez dena. Gure ikasleei dantza arloan eskolan jasotzen ez duten hezkuntza ematen saiatzen gara, baina ho-rrek guztiak hezkuntza publi-koaren barnean egon beharko luke». Hori guztia akademia eta ikasleen kemenari esker lortzen da, Maribel Fernandez Ravel akademiako zuzendariaren us-tez. «Iruñean badago dantza maite duen jende asko, eta horri esker aurrera ateratzen da dan-tzaren mundua Nafarroan. Ino-lako laguntza publikorik ez da-go».

Laguntza eskasiak irtenbide bakarra uzten die dantzatzen tre-beak diren gaztetxoei, Cristina Lope dantza akademiako zuzen-dariaren ustez. «Dantzarentzat, eta herri kulturarentzat oro har, inoiz ez dago dirurik, trenaren azken bagoia gara. Iruñean beste inon baino garestiagoa da jaialdi bat antolatzea. Zaragozan, esate baterako, askoz merkeagoa da eta Yauzkariren desagerpena horren adierazgarri da. Alemanian, Bel-gika eta lehiaketa anitzetan eder-ki aritu den taldea dirulaguntza-rik ez zeukalako desagertu da. Tristea da, baina egun Iruñetik alde egin behar duzu dantzari ona bazara». Almudena Lobon bat dator Lopek dioenarekin. «Onak direnentzat Alemania, Suitza, Italia eta Frantziako dantza tal-deetan lan egitea da irtenbide ba-karra. Nirekin aritzen diren nes-kekin horixe lortzen saiatzen naiz, eta baten bat atzerrirantz joan da dagoeneko».

Psiko-baleta Yauzkari desagertu bada ere, Iruñean egun zutik dirau dantza talde erdi profesional batek, Maite Leon izeneko akademian

diharduten lagunek osatzen dutena hain zuzen ere. Taldeak psiko-balet izeneko dantza egiten du, eta taldekideak 30 ezindu psikiko inguru dira. Maite Leonen akademian makilaia, dantza eta antzerkia zer den ikasten dute, eta aldi berean akademiako partaide bilakatzen dira. Gaur egun, 50 ezindu nafarrek egunero Gaztedi Etxera joaten dira, bertan sei irakaslerekin lan egiteko, eta noizean behin egiten dituzten obrak jendaurrean taularatzen dituzte. 1992ko urriaren bian taldeak lehen lana antzeztu zuen, Iruñeko Gaiarre antzokian. Harrezkeroztik Por-tugal, Holandan eta beste hainbat lekutan izan dira. Azken aktuazioa Donostian egin zuten azaroaren lean. Orain kontratu berrien zain daude.

Psiko-baleta Madrilen sortu zen Maite Leon dantzari eta koreogra-foaren eskutik, bere alaba Dawn sindromeak jota jaio zenean. Maite Leon bere alabari zekien gauza bakarra irakasten saiatu zen, dantza alegia. Dantzak eragin izugarri ona izan zuen neskatoarengan, eta aurrerapen nabarmenak egin zituen psikomotrizitate eta beste zenbait arlotan. Maite Leon beste ezinduen gurasoekin lanean hasi zen, eta egun hiri anitzetan Iruñekoaren antzeko psiko-balet taldeak daude.

mintzoak

Jukebox-aren zurrunka • Bidaiaren lilura sentitzen duena maiz galtzen da. Behin ere galtzen ez dena seinale irten aurretik bukatzen zaizkiola bi-daiak. Galtzen ez denak espe-zial kontatzen ditu bidaiaren gorabehera guztiak. Eta ibili aurretik galdetu izan baliote ere gauza bera kontatuko luke. Ai-tzitik, galtzen denari zail egiten zaio ibilaldiaren esentzia age-rian uztea. Ez du ezer erakus-teko beharrik izaten, eta 'ger-tatu' zaiona ez da deus bere baitatik kanpo.

