11

Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana
Page 2: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

1. ZER DA EKONOMIA SISTEMA?

galdera hauei erantzun:

- Zeri deritzogu ekonomia jarduera?

- Zer dira lehengaiak? Adibideak jarri.

- Ba al dago orekarik gure kontsumo nahien eta lehengaien artean? Zergatik? Zer arazo ekar

ditzake horrek?

- Zertaz arduratzen da ekonomia? Zer aztertzen du? Zertarako?

- Bila ezazu hiztegian ekonomia hitzaren

2. NOLA ANTOLATU EKONOMIA?

Irakurri arretaz liburuko 118.orria eta ideia nagusienekin eskema osatu:

- Definizioa:

- Merkataritza mota:

- Tokia:

1. EKONOMIA SISTEMAK: KAPITALISMOA

Ekonomia jarduera modu ezberdinean antolatu egin da historian zehar. Lehenengo gizakien

ekonomia harraparia izan zen, hots, ehizan eta arrantzan antolaturikoa. Neolitoaren garaian,

ekonomia ekoizlea jaio zen eta horrez geroz, toki eta garai bakoitzean ekonomia antolatzeko

modu ezberdinak existitu dira. Segun eta gizarte baten ondasunak eta zerbitzuak nola sortzen

diren eta etekinak biztanleen artean nola banatzen diren, ekonomia eredu bat edo best

arituko gara, ekonomia sistemaz alegia. Gaur egun, hiru dira ekonomia sistema nagusienak

munduan: iraupenezkoa, komunista eta kapitalista. (Komunismoa datorren ikasturtean lantzeko

IRAUPENEZKO SISTEMA

1

ZER DA EKONOMIA SISTEMA? Irakurri arretaz liburuko 110.orriko informazioa eta

Zeri deritzogu ekonomia jarduera?

Zer dira lehengaiak? Adibideak jarri.

Ba al dago orekarik gure kontsumo nahien eta lehengaien artean? Zergatik? Zer arazo ekar

Zertaz arduratzen da ekonomia? Zer aztertzen du? Zertarako?

Bila ezazu hiztegian ekonomia hitzaren definizioa:

NOLA ANTOLATU EKONOMIA? EKONOMIA SISTEMA EDO EREDUAK

Irakurri arretaz liburuko 118.orria eta ideia nagusienekin eskema osatu:

Merkataritza mota:

KONOMIA SISTEMAK: KAPITALISMOA

Ekonomia jarduera modu ezberdinean antolatu egin da historian zehar. Lehenengo gizakien

ekonomia harraparia izan zen, hots, ehizan eta arrantzan antolaturikoa. Neolitoaren garaian,

lea jaio zen eta horrez geroz, toki eta garai bakoitzean ekonomia antolatzeko

modu ezberdinak existitu dira. Segun eta gizarte baten ondasunak eta zerbitzuak nola sortzen

diren eta etekinak biztanleen artean nola banatzen diren, ekonomia eredu bat edo best

arituko gara, ekonomia sistemaz alegia. Gaur egun, hiru dira ekonomia sistema nagusienak

munduan: iraupenezkoa, komunista eta kapitalista. (Komunismoa datorren ikasturtean lantzeko

utziko dugu)

Irakurri arretaz liburuko 110.orriko informazioa eta

Ba al dago orekarik gure kontsumo nahien eta lehengaien artean? Zergatik? Zer arazo ekar

KONOMIA SISTEMAK: KAPITALISMOA

Ekonomia jarduera modu ezberdinean antolatu egin da historian zehar. Lehenengo gizakien

ekonomia harraparia izan zen, hots, ehizan eta arrantzan antolaturikoa. Neolitoaren garaian,

lea jaio zen eta horrez geroz, toki eta garai bakoitzean ekonomia antolatzeko

modu ezberdinak existitu dira. Segun eta gizarte baten ondasunak eta zerbitzuak nola sortzen

diren eta etekinak biztanleen artean nola banatzen diren, ekonomia eredu bat edo bestez

arituko gara, ekonomia sistemaz alegia. Gaur egun, hiru dira ekonomia sistema nagusienak

munduan: iraupenezkoa, komunista eta kapitalista. (Komunismoa datorren ikasturtean lantzeko

Page 3: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

2

- Merkatu askeko ekonomia sistema:

- Jabetza mota:

- Ekonomia eredu honen helburua:

- Lehia askea da:

- Nola finkatzen dira prezioak?

