24
www.anboto.org DURANGALDEKO ASTEKARIA 660. alea 2017ko urtarrilaren 13a 15. urtea BERRIZ Durangaldea 4 Babes ugari jaso du Sarek deitutako manifestazioak Durango 3 Higiezinen zerga 0,335 izango da eta kaltetuak haserre daude Mañaria 8 Hasi dira Mañariko kioskoa jolasgune bihurtzeko obrak Otxandio 9 Martxoaren 30ean eta apirilaren 7an Korrika eskualdean izango da “Yemenen bizi duten egoera dramatikoa da. Giza krisi egoeran daude” Yemengo gerra lehen lerrotik ezagutzen du Meritxell Relaño durangarrak. Ia bi urtez dirauen gatazkan, Unicefeko bulegoko zuzendaria da. Larrialdietarako laguntza antolatzen dihardu, besteak beste. 10-11 Durangon eta Zornotzan gertatutako eraso sexistak salatzeko, mobilizazioak deitu dituzte Gabonen bueltan eraso sexista bi gertatu dira Durangaldean. Lehenengoa Durangoko Mu- rueta Torre auzoan gertatu zen, urtarrilaren 3an. Udalak publiko egin duenez, adin txikiko neska batek erasoa jasan zuen. Plataforma Fe- ministak elkarretaratzea egin zuen atzo eraso hau gaitzesteko. Zornotzan, berriz, urtarrila- ren 6ko goizaldean emakume batek erasoa ja- san zuen. Mugimendu Feministak elkarreta- ratzea deitu du biharko, herriko plazan. 4 Kirola Ariznabarreta eta García faborito domekan Abadiñon jokatuko den Bizkaiko Kros Txapelketan 20

Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

www.anboto.org

DURANGALDEKO ASTEKARIA

660. alea

2017ko urtarrilaren 13a 15. urtea

BERRIZ

Durangaldea 4Babes ugari jaso du Sarek deitutako manifestazioak

Durango 3Higiezinen zerga 0,335 izango da eta kaltetuak haserre daude

Mañaria 8Hasi dira Mañariko kioskoa jolasgune bihurtzeko obrak

Otxandio 9Martxoaren 30ean eta apirilaren 7an Korrika eskualdean izango da

“Yemenen bizi duten egoera dramatikoa da. Giza krisi egoeran daude”Yemengo gerra lehen lerrotik ezagutzen du Meritxell Relaño durangarrak. Ia bi urtez dirauen gatazkan, Unicefeko bulegoko zuzendaria da. Larrialdietarako laguntza antolatzen dihardu, besteak beste. 10-11

Durangon eta Zornotzan gertatutako eraso sexistak salatzeko, mobilizazioak deitu dituzteGabonen bueltan eraso sexista bi gertatu dira Durangaldean. Lehenengoa Durangoko Mu-rueta Torre auzoan gertatu zen, urtarrilaren 3an. Udalak publiko egin duenez, adin txikiko neska batek erasoa jasan zuen. Plataforma Fe-

ministak elkarretaratzea egin zuen atzo eraso hau gaitzesteko. Zornotzan, berriz, urtarrila-ren 6ko goizaldean emakume batek erasoa ja-san zuen. Mugimendu Feministak elkarreta-ratzea deitu du biharko, herriko plazan. 4

KirolaAriznabarreta eta García faborito domekan Abadiñon jokatuko den Bizkaiko Kros Txapelketan 20

Page 2: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto2

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Laguntzaileak:

Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 11.500 ale

Zuzendaria:Jone Guenetxea Arrinda.Administrazio burua: Itziar Belar Zubizarreta.Administrazioa: Miren Abasolo Txabarri.Publizitatea: Itxaso Martinez de Arenaza Yarza eta Nagore Txintxurreta Isasi. Erredakzioa: Aitziber Basauri Gandiaga, Itsaso Esteban Urtiaga, Joseba Derteano Bilbao, Markel Onaindia Txabarri, eta Maialen Zuazubiskar Gallastegi.Maketazioa: Eider Alberdi Bengoa.Zuzentzailea: Mikel Azkarraga Etxegibel.

Bixente Kapanaga, 948215 Iurreta

BizkaiaTel.: 946 816 558

Erredakzioa:946 232 523

Publizitatea:946 217 902

[email protected]

2017ko urtarrilaren 13a 14. urtea - 660. alea

Herririk herri

60 lagunetik gora auzolanean, AramotzenFumbarrira arteko zatian garbiketa egin dute

DURANGO J.G.Aramotzetik Fumbarri enpre-sara bitarteko zatian dagoen erreka ingurua eta sasitza gar-bitzeko deia egin zuten Herria eta Aramotzeko auzo elkar-teek joan zen zapatu goizerako. Deialdiaren erantzuna uste baino hobea izan zela azaldu du-te antolatzaileek. 60 lagun baino gehiago batu ziren eta “hainbes-

te lagunentzako erremintarik” ez zuten eraman.

Durangoko Udalak, Ura era-kundeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Aramotz ingurua “abandonatuta” dutela diote au-zokideek. Horregatik, iniziatiba hartu eta dagoeneko bigarre-nez egin dute auzolana. Sasiak kendu eta, bide batez, arbolak apaindu zituzten.

Antolatzaileek uste baino harrera hobea izan zuen deialdiak.

Errefuxiatuentzat arropa batuko dute erresidentzian

DURANGO M.O.Jose Miel Barandiaran erre-sidentzian errefuxiatuentzat arropa batuko dute astelehe-nera (urtarrilak 16) bitartean, egoitza gestionatzen duen Aita

Menni Ospitalaren ekimenez. Batutako arropa Grezian la-nean dabiltzan gobernuz kan-poko erakundeei emango diete. Batez ere, gizonen zapatak, pra-kak eta galtzak behar dituzte.

Errefuxiatuen aldeko elkarretaratzeak egiten dituzte, hilero, Durangon.

Zebra-bideetako istripuek ez dute etenik izan, eta urte berrian bi gertatu dira dagoenekoEH Bilduk galdetegi bat osatu du herritarrek istripuez duten iritzia jakiteko

DURANGO J.G./M.O.Zaharrak berri Durangoko ze-bra-bideetan. Autoen eta oinez-koen arteko istripuek ez dute etenik izan, eta urte berrian bi gertatu dira dagoeneko. Lehe-na urtarrilaren 5ean jazo zen, Oiz kalean. Auto batek 58 ur-teko pertsona bi harrapatu zi-tuen. Bigarrena astelehenean izan zen, Kurutziaga eta Fauste kaleen elkargunean, eta kasu honetan gizon bat harrapatu zuten. Istripu bietako zaurituak ospitalera eraman zituzten. Horrez gainera, hilaren 1ean auto batek lagun bat jo zuen Iu-rretatik Durangorako zubian; lekukoen arabera, 10 urte ditu zaurituak.

Durangon zebra-bideetan gertatzen diren harrapaketen aurrean, EH Bilduk galdetegi bat osatu du Durangoko herri-tarren iritzia eta beharrizanak jakiteko, prentsa oharrean azal-du dutenez. Koalizioak sare so-

zialetatik eta bere komunikazio esparru arrunten bidez inkesta herritarren eskura jarriko du.

Durango osoko trafikoaren abiadura orduko 30 kilometrora bajatuko du udalak, baina EH Bildu ez dago gustura gaiaren gestioagaz. Gobernu taldea-renak “neurri arbitrario eta funtsik bakoak” direla dio koa-

lizioak, eta partaidetza eskatu du. “Herritarren haserrea eta ezinegona guztiz justifikatuak dira, ikusirik harrapaketak gora doazen bitartean, gober-nu taldeak entzungor egiten duela”, adierazi du EH Bilduk. Hala ere, gobernuaren arabera, harrapaketen indizeak behera egin du azken urteetan, garraio politiken eta semaforoak ken-tzearen eraginez.

Zornotzan, radarrakBestalde, Zornotzan harrapake-ta bi egon dira hamabost egu-nean. Hilaren 4an auto batek ume bat harrapatu zuen Luis Urrengoetxea kalean, eta mar-titzen goizean, N-634 errepidean emakume bat zauritu zen, A-8 autobideko sarrera inguruetan.

Hain justu, Zornotzako Uda-lak radarrak ipiniko ditu Etxa-non, Larrean eta Nafarroa ka-lean, auzokideak autoen gehie-gizko abiaduraz kexatu eta gero.

Urte berrian oinezkoen istripu bi egon dira Durangon, bat Iurretan, eta bi Zornotzan. Lehior Elorriaga

Gobernu taldearenak “neurri arbitrario eta funtsik bakoak” direla dio koalizioak

Zornotzako Udalak radarrak ipiniko ditu Etxanon, Larrean eta Nafarroa kalean

Page 3: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto Herririk herri 3

“Harrigarria egin zait udalean gauzak egiteko duten modua”Durangoko Udalak hirugarrenez eztabaidatu du higiezinen zergarako indizeen inguruan; indize altua 0,355ean kokatu, eta kaltetuak haserre daude

DURANGO Markel Onaindia“Harrigarria egin zait udalean gauzak egiteko duten modua. Ordenantza bat hiru aldiz alda-tzea ez da normala, eta uste dut jakin barik ibili direla gauzak egiten. Zelan bozkatu dute ia ja-kin barik?”. Josune Escotaren

berbak dira, higiezinen zerga-rako ezarritako indize altuaren kaltetuetako batenak. Salatu du ez dutela informaziorik eduki, eta auzitegira eta Arartekoaren-gana jotzea ez dute baztertzen.

Indize orokorra 0,2koa da, eta altua –Aldundiak 180.000 eu-

rotik gora baloratu dituen 358 etxetan– 0,355ekoa. Ondorioz, Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean, 0,5ekoa ezarri zuen 140.000 euro-

tik gora baloratutako etxeetan. Azaroan, langa 180.000 eurora igo zuten, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk akordioa egin ostean. Baina kaltetuen haserrearen aurrean, berriro moldatu zuten abendu amaieran. Kaltetuek, EH Bilduk eta Herriaren Es-kubideak 0,29ko indizea propo-satu zuten; EAJk eta PSE-EEk 0,37koa, eta PPk 0,355ekoa. Hau-xe onartu zen, jeltzaleen eta sozialisten babesa jaso zuelako.

Kaltetuen haserreaIndize altu horregaz ez daude ados plataforma bat sortu duten kaltetuak, Tabira, Galtzareta eta Santikurutz auzoetakoak, besteak beste.“Tasa honegaz datoz, dirudunak izango bagina moduan, eta hori ez da horrela”,

azaldu du Escotak. Gogoratu du bakoitzaren etxeak ez duela zerikusi zuzenik errentagaz. “Batzuek seme-alaba asko dituz-telako erosi dute etxe hori; baina ze soldata daukate?”, ohartarazi

du. Indize hori barik ere gehiago ordainduko zutela dio; gainera, bere auzunearen kasuan, Tabi-ran, zaborren tasa bi ordaintzen dituzte, eta garajeagatik derri-gorrezko kuota bat ere bai.

Horrez aparte, indizearen 180.000 euroko langan saltoa dagoela kritikatu du Escotak. “179.999 euroko balioa duten etxeetan 366 euro ordainduko dituzte; 180.000koetan, 900 euro baino gehiago”.

13 herritan soilikOrain arte, etxeei ezin zitzaien indize alturik ezarri, guztientzat berbera zen, baina Aldundiak hori aldatu du, eta Bizkaia osoan 13 herritan ipini dute. Escotaren arabera, Espainiako legedian debekatuta dago. “Guk pilo bat ordainduko dugu, eta Espainian indize hori debekatuta dagoela ikusita, adarjotzea ematen du honek”, kexatu da. Dioenez, Be-rangon, adibidez, 2 milioi euro-ko balioan ipini dute indizerako langa, ez 180.000 eurotan.

Escota ez dago gustura uda-lean emandako prozesuagaz. “Sentsazio txarra geratu zait, politika ez ulertzearena”, adie-razi du. Hala ere, alderdiekin berba egiten jarraitzeko asmoa dute, eta politikariek ere boron-date hori erakutsi dutela dio.

Abenduaren 29an egin zuten indizearen inguruko hirugarren bilkura.

“Espainian indize hori debekatuta dagoela ikusita, adarjotzea ematen du honek”

Page 4: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto

DOAKO IKASTAROAK2016-2017 IKASTURTEKO IKASTAROEN ESKAINTZA

INFORMAZIOA eta IZENA EMATEATel.: 94 621 58 77

[email protected] www.ibaizabalikastola.eus

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA

Enplegurako prestakuntza-ekintzen programazio teknikoaHOBETUZ ikastaroa

60 ordu 2017/01/24

Ur eremu naturaleko sorospenaLANBIDE ikastaroa

180 ordu 2017/03/28

ESKAINTZA IREKIA

Psikomotrizitatea nagusientzatHOBETUZ ikastaroa

20 ordu 2017/01/19

4 Herririk herri

Babes ugari jaso du Sarek deitutako manifestazioak

DURANGALDEA J.G./M.O.Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean, manifestazio na-zionala deitu du biharko Sa-re mugimenduak. Arratsal-dean, 17:30ean, hasiko da mo-bilizazioa, Kasilla plazatik. Partaideek Salatzen dut mezua islatzen duten kartulinak era-mango dituzte; izan ere, euskal presoen eskubideen aldeko tal-deak egoera kritikatu du.

Sareko kideek manifesta-ziorako deia egin dute herririk herri, dinamika eta iragarkien bidez. Ondorioz, babes ugari ja-so du ekimenak. Durangon, esa-terako, giza-katea osatu zuten joan zen zapatuan. Gainera, bi-deo bat ere argitaratu dute, eta aurpegi ezagun ugari ikusi dai-

tezke bertan: kultur eragileak, hezkuntza arloko langileak, gaz-teak, feministak, sindikatuak, alderdi politikoak... Elorrion eta Abadiñon ere hainbat he-rritarrek babesa erakutsi diote deialdiari bideo bidez.

Iurretan, bestalde, azkenal-dian modan dagoen mannequin challenge estiloko grabazioa landu dute.

Kalera, KaleraGabon bueltan ez da Sare baka-rrik izan presoen gaia azalera-tu duena. Preso ohiek Kalera, Kalera izeneko dinamika landu dute eta, besteak beste, joan zen domekan kultur ekitaldia egin zuten Plateruenean, eskualdeko sortzaile ugarigaz.

Durangon argazkia atera zuten giza-katea egin eta gero.

A-8ko bidesaria %2 igo da urte berriagazEz dute hilean 30 eurotik gora ordaindu beharko

DURANGALDEA J.G./M.O.Aurten berriro ere gora egin du A-8 autobideko bidesariak.

Iazko gorakadaren ostean, za-laparta piztu eta bidesariaren aurkako plataforma sortu zen.

Bada, 2017an %2 igo da tari-fa; esaterako, Iurretatik Bilbo-ra joateko 2,18 euro ordaindu behar ziren iaz, eta orain 2,22 izango da prezioa.

Iazko protesta eta eztabaiden ostean, Aldundiak diru-lagun-tza proposamen berria aurkez-tu zuen urte berriari begira. Horrela, laguntza eskatuz gero, gidariek ez dituzte 30 euro bai-no gehiago ordainduko hilean AP-8a, Hegoaldeko saihesbidea eta Artxandako tunela erabil-tzeagatik. Bizkaian bizitzea eta ordaintzeko Via-T gailua era-biltzea dira laguntza eskatzeko baldintzak (www.interbiak.bizkaia.eus). Gidariek normal erabiliko dute autobidea, eta hi-le amaieran deskontua egingo diete, 30 eurotik pasatuz gero.

Protestarako karabanaBestalde, AP-8 Peajerik Ez pla-taformak protesta egingo du bihar, Durangotik Ermuaraino-ko karabana bategaz. Dagoene-ko 20.000 sinadura lortuta, gaur Ermuan batuko dituzte.Iurretatik Bilborako bidaia 2,22 euro kostatzen da orain.