Peter Handke La Rochelletik abiatu eta Donostira ailegatu zen orain dela hiru urte, aben-duaren lehen egunetan. Gauez Urumea inguruan ibili zen pa-seietan haserre ageri zen itsaoaren aparrari begira. Ta-berna batean jukebox bat aur-kitu zuen, itzalirik eta hotz ba-zegoen ere. Burgos aldera joan zen gero, eta han autobusa hartu eta eremu okrean barna Soriara iritsi zen. Galtzen ez den bi-daiaria ez da Soriaraino ailega-tzen eta are gutxiago jukebox-ari buruzko entsegu bat idaz-teko asmoz.

Handkek ez du ahantzi oraindik jukebox-aren zurrun-ka ('aparailuaren sabelaren soinua'), Van Morrisonen ahotsari hain ongi dihoakiona. Jukebox-a lasaigarri gertatzen zitzaion, konzentratzeko or-duan lagundu egiten zion, etor-kizuneko posibilitateak begi aurrean jartzen zizkion. Behin kanta bat entzun eta haren doi-nuan urtzen zela iruditu zi-tzaion. Geroago taldearen ize-na jakin zuen: The Beatles ('mingain lotsagabeko ainge-ruen korua'). Norentzat ote ju-kebox-etik kanporatzen den soinua?, galdegiten du. Ihes egin nahi dutenentzat?, asper-tzen direnentzat?, bere barnea edo besteena azalarazteko go-goa daukatenentzat?. Guzti hauentzat apika.

Handkek argibide bat ema-ten digu jukebox-aren zerren-daz mintzo denean. Jukebox bateko kanta zerrenda batean kaligrafia aldaketarik ez da-goenean, malo. Zerrendak, be-

re ustez, ezin du intentziorik izan, nahasketa desordenatu bat izan behar du eta kanta ezeza-gunen bat proposatu behar dio entzuleari. Berak une hartan behar duena.

Joandakoak ez dira hobeak izan, baina desio hori bete nahi dutenentzat egun txarre-nak hauek. Izan ere, ixiltasuna galtzen du-gun unean musika ere galtzen hasten gara. Duela ez hainbeste musika eske joaten ginen, ez zitzaigun gainera etortzen. Festa girora inguratu, irratia piztu, jukebox-ean txanpon batzuk bota eta doinuak gure-ganaino etortzen ziren eta ez gintuzten abandonatzen.

Egun dena da muzak, musi-que d'ambiance, bizitzaren soi-nuak estali eta objetu eta natu-raren oihartzunak ezabatzen di-tuen alamena. Luzeegia litza-teke burrunbada sail horren deskribapena egitea, gero eta gehiago bait dira musika hilak lehertzen dizkigun ixiluneak.

Lehengo batez unibertsita-' tera telefonatu nuen eta eran-tzuna jaso artean musika pixka bat jarri zidaten telefonoz bes-talde zeudenek. Lagun mendi-zale batzuk esan didate men-dian dabiltzanean musika era-maten dutela walkmanean. Zer eta gaur egun dagoen musikarik nazkanteena, hilortua eta uste-la: new age deritzaio eta ixil-tasunaren lekua hartzeko bo-kazioa dauka. Haro berria. Zer espero dezakegu hamabost se-gunduko ixilunea ere uzten ez digutenengandik? Nola erdietsi desiratzen dugun musikaren bakea? Dagoeneko ez da nahi-koa botoia nahi duzunean zaka-tzea. Gehiago behar da.

Handke Soriako Santo Do-mingoren eliz atariari begira zegoela etortzen omen zen bere onera. Ez da erremedio txarra. Bada beste bat: jukebox-aren zurrunka entzutea. Agian lo-zorrotik aterako gaitu.

Pello Lizarralde idaziea

Page 5: Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Atalarra Burhinus oedicnemus

Lurralde zabalak gus-toko Lurrean hegan baino Hegoaldean ugariagoa

Trazagaiztokoa : , Trazagaiztoko eta makurra, ajalarraren kantua frankotan adi-

i 'tzen da hegoaldean arratsaldetan edo euria ari duenean. Lehenda-bizikoetan errute garaian dabi-lenean, eta bigarrenean, urria eta azaroa aldera, migrazio garaian ale batzuk galduta dabiltzanean.