- Estatuen esku hartzea ekonomian? (119.orria)

- Definizioa:

3. SISTEMA KAPITALISTA; PREZIOEN FINKATZEA IKERTZEN, ESKAERA ETA

ESKAINTZAREN LEGEA: Zeren arabera finkatzen dira prezioak ekonomia sistema

kapitalistan?

- Bila ezazu hiztegia hitz hauen esanahia:

o Eskaera:

o Eskaintza:

o Inflazioa:

o Deflazioa:

- Jar zaitezte taldeka, bakoitza, enpresa hauetako baten jabeak izanik: Tuterako tomate

enpresa bat, Iphoneko tablet enpresa,Kirol denda bat, Tamagotxi enpresa, Iberdrola

enpresa, litxarreri denda bat.

.

- Zehaztu itzazue, enpresa hauetako bakoitzak:

1. Zer ekoizten duen:

2. Noiz igo edo jaitsiko ditu prezioak,zeren arabera?

SISTEMA KAPITALISTA

ESKAINTZA ESKAERA : PREZIOAK

ESKAERA ESKAINTZA : PREZIOAK

ESKAERA ESKAINTZA : PREZIOAK

Page 4: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

3

ESKAERA ETA ESKAINTZAREN LEGEA:

- Aurreko ariketaren ondoren, zer nolako ondorioak atera dituzu? Azalpen testu bat sortu

eskaera eta eskaintzaren legea zertan datzan azalduz eta prezioen gora beheren faktoreak

(kausak zein ondorioak) argituz.

ESKERA ETA ESKAINTZAREN LEGEA:

PREZIOAK BALDINTZATZEN DITUZTEN FAKTORE ZEHATZAK (noiz igotzen dira eskaera eta

eskaintza eta ondorioz, prezioak? Kasu hauek ongi azaldu; Nekazaritza arloa (uzta eta

denboraldia), Arropa dendak (urte sasoia, beherapenak), Modaren eragina, Konpetentzia.

Page 5: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

4

Irakurri arretaz Rakel eta Laura ahizpek amonarekin duten elkarrizketa:

- LAURA: Ohartu zara amonaren azkeneko maniaz?

- RAKEL: Ez

- LAURA: Arropa eta produktu guztiak goitik behera miatzen ditu. Zaharra da eta ez daki zertan

ari den…

- RAKEL: Zer bilatuko du ba?

- AMONA: Hara hauek, zeinen erraz uste duzuen ergelduta nagoela. Begira, kontrakoa badirudi

ere zuek baino gazteago eta burua sendoagoa daukat; zuek zinean eta halakoetan besterik ez

duzue pentsatzen eta bitartean nik albistegiak entzun eta adi nago munduan gertatzen ari

denaz.Benetan jakin nahi duzue etiketak zergatik begiratzen ditudan?

- LAURA-RAKEL: Esaguzu,ba.

- AMONA: Ez zarete ohartu hemengo produktuak gero eta garestiagoak direla eta gero eta

ugariagoak Indonesia,Malaysia,Txina eta beste herrialde urrunetatik datozenak? Nire buruari

galdetzen diot zergatik orain arte ez den halakorik gertatu eta zergatik egun horrela da.

- AITA: Ama,neuk azalduko dizut. Hori guztia gertatzen da multinazionalek agintzen

dutelako.Gaur egun hain dira handiak mundu osoa merkatutzat har daitekeela, ez baitago ez

herrialderik ez enpresa txikirik merkatuan horrenbeste produktu maneia dezakeenik.

- AMONA: Hori ulertzen dut, baina nire ustez mundua merkatu handia egiteaz gain lantegi handia

ere bihurtu dute.Daramagun arropa berari erreparatu ezkero ikus daiteke mundu erditik

datorrela: zuk daramazun kamiseta Indian dago egina,Lauraren oinetakoak Indonesian,Rakelen

soinekoa Egipton… Produktu gehienak herrialde garatuetan kontsumitzen dira eta oso prezio

merkean baina, nolako baldintzetan daude hauek ekoizten dituzten langileak?

