19
Geomorfologia (geo, Lurra; morphe, forma; logia, zientzia) lurrazaleko erliebearen modelatzea eta berau burutzen duten eragile geologikoak ikasten dituen zientzia da. Gure planetaren lurrazalak hainbat forma izan ditzake: mendiak, haranak, lautadak, hondartzak... Forma horiek guztiek lurraren ERLIEBEA eratzen dute. Erliebea aldatzen edo modelatzen duen eragileari kanpo-eragile geologiko esaten zaio. Haien energia-iturriak eguzki- erradiazioa, Lurraren grabitate-indarra, eta Eguzki eta Ilargiaren grabitate-erakarpena dira. Hona hemen kanpo-prozesu geologiko nagusiak: meteorizazioa, erosioa edo higadura, garraioa eta sedimentazioa. Meteorizazioa . Lurraren gainaldean agerian geratzean, harriak hainbat prozesu fisiko, kimiko eta biologikoren menpean geratzen dira. Prozesu multzo horri meteorizazio esaten zaio. Beren konposizio eta egituraren arabera harriek hainbat modutara erantzuten dute. Hiru meteorizazio mota bereiz daiteke: mekanikoa, kimikoa eta bioklastizitatea. A) Mekanikoa: Tenperatura- eta presio-aldaketek eragindakoa izanik, harriak hautsi egiten dira izaera kimikoa aldatu gabe. Hiru meteorizazio mota daude: gelibazioa, haloklastizitatea eta termoklastizitatea. 1- Gelibazioa edo krioklastizitatea : Harrien zartaduretako ura izozten denean, haren bolumena hamarren batean handitzen da. Uraren aldaketa horrek presio handia eragiten du inguruko harrian eta, ondorioz, zartadura zabaltzen da. Prozesua ingurune oso hotzetan gertatzen da. 2- Haloklastizitatea : Olatuek kostaldea indarrez jotzen dutenean, kresala sakabanatzen dute aire zabalean. Ur hori itsas mailaren gaineko harrietako poroetan sartzen da. Ura lurruntzean, utzitako gatza kristalizatu eta hedatu egiten da. Horrela, harriaren azalean taffonis izeneko zulo biribilduak sortzen dira. 1

Kanpo-geodinamika

Embed Size (px)

DESCRIPTION

meteorizazioa, kanpo eragile geologikoak: Higadura, garraioa eta sedimentazioa

Citation preview

Page 1: Kanpo-geodinamika

Geomorfologia (geo, Lurra; morphe, forma; logia, zientzia)

lurrazaleko erliebearen modelatzea eta berau burutzen duten eragile geologikoak ikasten dituen zientzia da.Gure planetaren lurrazalak hainbat forma izan ditzake: mendiak, haranak, lautadak, hondartzak... Forma horiek guztiek lurraren ERLIEBEA eratzen dute.

Erliebea aldatzen edo modelatzen duen eragileari kanpo-eragile geologiko esaten zaio. Haien energia-iturriak eguzki-erradiazioa, Lurraren grabitate-indarra, eta Eguzki eta Ilargiaren grabitate-erakarpena dira.Hona hemen kanpo-prozesu geologiko nagusiak: meteorizazioa, erosioa edo higadura, garraioa eta sedimentazioa.

Meteorizazioa.

Lurraren gainaldean agerian geratzean, harriak hainbat prozesu fisiko, kimiko eta biologikoren menpean geratzen dira. Prozesu multzo horri meteorizazio esaten zaio. Beren konposizio eta egituraren arabera harriek hainbat modutara erantzuten dute. Hiru meteorizazio mota bereiz daiteke: mekanikoa, kimikoa eta bioklastizitatea.

A) Mekanikoa: Tenperatura- eta presio-aldaketek eragindakoa izanik, harriak hautsi egiten dira izaera kimikoa aldatu gabe. Hiru meteorizazio mota daude: gelibazioa, haloklastizitatea eta termoklastizitatea.