Hanka luzeak ditu, eta azkar mugitzen da lurrean. Kolore na-barrak ditu gorputzan, landare eta harrien artean ezkutatu ahal iza-tekoak. Mokoa txikia eta sendoa da, eta horia, begiak bezala.

Larre zabaletan bizi da, zuhaitz gabekoetan, eta baita zin-giren inguruetan ere, baina beti begetaziorik gabe. Ihes egitera-koan korrika egiten du, eta segi-tuan ezkutatzen da. Behar izanez gero ere, hegan egiten du, altura txikian, eta hegalen mugimendu lasai baten bidez.

Gustokoak ditu taldeak, eta bertan oihuak eta kantuak eten-gabekoak dira, bereziki gauez eta arratsetan. Barazkilo, insektu eta, batzutan, narrasti eta ugaztun txikiak jaten ditu, eta lurrean erruten du, kabirik gabe.

Oso zabalduta dago Medite-rraneo inguruan, Nafarroakoek ez dute migraziorik egiten. Hala ere, ez dira oso ugariak gure lu-rraldean, eta Kodes, Jurramendi, Errienega eta Alaizko mendize-rratik behera aurki daiteke.

Arkakusoen bila AINHOA MAINZ

Sendy eta Mery hogei urteko neska atseginak ziren. Unibertsi-tatean ikasten ari ziren eta animal bitxiak aztertzen zituzten labora-tegian. Batzutan bidai txikiak egiten zituzten beste animalien bila, beti mendira, hondartzara, ibaira... leku horietara joaten zi-ren.

Egun batean arkakusoak azter-tzen ari zirelarik 'arkakuso par-lantis-ak' aztertu zituzten. Bai, badakit hori gezur bat dela edo hau zentzurik gabeko istoria izan-go dela pentsatutko duzuela baina hau egia da. Bai, egia da, arkakuso batzuek hitzegiten dute baino Egiptoko piramideetan bizi dira. Egyptiarren garaian piramideetan asko aspertzen ziren eta orduan arkakusoei hitzegiten zieten eta hauek, noski, azkenean hitzegiten ikasten zuten.

Baina, hala ere, hilko zirela pentsatuko duzu, baina egia esan, batzuk hil dira baina beste batzuek oraindik bizirik irauten dute. Ba-karrik bi edo hiru mundu guztian. Zergatik? galdetuko duzu, baina berdin da, lagun arkakusoak mi-laka eta milaka urte bizi dira.

Orduan bidai bat prestatu zuten arkakusoen bila joateko eta Sendy

eta Meryri egokitu zitzaien. Oso pozik jarri ziren baina ez zuten ezagutzen piramideen arriskua, zeren eta somatu ezinezko tran-pak baitaude bertan.

Eguna iritsi zen, joateko eguna, noski. Abuztuaren 15 zen eta izu-garrizko beroa zegoen. Sendy eta Meryk Egiptora joateko gauza guztiak prestatu zituzten.

Hemendik goizean atera ziren eta hurrengo eguneko arratsal-dean iritsi ziren hara. Oso neka-turik zeuden, eta aireportutik taxi bat hartu eta hotelera joan ziren. Hoteletan jarri eta lo egin zuten.

Hurrengo egunean, indarrak berreskuratuta, basamortura joan ziren. Eskuetan mapa bat zutela-rik piramideetan sartu ziren. Atea bultzatu eta barnean sartu ziren. Oso handia izan arren dena begi-ratu zuten eta arkakusoen arras-torik ez. Atera eta, gaua zenez, hotelera itzuli ziren.

Hurrengo goizean berriro ba-samortura joan ziren. Piramidera joan eta berriro begiratu zuten on-gi. Oso nekatuta zeuden eta Sendy atsedean hartzeko banku batean eseri zen:

—Ezin dut gehiago. Hamar buelta gutxienez eman diogu pi-ramide honi eta arkakusoen arras-

torik ez dago —esan zuen Sendyk. —Bai, badakit, baina ezin gara

arkakusorik gabe unibertsitatera itzuli —zioen Meryk.