- RAKEL: Eta gainera, enpresa gehienak jabe gutxi batzuen esku daude!

- AITA: Bai,horixe.Mundua mundializatuz eta globalizatuz,globalizatu da ere konpetentzia eta

beraz, produkzioa ere. Ikusten duzuenez,dena erlazionatuta dago.

- ARIKETAK

o Begiratu bakoitzaren arropako etiketetan eta ikusi, zein herrialdean dauden ekoiztuak

o Joan zaitezte supermerkatura eta ikertu ondoko gauzak: 1.Arrain freskoa eta izoztua

(nondik datozen eta zein preziotan dauden). 2.Esparragoak (konparatu Nafarroan

egindako esparragoen prezioa eta beste herrialde batzuetan ekoiztutakoak). Konparatu

zuk aukeraturiko bi produktu, bata hemen produzitua eta bestea garapen bidean dagoen

herrialde batean.

2. GLOBALIZAZIOA

Page 6: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

5

1. Irakurri arretaz ondoko testua :

GLOBALIZAZIO EKONOMIKOA

ZER DA GLOBALIZIOA?

Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana eta trukea areagotzen duen

prozesua da globalizazioa, eta aldaketa teknologiko, ekonomiko eta politikoek eragindakoa da prozesu hori.

Inoiz baino biziago dira munduko leku batzuen eta besteen arteko ekonomia harremanak, eta enpresek

mundu osoan jardutera jotzen dute. Horregatik esaten da ekonomia globalizatzen ari dela.

Ekonomia globalizatu honen oinarrian nazioarteko merkataritza dago, hau izugarri hazi delarik azken

hamarkadetan. Produktuen fluxua erraldoia da, egunero, tonaka produktu garraiatzen direlarik munduko

bazter batetik bestera. Honetan asko lagundu du azken urteetan garraiobide mailan izandako hobekuntza eta

aurrerapenak. Herrialdeen arteko merkataritza itunek ere truke jarioa handitu egin dute, izan ere, geroz eta

aduana gutxiago ordaindu behar izaten da eta produktuak geroz eta libreago garraiatu daitezke (esaterako

Europan). Honek guztiak, merkatu trukeak merkeago izatea eragin du.

Globalizazioarekin kontsumoa ikaragarri handitu egin da eta honek halaber, ekoizpena beste modu

batean antolatzea ekarri du. Munduko ekoizpenaren eta merkataritzaren zati handiena, enpresa

multinazionalek kontrolatzen dute. Hauek enpresa multzoak dira, produktu ezberdinak ekoizten dituztenak

baina jabe berek kontrolatzen dituztenak (ikus azken orriko mapa handia). Enpresa hauek oro har, herrialde

garatu eta aberatsetako jabe multzo batek kontrolatzen ditu (akzionistek), baina askotan, garapen bidean

dauden herrialde txiroetan produzitzen dute. Izan ere, kosteak merkeagoak dira (soldata baxuagoak baitira,

ongizate estatuen faltan lan erregulazio falta baitago…). Alegia, produktuak herrialde batean baino gehiago

ekoiztuak izaten dira, enpresa buruak ahalik eta etekin gehien atera ditzan. Herrialde txiroetako gobernu

askok halaber, erraztasunak ematen dizkiete enpresa multinazional handiei haien herrialdean koka daitezen,

garapen ekonomikoa ekarriko dutelakoan; baina, benetako garapena ba al dakarte?

Globalizazioak abantailak eta desabantailak suposatu dituen arren, onura berak ekarri ditu munduko

toki eta pertsona guztien artean globalizazioaren fenomenoak? Globalizazioaren etekinak bidegabe

banatu dira. Ahulenak eta txiroenak galtzaile ateratzen dira gehienetan. Esate baterako, garapen bidean

dauden herrialdeetako nekazariak ezin dira atzerriko inportazioekin lehiatu, eta, horrela, beren bizibidea

galdu dute. Industriako langileak ere mehatxatuta daude, izan ere, konpainiak produkzio kostuak

merkeagoak diren lurraldeetara eta lan eskubideak errazago urratzen diren herrialdeetara joaten dira. Alegia,

enpresa askok bere fabrikak herrialde garatuetatik azpigaratuetara mugitu dituzte eta honek, langabezi tasa

handitzea eragin du Europa eta Ipar Amerikako herrialdeetan. Prozesu honi deslokalizazioa deritzo. Hala ere,

globalizazioak, justizia eta garapen iraunkorra sustatzeko, mundu osoko mugimendu sozialak batzeko aukera

ere ematen du.

