28
Orioko eta Aiako aldizkaria 2011ko urtarrilaren 21a 291. zenbakia, 23. urtea karkara 08 Kirola Areto futbola 10 Aiako berri Gaztelekua 14 Erreportajea Euskararen historia Orion 25 Herritarra J. M. Esoain eta I. Gonzalez Kofradia utzi dute bizilagunek Erortzeko arriskuan dagoela-eta, etxetik atera behar izan dute kofradian bizi zirenek, Udalak hala aginduta. Aste honetan bertan inauguratu dute berria.

karkara 291. zenbakia, 23. urteakarkara.tok-md.com/pdf/291.pdf · Euskararen historia Orion 25 Herritarra J. M. Esoain eta I. Gonzalez K/&1!$)! 437) $43% ")7),!’4.%+ Erortzeko arriskuan

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Orioko eta Aiako aldizkaria2011ko urtarrilaren 21a

291. zenbakia, 23. urteakarkara

08 KirolaAreto futbola

10 Aiako berriGaztelekua

14 ErreportajeaEuskararen historia Orion

25 HerritarraJ. M. Esoain eta I. Gonzalez

Kofradia utzi dute bizilagunekErortzeko arriskuan dagoela-eta, etxetik atera behar izan dute kofradian bizizirenek, Udalak hala aginduta. Aste honetan bertan inauguratu dute berria.

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 1

publizitAteA

2 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 2

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 3

ibAi eSOAiN (dOinUA: OriOKO BALEArEnA)

1Komunikatu nahi detbehar den bezela: zukua dastatzeko garaian gaudela.Askatasun bidea, bakea, kupela...badirudi zeozer fermentatu dela.

2Ez da aski ari dasagar usteldua,baina sagarra dago ederki zaindua;gorputz bikainekoa dator sagardua,txotxeatzen hasteko badaukat gogua.

3Hautatzeko ateraditzagun ziriak.Sagar aroak arooparo, berriak.Maiatzerako edannahi ditut guztiak.Gure kolegiuaksagardotegiak.

HASi beRtSOtAN

txotx!

karkaraOrioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxea20810 Orio943 83 15 [email protected]

Editorea karkara taldea kultur elkartea

Zuzendaria Ana G. de txabarri

Erredakzio burua lore Berasaluze

Erredakzio taldea Irati Agirreazaldegi, Pat Cowie, Miren Etxeberria, Eli lasaeta Jabier Zabaleta

Publizitatea Pat Cowie

Publizitatearen diseinualore Berasaluze

Testuen zuzenketaMiren Etxeberria eta Jabier Zabaleta

Ale honetakolaguntzaileakCristina Baylin, Ibai Esoain,Iker Gozategi, Marijo Mujika eta nikolas Zendoia

LaguntzaileakIñaki Iturain eta Onintza Aiestaran

DiseinuakArkArA taldea

BanatzaileakAnder Beldarrain etaAne Murillo (Orio)Eli Irureta (Aia)

InprimategiaGertu koop. E. (Oñati)lege gordailua SS-346/90ISSn 1132-1105tirada 3.200 ale

kArkArAk ez du bere gainhartzen aldizkarianadierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.kArkArAn argitaratutakoaberreman daiteke, osorik edozatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

Iragarkia alero jarritaModulu bat 12,00 €

Bi modulu 24,00 €

Hiru modulu 36,00 €

Lau modulu 48,00 €

Sei modulu 72,00 €

Zortzi modulu 96,00 €

Orrialde erdia 120,00 €

Orrialde osoa 204,00 €

Iragarkia behin jarritaModulu bat 16,00 €

Bi modulu 31,00 €

Hiru modulu 47,00 €

Lau modulu 64,00 €

Sei modulu 95,00 €

Zortzi modulu 127,00 e

Orrialde erdia 174,00 €

Orrialde osoa 306,00 €

Publizitatea kontratatzeko PatCowierekin hitz egin (695 78 0720) edo [email protected] hauei BEZa gehituko zaie

publizitAte pReziOAK

291.

lAGuNtzAileAK

EUSKO JAURLARITZA

Kultura Sailakdiruz lagundutako

hedabidea

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 3

GutuNAK

4 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

Sukaldaritza ikastaroak

Toki Alai elkarte gastronomikoak bi su-kaldaritza ikastaro antolatu zituenabenduan. Zarauzko Ayala sukaldaritzaeskolako ikasleak aritu ziren irakasle.

Gabon garaia zela aprobetxatuz, me-nuak Gabon garaikoetara egokitu ziren,eta ikasleek, ondoren, beren etxeetanfestetan prestatu ahal izango zituztenplaterak prestatzen ikasteko aukeraizan zuten.

Bi ikastaro horietarako herritar uga-rik eman zuen izena eta, tamalez, horie-tako asko ikastaro gabe gelditu ziren, le-kurik ez zegoelako. Toki Alai elkarteakbarkamena eskatu nahi die zerrendetansartu ahal izan ez duten oriotarrei eta es-kerrak, jakina, parte hartu nahi izan du-ten guztiei.

Sukaldaritza ikastaro horien arrakas-ta ikusirik, Toki Alai elkarteak hemen-dik udara bitartean beste ikastaro ba-tzuk antolatuko ditu, eta zerrendetanizena emateko daten berri aldez aurre-tik emango du, bai herrian eta baitaprentsa bidez ere. Toki Alai elkartea

Arreoa gaztetxean

Gogotsu hasi dugu urtea Gaztetxean;urte erdia beteta itxura hartzen ari daproiektua, baita Etxeluze ere. Loratzenuzteko eskatu genizuen eta babesa baka-rrik ez, zenbait herritarrek gehiago ereeman diguzue. Nahi genuke politikariekhorren tankerako borondatea erakus-tea.

Esaterako, aurreko ostiralean bildutageundela, auzotar bat etorri zitzaigun,bodegan zaborretara botatzeko labea,aulkiak eta beste zenbait traste zituelaesanez. Gustura hartu genituen denak.Eta, pentsatzen jarrita, ez da bera baka-rra izan. Ez gara emandako guztiak ze-rrendatzeko gai izango, baina gogoan di-tugunak esatea tokatzen zaigula ustedugu: Errusta tabernak utzi dizkigu ma-haiak eta garbigailua. Bainet ekoizpen-etxeak emandako materialarekin osatudugu barra, Nieves Arrutik etxean era-biltzen ez zuen kafetera zaharra ere ber-tan jarriko dugu, semeak gaztetxeraekartzen duenean. Aste honetan bertanDonostiako Amara auzoko Peñafloridainstitutua bota behar dutela eta bertatikbaleko guztia hartzeko aukera izan duguherritar bat azti ibili delako. Gortinak,mahaiak, aulkiak… dena balekoa. Zueiesker ari gara Etxeluze dotore jartzen.Etorri eta ikusi. Ateak zabalik ditu herri-ko gazteen bilguneak. Lanerako eta go-zamenerako. Eskerrik asko denei! Bada-kizue, etxean leku asko hartzen dizuen

ezer baduzue, ez zalantzarik egin, gustu-ra asko hartuko dugu-eta gaztetxean.

Azken eskerrak eraikinaren jabeariorain arte erakutsi duen pazientziaga-tik. Aurki jasoko dugu denok espero du-gun albistea. Gaztetxea, talde iraunkorra

Muntoko epaia

Dendartean elkarteak (Gipuzkoakomerkatarien elkarteak) salaketa jarrizuen Euskadiko Justiziako Auzitegi Go-renaren aurrean, Muntoko gaia dela-eta. Auzitegi Gorenak azaroaren 17aneman zuen horri buruzko epaia eta ber-tan NULUTZAT jotzen du MuntokoPlan Partziala, Arau Subsidiarioek exiji-tzen zuten azterketa hidraulikoa (inun-dabilidadeari buruzkoa) ez zelako jen-daurrean jarri.

Zer esan nahi du horrek? Edozein pla-neamendu egiterakoan, aurrena ArauSubsidiarioak onartzen dira eta, ondo-ren, plan partzialak. Orion, berriz,2005ean eman zitzaion lehen onarpenaMuntoko planari eta 2007an onartu zi-ren Arau Subsidiarioak; nahiz eta ArauSubsidiarioek hala exijitu, ez zen azter-keta hidraulikoa jendaurrean erakutsi(demokraziaren oinarrizko araua).Zer-gatik onartu zen plan partziala ArauSubsidiarioak onartu aurretik? 2006anLurzoruaren Legea onartu zen eta, legehorren arabera, Muntoko plan partzia-lean babes ofizialeko etxeak %75 izanbeharko zuten; gaur egun plan hori da-goen bezala, babes ofizialeko etxeak%20 baizik ez dira izango.

Gaur egun, plan partzialaren tramita-zioa berriro hasieratik abiatu beharkobalitz (epaiak exijitzen duen bezala), ba-

bes ofizialeko etxebizitza gehiago eginbeharko lirateke: gutxienez, %20 edo%30 gehiago.

Zergatik ez dira obrak gelditzen? Legebaten arabera, prozedura judizial batabiatuta eta itxi gabe dagoen bitartean,denak lehen bezala segitzen du. OriokoUdalak errekurtsoa aurkeztu dio epaia-ri, Madrilgo Auzitegi Gorenaren aurre-an, eta Auzitegi Gorenak azken epaiaematerako, bi edo hiru urte pasako dira.

Bitarte horretan, etxeak egiten segi-tzen dute (bide batez esanda: eraikitze-ko baimena alkate-dekretuz eman zen)eta, Gorenaren epaia datorrenerako,etxe guztiak salduta egongo dira –behar-bada, jendea biziko da bertan ordura-ko— eta, nolanahi ere, ordainduta egon-go dira. Orduan… nor izango da ilegala?Epaiaren agiria ikusi nahi duenakwww.karkara.com webgunean eskuradezake. Arkupe elkartea

Bertsolarien bideo edoargazkirik bai?

Sei urte bete ditu Errikotxiak, sei urteherriko bertsozaleak antolatu ginenetik.Poto asko egin ditugu ordutik. Ale ede-rrik ere entzungo zenuten, oso noiz-behinka bada ere. Balekoak edo ahazte-koak izan, makina bat aldiz entzun ditu-zue herriko bertsolariak kantuan.Saiorik saio herritar mordoxka ikusiizan ditugu bideo edo argazki kamera es-kuan hartuta. Eta guk pena bakarra dau-kagu: Errikotxian ez dugu saioa jasotze-ko ohiturarik izan azken urtea arte, etaorain buruari heldu behar. Penatutagaude egindako okerraz, ia herritarrekerrekuperatzeko aukera ematen digu-zuen.

San Nikolas eguneko saioa, Herribiljaialdia Gabonetan kiroldegian, taber-naz taberna egindako desafioak… ez diragutxi joan. Bertsolariek parte hartu du-ten saioetako bideo edo argazkiak nahi-ko genituzke, elkartean denak elkarrenondoan izateko, txukun-txukun. Ez za-lantzarik egin, jarri gurekin harremane-tan [email protected] helbideanedo argazki nahiz bideoak taldekorenbati utzita. Eskertuko genizueke zuendokumentuen kopia bat helaraztea.Bueltatuko dizuegu mesedea, hitzez edobertsoz.

Bestalde, pasa den ostiralean egin ge-nuen urteko lehen batzarra eta egitasmopotolo askoa osatu dugu aurtengo urte-rako. Saioaren aurreko kafean elkartukogara. Errikotxia bertsozaleen elkartea

Argitaratu nahi diren gutunakKArKArAra bidal daitezke postaelektronikoz honako helbidera:[email protected] gure lokalera eskura ekarri(kultur etxean) edo postaz bidali.KArKArAk ez du argitaratuko ize-nik gabe datorren gutunik. Egile-ak hala nahi badu, ezizenarekinargitaratuko dugu; baina, beti,guk egilea nor den jakinda. Gutu-nean norbait aipatzen baldinbada eta norbait horrek gutuna-ren egilea nor den jakin nahibadu, KArKArAk esan egingo dio.

KArKArAk bere egiten du esku-titzak laburtzeko eskubidea.

Gutunerako oharrak

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 4

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 5

Kofradia zaharra bizilagunen kexaartean hustu eta berria inauguratu da

Aldaketa handiak eta ugari ari dira gerta-tzen urte hasieran Arrantzaleen Kofra-dian. Alde batetik, erabat hustuarazidute moila gaineko kofradia, egoera txa-rrean dagoela-eta; bestalde, kanpokomuturraren alboko zabalguneko eraikinberria inauguratu dute.