Mery ere nekaturik zeogen eta lurrean eseri zen. Eserita zegoe-larik harria mugitzen zela nabari zuen. Orduan laister altxatu zen. Sendyri esan zion eta biek harria mugitu zuten, zulo handia bai-tzen. Zeramaten poxpoluekin jeisteko eskailera batzuk ikusi zi-tuzten.

—Jeitsiko gara? —galdetu zuen Sendyk— niri beldurra ema-ten dit.

—Lehendabiziz ea norbait da-goen galdetuko dugu —esan zuen— Nor dago hor? Norbait hor dago?

—Bai— esan zuen ahots batek. —Eta nor zara zu? —Lumiki naiz eta geratzen den

azkenengo arkakuso hiztuna naiz. Arkakusoa atera zen eta Sendy

eta Meryk beren istoria kontatu zioten. Orduan arkaksuoa ados zegoenez beraiekin joan zen. Hi-rira heltzean zer gertatu zitzaion ez dakit. %

Hau idazten duena, ni, Natu izeneko armiarma naiz. Piramide osoan gelditzen den azken ar-miarma idazlea.

BASAJAUN Joan zen astean kutsadurak umeen osasunean duen era-gina aztertu genuen, eta be-

reziki osasunak duen garrantzia kutsaduraren eragin kaltegarriak nabarmentzeko orduan. Hain zuzen ere, etxe barruan egin diren azterketa gehienek adierazten dutenaren arabera, produktu kal-tegarri hauek barruko aizean aur-kitu daitezke frankotan.

Altzariak dira kutsadura sor-tzailetako batzuk. Oso era 'ino-zoan', gure logeletan altzari hauek aire botatzen dute, gasa, hobeki esanda, bai pinturek di-tuzten osagaietatik nola egurra landu eta tratatzeko erabiltzen diren beste material batzuetatik.

Oso araudi bitxiak aurki ditza-kegu honi buruz Europa osoan, eta esan daiteke Alemaniakoa serioena eta zuzenena dela, ez-bairik gabe. Formaldebido ize-neko materialak, egurraren tra-tamenduan oso erabilia, arnaste-ko organoetan minbizia sor deza-ke, eta milioi batean 0,leko kon-tzentrazioa dago baimenduta haurrak diren tokietan.

Oso posible da airean dauden material hauek buruko minak, kontzentrazio falta, eta alergia askoren sortzaileak izatea. Hori dela eta, soluziobiderik hoberena egongelak ongi eta zuzen eguras-tea da, batez ere gauez: bi ordu ohera sartu baino lehen. Uda eta garai epeletan, leihoa gau osoan zehar irekita egotea da hoberena. Halaber, dekoratzeko tresnekin kimika leunekoak erabili behar dira, eta baita pintura naturalak ere, eta ahalik eta gehien saihestu behar da egur prentsatua. Mer-keena, batzuetan, osasunarentzat garestiegia izan daiteke.

Jenero Xumekoak

Titulurik gabekoa intzina xirulak gizakien zangoetako hezurrez eginak omen ziren, eta horretarako zangarrak hobetsiak. Amerikatan zen-bait tributan etsaien larru eta hezurrez eginiko xirula eta dan-bolinekin garaipena ospatu eta hildakoak ohoratzen dira. Be-raz, ez da bat ere surrealista Heriotzak gure zangoetako saxo-foiarekin Agur Jauna joko duela gure hiletan esatea.

JEREMIAS ERRO

K A Z K A R R O A N

HITZ GURUTZATUAK

E Z K E R - E S K U I N : 1.- Biloa. (Infi.) Luzatu. 2.- Bizkortasun. 3.- Bihia. Lelo. 4.- Errepikatuz, begien distira. Harena. 5.- Tona. Modua. Kontsonantea. 6.-Endrike, ingelesez. Joaki da. 7.- Izan. Erreka. 8.- Iparraldean. haizezkoekaitzak. 9.- Trebe. Giro.