1- Gelibazioa edo krioklastizitatea: Harrien zartaduretako ura izozten denean, haren bolumena hamarren batean handitzen da. Uraren aldaketa horrek presio handia eragiten du inguruko harrian eta, ondorioz, zartadura zabaltzen da. Prozesua ingurune oso hotzetan gertatzen da.

2- Haloklastizitatea: Olatuek kostaldea indarrez jotzen dutenean, kresala sakabanatzen dute aire zabalean. Ur hori itsas mailaren gaineko harrietako poroetan sartzen da. Ura lurruntzean, utzitako gatza kristalizatu eta hedatu egiten da. Horrela, harriaren azalean taffonis izeneko zulo biribilduak sortzen dira.

3-Termoklastizitatea. Basamortuetako tenperatura-aldaketak harrietan etengabeko uzkurtzea eta hedadura eragiten ditu. Egunetik gauera, 60 ºC-ko aldea gerta daiteke. Tenperatura-aldatze horren ondorioz, azkenean, harria zartatu egiten da.

1

Page 2: Kanpo-geodinamika

B) Kimikoa: Urak, oxigenoak edota karbono dioxidoak eragindako prozesua da eta harriaren mineralen izaera kimikoa aldatu egiten du. Beraz, osagai berriak askatzen dira.

1- Hidrolisia. Granitoa kuartzo, mika eta feldespatoz osaturik dago. Hidrolisi izeneko prozesuaren bidez, feldespatoa buztin bihurtu, eta harritik askatzen da. Bide batez, kuartzoa eta mika ere askatu egiten dira, eta harea osatzen da. Prozesu hori harriaren haustura-azaletan gertatzen da eta, horren ondorioz, egitura biribilduak osatzen dira. 2- Karbonatazioa Euri-ura erortzean, aireko karbono dioxidoarekin nahasten da, eta disoluzio-azido biguna osatzen da. Horrek, besteak beste, kareharri eta marmol harrietako kaltzio karbonatoa poliki-poliki disolbatzen du kaltzio-bikarbonato moduan. Prozesu honek sorturiko paisaia karst izenez ezagutzen da

C) Bioklastizitatea: Izaki bizidunen etengabeko ekintzak harrietan eragindako prozesua da. Likenek askatutako azidoek, landareen sustraiek eta animalien ekintzak harrien eta lurzoruaren eraldaketa eragiten dute

Higadura.

Urak eta haizeak arrokak higatu eta apurtzen dituzte. Higadura are biziagoa da aurretik meteorizazio-prozesu bat gertatu bada. Urak eta haizeak partikulak erauzten dizkiete bidean aurkitzen dituzten materialei. Garraioan partikulek talka egiten dute arroken kontra eta haien gainazalak higatzen dituzte. Erauzitako partikula edo zatikiei detrituak deritze. Bideko arietan gertatzen den higadurari urradura esaten zaio

Garraioa:

Urak, haizeak eta abarrek askatutako materialak toki baxuagoetara eramateari garraio esaten zaio. Garraio kimikoan, detrituak uretan disolbaturik garraiatzen dira. Garraio fisikoan, aldiz, urak eta haizeak eramaten dituzte, herrestan, esekiduran, jauzika, pirritan...

2

Page 3: Kanpo-geodinamika

Sedimentazioa :

Ingurune lauetara iristean, Uraren edo haizearen indarra ahultzen denean, garraiaturiko materialak metatu egiten dira. Material horiei sedimentuak deritze.Sedimentazioa bat-batekoa edo apurkakoa izan daiteke. Lehenengo kasuan, sedimentu guztiak batera metatzen dira; bigarrenean, aldiz, lehenik sedimenturik handienak jalkitzen dira, eta ondoren, txikienak. lur emankorrak eratzeko prozesu garrantzitsua da.

Bi sedimentazio mota bereiz daitezke: detritikoa eta kimikoa.