Berriak ez du zaharrak adinako hau-tsik harrotu. Izan ere, lau arrantzale-fa-milia bizi ziren San Nikolas kofradian,duela urte askotatik errentan eta, urteasko bertan bizi ondoren, trasteak hartueta etxe bila hasi behar izan dute egun ba-tetik bestera.

Zaharra hustu2010eko azaroaren aurreneko egunetanjaso zuten Kofradia zaharreko bizilagu-nek etxebizitza uzteko lehen jakinaraz-pena, Udalak sinatutako gutun baten bi-dez. Egoera txarrean zegoela eraikina etahandik alde egin behar zutela zioen. Ko-fradiako ordezkariekin eta Udaleko arki-tektoarekin egindako bileran, etxeakgoitik behera erortzeko arriskua zuelaesan zieten bizilagunei.

Berehala utzi zuten etxea bizilagun ba-tzuek; ez besteek, ordea, eta urtarrilaren13an jaso zuten etxebizitza uzteko biga-rren agindua azken horiek.

Bizilagun horietako batek adierazi di-gunez, etxepekoek kontratatutako arki-tektoak gaizki egindako lan asko aurkituditu Kofradian: ­­Orioko­Udalak­­ez­zuenur-hodien­inguruan­eustormak­jartzeko

beharrik­ikusi­eta­Ur-Kontsortzioak­ho-diok­horrela­bideratu­zituen.­Ondorioz,urak­bere­bidea­egin­du,­hondarra­beherabultzatuz.­Itsas­Etxea­egin­zen­garaian­24metroko­sakonerako­pilareak­egin­zireneta­gure­eraikina­mugiarazi­omen­zuenhorrek.­Duela­25­urte,­Portuetako­Zuzen-daritzak­egindako­dragek­bistan­utzi­zi-tuzten­moilaren­habeak.­Eta­Kofradiare-kin­izandako­utzikeriak­ikaragarrizkoeragina­izan­du.

Udal iturrien arabera, bizilagun batendeia jaso zuten, etxean pitzadura han-diak zituela esanez. Eraikinaren egoeraaztertuta, erortzeko zorian zegoela ai-tortu eta neurriak hartzeko eskatu zionUdalak Kofradiari, maizterren eta kale-tarren segurtasunari begira. Eraikinahutsa dagoela, laster hasiko omen diraerrefortzu lanak, dagoenari eusteko.

Berria beteUrtarrilaren 12an inauguratu zuten Ko-fradia berria, kanpoko muturraren on-doko zabalgunean. Bertan izan zirenOrioko eta Aiako Udaletako, Eusko Jaur-laritzako, Orioko Kofradiako eta Oriokosaregileen hainbat ordezkari.

10:30ak jota bedeinkatu zuen apaizakeraikin berria, Karmengo Ama Birjina-ren begiradapean, Kofradiaren paretanjarri baitute irudi berria.

Bi solairu ditu arrantza jardueretako3.472 metro koadroko azpiegitura be-rriak: batzar-aretoak, administraziokobulegoak –Portuetako Zuzendaritza-rentzat izango da horietako bat eta Orio-ko kofradiarentzat beste bat–eta 10 soto

Kanpotik eta barrutik, pitzatuta dago Kofradia.OrIOkO udAlA EtA kArkArA

Egun batetik bestera kalean geratu dira Kofradia zaharreko bizilagunak, arrantzale jatorriko lau familia.Eraikina erortzekotan dela-eta, hortik alde egiteko lehen agindua eman zien Orioko Udalak azaroan

Kofradiakoekin eta udalekoarkitektoarekin egindakobileran, etxeak goitik beheraerortzeko arriskua zegoelaesan omen zienten bizilagunei

daude aurreneko solairuan. Orioko zaz-pi baporek biltegi bana hartuko dute; lu-rraldeko zerbitzuko bulegoa jarriko dusoto batean Portuetako Zuzendaritzak;eta gainerako biak norentzat izango di-ren erabakitzeko dago.

Bigarren solairuan, berriz, adminis-trazio-lanetarako eremua eta saregileaklanean jarduteko zabalgunea daude, be-rogailuz eta argiz hornitua.

Bestalde, arrantza kanpainetan erabiliez diren sareak jasotzeko edo, lehorreandaudenean, sarea lehortzeko biltegiakere baditu Kofradia berriak. Itsasontzie-tatik eta lehorretik sareak kargatzekomodua ere badu, garabiak eta beharrez-ko diren gainerako tresnak baitaude.

2009ko abenduan hasita, 14 hilabeteeta 4,6 milioi euro behar izan dira eraikinberria altxatzeko.

Kirol portuko eraikinakEgitura hutsean dauden kirol portukoeraikinak bukatzeko lanak ere hasitadaude. 1,3 milioi euro balioko du horiekegitea eta 8 hilabeteren buruan bukatutaegon beharko lukete.

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 5

ORiOKO KONtuAK

6 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

lAbuR

LanakTxankako bidea apirilerako prestTxankatik hondartzarako errepidearen

egoera txarra eta erabiltzaile kopuruaren

gorakada ikusita, konpontzea erabaki

zuen Udalak. Urrian hasi zituzten lanak

Mariezcurrena eta Construcciones Zubie-

der enpresek eta orain lur mugimendue-

kin ari dira. Lanak bide onetik joanez

gero, apirilean bukatuko dituzte. Bestal-

de, argidun piboteak jarri dituzte autopis-

ta irteeratik Santiago biderako zatian.

Zaharren Babes LekuaOhiko batzarraUrteroko ohiko batzarra egingo du Zaha-

rren Babes Lekuak urtarrilaren 26an, kul-

tur etxean, 17:00etan. Besteak beste,

2010. urteko balantzea eta jardueren

txostena aurkeztuko dituzte; kuota urte-

ko euro 1 igotzea aztertuko dute eta Zu-

zendaritza batzordearen erdia berritzea

eta Adinekoen Kontseiluko Batzordea

aurkeztuko dituzte. Horrez gain, elkartea

Urola Kostako bailarako irizpideetara

egokitzearen beharraz arituko dira berta-

ratuak. Bestalde, kuotaren ordainketa

otsailaren 7tik 11ra bitartean egingo dute.

KulturaDiru-laguntzak herriko elkarteeiKultura, gazteria, ingurumen eta aisialdi

jarduerei diru-laguntzak emateko baldin-

tzak onartu ditu Udalak. Herriko elkarteek

2011n alor horietako jardueretarako diru-

laguntzak jasotzeko eskaera orria aur-

keztu beharko dute udaletxean edo kul-

tur etxean. Kultur taldeei diru-laguntzak

emateko arauak Udalaren webgunean

eskura daitezke. Eskaera egiteko baldin-

tzei buruzko zalantzarik izanez gero edo

informazio gehiago jaso nahi badute inte-

resatuek, kultur etxera jo beharko dute,

kultur teknikariarengana.

Asteburura mugatuko da maiatzaren 14ko Balearen Eguna

Maiatza hurre dugunez, hasiak dira Ba-learen Eguneko festa antolatzen. Urta-rrilaren 10ean izan zen lehenengo pres-taketa saioa eta 20 herritar inguru bilduziren kultur etxean.

Maiatzaren 14a, egun handiaMaiatzaren 14arekin, larunbatarekin,hasiko dira aurten ekitaldiak. Antzer-kiak emango dio hasiera jaiari, goizez:balea harrapatuko dute arrantzaleek ba-rraren aurrean eta tiraka, plazara ekarri-ko, Goiko Kaletik behera herritarrek ba-lentriaren berri ematen duten bitartean.Eszenatoki gaineko antzezlana eskaini-ko dute gero. Aurreneko aldia da goizezegiten dela, orain artean arratsaldez eginizan da-eta.

Uhaina Atxotegi Orioko Udaleko kul-tur teknikariak adierazi duenez, antzer-kiaren gidoia moldatu egin beharko daseguruenik: Alde­batetik,­berandu­hasigara­antolaketa­lanekin­eta,­bestalde,­pla-zako­zatia­luzeegia­dela­ere­uste­dutehainbat­herritarrek.

Asteburu osoanBestelako ekimenak ere izango diramaiatzaren hirugarren asteburuan:umeentzako puzgarriak larunbat etaigandean, goiz eta arraltsaldez; danbo-rrada; antolatzaile eta parte hartzaileen-tzat herri bazkaria, antzerkia bukatuta-koan; Orioko bandaren kontzertua ereizango da; parrillan pintxoak, Toki Alaielkarteak eginda; bisitariek bazkaltzekopostuak. Berrikuntzei dagokienez, su ar-tifizialak ere izango dira larunbat gaueaneta DJ Abibak hankak dantzan jartzekoardura izango du.Goizez izango da aurten antzerki osoa: balearen harrapaketa eta plazako ikuskizuna. kArkArA

duela 5 urteko Balearen Egunak astebeteko festa giroa jarri zuenherrian, baina aurten asteburura mugatuko da 1901. urtean Orionharrapatutako azken balearen inguruko jaia

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 6

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 7

Sariak bata bestearen atzetik

Gabon eta festa usainean, hainbat lehia-keta izan genituen abenduan. Hilaren28an Arkupe elkarteak antolatutako 1.Konpota Lehiaketaz gain, beste bi anto-latu zituen Udalak: San Nikolas festeta-ko argazkiena eta Gabonetako erakus-leihoena. Azken bi horien irabazleakzein diren jakiteko eguna zehaztu duteeta urtarrilaren 26an izango da. Kulturetxean banatuko dituzte sariak, herrikodendak itxi eta gero, 20:00ak aldera.

Parte-hartzean aldeaBost lagunek hartu dute parte sanikola-setako argazki lehiaketan. Guztira, 80 ar-gazki inguru aztertu behar izan dituzteUhaina Atxotegik, Udaleko kultur tekni-kariak, eta Maite Ramirok.

Argazkiak epaitzeko, kontuan hartudute, batetik, argazkien kalitatea eta,esan dutenez, gutxi izan dira modu bere-zian landuta aurkeztutakoak. Bestalde,ideiari edo edukiari ere erreparatu diote.

Parte-hartzaile gehiago izan ditu Ga-bonetako erakusleiho lehiaketak: herri-ko 22 dendaren eskaparateak hartu di-tuzte kontuan antolatzaileek. Aurtengoedizioan, gainera, merkatariek ez duteizena eman beharrik izan; nahikoa izandute erakusleihoa girotzearekin.

Izandako ideia eta aurkezpena –origi-naltasuna, koloreak… –hartu ditu kon-tuan hiru laguneko epaimahaiak –Uhai-na Atxotegik, Jon Redondo alkateak eta

merkataritza batzordeburu Iñaki Gar-ciak–sariak emateko.

Sari banaketa, 26anErabakiak hartuta badaude ere –urtarri-laren 10ean bildu ziren epaimahaikideakGabonetako erakusleihorik politenazein izan den erabakitzeko; hilaren 17an,Sanikolasetako argazkirik ederrena ze-hazteko–, sarituak zein diren ez da jakin-go urtarrilaren 26a arte, sari banaketaegin arte. Kultur etxean izango da ekital-dia, iluntzeko zortzietatik aurrera. Hor-taz, bi lehiaketetan parte hartu duten

guztiei egin die bertara agertzeko deiaUdalak.

OtarrakZozketa asko ere ekartzen ditu urte bu-kaerak. Arkupe elkarteak, esaterako,hiru otar eder banatu zituen urtea hasiaurretik, beren dendetako bezeroen ar-tean. Asun Bereziartua, Rosana Arrutieta Marisa Egibar izan dira irabazleak.

Bestalde, Orioko Futbol Taldeak ereotar paregabea zozketatu zuen Umea-ren loteria zozketarekin batera hilaren6an. Saioa Urdangarini egokitu zitzaion.