Durangoko eta Zornotzako erasoak gaitzetsi dituzteAdin txikiko neska batek urtarrilaren 3an erasoa jasan zuen Murueta Torren; Zornotzan, urtarrilaren 6an emakume bati egindako erasoa gaitzetsi du udalak

DURANGALDEA J.D./J.G.Durangon eta Zornotzan gabo-netako egunen bueltan eraso sexista bi gertatu zirela publiko egin zuten atzo herri hauetako udalek.

Durangoren kasuan, adin txi-kiko neska batek eraso sexista jasan zuen urtarrilaren 3an, Murueta Torren, Durangoko Udalak jakitera eman duenez. Era berean, udalak babesa eman die erasoa jasandako gaz-teari eta bere familiari, institu-zio honek dituen baliabide oro beraien esku jarrita. Udalak herritarrei dei egin die Plata-

forma Feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko. Atzo, elkarretaratzea egin zuten Andra Marian. Hitzordu horre-tan, Durangoko erasoaz gaine-

ra, asteon Portugaleten hildako emakumea gogora ekarri zuten. Horrez gainera, Durangoko

Udalak datorren egueneko elka-rretaratzean ere parte hartzeko deia egin du.

Zornotzako erasoaZornotzan, urtarrilaren 6ko goi-zaldean emakume batek erasoa jasan zuen. Zornotzako Udalak bozeramaile batzordean erasoa “irmoki arbuiatzen” duen adie-razpen instituzionala onartu eta publiko egin du.

Era berean, gertatutakoa sa-latzeko, Zornotzako mugimen-du feministak elkarretaratzea deitu du biharko, 11:00etan, Zor-notzako Herriko Plazan.

Durangoko Plataforma Feministak Andra Marian egindako elkarretaratzea.

Zornotzako eta Durangoko mugimendu feministek mobilizazioak deitu dituzte

Page 5: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto Herririk herri 5

Hainbat kultur eta kirol elkartetako kideek babesa erakutsi diote herri galdeketari Maiatzaren 7ko herri galdeketagaz bat datozela adierazi dute adierazpen bateratu baten bidez

ZORNOTZA J.DerteanoErabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinami-kek sustatuta, Euskal Herriko estatus politikoaren gaineko herri galdeketak egingo dituzte Zornotza, Durango, Elorrio eta Abadiñon, maiatzaren 7an. Bide horretan, galdeketaren aldeko indarrak batzen dabiltza. Zor-notzan, esaterako, agerraldia egin zuten, joan zen asteburuan, herri galdeketa babesten duten Zornotzako kultur eta kirol el-

karteetako kideek lagunduta. Horiek denak batzen dituen adierazpena ere jakitera eman zuten. “Bizkaiko herri askotan bezala, Zornotzan ere antola-tuko den herri galdeketagaz bat gatozela adierazten dugu”, jasotzen du adierazpenak. “Aldi berean, dei egiten diegu herritar guztiei, Zornotzan erabakitzeko eskubidea praktikara eramate-ko izango dugun hitzordu horre-tan parte har dezagun, askata-sun osoz, bakoitzak geure botoa

emanez”. Galdeketa egunera ar-teko bidea “zabala, gardena eta anitza” izatea gura dutela diote.

Bestalde, Zornotzako Gure Esku Dago elkarteko kideak herri galdeketaren aldeko sina-durak batzen dabiltza. Urtarri-laren 15ean Nafarroa kalean, ur-tarrilaren 22an Ogenbarrenan eta urtarrilaren 29an Izerren galdeketaren aldeko sinadu-rak batzen egongo direla jaki-narazi dute. Horrez gainera, otsailaren 4an, Santa Ageda egu-

nean, talo jana egingo dute Pike Parkean.

Abadiñon sinadurak batzenAbadiñon ere sinadurak batzen dabiltza. Abadiñon, eguenero, 18:00etatik 19:00etara, galdeke-taren aldeko sinadura emateko aukera dago elkarteak Trañae-txoste kalean duen lokalean. Era berean, eguenero batzar irekiak egiten dituzte 19:00etatik aurre-ra, eta gura duten abadiñar de-nak bertaratu daitezke.

Elorrion galdera erabakitaElorrion laster jakinaraziko dute sinadura bilketa noiz ha-siko den. Bitartean, prozesu parte-hartzaile baten bidez, maiatzaren 7ko galdeketan elo-rriarrei egingo dieten galdera erabaki dute. Honako hau da: Euskal Estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?.

Gure Esku Dagoren ater-kiagaz Euskal Herriko 140 bat herritan egingo dituzte herri galdeketak 2017an zehar, hiru egunetan banatuta. Maiatzaren 7koa izango da nagusia. Egun horretan, Durangaldeko herriez gainera, besteak beste, Debaba-rrena, Lea Artibai, Uribe Kosta eta Urola-Kosta eskualdeetako hainbat herritan egingo dira galdeketak.

Zornotzan joan zen asteburuan egindako agerraldia kultur eta kirol elkarteetako kideekin batera.

Saharara bidaltzeko material bilketa martxan dagoUrtarrilaren 20ra arte egingo dute material bilketa

BERRIZ M.Z.Sahararen Aldeko Euskal Kara-banaren hamahirugarren edi-ziorako material bilketa egiten dabiltza Berrizen urtarrilaren 9az geroztik.

Material bilketa honen an-tolatzaileek jakitera eman du-tenez, sahararren errefuxiatu

kanpamentuetara bidaltzeko janari eta materiala datorren barikura arte, urtarrilak 20, batuko dituzte herriko zenbait gunetan. Tindufera (Aljeria) bi-daliko duten materiala Berrizko puntu hauetan guztietan utzi ahalko dute herritarrek: udale-txean, herriko hainbat denda-

tan eta ikastetxeetan.Ekimenaren bultzatzaileek

adierazi dutenez, pasta, arro-za, azukrea, hegaluzea oliotan, garbantzuak, dilistak, babak eta konpresak dira egun hauetan batu gura duten materiala.

Berrizen bezala, Durangal-deko beste hainbat herritan ere Saharara bidaltzeko materiala batzeko kanpainak jarri dituzte martxan. Ekimen honegaz, Tin-dufeko errefuxiatu kanpamen-tuetako kideei laguntza ematea helburu dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Udaltzainei saria txakurrak erreskatatzeagatikAnimaliak babesteko sentsibilitatea eskertu diete

ZORNOTZA M.O.Zornotzako Udaltzaingoak sari bat jaso du animaliak babesteko egindako jarduketa bategatik. Saria Animalien aurkako Indar-keriaren Behatokiak ematen du, eta aurtengoa izan du lehen edizioa. Zornotzako bi agentek egindako esku-hartze bategatik

eta animalien aurkako tratu txarren ustezko delitu baten atestatu judizialaren instruk-zioa egiteagatik jaso dute saria. Hain zuzen, etxebizitza batean beharrezkoa den oinarrizko arretarik gabe abandonatutako bost txakur eta bi txakurkume erreskatatu zituzten.

Page 6: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto6 Herririk herri

Kontseiluak biltzea eskatu diote gobernuari Eskari formala aurkeztu du EH Bilduk, udalean

ABADIÑO Itsaso EstebanKomunikabideetara bidali duen oharrean azaldu duenez, udal kontseiluak martxan jar-tzeko eskari formala aurkeztu du, asteon, EH Bilduk, udalean. Kontseilu horiek herritarren parte-hartzea bultzatzeko tres-na garrantzitsuak direla deritzo koalizioak, eta, azaldu dutenez, eskaria hainbat osoko bilku-ratan egin eta erantzunik ez dutelako jaso erabaki dute eska-kizun formala aurkeztea. Hiru puntuko gai ordena proposatu du EH Bilduk. Honakoak dira kontseiluetan parte hartzen du-ten herritarrekin EH Bilduko kideek jorratu gura dituzten gaiak: kirol eta kultur taldeen diru-languntzak, udalaren kirol eta kultur eraikinen araudiak eta kide berrien izendapena.

EH Bilduk kritikatu du duela bost urte martxan jarri zirene-tik, gobernu taldeak birritan

baino ez duela kontseiluetara deitu —2012an onartu zuten kontseiluen arautegian, urtean gutxienez lautan bildu beharra dagoela zehaztu arren—.

“Tresnak herdoiltzen”“Ez dugu ulertzen gobernu tal-deak zelan uzten dituen mota honetako tresnak herdoiltzen eta baliogabetzen”, adierazi du EH Bilduk asteon komunikabi-deetara bidali duen oharrean. “Are gutxiago”, dio koalizioak, “aspaldi honetan dauden ara-zoekin: araudirik ez delako lan-du Traña-Matienako erabilera anitzeko guneko rokodromoa ez dagoenean erabilgarri, edo herriko hainbat elkarte diru-laguntzak atzerapenagaz jaso-tzen ari direnean”. Elkarteek beraien esparruko gaietan lan egiteko foro iraunkor gisa, kon-tseiluak tresna baliagarriak direla uste du EH Bilduk.

Jon Ander Graciak utzi egingo du zinegotzi kargua

ELORRIO M.O.EH Bilduko Jon Ander Graciak zinegotzi kargua utziko du, eta Txus Arrietak hartuko du bere lekua, eguaztenean prentsau-rrekoan azaldu zutenez. “Lan arrazoiengatik gainezka nago, eta ikusi dut ezin dudala ardura ganoraz bete”, esan zuen Gra-ciak. Hala ere, gobernua “indar-tsu” ikusten du. Idoia Buruaga

alkateak adierazi zuen Gracia “lankide eta zinegotzi bikai-na” izan dela. Guztira, ia 6 urte eman ditu, 2 gobernuan.

Txus Arrieta euskara tekni-karia da Arabako aldundian, eta udalean euskara, hezkuntza eta gizarte ekintza arloak hartuko ditu. Graciaren ukoagatik Bu-ruaga arduratuko da ogasunaz, eta Xabier Dominguez auzoez. Arrieta eta Gracia, eguaztenean.

Lehiaketara atera dute Matienako garbiketaMartxora arte jasoko ditu udalak proposamenak

ABADIÑO I.E.Abadiñoko Udalak lehiaketa publikora atera du Traña-Ma-tiena auzoko eta industrialdee-tako garbiketa zerbitzua, eta martxora arte aurkeztu ahalko dituzte enpresek beraien pro-posamenak. Azken urteetan lan hori burutu duen Cespa en-presari egindako esleipena eta legez egin zitezkeen bi kontratu luzapenak ere agortu dira, eta ezinbestean atera behar izan du udalak zerbitzua lehiaketara.

Abadiñoko Independienteen eta EAJren botoekin onartu zu-ten, udalaren abenduko osoko bilkuran, garbiketa zerbitzua esleitzeko baldintza-agiria pu-

blikatu eta lehiaketa abiatzea. Kontrako botoa eman zuen EH Bilduk. 2010ean garbiketa zer-bitzua enpresa bati esleitzea erabaki zutenean bezala, azpi-kontratazioaren kontrako jarre-ra adierazi zuen EH Bilduk. Zer-bitzu publikoen aldeko aldarria egin zuen Mikel Urrutia EH Bilduko bozeroaleak, udalaren gardentasuna bermatzeko eta “entxufismoa” ekiditeko modu-rik onena dela defendatuz.

“Lehenago ere hainbat aldiz izan dugu ika-mika hori, eta ez noa berriro eztabaida horretan sartzera”, adierazi zuen, aldiz, Jose Luis Navarro alkateak, ez-tabaida saihestuz.

Inbertsio handienak, Ibarra eta Belengua kaleak konpontzekoEH Bildu eta Herriaren Eskubidearen botoekin onartu dute aurrekontua

ELORRIO M.O.7 milioi pasako aurrekontua edukiko du Elorrioko Udalak 2017rako, eta horietatik 610.000 euro inbertsioetarako izango dira. Azken osoko bilkuran onartu zuten plana, EH Bildu eta Herriaren Eskubidearen aldeko botoekin eta EAJren abs-tentzioagaz. Gobernu taldearen esanetan, “aspalditik” konpon-tzeko beharra duten Belengua kalearen eta Ibarra auzoko es-paloien urbanizazioa dira inber-tsio nagusiak.

Bestelako egitasmoen ar-tean, eskolako leihoak aldatzeko zein Musika Eskolako komunak berritzeko 67.000 euroko partida bideratuko dute, eta Argiñetako baselizaren teilatua konpon-tzeko 50.000 euro aurreikusi dituzte. Pilotalekuan aldagelak eraikiko dituzte, eta Arriolan teilatua konpondu ere bai.

Abstentzio kritikoaEAJk gobernuaren gestioa kri-tikatu du, baina abstentzioa negoziaketengatik eman du.

Adibidez, zergak ordaintzeko laguntzak 2.500 eurora igotzeko, jeltzaleen ideia onartu du gober-nuak. Baina, EAJren ustez, EH Bildu “maila baxuko kudeake-ta” egiten dabil. Hainbat egitas-mo “egin barik” geratu direla dio, herri ortuena edota enplegu planarena. Pulla-Azkarretako plana bultzatzea ere gura du.

Gainera, partaidetza proze-suan parte hartzeko aukerarik ez dutela izan salatu du, eta herritarrek “zerrenda itxi” ba-tetik aukeratu dutela.

EAJ abstenitu egin zen aurrekontuaren bozketan.

Page 7: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto Publizitatea 7

Page 8: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto8 Herririk herri

Hasi dira Mañariko kioskoa jolasgune bihurtzeko obrak

MAÑARIA Markel OnaindiaTxirristak, sokak, tirolina... jolasteko osagai ugari edukiko ditu laster Mañariko plazako kioskoak. Gainera, itsasontzi itxura emango diote; beraz, herriko pirata txikiek jolasgu-ne berria edukiko dute. Obrak abenduaren erdialdean hasi ziren, eta epea guztiz zehaztuta ez badago ere, Endika Jaio alka-teak esan du urtarrilean zehar amaitzea espero dutela.

2016ko udal aurrekontuan ja-sotako egitasmo esanguratsue-

netakoa da kioskoarena. Herri-ko hainbat umegaz partaidetza prozesu bat landu zuten, euren nahi eta beharrizanak ezagu-tzeko. Jolasteko leku gehiago edukitzea izan zen ondorio na-gusia, eta horri erantzunez dator kioskoa birmoldatzeko ideia. Udalak 85.000 euro gorde zituen inbertsiorako, Aldundia-ren 24.000 eurogaz.

Bestalde, kiosko inguruan lehendik zegoen jolasgunea berritu dute, egurrez egindako txin-txaunak ere ipini dituzte.

Lanak urtarrilean zehar amaitzea aurreikusi dute.

ZALDIBAR J.GuenetxeaZaldibarko udalbatzak 2017ra-ko 2.882.287,75 euroko aurre-kontua onartu zuen abenduko osoko bilkuran. Iaz baino 95.000 euro gehiago aurreikusi ditu. EH Bilduk azaldu zuenez, 27 urtean lehenengo aldia da au-rrekontuak urtea hasi orduko —abenduan— onartzen dituztela. Koalizioak inbertsioak egiteko ezintasuna nabarmendu zuen, Udalkutxara itzuli beharreko 147.000 euroak gogora ekarriz.

Orain arte, 200.000 euro ingu-ru inbertsioetarako erabili izan dituztela azaldu du koalizioak. Iaz 136.000 euro izan zituzten. Udalkutxari 147.000 euro itzul-tzeak inbertsioetan eragin zu-zena izan duela azpimarratu du Arantza Baigorri alkateak. He-rrian inbertsioak egiteko beha-

rrizana badagoela gaineratu du. “Kultur Etxe bat behar dugu, bertan ekitaldiak antolatu ahal izateko. Frontoiko eta kirolde-giko teilatuek ere konponketa behar dute”, Baigorri alkatea-ren berbetan.