1- Detritikoa: Ingurune lauetara iristean, eragile garraiatzaileak energia galtzen du eta, beraz, eramandako zama solidoa (hartxintxarrak, harea, buztina) hondorantz erortzen da.

2- kimikoa: Higaduraz sorturiko partikulak uretan disolbaturik garraiatzen direnean, inguruneko baldintzak aldatu eta partikula horiek kristalizatzean, sedimentazioa gertatzen da. Kristalizaturiko mineral horiek hondora joango dira, eta sedimentu-geruzak osatuko dituzte.

Ibai-haranen sistema:

Ibaia ibilgu finko batean zehar doan etengabeko ur-korrontea da. Uraren jatorria prezipitazio, lurpeko ur, uhar, ur basati eta elurraren urtzean dago

Ibaiak ur-korronte iraunkorrak dira, urtaroekin aldatuz doan emari edo ur-bolumen aldakorrekoak. Ibaiek materialak higatu, garraiatu eta sedimentatu egiten dituzte. Hau del eta, Ibaiak dira kontinenteak modelatzen dituzten kanpoko eragile gologiko garrantzitsuenak, eremu handietan iharduten dute eta.

ibaiek dira denudazioa eragiten duten higatzaile nagusiak. Euren lanari esker kontinenteek 3-6 cm bitarteko altuera galtzen dutela mende bakoitzean ibaien higalanaren ondorioz.

Ibilguan hiru atala nagusi bereiz daitezke:• Goi-ibilgua• Erdi-ibilgua• Behe-ibilgua

a) Goi-ibilgua

Malda handikoa da, eta, beraz, ura abiadura handiz jaisten da. Higadura nagusia da, Ibaiak garraiatzen duen materialak edo kargak bi modutan higatzen du ingurua: ibai-hondoa sakonduz eta ibai-alboak zabalduz. Biek batera “V “ itxurako haran bat osatzen dute.

3

Page 4: Kanpo-geodinamika

Higadura-egiturak:

- Ur-jauzia

Ibai-ibilguaren toki zehatz batean bat-bateko maila-aldaketa handia badago, ura indar handiz eroriko da.

- Ur-lasterrak

Malda handiko tokian ibaiak abiadura handia hartuko du. Horri ur-lasterra deitzen zaio, eta garraiatzeko eta higatzeko ahalmena oso handia izaten du

b) erdi-ibilgua

Malda txikia du, eta, beraz, goi-ibilguan baino mantsoago joaten da ura. Material txikiak garraiatzen ditu, eta higadura ez da hain handia. V itxurako harana irekiagoa da, eta sedimentazio handia gertatzen da.Malda txikiko inguruetan, ibaiak bihurguneak egiten ditu, eta ibilguan meandro izeneko egiturak sortzen ditu. Meandro batean, urak abiadura handiagoa duen aldean gertatzen da higadura, eta abiadura txikiagoa duen aldean, sedimentazioa

alubioi-lautada-- uhoalde lautada:Elurraren urtze-aldian edota eurite handien garaian, urak gainezka egingo du eta ibilguaren alboak urperatuko ditu. Utzitako material metatuek alubioi-lautada osatzen dute. Lur hori oso emankorra da nekazaritzarako, urak nutriente asko uzten baititu

4

Page 5: Kanpo-geodinamika

Alubioi-terrazaDenboran zehar, ibaiak harana sakontzen duen neurrian, alboetan geratzen dira mailakatuak aldez aurretik sortutako alubio-lautadak. Maila bakoitzari alubioi-terraza deitzen zaio.

c) Behe-ibilgua

Oso malda txikia du, eta, beraz, ura oso poliki doa. Material ertainak eta txikiak garraiatzen ditu; garraioa eta sedimentazioa nagusitzen dira. V itxurako haran oso zabal batetik doa, eta bihurgune(meandro) asko egiten ditu.

