20

Kalapita 9

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Oteitzako gabonetako kalapita

Citation preview

Page 1: Kalapita 9

201 4ko abendua

9. alea

KAIXO.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2

KONTU KONTARI. . . . . . . . .3,7, 1 6

KALAPIPASAK.. . . . . . . . . . . .4,1 1

BERRIKETAN.. . . . . . . . . . . . .5,6,8,9,1 0

BITXIKERIAK.. . . . . . . . . . . . . . 1 3

KIROLA .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 8

KONTAKIZUNA .. . . . . . . . . . . . 1 4,1 5

KALAPIKULINARYCENTER..1 7

GABONAK.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 9

SAN TOMAS.. . . . . . . . . . . . . . . . .20

Page 2: Kalapita 9

2

Kaixo kalapitazaleok!

201 4-1 5 ikasturteko lehen ale honi hasiera kurioxoa eman nahii

izan diogu eta oporrak hurbil ditugunez ligatzeko orduan begia

non jarri behar duzuen esango dizuegu. Ez< dezagun gehiago

entzun l igatzea miraria denik!

NESKAK IZAN BEHAR DU:

-Naturaltasunez jokatzen duena.

-Iniziatiba daukana bikotekidearekin ekintzak egiteko orduan,

ez dadila muti la izan beti "astoari tiraka" ibi l i behar duena.

-Kontrako arrazoirik ezean, konfiantzaz jokatzen duena.

-Elkarren artean distantzia mantentzen duena eta ez uneoro

batera egon nahi duena, lagunak ere zaindu behar baitira!

- Ez jeloskorrak.

- Bere muti larengan zentratzen dena eta ez 20 muti lengan.

MUTILAK IZAN BEHAR DU:

- Garbitasunez mantentzen duena bere burua, batez ere

usaina.

- Gezurrik ez duena esaten, gezurrak buztana motza baitu!

- Errespetu asko duena.

-Bikotekideari parrea eragiten diona.

-Bere buruan konfiantza duena, bikotekideari ere horixe

transmitituko diolako.

- Ez jeloskor eta ez berekoia.

-"Pikaroa"

Page 3: Kalapita 9

3

Gaur egun dena dago salgai. Herria, hizkuntza, hezkuntza. . .

dena. Inork ez digu ezer ematen, baina gu geu ere ez gara gai

nahi dugun hori aldarrikatzeko. Denak gara horren konplize,

azken finean. Galbidera daramagu gure burua, hein batean.

Duela hilabete pare bat, Espainiako ikasleen sindikatu batek

grebara deitu zuen, Espainiako gobernuak ezarri nahi dituen

legeak salatzeko, eta era berean, eskola espainol eta laiko bat

aldarrikatzeko. Ikastola baten kide garenez, normala den

bezala, ordezkari taldeak erabaki zuen greba hau ez zela,

inondik inora ere, Ikastola baten printzipioetara esleitzen. Zer

gara Ikastolak eta ondorioz ikastolako ikasleak, Espainia eta

Frantziako idealei erresistentzi egiten ez dien giza-taldea ez

bagara?

Jai hartzeko aukera ikusita, ikasle talde batek haserrea

adierazi zuen. Nahiz eta grebara joateko eskubide pertsonala

inorrek ez zien ukatu, falta-justifikaziorik gabe gelditzen ziren

ordezkari-taldeak hartutako erabakiarekin. Baina berdina

egingo lukete horietako askok, sindikatu honek aurreko LOE

legea sinatu ondoren egon ziren protestetan.

Eurak ere botoa emateko eskubidea zutela diote gehienek. Ez

dute arrazoirik falta. Guri dagozkigun gaietan denok eman

beharko genuke gure iritzia. Baina Ikastola bat gara, Euskal

Herriaren eskola gara, eta espainiar ikasleen batasuna

eskatzen duen deialdi batean Ikastola bat soberan dago. Herri

honetan sinisten dugunok bilduko gara bildu behar garenean.

Baina gu. Ez haiek eta gu. Gure hezkuntza guk eraikiko

dugulako guk nahi dugun moduan eta guk nahi dugun herrian.

Page 4: Kalapita 9

4

Zein irakasle ote da?