G O I T I K - B E H E R A : 1.- Gizon izena. Animal ia basat i bat o tzandu edo menderatu. 2.- Lorategia. 3.- Deus. Zeini. 4.- Gipuzkoako herria. Gipuzkoako mendia. 5.- Kontsonantea. Berri hitzaren hizkiak. Mila. 6.- Erretegia. Gauerokoa. 7.- Uso arra. Salvador . . . , Figueraseko pintore handia. 8.- Zuberoako. 9.- Artzain eta arrantzaleen janari kopurua. Libre.

Zaharrak berri Hobe da behin gorri, ezen ez. beti hori. Hobe da behin zorrotz egin, beti erdizka ibili bai-no.

Baztan

—Hi zegatik hago hain potolo?

—Ez eztabaidatzeaga-tik.

—Ez duk horregatik ba izango...

—Beno, ba, ez duk izan-go-

Page 6: Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

Biz i B i z i a n

E uropa osoa, XVI. mendean, in- manisten mirespen eta interesa beregana- garrantzitsu izan ziren pentsamendu be-tolerantzia eta erlijioan buruzko tu zuen, Italiarekin batera. Margarita rriendako, eta aste honetan zehar burutu gatazketan murgilduta ze- erreginari esker, Erresumak Pirinioez dira Iruñean emakume garrantzitsu eta

goenean, Nafarroak intelektual eta hu- bestaldean eutsi zien lurraldeak topagune aitzindari honi buruzko jardunaldiak

Lehen feminista PATXI U IA IAR / IRUNEA

Margarita Nafarroakoa 1492an jaio zen Anguleman (Frantzia), eta jaiotzetik hez-kuntza oso berezia jaso zuen, neoplatonismoan oinarriturik. Italiera, latina, grekera, espai-niera eta hebraiera ikasi zituen eta 1509an Carlos

Alençonekoarekin ezkondu zen. Bere anaia Francisco I Frantzia-ko errege izendatu zutenean, ar-tista eta intelektualez osaturiko giroa sortu zuen Margaritak Frantziako gortean, eta bere fama Europa osoan zehar zabaldu zen.

1525ean sortu zen Nafarroa-rekin bere harremana. Urte har-tan izan zen Paviako gatazka eta bertan Enrique II Nafarroakoa, Margaritaren senarra eta Fran-cisco I Frantziako erregea batera aritu ziren. Orduan ezagutu zuen Margaritak Nafarroako erregea. Bere senarra urte berean hil zen —Paviako gatazkatik aldegin eta gero—, eta bi urte geroago —1527an— harekin ezkondu zen.

Frantzian egindakoa Nafa-rroako gortean berriro egin nahi izan zuen orduan Margaritak, eta Paben eta Eracen hiriburua zuen Nafarroa hura humanismoaren zentrorik garrantzitsuenetakoa izan zen Europan. William Sha-kespeare idazle ingelesak berak Nafarroak «munduko mirespe-na» jasoko zuela esan zuen or-duan.

NAFARROA Horrela, Nafa-

J ? U A £ , « A E r r o a k o Erresu-H U M A N I S T A mak Pirinioez

bestaldean eutsi zien lurraldeak humanista guztien topagune bihurtu ziren eta bertan esperien-izia aitzindariak bultzatu ziren, beti Margaritaren bultzadari es-ker. Horrela, akademia neopla-

toniko franko zabaldu ziren, eta emakumeak izan ziren gortea, hezkuntza eta kulturaren jabeak. Amerikarrek, horregatik, «Aro Modernoko lehen emakumetzat» hartu zuten, eta lehen feminista ere izendatu dute zenbait histo-rialarik. Jon Oria emakume ho-netan adituak azaltzen duenez, garai hartako emakume handie-nak izendatu behar izanez gero,

hiru nafar aterako lirateke «nahi-tanahiez»: Margarita Nafarroa-koa, Juana Albretekoa eta Mar-garita Valoiskoa.