Herrian bertan erosteagatik saritzen ditu bezeroak Arkupek Gabon garaian . ArkuPE ElkArtEA

Urtea ondo bukatu eta berria hobeto asteko edo, hainbat lehiaketa eta zozketa izaten dira Gabonetan.Hilabete pasata, sarituak eta zortedunak zein izan diren jakingo dugu

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 7

KiROlA

8 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

Partida irabazi arren, sailkapenekoazken tokian da Orioko tabernak

Etxean jokatu zuen La Bellota taldearenaurkako partida joan den asteburuanareto futboleko Orioko Tabernak talde-ak. Jokatu eta baita 3 eta 2 irabazi ere.Entrenatzailearen esanetan: Zaila­izanzen­partida.­Bi­eta­huts­irabazten­hasi­gi-nen,­baina­aurkariek­berdindu­egin­zutenpartida;­hala­ere,­hirugarren­gola­sartzealortu­genuen.Orioko taldeko golegileakJosu Aldaz, Iñigo Iriarte eta Patxi Ur-dangarin izan ziren.

Asteburuko norgehiagoka irabaziarren, denboraldia ez doa batere ongioriotarrentzat. Izan ere, larunbatekoairabazi duten bigarren partida baino ezda; beste bat berdindu egin dute eta gai-nontzeko hamabiak galdu. Denboraldia-ren erdira iritsita, sailkapenean azken le-kuan daude zazpi punturekin. Azkenpartidako­emaitzarekin­bolada­txarraribuelta­emateko­bidea­ireki­dugula­dirudi,edo­hala­nahi­genuke­behintzat.­Izan­ere,jokoa­oso­txarra­izan­ez­arren,­emaitza

onik­ez­dugu­lortu.­Ez­da­erraza­izango­bi-garren­itzulia,­baina­jokoa­hobetzea­dagure­helburua­eta­horretan­saiatukogara,­sailkapeneko­azken­tokietan­geldi-tuz­gero­maila­galduko­genuke-eta, dioentrenatzaileak.

Hurrengo partida, Concepto-Crea-tech liderraren aurka, larunbatean joka-tuko dute , 16:00etan, Elgoibarko Olaiza-ga kiroldegian.

ZozketaLarunbatean, etxeko partida aprobetxa-tu zuten urteko zozketa egiteko ere. Le-hen saria, bi lagunentzako bidaia, Tene-rifera, 1.647 zenbakiko txartelaren jabe-ak jasoko du; bigarren saria, Oriokotabernaren batean bi lagunentzako afa-ria, berriz, 2.128 zenbakia duen txartelaerosi duenak. Txartel horien jabeek Ka-rela kiroldegira jo behar dute zein direnaditzera ematera edo, bestela, telefonohonetara deitu: 943 89 44 28.Partida hasteko prest . kArkArA

Areto futboleko taldeak, denboraldiaren erdira iritsita, bi partidabaino ez ditu irabazi, bat berdindu eta gainontzeko guztiak galdu;larunbatean, aldeko emaitza lortu zuen: 3 eta 2

lAbuR

PlaieroakXixario-Galerna, liderPrimerako lehenengo itzulia egin ondo-

ren –partida guztiak irabazi dituzte–, Liga-

ri helduko diote Xixario-Galernako nes-

kek, Zarauzko hondartzako txapelketan.

Urtarrilaren 23an izango dute aldi berri

horretako aurreneko lehia, 11:30ean. Gau-

zak bide onetik joanez gero, apirilaren

17an jokatuko lukete finala. Orain arte, Ko-

pako garaikurra lortua dute. Ikusi egin be-

har Ligakoa ekartzeko ere gai diren.

SaskibaloiaIgoera fasea bikain hasi duteUrtarrilaren 7an jokatu zuten Alustiza Au-

tobusak Orioko taldeko mutilek igoera fa-

seko lehen partida Cafes Aitona A taldea-

ren aurka. Aurreko fasean bigarren mul-

tzoko lider geratu zen talde hori eta,

hortaz, puntu garrantzitsuak eskuratu zi-

tuzten oriotarrek. Markagailua beren alde

jarri zuten Alustizakoek partidaren hasie-

ratik eta 55-45 irabazi zuten. Urtarrilaren

15ean Donibane Mendaur taldearen kon-

tra jokatutako lehiatik, aldiz, ezin izan zu-

ten punturik ekarri; 50-35 galdu zuten

oriotarrek.

Herri kirolakJai giroa irabazleSan Anton bezperako herri kirol jaialdia

egin zen Aian urtarrilaren 16an, igandea-

rekin. Bosnako bi taldeetan banatuta,

trontzan, korrika eta ergometroan aritu

ziren Andoni Rezabal, Imanol Etxeberria,

Xabi Azpiazu, Nerea Amilibia –1.go taldea

osatu zuten horiek–; Jon Roteta, AItor

Etxeberria, Ekaitz Agirrezabala, Aitziber

Ibarbia eta Hodei Alkorta. Txalo eta barre

algara artean, bi taldetako kideek elkarre-

kin zeharkatu zuten plazako helmuga.

Gainerakoan, ahari jokoak ere izan ziren

probaren aurretik eta atzetik.

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 8

KiROlA

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 9

“Esku pilota utzi eta palari heldubehar izaten dio emakumeak”Naroa Beldarrain eta Arrate IndoPala jokalariak

l. beRASAluze

Urteetan elkarrengana hurbiltzeko kei-nurik egin gabe egon ondoren, harrema-na estutzen ari dira frontoia eta emaku-mea pixkanaka. Estreinako denboraldiabukatu du Naroa Beldarrainek palan; bi-garrena da Arrate Indorentzat. Nolatan heldu diozue palari?

Arrate Indo: betidanik gustatu izan zaitpala, eta lagun baten bitartez hasi nin-tzen paletan, hari segika.

Naroa Beldarrain: esku pilotan ari-tzen nintzen ni, 12 urte bete arte. Lesio-ak tarteko, hura utzi egin behar izannuen eta paletan hasi nintzen gero.

A.I: Hazitakoan pilota utzi behar iza-ten dugu gehienetan neskok, kategoriabatetik aurrera ez dagoelako eskuz joka-tzen duenik. Palaz, aldiz, Emakumea Pi-lotariri esker, 18 urtetik gorako emaku-meak jokatzen ari dira.Zer moduz moldatzen zarete?

N.B: Oso ondo. Zarautzen entrenatzengenuen biok iaz, astean behin, eta lehe-nengo saiotik aurrera batera jarri gin-tuen prestatzaileak.

A.I: Orioko frontoian aritzen garaorain, Iñigo Tapiarekin.Zer moduzko emaitzak lortu dituzue?

N.B: Gipuzkoako txapelketa bukatu be-rri dugu abenduan eta oso onak ez. Ho-beto egin genezakeen.

A.I: Urduritasunez gain, egun txarraktokatu zaizkigu. Batek ez bazen besteak,ondoezik edota minez jokatzen geni-tuen partidak. Baina, gainerakoan, finaldezentetan izan gara, Getariako txapel-ketan kasu.

N.B: Aurkariak ere denetarikoak dira.Talde oso indartsua dute Hernanin. Hanumetatik hasten dira paletan, trinkete-an ere jokatzen dute eta astean bizpahi-ru aldiz dituzte entrenamenduak . Bestebatzuk ez dira hain onak.Zer eskatuko zenioke urte berriari?

N.B: Nire jokoa hobetu nahi dut. A.I: Autokonfiantza behar dut nik eta

urduritasunak kontrolatzen ere ikaste-ko nago.Urte batzuetara palan ikusten al duzue

zuen burua?

A.I: Gustura nago palarekin eta jarrai-tzea gustatuko litzaidake.

N.B: Datorren urtean sartuko garaEmakumea Pilotari egitasmoaren ba-rruan eta denboraldi biziagoa izangodugu. Hobe.kArkArA

Palaz jokatzeko zaletasunak elkartu ditu naroa Beldarrain etaArrate Indo gazteak. Frontoian bikote dira 2010az geroztik etagustura daude elkarrekin txapelketak jokatzen. Primeranmoldatzen omen dira, Arrate aurrelari eta naroa atzean

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 9

1 0 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

Aiako berri

“Gitarra humanoa da:desafinatzen bada ere,besarkatu egiten dugu”

Eduardo BaranzanoGitarrista uruguaitarra

pAt cOwie

Nolatan iritsi zara Donostiako kontser-

batoriora?

Uruguain ia ezinezkoa zen bizitza profe-sionala egitea. Madrilen gitarrako ikas-ketak bukatu bitartean, konkurtso guz-tietan ematen nuen izena. Donostian es-kaini zidaten lana interesgarria zen,hemen gitarra klasikoak oso garrantzigutxi baitzuen garai hartan. Asko zegoenegiteko, lankide guztiak gazteak ginen,ilusio handia genuen. Bestalde, Uru-guaiko eskolako teknika hemengo soi-nuarekiko sentsibilitatera egokituta ne-karren: bi iturrietatik edandakoa naiz.Gustura uztartzen dituzu irakastea eta

kontzertuak ematea?

Elkarri on egiten die, aberastu. Hala ere,Donostiako kontserbatorioan goi maila-ko klasifikazioa aldatu zutenetik,1998an, batzuetan sentitzen dut denbo-ra galtzen ari naizela maila txikiagokoikasleekin. Elkarlan emankorra badaere, uste dut egokiagoa naizela goi mai-lakoei emateko. Iaz, Irungo kontserba-torioan hala aritu nintzen eta gustura.

Kontzertuak direla eta, aitortu behardut inoiz ez dudala jakin neure buruasaltzen. Eskatu didatelako jo izan dutpublikoaren aurrean eta orain arte eginditudan grabazioak norbaitek bultzatu-ta egin ditut. Horretan Oñatiko XabierUgarte eta hemengo Juan Rekarte izandira nire atzeko motorra, eta 5 CD eginditugu, Euskal Herriko konpositoreenlanak jasotzeko. Noizean behin bultzadabat behar duen horietako bat naiz.Bien artean zein aukeratuko zenuke?

Bietan garrantzia handia du besteekinhurbileko harremana lortzeak, komuni-kazioa egoteak.Batzuetan lan zaila dakonpositore moderno batzuen nahiakerrespetatzea, eta ordu mordoa emanbehar dituzu obra bat prestatzen, baina,azken finean, horrelakoekin hazi egitennaiz. Batzuetan konturatzen naiz ira-kasteak poz handia ematen didala, beteegiten nauela. Baina gogorragoa litzate-ke emanaldiak uztea klaseak baino. Eta Uruguaira itzultzea?

Han zaila da musikatik bizitzea; segurta-sun ekonomiko gehiago dago hemen.Politikari dagokionez, hango egoera ho-bea da neurri batean; baina, diktadurabukatu ondoren, ohartu ginen gauzak ezzirela gehiegi aldatzen eta, 25 urte nitue-nez, salto egitera ausartu nintzen. Gero,lana edota familia dela, sustraiak sor-tzen dira, eta nire bi semeak Europanbizidira. Bi esaera ditugu Uruguain:bata, behia­ez­da­jaio­den­lekukoa,­baiziketa­jaten­ematen­dion­lekukoa; eta, bes-

kArkArA

1985ean atzean utzi zuen uruguai jaioterria Eduardok.Profesionalki hobetzeko grinak kanadara, AEBetara eta Madrileraeraman zuen, 1990ean donostian nahi zuena aurkitu arte. Azkenbi urteetan Aia du bizileku.

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 10

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 1 1

Aiako berri

Gaztelekukoarduraduna aukeratukodu Udalak laster

Aiako haur, nerabe eta gazteen beharreieta premiei erantzungo dieten ekime-nak eta jarduerak kudeatzeko enpresakontratatu nahi du Udalak.

Astean 20 orduko zerbitzua eskainibeharko du gaztelekuan: ostiral, larun-bat eta igandeetan, arratsaldez, gaztee-kin; eta astelehen arratsaldeetan bulegoeta arreta lanak egiteko. Ordutegia15:30etik 20:30era bitartekoa izango da.Hala ere, jardueren arabera, egoki ikus-ten bada, ordutegia alda daiteke.

Haur, nerabe zein gazteekin aritukodiren langileek gizarte gaietan hezitako-ak izan beharko dute eta, euskara mailaridagokionez, EGA edo agiri baliokideaedukitzea eskatuko zaie. Herriko umeeta gaztetxoen erreferentziazko pertso-nak izango dira, horiekin zuzeneko ha-rremana izango dute eta haiek bultzatubeharko dituzte zerbitzu eta jardueretanparte hartzera.