Page 5: Kalapita 9

5

ARRAUNLARIAK

Itsaso Azkonobieta, Mireia Uranga, Eider Zubelzu, Leire

Beguiristain eta Irati Gurrutxarri arraunaren inguruan mintzatu

zaizkigu, zergatik duten horren gustuko kirola eta noraino

heldu zein heltzeko asmoa duten azalduz.

Zer aurkitu duzue kirol honetan beste batean aurkitu ez

duzuena?

Uste dugu beste kirol batzuk baino gogorragoa dela eta

entrenamendu gogor asko (astean 6 egun) egin ondoren

lortzen diren emaitzek ematen diguten poza izugarria da.

Beste kiroletan ere lortu daiteke hori, baina, guk, kirol honekin

aurkitu dugu. Gainera, Oriok duen jarraipenarekin, gehiago

bultzatzen gaitu. Horrez gain, hainbeste denbora elkarrekin

igaro ondoren, aste asko eta asko arraunean, famil ia moduko

bat bilakatzen gara. Arraunean, aurkariak uretan aurkariak

dira, ordea, beste kiroletan ez bezala, uretatik kanpo, denok

ezagutzen dugu elkar eta harremana ona da. Beti jende

berdinarekin gaude hemen, astebururo aurkari berak, talde

berdina eta harremanak egiteko aukera ona da. Azkenik,

taldean lan egiten ere ikasten dugu.

Zein helburu jartzen dizkiozue zuen buruari?

Geroz eta gorago joatea, behetik hasi arren. Gure emaitzak

hobetzea, nahiz eta ez irabazi.

Page 6: Kalapita 9

6

Zein izan da zuen emaitza onena? (oriotarrak)

Espainiako txapelketa irabazi genuenan eta Kontxarako

sailkatu ginenean. Izugarrizko

poza sentitu genuen, eta eginiko lanarekin harro sentitu ginen.

Baloratua ikusten duzue kirol hau?

Futbolarekin alderatuz gero, jakina den bezala, ez, baina,

gero eta indar handiagoa lortzen ari da. Goi mailako

kategorian indar handiagoa hartzen ari da, neskei sariak

ematen hasi dira diru moduan, orain dela gutxi arte egiten ez

zena. Gainera, telebistan agertzeak mesede egin digu eta

baita babesleak edukitzeak ere.

Gerora begira zein helburu dituzue?

Arraunean jarraitu nahi dugu, Kontxako banderaren bila

joanez.

Page 7: Kalapita 9

7

ZURE MEHATXUA

Beldur naiz. Zure beldur naiz. Udako azkenizozkitik zure beldur.Egunak hozten joan diren ahala, zuremehatxua handituz, nireganatuz. Ez dakitnola izan zaitezkeen nire etorkizunarenepailea, inpotentzia guztiaren kausa,estutasuneko malko ororen jatorria. Halakobatean, iritsi egiten zara, zuzen nahizzeharka, urduritasuna armarri. Ustezkoastebeteko maratoitzat zaitugu, nahiz etazure bigarren mehatxua gure artean dugun,maratoia amaigabe bihurtuz. Hortxebaitzaude gabon, inauteri eta hainbesteamestutako uda baino lehen, zurelehengusuarekin. Bai, zurekin nahikoa ez etafamil iakoa ekartzen baituzu, epailerikgogorrena, zartada bortitzena. Beti gorakaborobildu nahi ditugun zenbakimadarikatuak, notak. Horregatik, goazenikastera, ahalik eta zartada leunena jasodezagun, ene azterketa maitea.

Page 8: Kalapita 9

8

UNAI GEREKA

Azken denboraldian lortutako emaitzak direla medio,

getariarra elkarrizketatu dugu; bera eta piraguismoaren

arteko loturaz mintzatu zaigu.

Noiz eta zergatik aukeratu zenuen kirol hau?

Uda batean, aitak piragua bat zuenean hain zuzen ere,

probatzean ikaragarri gustatu zitzaidan, hori zela eta,

Getariako udaletxeak antolatutako udako piragua ikastaro

batzuetan eman nuen izena. Ikasten joan nintzen heinean,

gero eta gustukoagoa egin zitzaidan kirola, azkenik Zumaiako

Piragua Klubean hasi nintzen mundu honetan gehiago

murgilduz pixkanaka.

Zein abantai la eta desabantai la daudela iruditzen zaizu kirol

honetan?