Page 7: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

6

2. Irakurri aurreko orrialdeko testua eta ondoko galderei erantzun:

- Zergatik esaten da egungo ekonomia eredua globalizatzen ari dela? Arrazoitu zure erantzuna:

- Zein bi faktore nagusik eragin dute nazioarteko merkatu fluxuaren igoera? Azaldu hauetako

bakoitza:

- Nortzuk dira ekonomia eredu globalizatuarekin galtzen atera direnak? Azaldu testuak ematen

dituen bi adibideak eta zure hitzetan justifikatu zergatik esaten den galtzen ateratzen direla.

3. MULTINAZIONALAK: irakurri aurreko orrialdeko testua eta bilatu hiztegian,

multinazional terminoa. Ondoren, galderei erantzun eta hiztegia osatu:

- Zer da multinazional bat? Nola antolatzen da multinazional bat?

- Oro har, nondik eskuratzen dituzten multinazionalek lehengaiak? Non produzitzen dute?

Zergatik? Zein da asmoa?

- Non saltzen ohi dituzte produktuak? Zergatik?

4. MULTINAZIONALEN ONDORIOAK:

1. Multinazionalen ondorioz, zenbait enpresa eta denda txikik itxi behar izan dituzte .

Irakurri galderak eta etxekoei galdetuz hauek erantzun.

o Zergatik?

o Zertan eragiten diete multinazionalek?

o Zergatik gu gara hein batean itxiera hauen arduradun?

2. Multinazionalen erabakiz, hemengo zenbait fabrika itxi egin dituzte. Fenomeno honi

“deslokalizazioa” deritzo; zertan datza? Irakurri arretaz Diario de Noticiasetik

harturiko testua eta erantzun, (kasua erreala da, aurreko urteko berria izan zen

Nafarroan).

Page 8: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

7

- HIZTEGIA: Definitu zure hitzetan bi termino hauek:

o Multinazionala:___________________________________________________________ ______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

o Deslokalizazioa:_________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

FAURECIAREN LANTEGIAREN ITXIERA NAFARROAN

Se llama deslocalización. Y es un drama. ICF-Faurecia ha dejado clara su

decisión de poner fin a 37 años de beneficios en su planta de Burlada, incluidos

los 15 millones de euros desde 2005 a esta parte (contando el pasivo de los tres

últimos ejercicios), o los 22 que se repartieron Faurecia y Lear Corporation el

pasado verano. Los bajos salarios de Polonia o las subvenciones del gobierno

francés a su empresa matriz parecen estar detrás de una decisión multinacional

con consecuencias locales, como estas siete historias que resumen el sentir de

190 familias. La plantilla, en huelga indefinida, está dispuesta a ofrecer batalla.

Tienen hijos, hipotecas, una pila de años a sus espaldas en la planta y

la insana manía de aspirar a una vida digna. Quieren revertir la situación,

demostrar que la factoría puede ser rentable, como siempre lo ha sido, y

conservar sus puestos de trabajo. Ni más ni menos.

Diario de Noticias, 2015-03-02

- Non kokatzen ohi zen Faurecia

enpresako lantegia Nafarroan?

- Zer ekoizten zuten?

- Enpresak diru galerak izan al

zituen Burlatako lantegian?

- Zergatik itxi nahi dute?

- Zer nolako ondorioak ditu itxierak?

Page 9: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

8

Globalizazioa azken urteotan sortu den kontzeptua da.Planeta osoan bizi-sistema global

eta bakarra inposatzen ari dela, eta aurrera egiten ari dela azaltzeko balio digu.