Herriko baliabideak ezagutuHorretarako, Aiako gaztelekuan jardun-go lukeen arduradunari, besteak beste,eskatuko zaio haur, nerabe eta gazteenegoerak eta beharrak ezagutzea, berezikiAiako ume eta gaztetxoenak; harremanhezitzailea sortzeko eta garatzeko gaita-suna izatea; pertsona eta taldeak harre-manetan jartzen jakitea; eta Aiako balia-bideak eta aukerak ezagutzea.

Lanpostua eskuratzeko lehiaketanparte hartzeko epea urtarrilaren 21eanbukatuko da 15:00etan. Aurkeztutakoproposamenak baloratzeko kontuanhartuko da antzeko proiektuetan egin-dako lana, prestakuntza profesionala,eskaintza ekonomikoa eta Aiako gazte-lekuaren inguruko proposamena.

Aukeratu ondoren, sei hilabeteko pro-bako epea izango da eta, ondoren, hiruurteko kontratua sinatuko dute Udala-rekin, bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Biribilgunearen ondoko eraikinean egongo da gaztelekua. kArkArA

Haur, nerabe eta gazteen beharrak ezagututa, horientzat ekimenakantolatzea eta gaztetxoak parte hartzera bultzatzea izango diragazteekin jardungo duen pertsonaren betebeharrak

tea, lekuz­aldatzen­den­behiak­denbo-ra­gehiago­hartzen­du­txahala­izate-ko. Jatekoa hemen lortzen dut, etadenbora hartu dut ohitzeko. Uru-guaira bueltatuta, berriro jasangonuke kanpotarraren ajea, bi kultura-ren ezaugarriak nireganatu egin bai-titut: hibrido bat naiz, atzerrira joanziren euskaldun asko bezala.

Zer proiektu dituzu 2011rako?

Hasita daude, neurri batean. Besteenproiektuak CDetan gauzatzea baino,nik emandako kontzertuekin eginnahi ditut. Abenduan egin nuen au-rrenekoa eta CD hori opari emandut. Besteenak ez nituen opari ema-ten, ez baitziren nik sortutakoak,besteen proiektuen emaitzak ziren.Bestalde, materiala biltzen ari naiz li-buru bat idazteko: nolabait, gitarrajotzeko metodo bat izango da, nobe-laren formatuan. Eta doktoretza lan-du behar dut. Ez da ikerketa lana, in-terpretazioa du gaitzat, hau da, mu-sikariok behar duguna. Zer da gitarra?

Instrumentu oso humanoa da: ez daperfektua, desafinatu egiten da, bai-na jendea dantzan jartzen du, kanta-tzen, amesten. Eta instrumentua jo-tzeko besoetan hartzen dugu, sokakhatzekin ukitu, bihotzaren kontraestutu… gorputzak eta instrumen-tuak bat egiten dute. Ezin bukatu Aia eta euskaragatik

galdetu gabe.

Euskara ikasteko beharra sentitunuen klaseetan, eta gustura aritunintzen ikasten. Bi urte daramatzathemen bikote-lagunarekin bizitzeneta euskara batua ez ezik, Itziarkoeuskara eta koinatuaren hitanoa ereentzuten ditut inguruan. Kutsidazubidea­Ixabelnobelako protagonistabezala sentitzen naiz batzuetan. Aia?Txarra: autoa erabili beharra egune-ro eta aldapak. Baina gustuko herriadut, lasaia, eta familia ere irabazi duthemen.

“Uruguaiko eskolakoteknika eta hemengosoinuarekin sentsibilitateauztartu ditut; bi iturrietatikedandakoa naiz”

“Hezkuntzan zeinkontzertuetan garrantziahandia du hurbilekoharremana lortzeak,komunikatzioa egotea”

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 11

1 2 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

Aiako berri

Bina arropa hutsaren truke

Urtarrileko merkealdia dela-eta, normalean jende askohorrexen zain egoten gara.Gainera, hori aitortzeko lo-tsarik ez genuke behar. Ba-

dakigu merke erosita ere, nahiko garestiirteten zaizkigula gauzak.

Edozein alderditan eta herritan ikusi-ko ditugu, dendak noiz irekiko zain, jen-de errenkadak. Eta oso ondo derizkiot.Baina aurten, urtarrilaren 3an, goizean,Donostiako arropa denda baten aurre-an, denda ireki zain jende errenkadahandia, galtzontzilo hutsik gizonezkoaketa berdintsu emakumezkoak.

Iragarki bat omen zegoen hau zioena:arropa gabe zihoazenek, bina arropa hu-tsaren truke eraman ahal izango zituzte-la. Halaxe egin ere. Markak hausten joa-

Dendariak atea zabaldu zuenean, sa-rrera arraprastatsuegia egin zuten. Per-tsiana osoa jaso baino lehen, zaratakaeta denak batera sartu nahi hura ez zenpolita. Kamera zaleek ordena pixka batjarri behar zuten han. Pixka bat desfilemoduan-edo; sarrera politagoa izateko,eta telebistaz ikusteko ere bai. Hankabihurri samarrak zituztenei paso emanazkar. Eta ipurdi-jira politak zituztenei,pixka bat gehiago jarri kamerak. Haiekere horixe nahiko zuten.

Dena dela, ez zait gaizki iruditzen as-makizun hori. Horri deitzen diot nik,tiro batekin bi txori botatzea. Giharrakerakutsi, eta bi arropa eskuratu.

Hurrengo urtean, dendari gehiagokegingo dute horrelako zerbait.

Ea animatzen garen!

teko omen dira beti eta aurtengoak hau-tsi ditu orain artekoak. Euskal Telebis-tak eta beste batzuk ere eman zizkigutenbertako irudiak.

Eguraldiaren aldetik, zorte pixka batizan zuten, erdi bilutsik horrenbestedenbora ate ondoan zain egoteko. Ho-tzaren graduak zero azpitik egon balira,horrenbeste jende joango ote zen? Bai,seguru asko. Horrelakoxeak gara gu, zi-bilizatuok.

Amona Mikaelak zioena: –Gizagaixoak; horrelako beharra al

zeukaten, ba? Krisi malapartatu hau!–Ez, amona, ez, horiek giharrak era-

kustearren joan dira. –Giharrak; horrela gizenak eta iha-

rrak. Lotsatuko dizkin beharrak. –Bale, amona, ez segi.

Aiako leihoa Nikolas Zendoia

Abenduaren 27an inauguratu zuten farmazia berria. nagusia berabaldin bada ere, lekuz aldatu dute eta, aurrerantzean, zerbitzua he-rriko sarrerako errotondaren ondoan izango da. Leku handiagoa,erosoa eta argia du. nahiago genuke bertara joan beharrik ez izatea;baina hala suertatuz gero, oso polita dagoela esan behar da.

Txokoak eta jendeaBotikaberria

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 12

publizitAteA

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 1 3

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 13

1 4 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

EuskararenhistoriaOrion

Oriotarrak eta Oriora etorritakoak elkarrekin ibili ziren herriko kaleetan barrena Orion euskarak izan duen historia ezagutzeko. kArkArA

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 14

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 1 5

iñAKi ituRAiN etA jAbieR zAbAletA

Oriotar batzuekin batera, munduko txo-ko askotatik Oriora etorritako jendeakparte hartu zuen kalejiran eta irudituzaigu, haientzat ez ezik, herritar guztion-tzat izan litezkeela interesgarriak hanesandakoak eta horregatik bildu nahiizan ditugu hona. Geldialdiz geldialdiosatu genuen ibilbidea.

Lehen geldialdia: udaletxea

Ez dakigu Altxerriko gizakiek zer hiz-kuntza erabili zuten komunikatzeko;

baina gauza segurua da Orio 1379an sor-tu zenean, orduko lehen biztanle haiek,lehenengo oriotarrek, euskaraz egitenzutela beren artean eta, era berean, de-nak analfabetoak zirela, beren hizkun-tzan behintzat.

Orain dela oso urte gutxi arte, ahozkoaeta idatzia oso bide desberdinetatik joandira, oso aparte. Orion herritarrek eus-karaz hitz egin dute herria sortu zenetik(ikusi besterik ez dago herriko toponi-mia, guztiz euskalduna: Kukuarri, Men-dibeltz, Motondo…); aldiz, oraintsu arteadministrazioan idatzi den guztia erda-raz izan da, latinez edo gaztelaniaz.

Administrazioan euskarak ez du leku-rik izan, bigarren mailakoa izan da beti;herriaren administrazioa egiteko beharziren langileak, mendetan, kanpotik bi-dali dizkigute, zorroan beren hizkuntzazekartela: sekretarioak, medikuak, mai-su-maistrak, karabineroak, guardia zibi-lak, karteroak…

Franco hil, hauteskundeak etorri, Es-tatutua onartu, euskal erakundeak anto-latzen hasi eta orduan hasi zen euskaralekua irabazten erakundeetan (EuskoJaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak…).Orioko Udalari dagokionez, lehen urratsherabeak udal demokratikoak aukeratu

iazko abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Udaleko Euskara batzordeakkalejira berezia antolatu zuen arratsaldean: Orioko hainbat toki bisitatugenituen eta, bakoitzean, euskararen historiari buruzko kontu jakingarribatzuk kontatu genizkien bertaratu zirenei.

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 15

eRRepORtAjeA

1 6 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

eta gero eman ziren. Gero, euskara tekni-karia hartu zuen Udalak 1989an eta Eus-kara batzorde bat osatu zen. 1991n eus-kararen udal ordenantzak onartu zireneta hizkuntza eskakizunak ezarri zi-tzaizkien udal lanpostuei. Urtetako aha-leginaren ondorioz, gaur egun, Udalarenjardunaren parte handi bat euskaraz egi-ten da, bai ahoz eta bai idatziz. Azken ur-teotan, kanpotik etorritakoak euskal-duntzeko ahalegin berezi bat egin da:etorkinentzako euskara-ikastaroak, kul-tur aniztasunaren festa, Auzoko progra-ma…

Bigarren geldialdia: elizako aldapa

Elizako aldapan, plazaren aurrez aurre,badago harrizko plaka bat, eta han bertsobat, Iparraldeko pilotariek 1930eanOrioko Bittor Enbil pilotariari egindakoomenaldian eskainia. Bertso horrek ba-lio sinboliko handia du: batasuna era-kusten du, Iparraldeko eta Hegoaldekopilotariak, euskarak eta pilotak elkartu-ta. Horixe zen bidea, XX. mendeko lehenurte haietan urratzen ari zena, euskaraketa euskal kulturak berpizkunde bat eza-gutu zuten. Bazirudien euskarak lekutxobat egingo zuela administrazioan. Orion,1926an eskatu zen, lehenengo aldiz, eus-kararen ezagutza lanpostu bat betetze-ko. Baina 1936ko gerra etorri zen eta, on-doren, Francoren erregimen politikoa.Orduantxe bukatu zen euskararen loral-di labur hura. Euskara debekatuta egonzen administrazioan; ez zuen lekurik, ez

udaletxean, ez eskoletan, ez komunika-bideetan… inon ez. Kalean, etxean eta eli-zan bakarrik.

Herri ia elebakar euskaldunean, admi-nistrazio elebakar gaztelaniazkoa.1901ean balea harrapatu zuten bost pa-troietako bati, Manuel Olaizolari, elka-rrizketa bat egin zioten Ciabogan, arrau-nari buruzko erdarazko aldizkarian, urtehartako irailean Donostiako estropada-ko bandera irabazi zuelako. Elkarrizketaegitera etorri zitzaizkion, galderak egi-ten hasi eta Manuel isilik zegoen, hariketa konturatu ziren arte oriotarrak ez ze-kiela gazteleraz. Azkenean, euskarazegin izan zioten elkarrizketa eta huraxeizan zen urtetan Ciaboganatera zuteneuskarazko testu bakarra.

Hirugarren geldialdia: eliza

Eliza izan zen frankismoko urteetan kul-turaren eta euskararen alorrean zerbaitegin zuen erakunde bakarretakoa. Vati-kanoko II. kontzilioan bide eman zi-tzaion tokian tokiko hizkuntzak erabil-tzeari liturgian. Ordura arte dena latinezegiten zen; baina, haren ondoren, Elizaktokia egin zion euskarari. Euskara kul-tua, urte luzeetan, elizaren eginkizuneilotuta ageri izan da, bestelako esparrugehienetan ateak itxita zeuzkan-eta.