Aurrekontuen eztabaidan PSE-EE eta EAJ abstenitu egin ziren. PSE-EEren arabera, Zal-dibarko Udala Udalkutxaren es-ku dago eta ez du inbertsio han-dirik egiteko aukerarik. Bestal-de, Alberto Aranzibia EAJko zinegotziak azaldu duenez, au-rrekontuetan jeltzaleek abste-nitzea erabaki dute “auzoak

ez direlako kontuan hartu”. Baigorrik zinegotzi jeltzaleari erantzun zionez, Eitzagan ETS eta Interbiaken proiektuaren in-guruan informazio gehiago izan arte udalak ezingo du esku har-tu. Olarreagan eta Zallabenten, berriz, hobekuntzetako batzuk Elizak egitekoak direla dio Bai-gorri alkateak.

Inbertsioetako 98.000 euro horietatik, 30.000 aurrekontu parte-hartzaileetara bideratuko dituzte. Baigorri alkateak azal-du duenez, dagoeneko batzar bat egin dute herritarrekin eta proposamenak jaso dituzte. Ur-tarrilaren amaieran bigarren batzarra egingo dute proiektuak zehazteko.

Abenduaren 27an egindako osoko bilkuran 2017rako aurrekontuak onartu zituzten.

Inoizko diru-atalik baxuena izango dute inbertsioetarakoUdalkutxara itzuli beharreko diruak inbertsioak baldintzatu dituela diote

Inbertsioen atalean 30.000 euro aurrekontu parte-hartzailera bideratuko dituzte

Euskaraz hitz egiteko motibazio tailerra Kontzejuzarren

MALLABIA J. GuenetxeaMallabiko Udalak, UEMAgaz batera, euskararen erabilera sustatzeko motibazio tailerra antolatuko du bihar. Udal ar-duradunek azaldu dutenez, kezkatuta daude Mallabiko euskaragaz. “Euskara gutxi egiten da. Uste dugu arrazoi asko daudela euskaraz egiteko

eta horiek ikusaraztea eta ez ahaztea da tailer honen helbu-rua”, diote udaletik.

Inguruan erdara oso hurbil duten pertsonei bideratutako tailerra izango da. Euskaldun berriak, guraso erdaldunak dituztenak, koadrilan erdaraz hitz egiten dutenak... Horiei guztiei zuzenduta dago berbal-dia. Tailerra saio bakarrekoa izango da, bihar, zapatuan, 11:00etatik 13:00etara, Kontze-juzarren.

Inguruan erdara oso hurbil duten pertsonei bideratutako tailerra izango da, bihar

Informatika ikastaroan parte hartzeko izen-ematea hasi dute

IZURTZA J.DerteanoIzurtzako liburutegian dagoen KZgunean informatika ikas-taroak eskainiko dituzte mar-txoaren 1etik 14ra. Horietan parte hartzeko izen-ematea urtarrilean zehar egin behar-rra dago.

Informatikaren arloko askota-riko ikastaroak parte-hartzaile bakoitzak duen ezagutza mai-laren arabera banatuko dituz-te. Liburutegian jaso daiteke eskaintza osoaren berri, aste-lehenetik ostiralera, 17:00eta-tik 20:30era. Martxoko ikas-taroak astegunetan 16:00eta-tik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango dira.

Errematagaz San Anton eguna ospatuko dute Garain

GARAI M.O.Urte luzeetako tradizioari eus-tea sarri ez da erraza izaten, baina Garaiko Errematara ez dute hutsik egiten herritarrek eta inguruetako enkante za-leek. Martitzenean ere hantxe batuko dira, Elizabarriko ater-pean, baserrietako produktuak lortzeko apustu egiteko. Batu-ko den diruaren erdia Caritasi emango diote, eta gainerakoa parrokiako gastuetarako izan-go da. Erramataz gainera, na-gusien elkartekoek bazkaria egiteko aprobetxatuko dute. Herriko tabernan batuko dira.

San Anton egunari 12:00etan emango diote hasiera, Eliza-barrin, mezagaz. Ostean, aba-deak lurrak bedeinkatuko ditu, eta enkanteari ekingo diote. Baserritarrek eramandako produktuak lortzeko aukera egongo da: txorizoak, baraz-kiak, esnea, pastelak, arrau-tzak... Lazaro Milikuak gidatu-ko du enkantea.

Martxoaren 1etik 14ra izango dira; eskaintza osoaren berri herriko liburutegian jaso daiteke

Gazteei begirako eskaintza berria abiatuko du Marixurrikek

ATXONDO J.DerteanoMarixurrike aisialdi taldeak gazteei begirako eskaintza be-rria atontzen jardun du azken hileetan, eta datorren astetik aurrera martxan jarriko dute. Eskaintza osatzeko prozesu parte-hartzaile bat ireki zu-ten herriko gaztetxoen gura-soekin eta bestelako eragile

batzuekin hartu-emanetan jarriz, eta orduan jasotako iritziak aintzat hartu dituzte proiektu berria osatzerako or-duan. Disenatutako proiektu berria datorren astean zehar herritarren aurrean aurkezte-ko asmoa dute Marixurrikeko kideek.

Hainbat hileko prozesu baten ostean osatu dute aurrera begirako proiektu berria

Page 9: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto Herririk herri 9

[email protected] asteartea 17:00ak arteko epea

ANBOTOk ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi

artikuluetan edo gutunetan adierazitakoen eta emandako iritzien

erantzukizunik.

Zure iritzia, gutuna edo fotodenuntzia helarazteko

helbideak: Bixente Kapanaga 9, 48215 - Iurreta • Izen-abizenak • telefonoa • helbidea

• Nortasun Agiriaren zenbakia

DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO

Alderdi, elkarte edo taldeko iritziak kide baten izenean sinatuta eta ANBOTOren irizpideen arabera

zuzenduta publikatuko dira. Bidalitako testuak ezingo du 1.500 karaktere

baino gehiago izan (tarteak barne).

IRITZIA

Taxi-auzunerako txartela berritzera deitu dute

IURRETA Aitziber BasauriUrtarrilaren 31 baino lehen berritu egin beharko dute txar-tela Taxi-auzune zerbitzuaren erabiltzaileek. Hala jakinarazi dute udal arduradunek. Izan ere, otsailaren 1etik aurrera, Iurretako Udalak emandako erabiltzaile txartel berria aur-keztu beharko zaio taxi-gida-riari.

Hiriguneko zerbitzuak ba-serrialdeetara hurbiltzeko, eta “norbere ibilgailuaren erabile-ra arrazional bat sustatzeko” jarri zen martxan Taxi-auzune zerbitzua, 2009an. Aitzindari izan zen Durangaldean, eta he-rritarren artean “arrakasta” lortu duela diote udal ordezka-riek. Iaz, 2.233 bidaia egin ziren zerbitzu horren baitan: hilero 203 bidaia, batez beste (11 hi-lean). Ildo horretan, diotenez, “Iurretako edozein bizilagun hirigunetik baserrialdeetara edo alderantziz taxi bidez joa-teko zerbitzuak aurrera jarrai-tuko du herritar guztien onu-rarako izaten bada, momentu honetan izaten ari den bezala”.

Astelehenetik zapatura es-kaintzen dute zerbitzua: aste barruan, 07:30etik 20:00etara, eta zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara. Bidaiak euro bi ba-lio ditu. Kontakturako telefo-noa honako hau da: 688 618 690.

Apirilaren 7an Durangaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu 20. Korrikak Zornotzatik sartuko da Durangaldean 17:00 inguruan eta Mallabiatik irtengo da

OTXANDIO Joseba DerteanoMartxoaren 30ean Otxandion hasiko da 20. Korrika, eta asteon ibilbide osoaren berri eman du-te. Otxandiotik Gasteizerako bi-dea hartu ostean, apirilaren 7ko arratsaldean igaroko da berriro Durangaldetik.

Galdakaotik Zornotzarako bidea eginda sartuko da Korri-ka eskualdean, apirilaren 7an, 17:00etan. Handik Durangora

eta Elorriora joango da. Duran-galdea utzi aurretik, Berriz, Zaldibar eta Mallabia ere zehar-katuko ditu, eta Ermuarantz joango da.

Otxandion batzarra, gaurOtxandioko herritar talde batek deituta, Korrikaren inguruko lehenengo herri batzarra egin-go dute gaur, 19:00etan, kultur etxean. “Herriarena da euskara,

Korrika bezala herritik sortua, eta herri osoak parte hartzeko aukera eduki dezan gura dugu”, adierazi dute gaurko batzarre-rako zabaldu duten deialdian. Otxandio euskaldun batean si-nesten dutenentzat “momentu historikoa” heltzear dela diote, eta horrela, “merezi duen” neu-rriko hasiera ekitaldia antolatu gura dute ahalik eta herritar gehienen laguntzagaz.

Durango, Berriz, Zaldibar eta Mallabia herrietatik ere ibiliko da aurten Korrika. Asier Arroita

Martxoak 30 · 17:00 Otxandio. Apirilak 7 · 16:59 Zornotza. · 18:46 Durango. · 20:15 Elorrio. · 21:00 Berriz. · 21:29 Zaldibar · 21:55 Mallabia.

DURANGALDEA ASTEON

ELORRIO Oinezkoen lehentasuna in-dartzeko ipini du udalak sistema berria martxan. 09:30etik 13:00etara herritar orok egin ahalko ditu zamalanak Berri Otxoa kalean. Sarbidea kameren bi-dez kontrolatuko dute, eta urtarrilean zehar isunik ipiniko ez duten arren, abisuak utziko dizkiete araua urratzen duten gidariei.

Berrio Otxoa kaleko sarbide berria, martxan

DURANGO Iaz baino 1.100 erabiltzai-le gehiago ibili dira, aurten, Landako Guneko izotz-pistan (7.600 guztira). Durangoko Udalak balorazio positiboa egin du ekimenaz, eta gobernu taldeak jakitera eman duenez, baita erabil-tzaileek ere: 9.4ko nota ipini diote izotz-pistari. Gabonetan 13 egunez egon da zabalik.

7.600 lagun ibili dira Durangoko izotz-pistan

IURRETA Umeekin irakurketaz goza-tu eta literaturzaletasuna transmiti-tzeko baliabideak eskainiko dituzte, Bibliotekak martxan jarri duen Ira-kur-lagunak ekimenean. Saroa Bikan-dik gidatuko ditu saioak. Udalaren webgunean eskuratu daiteke infor-mazioa, eta bertan deskargatu daiteke izen-emate orria ere.

Irakur-lagunak saioen izen-ematea, zabalik

ORDUTEGIA

GutunaBadajozeko espetxean gauden euskal preso politikoek, abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitarte Usurbilen burutu den ‘KALERA, KALERA,’ ekimenarekin bat eginez idatzi hau ahalik eta jende gehienari iristaraztea erabaki dugu. 2016ko urtean zehar honako ekimenak burutu ditugu espetxean: • Otsailaren 17an eta 18an itxial-dia burutu genuen gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko, eta otsailaren 20an arrazoi beragatik baraua egin genuen. Bi egu-neko itxialdiagatik espetxeak zigorra jarri zigun. • Azaroaren 18an, espetxeak banatzen duen janariari uko egin genion, gaixo dauden presoek pairatzen duten egoera salatzeko. • Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zela baliatuz, baraua egin genuen, dispertsioak gure senide eta lagunengan eta gugan dituen ondorioak salatzeko. • Urte osoan zehar, hilabeteko 3. ostiralean, espetxeak ba-natzen duen janariari uko gin diogu, kolektiboko kide askoren aurka

jarri diren zigor neurrigabeak salatzeko. • Urte osoan zehar, hilabete-ko azken ostiralean, gure senide eta lagunek herrietan presoen alde burutzen dituzten ekimenekin bat eginez, espetxeak banatzen duen janariari uko egin diogu. • Urtarril honetan ere, 14-15eko asteburuan, presoen eskubideen alde burutuko den manifestazioarekin bat eginez bisitaldien greba burutuko dugu. • Honetaz guztiaz gain, espetxeko egunerokotasuna duintasunaren parametroetan kokaturik bizitzen ahalegintzen gara. Espetxeetan, borroka tresna baliogarri bat den heinean, berdin behar dugu kaleko elkartasuna eta beroa bizirik irauteko, eta horregatik, kalekoei dei egiten dizuegu euskal preso politikoen alde egiten diren ekimenetan parte hartu dezazuen (gertu-koena aipatzeagatik, urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifesta-zioa), eta baita bestelako elkartasun bitartekoak bilatu ditzazuen ere.

Gorka Fraile (Badajozeko espetxea)

DURANGALDEA 668649062/63 telefo-no zenbakien dei galduei erantzutean, grabazio bidez 200 euroko kargua egin-go zaiola jakinaraziko zaio deitu due-nari, bidaliko zaion pakete bategatik. Gastua ezeztatzeko, 807 zenbakiagaz hasten den telefono batera deitzeko es-katzen dute. Durangaldean mota hone-tako hainbat iruzur dei egiten ari dira.

Telefono bidezko iruzurren salaketa

Page 10: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto

BERBAZ Jone GuenetxeaYemengo gerrako irudiek ez dituzte albistegiak zabaltzen. Hala ere, 2015eko martxotik bonbardaketek ez dute ete-nik. Egoera dramatiko honen erdian, Meritxell Relaño du-rangarra Unicefeko bulegoko zuzendaria da Yemenen. La-rrialdietarako laguntza bana-tzen dute, elikagaiak eta sen-dagaiak, batez ere. Relaño na-zioarteko gatazketan eskar-mentu handiko profesionala da. Unicefen bidez Kolonbian, Ganbian, Mozambiken, Gibutin eta Hego Amerikako hainbat herrialdetan jardun du lanean.

Biolentzia presente dagoen herrialde askotan jardun duzu lanean. Hala ere, gerrako lehen lerrora pasatu zara. Bai, eta gerra ezagutzea oso go-gorra da. Gure aitona-amonei entzun diegu, baina, hala ere, zaila da imajinatzen.

Eta zelakoa da gerra?Deskribatzen duten modukoa da. Hegazkinak heltzen dire-nean, babeslekura sartu behar duzu. Egun arrunt batean la-nean egon zaitezke, eta, bat-ba-tean, bonba batek eztanda egi-ten du. Borrokan ari diren le-kuan gu ezin gara sartu, eta ezin dizut esan hori bizi izan duda-nik. Hiriburuan gehien bizi di-tugunak bonbardaketak dira. Azken hilabeteetan 760 bonba jaurti dituzte.

Zein egoera bizi dute une ho-netan Yemenen?Egoera guztiz dramatikoa da. Giza krisi egoeran daude. Siria-ri buruz asko hitz egiten da, eta Yemengo gatazkaz, ez. Baina bi herrialdeetan egoera oso antze-koa da. Milioika pertsona jana-ririk barik, urik barik, bonbar-daketen biktima izan daitezke… Egoera oso gogorra da, inporta-zioak blokeatuta daude eta. Be-raz, herrialdean ez da janari-rik sartzen elikagaien mundu-ko programatik kanpo, hau da, giza laguntzatik kanpo. Senda-gaiak Unicefekoak edo Médicos Sin Fronterasekoak dira. Ko-mertzioa itxita dago, eta ekono-mia kolapsatuta. Banku Zentra-la kiebra eginda dago. Abuztu-tik funtzionarioek ez dute ko-bratzen.

Elikaigirik barik, zer egoera ikusten dituzu?Herrialde askotan ikusten ez diren malnutrizio tasak dau-de. Gerraren ondorioz, 460.000 ume malnutrizio larrian daude. Eta 3 milioi pertsona, amak eta umeak, malnutrizio egoeran. Ama asko makal daudenez, ume

asko pisu gutxigaz jaiotzen di-ra, eta uraren eraginez behera-koa harrapatzen badute, jateari uzten diote. Malnutrizio egoera batean sartzen dira horrela. Ho-rregatik, Unicefek larrialdieta-rako laguntza eskaintzen du.

Hainbeste beharrizanegaz, zeintzuk dira lehentasunak?Urik ez dagoen lekuetan ura banatzea. Kamioiak uragaz kontratatu eta ura banatzea da helburuetako bat. Hirian ez dago elektrizitaterik. Era be-rean, Unicefen esku dagoen txertoen programari sendagai oinarrizkoenak gehitu behar zaizkio. Pneumonia senda-tzekoak, antibiotikoak, behe-rakorako botikak… Osasun sistema kolapso egoeran da-go. Dena dela, gure programa handiena malnutrizioari au-rre egitekoa da.