Herrialdeen artean harreman komertzialak daude,dena erosten eta saltzen da.Sistema

kapitalistetan oinarritutako herrialde batzuentzat ekonomia zabalkuntzaren atzean,espiritu

kontsumitzailea bultzatzen dituzten ideia eta ohituren hedapena ere heltzen da. Alegia, enpresa

kapitalisten helburua salmenta izanik, kontsumoa eta produktu batzuen erabilera mundu osora

hedatu dituzte.Honek aldi berean,komunitate edo herrialde bateko berezko kultura, ohiturak,

pentsamoldeak…“ezabatzea” edo kolokan jartzea dakar.Konpetentzia librea dagoenetik,munduko

ia edozein tokitan aurki daitezkeen produktu eta zerbitzuak daude, berezitasunik gabe.

Globalizazioa kulturaren mundializazioa ekartzen ari da.

Sistema kapitalistak munduko herrialde guztientzako elkarren mendekotasun soziala,

ekonomikoa eta kulturala bultzatu duela esaten da.Batean erabakitzen denak berehalako eragina

izango du gainontzekoetan.Munduko herrialde ekonomiko indartsuenek eragina dute

gainontzekoetan; euren produktu eta zerbitzuekin inbaditzen dituzte.Horrelakoak ditugu

Ameriketako Estatu Batuak,Europar Batasuna eta Japonia.

Gainera, komunikabide eta garraiobideei esker,ideiak azkar mugitzen dira batetik bestera.

Horren adibide garbia internet eta telebista ditugu.

Ideien transmisioak pentsamenduaren kontzientzia globala sortu du, eta bizitzeko,

pentsatzeko eta jokatzeko erak konpartitzen dira.Ezagupen teknologiko eta zientifikoak,adibidez,

estatu gehienek bereganatu dituzte euren onura eta garapenerako.Hala ere, guztiongan eragina

duen eraldaketa horretatik,Globalizazioak berak sortu dituen injustizia sozialen

inguruko kezkak ere sortzen dira;hori dela eta,badira horrelako egoerak salatzen dituzten mundu

mailako erakundeak.

GLOBALIZAZIO KULTURALA

Page 10: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

9

HIZTEGIA: azaldu zure hitzetan ondoko kontzeptuak:

• Kulturaren mundializazioa: zer esan nahi du termino honek?

• Kulturaren globalizazioan, zein kultura eredua inposatu da? Zergatik?

• Zer eragin negatibo du globalizazioak tokian tokiko kulturentzako?

• Zure iritziz, zeintzuk dira globalizazio kulturalaren abantailak?

• Eta desabantailak?

GLOBALIAZIOA,HERRIALDE GARATU ETA AZPIGARATUEN ARTEKO

EZBERDINTASUNEN AREAGOTZEA: zeintzuk dira garaileak? Eta zeinek galtzen du?

- Testuaren arabera, nola banatzen du kapitalismoak mundua?

- Zein desberdintasun dago testu honen arabera Iparra eta Hegoaren artean?

Kapitalismoak ez du mundua banatzen Iparra eta Hegoan,txuri eta beltzean,kristaua edo

musulmanean.Kapitalismoak,horrenbestez,mundua banatzen du eros dezaketen eta erosi ezin

dutenen artean.Lehenengoek merkatua osatzen dute.Merkatua osatzen duten mila miloi erdi

pertsonetatik,mila milioi inguru Iparrean bizi dira eta gehienak pertsona arruntak dira. Gainerakoak

hegoaldean bizi dira eta politikari buruak,lurjabeak,sektore publikoko enplegatuak eta mota

desberdineko enpresariak dira.

Merkatu zirkuituan sartzen ez direnak, mila milioi erdi dira.Hauetatik ia guztiak munduko hegoaldean

bizi dira,baino gero eta handiagoa egiten ari da Iparraldeko pobreen kopurua ere. Kontsumo globalean

sartuta ez daudenak, pobreegiak dira kontsumitzaile kontsiderazioa izateko eta bestetik, esplotatuak

izan daitezke gutxi batzuengatik.