Orioko elizaren kasuan, luistarrengazte mugimenduaren bidez, zenbaitgauza egin ziren kulturaren eta kirolarenalorrean. Besterik ezean, elizaren saloiaizan zen urte haietan herriko nolabaite-

“Orion herritarrek euskaraz hitzegin dute herria sortu zenetik(ikusi besterik ez dago herriko

toponimia aberatsa, guztizeuskalduna: kukuarri,

Mendibeltz, Motondo…)”

“urtetako ahaleginaren ondorioz,gaur egun, udalaren jardunarenparte handi bat euskaraz egiten

da, bai ahoz eta bai idatziz. Azkenurteotan, kanpotik etorritakoakeuskalduntzeko ahalegin berezi

bat egin da: etorkinentzakoeuskara-ikastaroak, kultur

aniztasunaren festa, Auzokoprograma…”

“Gaur egun herriko biikastetxeetan euskara hutsezkohizkuntza eredua dago ezarrita”

“Gaur egun hogei hizkuntzatikgora hitz egiten da Orion eta hasi

gara orain arte ikusi gabekokultur ekarpen berrietara ere

ohitzen. kanpotik etorritakoenaberastasun izugarri hori gureanintegratzen asmatu behar duguorain; gurea galdu gabe, gureari

eutsiz, etorri berrien kulturaberastasunari bide ematea

dugu erronka”

Euskararen erabilera indartzeko hitzarmena idatzi zuten Orioko 31 elkartek 1996ko urtarrilaren 27an Euskaraz gazteprogramaren barruan. kArkArA

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 16

eRRepORtAjeA

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 1 7

ko kultur etxea, musika eskola eta gazte-txea. Saloi hartan egin ziren, besteak bes-te, lehenengo bilerak Orioko ArraunKluba eta Orioko Ikastola sortzeko. Az-ken horretan, Sotero Plazaola apaiz eus-kaltzalea nabarmendu zen.

Gaur egun ere, Orioko Parrokiarenhizkuntza euskara da nagusiki, barne-erabileran: bilerak, hizketa, txostenak,materialak…

Laugarren geldialdia: Pilliku Plaza

Pilliku plazan Maria Caminoren irudibat dago. Maria Maestra moduan ezagu-nagoa zen andreak lan handia egin zuenherriko haur txikiekin, haiei erakusten.Lan hori euskara hutsean egin zuen beti:bai gerra aurretik eta baita ondoren ere.Kantu hauxe ikasten zuten haurrek es-kola hartan: Bertso­txiki­bat­bota­nahinuke,­/­nongoa­naizen­esanaz,­/­amakesan­dit­oriyotarra­/­naizela­bihotz,­jaio-tzaz.­/­Hemen­hazi­naiz,­/­alai­ta­mardul,­/beti­euskeraz­eginaz,­/­horregatikan­biziguztian­/­mintzatu­nahi­det­euskeraz.Haur haientzat sekulako haustura izanohi zen Maria Maestraren Goiko Kalekoeskolatik hurrengo mailako eskolara pa-satzea, dena erdaraz. Udaletxe azpian,kofradian eta orain kultur etxea den ho-rretan zeuden eskoletan den-dena gaz-telania hutsez egiten baitzen. Giro ho-rrekin apurtu zuen 1971n sortu zen Orio-ko Ikastolak: orduko agintarien,administrazioaren eta legeen kontra,euskara eman zien umeei eskola berrihartatik, Ikastolatik. Horrek errotik al-datu zuen ordura arteko egoera. Aurre-rantzean, Orioko umeek hizkuntza ber-bera erabiltzea izan zuten etxean eta es-kolan. Bide horretan segitu du etasegitzen du gaur egun ere.

Egoera politiko berriaren testuingu-ruan, Zaragueta eskola publikoan eresarbidea izan zuen euskarak, pixkanaka,1976tik aurrera. Orioko eskola publikohori izan zen Gipuzkoan lehena euskarahutsezko D eredua osorik ezartzen, 80kolehenengo urteetan.

Gaur egun herriko bi ikastetxeetaneuskara hutsezko hizkuntza ereduadago ezarrita.

Bosgarren geldialdia: Buruhandieneko

sagardotegi zaharra

Euskaraz bizi zen herriaren kultur ager-pide nabarmenena bertsolaritza izan daOrion ere, beste toki askotan bezala. Orioeta Igeldo arteko mendia bertsolari-kabiizugarria izan da eta, Antonio Zabalaikerlariak ederki frogatu duenez, bertso-ale eder asko sortu dira inguru horretan.Gerra aurreko urte haietan bertsolaritzakultur agerpide soila baino azkoz gehia-go zen; aisialdirako aukera handirik

ematen ez zuen gizarte hartan, funtziougari betetzen zituen bertsolaritzak: jo-las hutsetik hasi eta kronika sozialerai-no. Garai eta giro hartan sortuak diraGaztelu, Txanka, Etxeberria, Erriko-txia…

Azken horrek, Errikotxiak, izena ema-ten dio, herriko bertsozaleen elkarteari .Izan ere, gerra ondoko itzalaldia eta gero,berriro piztu baita bertsoaren garraOrion eta gaur egun inoiz baino bertsola-ri eta bertsozale gehiago dago gure he-rrian.

Bertsoez ari garela, aipamen bereziamerezi dute 1901ean oriotarrek harrapa-tutako balea dela-eta jarritakoek. Bertsohoriek –eta jasotzen duten gertaera–he-rriaren ezaugarri bihurtu dira.

Seigarren geldialdia: Kultur etxea

Euskaraz bizi den herria da Orio, nagusi-ki. Eta, hortaz, euskarazkoa da bizitzakulturala ere; gaur egun. Kultur etxeaneta herrian antolatzen diren ekitaldigehien-gehienak euskaraz izaten dira(hitzaldiak, jardunaldiak, musika ema-naldiak, bertso-saioak, ikastaroak…).

Oriok, bere txikian, toki bat badu Eus-kal Herriko kulturaren azken urteotakopanoraman: bertakoa da, esate baterako,euskal kantagintzak eman duen abeslarienblematikoenetako bat: Benito Ler-txundi. Benitoren kantak (Bizkaia mai-te, Nire herriko neskatxa maite, MariaSolt…) gure herriaren kultur ondarearenzati ezinbesteko dira dagoeneko. BesteLertxundi bat ere badugu –oriotarradena baita ere, nahiz eta Zarautzen biziden–Euskal Herriko idazle onenetakoadena: Anjel Lertxundi. Berak idatzi dituEuskal Herriko literaturak inoiz sortudituen orrialde onenetako batzuk. BaiBenitok eta bai Anjelek Euskal Herrikomugez harago zabaldu dute beren ospea,eta euskaraz egin dute beren kultur ekar-pena.

Izen handi horiez gain, nabarmendubeharra dago, kultur elkarte ugari dagoe-la Orion, alor askotan lan egiten dutenak(dantza, musika, bertsolaritza…). Euskalkulturari bere ekarpena egin nahi dio-nak topatuko du, bai, non egin, era asko-tako elkarteak ditugu-eta.

Azken urteotan, beste kulturetatik da-tozen lagun ugari etorri zaizkigu Orioraeta horrek, denbora laburrean, asko uga-ritu ditu oriotarron ahotsak. Gaur egunhogei hizkuntzatik gora hitz egiten daOrion eta hasi gara orain arte ikusi gabe-ko kultur ekarpen berrietara ere ohitzen.Aberastasun berri izugarri hori gureanintegratzen asmatu behar dugu orain;gurea galdu gabe, gureari eutsiz, etorriberrien kultur aberastasunari bide ema-tea dugu erronka.

AzKeNGelDiAlDiA:KARKARA

Karkara aldizkaria 1989an sortuzen. Datorren San Pedro jaie-tan beteko ditu 22 urte. Bi hel-

bururekin sortu zen: oriotarrei berenhizkuntzan gertuko gaiez irakurtze-ko aukera emateko eta, aldi berean,leku bat eskaintzeko euskaraz idatzinahi zuenari. Ordura arte, oriotargehienek ez zuten euskaraz irakur-tzeko apenas aukerarik: ez zegoeneuskarazko egunkaririk, eta aldizka-riak ere gutxi eta banaketa oso muga-tukoak ziren. Gertuko gaiez, berriz,DVko herriko kronika bakarrik idaz-ten zen, gaztelaniaz.KARKARAlan boluntarioan oinarri-tuta sortu zen erabat. Lagun talde batjuntatu eta ikusi zuten hutsune han-dia zegoela euskararen erabilera ida-tziari zegokionez eta, asko pentsatugabe, aldizkaria sortu zuten, EuskalHerrian han eta hemen garai hartansortzen hasi ziren beste hainbat al-dizkariren eredura. Hasiera ez zen erraza izan; baina,pixkanaka, KARKARAsendotzen etaerrotzen joan zen eta, gaur egun,ezinbesteko erreferentzia da oriotarguztiontzat. Gaur egun, aldizkariarenjarduna profesionalizatuta dago etabi kazetari dabiltza bertan, beren sol-data jasotzen dutenak.Aldizkaria bi astetik behin kalera-tzen da orain (lehen hilabetekariazen) eta ondo hornituta dago baliabi-de teknikoei dagokienez: ordenagai-luak, grabagailuak, argazki kamerak…1994tik aurrera, gainera, Aian erezabaltzen da eta hango notiziak etakontuak ere jasotzen ditu.22 urte hauetan euskarazko pren-tsaren panorama asko aldatu da, jen-de askoren ahaleginari esker. Gauregun, KARKARAbezalako aldizkariasko dago Euskal Herriko herri asko-tan eta egunero euskaraz kaleratzenden egunkaria ere badugu.Karkara hitzak kalexka edo pasabi-dea esan nahi du Orion: kale nagu-siak lotzen dituen bidea. Eta horrekeuskararen egoera islatzen du osoondo: kale nagusitik kanpo dabilelaoraindik: baina bagoaz aurrera.

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 17

1 8 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

iRitziA

Eta orain zer?

Ezer baino lehen, urte berri ondenoi! Urtea duela egun gutxihasi bada ere, badago zerkontatua 2011. honetan. Di-txosozko tabakoaren legea

batetik, ETAren su-etena, bestetik. Etaurte berriari begira, maiatza indartsudator: Balearen Eguna aurrena eta hau-teskundeak gero.

Urtarrilaren 10ean Gara egunkariariigorritako agiri baten bitartez su-eteniraunkor, orokor eta egiaztagarria iraga-rri zuen ETAk. Aspaldiko egunetanbolo-bolo zebilen kalean ere balizko su-eten horren gaia. Gabonak aurretikizango zela, baina egunak igaro ziren etaberririk ez. Igarleek Gabonetako oporgaraian egin zuten bigarren saiakera,baina orduan ere huts egin zuten. Hala,haurrak ikastolara eta helduak lanerahastearekin batera, argitaratu zen agi-ria.

Oraingoan, zelebreak izan ziren agiriaargitaratu aurreko minutuak. Garaegunkariaren RSS zerbitzura harpide-

tazka konpontzeko duen intentzioa era-kusteko garaia.

Hauteskunde hotsak ditugu da-goeneko eta oraindik ez dakiguezker abertzaleak ordezkaririkizango duen ala ez. Ezker aber-tzalearen legeztatzea litzateke

lehen pausoa. Legalizazioaz gain, hitzaren eta

elkarrizketaren garrantzia azpimarratunahiko nuke. Ezker abertzaleari politikaegitea eskatzen zaio; baina, aldi berean,ez dago udaletan, diputazioetan eta Eus-ko Legebiltzarrean. Nola egin liteke po-litika horrela?

Ordenagailuko artxiboan begira arinintzela ohartu naiz jada urtebete igarodela txoko honetan nire lehen alea utzinuenetik. Txoko honetatik azkar igarozait urtea eta izan dadila, gutxienez, au-rrekoaren parekoa. Eta gaiari lotuta, eamoila bazter honetan herri honen auto-determinazio eskubidea gauzatu delaidazterik dudan!

Noizbait, agian…

tuta dauden erabiltzaileek su-etenarenoharra jaso zuten 11:20an. Iragarpena12:00etan egingo zela zioen alertahorrek. Ondorengo 40 minutuakluzeak izan ziren. Azkenean, au-rreikuspenak bete ziren.