Egoera horretan, zelan egin ahal zaio aurre malnutrizioari?Hiru medizina edo superelika-gai daude. Esne sendotua eta ka-kahuete pasta bat dira erabilie-nak. Pasta horrek nutriente eta grasa guztiak ditu umeak erre-

kuperatzeko. Oso erraz absorba-tzen da. Umeek paketea zabaldu eta xurgatu egiten dute. Apur-ka-apurka, pisua hartzen has-ten dira. Tratamenduak bi aste irauten du; beraz, interbentzio garestienetakoa da. Era berean, egoera dramatikoa denez, diru transferentziako programa ere badugu. Zer jan edo elikagaiak zegaz erosi ez duten familiei ematen diegun subsidioa da, bi-zirik iraun ahal izateko. Progra-ma honetan 5.000 familiak parte hartu dute. Batzuetan zerbitzu minimo bat dagoen lekuetara merkantziak mugitzen ibiltzea baino askoz errazagoa da dirua banatzea eta beraiek erostea. Janaritan eta eskola materia-lean gastatzen dute.

Umeei bereziki, zein laguntza ematen diezue?Laguntza psikologikoa ere ema-ten dugu. Gogorra da auzokoa-ren etxean eraso dutela ikus-tea, hildakoak kaleetan… Arre-ta psikosoziala eskaintzen du-gu eskoletan. Hemen, umeak, hilabeteetan zehar etxean sar-tuta egon dira. Nire lankideen umeak urte osoa etxetik irten barik egon dira.

Yemenek maila pertsonalean zelan eragin dizu?Oso tristea da ikustea ume hauek guztiak ezin izan dire-la eskolara joan, biolentzia zu-zenean ikusten ari direla. Tris-tea da ikustea sasoi honek Ye-mengo haurrei zelan eragingo dien. Ni baikorra naiz eta uste dut egiten ari garenak zeozer-tarako balio duela, baina, bat-batean, berriro bonbardaketa gehiago datoz. Ura iragazki ba-tetik botatzen ari zarela ema-ten du askotan. Egoera honetan badakizu biziak direla salbatu behar direnak, eta ezin duzu as-koz gehiago pentsatu. Mental-ki oso gogorra izan behar duzu.

Hezkuntza sistema, zelan gel-ditu da ia urte biko gerraren ondorioz?2016an 400 eskola berreraiki ditugu, eta beste 400 gelditzen zaizkigu, bonbardaketek ja-rraitzen duten bitartean. Ger-tatu zaigu eskola bat berrerai-ki eta ostera ere bonbardatzea, baina ezin gara ezer egin barik gelditu. Leku batzuetan kanpin-dendak jarri ditugu, batez ere iparraldean Huthiak, hau da, boterean daudenak dauden le-kuan. Koalizio saudiak ingu-ru hori bonbardatzen du batez ere, eta bonbardaketek jarrai-tzen dutenez, dendak jartzen di-tugu. Eskola handiak dira, ba-tzuetan 1.000 edo 2.000 ikasle-koak.

“Yemengo gerran iaz 2.000 ume baino gehiago hil ziren bonba, granada eta minengatik”Yemengo gatazkan egoera dramatikoa dela azaldu du Unicefeko bulegoko arduradunak. “Milioika pertsona janari eta ur barik daude”, dio Relañok

10

BerbazMeritxell Relaño Arana (Durango, 1972) | Unicefeko bulegoko zuzendaria Yemenen. Zientzia politikoetan doktorea

Gerra egoera honetan badakizu biziak direla salbatu behar direnak”

400 eskola berreraiki ditugu, eta beste 400 gelditzen zaizkigu”

UNICEF

Page 11: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto 11

Al Qaedak eta Isisek zer paper jokatzen dute gerra honetan?Hegoaldean Al Qaedak eta Isi-sek exilioan dagoen gobernua desestabilizatzen jarraitzen du-te, protagonismorako espazioa bilatzen dute. Orain aste batzuk bonba bat jarri zuten armadara-ko errekrutatzen ari ziren ilara batean, eta 40 gazte hil ziren. Au-rretik ere, beste bonba baten era-ginez, ehunka lagun hil ziren. Zentzu horretan, Aden arrisku-tsua da.

Prentsaurrekoa eman duzue Yemenen, iaz 2.000 ume baino gehiago hil zirela salatuz.Nire lana da esku artean ditugun datu horiek guztiak batu eta ge-rran dauden aldeei gogoraraz-tea. Honenbeste eskola eta ospi-tale bonbardatu dituztela era-kutsi. 2.000 ume baino gehiago hil ziren 2016an bonba, granada, mortero edo pertsonen kontrako minengatik… Ez dute jaramon handirik egiten, baina salake-ta hori egitea ere bada gure lana.

Inguru horretako beste gerrek milioika desplazatu eragin di-tuzte. Gerra honen ondorioz, badago errefuxiatuen kanpa-mendurik?3 milioi barne desplazatu daude, baina ez dago kanpalekurik. He-men familietan edo ahal duten lekuan bizi dira. Eskoletan sar-tzen dira edo hutsik dauden oru-beetan, esate baterako. Eskole-tan familiak ere bizi dira.

Gerra honek epe motzean ir-tenbiderik izan dezake?Ezin naiz baikorra izan. De facto zeuden autoritateak Sanan dau-de, eta orain aste batzuk gober-nua izendatu dute. Beraz, 45 mi-

nistrok salbaziorako gobernua deritzona osatzen dute. Baina nazioarteak aitortzen duen go-bernua Riaden dago, erbestean. Beraz, lana asko zaildu da.

Eskarmentu handiko profesio-nala zara. Hainbat herrialdetan lanean jardun duzu, baina ho-nen guztiaren hasieran Duran-goko Bateginez elkartea dago. Ezjakintasunetik emakume tal-de baten artean elkartea mar-txan jarri genuen. Arropa eta jostailuz betetako kontainerra bidali genuen Guatemalara. Ge-ro konturatu ginen hobe zela produktuak bertan erostea. Hau-rrak babesean hartzeko sistema eta lan komunitarioa jarri geni-tuen martxan. Osasun zentroa eta eskola sortu ziren. Pochutan birritan egon nintzen, 1994an. Hori izango zen nire lehen bi-daia. Eta hantxe konturatu nin-tzen horretan jardun gura nuela.

1999an hasi zinen lanean Uni-cefen. Zein izan zen zure lehen eginbeharra?Eusko Jaurlaritzako beka bate-gaz Kolonbiara joan nintzen. Bi urtez boluntario moduan Unice-feko bulegoan lan egiteko auke-ra eman zidaten. Beka amaitu aurretik, Timorrera joateko kon-tratatu ninduten.

17 urtean Kolonbian aldake-ta asko gertatu dira. Zelan bizi izan dituzu zuk?Emozio handiagaz, egia esan. Lagun kolonbiar asko ditut. Han egon nintzenean gazteagoa nin-tzen eta gehiago irteten nintzen. Horregatik, lagun asko egin ni-tuen. Modu batean edo bestean, Kolonbiako bulegoan lan egin nuenean bake prozesu batzue-

kin lotura izan nuen. Bide asko zabalduta zeuden, Bakearen Al-deko Emakumeen Taldeak, eli-za, nazioarteko erakundeak… Solasaldi horietako batzuetan parte hartu nuen. Batzar horie-tan bi aldeek gatazka gainditze-ko behar zutenaz berba egiten zuten. Azkenean, hainbeste urte igaro eta gero, irtenbide bat ikus-tea emozioz bizi izan dut

2000. urtean Timorrera joan zi-nenean zer aurkitu zenuen han?Indonesiarrek Timor 25 urtez okupatu eta gero, erreferendu-ma egin zuten independentzia-ren alde. Timorreko biztanleek independenteak izan gura zu-tela erabaki zuten. Orduan, ad-ministrazioko ia kargu guztiak okupatu zituzten indonesiarrek. Alde egiterakoan dena erre zu-ten. Artxiboak, eraikinak… Pin-tada esanguratsu bat egin zuten. “Joango gara eta harriak jango dituzue”, zioen. Era berean, ja-kintza guztia eraman zuten.

Timorrekoa, zelako esperien-tzia izan zen?Nazio Batuen aldi baterako mi-sioan parte hartu nuen. Heldu gi-nenean dena suntsituta aurkitu genuen. Itsasontzi batean bizi gi-nen, eta egunean zehar bulegoan egoten ginen. Helikopteroan mu-gitzen ginen herrialdean, bake misio bat zegoenez militar asko baitzegoen. Haur Hezkuntzaren egoera aztertu behar nuenez pro-bintzia guztietara bidaiatu nuen, eskolen egoera zein zen ikustera. Herrialdea bera ikusgarria da.

Panamara itzuli zinen gero.Bai, Kolonbiako bulegoa Pana-mara lekualdatu zuten. Hego Amerikako eta Karibeko bule-goa zen. Haur Hezkuntzako pro-gramen inguruko analisi bat egin genuen, eta ia herrialde guztietara bidaiatu nuen.

Ondoren, Mozambikera bidaia-tuz Afrika ezagutu zenuen. Al-daketa handia izan zen?Shock handia izan zen. Pertso-nalaren gaitasuna oso handia da Hego Amerikan. Jendea oso formatuta dago. Afrikan balia-bideak mugatuagoak dira. Espe-rientzia polita izan zen. Izan ere, 2003an Mozambike gerratik ir-ten berria zen eta trantsizio fase baten zegoen.

Hezkuntzan jardun zenuen? Zein proiektutan?Bai, eta baita HIESaren preben-tzioan ere. Epidemia oso larria zen Mozambiken eta Hegoafri-ka osoan. Hezkuntza sistema-ren barruan eskolan zebiltzan gazteekin prebentzio lana egi-ten genuen. Eskolatik kanpo zeu-denekin ere bai, komunitateen eta jolas taldeen bidez. Ondoren,

Lehen Hezkuntzako proiektu bat jarri genuen martxan.

Bost urte Afrikan eman eta ge-ro, urte beteko atsedenaldia hartu zenuen. Zergatik?Tesi doktorala amaitu gura nuen eta etxera itzuli nintzen. Na-zioarteko erakundeak ingurura zelan moldatzen diren eta zelan ikasten duten aztertu nuen.

Urte horren ostean, Gambia-ra joateko deitu zizuten. Zer egoera aurkitu zenuen han?Herrialde oso pobrea da, azpiegi-tura garatu gabeak ditu. Turis-motik bizi dira urritik martxo-ra. Ingelesak, norvegiarrak…Kostaldea zoragarria da eta ho-telez beteta dago. Orain dela gu-txi Gambian hauteskundeak egin dituzte, eta oposizioak ira-bazi du. Telebista guztietan Yah-ya Jammeh presidentea agertu zen irabazleari orain presiden-tea bestea zela esanez. Ordura arteko diktadura gogorraren os-tean, keinu horrek harritu egin ninduen. Izan ere, herrialde ho-netan giza eskubideak ez ziren asko errespetatzen. Bi hilabete geroago, Yahya Jammeh-k esan zuen kontaketa txarto egin zute-la eta ez diola oposizioari bote-rea emango.

Gibutin ere izan zinen. Herrial-de zaila izan al zen?Herrialde oso zaila da. Egoera zailagoa zen, besteak beste, nire umeekin joan nintzelako. Gibu-tin 40-50 gradu egiten ditu egu-nero. Leku erabat idorra da. Le-ku estrategiko batean kokatuta dagoenez, herrialde txikia izan arren munduko 10 armadak ba-se militar bana dute bertan. Hor-tik eta portutik bizi dira.

3 milioi barne desplazatu daude. Hutsik dauden orubeetan sartzen dira”

Gerraren ondorioz, 460.000 ume malnutrizio egoera larrian daude”

Page 12: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto12 Publizitatea

ILE- APAINDEGIAK

ESTETIKA ZENTROAK

Profesionalik onenak zure zerbitzura!

EDERTASUN GIDA

Zer eskaintzen duzue Bihotzez Gune Naturalean? Bertako produktu guztiak naturalak dira. Xaboiak, kremak eta serumak, gorputzerako olioak, makillajeak, gel eta xanpuak, desodoranteak, koloniak, ilerako tindagaiak, kontrakturetarako kremak, zaku termikoak, kandelak, intsentsuak... Bestalde, kabina bi ditugu. Estetikakoan, depilazioak, azaleko garbiketak, mesoterapia eta presoterapia eskaintzen ditugu, adibidez. Akupuntura eta kiromasajekoan, estilo askotako masajeak eskaintzen ditugu. 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara egoten gara.

Promozio bat duzue, ezta? Urtarrilean, %20ko deskontua daukagu zerbitzu guztietan; pina masajeak, makillajea eta betileen luzapenak salbu.

Xaboi naturalekiko interesa handitzen al dabil? Oraindik ohiko xaboiak erabiltzera ohituta gaude, baina gero eta jende gehiago dabil naturalekiko kontzientzia hartzen. 30-45 adin tartekoak eta pertsona nagusiak, batez ere. Xaboi bakoitza espezifikoa da; bat azal helduetarako izan ahal den bitartean, beste bat gantza duten azaletarako da.

Rosana Garcia eta Izaskun Egia (Bihotzez)

Xaboi naturalak

Page 13: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

JAIAK! 2017ko URTARRILA

BERRIZ

Page 14: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto14

BERRIZKO JAIEN EGITARAUA

Urtarrilak 13, barikua

19:00 Olakuetan kalejira.Taberna ibiltaria.

19:30 “Sagardotegi ibiltaria”Olakueta plazan.

Ondoren, odoloste janaOlakueta plazan.

20:30 Olakuetarrek ibilalditxoa egin ostean, Donien Atxa altxatuko dute Olakueta plazan.

21:00 San Antonio XI. pilota txapelketa - finalak. Olakueta frontoian.

22:30 Kontzertuak gaztetxean:· La última bala· Cactus· LauP4

Urtarrilak 14, zapatua

12:30 Tomaxen abentura “festara”. Olakueta frontoian.

13:00 Fondan, mozorro poteoa.

15:00 Bazkaria. Mozorrotuta datozenentzat zozketa. Gaztetxean.

17:00 Kontzertua· Rukula· Dj Aka

17:30 Nesken frontenis eta pala.Olakueta frontoian.

18:00/22:00 Erromeria Luhartz taldearekin Olakueta plazan.

22:00 Berrizko Kultur EtxeaKontzertua:· Viva Belgrado “Ulises”· Tres 41 “Resilientes”Sarrera 5 €.

Urtarrilak 15, domeka

11:00 Eskualdeko XXXVI. barazki eta fruitu erakusketa probalekuan.

11:00 Artisau txokoa frontoian.

12:00 Baserriko oilasko dastaketa. Olakueta plazan.

12:30 Antonio Deunaren baselizan meza. Ondoren, Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeen ekitaldia Olakueta plazan.

Urtarrilak 16, astelehena

17:00/19:00 Barrakak merkeago (0,50 €-tan).

19:00 Askaria eta nekazal olinpiada Frontoian. Sarrera 1 €.Ikuskizuna, txorizo ogitartekoa eta edaria (amaitu arte).

Urtarrilak 17, martitzena SAN ANTONIO EGUNA

19:30 Antonio Deunaren baselizan kontzertua: Alos Quartet. ”Garden”Xabier Zeberio: Nyckelharpa, biolina.Francisco Herrero: biolina.Lorena Nuñez: biola.Pello Ramirez: txeloa.

Urtarrilak 24, martitzena

19:00 Donien Atxa kenduko dute.

21:00 Olakuetarren afaria.

Urtarrilaren 19tik 23ra

PROBAKlXI. Antonio Deuna sari nagusia.

