55
25 GALDERA ETA 25 ERANTZUN ERRETZEN HASI AURRETIK GOGOETA EGITEKO KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN IRAKASLEEI LAGUNTZEKO MATERIAL DIDAKTIKOA DBHko Lehen Zikloa

KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

25 GALDERA ETA 25 ERANTZUN ERRETZEN HASI AURRETIK

GOGOETA EGITEKO

KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN

IRAKASLEEI LAGUNTZEKO MATERIAL DIDAKTIKOA

DBHko Lehen Zikloa

Page 2: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

1.-Ondorengo gai hauetatik zein aurki dezakegu zigarro baten kean?

A. Artsenikoa B. Amoniakoa C. Butanoa D. Bat ere ez E. Guztiak

Erantzuna: E. Guztiak Sartu Kanadako webgune honetan. Bide batez, ingelesa landuko duzu:

http://www.tobaccofacts.org/suckedin/index.html

Page 3: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari
Page 4: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko galdera

2.- Tabakoarekiko mendetasuna ondorengo gai honi zor zaio:

A. Zigarretari B. Nikotinari C. Kanpoko paperari D. Gai kimiko toxikoei

Erantzuna: B. Nikotinari

Page 5: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

MASSACHUSETTSKO UNIBERTSITATEAREN IKERKETA Nikotinarekiko mendetasuna azkarrago garatzen da gazteengan

MENDETASUNA. LEHENENGO SEINALEAK HILEAN 7 ZIGARRETA ERRETZEN DIRENEAN AGERTZEN DIRA Nicholas Bakalar THE NEW YORK TIMES. BEREZIA

Erretzaile gazte batek nikotina inhalatzeko gogo bizia senti dezake lehenengo aldiz inhalatu eta bi egunera, azterlan baten emaitzen arabera. Azterlan horrek jasotzen duenez, nikotinarekiko mendetasuna garatzen duten gazteen erdiek, gutxi gorabehera, mendetasun horren seinaleak agertzen dituzte hilean zazpi zigarreta erreta.

"Azterlan horren garrantzia hamarkada askotan izandako ustearen aurka doala da; izan ere, nikotinarekiko mendetasuna garatzeko denbora-epe luzean egunean gutxienez bost zigarreta erre behar zirela pentsatzen zen orain arte. Orain badakigu gazteek mendetasuna oso azkar gara dezaketela", azaldu zuen Joseph DiFranza azterlanaren egile nagusiak eta Massachusettsko Unibertsitateko Familia Medikuntzako irakasleak.

Ikertzaileek ikastetxe publikoetako seigarren mailako 1.246 boluntario hartu zituzten, eta hamaika aldiz galdekatu zituzten lau urteko epean. Txistu-laginak ere hartu zizkieten, odoleko nikotina mailak neurtzeko eta mendetasunezko jokabideekin lotzeko. Urte horietan, heren batek zigarreta bat probatu zuen, ehuneko 17ak baino gehiagok inhalatu egin zuen, eta ehuneko 7,5ek egunero erre zuen.

Drogak mendetasuna sor dezan inhalatzea beharrezkoa denez, ikertzaileek inhalatu zuten 217 gazteen taldera mugatu zuten beren azterketa. Lehenengo aldiz inhalatu zutenen batez besteko adina 12,8 urtekoa izan zen. Horietatik, ia ehuneko 60k nolabait ere kontrola galdua zuen erretzerakoan, eta ehuneko 38k tabakoarekiko mendetasuna garatu zuen, Osasunaren Mundu Erakundeak argitaratzen duen diagnostikorako eskuliburuaren arabera.

Sentiberatasun handiena erakutsi zuten neska-mutilen ehuneko 10ek lehenengo inhalazioa egin eta bi egunera sentitu zuen erretzeko gogoa, eta txistuaren azterketak erakutsi zuen mendetasuna garatzeko ez dela beharrezkoa odolean nikotina maila altuak izatea. Zenbait kasutan, mendetasuna lehenengo zigarreta erre eta 13 egunera diagnostika zitekeen.

"Oso gutxi dakigu mendetasunaren historiari buruz", esan zuen Denise Kandel Columbiako Zientzia Mediko eta Sozialen irakasleak. "Hau da gaia aztertzen duen lehenengo azterketa. Nerabe talde baten hurbileko jarraipena egin zen eta elkarrizketa egin zieten hiru hilean behin, horixe da berritasuna, horrelako zerbait egitea nahiko zaila baita".

Page 6: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko galdera

3.- Ondorengo droga hauetatik, zeinek du mendetasuna garatzeko ahalmen handiena?

A. Speedak B. Heroinak C. Tabakoak D. Alkoholak

Erantzuna: C. Tabakoak

Page 7: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Tabakoa & sexua "Surik baduzu?". Gezurra dirudien arrean, horixe da gaur egun ere ligatzeko gehien erabiltzen den esaldia. Eta, horrelako eskaera baten ondoren, erretzen ez duten askok kea irentsi behar izan dute, itxurak egiteko.

"Surik baduzu?". Galdera hori egiten dizute Nobel zigarreten bi iragarkietako protagonistek ere (neska batek eta mutiko batek), begietara zuzen-zuzen begiratzen dizuten bitartean. Zigarreten iragarki askoren mezua bakuna da (eta faltsua): "Erabili tabakoa ligatzeko".

"Ez duzu inoiz ahaztuko lehenengo Camela", diosku iragarki batek, markako gamelu barregarriak lehenengo sexu-esperientzia izan ondoren. Mezua argia da: tabakoa erretzen hastea lehenengo sexu-esperientzia izatea bezala da.

Lelotzat hartzen gaituztela dirudi, ez? Tabako-konpainiek milaka milioi zuzentzen dituzte horrelako publizitatera, baina ondo dakite zertan ari diren.

Tabakoak ligatzen lagunduko dizula uste duzu? Ahoan zigarreta bat duzulako erakargarriagoa zarela iruditzen zaizu? Ez izan leloa! Bide batez, pentsatu al duzu inoiz zure ahoak zer zapore izango duen erretzen duzunean?