Page 11: Kapitalismoa eta Globalizazioa - Aurkezpenagiza3dbhiturrama.weebly.com/uploads/3/8/9/4/38943033/kapitalismoa... · Norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana

10

1.KOMUNIKAZIO GLOBALA

Gero eta merkeagoa eta errazagoa da

komunikatzea.Jakek,New Yorketik,Tolosako lehengusuekin

telefonoz hitz egin dezake, ordua 35 dolar zentabo

ordainduta.Duela hamar urte, dei berak 3 dolar /ordua

balio zuen. 1930ean,Jakeren aitatxi Tolosatik lehenengoz

Amerikara joan zenean, deitu izan balu 245 dolar/ordua

ordaindu behar izango zukeen. Bestetik, Kathyk, AEBkoak,

hilabeteko soldata aurrezten badu, merkatura ateratako

azken ordenagailua eros lezake.Bangladesheko langile

batek, berriz, zortzi urteko soldatak aurreztu beharko

lituzke ordenagailua erosteko. Jakek eta Kathyk, interneten

sartzean,5 web orrietatik 4 uler ditzakete, ingelesez

daudelako.Hala ere, munduko hamar pertsonetatik 9k ez

dute ingelesa ulertzen.

4.ARAU GLOBALAK

Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) herrialdeen

arteko merkataritza arauak ezartzeko eta herrialde guztiek

beteko dituztela ziurtatzeko eratu zen.Hori oso ondo

egongo litzateke,bidezko arauak izanez gero, mundu guztia

aterako litzatekeelako irabazle.Baina,hala ere,arauak

herrialderik aberatsenen onerako daude eginda.Hori

horrela da herrialde aberatsek arau horiek idatzi eta

defendatzeko abokaturik onenak ordain ditzaketelako eta

txiroek,ostera,ezin dute horrelakorik egin.Esate

baterako,Japonek 25 merkataritza aditu ditu MMA

erakundean.Bangladeshek bat baino ez daude eta herrialde

txiroetatik 29tik batere ez dauzka.Egunean hamar batzar

ere izan daitezke,eta herrialde txiroak ezin dira batzar

guztietara joan: horrela,erabakirik garrantzitsuenak

herrialde horien interesak kontuan hartu barik hartzen

dira. 2.MUNDU MAILAKO PUBLIZITATEA

Mundu guztian zehar ikus daitezke Coca-Cola eta

Levi`s marken iragarkiak,hasi Madril edo Berlinen, eta

Buenos Aires edo Pekineraino.Nikek markak,

esaterako,1987an 25 milioi dolar gastatu zituen

publizitatean eta 1997an, ordea,500 milioi dolar.Tiger

Woods golf jokalariak 55.555 dolar kobratzen ditu

egunean Nike produktuen publizitatea egitearren.Nike

produktuak egiten dituzten Indonesiako langileek, 1.25

dolar inguru jasotzen dute egunean.Egun batzuetan

hori ez da nahikoa bizi ahal izateko.

3.BIDAIAK ETA TURISMOA

Oporretan atzerrira joatea interesgarria eta zirraragarria ere

izan daiteke.Jendeak atzerriko herrialdeetako lagunak egiten

ditu eta beste pertsona batzuen eta orokorrean,munduaren

gaineko gauza interesgarri asko deskubirtu ditzake.Hala

ere,askoren ustez,turismoak alde negatiboa ere izan

dezake.Herrialde askotan,bertako jendeak jantzi eta bitxi

ederrak janzten ditu,adibidez,Keniako Masai

artzainak.Batzuetan,turistek bertako jende hori objektu gisa har

dezake,hau da,argazkiak ateratzeko modeloak balira

bezala,sentitu eta hitz egiten duten gizaki gisa hartu beharrean.

5.MERKATARITZA HAZIZ DOA

Gaur egun itsasontziz edo hegazkinez duela hogei urte

baino hiru bider merkantzia gehiago bidaltzen

da.Merkataritzak lanpostuak sor ditzake herrialde

txiroetan,baina,sarritan,herrialde horietako lan

baldintzak negargarriak izaten dira.Banana,kafe eta

landare sailetan,esate baterako,langileek soldata oso

txikiak jasotzen dituzte,ordu asko lan egiten dute eta

pestizida eta produktu kimiko arriskutsuak erabili behar

dituzte.Herrialde batzuk merkataritzak ematen

ditzakeen onuretatik erabat kanpo geratzen dira. 48

herrialderik pobreenak atzean geratzen ari dira eta

merkataritzatik askoz diru gutxiago irabazten ari dira

herrialderik aberatsenekin alderatuz gero

- Irakurri arretaz testuak eta bakoitzak

zer nolako hausnarketa edo

ondorioetara eramaten zaituzten

argitu.