AbantailakG egia esan ez dira asko, ematen digun indar eta

erresistentzia bakarrik bururatzen zaizkit une honetan.

Desabantai lei dagokienez, eskaini behar zaion denbora eta

kirolarekiko ezjakintasuna ditut aipatzeko.

Page 9: Kalapita 9

9

Baloratutako kirola kontsideratzen al duzu?

Egia esan ez oso. Ez da oso kirol ezaguna, horrez gain,

jendeak erraza delakoan ikusi edota baloratzen du,

berarekin dakartzan zailtasun guztiak gutxietsiz.

Nola sentitu zinen halako emaitzak lortu ostean?

Azken denboraldian, Europako Txapelketan hirugarren eta

mundu mailan hamargarren postuak eskuratu nituen, oso

gustura sentitu nintzen horiek lortu ostean, izan ere,

horrenbeste sakrifizioren ondoren pozez eskuratzen da beti

saria. Gainera, Europakoan ez genuen pentsatu ere egin

postu hori lortzera helduko ginenik, hori bai, lasterketa

aurrera zihoan heinean, nahiko aurrean ikusi genuen geure

burua, pixkanaka-pixkanaka gure animoak igoz joan

zitzaizkigularik, horrela hirugarren postua nire taldekide

zumaiarrarentzat eta niretzat izanez.

Zenbat entrenatu behar izan duzu horrelako emaitzak lortu

ahal izateko?

Badira 7 urte klubean hasi nintzenetik. Hasiera batean

astean hiru entrenamendu egiten nituen, baina emaitzak

hobetu ahala hauek ere gehituz joan ziren. Orain, adibidez,

astean egunero entrenatzen dut astelehenetan izan ezik,

asteburua ere barne. Igandeak izaten dira okerrenak,

jajajajaja. Udan, ordea, txapelketak medio, egunero

praktikatzeaz gain astearte zein ostegunetan goiz eta

arratsaldez izaten nituen entrenamenduak.

Page 10: Kalapita 9

1 0

Pentsatu al zenuen sekula honaino helduko zinela?

Ez. Beti nahi izan dut kirolen batean nabarmena izan, baina

ez nuen sekula pentsatu piraguismoa izango zela

honetarako aukera emango zidana. Gazteetatik ibi l i naiz

Euskadi zein Espainia mailan postu honak eskuratzen, baina

azken urteetan izan dut benetako igoera, binakako

txapelketetan.

Etorkizunera begira, zein asmo dituzu?

Datorren denboraldia niretzat Jubenil mailako bigarren urtea

denez, aurreko urtean baino zaharragoa izatean errazagoa

izango dut seguruena emaitzak lortzea. Berdin entrenatzen

jarraitzeko asmoa dut eta ea aurten ere bai Europako eta bai

Munduko txapelketetarako sailkatzen naizen. Hemendik bi

denboralditara ordea, sub 23 kategorian sartuko naiz eta

orduan emaitza onak lortzea askoz ere zailagoa izango den

arren, ahalik eta gehien saiatuko naiz.

Page 11: Kalapita 9

11

AURKITU EZBERDINTASUNAK

Page 12: Kalapita 9

1 2

KEXATZEAGATIK KEXATU

“Nola l iteke gobernuak ezer ez egitea?”. “Zer uste dute egiten

ari direla politikari ustel eta hipokrita hauek?”. Beti kexaka

gabiltza, baina ezer ez dugu egiten horren aurka, beraz, ikusi

beharra dago hipokrita zein den hemen.

Mundu hau nagikeriaz zikindurik dago; asko hitz egin, gutxi

egin. Gauzez kexatu beharrean gauza horiei hobekuntzak eta

hori lortzeko mugimenduak sortu beharko genituzke. Hitzak

gehi ekintzak. Errazena baita errua bota eta jasotzea.

Zailagoa, ordea, erru horren aurrean aurrera egin eta

irtenbideak aurkitzea.

Hala ere, egia da hainbat jenderen hitzek iraultzak eta

mugimenduak sortu dituztela. Marxen hitzek marxismoa sortu

zuen, Washington eta bere jarraitzai leek Amerikako Iraultza

sortu zuten. Baina beti ere, hitzez gain, ekintzegatik eta

borrokagatik egin zuten aurrera.