Page 8: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Gizartearen arloko galdera

4.- Zein da futboleko liga profesionaleko kerik gabeko lehenengo zelaia?

A. San Mames, Bilboko Athleticena B. Anoeta, Real Sociedadena C. Santiago Bernabeu, Real Madridena D. Nou Camp, Futbol Club Barcelonarena.

Erantzuna: D. Nou Camp, Futbol Club Barcelonarena

Page 9: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Erretzea debekatu behar al da Espainiako futbol-zelaietan? http://www.spainticketsonline.es/blog/should-smoking-be-banned-in-the-spanish-football-stadiums/

Wednesday 27 April 2011 17:47 Written by spainticketsblog

Barça taldeko presidentea, Sandro Rosell, eta klubeko zuzendaritza bi aukera aztertzen ari dira: Camp Nou zelaian erretzeko debekua ezartzea zuzenean edo bazkideei galdetzea estadioa kerik gabeko gunea izatea nahi duten edo erretzen uztea nahiago duten. Horren ondorioz, 2011ko lehenengo hilabeteetan Espainiako futbol-zelaietan erretzeko debekua ezartzeari buruzko eztabaida piztu da. Barcelona futbol-taldeko zuzendaritzak bultzatutako Camp Nou sense fum (Camp Nou kerik gabe) kanpainaren helburua estadiora doazen ikusleen osasuna ez kaltetzea da –erretzaile pasiboak dira–, are gehiago kontuan hartuta gero eta haur gehiago joaten direla zelaira. Eusko Legebiltzarrak futbol-zelaietan tabakoa erretzeko debekua ezartzeko aukerari ateak ireki dizkion arautegi bat onartu ondoren iritsi da kanpaina hau. Futbol-zelaietan erretzeko debekua berria da Espainian, baina Europako beste herrialde batzuetan aplikatzen da jada. 2007. urtetik, Ingalaterrako futbol-zelaietan ezin da erre, eta beste herrialde batzuetan, Amsterdam (Herbehereak) edo Bayern Leverkusen (Alemania) taldeek lege berbera aplikatu dute beren kabuz. Rosellen proposamenak polemika piztu du, eta zeresan ugari emango du. Batzuk ekimenaren alde agertuko dira, eta futbol-zelai guztietara eraman nahi izango dute proposamena, eta beste batzuk aurka agertuko dira, zelaiak toki irekiak direla argudiatuz. Zure ustez, futbol-zelaietan erretzea debekatu beharko litzateke? Liga - Camp Nou zelaia, kerik gabeko gunea Barcelona futbol-taldeko Bazkideen Batzar Orokorrak 'Camp Nou sense fum‘ ('Camp Nou kerik gabe') ekimena onartu du, eta partida-egunetan futbol-zelaian erretzea debekatu dute; orain arte nahiko ondo errespetatu da debekua. Erretzeko debekua 2012ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean.

Page 10: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Matematikaren arloko galdera

5.- Tabako gorri amerikarraren pakete batek 4,1 euro balio du, eta horietatik % 80 gutxienez estatuak jasotzen dituen zergak dira Espainian. Lasterketetako motorretako edo Bat Formulako autoetako iragarkiek burua berotuko balizute eta asteko saria tabako pakete bat erosten gastatzea erabakiko bazenu, kalkulatu: asteko sariko zenbat diru gastatuko duzu tabakoaren zergatan?

A- 1 € baino gutxiago B- Ia 2 € C- 2 eta 3 € artean D- 3 € baino gehiago

Erantzuna: D- 3 € baino gehiago. Zehazki, 3,28 €

Hiruko erregela: 100 ----- 80 X= (4,1 x 80) / 100 = 3,28 euro 4,1 ----- X

Page 11: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

2. grafikoa. Zigarreten eta biltzeko tabakoaren arteko zerga-aldea Iturria: geuk egina, Tabakoen Merkaturako Mandatariaren eta abenduaren 3ko 13/2010 Errege Dekretuko datuetan oinarrituta. Fabrikazioaren kostua gutxi gorabeherakoa da, eta 10 eta 15 zentimo artekoa izan daiteke pakete bakoitzeko edo 17 gramoko poltsa bakoitzeko. Gaur egun, pakete baten azken prezioaren % 80 inguru zergak dira.

www.cnpt.es tabakoaren zerga-sistema

Page 12: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

6.- Tabakoaren kontsumoari eta emakumeei buruzko ondorengo adierazpen hauetako bat gezurra izan daiteke. Zein?

A. Tabakoa bereziki kaltegarria da emakumearen osasunerako. B. Erretzen duten emakumeek kontzepzioa atzeratzeko eta bat-bateko abortuak

izateko arriskua areagotzen dute. C. Tabakoaren industriak emakumeak erakartzeko trikimailuak erabiltzen ditu: marka

bereziak, koloretako bilgarriak eta edertasunari eta independentziari buruzko publizitatea.

D. Erretzeari utzi ezin dioten emakumeek erretzen ez dutenek edo erretzeari uztea lortzen dutenek baino hezkuntza eta lan maila txikiagoak izaten dituzte.

E. Ez dago gezurrik. Erantzun guztiek egia diote.

Erantzuna: E. Ez dago gezurrik. Erantzun guztiek egia diote.

Page 13: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

www.tobaccofreecenter.org/files/pdfs/es/women_tobacco_es.pdf

“Ziur asko, emakume erretzaileen ehunekoa handitu egingo da. Emakumeak gero eta rol menderatzaileagoak hartzen ari dira gizartean, erosteko ahalmena ere handitu dute... Horren guztiaren ondorioz, emakumeak helburu garrantzitsua dira...”. --Tobacco Reporter, 1981

Tabakoaren kontrola funtsezko osasun-gaia da emakumeentzat. Gaur egun, gizonek emakumeek baino lau aldiz gehiago erretzen dute, baina gizonen kasuan tabakoaren kontsumo-indizeek puntu gorena lortu duten bitartean, emakumeen kasuan tabakoaren kontsumoa handitzen ari da oraindik. Garatzen ari diren herrialdeetan gertatzen da bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari diren herrialdeetako emakumeei eta neskatoei tabakoarekin lotutako produktuen salmenta bere produktuak munduan merkaturatzeko aukerarik onenetakoa da. Tabakoak emakumeentzat dituen arriskuak ezagunak diren arren, hamarkada askotan tabako-konpainiek emakumeak eta neska gazteak izan dituzte helburu, eta tabakoaren kontsumoa emakumeak independente eta aske izateko edo erakargarriago eta ederrago izateko desio unibertsalarekin lotzen duten marketin-kanpainak egin dituzte: berariaz emakumeen arreta erakartzeko diseinatutako produktuen bitartez, esate baterako, usaindun zigarreten edo bilgarri berrien bitartez. …

Emakumeak eta tabakismoa Erretzen duten nerabeek birikak handitzeko indizea murrizten dute, eta emakume helduek organo horren gaitz goiztiarrak jasaten dituzte. Emakume erretzaileek kontzepzioa atzeratzeko eta lehen eta bigarren mailako ernalezintasunerako arriskua handitzen dute, eta haurdunaldi ektopikoen eta bat-bateko abortuen arriskua ere apur bat handiagoa izan daiteke. Menopausia erretzen ez dutenei baino lehenago iristen zaie, eta, beharbada, menopausiarekin lotutako sintoma gehiago. Haurdun gelditu aurretik edo haurdunaldian erretzeari uzten dioten emakumeek ugaltze-funtzioaren emaitzen eragin kaltegarrien arriskuak murrizten dituzte: kontzepzioaren atzerapena, ernalezintasuna, mintzen hauste goiztiarra, erditze goiztiarra eta jaioberriaren pisu baxua. …

Page 14: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Geografiako galdera

7- Ondoko estatuetatik, zeinek debekatu du lehenago tabako-kontsumoa jatetxeetan?

A. Norvegiak B. Irlandak C. Espainiak D. Lituaniak

Erantzuna: B. Irlandak

Page 15: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari
Page 16: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Matematikako beste galdera bat

8.- Kalkulatu zenbat gastatzen duten tabakoan Ikerrek eta Zurik astean eta urtean, jakinik Ikerrek erretzen duen markako paketeak 4,10 euro balio duela, eta Zurik erretzen duenak 3,90 euro. Astean gastatzen dutena zure asteko sariari aplikatuta, zenbat diru geldituko litzaizuke beste gastu batzuetarako? Planteatu diru hori gastatzeko beste aukera interesgarriago batzuk.

– BI EGUNETIK BEHIN PAKETE BAT EROSTEN DUT, BAINA LAGUNEI ERE EMATEN DIET. – NIK ASTEAN ZEHAR PAKETE BAT ERRETZEN DUT, ETA ASTEBURUETAN BESTE BAT. Erantzuna: Ikerrek egunean 2,05 € gastatzen ditu tabakoan, edo 14,35 € astean. Zurik astean7,8 € gastatzen ditu. Kopuru horiek bider 52 aste eginez gero (urteko aste- kopurua), Ikerrek 746,20 € gastatzen ditu urtean tabakotan, eta Zurik 405,60 €. Zer deritzozu?

Page 17: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

AnyReally.com Bakala baten egunerokoa. Eguneroko gertaerak eta pentsaerak

Hau galmena! Duela 2 hilabete erretzeari utzi nion (tabako erosteari utzi nion, nire andregaiaren hitzetan)... ondo daraman (jada ez dut tabakorik erosten). Eta eskerrak! Atzo albiste batean irakurri nuen aurten tabakoaren prezioa izugarri garestituko dela (beti bezala... baina oraingoan gehiago!). Enpresetan erretzea debekatuko dute (gasolindegiak enpresak al dira?) eta gela berezi batzuetan baino ezingo da erre (Gaueko klubetan). Beharbada ez duzue jakingo, baina Norvegian (hor goran) Malboro pakete batek 4,80 euro balio du (800 pta.), beraz… laster hemen ere ederki emango digute egurra (min handiena ematen duen tokian).

Page 18: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Kirol arloko galdera

9.- Ondorengo pilotu hauetatik, zeinek egin zion uko tabako-marken babesari eta tabako- publizitatea eramateari autoan eta lehiatzeko jantzietan?

A- Fernando Alonsok B- Sebastian Vetelek C- Valentino Rossik D- Dani Pedrosak

Erantzuna: C- Valentino Rossik

Page 19: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Valentino Rossik Bat Formulako Ferrari bat probatu du berriro

2005/08/02 - 17:57(GMT) Fiorano (Italia), abuz. 2 (EFE)- Yamaha motor-lantegi japoniarrarekin kontratua berritu eta biharamunean, Valentino Rossi motoziklismoko txapeldun italiarrak Bat Formulako Ferrari bat, "Cavallino Rampante"aren markakoa, probatu zuen Fioranoko zirkuituan.

Alpeez bestaldeko txapeldunak Yamaha lantegi japoniarrarekin zuen kontratua beste urtebeterako luzatu duela iragarri zuen; iaz MotoGP txapelketaren mundu-titulua eskuratu zuen etxe horrekin, eta kontratu berriaren baldintzei dagokienez, Valentino Rossik talde osoa beretzako bakarrik izango du, eta ez du boxa beste inorekin partekatu beharko; talde horren burua Jeremy Burgess australiarra izango da, orain arte bezala. Horrez gain, hemendik aurrera tabakoa ez da izango motorrean eramango duen kolore nagusia.

Rossik tabakoaren aurkako klausula bat ezarri zuen duela hainbat urte, eta pilotuaren kontratuari zegokion kopuru berbera minbiziaren aurkako borrokara zuzentzera behartzen zuen babeslea, baina Hondatik Yamahara igaro zenean gai horretan amore eman behar izan zuen.

Orain hasierako helburuari heldu dio berriro, eta aurrerantzean Rossik ez ditu tabako-marka baten koloreak jantziko, baizik eta Alice Italiako ADSL linearenak.

Page 20: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Teknologia arloko galdera

10 Zeri esaten zaio BIGARREN ESKUKO KEA? A. Gasolina gaizki erretzen duten bigarren eskuko autoek sortzen dutenari. B. Bigarren eskuko etxeetako gasoliozko berogailuek isurtzen duten keari. C. Tabakoak erretzerakoan sortzen duen keari eta erretzaileak ahotik botatzen duenari. D. Birziklatutako produktuen industrietako tximinietatik irteten den keari.

Erantzuna: C. Tabakoak erretzerakoan sortzen duen keari eta erretzaileak ahotik botatzen duenari.

Tabakoaren ke-kopuru osoaren % 85 da

Page 21: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

1992: US Environmental Protection Agency agentziak erretzaileek sortzen duten keak minbizia eragiten duela eta erretzaile pasiboa izateak minbizia eragin dezakeela ondorioztatu du.

1997: Australian National Health and Medical Research Council Report txostenak tabakismo pasiboak haurrengan arnas aparatuko

gaixotasunak sortzen dituela eta helduengan biriketako minbizia sortzen duela ondorioztatu du.

1999: Osasunaren Mundu Erakundeko Ingurumen Tabakismoa eta Haurren Osasuna aholkularitzaren ondorioen arabera, tabakismo pasiboak arnas aparatuko gaixotasunak eta belarriko infekzioak sortzen ditu, eta arnasketaren funtzioaren garapena murrizten du.

2002: OMEko Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak tabakismo pasiboa biriketako minbiziaren eragiletzat identifikatu du, eta “tabakoaren keak kutsatutako airearen aurreko esposizioa” minbizi-eragileen artean sailkatu du.

2002: Irish Health & Safety Authority erakundeak, Laneko ingurumeneko tabakismoak osasunean dituen eraginei buruz egindako txostenean, tabakismo pasiboak minbizia eragiten duela eta biriketako minbiziaren eta beste minbizi batzuen eragilea dela ondorioztatu du.

Page 22: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Musika arloko galdera

11.- Zer musika-talde babestu zuen tabako-marka batek Gasteizko Buesa Arenan emandako kontzertu batean? Zergatik babesten dituzte horrelako ekitaldiak?

A- Fito y Fitipaldi B- Sutagar C- El canto del loco D- Estopa

Erantzuna: D. Estopa

Page 23: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari
Page 24: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Ekologiako galdera

12- Tabakoari buruzko ondoko adierazpen hauetako batek egia dio.

A. Urtero zur tropikalen 82,5 milioi metro koadro kontsumitzen dira tabakoa ekoizteko. B. Tabakoaren laborantzak ez du eraginik ingurumenean. C. Urtero zur tropikalen 82,5 metro kubiko kontsumitzen dira tabakoa ekoizteko. D. Urtero zur tropikalen 82,5 milioi metro kubiko kontsumitzen dira tabakoa ekoizteko.

Erantzuna: D. Urtero zur tropikalen 82,5 milioi metro kubiko kontsumitzen dira tabakoa ekoizteko.

Page 25: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Oihan tropikalen suntsiketa (OSASUNAREN MUNDU ERAKUNDEKO datuak)

Tabakoak, osasuna kaltetzeaz gain, ingurumena ere kaltetzen du, baina, askotan, iritzi publikoak ez du alderdi hori kontuan hartzen. Hirugarren Munduko herrialdeetan, tabako-

sailak basogabetzearen arrazoi nagusietako bat dira. Urtero zur tropikalen 82,5 milioi metro kubiko kontsumitzen dira tabakoa ekoizteko.

Tabakoaren hasierako tratamendurako erabiltzen den zur tropikalen kopurua herrialde tropikaletatik esportatzen den zur-kopuru osoa baino handiagoa da. Hori guztia, zigarretak, paketeak eta kartoiak egiteko erabiltzen den papera kontuan hartu gabe, gainera.

Tabako-produktuen kontsumoak eragin zuzena du ingurumenean, berehalakoa ez bada ere. Tabako-multinazional handiek ekoizpena Hirugarren Munduko herrialdeetara eramateko apustua egin dute, eta, horren ondorioz, erretzaileek oihan tropikalen suntsiketa sustatzen dute zuzenean.

Page 26: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Gizartearen arloko galdera

13 – Negozio-bolumen handiari eusteko eta bezeroen galerak (erretzeari uzten diotenak eta tabakoarekin lotutako gaixotasunen ondorioz hiltzen direnak) orekatzeko, zenbat erretzaile berri lortu behar dituzte tabako-konpainiek egunero Espainian?

A. Egunean 48 erretirodun erretzen hastea behar dute. B. Egunean 48 gazte erretzen hastea behar dute. C. Egunean 480 erretirodun erretzen hastea behar dute. D. Egunean 480 gazte erretzen hastea behar dute.

Erantzuna: D. Egunean 480 gazte erretzen hastea behar dute.

Page 27: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Munduko zazpi tabako-konpainia nagusietako arduradunak deklaratzen BIG TOBACCO sumario ospetsuan

“Haiek dira tabako-konpainien etorkizuneko negozioa… 14 urtetik 24 urtera bitarteko gazte horiek heldutasunera iristen direnean, negozio-bolumenaren gakoa izango dira hurrengo 25 urteetan gutxienez”

(1975. R. J. Reynolds Tobacco Co. Konpainiari aurkeztutako marketin-estrategia).

Page 28: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Gizartearen arloko beste galdera bat

14.- Zein herrialdetan izango dute kolore berbera marka guztietako tabako-pakete guztiek?

A- Brasilen B- Australian C- Estatu Batuetan D- Alemanian

Erantzuna: B- Australian

Page 29: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari
Page 30: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko galdera

15 – Light tabakoak ohiko tabakoak baino nikotina gutxixeago du. Ondorengo esaldi hauetatik, zein da egiazkoa?

A. Light tabakoak ez du loditzen, eta, beraz, ezin egokiagoa da argaltzeko dietetan erretzeko. B. Askoz ere osasuntsuagoa da, ariketa fisikoa egin ondoren erretzeko ezin hobea. Esate

baterako, entrenamenduko dutxaren ondoren. C. Light tabakoa erretzen dutenek zigarreta gehiago erre behar izaten dituzte nikotina-galera

orekatzeko, eta, beraz, epe luzean gehiago erreko dute. D. Light tabakoa erretzen duten pertsonek dirua aurrezten dute, gutxiago erretzen dutelako. E. B eta C erantzunak egiazkoak dira.

Erantzuna: C. Light tabakoa erretzen dutenek zigarreta gehiago erre behar izaten dituzte nikotina-galera orekatzeko, eta, beraz, epe luzean gehiago erreko dute

Page 31: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

“Light” zigarretak, “arinak” Marketin eraginkorra, hondamena osasun publikorako

“Light”, “galipot urrikoa”, “arinak”, “ultra-arinak” edo zigarretak saltzeko erabiltzen diren antzeko izendapenek kontsumitzailea engainatzen dute, nahasmena sortzen dute eta oso marketin-estrategia eraginkorra da tabako- konpainientzat. Light zigarretak ez dira horren kaltegarriak? Ideia hori guztiz faltsua da: light zigarretak toxikoak eta kaltegarriak dira. Aditu askok nabarmendu dute light zigarreten edo zigarreta arinen toxikotasuna: horrelako zigarretak erretzeak zigarreta arruntak erretzeak dituen arrisku berberak ditu. Nikotina-beharra asetzeko, light zigarretak erretzen dituen pertsonak gehiago erretzeko joera izan ohi du, eta inhalazioen kopurua eta intentsitatea ere areagotzen ditu. Nikotinarekiko mendetasun farmakologikoaren ondorioz, light zigarretak erretzen dituzten pertsonek inhalazio sakonagoak egiten dituzte, eta biriketako albeoloetara zigarretaren kean dauden gai toxikoen kopuru handiak iristen dira; horren ondorioz, biriketan adenokartzinoma deritzon tumore gaiztoa eratzen da. Zigarreta batek honako osagai hauek ditu: tabakoa, nikotina, galipota, artsenikoa, azetona eta gehigarriak; bestalde, zapore- eta uki-agenteak ere baditu. Piztutako zigarretaren errekuntzak kea sortzen du, eta, une horretan, aditu askoren arabera, "benetako lantegi kimikoa" sortzen da. Zigarreta bat erretzen denean gai toxiko asko sortzen dira. Zigarretaren keak 4000 gai inguru ditu. Horietatik, 40 osagai baino gehiago minbizi-eragileak dira. Zigarreta bat piztean bentzenoa, karbono-monoxidoa, nitrogeno-oxidoa, azido zianhidrikoa, amoniakoa eta merkurioa askatzen dira, bai eta beste metal batzuk ere: beruna eta kromoa. Erretzaileak zigarreta bat erretzen duenean, produktu kimiko horiek guztiak nahastu egiten dira, eta galipot likatsua sortzen dute. Kadmioa metal astuna da, eta 70 urte behar ditu gure gorputzetik desagertzeko.

Page 32: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Zinemaren arloko galdera

16– Ondoko aktoreen artetik, nork sinatu zuen kontratu bat tabako-industriarekin filmetan erretzen agertzeko?

A. Viggo Mortensenek (EL SEÑOR DE LOS ANILLOS) B. Sylvester Stallonek (ROCKY 1, 2, 3, 4, 5 eta 6) C. Antonio Banderasek (EL ZORRO) D. Leonardo DiCapriok (TITANIC eta INFILTRADOS)

Erantzuna: B. Sylvester Stallonek

Page 33: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari
Page 34: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Ekologiako galdera

17 – Adierazi ondoko esaldi hau egiazkoa ala gezurrezkoa den: “Tabakoaren keak eragina du berotegi-efektuan eta Lurreko berokuntza globalean”.

A- Egia B- Gezurra C- Ez dakit

Erantzuna: A.- Egia

Tabako-kontsumoak, industriako beste sektore batzuekin edo automobilgintzarekin konpara ezin daitekeen arren, eragin zuzena du berotegi-efektuan, eta 225.000 tona CO2 sortzen ditu mundu osoan, hau da, 10.000 km egiten dituzten 12.000 autok sortzen duten kopuru bera. Osasunaren Mundu Erakundearen datuak.

Page 35: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

KIOTO MODU ULERGARRIAN

Kiotoko Protokoloa modu argian azaltzeko, ondoko konparazio hau erabil daiteke: erretzaileen klub baten antzekoa da; erretzaileek kea botatzen dute lokalean, eta, 1990. urtean, 20 zigarretez osatutako pakete bat erretzen zuen erretzaile bakoitzak, batez beste; hala ere, batzuek hori baino gehiago edo askoz ere gehiago erretzen zuten, eta beste batzuek gutxiago edo askoz ere gutxiago. 1997. urtean, egunean 25 zigarreta erretzen zituzten batez beste, eta kluba kez betetzen ari zitzaiela eta elkar ikustea ezinezkoa zela eta ito egin zitezkeela ohartu ziren. Hala, eztabaida luze eta istilutsuen ondoren, ahalegin handia egitea erabaki zuten: klubeko kideek erretzen zituzten zigarreten batez bestekoa 19 zigarretetara jaitsiko zuten, baina, hori bai, zigarreta horiek uzteko nahiko denbora hartu zuten, 2008tik 2012ra bitarteko epea eman baitzieten euren buruei.

Zigarreten kopurua murriztea jada gehiegizkoa iruditzen zitzaienez, zenbait klausula gehigarri adostu zituzten. Adibidez, erretzaile porrokatuek, horretarako dirurik baldin badute, "tabako- kuota" eros diezaiekete batez bestekoaren azpitik daudenei. Bestalde, Protokoloaren aurreikuspenen arabera, batez bestekoaren oso azpitik daudenen kontsumoa handi daiteke, 19 zigarretetara iritsi arte. Azken batean, erretzaileen kluba da, eta eskubide berberak izan behar dituzte guztiek. Beste aukera bat ere ematen du: klubera loreontziak (tabakoaren kearen "isurbideak") eraman ditzaketen kideek 19 zigarreta baino gehiago kontsumitu ahal izango dituzte, landareek ke asko xurgatzen dutela segurtatzen dutelako. Eta, azkenik, 2012. urterako batez besteko kuota 19 zigarretatan ezartzeko konpromisoa hartu arren, tabako- lantegiek handitzen jarraitu behar dutela erabakiko dute guztiek, haien arabera, gauza batek ez baitu zerikusirik bestearekin.

Page 36: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Horixe da, zehatz-mehatz, Kiotoko Protokoloa, baina atmosfera kutsatzen duten gasei eta berotegi-efektuko gasei aplikatuta. Erretzaileen klubeko kideak nazioak dira, batez ere industrializatutakoak. Loreontziak planetako oihanak eta basoak dira, eta herrialde bakoitzak horien ekarpenak egiten ditu. Epeak eta murrizketen ehuneko irrigarriak adierazitakoak dira. Harrigarriena gobernuz kanpoko erakunde batzuek protokolo hankamotz hori bete dadin agertzen duten ilusioa da, honako argudio sinplista, ahul eta sinesten zail honetan oinarrituta: "Hobe da hogei urtean egunero pakete oso bat erre beharrean zigarreta bat gutxiago erretzen saiatzea, urtero pakete horren % 3 gehiago erretzea baino". Eta harrigarria da, era berean, Protokoloak zigarreta-lantegiak ixteko premia LARRIAZ ezertxo ere ez esatea, eta haien hazkundea bultzatzen jarraitzea; hau da, keak murriztu behar direla esatea, baina gero eta lantegi gehiago ezartzen jarraitzea, lantegiek eta keak inolako zerikusirik izango ez balute bezala.

Eta, azak ontzeko, erretzailerik porrokatuenetako batzuek, AEBk eta Errusiak, besteak beste, uko egin diote hogei urtean paketeko zigarreta bat gutxiago erretzeko hitzarmena sinatzeari; hala ere, ezin dira lokaletik irten, hots, Lurra planetatik, eta beren adikzioa areagotuko dutela eta kea besteei botatzen jarraituko dutela iragarri dute.

Hobeto ulertzen al duzue orain?

PEDRO PRIETO Ekologiako aldizkaria

Page 37: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko beste galdera bat

18 - 30 m2-ko gela batean dagoen pertsona batek ez du erretzen, baina gela berean dagoen beste pertsona batek 2 zigarreta erretzen ditu orduro. Lehenengo pertsona horrek noizean behin leihoa ireki arren, hiru ordutan arnastuko dituen toxikoak honako zigarreta kopuru honi dagozkio:

A. Zigarreta laurden bati B. Zigarreta erdiari C. Zigarreta bati D. Zigarreta eta erdiri

Erantzuna: D. Zigarreta eta erdiri

Page 38: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Secondhand Smoke Facts Secondhand smoke, also known as passive or environmental tobacco smoke (ETS), is a combination of:

• Mainstream smoke: exhaled by smokers • Sidestream smoke: given off by the burning end of a cigarette, cigar, or pipe.

Between 70% and 90% of non-smokers in the American population, children and adults, are regularly exposed to secondhand smoke. It is estimated that only 15% of cigarette smoke gets inhaled by the smoker. The remaining 85% lingers in the air for everyone to breathe. If a person spends more than two hours in a room where someone is smoking, the nonsmoker inhales the equivalent of four cigarettes. Secondhand smoke is the third leading preventable cause of disability and early death (after active smoking and alcohol) in the United States. For every eight smokers who die from smoking, one innocent bystander dies from secondhand smoke

The general public is affected by second-hand smoke more then they think. Two hours spent in a “non-smoking” section of a restaurant is the equivalent of personally smoking one and a half cigarettes. Eight hours spent in an office environment that allows smoking is the same as smoking six cigarettes. (Secondhand Smokes You)

Page 39: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

BIGARREN ESKUKO KEA

Bigarren eskuko kea giroan dagoen tabakoaren keari edo modu pasiboan erretzeari esaten zaio. Tabakoaren errekuntzatik sortzen diren bi ke mota daude: errekuntzatik sortutako kea (zigarreta edo zigarro baten muturra piztean edo pipa bat piztean isurtzen den kea) eta ke nagusia (erretzaileak ahotik botatzen duen kea). Bi ke horiek ez dira berdinak, guk hala uste arren. Piztutako zigarretaren muturretik airera isuritako keak erretzaileak ahotik botatzen duen keak baino minbizi-eragileen (kartzinogenoak) kontzentrazio handiagoak ditu.

Horrez gain, erretzaileak botatzen duen keak baino partikula txikiagoak ditu besteak, eta errazago barneratzen da gorputzeko zeluletan. Erretzen ez duten pertsonek bigarren eskuko kea arnastean pasiboki edo oharkabean erretzen dutela esaten da. Erretzen ez duten eta bigarren eskuko kea arnasten duten pertsonek nikotina eta beste gai kimiko toxiko batzuk hartzen dituzte, erretzaileek bezalaxe. Bigarren eskuko kearen aurreko esposizioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da gai kimiko kaltegarri horiek gorputzean izango duten eragina. Gure ondoan beste norbaitek lau zigarreta erretzen baditu, erretzaile pasiboak zigarreta bat erreko du, baina zigarreta hori erretzaileak erretzen duena baino askoz ere toxikoagoa izango da.