Delta: Delta mareen arteko gorabehera txikiak dituzten kostaldeetan amaitzen den ibaiaren bokale mota da. Ibaiak garraiatutako materialak kosta-lerrotik kanpo metatuko dira eta, denbora pasatu ahala, triangelu itxurako lurralde laua osatuko da.

Estuarioa. Estuarioa mareen artean gorabehera handiak dituzten kostaldeetan amaitzen den ibaiaren bokale mota da. Kosta-lerrotik barnerantz oso zabala izaten da eta marearen gorabeherak etengabe jasaten ditu. Itsasbeheran, materialak itsasoratuko dira, eta itsasgoran estuarioko alboetan metatuko dira.

5

Page 6: Kanpo-geodinamika

Ur basatiak:

Definizioa: Lurraren gainazaletik ibilgu jakinik gabe eta aske doazen urak dira.

Klima lehorretan edota heze-lehorretan ur basatien eragina handiagoa da. Ur-eskasiak landaredia urri eta material bigunak ugari sortzen ditu horregatik , lurzorua babesik gabe geratzen da, beraz, euri-zaparradak direnean, azaleko partikulak arrastaka eramango ditu ildo eta erreten gero eta handiagoak sortzuz, V itxurako ildoa hauek, karkabak izenez ezagutzen dira. Kasu horietan, lurzorua galtzen da higaduraren eraginez eta desertifikazio-prozesua areagotu egiten da,era horretako lur malkartsuei lubakiak edo badlands (lur txarrak) esaten zaie, bertan laborantza ezinezkoa baita. Ingurune bateko karkabek jasotzen duten ura ibilgu bakarrean bilduko da eta, beraz, urak indar handiagoa hartuko du. Horren ondorioz, pareta bertikaletako ubide sakon eta zabal bat osatuko da. Sortutako egiturari sakana, trokarte edota, mediterranear herrietan, “rambla” esaten zaio.Harri biguna eta harri gogorra tartekatzen diren inguruetan, higadura diferentzialak sorginen tximiniak edota lur-piramideak sorraraziko ditu, harri gogorrak azpian daukan harri biguna uraren ekintzatik babesten baitu.

Landareek ur basatien ekintza oztopatzen dute; sustraien bidez, lurzoruari eutsiz, eta, zurtoinen bidez, maldan behera doan uraren abiadura motelduz.

6

Page 7: Kanpo-geodinamika

Erliebe karstikoa:

Euri-ura aireko karbono dioxidoarekin nahasten denean, azido karbonikoa osatzen da. Harrien azaletik doan urak kareharriaren kaltzio karbonatoarekin erreakzionatuko du, eta disolbaturik eramango du, kaltzio bikarbonato moduan

Prozesua karbonatazioa da.

Kareharrian sortzen den paisaiari karst edota paisaia karstiko esaten zaio.

Euri-ur hartzitua kare-harriaren gainazala erasotzen du, eta hainbat zabalera eta sakoneratako kanalak sortzen ditu. Haien arteko gailur-ertzak oso zorrotzak izaten dira. Multzoak lenar (kanal, arugari dituen gainazal arrokatsua) izena du.

Dolina:Kareharria disolbatzean edota galeria bateko sabaiaren hondoratzean, gainazalean sorturiko sakonunea. Normalean, zirkulu eta inbutu itxurakoa izaten da.

Torkak: Galeria baten sabaia hondoratzen denean sortutako zuloa harriz beterik

Poljea: Zabalera handiko (hainbat kilometroko) sakonunea da, galeria asko hondoratzean edota dolina asko elkartzean sortua.

Arroila: Haran edo pasagune sakon eta estua.

Simak: Pitzadura batetik sortutako hodi antzeko zulo bertikala

Leizea: barrunbe handi bat da

Galeriak: kobazuloak lotzen dituzten bide horizontalak

7

Page 8: Kanpo-geodinamika

Gainazaletik datorren urak, kaltzio bikarbonatoa disolba-turik daramanak, karbono dioxidoa galdu eta kaltzio karbonatoa sedimentatzen du. Horrela, osatzen da espe-leotema izeneko hainbat egiturak. Haitzulo honen sabaiko zartaduretatik estalagtitak eratzen dira infiltrazio uretako kaltzitaren prezipitazioz. Haitzuloaren hondoan gangatik erortzen den urak ere, kaltzita metatzen du, estalagmitak eta elkartzen direneak zutabeak osatzen dituzte.