Agiria publiko egin osteko or-duak ez ziren nik uste bezalakoakizan. Edo, agian, hotzean pentsatu-ta, bai. Zenbait politikari konstituziona-listek ez zuten poz handiegirik adierazi.Hainbeste denbora agiri horren zain etairitsitakoan zer? Orain euskal gatazkannahasita dauden alde guztiek eman be-har dituzte pausoak. Ezinbestekoa dakolektibo guztiak kontuan hartzeabehingoz arazoarekin amaitzeko.

Orain da benetan alde bakoitzak ga-

Moila bazterretik Onintza Aiestaran

Ea herri honenautodeterminazioeskubidea gauzatu delaidazterik dudan!

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 18

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 1 9

iRitziA

RAMIROargazkiak

943 83 10 48 610 697 668

www.fotoramiro.com

Tren eta moto geltokiak

Pelotari kaleko behar eta hutsu-neei aurre egiteko sortu zenFarfara bizilagunen elkar-tea, baina herri osora za-baldu genuen gerora gure

egitekoa. Besteak beste, herriko kaleeta zerbitzuak hobetzeko lana egitendugu eta oraingoan ere aurkitu dugu, be-rria izan arren, hobetzeko edo aldatzeko be-harra duen zerbitzu bat: tren geltokia.

Jakin badakigu, eta hala aitortzen dugu gai-nera, lan garrantzitsua dela herriarentzat; etaez dugu zalantzarik zubi berria eta saihesbi-dea egiten dituztenean herriko zirkulazioaasko arinduko dela. Baina geltoki berriak–Eusko Trenbide Sareak hala izendatua, etaez geralekua– baditu gabeziak erabiltzaileeitrabak eragiten dizkietenak.

Gabezia edo faltarik nabarmenena komu-nena da; are gehiago, kontuan hartuta trenekez dutela komunik –Bilbora doazenak salbu–,geltokia herritik pixka bat aparte dagoela etazubia gurutzatu behar dela komuna duen ta-bernaren batera iristeko.

Farfarak eskatu zion komun publikoa Uda-lari eta baita honek jarri ere kirol portuarenparean. Oso ongi funtzionatzen du, gainera;beraz, zergatik ez irtenbide bertsua eman ka-lean hainbeste jenderen ahotan entzuten dengaiari: tren geltokiko komun faltari?

Trenera joan eta komunerako estuasunaarazoa izan daitekeen arren, aurkitu

dugu geltokian beste trabarik. Zergatikdaude txartelak saltzeko makinak le-hen solairuan trena bigarrenean gel-ditzen bada? Nahi eta nahi ez igogailua

erabili behar dutenek –aulki gurpildu-netan eta umeen aulkitxoekin edo bizikle-

tarekin joaten direnak eta mugikortasun ara-zoak dituztenak– lehen solairuan gelditu be-har dute eta horrek, denbora galarazteaz gain,eragozpenak ere sortzen dizkie. Nork dakizein malabarismo egin beharko diren besteigogailua, pasabideduna, martxan jartzen du-tenean; orduan bi igogailu izango baitira.

Oraindik asko dago egiteko eta arazoak pix-kanaka konpon daitezke. Baina gure eginbe-harra da herritarren kezkak jakinaraztea etaUdalarena ahal den neurrian konpontzea.Gainera, orain da horretarako garaia eta ez languztiak bukatuta daudenean. Lana, ordea, ezda Udalarena bakarrik eta Eusko Treni ere he-larazi nahi diogu gure haserrea.

Trenak ihes egin baino lehen gure kezkakagertu ditugu geltokiari buruz; baina motoandator Farfarari buruhausteak ekarri dizkionbeste arazoa. Motoan baino Pelotari eta Eus-ko Gudari kaleek bat egiten duten bazterreanaparkatutako motoek eragindako trabak dirakezka iturri.

Ez da herrian hori baino toki zikinagorik.Obra egin zeneko fatxada sekula margotu etatxukundu gabea da eta lurra zer esanik ez. Mo-toak teilatupean babestuta baina bizilagunokinolako babesik gabe. Landare eta lore honda-kinak eta zaborrak pilatzen dira motoen gur-pilen inguruan garbitzaileek beren lana egite-ko ere traba baitira motoak. Euria egiten duenegunetan labain-labain egoten da lurra eta oi-nezkook irrist egin, erori eta bustitzeko arris-kua izaten dugu; motoak, berriz, lehor-lehoreta gidariak lasai.

Trenean edo motoan, bakoitzak nahi duengarraiobidean egin dezala bidaia, baina ba-tzuen arazoak konpontzea eta besteen erres-petua eskatzea da gure nahia.

Adarretatik helduta Marijo Mujika. Farfara taldea

Gabezia edo faltariknabarmenena komunena da;are gehiago, kontuan hartutatrenek ez dutela komunik–Bilbora doazenak salbu–,geltokia herritik pixka bataparte dagoela eta zubiagurutzatu behar dela komunaduen tabernaren baterairisteko.

Datorren ostiraleanaurkeztuko dituztePirritx, Porrotx eta

Marimotots pailazoek OrionPupu eta Lore; bi haur txikibezain dotore, eta haiekinmila kolore. Ume jaioberriakbertatik bertara ezagutzeahobe, pailazoek haiekin bate-ra erakutsiko baitizkiete hau-rrei zein haien gurasoiei kan-tu eta antzerki bidez hainbatbalore.

Umeak dira bai ikuskizu-neko protagonista, umeakpailazoen eskuetan artista,baina umeak –sarrera esku-ratzeko zortea izan dutenakbehintzat–baita ere pailazo-engana adi-adi zuzendukodutenak bista.

Haurrak pailazoen etairrien lagunak, baina irriba-rre horiek pizten dituzte eraberean gurasoen zentzunak.Izan ere, pailazoak horiek baizentzudunak, umeei erakus-ten baitizkiete minbizia, im-migrazioa, amatasuna…gaiak; gurasoei arinduz ume-ei modu errazean azaltzeaksortzen dizkien zailtasunak.

Denok daukagu barruanilusioz betetako umea etaheldu da kantu, dantza etakolorez barruko haurra esna-tzeko unea. Hori izan litekepailazo hauek arrakasta lor-tzearen arrazoia edo bermea.

Pirritx, Porrotx eta Mari-motots; hiru pailazo eta milairri, mila ahots. Haur eta hel-duak mugiaraziz goxo bezainzorrotz.

Nire honetanIrati Agirreazaldegi

Pupu eta Lore,Orion dotore

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 19

publizitAteA

2 0 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 20

iRitziA

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 2 1

Gaia emandaGidari hasi berrien abiadura muga

Espainiako Kongresuko Bide Segurtasunerako Batzordeak onartu du gidari hasiberrienabiadura-muga orduko 80 kilometrotik 120ra igotzea. Zer iruditzen zaizu aldaketa?

Gidari hasiberri gaixoak!

Abiadan dator berriz ere ez-tabaida: gidari hasibe-rrientzako abiadura mugaorduko 80 kilometrokoaizan behar den ala ez.

Orain dela gutxi aurkeztu zuten Es-painiako Kongresuan ez legezko propo-samen bat 1974. urtetik indarrean denabiadura muga hori ezabatzeko. Igarodira urteak ordutik eta ibilgailuak etaerrepideak ere asko aldatu dira.

Eztabaida lehengo bidetik doa. Gehie-nak bat datoz esatean legea zaharkituadagoela eta orduan segurtasunaren al-deko neurria zena gaur egun aurkakoadela. Hasiberriek, bide azkarretan, or-duko 80 kilometroko abiaduran gidatuzgero, kamioiek eta autobusek aurrera di-tzakete eta hori ez ote da arriskutsua-goa? Zirkulazioaren arintasuna ere oz-topa dezakete. Gidari hasiberri gaixoak!

Bolante aurrean, bakarrik, lehen aldizesertzeko eta gidatzen hasteko, aseguruetxeek neurriz kanpoko kopuruak or-dainarazten dizkiete gazteei gaztetasu-naren aitzakian; adina da arrazoia, hasi-berriak berrogeitaka urte balitu ez luke-eta horrenbeste diru ordainduko. Horiguztia gurasoekin tratua egin eta autoauzteko eskatu ondoren, garaiotan gazte-ak ez baitaude norbere autoa erostekomoduan. Baina ez dute etsitzen eta iris-ten zaie bolantea bakarrik eskutan har-tzeko eguna.

Motibatuta daude eta gazteak dira; etaez da ahaztu behar, maiz, gaztetasuna-ren ondorio dela arriskuak gutxiestea.Egia da, bai, baina adinean aurrera joanahala sendatzen den gaitza da hori ere.

sortzen dituzten arriskuei buruz gida-riak kontzientziatzeko. Baina, noiz hasi-ko dira, kudeaketa zuzen baten bidez,seguruagoak diren eta hobeto egokituakdauden errepideak, autobideak alegia,gidari guztion –hasiberri nahiz eskar-mentudun–eskura jartzen, horren ga-resti izan gabe?

Zergatik Donostiara errepide segurubatetik joan nahi duen Orioko gidari ba-tek, hasiberria izan ala ez, ordaindu eginbehar du, edo bestela arriskutsuagoaden ohiko errepidetik joan? Zergatikgastatzen dute horrenbeste diru iragar-kietan gidari guztion onerako izango li-tzatekeen bide segurtasunean gastatuordez? Zergatik ez jokatu zurikeria gu-txiagorekin teoria honen inguruan etaerrepide seguruenak edozeinek ordain-tzeko moduan jarri?

Dena borondate politikoaren eskudago. Badirudi iragarkirik politena etaerakargarriena egiten duenak herrita-rrak hobeto hezten dituela, eta bera deladomina guztiak eskuratzen dituena.Baina kontu horiek albora utzi eta zen-tzugabeko lege zaharrei buruz eztabai-datzea nahiago du jendeak.

Segi, bada, gazteok orduko 80 kilome-troko abiaduran, edo azkarrago uztendizuetenean, baina errepide arrisku-tsuetatik joan beharko duzue; izan ere,zuen –edo zuen gurasoen–patrikeinahikoa zuku atera diete gidariok bideseguruak erabiltzeko prestatu behar di-tuzten aitzakian.

Cristina Baylin ZalduaBide heziketako irakaslea Solozabal auto eskolan

Gehienetan gazteak diren gidari hasi-berriak beste gidariak baino arrisku-tsuagoak direla uste badugu, zergatik ezdugu pentsatzen ditxosozko L hori ezdela zigormarka? Eskarmentu eta espe-rientzia handiko gidariok hasiberriei la-gundu ahal izateko marka da; izan ere,laguntzen jakin behar genukeelakoannago. Baina, benetan laguntzen al dugu?Errepideetan gu goazen errailera sar-tzea errazten al diegu? Haien maniobreiadi egoten al gara? Aurreikusten eta bar-katzen al ditugu haien akatsak? Ala, al-derantziz paretik kentzeko ordua noiziritsiko den zain edo lehenbailehen etaahal den bezala aurreratzeko irrikanegoten gara, askotan, guk, ustez gidaritrebeok, arrisku egoerak sortuz?

Arriskutsuagoak badira, administra-zioan diharduzuen jaun-andreok segiorain arte bezala bideko segurtasunarenaldeko propaganda eginez. Baliagarridira alkoholak edo gehiegizko abiadurak

Motibatuta daude etagazteak dira; eta ez daahaztu behar, maiz,gaztetasunaren ondoriodela arriskuak gutxiestea.Egia da, bai, baina adineanaurrera joan ahalasendatzen den gaitza dahori ere

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 21

ezpAlAK

2 2 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

Zaila egiten zait, kaleanzehar joatean, txaku-rren kakak saihestu be-

har izatea. Txakurrek ez dau-kate kulparik, beren jabeekbaizik. Txakurra edukitzeakardura batzuk ditu, eta horie-tako bat kakak jasotzea da.Etxeko lurrean ez diote batxakurrei kakarik egiten uz-ten? Eta zergatik kalean bai?

Jabeek beren txakurrengorotzak ez jaso-

tzeagatik guk ,zapaldu egitenditugu. Berare-kin batera, zorte

ona ekarri beha-rrean, kaka usaina

eta umore txarra ekartzendigu. Gero etxean guk garbitubehar izaten dugu eta.

Horregatik txakurren na-gusiei eskertuko nieke, berenmaskoten gorotzak jasotzea.Ez baita ezer kostatzen pol-tsa batean hartu eta zaka-rrontzira botatzea. Hartaraguk etxera kaka usaina eta za-pata zikinak ez ditugu era-mango.

ikasleak idazleIker Gozategi

Kaleetakokakak

Etxeko lurrean ezdiote ba txakurreikakarik egitenuzten? Eta zergatikkalean bai?

Piramideak, jendea zein dromedarioak daude argazkietan. J. VArA

Jendea, txiki, desertuko han-ditasunean galduta baleudebezala; eta jendea ez ezik bai-ta dromedarioak ere, ilaran.

Argazki digitalak, ordena-gailuz ukituak, badira gertu-ratu eta margolanak dirudi-tenak. Batzuk luze eta estuak ,basamortuaren handitasunaerakusteko gutxirekin nahi-koa denaren erakusle, karra-tu itxurakoak besteak.

Egiptora bidaia basamortueta piramideetan barrena

Bazkal osteko kafea-ren aitzakian Salatxotabernan eseri eta ka-fesnearen kolore ber-

tsuko hormako irudiek piztudituzte nire begirada eta ja-kin-mina.

Kolore marroixkak dira na-gusi argazkietan –margo ho-rretakoak dira markoak ere–,baina passe-partout­berdeilunak eta desertuko hareadistiratsu egiten duen zerua-ren kolore urdinak sekulakokontrastea egiten dute hon-darra erakargarri bihurtuz.

Hondarra baino herrialdeabera egiten dute desiragarriargazkiek, Egipto, hain zuzenere. Zerbaitegatik jarri dio Jo-aquín Vara argazkilariakEgipto,­herri­miragarri­horiizenburua erakusketari.

2007an Egiptora egindakobidaian bizitakoak eta ikusi-takoak islatu ditu argazkie-tan: jendea, basamortua, pi-ramideak, tenpluak... Erre-tratu bakarra guztien artean,baina aurpegi hark Egiptokoesentzia islatzen duen itxuraguztia du. Paisaiak asko, basa-mortua funtsean: desertukobideak, harriak eta Egipto en-tzunda denoi gogora etortzenzaizkigun piramideak; hirukipunta zorrotzak batzuk, es-kailera itxurakoak besteak.

Kafearen azken tragoakkolore marroietatik aldendubaina Egiptora eraman deza-ke jakin-minez argazkiakikustera gerturatzen denedozeinen gogoa. Hara bidaiaegin artean, hilaren amaiera-ra arte Salatxon izango direnargazkiekin gozatu behar,merezi du eta .

[ IrATI AGIrrEAZAldEGI ]

KritikaEgipto, herrimiragarri horiArgazkilaria: Joaquin VaraTokia: Salatxo tabernan, hilarenbukaerara arte

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 22

ezpAlAK

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 2 3

Komeni al da gure herrietanetxebizitza gehiago eraikitzea?

76 erantzun jaso ditu galderak. %63,16 kontraagertu da, %31,58 alde, %3,95ri bost axola zaiokontua eta %1,32k ez daki zer esan.

Hurrengo galdera

Munto eremuan Eroski dendairekitzeak on ala kalte egingodio Oriori?

Erantzun ezazu www.karkara.com webguneaneta emaitza293. kArkArAn argataratuko dugu.?

Urrezko egunaJoan den urtarrilaren 14an izan zuten zer ospatu Orioko hainbat bikotek. Argazkiandituzue Patxi Etxeberria eta Maria dolores Guridi urrezko ezteien ospakizun egune-an, Zarautzen, han ospatu baitzuten senide guztiek egun berezia. Herri arrantzaletanohikoa denez, herritarrak negu partean ezkontzen ziren, eta duela 50 urteko urtarri-laren 14an bost bikote ezkondu ziren Orion.

iNKeStA››

zORitxARRAK!››OSpAKizuNA››

Opariz lepo etorri zirenOriora Meltxor, Gas-par eta Baltasar Erre-

ge Magoen astoak, karga-karga eginda. Haiei guztieiongietorria egiteko irrikazzeuden neska-mutikoak,panderoei eta danborrei isi-lik ezin eutsiz.

Elkartasun-argia piztenomen da Gabonetan, baina ezzen asko nabaritu egun ho-rretan. Hiru Errege Magoeibidea erakutsi eta argitzekolaguntzailerik apenas hurbil-du zen kabalgataren antola-tzaileengana.

Akaso, halako batean as-pertu egingo dira bai antola-tzaileak eta baita Erregeakberak ere; eta, hurrengoan,etxera etorriko dira zuzene-an, ongietorririk gabe, kara-melurik bota gabe.

Lagundu nahiez dutenei

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 23

ezpAlAK

2 4 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

Win Schenk holandarra eta Juan Luis Amilibia oriotarra. JuAn luIS AMIlIBIA

Holandako gizartean pisuhandia zuen. Holandan kirolkuttunenetakoa da abiadura-ko patinajea, federazioarenburu izan zen Win urte asko-an. Han egindako lanengatik,Holandan eman ohi den oho-rezko izendapen altuenaeman zion Schenk-i Beatrizerreginak: Orange OrdenakoOhorezko Zalduna.

Orion ez diogu ohorezkoizendapenik egingo, bainabada herrian haren heriotzabenetan sentitutakorik. JuanLuis Amilibiak, haren herio-tzak penatuta, harro azaldudigu Winek nola lagunduzion Orioko Arraun Elkartea-ri, 1968 inguruan, sortu berri-tan. Gizon hura izan zuenarraun klubak atzerriko kon-takturik baliotsuena, Orioko

Win, holandar oriozalea

Batzuk oporretarajoan eta non egondiren ere ez dira en-teratzen. Beste ba-

tzuek, bertakoekin harrema-netan jarri eta hango gaiezkezkatuta, beren aletxoa jar-tzen dute. Horietakoa zenWin Schenk holandarra. SanTomas egunean hil zen Ams-terdameko bere etxean aben-duaren 21ean. 30 urte pasa zi-tuen urtero udan Oriora etor-tzen. Aurrena, lagunekinkanpinera, gero familiarekinetxe batera. Gizon irekia zen,lagun asko egin zituen, etahaien bidez herrian integratuzen.

nazioarteko estropadetaramaila handiko arraunlariakekartzeko, baita gure arraun-lariak atzerrira joaten zirene-an ere. Haren bidez etorri zenOriora, 1969an, Mexikokoolinpiadan skiffean urrea lor-tu zuen Jan Wienesse, JoseLuis Kortaren kontra lehia-tzera. Arraun kluba sortu ze-neko urte haietan, zenbaitkanpotar batu zen gurearraunlarien bide olinpikoberrian, urratu zuten urrezkobide hartan asko lagundu zu-tenak: Emilio Olazabal za-rauztarra, kluba sortzen; Peter Karres alemana, arrau-nean erakusten; Albert Mai-nella frantsesa, entrena-tzen… Eta Win Schenk.

[ IñAKI ITurAIN]

Oroimenarenkutxa

Andoni Sanchez Florencio,Orion, urtarrilaren 9an.Unax Pumar Ostolaza,Orion, urtarrilaren 8an.Urko Pikabea Diez, Orion,urtarrilaren 5ean.June Etxeberria Iribar,Orion, urtarrilaren 2an.

jAiOtAKOAK››

Ez da ezkontzarik egon.

ezKONDutAKOAK››

Benito Brit Loiarte, Orion, ur-tarrilaren 14an. 69 urte.Joakin Lertxundi Esoain,Orion, urtarrilaren 14an. 89 urte.Martzelino Lertxundi, Usur-bilen, urtarrilaren 1ean. 55 urte.

HilDAKOAK››

Eskela edourteurrenekogogoangarriakArkArAn jarri nahibaduzu, deitu guretelefonora:943 83 15 27

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 24

HeRRitARRA

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 2 5

“Zaindariek ez dute mantenu lanikegiten, beraz, jende gehiago behar da”Igor Gonzalez eta Joxe Mari Esoainkirol portuko langile kaleratuak

gauez lan egiteagatik gehiago kobratzenezta igande eta jai egunetan ere. Guk es-katu genuen gutxienez hori betetzea etahor hasi zen arazoa. Hitzarmena onartuzen, baina enpresak ezezkoa eman ziguneta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ba-tzarretara agertu ere ez dira egin.Zergatik hartu dituzte mantenuko lan-

gileen ordez zaindariak?

Gure enpresak kontratua bukatu zue-nez, portuaren zaintza berriz ere lehia-ketara atera zen eta baldintzetan eskatuzuten zaindariak behar zirela. Guk ezdaukagu titulaziorik, beraz, kaleratuegin gintuzten. Gainera, zaindariei gu-txiago ordaintzen diete. Bi zaindari bai-no ez dituzte ekarri eta batekin lehenegunean hitz egin genuen eta urari fobiazion, orain jadanik ez dago hura lanean. Nork egingo ditu orain mantenu lanak?

Ez dakigu gu hartuko gaituzten lan ho-rietarako, zain gaude. Konbenio horre-

kin ez bada ere lanpostua nahi genukeeta kalean geldituz gero atzeratutako zo-rrak ordaintzea eskatzen dugu.Protestak egin dituzue.

Kofradia berriaren inaugurazioan izanginen eta portuan ere egin dugu protestaekitaldia. Alkatearekin ere batzartu gi-nen, eta gaiaren berri ez zeukala esan zi-gun, baina informazioa lortuko zuela.Herriko zerbitzua izanik, zerbait egingozuen ustearekin atera ginen, baina badi-rudi ez duela ezer egin; beraz, zain gaudeeta baliteke beste ekintzaren bat egitea.Erabiltzaileengan ere eragina izango

du zuen kaleratzeak, ezta?

Bai, egunen batean gure laguntza beharbadute, itsasontzia igo nahi badute etalan hori egin behar duena Getarian ba-dago, esaterako. Uretako zikinkeria zei-nek jaso ere ez dute izango… Badakiguerabiltzaileak gure alde daudela, bainaborroka gehiago egin beharko lukete.kArkArA

Orain dela lau urte kirol portua ireki zutenetik jardun du hanlanean Joxe Mari Esoainek; hiru urtez, berriz, Igor Gonzalezek.Beste bi lankiderekin batera kaleratu egin dituzte orain.Subrogazioa eskatuz, hainbat protesta saio egin dituzte.

iRAti AGiRReAzAlDeGi

Mantenu lanetan jardun dute batik batkirol portuko langileek kaleratu dituz-ten arte. Diru falta argudiatuta lau langi-le kaleratu eta bi zaindarirekin ordezka-tu dituzte. Aldaketak langileei, noski,baina erabiltzaileei ere eragingo dielauste dute Gonzalezek eta Esoainek.Zein izan da zuen eginbeharra portuan?

Lan zerrenda luzea da, baina batzuk ai-patzearren: zabor ontziak aldatu, gasoilaneurtu, garabiarekin itsasontziak igo etajaitsi, pantalana zaintzeko eta belarrikez ateratzeko likidoa bota, bonbillak al-datu, moila garbitu… mantenu lanak.

Orain, lehengo langileetako bat geldi-tu da eta bi zaindari hartu dituzte. Langehiegi da batek bakarrik egiteko. Le-hengo enpresak abenduaren 31n bukatu

zuen kontratua eta enpresa berriak guberriz hartuko gintuela uste genuen,baina ez da hala izan eta hori da arazoa-ren funtsa. Zaindariek ez dute mantenulanik egiten, bakarrik autoentzat barre-ra ireki; beraz, jende gehiago behar daeta udaberrian, are gehiago; itsasontziazpiak garbitu eta margotzeko edo kon-pontzeko igo eta jaitsi egin behar dira.Bestalde, gauez, itsasontziren bati zer-bait gertatuz gero, hondora joango litza-teke, zaindariek ez baitute zelatatzeabeste ardurarik. Guri gauez hondoratuzaigu itsasontziren bat, baina gutxienezhan geunden ahal zena egiteko.Zein arrazoi eman dizuete kaleratzeko?

Dirua da arrazoia. Gu orain hartuz gero%30 gehiago ordaindu beharko lukete,hitzarmen berriaren arabera hartu be-harko gintuzkete-eta. Lehen ez genuen

“Gauez itsasontziren batizerbait gertatuz gero hondorajoango litzateke, zaindariek ezbaitute zelatan egotea besteardurarik”

“Konbenio horrekin ez badaere, lanpostua nahi genuke eta,kalean geldituz gero,atzeratutako zorrak ordaintzeaeskatzen dugu”

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 25

zeRbitzuAK

2 6 K A R K A R A 2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A

URTARRILA21ean, Azaldegi.22tik 28ra, Lasa.29an eta 30ean, Iriarte.31n, Barrenetxea.

OTSAILA1ean, Gallo.2an, Azaldegi.3an, Zulaika.4an, Barrenetxea.5ean eta 6an, Larrañaga.7an, Gallo.8an, Azaldegi.9an, Zulaika.10ean, Iriarte.11n, Larrañaga.

Azaldegi: Urdaneta kalea, 8.

943 13 31 83 Zarautz

Etxeberria: Gipuzkoa kalea,17.

943 83 23 98 Zarautz

Mutiozabal: Kale nagusia, 12.

943 83 29 70 Zarautz

Larrañaga: S. Frantzisko, 16.

943 13 38 14 Zarautz

Lasa: Herriko plaza.

943 83 09 36 Orio

G. Artiñano: Zigordia kalea, 17.

943 13 40 19 Zarautz

Iriarte: Zinkunegi, Pilartxo

Enea. 943 13 29 83 Zarautz

Zulaika: Bizkaia kalea, 41

943 13 39 94 Zarautz

EGUNA ITSASGORA ITSASBEHERA ILARGIA21 05:24 eta 17:52 11:37 eta 23:4722 06:08 eta 18:52 11:37 eta _____23 06:53 eta 19:20 00:31eta 13:0524 07:39 eta 20:06 01:16 eta 13:5125 08:28 eta 20:57 02:04 eta 14:4026 09:22 eta 21:55 02:56 eta 15:3427 10:28 eta 23:07 03:57 eta 16:3928 11:52 eta _____ 05:11 eta 17:5829 00:31 eta 13:20 06:37 eta 19:1930 01:48 eta 14:31 07:57 eta 20:2531 02:49 eta 15:25 08:57 eta 21:1501 03:37 eta 16:08 09:45 eta21:5802 04:17 eta 16:43 10:24 eta 22:3503 04:53 eta 17:15 11:00 eta 23:0904 05:25 eta 17:44 11:32 eta 23:41

lANeGuNetANDONOSTIA-ZARAUTZDonostia 6:55 7:40 8:10 8:40 9:10 9:40 10:40 11:40 12:10 12:40 13:10 13:40 14:10 14:40 15:10 15:40 16:40 17:40 18:10 18:40 19:10 19:40 20:15 21:00 22:15

Orio 7:25 8:15 8:45 9:15 9:45 10:15 11:15 12:15 12:45 13:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 17:15 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 20:50 21:35 22:50

Zarautz 7:35 8:25 8:55 9:25 10:25 11:25 12:25 12:55 13:25 13:55 14:25 14:55 15:25 16:25 17:25 18:25 19:25 19:55 20:25 21:00 21:45 23:05

ZARAUTZ-DONOSTIAZarautz 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:20 9:45 10:45 11:45 12:45 13:20 13:45 14:20 14:45 15:20 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:15

Orio 6:55 7:25 7:55 8:25 8:55 9:30 9:55 10:30 10:55 11:55 12:55 13:30 13:55 14:30 14:55 15:30 15:55 16:30 16:55 17:55 18:55 19:30 19:55 20:55 21:25

Donostia 7:30 8:00 8:30 9:00 9:30 10:10 10:30 11:10 11:30 12:30 13:30 14:10 14:30 15:10 15:30 16:10 16:30 17:10 17:30 18:30 19:30 20:15 20:30 21:30 22:00

Lanegunetan, grisez dauden orduetako autobusak pasatzen dira Urbiletik.

AStebuRuetANDONOSTIA-ZARAUTZDonostia 8:00 9:00 10:00 11:00 12:00 13:00 14:00 15:00 16:00 17:00 18:00 19:00 20:00 21:00 22:00 22:30

Orio 8:35 9:35 10:35 11:35 12:35 13:35 14:35 15:35 16:35 17:35 18:35 19:35 20:35 21:35 22:35 23:05

Zarautz 8:45 8:45 9:45 10:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45 22:45 23:15

ZARAUTZ-DONOSTIAZarautz 6:45 7:45 8:45 9:45 10:45 11:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45

Orio 6:55 7:55 8:55 9:55 10:55 11:55 12:55 13:55 14:55 15:55 16:55 17:55 18:55 19:55 20:55 21:55

Donostia 7:30 8:40 9:40 10:40 11:40 12:40 13:40 14:40 15:40 16:40 17:40 18:40 19:40 20:40 21:40 22:40

Asteburuetan, autobus guztiak pasatzen dira Urbiletik. Grisez dauden orduak larunbatetako (lanegunak) zerbitzuei bakarrik dagozkie.

Aia eta Orio arteko autobus zerbitzua Landabusek darama. Zerbitzuei buruzko informazioa lortzeko zenbait bide daude: www.landabus.com-en, 943 24 01 14-an edo sms-a 5280 zenbakira

AutObuS ORDuteGiAK››

itSASOA››

zAiNtzAKO bOtiKAK››

DONOSTIA-ZARAUTZDonostia 5:47 6:17 6:47 7:17 7:47 8:17 8:47 9:47 10:47 11:47 12:17 12:47 13:17 13:47 14:17 14:47 15:17 15:47 16:17 16:47 17:17 17:47 18:17 18:47 19:17 19:47 20:47 21:47

Aia-Orio 6:11 6:41 7:11 7:41 8:11 8:41 9:11 10:11 11:11 12:11 12:41 13:11 13:41 14:11 14:41 15:11 15:41 16:11 16:41 17:11 17:41 18:11 18:41 19:11 19:41 20:11 21:11 22:11

Zarautz 6:19 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

ZARAUTZ-DONOSTIAZarautz 6:08 6:38 7:08 7:38 8:08 8:38 9:08 10:08 11:08 12:08 12:38 13:08 13:38 14:08 14:38 15:08 15:38 16:08 16:38 17:0817:38 18:08 18:38 19:08 19:38 20:09 21:09 22:09 22:38

Aia-Orio 6:15 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:15 10:15 11:15 12:15 12:4513:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 16:41 17:15 17:45 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 21:15 22:15 22:45

Donostia 6:39 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

Gipuzkoan garraiatzeko begira: www.mugitu.com. Grisez dauden orduetan trenak daude asteburuetan.

tReN ORDuteGiAK››

Iragarkietarako txokoa. Iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

ErostekoSi bemoleko trikitixa ero-siko nuke, egoera oneandagoena. 4 ahotsekoa izanbehar luke, gainera. Saldu-ko lidakeenak dei dezala,mesedez, 652 73 5 1 41 tele-fono zenbakira.

GaldutakoakLerroko patinak galdugenituen abenduaren ha-siera aldera eta ez zaizkiguazaldu. Hartu dituenakdei dezala, arren, 687 74 5 949 zenbakira.

lan eskaintzakNeska arduratsuak etxe-ak garbitu edo edadetuakzainduko lituzke. Eskar-mentua daukat. Deitu 600 07 46 86 telefo-no zenbakira.

Desbrozadorarekin lur-sailak garbitzen ditut. Pre-zio oneko zerbitzu txuku-na.Tf: 697 75 01 96.LH eta DBHko lehen zi-kloko ikasleei klase parti-kularrak emateko prestdago batxilergo ikaslea. In-teresatuek deitu 600 39 02 38ra (Goiuri). Ingeniari teknikoak haureta gaztetxoentzat klasepartikularrak ematenditu. 608 16 49 71 (Amaia).

ErrentaPisukide bila nabil, Orio-ko Abeslari kaleko etxebatean bizitzeko. Tf: 691 31 22 40 (Jon).Orion errentan hartzekopisu bila nabil. Deitu 67628 25 88 edolan orduetan ,943 83 15 18 zenbakietara.Etxe txiki bat emangonuke errentan Aian.Interesatuak 635 71 88 38telefonora dei dezake.

SalgaiTamaina oneko Aiakointxaurrak salgai. 4 kilo, 15eurotan. Tf: 943 13 21 31. Garaje bikoitza salgaiErribera kalean. 38 metrokoadro. 63.000 euro. Tf:636 38 66 63 / 607 58 08 41 .Duplexa salgai Arrantza-le kalean. Tf: 670 90 04 23.

AzOKA››

[ ]

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 26

2 0 1 1 k O u r t A r r I l A r E n 2 1 A K A R K A R A 2 7

Iaz gustura ibili zirela-eta, Oriora bisitan etorriko dira, beste behin, Pirritx,Porrotx eta Mari Motots pailazo ezagunak, Orioko Herri Ikastolaren eskutik.urtarrilaren 28an, ostiralarekin, izango ditugu gure artean, 17:30etatikaurrera, karela kiroldegian. Pupu eta lore jaioberriak aurkeztuko dizkieteoraingoan oriotarrei. kArkArA inprentara bidaltzerakoan, sarrera gutxi batzubesterik ez ziren geratzen saltzeko.

Ongi etorri Pupu eta Lore

OrioMusikaUrtarrilaren 21ean, Giranicetaldearen kontzertua.22:00etan, Elgoibarko kulturetxeko sotoan.

Ipuin kontalariaUrtarrilaren 25ean, Miriam

Mendoza ipuin kontalaria. 5eta 8 urte bitarteko umeen-tzat. 18:00etan, kultur etxean.

Sari banaketaUrtarrilaren 26an, San Niko-las festetako argazki lehiake-tako eta Gabonetako erakus-leiho lehiaketako sari banake-ta. 20:00etan, kultur etxean.

BatzarrakUrtarrilaren 28an, ZaharrenBabes Lekuko urteko batza-rra. 17:00etan, kultur etxean.

Urtarrilaren 28an, Aldapatxirrindulari elkarteko bazki-deen urteko batzarra.10:30ean, elkartean bertan.

ZinemaUrtarrilaren 23an eta 30ean

zinema emanaldiak: Ikasgela

hegalariaeta Shinchan. Inba-

sioa. Sarrera: 1,5 euro.17:00etan, Ikastolako aretoan.

ElkarretaratzeaUrtarrilaren 28an, Euskalpresoak Euskal Herriratzea-ren aldeko elkarretaratze isi-la. 20:00etan, Herriko plazan.

Orio, euskarazko

arnasgunea sendotu

jardunaldiakOtsailaren 3an, 9an, 16an eta23an, Andurekin solasalaldia,eta hitzaldiak David Anautek,Jon Sarasuak eta Iñigo Fer-nandezek emanda.

AiaErromeriaUrtarrilaren 30ean, Andereta Aintzane Agirrebeña etaLutxurdio trikitilariekin erro-meria, 18:30ean hasita21:30ak arte, Andatzan.

Herri kirolakUrtarrilaren 28an, larunba-tean, Euskadiko zaldi-mandotxapelketako finala. Partaide-ak: Koba (Aulesti); MaiderUriarte (Aulesti) eta Asier Ale-gria (Bermeo). 22:00etan Aia-ko probalekuan.

lehiaketakIrailaren 30a arte, Aiako VI.Argazki Lehiaketa. Gaia: Aia-ko txokoak.

MatrikulakUrtarrilaren 31tik otsailaren11ra, Lardizabal Herri Eskolanmatrikulatzeko epea. Eskolaikusteko edozein egunetanjoan daitezke gurasoak.

Silo-bolakOtsailaren 8an. Zerbitzua-ren inguruko informazioa ja-sotzeko deitu: Urkomera –94381 65 00–edota Igor ardura-dunari –660 04 97 51–.

KirolakUrtarrilaren 22an, Gipuzko-

ako Batel Ligako 1. jardunal-dia. Zumaian.Urtarrilaren 23an, Distan-

tzia Luzeko EuskadikoArraunketa Olinpikoko Txa-pelketa. Hondarribian.

BertsolaritzaUrtarrilaren 28an, Beterriko

Bertsolari Txapelketaren bi-garren kanporaketa: Iñaki Gu-rrutxaga, Jon Martin eta IñigoIzagirre, Ander Lizarralde, Jo-kin Labayen eta Unai Muñoa-ren aurka. 20:30ean, Asteasu-ko Aitzondo elkartean.

MatrikulakUrtarrilaren 17tik 28ra, ume-ak Maria Maestra haurresko-lan matrikulatzeko epea. In-formazio gehiago: 943 89 0625 telefono zenbakian edotawww.haurreskolak.net-en.

AGeNDA››

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 27

karkara 291:Karkara bikoitia 19/01/11 12:23 Página 28