Gorte honetara heldu ziren Le-fevre eta Marot bezalako intelek-tualak, eta Juan Calvino ere ber-tan izan zen garai batean. Tole-rantzia giro honetan kanpoko eraso eta presioak etorri ziren, bereziki Erromatik eta Espai-

niako gortetik eta erreginaren eragina apalduz joan zen. Horre-kin batera, garai hartan Frantzian istilu askotxo izan ziren erlijio kontuekin, eta azkenean bai Frantziako erregearekin, bai Es-painiako kortearekin istilu asko-txo izan ondoren, Odosko gaz-telura erretiratu zen Margarita, eta 1549an bertan hil.

Bere garaiko egiturekin haus-

Nafarroa, gailurretik iluntasunera P U / IRUNEA

Jon Oria Londreseko Uniber-tsitatean doktoreak Margarita Nafarroakoren inguruan izan zen giro humanistikoa izan zuen az-tergai asteartean. Orain dela gu-txi bukatu berri du lizartar honek bere tesia emakume honi buruz, eta Nafarroarekin zuen harre-mana eta eraginaren aldeko de-fenditzaile sutsua da. «Bera izan zen garai hartako humanismoa-ren gailurra —azaldu du— eta arazoa da gureganatzen dugun

ala ez, nafartzat hartzen dugun ala ez».

Mugimendu honek izugarriz-ko oposizioa sortu zuen garai hartan Europa osoan, eta Fran-tzia, Espainia eta Vatikanoa go-gor saiatu ziren bere kontra. Oriaren ustetan, hori da Nafa-rroak inbasioaren ondotik izan zuen beherakadaren sorrera. «Nafarroa eta Italia ziren garai hartako humanismoaren gorde-lekuak, eta bien kontra gogor saiatu ziren hiru estatu nagusiak. Ingalaterra ere anglikanismoa-

rekin aritu zen orduan, eta bere kontra Armada Garaitezina zeri-tzana bidali zuten. Nafarroaren kontra Fernando Katolikoa, Al-bako dukea eta Cisneros kardina-lea bidali zituzten».

Horren ondotik, kultur arloan Europako lurralderik aurrera-tuenetakoa ilunpean bizi izan zen ia mende oso bat. «Hemen ez zen deus atera —dio Oriak—, baina deus ez! Mendearen bukaera ar-te». «Dena kendu ziguten or-duan, apropos, berriro burua al-txa ez genezan, eta lortu dute

nonbait. Jendeak horrelako am-nesia dauka, eta gure historia be-rriro berreskuratu beharra dago».

Halaber, doktoreak, luze gabe gai honi buruzko liburua argita-ratuko duenak, garai hartako mu-gimendua izendatzeko 'nava-rrismo' hitza proposatzen du. «Ingalaterran antzeko giroa bizi zen, eta haiek 'anglikanismo' hi-tza asmatu zuten lau mende be-randuago. Guk ere asmatu beha-rra daukagu, orduko garaian ga-rrantzia ez zelako txikiagoa izan».

rantzian eginda-koa Nafarroan erre-pikatu nahi izan zuen orduan Margaritak, eta Paben hiriburua zuen erresuma hura Europako zentrorik garrantzitsueneta-koa izan zen. Sha-kespearek berak esan zuenez, Nafa-rroak «munduko mi-respena» jasoko zuen.

teko egin zituen ahaleginak eta lortu zuen eragin humanistikoaz gain, Nafarroan bizi zen garaian liburu batzuk idatzi zituen, eragin handikoak denak. Horien artean, azpimarratzekoa da 'Heptame-ron', 1558an argitaratua. Bertan, eta Boccaciok 'Decameron' la-nean botatakoari erantzun gisa, barre egiten du gizonezkoen le-potik, eta Berpizkunde garaiko lanik garrantzitsuena da.