ITSASERTZEKO MORFOLOGIA

Kostaldeko morfologia bereizgarria da, eta itsasoak sortzen du. Ozeanoko eta itsasoko ura mugitu egiten da, tenperatura- edo gazitasun-diferentzien ondorioz, haizearen eraginez... Hiru dira itsasertzak itxuraldatzen dituzten ur-mugimendu nagusiak: olatuak, mareak eta itsas korronteak.

Mareak: Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren arteko grabitazio-elkarrekintzek eragiten dituzten itsas mailaren gorabehera periodikoak dira. Gure kostaldean bi itsasgora eta bi itsasbehera daude egunero.

Olatuak: Haizeak, itsas gainazaletik pasatzean, ur partikuletan eragindako uhin-mugimenduak dira. Olatuen tamaina haizearen abiadura eta eragindako denboraren araberakoa da. Olatuak sakonera gutxiko kostaldera iristean, hautsi egiten dira, eta energia handia askatzen dute. Energia horrek aparra sortzen du, eta kostaldean higadura handia eragiten duKorronteak: Norabide batean sortzen diren ur masa handien mugimenduak dira. Bi motatakoak izan daitezke: azalekoak (haize nagusiek sorturikoak) eta sakonak (tenperatura- eta gazitasun-diferentziek sorturikoak).

Kostalde motak:

8

Page 9: Kanpo-geodinamika

Altxatua: Olatuen eraginetik urrun geratu den kostaldea da. Hori gertatu zen mugimendu tektonikoek kostaldea goraka bultzatu zutelako, edota azken glaziazioan itsas mailak behera egin zuelako.Hondoratua: Itsas maila azkar igotzen bada, ur gainean egondako kostaldeak urak estaliak geratuko dira. Horrela, garai bateko glaziar-haranetan fiordoak osatu dira eta ibai-haranetan, itsasadarrak.

Higadura: Itsasoak, eta hark garraiatzen dituen harri zatiek kostaldea etengabe jotzean, urradura eragiten dute, eta partikula gehiago askatzen dituzte. Horrela sortzen dira hainbat egitura

Higadura-egiturak

Itsaslabarrak: Pareta bertikaleko kostalde altuak dira. Olatuek azpialdea higatu eta, ondorioz, goialdea erortzean sortzen dira. Horren eraginez kostaldea atzeraka joango da

urradura-plataforma: Itsaslabarraren azpialdean dagoen oso malda txikiko aldea da, bertan goitik eroritako harriak pilatzen dira eta olatuek etengabe atzera-aurrera mugitzen dituzte higadura gehiago sortuz.

Garraioa: Urak askatutako materialak toki baxuagoetara eramateari garraio esaten zaio. Materialak egoera solidoan edota uretan disolbaturik garraia daitezke

9

Page 10: Kanpo-geodinamika

Sedimentazio-egiturak:

kostaldeko dunak

Marearteko guneko harea lehorra dagoenean eraman egiten du haizeak, eta hondartzaren atzeko aldean pilatzen du, poliki-poliki aurreratzen joango diren harea multzo handiak osatzen dira. Sistema dinamikoak eratzen dituzte, eta zati batzuk, bereziki haizeak zuzenean eragiten dienak, etengabe ari dira eraldatzen. Hainbat bizidunen habitata dira eta babes handia ematen diete. Hondartza bera ere indartu egiten dute higaduraren aurrean.

Tonboloa. Sedimentuak uharte bat eta kostaldearen artean pilatzen badira, tonbolo izeneko egi-tura sortuko da.

Barra: Kostalde lerroarekiko paraleloan, baina harekin elkartu gabe osaturiko sedimentu multzoa da. Gezia: Kostaldeari mutur bakarretik lotuta dagoen sedimentu multzoa da.

Albufera: Sedimentu-gezi baten mutur librea kostaldearekin lotzen bada, itsasotik berezitako aintzira bat osatuko da.

Padura: Erliebe baxuko ekosistema da, normalean ibaiak itsasoarekin batzean sortutakosakonune baten ondorioz. Ezaugarri horiek paisaia lau eta zingiratsuak sortzen dituzte,

10

Page 11: Kanpo-geodinamika

erro-errotik aldakorrak, marea eta ibaietako uraren ondorioz. Badia edota albufera batean sedimentuak pilatzean sorturiko ingurune zingiratsua da.

ARRISKU GEOLOGIKOAK

Litosferako prozesu eta materialen eta sistema antropikoen artean gertatzen den eta kostu sozial eta ekonomiko handiak ekartzen dituen elkarreragin horri arrisku geologiko esaten zaio.

11

Page 12: Kanpo-geodinamika

Ariskugeologiko motak:

MENDI HEGALEKO SISTEMA

Mendi-hegaletako mugimenduak lurzoru masen eta/edo harkaitzen mugimendu grabitazioanalak dira, eta mendi-hegal naturalei eragiten diete. Mendi-hegaletako mugimenduak, askotan lur mugimendu edo irristatze gisa ezagutzen dira. Kausa naturalez gain (prezipitazioak eta ibaien higatze ekintza), giza jarduerek hegal-mugimenduak eragin ditzakete. Indusketa handiak eta obra linealak, leherketak eta urtegi eta hondakindegi eraikinek ezegonkortasunak jasan ditzakete, hondamen eta galera ekonomiko handiekin.

a) Ikuzketa eta isurketako urak (arroyada erdaraz).

- Ikuzketa (lavado): ur basatiak partikula finenak mugitu eta sakabanatu egiten ditu higadura sortuz.

- Isurketako urak higadura bortitzagoa bada ildoak agertuko dira lurrazalean, malda handiagotze den heinean handiagoak egin daitezkeenak, ur emaria ugariagotzen delarik.

b) Grabitate higidurak

Elur jausiak: elur oldeak dira elurra lurrari ez itsasteagatik.

Harri-jausiak: Harri erorketa librean edo malda bortitzetatik, puskak askatzen dira higaduragatik eta grabitatearen eraginez erortzen dira.

Luiziak. Maldetan behera izaten diren material erorketak dira

-Narrasdura, lerradura edo creeping: Harri-masaren beheranzko mugimendu geldoak dira (cm/urte) oso geldoak direnez belarrak estaltzen dituzte sortutako mugimendua eta zuhaitzen enborren okerdura solik adierazten dute lurraren mugimenduaJaitsiera: bi mugimenduren batuketaren ondorioa da hau.a) Zabalkuntza: lurraren igoera buztin eta beste materialen hidratazioaz sortutako handipenari deitzen zaio.b) Uzkurketa: Deshidratazioaren ondorioz sorturiko erorketa grabitatorioa da.

Aurresate neurriak: aldagai meteorologikoetan oinarrituak Tª, P, hezetasuna, haizearen abiadura, intsolazioa, elurrolde zaintzako gunetan

12

Page 13: Kanpo-geodinamika

Aurreikuste neurriak eta neurri zuzentzaileak egiturazkoak, baso birlandaketa erangikorrenak izanik.

Lohi koladak edo fluxuak: Buztin edo lur koladak ("mudflow" edo "earthflow") nagusiki finak eta homogeneoak diren materialetan gertatzen dira, Gainazaleko ur kopurua nahikoa denean (euria edo izotz edo elur urtzeagatik) plastikotasuna eta isurkortasuna asko handiagotzen dira, material hauei higikortasunaemanez eta maldaren alde higitzen dira,abiadura segundoko zenbait metrokoa izatera irits daiteke. Higakin fluxuak mugimendu konplexu batzuk dira, harkaitz fragmentuak, blokeak, harri-koskor eta hartxintxarrak hondar, lohi eta buztin ardatz fin batean biltzen pdituztenak.