Page 40: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko galdera

19- Tabakoaren gai toxikoei erantzuteko, erretzailearen gorputzak honela erantzuten du (soilik esaldi bat da zuzena).

A. Arnasa hartzeko gaitasuna handitzen du, irensten duen kearen ondorioz. B. Bronkioen diametroa handitzen du, kea hobeto igaro dadin. C. Arterien diametroa handitzen du, odola hobeto igaro dadin. D. Globulu gorrien kopurua handitzen du, oxigeno falta orekatzeko.

Erantzuna: D. Globulu gorrien kopurua handitzen du, oxigeno falta orekatzeko.

Page 41: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

HIPOXIA, POLIGLOBULIA, JUANITO eta EDURNE

Erretzaile aktibo edo pasibo batek arnasten duen karbono-monoxidoak eragin negatiboa du erretzailearen odolean, izan ere, bizitzeko horren beharrezkoa dugun oxigenoa hemoglobinatik bereizten baitu eta karboxihemoglobina molekula sortzen du; molekula horrek ezin du oxigenoa eraman gure gorputzeko organo eta ehun guztietara. Horren ondorioz, oxigeno falta eta arnasa- urritasuna gertatzen da, HIPOXIA izenez ezagutzen dena (HIPO-gutxi, OXI-oxigenoa). Oxigeno falta hori orekatzeko, hezur-muina globulu gorri gehiago ekoizten hasten da – POLIGLOBULIA–, eta odola loditu egiten da, likido baino zelula gehiago dituelako, eta zailagoa gertatzen zaio odol-hodi txikienetara iristea.

Sendagileek oinetako behatz guztiak moztu behar izan dizkiote Juanito Oiarzabali Sendagileak oso pozik agertu dira hiru orduko ebakuntzaren ondoren. Pasabani bi behatz zati moztu zizkioten eta beste bi karrakatu zizkioten

BEATRIZ CORRAL/VITORIA EL CORREO DIGITAL Arrakastatsua. Horrela deskribatu zuten sendagileek atzo Juanito Oiarzabali Zaragozan egindako ebakuntza. Hiru ordu baino gehiagoko ebakuntzaren ondoren, Kiko Arregi, gorputzeko izozten arloan aditua, gustura gelditu zen emaitzarekin. Oinetako hamar behatz moztu zizkioten anestesia orokorrarekin, eta txertatzeen inplante bat ere egin zioten usteltzen hasita zituen behatzetan. K2 mendian duela ia bi hilabete bizi izan zuen odisearen oroigarria. Hala ere, sendagileek beraien helburua lortu zuten: oina pausatzen den gunea salbatzea.

Page 42: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko galdera

20 – Tabakoarekin zuzenean lotutako ondoko arazo hauetatik, zein edo zeintzuk ikusten dira gehien EPE LABURREAN?

A. Biriketako minbizia. B. Nahasmendu kardiobaskularrak. C. Arnas aparatuaren erantzunaren murrizketa ariketa fisikoa egiterakoan. D. Hats gaiztoa eta aurpegiko zimurrak behar baino lehen agertzea. E. C eta D

Erantzuna: E. C eta D. Arnas aparatuaren erantzunaren murrizketa ariketa fisikoa egiterakoan. Hats gaiztoa eta aurpegiko zimurrak behar baino lehen agertzea.

Page 43: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Ariketa fisikoa, kirola eta tabakoaren kontsumoa Franchek Drobnic sendagilea San Cugateko GOI MAILAKO KIROLGUNEKO Kirol Fisiologia Saileko burua.

Tabakoa eta osasuna Ariketa fisikoa egiten duen pertsonak tabakoa kontsumitzeak garrantzi handia du, batez ere bi osagai hauen ondorioz: karbono-monoxidoa (CO) eta nikotina.

/…/ Ondorioa begien bistakoa da, tabakoa kontsumitzeak birikak, bihotza, arteriak, etab. zuzenean kaltetzeaz gain, beste organo batzuei ere eragiten baitie zeharka, kirolariak bere lanerako erabiltzen duen erremintaren, hots, gorputzaren, funtsezko piezei; eta, gainera, tabakoaren kontsumoak errendimendu fisikoa murrizten du nabarmenki. Horregatik, azterketa epidemiologikoetan, kirolariak gutxien erretzen duten profesionalak izan ohi dira.

Buru pixka bat duen kirolariak, bere osasunaz arduratzen denak, ezin du erretzeko aukera inola ere balioetsi. Antsietatea kontrolatzeko aitzakiak ez du balio. Helburu horretarako beste baliabide asko daude, tabakoak norberarentzat nahiz ondokoarentzat epe laburrean nahiz luzean dituen kalteak ez dituztenak. Beraz, ariketa fisiko neurritsua, kontrolatua eta alaia osasungarria da, baina tabakorik gabe beti.

Page 44: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko galdera

21- Haurdun dagoen emakume batek tabakoa kontsumitzen badu, haurrarengan ondoko ondorio hauek izan ditzake.

A. Haur jaioberriak eztula egin dezake B. Haur jaioberriak hats gaiztoa izan dezake C. Haur jaioberriak hortzak horituta izan ditzake D. Haur jaioberriak pisu gutxi izan dezake.

Erantzuna: D. Haur jaioberriak pisu gutxi izan dezake.

Page 45: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Erretzea eta haurdunaldia Haurdunaldian erretzeak dituen arriskuak: Gaur egun, lehen baino emakume gutxiagok erretzen dute haurdunaldian, baina oraindik ere haurdun dauden emakume askok erre egiten dute. Gainera, haurdun dagoen emakume batek erretzen ez badu ere, etxean, lanean edo lagunartean beste erretzaile batzuek botatzen duten kea arnas dezake.

Keak hainbat kalte eragin ditzake umekian, esate baterako: Pisu txikiagoa jaiotzerakoan. Erditze goiztiarra. Heriotza. Sortzetiko arazoak izateko arrisku handiagoa.Aurrerago, ama erretzaileen

haurtxoek beste arazo asko izan ditzakete.Ikertzaileen arabera, karbono-monoxidoak (odoleko oxigenoa murrizten du) eta nikotinak (hormona jakin batzuen jariatzea bultzatzen du) ondorio kaltegarri asko eragiten dituzte.

Hala ere, Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioaren arabera (US Food and Drug Administration, FDA), emakume batek haurdunaldiaren hasieran erretzeari uzten badio, areagotu egiten da haurtxo osasuntsua jaiotzeko aukera.

Page 46: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Psikologiako galdera

22- Erretzeari eta tabakoari buruzko ondorengo adierazpenetatik edo sinesmenetatik, zein dira egiazkoak?

A. Erretzeak nerbioak lasaitzen ditu B. Errez gero independenteago zara C. Erretzeak pisua galtzen laguntzen du D. Errez gero hobeto pasako duzu eta helduago sentituko zara E. Aurreko guztiek gezurra diote

Erantzuna: E. Aurreko guztiek gezurra diote. Azalpena ondoko webgune britainiarrean duzu; ingelesa hobetzeaz gain, proposatzen dizkizuten gaiekin eta jolasekin ondo pasatu ahal izango duzu. Zuen iritziak taldean parteka ditzakezue.

Page 47: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

http://www.mindbodysoul.gov.uk/smoking/003/smowho.html

Page 48: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Naturaren arloko galdera

23- Ondorengo zeinu, sintoma edo sentipenetatik, zein dagokie erretzaile gazteei?

A. Txistu asko sortzen dute ahoan. B. Aurpegiko zimurrak behar baino lehen agertzen dira. C. Hats gaiztoa eta muxu desatseginak. D. Guztiak.

Erantzuna: D. Guztiak

Page 49: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Tabakoak gazteengan dituen eraginei buruzko informazio gehiago nahi baduzu,

Kanadako webgune hau bisita dezakezu. Bide batez, eskolan garatzeko prebentziorako ideia berriak ezagutu ahal izango dituzu.

http://www.tobaccofacts.org/poster/index.html

Page 50: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Psikologiaren arloko galdera

24- Erretzen hasten direnek EGIN OHI EZ DUTEN adierazpen bat:

A. Zapore ona du eta lagun taldean nagoenean oso gustura erretzen dut.

B. Ez zait nekagarria iruditzen…, gainera, tabakoa baino gauza okerragoak badira.

C. Beno, zerbait beharko dugu hiltzeko, ezta? D. Kontrolpean dut eta nahi dudanean utziko dut. E. Tabako-multinazionalen helburu nagusia naiz.

Erantzuna: E. Tabako-multinazionalen helburu nagusia naiz

Page 51: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

BAT FORMULAKO PUBLIZITATEA Tabako-konpainiek Shanghaiko Sari Nagusia irabazi dute JULIA VARELA Astelehena, 2004ko urriak 4 Tabako-konpainiek Fernando Alonso bera aurreratu zuten Shanghaiko Bat Formulako Sari Nagusian. Lehiaketan Lucky Strike zigarreten publizitatea egin du British American Tobacco (BAT) konpainiak, Asiako kontinentean hedatzeko estrategiaren barnean.

“Munduan erretzen diren hiru zigarretetatik bat txinatar batek erretzen du”, jaso du The Lancet aldizkariko artikulu batek. Artikuluaren egileak, Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Londresko Eskolako eta Minnesotako Nikotinarekiko Mendetasuneko Zentroko kide direnak, merkatu berriak bilatzeko joera horrek izan ditzakeen ondorioen beldur dira, izan ere, Txinan adibidez, 350 milioi pertsona baitaude legezko droga horren mende.

Bat Formulak tabako-konpainien eraginaren mende jarraitzen du; gainera, Asian eta Ekialde Urrunean ez zaie inolako murrizketarik ezartzen kirol horretan parte hartzen dutenei euren logoa ezartzeko orduan. British American Tobacco konpainia liderra da tabakoaren sektorean, eta BAR (British American Racing) lasterketa taldearen bidez eta Lucky Strike eta State Express 555 (SE 555) bereizgarrien bidez agertzen du nagusitasun hori. Michael Schumacher pilotu alemaniarra Shanghaiko Sariaren entrenamenduetan. EFE

Page 52: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Historiaren arloko galdera

25. Nork esan zuen esaldi hau?

“Erretzeko eskubidea gazteentzat, pobreentzat, beltzentzat eta tentelentzat gordetzen dugu”

A. Adolf Hitlerren ministro batek, Hirugarren Reichean, 1945ean. B. Augusto Pinocheten ministro batek, Txileko diktaduran, 1973an. C. Tabako-konpainia ospetsu bateko exekutibo batek, 1973an. D. Ku Klux Klaneko kide batek, 2002an.

Erantzuna: C. Tabako-konpainia ospetsu bateko exekutibo batek, 1973an

Page 53: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

“Guk ez dugu kaka erretzen, saldu egiten dugu. Gazteentzat, beltzentzat, pobreentzat eta tentelentzat gordetzen dugu”

"We don't smoke the shit, we just sell it. We reserve that for the young, the black, the poor and the stupid."

Horrela erantzun zion R.J. Reynolds konpainiako exekutibo batek –konpainia horrek gamelu izena duen tabako-marka bat ekoizten du– David Goerlitz-i, garai batean Winston markako iragarkietan agertzen zen unaiari, hark beraiek zergatik ez zuten erretzen galdegin zionean. Erantzun hori 1976. urtean Amerikako Tabako Industriaren aurka Marylanden egindako sumarioan jaso zen. Agiri horiek Kaliforniako Unibertsitateko webgunean kontsulta ditzakezue: http://www.library.ucsf.edu/tobacco/litigation/md/3mdcomplaint.html

Page 54: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari
Page 55: KERIK GABEKO GELAK PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN ... · bereziki hori, eta Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen talde batean. Tabako-industriarako, garatzen ari

Gasteizko Udalak utzitako materialak