Oria doktoreak erreibindika-tzen du liburua Nafarroarentzat. «Liburu hau ostu egin digute na-farroi, bertan Nafarroari buruz sinbologia aunitz baitago, eta ez da kasualitate hutsa». Iruñea, Ta-falla, Erriberri eta beste aipamen batzuk agertzen dira bertan, bai-na Oria izan da bere sinboloak aztertu dituen lehendabizikoa. «Alfa eta omega agertzen dira, eta erdian Margaritaren 'M-a'. 'M-ren' ondoren arrosa, hau da, fideltasunaren sinboloa, nafarrek foru eta fcrregeei zieten fidelta-suna, hain zuzen ere. Sinbologia hutsa dirudi, baina askoz ere ga-rrantzitsuagoa da, eta orain az-tertzen ari gara guztia».

Jon Oria. JOXE LACALLE

Page 7: Jauzi zailak Zubian barna - Euskaltzaindia · garrantzitsua irek di u Nafarroa-ko dantza munduan Garrantzi. - tsua, eta askoren ustetan , betezina epe laburrean, horretarako baldintzak

Txema Aranaz Argitaratzailea

A steburu honetan zabalduko hiru argitaletxeak: Pamiela, Txala-dira urtero Gerediaga elkar- partaetalgela. Lehendabizikoa izan-teak antolatzen duen Duran- go da nobedade gehien aurkeztuko

goko Azokaren ateak. Euskal liburu duena, eta Txema Aranaz bere par-eta diskoen topaleku garrantzitsue- taideak Azoka eta argitaletxeaz zen-na, bertan izango dira Nafarroako bait iritzi plazaratu digu.

«Dugun izakerari eutsi nahi diogu» ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

EGUNKARIA.— Zer da Duran-goko Azoka Pamielarendako? TXEMA ARANAZ.— Egunero hondoa zapaltzen duen gurea be-zalako argitaletxe txikia, horre-lako muntaiek gutxi astintzen du-te. Salmentei dagokienez, beraz, gutxi. Azoka askoz garrantzi-tsuagoa da argitaletxe handien-tzat, topaleku eta erakustoki fun-tsezkoa delako. Hori bai, Duran-go oso garrantzitsua izan da gu-retzat, jendearen aurrean azal-tzeko orduan. Horren bidez, jen-de askok ezagutu gaitu, eta hori izan da beti gure bozgailurik handiena. EGUNKARIA.— Beti hondoa za-paltzen zabiltzatela dirudi. Inoiz aterako al zarete hortik, argita-letxe handi bilakatuko zarete? ARANAZ.— Guk oinarri bat du-gu: gauzakhobeki baldin badoaz, ekonorni arloan, ongi etorriak. Hala balitz, jakina, denontzat ho-be. Jende gehiago eta lotuago izango genuke, eta idazle guztiei bere garaian ordainduko genieke. Baina argitaletxearen ideia gau-den lekuan uztea da: 18-24 liburu bitarte urtero. Hortik pasa gabe. EGUNKARIA.— Arrazoi zehatz batengatik? ARANAZ.— Bai, jakina. Edozein negozio mota zabaltzeko asmoa baldin baduzu, gauzak nahasten eta korapilatzen hasten dira. Eta dena diruaren bidez zuritzen de-nez, azkenean arrazoirik gabeko gauzak egingo genituzke. Gai-nera, liburu gutxiago egitera-koan, idazlearekin harremana, zuzenketa guztiak, testuen bila-keta, askoz hobeki egin daiteke. Horregatik nahiago dugu proze-su luze honetan orduak sartu, li-buru asko atera baino. Horretaz gain, jakina, bizitza mota ere os-o bestelakoa da, eta nik nahiago dut