Slump: Errotazio-lerradura da, hausturaren azalera lerromakurrekoa (kurbatua)da Faktore mesedetzaileak:

- Aldapen maila bortitza denean- Materialen izaera, esaterako buztina, lutitak iragaztezinak dira baina ura xurgatzen dute eta ondorioz lerradura eragiteko joera dute.- Uraren kopurua.- Landaretza estaldura eskasa.- Gizakien eragindako eraldaketak esate baterako errepideak, urtegiak..

SUBSIDENTZIAK ETA KOLAPSOAK Biak dira lur jotze naturalak nahiz induzituak(gizakiok sorraraziak).

a) Subsidentziak: mugimendu geldoak izan daitezke naturalak ala gizakiok eragindakoak. Adib: akuifero hustea, petrolio poltsa bat hustea…

b) Kolapsoak: mugimendu bortitzak, bat-batekoak Adib.: o Lurralde karstikoetan kobazuloak lur jotzen dutenean kareharriaren karbonatazioz disolbatzeagatik. Pozaberri (Muniain, Nafarroan). Igeltsuetan AVE-ren ibilbidea, Zaragoza aldean. o Meazulo baten galeria hondaketak.

Uholde-arriskuak

13

Page 14: Kanpo-geodinamika

Espainian, erregimen plubiometrikoa oso aldakorra da; lehorteetatik hasi eta ordu gutxian prezipitazio handiak gerta daitezke. Aparteko prezipitazio hauek emari handiak eragiten dituzte. Ibai-ubide batek isurketako ur-kopuru handia jasotzen duenean eta haren biltegiratzeko,husteko edo iragazteko ahalmena gainditzen denean sortzen da uholdea; Horren ondorioz, uren mailak gora egiten du, ubidea gainezkatzen da eta ubidearen inguruko eremuak uren azpian geratzen dira, normalean lautada alubialak, emariak gainez egitean, lurrak hondoratzen dituzte, pertsona eta ondasunei eraginez.

Arrisku faktoreak:Topografia aldapatsua, landare estaldura urria bada arriskua ere handitzen da behealdean izandakoentzat.Gizakien jarritako oztopoak uraren bidean, zubiak, errepideak, eraikuntzak…

Prebentzioa:Urtegiak, dikeak, kanalak uraren emaria erregulatzeko eta uraren irteera ebitztzekoIbaiaren espazioak errespetatzea.Ubideak desbideratzea kalteak handitu gabe.Landaretza berreskuratzea

Itsasertzeko arriskuak

Itsaslabarrak atzeratzearen ondoriozko harri jausiak

Babes-eremuak handitzerakoan korronteak alda daitezke ondorioz higadura sedimentazio prozesuak aldatzen dira eta hauek hondartzen aldaketak edo desagarpenak ekar ditzakete.

Arrisku eratorriak

Kalteak pertsonengan, eraikuntzetan eta paisaian.

Prebentzioa:

Itsaslabarrak sendotzeaitsasoen dinamika aztertu ondoren olatu hormak eta dikeak ipintzea

Diapiroak

14

Page 15: Kanpo-geodinamika

Gatz estratu tartekaturik daudenean beste estratu dentsoagoen artean goranzko joera izaten du du goiko tolesturen deformatu eta apurtu ondoren.

Arrisku eratorriak

Igotzerakoan eraikuntzen oinarrietan ezegonkortasuna sortzen dute.Higatzeko erreza direnez hondoratu egiten dira gauza bera gertatzen da gatzak kanporatzen badira industriarako.PrebentzioaDisoluzioz edo aterakoaz sortutako barrunbeak material solidoekin betetzea

15