Gu, aldiz, sofaren magal epelean eseri eta telebistari kexaka

ibi ltzen garen alperrak gara, telebistak entzungo baligu bezala,

krisiaren, korrupzioaren edo genero indarkeriaren errua

berarena eta bertako pertsonena baita.

Utz diezaiogun kanpora begiratzeari barrura begiratu baino

lehen, bakoitzaren esfortzuaz denon indarra sortuaz.

Page 13: Kalapita 9

Miley Cyrusek ikurrina bat astindu zuen Bartzelonako kontzertuan

Joan zen Ekainaren 1 3an, Bartzelonako Palau Sant Jordin eskaini zuen

kontzertuan gertatu zen. Jarraitzai le batek luzatu zion ikurriña eskuan

hartu eta astinduz dantza egin zuen abesten zuen bitartean.

Munduko burko borrokarik handiena

Joan den urriaren 1 ean gainditu zuten errekorra Kaliforniako unibertsitate

batean. 4.200 pertsonek hartu zuten gerra izan zen. Errekora hobetzeko

gai izango al ginateke?

Aerosmith musika taldea “Guitar Hero”ko izarra

Talde estatubatuarrak diru gehiago irabazi du euren “Guitar Hero”

bideojokoko bertsioarekin gehien saldu duten diskoarekin baino. (Disko

bat baino)

BAAL DAKIZUG

G zenbat urte izatera iritsi zen munduko pertsonak

zaharrenak?

Jeanne Calment emakume frantsesa izan da urte

gehien bizi izan den persona. 1 997an hil zen 1 22 urte soil ik

zituela. Gaur egun bizi den pertsonarik zaharrena Misao

Okawa japoniarra da, 11 5 urterekin. Neskatxa bat

Jeannerekin konparaturik.

G ostruken begiak euren garuna baino handiagoak

direla?

Harrigarria badirudi ere, egia da. Beraien begiak plater

txiki baten tamainakoak dira. Garuna, berriz, ez dute intxaur

bat baino handiagoa.

1 3

Page 14: Kalapita 9

MESEDE BAT

Orio bezalako herri batean inoiz ez zen gertatzen ezer

aipagarririk, horregatik, inork ez zuen inoiz pentsatu hilketa bat

gertatu zitekeenik halako herri lasai batean. Andrea

Rekalderen aitarena zen gorpua, Motondoko inguruetan aurkitu

zuen bertako bizi lagun batek txakurra paseatzen ari zela.

Antonio, Anton bere lagunentzat, portuan zegoen

itsasontziei begira bere lagunak hurbildu eta azken berriak

kontatzen hasi zitzaizkionean.

-Esaten ditek buruan kolpe batez akabatu zuala –esan zion

Juanek, bere soldaduskako garaietako lagunak- agian istripu

bat bakarrik izan zuala esan ditek.

-Eta zelatan hilketaren susmoak? –galdetu zuen Antonek Maria

Carmenek, bere emaztea zenak, egin zituen puntuzko

jertsearen mahukak jasotzen zituen heinean.

- Zirkunstantziak oso arraroak hituan, zer egiten zuan Iñigok

Motondon? Eta nolatan jo zuan burua harriaren aurka?

–galdetu zion bere beste lagun Luisek.

-Tira, Iñigo egunero joaten zuan ibi ltzera eta ez zuan Iñigo

erortzen ikusi diagun lehen aldia izango, beti mozkortuta

zihoan –erantzun zion lehorki Antonek.

I tsasontzitik begirada baztertu eta plazarantz begiratu

zuen. Bertan zegoen Lourdes. Iñigoren gorpua aurkitu

zutenetik, emakume hura beti zegoen aulki berean eserita.

Hasieran inork ez zekien zein zen. Miriam ertzainari esker jakin

zuten Iñigoren kasua zeraman inspektore zuzendaria zela.

-Istripu bat? –galdetu zion Mikelek Lourdesi, bere buruzagiari.

Ikertzaile taldea iritsi berria zen Donostiatik Oriora hildako

baten gorpu baten agerpena zela eta. Goizeko bederatziak

1 4

Page 15: Kalapita 9

aldera Andoni Etxabe bere txakurra paseatzen ari zela aurkitu

zuen gorpua eta ertzaintzara deitu zuen.