mendira joan hogei libururekin... EGUNKARIA.— Pamielaren in-

guruan idazle eta jende ezagun asko dabil, sailak prestatzen, al-dizkariak egiten... ARANAZ.— Argitaletxea ondo-rio berezi bat da, bilatu ez genuen ondorioa, izan ere. Dena Hau-zolan liburudendan hasi zen. Han jende asko elkartzen ginen, lite-raturaz aritzen ginen, eta hor sor-tu zen aldizkaria. Ondoren, Pablo Antoftanaren liburu bat atera ge-nuen, omenaldi txiki baten antze-ra. Hori ongi atera zen, eta ia nahi gabe, konturatu gabe, mundu ho-netan sartu ginen. Ez zen proiektu bat izan, aurretik pentsatutako zerbait. Argitaletxea jende as-koren arteko harremanetik sortu zen, eta oraindik gaur egun jende guzti horrek eusten dio. Sostengu eta partaidetza hori gabe, ezinez-koa litzateke. EGUNKARIA.— Azokarako atera behar duzuen liburuen zerrenda ez da nafar egilerik. ARANAZ.— Beno, Azokarako ez, baina Eduardo Gil Berak egin duen itzulpen bat, eta 'Fisikaz honatago' eta 'O tempora! O mo-res!' liburuen erdarazko beste ar-gitalpena prestatzen ari gara. Aingeru Epaltzaren 'Ur uherrak' eta Jean Baptiste Etxarrenen 'Zu-bi madarikatuak' ere argitaratu-ko dugu luze gabe, eta baita Iri-garairen lan bat ere... Hala ere, onartu behar da garai batean baz-tertu samarturik utzi genuela na-far egilerentzat espreski eginak zeuden bildumak. Hori baztertu genuen arrazoi batengatik. Per-tsona batek zerbait idatzi nahi baldin badu, ondoan ikasteko aukera izan behar du, iritziak aditu behar ditu, eta bere lanak nonbait argitaratu behar dituzte. Guzti horiek liburua argitara eman aurretik egin beharreko gauzak dira, baina inork ez die

Argitaletxearen inguruan dagoen taldea azpimarratu du Aranazek. JOXE

egun jaramonik egiten. 'Ibiltari' gure bilduma horretarako ze-goen, baina zenbakiak atera-tzeagatik ez genuen edozein gau-za sartu nahi.

Nere ustez, gauza asko plaza-ratzeak ez du batere laguntzen. Liburu bat ez bada argitarat'ze-koa, ez da argitaratzen, eta kitto. Ez da deus gertatzen. Komeniga-

rria da irizpideak izatea, eta lan zuzena egitea. EGUNKARIA.— Aipatu dituzun egileak ia betikoak dira: Gil Bera, Epaltza, Irigarai... ARANAZ.— Bai, baina kontutan hartu behar da orain dela hiru urte arte, argitaratzen genituen libu-ruen % 80 egilearen lehen libu-rua zirela. Orduan, horri errepa-

iburu asko pla-zaratzeak ez du la-guntzen. Gauza bat ez bada argitaratze-koa, ez da argitara-tzen, eta kitto. Ez da deus gertatzen. Ko-menigarria da iri-tziak izatea, eta zu-zen jokatzea.

ratu genion. Orain, orduan argi-taratutako zenbait gauzaez genu-ke argitaratuko. Jakina, bakoi-tzak bere irizpideak dauzka... EGUNKARIA.— Eta zeintzu dira Pamielaren irizpideak? ARANAZ.— Berdin zaizkigu joera guztiak: poesia, literatura, edota gastronomia. Euskaraz orain arte nahiko nahaste-bo-rraste handia izan dugu, eta orain hasi gara gauzak behar bezala lotzen. Erdaraz bai, izan dira irizpide zuzen eta garbiak, baina anitzak, eta hori izan da, agian, Pamielaren poesia sailak izan duen erakargarritasuna. Joera guztiak sartu direla. EGUNKARIA.— Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' li-buruarekin Pamielak urrezko esnearen behia aurkitu du? ARANAZ.— Guretzat erronka handia zen liburua errentagarria egitea. Edozein argitaletxe han-diak egin zezakeen, eta hori zen gure apustua. Horregatik, ga-rrantzitsua izan da erantzun ona ikustea. Era berean, laguntza handia da guretzat ekonomi alde-tik, eta saila eta argitaletxea bera ezagutzera ematen duelako. Ho-rrelako behi gehiago etorriko ahal dira! Baina, hala ere, argi-taletxearen nortasuna eta tamai-na ez du aldatuko.