6

JCLIC

Embed Size (px)

DESCRIPTION

jclic hezkuntzarako baliabide didaktiko oso garrantzitsua eta erabilgarria da, gauza asko eskaintzen baititu

Citation preview

Page 2: JCLIC

Zer da?

..........JClic multimedia hezkuntza-jarduerak sortu, egin eta ebaluatzeko

ingurunea da, Java programazio-hizkuntzan garatua.

Linux, Mac OS X, Windows eta Solaris sistema eragileetan dabilen eta

estandar irekietan oinarritutako software libreko aplikatiboa da.

Honako jarduera hauek burutu daitezke, besteak beste: buruhausteak,

erlazioak, textuzko ariketak, hitz gurutzatuak, ...

Jclic-en adibide batzuk: http://clic.xtec.cat/db/listact_es.jsp

...

JClic-en ezaugarriak:

............JClic proiektua Clic 3.0 programaren garapena da, 10 urtetik gorako

garapena izan duen multimedia aplikazio didaktikoak sortzeko baliabidea.

Tarte horretan hezitzaile askok erabili dute haur-hezkuntzatik hasi eta

bigarren hezkuntzara bitarteko kurrikulumetako prozedurazko hainbat

alderditarako jarduerak sortzeko.

....

...

Page 3: JCLIC

Proiektua hasi zeneko helburuak:

Hezkuntza aplikazio mutilimediak “on-

line” erabili ahal izatea, zuzenean

Interneten.

Aurreko Clic 3.0 aplikazioekiko

bateragarritasuna mantentzea.

Windows, Linux, Solaris edo Mac OS X bezalako plataforma eta sistema

operatiboekin erabili ahal izatea.

Datuak gordetzeko formatu estandar eta irekia erabiltzea, beste

aplikazioekiko gardentasuna bermatzeko eta baliabideen datu-baseetan

sartzea errazteko.

Hainbat herrialde eta kultura arteko lankidetza eta material trukaketa

handitzea, bai programa bai sortutako jardueren itzulpena eta

egokitzapena erraztuz.

Erabiltzaileek egindako hobetzeko eta zabaltzeko iradokizunak jasotzea.

Programazio-taldeek lankidetzan oinarrituta programa zabaltzea

ahalbidetzea.

Jarduerak sortzeko inguru indartsuagoa, errazagoa eta intuitiboagoa

sortzea, erabiltzaileentzako inguru grafikoen ezaugarrietara egokituta.

Programazio-baliabide Java aukeratu da eta jardueren datuak gordetzeko

formatua XML.

Page 4: JCLIC

Osagaiak:

JClic lau aplikaziok honako hauek osatzen dute:

JClic applet: Jclic jarduerak webgune batean txertatzea ahalbidetzen

duen "applet”-a.

JClic player: Behin instalatuta jarduerak ordenagailuaren disko

gogorretik (edo saretik) egitea ahalbidetzen duen programa

independientea Internetera konektatuta egon behar gabe.

JClic author: Jarduerak era erraz, ikusgarri eta intuitiboan sortu,

editatu eta argitaratzeko aukera ematen duen egile-tresna.

JClic reports: Ikasleek egindako jardueren emaitzen txostenak

sortzeko eta datuak jasotzeko modulua.

...........Lehen modulua (applet) automatikoki deskargatzen da Jclic

proiekturen bat txertatuta duen orriren bat lehen aldiz bisitatzen denean.

Beste hirurak Java WebStart-en bidez instala daitezke ordenagailuan.