Page 15: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto 15

Tabernarik taberna, kantuan hasiko dituzte berriztarrek Olakuetako jaiak Gaur, 20:30ean, ipiniko dute Donien Atxa. Aurretik, 19:30ean, sagardoa eta odolostea dastatuko dituzte

JAIAK Itsaso EstebanMendi bizikleta martxagaz hasi ziren, joan zen asteburuan, Be-rrizko San Antonio jaien egita-rauaren barruko ekintzak. Gaur emango diete berriztarrek, bai-na, tradizioak agintzen duen hasiera jaiei; 20:30ean ipiniko dute jaiak iragartzen dituen Donien Atxa, Olakuetako pla-zaren erdian. Horren aurretik, 19:00etan hasita, tabernarik ta-berna ibiliko dira berriztarrak, musika lagun, kantuan. Taber-na Ibiltaria taldekoak jardungo dira, Donien Atxa ipini aurreko jaietako lehenengo poteo hori gi-rotzen. 19:30ean, azken urteetan ohitura bilakaturiko sagardo

eta odoloste janean elkartuko dira berriztarrak Olakuetako plazan. Jan-edanerako ezezik, jai egitarauak kirol zein kultur arloko askotariko ekintzak go-zatzeko aukera ugari eskaintzen ditu jaietan, harik eta urtarri-laren 24an Donien Atxa kendu ostean olakuetarrak afaritarako elkartu arte.

Azokara domekan Urtarrilaren 15ean, 11:00etan, zabalduko dute eskualdeko XXXVI. barazki eta fruitu era-kusketa, probalekuan. Ordu be-retik, gainera, artisautza azoka ere ikusgai izango da, eguerdira arte, frontoian.

Donien Atxa altxatu aurretik, Taberna Ibiltariko musikariak arituko dira jaien lehenengo eguna girotzen.

Urtarrilaren 24an afaltzera elkartuko dira olakuetarrak

Tres41 taldeak kontzertu berezia eskainiko du Kultur EtxeanViva Belgradogaz batera arituko dira zapatu honetan, 22:00etatik aurrera

MUSIKA Aimar EstebanAntonio Deunaren jaietako mu-sika egitarauaren barruan Be-rrizko taldeak ezohiko emanal-dia eskainiko du zapatu honetan herriko kultur etxean. Beraien hardcore soinua horrelako espa-

rru batera moldatu beharko du-te. “Jendeak zerbait desberdina ikusiko du kontzertu honetan. Lekua dela-eta saioa era berezi batean planteatzea gura dugu”, azaldu du Mikel San Ciprianok, Berrizko taldeko abeslariak.

Tres41 2007an sortu zen bos-kote moduan, baina orain lau-kotea dira: Asier Otadui Zana baxu-jotzailea, Mario Cosme gi-tarrista, Mikel San Cipriano Pu-ro abeslaria eta Imanol Bilbao bateria-jotzailea. “Urte gogorra izan da. Ion Chavez gitarrista eta konposatzaile nagusiak tal-dea utzi ondoren, nola jarraitu planteatu behar izan genuen. Baina, lan asko egin ostean, kon-tzertu asko ematea lortu dugu. Gainera, diskoak harrera ona izan du”, adierazi du taldeko abeslariak. Resilientes deituriko beraien azken lana aurkezten egon dira hilabete hauetan. Besteak beste, Madril, Burgos eta Santander hirietan ibili dira jotzen. “Euskal Herritik kanpo irtetea esperientzia oso ona izan da guretzat”, dio. Aurten, Berli-nera jotzen joateko aukera ere izango du talde berriztarrak.

Viva Belgrado ere arituko da oholtza gainean zapatu honetan. “Ezagutu nituenetik nire tal-derik gogokoena da. Beraiekin jotzea ohorea da”, aitortu du Purok. Kordobako taldeak Uli-ses aurkeztuko du, kritika ona jasotzen ari den bere azken lana. Emanaldirako sarrerak bost eu-rotan salduko dituzte.

Kontzertuaren aurretik, Ma-drilgo Edu Locomotoro mar-golariak Personajes Célebres erakusketa inauguratuko du, Kultur Etxean, 19:30ean. “Gure musikaren arima bera duen lan artistikoa egiten du eta merezi duen erakusketa izango da”, ar-gitu du San Ciprianok.

Alos Quartet-en emanaldiaMusikak martitzenean ere jarraituko du. 19:30ean, Alos Quartet harizko laukoteak kon-tzertua eskainiko du Antonio Deunaren baselizan. Argitaratu duten Garden izeneko lana aur-keztuko dute. Xabier Zeberio (nyckelharpa eta biolina), Fran-cisco Herrero (biolina), Lorena Nuñez (biola) eta Pello Ramirez (txeloa) laukoteak osatzen du Alos Quarter taldea. 1999an sor-

tu zen Alos Quartet taldea, eta taldekideek hainbat musikari-gaz jo izan dute euren ibilbide luzean.

Gaztetxeko jai egitarauaBerrizko Hiltegixe gaztetxeak bere egitaraua prestatu du jaie-gun hauetarako. Barikuan, 22:30ean hasita, La Última Bala, CäcTus eta LauP4 taldeek kon-tzertua eskainiko dute.

Zapaturako, mozorro poteoa egiteko deia zabaldu dute gaz-tetxetik. 13:00etan hasiko dute Fondan, eta ondoren bazkaria egingo dute. Bertara mozorro-tuta joaten diren lagunen artean zozketa bat egingo dute. Arra-tsaldean musika izango da pro-tagonista berriz ere gaztetxean. 17:00etan, Rukulak eta DJ Akak kontzertua emango dute zapatu-ko jaieguna alaitzeko. Tres41 taldea emanaldi berezia prestatzen ari da Kultur Etxean eskaintzeko.

Tres41, Viva Belgrado eta Alos Quartet daude musika egitarauan

Page 16: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto16

“Gazteei pilotarako afizioa transmititu izanak poz handia ematen digu”Jaietako hainbat ekintza antolatzen jarduten dute Laskurain eta Viguera senar-emazteek

JAIAK Joseba DerteanoHeziketa fisikoko irakasleak di-ra, elkarregaz ikasi dute, ikaste-txe berean lan egindakoak dira, batera irteten dira kirola egi-tera eta elkarregaz antolatzen dute jaietako pala txapelketa. Senar-emazte hauen bizitza ez dago kirolik barik ulertzerik.

Jaietan emakumeen fronte-nis eta paleta goma txapelke-tak izaten dira eta, batean zein bestean, zuek zarete susta-tzaile nagusiak. Hasi gaitezen frontenisetik. Azken urtee-tan arrakasta handia izan duen ekimena da.Sorkunde Viguera: 2010. ur-tean San Pedro jaien barruan antolatu zen lehenengoz. Gi-zonei bideratutakoa zen. Ba-geunden frontoia gustatzen zi-tzaigun emakume batzuk eta elkartu egin ginen txapelke-ta batean. 20 bikote izatera ere heldu gara. Sanantonioetan hiru bat aldiz antolatu dugu.

Aurtengoa urtarrilaren 14an izango da.S.V.: Aurten hiru bikote dau-de, eta euren arteko txapelke-ta izango da. Jokatuz gozatzea da helburua. Horregatik biko-te orekatuak antolatzen saia-tzen gara beti.

Antolatzaileak badu txapelik etxean?S.V.: Bai, behin irabazi dut (ba-rreak). 2015eko txapela.

Mikel, esku pilota txapelketan aritua zara. Txapelik bai?Mikel Laskurain: Finalean ge-ratu zen txapela! Orain bost bat urte jokatu nuen finala. Hainbat bider parte hartu dut, baina txapelik barik erretira-tu naiz. Belaunetan desgastea dut eta ez naiz berriro arituko.

Oizpe pilota elkarteko nesken paleta goma saileko ardura-dun zarete. Noiz eta zergatik sortu zenuten?

S.V.: Gure zaletasuna alaba-ri transmititu genion. Alaba prest zegoen jokatzeko, bai-na herrian ez zegoen horreta-rako aukerarik. Ni Mallabian irakasle egon naiz eta zaleta-sun itzela ikusten nuen han. Itsaso Praderak gidatzen duen eskola da. Orduan, gure ala-baren adineko neska bat esku pilotan apuntatu zen, eta bes-te neskarik ez zebilenez, gu-re alabagaz paleta goman ari-tzeko prest ote zegoen galde-tu zioten. Horrela sortu zen orain lau urte. Gaur 11-13 urte arteko lau neska dabiltza. M.L.: Pilotarako afizioa dute.S.V.: Handia. Berrizen ezin ba-da, elkartu eta ondoko herri-ko pilotalekura joaten dira jo-katzera. S.V.: Gazteei pilotarako afizioa transmititu izanak poz handia ematen digu.

Talde bat kudeatzeak bu-ruhauste asko eragiten di-

tu. Horiek denak frontoiko lau hormen artean geratzen dira ala etxera eramaten dituzue?S.V.: Ez dugu hormarik jar-tzen. Beharrak sortu ahala, aurre egiten diegu.M.L.: Ondo elkar hartzen dugu eta ez dugu eztabaidatzen. An-tzerako irizpideak ditugu.

Biok heziketa fisikoko irakas-leak zarete eta kirola maite duzue.M.L.: Bai, kirola maite dugu, edozein izanda ere. Bizitzako une batzuetan 24 ordu elkarre-gaz emandakoak gara. Klase-kideak izan gara ikasketetan, ikastetxe berean irakatsi du-gu heziketa fisikoa, etxera eto-rri eta elkarregaz… eta sekula arazorik barik.

Elkarregaz kirol asko praktika-tzen duzue?M.L.: Korrikan, bizikletan, es-kiatzen zein frontoian kirol asko egin dugu elkarregaz. Hondartzara goazenean ere palan orduak ematen ditugu.

Bata besteagaz lehiakorrak zarete?M.L.: Ez, bat ere ez. S.V.: Korrika ibili garenetan esan izan dit: “Zuk zure itzala ere ez duzu aurreratzen”. Ez naiz lehiakorra. Frontoira go-zatzera etortzen naiz. M.L.: Norbaitegaz kirola egi-ten banabil eta haserrealdia sortu daitekeela ikusten ba-dut, nahiago dut galdu eta giro onari eutsi. Sorkunderen an-tzerakoa naiz horretan.S.V.: Horrek ez du esan nahi ez dugunik dena ematen!

Kirolak batzen zaituzte. Zer egingo zenukete kirolik barik?

M.L. : Gure o gibideak eta hobby-ek lotura zuzena dute kirolagaz edo gorputza mugi-tzeagaz. Kirolik barik hutsune handi bat sumatuko genuke.S.V.: Ez dakit zegaz beteko ge-nukeen!

Mikel, koadrilen arteko olin-piadetan aurkezle lanak ere egiten dituzu. Gustuko duzu?M.L.: Gozatzen dut, bai, baina beste norbait mikrofonoa har-tzeko prest egongo balitz ez nuke erreleboa emateko inon-go arazorik izango.

Mikrofonoa eskuan, saltsero horietakoa zara? M.L.: Bai (barreak). Giroa ani-matzen saiatzen naiz. Horreta-rako gaude, ezta?

Joan zen asteburuko men-di bizikleta martxa antolatzen ere jardun duzu. M.L.: Ibilbidea diseinatzen, la-guntzen... hor aritu naiz, bai. 529 lagunek parte hartu dute aurtengo aldian eta jendeak asko gozatu du. Horrela jaki-narazi digute hainbatek. Gu-retzat ez dago jendeari gusta-tu zaiola jakitea baino sari ho-berik.

Jai batzordeko kidea ere ba-zara. Zer giro duzue?M.L.: Giro ona dago eta betiko martxan gabiltza. Gertatzen dena da jende berri gutxi da-goela. Eta betikoak gabiltza-nez, sarritan ideiak errepika-tu egiten dira. Ondorioz, jaie-tako egitaraua urtero berdina da, aldaketa txiki batzuekin. Beharbada odol berriak nobe-dadeak ekarriko lituzke. Jen-de gaztearen bultzada berri horren falta igartzen dut.

Gaurko kalejira musikak giro-tuko duela da aurtengo nobe-dade bat.M.L.: Bai, Taberna Ibiltaria izeneko Bakioko talde bat da. Oso animosoak ei dira, eta po-teo orduan giro alaia jarriko dute, seguru.

Mikel Laskurain Erreka (Eibar, 1968) eta Sorkunde Viguera Gorostiza (Berriz, 1971)

Page 17: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto 17

Kultura

“Nire umetako oroitzapenen mapa sentimentalean dago kokatua saria jaso duen ipuina” Gabriel Aresti lehiaketan saritu dute Gontzal Sanchez abadiñarraren lana

LITERATURA Itsaso EstebanBilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti ipuin lehiaketa-ren 2016ko edizioaren sariduna da Gontzal Sanchez (Abadiño, 1973). Heriotza maitasunez izen-buruko lana saritu dio Arantza Urretabizkaia, Unai Elorriaga eta Ana Urkiza idazleek osatu-riko epaimahaiak, eta 3.500 eu-roko saria jaso du abadiñarrak. Idazle horiek bere testua gus-tuko izanak poz handia eman dio Sanchezi, eta baita Gabriel Aresti lehiaketan aitzatespena jasotzeak ere.

Gontzal Sanchezek duela ur-te batzuk idatzitako ipuina da Heriotza maitasunez lanaren oinarria. Hasierako ideia be-rrartu eta osatu egin zuen lehia-ketara aurkezteko. Izan ere, “horrela idazten da”, Sanchezen berbetan: “Idatzitakoagaz ez zara konforme geratzen, eta ber-rriro ekiten diozu”.

Egiaz hilketa bat izan den he-riotza bat da Heriotza maitasu-nez ipuinaren ardatza. Sanche-zek azaldu duenez, “ume baten

eta ehorzlearen arteko elkarriz-keta batetik doa irakurlea ja-kiten zer den benetan gertatu dena: hildako gizonaren alaba herriko gazte bategaz hasi da, eta aitak ez du mutila begiko. Neskaren aitak badaki mutila etakidea dela, eta itxura batean bere salaketaren ondorioz atxi-lotu egiten dute gaztea… Txi-batoa delakoan hil egiten dute neskaren aita”.

Egilearen berbetan, sako-nean, heriotzaren inguruko go-goeta bat da ipuina. “Hil ostean hildakoaren izena zelan erabil-tzen dugun da oinarrian dagoen hausnarketa: hildakoak bere iritzia edo bertsioa ematerik ez duenean zelan zabaltzen ditu-

gun berari buruzko gezurrak eta egiak” azaldu du Sanchezek.

Oroitzapenen mapaDuela urte batzuetako Abadiño izan zitekeen herri batean dago kokatua istorioa, Errenteriako lehiaketan saritu zioten Azken etxola hura ipuina bezala. “Be-netako pertsonaiak dira batzuk, eta asmatutakoak beste hainbat: umetako nire oroitzapenen ma-pa sentimentalean dago koka-tuta ipuina, baina beste edozein lekutan gerta zitezkeenak dira kontatzen ditudanak”.

Idaztea gaztetatik daukan “gaixotasuna” dela kontatu du Gontzal Sanchezek. Garai batean batez ere olerkiak idaz-ten zituen arren, azken aldian gehiago dihardu ipuingintzan. Azaldu duenez, Bilbokoa beza-lako literatur lehiaketak idazten segitzeko “akuilu” dira beraren-tzat: bere buruari helburu eta epe zehatzak markatzen lagun-tzen diote lehiaketek. “Kontaki-zun luzeago bat idazteko grina sentitzen” duela adierazi du.

Donostian bizi da Gontzal Sanchez, eta gaztelania irakas-le egiten du lan. Gogora ekarri duenez, 15 urtegaz hasi zen Aba-

diñoko AEKn euskara ikasten, “irakasle onekin eta gogotsu” ekin zion, eta Euskal Filologian lizentziatu zen, gero.

Sanchez, Gabriel Aresti lehiaketako sari emate ekitaldian.

Kontakizun luzeago bat idazteko grina sentitzen dut”

‘Jainko Basatia’ antzezlanaren euskarazko moldaketaren estreinaldia egingo dute San Agustin kulturguneanAntzezlan arrakastatsua euskaraz ikusteko aukera izango da domeka honetan, 19:00etan, San Agustinen

ANTZERKIA Aimar EstebanTxalo Produkzioaren eskutik obra honen euskarazko bertsioa Durangoko eszenatokian ikuste-

ko aukera izango da lehen aldiz. “Estreinatzeko tokirik egokiena iruditzen zitzaigun. Durango he-rri garrantzitsua da, eta horre-

gatik, oihartzun handia izateko, plaza egokia iruditzen zitzai-gun”, azaldu du Xabier Agirre antzezlaneko produktoreak.

Jainko Basatia komedia dra-matiko bat da. Bikote ezkondu bi beraien semeen arteko lis-karrak konpontzeko asmotan elkartzen dira. Bikote baten semeak bestearenari eraso egin dio eta arazoak konpontzeko egiten duten bileran pertsonaia guztien miseria eta frustrazio denak azaleratuko dira. “Testu originalean oinarritu gara eta soilik izenak edo entseguetan beharrezkoak ikusi ditugun gauza zehatz batzuk aldatu di-tugu”, azaldu du produktoreak.

Begoña Bilbaok zuzentzen duen antzezlan famatu hone-tan, Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi eta An-doni Agirregomezkorta aktore ezagunek laukote protagonista interpretatzen dute.

Jainko Basatia Yasmina Re-zak 2007an idatzitako obra arra-kastatsua da. Frantzian kritika onak jaso ondoren, munduko hainbat tokitan ere interpretatu da antzezlana. “Testu oso ezagu-na da, estatuan ere arrakastaz egin da, eta Roman Polanskik 2011n egin zuen zinemarako ber-tsioak ere oso harrera ona izan zuen. Beraz, esperantza handia

daukagu gure moldaketa ondo joateko”, dio Agirrek. San Agus-tineko emanaldirako sarrerak 10 eurotan daude salgai.

Estreinaldiaren ondoren, bira luzea egingo dute. Euskal Herriko hainbat herritan an-tzeztuko dute, maiatzera bitar-tean. Guztira, hogeita hamar bat emanaldi eskainiko dituzte. Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Losada eta Aitziber Garmendia dira protagonistak.

‘Jainko Basatia’ Yasmina Rezaren antzezlana da, eta arrakasta handia izan du mundu osoan

Page 18: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto18 Kultura

GEURE DURANGALDEA

ANTTON URIARTE

Musikaria

Olentzerok ikusiko gintuenik aipatu ere egin gabe, sinetsa-razi nahi ziguten zintzoak izan behar genuela, beraiek nahi eran ezarririko arauekin eta bidetik jo behar genuela (goiko jaunak, lege zaharrak), eta ho-rixe, guztia berez etorriko zela, erraz eta emana.

Sinetsarazi nahi digute, baita ere, gerrek teleberrie-tan adina egun irauten dutela munduan, eta gero beti dator futbola. Bide batez, gaboneta-ko lagunarteko bat aski dela kirolean nazio ofizialtasuna behingoz lortzeko, hori ere onar dezagun nahi dute.

Ostras, eta irratia! Jaso de-zakegun eskaintza musikala reggaetoi eta top gazteako mo-mentuko euskal kantuetara (trikitixa edota tronboiekin bada, hobe!) mugatzen dela pentsa dezagun gura dute.

Bestalde, urtea espainolez mintzoaz emanda ere, aben-duaren 3ak, txantxangorri batek eta bi urtean behin herri bueltan Korrikan ateratzeak euskara salbatuko duela sine-tsi dezagun nahi dute.

Gainera, urte hasiera guz-tietan sinetsarazi gura digute gure herrian mugitzeko beha-rrezkoak direla autopista gero eta garestiagoak zein tren las-ter garestiegiak.

Eta sinetsarazi nahi digute euren zain izan behar dugula, gure herrian aurrerabiderik bada, euren eskutik datorrena baino ez dela izango. Sinetsa-razi gura digute ez dela behar Bilbo jendez lepo bete eta bes-te urtebetez giza eskubideak urratzen direla ozen erakus-tea, nahikoa dela teleberrian entzun eta sofatik ikustea (tar-terik eskainiko badiote).

Eta gaitzena da, gainera, si-netsi ere egingo dutela hori de-na sinetsarazten digutela.

Sinetsarazi nahi digute

Argazkilariei, lanak bidaltzeko deialdia Kinua elkarteak hurrengo argitalpenean parte hartzeko proposamena egin die argazkilariei

ARGAZKIGINTZA A. EstebanPewen, cuadernos de fotografía bildumarako argazkilariak bilatzen ari da Kinua argazki el-kartea. Hilero autore baten mo-nografikoa argitaratzen duen argazki bilduma da aipaturikoa, eta Durangoko Begira Photo jaialdia antolatzen duen Kinua elkarteko kideen eta Hegoame-rikako argazkilarien lana eza-gutzera emateko sortutako Mu-ga argitaletxearen proiektua da.

Aurtengo bigarren seihile-korako bildumak osatzeko, ar-gazkilari bila dabiltza Kinuako kideak. Beraien obrak bidaltze-ko deia egin diete argazkilariei, eta jasotakoen artean sei autore aukeratuko dituzte. Parte hartu gura duten argazkilariek PDF formatuan bidali behar dituzte beraien lanak, honako helbide honetara: info@mugaproject.

com. Dokumentuan, beraien biografia txiki bat, lanaren des-kribapena eta 20-30 argazki bi-dali behar dituzte argazkilariek. Lanak bidaltzeko epea maia-tzaren 31ra artekoa izango da. Aukeratzen dituzten autoreei hamarna ale bidaliko dizkiete eta 44 salmentan jarriko dituzte, 6 euroan.

Honakoak izan ziren iaz Ki-nua elkarteak argitaratu zituen lanak: Ximena Almeydaren Calma, Alex Murianaren Sed de sombra eta David Inclanen Piel de otoño. 2017ko lehen seihile-koan, aldiz, Sofía Seguroren Raí-ces andinas, Mara Sanchez-Re-neroren El cimarrón y su fan-dango, Marc Llach-en Happy hour, Santiago Hafforden La va-ca atada, Fernando Maselliren Hierofánias eta Raúl Goycoolea-ren La isla argitaratuko dituzte.Sei egileren lana aukeratuko dute, 2017ko bigarren seilekoan argitaratzeko.

MARGOLARITZA I. EstebanGaur, 19:00etan, inauguratuko dute Durangoko Museoak 2017. urte honetan zabalduko duen lehenengo erakusketa. Javier Minaren (Iruñea, 1950) Circus mundi izeneko bilduma izango da urtarrilean Durangoko Mu-seoan ikusgai.

Aitor Aurrekoetxea arte kri-tikari durangarraren berbetan, “proposamen kolorista eta au-sarta” da Minak erakusketa horretan egiten duena. Satira politikoa darie Circus mundi bil-dumako lanei, eta Aita Santua, Mariano Rajoy edota Donald Trump dira bere koadroen pro-tagonistak. Beraien fisonomia, izaera eta jardunaren berezita-sunak nabarmenduta, ikuspegi kritiko batetik eta ironia balia-tuz marrazten ditu. Aita Santua funanbulismoa egiten agertzen du, esaterako, edota suge ba-ten itxuragaz Turkiako presi-dentea. Pintura akrilikoagaz egindako koadroak dira Minak Durangon ikusgai ipiniko ditue-nak, formatu handikoak.

Bestalde, urtarril hasieratik Elorrioko Iturri kultur etxean dago Sergio Saezen (Bilbo, 1954) Orfeo & Eurídice erakusketa, eta han izango da, hilaren 30era

arte, ikusgai. Oleo eta akrilikoz margoturiko hamasei koadrok osatzen dute Saezen bilduma hau. Orfeo eta Euridiceren mi-to grekoari buruzko testuek eta erakusketaren katalogoan datozen Rilkeren sonetoek osa-tzen dute Saezen erakusketa.

Urtarrilaren 30era arte, Elorrio-ko kultur etxea zabalik dagoen orduetan egongo da Orfeo & Eurídice erakusketa zabalik, 09:30etik 21:00etara arte.

Azkenik, bihartik otsailaren 4ra arte, Edu Locomotoro ar-tista plastiko eta diseinatzaile

madrildarraren lana ezagutze-ko aukera izango da Berrizko Kultur Etxean. Personajes céle-bres izena du Locomotorok Be-rrizera dakarren erakusketak, eta gizarte eta kultura arloko pertsonaia ezagunen erretratu bereziek osatzen dute.

Javier Minaren lana.

Urtea hasteko, hiru margokera desberdin ezagutzeko aukera Durangon, Elorrion eta Berrizen pintura erakusketa bana dago ikusgai

Sergio Saezen lana. Edu Locomotororen lana.

Page 19: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto

Kirola

@anbotokirola 19

AGENDA FUTBOLA

OHOREZKO MAILA (gizonak)Iurretako - Erandio· Zapatuan, 17:00etan, Larrakozelaian.MAILA GORENA (gizonak)Abadiño -Indautxu· Zapatuan, 15:30ean, Astolan. BIGARREN ERREGIONALA (gizonak)Zaldua B - Berriz· Zapatuan, 16:30ean, Solobarrian.HIRUGARREN ERREGIONALA (gizonak)Elorrio B - Gernika Sporting· Zapatuan, 18:00etan, Eleizalden.Kultural B - Orduña· Zapatuan, 16:30ean, Tabiran.Ezkurdi B - Indarra· Domekan, 16:00etan, Tabiran.Durangoko Bikainak - Atxulaur· Zapatuan, 18:30ean, Tabiran.

ARETO-FUTBOLAEUSKAL LIGA (gizonak)Elorrioko Buskantza - Bakio· Zapatuan, 18:00etan, Elorrioko udal kiroldegian.Mallabia Seguros Altaldi - Afantxo Pescadow Ferreres· Domekan, 16:00etan, Zaldibarko kiroldegian.LEHEN ERREGIONALA (gizonak)Mallabia B - Soloarte B· Domekan, 18:00etan, Zaldibarko kiroldegian.BIGARREN ERREGIONALA (gizonak)Abadiñoko Txopoa - Bermeo· Zapatuan, 17:00etan, Traña-Matienako kiroldegian.Racing Tolosto - Gu Lagunak· Zapatuan, 17:00etan, Landako kiroldegian.

ESKUBALOIAEUSKADIKO TXAPELKETA (emakumeak)Ibaizabal - Avia Eibar· Domekan, 12:00etan, Landako kiroldegian.

SASKIBALOIAZILARREZKO LEB LIGA (gizonak)Zornotza S.T. - B. Navarra· Zapatuan, 18:30ean, Larrea kiroldegian.EUSKADIKO LEHEN MAILA (gizonak)Tabirako Baqué - Biok2.com Zapatuan, 18:00etan, Landako kiroldegian.LEHEN ERREGIONALA (gizonak)Anbotopeko - Zamudio . Zapatuan, 18:00etan, Landako kiroldegian.Julza-Zaldua - Otxarkoaga . Zapatuan, 17:00etan, Zaldibarko kiroldegian.

ERRUGBIAEUSKAL LIGA (emakumeak)Durango Uribe Nissan Gaursa - Hernani Zapatuan, 16:00etan, Arripausuetan.EUSKAL LIGA (gizonak)Elorrio-Durango - Gaztedi B Zapatuan, 16:00etan, Elorrioko errugbi zelaian

“Askorentzat gerriko beltza karatearen tontorra da; niretzat, hasiera bat”Europako txapelketako final-laurdenetara heldutako karateka Zornotzako gazteen entrenatzailea da

KIROLA Joseba DerteanoArte martzial guztien artean karatea da izarra Zornotzan. Ukabidea taldean 15 urtera ar-teko ia 100 gaztetxok dihar-dute, eta Asier Bilbao da eu-ren entrenatzailea. Bere ibil-bideko sasoirik onenean dago gerriko beltza duen bilbotar gaztea. Iaz Espainiako txapel-ketan brontzezko domina ira-bazi zuen eta Europako txa-pelketako estreinaldian fina-lerdietara sailkatzeko borro-kan kanporatu zuten.

Karatea erakustea ala zeu lehiatzea, zer gustatzen zaizu gehiago?Desberdinak dira. Gazteei ni-re ezagutza transmititzea as-ko gustatzen zait. Apurka kon-fiantza hartzen dutela ikustea eta horrek bizitzako beste al-derdi batzuei aurre egiten la-guntzen diela sentitzea asebe-te egiten nauen sentsazioa da. Arlo pertsonalean, irakasten dudana neure buruari aplika-tzen saiatzen naiz. Nire helbu-rua ez da munduko txapelduna izatea, gaur atzo nintzena bai-no apur bat hobea izatea baino.

Ematen du helburu hori lor-tzen zabiltzala. Iazko azaroan Europako txapelketan parte hartu zenuen Grezian, eta fi-nal-laurdenetara heldu zinen.Iazkoa nire ibilbideko urterik onena izan zen, duda barik. Es-painiako txapelketan domina bat irabazi nuen lehenengoz eta Europakora sailkatu nin-tzen. Ez neukan helburuen ar-tean eta ilusio handia egin zi-dan. Txapelketan apur bat ur-duri egon nintzen.

Espero zenuen hain aurrera heltzea?Ez, inondik inora. Txapelke-taren aurreko gauean dudak agertu nizkion anaiari. Bai-na gero pentsatu nuen zer gal-durik ez neukala eta txapel-keta lasai hartu behar nuela. Txanda bi gainditu eta hiruga-rrenean kanporatu ninduten. Egia esan, ezin dut gehiago es-katu nire lehen parte hartzean.

Noiz eta zelan batu zinen Zor-notzako Ukabidea taldera?Urte eta erdi daramat. Kara-te ikastaro batean Iñaki Calvo ezagutu nuen eta Ukabidea tal-

deko gaztetxoak entrenatzea proposatu zidan. Egia esanda, oso pozik nabil. Bost eta hama-bost urtera arteko 90 bat gazte-txo ditugu.

Aurretik entrenatu izan ditu-zu gazteak?Bai, Ortuellako talde batean eta ikastetxe batean aritua naiz. Gustatzen zait erakustea, baina ez borroka ikuspegitik bakarrik. Karatea borroka bai-no gehiago da, sarritan kanpo-tik ikusten ez den arren.

Zer da ba ikusten ez den hori?Umiltasuna, sakrifizioa, nork bere helburuak jarri eta lortze-ko ahalmen mental hori… ba-lio asko ditu.

Nondik datorkizu karaterako afizioa?Etxetik. Anaia karatean dabil eta aita judoan ibili zen lehe-nengo, eta karatean, ostean. Nik euren eraginez ezagutu nuen mundu hau. Bost urtegaz klaseak hartzen hasi eta apur-ka zaletu egin nintzen. Gaur egun ez dut nire bizitza karate barik imajinatzen. Nire pasioa

da. Gimnasioan sartzean ahaz-tu egiten ditut arazoak.

Gaitza da gerriko beltza lor-tzea?Apur bat neurriz kanpo balo-ratuta dago. Jendeak uste du gerriko beltza karatearen ton-torra dela. Nik ez dut horrela ikusten. Gerriko beltzak ez du ezer esan gura. Nire ustez, ha-siera bat da, karatea benetan ezagutzen hasteko abiapuntua.

Horrek ez du esan gura gerri-ko beltza lortzea erraza denik.Jakina. Lan handia eskatzen du, baina konstantziagaz lortu daiteke. Diziplina, lan fisikoa eta kontrol mentala eskatzen ditu. Lan mentala oso garran-tzitsua da.

Ukabidea karate taldea ez ezik, Ukabilak arte martzial mistoen taldea ere baduzue. Inoiz pentsatu duzu bide ho-ri lantzea?Praktikatu izan dut, eta oso di-bertigarria da.

Dibertigarria? Nik beste ad-jektibo batzuekin deskribatu-ko nuke modalitate hori.Niretzat dibertigarria da. Kon-tuan hartu behar da entrene-menduetan sekula ez dugula indar guztia erabiltzen. Oso ki-rol konpletoa iruditzen zait: jo egin daiteke, arerioa lurrera bota, heldu… denak balio du. Beraz, sekula ez dakizu borro-ka zelan garatuko den. Mundu hau ezagutzen jarraitzea gura dut. Beste kontu bat da borro-kaldi ofizialak egitea. Beste lan bat duzunean beti ubelduekin edo sudurra apurtuta agertzea ez da gustagarria.

Urte gutxian oihartzun han-dia lortu duen kirola da. UFC txapelketako Conor McGre-gor, esaterako, boxeoko bes-te edozein izar bezain ezagu-na da.Nire erreferenteetako bat da. Oso borrokalari ona da, baina, batez ere, bere prestakuntza mentala gustatzen zait. Borro-kaldiak irabaziko dituela kon-bentzituta egoten da, eta kon-fiantza handia du bere burua-rengan. Baina, aldi berean, gal-tzeari ez diola beldurrik dio.

Asier Bilbao Sanchez | Bilbo, 1990 | Ukabidea Zornotza karate taldeko entrenatzailea

Page 20: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto20 Kirola

Zalduak kromo bilduma atera du jokalariekin Zaldibarko hainbat tabernatan eskuratu daitezke

FUTBOLA J.D.Zaldua futbol taldeak bere jo-kalari eta lankideak erretrata-turik agertzen diren kromo bil-duma bat atera du. Euro batean salgai jarri dute kromo pakete bakoitza Solobarrian, Zaldibar-ko Ostargin, Imendian eta Gu-re-Lekun.

Zaldibarko futbol klubak Cro-mogal enpresagaz batera atera du 2016-2017ko kromo bildu-ma. Enpresa honek Europako hainbat taldegaz lan egin du bilduma pertsonalizatuak egi-teko. Ekimen honen bitartez, klubaren balioak indartzea bi-latzen dute.

Ariznabarreta da faborito Bizkaiko kros txapelketan

KROSA J.D.Domekan Bizkaiko kros txapel-keta jokatuko dute Abadiñon. Gizonetan hutsune handi bat egongo da aurten: Bizkaiko hainbat txapel dituen Dabid Garcia durangarrak ez du parte hartuko, lesio baten ondorioz. Horrela, Oier Ariznabarreta herrikidea da, iaz irabazita, txapela berriz janzteko fabori-toa. Garciak asteon jakinarazi

du eskafoide haustura bat duela oinean, eta hainbat hiletarako baja izango dela. Emakumeetan Iraia Garcia zornotzarra eta Gurutze Frades iurretarra dira hautagai nagusiak.

Trinkete atzealdeko lande-tan antolatu dute zirkuitua. Kadeteen proba da lehenen-goa, 10:00etan. Emakumeena 12:05ean hasiko da, eta gizonena 13:00etan.

Azken urte bietako Bizkaiko txapelketak Berrizen jokatu dituzte.

Berrizko pilota txapelketan finalak jokatuko dituzteUribarri anaiak omentzeko ekitaldia ere izango da

PILOTA J.D.Berrizko San Antonio pilota txa-pelketako finalak jokatuko di-tuzte gaur, 21:00etatik aurrera. Lehen mailako finalean Asier Berasaluzek eta Luken Barrain-kuak Ibai Gerenabarrenaren

eta Gorka Otaduyren kontra jo-katuko dute.

Aurretik beste maila bitako finalak jokatuko dituzte. Biga-rren mailakoan Angiozar-Ur-bieta eta Arberas-Martinez bi-koteen artean dago txapelduna.

Hirugarren mailako finala Al-berdi-Eguren eta Agirrebei-tia-Uribe bikoteek jokatuko dute.

OmenaldiaGaurko jaialdia Felix eta Juani-to Uribarri anaiak omentzeko ere baliatuko dute antolatzai-leek. Izan ere, urte asko eman dituzte biek Oizpe pilota elkar-teko gazteak entrenatzen, eta egindako lan hori eskertu gura diete omenaldia eginda.

ADITUAREN TXOKOA

Heldu da negua eta berarekin batera hotza eta euria. Urtaro honetan, euria bota eta bota ari delako edo egundoko hotza egiten duelako, ez da batere erraza izaten mendi aldera ko-rrika egitera irtetea. Leihotik begiratu, eta kanpoan egural-di ilun, petral eta tristea nagu-si dela ikusita, nekeza izan ohi da etxeko epeltasunetik irten eta besterik barik euripean eta lupetz artean plisti-plasta korrika hastea.

Niri, egia esan, gustatu egi-ten zait neguko eguraldi kas-karra entrenatzeko, baina, zoritxarrez, askotan ez da giro izaten mendi aldera joateko. Tontorren batera joan beha-rrean, inguruko auzo eta pis-tetan ibiltzen naiz hilabete hauetan. Ez naiz asfalto zalea edo errepidea sarri zapaltze-koa. Urte asko egin nituen atletismoan eta nekatuta bu-katu nuen asfalto zein porlana-rekin. Neguan, baina, askotan ez da aukera askorik izaten, eta astean zehar kilometro batzuk egiten ditut zoru gogo-rrean.

Aurten, lehenengo aldiz, ur-teko azken entrenamenduak aprobetxatzeko-edo, errepide-ko lasterketa batzuk egitera animatu naiz. Durangon, In-darkeria Matxistaren Kontra-ko Nazioarteko Eguna zela-eta antolatutako lasterketan eta Joseba Jaka Memorialean. Baita Gabon Zaharrez Azpei-tian jokatutako San Silbestre lasterketan ere. Mendian ko-rrika egitera ohituta nagoen arren, espero baino hobeto eta gusturago aritu nintzen asfal-toan, emaitza politak lortuta. Bateragarriak direla esango nuke.

Neguan, mendia ala asfaltoa?

OIHANA AZKORBEBEITIAMendi lasterketak

ASBk, DRTk, federazioak eta udalak gaitzespen bateratua egin dute iazko erasoen inguruanIdatzi bateratu batean “horrelakorik berriro gertatu ez dadin” lan egiteko konpromisoa hartu dute

ERRUGBIA Joseba DerteanoDurangoko neska batzuek eraso matxistak jasan zituzten iazko irailean AS Bayonaisse (ASB) errugbi taldeko jokalari batzuen partetik. Erasoak Rugby taber-nan gertatu ziren, DRTren eta ASBren lagunarteko partidu baten ostean. Orain, Euskadiko Errugbi Federazioak idatzi bat helarazi du. Testu hori Durango Rugby Taldeko, AS Bayonaisse taldeko, Durangoko Udaleko eta errugbi federazioko ordezka-riek adostu eta sinatu dute.

Gertatu ziren bezalako era-soek errugbiaren izena “zikin-tzen” dutela eta “sekula berriro

ez direla gertatu behar” jasotzen du testuak. “Horrelako jazoerek kezka handia eragiten digute”, gehitu dute. Testuaren sina-tzaileek “konpromiso irmoa” hartzen dute euren inguruan horrelako jarrerak “desagerra-razteko, eta prebenitzeko balia-bideak sustatzeko”.

ASBk erasoak egin zituzten jokalarien kontrako “diziplinaz-ko neurriak” hartu dituela diote eta horrelakorik errepikatu ez dadin “neurriak hartuko dituz-te”. Horregaz batera, erasoa jasan zuten emakumeei “bar-kamen publikoa zein pribatua” eskatu dietela azaldu dute.Durangoko Rugby tabernan gertatu ziren erasoak.

Page 21: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto

Anbotok tarte hau eskaintzen dizu

ALOKAIRUAN ETA SALGAI DITUZUN

HIGIEZINEN BERRI EMAN NAHI AL DUZU?

Informazio gehiagorako:Tel.: 946 217 [email protected]

21

Inmobiliariak

ETXEBITZAK ALOKAIRUANDURANGO. Bat, bi eta hiru logelako etxeak

alokairuan. Hilean 550€-tik hasita.

ETXEBIZITZAK SALGAI DURANGO. Tabirakalea. 3 logelako etxea,

komuna, sukaldea, egongela, dena kanpora begira. Eta garaje itxia.

DURANGO. Errotaritxuena Atiko zoragarria 3 logela, bi komun, bi terraza zabal, sukaldea, egongela, dena kanpora begira, eta garaje itxia lau kotxe sartzeko. Ikusgarria.

DURANGO. Francisco Ibarra. 4 logelako etxebizitza, 2 komun, sukaldea, egongela balkoiarekin eta despentsa.

ATXONDO. 3 logelako etxebizitza, komuna, sukaldea, egongela, dena kanpora begira, hiru balkoi. Horrez gain, garaje itxia.

ELORRIO. 4 logelako etxebizitza, egongela, sukaldea balkoiarekin, komuna, eta garajea itxita.

DURANGO.-Kalebarria, 3 logelako etxebizitza, sukaldea, egongela, eta komuna. 120.000€.

DURANGO. ARTEKALE. Azken etxebizitzak, bikoak, trastelekuarekin. Prezioak 165.000€ -tik hasita.

LEKEITIO. 3 logelako etxebizitza, komuna, sukaldea, egongela terrazarekin, garajea. Urbanizazio pribatu baten barruan, igerileku eta frontoiarekin.

ABADIÑO. Aita Letona. Etxebizitza ederra 2 logelarekin, komuna, sukaldea, egongela, garajea eta trastelekua.

ABADIÑO. Iturritxo. Logela bateko apartamentua, sukalde amerikarra-egongelarekin, komuna, esekitokia, ganbara, garaje bikoitza eta trastelekua.

DURANGO. ATIKO BERRIA ESTREINATZEKO. 2 logela, 2 komun, sukalde amerikarra, egongela, garaje itxia eta terraza ikaragarria.

ATXONDO. Etxebizitza 2 logelarekin, komuna, despentsa, sukaldea esekitokiarekin, eta egongela.

ZALDIBAR. Etxebizitza, 3 logela, komuna, sukaldea, egongela balkoiarekin, guztiz berriztatua. Horrez gain, trastelekua.

LURSAILAK SALGAIABADIÑO. 1.000 m2-ko lursaila salgai,

bifamiliarra eraikitzeko baimenarekin. Zonalde egokia.

BERRIZ. 10.000 m2-ko lursaila. Zelai ederra sarbide oso onarekin.

IURRETA. 5 hektarea inguruko lursaila, Abeletxe bat egiteko aukera dago. Sarbide onarekin.

ABADIÑO. Bifamiliarra eraikitzeko lursaila, 1.000 m2. Informazio pertsonalizatua.

AMOREBIETA. EUBA. Txalet bifamiliar bat eraikitzeko lursaila, 3.000 m2 inguruko azalerarekin.

AMOREBIETA. LARREA. 27.000 m2-ko lursail ederra, dena partzela bakarrean.

BASERRIAK ETA TXALETAK SALGAIABADIÑO. GAZTELUA. Baserri ikusgarria, arku

eder batekin sarreran, ekialdera begira, 20.000 m2-ko lursaila baserriaren ondoan.

BERRIZ. Txaleta 1.200 m2-ko partzelan, Abeletxe kalean. Hegoaldera begira. 4 logela, 3 komun, sukaldea, egongela, eta garajea.

ATXONDO. Baserri ikusgarria Martza auzoan, 15.000 m2-ko lursaila baserriaren inguruan. Teilatu berria. Zonalde pribilegiatua.

BERRIZ. Bº Murgoitio. Bifamiliar ederra salgai. 6 logela, 2 sukalde, 2 egongela, 6 komun, garaje bikoitza, 12.000 m2-ko lursaila. Kokapen ezin hobea, Anbotora begira.

MENDATA. Lamikiz auzunea. Baserri bifamiliarra berriztatzeko. Orientazio pribilegiatua, oso eguzkitsua. Prezio interesgarria.

DURANGO. Eraikin atxiki ederra, izkina, guztiz hornitua. Ia berria, estreinatzeko.

BERRIZ. Baserri ederra, Murgoitioko zonaldean. Egokia landa-turismorako, landetxea. Ikuspegi ezin hobeak.

ETXEBIZITZAK SALGAI ETXEBIZITZAK SALGAI

www.inmoduranguesado.com

FRANCISCO IBARRA LANDAKO ETORBIDEA

HERRIKO GUDARI DURANGO

• 101 m2 erabilgarri dituen etxebizitza: 3 logela, egongela, sukaldea jarrita, 2 komun eta 2 balkoi handi. Berogailua eta igogailua. 242.000,. €

• 3 logela. 2 komun. Sukaldea. Egongela. Terraza. Ganbara eta Garajea. 229.500,.

• 100 m2 -ko etxebizitza. Egokia umeak dituen familia batentzat. Ezkurdiko parkearen inguruan. 3 logela, saloia, egongela, sukaldea, 2 komun eta balkoia ditu. Prezioan barne 12,50 m2-ko ganbara eta garajea. 225.000,.

• 3 logela. Komuna. Egongela. Eguzkitsua.

LOKALAK ETA ETXEBIZITZAK ALOKAIRUAN. KONTSULTATU.

www.inmoetxetxo.com

BARRENKALE

M.TORRE

• 2 logela, egongela, sukaldea jarrita eta komuna. 3 balkoi. Guztia berriztatua. 190.000,. €

• Etxebizitza altua, 93m2. 3 logela. 2 komun.Egongela. Sukaldea. Esekitokia. 2 Ganbara. Garajea. 279.000,.

GOIENKALE

MURUETA TORRE

• Dotorea! Logela bat, egongela, sukaldea jarrita, komuna eta balkoia. Guztia jarrita. 139.000,. €

• 95m2. 3 logela. 2 Komun. Egongela terrazarekin. Sukaldea. Esekitokia. Trastelekua. Garajea. 215.000,.

ARAMOTZMIKELDI

• 3 logelako etxebizitza, egongela, sukaldea jarrita eta komuna. Teilatua berrituta. Instalazio elektrikoa jarrita. Egoera oso onean 109.000,€/ Negoziagarria.

• APARTAMENTUA. Erdi-berria. Erdialdean. Dena kanpora begira. Altua. Ganbararekin. 165.000,. €

INTXAURRONDO

MENDIZABAL

• 2 logelako etxebizitza, egongela, sukaldea jarrita eta komuna. Oso egoera onean. 115.000,. €

• 4 logela. 2 komun. Egongela. Sukaldea. Ganbara eta Garajea itxita. 267.000,. €

Page 22: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto

ANBOTOko agendan ezer iragarri gura baduzu, idatzi [email protected]

helbidera edo deitu 946 232 523 telefonora, eguazten eguerdia baino lehen.

AGENDA

22

Urtarrilaren 14an, 20:00etan, Abadiñon

Frida KahloIrailean Durangoko San Agustinen estreinatu zuten antzezlana ikusteko aukera eskainiko dute, bihar, Traña-Matienako Errota kultur etxean. Paco Obregonen zuzendaritzapean, Rosa Martínez-Alcocer durangarrak dihardu Frida Kahloren pertsonaia antzezten.

:: BERRIZ KULTUR ETXEA Un monstruo viene a verme• barikua 13: 18:00

:: DURANGO ZUGAZAUnderworld: guerras de sangre• barikua 13: 19:30-22:00 • zapatua 14:17:00 • domeka 15: 16:30-19:00-21:15 • astelehena 16: 18:30-21:00 • martitzena 17: 20:00

Tenía que ser él• barikua 13: 19:30-22:00 • zapatua 14: 17:00-19:30-22:30 • domeka 15: 16:30-19:00-21:15 • astelehena 16: 18:30-21:00 • martitzena 17: 20:00 • eguaztena 18: 20:00

Vuelta a casa de mi madre• barikua 13: 19:30-22:00 • zapatua 14: 21:00 • domeka 15: 21:15 • astelehena 16: 18:30-21:00 • eguaztena 18: 20:00

¡Canta!• zapatua 14: 18:30 • domeka 15: 18:30

Orm elurretako erresuma• zapatua 14: 16:30 • domeka 15: 16:30

:: ELORRIO ARRIOLABar Bahar• zapatua 14: 20:00 • domeka 15: 20:00 • astelehena 16: 20:00

Vaiana• domeka 15: 17:00

:: ZORNOTZA ZORNOTZA ARETOASilencio• barikua 13: 20:15 • zapatua 14: 22:00 • domeka 15: 20:00 • astelehena 16: 20:15

Axel heroi txikia• domeka 15: 17:00

El último verano• martitzena 17: 20:15

Urtarrilaren 13an, 22:00etan, Elorrioko Arriolan

Desde aquí veo sucia la plazaClub Canibal antzerki talde madrildarraren antzerki obragaz ekingo diote 2017ko Arriola antzokiaren programazioari. Font García, Vito Sanz eta Juan Vinuesa aktoreak jardungo dira oholtzan, tradizioaren eta aurrerabidearen arteko talkari buruzko obran.

Musika

:: ELORRIO

URTARRILAREN 20an

22:30ean, Eraso + Humus, Gaztetxean.

:: ZORNOTZA

URTARRILAREN 13an

23:00etan, IV. Maketa Lehiaketa: Maniokinak, Nada eta The Van taldeak, Zelaietan.

Antzerkia

:: ABADIÑO

URTARRILAREN 14an

20:00etan, ‘Frida Kahlo: viva la vida’, Errotan.

:: DURANGO

URTARRILAREN 15ean

19:00etan, Jainko basatia, San Agustin kulturgunean.

:: ELORRIO

URTARRILAREN 13an

20:15ean, Skizopoziks, Gaztetxean.

22:00etan, Desde aquí veo sucia la plaza, Arriolan.

:: ZORNOTZA

URTARRILAREN 14an

18:00etan, Kaput, Zornotza Aretoan.

URTARRILAREN 20an

21:00etan, Frankoren bilobari gutuna, Zornotza Aretoan.

:: IURRETA

URTARRILAREN 20an

17:30ean (3-4 urte) eta 18:00etan (5 urtetik gora), Dorleta Kortazar, Bibliotekan.

Erakusketa

:: BERRIZ

OTSAILAREN 4ra arte

Edu Locomotororen erakusketa, Kultur Etxean.

:: DURANGO

URTARRILEAN

Javier Minaren ‘Circus mundi’ erakusketa, Museoan.

:: ELORRIO

URTARRILAREN 30era arte

Sergio Saezen ‘Orfeo & Eurífice’, Iturri kultur etxean.

Jaiak

:: IURRETA (Bakixa)

URTARRILAREN 19an

21:00etan, Donien Atxa jasotzea eta txokolatada.

URTARRILAREN 20an

12:00etan, meza.

18:00etan, igel txapelketa.

21:00etan, bertso afaria Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Gorka Lazkano eta Igor Galarzagaz. Jarraian, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek kontzertuan.

Kontalaria

:: ABADIÑO

URTARRILAREN 18an

18:00etan, Miren Erdoiza, Udal Mediatekan.

URTARRILEKO AGENDA

13IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA BULARRETIK MINTZORA: irakurketa kluba17:00 3-5 urtekoak.18:00 Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.

16IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA PAPEREZKO HEGOAK: haurrentzako irakurketa kluba25 IPUIN MOTZ / TXABI ARNAL17:00 L.H.-ko 5. maila.18:00 L.H.-ko 6. maila.

17

IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKAEuskara eta gaztelaniazko irakurketa klubak17:30 Vera Candidaz dakidana / Veronique Ovalde. 19:00 Carol / Patricia.

ANDEREBIDE ELKARTEA - Ibarretxe Kultur Etxea18:00 Bideoforuma – “Paulette”- El postre de la alegría. (Eskarne Larrinaga)

19IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA18:30 Irakur-lagunak kluba (Guraso eta hezkuntzako profesionalentzat) - Aldez aurretik izena eman.

BAKIXAKO JAI BATZORDEA21:00 Jaiei hasiera emateko Donien Atxa jasoko da. Jarraian txokolatada.

20

IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA Haurrentzako ipuin kontalaria – Dorleta Kortazar17:30 3-4 urteko haurrak lagunduta. 18:00 5 urtetik gorako haurrak “Heldu eskutik”.

BAKIXAKO JAI BATZORDEA12:00 Meza santua. Egunean zehar “Txomin belarra” trikitilariak giroa alaituko dute. 18:00 Igel txapelketa. 21:00 Bertso Afaria – Abarkas, Lazkano, Igor Galarza. Jarraian, Rock Taldea – “Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek”.

Page 23: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

2017ko urtarrilaren 13a, barikua | anboto 23

BOTIKAK

BARIKUA, 13 09:00-09:00

Bazan Diaz Uribarri 5 - Durango

Guarrochena, Lide Bide Zahar 14 - Zornotza

09:00-22:00

Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, Abadiño

Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

Iruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - Zornotza

ZAPATUA, 14 09:00-09:00

Mugica Andra Maria 9 - Durango

Guarrochena, Lide Bide Zahar 14 - Zornotza

09:00-13:30

Bazan Diaz Uribarri 5 - Durango

Navarro Artekalea 6 - Durango

Unamunzaga Muruetatorre 2C - Durango

Sagastizabal Askatasun etorb. 19 - Durango

Campillo Montevideo etorb. 24 - Durango

De Diego Intxaurrondo 22. - Durango

Balenciaga Ezkurdi plaza 8 - Durango

Bartolome Gabiola 2 - Berriz

Larrañaga-Balentziaga Berrio-Otxoa 6 - Elorrio

Eguren, Isabel Trañabarren 15 - Abadiño

Goiria, Mari Carmen Sabino Arana 6 - Zornotza

Melero, Rosa Mari San Pedro 31 - Zornotza

Iruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - Zornotza

09:00-14:00

Irigoien Bixente Kapanaga 3 - Iurreta

09:00-22:00

Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, Abadiño

Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

DOMEKA, 15 09:00-09:00

Irigoien Bixente Kapanaga 3 - Iurreta

Guarrochena, Lide Bide Zahar 14 - Zornotza

09:00-22:00

Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

ASTELEHENA, 16 09:00-09:00

Navarro Artekalea 6 - Durango

Goiria, Mari Carmen Sabino Arana 6 - Zornotza

09:00-22:00

Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, Abadiño

Iruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - Zornotza

Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

MARTITZENA, 17 09:00-09:00

Campillo Montevideo etorb. 24 - Durango

Goiria, Mari Carmen Sabino Arana 6 - Zornotza

09:00-22:00

Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, Abadiño

Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

Iruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - Zornotza

EGUAZTENA, 18 09:00-09:00

Sagastizabal Askatasun etorb. 19 - Durango

Goiria, Mari Carmen Sabino Arana 6 - Zornotza

09:00-22:00

Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, Abadiño

Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

Iruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - Zornotza

EGUENA, 19 09:00-09:00

De Diego Intxaurrondo 22. - Durango

Goiria, Mari Carmen Sabino Arana 6 - Zornotza

09:00-22:00

Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, Abadiño

Iruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - Zornotza

Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

[email protected] eguazteneko 14:00ak arteko epeaZORION AGURRAK

Zorionak, Telmo (659. alea)! Hamabostean behin zotz egiten dugun tarta zuri egokitu zaizu. Oparia eskuratzeko txartela gura duzunean jaso dezakezu Iurretako gure egoitzan: Bixente

Kapanaga, 9an.

Ermodo, 11 · DURANGO - Tel.: 946 201 663 [email protected]

Gozatu Gozotegia

Zorionak Bilboko printzesita! Jarraitu beti bezain alai! Muxu bat etxekoen partez.

New York-ez gozatzen eta enbidixa asko emoten dabilen gure “Chikagari”, lokaleko morrosk@ guztixen partez zorixonak eta mosu oker bana. Maite zaitugu, loka!

Urtarrilaren 4an Mila Laucirika Oromiñokuek urtiek bete ebazan. Zorixonak, amama.

Abenduaren 20an, Nahiak 10 urte bete ditu, zorionak. Txan dan fogou!

Alabatxi, ze diñozu ba? Zorixonak miss Urkixo 23 meneo zoro lokaleko funky neska sexyenarentzat, mosu ekologiko bat!

Mikelek urtarrilaren 2an hamar urte bete ebazan. Zorionak etxeko guztien partez eta zaren modukua izeten jarraittu.

Anartzek eta Garazik urtarrilaren 4an eta 12an 7 eta 13 urte egin dituzte. Zorionak Irati, Helene, Uxue, Eihar, Urko, Maier, Peru, Mikel eta Nilen partez! Mosu bana, bikote.

Kuadrillako bikote polit, laztan, gozo, samur eta melosuenak 23 urte bete doskuz! Inguruko kalamidade guztixen partez, zorixonak.

Zorionak, etxeko printzesa! Jarraitu beti bezain alai! Muxu handi bat etxekoen partez.

Zorionak, hirukote! Urtarrilaren 1ien Intzak 8 urte eta aitatxok 31 gehixau eta urtarrilaren 10ien Iratik 5 urte ein dabiez. Muxu potolo bat Inhar eta amatxon partez, pila pila maite zaittuegu!

Zorionak, Katrintxu! Gure etxeko sorgintxue, muxu zopa bat etxeko guztixon partez. Mua, mua eta mua. Jarraittu horren maitagarri!

Page 24: Kirola - anboto.tok-md.com · Ondasun Higiezinen Zergan de-zente gehiago ordaindu beharko dute 2017an. Durangoko Udalak hirutan eztabaidatu du indize bereziaren inguruan. Ekainean,

JON ANDER RAMOS Historialaria

EuskaraZaindu maite duzun hori, dio Ruper-en abestiak. Eta hala ikasi nuen orain urte batzuk ama hizkuntza ez nuen euska-ran “gaitasuna” edo abilezia hartzea erabaki nuenean. Bai, euskaltegitik pasatua naiz ni. Baina ez sufritu duen horieta-koa, kontrakoa baizik: euskara maitatzen ikasi zuenetarikoa. Ez nator gaurkoan euskararen balioaz mintzatzera, euskara-ren munduan behin eta berriz izorratzen duten horiez berba egitera baizik. Urquijoz ez dut ezer esango (bejondeiola!), gaiz-ki pentsatuak ez izan, baina po-litika adibiderik onena ez dela agerikoa da, ikusi Legebiltza-rra, bestela. 80 urte pasatu dira lehen euskal gobernutik, baina euskararen alorrean batzuek Platonen haitzuloan dihardu-te oraindik. Legebiltzarkidea izateko ez da inongo gaitasunik frogatu behar, hizkuntzakoa ez behintzat. Pentsa, orain urte batzuk Lehendakari “ez gaitua” izan genuen eta.

Baina ez dugu Gasteizera sal-to egin behar, gurean euskarak pairatzen dituenak ere ugariak dira. Azken aldian gertu sentitu dut hori. Euskaldun berria iza-teko ahaleginak egiten dabile-na, egunerokotasunean euskara erabiltzen saiatzen den hori, Du-rangoko Udalera, kostata, bai-na oharra euskaraz igorri eta beste aldetik gaztelania hutsean erantzuna jaso. Hiztegia hartu eta egoera surrealista hori defi-nituko zuen hitza topatzen hasi zen. Laguntzarekin, eta euska-rari minutu batzuk eskainiz, bat baino gehiago topatu genituen: lotsagarri, ahalkegarri edota ahalketzaile. Zein aukeratu ez dit axola, bai ordea udalaren ja-rrera euskararekiko.

Akuilua LAUHORTZA

AKUILUA Aitziber BasauriSuhiltzailea da ofizioz, eta an-tzerkia du pasio. Maiatzean hartuko du erretiroa lanetik. Antzerki munduan Pirritx, Po-rrotx eta Marimototsegaz ko-laboratu du Josu Presak. Su-dur gorriak barruan duen ho-ri ateratzeko aukera ematen diola dio, eta antzerkiak “ogi-bide hau eramateko beste modu bat”.

Suhiltzailea zara ofizioz eta antzezlea afizioz.Bai! Suhiltzailea izatea da nire bizitza. Asko maite dut ogibide hau. Hala ere, gure lana oso gogorra da, oso egoe-ra larriak bizi ditugu, eta antzerkiak bizipoza eman dit; ogibide hau eramateko beste modu bat. Mendia, antzerkia eta pilota ere asko gus-tatzen zaizkit. Pilotan ibilia ere banaiz, afizio-natu mailan, 20 urte ni-tuenean.

Zenbat urte daramatzazu an-tzerki munduan?Lagun talde batek Landaberri antzerki taldea —orain, Kuku-ka— sortu genuen duela 15 bat urte, Lasarten. Tarteko zegoen baita Joxe Mari Agirretxe ‘Po-rrotx’ ere. Orduan sartu nin-tzen ni antzerki munduan.

Orduan sortu zen Pirritx, Po-rrotx eta Marimototsegaz duzun hartu-emana?Takolo, Pirritx eta Porrotx zi-renean sortu zen gure arte-ko harremana. Gogoan dut Bilbao Exhibicion Cente-

rren (BEC) ikuskizuna graba-tu zutenekoa. Atzean, figuran-te moduan parte hartu genuen antzerki eskolakook. Itzela izan zen. Beteta zegoen. Gero, Ilar-giaren sekretua (2004) filmean ere parte hartu nuen. 15 segun-do agertzeko, egun osoa behar izan genuela gogoratzen dut!

Dena den, Donostiako suhil-tzaileekin grabatutako

Suhiltzaile izan nahi dut (2007) ikuskizuna

izan da niretzat ga-rrantzitsuena.

Horretan ere parte hartu zenuen?

Bai, Donostiako suhiltzailee-kin batera. Umeei suhiltzaileon lana erakusteko ikuskizuna izan zen. Gure lana ulertzeko modua ere izan zen hura. Nola itzaltzen dugun sua, ateak ire-kitzeko modua, uretako erres-kateak... erakusten da ikuski-zunean.

Iurretako suhiltzaile-etxean lan egiten duzu. Hala ere, erretiroa hartuko duzu maia-tzean. Sudur gorri moduan ere bai?Aurten, apur bat alde batera utzi dut antzerkia, baina ez dut uste antzerkia inoiz utzi-ko dudanik.

Zer da sudur gorria, ba, zu-retzat?Beste norbait izateko aukera ematen du sudur gorriak, ba-rruan duzun hori ateratzeko aukera. Inauterietan mozo-

rroak beste norbait bihur-tzeko aukera ematen duen moduan. Gaine-ra, esan behar da, mas-

kara gisa, bizkarra emanda ja-rri behar dela sudur gorria; bai-ta kendu ere. Oso irakasle onak izan ditut nik: Joserra Fachado izan dut irakasle 10 urtean. Ge-rora, Miren Gojenola ere bai.

Berezia, hunkigarria izango da umeekin lan egitea...Umeak ez daude kutsatuta. De-na sinesten dute. Suhiltzaile-e-txera etorri izan direnean ere jarri izan dut sudur gorria, eta hemen dugun bizikleta zahar bategaz jardun dut eurekin. Suhiltzailea kaskoagaz eta su-dur gorriagaz ikustean aho za-balik geratzen dira. Beraiek zer sentitzen duten? Eurei galdetu behar. Hala ere, antzerkiko arlo asko landu ditut.

Zeintzuk?Sudur gorria antzerkiaren al-de bat da. Drama, salaketa an-tzerkia, maskara edo absurdoa ere egin ditut. Azken hori da gehien gustatzen zaidana.

Zeintzuk izan ziren zure haur-tzaroko pailazoak?Miliki, Fofo, Fofito... harexek zeuden orduan. Hala ere, asko aldatu da dena. Orain, abaniko zabala dago antzerki munduan, eta jende oso ona dago.

Zer dute Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek halako arra-kasta izateko?Ez dakit, ba! Gauza batzuk ezin dira esan, sentitu egiten dira. Beraiek direlako dute arrakas-ta, transmititzen duten energia positiboa, maitasuna, irriba-rrea.. Gainera, gai sozial asko lantzen dituzte eta elkarte asko-gaz egiten dute lan.

Josu Presa Azkona (Sodupe, 1957) | Suhiltzailea Iurretan; Pirritx, Porrotx eta Marimototsegaz kolaboratu du

“Suhiltzaile lana oso gogorra da eta antzerkiak bizipoza ematen dit”

‘Suhiltzaile izan nahi dut’ ikuskizunean parte hartu zuen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin