32
JON MIRANDE (1925-1972)

JON MIRANDE (1925-1972) - Euskadi...1 BIOGRAFIA ZERTZELADA BATZUK artean zuen giro hotza. Izan ere, arrotza zen bera bulego-giro hartan, poeta baitzen, nazia eta euskaltzalea gisa

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

JON MIRANDE(1925-1972)

Egilea:

LURDES OTAEGI

ZUBEROTAR BAT PARISEN

Jon Mirande Aipharshoro idazleaParisen jaio zen, 1925eko azaroaren10ean. Gurasoak zuberotarrak zituen(Jean Garindaineko Xaho baserrikoaeta Marie Sohütakoa), biak ereParisera lan bila joanak. Aita hotelbateko atezaina izan zen, eta amaetxe zerbitzaria. Boulevard Davouteko30 metro karratu baino gehiago ez zenapartamentutxo batean bizi izan zen1967 arte bere familiarekin: gurasoaketa bera baino bi urte zaharrago zenarreba Marie.

Batxilergo ikasketak Place de laNationeko Lycée Arangon lizeoan eginzituen, eta 1944an FinantzaMinisterioan lortu zuen lanpostuahemeretzi urte zituela eta II. MunduGerra artean amaitu gabe zelarik.Laster bilakatu zen funtzionario, bainaez zuen karrerarik egin nahi izanadministrazioan, ez oposaketarik erepostu hobeak iristearren, beti izanzuen oinarrizko lehen lanpostu arrunthura. Haren zenbait poemak, bereziki«Paris-Beuret» izenekoak, ederkiazaltzen du bulegari lanpostu hari zionatxikimendu eskasa eta lankideen

1

BIOGRAFIA ZERTZELADA BATZUK

artean zuen giro hotza. Izan ere,arrotza zen bera bulego-giro hartan,poeta baitzen, nazia eta euskaltzaleagisa berean.

Jon Mirande (1958). Euskarazko idazlan gehienak 1950-60 hamarkadansortu zituen.

Giro horretan, bere euskalnortasunaz ohartu zen eta hizkuntzazeltikoekiko interesa piztu zitzaion.Geroxeago, Europako aintzinakohizkuntza guztiak ikasteko asmoahartu omen zuen, baita horietakobatzuk ederki menderatu ere, LuisMitxelenak aitortzen zuenez. Kulturazabal hori eta hizkuntzak ikastekozaletasuna eta erraztasun harrigarriabere nortasunaren ezaugarri nagusibilakatu ziren; nolabait lanbide aldetikez zuen anbizioaren beste aurpegia

II. Mundu Gerraren zurrunbiloan, etaartean oso gazte zelarik, nazi bretoiakezagutu zituen eta haiekikoharremanek eraman zuten beraganoso eraginkorrak bilakatuko zirennazional-sozialismoaren ideiakhartzera.

2

Jon gaztea zela, Paris alemaniarren menpe egon zen 1940-1944 artean.

Jon Mirande 1944an Zuberoan izebarenean eginiko egonaldian.

izan zuen hori, zaletasun kulturalzabaletan erabili zuen bere dohain etagaitasun paregabea.

Aurreraxeago, 1945-46 alderaeuskara ikasteari ekin zionseriotasunez eta, bere eraginez,etxekoen artean zuberera berreskuratuzuten harreman hizkuntza gisa.1948an eman zuen bere lehenidazlana ezagutzera Gernikaaldizkarian. Eta harrezkero idazlanakeuskaraz argitaratu zituen batik bat,eta bere hizkuntza eta estiloazorrozten jarraitu zuen etengabe.Beste zenbait lan, berriz, bretoieraz,kornuailleraz eta frantsesez idazteneta argitaratzen zituen.

Fisikoki deskribatzerakoan, TxominPeillenek altura gutxikoa zela etasudur-zabal samarra zuela esaten du,baina begi ederrak zituela. FederikoKrutwigek berriz, «Varsoviako ghettokojudu nano bat zirudiela» esanezdeskribatu zuen, bide batez, lagunazuen Miranderi bere antisemitismoarenkontura adarra jotzen ziolarik. Halere,erakargarria gertatzen omen zen berenortasuna, xarmangarria omen zuenportaera, hitz-jario atsegingarria etadibertitua…

POETA ETA EUSKALTZALE

Hain gogaikarri zitzaion bulegokolana eta giroa alde batera uzten bada,idazle eta poeta batena omen zuenbizimodua. 1947an ezagutu zuenGoulvaen Pennaod lagun bretoiarekinpoesia klubetara joaten omen zen, baieta «Druiden Eliza Pagano» delakoraere. Ofiziante druidetako bat bilakatuomen zen, erlijio zeltaren misterioakikertuz. Kultura eta hizkuntzazeltikoetan oso aditua zen eta besteak

3

Jon Mirande erlijio zeltaren ofiziantea zen. Hona, druidaz jantzirik.

Bidaiatzea oso gustukoa zuen,lagunen lekukotzari esker eta haueibidalitako gutun eta postalen bidezdakigunaren arabera, Bretainia,Ingalaterra, Irlanda, Espainia,Holanda, Alemania eta Danimarkanbarrena ibili zen, eta hizkuntza nahizkulturei buruzko jakin-minari atseginemateko parada izaten zuen horrela.

1947 eta 1962 bitartean kokadaitezke Miranderen jarduneuskaltzale, idazle kolaborazio etaliteratur lan gehienak. 1948an PiarresLafittek gonbidatuta etorri zenMiarritzeko Euskal Biltzarrera, baina

beste, Bretoieraren Akademiakoizendatu zuten.

Gainerakoan, Txomin Peillenekdioenez, «enfant terrible» gisajokatzen omen zuten bi lagunekParisen katalanek, euskaldunek edobretoiek ospatzen zituzten ekintzakultural edo politikoetan, euren ideiapaganozale, nazi, antijudio,antikristauen eta askatasun sexualarenaldarrikapena eginez. 1948 eta 1952bitartean idatzi zituen olerki, ipuin etaartikuluetan gehienetan gai horiexekerabiltzen zituen, abertzale zintzoeneskandalagarri.

4

Jon Mirande bere lagun bretoiekin«Prix de Rassemblement Breton»ospakuntzan (1969).

gerora bien arteko harremanak hoztuegin ziren Miranderen joeraideologikoak nabarmendu ahala, izanere, Lafitte, apaiza izateaz gain, faxistaalemanen aurkako erresistentzian ibiliazen, Espainiako faxistek eragindakogerratik ihesi joandako haurrenarduradun izana zen… Ez ziren inolazere gogaide izatekoak.

Hala ere, oso pentsamoldeezberdineko adiskideak zituenMirandek euskaltzaleen artean etahaiekiko harremanak gutunen bidezizaten ziren gehienetan. Parisen ikustenzituen A. Ibiñagabeitia, F. Krutwig, etaTx. eta R. Peillen anaiez gain,

J. Zaitegi, L. Mitxelena, G. Aresti eta J. Etxaide ere hurbilekoak izan zituen.Esate baterako, azken honekikoharreman pertsonala sakona izan zeneta hogei urte inguru luzatu zen.Besteak beste, laguntza handiaeskaini zion Etxahunen bertsoen ediziogipuzkeratua prestatzerakoan.

1956ko ArantzazukoEuskaltzaindiaren Biltzarrean partehartu zuen Koldo Mitxelenak deituta.Euskara batua sortzerakoan mahairatuziren joera ezberdinen arteanMirandek oinarritzat lapurtera klasikoahartzearen aldeko jarrera hartu zuen,Luis Villasantek eginiko proposamena

5

Jon Mirande 1956an Arantzazun eginiko bileran. Irudian Jean Diharce Iratzeder eta Koldo Mitxelenaren ondoan agertzen da.

Lagunek hartara berotu zutenez,Ilhun-argiak izeneko poema liburuaosatzeko asmoa ere hartu zuen 1950urte inguruan. Lehengo poemakhobetzen eta berriak sortzenahaleginak egin zituen, Miangolarrakargitaratuko zizkiola agindu zionez.Baina, urteetan ez argitaratzekoarrazoiak zeintzuk ziren jakin gaberik,etsi-etsi egin zuen azkenean etaIbiñagabeitiari haiek argitaratzeaeragozteko eskatu zion 1956an.Antzera gertatu zitzaion 1959rakoamaitua zuen Haur besoetakoanobelarekin ere, ez zuen aurkituargitaratuko zionik, harik eta 1970eanGabriel Arestik Lur argitaletxean bereardurapean atera zuen arte.

apoiatuz. Erabiltzen zuen gipuzkeraosotua, baina aukera hobea iruditzenzitzaion tradizio literarioa zuenlapurteran oinarritzea kultur hizkuntzaeraikitzeko.

Garaiko euskal aldizkarietan emanzituen ezagutzera bere artikulu etapoemak, hasieran Herria eta Gernikan,gerora berriz, Euzko Gogoa, Irrintzi etaEgan-en. 1962-63 bitartean aldizkarihorietan argitaratzeko zailtasunakareagotu zitzaizkionean, TxominPeillenekin batera Igela aldizkariaatera zuen, «euskaldun heterodoxoenerrebista» izendatu zuena.

6

ARGI BAINO ILUN GEHIAGO

Bere ideologia eta jokamoldeheterodoxoa zela eta, garaiko euskalgiroan idazlanak argitaratzekoaurkitzen zituen zailtasunak areagotuahala, Miranderen biografiapertsonalean ere zenbait arazoazaleratuz joan ziren. Urteetanzekarren alkoholzaletasun arazoari1958an bere amaren heriotzak erakarrizion depresio anikilantea gaineratuzitzaion. Gaixorik zegoen,zehaztasunez esateko, psikiatrek«psikastenia» deitura eman ziotenbere gaitzari. Aurrerantzean 1958koerorialdia bezalakoak gero etasarriago gertatu zitzaizkion.

Urteek aurrera egin ahala, gero etanabarmenago ikusten zuen berejardun euskaltzalea absurdua zela,liburuak eta artikuluak argitaratzekozailtasunak zituen eta harreraeztabaidatsua izaten zuten. 1962anTxomin Peillenekin batera atera zuenIgela aldizkariak ere iraupen laburraizan zuen. Deseroso zebilen garaikomundu euskaltzalean. Haere, 1962anzenbait lagunek, L. Mitxelena, L. Villasante, A. Arrue, A. Irigarai eta F. Krutwig-ek, Euskaltzaindianeuskaltzain oso izendatzekohautagaitzat proposatu zuten. Berakordea, urte bereko abenduan eginiko

7

1962an L. Mitxelenari eginiko gutunaren zatia, eskerrak emanez.

gutun batean proposamenari ukoegitea erabaki zuen, berekandidaturaren inguruan sorturikoeztabaidak zapuztuta.

1967an aita hil zenean, betidanik biziizan zen etxea hutsarazi zioten, beregisako funtzionario bati zegokionbeste etxebizitza batera aldatzerabehartuz. Bestalde, gaztetan euskarairakasle, adiskide eta konfidenteaizaniko Andima Ibiñagabeitia ere hilegin zen urte berean Caracasen. Bereapoio nagusi izandako hurbilekopertsonez gabeturik, depresio guztizserio batek jota aurkitu zuen Pennaodlagun bretoiak eta BretainiakoChateaulin sendategira eraman zuen.Izan ere, idaztea omen zen bizitzaninporta zitzaion bakarra eta ez zenhartarako gauza.

Xabier Kintanak eginiko gutunarierantzunez esan zion moduan, Parisenbeste euskaldunetatik bazterturiksentitzen zen, gogaiderik ez zuelabazekien. Bestalde, urte horietangaixorik egona zen, eta lantegian ereiskanbilak izanak zituen. Lanpostuagaltzeko zorian egon zen. «Gainera,ez naiz lehenago bezain gazte, etaguztien azkenean, idazteko behar dazerbait esateko eduki; orain ez dakiteuskaldunei zer esan diezaiekedan.»(1971-X-17)

8

Mitxelenari 1963an idatziriko gutun honetan azaltzen da Euskaltzaindikopartaide izateko hautagai izendatzeagatik piztu zen auziaren berri.

Handik pixka batera, La Pitié-koerietxean lo tratamendu guztiz gogorraegin behar izan zioten. Ondorio fisikoeta mental itzuri ezinak geratu omenzitzaizkion erialdi hartatik, hogei urtezzaharkitua zela esan omen zitekeen.Izan ere, alkoholaz batera, pilulaloeragileak behar zituen Mirandekdepresio egoeretatik ihes egiteko.Botika mota horietara ohitua bizi zeneta gero eta indartsuagoak beharzituen. 1972an berriro ere tratamendubereziak behar izan zituen Chateaulingo sendategian etabestelako kliniketan…

1973ko urtarrilaren lehen egunetanbisitan joandako lagun batzuek aurkituomen zuten hilik bere apartamenduan,bi botila whisky eta lau tubobarbituriko hutsen ondoan. Medikuekabenduaren 28an datatu zuten harenheriotza. Jon Etxaide bezalakolagunek nahi gabe edo uste bainoalkohol eta pilula gehiago hartuta hilizango zela pentsatu bazuten ere, osouste hedatua da ezagutu zutenenartean heriotza bilatu egin zuelanolabait. 47 urte besterik ez zituen, eta15 urte inguru zeramatzan gaixorik.

9

Jon Mirande Chateaulin-en (Bretainia).Pennaod-ek eta bere familiak eginiko bisita

batean harturiko azken argazki ezaguna.(1972ko abuztuan)

Bi lerro nagusi nabarmendu dituzteadituek haren ideologian: alde batetik,erromantizismotik zetorkion mundu-ikuskera, eta bestetik mendehasierako Europako pentsamenduaneragin handia izaniko Nietzsche etaSpengler-engandik jaso zuena.

Erromantizismoaren izpirituak, Sturmund drang, errebelamendu jarreraitsatsi zuen Mirandegan. Indibiduoburgesari erabat kontrajartzen zitzaionizpiritu aristokratiko erromantikoabereganatua zuen, eta gizonareninozentzia aldarrikatzen zuen ozenki,hezkuntzaren eta zibilizazio

Jon Miranderen nortasun etabiografiaz batera, ideologiarenberezitasunak jorratzea garrantzitsuada haren obra hobeki aditu ahalizateko. Izan ere, Miranderen obraesteta perfekzionista batena dela esanbehar den hein berean aitortu beharbaita bere pentsamenduaren islapenetengabea dela, eta berezikieuskaldunentzat idazten zuela. Hainzuzen ere, garaiko irakurleeuskaldunek bere mezuari egitenzioten harrera entzungorrak eta arearbuioak bultzatu zuten azken hamarurteetan euskaraz gehiago ezidaztera.

10

MIRANDEREN IDEOLOGIA HETERODOXOA

1970eko «Prix de ResemblementBreton»en ospakuntzan.Eskuinaldean, Jon Mirande. Ondoan,Jean Marie Le Penn eta GoulvaenPennaod, Jonen lagun mina.

mendebaldarraren eraginak gizakiarenberezko izaera erabat gaizkoatzenzuela salatuz.

Mirandek ere, erromantikoek bezala,iraganaren herrimina sentitzen zuen,noizbait munduak izaniko batasungaldu haren lilura eta nostalgia,hartara itzultzeko irrika bizia. Hortikbada, aintzinako kultura zeltiko etaeuskaldunarekiko zaletasuna.

Oso gaztetatik ezagutu zituenNietzsche nahiz Spengler-en obrak etaMiranderen pentsamendua horienfilosofiaz blaiturik dagoela dioteadituek. Neurri handi batean, gainera,nazional-sozialista alemaniarrenideologian hartu zuten irakurketarenbide beretik bereganatu ere.

Pentsamendu horren zenbait alderdiazaldu nahi izanez gero,kristautasunarekiko jarrerak duengarrantzi berezia azpimarratu beharradago. Bi filosofo horientzatkristautasuna fede ahulgarria da,gizakiaren berezko izatea ito egitenduena, bakezaletasuna eta moraltranszendentearen zama ezarriz.Jainkoaren heriotza eta«gizagaindikoa»ren nagusitasunaaldarrikatzen du Friedrich Nietzsche-k,esate baterako.

Oswald Spengler-ek berriz,berebiziko eragina izan zuen

Miranderen jarreran, kritiko guztiekaipatzen dutenez. 1918ko bereMendebaldearen gainbeheraidazlanean, Mendebaldeko kulturarenhondamendiaren erradiografiadeterminista egin zuen, etagainbehera horren froga omen zirenEuropa aldean nagusi ziren ideologiaahulgarriak: kristautasuna, marxismoa,demokrazia, parlamentarismoa...Guztiek gizakiarengan datzankemenaren eta indarraren balorenagusia zanpatzen zuten.

Mirandek Spengler-en ikuspuntuakhartu zituela esan genezake, ez zendemokrata, kristautasuna arbuiatzenzuen eta marxismoa ere bai. BigarrenMundu Gerran, 15-20 urte zituelarik,Pariseko bretoi naziekin eta hauenSpengler-zaletasunarekin harremanetanjarri zen: honela jabetu zen europarrazela eta euskalduna. Orduz geroztikoada Mirandek euskara eta euskal kulturaezagutzeko eginiko ahalegin handia,bai eta Europako aintzinako kulturhizkuntza guztiak menderatzeko saioerraldoiaren arrazoia ere.

Lerro nagusietan azaldutakoikuspuntu ideologiko honek betiurrundu zuen Jon Mirande garaikoeuskal giro abertzaletik: Mirandekgaitzetsi egiten zuen garaikide zueneuskal abertzaletasun zintzo,demokraziazale, fededun eta bakezale

11

Beraz, aurkeztu ohi diguten euskaleredu osasuntsu, formala eta langileageure endekapenaren emaitza ustelabesterik ez zen, bere ustez. Euskalizaera faltsuaren mitoak alde baterautzirik, berriro Antzina izan ginena,vascones inquieti bihurtu behargenuela zioen, iraun ahal izateko etageure senera itzultzeko.

hura, eta euskal nazioarenaldarrikapenak bestelakoidentifikazioak zituen beragan. Izan ere, gure nazioaren iraupenaukera bakarra indarraz baliatzeanzetzalakoan zegoen; bere ustez,demokraziak ahuldu egiten zueneuskaldunek zuten irauteko aukeraeskasa. Bestalde, arrazista zelaaldarrikatzeak eta juduen aurkaidatziriko zenbait artikuluk gerrateagaldu zuten naziekiko identifikazioosoan kokatu zuten, eta ondorioz,zenbait polemikaren ardatz bilakatu.

Mendebaldeko zibilizazioagainbeheran omen zegoen, beraz, etaerrealitatean nagusitzen ikusten zuenjoerak zapuztu egiten zuen, horregatik,Mirandek utopietara jo zuen: euskalpaganismoaren aldarrikapena egitenzuen, eta ahulgarri diren demokrazia--zaletasun eta bakezaletasun kristauakbaztertzen zituen. Bere artikuluetanAntzinate urrunean euskaldunak hainzintzo eta jator ez zirela izangogorarazten zuen, gure arbasoekeuren iparraldeko eta hegoaldekoauzokoak ikaratzen eta mendeanhartzen omen zituztela, ahal zutenbezainbat. Historiatik ateratakodatuetan oinarrituz, euskal gizarteanbazterturiko ijito, judu eta agoteak ereizan bazirela oroitarazten zuen, etaeuskaldun asko gaizkile gisakomertzenario egiten zirela garai batean.

12

Antzinako euskal sinesmenen omenez idatziriko «Euskaldun laminei»(1961) poema.

Euskaltzale heterodoxo honenliteratur obra lau literatur generoezberdinetan mamitu zen, berezdenera hartuta obra laburra bada ere:olerkiak eta ipuinak dira aurrenekoak,eta artikuluak eta nobela, berriz,bizitzaren azken aldera gehien landuzituenak. Miranderen obra XX.mendeko idazle fin eta estetarikzainduenetako baten emaitza da etaharen eragina poeten artean aurkitzenda batez ere, besteak beste, FelipeJuaristi eta Joseba Sarrionandiarenidazlanetan, azken honen poesia etanarraziogintza badira erezuberotarraren oinordeko aitortuenak.

POESIA: ESTETA BATEN HITZZIZTATZAILEA

Gerraosteko euskal poesiak ekarrizuen berrikuntzan, elkarren arteanguztiz ezberdinak ziren bi korronte edobi polo nagusi nabaritzen dira, bataGabriel Arestirena, poesia sozialaegiten duena, eta bestea, JonMirande, estetizismoaren bidetik jozuena.

13

JON MIRANDEREN OBRA

Jonek gelan omenzuen apaingarribakarra: Albert

Dürer-en«Melencolia»

grabatua.«Andere bat da,

zeinen begienbitartez Saturnomunduari beha

eta adi dagoen».

Jon Miranderen obra poetikoalaburra da, batez ere 1948-55 urteeninguruan garatu zen intentsitategehienaz, eta aldizkarietan barrenasakabanaturik egon da urteetan zehar,1956an Ilhun-Argiak titulupeanargitaratzeko asmoa behin-betiko utzibehar izan baitzuen. Halaxe egonziren bere poemak 1976an AndolinEguskitzak Orhoituz liburuan poemasorta argitaratzea lortu zuen arte. JonMirandek oihartzunik gehiena poesianizan du, aparteko berritasuna ekarribaitio euskal poesiagintzari. Berritasunhorren ezaugarri nagusiakzertzelatzerakoan, batez ere biardatzen ingurukoa dela esan liteke:tematikoa eta formala.

Tematikari dagokionez, Miranderenolerkigintzan dagoeneko aipatuakditugun joera eta zaletasunideologikoek eragin handia izan zuten.Haren espresabide dira neurri handibatean eta, horrexegatik, berritzaileeta muga haustaile bihurtzen diraeuskal literaturaren gerraondokogiroan.

Miranderen heterodoxia da olerkientematikaren alorrean sumatzen denezaugarririk nabarmenena. XabierLetek Orhoituz liburuaren argitalpenazela eta eginiko iruzkinean ohi bezainzorrozki deskribatu zuen Miranderenantikonbentzionaltasun hori:

14

«Mirandegan haur ttiki bat zegoen,paganotasun ametsez beteriko haurttiki zorionzale eta erotikoa; baina, eraberean, Nazismo ondorengoankerkeria eta lohikeria guztiekzikindutako hogeigarren mendekomendebaldetar ilun bihurria erebazegoen. Itxaropenik gabeko herrittiki baten seme ttiki bat, handitasunametsez beterik beti bizitu zena,ezintasunetik sortzen diren neurosietanmurgildua. Batetik buru argi, zorrotz,bestetik erromantiko izpirituzale.Batetik bere herriaren madarikatzaile,konformismo eta estukeriezhiguindurik, bestetik, Aberria askazezaketen gudu enda berri batekozaldunak eraikizale eta kantatzaile.»(Zeruko Argian, 1976, 23 zk., 30 or.)

Miranderen antikonbentzionaltasunhori bere poemetan nabarmentzen dabortitzenik X. Leteren ustez,«gehiegitxo beharbada, bai baitirudizenbait aldiz zenbait gairi buruz bereegiazko joera eta kezken bidetikbaino, bazterrak inarrosteko desiotikabiatzen dela.» Letek nabarmentzenduen «gehiegikeria» hori oharaipagarria da: Mirandek euskal

15

Miranderen poesiakgaraiko aldizkarietanargitaratu ziren. Honakohauek A. Eguzkitzak(1976), Tx. Larreak(1984) eta X. Olarrak(1984) prestaturikoantologiak dira.

1955ean idatziriko «Paranoia» poemaren originala.

Ilhun ArgiakMiranderen poema

antologia (EHU,1992). Izenburuhorixe zen JonMirandek bere

poesia liburuarieman nahi izan

ziona.

erotikoa litzateke gai nagusia, etaBaudelaire, Mallarmé, Verlaine etaRimbaud poeta sinbolista frantseseneragina oso garrantzitsutzat jotzen daalor honetan. Sentsualismo erotikoakeuskal literaturan ezohiko bideakhartzen ditu Miranderen obran:lesbianismoa, pederastia, prostituzioa,homosexualitatea eta masturbazioadira erabiltzen dituen gaietako batzuk.Heriotzaren gaia, aldiz, sarritan,bakardade, umore beltza etabiolentziarekin erlazionaturik agertzen

gizartearen araztasuna astindu nahizuen errotik, euskal izatearen muinbakezale demokratiko, kristau etazintzoa erasotzerakoan erakustenduen biolentzia, beharbada, berebenetako joerak baino gehiago,gauzak pitin bat bada ere aldatzekosaioak ez ote ziren iragartzen zigun.

Miranderen poesien tematika lauardatzen inguruan biltzen da: erotika,heriotza, paganismoa etaabertzaletasuna. Sentsualismo

16

«Txoriontasun» poema honetan Mirandek nolabait Lizardiren «Gure mintzo» poemaren parodia egiten du, ohikoeuskalduntasunaren ikuspuntu ironikoa hartuz.

da, eta ideologiaren alorreannihilismoaren joerarekin erlazionaturikdago. Paganismoaren etaabertzaletasunaren gaiak ere agertzendira bere ideologia antikristauaren,paganozalearen eta abertzaleerradikalaren adierazpen gisa. Euskalpaganismoa eta garai heroikoenberpizkundea iragartzen dutenpoemetan, Europan jadanik zaharrazen erromantizismoaren tradizioari lotuzitzaion, Iñaki Aldekoaren ustez.

Miranderen poesiaren bilakaeratematikoa zedarrituz, esan dezakeguhasieran Mirandek poesia heinearraegiten zuela, non maitasuna, batez eremaitasun eternala den poesi gainagusia: esate baterako, bestearenhitzak sinestu eta engainatuak izangodiren maitale inozoak, edota, heriotzakden-dena astintzen duela eta ilusioguztiekin amaitzen duela aditzeraematen dutenak. Bigarrenik,errebelamendu sozialaren aroa

17

Mirandek Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu zituen bere lan asko. Aldizkariaren arduradunak ziren A. Ibiñagabeitia, J. Zaitegi eta Orixe Guatemalan. «Euskal Hirutasun Santua» azpioharra jarri zion A. Ibiñagabeitiak argazki honi.

«neuk ere, aien ikasle bezalaezagutzen dut neure burua». Nabarizaio literatur mintzairarentrinkotasunean, aditz, atzizki etapasarte osoen elipsirako joeran,metrika zainduaren erabileran, errimaarrunten arbuioan, poemaren hotseneta ideien barne-erritmoen bilaketaetengabean... Baina, bestalde, berakaitortua zuen moduan, ingelesez idatzizuten zenbait poeta zituen eredu, itzulizituen Poe eta Yeats bereziki.Bestalde, idazle erromantiko nahizkantu alemaniarrak ere oso gogokozituen eta zubererazko ahozko lirikatradizionala oso ongi ezagutzen zuen.Horra hor laburki Miranderen iturriak.

helduko da, Mirandek euskaldunenjoera zintzo, ahul eta kristauakkritikatuko ditu eta paganismoaren etabiolentziaren gorapena egingo.Hirugarren epe batean, aldiz,existentziala bilakatuko da Miranderenprotesta heriotzaren aurrean, mundua«iduritze» hutsa besterik ez da: Nil igitur mors est (Beraz, heriotza ezda deus).

Jon Miranderen poemen berritasunformala ere nabarmena da, esandugunez. Xabier Letek etengabekoesteta eta perfekziozalea izan zen JonMiranderen ahalegin estetizistaLizardirenaren parean jartzen du, etakonparazioak are zuzenagoa dirudi,alderdi tematikotik hain urrun daudenbi poeta hauek egin zuten obralaburraren edertasun ezberdinarenperfekzio nahiari erreparatzen bazaio,biek ere premien arabera,espresibitatea bilatuz eta bilatuz aritubaitziren, azkenera arte.

Bestalde, olerkien gaiak etamintzaira bere-bereak baditu ere,Mirandek guda aurreko idazleak hartuzituen abiapuntutzat eta haien lorpenpoetiko zenbait bereganatu zituen.Besteak beste, Pizkunde Aroko Lizardieta Orixe olerkarien ume zen nolabait.Haiengandik ikasia zuen euskalliteratura kultua, Jokin Zaitegiri 1956aneginiko gutunean aitortzen duenez,

18

Igela aldizkariarenbilduma (Hordago,1979). Jon Mirande

eta Txomin Peillenekargitaratu zuten

Parisen 1962 eta1963 bitartean.

Jon Mirandek poesiaren gaiekeuskal gizartea «epatatu», inarrosiegin nahi bazuten ere, olerkiakegiterakoan, guztizko edertasunliterarioa bilatzen zuen, joko eder batsoilik egitea beste gabe. Berepoesiaren estilo surrealista etasinbolistaren ulergaiztasunak ez zuenkezkatzen, for the happy few,gutxiengo zoriontsu horrentzat idaztenzuela esaten zuen enpatxurik gabe.

Joko estetiko hori oso exigentea zenbere kasuan, perfekziozale amorratuabaitzen. Bere poesietako irudienedertasunak eta erritmo imitaezinakliluratu ditu ordudanik bere ideiekgogait eragiten dieten hainbat etahainbat irakurle. Poemarenmusikalitatea, hitz bakoitzaren «barne--musika» eta bertsoan kokatzekomoduaren ondoriozko erritmoa guztizgarrantzitsua da Miranderenolerkietan, kanturako eginak dirahorietako zenbait, erritmo bariatu etaerrima aberatsak bilatzen zituenetengabe, errazkeriari uko eginez,epiteto hautatu eta irudien distirabilatuz, joko kontzeptualetan sinonimoeta homonimo hitz-jokoetanoinarrituz…

Beste zenbait adituk bezala,Sarrionandiak Miranderen obrapoetikoa Edgar Alan Poe eta CharlesBaudelaire-ren olerkigintzaren harian

kokatzen du. Mirandeerromantizismoaren ideiairrazionalzaleen eta inkoszientearenaldeko joeren jarraitzaile da, bainaparadoxan bada ere, Poe etaBaudelaire bezala, era bereanMirande erromantiko intelektualistaizan zen, «poemagintzan inteligentzia,kalkulua eta metodoa lehen mailanjartzera zetorren» joeraren barruan. 19

Liburu honetan bildu du Patri Urkizuk

Jon Mirandek Koldo Mitxelena, Txomin eta

Robert Peillen, Jon Etxaide, Andima

Ibiñagabeitia, Jokin Zaitegi eta beste

zenbaitekin izaniko gutun trukea.

Miranderen hamazortzi ipuinenartean, erdiak-edo itzulpenak dira: E. A. Poe (Ixiltze, Amontillado Upela),F. Kafka (Legearen aitzinean), H. H. Munro Saki (Ipuin Kondatzailea,Leiho irekia) bezalako ipuingileenitzulpenak, alegia. Berak sorturikoen

IPUINAK: MUNDU FANTASTIKOEN ITZALETAN

Jon Miranderen ipuinek, ugariak izangabe, euskal literaturaren esparrumurritzean ordurarte inork landugabeko ipuin mota landu zuelako edo,guztizko eragina izan dute euskalnarratiban, gaur egun izen handikodiren zenbait idazleren narrazioenbitartez.

20

E. A. Poe eta F. Kafka idazleak izan ziren Miranderen ipuinen erreferentzianagusi, eta haien zenbait obra itzuli ere egin zituen.

artean, Behiak, Ametsa, UrBazterrean, Zazpi Gizeraile, Zinopa,Gaizkile baten azken orduak, Maitarienarnoa, Eresi Kantari, Gauaz ParkeBatean.

Miranderen ipuinen munduak,orokorrean, itzuli zituen autoreen giroaislatzen du, eta hauen artean adituekbereziki azpimarratu izan dute EdgarAlan Poe idazle amerikarrak JonMiranderen mundu literarioanizandako eragina. Ipuingintzan bezainnabaria da olerkigintzan,Sarrionandiaren iritziz. Gizanortasunaren alderdi iluna, perbertsoaeta biolentoa agertzen dute ipuinek,ingelesen artean ipuin «gotikoen»maisu izan zen XIX. mendeko E. A. Poeren ildotik. Sarritan,perbertsio edo gizakiaren ezaugarririkbiolentoaren groteskotasuna etaabsurdua da Miranderen ipuinenezaugarririk nabariena, eta itzultzekohautatu zituen beste bi autoreengan (F. Kafka eta H. H. Munro) ereantzerako ezaugarriak nabarigenitzake.

Aldizkarietan argitaratu zituenlehenik ipuinok. Egan argitaletxeakbildu zituen horietako asko IdazlanHautatuak izeneko bilduman, bainaartikuluekin tartekaturik. Azkenik, PatriUrkizuk 1984an Gauaz parke bateanizenburupean Miranderen ipuinen

edizio berria argitaratu zuen, zenbaitipuini buruzko informazio interesgarriaemateaz batera.

21

Idazlan hautatuak(1976)

Mirandek argitaraturiko ipuinen biantologia, Txomin Peillenek GeroTaldearekin batera eginiko 1976koa eta

Patri Urkizuren 1984koa.

Miranderen ipuinetan literaturafantastikorako joera nabarmendu zuenUrkizuk hitzaurrean, baina era bereanohartarazi zuen Mirandek hizkuntzazanpatuetako, okzitanera etairlanderako bi idazleren lanak ere itzulizituela, bereziki bi gai nagusi landuzituelarik, bi leit motiv, bat ia kontuguztietan: Izua. Bestea irlanderazkoitzulpenean soilik: Aberria.

Beraz, badirudi Poek eta berefrantses itzultzaile izan zenBaudelairek, bai bizitza moldez, baiberen idazlanez, liluratu egiten zutela,eta horrela, haien izuen eta Mirandeberaren zenbait gai pertsonalenbilbean ehundu zela haren ipuinenunibertso literarioa, iluna, makabroa,ikaragarria, baina baita iradokigarria,umoretsua, zorrotza eta ironikoa ere.

22

HAUR BESOETAKOA:IKARAGARRITASUNEANMAMITURIKO EDERTASUNA

Aurreratu dugun moduan, 1959rakoamaitua zuen Haur Besoetakoa, baina1971 arte ez zen nobela labur hauargitaratu. Ezintasun horren arrazoianobelaren argumentua zen etadefendatzen zituen jarrera moralak.Nobelaren argumentuak 30 urtekogizon baten eta 11 urteko bere haurbesoetakoaren arteko maitasunakontatzen du. Gizon horrek ez dugizarteak ezartzen dion debeku arauaobeditu nahi, eta bere idealismoakhorretatik ihes egitera darama.Neskatoarekiko dituen maitasunharremanek gizartearekin etasendiarekin haustera bultzatuko duteeta azkenean, gizartearen iritzienpresioak eta gizonarengan sortzendiren jelosia sentimenduek irtenbidedramatikora eramango du bikotea.

23

Nobelaren alderdi formalez hitzegiterakoan soiltasunaz etabakuntasunaz hitz egiten dutekritikoek, obra oso klasiko batenaurrean gaude, antza, baina horrek ezdio edertasunik kentzen, eleberriarenoreka eta osotasun erabatekoa aurkituduelako. Miranderen narrazio estiloada halere, nobela honetan gehienikazpimarratu beharrekoa, prosarenerritmoaren dotoretasuna, pertsonaianagusiaren egoera animikoen azalpenperfilatua, adjetibazioarenzehaztasuna... Estiloak liluratu etagatibatu egiten du irakurlea, kultua,distiratsua eta ederra baitakontzesiorik gabe. «Hain aszetikokimarkaturiko xede honi buruz,kontakizuna zehazki eramana dagoerritmo arin eta bizkorrez eta idazkeradotore, zauli eta trinko batenbidez.»(Mikel Lasa 1987)

Haur Besoetakoa nobelarenbi edizio: G. Arestiren lehenedizioa (Lur, 1971) etaHordagoren 1983koa.

MORALA ETA ASKATASUNA

Pedofiliaren gaiak literaturan zeharizaniko tratamendua aztertu dute HaurBesoetakoaz mintzatu direnek, JosebaSarrionaindiak, Felipe Juaristik,Eduardo Gil Berak… Historian zehar,Dante Alighieri, Francesco Petrarcaedo Lewis Carroll-ekin batera, EdgarAllan Poe aipatzen du Sarrionandiakpedofiliaren tradizio literarioaren urratsgarrantzitsutzat. Baina erreferentehauetan guztietan «neskato» edoninfula horiek idazlearen biografiarekinerlazionaturik daude eta haien obretanpedofiliaren gaia erdi ezkutuan datza,hau da, bere erotismoa haur fantasiazedo mistizismo sinbolistaz estalirikdago.

XX. mendearen bigarren zatian,aldiz, Vladimir Navokov-en Lolitanobelak gaia tratatuz eta deskribatuzordura arteko literaturmoralitatearekiko haustura burutukodu. 1955ean argitaratu zuen Lolita ezda aurreko ninfulak bezalakoa, berebenetako izaera demoniakoaerakusten duen neskatxa da.Hurbiltasun kronologikoagatik,Navokov-en Lolita (1955) sarritanaipatu izan da Haur Besoetakoa(1959) liburuaren iturritzat, baina ezdute zerikusi handirik bi narrazioek.Ezberdintasunak nabariak dira, zerenlehenengoan protagonista haurraren

24

Haur Besoetakoa irakurri ondoren Kintanak idatzirikoari erantzunezMirandek 1972an eginiko gutunean bizi zuen isolamendua eta etsipenanabaritzen dira.

jostailu bihurtzen da etaMiranderenean aldiz, gizona da akziokonplexuago baten eramailea,neskatxaren borondate pasiboabereganatuz, haren hezkuntza etabizitzaren norabidea gidatzendituelarik.

Bestalde, Miranderengan maitasundebekatuen gaia ez zen inolaz ereberria, poesiei buruz hitz egiteanaurreratu den bezala. Amodioerlazioen naturaltasuna errebindikatuzuen, bereziki amodio anormal edodebekatuena.

Oinarrian Mirandek Theresa etaharen aitajaunaren arteko amodioarenbilakaeraren historia kontatu zuen,pasiozko klimax gorena, bide batezkarnala eta mistikoa dena, lortzenduen arte. Liburuaren gai nabariapedofilia baita. Horregatik hitz eginbehar da lehenik Haur Besoetakoaridarion erotismoaz eta gizarteari nahizgizartearen hipokresiari egiten zaionsalaketaz. Izan ere, protagonista

gizarte mailan arbuiatua da, baina ezbenetako morala dela kausa. Moralaitxurakeria, axaleko aitzakia besterikez da, burges txikien bizitzaonartarazteko. Beraz, muinean dagoenarazoa horixe da, gizarteak ezarririkomoralaren lakioa. «Gizartekoeginbideak» formularen barruanbiltzen du norbanakoari eskatzenzaion nortasunaren sakrifizioarenlegea. Pedofiliak gizartetik ataterarazten du protagonista, besteengisakoa ez delako. Beraz, HaurBesoetakoan moralaren arazoa sexuarloko «desbideraketen arloan»bakarrik kokatu ohi dela salatzen du,gainerakoan etikaren aurkako bestehainbat eraso isilean uzten direlarik.

Moral hipokrita horren aurkakoaskatasunaren egarri hori ongi sumatuzuen liburua lehenik argitaratu zionGabriel Arestik, eta hari buruzko iritziaematerakoan esan zuen, bere ustez,libertateari eskainiriko kanta bat zela:«Hitz bitan esan beharko bagenu HaurBesoetakoa zer iruditu zaigun, honelaesango genuke dela:ikaragarritasunean mamitutakoedertasun inposible bat.» (Anaitasuna,Bilbo, 1970, 15, 195 zk., 10 or.)

25

gazte horrekiko duen amodioaizpirituala da, maitasun garbi-garbia,amodiozko miraria, nobelan «akatsgabekoa» dela esaten du, «arima bienelkargoa zentzuez lekorekoa» da.

Aurelia Arkotxak iradoki du nobelahonetan denboraren joanaren kezkaerrepresentatu duela emakumeenadinen balorazioan, heriotzarenaurkako lehian sinbolizatu duela.

Horregatik protagonistak munduhonetatik ihes egin, itsasoan barrenajoan eta zelten paradisu horrenherrimina du, Gazteen Lurra uhartedohatsu batzuetan kokatzen du bereitxaropena, irlandarren mitologian den

ARIMAREN HERRIMINA

Joxe Azurmendiren iritziz, gizon--emakumeek elkarrekin dituztenharreman «normalak» gizarte saldoansarrarazten omen gaituela uste duMirandek. Sentsualitateaz osoikuspegi negatiboa omen dauka beti,garraztasunez erasotzen du.Sentsualitatea zikina daMiranderentzat, zentzukoi etagorpuzkoi, mozkorgarri eta arimalausogarri. Bereziki emakume helduenhutsaltasunarekiko eta sentsualtasunnabarmenarekiko erdeinuanabarmentzen da nobelako zenbaitpasartetan. Aldiz, gizon helduak neska

26

Jon Mirandek 1963an Koldo Mitxelenari bidalitako postala «Neska Kallypse», Kalipso itsas-laminaren irudiaz.

27

Hans Baldung Grieg-en «Emakumearen hiru adinak» (1510) grabatuaz baliatu da Aurelia Arkotxa Haur Besoetakoanemakumearen adinak sinbolizatzen duen denboraren eraginpetik ihesi egin nahia irudikatzeko.

arimaren eta Gazteen Lurrarensinbolizazioan denborarennorabidearen aintzinako eta funtsezkogizakiaren galderaren planteamenduadagoela. Miranderen Tir-n’Og«Gazteen Lurra», etorkizun desiratuaden hein berean baita desira horrenjaioterria eta herrimin horren iturburua.

Miranderena ez da erromantikoennostalgia, Mirandek ez du Erdi Aro edogarai handietako Egipto iraganarenherriminik. Arimaren jatorri eta helburuzen Gazteen Lur haren herriminabaizik; halere, mito zeltiko horri ez zioninoiz gehiegizko zertzeladarik eman ezarlo estetikoan ez politikoan. Mundumitiko horietan edo Gazteen Lurrean,poeta bezala ez ezik, gizaki bezala eresinesten ote zuen ez dakigu, bainaberetzat egia seguru bakarra«arimaren bizitza zela» behin etaberriz esan izan zuen azkenera arte.Hona hemen azken idazkietako bateanbretoieraz idatziriko Hor fez (Nirefedea): «Ariman sinesten dut,jainkoetan sinetsi beharko ote dut?Nire ustez, auzi oso ezberdina da.Niretzat nire arima aski zait. Halere,bere batasunaren nekeak astun egitendionean, Jainkoak ohoratzera zirikatuada, nostalgia baten uztak edo klanekogiza handien arimen oihartzuna, gureizatearen beste planetan bizitzendirenak balira bezala.» (352 orr.)

Tin-n’Og «Agindu Lur» hura,heriotzarik, hobenik eta hutsik gabean.Han edertasunak beti irauten duzimeldu gabe eta Theresarenhaurtasuna ez da inoiz galduko, ez dabeteko, beraz, Baudelaireren epaia «et les fruits passeront la promessedes fleurs».

Hemen ordea, dena galkor, akasduneta itsusi den mundu honetan arimakbere sorterriaren nostalgia du, hartaraitzultzeko irrika bizia; horregatik,heriotza ez da denaren amaiera,arimarentzako askatasunaren hasierabaizik, orduan hasiko da berebenetako zoriona. Ildo beretik,Eduardo Gil Berak ere, Miranderennobelaren itzulpenari, La ahijada-ri,eginiko sarreran iradokitzen du

28

Eduardo Gil Berakeginiko La ahijada

gaztelerarakoitzulpena (Pamiela,

1991)

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Koldo Mitxelena Kulturunea.

• Eduardo Gil Bera.

• Patri Urkizu.

• Eugenio Ibarzabal.

• Xabier Kintana.

• Aurelia Arkotxa.

• Txomin Peillen.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1621-2 (Obra osoa)84-457-1624-7

L.G.: BI-83-01

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística