24

K54 2006 09

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K54 2006 09
Page 2: K54 2006 09
Page 3: K54 2006 09

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Infomazioa 4

Autobusen ordutegiak 5

Puri-purixan 6-7-8

Hezkuntza 9

Bi hitzetan 10-11

Uda argazkitan 12-13

Karenka 14-15

Gizartia 16-17

Historixa 18-19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

IRITZIAOPORRAK? PRIMERAN

Etxean egutegiak dauzkan jendea bi multzotan banatu omen daiteke: hurrengohilabeteari dagokion irudia begiratzen dutenak alde batetik, eta begiratzen ezdutenak bestetik. Baina bada nire ustez hirugarren talde bat ere: oporretan egoneta ez egutegiari eta ezta erlojuari ere kasurik egiten ez dioten haiek osatzendutena. Izan ere udako oporrak izaten dira gehienontzat eguneroko eginbeha-rren morrontzatik libratzeko tartea. Langile buzoa erantzi eta txapela, galtzamotzak eta master card-a hartuta turista bihurtzen gara geu ere denboraldi batez.Orduan, urte guztian zutik eta presaka hartu izan dugun kafea terrazan patxadazeserita hartuko dugu egunkaria errepasatzen dugun bitartean, nahiz eta ondorenia hiru aldiz gehiago ordaindu behar izan. Bazkalostean siesta egin eta gauerokalean afaldu. Bizimodu ederra.

Bidaiatzeko garai aproposa da baita ere. Urte guztian Bardeetara bizikletaz joanbehar garela esaka aritu ondoren, azken orduan, beste baterako utzi dugu plana;izan ere bidaia agentziara gerturatu eta azken orduko ikaragarrizko txolloa topa-tu ez dugu ba! Zer eta Birmaniara hogei egunetarako. Honelako aukerak ez diraegunero izaten gero! Non dagoen Birmania? Asian, ezta?

Bueltatzean, herria zaintzen gelditu diren lagun guztiei gure kamera digitalberriarekin ateratako 520 argazkiak oparituko dizkiegu posta elektronikoz, etasinfalta hurrengo urtean Birmaniara joateko esan, benetan merezi duela, nahizeta egunik gehienak hoteleko igerilekuan pasa ditugun etzanda. Gainerakoakeserita, komunean, urak kalte egin ote digun edo...

Tira, urte guztia daukagu aurretik bizitako esperientziaz gozatu eta hurrengoazein izango den pentsatzen jartzeko. Bitartean, lanera. Edo, gure auzo bizkaita-rrek egoki esaten duten moduan, beharrera.

Aitzol Astigarraga

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: K54 2006 09

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 55. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)IRAILA

1etik 3ra A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)4tik 7ra Lon Apraiz8tik 10era Jabier Otxagabia11tik 14ra A. Zalduegi15etik 17ra M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)18tik 21era Jabier Otxagabia22tik 24ra Lon Apraiz25etik 28ra M. C. Riveiro29 eta 30 A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

URRIA

1ean A. Zalduegi2tik 5era Lon Apraiz6tik 8ra Jabier Otxagabia9tik 12ra A. Zalduegi13tik 15era M.C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)16tik 19ra Jabier Otxagabia20tik 22ra Lon Apraiz23tik 26ra M.C. Riveiro27tik 29ra A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)30 eta 31 Lon Apraiz

OTX

AG

AB

IA: 6

89 5

8 57

59

- A

PRA

IZ: 6

30 0

5 50

97

ZA

LDU

EGI:

669

26 2

2 01

- R

IVEI

RO

:667

33

88 9

0

Page 5: K54 2006 09

5zeuk esan

Page 6: K54 2006 09

puri-purixan6

PUNTU DDANTZA

Puntukako karneta uztailaren 1ean jarri zen abian, eta beste urteetan bainoheriotz gutxiago izan direla aipatu dute behin eta berriz komunikabide zein trafi-ko arduradunek. Puntuak gora eta puntuak behera, herriko gidari profesionalekinmintzatu gara eta denak bat etorri dira zerbait behar zela adierazterakoan. Bainalege honek konponduko al ditu errepideetan egiten diren deskalabruak?

Egindako arau-haustearen larritasunaren arabera,puntu kopuru desberdinak kenduko dituzte: 2, 3, 4edo 6. Egun bakarrean gehienez 8 puntu gal daitez-ke, baina gidabaimena galtzeko nahikoa da egunbakarra. Galdutako puntuak berreskuratzeko ikasta-roak egin beharko ditu gidariak. Ikastaroa bi urteanbehin baino ezin da egin -gidari profesionalek urteanbehin-.

Puntu guztiak galduz gero, gidabaimena galdukodu gidariak eta sei hilabetez gidabaimenik gabeegongo da. Hau berreskuratzeko 24 orduko ikastaroaegin eta Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren azterke-ta gainditu beharko du. Honela 8 puntu berreskura-tuko ditu eta ondorengo bi urteetan punturik gal-tzen ez badu, hasierako 12 puntuak bereak izangodira. Gidari profesionalek hiru hilabete itxaron behardute.

Kontu horiek dira, azkar-azkar esanda, kaleko jen-deak argien jaso duena. Bideko profesionalek behar-bada iritzi kualifikatuagoa emango digutelakoan,herriko autoeskolako irakasle batengana, taxistabatengana, autobus gidari batengana eta garraiolaribatengana jo dugu. Jarraian, beraiek adierazi dizki-gutenak.

AUTOESKOLAKO IRAKASLEA“Autoeskolan arauak irakasten saiatuarren errepidean beste era batera egi-ten dira gauzak”

Legea indarrean jartzearekin batera aldaketariknabaritzen omen zen errepidean, hala aipatu diguauoeskolako irakasleak “pare bat astetan edo jendeamotelago zebilen bidean, beldurtuta bezala. Jendeakez zekien nondik joko zuen legeak eta erne ikustenzen, baina iruditzen zait lehenagoko astakeriekjarraitzen dutela. Ni Mutriku-Azpeitia-Azkotian ibil-

“Ezarritako aalkohol ttasa bbaino hhandiagoarekin ggida-tzeak 44 ppuntu ggaltzea ddakar.

ERREPIDEAN

Page 7: K54 2006 09

tzen naiz eta jende batek burua lehengo lepotikedukitzen jarraitzen du”.

Ez du uste lege honek arazoa konponduko due-nik ”zerbaiten beharra zegoela argi neukan bainadebekuak ez dute ezer konpontzen. Jendeak hezi-keta berezia behar du autoa hartu nahi badu. Autoahiltzeko makina bat da eta zure harrokeriagatikagian zuri ez zaizu ezer gertatuko baina ondokoaedo beste bat izorra dezakezu. Errespetorik ez dago,umiltasuna galdu dugu eta hori gizartearen arloaskotan islatzen da, baita gidatzerakoan ere”.

Hogeita bost urte dira irakasle hasi zenetik etaorduan baino gogorragoa omen da bere lana “garaihartan autoek indar gutxiago zuten eta ez zenegungo astakeriarik ikusten errepideetan. Jendea-ren jarrera aldatu egin da bai autoeskolan eta baitabidean ere. Oinarrizko baloreak galdu egin dira etahonela ez goaz inora. Legea dagoenetik istripugutxiago gertatu direla diote baina jarrera aldake-tan dago gakoa, nik hala ikusten dut behintzat”.

Gizonezkoa izan edo emakumea izan alderikbadagoela ziurtatzen digu “ausartzen naiz esaterajarrera eredugarriena emakumearena dela. Seiga-rren sentimena omen du emakumeak eta hori naba-ritzen da bolantean. Agian beldur handiagoa dute-lako, edo zuhurtziarekin jokatzen dutelako... bainaistripu kopuru gehienak gizonezkoetan eta gaztee-tan ematen dira. Nik aholku bera ematen diet ikas-leei, sekula bururik ez galtzeko, hau galduz gerobizitza ere gal dezaketelako. Neskek orokorreanbere lekuan dute burua, iparra galdu gabe aritzendira bolantean”.

AUTOBUS GIDARIA“Autobus gidariekin zein beste profe-sionalekin malguago jokatu beharkolitzatekeela uste dut”.

Autobus gidari honek ere lasaitasuna nabaritu duerrepideetan “legea indarrean jarri zenetik igartzenda errepidean, batez ere autopistan, abiaduragehiago zaintzen da. Beldurra ere izango da tarteanbaina gidaria lasaiago dabil. Alkoholemia kontrolakere ugariagoak dira, radar gehiago jarri dira etahonek ere eragina izango du gidatzeko orduan”.

Zerbaiten beharra bazegoela dio “zeozer beharzen, errepidean gauza asko ikusten dira eta onaksekula ere ez. Zenbait gertaera saihestu daitezke etahori lortzera jo behar dugu. Heriotzak gutxitu eginomen dira eta hori berri ona da; dena den, denboragehiago pasa beharko da ganorazko ondorioak ate-ratzeko”.

Baina gure gizarte honetan astia falta dugu “pre-saka bizi gara eta hori da lagunik txarrena. Nik betiibilbide bera egiten dut eta astia sobera dugu Bilbo-ra iristeko. Ez dugu inongo presiorik eta lasai ibil-tzen gara. Behin edo behin istripu batengatik edotokatzen zaigu iladan egotea baina zorionez ez daaskotan izaten”.

Autobusetako segurtasun-uhalak ere gehituzjoango dira “oraingo autobusetan atzeko eserle-kuak dituzte segurtasun-uhalak baina uste duthemendik aurrera egingo diren guztiek izangodituztela. Ez dakiguna da uhala jarri gabe duenakedo zeinek izango duen horren ardura. Guretzat osozaila da bidaiari guztiak kontrolatzea, banan-bananhasi beharko dugu begiratzen? Gidariak ere behar-tuta gaude segurtasun-uhala eramatera baina asko-tan ez da betetzen agintutakoa”.

puri-purixan 7

“Ezarritako aabiadura 330 kkm/orduko ggaindituz ggero, 33puntu kken ddiezagukete.

Page 8: K54 2006 09

8 puri-purixan

TAXI GIDARIA“Azkarregi doanak arriskua sortzenbadu ere, polikiegi doana ere arrisku-tsua da”

Taxi gidaria ere bat dator autopistak lasaiatu dire-la esatean eta beldurra ere aipatzen du aldaketarenarrazoietako bat “hala ere denok aldatu behar dugutxipa bolantean jarri aurretik. Ikaragarrizko astake-riak ikusten ditut nire jardunean eta gertatzen direnistripuak gutxi dira errepidean egiten direnak ikusi-ta”.

Nolabait arautu behar zela dio “baina lege hauestuegia dela iruditzen zait. Europan ere honela fun-tzionatzen dute eta zenbait lekutan oso-oso gaizkigidatzen da, Italia kasu. Profesional guztiengan izan-go du eragina legeak eta agintariek malgutasun piskabatekin jokatu beharko luketela uste dut. Alkohola-ren eraginpean gidatzea ez dut onartzen baina ni Bil-bora joaten banaiz ezin dut autobus geltokian zeinkarga-deskarga lekuetan utzi bezeroa, munizipalenbatek ikusten banau isuna jartzeko aukera du eta. Nibezeroaren esanetara egoten naiz eta egin dezake-dan denbora bezeroa eta ekipajea ateratzen ez daezer, baina...”

Denok presaka bizi gara eta presa hori presio bila-katzen da bere lanean “bada garaiz ibiltzea gustatzenzaion jendea baina asko eta asko erlojuaren kontrabizi da. Ez dakit nora joan behar eta denbora justua-rekin atera behar. Niri ez zait bat ere gustatzen,nahiago dut lasai ibili eta kafetxo bat hartzeko tarteaizatea, baina estresaren gizarte honetan ez dugu erre-mediorik”.

Eta gidariak umeak direnean...”aspaldiko kontuaizan arren, badirudi orain argitu direla gauzak. Lehen

behartuta omen ginen umeentzako aulkitxoak era-matera baina zorionez ez da hala. Nik ez daukat aul-kia edukitzeko beharrik, gurasoak dira hori eramanbehar dutenak edo bestela beraien ardura da haurraaulkitxorik gabe bidaiatzearena. Hori argi eta garbiesaten zaie taxian sartu aurretik. Dena den, herribarruan ez da beharrezkoa”.

GARRAIOLARIA“Guretzat larriena gidabaimena galtzeada, lanik gabe geratuko gara eta”

Oso nabaria da garraiolari honentzat ere autoaklasaiago dabiltzala “autopistan ez ezik errepidearruntetan ere gidaria lasaiago dabil, hanka sartzekobeldurra edo ez dakit zer baina polikiago gabiltza”.

Legearen beharraz ere badu zer esanik “nire ustezabian jarri den legea ondo dago. Hasieran gogorregiairuditzen bazaigu ere neurriak hartu behar zirelakoannago. Lege honi ikusten diodan gauzarik arriskutsue-na edo, legez kanpokoak ugaritu egingo direla, hone-kin zera esan nahi dut, ni moduko profesional batigidabaimena kenduz gero hiru hilabetez lanik gabegeratuko dela. Guk ez dugu langabeziarik kobratzen,eta nondik bizi? Horregatik esaten dut agian gidabai-menik gabeko profesionalak ere errepidera ateratze-ko arriskua dagoela. Nire iritziz legea malguagoa izanbeharko litzateke profesionalekin, uste dut estuegihartzen gaituztela”.

Hamaika ikusten omen da errepideetan “ni batezere hiriburuan ibiltzen naiz banaketan eta denetikikusten duzu, abiadura ikaragarria, seinalerik ez erres-petatzea, kontrako norabidean ibiltzea... hori udanbatez ere”.

Lehen lan neketsua eta orain... ”lehen bainoberanduago bukatzen dut lana. Gure lana presakakoada, eta lan asko dagoenean denbora gehiago eginbehar duzu alde batetik abiaduragatik. Bestalde,zorrotzagoak dira karga-deskarga kontuekin eta horere adi-adi ibili behar isuna jaso nahi ez baduzu. Denaden, hau da dagoena eta kito”.“Garraio ppublikorako kkarriletan aautoa ggeratu eedota

aparkatzen bbadugu, 22 ppuntu ggalduko dditugu.

“Puntukako ssistema hhonek eez ddu eesan nnahi iisunakjarriko eez ddirenik

Page 9: K54 2006 09

9hezkuntza

Goizeko Izarra ikastolan berrehun eta hirurogeitahamar ikasle izango dituzte aurtengo kurtsoan, hogeitabi irakasleren ardurapean. Haur hezkuntzak egin dugora azken urte hauetan, bertan ehun eta hogeitahamar haur daudela. Beste herrialdeetako haurrak erehurbildu zaizkie hala nola Uruguay eta Errumaniakoak.

Aurtengo ikasturtean euskara erabiliaren hobekun-tza dute helburuetako bat, baita formakuntza planaindartzea ere, Xarkei programa erabiliko dute arlo peda-gogikoan eta beti bezala euskal kulturaren ekimenakbultzatuko dituzte, eta baita bertan parte hartuko ere.Ingurugiroari dagokionez, iazko ikasturtean bukatugabe gelditu ziren zaborrarekiko atalak bukatu eta ura-ren zikloa ezagutaraziko diete ikasleei “agenda 21”enbarnean. Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere eus-kal idazleen bisitak ere izango dituzte “Idazleek eskole-tan” planaren barnean.

Haurreskola munizipalean sei seaskako haur dituzteeta bat urte batekoa, nahiz eta urrian eta azaroan gehia-go espero duten. Hauek bi irakasleren ardurapean izan-go dira. Hamaika orduko zerbitzua eskaintzen dutehamaika hilabetez, goizeko zazpi eta erdietatik arratse-ko sei eta erdiak arte. Matrikulatze epea irailaren 29anbukatuko da.

Institutoan hirurehun bat ikasle bilduko dira aurten-go ikasturtean hemeretzi taldetan banatuta eta berro-geita hamar irakasleren ardurapean, nahiz eta hauetakozenbait jardunaldi erdiko lanean arituko den. DBHkoakbederatzi talde izango dira, batxilergokoak lau talde etalanbide heziketan beste sei talde, horietako bi adminis-traritzan, bi elektroteknian eta beste bi akuakulturan.

Joan den urtean baino ikasle gehiago izango da, admi-nistraritzan gehien nabarmenduta.

Institutoko irakasleek elkarkidetzako programa bate-an sartuko dira aurrenekoz eta ikasleekin “Bhinebi” pro-grama erabiliko dute lehen aldiz bigarren zikloan inge-lesa irakasteko eta kurtso bukaeran balorazio bat egin-go da emaitzak ikusteko. Leonardo proiektuarekinjarraituko dute, Frantzia eta Irlandarekin ez ezik Malta-rekin ere harreman berriak eginda. Elkartrukeak izangodituzte beste herrialdeetako ikastetxeekin, ikasleakhorretarako prest agertzen badira. Indar berezi bat eginnahi da ikasleak enpresa berriak sortzen trebatzeko,horretarako enpresa simulatuekin lan egingo dute etabaita proiektuak landu ikasle ohiekin.

San Migel ikastetxean ehun eta hirurogei ikasle izan-go dituzte aurtengo ikasturtean hamabost irakaslerenardurapean. Haurreskolan lau haur dituzte zero urteko-ak eta hamaika batekoak eta hamaika ordu eta erdikoeskaintza luzatzen dute: goizeko zazpi eta erdietatikarratseko zazpiak arte. Ordutegi zabala eskaintzekoasmoa dute baita beste ikasle guztientzat ere; goizekozazpi eta erdietatik arratseko seiak arte. Hizkuntzen tra-taera dute aurtengo helburuetako bat.

Ikasturtearen

hasiera“2006-2007 iikasturtean hherriko

ikastetxeetan 7750 iikaslek jjardungo ddute 889irakasleren aardurapean

Page 10: K54 2006 09

bi hitzetan10

ARTE ERAKUSKETA

Abuztuaren 13tik irailaren 3ra arte izan du irekita Zabiel jaure-gian Luki Maidagan Aierdik bere erakusketa “Artea bere ugari-tasunean eta aniztasunean bizitzaren errekan zehar” titulope-an.

Lukik azken urteotan egindako lanak aurkeztu ditu arte moldeezberdinetan eginak: marrazkiak, akuarela eta oleoak, zura,terrakotak eta brontzeak; materiale ezberdinekin jolastuz betedu, berak dioen bezala, bizitzaren zati bat grinez eta saminez.

Pozik dago izandako arrakastarekin; bisita asko eta animougari jaso ditu baita askotan beharrezkoak izaten diren ahol-kuak ere. Txikitan bere baitan sortu zitzaion artearen kriseiluaindarberritua atera da eta prest hurrengo urratsak emateko,inoiz ez baita berandu. Dena den, pauso neurtuak nahi ditueman, bizitzaren oreka zainduaz, eta nahiz eta material ezber-dinak bere hatz artean erabiltzea gustatu, agian, batzuek alboratu edo gutxiago jolastu beharrean aurkitukoden susmoa du.

Hemendik, Kalaputxitik, ez dizugu zure lanaren kritikarik egingo, ez dakigulako; bai animatu, ordea, zurebarne errekari bidea egin diezaiozun, eta esan hemen dituzula Kalaputxiren orriak inoiz lagungarri gerta-tzen bazaizu.

Kalaputxiren irakurle askok ezagutuko ez bazuten ere,uztailean, uztaileko alea banatzear zela, FernandoMuniozguren eibartarra hil zela gogoratu nahi dugu.

Zeozertan jardun bazuen Fernandok euskalgintzan jar-dun zuen. Eibarren ...eta kitto! Euskara elkartearen etaizen bereko aldizkariaren sorreran parte hartze zuzen-zuzena izan zuen, baita euskararen alde lan egitendiharduten beste elkarte batzuenean ere. Gurean ere,Kalaputxi sortu aurretik egin ziren batzarretan-eta hanizan zen Fernando, aholku emateko. Eibarrek kezka-tzen zuen Fernando, baina baita eskualdeak ere, etahorren lekuko izan daiteke azken urteotan erein zuenhazitxoa: eskualdeko euskarazko telebista, orindikorain proiektua baino ez dena.

Euskararentzat bide berriak zabaltzeko abilezia bere-zia izan zuen lagunak utzi zuen arrastorik, bai, euska-raren inguruan lanean dihardugunon artean, eta, segu-ru, aurrerantzeko batzarretan hark esango lituzkeenakfaltan hartuko ditugu. Hala ere, haren oroitzapenakgogotsu eta iparrari begira lan egiten lagunduko digu.

FERNANDO MUNIOZGUREN HIL ZEN 25 URTE GOITXIK BEHERA

1981 urtean bi lagun bikotek Kalbaixotik Txurru-ka plazarako goitxibehera karrera egin zutenetikhogeita bost urte joan dira. Koadrila bateko kon-tua izan zena, laster joan zen zabaltzen bestekoadrilletara eta, gaur egun, herrian zaila izan-go da goitxiberetan jaitsi ez den koadrilarik aur-kitzea. Aspaldi bihurtu zen tradizio jaitsiera hori.

Zerbaitek egiten badu berezi, herrikoi-herrikoiaizateak egiten du. Izan ere, nahiz eta udaltzai-nak, sendagileak eta abarrak hor egon, inorkantolatu gabeko ekitaldia izan ohi da eta hainjoan da ondo hogeita bost urtetan! (urterokoistripu horiek gorabehera).

Aurten, hain urte borobilari berezitasuna emate-arren, lehenengo urte hartan tradizioari hasieraeman zioten lagunek kamisetak atera dituzte 25urteak oroitzearren.

Dagoen tokian dagoela, Jose Luis Zumalabe,lehenengo urteko lau haietako bat, harro egon-go da.

Page 11: K54 2006 09

bi hitzetan 11

komikixa gotzon santander

ZUBIAGA PLAZA BERRIZ ERE URAK HARTUTA

Urteroko ohiturari jarraituz BERTAN merka-tarien elkarteak udako zozketa egin zuenMalen bezperan.

Honakoan Estrella Ugartetxea anderea izanda saritua. Aipatu saria 1000 eurotakoa daeta elkarteko dendetan xahutzeko izangoda.

Bejondeiola!

Pasa den uztailean, hirugarren urtez jarraian, Zubiagaplaza hartu zuen urak izandako euri jasaren ondorioz. Pla-zaren inguruan dauden etxeetako lokalak, garajeak, Gaz-tetxea eta Kalaputxiren egoitza ere bai urez bete ziren etaeragindako kalteak dexenteak izan ziren. Zenbait etxetanere kainoko urak tutuetan gora egin eta sukalde eta komu-netaraino irten zen.Uztailean egindako udalbatzaren bilkuran auzotarren gal-derei erantzunez, alkateak adierazi zuen aztergai dutelagaia eta urtero errepikatzen den arazo horri erantzunegoki bat emateko behar diren azterketak egingo direla.Ea, bada, kaleak altzatu eta hoditeria berria ipini aurrekoegoerara bueltatzen den inguru hori. Bertako bizilagunekeskertuko lukete benetan.

BERTANEKOEN UDAKO ZOZKETA

5 Oceans iraupen luzeko karreran parte hartuko duen Unai Basurko Portugale-teko gaztea Mutrikuko portuan izan zen, karbonozko zuntzez eta aeronauti-kan erabiltzen den beste hainbat materiale eta teknologiaz egindako Open 60bela-untziarekin.Aitona mutrikuarra zuen gazte honek munduari bira eman behar dio bost oze-anoetan barrena nabigatuta, eta munduan barrena egiten duen ibilaldiarenberri ematen saiatuko da Kalaputzi hurrengo hileetan.Auskalo egunen batean Kalatxori Bela Elkarteko kideren batek holakorik egi-ten duen etorkizunean, bost ez badira ozeanoren bat gurutzatuta. Ederra izan-go litzateke.

MUTRIKUAR BATEN BILOBAK MUNDUARI BIRA

Page 12: K54 2006 09

12 karenka

Nondik datorkizu musikarako zaletasuna?Etxetik. Aita musikaria zen, aitaren gurasoak eta osababatzuk ere bai… Txikitatik datorkit. Sei urterekin hasinintzen solfeoan, eta anaia ere bai. Aitak berak erakus-ten zigun. Gure aitak banda zuzendu eta klaseak ema-ten zituen. Beno, ez zen horretatik bizi, jakina, Zaku-fabrikan lan egiten zuen; orduan ez zegoen: nonbaitetikatera behar!

Nolako ikaslea zinen?Niri ez zitzaidan ikastea gustatzen; anaiari, bai; anaia finazen-eta… Zenbat errieta! “Ze, juntzea solfeoa?” eta,“Ahaztu eintzat”. Eta beti gainean egon behar. Eta horre-laxe… Gero, bederatzi urterekin, klarinetea jotzen hasinintzen. Orduan ia denok hasten ginen bandan maiatza-ren hiruan. Egun horretan Izara Santuaren prozesioa eginohi zen, eta beti jotzen zen Caridad. Eta egun horrexetanizaten zen musikari berrien estraineko ekinaldia. Gero, jaiegun arratsaldetan, bailabliak jotzen ziren beti. Eta han-txe, giltzarik ere ez zeukan klarinete xahartxoren batekin.

Orduan ez zegoen dirurik instrumen-tuak erosteko!

Eta, gaur arte…Aita zegoen han (bandan) eta la-gundu egin behar zitzaion. Or-

duan, gainera, bandak txikiak zi-ren; ez orain bezalakoak: ia ehun

lagun gaude! Sasoi hartan or-daindu egiten zuten eta jen-

de gutxikoak izaten ziren:hogeita bi, hogeita hiruingurukoak. Gainera, ez

zen gehiago sartzerikkomeni, ez zegoen

eta dirurik denen-tzat! Zenbat

eta gehiagosartu, banatuegin behar!

Orduan, marinelak-eta ezin izaten ziren beti etorri kon-tzertuetara. Malen Eguna, igoal, eta jendea falta… Niridenetik egokitzen zitzaidan; denetakoak ikastea tokatuzitzaidan bataren eta bestearen ordez jo ahal izateko.“Agustin, jo bajua!” edo, “Agustin, jo tronpetia!”.

Gerora, badakit hamahiru urterekin lehenengo ezkon-tzan jo nuela, Antonio Muixa eta anaiarekin. Baina, hori,bandatik aparte. Bandak domekero jotzen zuen, Garizu-man izan ezik, domekero. Akordatzen naiz lehenengotxistua jotzen zela (sasoi batean Joakin Txikik eta, eta,gerora, geuk). Txistuarekin fandangoa eta arin-arinajotzen ziren. Ondoren, banda sartzen zen, arratsaldekosei eta erdiak edo zazpiak aldean. Bandak, hiru pieza.Gero, berriz, fandangoa eta arin-arina eta, azkenean,bandak beste hiru pieza.

Aita eta bi semeak jotake igandero…Bai, bai. Gero Migel (anaia) Lekeitiora joan zen, hangobanda zuzentzera; eta, bera soldadutzara joan zenean,neu joaten nintzen bere lekuan Lekeitiora. Urtebeteanedo motorrean joaten nintzen bertara. Hamazazpi urtenituen. Motorra erosi nuen, baina karnetik gabe joatennintzen Lekeitiora. Beti beldurrak ibiltzen nintzen! Bada-kizu, txapelokerrak ibiltzen ziren eta… Gauen nentorre-la argiren bat edo ikusten banuen, buelta berriz eta Ole-tatik… Erekixak! Baten, galdu egin nintzen: elurra hasi,instrumentua kateatzeko parrilla apurtu, esku batekineutsi eta bestearekin manejatu ezinda…, gasolinarikgabe ere gelditu nintzen…, beno, erekixak. Eta horrela-xe ibili nintzen domekero Migel soldadutzatik etorriarte, zuzendari lanetan Lekeition.

Beraz, Lekeition estreinatu zinen zuzendari lane-tan?Bai, hamazazpi urterekin; han urtebete edo egon nin-tzen, Migel itzuli arte. Eta hortxe jarraitu nuen, gero,hirurogeita hamarreko hamarkadara arte, domekero-domekero herriko bandan. Urte inguru horretan arazobat izan genuen. Beno, arazoa diru gehiago eskatzeaizan zen. Eta alkateak ez zuen nahi. Francisco Lekube

Tzâáà|Ç TÜÜ|xàtMusikaren inguruan eta musikaz inguratutaIrakasle, zuzendari, txistulari, organojole… Herritarrok harro sentitu eta kanpokoei inbidia ema-teko moduko musika banda zor diogu Agustini, eta beste gauza asko ere bai! Odolean darama,dirudienez, musikarako grina eta denetara ailegatzeko astia hartzen du. Eskerrak berari!

Page 13: K54 2006 09

karenka 13

Pertxal zen orduan alkate; aitaren lehengusua zen, gai-nera, baina… Berak segituan egingo zuela banda, etaZezilio Pagoagari deitu zion. Ibili ziren hiru edo lau urte-tan, baina ez zuen funtzionatu. Gero, Juan Mari Egañasartu zen alkate, eta ez dakit zein gorabeherarengatikgeuri deitu zigun, eta hamabost egunen barruan, atzeraberriz lehengo banda martxan jarri genuen; bat edo biizan ezik, denok hasi ginen berriz.

Domeketan bailabliak eta zapatuetan ezkontzak;noiz hasi zineten horretan? Ba, gazterik; oso gazterik: hamabost edo hamasei urtere-kin. Akordatzen naiz, hasieran bateriarik ez geneukala,eta bi danbolinekin ibiltzen ginela. Hilario, Soto, IñakiBurgaña (hil zena) eta laurok. Jai egun batean, Apostola-do del Mar edo zela eta jo genuen, eta hantxe ateratakodiruarekin erosi genuen bateria bat… Harrezkero, zenbatezkontza! Zenbat txanpain edan dugun! Orain dela hirubat urte edo laga genuen.

Eta, halako batean, kioskoan umeei musika irakas-teari ere ekin zenion…Bai, beno, banda Udaletxeko nominan egoteak-eta aspal-di amaitu ziren. Aitak jarraitzen zuen artean, bainaNarrupe elkarteak hartu zuen bandaren ardura eta eki-taldi bakoitzeko laguntzaren bat ematen zuen Udalak.Gero eta gutxiago ginela ikusita, zerbait egitea erabakinuen. Horrelaxe hasi nintzen Goiko Plazako kiosko azpianmutil txiki batzuei irakasten; eta, poliki-poliki, ba, orain-txe arte. Eibarren lan egiten nuen orduan, bizikleta zaleanintzen, eta egiten nuena zen: seiak aldera etorri taile-rretik, salto autobusetik eta Itziarra badaere joan… Zen-bat bider aldatzeko astirik ez, eta ziklista jantziarekinentsaiatzera!

Hurrengo pausoa, Musika Eskolara.Kepa Astigarraga alkate zela, Udalak Musika Eskola sor-tzea erabaki zuen eta banda eta dena bertara eramatea.Horrelaxe pasatu ginen udaletxe azpira. Tailerreko lanalagatzea kostatu zitzaidan. “Bizitza osoa tailerrean pasa-tu eta, orain, zertan hasi behar naiz ni?” Esaten nion

neure buruari… Eta, sartu nintzen hor eta hortxe jarrai-tzen dugu, gustura.

Baina, orain ere, banda, eskola orduetatik kanpo-ra…Bai, Bibentxik esaten zidan sasoi batean –“Zuk sartukobazenitu bandarekin galtzen dituzun ordu horiek tailerre-an (ordu extra moduan) urrezkoak egingo ginateke…”

Bi urte barru, izango ote zara dena lagatzeko gai?Pena emango dit, e! Baina erabakia hartuta daukat.Balitz berrogei lagun edo direla, eta nagusiak,… Bainalagun asko dira, ia ehun, eta hamabost urtetik beherako-ak gehienak… Askotan ez da erraza hainbeste ume era-matea, eta ondo eraman nahi dituzu, eta… Lana eginbehar da hor, eta jendearen gainean egon; orduei begi-ratu gabe. Gustatu egin behar; ez dago besterik!

Ez al dago erdibiderik: dena laga behar al duzu?Ez dago, ez; ez dago. Hori erretzeari lagatzea bezalakoada: laga edo segi; lagatzen baduzu, oso-osorik! Orain esa-ten dizut: pena emango dit! Hori badakit!

Organojole lanetan eta Parrokiako Abesbatzarekinere badiharduzu…Bai, (Sor) Arazeli joan zen eta “Zeinek egingo du,ba?” esan zidaten, eta “Beno, ba, egingo dugu, ba!”.Eta hasi ginen eta hortxe segitzen dugu. Beno, ez daurte osoan izaten; tokatzen denean: edo Malenak,edo Gabonak, edo Aste Santua… gauza puntualakizaten dira. Normalean ezagutzen ditugun abestiakprestatu eta aurrera; nik ez daukat bestetarako asti-rik eta!

Konturatzen al zara zenbat hutsune laga behar ditu-zun? Ez daukazu erretiratzerik, gero!Ez, ez. Parrokiako koruarekin segituko dut. Hori galtzeakpena ematen dit. Horretan eta mezatan organoa jotzenjarraitu beharko dut, ahal den bitartean, edo beste pia-nistaren bat agertu artean. Ea inor animatzen den!

Page 14: K54 2006 09

uda argazkitan14

Page 15: K54 2006 09

uda argazkitan 15

Page 16: K54 2006 09

16 gizartia

Zer da EHNA?

Lehenengo Udalbiltza aipatzen hasiko gara. 1999koirailaren 18an sortu zen, Euskal Herri osoko ia 1.800udal hautetsik Bilboko Euskalduna jauregian eginzuten batzarrean. Euskal herriko zazpi lurraldeetanpresente dagoen eta izaera nazionala duen erakun-de juridiko-politiko bakarra da, gure herriko zatike-ta administratiboa gainditu eta Euskal Herriarengarapen osoaren alde lan egiten duena. Honahemen Sorrerako Adierazpen Politikoan ageri direnUdalbiltzaren bost helburuak:

1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.

2. Euskal Herriko egitura politikoa eraikitzenlaguntzea.

3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultza-tzea.

4. Herrialde guztietako udalerrien artekoharremanak sendotzen laguntzea, hainbatesparrutan udal ordezkarien arteko ekintzabateratuari bide emanez.

5. Euskal Herria nazio berezkoa eta desber-dindua dela adieraztea nazioartean.

Konpromiso horien garapenerako, Udalbiltzak2002an hainbat egitasmo jarri zituen martxan, horie-tako bat EHNA bideratzea. Udalek Euskal HerrikoNaziotasun Aitormena izapidetzea erabaki zuenUdalbiltzak. Ekimen honen helburua ez da estatujakin batek bertako herritarrak kontrolatu nahia,milaka herritarrek Udalbiltzari eginiko eskaeraripraktikoki erantzun nahia baizik. Gure eskubideenaldarrikapenean, hitzetik ekintzetara jauzi egitekounea da eta EHNAren inguruko ekimena, EuskalHerriarekiko atxikimendu librean oinarritzen da.

Zein erabilera praktiko du EHNAk?

Erabilera praktikoari dagokionez, hiru xede dituaitormen honek: lehenengo eta behin, euskal nazio-ari atxikitzeko tresna da; bestetik, norbere buruaidentifikatzeko agiri ofiziala da, Udalbiltzak patrika-rako euskarrian agertzen diren datuen egiazkotasu-na bermatzen duelako; eta azkenik, naziotasuneskubidearen gauzatzea da.

Izan ere, 1948.urteko ”Giza eskubideen aldarrikapenunibertsalean” eta Eskubide Zibil eta PolitikoenNazioarteko Itunean jasotzen da naziotasun eskubi-dea. Ondorioz, euskal herritarrok espainiar edo fran-

EUSKAL HERRIKOnaziotasun aitormena (EHNA)

“Udalbiltzak 22002an EEHNA iizapidetzea eerabaki zzuen

Euskal herria nazio ukatua izatenjarraitzen duen heinean, euskalherritarron eskubideak urratuakjarraitzen dute. Horien artean,zalantzarik gabe, gure naziotasu-na izan eta aldarrikatzeko duguneskubidea urraturik daukateespainiar eta frantziar estatuek.

Naziotasun horren aldeko egitas-moetako bat EHNA bideratzeada, eta horren berri jakiteko Izas-kun Osinalde eta Lander Elezga-rai Mutrikun ardura hori dara-man taldeko bi partaideenganajo dugu.

Page 17: K54 2006 09

17gizartia

tziar izatera behartzen gaituzten bakoitzean oina-rrizko eskubideak urratzen dituzte. Egun, euskalherritarrak ez gara gure eskubide zibil eta politikoenjabe, baina norbera eskubideen jabe dela aldarrika-tzen den heinean, Euskal Herria eskubideen jabe delaerakusten dugu, Euskal Herriaren aitortza euskalherritarron erabakitzeko ahalmenean datza eta.

Dimentsio zabalagorik har dezake?

Eskubide urraketa honi nazioarteko dimentsioaeman nahian, munduan giza eskubideak babesteazarduratzen diren agintariei eskabidea aurkezteragonbidatu nahi ditugu euskal herritar guztiak. Euskalherritarrak garela eta euskal herritar gisa tratatuakizateko eskubidea errespeta dezaten eskatzeko eska-bide ofizialak bideratzen ari gara Nazio Batuen Era-kundan. Euskal Herria euskal herritarrez osatutadagoela eta horietako askok nazio libre izan nahidutela jakinarazi nahi diegu Europari eta munduguztiari. EHNA izapidetuz, norberak bere egitenduen naziotasun edo herritartasuna aitortzen du eta,bigarren ekimen honen bidez, euskal herritar gisabizitzeko eskubidea aldarrikatzen du munduko agin-tarien aurrean.

Nola egiten duzue lan Mutrikun?

Udalbiltzako kide garen heinean, Mutrikuko haute-tsiok ere EHNA eta eskakizun ofiziala izapidetzekozerbitzua martxan jarria dugu eta jada ia 300 mutri-kuarrek badugu Euskal Herriko Naziotasun Agiria.Hasieran, 2002-2003 aldian, udalak berak tramita-tzen zuen EHNA normaltasun osoz, eta beraz, bulegoordutegi osoan eta egunero egin zitekeen. EAJkoudal agintariek bide horri jarraitu beharrean, EHNAtramitatzera ukatu dira behin eta berriz. Hortaz,azkeneko hiru urteotan, Luardo Etxean tramitatzenda, hilean behin, hilaren bigarren zapatuan, hainzuzen ere, eguerdiko hamabietatik ordu bietara.EHNA egiteko, hiru argazki, udal errolda agiria(padroia) eta 15 euro besterik ez da behar.

Mezurik zabaldu nahi duzue Kalaputxiko orrial-de hauetatik?

Bai, eta bi izango dira: batetik, herritarrak oro gon-bidatu nahi ditugu, inposizioen gainetik, askatasu-nez, bere egiten duen naziotasun edo herritartasunaadieraz dezan; eta bestetik, Mutrikuko Udala gonbi-datu nahi dugu, baita ere, inguruko beste zenbaitudalen antzera, normaltasunez EHNA tramitatzekokonpromisoa har dezan.

“Euskal hherritar aaskok nnazio llibre iizan nnahi ddutelajakinarazi nnahi ddiegu EEuropari eeta mmundu gguztiari

“Jada iia 3300 mmutrikuarrek bbadugu EEuskal HHerrikoNaziotasun AAgiria

Page 18: K54 2006 09

Garai hartan Mutrikun zeuden alderdi edo ordezkaritzapolitikoak euren sede eta guzti hiru ziren: Montalivet jau-regian “Emakume abertzaleen batza” zegoen, Goiko pla-zan, “Kulixka” gainean, “Circulo Carlista” eta Konde kale-an “Centro Republicano”. Hiru alderdiak lehiatu ziren udalhauteskundeetan eta Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazizituen hauteskundeak, karlistak izan ziren bigarren indarraeta errepublikarrak boto gutxiago jaso zituzten. Gerralehertu zenean, alderdi bakoitzak bere indar biltzea eginzuen eta boluntario aurkeztu ziren jeltzaleak Loiolara(Azpeitia) joan ziren euren tropa osatzera, errepublikarrakErrenteria eta Pasaiako frentera eta karlistak Mola jenera-laren aginduetara jarri ziren. “Nire anaia gazte-gazte joanzen. Orduan, toki segurua nahi zen soldadutzarako etaaita-zenak ez zuen pentsatzen Baleares gerrako ontziabaino toki seguruagorik zegoenik eta hara joan zen. Permi-suarekin etorri zenean, ordea, berak han ez zuen egonnahi. Han arrisku handia ikusten zuen eta handik ateratze-ko ari ginela hil zen 19 urterekin. Beste anaia ere gazte joanzen gerrara baina hura onik itzuli zen”. Beste gizon etamutil askok, ordea, ihesi egin zuten, batzuk kargu politiko-ren bat izan zutenak eta beste batzuk gerrara edo solda-dutzara joan nahi ez zutenak.

Herri baten bizitzan beti izaten dira gorabeherak etasarritan eguneroko bizitzan sortzen diren ikusi ezin etainbidien mendekua hartzeko aukera ematen du gerrak.“Karlista usaineko gizon mordoa sartu zuten erdiko kaleanzegoen kartzelara”. Errepublikarrek herriko agintea hartuzutenean, karlistak sartu zituzten kartzelara, gizon mor-doa”. “Gure aita karlista zan eta kartzelara sartu zuten.Guk etxetik eramaten genion jatekoa eta berarekin hizke-tan eta egoten ginen. Herriko errepublikarrek zaintzenzuten kartzela eta etxetik eramaten zieten jatekoa eta lota-rako koltxoia. “Erretiradan zetozen tropek, ordea, bi apaizmutrikuar hil zituzten, bat Itziarren, Jose Maria Laskibar,eta bestea Eibarren, Eulogio Ulacia. Gertaera hauek herrikoerrepublikarrei kezka sortu zieten eta, orduan, barkuansartu eta Donostiara bidali zituzten, ordurako Donostiatropa nazionalen mende baitzegoen”.

historixa18

Mutrikura ere iritsi zengerra (1)Irailaren 27an sartu ziren tropa nazionalak Mutrikun

1936ko otsailean izan ziren udalhauteskundeak eta Mutrikun al-derdi abertzaleak irabazi zituenhauteskundeak diferentzia han-diarekin. 1936ko uztailaren18an lehertu zen gerra Espai-nian eta poliki-poliki terrenoairabaziaz Francoren tropek lu-rralde guztia bereganatu zuten.Abuztu aldera iritsi ziren Do-nostia, Pasaia eta inguruetatikihesi zetozenak, bataren etabestearen familiakoak edo la-gunak. Irailean gauzak okertzenjoan ziren, CNTkoak iritsi zireneta Agustinetako komentuahartu nahi izan zuten eurenkuartel gisa erabiltzeko. Itsaso-tik eta lehorretik egin ziren era-soak eta Francoren tropei bideaeragozteko Debako zubia bota-tzen saiatu ziren. Langatik Kal-baixo gainera egon zen frenteaherrira jaitsi zen eta haien atze-tik sartu ziren tropa nazionalakMutrikun.

Page 19: K54 2006 09

191919historixa

“Irailaren 21ean ailegatuziren errepublikanoak atze-raka. Haiei esaten genienCNTkuak. Langa aldetikihesi etorri ziren, beste tro-pek Mendaro aldera eginzutela eta. Langa aldetikzetozen euren oilo eta lapi-ko eta itxuraz intendentzianahi zuten jatekoa egitekoeta. Eta komendua etxehaundia ikusi zuteneanbaten bati galdetu zioten eazeinena zen eta mojena zelaesan zietenean, bada, han-txe sartu nahi zutela beren intendentzia jartzeko.Orduan mojak kanpaiak joten hasi ziren eta jendea izu-tuta eta egon zen. Batzuek “Necesitamos sitio para hacercomida” eta besteek “dejarles solas” eta horrela. Hortxeegon zen erreboluzio txiki bat. Neure eguna zen eta inorere ez zen akordatu. Ordurako ihesika bazetorren jende.Batzuetan azkoittiarrak izaten ziren bazkaritan etaDonostiako osaba-eta ere etxean ziren egun horretan”.

“CNTkuak deabruak ziren. Haiek nahi zuten ateakirekitzea eurak lotara sartzeko. “Para que quieren tantashabitaciones”. Mojak estutu eta kanpai jotzen hasi ziren.Joakin Txiki sartu zen eta moja danak txilioka. Eta azke-nean, tornotik sartu zen barruraino eta besteetakoazelakoan danak dehiadarka. Joakin Txikik denak ezagu-tzen zituen eta euren izenez deituta esan omen zien“trankil, baina, Joakin Txiki naiz eta.” Mojak ezagutuzutenean, baretu. Gero joan ziren gudariak eta herrikojendea eta behartu zituzten CNTkoak irtetera.”

“Errepublikanoak Irixarren behera jaitsi ziren berenbandera gorriarekin eta komentura sartu nahi zuten.Mojak kanpai jotzen hasi ziren. Tiroka sartu ziren eta gukkoltxoiak jarri genituen balarik ez sartzeko. Gure aitakizara zuria jarri zuen balkoian.”

“Gure izeko Martinarenean egon ziren Donostiakojueza eta bere familiakoak, beheko pisuan. Maleta asko-rekin etorri ziren eta kaja handi bat komestiblerekin.Haiek ondo prestatuta zetozen jateko gauza eta guzti.Erretiradan ihes egin behar haiek ere eta etorri zenkotxea eurak eramateko. “Nik ihes egin bihar det,hemen harrapatzen banaue hil egingo naue eta” esatenzuen. Eta prestatu ziren joateko gizon bat eta bi edo hiruemakume. Iluntzea zen eta ez zegoen argirik. Beldurraematen zuen, tankeak eta kamioiak eta gizonak aldebatetik bestera ihesi eta beldurgarria zen hura. Etorri zenkotxea eta txoferrak esan zien pertsonak eta maletak etakomestible kaja eta danak ezin zirela sartu. Eta hangeunden Birjinianeko aurrean, plaza txikian, geure kajahorrekin. Emakumeak esaten zion “pero la caja de

comestibles” eta txofe-rrak erantzun “una dedos, elija, usted o la cajade comestibles”. Maletabatzuk eta jatekoen kajautzi eta han joan ziren.Bueltan bagatoz geure“caja de comestibles”eskutan degula, geukesan eta geuk barreegin, gazteak ginenorduan eta. Halako bate-an han datoz bi milizia-no hortzetaino armatutafusila eta balaz betetako

korreak bularrean gurutzatuta eta “¿Qué llevan en esacaja?” eta guk barre. Grazia egiten zigun “Caja decomestiblesek”. Berriz ere esan zigun “¡Que llevan enesa caja!” eta beldurtzen hasi ginen; armak kargatu eginzituzten eta ezin hitzik ere esan, eta azkenean, nik usteJosunek esango zuela, “comestibles”. Pixkat ireki etabegiratu zuten eta: “Iros a casa. Pronto”. Ez dut usteezer egingo zigutenik baina beldur haundia pasagenuen.”

“Milizianoak Entzusen behera etorri ziren tankeekineta kotxe blindatuekin eta. Handiak ziren. Guretzat ele-fantea baino handiagoak. Gabaz etorri ziren: DRA, DRA,DRA, DRA… Dena ilun zegoen... euren kotxeen fokoakbakarrik ikusten ziren. Eta jendea zegoen Plaza Txikialdean. Denek ihes egin nahi. Nik ez dakit nora joangoziren. Gabaz etorri ziren eta gu etxera joan ginen, etagero ez dakit zer gertatu zen.”

“Irailaren 27an eguerdi aldera pasa ziren gure kaletikSamikolla aldera milizianoak. Asko, tropan formatuta.Gizonak eta emakumeak. Guretzat berria zen emakume-ak armatuta ikustea. Fusilak eta pistolak eta balaz bete-tako korreak bular aldean trabes jarrita eta galtzak jan-tzita, gizonak bezala. Egun horretan barkoek kainoika-daka jardun zuten Alkolea aldetik Debako zubira. Deba-ko zubia bota nahi zuten tropa nazionalei bidea mozte-ko”.

Irailaren 27an goizean joan ziren tropa errepublika-noak Mutrikutik eta arratsaldean herritarrak udaletxeazpira joan ziren han gelditu ziren jatekoak eskuratzera.“Razionamentua” deitzen zioten eta, zaintzeko inor ezzegoenez, bakoitzak ahal zuena hartu eta alde eginzuen etxera. Tartean tiroak entzuten ziren eta balak ereiristen ziren plazara. Arratsaldeko zazpiak aldera iritsiziren tropak Irixarre aldetik oinez zetozenak fusilakeskuetan etxeetara tiro eginaz. Balkoitik euren aldekooihuak “Viva España” botatzen zutenei eta isilik leihoanzeudenei agindua emanaz “¡Todos a la plaza!”.

Arantza Ugarte

Page 20: K54 2006 09

IRAIAUztailaren 19an bi urtebete zituen gure etxekosorgintxoari, Zorionak!

MAITEZorionak Maite bihotz-bihotez zure bostgarrenurtebetetzean zurelagun haundiarengan-dik, Ainhoa.

AINHOAZorionak bat, zorionakbi, zorionak hiru, zorio-nak lau, ZORIONAKBOST bihotz-bihotzezaitak, amak, eta nola ezINAYAREN partez. BOSTMUSU HAUNDI.

NAHIAZorionak eta muxuhandi-handi-handi batdanon partez, bainabatez ere aita eta Ama-ren partez… eta handie-na zure ahizpa politena-ren partez, Alaitzen par-tez! Ah! Opariak bion-tzako, bale?

IAREGure etxeko printzesatxikiak urteak bete beharditu! Zorionak Iare! Pas-tel goxo-goxoa jangodugu eta opari pilo batzabalduko dugu elkarre-kin. Zorionak!

LEIREGure Leirek urte batgehiago! Zorionak!Dagoeneko neskatilaederra egiten arizaigu.Jarraitu ezazuhorrelakoa izaten! Zorio-nak etxeko danon partez!

LIDEIrailaren 17an 6 urtebete dituelako Zorionaketa muxu handi batetxekoen partez, batezere Landerren partez!

IRAITZIrailaren 3an 7 urte betedituzu. Segi horrelakozintzoa izaten. Muxuhandi bat amona, aito-na, osaba eta gurasoenpartetik. Aupa Iraitz!

PERUGure ipuin kontalari,kantalari, saltsero-ber-tsolari trebeari… lau,lau, lau sardina bakai-lau! Zorionak eta kresalusainezko muxu potolo-ak Tolon & Masillas kon-pañi.

MAREN eta IÑAKITtanttoren laguna egindelako, Poxpolin mari -sorginentzako hirumarrubizko muxu taaitatxorentzako…puuuuuf pillo-pillo kixki-la ta mangoliño! Zorio-nak bikote – mikote!

BEGOÑAZorionak Amami, urteberri bat bete duzulako!Opari ederra ekarrikodizugu eta zu lasai. Zukprestatu bazkari goxogoxua danontzat. Zorio-nak

MERTXEZorionak Bebe! Ez gina-lakuan akordauko? Babai! Eta erregalua erebadakazu e! Ea noizzatozen bila eta bidebatez geuri ere bestebat ekarri, je, je… Zorio-nak!

DANEL ETA NAHIAZorionak eta Zorionaketxeko errege eta erre-ginari! Zorionak ama,aita eta batez ere Aito-naren partez! Jarraituetxea alaitzen alaitzenduzuen moduan!

zorion agurrak

Page 21: K54 2006 09

argazki zaharrakargazki zaharrakHermanos de InstrucciónCristiana. Maristak. 1945urtea.Patxi Egaña, Luis Egaña, Santi Kuru-tzeta, Felipe Mendizabal, Jose LuisBasurko,Jose Ignacio Urkiri, Zendoia, Ponpe-yo, Irigorri, Hermano Eleuterio,Matxet,Jontxu Martin Txiki, Eli Arrieta, JoseJuan Uranga, Juanito Keleo,Javier Egurbide, Kepa Lizardi, Ima-nol Elezgarai eta Luken Goenaga.

Ikasturte hasieranJose Antonio Basurko Andonegi 1944-45ikasturtearen hasieran.

Page 22: K54 2006 09

2222 agenda

irailaKalaputxi, 54. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

Irailak 24, domekaTxirrindu ibilaldia Debabarrenean zehar.9.30etan Mallabian hasita, 12ak aldera Mutrikura iritsi.11.00etatik aurrera bizikletak konpontzeko tailerra Txu-rruka Plazan

Irailaren 28tik urriaren 1eraSAN JERONIMOKO JAIXAK

Urriaren 7tik 29raArgazki erakusketa: Jose Roncoren irudiakZabiel kultur etxean. Lanegunetan, 19.00–21.00; Jai egu-netan 12.00–14.00Mutrikuko Argazki Taldeak antolatuta

Urriak 8, domekaMendi irteera: Ortzaize – Baigura – MakeaBurumendi mendi elkarteak antolatuta

Urriak 21 eta 22JAZZ ZIKLOA

Urriaren 28tik azaroaren 1eraGABA BELTZA

UDAL HAURRESKOLAREN MATRIKULAZIOAIrailaren 18tik 29raOrdutegia: 7.00etatik 14.00etaraTelefonoa: 943604119

MUTRIKULAN DIRULAGUNTZAKLanpostuen sustapena edo enpresa ekimena bultzatu edotasortu duten pertsonentzat.2006 ekitaldiko eskaerak egiteko epea zabalik urriaren 31arte. Udaletxeko harrera zerbitzura jo.

Page 23: K54 2006 09
Page 24: K54 2006 09