-Bizi lagunek diotenez ohikoa da jendea hemendik paseatzen

ibi ltzea –jarraitu zuen Mikelek- agian sinpleki erori eta

harriarekin jo zuen burua.

-Ba al duzu zerbait? –galdetu zion Lourdesek Markel auzitegiko

medikuari Mikel i ez entzunarena eginez.

-Ez gehiegi, ez du batere laguntzen euriarengatik ibaiaren ur-

maila igo izanak, urak arrasto asko ezabatzen ditu –erantzun

zion Markelek latex-ko eskularruak kentzen ari zela-

Autopsiaren emaitzak izan arte ez da ezer segurua izango

baina gorpuaren zurruntasunarengatik hiru-bat egun hil ik

daramatzala esango nuke eta kontuan izanda nola duen

puztuta sabela, alkoholarekin arazo bat zuela esango nuke,

beraz agian bihotzeko bat eman zion eta sinpleki erortzean

burua kolpatu zuen.

Jauzitxo bat eman zuen eserita zegoen bankuan bere

sakelean mugikorraren bibrazioa sentitu zuenean. Sakelatik

mugikorra atera zuen; Mikel zen. Telefonotxo berdea sakatu eta

erne entzun zuen Mikelek esaten zion guztia.

Markel ez zebilen oker. Autopsiaren emaitzek Iñigok

alkoholarekin arazo handi bat zuela esan zuten, baina ez

zegoen guztiz zuzen ezta; Iñigo ez zen bihotzeko batez hil .

Orfidal dosi handi bat irentsi zuen, baina ez gaindosi batez

hiltzeko modukoa. Lehen susmoak bazituen jada ez zuen

zalantzarik. Lourdesek argi zuen Iñigo hilketa baten ondorioz hil

zela.

(Jarraituko du. . . )

1 5

Page 16: Kalapita 9

Ikasleen bizitza erraza omenG

Zenbat aldiz entzun diegu gurasoei esaten ikasleen bizitza erraza zela. Kontua

galdu dut. Egia da ikaslearen bizitza erraza dela hasieran, baina batxi lergoan dena

aldatzen da. Bertan hasten da erokerien zikloa: etxeko lanak, ikasi eta azterketak

egin. Gure bizitza horretara mugatuko da hurrengo 2 urteetan. Ziklo horretan ondo

moldatu beharko genuke, baina beti dago ikasgairen bat harpa jotzeko:

matematika, historia, fi losofia. . . Hau ez bazaizue nahiko iruditzen oraindik gehiago

dago: selektibitatea. Hautaproba 1 00m-ko lasterketa bezalakoa da. Urte osoan

ikasitako guztia praktikan jarri beharko duzulako egun batzuetan. Ez dut uste

Usain Bolt-ek ere lortuko zukeenik hau egitea. Hainbeste ordu ikasi ondoren, lo

falta izanik eta buruko ile guztietatik tira ondoren, azterketa eguna iristen da.

Autobusa hartzea abentura bat da. Denak sardinak bezala pilatuta joaten gara

(otoitz egin ea albokoak goizean dutxa bisitatu duen). Bertara iristean, gela batera

bidaltzen zaituzte ezezagun askorekin eta gainera, zaintzeko irakasle bat baino

gehiago dago (eraman “txuleta” bat adorea baduzu). Uste baduzu eguna hor

bukatu dela, gaizki zabiltza, adiskide. Beste azterketa bat egin beharko duzu eta

hurrengo egunetan ere bai. Honen ondoren bizirik jarraitzen baduzu eta behar

duzun puntuazioa lortu, hainbeste espero zenuen helmugatik gertu egongo zara,

baina helmuga hori, zure ameskaizto bihurtu daiteke. Azken finean hurrengo

fasean ere erokerien ziklo berri bat zain dago: erokerien zikloa 2. bertsioa! ! “Berriz

disfrutatuko dituzu hainbeste faltan somatu dituzun ero egun horiek!” (ironia

punttuaz irakur ezazu).

Ikasleen bizitza ez da erraza, l iburuen kontrako borroka bat delako.

Borroka hau 2 urterekin hasten da eta noiz arte iraun dezakeen. . . (gogoan ditut

medikuntza ikasten hasi ziren adiskide batzuek, eskumiñak hemendik! ! ).

Hurrengoan, gurasoek ikaslearen bizitza erraza dela esaten dizuetenean atera

motxilatik l iburuak eta apunte guztiak, eta mahai gainean jarri , ea nolako aurpegia

gelditzen zaien (bidal i argazkia ahal baduzu). “Ez dago loriarik sufrimendurik gabe”

(sufrimendua zuentzat, loria niretzat). Adiskideok, egin daitekeen gauza bakarra

l iburuei aurre egitea da (ez erotu bitartean, ados?). Zorte on denoi eta Gabonak

asko aprobetxatu, beharko duzue eta.

1 6

Page 17: Kalapita 9

Txokolatezko galletak

11 0 g gatz gabeko gurin

1 00 g azukre beltz

60 ml ezti

Arrautza 1

Gatz pixka bat

Goilarakada bat azukre baini latu

goilarakada erdia legami kimiko

goilarakada erdia sodio bikarbonato

200 g irin integral

50 g irin

1 50 g txokolate pinporta

Nola egin:

1 . Labea aldez aurretik berotu 1 80ºC tara, eta prestatu bi

bandeja engrasatu (ol io pixka batekin).

2. Gurina zatikatu, eta azukre eta eztiarekin batera ontzi

batera bota. Nahastu.

3. Erantsi arrautza, azukre abaini latua eta nahasten jarraitu.

4. Beste ontzi batean irina eta sodio bikarbonatoa nahastu

eta pixkanaka beste nahasketarekin elkartu. Bitartean

nahastu eta irabiatu masa homogeneo bat lortu arte.

5. Txokolatezko pinportak bota eta ondo nahastu masa

guztian zehar egon daitezen.

6. Azkenik masa horrekin proportzio berdinetako bolatxoak

egin eskuz, eta bandejetan jarri .

7. 1 0 minutuz labean sartu, gustuaren arabera gorritzen utzi.

8. Labetik atera eta jalkitzen utzi hoztu arte.

1 7

Page 18: Kalapita 9

1 8

SERIOTASUNA KIROLEAN

Askotan hitz egin dugu gure taldean edo kirolean ibi ltzen den

jendeak kirola praktikatzeko orduan duen seriotasunaren

inguruan. Talde-kirolak konpromisoa eta zure taldearekiko

errespetua inpl ikatzen du, baina ohikoa da hau elkarrekin

bronkaka eta builaka jardutearekin lotzea.

Denok izan dugu entrenatzaile bat baino gehiago eta bakoitzak

bere ikuspuntua izan ohi du gai honen inguruan, baina guk izan

ditugun esperientziek erakutsi izan digute guztiaren gainetik

talde-giroak eta elkarri eman behar diogun indarrak laguntzen

duela gogoz eta i lusioz hartzen gure lana. Bronka on batek

espabilatzen lagun diezaioke gure lagunari, baina, azken

batean, bere aldetik jartzen ez badu alfer-alferrik ari gara.

Ondorioz, lerro hauetatik Oteitzako ikasle kirolari guztiak

bultzatu nahi ditugu euren taldeetan izan ditzaketen rol lo txar

guztiak baztertzera eta, hala, emaitza hobeak lortzera.

Page 19: Kalapita 9

1 9

GABON ZORIONTSUAK ETA

URTE BERRI ON!

Page 20: Kalapita 9

20

SAN TOMAS JAIALDIA 201 4

EGITARAUA

08:00etan: Bakoitza bere gelara.

08:45ean: Trikiti lariei jarraituz Gaztelekura

08:55ean: Jaialdiaren aurkezpena

09:00-11 :00 : PATATA-TORTILLA LEHIAKETA

1 .txanda: 9:1 0etik 1 0:00ak aldera. (1 2 torti l la)

2. txanda: 1 0:00etatik 1 0:45 aldera (1 2 torti l la)

1 2:00etan: epaimahaiaren dastaketa eta puntuazioa.

09:00-1 2:00: MUS TXAPELKETA

AGENDA 21 : OTAR JASANGARRIA IRABAZI NAHI AL

DUZU?

KONTZERTU PAREGABEA!! !

1 0:00etan: OTEITZAKO Eskupilota TXAPELKETA

OLINPIKOA!

1 2:30ean: SARI- BANAKETA

1 3:00 inguruan: Denon artean dena jaso, txukundu eta

OPORRAK!! ! ! !

ONDO JUN ETA TXINTXO IBILI